Beasain Idazlehiaketa 2008

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

XIX.

BEASAIN
IDAZLEHIAKETA

Ume, Gaztetxo eta Gazteentzat

OINARRIAK

Antolatzailea: BEASAINGO UDALA

Babeslea: GIPUZKOA-DONOSTIA KUTXA

2008ko urria
XIX. BEASAIN IDAZLEHIAKETA
Beasaingo Udalak, Gipuzkoa-Donostia Kutxak lagunduta, ikasleen euskaraz idazteko
trebetasuna sustatzeko, BEASAIN idazlehiaketa sortu zuen 1990ean. Aurtengo hau, beraz,
XIX. lehiaketa da.

Partehartzaileak
A mailan: 1991 eta 1992 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Ertainetako
Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen
erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan
daitezke.

B mailan: 1993 eta 1994 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak,
edota Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan
daitezke.

D mailan: 1995 eta 1996 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkun-
tzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Bea-
sainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

E mailan: 1997 eta 1998 urteetan jaio eta Beasaingo Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako
Ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

F mailan: 1999 eta 2000 urteetan jaio eta Beasaingo Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako
Ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

Idazlanak
- Hitz lauz

Gaia librea izango da. Idazlanak, prosaz edozein generotan euskaraz norberak
idatziak, originalak, beste inongo lehiaketara aurkeztu gabeak eta argitaratu gabeak izango
dira. Itzulpenek ez dute balio izango.

Idazlanen neurriak honako hauek izango dira:

- A mailan 5 orrialde gutxienez eta 6 gehienez.


- B mailan 4 orrialde gutxienez eta 5 gehienez.
- D mailan 3 orrialde gutxienez eta 4 gehienez.
- E mailan 2 orrialde gutxienez eta 3 gehienez.
- F mailan orrialde 1 gutxienez eta 2 gehienez.

Orrialdeak, ordenagailuz lerro biz bat idatzitakoak ulertu behar dira, hau da, orrialdeko
1.500 digitu ingurukoak.

- Olerkiak

A mailako ikasleentzat, olerki-saria ere eratu da (bertsoek ez dute balio). Gaia librea
izango da. Olerkiak, euskaraz norberak idatziak, originalak, beste inongo lehiaketara aurkeztu
gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango eta neurria gutxienez
ere 60 lerrokoa izan behar du.

- Oharra: Hitz lauzko idazlanak eta olerkiak originalak ez direla edota beste
lehiaketaren batera aurkeztu direla egiaztatzen bada, besterik gabe lehiaketatik kanpo
geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu
egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara
aurkezterik izango.

Aurkezteko baldintzak

Partehartzaileek Ikastetxeetako Ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak eta Ikas-


tetxe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztuko
ditu. Ikastetxe bakoitzari, maila bakoitzean aurkez ditzakeen idazlanen gehieneko kopurua
izendatuko zaio. Udaletxean, 4 kopia aurkeztu behar dira.

Aipatzen den esparruz kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasle beasaindarrek
berriz, zuzenean entregatu behar dituzte beren lanak Euskara Zerbitzuan.

Idazlan bakoitzarekin batera, gutunazal itxia aurkeztuko da. Kartazalaren kanpoko


aldean, idazlanaren izenburua, izengoitia eta Ikastetxearen izena adierazi behar dira eta
barruan berriz ondorengo datuok:

- Egilearen izena eta bi abizenak, ikasketa-maila, helbidea eta telefono-zenbakia.


- Idazlanaren izenburua eta izengoitia eta
- Ikastetxearen izena

Epea

Idazlanak 2008ko abenduaren 12rako aurkeztu behar dira Udaletxeko Euskara Zerbi-
tzuan, aurreko atalean adierazitako moduan.

Epaimahaia

Epaimahaiak 2009ko otsailaren lehen egunetan jakinaraziko ditu saritutakoen izenak


eta otsailean bertan, Loinazko San Martinen egunaren inguruan, banatuko dira sariak
Udaletxean. Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak eman gabe gera daitezke. Epaimahaiaren
erabakia atzera bota ezina izango da.

Sariak
A mailan:

Hitz lauzko atala


1. saria: 210 € eta oroigarria
2. saria: 150 € eta oroigarria
3. saria: 90 € eta oroigarria
eta 55na €-ko beste 4 sari

Olerki-atala
1. saria: 180 € eta oroigarria
2. saria: 90 € eta oroigarria
eta 45na €-ko beste 4 sari

B mailan:
1. saria: 180 € eta oroigarria
2. saria: 130 € eta oroigarria
3. saria: 80 € eta oroigarria
eta 45na €-ko beste 4 sari

D mailan:
1. saria: 150 € eta oroigarria
2. saria: 110 € eta oroigarria
3. saria: 70 € eta oroigarria
eta 30na €-ko beste 4 sari

E mailan:
1. saria: 120 € eta oroigarria
2. saria: 85 € eta oroigarria
3. saria: 50 € eta oroigarria
eta 25na €-ko beste 4 sari

F mailan:
1. saria: 90 € eta oroigarria
2. saria: 60 € eta oroigarria
3. saria: 30 € eta oroigarria
eta 20na €-ko beste 4 sari

Euskara Zerbitzura iritsitako idazlan guztien egileei oroigarria emango zaie.

Beasaingo Udalak, saritutako idazlanetatik Epaimahaiak hautatzen dituenak beste


ordainketarik egin gabe argitaratzeko eskubidea izango du. Argitalpena epaia eman ondorengo
2 urteren buruan egin ahal izango du. Denboraldi horren barruan argitaratuko ez balitu, egileek
beren idazlanak jaso eta berei egokien deritzena egin dezakete.

Idazlan sarituak, argitaratu aurretik, disketeetan entregatu beharko dira


Udaletxean.

Saritu gabeko lanak, hilabeteko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean
eta epe horren buruan jaso ez direnak, suntsitu egingo dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakiak onartzea
dakar. Aurreikusi gabeko guztia, Beasaingo Udalak eta Epaimahaiak erabakiko dute.
kutxa
gizarte-ekintza

You might also like