Agintera Nor, Nor-Nork 5

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

ATERA EZAZU ESALDI HAUETATIK JATORRIZKOA:

EREDUA: Berriketa gutxiago erabiltzeko esan zidan.


⇒ ERABIL EZAZU BERRIKETA GUTXIAGO!

1. Antzarak ferratzera joateko esan genien.



2. Gaizki esanak barkatzeko eskatu zuen hizlariak

3. Mutil ilegorriekin gehiegi ez fidatzeko eskatu zidan Elena Francis-ek.

4. Kantatuz amets egiteko agindu zuen Rockero zaharrak.

5. Amets eginez bizitzeko esan zuen horrek berorrek.

6. Gaizki pentsatzeko eta asmatuko genuela esan ziguten.

7. Polikiago hitz egiteko esan dit, ez didala ezer ulertzen eta.

8. Belar gainean ez etzateko agindu zieten.

9. Euskaldunen artean gaztelaniaz inoiz ez hitz egiteko eskatu diegu.

10. Guk eman genizkien kontseiluak ez ahazteko eskatu genien.

11. Loreak errespetatzeko ipintzen zuen.

12. Leihoak ez ixteko esan dizu, beroegi dagoela eta.

13. Gaur egin dezakezuena biharko ez uzteko! Zer esango zuen ba?

14. Bihar egin dezakezuna gaur ez egiteko esan dizut.

H1-EST:18 NORENTZAT
H1-EST:8-
AGINTERA NOR/NOR-NORK

ZUZENKETA

ATERA EZAZU ESALDI HAUETATIK JATORRIZKOA:

EREDUA: Berriketa gutxiago erabiltzeko esan zidan.


⇒ ERABIL EZAZU BERRIKETA GUTXIAGO!

1. Antzarak ferratzera joateko esan genien.


⇒ JOAN ZAITEZTE ANTZARRAK FERRATZERA!
2. Gaizki esanak barkatzeko eskatu zuen hizlariak
⇒ BARKA ITZAZUE GAIZKI ESANAK!
3. Mutil ilegorriekin gehiegi ez fidatzeko eskatu zidan Elena Francis-ek.
⇒ EZ ZAITEZ FIDATU MUTIL ILEGORRIEKIN!
4. Kantatuz amets egiteko agindu zuen Rockero zaharrak.
⇒ AMETS EGIN EZAZUE KANTATUZ!
5. Amets eginez bizitzeko esan zuen horrek berorrek.
⇒ BIZI ZAITEZ(TE) AMETS EGINEZ!
6. Gaizki pentsatzeko eta asmatuko genuela esan ziguten.
⇒ PENTSA EZAZUE GAIZKI ETA ASMATUKO DUZUE!
7. Polikiago hitz egiteko esan dit, ez didala ezer ulertzen eta.
⇒ HITZ EGIN EZAZU POLIKIAGO, EZ DIZUT ULERTZEN ETA!
8. Belar gainean ez etzateko agindu zieten.
⇒EZ ZAITEZTE BELAR GAINEAN ETZAN!
9. Euskaldunen artean gaztelaniaz inoiz ez hitz egiteko eskatu diegu.
⇒ EZ EZAZUE HITZ EGIN INOIZ GAZTELANIAZ EUSKALDUNEN ARTEAN!
10. Guk eman genizkien kontseiluak ez ahazteko eskatu genien.
⇒ EZ ITZAZUE AHAZTU EMANDAKO KONTSEILUAK!
11. Loreak errespetatzeko ipintzen zuen.
⇒ ERRESPETA ITZAZUE(E) LOREAK!
12. Leihoak ez ixteko esan dizu, beroegi dagoela eta.
⇒ EZ ITZAZU LEIHOAK ITXI, BEROEGI DAGO ETA!
13. Gaur egin dezakezuena biharko ez uzteko! Zer esango zuen ba?
⇒ EZ EZAZUE UTZI BIHARKO GAUR EGIN DEZAKEZUENA!
14. Bihar egin dezakezuna gaur ez egiteko esan dizut.
⇒ EZ EZAZU GAUR EGIN BIHAR EGIN DEZAKEZUNA!

You might also like