Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 5

Salba dezagun “bat” (eranskinak)

Juan Garzia Garmendia – http://www.eizie.org/2tzul

LEHEN ERANSKINA

-a eta bat lotura perpausetan

a) Bat hartzen ez dutenak (erreferentzia-funtziorik gabeko –a)

Adjetibozko atribuzioa (nolakotasunezko sailkatze hutsa)

es joven/listo
is young/smart

gazte(a)/argi(a) da

Izenezko atribuzioa (kategoriazko sailkatze hutsa)

Bizitza amets(a) da.


Arbia janari(a) da.

Izenezko atribuzioa (rolezko sailkatze hutsa)

es cantante (de jazz)


is a (jazz) singer

(jazz-)kantari(a) da

b) Bat hartzen dutenak

Erreferente zehaztugabeko atribuzioa [izena (+adjektiboa) + bat]

es un (joven) cantante (que conozco, muy interesante)


is a (young) singer (I know, very exciting)

(ezaguten dudan) kantari (oso interesgarri) bat da


(ezaguten dudan) kantari bat(, oso interesgarria)

Bereiztekoak dira, jakina, sail honetakoa eta aurrekoa:

Kantari bat da.


Kantari(a) da.

Izen abstraktuekin, hurbilago egoten dira biak, nahiz ez izan gauza bera:

[La vida es (un) sueño].


Bizitza amets(a) da.
Bizitza amets bat da.
Salba dezagun “bat” (eranskinak)
Juan Garzia Garmendia – http://www.eizie.org/2tzul

Erreferentzia-funtzio arrunteko –a daramanak, bestalde, aurrekoaren forma bera du


(hortik esanahi-lehia):

Kantaria da. [Es el cantante].


Kantari(a) da. [Es cantante].

Erreferenteak adierazteko orduan, bada, finkoa da bat zehaztugabearen eta –a


zehaztuaren arteko bereizkuntza:

Kantari bat da. [Es un cantante].


Kantaria da. [Es el cantante].

Erreferentzia-funtziorik gabeko –a horiek sartzen dira tartean, ordea, bai rolen


sailetik eta bai, batez ere, nolakotasunezkoen sailetik:

Kabareteko kantaria da. [Es el cantante de cabaret].


Kabareteko kantaria da. [Es cantante de cabaret].

Indar ahula da. [Es la fuerza débil].

Indar ahula da. [Es (una) fuerza débil].

Nolakotasunezko halako atributuetan, erabat desorekatua da enfasia sintagmaren


barruan. Izena (indar) oinarri bat baino ez da adjektiboa emateko (ahul):

(Indar) AHULA da.

Horixe da, eta ez besterik, izen+adjektibo atributu-multzoetan –a agertzeko


arrazoia: nolakotasunaren adierazpidea nagusitzea.

Egiturak egitura, bada, nolakotasuna nagusi nabarmen denean, (bat>-a zilegi eta
ohiko, baina ez nahitaezkoa hizkera guztietan):

Es una persona excelente. / Pertsona bikaina da.


Es una (verdadera) pena/maravilla. [cosa penosa/maravillosa] / (Kontu)
penagarria/zoragarria da.
Es un (perfecto) burro/cerdo. [un tío que se comporta como tal] / Asto/zerri hutsa
da.

Erreferentearen deskripzioa nagusitzen bada, aldiz, ulerbide okerra emango luke


(bat>-a) egiteak:

Es un arbusto africano de flores rojas. / Es el arbusto africano de flores rojas.


Afrikako zuhaixka lore gorriko bat da. / Afrikako zuhaixka lore gorrikoa da.
Salba dezagun “bat” (eranskinak)
Juan Garzia Garmendia – http://www.eizie.org/2tzul

Efektua berdina da deskripzioa generikoa izan zein ez:

Es un arbusto africano que me regalaron ayer. / Es el arbusto africano que me


regalaron ayer.
Atzo opari egin zidaten Afrikako zuhaixka bat da. / Atzo opari egin zidaten
Afrikako zuhaixka da.

Askotan, banaturik eman daiteke deskripzioa (bat dela aurkezle, eta komunztadura
hutsezkoak, berriz, -a gehituak):

Es un arbusto africano (de flores rojas)(,) que crece muy rápido.


Es un arbusto africano (de crecimiento rápido y flores rojas)(,) que me regalaron
ayer.

Afrikako zuhaixka bat da(, lore gorrikoa), bizkor-bizkor hazten dena.


Afrikako zuhaixka bat da(, bizkor haztekoa eta lore gorrikoa), atzo opari egin
zidatena.

Generikotasunaren eragina ere ezin ukatuzkoa da, baina ez bereziki atributuetan.


Interpretaziorik naturalenak, beraz, hauek izaten dira (pluralean ere berdintsu):

Gezurra esaten duen kazetariak [kazetari (generiko) batek, halako kazetariak]


paperezko kartzela merezi du.
Gezurra esan duen kazetaria [kazetari (zehatz) bat] paperezko kartzelan sartu
omen dute.

Gezurra esaten duten kazetariek [halako kazetariek] paperezko kartzela merezi


dute.
Gezurra esan duten kazetariak [kazetari (zehatz) batzuk] paperezko kartzelan sartu
omen dituzte.

Antonomasiak ere eragiten du –a moldearen alde:

Otsoa dabilela entzun dugu.


Etxea erosi dute.

Deskripzioa nagusitu ahala, ordea, bitasuna dugu (zein/nolako):

Milioi erdiko etxea erosi dute. [etxe hori / halako etxea]


Berrogei hazbeteko telebista erosi dute. [telebista hori / halako telebista]

Deskripzioa banaturik, zalantza gutxiago (antonomasiaz baztertzen da halakoetan


bat lehen zatian):

Etxea erosi dute, milioi erdikoa.


Telebista erosi dute, berrogei hazbetekoa.
Salba dezagun “bat” (eranskinak)
Juan Garzia Garmendia – http://www.eizie.org/2tzul

BIGARREN ERANSKINA:

Adjektiboak izenarekin doazenean

1) ezaugarritze soila (tasunez sailkatzea, ezaugarriak mailarik onartzen ez duela):


(*oso) gorri, metaliko, elektriko, eroale, elbarri, mutu, atzerritar [+
NOREN/ZEREN izenlagunak + hiru urteko moldeko izenlagunak]

2) ezaugarritze mailakagarria (eta, beraz, kuantifikazioz balioesgarria):


(oso) trinko, astun, gogor, zikin, ilun, zahar, bizkor, langile, handi (≠itzel), txiki [+
NOLAKO izenlagun gehienak]

3) balioespena (batzuetan superlatiboa eta enfatikoa) berez adierazten dutenak:


bikain, eskas (≠urri), kozkor, zoragarri, penagarri [+ NOLAKO! izenlagunak]

ikasle elbarri bat da [nor zehaztugabea] ≠ ikasle elbarria da [nor zehaztua]

(oso) ikasle bizkorra da [nolako ikaslea] ≠ ikasle bizkor bat da [nor, zer]

(oso) ikasle bikaina da [nolako ikaslea] = (*oso) ikasle bikain bat da (bikain(a) den
ikasle bat)

#ikasle bikaina da [*zer/zein ikasle]

Polaritatearen bi muturretan, bereizketa garbia:

ikasle elbarri bat da


ikasle bikaina da

Tartekoetan, berriz (eta gehienak dira!), aukera biak ditugu, eta hizkera batzuek
beste batzuek baino gehiago jotzen dute, aukeran, batera (horrez gainera, esanahien
aldakortasuna: handi=luze-zabal / handi=bikain):

irakasle gazte bat da


irakasle gaztea da

Bat-en aldeko joerako hizkeren erabilera alternatiboa balioespen


nabarmenezkoetaraino heda daiteke, eredu biak bereiziz:

maisu/irakasle handi/bikain bat da


Salba dezagun “bat” (eranskinak)
Juan Garzia Garmendia – http://www.eizie.org/2tzul

Egia esan, halakoetan du lekurik handiena bat alternatibo horrek (erdararen eredu
berean), enfasiarekin loturik baitago:

irakasle bikain bat da


irakasle ona da [?irakasle on bat da]

Hori dela eta, bi adiera ditu, hizkera horretan, bat daramanak. Lehena, orokorra,
hizkera guztietakoa:

maisu handi bat da [nor, zer]

Bigarrena, berriz, berezia, hizkera/erabilera alternatibo horretakoa soilik:

maisu handi bat da


irakasle bikain bat da

Azken hori, jakina, bestela adierazten da beste hizkeretan:

maisu handia da
irakasle bikaina da

Eta berdintsu beste testuinguruetan ere:

asto bat da / asto hutsa da


tontakeria bat da / tontakeria hutsa da

Puntu horretantxe baino ez dira, hala ere, eredu biok dibergente: alternatibo deitu
diogun erabileran, nolakotasun nabarmendua ere batekin markatzen da; beste ereduan,
batzuek hala ere bakartzat jotzen duten horretan, -a eskatzen du.

Eredu –a zalea bultzatu nahi bada ere, kontuan hartu beharko da hortxe bakarrik
dela berez hizkera-dibergentzia, eta ez genukeela artifizialki aregotu behar hizkeren
arteko desberdintasuna noranahi zabaldurik bat>-a ordezpena.

You might also like