Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 102

IRITZI ARTIKULUAK

Andoni Olariaga

|2

Aurkibidea
Dogmatismoaren kontra (Berria. 2010-02-24) * .................................................................... 4 Dogmatismoaren kontra II (Berria. 2010-03-13; Gara. 2010-03-23) * .................................. 6 Sekularizazioaren gezur ustela (Gara. 2010-04-01; Berria. 2010-04-13) * ............................ 8 Proiektu ilustratua eta haren jarraitzaileak (Berria. 2010-04-13) * ..................................... 10 Pluralismoaren gatibu (Gara. 2010-04-24) * ........................................................................ 12 Ideien borroka (Gara. 2010-05-09) *.................................................................................... 14 Zizek eta biolentzia (Argia. Larrun. 2010-05-30) * ............................................................... 16 Euskal identitatea: izan ala eraiki? (Gara. 2010-05-29; Berria. 2010-06-06) * .................... 18 Histori(et)atik aska gaitezen (Gara. 2010-06-25; Berria. 2010-07-02) ................................. 20 Kondena politiko-moralaz I (Gara. 2010-07-26; Berria. 2010-07-24) * ............................... 22 Kondena politiko-moralaz II (Gara. 2010-08-09) * ............................................................... 24 Erlatibismoa versus teologia(k) (Gara. 2010-08-27; Berria. 2010-08-25) ............................ 26 No es aix, companys, no es aix (Gara. 2010-09-27: Berria. 2010-09-24) * ...................... 28 Munduko hiritarren unibertsalismo abstraktuaz (Berria. 2010-10-24; Gara. 2010-11-08) . 30 Zerk egiten gaitu euskaldun? (Berria. 2010-11-09; Gara. 2010-12-13) ............................... 32 Pazifismoaren eraginkortasun eza (Gara: 2010-11-22. Berria. 2010-12-14) ....................... 34 Eraikitzen dugulako, Euskal Herria da subjektu politikoa (Gara. 2010-12-21) .................... 36 Teoriaren eta errealitatearen arteko gatazka (Gara. 2011-02-11; Berria. 2011-03-29) ...... 39 Aralar eta Nabai: xake-matea? (Gara. 2011-02-18; Berria. 2011-03-01) * .......................... 41 Konbertsio katoliko-espainola (Gara. 2011-03-21; Berria. 2011-03-29) .............................. 43 Kontraesanaren behar ideologikoa (Gara. 2011-06-02; Berria. 2011-05-29) ...................... 45 Independentismoaren formulazio berri baterantz (Gara. 2011-06-12)............................... 47 Kultura politiko berri bat lantzeko garaia (Gara. 2011-07-10) ............................................. 50 Espainiar sozial-inperialismoa eta abertzaletasuna (Gara. 2011-08-14) ............................. 53 Borroka ideologikoaren kimu berriak (Gara. 2011-09-11) ................................................... 56 Pazifismo biolentoa (Gara. 2011-10-09) .............................................................................. 59 Kontraboterea eta estatuaren beharra (Gara. 2011-11-13) ................................................ 62 Askatasunaren paradoxak (Gara. 2011-12-11) .................................................................... 65 Kolosala izan da (Gara. 2012-01-08) .................................................................................... 68

|3

Elkarbizitza al da helburua? (Gara. 2012-02-12) .................................................................. 71 500 urte estrategiarik gabe (Gara. 2012-03-11) .................................................................. 74 Joxe Manuel Odriozolari erantzunez (Berria. 2012-03-17) .................................................. 77 Espaa: inquisicin, condena y perdn (Gara. 2012-03-23) * ............................................. 79 Etikaren eta politikaren arteko harremanaz (Gara. 2012-04-08) ........................................ 82 Zer da nazioa? (Gara. 2012-05-13) ....................................................................................... 85 Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu? (Gara. 2012-06-10) ............................................ 88 Ateismoaren kritika (Gara. 2012-07-08) .............................................................................. 91 Tsunamiaren ondorengo bestondoaz (Gara. 2012-08-12)................................................... 94 Euskal unibertsitatera bidean (Gara. 2012-09-09) ............................................................... 97 Por un pensamiento coherente (Gara. 2012-10-14) .......................................................... 100

* Izarra dutenak Jon Jimenezekin (Filosofian lizentziatua, Txalapartako editorea eta laguna) batera daude idatziak.

|4

Dogmatismoaren kontra (Berria. 2010-02-24) Azken urte hauetan arduratzekoa izaten ari da gure artean pentsamolde dogmatikoak zeinen azkar zabaltzen ari diren ikustea. Berdin da liberalak, marxistak, euskaldun abertzaleak zein euskaldun sukurtsalistak; harrigarria da ikustea argumentu eta irizpide dogmatikoak barreiaturik pentsamendu orotan. Mentalitate arazo bat da, kultura dogmatiko batean jaio gara eta. Kontua da, gauza batzuetan (abortua, sexualitatea, familia...) hain ikuspegi zabala daukagun arren, gero, ordea, beste errealitate batzuk ulertu gabe borratu nahiko genituzkeela arrazoimenaren eta Ilustrazioaren izenean. Honen harira bi adibide ekarriko ditugu hona. Lehenaren ildotik, Jon Sudupek Berrian idatzi du egia, arrazoia eta objektibotasuna berez [...] defenditzea merezi duten baloreak direla. Izan ere, zientzia [...] ez da narrazio bat gehiago. L'art pour l'art. Narrazio nagusia da beraz, hizki larriz. Suduperen ustez, arazoa, askok begirune handiagoa omen diotela erlijioari arrazionalismo modernoari baino, horixe da. Eta, Alan Sokal aipatuz, hark kezkaz ikusten du nola, azken boladan, arrazionalismoaren ordez, fedea ari den gailentzen. Kezkagarria da bai, gure mentalitateetan fede itsu bat nola gailentzen ari den ikustea. Ikusi beharko ze fede mota den hori ordea. Erlijioarena baino, ez ote da balio kosmopolita formalaren, demokraziaren eta hura sostengatzen duen gehiengoarenganako fede itsua? Izan ere, gehiengoa arrazoia izatera pasa da. Faxismoa-ren aztarna mentalitatean geratu zaigu. Inkontzientean edo. Bigarren adibidea abertzaletasunaren baitan gertatzen da. Duela urte pare bat Edorta Jimenezek eta Joxe Arregik Jainkorik bai ala ez? liburua argitaratu zuten. Elizaren, kristautasunaren, jainkoen eta abarren inguruko hausnarketa batzuk eztabaida formatuan. Edorta Jimenezek ateismoa, historizismoa eta materialismoa irizpide absolutu bezala (baliagarri bakartzat) defenditu zituen, eta beraz, munduan egoteko beste jarrera posible guztiak ezabatu, gaur egun ezker toleranteak egiten duen bezala. Hori bai, zientziaren izenean. Izan ere, Jainkoa frogatu daiteke? Logikoak al dira sinesmen erlijiosoak? Ez dirudi arrazionalki esplikatu daitezkeenik. Irrazionalak dira, beraz. Greziako mitologia guztia bezala. Eta, beraz, zaborrera, irrazionalak baitira Mari, Olentzero, eta, ze arraio!, maitasuna ere. Dena den, gaian zentratuz, Jon Sudupek, bere erlatibismoaren kontrako gurutzadan, gogorarazi digu zientzia fedeari gailendu behar zaiola. Zientzia ez da fede batean sostengatzen orduan, arrazoimena ere ez. Hauek berez dira onenak. Zergatik? Ba, amona Bixentaren ipuina, progresoa eta ongizatea bultzatzen dutelako. Giza eskubideen absolutizazioa. Hau da, aurretik aipatu bi autoreek kointziditzen duten ideia handiak daude gibelean: libert, egalit, fraternit. Edorta Jimenezek aurretik aipatu liburuan dio: Beste ideologia batzuek ideologia katolikoari lekua kendu zioten. Hau da, prozesu historikoa ez da izan lekua hutsik geratu eta gero beste batek lekua bete. Prozesu historikoa izan da: ideien arteko talka dago ideia berriak sortzen direlako.... Kristautasunak historiaren

|5

gainean zeukan ikuspegi edo eskema bera erabili du marxismoak: paradisuan bizi ginen, jatorrizko bekatua jasan behar izan dugu historian zehar, eta berriro ere historiaren azken honetan, paradisua lur gainera etorriko zaigu (klaseen arteko diferentziak bukatuko dira...). Parusia! Ideologia batek bestearen lekua ez ote du hartu? Ez dugu ulertu modernia, ez dugu ulertu sekularizazioa. Arrazoia, estatua, demokrazia... horiek dira, ordena horretan, sekularizatu behar direnak. Ilustrazio frantsesak, Jainkoaren lekuan Arrazoia ipini du. Marxismoak ere. Baina biak ala biak hildako Jainko horren leku absolutu santu hori betetzera etorri dira. Gure belaunaldia estatu hertsi arrazional dogmatiko kristau baten kontra borrokatzen zen belaunaldiaren oinordeko da. Baina belaunaldi horrekin ere soka eten behar dugu. Belaunaldi hori ere erreakzionarioa izan baita, Estatu eliztar horren errepresio bortitzari (kontzientziaraino sartzen zena) marxismo ortodoxo batekin erantzun izan baitio. Eta ez zeukan beste biderik. Guk orain kontzientziaraino sartzen den Estatu bat dugu, demokrazia sakralizatua eta Giza eskubide santuak. Hori da herriaren opioa.

|6

Giza eskubideak: XXI. Mendeko kartzela. (Berria. 2010-03-13; Gara. 2010-03-23) Egun Giza Eskubideak bihurtu zaizkigu printzipio absolutu. Hau da, dogma. Erdi Aroan Biblia bezala, gaur egun Giza Eskubideak eta Konstituzioak jarri dizkigute lotura bezala. Modernia guztia (1500etik 1900era bitartean) Erdi Aroko dogmetatik askatze bat bezala irakurri ohi izan da. Filosofoek eta historialariek egin dute hori. Eta irakurri dute, era berean, Erdi Aroko dogmetatik askatzea, oro har, dogmarik gabeko egoera batean bizitzea zela. Loturarik gabe, alegia. Baina Moderniaren hastapenetatik bertatik, gizakia ideia baten edo beste baten pean gelditu da: Arrazoimena, Historia, Arraza, Nia, Zientzia, Ilustrazioa... (konturatu denak hizki larriz idatzita doazela). Askatasuna bera ere Jainko, dogma, suertatu zaio gizakiari, Ilustrazioan kasu. Orain, post-modernitatea bizi dugula diogun garai honetan, gizakia berriro Ideia absolutu batera kateatzeko ahalegina datorkigu filosofo, politikari, historialari, zientzialari... eta ari guztiengandik. Giza Eskubideak dira ideia hori. Zehazkiago bere atzean ezkutatzen den giza duintasuna. Denaren funtsa, denaren arrazoi azkenekoa (edo lehenengoa), diote, Giza Eskubideen deklarazioan aurki dezakegu. Giza Eskubideen historia labur kontatuko dugu arazo honen sakontasuna agerian jartzeko. Gizakia helburu bezala tratatu behar dela, eta ez bitarteko gisa, Kantek esan digu aspaldi (orain dogma bezala errepikatzen digu askotan Sudupek Berrian). Horixe, kontzientzia bakoitzaren balio ukiezinarena (geroago Giza Eskubideen fundamentu izango dena), kontzientzia izateagatik bakarrik dagokigu, printzipioz. Non datza erabakigarriki nire balioa? Nire existentzia hutsaren, kontzientzia hutsaren balioa?, galdetzen digu Joxe Azurmendik Azken egunak Gandiagarekin liburuan. Horixe indibiduoari ez dio gizarteak, historiak, eta abarrek ematen, baizik eta bera izate hutsagatik, bere zereginik gabe, hain zuzen kontra bai gizartearen eta bai gizadiaren historia faktikoarekiko ere, da `santua' kontzientzia hori. Erlijioak, Jainkoaren seme-alaba garelako, edo Kantek, moralitatearen iturri garelako, indibiduoa sakratua dela ulertzen dugu. Baina Arrazoimena etorri da hori dena zapuztera. Ustez, eraikitzen ditugunak diskurtso `ez mitologikoak', laikoak: askatasuna, aberria, justizia, demokrazia... dira. Baina honen guztiaren baitan, non geratu da indibiduoaren balio gorena? Gizaki edo pertsonaren duintasunaren ukiezintasun horren inspirazioa erlijiotik hartu da, agerian dago. Deklarazioaren zirriborroak gizon-emakumearen `sanctity' (ukiezintasuna) eta `ultimate value' (balio gorena) terminoez hitz egiten zuen. Azken erredakzioan, santutasuna ezabatu eta (haren baliokidetzat ordea!) `dignity' ipini da, eta azken edo goreneko baliotik orobat `ultimate' kendu egin da.... Gogorarazten da orain kartaren hitzaurrean gizakiaren oinarrizko eskubideetan dugun sinesmenaz hitz egiten dela. Beraz, giza duintasunaren ukiezina fedea da, ez esperientziako datua, enpirikoa, (...), ezta arrazoimenak ezbaigabeki oinarritu ahal duen printzipioa ere. Giza duintasunaren ukiezina fedea eta desira da. Punto.

|7

Zer gertatu da giza duintasun horrekin? Geroxeago, bere oinarria munduko Estatuen biltzar baten deklarazio juridiko batean bildu dela. Hots, lege egin dela. Arrazoizkotasun unibertsal baten ordez, juridikoki bermatu da fede moderno hau. Duintasun horren oinarria orain Nazio Batuetako Estatu sinatzaileak dira. Haiek dira gure duintasunaren azken arrazoi eta fundamentu. Zein Estatu? Hain zuzen Auschwitz bultzatu, Guantanamo sortu, komisarietan torturatu... eta abar egiten duten izaki ilun horiek. Baina problema sakonagoa da, zertan ote datza, inongo Estatuk ez Nazio Batuk eman ahal didan nire duintasuna, balio absolutua? Estatuak berak oso-oso erlatiboak baino ez baitira. Fedean oinarritzen den duintasuna beraz, lehen askatasunean oinarritzen zena, orain estatuaren kartzelan sartu eta bertan oinarrituko da. Gizakia eta bere duintasuna estatuaren pean, atzaparretan, gelditu dira. Lotu digute berriro askatasuna. Giza Eskubideen funtzioa, Auschwitz ondotik, gehiengoaren edo bere forma hartzen duen Estatuaren arrazoi arriskutsu eta tiraniko hori geldiaraztea izan da. Horregatik ez da gaizki etorriko gogoratzea (denboran apur bat atzera joanda) Iraultza Frantsesaren ondoren 1793ko Giza Eskubide naturalen aitorpeneko 35. artikuluan aitortzen dela espresuki Quand le gouvernement viole les droits du peuple, l'insurrection est, pour le peuple et pour chaque portion du peuple, le plus sacr des droits et le plus indispensable des devoirs (Gobernuak herriaren eskubideak zapaltzen baditu, altxamendua herriarentzat eta herriaren edozein zatirentzat eskubiderik santisimoena eta bazterrezinezko obligazioa da). Giza Eskubideak Estatu ahalguztidun eta tiranikoaren aurkako txerto bat dira hasieran. Herriaren altxamendua baimentzen eta derrigortzen dutenak. Herriaren parte batena, noski: konturatuak ziren frantsesak iraultzak ez dituztela ez Estatuek ez gehiengoek egiten. Baina hori ezabatu, eta orain Estatuak bakarrik du biolentziaren monopolioa eta herriak isil-isilik demokraziara tolestu behar dira. Haren ondotik, ordea, Estatu oro gehiengoaren indarrean eraiki eta funtsatu da, eta biolentziaren zilegitasuna bere buruari bakarrik aitortu dio. Botere absolutu eta despotikoaren aurkako tresna desegin egin digute. Itxuraldatu. Eta beraz, gehiengoaren izenean egin daitezkeen sarraskiak geldiarazteko sortua izan dena gehiengoaren izenean egingo diren sarraski berriak oinarritzeko eta justifikatzeko tresna bihurtu da (Auschwitz, Gernika, Vietnam, Guantanamo, Irak, GAL, torturak...). Izan ere, kapitalismoan eta egungo liberalismoan absolutua eta unibertsala dena gutizia da, ez giza duintasuna.

|8

Sekularizazioaren gezur ustela (Gara. 2010-04-01; Berria. 2010-04-13) Historia ofizialaren arabera, sekularizazioa Iraultza Frantsesetik aurrera gertatu zen estatuaren eta Elizaren banantze fenomenoa litzateke. Sekularizazioarekin, estatuak konfesionala izateari uzten dio edozein tutoretza erlijiosotik askatzeko, eta orduan laiko bihurtzen da. Beraz, estatua erlijiotik askatu zenez gero, zientziaren, moralaren, artearen eta, oro har, giza espresioen sekularizazioa -munduratzea- gertatu zela deduzitu zitekeen. Horrela al da, ordea? Gizakia askatu egin omen da dogmetatik, horietatik libratu -omen- zuen Ilustrazioak. Baina badirudi kate berriak ezarri zizkiola, eta horiek gizakia barrenean gatibatu zutela, arrazoimenean, alegia. Fedea, orduan, ez Liburu Santu(et)an, baizik eta arrazoimenean itsatsia geratu da orain. Fede erlijiosotik askatu baina bere kateetan lotu gaitu dogmatikoki. Bere garaian, Marxek Hegel kritikatu zuen, esanez Hegelen estatu absolutu-arrazionalak, gizakiari libreki gauzatzen uzten omen dionak, beheko diferentzia guztiak ezabatzen dituela (hizkuntza desberdinak, tradizioak...). Hortaz, gizakia, politikoki eta erlijiosoki, estatuan alienatu zen Ilustrazio frantsesaz geroztik, aurretik Jainkoarekin bezala. Dena den, bere burua arrazional, historiko, eta abar gisa aitortu zuenez, bera laikotu zela pentsatzen dugu eta, ondorioz, ez zela fede -berri- batean oinarritu defendatzera heldu ziren batzuk. Fedea Arrazoian jarri zuen, ordea, eta Ilustrazioaren balio (absolutu)etan. Marxen kritikatik eta mende bat berantago, Nietzschek -XIX. mendearen bukaeran- lehen aipatu Hegelen estatu arrazional-absolutu hori kritikatu zuen, Estatu alemaniarrak -estatu absolutuaren adibide- aberria, gizartea, morala... denak sartu baitzituen zaku berean. Nirekin edo nire kontra, alegia. Eta ez al gaude orain egoera berean? Alegia, Estatu espainolak ez al du gauza bera egin? Duela berrehun urtetik hona horixe besterik ez du egin eta! Alegia, Estatua, hiritarrekin, demokratekin, Ilustrazioarekin, arrazionaltasunarekin, kultur aniztasunarekin... eta moral konkretu batekin, bere erlijio instituzional propioarekin batu du. Eta, beste aldean, biolentoak, nazionalistak, tradizionalistak, erromantikoak, etnikoak eta beste hainbat zorritsu jarri amoralak, ez-erlijioso-ofizialak, eroak...-. Espainiar Estatua estatu sekularizatu ez den estatu absolutu hori dugu, beraz. Ilustratutzat dauka bere burua -arrazionalena da bera-, baina bere morala, predikatzen duena, erlijio katoliko apostolikoarena da. Hots, arrazoimenaren gaineko fedea baino erlijio katolikoarena berarena dugu. Frankismo garaitik datorren fede kristau horri, ordea, orain morala deitzen zaio. Kondenatu ezazu, biolentzia gaizki dago edonondik datorrela, hiltzea txarra da... Eta zertan oinarritzen da Estatua bera (bere) biolentzian ez bada! (Bergaminek frankismoko genozidioa gogoratuz, espainiar demokraziari la democracia de los gusanos deitzen zion). Eta beraz, ilustratutzat du bere burua, baina erlijiosoki datorkion unidad

|9

indivisible batean oinarritzen da, historian ez dagoen fede dogmatiko batean. Eta unidad horretatik eratortzen den demokrazia gehiengoaren erabilpen dogmatiko eta autoritarioari esker inposatu da. Gehiengoaren inposaketa horri prozedura demokratiko-arrazionala deritzote batzuek, alegia, lehen modernitateko zilegitasun kuantitatiboarena (gehiengoa=arrazoia), zeinak aurretik faxismoak demokratikoki ere oinarritu dituen. Euskaldunak itotzen gaituzten espainiar kultura eta balioak erro-errotik Ilustrazio frantseseko ideia handi dogmatikoak dira, beraz; hori bai, aurrerabidearen eta kultur aniztasunaren gezur ponpoxoekin mozorrotuta. Eta euskaldun kultur aniztun (Zulaika), hiritar (Atxaga), ilustratu (...) eta abar engainatu eta ez hain engainatuek Estatu horretan nahi dute euskaldun izaten jarraitu. Nola! Arazoa hauxe dugu, hortaz: estatuak ez digu esaten zein den bere moralaren eta bere izaeraren jatorria. Ez digu esan jatorri hori fedea dela. Fede dogmatikoa. Orain, historia, arrazoimena, tradizioa eta abar omen dira hura oinarritzen dutenak. Orain, morala sekularra omen da, Ilustrazioko balio sekularizatuetatik datorkigulako, ez Elizaren predikuetatik. Baina oinarrian berdin-berdinak dira. Izan ere, astia daukanak hemerotekara jotzea dauka 1964an 25 aos de paz nola ospatu zen ikusteko, eta zer esaten zen bakeaz eta bizitzaren sakratutasunaz. Eta zer esaten zuten Diario Vasco eta El Correo espaol egunkariek ere, orain bezala profesional huts eta objektiboak zirenek... garai haietan gaur egun bezalaxe. Sekularizazioa, beraz, gezur ustel bat besterik ez da. Eliza sekularizatu bai, baina estatua Eliza bihurtu zitzaigun. Haren dogmatismo zantarrera lotu gintuen eta lotzen gaitu. Baina Estatu espainolak bere buruari laiko eta demokrata deritzo. Izan ere, garaiak aldatuz doaz, eta mentalki kolonizatzen gaituzte euskaldunok ere apurka, konturatu gabe. Eta gezurrak, errepikatzearen errepikatzeaz, egia bihurtzen dira gure artean. Filosofo handiek ere, Habermas, Rawls, Rorty eta enparauek, ez dute ezbaian jartzen: gure gizartea sekularra da, filosofia ere sekularra, morala bezalaxe. Eta Espainia, europarra, laikoa eta demokratikoa. No comment.

| 10

Proiektu ilustratua eta haren jarraitzaileak (Berria. 2010-04-13) Modernia ez dugu gainditu, Erdi Aroan gaude. Lelo horrek barruan ezkutatzen duen ideiatik tiraka idatzi ditugu orain arteko artikuluak, ulertuko ziren esperantzarekin. Dogmatismoaren kontrako idatziak izan dira guztiak. Baina, zer da dogmatismoa? Zergatik ez dugu Modernia gainditu? Zer esan nahi du Modernia gainditu ez dugula? Eta finean, gu zer gara, posmodernoak, aurremodernoak, edo zirikatzea baino nahi ez duten bi gazte ero? Moderniaren baitan gauzatzen den proiektu ilustratuaren xedea gizakia atzerakoitasunetik askatzea, garai guztietarako moral laiko unibertsala eta demokrazia perfektua gauzatzea omen zen. Zein atzerakoitasunetik libratuko gintuen? Irrazionalismotik, ilunpetik. Zerekin libratuko? Arrazoiarekin (filosofiaren sorreraren ipuina kontatzen ziguten bezala: mitotik logosera) edo, bertsio ilustratuan, iluntasunetik argiarekin askatu. Mito batetik bestera baino ez gara igaro, ordea. Zerbait sinestetik beste zerbait sinestera. Zientzian honen adibide argia dugu. Ezaguna da oso Popperren ikuspegia honen inguruan;bere aburuz, ez argumentu logikorik ez esperientziarik ezin dute arrazionalismoa funtsatu (Popper, Karl: The Open Society and its Enemies. Routledge. London and New York. 2002. 503-504 orriak.). Horrek erakusten duena zera litzateke: arrazoiaren aldeko hautua egin duenak, kontziente edo inkontzienteki, erabaki bat, sinesmen bat, jarrera bat, hartu duela; irrazionala den hautua. Eta horri Popperrek faith in reason deitzen dio. Horrek erakusten duena da erabaki hori ez dela intelektuala, aurre-intelektuala baizik, erabakia morala dela eta irrazionala, gainera. Eta, horrela, arrazionalismoa arrazionalki funtsatu edo arrazoitu daitekeela pentsatzen duenak, Popperren lagun Hans Albertek esango duenez, dogmatismoan erortzen da. Zientzian dogmatikoki sinetsiz, horrela esaten baitzaigu, baieztapen bat egia baldin bada, betirako da egia. Zientziaren alorrean ez omen dagoela egia erlatiborik esan nahi zaigu. Eta, beraz, betirako egiak daudela, hots, egia transzendente bat dagoela. Eta beste guztia, irrazionalismoa omen dela. Baina ez al zen Popperren erabakia bera irrazionala? Pentsatzen baita: ekintzan oso deliberatua eta sendoa izateko konbentzimendu handiak behar direla (noski) eta konbentzimendu handiak dogmatikoa, absolutua eta traszendentea izan behar duela (honek ez du horrela zertan izan); gero erlatibismoa indiferentzia eta indezisioarekin lotuta doala (honek gutxiago behar du horrela). Hau da, ezer ez badago beste guztiaren gainetik berez, Bibliarik, Jainkorik, Arrazoirik, Utilitaterik ez badago fundamentu lehen eta bakar bezala, fedea zerbaitengan izatea gelditzen zaigu (bai), jakinda, hala ere, zerbait hori beste fundamentu guztien parean legokeela. Moderniaren proiektu ilustratuaren beste adar batean zentratuz, orain demokrazia sistema onena dela esaten zaigu. Bertan (edozein gairen, suposatzen dugu) eztabaida libre eta arrazionala eman daiteke. Paperean eta formalki, bai. Posibilitate bezala, bai. Baina errealitatean? Demokraziak (liberalak, noski!, ulertu behar dugu hemen) bakarrik eskaintzen omen du erreformak bortxarik gabe egiteko esparrua ere (erreformak edozein sistematan, bortxarik gabe, de facto ematen direla kontuan hartu gabe). Eta hortik kanpokoa, totalitarismoa omen. Euskal Herrian, ondorioz, totalitarismoa daukagu, iritzien

10

| 11

eztabaida librea paper hutsean hasi, Audientzia Nazionaletik pasa eta kartzelan bukatzen delako. Galdetu bestela, hainbesteren artean, Iaki de Juanari. Gainera, eztabaida libre eta arrazional horrek (suposatuz nonbait ematen dela) politikan eragina izan beharko luke. Denak suposizioak (horixe da afera): ez dago ez eztabaida libre eta arrazionalik, eta are gutxiago, eztabaida horrek eragina dauka politikan. Horren ordez, errealitatean bortxarik krudelenaz zanpatzen zaitu demokraziak, eta zure izenean eta zure onerako egin, gainera. Hori du demokraziak (liberalak!) bertute, haren izenean hitz egiten duenarentzat. Sistema eta bere biolentzia kudeatzen duenarentzat mozorro paregabea da (eta kontsentsua eta erreformak eta eskubideak). Zer esan Giza Eskubideei buruz? Giza eskubideak gizadiaren (mundu osoko gizakien eta ez bakarrik mendebaldeko kulturaren) oinarri etiko komuna, objektiboak (omen) direla onartzea eta, gainera, aho bakarreko adostasunez hartu direla pentsatzea, adar-jotze bezala hartzea baino ez zaigu geratzen. Non hartu da erabaki hori? Nork? Zein parlamentutan? Zein hauteskunderen bidez? Geu omen gara geure arauak sortzen eta, batik bat, adosten ditugunak (eta orduan nola izango dira eskubideok objektiboak?!). Nor da geu hori? Gizateria? Espainolak? Euskaldunak? Horrela, gure herri koxkor honetan euskal gizarte irekia sortzea posible ote da? Espainiako gizarte irekiak ez du, printzipioz, Euskal Herriko gizarte irekia baino irekiagoa edo itxiagoa izan behar. Bestalde, zer egin behar da prozesu arrazional-komunikatibo habermasiar ideal horretan parte hartu nahi ez duenarekin? Espainiar proiektu arrazional-komunikatibo habermasiar idealean argi daukate: edo balio demokratikoetan hezi edo balio demokratikoetan hezi (kakotxek tortura edo kartzela esan nahi dute -edo biak-). Ilustrazioaren proiektuaren fase (amaigabe) honetan, esaten zaigu, garai guztietarako balioko digun moral laiko unibertsala aurkitu dugula eta, gainera, arrazionaltasun komunikatiboan oinarritzen dela. To! Moralean ankerkeria beti txarra da: baina errealitatean ez. Habermasi kasu egiten badiogu, aurretik ankerkeria zer den adostu beharko genuke (ankerkeria ez baita berez ezer, errealitatearen interpretazio bat egiten ez dugun arte -No hay hechos morales, sino una interpretacin moral de los hechos, Nietzsche-), elkarrizketa arrazoitu eta libre baten gainean fedea ipini eta gero. Izan ere, Auswichtz gerra bukatu arte ez zen ankerkeriatzat hartu. Ez gara hain modernoak. Egia da. Aurremodernoak gara. Erdi Arokoak. Hori bai, ez dugu ez argi ilustratu salbatzaile marabillosorik, ez (are gutxiago) gurasokeriarik behar!

11

| 12

Pluralismoaren gatibu (Gara. 2010-04-24) Euskal Herria Europan atzeratuta gelditu den herria omen da. Ez dugu Ilustraziorik pasa, ez dugu arrazionalismoaren argia izan. Irrazionalak omen gara: basatiak, biolentoak, abertzale hertsiak, zoroak, animalietatik gertuagokoak, radikalak Hitz bitan: herri zein indibiduo bezala atzeratuak gara. Arazoari konponbide erraza bezain azkarra aurkitu ohi diote beti batzuek (orain lehen bezalaxe): hezkuntza, heziketa. Herri hau eta bertako jendea hezi eta hazi egin behar da, bere adin txikitasunetik atera(razi) nahi dute batzuek. Honela, moderazioa (radikaltasunaren aurka), pluralismoa (abertzaletasun hertsiaren aurka) eta elkarrekiko errespetua (biolentziaren aurka) irakasteko edo predikatzeko misioa hartu dute batzuek gurean. Kulturizatu eta zibilizatu. Ez da kontu berria, aspaldiko dilema baizik: edo espainiar (inperioaren) zibilizazioan sartzen zarete edo euskal tribu atzeratuan geratzen zarete. Haren atzean, ordea, oraindik dialektika krudelago bat ezkutatzen delarik: gu, espainolak, Zibilizazio, Kultura eta Historia Unibertsalaren parte garen heinean, euskal leinua osatzen duzuen animalia horiei eskua luzatu eta gurekin bat egiteko aukera ematen dizuegu, bestela, geure aurrerabidearen makinak aurretik eramango zaituzte. Eta guztien onerako den heinean, gizadi guziaren plan orokorra betetzera datorren heinean, beraren hatzaparretan, baitan, eroriko zarete, nahi eta ez. Historiaren arrazoia: iraganean arrazoi daukagu, etorkizunean ere arrazoi izango dugu. Hau da, espainiar zibilizazioak (inperialak) bere batasunaren arrazoia errege godoengan aurkitu izan ohi du (birkonkista delakoa ideia esentzial espainolaren konkista eta inposaketa baino ez zen izan; era berean, XIX. mendeko -kontra eta anti- iraultza liberal loriatsua ideia horretan funtsatu zen eta ez ideia liberal frantses iraultzaileetan) eta etorkizunean ere batasun unibertsalean aurkituko du bere funtsa (bera Kultura eta Zibilizazio Unibertsalaren delegazioa den heinean hori esateko eta egiteko aukera duelarik). Historiaren ikuspegi esentzialista hori euskal tribuaren diskurtsoan txertatuta egon izan den arren, poliki-poliki hasi da erortzen, apurtzen, puskailetan suntsitzen. Eta emeki hasi da konturatzen tribu atzeratu hau Ilustrazio hori (frantsesa eta espainola izan dena) bizi eta igaro nahi ez duela: progresoan sartu ez izanak abantaila batzuk izan behar zituela konturatu ere. Gizakiaren eta gizadiaren esentziaren defendatzaile sutsuak izan diren inperio horiek jantzi berriak behar dituzte orain tribuko indigenak konbentzitzeko (bere maizter egiteko). Badakigu aurrerabideak eta zientziak natura giza probetxurako eraldatu eta gizakiaren prozesu oro erraztu ekonomizatu- egiten dituela eta, ondorioz, konbentzitzeko era eta tresnak horiek ere perfekziorantz garatzen lagundu duela. Gerra tresnetan egiten duen bezalatsu kontzeptuen esparruan ere egin ohi izan du lan hori. Horrela kontzeptu berri batzuk sortu eta aplikatzen saiatu da (bai Ilustrazio frantsesa zein sasiilustrazio espainiarra). Beste moduan esateko: gerra tresnez lortu dutena, kontzeptuen bidez, guda ideologikoaren bidez, mantentzen saiatzera igaro dira. Hala asmatu digute pluralismoa. Duela ez hainbeste tolerantzia deitu izan den kontzeptu bera. Hala ere, ezbairik gabe, janzkera ponpoxoaren atzean honako jarrera biolentoa ezkutatzen da: guk (egiazale ilustratu demokratok) arrazoi daukagu (Arrazoia daukagu); zuek (sasitar leinutar atzeratuak) isildu, kikildu eta gurera tolestu behar duzue, dauden

12

| 13

bezala, gauzak ondo baitaude. Gizartea plurala omen da. Indibiduo ilustratu modernoak pluralak dira. Baina paradoxa: euskal tribu konkistatuaren leinutarrak pluralak dira oso -lau kultura (hizkuntza) izan (menperatu) ditzakete- baina munduko hiritar espainiar unibertsal irekiak, oro har, kultura bakarra edo bi baino ez dauzka (euskalduna ez, bederen). Gehiago esan daiteke: ez du ahaleginik egin konkistatu dituen eremuen kulturak ulertzeko (are gutxiago, bere egiteko). Eta, ondorioz, de facto, benetan plurala eta anitza dena einuetako biztanlea da (oro har, pluralago eta anitzago beti izango da). Hain zuzen, plurala izatera makurtu dadin eskatzen zaion hori da pluralena dena. Basatia, hertsia, aurremodernoa, atzeratua den horrek moderazioa, errespetua eta pluraltasuna hartu ditu bere gain. Onartu du Historia Unibertsalaren gurpilean sartzeko ordaindu beharreko bidesaria fisikoa zein kontzeptuala-. Eta ikusi eta jasan behar izan du moderazioa bere buruaren defentsari uko egitea bihurtu izana, elkarrekiko errespetua konkistatzailearenganako errespetua bihurtu izana eta pluraltasuna metropolitik zetorkion dena (kultura, politika) irentsi behar izatea. Herri hau atzeratua izango da. Ez-ilustratua. Agian sasi-ilustrazio hegemoniko espainiar eta Ilustrazio berdinzale jakobino frantses horietatik igaro baino, nahiago duelako atzeratua eta ez-ilustratua izan.

13

| 14

Ideien borroka (Gara. 2010-05-09) Espainiar eta frantziar estatuek gerra tresnak erabiliz garaitu gintuztenetik, gerra mota anitz erabili dituzte Euskal Herria politikoki menperatuta izateko, gerra tresnak inoiz utzi gabe betiere. Egun, ordea, gerra ideologikoa jarri dute abian, psikologikoki eta sozialki ustez libre sentiarazteko (nahiz eta errealitatea kontrakoa izan). Historian zehar izandako gerrak, konkistak, genozidioak, estatuaren estrategia militarrak albo batera utziko ditugu momentuz, eta, horien ordez, guda ideologikoa izango dugu hizpide. Suntsitu, okupatu eta autonomizatu duten lurralde honen herritarren kontzientzia -politikoa- da Estatu hegemonikoari beldur gehien ematen diona. Hots, herri honek zapaldua izatearen kontzientzia hartuko edo indartuko ote duen beldur da Estatua. Eta horren aurka abiatu zuen, adibidez, ZEN plana delakoa 80ko hamarkadaren hasieran. Bertan, guda ideologikoaren garrantzia azpimarratzen zen: La poblacin vasca presenta una idiosincrasia y unos valores que no deben ser descartados a la hora de hacer planteamientos ofensivos () consideramos que gran parte de la misma puede ser influenciable por la accin psicolgica. Halaber, egin beharreko (des)kontzientziazio doktrinamendua hitzez hitz arautzen zuen. Horrela, Euskal Herriko ustezko balio esentzialei erreparatuta, disidentziaren aurkako argudio berriak (bezain zaharrak) eraikitzen hasi zen Estatua. Alegia, la Polica sufre acciones de violencia, por ser un impedimento para quienes pretenden imponer por la fuerza un sistema contrario a la tradicin cultural vasca. Hau da, biolentzia eta disidentzia desobedientea tradizio kultural euskaldunaren kontrakoa zela azpimarratu behar zen. Eta, beraz, euskaldun fededun, txapeldun eta bakezalearen irudia goratu. Lurralde okupatu horien zati batean ezarritako gobernuaren buru zenak, hots, Estatu espainiarreko ordezkari izan zen J. J. Ibarretxek, 2004an zioen bezala, herri euskalduna herri zibilizatua da; esan nahi da, otzana (eta milizianoak, ez ote ziren euskaldunak?). Irudi hori, txertatu zuen Estatuak, baita ondo txertatu ere! Irudi horren kontra borrokatu zenetako bat Jon Mirande izan zen. Berak kritikatzen zuen bezala, irabazi ezean, arrazoia izateak ez du ezertarako balio. Zintzoa izatea tontakeria hutsa da, gerra galdu egin bada. Egia da arrazoi hutsak ez duela ez ezer ez inor mugiarazten, are gutxiago estatu boteretsu eta hegemoniko bat. Aitzitik, kontzientzia maila altuago batek herritarrak mugiaraz ditzake, eta estatu arrazoiaren -eta arrazoien- aurrean arma ideologiko hobeekin borrokatzeko parada eman. Izan ere, besterik gabe galtzen utzi ezin daitezkeen guda ideologiko dezente galtzen dira ohartu (nahi) gabe, nahiz eta agian guda nagusiak izan ez. Beraz, nahiz eta arrazoi izateak irabazteko balio ez duen, arrazoi

14

| 15

horrek kontzientzia politiko sakona badakar berarekin, herritarren pentsamendua aldatu eta Estatuaren kontrako guda ideologikoan eraginkorrago borrokatzea eragin dezake. Kontzientzia maila altua ez duten herriak erraz hartu izan dituzte mendean. Badaude askotariko borrokak: sindikalak, nazio mailakoak, herriz herrikoak eta abar. Eta badaude oso garrantzizkoak diren eta borroka horiek artikulatu eta edukiz eta ideiaz betetzen dituzten borroka ideologikoak. Horiek duten garrantzia neurtezina da, are gehiago gaur egungo testuinguru politikoan. Menderatuta jarraitzeko eta errealitatean ez dagoen mundu bat eraikitzeko sortu dizkiguten ideia eta kontzeptuak Soziologiatik, Filosofiatik, Antropologiatik borrokatu behar dira, buelta eman eta marra gorriak ezarri behar zaizkie. Egunero bonbardatzen baikaituzte kontzeptu huts bezain ekibokoekin: demokrazia, aniztasuna, biolentzia, elkarbizitza, bakea, giza eskubideak, biziaren sakratutasuna, hiritartasuna (unibertsala) Esaten dute esentzialistak garela, tradizionalistak, alemaniar jatorrizko nazionalismo atzerakoia dugula, eta haiek frantziar (nazionalismo) hiritar konstituzionalista aurrerakoia; gaitzespen politikoa ezinbesteko baldintza dela demokraziaren jokoan parte hartzeko; nazionalismoa XIX. mendeko gauza dela; jada ez dagoela mugarik estatuen artean (multinazionalentzat izango da); zer demontre ari garen gure nazionalismo hertsi txikietan oro globala izanik Ideia horietako bakoitzaren atzean ezinbestean borrokatu beharreko guda ideologiko bat dago. Herri bezala bizirauteko ez du balio ideien mailan senak bultzatuta borrokatzea; alta, maila honetan diziplina guztietatik borrokatzea eskatzen du. Abertzale garen guztiok, ordea, bat egiten dugu puntu batzuetan edo besteetan -nahi eta ez: zanpatzen gaituzten eta arnasa hartzen uzten ez diguten kultura dogmatiko espainol eta frantsesaren atzaparretatik askatzeko ahaleginetan, askatasun espazioak lortzeko borrokan, alegia-. Bukatzeko, Silvio Rodriguez abeslari kubatarraren Te doy una cancin abestia gogoratu nahiko genuke. Disko jogailua ipini, sofan lasai eseri eta entzun. Hauexek dira abestiaren azken hitzak: Te doy una cancin, como un disparo, como un libro, una palabra, una guerrilla como doy el amor.

15

| 16

Zizek eta biolentzia (Argia. Larrun. 2010-05-30) Zizek, desobedientzia zibila eta biolentzia izango ditugu hizpide artikulu honetan. Planteatuko ditugun galderak hauek dira: Zer da biolentzia politikoa? Zein biolentzia politiko da zilegi eta zein ez? Zein da biolentzia politikoaren helburua? Zein da boterearen kontra erabil daitekeen biolentziarik efikazena? Desobedientzia zibila biolentoa al da? Abstentzio politikoa eraginkorra izan al daiteke? Galdera horiek ardatzat hartu eta, Zizek bidelagun dugula, horiek nolabait erantzuten edo behintzat birplanteatzen eta argitzen saiatuko gara. Zizekek diosku, bortxarik biolentoena sistemak erabiltzen duena dela, zeren biolentzia hau jada ezin egotz dakieke norbanako konkretuei eta euren asmo maltzurrei, baizik eta erabat objektiboa, sistemikoa, anonimoa da (Zizek, 2008). Ezkutukoa den heinean, indarkeria mamu bat bezala txertatua dago gizakiaren erlaziosistema guztietan, hau da, hizkuntzan, gizarte antolaeran, lan munduan eta abarrean. Ikusezin. Beraz, biolentzia guztia dela esaten du nolabait Zizekek. Hau da, giza harremanetan ez dago biolentoa ez den harremanik. Horrela, ekintza politiko armatu bat, mobbinga bezain biolentoa izan daiteke, testuinguruaren arabera. Baina sistemak giza eskubideen talaia metafisikotik ukatzen du hori, Zizekek dioskun bezala: Hau da, beraz, giza eskubide unibertsalen diskurtsoaren egia: giza eskubideen aterkiaren babespean daudenak eta ez daudenak bereizten dituen horma (Zizek, 2005). Giza Eskubideen defentsa gure eskubideen bermatzaile den Estatuak egin behar du. Baina ez haiek predikatuz, aplikatuz baizik. Biolentzia zikina praktikatzea baita bai biolentziaren monopolioa duen estatuak bere biolentzia ezkutatzea, bai monopolio hori erauzteko erabiltzen den biolentzia disidentea Giza Eskubideen kontrakotzat hartzea. Hain zuzen, biolentzia politikoa, definizioz, ukatuak izaten diren Giza Eskubideak lortzeko borroka izan baita, eta ez horien kontra egiteko. Jarraitu dezagun: Batzuetan ezer ez egitea egin daitekeen ekintzarik biolentoena da (Zizek, 2008) diosku esloveniarrak. Horren atzean dagoen ideia hau da: ekintza bat biolentoa eta ez biolentoa izan daiteke, testuinguruaren arabera. Alegia, batzuetan ume baten irribarrea biolentoagoa izan daiteke biolentzia fisikoaren edozein adierazpen baino. Horren harira, paragrafoaren aitzineko ideia hartuta, abstentziorako deia egin digu inoiz Zizekek liberalismoaren kontrako gurutzadan. Berak diosku, ekintza lokalizatuetan aritzea sistemari berari lagungarri zaiola hobeto funtzionatzeko. Hau da, sistemak xurgatu egingo lituzkeela ekintza biolento politiko desberdinak, dela desobedientzia zibila, dela borroka armatua. Horrela al da? Ezer ez egitea gauzarik biolentoena al da batzuetan? Testuingurura jo beharko dugu hori zehazteko, Zizeken ustez. Biolentzia politikoa (kasu konkreturen bat) benetan eraginkorra den esatea zaila suertatzen da, eraginkortasun hori begien bistara ezin baita ikusi askotan. Biolentzia politikoa efikaza denean, gobernuak bere posizioa moralki indartu dezan behartu egiten du (bizitza sakratua da, biolentzia datorren lekutik datorrela txarra da baina, berea ez?), eta, horren ondorioz, gobernuaren zilegitasun politikoak

16

| 17

behera egiten du: izan ere, disidentziaren kontra errepresioa areagotu behar izaten du, zilegi den indarkeria bakarra berea dela erakutsiz. Errepresioa tresna ez-demokratikoz burutzen du, disidentziarekin bukatzeko, baina horrela, bere zilegitasuna kolokan jartzen da. Zizeken aburuz, abstentzioa litzateke biolentziarik eraginkorrena. Eraginkorra eta biolentoa izan al daiteke abstentzioa? Printzipioz, abstentzio altuak ez die hauteskundeei zilegitasunik kentzen. Begiratzea besterik ez dago gurean Konstituzio Espainolak izan zuen abstentzio maila altua. Sistemak erraz xurgatzen du abstentzio politikoa. Eta beraz, badirudi eraginkorragoa litzatekeela Zizeken abstentziorako proposamena (berak duen) desobedientzia zibilaren proposamenarekin ordezkatzea. Biolentziaren zilegitasunaren problemarik ez dauka pentsalari esloveniarrak. Ez dugu bera moralista merke horietako bat. Sistema neoliberalaren kontra altxatzen den biolentzia politiko oro jotzen du zilegitzat, printzipioz. Dela identitate arazo, kolonialismoa, justizia sozial eta abarren kontrako borroka. Berak argi du, legean ez eraikitzen ez sostengatzen den biolentziaren eremua maitasunarena da (Zizek, 2008). Zizek ez da euskalduna, bestela aspalditik genuke kartzelan. Hala ere, tolerantziaz jantzia den eta sistema neoliberalaren biolentzia basatiena onartzen duen gizarte zibilari galdera bat luzatzen dio: Zergatik uste dugu konponbidea tolerantzia dela eta ez emantzipazioa, borroka politikoa edota borroka armatua? (Zizek, 2008). Hortxe galdera bikaina. Mozorroek ez dute balio, sistemaren jukutria dira. Ilustrazioaren eta demokraziaren apologistak ere beren ideia formal hutsekin ez digute balio. Argi dio esloveniarrak: diktadura terminoa demokrazia ere diktadura forma bat denaren zentzu zehatzean erabili beharko litzateke, hau da, determinazio formal hutsa bezalako zerbait (Zizek, 2007). Paper hutsean geratzen diren wet paper demokraziak eta Giza Eskubideek ez digute balio. Zizekek zera aldarrikatzen du: mendebaldeko gizarte kapitalista kolonialistaren arma diren eta edukiz hustuta dauden demokrazia formalaren eta Giza Eskubideen (eta haren predikatzaileen) kontra egin behar du gizakiak, horiek sistemaren mozorro zilegitzaile diren heinean. Hau guztia esan eta gero, hau da pausatu beharreko galdera: zein da biolentoagoa, indarkeria ezkutuan erabili eta Giza Eskubideak predikatzen dituen hori, ala biolentzia zuzena (desobedientzia, armatua...) erabili eta elkarrizketarako deia luzatzen duen hori? Alegia, zein da biolentoagoa, Estatuaren biolentzia darabilen eta hitz egin nahi ez duen hori, ala arazo bati soluzio bat bilatzea helburu duen biolentzia disidente hori?

17

| 18

Euskal identitatea: izan ala eraiki? (Gara. 2010-05-29; Berria. 2010-06-06) Identitatearen aferaren inguruan bi pentsalariren iritzi oso interesgarriak irakurri ahal izan ditugu azken aste hauetan. Batetik, Argia-k maiatzaren 2an Lagun armatua (Txalaparta, 2009) idatzi berri duen Raul Zelik alemaniar idazleari eginiko elkarrizketa bat; bestetik, lau egun geroago Joxe Manuel Odriozolak Berria-n kaleratutako iritzi artikulua, aipaturiko elkarrizketan esaten ziren hainbat gauzari erantzunez (Tradiziorako eskubidea). Bai Zelikek bai Odriozolak esandakoak aztertzea merezi du. Betiko galdera tontoarekin hasteko: euskalduna izan, bada, edo eraiki egiten du bere identitatea? Hau da, Zelikek dioen bezala, ez gara, geure burua egiten dugu edo, Odriozolak dioen bezala, identitateak `eraiki ez ezik, `existitu ere egiten dira? Bi galdera dira beharrezkoak orain: batak bestea ukatzen al du? Edo aitzitik, maila desberdinetan al daude? Identitatea eraiki egiten dela, printzipioz, bi idazleek onesten dute. Odriozolaren aburuz, ordea, identitatea eraikitzeko aurretik zerbait egon behar du atzean. Hau da, euskalduntasun modernorik ez dago euskalduntasunaren tradiziorik ez baldin badago. Beraz, aurretik zerbait izan beharra dago identitate modernoa eraikitzeko. Eta gehitzen du, gure arbasoek sortu zuten euskal izaerari zor diogula euskal identitate moderno bat sortzeko beta. Eta, beraz, bere ustez, identitatea ez da sortzen ezerezetik. Odriozolak dio ez daukagula etorkizunerako eskubiderik tradiziorako eskubiderik eduki ezean. Ikuspegi politiko batetik, orduan, euskalduna tradiziotik datorren eskubide historiko batzuen mende bizi da, Gernikako Estatutuan eta Foru Hobekuntzan argi azaltzen den bezala. Afera beste hau baita orain: tradizioa nork interpretatzen duen araberakoa. Eta hori boterea duenak egin dezake soilik eta, de facto, hala egiten du, gu eskubide historikoekin kateatuz nazio zatikatu eta menpeko bezala. Ondorioz, ikuspegi politiko batetik, tradizioaren eskubidearen aldarriak gure alde egiten du, gure kontra egin dezakeen bezala. Zeliken bigarren ideiaren arabera, diskurtso identitario bat erreakzionario bihurtzen da existitzen den identitate bat babestu behar dela esatean, horren baitan ez daudenak baztertzen dituelako. Adibide bat jarriz: batzuen euskalduntasun aldarriak nafarrak alde batera uzten ditu (euskalduna hiru probintzietakoa dela onartzen baitu); beste batzuenak homosexualak baztertzen ditu eta abar. Ibarretxek euskalduntasuna ontasun eta

18

| 19

bakezalearekin berdintzen duenean, beste guztiak (Gerra Zibilean EAJko milizianoak izandakoak ere bai) alimaak bihurtzen dira -edo besteren baten hitzetan, bitxoak- eta kanpoan geratzen dira. Izan ere, gaur egun, pentsalari postkolonialen gerra (adibidez) testuinguru horretan kokatuko litzateke, menpeko identitateek ahotsa hartzean artikulatzen duten identitateak baztertzaileak diren edo ez aztertzen duen eremuan. Kontua sinplifikatuz: tradizio aipagarririk izan edo ez, historia loriatsurik izan edo ez, zer axola dio? Hau da, euskaldunek sekula Nafarroako erregerik, eta forurik, eta demokraziarik, eta Gernikako arbolarik, eta karlismorik izan ez balute, zer? Eta Nafarroako Erresuma eta foruak eta demokrazia eta beste hainbat gauza izan balute ere, zer? Orain eta hemen bizi gara. Ez goaz iraganera. Etorkizunera goaz (Joxe Azurmendi: Gizaberearen bakeak eta gerrak. Elkar, 1975). Hau da, gaur egungo euskalduna, tradiziora edo historiara lotzen badugu, historiaren metafisika batean (batzuek egiten dutena, euskal sozialismoaren hastapenak karlismoan daudela interpretatuz eta beste hainbat absurdo) kateatu dugu. Iraganeko porrotetatik, galeretatik eta garaipen txikietatik at behar dugu gure burua. Handik urrunduz eraiki etorkizuna. Balioa kentzen al dio gure identitateari eraikia izateak, eta etengabe eraikitzen eta eraldatzen egoteak? Dena den, Odriozolaren artikuluan, politika eta antropologia nahasten ari den susmoa dugu. Ikuspegi antropologiko batetik, zer da lehenago, arrautza edo oiloa? Alegia, euskalduntasunaren esentzia hor nonbait -ez dakigu non- beti eta eternalki dago eta bertatik edaten dugu? Edo noizbait eraiki eta aldatuz eta berreraikiz joan da? Kontua da, praktikoki, ekintzan, izan ginelako izango gara ez dirudi lema egokia denik. Hamaika izan ziren eta orain ez dira. Lema hori enpirikoki ukatua dago. Izango gara, baldin eta izan nahi badugu eta lortzen badugu tokatu zaizkigun baldintzetan izatea (suizidioaren aukera ere hor baitago). Gurean, esaterako, egungo egoera politikoari buelta ematea, nazio ez garela diotenei aurre egiteko kapaz baldin bagara, alegia (Iaki Soto. Argia, 2008ko Iraila). Beraz, ez tradizioan ez inon, euskaldunak ez du justifikaziorik bilatu behar. Aspaldiko poema batekin bukatuz: Baina libre izan nahi dugu, zer kulpa daukat nik. Eta txeke zuri faltsu baten antzean Gernikako arbola bat asmatu diguten arren, libre nahia bekatu balitz bezala, aitzakiaren bat beharko bagenu bezala, guk, guztiz xinple, libre izan nahi dugu. Nahi dugu, besterik ez. Hauxe baita gure engainu azkenekoa: libre izan nahia justifikatu behar dugula pentsarazi digute (Joxe Azurmendi: Manifestu atzeratua, 1971).

19

| 20

Histori(et)atik aska gaitezen (Gara. 2010-06-25; Berria. 2010-07-02) Euskaldunok maila askotan gatibu gaudela esan daiteke. Kanpotik gatibatu gaituzte: politikoki, historikoki, filosofikoki eta abar. Kanpotik kate metafisikoak jarri dizkigute, Espainiarekin komunean izan omen dugun historia te(le)ologiko bat eraikiz, beti ere Espainiaren mende. Kanpoko kateak inposatuak izan dira, eta horregatik eraitsi nahi ditugu. Historia (hizki larriz) arrazionala Espainia eta bere gerra handiak dira, Lepantoko gerra ederra eta La Gloriosa independentzia gerra (kristau erreakzionarioa, beraz, anti-ilustratua). Gureak, aldiz, historiatxoak dira beraienen aldean, karlistaldi ttipiak eta Amaiurko gaztelu zahar batean gertatutako setiotxoa, beti ere Espainiaren Historia unibertsalaren makulupean kontatuak izan behar direnak, zentzurik izango badute. Horregatik, herri bat askatzeko, inork ukatzen ez duen zerbait da herri batek bere memoria historikoa berreskuratzeko eta bere historia propioa eraikitzeko beharra daukala; hori dela bizirauteko eta bere burua eraikitzeko baldintzetako bat. Gure historia/istorioa kontatzeko eskubidea dugu, orain arte Espainiaren eta Frantziaren historia handiaren mende egon baita. Gakoa, ordea, horretan datza, historia kontatzeko moduan. Hau da, Espainiak historia loriatsu, metafisiko (Espainia betidanik da, beraz, anti eta ahistorikoa), eta te(le)ologiko (nahitaez da Espainia den bezalakoa, ezin zen bestelakoa izan) bat muntatu digu, eta bertara kateatu gaitu. Galdera hau da: zergatik interpretatu/eraiki historia beraiek egiten duten forma berean? Zuzenago galdetzeko: zertarako historia? Kanpoko kateak erraz ikusten ditugu. Zailagoa izaten da barrukoak ikustea, ordea. Batetik, nazioaren existentzia (Nafarroako Estatua izan genuen, beraz, aspalditik izan gara, eta beraz, bagara) nahiz inexistentzia (ez zenuten erreinurik izan, beraz, beti Espainiaren barruan egon zarete; beraz, Espainia zarete) frogatzeko erabili nahi izaten da historia. Horrela, nazioaren existentzia historiara kateatzen da, herritarren borondatetik haraindi. Bestetik, nazio baten (Euskal Herriaren) subordinazioa beste nazio handiago baten (Espainia/Frantzia) aurrean justifikatzeko erabiltzen da historia, baita alderantzizkoa ere, nazioaren burujabetza justifikatzeko, alegia. Aldiz, historiak erakutsi eta esan behar al digu Euskal Herria izan badela edo ez dela existitzen? Ondorioz, historiak esan behar al digu zein zentzutan izan behar den askea edo subordinatua? Mailak bereiziko ditugu. Historiak gu orain zer garen esan diezaguke (genetikak, antropologiak, soziologiak, filosofiak edota fisikak bezala), nondik gatozen aztertuz (maila askotan). Aldiz, historiak ez digu esaten politikoki zer izan behar garen edo izango garen; hori gure borondateak erabakiko du. Izan ere, badago saiakera bat historiaren interpretazio esentzialista egin eta oraina historiako zenbait gertakaritara kateatzeko. Horrela, norberaren

20

| 21

proiektu politikoa justifikatzeko historiaren teleologia bat aurresuposatzen da eta iraganeko gertaerak orainaldira lotzen dira (Nafarroako estatua da berreskuratu behar omen dena). Horregatik, egun, historiaren interpretazio hobea nork egin da guda, nork bere proiektu politikoa justifikatze aldera. Baina Euskal Herriaren etorkizunari begira eta etsaiarekiko justifikazioari begira: zer inporta du hasiera batean Nafarroak errepublika garaian Euskal Estatutua onartu zuen edo ez? (Jimeno Juriok bikain kontatua, bide batez, Navarra jams dijo no al Estatuto Vasco liburuan). Zer inporta du Nafarroako Erresuma izan genuen edo ez? Etorkizunera goaz, ez iraganera. Hori dela eta, oraineko borroketan sartua dabilenak ez ditu historian ikusten bere arazoak, etorkizunean baizik. Zentzu horretan, Euskal Herriak ez du iragan hoberik behar, horretarako egiten baita historia gaur egun. Aldiz, Euskal Herriak etorkizuna behar du hobea izan. Horregatik, aske izateko eskubide handiagoa ote dugu inoiz Nafarroako Estatua izan bagenu? Eta alderantziz, ondorioz, inoiz estaturik izan ez bagenu, aurrerantzean ezingo al genuke estaturik eraiki? Euskal Herria ez da existitzen Nafarroako Erresuma egon zelako, baizik eta guk nazio bihurtu dugulako. Estatu espainolak eta frantsesak argudio horri buelta emanez ukatzen dute Euskal Herriaren existentzia. Horrek ez du esan nahi, begi-bistakoa denez, historia interpretatzeari eta eraikitzeari utzi behar diogunik, eta iraganera begiratu behar ez dugunik nondik gatozen jakiteko. Gure interes politikoen betaurrekoek determinatzen dute, ordea, historia modu batera edo bestera interpretatzea, horrek eraikitzen dugun historiari balioa kentzen ez diola jakinda. Horrekin esan nahi dena zera da: historian ez dago gertaerarik, gertaeren interpretazioa baino. Hori ulertzen ez duenak positibismo sinpleenean jausteko arriskua dauka. Kontua da, beraz, historia egiten dugunean zer egiten dugun: meta-forak edo meta-fisika. Horregatik, historia istorio bihurtu behar dugu. Guk nahi dugun Euskal Herri askea ez baita ezein historiarekin demostratzen. Guk nahi dugun Euskal Herria orain behar eta erabakiko duguna da. Etorkizunekoa, askea, eta hain zuzen, horregatik, historiaren kontrakoa ezinbestean.

21

| 22

Kondena politiko-moralaz I (Gara. 2010-07-26; Berria. 2010-07-24) Kondena politikoaren agerpena da gure herrian azken urteotan egon den gertaerarik garrantzitsuenetarikoa; bizitza politiko guztia goitik behera baldintzatu du, Euskal Herriko alderdi politiko bat bere herrian hauteskundeetatik kanpo uzteraino (EHko alderdi askoren laguntzarekin). Beraz, duen garrantziagatik, aztertu dezagun fenomeno hau bere aldaera guztietan. Zer da kondena? Juizio moral absolutu bat. Kondenak, beraz, moral konkretu bat dauka barnean: moral kristau dogmatikoa. Max Weberrek zioen bezala, (Politika eta Zientzia lanbide, Klasikoak), moral horrek ez du politikoaren moralarekin zerikusirik. Politikoarentzat, egunero Estatuaren biolentzian murgilduta dagoenarentzat, sta es una poltica de la indignidad. Beraz, kondena hori politikoarena baino, sotana daramanaren predikuetan eta sermoietan baino ez da zilegi, erantzukizun politikorik ez duenaren ahotan, alegia. Politikoki, kondena moralaren helburu behinena ezker abertzalea instituzioetatik kanporatzea izan da. Areago, alde bakarrerako kondenak (Estatuaren kontrako ekintza oro) disidentziaren indarkeria deslegitimatzea zuen eta du helburu, eta demokrazian parte hartzeko baldintza bihurtu dute. Politikoki, beraz, jokaldi demagogikoa da, eta hala azpimarratzen zuen 2002an alderdi sortu berri batek: En relacin a la lucha armada, Aralar ha sido y es clara en el sentido de no entrar en el juego demaggico del bloque PPPSOE y, en ese sentido, ni se ha entrado ni se entrar en la va de las condenas (GARA. 2002ko uztailaren 3an). Hau da, ezker abertzalearen kontra ad hoc asmatua izan zen estrategia politikoa baino ez da. Beste ondorio bat: kondenaren jokoa hipokrita da, biolentzia disidenteak kondenatzera baino ez baitu behartzen, indar armatu espainolen biolentziaren izenean gainera (!). Dena den, agintari espainolek kondenaren exijentzia egiten dutenean, zer eskatzen dute zehazki? Kondena politikoa egitea, hau da, oximoron bat (contradictio in terminis). Kondenak hilotzez eta torturatuez josita dagoen erregimenarekiko fideltasuna eskatzen du, ETA zein euskal independentismo oro kriminaltzat eta txartzat hartzeko. Hau da, edo kondenatzen dugu edo fumigatu (Iturgaiz) behar diren garrapata (Rosa Diez) edo alimaa (Ibarretxe) batzuk gara. Horregatik, hurrengo galdera garrantzitsua hau da: zer modutan ematen da kondena politikoa? Binomio anker batean. Bi erantzun posible baino ez baititu uzten: kondenatu edo ez. Horren ondorioz, ez kondenatzeak ETAren ekintzaren baten aldeko bilakatzen zaitu zuzenean, edozein adierazpen eginda ere; eta kondenatzeak, Gobernuaren exijentzia autoritarioa onartzea dakar zuzenean (indar armatuak eta instituzio antidemokratikoak legitimatzearekin batera). Posible da, ordea, bi aukeren aurrean beste hamaika egotea.

22

| 23

Edozein modutan, moralki, kondena politikoaren helburua indarkeria batzuk zilegitzat eta beste batzuk krimentzat hartzea da. Horrela, Estatuak eragiten duen erail edo torturatu oro ez da kondenatu behar, horretarako baitago justizia (Audientzia Nazionala, TOParen ordezkoa), erailketa edo tortura kasuak egon diren edo ez deliberatzeko. Dena den, isolatuak dira kasuok eta sistemaren gehiegikeriatxoak. Baina lehenik, zilegiak, Estatuak bere burua babesteko eginak, noski. Horrela, zilegizko biolentzia (ezkutatzen dena, Estatu terrorismoa alegia), eta krimen hutsak (disidentziarenak) bereizten dira. (Hor galdetu liteke, ETArenak krimen hutsak badira, zergatik demontre eskatzen da kondena politikoa egitea? Arrazoia begi bistan dago.) Nola erantzun zaio kondena politikoaren logikari? Maiz, kondenaren logikatik bertatik egin izan da. Hau izaten baita askotan erantzuna: Alderdi Popularrak ez du frankismoa kondenatu, PSOEk ez du GAL kondenatu, ezta torturak ere. Zergatik kondenatu besteek egiten ez badute?. Erantzun horrekin, kondena bera eta adierazpen askatasunaren urraketa legitimatzen dira, tortillari buelta baino ez baitzaio ematen (adierazpen askatasuna, zerbait esateko edo isilik egoteko askatasuna baita, bigarren hori ahazten zaigu sarri). Baina kontua ez da joko linguistiko hutsean galtzen. Izan ere, de facto, ekintza baten aurrean kondena politikoa eta morala exijitzea kontzientziaren inbasio larri bat da. Zerbait esatera behartzea, eta kasu honetan, ekintza bat moralki kondenatzera behartzea kontzientziak biolentoki inbaditzea baita. Kontzientzian indarrez sartzea da norbaitek esan nahi ez duen zerbait esatera behartzea. Ez dut biolentzia kondenatzen. Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen. Zein Estatuk eta San Pedrok exijitu behar dit, eta demokrata baldin bada are gutxiago, neure hautu hori beste guztientzat ere zilegizko bakarra kontsideratzea. (...) Estatuari zor diodan guzti-guztia nahikoa konplitzen dut. Estatuak eta politikoek ez daukate zergatik ezer gehiago eskatu, eta gutxien-gutxiena daukate zergatik nire kontzientziaren barruan ezertarako sartu. Baina ezagun du (...): Espainia Eliza bat da, eta horko politika erlijio katoliko apostolikoa (Azurmendi, Joxe: Euskal Herria krisian. 101-102). Horregatik, kontuz! Kondenaren jokoan sartuz gero, hau gertatzen da: lehenengo, kondena exijitzen da; gero, biolentzia (disidente) ororen deslegitimazioa; gero, edozein indarkeria esplizituki arbuiatzea (Estatuarena izan ezik); hurrena, 50 urtetako borroka bera eta bere zergatiak baliogabetzat jotzea; eta azkenik, konstituzioa eta estatutua (eta indar armatuak) legitimatzea (Basagoiti) eta onartzea. Hori da herri honetan egin behar den ibilbide demokratikoa instituzio espainoletan parte hartzeko. Larriena da, ekintzak baino, pentsaerak direla juzgatzen direnak. Kontzientzia bera (!). Aspaldi ohartu dira batzuk, ordea, kontua ez datzala ez ETA, ez GAL, ez torturak kondenatzean. Gurean, herri baten hitzaren ukazioan oinarrituta dagoen gatazka politiko bati eman behar zaio irtenbidea. Hain zuzen, hori ekiditeko asmatu dute kontu hau guztia. Izan dezagun argi, beraz, kondenaren exijentzia ezin onartu daitekeen kontzientziaren urraketa larria dela.

23

| 24

Kondena politiko-moralaz II (Gara. 2010-08-09) Jrgen Habermas filosofo germaniarra dugu, gaur egun, Ilustrazioaren proiektua bukatugabea dela esaten dutenetako bat. Gurean ez zaio jarraitzailerik falta; are gutxiago Espainian. Estatu espainiarrak Premio Prncipe de Asturias saria eman zion. Berak ordainetan honakoak esan zituen: Por lo que s, Euskadi tiene un grado de autonoma cultural bastante amplio. Y segn la ONU y las ltimas teoras de la filosofa poltica, si las minoras pueden ejercer sus derechos culturales fundamentales, no est justificada la secesin. Y no quiero ni puedo decir ms porque no tengo los detalles. Motiborik ez zitzaion falta Aznarri, beraz, Espainiako filosofo ofizial izendatu zezaten proposatzeko. Dena den, axola zaigunera zuzenean joanda: Habermasen ustez, proiektu ilustratuaren xedeak bere ondorio guztietara eramatea eskatu behar zaio filosofia garaikideari. Proiektu ilustratua bukatugabea da. Ez zaio Habermasi arrazoirik falta. Baina gogoraraziko diogu, proiektu ilustratuak, ahazten duen aurpegi garrantzitsu bat zekarrela, gauzatu gabea oraindik: edozein tutoretzaren kontra altxatzen zen mugimendua izaki, adierazpen eta kontzientzia askatasunaren aldarrian zetorren mugimendua zela gogoratu behar dugu. Lau mende atzera egingo dugu orain Baruch Spinoza kokatzeko. Holandarra jaiotzez, jatorriz judutarra. Spinozak badu kontuan hartu beharreko liburu bat, hain zuzen, Tractatus theologico-politicus deritzona. Azkeneko kapituluaren sarreran zera dio Estatuari buruz: se hace ver que en un Estado libre es lcito a cada uno, no solo pensar lo que quiera, sino decir aquello que piensa. Pertsona baten gogoa beste guztientzat zilegizko bakarra kontsideratzea ez da posible, beraz, porque nadie puede transferir a otro su facultad de raciocinar libremente y de juzgar de todas las cosas, y mucho menos ser obligado a ello. Horregatik, nace de esto que se considere violento aquel imperio que se extiende a los espritus [kontzientziara] y que se entienda que la majestad suprema hace una injuria a los sbditos, y parece usurparles su derecho, cuando quiere prescribir a cada uno lo que dece aceptar como verdadero y rechazar como falso. Ez gara oraindik Ilustrazio garaira heldu. XVIII. mendean, eta orain bai, Ilustrazio garaian bete-betean, orduko pentsalari handiena den Inmanuel Kant Knisberg-eko (Inperio Austriarra) filosofoak, 1784an Zer da ilustrazioa? galderari erantzuna argitaratu zuen. Bertan arrazoimenaren erabilpen publikoak gizakiaren autonomia bultzatzen duela azpimarratzen du Kantek. Gizakiaren gaineko tutoretzak, ordea, dela Elizarena dela Estatuarena, gizakia lege heteronomoen (kanpotik ezarrien) menpe jartzen du. Beraz, askea izateko (adingabetasunetik ateratzeko), gizakiak arrazoimen publikoaren erabilpena egin behar du. Kantek dionez, hain erraza baita adingabe izatea. Neure ordez adimena daukan liburua baldin badut, neure ordez kontzientzia daukan arima-zuzendaria baldin badut, eta abar, ez dut nik, hortaz, neure buruz jardun beharrik. Horregatik, Kantek dio, Ilustrazioa erdiesteko askatasuna besterik ez da behar; gainera, askatasuna leritzokeen guztiaren artean kaltegabeena: hots, nork bere adimenaz oso osorik erabilera publikoa egitekoa. Aitzitik, nik beste oihu hau entzuten dut alde guztietan: ez ezazue arrazoitu! Ofizialak dio: ez arrazoitu, baizik eta martxatu!

24

| 25

Finantza kontseilariak dio: ez arrazoitu, baizik eta ordaindu! Apaizak dio: ez arrazoitu, baizik eta sinetsi! () Askatasunaren murriztapena dugu nonahi. Gaurkotasun handikoa dugu Kanten hitzaldia. [Gaur egunean zera esaten da: ez arrazoitu, baizik eta kondenatu!] Azken bi autore horietatik ondorio hau atera daiteke: Estatuak bizitza soziala arautzen du, baina ezin du kontzientzia arautu. Zerbait esatera behartzea inmorala eta biolentoa da, adierazpen askatasuna ukatzeaz gain, hura preskribitzen baitu (arautu eta behartu). Beraz, herritarrak estatuari delegatu ahal diona ordena sozialaren ardura da, harreman eta jarduera publikoen arauketa, bizitzaren eta askatasunaren babesa: baina ez kontzientzia. XVIII. mendeko beste filosofo handi batek, Voltairek, horrela defendatzen zuen ere iritzi askatasuna, geroztik famatua izan den sententzia hau bota zuenean: zure ideiak higuingarriak zaizkit, baina gustura emango nuke nire bizitza ideia horiek adierazteko duzun eskubidea defendatzearen alde. Nor dugu gaur egun askatasun horren defendatzaile? 1979an, Frantziar Estatuan, Chomsky protagonistatzat zuen polemika handi bat piztu zen. Laburtuz: Lyongo Unibertsitateko Literatura irakasle zen Robert Faurisson mehatxatua eta talde antifaxistek erasotua izan zen, eta azkenik, Unibertsitatean klase ez ematera zigortua ere izan zen. Arrazoiak: bere idatzietan Bigarren Mundu Gerran gasganberak zeudenik ukatzen omen zuen. 1979an Serge Thin unibertsitateko ikasle sozialista libertario batek (totalitarismo ororen kontra egoteagatik ezaguna, Chomskyren hitzetan) amerikar intelektualari eskaera bat sinatzea eskatu zion, Robert Faurissonen segurtasunaren eta bere eskubide legalen erabilera askea bermatzeko. Chomskyk sinatu eta orduan hasi zen polemika. Eskuinak zein ezkerrak Faurissonen posizioa defendatzea egotzi zioten. Kondenatzea eskatu zioten. Kritika horiek bere burua defendatzera behartu zuten, eta testu eta hitzaldi pare bat egin zituen. Haietan esandakoa laburtuz: Chomskyren ustez, adierazpen askatasuna gaizki ulertzen da. Bere ustez, adierazpen askatasunak ez du interesik norberaren iritziak edo gertukoak defendatzea datzanean; aldiz, es en el caso de aquellas opiniones que son casi universalmente despreciadas y condenadas que este derecho debe ser defendido ms vigorosamente. Zuzenbidea eta morala ez dira nahastu behar, beraz. Eta ondorioz, zergatik ez dute Habermas bezalako Ilustratuzale intelektualek ahotsa altxatzen Ilustrazioaren zutabe den adierazpen askatasunaren aurkako aberrazio honen (kondena politikoa) aurrean? Proiektu ilustratua gauzatu nahiko balute, Espainiatik hastea gomendatuko genieke: askatasunaren inguruan gogoeta handiak egin ordez, ukatutako askatasun funtsezkoenak behingoagatik salatuz! Ez dute lan makala izanen, ez, espainiar kultura antidemokratikoa ilunpetik ateratzen eta ilustratzen!

25

| 26

Erlatibismoa versus teologia(k) (Gara. 2010-08-27; Berria. 2010-08-25) Mamu bat dabil Europan zehar: erlatibismoaren mamua. Eta Europa zaharreko Potentzia guztiak Aliantza Santuan bildu dira mamu horri erasotzeko: Aita Santua eta Bush, Sarkozy eta Mayor Oreja, frantses neomarxistak eta Espainiar polizia. Oposizioko zein pentsalari ez dute inoiz bere botere-lehiakideek erlatibistatzat salatu? Eta bestalde, oposizioko zein pentsalarik ez die bere eskuineko zein ezkerreko aurkariei erlatibista izateko etiketa iraingarria aurpegiratu? Gertaera horretatik irakaspen bikoitza ateratzen da: 1) Erlatibismoa, dagoeneko, Europako Potentzia guztiek Potentziatzat aitortzen dute. 2) Bada sasoia erlatibistek, mundu guztiaren aurrean, beren ikuspegiak, beren helburuak eta beren joerak erakuts ditzaten () Orain arteko gizarte osoaren historia erlatibismoaren eta dogmatismoaren arteko borrokaren historia besterik ez da izan. Gaur egunean Marxek horrelako zerbait idatz zezakeela pentsa genezake, Komunismoaren ordez Erlatibismoa jarriz. Izan ere, ikus daitekeenez, Potentzia guztiak erlatibismoaren kontra Aliantza Santuan bildu direla nabaria da. Marxek esan bezala, Aita Santutik beretik hasita, Espainiako Erreinuko azken gotzaineraino. Ikus dezagun: El relativismo, es decir, el dejarse llevar por cualquier viento de doctrina, aparece como el nico atisbo que parece imperar en los tiempos actuales. Se va constituyendo en la actualidad, una dictadura del relativismo que no conoce nada como definitivo y que deja como nica medida slo el propio yo y la propia voluntad. (Homila del Decano del Colegio Cardenalicio. 2005. Benedikto XVI. Joseph Ratzinger) Toledoko gotzainak bi urte geroago ildo beretik egin zituen adierazpenok: Estamos inmersos en un haz de contradicciones, y en un mar de confusiones, en un puro relativismo que carcome y destruye la sociedad. () El relativismo es destructor, y ni el hombre, ni la sociedad tienen futuro si lo siguen. Tampoco la democracia puede asentarse sobre el relativismo, que no tiene base alguna. El relativismo lleva la destruccin de la democracia y genera violencia y totalitarismo: el de la dictadura del mismo relativismo. Estamos por la vida, pero no por el relativismo! (A. Caizares. 2007ko Martxoa) Aurten, Donostiako gotzain J. I. Munilla ere horrela mintzo zen, Ratzingerri arrazoia emanez: El modelo de San Ignacio es verdaderamente necesario () para que no sucumbamos a la tentacin del relativismo reinante y de nuestra propia subjetividad (J. I. Munilla, Donostiako gotzaina. 2010eko uztailaren 31n). Kristau Elizatik Estatu-elizara jauzi eginez, eta zehazkiago, haren kudeatzaileetara, erlatibismoaren kontrako ildo beretik doaz hauen adierazpenak. Adibidez, AEBetako presidente ohi den George Bushek 2008an Aita Santuari ongietorria egiteko diskurtsoan Ratzingerren erlatibismoaren kontrako gurutzada txalotu, eta gogorarazi zuen, AEBetako eskoletan fedea erakusten da, eta presente izaten dute gizaki bakoitzean lege moral bat existitzen dela. 2007an, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, erlatibismoaren kontra hark ere, gogorarazi zigun 68ko maiatzeko erreboltak ondorio katastrofikoak ekarri zituen; izan ere, matxinadak ongiaren eta gaizkiaren arteko hierarkiak apurtu zituen.

26

| 27

Sarkozyren ustez, beraz, 68ko errebolta hark erlatibismo moral eta intelektuala utzi zuen oinordetzan. Sarkozyk berak balioen erlatibismoaren kontra ijitoak eta etorkinak kanporatu, eta burka debekatu du orain. Izan ere, balioak ez dira erlatiboak, tradizioak bezala, eta, beraz, balio unibertsaletara (frantsesetara, alegia, kasu honetan) makurtu behar gara. Espainiar Erreinuan ere, Mariano Raxoiren ustez, Zapateroren proiektu erlatibista bere politikaren bi zutabeetan oinarritzen da: abortuaren erregulazioa eta Kataluniako Estatutua, zeinak txanpon beraren aurpegiak diren. Lehenak, bizitza eskubidea erlatibizatu nahi du, eta bigarrenak, nazioaren ikuspegia. Eliza horren (boterearen) teologoak ere argi mintzo dira. Argentinatik, baga: El relativismo cultural, la primaca de lo particular sobre lo universal, daban razones filosficas a los nacionalismos, los fundamentalismos, los populismos, los primitivismos, las distintas formas de antioccidentalismo, el orientalismo, la negritud, el indianismo (Sebrelli. El asedio a la modernidad. Crtica del relativismo cultural). Espainiar Erreinutik, biga: El relativismo cultural se relaciona con el fetichismo de la identidad cultural, el ataque al progreso, el gusto por el primitivismo y el retorno a los orgenes, el mito del espritu nacional, el nacionalismo, los indigenismos y la imposibilidad de una tica universal (J.A. Marina. La lucha por la dignidad). Eta gure herrian bertan, oposizioari erlatibistaren etiketa jarriz Marxek esan bezala, higa: Bada garaia giza eskubideen defentsa absolutua egiteko, eta batzuek zein besteek giza eskubideei dagokienez duten erlatibismoa gainditzeko. (2004-03-03. Gara. Aralar-Zutik hautagaien prentsaurrekoa) Eliza instituzionaletik ideologikora jauzi eginez, beste teologia mota batekin egiten dugu topo. Marxista batzuek egiten duten kritika da hau: erlatibismoa burgesiaren eta sistemaren ideologia da. Aurrekoa irakurrita, ordea, zaila egiten zaigu dogma honetan sinestea. Dena den, Alain Badiou marokoarrak, adibidez, erlatibismo filosofikoaren kontra borrokatu behar dela diosku, eta erlatibismoaren ordez, egiak postulatu behar direla azpimarratzen du. Besteak beste, egia eta unibertsalismoa kontzeptuak daude bere pentsamenduaren oinarrian, eszeptizismoari eta erlatibismoari kontrajarriak. Zergatik daude egia eta erlatibismoa kontrajarriak? Es por una verdadera perversin () que se ha credo poder adosar una <\tica> al relativismo cultural. Puesto que es pretender que un simple estado contingente de las cosas pueda ser el fundamento de una ley. Slo hay tica de las verdades (Ensayo sobre la conciencia del mal). Zer dute, beraz, aipatutako teologo guztiek erlatibismoaren kontra? Zein da, azken finean, arazoa: clich izugarri txarra bihurtu den erlatibismoa bera, edo gure balioen, ideien, eta tradizioen azkeneko balioa erlatiboa dela ezin onar dezakegula? Esanak esan, erlatibismoaren kontrako jarrera horiek ikusita, Marxen bidetik jarraituz zera oihukatzea besterik ez zaigu geratzen: Herrialde guztietako erlatibistok, elkartu zaitezte!

27

| 28

No es aix, companys, no es aix (Gara. 2010-09-27: Berria. 2010-09-24) Gatazka politikoak konparatzeko joera handia dago gaur egun. Besteak beste, konparazio gehienek Euskal Herria eta Herrialde Katalanak dituzte hizpide. Eta konparazio horien baitan, kezka hau da nagusi: 50 urteko borroka luzearen ondoren, hainbeste sufritu ondoren, milaka hildako, torturatu eta atxilotu egon ondoren, hainbeste ilegalizazio eta debekuren ondoren, nola da posible eskubide funtsezkoenak inoiz baino zapalduagoak egotea? Ez al dugu, irabazi baino, atzera egin? Zertarako balio izan du borroka honek guztiak? Eta, aitzitik, Herrialde Katalanetan, bide baketsuen bidez, ez al dira inoiz baino egoera hobean orain? Herri-galdeketa independentistak antolatzen, zezenketak debekatzen, eta abar egiten? Galdera horien oinarrian, gertaera koiunturalak gatazkaren testuingurutik aterata eta goretsiak daude, inongo funtsik gabe. Baina galdera, noski, hau da: nola neurtzen edo zein irizpide jarraitzen da herri bat bere askapen prozesuaren zein fasetan dagoen zehazteko? Hori batetik. Eta, bestetik, ezker abertzalearen baitan kezkak omen daude hark ildo ideologikoa aldatu eta bere oinarriak traizionatu ez ote dituelakoan. Bi gai horietaz hitz egingo dugu artikulu honetan. Lehenengo kezkari dagokionez, esan behar da jarduera politikoa, berez, aurreikusitako helburuei begirako estrategian eta efikazia mailan oinarritzen dela. Hori kontuan hartuz, herri baten estrategia politikoa, zuhaitzetatik harago begiratuz, basoan ikus daiteke. Eta basoa ez dira herrigaldeketak, Estatut-aren aldeko milioi bat pertsonako manifestazioak edo zezenketen debekua, askok hala ikusi nahi badute ere. Basoa herria aske izateko baldintza estrukturalak edo objektiboak dira, eta horiek lortzera makurtzen da estrategia politikoa; hau da, herri bat aske izateko behar diren kontzientzia, mekanismo eta instituzio propioak sortzean. 50 urtean eta azken hamarkadan batez ere, Euskal Herriak aske izateko baldintza estruktural guztiak izatearen alde borrokatu du, eraikuntza lan izugarria eginez. Eta egungo ilegalizazioen eta eskubideen deuseztapen basatien gainetik, baldintza gehienak lortuak izan direla esan daiteke: marko estatutarioaren agortzea (Herrialde Katalanetan, aldiz, horren aldeko apustua egiten ari dira oraindik); lurraldetasunaren kontzientzia (Nafarroa gatazka politikoaren erdigunean jarriz); instituzio nazional propioen eraketa; Estatuaren eta bere zutabeen (Konstituzioa, Audientzia Nazionala, Indar Armatuak, Legebiltzarra...) deslegitimazioa. Eta guztietan garrantzitsuena: gaur egunean, euskal herritarren gehiengoak bere etorkizuna autodeterminazio eskubidearen gauzapenetik datorrela ulertzen du. Horiek dira, hain zuzen, 50 urteko borrokaren ondoren Estatuari irabazitakoak; esan liteke independentzia lortzeko Euskal Herriaren baldintza objektibo gehienak lortuak ditugula, beraz. Lluis Llachek zioen moduan: No s aix, companys, no s aix, gure eskubideekin egiten den salerosketa, gureak diren eskubideak direlako, kartzela berriak diren lege batzuen pean egin edo desegiten ez direnak. Bestetik, ezker abertzalearen ustezko aldaketa ideologikoaren harira, azkeneko eskubide urraketen eta errepresio basatiaren gorakadak hau erakusten du: ezker abertzalea zerbait

28

| 29

ongi egiten ari dela, errepresio hori ez baita inoiz inongo arrazoirik gabe ematen. Aitzitik, ezker abertzalearen aldaketaz edo biguntze ideologikoaz mintzo direnek jakin beharko lukete horrelako prozesu ideologiko batek Estatu espainolaren babesa eta saria ekartzen duela beti. Adibide pare bat izan ditugu azken 30 urteetan. Dena den, argi dago inor ez dela berregituraketa ideologikoan ari, estrategikoan baizik. Estatua mugitzeko xedez, eta azken unean prozesuaren giltza bere esku gelditu ez dadin (Loiolan bezala), indar sendo bat sortu behar da, ideietan anitza baina ekintzan bateratua izango dena. Estatuari, horrela, borroka politikoa galdua duelarik, gerra-tresnak besterik ez zaizkio geratzen. PNVk, aldiz, ezker abertzaleak ilegalizatuta jarrai dezan behar du, bere hegemonia mantentze aldera. Horregatik, ETAri zuzendutako eskaera zaharretan ainguratuta jarraitzen du, erabat jokoz kanpo, Iaki Anasagastik bere blogean idatzi duen La corbata de Rafa artikuluak islatzen duen bezala. Aurretik esandako guztia kontuan hartuz, beraz, badirudi hau dela ezker abertzalearen estrategiaren aldaketaren arrazoia: 50 urteko borrokari esker, dagoeneko badira baldintzak autodeterminazio eskubidea lortu eta gauzatzeko. Orain autodeterminazioaren alde egingo duen ezker indartsu bat behar da. Unean uneko probokazioei ematen ahal zaizkien amorruzko erantzunei indarrak batzearen epe luzerako estrategia gailendu zaie (Bilboko manifestazioa kasu). Beste zenbaitek, ostera, kalkulagailua lagun, baldintza handiak jartzen dizkiete batzuei, baina aise egiten dira beste batzuen lagun, Nafarroan boteretxoak mantentzeko asmoz. Jakin badakite, ordea, beraiena ibilbide gutxiko estrategia dela. Izan ere, autodeterminazio eskubidera eramango gaituen eta Ajuria Enean edo Iruean geratuko ez den ibilbidea behar dugu. Aurreko batean Mario Zubiagak ondo zioen bezala: Es el momento del clculo poltico o de los valores?. Lluis Llachekin jarraituz: No s aix, companys, no s aix; itxaron behar dugula esango digute. Eta itxarongo dugu, seguru itxarongo dugula. Baina geldituko ez garenon itxaronaldia izango da; no s aix esaterik ez dagoen arte. 50 urteko borrokaren ondoren, beraz, hobeto ala okerrago dago gure herria? Hobeto, ezbairik gabe. Estatua porrotera eraman dugu, politikoki indarge utziz, eta Estatuarekin bat egin duen euskal indar hegemonikoa den PNVk porrot horretan ere harekin egin du bat. Argi gelditu da, beraz, herriaren gehiengoak etorkizuna autodeterminazio eskubidearen gauzapenean ikusten duela. Orain, eskubide hori lortze aldera, indarrak metatzeko garaia da: egindakoaren eta borrokatutakoaren uzta batu behar da. Izan ere, no era aix, companys, no era aix, pel que varen morir tantes flors.

29

| 30

Munduko hiritarren unibertsalismo abstraktuaz (Berria. 2010-10-24; Gara. 2010-1108) Gaur egun politically correct bihurtzen ari da norbere burua kosmopolitatzat hartzen dueneko edo munduko hiritar sentitzen omen deneko jarrera. Paradoxikoa dirudien arren, oinarrian populista, atzerakoia eta hegemonista dena. Atzerakoia, herri batek bere etorkizuna erabakitzeko eskubide funtsezkoaren ukazioa ahalbidetzen duelako, afera identitarioa bera ukatuz; hegemonista, munduko hiritarraren atzean beti herri konkretu baten identitatea ezkutatzen delako (normalean hegemonista, espainola edo frantsesa kasu); eta populista, gaur egungo masen kultura demokratiko zintzoan ondo txertatzen den identitate lauso eta ez-problematikoa delako. Jakina, termino hori darabilena ez da nazionalista (aitortua); aitzitik, neutroa eta demokrata zintzoa da. Umekeria iruditzen zaio euskaldun/espainol gatazka: bera horren gainetik dago. Hizkuntza bakarra daki berak, eta gehienez ere ingeles pixka bat, eta, hala ere, munduko hiritarra da. Eta, kontuz, haren aurrean besteok gara etnizista eta kobazuloetako homo sapiens txoro nazionalistak. Bera demokrata heldu eta adin-nagusia da; zu, XVIII. mendean galduta dagoen erromantiko irrazionala, hark dagoeneko gainditua daukan paradigma identitariotik atera ezinik dabilena. Kosmopolitismoa, ordea, tamalez edo zorionez, kontzeptu osoki hutsala da, ez dio ezeri erreferentzia egiten. Aitzitik, aipagarriena zera da: kosmopolitismoaren edo munduko hiritarraren jarreren atzean beti identitate kultural hegemonikoren bat ezkutatzen dela, hain zuzen, estatu bateko nazio ezberdinen artetik gailendu den identitate hegemonikoa. Beraz, itxura denez, kosmopolitak unibertsaltasun abstraktu bat (munduko hiritar) jartzen du diferentzia guztien gainetik. Horrela, diferentziaren eta berdintasunaren (unibertsaltasunaren) problema azaltzen zaigu, Filosofian buruko min handia eman duena. Problema horren historiari so eginez, diferentzia (kulturena, herriena, nazioena, hizkuntzena...) beti gatazken iturri izan dela ikus daiteke. Kosmopolitismoak diferentzia ukatuz gainditu nahi izan du maiz afera hori. Nola? Adibide zahar bat: San Paulok salbazioa unibertsala dela esan zuen, judurik eta grekorik ez zegoela, beraz. Esan, ordea, grekoz esan zuen. Hortaz, partikular konkretu hori (greziar filosofia platondarra -Nietzschek kristautasuna herriarentzako platonismoa zela zioen-) unibertsal abstraktu batez mozorrotua inposatu zuen. Gaur egun, oraindik, Frantziako Iraultzaren unibertsalismo kosmopolita faltsuarekiko morrontzak zamatzen gaitu. Iraultza hark, hain zuzen, eredu partikular (frantses) bati jarraiki berdindu zuen guztia. Iraultza hartaz geroztik, unibertsalak Frantzia eta Espainia izan dira, eta estaturik ez duten herriak lau zoroen eldarnio nazionalistak bihurtu dira. Jokaldi horren jukutria honetan datza: estatu

30

| 31

unibertsalaren atzean, Ilustrazio frantseseko balio partikularrak daude ezkutuan, inolaz ez balio unibertsalak (horrelako ezer abstrakturik existitzen ez delako). Beraz, Mendebaldean, Iraultza Frantsesaz geroztik, dominazio kulturalaren ezaugarri izan da diferentziak guztiaren berdintasunaz (politika, morala, kultura... nahastuz) gainditzea. Hau da, inposatzea. Izan ere, partikular konkretu bat (frantsesa, kasu honetan) hartu eta unibertsal bihurtzen da. Beste guztia ezabatu edo azpiratu egiten da, unibertsalaren kontrako izendatuz. Zer gertatzen da, beraz? Historia ofizialaren arabera, Iraultza Frantsesaren ondotik desagertu egin dira diferentziak: ez dago frantsesik, hiritarrak baizik. Hala ere, euskaldunak, korsikarrak eta bretoiak frantses izatera behartuak jarraitzen dute. Baina hori ez da problema, orain hiritarrak baitira; frantses hizkuntza derrigorrezkoa da besteak gutxietsiak daude-, baina horri unibertsalismoa deitzen dio akademiak. Baina, atzean eta ezkutuan, espainola eta frantsesa eta haien kulturak eta hizkuntzak daude (edo kasuan kasukoak: Alemanian kulturaniztasuna hondatu omen den honetan, denak aleman berriz ere). Baina, kasu!, azkar esango dizute gero: Ez dago espainolik, hiritarrak baizik (Aurelio Artetak dixit). Hori bai, zu bitartean, txintxo-txintxo, Espainian espainola izatera, unibertsaltasuna Espainiak eta haren batasunak ematen dutelako. Zein da ezkertiar aurresuposatzen den kosmopolitismo horren funtsa? Zein da munduko hiritar kontzeptuaren edukia? Bitxia da ikustea nola gaur egungo jarrerarik politikoki zuzenena norbere burua kosmopolitatzat jotzea den, bai akademikoen munduan, bai politikarien artean, baita identitate problemarik ez dutenen artean ere. Kontzientzia lasai dutela, ni kultura guztien aldekoa naiz esaten dizute. Jean-Paul Sartrek Burgosko Prozesua (Gisle Halimi. Gallimard, Paris. 1971) liburuari egin zion eta ahaztu samarra dagoen hitzaurrea gogoratzea komeni da. Bertan, Euskal Herriko kultura unibertsalista dela azpimarratzen du. Hain zuzen, euskalduna gizaki unibertsal egin nahi du, edo hiritar abstraktu, espainol baten berdina zeharo, euskal estatu baten bidez. Aginte zentralen humanismo unibertsalistaren ukoaren bidez egin beharko dela azpimarratzen du. Eta, beraz, euskaldunak ez duela espainolarekiko diferentea izan nahi: aitzitik, politikoki eskubide berberak izan nahi dituela; bera ere unibertsal edo munduko hiritar izateko. Hori bai, unibertsal euskaldun partikularretik, eta ez espainol edo frantses partikularretik. Horregatik, guk ere munduko hiritar izan nahi dugulako, euskal estatu bat nahi dugula aldarrikatzen jarraituko dugu. Ez desberdinak edo hobeak garelako, baizik eta espainolek eta frantsesek bezala, estatua izateko eta unibertsal/munduko hiritar -euskaldun- izateko eskubide berdinaren jabe garelako.

31

| 32

Zerk egiten gaitu euskaldun? Hizkuntza eta pentsamenduaz (Berria. 2010-11-09; Gara. 2010-12-13) Filosofiak aspaldidanik dauka hizkuntzaren eta pentsamenduaren harremana egoki pentsatu ez izanaren arantza kendu ezinik. Eztabaida, honako binomiora murriztu du filosofiako akademiak: (1) hizkuntzak pentsamendua baldintzatu eta mundu-ikuskera bat ematen du, ala, (2) ez dugu hizkuntza partikularretan pentsatzen, baizik eta sakonean dugun hizkuntzarik gabeko pentsamenduan (mentalesean). Horrela, lehenengo hipotesiaren arabera, hizkuntzak pentsamendua moldatu/baldintzatu egiten du, eta mundu-ikuskera oso bat ematen digu. Akademiak ikuspegi horren aitzindari bezala jartzen ditu Sapir/Whorf erlatibista madarikatuak. Ordea, problema zaharra dugunez, aurretik, Humboldt, Wittgenstein, Heidegger, eta Steiner ere baditugu: eta hain urrun joan gabe, gure artean Txilardegi eta Joxe Azurmendi ere. Bigarren hipotesiari jarraituz, beraz, ez dugu euskaraz edo txineraz pentsatzen (adibidez), baizik eta pentsamenduaren hizkuntzan. Postura horren egungo defendatzaileak Steven Pinker neurobiologoa (ikus The Blank Slate) eta Jerry Fodor zientzialari kognitiboak lirateke (azkeneko honek asmatu zuen mentales hitza). Arazo hau, beraz, txuri/beltz aukeretara murrizten da, bata besteari kontrajarriz. Zergatik? Filosofian dagoen kultura dogmatiko eskasak, gauzak argitu ordez, ikerketa mailak nahastu eta parekatzen dituelako. Logika horrekin apurtzen saiatuko gara, funtsezko galdera hau eginez: pentsatu, zertan pentsatzen dugu, euskaraz, ingelesez, espainolez,; ala, aitzitik, hizkuntza partikularren gainetik omen dugun giza estruktura batekin? Pinkerren esanetan, mentalesez pentsatzen dugu, inolaz ez euskaraz edo eskimoz (baina bere mentales partikularra ingelesa da, badaezpada). Mentalesa gure hizkuntzaren kapazitatea mugatzen duen kanpo oskola litzateke; gramatika unibertsalaren pareko. Beraz, hizkuntza partikularrekin mentalesez pentsatutakoa baino ez genuke adieraziko. Hots, hizkuntza partikularra, mentalesez pentsatutakoa adierazteko tresna soila da. Horrela, Pinkerrek, hizkuntza ezaugarri konkretu batera lotu du. Hau da, hizkuntza komunikazio tresna soila da, hizkuntza konkretuek hizkuntza unibertsal batean dute beren jatorria Hori bakarrik al da hizkuntza? Horrela bada, askatasuna esplikatzeko posibilitateak urriak dira. Filosofiaren alor askotan bezala, diferentziaren (hizkuntza partikularrak) eta berdintasunaren (gramatika unibertsala) artean askatasunari tartea nola egin pentsatzea da kakoa. Hori, eta hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko lotura mailak bereiztea: alde batetik, maila formala edo sintaktikoa (gramatika unibertsala -Chomsky-), eta, bestetik, maila semantikoa edo hizkuntza partikularrak (eta sorkuntza -gezurra, metaforak-; hizkuntzak ez baitu errealitatea ispilatzen, aitzitik, fikzioak sortzen ditu, gezurrak, egia eraikitzeko asmoz Nietzsche-). Eta horrela, bataren hipotesiak (hizkuntza partikularretan pentsatzen dugu), ez du bestea ukatzen (pentsamenduaren hizkuntza dago), eta alderantziz. Georg Steiner ongi ohartu da afera honetan aipatutako bi mailak bereiztea zeinen garrantzitsua den. Onar daiteke, teoria gramatika-transformatzaile generatiboak dioen

32

| 33

bezala, zenbait estruktura formalek arau eta mugak ezartzen dizkiotela gizakiaren hizkuntz gaitasunari. Estruktura fisiologiko sakon hori (oraindik demostratu gabea) unibertsala da. Ongi. Baina kontuan izan behar da, estruktura hau neurobiologiaren subjektu dela, eta aldiz, lengoai partikularren eta pentsamenduaren arteko lotura pentsatzea, hizkuntzaren filosofiarena eta antropologiarena. Ondorioz, ez daude maila berean, eta ez dira ikerketa berdinen subjektu. Afera guztia, hortaz, bi mailak nahastean datza. Horrela, hizkuntzaren kanpo oskola hizkuntza sortzea ahalbidetuko lukeen gaitasuna litzateke. Horrek ezin du askatasuna (errorea, gezurra, sorkuntza, hizkuntza desberdinak egotea) esplikatu. Aldiz, hizkuntza partikular bakoitzak bizia ematen dio formaltasun horri, mundua artikulatzeko dituen ezaugarriekin. Hizkuntza partikularrak ahalbidetzen du askatasuna, beraz, hizkuntzaren gaitasuna efektibo egin dezakeena bera baita. Hizkuntzaren baitan izan gaitezke soilik askeak: hizkuntza -hizkera- sortu, eta haren barnean daramagu historia, nahiak, poesia, zientzia, kantak mundu-artikulazio oso bat. Etengabe aldatzen dagoena baina bere baitan osoa dena. Hortaz, pentsamenduaren hizkuntzak hizkuntzaren kanpo oskola moldatzen badu, oskola hori hizkuntza partikular batek jartzen du martxan: eta pentsatu beraz, partikular horrekin egiten da. Horrela, determinismoaren kontra, hizkuntzak askatasuna ahalbitzen du (baita etika ere). Eguneroko hizkuntzak eragin zuzena dauka pentsamenduan. Wittgensteinek zioen gure munduaren [pentsamenduaren, ulertu behar da] mugak gure hizkuntzarenak direla. Hizkuntza eta pentsamendua berdintzeak, ordea, ez du hizkuntza-determinismo bat suposatzen; alderantziz. Izan ere, gizakia hiztuna da naturaz, () eta esentzialki den hiztun bezala pentsatzen du. Hizkuntzak harengan [pentsamenduan] eragina duela esatea, hura hizkuntzan geroz eta bere buruaren kontzienteago bilakatzen ari dela, esatea bezala da (Azurmendi, J. Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua. 82. orria.) Esan daiteke, hortaz, identitate indibidual, kolektibo eta giza espeziearen oinarria norberaren hizkuntza(k) d(ir)ela. Izan ere, pentsatu (sentitu, hitz egin, eta abar) gogaera unibertsalean egiten badugu, aberastasun eskasa geratzen zaie hizkuntza partikularrei. Berdin al da, ba, maite zaitut eta te quiero? Teoria unibertsalista gramatikalen atzean monolinguismoaren gorazarrea usain daiteke. Horren kontra, esan behar da hizkuntza bakoitzak bere modura ahalbidetzen duela giza askatasuna, hizkuntza bakoitzak bere askatasun modua. Hortaz, identitatea hizkuntzak sortzen du. Izan ere, zerk egiten gaitu euskaldun? Historiak bakarrik ez gaitu egiten, ez baitauka zentzu intrintsekorik, eta berdin etniak (arrazak) edo Estatuak. Ez dago euskal dei daitekeen esentzia eterno eta absoluturik. Baina, hala ere, euskaldun garela badakigu. Zergatik? Zerk egiten gaitu euskaldun? Euskarak.

33

| 34

Pazifismoaren eraginkortasun eza (Gara. 2010-11-22; Berria. 2010-12-14) Egunkaria zabaldu, eta notizia hau irakurtzen dut egunero: x-ek (berdin zait nork: PSOEk, Aralarrek, Lokarrik) Ezker Abertzaleari eskatu dio ETAren biolentzia kondenatzea eta haren kontrako diskurtsoa gogortzea. Eta, amorruz, pentsatzen dut: nortzuk ote dira x hauek inoren kontzientzia bortxatzeko? Vatikanoko capo berriak? Amorrua razionalizatu ondoren, hobeto pentsatu, eta ondorio honetara heldu naiz: frankismo soziologikoan gaude berriz ere; pazifismoaz mozorrotutako artxikatolizismo espainolean. Etsaiaren moral bikoitza onartu, eta kontzientziaren bortxa frankista inposatzen da berriz ere. Baina, estatuaz gainera, gure herriko hainbat alderdi eta erakunde abertzalek, betikoek zein orain hamar urte sortutakoek, kontzientziaren bortxa berbera inposatu nahi dute. Slogan erlijioso zahar-berriekin datozkigu, beraz: bide pazifikoak dira zilegi eta eraginkor bakarrak, biolentzia kondenatu eta errefusatu behar da, eta abar predikatuz. Bigarren hori, ordea, ez da kontzientziaren bortxaketa besterik. Horretaz gain, behin eta berriz entzuten ari gara biolentziarekin ezer ez dela lortzen, eta kasik fede itsu batekin esaten zaigu politika dela bide zilegi eta eraginkor bakarra (gero politika bide pazifikoekin berdintzen da absolutuki, biolentzia ez-politikoa balitz bezala!). Eta bide pazifikoetatik jarraituz oztopo guztiak gainditu, eta herri hau bihar askea izango dela sinetsita daude. Nondik dator fede hori? Slogan inuzente hura gizakiaren historia urrun eta hurbilarekin gaizki lotzen den printzipio metafisiko hutsa da. Biolentziarekin ezer ez dela lortzen sinestea historia eta historiaurrea (eta errealitatea!) bera ukatzea da, geroz eta erlijiosoago (absolutuago) predikatzeagatik eta ozenago oihukatzeagatik egiago bihurtzen ez dena. Zeren eta, nola izan da Espainia eraikia? Zenbat demokrazia daude munduan bortxarekin lortuak izan ez direnak? Zenbat giza eskubide lortu dira gizakiaren historian biolentzia erabili gabe? Zenbat?! Bakea nahi duenak ezin ditu txorakeria horiek esan. Daukagun historia eta gizartea daukagu, ez izatea gustatuko litzaigukeena. Eta daukaguna eta izatea gustatuko litzaigukeena nahasten ditugu berariaz. Izan ere, gizakiaren historian, de facto, bortxa bidez lortu izan dira emaitzak politikan, tamalez. Hortaz, bake bideak eraginkorrak badira, zergatik du Espainiak bere batasuna bermatzeko hainbeste polizia? Zergatik torturatzen du? Zergatik du armada bat? Bere batasuna mantentzeko bide pazifikoak onenak badira, zergatik? Esaiozu Estatuari ezetz, erratua dagoela eta bide pazifikoak onenak direla, eta, beraz, haren konkista, genozidio eta errebolta anti-ilustratu guztiak hain gloriosoki kontatzen dituzten historia-liburu guztiak erretzeko, eta deuseztatzeko kartzelak eta armada, bere batasunari eusteko bide pazifikoak omen direlako eraginkorrenak. Seguraski tenteltzat hartuko zaitu.

34

| 35

Bestelakoa da, ordea, bakea tresna efikaz izateko baldintzak eraiki nahi izatea. Baina egungo gizartean ez daude horretarako baldintzak sortuak, hori da problema. Hori eta bakea ez dela berariaz eta ezinbestean egon behar duen zerbait (batzuek haizea bezala egon behar den zerbaiten gisara predikatzen digute-eta!), bakea egin egin behar da, eta bakea -ergo justizia- izateko baldintzak sortu egin behar dira. Hau da, bakea ez predikatu, baizik eta egin, eraiki egin behar da. Eta, beraz, bakea ez da egiten bortxa oro ez zilegitzat kontsideratzen duen etika elizkoi bat predikatuz (bestela, kontsekuentea izanez, ez ordaindu armadaren sostengurako zergak, eta ez parte hartu tortura sostengatzen duten instituzioetan, edo itxi armagintza enpresak). Aldiz, baldintzak sortu behar dira indarkeriarik gabeko politikek eragina izan dezaten, eta horrela, inork indarkeria zilegitzat har ez dezan. Hau da, desagerrarazi dezagun (gure kasuan) batzuek biolentzia zilegitzat kontsideratzeko izan duten motibo hori (Euskal Herriak ezin du bere etorkizuna demokratikoki erabaki, berdin frankismoan nahiz demokrazian). Bide horretan, predikuak baino, politika eraginkorrak egiteko ordaintzen zaio politikariari. Horretarako bozkatzen dugu (permititzen zaigunean), ez errealitatearekin lotzen ez diren slogan tentelen arrosarioa errezatzeko! Indarkeria, beraz, lehen-lehenik errealitate bat da nahiz eta XXI. mendean egon! Ez beste ezer. Izan ere, batzuk asaldatu egiten dira XXI. mendean tortura posible dela ikusita. XXI.ena izate hutsagatik derrigorrez demokratikoagoa edo aurreratuagoa izan beharko balu bezala. Baina hau ez da biolentzia justifikatu nahi izatea, baizik eta XXI. mendean oraindik biolentziak duen garrantziaz jabetzea. Ez gara tentelak. Armak, biolentzia eta gizonemakume armatuak gorroto ditugu, baina ez gara hain inuzenteak armak gaur egun duten garrantziaz ez jabetzeko. Gaurko munduan, atzokoan bezala, geroz eta arma gehiago izan, boterea ere handiagoa da (ustezko bakezale askoren negozioa ere bai, halaber). Errealitate hori, beraz, hor dago. Zer egin haren aurrean? Politikariek indarkeriaren aferari Rouco Varelak eta Benedictok predikatzen duten etika absolutu horrekin aurre egin nahi izatea ez da duina (gizartea laikoa dela esango dute gero). Zer gizarte mota eraiki nahi da horrela?! Kultura dogmatiko-katoliko arnastezin batean bizi gara. Afera, bere garaian bezala orain, kontzientzian sartzen den Estatu artxikatolikoaren eta haren guardako aingeruen autoritarismoa da. Izan ere, noiz arte errepikatu beharko dugu estatuak bizitza soziala soilik arautu dezakeela, baina inolaz ere ez kontzientzia?! Eta, noiz ulertuko dugu inork pentsa eta arrazoitu dezakeela herri batek defentsarako eskubidea duela (armekin, adibidez), baina orain agian ez dela eraginkorra (eta horregatik errefusatzen duela politikoki, baina ez moralki -hori txorakeria baita-), eta abar, eta hori ez dela kondenagarria?! Hau da, pentsatu, edozer pentsa daiteke, baita biolentzia zilegi dela ere, eta hori inork ezin epaitu dezake politikoki, gutxiago moral elizkoi batetik, eta are gutxiago baldintza bezala jarri instituzioetan parte hartzeko. Oraindik ere larriagoa da alderdi abertzale batzuk ezker abertzalearekin biltzeko kondena baldintzatzat jartzea, edota Batasunaren legalizazioa ahalbidetzeko baldintza bezala onartzea; kultura inkisitorial espainol (hori ere biolento!) batetik egiten baita.

35

| 36

Eraikitzen dugulako, Euskal Herria da subjektu politikoa (Gara. 2010-12-21) GARAn, 2010eko abenduaren 9an Toms Urzainqui historialariak Euskal Herria no es el sujeto poltico artikulua argitaratu zuen, askapen subjektu politikoa definitzeko asmoz. Zein da subjektu hori? Subordinatua dagoen gizartea, hau da, Estatu bat izatea ukatu dioten hori. Estatu izateko nazioaren eskubidea 1512. urtearen aurretik izandako Nafar estatuan oinarritzen dela esaten digu. Hau da, Urzainquiren iritziz, Nafarroak (Euskal Herria baztertzailea omen baita) libre izateko eskubidea du aurretik Estatu bat izan zelako. Jarrera hori sostengatzeko badu zuzenbideak babesten omen duen argumentu indartsu bat: la aplicacin del criterio existente en el Derecho internacional para los casos semejantes, que vincula el espacio de la sociedad poltica, o ciudadana, con el mbito territorial histrico del estado propio. Nazio Batuen Eskubide kolektiboen gutunaren atarikoan esaten zaigu, halaber, tesi horren kontra, la ausencia de una definicin universalmente admitida del concepto de <pueblo> pone en evidencia que no se trata de un concepto esttico sin dinmico. Hau da, herria denboran aldatzen doan entitatea da: bere geografia, demografia, eremu linguistikoa, eta izena bera ere aldatzen diren bezala. Artikulu hori atera eta egun bi geroago, Luis M. Martinez Garate, Tasio Agerre eta Angel Rekalde Nabarraldeko kideek Euskal Herria s es el sujeto poltico artikulua idatzi zuten. Urzainquiren tesiaren kontra (subjektu politikoaren auziari dagokionean), herriaren dinamikotasuna onartzen dute (hasiera batean), esanez [Euskal Herria] pas de designar exclusivamente el hecho lingstico a denotar una realidad cultural. Horrela, nazio euskalduna ez da existitzen behinola Estatu bat izan genuelako, baizik eta guk egunero eraiki(tzen) dugulako. Geroago, ordea, gaur egun aske izateko kontzientzia Nafar Erreinuak garatu zuela dioskute, basada en el antiguo Derecho Pirenaico. Eta horrela, el Estado de Navarra supuso el reconocimiento internacional para la nacin vasca. Es evidente que, a nivel internacional, cualquier nacin tiene derecho a su propio Estado, pero para eso tiene que existir dicha nacin. Y hoy la nacin vasca existe, fundamentalmente, porque hubo un Estado que la forj. Ezin ados egon hemen egiten den jauzi kualitatiboarekin: herri kontzientzia eta nazioarteko zuzenbidea (edo eskubide tradizionalak) nahasten gabiltzala uste dut.

36

| 37

Azkeneko horien artikuluari egiten diodan kritika funtsezkoena, hau da: antzinako estatu haren garrantzia ez da ezinbestekoa aske izateko kontzientzia egituratzeko. Hori eta, izan zirelako gara, egunero ukatzen dela enpirikoki. Noski, aske izateko eskubidearen kontzientzia ez dator jainkoaren graziak emana, autoreok ondo azpimarratzen dutenez. Izan ere, independentziarako borondatea edo zapalduaren kontzientzia eraiki egin behar da. Xede horretarako, berdin balio lezake historiaren ezagupenak, kanta batek, arrazoi ekonomikoek edo mitoek. Independentziarako borondatea gauza askok eraikitzen dute: historia tresna horien artean beste bat baino ez da. Politikoki, ordea, aske izateko aurrebaldintza bakarra herri borondatea da. Hortik kanpo dauden elementuak borondate hori indartzeko tresnak besterik ez dira. Historia nabarrista ezin izan daiteke elementu guzti horien artikulatzailea, eta are gutxiago historia sabinista edo Espainia (Hispania) eternalaren historiak. Baina zergatik da kateatzailea historia nabarrista hori? 1512 aurretiko egoera batek ezin duelako gaurko gizartearen etorkizuna erabaki, eta Nabarraldeko kideok ados daude horrekin. Diskurtso horrek, alabaina, gaur egungo gizartea antzinako gizartera kateatzen du halabeharrez. Haiek diotenez, kontzientzia horren egituraketa eta aplikazioa no pueden prescindir del continuo de su reivindicacin histrica, que es lo que ha constituido la identidad que somos en el presente. Orduan, askapenerako herri kontzientzia Nafar Erreinuaren galeraren berehalako berreskurapenaren aldarrikapenean oinarritu behar da ezinbestean autoreon ustez. Hortxe bihurtzen da diskurtsoa kateatzaile. Beraz, izan zirelako gara? Urzainquik diosku Euskal Herria izena baztertzailea dela; Nafarroa, aldiz, integratzailea. Nabarraldeko hiru kideak ez daude ados. Zergatik? Esa realidad [Euskal Herria], objetiva y reconocida por personalidades tan importantes () es un dato adquirido. Si, adems, a principios del siglo XXI presenta voluntad poltica de constituirse en sujeto poltico como Estado independiente, tiene en la citada resolucin de la ONU un innegable soporte de derecho. Orain zuzenbide internazionala eta kontzeptuen eraikuntza nahasten gabiltza. Aitzitik, Euskal Herria da subjektu politikoa, subjektu hori definitzeko ezartzen dugun izena Euskal Herria (izan) delako (Nafarroa izan zitekeen bezala), ez beste ezergatik (ez Estatu batek nazio hori egituratu zuelako). Hau da, historiak ez digu esaten edo legitimatzen gaur nor garen edo izan behar garen. Izan ere, egia al da Urzainquik dioskun bezala, Euskal Herria kontzeptu politikoa izateko historiako gertakari batek zedarritu behar duela? Nabarraldeko hiru kideek, Urzainquiren ideia honekin bat eginez, historiako datu objektibo bezala definitzen eta justifikatzen dute Euskal Herria, eta ez momentu honetan gizarte honek egunero eraikitzen diharduen kontzeptu bezala. Kontzeptu bat definitzeko edo subjektu politiko bat egituratzeko historiaren zereginaren eztabaida hau bizantinotzat hartua izan bada ere: ez al da, aitzitik, bizantinoa, herri baten etorkizuna 1512ko konkistara edo aurretiko estatu galdura kateatzea? Ez al da bizantinoa gure herriaren askapenerako argumentu politikotzat historia erabiltzea? Ez al da bizantinoa gu gaur zer garen definitzeko tresna legitimatzaile bezala datu historikoak edota mapak erabiltzea? Aske izan nahi dugu, eta kito, berdin estatua izan dugun edo ez. Historiarena ez

37

| 38

da argumentu politiko bat. Historiaren erabilpen molde hau bihurtzen da, beraz, Urzainquik dioen bezala (kontrakoa defendatzeko bada ere), una conducta verdaderamente suicida. Zergatik? Euskal Herriaren askapen subjektua historiaren interpretazio teleologiko batean kateatu eta beste tresna guztiak historia nabarrista horren pean subordinatu eta interpretatzen direlako ondoren, historiaren eskema horretatik kanpo geratzen diren interpretazioak konplexu identitariotzat hartuz. Historia mota hau, horrela, murritzailea bihurtzen da, askatzailea beharrean. Hortik askatu beharko gara ere Euskal Herria askatzen jarraitzeko, esku artean ditugun tresnak erlatibizatuz, eta haiek dibinizatu gabe, historia, aurrehistoria, folklorea, diferentziak, eta abar guztiak argumentu politiko edo kateatzaile bezala erabili gabe. Askapen subjektua osatzen dugun askapen mugimendutik egituratu behar dugu herriaren independentziarako borondatea, eta horretarako (eta libre izateko) ez dugu behar antzinako erreinurik.

38

| 39

Teoriaren eta errealitatearen arteko gatazka (Gara. 2011-02-11; Berria. 2011-03-29) Ameslariak gara gazteak definizioz. Utopiazaleak. Errealitateari muzin egin eta bertatik urrun eraikitzen ditugu ametsak, desioak; eta handik ere egituratu geure gizarte perfektuak, gizakien arteko harreman idealak, antolamendu politiko ahalik eta demokratikoenak, eta abar. Pixkanaka, ordea, utopien eta errealitatearen arteko distantzia amiltzen dela ohartzen garenean, errealitatea teoriarekin neurtzetik errealitatetik teoria eraikitzera igarotzen gara, errealitate kolpe ugari jaso ondoren. Amildegi horretatik urrunduz, utopiak dogmatikoki defendatzetik haiek erlatibizatzeko (errealitatera tolesteko, alegia) ahalegina egiten dugu. Batzuk, ordea, utopian geratzen dira. Eta horrela, razionalinski asko ibiltzen da gure parajeetan, errealitatea ukatuz beren teoriak errealitatean inposatzeko prest. Gazteok, buruarekin baino bihotzarekin pentsatzen dugun arren, arrazionalista erradikalak (itsuak) izaten gara edozein arazo (ekonomiko, sozial, generozko... finean, politiko) ebazterako orduan. Beti izan ohi dugu edozein gatazka politikorentzako soluzio teoriko biribila. Problema izaten da, gehienetan teoria mailan biribilak izaten diren soluzioek errealitatean ez dutela inoiz funtzionatzen. Arrazionalismo erradikal horrekin errealitatearen aurka ematen dugun danbatekoa fulminantea izaten da behin baino gehiagotan. Arazo hori ez da, ordea, gazteon esklusiboa, guztiona baizik. Arrazionalismo erradikal horren oinarri filosofikoa hau da: teorian balio duen soluzio batek errealitatean balio behar duela pentsatzen da. Kontua da, ordea, teoria mailako baldintzak ez direla errealitateko baldintza berberak. Adibide batzuk jarriko ditut ilustratzeko. Adibide gordinena ateismoa litzateke (bere bertsio bulgarizatuan). Ateismoa arrazionalismo erradikal baten emaitza da. Ateismoak jainkoaren existentziaren afera zientifikoki ebatzi nahi du. Gezurra da jainkoaren hipotesia, ez da frogagarria. Beraz, arrazionalki juzgatzen dugu mitoa: egia da edo gezurra da, ez da beste eskemarik kabitzen. Pentsatu beharrean badagoela egiarena eta gezurrarena ez den beste eremu bat, zentzuarena, adibidez. Hortaz, ikuspegi zientifikotik at geratzen dena arrazionalismo erradikal horrekin ezabatzen dugu, eta harekin, nahi gabe, gizakiaren alde mitikoa, poesia, askatasuna, maitasuna... (teoria mailan kontraesan bat sortuz, teoria eta errealitatearen artean beste bat). Azken batean, gizakiaren errealitate bat ukatu besterik ez dugu egiten. Filosofian, erlatibismoak jasaten du arrazionalismo itsuaren erasoa. Erlatibismoa kontraesankorra dela esaten da. Hau da, erlatibismoak baldin badio ez dagoela egiarik, edo dena erlatiboa dela, esaldiak berak egiazkoa izan nahi duenez, auto-kontradikzioan jausten da, egiarik ez badago esaldia bera ezin daitekeelako egiazkoa izan (eta, beraz, dena ez da erlatiboa). Dedukzio arrazionalista horrekin, erlatibismoaren problema uxatu dela uste izaten da. Afera da, arrazionalki (adibidez) bi gehi bi lau direla: errealitatean, ostera, bi zapata gehi bi sagar ez dira lau zapata. Hortaz, erlatibismoa arrazionalki (teorikoki) kontraesankorra izan daitekeen arren, errealitateko elementuek erlatiboak izaten jarraitzen dute. Operazio horrek teorikoki errealitate bat estali baino ez du egiten.

39

| 40

Arrazionalismo erradikal horrek, beraz, teoria mailako baldintzak ezarri nahi dizkio errealitateari. Hegelek esan bezala, errealitatea ez bada nire sistemara moldatzen, beretzat kalte. Ikuskera hori argiago antzeman daiteke beste adibide batekin. Orain asko erabiltzen da eskubidearen arrazoia subjektu politikoa definitzeko kezka dugunean. Zergatik da nazioa Euskal Herria, eta ez Araba edo Berriz? Ez al dute denek subjektu politiko izateko eskubide bera? Planteatzeak ere ez du zentzurik. Errealitateko baldintzek ez dute lekurik uzten eskubidearen galdera hori mundu honetan erreala izateko. Berriztarrek teoria mailan nazio izateko eskubidea izateak ez du legitimo egiten eskubide baten aldarrikapena. Errealitatean baldintzak egon behar dira eskubide hori gauzatzeko. Orduan, askatasunak ez dizkigu eskubideak ematen (teoria mailan bai, errealitatean ez), kasu honetan subjektu batek (Berrizek, adibidearekin jarraituz) kontzientzia izan behar du (borondatea); kontzientziaz gain, noski, beste gauza asko: presioa, organizazioa, subjektu politiko delako herritarren onarpena... efikazia eta arrakasta. Errealitateko baldintzak ez dauzkan bitartean, eskubidearen errebindikazioa teoria mailako aldarrikapen hutsa da. Beraz, teoriaren baldintzak eta errealitatearenak ez dira berdinak: ezin da teoria mailan zerbait errebindikatu errealitatearen baldintzak kontuan izan gabe. Hots, teorian nik ere munduko abeslaririk onena izateko eskubidea daukat... Beste adibide bat pazifismoaren predikua litzateke (pazifismoa eta bide pazifikoak ez ditzagun nahastu). Pazifismo instituzionala, lotsagarria izateaz gain, errealitatearekin lotzen ez den prediku santua besterik ez da. Bakea tresnarik eraginkorrena dela predikatzen dute batzuek. Teoria mailan hala nahi izateak, ordea, ez du errealitatean eraginkor bihurtzen (ezta ere biolentzia ez-eraginkor). Errealitateko baldintzek kontrakoa adierazten dute (begira bestela nola hornitzen diren estatu guztiak armaz eta armadaz). Teoriak, beraz, ezin dio errealitate horri muzin egin. Bestela, pazifismo horrek norberaren biolentzia ezkutatu baino ez du egiten. Argi dago, beraz: teorian balio duen zerbaitek praktikan ez badu balio, praktikako baldintzak hartu behar dira kontuan. Mundua transformatzeko, ez da errealitatea hobeto pentsatu behar, baizik eta errealitateko baldintzetatik abiatuta pentsatu. Errealitatea onartzeak ez du esan nahi hura ontzat ematea moralki edo politikoki (nola onartuko dugu ba tortura, gosea...?), baizik eta, beste gabe, errealitatea aztertzea bertako elementuak aldez aurretik ukatu gabe. Hain zuzen, den bezala onartzen dudalako aldatu nahi dut. Baina bertatik abiatuta analizatu beharko dut, aldaketa hobekien nola egin jakiteko. Ondorioz, gazteok errealitatea ukatzen duten teorietan murgiltzea normala deritzot, errealitatea berehala aldatzea baita gure xedea. Hori bera bere burua heldutzat daukan Estatu batek eta bere intelligentsiak egitea, ordea, barkaezina da, teoria horiek guztiak errealitatea ezkutatzeko predikatzen baititu (eta ez aldatzeko, gazteok bezala): giza eskubideak horien urraketa etengabeak estaltzeko, pazifismoa bere biolentzia nardagarria isiltzeko, demokrazia de facto-ko faxismoa ezkutatzeko... finean, teoria, errealitatea estaltzeko.

40

| 41

Aralar eta Nabai: xake-matea? (Gara. 2011-02-18; Berria. 2011-03-01) Aralarren sorrera: Duela 10 urte, ezker abertzaletik ateratako batzuek Aralar alderdia osatu zuten. Bere aliatu politikoa ezker abertzalea zela hasieratik azpimarratu zuen arren, 10 urteren buruan, hauteskundeetara IUrekin, Batzarrerekin, EArekin eta EAJrekin koalizioan joan izan da, kasuan kasu eta interesak interes. Aralar sortu eta berehala Batasunaren ilegalizazioa etorri zen (berantago beste hainbat herrestan). Horren karietara, Aralarri kobertura mediatiko izugarria eman izan dio Rubalcabak: Hauek dira ezker abertzale independentista bakezaleak; besteak, terroristak. Bereizketa hori guztiz errefusatu gabe, baita sozializatuz ere, ekin zion Aralarrek bere bideari, haren hastapenetan azpimarratu zuelarik, besteak beste, ez zela biolentziaren kondenaren jolas demagogikoan sartuko. Hori dena kontuan hartuz, hasieratik gaur egunera, jauzi kualitatibo handiak izan ditu, bai praxi politikoan, bai printzipio politikoetan ere. NaBairen ibilbidea: Aralar sortu eta lau urtera, eta ezker abertzalearen ilegalizazioa gauzatzen zen bitartean, Aralar, EA, EAJ, Batzarre eta independenteen arteko koalizio bat osatu zen. Helburua: UPN gobernutik botatzea eta sozialismotik demokrazia kristaurako (sozialdemokraziatik pasatuz) sentsibilitate vasquistak batzea (horrela, 2007an PSNri koalizioa egitea eskaini zion). Behin hori lortuta, egoera politiko normalizatu batean biziko bagina bezalako plantak eginez, bigarren indar izatera iritsi zen. Nafarroa, cuestin de estado: Azkeneko hilotan Nafarroan egoera politikoak izan dituen joan-etorriak nahasiak izan dira oso: NaBairen barruko liskarrak, ezker abertzalearen alternatibarako proposamenak, atxiloketa indiskriminatuak, torturak, negoziazioak, deklarazioak... Nafarroa cuestin de estado dela agerian utzi duten jokaerak izan dira denak. Alde batera zein bestera: Euskal Herriko estatua Nafarroarekin izanen da edo ez da izanen; Espainiaren batasuna Nafarroarekin izanen da edo ez da izanen. NaBai desintegraziorantz: Zentroko indar hegemoniko bihurtzeko bidean. EAJren (eta bere sateliteak diren independenteak) eta Aralarren arteko akordio inplizitua agerian geratu den honetan, alderdi jeltzaleak Nafarroan daukan boto kopuru eskasa diruarekin trukatu izana leporatu izan zaio beti (eta beste kideei gurdi horretan igo izana). Koalizioari aspalditik egin zaion kritika horretaz harago, luzerako estrategia bat argitzea komeni da. Sakonagoko zerbait gertatzen ari baita: NaBai zentroko alderdi bakar izateko ari da mugitzen -boto mugimendu handiena hor baitago, eta ez ezkerrean-. Hau da, ideologiarik ez eta egungo egoera antidemokratikoa kudeatzeko bokazioa izango duen zentroko alderdi hegemonikoa izateko bidean da. Izan ere, azken urteei erreparatzen badiegu, aitzineko lauko koalizio heterogeneo, multikultural eta plural horretatik, Batzarre izan da kanpoan geratu den lehena (negoziazioetan baztertua sentitu ondoren, koaliziotik joatea erabaki zuen). Ordura arteko nabarrismo vasquistak IUrekin ezkerrekoa -eta bakarrik ezkerrekoa eta ez beste ezer (ez beste ezer horren barruan espainola izanen dela ulertu behar delarik)- izango den koaliziorantz egin zuen bidea. Horrek, nolabait, NaBairi ezkertiar kutsua kentzen zion.

41

| 42

Helburua zentroko indar hegemonikoa izatea denez, aurretik aipatu alderdia oztopoa besterik ez zen. Baina beste bi eragozpen ere baziren: ezker abertzalea eta EA. Zer egin: betoa eta kanporaketa, hurrenez hurren. Kudeaketa administratiborako bokazioa dutenek bakarrik izanen dute tokia. Ezker abertzaleak ez dauka lekurik ezkertiarregia eta abertzaleegia delako (EA berdin, harekin akordio estrategikoa izanik). Nafarroan zentroa nabarrismoa baita, hots, ezkertiar eta euskal kutsurik ez daukan guztia. NaBai, beraz, EAJ Vascongadetan den alderdia bilakatzeko bidean da. Oso argi deskribatu zuten jokaldi hori Diario de Noticias-en hainbat aralarkidek duela gutxi: En el plano terico de los principios, NaBai, al haber aceptado, simbolizado y promovido el mbito de decisin poltica de Navarra, como marco de su actuacin, ha potenciado una visin dinmica de Navarra, frente a las dos visiones estticas contrapuestas: la del navarrismo antivasco, de sublimacin de la voluntad de los navarros (...) [eta] la del autodeterminismo de sujeto y momento nico, vascongadizante o bizkaitarrista. Estas dos visiones estticas han esgrimido sus respectivos esencialismos contra el fenmeno terico de NaBai, acusndole unas veces de nacionalista vergonzante y otras vendido al celtiberismo (La cuestin navarra. P. Zabaleta, R. Ubera eta J. Abril. 2011-02-03). Horrela, laburbilduz, zentrora bidean, hiru elementuri aurre egin behar izan dio NaBaik: 1. Ezkerra kendu, Batzarre kanporatuz. / 2. Euskal abertzaleegia den eta zentroko iritzi publikoari begira ETArekin lotura duen ezker abertzalea, eta ondorioz, EA estrategia-kide berria koaliziotik at utzi. / 3. Nafarroako erabakimen esparrua maila guztietan EAEkotik bereizi: UPNren jarrera erregionalista bera. Hortik EAri egindako ultimatum erregionalista. Xake-mate? Aurrekoa aintzat hartuz, EAJk 30 urtez erabili duen diskurtso bera errepikatzeari ekin dio NaBaik. Aipatu artikuluan dioten bezala, UPN alde batean, eta ezkertiar eta abertzaleak bestean: NaBai erdian. Joera politiko nabarmen horren aurrean, Vascongadetako Aralar jokoz kanpo geratu da. Zer beste ondorio atera daiteke? Euskal abertzaletasunaren baitan bi ardatzen birkokapenaren aurrean gaudela, EAJrena batetik, eta Sorturena bestetik. Bi ardatz horien inguruan mugituko da euskal politikagintza. Zentroeskuina alde batetik, eta ezkerra bestetik. Xake jokoan erregea arriskuan, xakean dagoenean, hiru aukera dauzka: 1. Mehatxu egiten duen fitxaren eta erregearen beraren artean beste fitxa bat jartzea: adibidez, Nafarroatik kanpo hartutako erabaki estrategiko zein politikoen aurrean fitxa ideologiko berri bat jarriz (marko erregionalista onartuz). 2. Erasotzailea harrapatzea: Estatuaren errepresioa bultzatuz, babestuz, edo beste alde batera begiratuz. 3. Erregea erasotzailetik urruntzea: ezkerretik eta abertzaletasunetik zentroko nabarrismora ihes eginez. Hori kontuan hartuta, esan behar da taulako fitxa gutxi falta dela mugitzeko: batzuk dagoeneko mate den xake batean daude.

42

| 43

Konbertsio katoliko-espainola (Gara.2011-03-21; Berria. 2011-03-29) Duela gutxi, Tariq Ali intelektual pakistandarrak hitzaldi mamitsu bat eman zuen Euskal Herrian. Beste gai batzuez gainera, gure herriko egungo egoera politi- koaz hausnarketa sakonak utzi zizkigun. Nik hau azpimarratu nahiko nuke: Tariq Alik dio (ezker abertzaleari esaten diotenaz) you cannot participate unless you publically denounce your past. It remains me of the convertion of Muslims and Jews to Christianity in the middle ages. What this is got to do with the modern world? This is the 21th century?, hau da, Ezin duzu [hauteskundeetan] parte hartu, publikoki iragana kondenatzen ez baduzu. Erdi Aroan musulmanen eta juduen kristautasunerako konbertsioa gogorarazten dit horrek. Zer zerikusi dauka mundu modernoarekin? Hori al da XXI. mendea?. Erdi Aroan, Inkisizio espainolak moriskoak kanporatu aurretik (1492an dekretatu zen kanporaketa), kristautu egin nahi izan zituzten: hagitz ezagun dugu historia hau. Joxe Azurmendik 2009ko Topaketetan eman zuen hitzaldian (Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz) ideia bera zerabilen. Adibide bat jartzearren, Felipe II.ak (XVI. mendea) isilpeko inkesta bat bidali omen zien gotzainei moriskoen kristautasun asimilazioa zenbaterainokoa zen ikusteko. Bizitza publikoan hiritar kristau zintzoak zirela egiaztatu ahal izan zuten. Baina aski al zen horrekin? Zer ziren morisko horiek kontzientzian? Felipe II.ak ez bakarrik biziera, kontzientzia ere kontrolatu nahi zuen. Horregatik, el rey no se mostr conforme con que ese conjunto de actitudes y prcticas definieran una personalidad cristiana y ofreci a los obispos una regla prctica y un baremo mnimo de prueba de cristiandad: `que ser notoriamente buenos christianos se pruebe por actos positivos contra la secta de los moros (kondena publikoak, eta abar, exijitzen dira, hortaz!), (...) desviadose del algarauia y de los de su nacion (alegia: ez euskara zaindu eta landu edo halakorik egin, ez euskaltzale, abertzale eta euskararen nazioko jendearekin harreman askorik izan), pues no vasta lo que prueban de que frequentan los sacramentos porquesto puede ser lo agan por su conservacion' (sic, Azurmendiren oharrekin). Horrela jarraitzen eta bukatzen du Azurmendik moriskoen konbertsioaren auzia: Azkenean, ez urdaia jateak, ez ardoa edateak, ez kristautasunaren aldeko egintza positiboek (islamaren kontrakoak espresuki ez badaude), eta ez ezerk balioko die, esan bezala, eta erbesteratuak izango dira. Ezaguna zaigu istorio hori guztia gaur egun, ezta? Erdi Aroan moriskoak bezala, Inkisizio espainolak euskaldunak konbertitu nahi ditu XXI. mendean. Zehatzago esanda, ezker abertzalea asimilatu nahi du: kulturalki, moralki, politikoki... zentzu guztietan demokrazia artxikatoliko espainolera. Zer faktore dira konbertsio horren adierazle? Lehena eta argiena, kondena politikoa. Ezker abertzaleak izan

43

| 44

ezik, Inkisizioari ez zitzaion batere kostatu (90ko hamarkada bukaeran) beste alderdi politiko guztiek kondena politiko manikeoa onartzea -biolentzia bakarraren kondena, kontzientziaren biolazio larria dena, bide batez-. Behin demokraten fronte hori eratuta, ezker abertzaleak apenas izan du posibilitaterik hori onartu gabe politikan parte hartzeko. Kondena politiko-morala izan da, hortaz, konbertsioaren abiapuntua: hori oinarritzat, ezker abertzalea instituzioetatik kanporatu, eta demokraten eta biolentoen arteko marra zurruna egin dute alderdi demokrata guztiek. Duela gutxi, ezker abertzaleak biolentzia oro errefusatu du, eta denok genekiena gertatu da: orain ez da nahikoa. Bortxaren erabateko kondena ez da nahikoa, iragana ere kondenatu behar da (Mara Dolores de Cospedal: no basta con condenar lo que se haga en el futuro, sino que hay que condenar tambin lo que se hizo. 2011-02-07); ez hori bakarrik, ezker abertzaleak bere iraganaren eta formen kritika egin behar du, damua erakutsiz, sinesgarritasuna berreskuratu nahi badu (Aintzane Ezenarro: Batasuna tiene que hacer un anlisis crtico de su pasado y de sus formas 2011-02-20.); ondoren, Estatu espainolaren arau demokratikoak onartu beharko ditu (Iigo Urkullu: los abertzales van a hacer 30 aos despus lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas del juego. 2011-02-07); eta hori nahikoa ez, eta bere printzipio eta helburu politikoak baztertu beharko ditu (Antonio Basagoiti: Si alguien quiere salir de all (de ETA-Batasuna) tiene que renunciar a los medios y tambin a los fines. 2010-04-10), eta abar, eta abar. Baina lasai, hori dena egingo balu ere, Inkisizio espainolak argi dauka: ezker abertzaleak Sorturen bidez egin berri duen biolentziaren erabateko kondena trikimailu hutsa da instituzioetan parte hartzeko. Felipe II.ak moriskoei buruz zioen bezala, pues no vasta lo que prueban de que frequentan los sacramentos porquesto puede ser lo agan por su conservacion. Konbertsio orkestratua da, beraz: hori bai, Inkisizio espainolaren XXI. mendeko bertsioan ez dira moriskoak, euskaldunak dira konbertitu behar direnak; lehen erlijio musulmana kondenatu behar zen, eta katolikoa goratu; orain erakunde armatu baten ekintzak eta helburuak (independentzia, eta abar) dira kondenatu beharrekoak, Estatuarenak goratuz (demokrazia eta konstituzioa). Erdi Aroan, hortaz, konbertsioa katoliko-espainola izan zen; orain, aldiz... katoliko-espainola izan nahi du ere. Kuriosoena, konbertsio gerra honen erdian, norberaren burua gatazkatik kanpo irudikatzen dutenen jarrera da: biolentzia oro gaitzesten dutenena, venga de donde venga lelopean. Hori ez da, ordea, manikeismoaren espresio gorena baizik. Baina ez da manikeoa hori egitera behartuta dagoena, baizik eta jarrera manikeista hori demokraten labela banatzeko printzipio bezala darabilena (arima ederra). Badakigu, badakite: biolentziaren kondena inoiz ez da arazoa izan. Inkisizioarentzat, problema bakarra ezker abertzalea da. Eta ez du, ez, hain erraz onartuko orain hark demokraten jokoan irabaz diezaion (biolentziaren erabateko kondena eginez, eta abar): izan ere, egun, Estatua da joko horretan galtzeko aukera guztiak dituena.

44

| 45

Kontraesanaren behar ideologikoa (Gara. 2011-06-02; Berria. 2011-05-29) Frankfurteko eskolak 1930eko hamarkadan haize berriak ekarri zituen marxismo ortodoxoaren kritika egin zuenean. Hori dela eta, marxismo kritikoa (edo teoria kritikoa) gailendu zen Theodor Adorno, Max Horkheimer eta enparauen eskutik. Marxismo edo sozialismo berri hark, aurreko teorizazioak errealitatea ulertzeko zuen hertsitasuna kritikatzen zuen. Horrela, gizartea eta gizakia bera ulertzeko era aldatu zenez, eta zientziaren ekarpen berriei ere ezin zitzaienez muzin egin, gizartearen dinamika azaltzeko (eta, hortaz, eraldatzeko) tresna kontzeptual berriak pentsatzearen beharra etorri zen ezinbestean. Marx, Engels edo Leninen irakurketak eta proposamenak testuinguru sozial, politiko eta ekonomiko zehatz bat ikertzetik zetozen, eta paradigma filosofiko eta zientifiko bati hertsiki lotuta zeuden. Testuinguru eta paradigma horiek aldatzean, sozialismoak aldaketa horietara egokitzen ikasi behar izan du, ortodoxietatik askatuz. Ordutik eta gaur egunera, ezagun dugu, Antonio Gramsci, Daniel Bensaid, Slavoj Zizek, Judith Butler, Alain Badiou, Ernest Laclau eta enparauak dira marxismo-leninismoaren egokitzapen berria egiten saiatu direnak, diziplina guztien ekarpenak aintzat hartuz. Gure herrian, hala ere, batzuek nahiago izan dute literatura berri hori errefusatu, eta Leninen Qu hacer? eta Marxen Manifestu komunista liburuak Biblia berria bailiran papagaien erara errepikatzen jarraitu: komunismo hertsitik harago (sozialismo parte hartzailetik sozialdemokraziara) doan guztia langile klase puruaren kontra doan likidazionismo hutsa dela aurpegiratzen digute oraingo komunista autentikoek. Ez dira ez, kritika berriak: baina izatekotan ere, hondakinak dira. Horren harira, Argiak egin zion elkarrizketa batean, Jon Sarasuak esaldi eder bat bota zuen, artikulu honetan lelo bezala erabili nahiko nukeena, auto-eraketaren filosofiaz hitz egiten ziharduela: Hanka bat lokatzetan sartua ez daukana ez da interesgarria. Horrek aditzera ematen duena da, errealitatean bere proiektu politikoak aurrera ateratzen saiatzen dabilenak beti izango duela hanka bat kakatzan sartua. Hau da, kontradikzio etengabean bizitzen jakin behar du pertsonak, ezkertiarra bada are gehiago, printzipioen purutasuna desagertu egiten delako errealitatearekin nahastean. Kontraesanik batere ez duenak, ideia handiak izan bai, baina ezer egiten ez duelako da, edota hori ezean, eskuindarra (boterearen kudeatzaile hutsa) delako. Beste guztiok, lurraren gainean bizi garenok, behintzat, egunero gabiltza mila kontraesanekin borrokan: horri esker garatzen dugu gure gaitasun kritikoa, horri esker ikasten dugu gure ideiak errealitatean hobekien nola aplikatu. Aurreko batean esan nuen bezala, izugarrizko joera dugu teoriaren baldintzak errealitatekoekin nahasteko. Hein handi batean, teoria mailan kontraesanik gabeko mundu bat irudikatzen dugu, eta errealitatean ere hala izan behar dela sinestera heltzen gara. Hori da arrazoia, hain zuzen, zenbaitek herri honen egungo askapen dinamikaren prozesua ez ulertzearena. Herri hau ez dago erresistentzia fasean, nazio eraikuntzaren fasean baizik. Horretarako, Marxen irakaspenez gain, Gramsciren hegemoniaren hausnarketak hartu behar dira kontuan (edo Laclauren populismoaren

45

| 46

artikulazioa). Hain zuzen, horixe delako gaur egungo erronka: subjektu independentista ezkerrekoa eta abertzalea- hegemonikoa artikulatzen asmatzea. Hori egiteko, ezinbestekoa da korronte desberdinak adierazle horren azpian ondo artikulatzen jakitea (horretan datza, hain zuzen, Independentistak Sarearen garrantzietako bat). Hortik kanpoko purutasun abertzale eta komunistak, edo proposamen politiko haserretuak, inefikazak izateaz gain, ez dute herri eraikuntzarako inongo interesik erakusten. Mota honetako adierazpenak, adibidez: Ezker Abertzaleak prakak jaitsi ditu, Alderdien Legea onartuz eta espainiar instituzio kolonialetan parte hartuz; edota EAko sozialdemokratekin hitzartuz langile klaseari eta askapen borrokari traizio egin dio, kontraesan larrian jausiz.... Errespontsabilitate politikorik ez duten umeen purrustadatzat hartzen ditut adierazpen horiek. Kontraesanak kudeatzeko modurik onena ideietatik praktikara dagoen distantzia ahalik eta txikiena izatea da. Zentzu horretan, ezkertiartasun, abertzaletasun puru, edo koherentzia absolutua eskatzen duten horiek duten arazoa da teorian predikatzen dutenetik praktikan oso urrun egoten direla. Horregatik, hobe da teoria malguagoa izatea eta praktika horretara egokitzea, ideia edo utopia handiak izatea baina praktikan alderantzizkoa egitea baino. Hainbat ortodoxoren kontraesan hori oso larria da, hAUSnART filosofia aldizkarian egin genion elkarrizketaren pasarte batean, Joseba Sarrionandiak salatzen zuen bezala: Utopia atzean uzten dituzun oinatzetan ere ikusi behar da. Ezin duzu helburu demokrazia proposatu eta modu antidemokratikoan funtzionatu, edo nazio bat sortzea proposatu eta nazio horren partaide izango litzatekeen gehiengoa etsaitzat hartu. Marxismoak ekarri zigun irakaspen sinpleetako (teorian) batekin jarraituz, aldaketa politiko eta sozial bat gertatzea nahi bada, horretarako baldintzak dira lortu beharrekoak. Hau da, ez da nahikoa aldaketa desiratzea, edo arrazionalki proposatzea. Mugimendu boluntaristak ez dira ezer aldatzeko gai, ez baitute errealitatearen analisi estrukturala kontuan hartzen, eta, beraz, hortik abiatuta, ezta estrategia zehatz eta efikazena proposatzen ere (spanishrevolution?). Mugimendu ortodoxoak are gutxiago, ez direlako gai hegemonia bat artikulatzeko, bere ideien purutasunean gelditzea nahiago izaten baitute, beraiek bezala pentsatzen ez dutenekin helburu nagusia (independentzia) lortu arteko elkarlana bultzatu beharrean. Independentzia lortzeko, badirudi interklasista (ezkertiarra edo aurrerakoia) eta abertzalea izango den mugimendua egituratu behar dela. Horixe izan da, hain zuzen, Bildu koalizioak arrakasta izugarriz egin duena. Nola askatuko dugu, ba, herri hau, ez bada subjektu hegemoniko independentista artikulatuz?! Kontraesanak problema dira batzuentzat; beste batzuentzat, problema da, hain zuzen, kontraesanik ez izatea. Artikulazio hegemoniko politiko berri honetan azaltzen diren kontraesanak ahalik eta hoberen kudeatzen jakitea izango da erronka berria.

46

| 47

Independentismoaren formulazio berri baterantz (Gara. 2011-06-12) Abertzaletasuna herri mugimendu soziopolitiko eta kulturala izan da, itotzen ari zen euskaldun herriaren erreakzio modu bat. Mugimendu horrek forma desberdinak hartu izan ditu, XVIII. mendetik hona naziotasuna definitzeko, eta definizio desberdin horietatik abiatuz, estrategia politiko bat ehundu eta garatzeko. Abertzaletasun horrek ezaugarri nagusi izan du, hastapenetatik gaur egunera arte, erreaktiboa eta esentzialista izatea; hau da, faktore objektiboak (arraza, tradizioa, historia...) azpimarratu izan ditu, irizpide subjektiboen (borondatea, kontzientzia) gainetik. Espainiar/frantziar nazionalismo zanpatzaileen kontra eta herriaren biziraupenaren alde borrokatu behar zuen abertzaletasunak, eta, beraz, baliteke testuinguru horretan irizpide esentzialen defentsan aritzea logikoa izatea. Bide horretan, Manuel Larramendi (1690-1766) apologistari euskararen eta abertzaletasunaren aldarrikapenak existentziaren zati handi bat jan zion. Ilustrazio berdintzailearen (eta Azkoitiko Jauntxoen) kontra, nolabait, eta Foruak pixkanaka eta mingarriro galtzen ari zen herri baten testuinguruan ulertu behar da bere obra. Defentsa bat da, esaterako, hark egin zuen euskararen apologia nabarmena (aurreneko 72 hizkuntzen jatorrizko hizkuntza izendatu zuen euskara) eta euskal endaren aldarrikapena. Larramendiren (aurre)nazionalismoa ere, foruen defentsan errotu zela esan daiteke. Modu berean ulertzen ditugu Arturo Campionen (1854-1937) eta Sabino Aranaren (1863-1903) ekarpenak. Aitortu behar da, orain Aranaren hainbat ideia arbuiatzen ditugun arren, esentzialistak eta arrazistak direlako -arrazistak, hala ere, garai hartan Ortega y Gasset, Unamuno, Jnger (EHUk Honoris Causa doktore izendatua) eta abar ere izan ziren-, Aranak ederki birmoldatu zuela abertzaletasunaren planteamendua, foru arazotik nazio arazora pasatu zuenean. Bestela ere, libre izatea justifikatzeko, historiaz baliatuko da Arana (arraza, ohiturak, tradizioak, aiurria, hizkuntza... ere azpimarratuz, historikoki Espainiatik objektiboki bananduak leudekeenak), baita Campion ere (Nafarroako erreinuaren historia berreskuratuz eta abar; azken horrek, batere arrazismorik gabe eta herria bere osotasunean hartuz egin zuen Nafarroa edo Euskal Herria-, Aranak ez bezala). Testuinguru berean uler daiteke Jon Miranderen (1925-1972) pentsamendua ere. Kristautasunaren (demokraziaren, bakezaletasunaren... hitz bitan: Nietzschek salatutako dekadentziaren) sitsak jandako herri batean, indarkeria eta supergizaki nietzschearraren karakterea, euskal etnia zaharraren gogo-basa, predikatu zituen. Gero, 60ko urteetan, Jorge Oteiza (1908-2003) euskal arimaren edo estiloaren bila abiatu zen estetikatik, nolabaiteko esentzia (estropada, dantzari, txistulari eta bertsolariengan ikus daitekeena, bere aburuz) bat aldarrikatzeko. Joseba Gabilondok azken horri esentzialismo estrategikoa deitu izan dio. Laburtuz: abertzaletasunak faktore objektiboetatik abiatuz gorpuztu izan ditu bere planteamendu politikoak berrehun urtean. XX. mendeko abertzaletasuna honelaxe garatu da: 1930era arte, irizpide objektiboa arraza eta lurraldea izan dira; 1960tik aurrera, hizkuntzan oinarritu da nazio diskurtsoa. ETAren sorrerarekin, irizpide horri elementu

47

| 48

iraultzailea gehitu zaio: Euskal Herrian bizi eta lan egiten duena da naziokidea eta abar. 1990etik aurrera, elementu demokratikoa sartu da aldarrikapen nazionalean: autodeterminazio eskubidea. Handik aurrera, diskurtso demokratikoa indartuz joan den arren, hizkuntzaren irizpidea eta historia nabarristarena indartu dira berriz ere. Abertzaletasunak, hortaz, diskurtso kontrajarriak izan ditu, eta dauzka, hainbat faktore objektibotatik (ohiturak, historia, hizkuntza, lurraldea...) definitzen baitu naziokidea, bai eta askapenerako estrategia eta subjektu politikoa ere. Nazioa faktore objektiboekin mugatzeak, hortaz, erresistentzia estrategia bat erakusten du, abertzaletasunak azken bi-hiru mendeetan jarraitu izan duena. Aitzitik, erresistentziatik eraikuntza fasera igarota gaudela dirudienez, badirudi estrategia berean tematzea akats larria egitea dela. Akats bera errepikatzea baita, adibidez, Nekane Juradok Independencia: de reivindicacin histrica a necesidad econmica liburuan (Txalaparta. 2010) socialismo identitario vasco erredundantea proposatzea. PSOEk socialismo identitario espaol izendatzen al du berea? Zergatik ez sozialismo independentista? Abertzaletasunetik independentismora igarotzeak esan nahi du, hortaz, nazioa eta subjektu politikoa tradizio, historia edo folklorearekin erabakitzetik, borondatearekin erabakitzera igarotzea (kontuz, honekin ez da ukatzen nazioak historia bat duenik!): hau da, antagonismo esentzialistatik antagonismo politikora pasatzea. Aurrekoarekin uztartuz, Argia-k egindako elkarrizketa batean Imanol Galfarsorok zioen bezala: Independentziaren prozesuak berak eratu eta gauzatzen du independentziaren subjektua (2009-09-27). Horregatik, independentziaren prozesuak berak erakusten du antagonismoa kontrajarriak diren bi proiektu politiko hauetan funtsatzen dela: alde batetik, Euskal Herriaren burujabetza espainiar/frantziar estatuaren subiranotasunaren mende ulertzen dutenen, eta, bestetik, espainiar/frantziar estatutik aske ulertzen dugunon artean. (Parentesi bat: hasieran aipatu dudan borondate hori zer faktore sozial, historiko edota linguistikok egituratzen duten -edo egituratu behar duten- aztertu eta erabaki behar da, borondatea ezerezetik ez baita sortzen. Zentzu horretan, Euskal Herri euskalduna erdiesteko, adibidez, ezinbestekoa da borondate hori euskararen zentraltasuna kontuan hartuz egituratzea: hala ere, teorizazio gutxiagoz, eta praktika gehiagoz.) Independentzia eta sozialismoaren aldarrikapen herritarrak, hainbat aldarrikapen demokratikoren (aldarrikapen ekologikoak, linguistikoak, internazionalistak, historikoak, soziopolitikoak, kulturalak...) isla dira. Izan ere, aldarrikapen demokratikoak anitzak dira, J. M. Castells eta EHUko beste hiru irakaslek independentismo errepublikanoa errebindikatuz erakutsi duten bezala. Independentismoak mila motibazio izan ditzake helburu hori nahi izateko: motibazio horiek bata bestearen kontra planteatu ordez, inteligenteagoa da estrategikoki guztiak independentziarako prozesuan bidaia lagun izatea. Ondorioz, faktore objektiboak, esan daiteke barrura begira-edo, subjektu independentista indartzeko erabiltzen ditugula, ez independentziara bidean estrategia politikoa artikulatzeko. Bestelakoa da, aldiz, kanpora begira dauden arau objektiboak kontuan hartu behar izatea. Baina arau horiek ez ditugu guk jartzen, paradigma sozioekonomikopolitikoak eta Europak baizik. Legeria internazionalak esaten digu, esaterako, zer faktore

48

| 49

objektibo behar diren izan estatu aske bat izateko (1933ko Montevideoko konbentzioaren arabera, lurralde mugatu bat eta beste estatuekin harremanak izateko gaitasuna, besteak beste). Faktore objektiboak, hortaz, independentziara bidean legeria internazionalek markatutako baldintzak lortzeko dira baliagarriak, inolaz ez independentismoa artikulatzeko. Bukatzeko, beraz, ez ditugu behar gure identitatearen faktore objektiboak (diferentzialak) azpimarratuko dituzten pentsalariak (Oppenheimer genetista, kasu), baizik eta independentzia lortzeko nazioarteko jurisprudentziaren zirrikitu guztiak arakatuko dituzten abokatu gehiago. Independentismoa diferentzia azpimarratzen zuen erresistentzia fasetik berdintasun politikoa (beste nazioen eskubide berberak) azpimarratuko duen fasera igaro behar da: irabazteko garaira.

49

| 50

Kultura politiko berri bat lantzeko garaia (Gara. 2011-07-10) Orain hamarkada pasa Joxe Azurmendi (1941-) pentsalari zegamarrak ohartarazi zigun Euskal Herria aspaldi honetan krisian dagoela. Horrela irakurtzen dizkiogu, arretaz oraindik ere, gaurkotasun osoz, Euskal Herria krisian (Elkar, 1999) liburuko hainbat pasarte, besteak beste, hau: Balioen krisia deitu ohi dena egiaz krisi sozial, kultural, politiko, etiko konplexu bat da. Aurrena, errealitate bat da, tradizioaren krisia; beste era batera mendebaleko kulturaren- edo modernitatearen krisia ere esan ohi dena (21. orria). Krisia, a priori, negatiboa edo positiboa baino, abagunea da: gizarte honetan paradigma politiko eta moral konkretu baten bukaera adierazten du, baina baita horrekin batera paradigma berri baten posibilitatea ere. Krisi soziopolitiko eta moral jasangaitz batera etorriak gaude bidean, eta ondorioz ziurtasun moral, politiko, sozial eta identitario guztiak (indibidualak, nazionalak, sexualak...) birrindu zaizkigu. Absolutuak erortzearekin batera, moral tradizional katolikoa haizeak eraman zuen. Hala ere, paradoxa bat ikus daiteke, Azurmendik bere garaian bikain azpimarratua: errealitatean badaude mila absolutu, elkarbizitza arautzen dutenak (autobusean ilaran itxarotea, esaterako) eta inongo paper edo legeetan idatzita ez daudenak; eta alderantziz, badaude absolutuki sakratuak deklaratuta dauden balio batzuk, arrazoiketa handiz absolutizatuak (Giza Eskubideak kasu), baina praktikan gure kulturan batere absolutuak (izan) ez direnak (ez Estatuak ez inork konplitu ez dituelako). Horrek konstatazio batera garamatza: elkarbizitzarako balio premiazkoenak puskatuak dituen gizarte batean bizi gara. Horrek erakusten du, balioak ez direla paper batean idatziz edo arrazoiketa handiekin deduzituz eraikitzen; aitzitik, balioak gizarte batek kultura berri bat eraikiz gorpuztu behar ditu, behetik gora. (Zentzu horretan kritikatu daiteke pazifistak ez duela bakea predikatuz bakea egiten gerra bai, nahikoa; aitzitik, bakea posible izateko baldintzak lortzeko borrokak egiten duela bakegile). Krisi horretan, kultura berri baterako bidean, badirudi gizartearen (eta alderdi politikoen, eragile sozialen...) eginbeharretako bat izango dela aurrera begirako auzi praktiko gisa planteatzea orain auzi teoriko abstraktu gisa planteatzen ari dena (Giza Eskubideak modu absolutuan errespetatu behar dira! ETAren biolentzia aurrera eta atzera kondenatu behar da!...). Hau da, ez biolentzia zilegi (izan) da edo ez (hor ados jarriko ez garelako), baizik eta: zer egin orain, hemen, berriro ere indarkeria politikoa inork legitimotzat har ez dezan? Biolentziaren kontra ozenago eta dogmatikoago oihukatzearekin ere ez dira argumentuak arrazionalago bihurtuko, are gutxiago hortik kultura aske eta berri bat sortuko, ezpada katoliko apostoliko espainola (hainbat bakezaleren arrazoiketa teoriko absolutuek kultura berri bat eraikitzeko baino, moral gehiagotasun baten proklamazioak dirudite). Hain zuzen, Gnther Anders (1902-1992) jatorri juduko poloniarrak ohartarazten zigunez, arrazionalismoaren lehen eginbeharra da arrazoiaren botereari eta haren konbikzio indarrari buruzko ilusiorik ez egitea (slo los exaltados sobreestiman el poder de la razn). Ilusio horretatik, arrazionalitate eta moral anitz eta diferenteez osatutako kultura baten beldurrez,

50

| 51

arrazoimenarekin segurtasun bila (absolutuen bila) joan ohi gara, kultura aske bat baino, dogmatikoa eraikiz. Krisi egoera horrek, beraz, balioak, morala eta elkarbizitzarako politika berri bat birpentsatzearen beharrera garamatza ezinbestean: kultura berri baterantz. Eta abagune horretan, badirudi bi irtenbideren artean aukeratu beharko dugula: 1) krisia dagoenik ukatzen dugu eta erru guztia fenomeno bati egozten diogu (ETAren 50 urteko borrokari eta haren justifikazio/kontestualizazioari errua botaz), eta ondorioz, krisia konpontzea fenomeno horren desagerpenarekin lotzen dugu; ala 2) krisia fenomeno askoz konplexuagoa dela onartzen dugu, arrazionalitate eta moral desberdinak daudela onartuz hau da, aukera batzuk aldez aurretik a priori kondenatu gabe-. Hortik abiatuz, krisiaren azterketa filosofiko, historiko, sozial eta moral bati ekiten diogu, krisi hori (politiko-soziala, morala...) eragin dituzten faktoreak detektatuz eta mahai gainean jarriz (behingoagatik erlatibismoaren erronkari muzin egin gabe ere). Kultura berri hori lantzeko, zailtasun praktiko baten aurrean gaude, ordea; izan ere, ETAren 50 urteko biolentzia politikaren edo filosofiaren esparrutik ulertzen saiatuz gero, ez garela biolentzia nahikoa kondenatzen ari, are justifikatzen ari garela, egotziko digute. Herri honetan ezin baita fenomeno sozial eta politiko bat filosofikoki aztertu, ezpada aldez aurretik kondenatu gabe. Horregatik, kultura berri bat eraiki nahi bada, oinarrietan arrazionalitate tipo diferenteak onartuko dituena, erronka handienetako bat izango da kultura artxikatoliko biolento hori eta haren muturreko espresioak bukatzea (esaterako, adierazpen askatasunaren kontrako erasoa den eta Euskal Herriko alderdi politiko eta erakunde bakezaleek onartu duten kontzientziaren biolazio larri hori, hots, biolentziaren eta historia baten kondena moralaren exijentzia). Kultura biolento horren barnean kokatu daiteke batzuk ETAren indarkeriaren interpretazio edo kondena historiko eta morala egin behar horretan tematzea, aurrerapausoak emateko nahitaezko baldintza gisa. (Momentu honetan Estatu terrorismoa bakarrik praktikatzen dela -eta nola gainera!- gogoraraztea ere ez da gaizki etorriko: noizko Guardia Zibila eta abarren su-etena?). Antzuak dira, eta are bake prozesuaren kontrakoak, gaur egun bakearen aldeko auto-izendatzen diren hainbat erakunde eta alderdi politikoen errebisionismo historikoa besteoi inposatzeko nahiak: are bakearen kontrakoagoak konbertsio katoliko apostolikorako saiakerak ere (bortxa kondenatu behar da, iraganaren eta formen errebisioa egin, arau demokratikoak onartu...). Interpretazio historiko jakin baten inposaketa ezin da kultura berri bat eraikitzeko lehen harria izan, ez bada interpretazio desberdinen onarpenetik egiten (Lortu arte akordioan bikain irudikatzen da hori). Ez baita makala, ez, daukagun historia luze eta mingarria, orain listo interesatu batzuek historia guztia ETAren borrokaren kondena xinple batera murrizteko... Sei urte gerra karlistan, Bergarako bake faltsua, emigratuak milaka Ameriketara, Foruen murrizketa; berriro gerra, berriro porrota, berriro bake faltsua, Foruen

51

| 52

abolizioa; euskal gizartearen barne urraketa sakona, diktadura militarra, errepublika apur bat eta gerra berriro, emigratuak milaka berriro, eta presoak, fusilatuak... 200 urte Estatu terrorismo, 50 urte ETA. Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan... (Azurmendi, Joxe. Espainiaren arimaz. 10. orria). Kontua hemen ez da ezer kondenatzea, baizik eta biolentzia politiko guztiak sustrai eta aldaera konplexuak dituen gatazka politiko baten testuinguruan ulertzea. Kultura berri baten beharrean gaude. Kultura berri hori eraikitzeko, moral gehiagotasun aldarrikapenak ere albo batera utzi beharko direla dirudi. Pentsamenduaren eta heziketaren beharra izango da, kultura eta elkarbizitza eredu berriak lantzea, Joxe Azurmendik duela 15 urte esan zigun bezala. Eta paradigma berri horretan baldintza politiko bat ezinbestekoa izango da, kultura politiko eta sozial berri baterantz abiatu nahi badugu: gatazka politikoa eragin duen kausa politikoaren (Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen ukazioa) aitortza lortzea. Izan ere, ordua da historian behingoz eta lehen aldiz, Euskal Herriak bere etorkizuna erabaki dezan.

52

| 53

Espainiar sozial-inperialismoa eta abertzaletasuna (Gara. 2011-08-14) Bilbon 1894an sortutako La lucha de clases aldizkarian honela ikusten zuen Espainiar sozialismoak euskal abertzaletasuna: filosofa de campanario, espritu de pequeez y miseria, espritu rural y reaccionario Regionalismo chinesco. Espainiako sozialismoak beti izan du bere burua progresistatzat eta internazionalistatzat, baina ez nazionalistatzat. Izatekotan, euskalduna izan da harentzat abertzaletasun erreakzionario burgeszalea. Ezaguna da, orobat, PSOEren baitan inperialismo mozorrotua bor-bor nola zegoen garai haietan (ez gaur baino gutxiago, hala ere) Hablar de una patria chica y querer conservar una lengua regional cuando todo tiende a universalizarse es una de las mayores locuras. Euskal Herria, Espainiako ezkerrarentzat (ez guztiarentzat, baina bai gehiengoarentzat), regin de Espaa izan da beti: berdin PSOErentzat, Carrillo eta PCErentzat lehen (Primo de Riverarentzat zein Francorentzat bezala), berdin Zapatero eta Patxi Lopezentzat orain. Eskuma eta ezkerra horretan batera joan dira beti. Gogora daiteke espainiar sozialismoaren hasierako literatura hartatik 1899an La lucha de clases aldizkarian esandakoak, hobe zela lore-jokoak desagertzea, eta baita dialekto eta hizkuntza diferente guzti horiek (euskara batez ere), que son causa de que los hombres de un pas se miren como enemigos y no como hermanos, alajaina. Inperialismoa eta faxismo garbi-garbi hori progresismotzat zeukaten; oraindik daukate batzuek. Horren erakusle, duela urte batzuk, ezker progresista autoizendatutako batzuek Manifiesto por la lengua comn sinatutakoa, Vargas Llosa, Savater eta enparauek, oso ezkertiar, demokrata eta progresistak direnak, den-denak. Berriz ere tesi inperialista espainol berbera bueltaka, espainola dela la lengua comn de todos los espaoles, eta beste hizkuntzak erregionalismo kontuak en Espaa hay diversas realidades culturales pero slo una de ellas es universalmente oficial en nuestro Estado democrtico. Amen. Espainiar sozialismo inperialistak diferentziarekin izan duen eta daukan jarrera horixe da. Unamunok bere garaian euskara berreskuratzen ez tematzera deitzen zigun bezala, ia 100 urte beranduago PSOEren gobernuko Euskara aholkularia den Jon Juaristi diskurtso berarekin etorri da berriz probokazio asmo betean. Es mi antigua conviccin de que el vascuence carece de condiciones intrnsecas para servir de medio de expresin a un pueblo eta abar esaten zituen Unamunok, eta Jon Juaristik el euskera no ha servido como vehculo cultural, y para m, es un idioma del pasado, eta abar esaten ditu berdin orain. Espainiar sozialismoa elebakar zapaltzailea izan da beti. PSOEk zein beste sasi-ezkerreko nazionalista espainolek bere garaian tour de force bikainak egiten zituzten, eta egiten dituzte oraindik ere, nazionalistak ez direla aldarrikatzeko. Asko jota, patriotak direla, inondik inora ez nazionalistak, aldarrikatu izan dute: llevad entendido que si patria es la unin de individuos con intereses y aspiraciones comunes, los patriotas por excelencia son los socialistas, esaten zuen Toms Meabek.

53

| 54

Problema handirik gabe batere, sozialistok patriotak dira, eta asko jota beraien identitatea empieza en una calle de Coscojales y acaba en ninguna parte, Patxi Lopezek duela ez asko esaten zuenez (Meabek antzerako zerbait: mi patria empieza en m y acaba en ninguna parte). 100 urtetan PSOEk eskema inperialista berberak errepikatu baino ez ditu egin, identitatea eta nazio arazoa pentsatzerako orduan. PSOEk historian behin bakarrik onartu du, teorikoki bada ere, Estatu espainoleko nazionalitate desberdinen aferaren aurrean autodeterminazio eskubidea aplikatzea dela irtenbide demokratiko bakarra, hain zuzen, trantsizio frankista orkestratua heldu aurretiko urteetan, 1974eko Suresneseko Kongresuan. 1976ko Kongresuan oraindik PSOEk ere defendituko duen irtenbidea horixe izango da. Hortik aurrera, ordea, badakigu historia zein izan den: PSOEren sorrerako jarrera inperialistaren birformulazio etengabea. Are gehiago, Espainiar sozial-inperialismoak beti hartu izan ditu estatutua eta foru-hobekuntza euskaldunoi egiten zaigun oparitzat, ez justizia kontutzat edo. Historikoki, Espainiar sozialismoaren arazoa izan da sozialismoa eta abertzaletasuna (euskalduna bakarrik, espainola inoiz ez) oposizio gisa ikusi izan dituela; baita internazionalismoa eta nazionalismoa ere (Europa guztian batera ulertzen ziren bitartean. Gurean, ETAk bildu zituen, V. Biltzarrean batez ere, ideologikoki eta praxian sozialismoa eta nazionalismoa). PCEk eta PSOEk, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea ukatzeko, abertzaletasunak langileriaren batasuna hausten zuela esaten zuten 70. hamarkadan: oraingo bertsio modernoan askotan entzun behar izaten dugu, oraindik ere abertzaletasuna burgeskeria kontua dela, lehenengo problema sozialak daudela eta problema nazionalak hirugarren mailako problemak direla, hemen hiritarren problemak konpondu behar direla eta beste guztia kapritxo hutsa dela, banderak trapuak besterik ez direla (baina badaezpada, Odon Elorzak Donostiako alkatetza utzi aurretik goraino igo zuen bere banderatxo espainola udaletxean, lehen frankistek egiten zuten maneran), fronterak ez direla existitzen jada (multinazionalentzat izango da!), eta abar. Espainiako ezkerrak (PSOEk eta PCEk, batez ere) identitate kolektibo euskalduna mespretxatu, ukatu eta zapaldu du historian, burla eta ezaxola handiarekin. Baina zer, eta oraindik entzun behar dugu, baita ere, UPyDtik hasi eta 15-Mko suminduen mugimenduaren zati bateraino (mugimendu osoa ezin daiteke zaku berean sartu), Espainiako demokrazia gaixoak erreforma bat behar duela hauteskunde legean, barruti bakar bat ezartzeko. Fuera pribilejioak! El sistema concertado que en materia econmica rega en provincias Vascongadas entraa un notorio privilegio con relacin al resto del territorio nacional No es, pues, admisible que subsista ese privilegio sin agravio para restantes regiones (Francisco Franco Bahamonte. 1937-06-23. Burgos). Berriz ere, Espainiako ezkerraren zati bat eskema inperialista (eta are frankista) zaharretan ainguratua dagoela antzeman daiteke. Espaa, Una, Grande y Libre. Hori da PSOEren eta Espainiako ezkerraren gehiengoaren nazioa: ez dago bi Espainiarik, bakarra dago. Argazkitik ateratzen den guztia, nazionalismo erregionalista atzerakoia eta ideologikoa da. PSOEren iritziz euskararen alde egitea ideologia da: euskararen alde ezer ez egitea, aldiz, ez. Berriz ere erretorika berdinarekin datozkigu en el caso de Bildu, prima la ideologa

54

| 55

y se toman las decisiones sobre bases ideolgicas () prima la ideologia sobre los intereses de San Sebastin (Odn Elorza). Tamainako txotxolokeria esan eta lasai geratzeko, atzean urte luzeren ostean Espainiar nazionalismoak gotortutako hainbat binomio burugabe daudela aintzat hartu behar da: demokratak / biolentoak, hiritarrak / nazionalistak, unibertsalak / partikularrak, praktikoak / ideologikoak Binomio horiek apurtzen ari dira, ordea. Kontua, beraz, hau da: Espainiako ezkerrak izan du unibertsaltasunaren giltza gaur egun arte, eta beste guztiak izan gara identitate partikularren eta diferenteen aldarrikatzaile Gu gara nazionalistak, ideologia guk dugu, partikularistak gara Jakina! Unibertsala Espainia da. Espainian unibertsala espainola eta konstituzioa dira; beste guztiak gizarte batasuna eta ongizate estatua apurtzen duten partikulartasunak. Unibertsalaren hegemonia, ordea, berreskuratze bidean gaude, irabazten goazen heinean. Orduan, euskalduna herritar eznazionalista soila bilakatuko da, sozialisten Espainia nazionalista atzerakoi, erdiaroar eta inperialista izaten jarraituko duen bitartean.

55

| 56

Borroka ideologikoaren kimu berriak (Gara. 2011-09-11) Borroka ideologikoak dimentsio berriak hartu ditu gure herrian. Horietako bat, zalantzarik gabe, iraganaren kontakizunaren hegemonia da. Momentu soziopolitiko honetan, borroka armatuaren zikloa ixteko bidean dela, borroka ideologikoaren (beraz, politikoaren) lehen lerroan kokatu da azken 50 urteetan (edo ehun, edo demokraziaren 30ak, kasuan kasu, interesak interes) gertatutakoaren interpretazioaren hegemonia lortzea. Patxi Lopez Vascongadetako lehendakari ilegitimoak dagoeneko posizioa hartu du, esanez demokratek gertatutakoaren kontakizun objektiboa egingo dutela: ez gehiago, ez gutxiago. Bere blogean irakurri ahal izan diogu: Yo tampoco s lo qu dirn los historiadores pero s con certeza que el futuro nunca dir que las vctimas fueron los asesinos. Historia, ordea, garaileak idazten du, eta historialariek garailearen bertsioa eman baino ez dute egiten. Hau da, imajinatzekoa da Espainiak irabazten baldin badu egingo den kontaketa zein izango den: etakideak terrorista hutsak izan zirela, demokrazia onartzen ez zuten lau zoro, eta espainiar demokrazia, frankismotik askatu zen demokrazia aurrerakoi bat. Alderantziz, ordea, Euskal Herriak irabazten baldin badu, errelatoak azken 30 urteetako demokrazia bukatu gabeko trantsizioaren produktu post-frankistatzat joko du, eta ETAren jardunaren logika bukatugabeko trantsizio horren baitan kokatuko da, eta horrela, ondoren, moralismo merke gabe haren historia ikuspegi politiko eta sozial batetik aztertzea posible izango da (orduan, mundu guztiak esango du bere garaian ETAkoa izan zela). Eskola liburuetan Maria Antonietaren lepo mozketa iraultza lorios gisara azaltzen zaigun bezala, moralkeria merkerik gabe. Hortaz, ETAren historiaren interpretazio politikoa egitea posible denean, parametro politiko eta sozialak hartuko dira kontuan. Horrela, aztertuko da ETAk euskal abertzaletasunari zer ekarri dion, azken 200 urteetako abertzaletasunaren historiari erreparatuz. Orduan esan ahal izango da, baita ere, abstraktua zen arazo politikoa konkretu bihurtzen zuela jardun armatuak. Hala nola, Estatua akzio-errepresio dinamikan sartzera behartzen zuelako, jarrera antidemokratikoan sakontzera derrigortzen zuela, Euskal Herriaren askapen dinamika sustatuz. Horrekin batera, Euskal Herriaren askapen prozesuan borroka armatuaren eraginez zer baldintza politiko lortu diren aztertzea ere posible izango da. Adibidez, Fredi Paiak duela urte batzuk zioen bezala: Abertzaletasun instituzionalak Madriletik lortu dituen gauza guztiak borroka armatua deslegitimatzeko helburuarekin onartu dizkiote. Borroka armatuaren aldekoenak ziren zonaldeetan egin dira inbertsio handienak eta ez da kasualitatea gurean egotea estatuko lan baldintza onenak. (Beharrezko tresna, Berria). Bestalde, Estatuaren eta ETAren arteko borrokan, hitz egiteko prestutasun handiagoa nork zuen ere aztertu beharko da. Horiek eta mila gauza gehiago, garaia heltzen denean. Hausnarketa horiek egiteko garaia heltzen denean, 50 urte horien analisi politikoa parametro hauetan ibiliko da, lanbro artxikatoliko espainola desagertzearekin batera.

56

| 57

Batzuek gaurtik hasi nahi dute errelato horren hegemonia lortzen. Hori dela eta, agente politiko bakoitza bere kontakizuna inposatzen hasia da, bakoitzaren historia politikoa legitimatzearen araberakoa dena. Estatuak Espainiaren batasuna, trantsizioa eta bertatik sortutako aparatuak justifikatzeko kontakizuna martxan du, demokraziatik atzerakoa ahanzturan utziz; PNVren kontakizunak ETA errore historiko gisa hartu eta abertzaletasun instituzionalak bide baketsuetatik (nahiz eta Ertzaintzak sistematikoki torturatu izan duen) lortutakoak azpimarratzen dihardu; Aralar bere bereizketa justifikatzeko kontakizuna egiten dabil, ezker abertzalearenari bereizia derrigorrez, V. Biltzarreko txostenean ikus daitekeen bezala (ezker abertzaleari egozten dizkio negoziazio eskema zaharrak -Anoeta eta Loiola-, eta bere lorpen handitzat jarri Gernikako Akordioa, aldebakartasunean oinarritua). Bien bitartean, ezker abertzaleak bere kontakizuna egiteko zailtasunak dauzka. Alde batetik, zuzendaritza politikoaren gehiena kartzelan daukalako, eta, bestetik, bere alderdi politikoak (Sortu) legez kanpo jarraitzen duelako. Hori baliatuz, hainbat alderdi politikok bere gain hartu du ezker abertzaleari dagokion kontakizuna egiteko eskubidea. Ezker abertzaleak beste borroka ideologiko garrantzitsu bat dauka irabazteke. Hain zuzen, azkeneko eztabaida-prozesutik gauzatu duen estrategia aldaketa -indarrak metatzeko garaia zela eta hori burutzeko ezinbestekoa zela borroka armatua desaktibatzea- alderdi politiko guztiek haien meritutzat hartu nahi dute orain. Alde batetik, PPtik PNVra, aparatu demokratikoen presioari esker (erailketak? torturak?) mugitu dela diote: Los abertzales van a hacer 30 aos despus lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas del juego. Iigo Urkullu, 2011-02-07. Bestetik, Aralarrek argumentazio logika berbera darabil: duela 10 urte ETAren ekintza armatuak bukatu behar zirela esan zuen Aralarrek, eta 10 urte beranduago ezker abertzalea ondorio berdinera heldu denez (ondorio berdinera, hala ere, forma eta modu oso diferentean), Aralarren hasierako tesiak onartu besterik ez omen du egin. (Hortik disparate hutsa den ondorio hau atera dute batzuek: Aralar ha hecho un trayecto y les llevamos 10 aos de ventaja en cultura poltica pacfica. Aintzane Ezenarro). Falazia hori sinetsi nahi duenak sinestea dauka. Baina ideia berdinera heltzeak ez du esan nahi bide berdinetik heldu zarenik, eta are gutxiago, beste batzuen presioari esker izan denik. Irakurketa horiek guztiak hertsiki lotuak daude ETAren paradigmaren amaierarekin. Hau da, borroka ideologikoak biraketa bortitz bat eman du: dena da ETAren paradigma bukatu da. Estatua antagonismo politikoa kudeatzeko paradigma berri bat eraiki beharrean dago. Oraingoz, aurrekoari eusten jarraitzen dioten arren, mass media espainol eta euskaldun erregionalistak jo eta su ari dira Bilduri kontraesanak bilatu, asmatu eta puzteko borrokan. Horixe izango da paradigma berriaren adarretako bat: Bilduren ustezko kontraesanak aireratzea. (Gutako batzuk gustura dabiltza etxeko sofatik hatza zaurian sartzen, alajaina). Baina paradigma berria ez da ardatz horretan funtsatuko soilik, aitzitik, dualismo zaharren errekuperazioan sakontzea izango du oinarritzat.

57

| 58

Hain zuzen, Estatua borroka zahar bat berreskuratzen ari da, euskaldunok oraindik irabazi ez dugun bat. Borroka horren sakoneko auzia da, hain zuzen: unibertsaltasunaren giltza, hegemonia, nork eskuratzen duen. Helburu horri begira, Estatuak betiko dualismoak inoiz baino agresiboki planteatuko ditu. Propietate unibertsalen hegemonia lortzea helburu duen borroka ideologikoa da: alde batetik, haiek aurkezten dira objektibo, hiritar, ez-nazionalista, unibertsal, praktiko, ez-ideologiko, moderno eta progresoaren aldeko gisa. Eta bestetik, abertzaleak (orain Bildu) lirateke subjektiboak, indibiduoa zapaltzen duen kolektiboen aldekoak, nazionalistak, partikularrak, teorikoak, ideologikoak, progresoaren kontrako cromagnonak (AHT aitzakia gisa). Borroka eremu horretan, pixkanaka propietate unibertsalak irabazi beharko dira. Borroka ideologikoaren funtsezko beste kimu bat, ezbairik gabe, independentziaren baliagarritasunarena da. Zergatik independentzia? Ikasturte berrian, badirudi independentziarako arrazoiak landu eta irabaztea herri honen erronketako bat izango dela. Horregatik guztiagatik, ekin diezaiogun borroka hauek irabazteari!

58

| 59

Pazifismo biolentoa (Gara. 2011-10-09) Azkenaldian, diskurtso pazifista jakin bat nagusitzen ari da Euskal Herrian, pazifista delako mozorropean, barrutik forma absolutista eta eduki katoliko-apostolikoa duena. Pazifismo hori biolentoa da, bere morala nahi duelako besteoi inposatu. Esaten du derrigorrezkoa dela gaur egun, Euskal Herrian, normalizazio politikoak aurrera egin dezan, guztiok absolutuki onartu behar dugula ezerk ez duela biolentziaren erabilpena justifikatzen, giza duintasuna guztiaren gainetik dagoen printzipioa delako. Zentzu horretan, moral absolutu bat predikatzen du, oinarrian giza duintasun abstraktu bat eta giza eskubideen irakurketa absolutista bat daramana. Hori guztia ordena moral eta politikoaren gaineko miresmen itsu batekin nahasten da. Leninek ondo azpimarratzen zuen, pazifismo bakarra baino, pazifismo mota asko dagoela, eta bata bestearengatik ongi bereizi behar direla. Gerrari eta bakeari buruzko Pazifismo burgesa eta pazifismo sozialista idatzian, adibidez, frantziar pazifismoa chauvinista hutsa zela salatzen zuen, eta pazifismo burgesa pazifismo sozialistatik bereizten zuen. Hortaz, pazifismo burgesa dagoen bezala, kontuan hartu behar da pazifismo inperialista dagoela (Libiara goaz bakea ezartzera...), baita pazifismo iraultzailea ere (desobedientzia zibila praktikatzen duena, Ghandi esaterako). Marxismoaren kritikatzat har daiteke, halaber, injustiziaren gaineko kritika egin gabe pazifismoa predikatzen bada, boterearen diskurtso legitimatzaile bihurtzen dela. Horregatik, Desmond Tutu hegoafrikar apezpiku anglikanoak berak jada ohartarazten zigunez, neutrala baldin bazara injustizia egoeretan, dagoeneko aukeratu duzu zapaltzailearen aldea. Gure herriko pazifismo biolentoak, berradiskidetzea baino, garaipen morala eskuratu nahi duela dirudi. Nola? Biblian, Moises Jainkoaren manamendu berrien taularekin Sinai menditik herrira jaitsi zen bezala, Jonan Fernandez Baketik-eko bozeramailea Arantzazutik jaitsi zaigu, pazifismoaren taula sakratu berriarekin. Hau da ebanjelioa: Todo lo que pas, la violencia y la vulneracin de derechos humanos, fue posible porque en el razonamiento de algunas personas y grupos se impuso el valor de su causa, objetivo y visin particular, al valor de la dignidad humana. Para el futuro hay que aprender que ninguna causa, objetivo, razn de Estado o defensa de un derecho, nada de nada, est por encima de la dignidad humana. Zaila izango da, diskurtso metafisiko eta katolikoagorik aurkitzea hain lerro gutxitan. Izan ere, zertan datza giza duintasunaren balio absolutua, inongo Estatuk eta Nazio Batuk eman ezin didana? Fedean oinarritzen da. Baina politikoki, giza duintasuna estatuen kudeaketapean geratu da, eta kudeaketa horren bermea, Nazio Batuen erakundean, zeina aipatu estatuez osatuta dagoen. Sugeak buztana jaten du, hortaz. Dena den, zerbaiten alde biolentzia erabiltzea giza duintasuna zanpatzea dela, sinplekeria galanta izateaz gain, gezur biribila ere bada, historia guztiaren kontrako printzipio metafisiko bat. Izan ere, giza duintasuna zerbaitetan oinarritu badaiteke, gizabanakoek eta kolektiboek duten askatasun

59

| 60

eta eskubideen mailan izango da, ez abstrakzio batean. Hain zuzen, giza duintasun konkretu horren alde erabili izan dute biolentzia kolektibo zapalduek historian (beltzek, esklaboek, euskaldunek...); hau da, giza duintasunaren alde erabili dute herriek biolentzia, eskubideak zanpatzen zituzten estatuen kontra. Problema da, hortaz, pazifismo horrek eskubide edo askatasun konkretuei lotua baino, duintasuna modu abstraktu batean ulertzen duela. Zein da doktrina horren oinarri filosofikoa? Justifikatu gabeko puntu bat (giza duintasun abstraktua) printzipio goren bezala jartzen duenez, oinarri dogmatikoa dauka. Giza duintasuna printzipiotzat hartuz gero, ezinbestean eratortzen den doktrina bezala planteatzen digute pazifismoa. Problema da, hain zuzen, biolentzia erabiltzen duen herri batek ere, oinarritzat giza duintasuna daukala. Izan ere, printzipio berdinetik ondorio eta jardun desberdinetara hel daiteke, eta ez horregatik ondorio bat bestea baino legitimoagoa edo moralki zuzenagoa izan. Pazifismo hori, aldiz, berea doktrina posible bakartzat ulertzen duenez, absolutista eta biolento bihurtzen da, moraltasun tipo diferenteak ez baititu onartzen. Halaber, ordena moral koadratuaz eta gizarte perfektuaz amesten du, ahaztuz gizakiak animalia bat izateari inoiz ez diola utzi. Belarrira goxo heltzen diren esloganetan oinarrituta dago: amodioa egin eta ez gerra; biolentziak biolentzia besterik ez dakar; ezerk ez du biolentzia justifikatzen... eguneroko errealitatetik aldenduak dauden esaldi horien inguruan eraikitzen da hizpide dudan pazifismoa. Espainiako gerra zibilean George Orwell pazifista POUM alderdi troskistarekin miliziano gisa ibili zen, 1936-37an, eta urte batzuk geroago, Espainiako gerra zibilaz idaztean ederki kritikatzen zuen: Nos hemos vuelto demasiado civilizados para ver lo evidente. Porque la verdad es muy sencilla: para sobrevivir, a menudo hay que luchar; y para luchar, hay que mancharse las manos. La guerra es mala y es, con frecuencia, el mal menor. Los que tomen la espada, perecern por la espada; y los que no la tomen, perecern de enfermedades malolientes. El hecho de que valga la pena recordar aqu este lugar comn revela lo que han producido en nosotros estos aos de capitalismo de rentistas. (George Orwell. Recuerdos de la guerra civil espaola. II. kapitulua). Edozein modutan, zer bilatzen du diskurtso pazifista horrek? Garaipen morala nahi du, eta, hortaz, gerra. Espainiar diskurtsoaren pazifismo instituzionalaren gerra diskurtsoarekin bat egiten du: errua, barkamena, damua... teologia laikoa. Noski, barkamena eskatzeko erruduna behar. Nor da erruduna? Jonan Fernandezek ez du erreparorik izan erruduntzat ezker abertzalearen ideologia eta praxia jotzeko. Fernandezen posizio pazifista argi dago zein den, espainiar inperioaren eskemak inplizituki onartzen baititu. Azkenaldian entzun izan dugu bakea irabazteko pentsamendu baketsua behar dela. Hori oso ondo dago. Baina Kukutzan zer egin behar zuten, beste masaila ipini eta eserita itxaron atxilotu eta jipoitu arte? Zer egin behar du saharar herriak, kanpamenduetan eserita jarraitu eta pazifismoa predikatu? Eta Palestinak? Diskurtso pazifista horrek ez du inongo eskubiderik instantzia metafisiko batetik (bortxa oro gaizki dago) abiatuta, testuinguru guztietan eta edonoiz dogma hori besteoi posible, baliagarri eta zuzenki moral bakartzat inposatzeko. Zeren izenean? Bakea irabazteko onartu behar dena da, biolentzia, beste aterabiderik ezean, historian zehar herri eta kolektibo askoren bide bakarra izan dela, eta

60

| 61

etorkizunerako ezkerrak ezin diola inoiz tresna horri muzin egin. Bide pazifikoak guztiz errespetagarriak diren bezala, beste hautu batzuk ere errespetatzen jakin behar da. Hortaz, instantzia metafisiko batetik biolentzia deslegitimatu baino, badirudi bakea posible izateko baldintza kultural, sozial eta politikoen alde egitea izan beharko litzatekeela bakezalearen beharra. Izan ere: ba al daude baldintza politikoak gure herrian bakea lortzeko, gazteak inpunitate osoz torturatu, bortxatu eta nahi izan dieten guztia egin, eta oraindik hori onartu ere egiten ez duen estatu batean? Hobe luke pazifista sutsu horrek, ezker abertzaleak egin omen duen biolentziaren justifikazio horri begiratu baino, 50 urtez (eta gehiagoz) herri honek sufritu duen estatu terrorismo ezkutu eta onartu gabeko horri erreparatuko balio, horrela, ziur aski, guztiontzako bakea hurbilago egongo litzateke eta.

61

| 62

Kontraboterea eta estatuaren beharra (Gara. 2011-11-13) Euskal Herria bere historia guztian zehar herri ukatua, ahaztua eta zapaldua izan dela denok dakigu. Ez da hain agerikoa, ordea, historia luze eta zakar horrek ze eragin izan duen herri euskaldunaren psikologian, hala nola herri euskaldunaren biziraute estrategia politiko desberdinetan. XX. mendeko euskalduna, oro har, noble, umil eta otzan gisara deskribatua izan da. Euskaldun fededun prototipoa hartu da haren propietateekin batera, euskaldunaren identitate esentzialista faltsu bat eraikitzeko: euskalduna otzana da, ona da, eskuzabala, umila. Baina Larramendik zioen bezala, esentziek arbolak deskribatzeko balio dute, ez pertsonak. Dena den, Mirandek bere garaian oso gogor kritikatu zituen egon bazeuden propietate horiek, herri euskaldunaren desagerpenera eramango zuten dekadentziaren balioak zirela argudiatuz: are gehiago, euskaldunak irabazi nahi bazuen, txintxoa baino efikaza eta gogorra izan behar zela arerioarekin, esaten zuen Mirandek. Hori albo batera utziz, esan daiteke ustez herri oso batek zituen propietate horiek (guztiz egia ez dena), abertzaletasunaren historia modernoan ETAk apurtu zituela, erresistitzen zen herri bat izatetik etsaiari hortzak erakutsi eta haren proiektua orain kinka larrian jartzerainoko bideari ekin zionean. Bada, euskaldun fededun identitate esentzialista hori askok predikatu izan dute, beste balio batzuk besarkatzen zituzten euskaldunak (iraultzaileak, indarkeria bitarteko gisa zerabiltenak) identitate horretatik kanpo uzteko (hau da, esos no son vascos, son alimaas). Esaterako, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak esaten zuen bezala: el nacionalismo democrtico es algo de mucha historia y desde aquella poca, casi 113 aos, jams ha empuado un arma o recurrido a la violencia para defender sus ideas. Euskaldun jatorra historia eta balio horietan sartzen dena da. Suposatzen dugu, hortaz, Eusko Jaurlaritzak sortutako euzko gudarostekoak ez direla Ibarretxeren eskema horretan sartuko. Izan ere, Kandido Saseta komandante eta enparauak ezkerreko mugimendu abertzaleek errebindikatu dituzte, nazionalismo esentzialista kontserbadore horrek baino gehiago. Aurrekoak ukatzen duen identitate horren barnean, ordea, diskurtso esentzialista bat garatu da. Berriz ere, errealitateak galdatu duen zerbait izan dela esan daiteke. Hau da, euskalduna boterearen kontrakoa dela, txikiaren aldekoa, politikarien aurkakoa, handiaren kontrakoa, eta abar, gure historiak erantsi dizkigun balioak dira hauek, ez ordea guk esentzialki dauzkagunak. Mark Legassek 1985ean KAS ala hil! artikuluan (Txalapartak berrargitaratuko duena laster beste idatzi batzuekin batera) oso ondo adierazten du euskaldunak boterearen kontrako akrata nola bihurtu diren urteen poderioz: Estatuko aparailuen aurkako mendez mendeko borroka horretan sortuko da makurrezin eta zapalezin den euskal anarkismoa. Erakunde estatalak oro isekatu, iruzurtu eta kontraerasotu egitearen indarrez, euskalduna benetako akrata, hots, agintarientzat, boterearentzat, inolako errespetu gabeko `arke', `kratos' bihurtuko da. Ez bedi gaizki ulertu, Legasserengan ez dago esentzialismorik: esentzialismoa Legassek esandakoak esentzializatzea eta proiektu politiko zilegi bakartzat kontsideratzea litzateke, hau da; euskaldunak berez eta testuinguru guztietan edozein botere formaren kontrakoak garela (eta izan behar garela) ondorioztatzea.

62

| 63

Zein da arazoa? Arazoa da kontraboterearen diskurtsoa botere forma ororen kontrako diskurtso eta ekinarekin batera egon dela nahastuta azken 50 urteetan. Iaki Sotok ongi azaldu du hau duela gutxi orrialde hauetan, esan duenean, ezarritako boterearen kontrako postura berbera dutela kontrabotereak eta antibotereak. Hala ere, ongi azpimarratu du kontrabotereak boterean ikuspegi instrumentala duela, ez esentzialista edo absolutua, baizik eta bere helburu estrategikoei erlatiboa. Izan ere, politikaren bi kontzepzio daude; batetik, boterea hartu eta mantendu/erreproduzitu nahi dutenena, boterea bere baitan helburu gisa dutenak (PNV, adibidez); eta bestetik, boterea helburu duena botere hori estatuari eta instituzioei kendu eta herritarrengana eramateko, hala nola botere horri alternatiba integral bat planteatzeko (Bildu eta Amaiur). Azken hau litzateke kontraboterearen logika. Ez dugu Lenin literalki ulertuko hemen, baina merezi du botere dualari buruz egin zituen hausnarketak ekartzea. 1917ko otsaileko iraultzan, Soviet-en eta gobernu probisional errusiarraren arteko borroka bere krudeltasun osoan zegoen, boterearen legitimitatea zeinek lortuko. Horrela irakurtzen diogu: La ms notable caracterstica de nuestra revolucin es un poder dual. (...) Qu es este poder dual? Junto al Gobierno Provisional -el gobierno de la burguesa-, otro gobierno se ha erigido, hasta ahora dbil e incipiente, pero indudablemente un gobierno que realmente existe y est creciendo -los Soviets de Diputados de Obreros y Soldados. (...) Cul es la naturaleza poltica de este gobierno? (...) [es] un poder directamente basado en la toma revolucionaria, en la directa iniciativa del pueblo desde abajo, y no en una ley promulgada por un poder estatal centralizado. Es una clase de poder totalmente diferente de la que existe generalmente en las repblicas democrtico-burguesas parlamentarias.... Botere mota honetan, la fuente de poder no es una ley previamente discutida y promulgada por el parlamento, sino la iniciativa directa del pueblo desde abajo, en sus reas locales -`toma' directa, para usar la expresin actual (Pravda 28. zenb. 1917). Herriak, hortaz, Estatuari eta bere aparatuei boterea kendu eta boterea bera hartu egiten du, laburbilduz (baina ez boterearen logika bera erreproduzitzeko). Hau da, boterea auzo batzarrek, herriek, udalek (udalen nazio erakundea osatuz, Udalbiltza), eta abarrek hartu behar dute. Problema da, ordea, kontraboterea egiteko, boterea behar dela. Eta boterea hartzeko, lehenik eta behin, prezio batzuk pagatzeko prest egon behar da. Boterea hartzearekin ez dut esan nahi instituzioetan parte hartzea bakarrik (baina hori ere bai): are gehiago, Europaren barruan Estatua lortzea. Zentzu horretan barruan nolabait txertatua dugun antiboterearen diskurtso esentzialista (askatasuna estatu gabe eta goitik behera sozialista, edo ezer ez) independentziara bidean galga bat da. Baina subjektu independentistak bilatzen duena kontraboterea bada, ez boterearen kontrako diskurtso absolutu batean geratzea, hortik abiatu beharko du. Hori dela eta, kontuan hartu behar du joko arauak jarrita daudela. Eta argi dagoenez, araurik gabe, ez dago jolasik. Nork jartzen ditu arauak? Europak. Nola sortu estaturik gabeko nazio aske bat askatasun formal eta materiala Estatu batek eta Europak

63

| 64

(bere baldintzekin) ematen baldin badute? Zalantzarik ez, nik, jende askok bezala, suposatzen dut, estatu gabeko mundu batekin amesten dugula; armadarik gabekoa, fronterarik gabekoa, eta abar. Baina ametsak eta errealitatea bereizten jakin egin behar da. Horrek ez du esan nahi ametsak bide bazterrean utzi behar direnik: ametsak errealitatea aldatzeko erregai izan behar dira. Baina testuinguru soziopolitikoa zein den argi izan behar da. Horregatik, Arnaldo Otegik esan zuen bezala, la izquierda abertzale no naci para resistir, ni tan siquiera para responder: nacimos para ganar, y vamos a ganar. Eta irabazteak, zentzu horretan, esan nahi du botere objektiboa eskuratzea, bere bertute eta gabezia guztiekin. Alegia, Benito Lertxundik Deiako elkarrizketa batean duela gutxi esan duen bezala, quiero un Pas Vasco, una Euskal Herria, como todos los dems pases del mundo. Hau da, euskal Estatu bat Europaren barruan, edo Imanol Galparsorok esan bezala, Estatu europar bat Euskal Herrian, horrek adierazten duen guztiarekin.

64

| 65

Askatasunaren paradoxak (Gara. 2011-12-11) Friedrich Nietzsche Prusian jaiotako alemaniarra (Rcken, 1844-1900) dugu XIX. mende bukaeran europar kulturari errepaso eta kritika zorrotzak egin zizkion pentsalaririk nabarmenetarikoa. Gure testuinguruan, urte dezente batzuk beranduago, Jon Mirandek Euskal Herriari aplikatu zizkion Nietzschek europar kulturari egindako kritikak eta isekak, Euskal Herria kristautasun moralaren pipiak jandako dekadentzian zegoela adieraziz. Nietzschek orokorrean mendebaldeko kulturari, eta zehazkiago, kultura kristau eta alemaniarrari egin zizkion egokitzapenak ziren Miranderen kritikak. Nietzscheren ikuspegia argia zen: Europaren morala artaldearen morala da. Zein da moral horren ezaugarri behinena? Ella dice con obstinacin e inflexibilidad: yo soy la moral misma, y no hay ninguna otra moral (Ms all del bien y del mal. 145. orrialdea). Moral hori ikusgarri egin duten espresio argienak instituzio politiko eta sozialak dira: hain zuzen, mugimendu demokratikoa, mugimendu kristauaren herentzia dena (sozialismoa eta anarkismoa bezala). Mugimendu demokratikoak zoriontasuna bilatzen du gizakiarentzat, deskantsuaren zoriontasuna, asebetetasunaren zoriontasuna, batasun finalaren zoriontasuna (historia bukatu da, klaseen arteko gatazkarik ez dago, guztiok berdinak gara). Hau da, kristau hizkuntzan esateko, el sbado de los sbados (142). Kritika guzti horien harira, Nietzsche ondorio gogor eta argi batera heldu zen: demokraziak gizakiaren dekadentzia dakar, gizakiaren espresio artistiko gorenen (musika, artea, filosofia, zientzia) erdikoikeria eta bukaera. Demokraziak ekartzen duena da, hain zuzen, izpirituaren tentsioa desagertzea. Eta alderantziz, antitesiak eta gerrak bizitzaren estimulu eta xarma dira, eta haiek gabe izpirituak tentsioa eta sormena galtzen ditu. Hau da Nietzscherentzat gizakiaren dilemetako bat (beretzat hor dilemarik ez luke egon behar, noski): zoriontasuna (justizia eta askatasuna) versus handitasun estetikoa. Nietzscheri jarraitu dioten batzuek (Rortyk, sozialistek eta abarrek) lehena predikatu izan dute, gizakiaren instituzio eta sorkuntza guztiak zoriontasunera bideratuta egon behar direla (hura sustatzera) esanez. Aldiz, beste batzuek (elite kulturalek, eskrupulorik gabeko zientifikoek, eta abarrek) kolektiboen eta indibiduoen zoriontasunaren gainetik jarri izan dute giza sorkuntzaren handitasuna: gizakiak prest egon behar du zoriontasunaren prezioa ordaintzeko sormen eta Kultura handiaren mesedetan. Kontua hau da, hortaz: gerra eta tentsio gogorren garaietan Nietzschek Borgiarren (Miguel Angel, Tiziano, Bosco eta Da Vinciren mezenasak izan zirenak) eta Napoleonen garaiak jartzen ditu adibidetzat, giza izpirituaren sormena loratu eta garai guztietako arte eta musika espresio gorenak ematen dira. Ernazimendua gertakari handia da gizakiaren historian Nietzscheretzat: gizakia garai hartan heltzen da gailur artistikora. Aldiz, Nietzscheren ustez betiere, batetik Luteroren erreformaren, eta bestetik, 1789ko Frantziako iraultzaren ondoren, mendebaldeko dekadentziaren kausa den demokraziak gizakia mantsotu eta artaldeko ardi koxkorra bihurtzeko bidean jarri du. Tentsioak (gerrak, erreboltak, altxamenduak, borrokak) desagertzean, hortaz, en situaciones de mucha paz falta cada vez ms la ocasin y la necesidad de educar nuestro propio sentimiento para el rigor y la dureza.

65

| 66

Nietzschek guzti horretatik ateratzen duen ondorioetako bat askatasunaren paradoxa gogor bat da, esaldi honetan laburbiltzen dena: las instituciones liberales dejan de ser liberales tan pronto como han sido alcanzadas. (Crepsculo de los dolos. 123) Hau da, askatasuna ez dago borrokaren bukaeran lortu den emaitzan (eskubideetan), edo askatasun hori lortzen den bukaera puntuan; baizik eta alderantziz, hura lortzeko egin den bidean, egin dugun bidean kostatu izan zaigun sakrifizio guzti horretan datza askatasuna, hain zuzen. Askatasunaren paradoxa da instituzio demokratikoetan askatasuna erregulatzen denean, askatasuna gatibatu eta jendartean askatasun pasiboa sortzen dela; eta alderantziz, erregimen totalitario batean askatasuna guztiz debekatuta egoteagatik askatasun totala dagoela, askatasuna modu aktiboan eta erradikalean defendatzen eta praktikatzen baita. Gerra eta debeku garaian, Nietzscheri jarraituz, askatasuna bidean praktikatzen da, eta bide horretan imajinazioa eta sorkuntza bultzatu egiten dira, izpirituaren tentsioa gogortu eta gizakiak bere potentzialtasun guztia erakusten du. Orduan sortzen da Kultura (ez unibertsala, baizik eta Nietzscheren zentzuan). Las mismas instituciones, mientras se brega por ellas, producen muy otros efectos; entonces promueven, en efecto, poderosamente la libertad. Bien mirado, es la guerra la que produce estos efectos; la guerra librada por instituciones liberales, que como guerra perpeta los instintos antiliberales. Y la guerra educa para la libertad. (Crepsculo de los dolos. 121) Askatasun hori ez da goxoki bat, ikusten denez. Dena den, Nietzschek kultura handia eta demokrazia guztiz bereizten ditu. Biak batera ezin dira eman. Izan ere, para que haya arte, para que haya algn hacer y contemplar estticos, resulta indispensable una condicin fisiolgica indispensable: la embriaguez [izpiritu dionisiakoa] () la embriaguez de la fiesta, de la rivalidad, de la pieza de virtuosismo, de la victoria, de todo movimiento extremado Eta horixe da, hain zuzen, gure herrian gerra eta tentsio garaiek ekarri dutena, kulturaren berpizkundea: Gustatzen bazaigu eta ez bazaigu, ETA ez da ETA bakarrik. ETAren zikloa esan genezakeena egundoko aldagoitzar dramatikoa izan da gure historian, Euskal Herri zaharra politikoki nahiz kulturalki erroetaraino astindu eta eraldatu duena. Dena ez du ETAk egin, hainbat gauza momentuko ETAren aurka egin da zalantza gabe (), baina, kulturalki bederen, ezer gutxi uler daiteke Euskal Herriaren bilakaeran ETArekin etorririko berritasunak gabe. (Joxe Azurmendi. Txillardegiren ohorez: ETAren zikloa. Berria. 2011-11-19). Artea (Oteiza, Txillida), kultura eta musika (Ez dok hamairu, Rock Radical Vasco), filosofia (Txillardegi, Azurmendi, Jakin), askatasunaren aldeko borrokalari handienetarikoak (Argala, Etxebarrieta), eta abar, mugimendu kultural, politiko eta sozial handiak eferbeszentzia eta biolentzia zuzen eta estruktural oso gogorreko garaietan eman dira, ez dezagun ahantzi.

66

| 67

Orduan, tentsio baxuko garaietara bueltatuko garen honetan (ez demokraziara, ezta gutxiago ere), edo aspalditik bueltatuak garen honetan, mugimendu eta espresio kultural handiak itzali egiten dira, mantsotu, sorkuntza egon badagoen arren, ez baitira aurreko izpiritu indartsu berarekin jaiotzen. Hortaz, izpirituaren tentsioa, izpiritu demokratiko eta bakezalearen kontrakoa, behar beharrezkoagoa bihurtzen da testuinguru honetan, sorkuntzaren loratzea ez eteteko. Ezinekoa izango da loratze horri eustea Nietzschek kritikatzen zuen objektibismoaren pretentsioaren gaixotasunarekin jarraitzen bada: are gutxiago Max Weberrek deskribatu zigun jarrera mandarinean tematuz. Eskuak zikin, arimak narras eta lumak zorrotz, borroka dialektiko agonistikoen garaia izan beharko luke oraingoa (Nietzscheri jarraituz), ez lagunak egiteko garaia. Idatzi hau ez da gerraren apologia bat (gerratxoena, asko jota), errealitatearen analisi bat baizik. Eta analisi honek, gizakiaren kontraesan bat agerian utzi nahi du. Hori besterik ez. Hori egiteko, politikariak gezur bat eraikitzeko egiak esaten dituen bezala, nik egia bat eraikitzeko gezur batzuetaz (muturreko adibideez) baliatu behar izan naiz. Ez dadila aurrekoa gaizki ulertu, beraz.

67

| 68

Kolosala izan da (Gara. 2012-01-08) Atzo Euskal Herria kalera atera zen beste behin ere. Manifestazio isila izan bada (larunbat goizean ari naiz artikulua bukatzen) ez da izan bertaratu ginenok Marlaskaren autoa onartzen genuelako. Alderantziz baizik, probokazioetan jausi gabe, preso eta errefuxiatu politikoen eskubideen aldeko atxikimendu handieneko momentu bat egoki kudeatzea hobetsi zelako. Inportantea da ohartzea: atzoko manifestazioak erakusten duenez, preso politikoen etxeratzearen eta kaleratzearen eskaerak lehentasuna hartu du gatazkaren irtenbiderako eman beharreko pausoen artean. Pasea da ezker abertzaleak modu isolatuan presoen eta iheslarien giza eskubideen defentsa egiten zuen garaia. Funtsezko eskaera demokratiko hori sozializatzea lortu da. Bilbon militante zahar eta berriak elkartu ziren atzo, esperantza zahar eta berriak, iraganeko eta gaurko irribarreak, eta etorkizunekoak. Harrotasunez, guztion ardura orainean eta etorkizunean iltzatuta dagoen arren, iraganaz marraztu nahi diguten irudi faltsuari buruzko ardura ere nabari daiteke. Izan ere, gaur egun zein erraza den azken 50 urteotako karikatura bat egitea! Errazegia, legearen eta aparatu mediatiko guztien babesa atzean dugula. Euskal Herriaren azken 50 urteetako historia, ordea, minaren, porrotaren, heriotzaren, etsipenaren, gorrotoaren, ukoaren, zapalketaren eta amorruaren historia izan den bezala, ezin da ahaztu garaipenaren, elkartasunaren, superazio pertsonal eta kolektiboaren, bizitzaren, maitasunaren eta esperantzaren historia ere izan dela. Nolabait, herri baten norabidea markatu duen esperantza eta desesperantzaren balantzan mugitu den historia tragikoa izan da oinordekotzan jaso duguna. Joseba Sarrionandiak Kolosala izango da liburuan idatzi zuenez, ez genekien gerra hain makurra izango zenik, jende guztiaren etxera sartuko zenik, eskailerak igo, atea jo, eta barrura sartuko zela, eta atea jo gabe ere sartuko zela. Horrela hondatu ziren gure bizitza txikiak (134. orria). Gerra zibilean kokatutako eleberria izanik ere, azken 30 urteetan gertatutakoaren sentimendua azaltzeko ere balio du. Gatazkak gure bizitzak hondatu zituen arren, ezin ederrago ere bihurtu zituela ezin da ahaztu, ordea. Eta ezin da historia luze eta korapilatsu honen aldaera guztiak kontuan hartu gabe karikatura interesatu bat marraztu, orain horretan tematuta diruditen batzuek bezala. Ezin da historia luze eta korapilatsu horren interpretaziorik egin aurretik historia bera ukatu egiten badugu. Historia gauza askok osatzen dute. Karl Popperrek esaten zuen (Gizarte irekia eta haren etsaiak. Klasikoak) historia interpretatzen dugunean, beti botere politikoaren historia idazten dugula, eta botere politikoaren historia nazioarteko krimenen eta masa erailketen historia besterik ez dela; baina historia ez dela bakarrik botere politikoarena, gizaki guztien minen eta bizitza partikularren bizipenen multzoak ere osatzen duela; alegia, gure historia bertoko eragile guztien borroken, minen eta esperantzen historia dela. Izan ere, zergatik da azken 50 urteetako historia ETAren historia? Eta zergatik ez, 50 urte hauetan ukatutako

68

| 69

eskubideen historia? Edo estatu erailketen eta torturen historia? Ez al da eskubideen ukazioen historia izan beste historiatxo guztiak (borroka armatua, erbestea, eta abar) baldintzatu eta sorrarazi dituena? Kontatu daitezkeen historia asko daude hemen, ahanzturan utzi ezin direnak. Eta iruditzen zait gizarte honek aurrera egingo badu (eta ez atzera, frankismoaren kanposantuko bakera, alegia), uste dut oraintxe bertan egin daitekeen galderarik zentzuzkoena hau dela: zerk ekarri gaitu hona? Zerk eraman du herri honetako sektore bat borroka armatua hautatzera? Zerk eraman du gobernu autonomikoa bertako gazteak torturatzera? Zerk eraman du espainiar gobernua gure herria ukatu, iraindu eta suntsitzeko nahira? (Eta abar) Batek kausa jartzen duen lekuan besteak ondorioa jartzen duela jakina da. Baina ongi baino hobeto dakigu 50 urteetako historia hau zergatik jaso dugun jakiteko, testuinguru sozial, politiko, moral eta kultural konkretu bat egon dela atzean, eta horrek ahalbidetu dituela hainbat gauza, inoren erantzukizuna zuritu nahi gabe. Hori ahaztu eta azken 50 urteetako gatazkaren erantzukizuna herri honen duintasunaren alde borrokatzeko altxatu zen sektore bati egoztea (hots, errua batzuek armak hartu izanari egoztea) sinplekeria onartezina da, gure historia osoa ukatzen duen sententzia, alegia. Kontuan hartu beharreko faktore gehiegi daude gatazkaren ondorio bat baino ez den borroka armatuari errua egozteko. Izan ere, errazegi ahaztu dute batzuek ETAren sorrera eta iraupena ahalbidetu zuena frankismotik demokraziara aldatu gabe pasatu ziren baldintza politiko, kultural eta sozialak izan direla. Eta hori behin eta berriz errepikatu behar da; kontrakoa mila aldiz errepikatuz egia bihurtzerik nahi ez badugu, Goebbelsek zioen bezala. Funtsezko galdera zera zen: zerk eraman du hainbat belaunalditako jendea bere familiarteko, lagunarteko, unibertsitateko bizitza atzean utzi eta armak hartzera? Ezin dugu ahaztu belaunaldiz belaunaldi osatutako kolektibo hori dela, hain zuzen, 50 urte hauetako lehenengo biktima. Atzo Bilbon batutako gehienek ondo baino hobeto dakite gure herriko historiaren ertz horrek zenbat sufrimendu, erabaki latz eta zama astun daraman gainean. Eta ondo baino hobeto dakite, baita ere, istorio pertsonal horiek ez direla delinkuentziaren edo zitalkeriaren ibilbideak; aitzitik, duintasunaren eta elkartasunarenak baizik. Baina ekibokatuaren ohitura eta ausardiarekin zin egin dezakegu: maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso (Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin. Sarrionandia. Kartzelako poemak). Noizbait Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan jardutea erabaki zuten guztien motibazio, historia, testuinguru, hautu eta bizitzak ere, hortaz, herri honetako historiaren zati garrantzitsu dira. Haiek ere badira Euskal Herriaren ukazioaren azken 50 urte hauetako biktimak. Egia da, gatazkaren aurrean konpromiso eta erabaki graduak egon izan dira beti. Errealitate gordina zera da, ordea, gehienek ezin izan zutela borroka bakar bat ere hautatu, gatazkak

69

| 70

berak hautatu du haiengatik. Gatazkak behartu zuen batzuek derrigorrez (inoiz ez da derrigorrez, noski, herri suizidioa ere posible zen, etxean geratuz) bide bat hartzera, bihotza gogortu eta haien familia atzean uztera, lagunak galtzera, heriotzari aurpegia ikustera, biolentziaren zama bizi guztirako barruan eramatera, eta abar. Erabaki eta jardun horren atzean, hortaz, ez dago etikaren kontrako erabakirik: aitzitik, jarrera etiko sendo bat dagoela iruditzen zait. Eta uste dut, gatazkaren inguruan bakoitzak egiten duen irakurketa bat edo bestea izan, pertsona horiek guztiek errespetu minimo bat merezi dutela, errespetu hori legeak debekatzen duela jakinda ere. Izan ere, polizia torturatzaileak, giza eskubide zibil eta politiko gehien ukatu dituzten errege, ministro, presidente eta epaileak dira demokraziaren heroiak, hori badakigu. Jakina da, gurean, leku guztietan lez, Gu ta gutarrak taldearen Metaforen gerratea kantak dioena: sarri fikzio konpartitu bat da errealitatea, baina gutxitan aipatzen dugu metaforen gerratea/ Berben jabe izatea da arma fulminantea. Eta berben jabe denak izendatzen ditu haren heroiak, eta lurperatu haren gaizkileak. Baina Euskal Herria bere berben jabe da aspalditik. Atzo Bilbon bildu zirenak zein kartzeletan edota erbestean daudenak, herriak, ongiegi dakite ez dagoela marrazkietako heroi eta gaizkilerik. Ongi dakite, baita ere, askatasun, bake eta justiziarako bidean garrantzitsua izango dela preso eta erbesteratu politikoen ekarpena: horregatik da ezinbestekoa haiek denak ahal bezain laster etxean izatea.

70

| 71

Elkarbizitza al da helburua? (Gara. 2012-02-12) Azken hamarkadan Euskal Herrian ideologia humanista jakin bat gailendu dela esan daiteke, ezkerreko hainbat alderdi politiko zein eragile sozialetatik hasi, zentrotik pasatu, eta eskumara doan espektro soziologiko guztia zipriztindu duena. Zenbat aldiz entzun behar izaten dugun egunero, batzuk harrotasunez aldarrikatzen: lehenik eta behin demokratak gara!. Lehenik demokratak, frankismoan ere gauza guztien gainetik demokrata izan behar zen moduan. Badakigu, ordea, lehen bezala orain, ze demokraziaren demokratak diren hori esaten duten guztiak. Dena den, kontua hau da: ideologia humanista neoliberal hau bizitza politikoan ideologia hegemoniko bihurtu da. Zer da hegemonia? Antonio Gramsci sardiniarrak formulatutako kontzeptu horrek marxismo klasikoaren ideia esentzialista batekin apurtzen zuen, hain zuzen, subjektua a priori, kulturaz, hizkuntzaz eta abarrez kanpokoa dela zioen ideiarekin. Hori kontuan hartuz, operazio hegemonikoak zera adierazten du: esanahi partikular batek esanahi unibertsal baten lekua betetzen du (adibidez, espainiar gizartearen gehiengo batentzat, bakeak kontzeptu unibertsal eta hutsa ETAren biolentzia eza gauza partikular bat, hortaz adierazten du). Hegemonia, beraz, kontzeptu edo gai unibertsalen inguruan esanahi partikular bat finkatzen duen prozesua da, indar sozial batek lidergo politiko, intelektual eta moralaren bidez lortu dezakeena, Gramsciren aburuz. Behin indar sozial baten diskurtso eta praktika politiko bat hegemoniko bihurtzen denean, haren balio eta ikuskerak garai historiko oso baterako geratzen direla pentsatzen zuen sardiniarrak. Hori da ideologia honek lortu duena, bere balio etiko eta politikoak hegemoniko bihurtzea. Ze balio txertatu ditu? Lehenik eta behin, gatazka honetan helburu nagusitzat elkarbizitza eta berradiskidetzea predikatzen du, guztientzako inperatibo moral eta lege gisa ezarri nahi dutena: konflikto politikorik gabeko bake demokratiko santua, alegia. (Orain berradiskidetzean adituak [?!] ere ugaldu zaizkigu txanpinoiak bezala, alajaina!). Elkarbizitza balio eta helburu gorena izanik (zapalkuntzak eta injustiziak elkarbizitzaren azpitik dauden kontuak dira, beraz, elkar-bizi gaitezen zapalkuntza nazional, linguistiko, sozial egoeran), ideologia hori ezinbestean eskumako eta neoliberal bihurtzen da. Izan ere, alde batetik espazio publikoa, eta bestetik, kapitalismoa zein edozein kolektiboren zapalketa harmonizatzea du xede, bake soziala lortzeko helburuarekin. Azken finean, kapitalismoaren eta demokraziaren erreforma etikoa baino ez du bilatzen. Izan ere, balio demokratiko abstraktuak gero eta dogmatikoago predikatzearen bidez edota konpetentzia estatalak areagotuz, baita ere, humanismo honek ulertarazi nahi du kapitalismoaren zein demokraziaren efektu errepresibo eta kriminalak ez direla haien faktore estrukturalen ondorio, baizik eta etikoki hobetzea posible den sistema baten akzidenteak. Horrela, esaterako, ez bakarrik kapitalismoaren aurrean, are gure gatazka politikoan dagoen korapilo

71

| 72

politikoari begira, giza eskubideen diskurtso absolutu eta biolento bat egituratzen du, gatazka bera sortzea ahalbidetu duten baldintza sozial, moral eta politikoak haren diskurtsotik at utziz. Giza eskubideak absolutu etikotzat predikatuz, norbanakoa eskubide naturalen jabe eta gizartearen aurretiko subjektu gisa imajinatzen du; hau da, gizabanakoak beren botere erlazio eta erlazio sozialetatik, eta haien hizkuntza, kultura eta ekintza soziala posible egiten duten praktika guztietatik aske imajinatzen ditu, faktore guzti horietatik abstraituz (horregatik, hain zuzen, anti-marxista). Azken finean, Chantal Mouffek The democratic paradox liburuan esaten duen bezala, ikuskera razionalista horietan baztertu egiten da, hain zuzen, subjektu demokratiko baten existentziaren baldintzak zeintzuk diren definitzeko auzia. Eta are gehiago esan daiteke, giza duintasunaren eta giza eskubideen predikamendu absolutuak (giza eskubideak dira irizpide etiko nagusi eta eztabaidaezinak, Lokarri erakundearen printzipioetako bat) gizartean eraiki eta irabazi gabe dauden irizpide batzuk izanik, ez poliziak, ez Estatuak, ez Jaurlaritzak, ez Elizak, ezta inork ere konplitzen/bermatzen ez dituenez, de facto, disidentzia demokraziaren jokoan sartzeko estrategia besterik ez dira. Humanismo horrek, errealitate politiko eta soziala edozein delarik ere, eskubideen defentsa absolutua predikatzen du, giza eskubide zibil eta kolektiboen alde borrokatu eta gizartean praktikan (eta ez teoria manikeo batean) absolutu egiten saiatu direnen kontra, paradoxikoa dirudien arren. Ideologia hau disidentziaren ahotsa isiltzeko instrumentu bilakatzen da, hortaz. Humanismo honen etikak bi aurpegi garrantzitsu ditu. Batetik, diferentziaren edo bestea-ren etika du oinarrian. Bestearen (beltza, homosexuala, musulmana, moroa, ijitoa, abertzale erradikala) errespetua eta onarpena predikatzeko, Bat-a (zuria, heterosexuala, euskaldun demokrata balore humanista mendebaldarrak dituena) aurresuposatzen du. Bat hori abiapuntutzat hartu eta bere propietate moralekin bat datorren Bestea errespetatzen du, ez besterik. Adibidez, herri honetako etorkinak ez dira egokiro diferenteak integratuak ez diren bitartean; hau da, haien diferentzia ezabatu behar dute lehenik (Badiou, A. Etika. Besatari. 1996), berdinberdin ezker abertzaleko radikalak, balio demokratikoetara etorri behar dira onartu ditzagun, eta abar. Horrela, ustezko diferentziaren errespetua predikatzen duen multikulturalismo hori zapaltzaile eta kasik arrazista bihurtzen da. Alain Badiouk Etika liburuan dioen bezala, betiko tolerantzia zaharra, [] Beste ospetsu hori ez da aurkezgarria, ez baldin bada beste on bat; hots, nor gure berdina baino hobeto? Diferentzien errespetua, bai horixe! Baina arretaz: diferentea demokrata-parlamentarioa, merkatu-ekonomiaren aldekoa, iritzi askatasunaren euskarria, feminista, ekologista baldin bada. Horrela ere esan daiteke, nik diferentziak errespetatzen ditut, diferentea den horrek zehazki aipatu diferentziok nik bezala errespetatzen dituen neurrian.

72

| 73

Bestetik, humanismo honen etikaren beste aurpegi bat ilustrazioko etika kantiarra da: behin eta berriz esaten digu gizakia helburu gisa tratatu behar dela, eta ez bitarteko gisa. Gizakia helburutzat tratatu beharra ondo dago arrazoi ilustratuan, arrazoi puru eta garbi baten baitan: praktikan, ordea, de facto, gizakia bitarteko gisa tratatzen da beti, besteak beste, lanaldiari prezio bat jartzen zaionean. Hortaz, berriz ere abstraktua den etika honen erabilpenak helburu politiko zehatz bat du: humanismoaren diskurtso guzti honetan integratuta ez dagoena indarrez sartzea, zapalkuntza eta gizakiaren kondizionamendu konkretuak kontuan hartzen ez dituen etika abstraktu honekin. Kontuz! Humanismo hau kritikatuz gero, arin erantzungo digute, antihumanismoaren gorazarrea egiten gabiltzala. Izan ere, zer da hau baino logikoagoa: humanismoa ukatzen duenari basakeriaren baieztapena besterik ez zaiola geratzen esatea? zioen Heideggerrek ironikoki Gutuna humanismoari buruz (Klasikoak, 2004) idatzian. Falazia horren gainetik, ezkerrari ere kutsatu zaion humanismo biolento eta hegemoniko honi aurre egiteko ordua heldu dela dirudi; bestelako ikuspegiak zabaltzeko ordua. Althuserrek esaten omen zuen, teorikoki antihumanistak eta praktikan humanistak izan behar genukeela: ez da ideia txarra. Hortaz, ez da nahikoa ideologia honen predikatzaileen kontra haren kontraesanak azpimarratzen ibiltzea (boterean ez dagoen humanistak diskurtso berarekin lurperatzen baikaitu, hark ez daukalako kontraesanik, bai ordea boterea hartu berri duenak); aitzitik, alde batetik, diskurtso horren erraiak biluztu behar dira, eta bestetik, gure balioez bete bakea, demokrazia, giza duintasuna eta askatasuna bezalako kontzeptu hutsak. Herri borroka eta borroka instituzionala kamuts izango baitira borroka ideologiko honi adarretatik heltzen ez badiogu.

73

| 74

500 urte estrategiarik gabe (Gara. 2012-03-11) Independentzia, instituzioetatik ala instituzioetatik kanpo? galderaren bueltan, Joseba Ariznabarreta eta Pako Aristi 500 urte estrategiarik gabe premisan oinarrituta hainbat hitzaldi eman dituzte azken aldian, independentziarako estrategiarik ez dagoela esanez, eta egungo estrategia guztiak akasdunak eta alferrikakoak direla azpimarratzen. Aristi eta Ariznabarretaren kritiken funtsa bi ardatzetan laburtu daitezke. Batetik, ezker abertzalearen estrategia berria gauzak eskatzean datzala diote, arerioa konbentzitzean. Premisa horretatik tiraka haien kritika argia da: estatuari ez zaio ezer eskatu behar, beharrarazi baizik. Kritika honek nabarmen nahasten ditu, nire ustez, erretorika politikoa eta estrategia politikoa. Politikaren joko erretorikoaren atzean estrategia politikoa dago, hain zuzen, hitzetatik harago estatua beharrarazi nahi duena euskal afera soluziobidean jartzera (ikusi besterik ez dago, iragan 50 urteetako borroka azken premisa hori gezurtatzeko). Hemen inork ez baitu estatuaren borondatean sinisten. Horregatik Aieteko deklarazioa, aldebakarreko erabakiak Horrelako tresna efikaz gehiago eta hobeak sortzean datza kontua, Estatuari begiratuz baino, euskal herritarrei so eginez. Eta bigarren kritika, independentziara bidean erakundeen parte hartzea aldez aurretiko porrot bat dela litzateke (paradoxa ederra, bide batez, 25 urtez ezker abertzaleari instituzioetan egon ez izana kritikatu zaionean, orain kontrakoagatik kritikatzea). Erantzuna erraza da: nola eraiki gure instituzio propioak, Udalbiltza esaterako, Espainiaren menpe dauden udaletxeetan egoterik ere ez bada? Nola eraiki, esaterako, Euskal Unibertsitatea (Aristik ideien lizeo bat proposatu du), gure dirua den diru publikoaren laguntzarik gabe, instituzio espaolek jaurlaritzak, diputazioek- ematen badute? Kritika horiek, beste ezeren aurretik zera uzten dute agerian: Euskal Herria krisian dago. Abertzaletasuna eta bere mugimendu politiko nagusia ere bai. Krisia, ordea, bere zentzu filosofiko positiboan ulertu behar da, abagune gisa. A priori, ez da ezer negatiboa. Orain eta hemen, beste ezeren aurretik orain arteko paradigma politiko, moral eta sozialaren nolabaiteko bukaera adierazten du, eta paradigma berri baterako posibilitateak irekitzen ditu. Ideologikoki, abertzaletasuna proiektu politiko eta sozial gisa krisian dago, abagunean: alde batetik, artikulatu gabe dauka oraindik gehiengo abertzale eta ezkertiar zabal berriarentzako independentismo koherente bat, motibazio politiko guztiak (historikoak, linguistikoak, ekonomikoak, feministak, ekologikoak) barnebilduko dituena; eta bestetik, horrekin guztiz lotuta, abagune berriari erantzungo dion artikulazio ideologiko zein praxi politiko bat ere definitzeke dauka, eraldaketa sozialari dagokionez. Krisi horrek ondoren praktika politikoari eragiten dio. Krisian gaude, bai, baina 50 urtetako kapital ideologiko eta praktiko izugarria dago aurretik ditugun erronkei aurre egiteko, haize berriak jaso zein zaharrak egokitzeko.

74

| 75

Ideologikoki (1), hortaz, bi abaguneren aurrean gaude: independentismo berri baten eta Euskal Herrirako sozialismo berri baten formulazioaren beharrean, hurrenez hurren. Urteak daramatzagu, independentismoa antolatuko duen diskurtso oso eta koherente bat eratu nahian, eta oraingoz, saiakera guztiak partzialak izan dira: historizismo nafarra, nazionalismo linguistikoa Ez batak ez bestek ez du lortu herri honek behar duen guztiontzako artikulazio bat ematea (baina esan behar da ere bidea zabaldu dutela), motibazio edo borroka partikular bat hartu eta bere gain hartu nahi izan baitute diskurtso independentista eratzeko ardura osoa. Horrek ez du zentzurik gehiago; efikaza ez izateaz gain, denbora galtze nabarmena da. Artikulazio politiko batez ari garen heinean, motibazio politiko guztiak bilduko lituzkeen formulazio bat behar dugu, hain zuzen, motibazio bat edo beste aldez aurretik eta a priori besteen gainetik jarriko ez duena. Izan ere, independentismoa beste ezeren gainetik proiektu politiko bat denez, asmo politikoak edo nahiak determinatzen du maila formal batean; gero, maila materialean, objektuak, zernahiak. Independentismoa mugimendu zabala izanik, motiboen unibertsoa infinitua dauka. Hortaz, helburuan koherentea eta bateratua (independentzia), eta motibazioan anitza izan beharko luke. Independentziak, beraz, helburu politikoa den horrek (estrategikoa dena, nahi bada, sozialismoa lortzeko), motibazio politiko guztiak artikulatu behar ditu. Teorian (a), hortaz, independentzia da artikulatzailea, eta motibazioak dira artikulatuak. Praktikan (b), herri batek garai bakoitzean erabakitzen du zein motibaziok hartu behar duen estrategikoki lehentasuna eta zein bigarren planoan utzi. Horrek nahitaez dakar estratetikoki praktikan erabakitzea zer diskurtso indartu behar den, aldian aldikoa. Baina eguneroko praktika horri ezinbestekoa zaio gaur egun urgentziaz, diskurtso politiko koherente eta egituratu batez janztea. Diskurtso independentista koherente baten beharra estuki lotuta dago sozialismoaren birformulazioaren beharrarekin. Independentismoa, antagonismo politiko batean oinarrituz artikulatzen bada (hura nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean), sozialismoarekin berdin eratzen da, antagonismo politiko batekin: proiektu sozial jakin bat nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean. Sozialismo edo proiektu sozial hori Euskal Herrian modu zehatz batean definitzea litzateke kontua. Hau da, XXI. mendeko Euskal Herrirako sozialismoa esaten dugunean, zehazki zer proiektu ekonomiko, ekologiko eta sozial eta abar konkretu defendatzen ari garen jakitea, eta horrekin batera, proiektu horrek Europaren etorkizuna (gure testuingurua) nola imajinatzen duen pentsatzea. Praktika politikoan (2), hortaz, aurreko definizio ideologiko eza islatu egiten da. Hori dela eta, kontraesanak azaleratu egiten dira. Izan ere, praktika sozio-politikoan bi aukera daude: dauzkagun instituzioetatik lan egitea, independentziara eta aldaketa sozialera bidean; edo mugimendu sozialetatik ekitea. Idealena, ordea, biak osagarriak izatea eta biei ekitea litzateke, dudarik gabe. Izan ere, mugimendu eta borroka sozialak bakarrik kamuts dira, zeren eta arazo bakar baten kontrako mugimenduak dira, eta, hortaz, dimentsio unibertsala falta zaie, hau da: ez dira harremantzen osotasun sozialarekin (Slavoj iek. Repetir Lenin). Eta alderantziz, instituzioetatik egindako lan hutsa ere kamuts da, borroka sozialekin uztartu gabe egiten bada. Biak uztartzen asmatzea da kontua.

75

| 76

Kezka horietatik ateratzen den galdera garrantzitsuena hau da: zer egin? Jakinda ekitea politikoaren lana dela, intelektualaren papera, hain zuzen, zer egin? pentsatzeko ideiak ematea litzateke (eta ez zer egin behar den predikatzea). Intelektualaren papera eguneroko bizitzako parte hartze aktiboan, eraikitzaile bezala, organizatzaile bezala, limurtzaile permanente bezala, eta ez bakarrik oradore soil gisa ulertu behar da, Gramscik zioenez. Hau da, ez predikadorea, baizik eta ideia-emailea: esku artean ditugun afera ideologikoei tresna berriak eman eta estrategia berri baterako ideia berriak pentsarazle izatea, alegia. Denok baikoaz helburu beraren bila, baina ditugun baldintzetatik partitu behar dugu. Egungo baldintzetatik partitu ezean, bizantinismo eskolastikoan erortzen gara. Izan ere, dauzkagun baldintza politikoak dauzkagu, eta ez izatea gustatuko litzaizkigukeenak. Eta daukaguna eta izatea gustatuko litzaigukeena nahasten ditugula iruditzen zait. (Joxe Azurmendik esaten zuen bezala, ikasleei beti esaten diet, errealitatea bera eztabaidatu edo ukatzen duen filosofoak hanka sartzen duela. Errealitatea den bezala hartu eta irakurketak egin beharko lituzke, baina errealitatean oinarrituz. Errealitatea interpretatu baino lehen aukerak egiteko joera handia dugu, errealitatea bera ukatzeko eta desegiteko. Lehenengo ukatu egiten dugu eta gero interpretatu. Nik uste dut esan behar dugula: hor dago, ezer ez dago kausa gabe, zer egiten dugu orain.). Estrategia zuzenarekin eman arte, pentsatu, pentsatu eta pentsatu, eta ekin, ekin eta ekin ibili beharko dugu. Agian oraindik ez dugu guztiz asmatu, baina inork ez dezala pentsa saiatzen jarraituko ez dugunik. Bitartean, Jose Mari Sagardui, Gatzak emandako gomendioa ona iruditzen zait: Kartzelan pazientzia izaten ikasten da pazientzia bertute iraultzailea da.

76

| 77

Joxe Manuel Odriozolari erantzunez (Berria. 2012-03-17) Badirudi urteak aurrera joan eta abertzaletasunaren diskurtso berri bat artikulatzeko saiakera berria hasi zenetik behin eta berriz eztabaida berdinetan kateatzen ari garela. Dj vu sentsazio etengabea. Izan ere, martxoaren 11n Gara egunkarian 500 urte estrategiarik gabe artikulua plazaratu nuen, eta Joxe Manuel Odriozolak, lau egun beranduago, Nazionalismo linguistikoa izeneko artikulu batean nireari erantzun dio (hortaz, lerro hauekin jarraitu aurretik bi artikuluak irakurtzea gomendatzen dut). Hortik aipatutako sentsazioa. Ez naiz luzatuko, mamira joango naiz zuzenean. Odriozolak dio: Olariagak benetan sinesten ote du nazionalismo orekatu eta idealean? Elementu guztiak, euskal hizkuntza eta kultura barne, modu osagarrian eta aberasgarrian artikulatuko dituen nazionalismo batean? Erantzuna nire artikuluan bertan aurkitu daiteke: Independentziak, beraz, helburu politikoa den horrek (estrategikoa dena, nahi bada, sozialismoa lortzeko), motibazio politiko guztiak artikulatu behar ditu. Teorian (a), hortaz, independentzia da artikulatzailea, eta motibazioak dira artikulatuak. Hau da, (1) teorian motibazio guztien artikulatzaile izango den independentismo bat eratu behar dela diot. Zergatik? Odriozolak berak ematen du erantzuna artikuluan: Guk dakigula, klase-arazoa lehenesten duenak nazionalismo soziala eta ekonomikoa aldezten du oroz gain. Genero-arazoa hobesten duen feminismoak emakumearen estatusa irauli nahi du bereziki. Lurralde-nazionalismoa lehenesten duenak beste ezeren aurretik nazioaren espazio geografikoa du xede. Historian oinarritutako nazionalismoak, gurean, nazio modernoaren aurrekari zuzena izan zen Nafarroako Erresuma du erreferentzia nagusia egungo egoera nazionala ulertzeko eta lantzeko. Nazionalismo linguistikoa aldezten dugunok euskararen herria dugu gure jardunaren erreferentzia nagusia, ez ordezkapenak eta asimilazioak larrututako egungo Euskal Herria. Hortaz, ikus daiteke motiboen unibertso oso zabala dela abertzaletasuna. Eta, beraz, independentziarako motibazio guzti horiek teoria batean batzea litzateke eraginkorrena mugimendu politiko horrentzat, bere helburu politikoari begira. Zergatik da beharrezkoa teoria hori artikulatzea? Artikuluan bertan ematen nuen erantzuna: Independentismoa mugimendu zabala izanik, motiboen unibertsoa infinitua dauka. Hortaz, helburuan koherentea eta bateratua (independentzia), eta motibazioan anitza izan beharko luke. Hau da, Odriozolaren motibazioa eta Tafallako Fagorreko langile baten motibazioak berdinak ez direlako, besteak beste, behar da abertzaletasunaren motibazio diferenteak barnebilduko dituen teoria bat gorpuztea (adibide bat besterik ez da, ez bada egokia, beste bat topatu, aldatu eta kitto). Hortaz, Odriozolari ez diot arrazoia kentzen, teoria hori ideala da, teoria bat den heinean. Ados. Horregatik, ez dut ukatzen errealitatean gauzak oso bestelakoak direnik. Izan ere, teorian baino, (2) praktikan, artikuluan diodan bezala herri batek garai bakoitzean erabakitzen du zein motibaziok hartu behar duen estrategikoki lehentasuna eta zein bigarren planoan utzi. Horrek nahitaez dakar estrategikoki praktikan erabakitzea zer diskurtso indartu behar den,

77

| 78

aldian aldikoa. Baina eguneroko praktika horri ezinbestekoa zaio gaur egun urgentziaz, diskurtso politiko koherente eta egituratu batez janztea. Hau da, praktikan beti aldezten da motibazio jakin bat, gure gustukoa izan edo ez. Aurten, agerikoa denez, memoria historikoa (1512ko konkista, Gernikako bonbardaketaren urteurrena) da motibazio guztien gainetik indar gehien hartzen ari dena, horrekin batera nazionalismo historizistak hartu du pisu gehien (Katalunian, aldiz, nazionalismo ekonomikoak du indar handien orain). Hori estrategikoki (helburu politikoari begira) onuragarria den edo ez eztabaidatzea litzateke kontua. Hortaz, nik ez dut esaten ze motibazio izan behar den lehena, hori abertzaletasuna osatzen duen unibertsoak erabakitzen du egunez egun, borrokaz borroka. Noski, erabaki hori ez da kontsentsu baten bidez hartzen: borroka dialektiko gogor baten ondorio da, korronteen arteko borroka (Nabarralde, Lapiko Kritikoa, EHE, Gaindegia, Bilgune Feminista nahi duzuen guztiak jarri); oilar-borroka, nahi bada, gehienetan. Odriozolak euskararen alde egiten du gehienbat, historizistek memoriaren alde, ekologistek borroka ekologistaren alde, sozialistek klaseak deuseztearen alde, feministek parekidetasunaren alde, eta abar, logikoa denez. Badakigu praktikan ezinezkoa dela guztien alde modu bateratuan egitea, izan ere, praktikan beti aldezten da bat edo batzuk, eta ondorioz, beste batzuk bigarren plano batean uzten. Baina teorian, motibazio guztiak barnebildu ditzakeen artikulazio independentista bat egitea ez da ezinezkoa. 500 urte estrategiarik gabe artikuluan horixe besterik ez nuen esaten. Joxe Manuel Odriozolak, bere artikuluan, argi eta garbi utzi du beretzat lehen motibazioa (beste guztien gainetik dagoena eta baldintzatzen duena) zein den: euskara. Errespetu osoa merezi dit. Bere arrazoiak dauzka eta artikuluan ederki deskribatzen ditu motibazio hori garrantzitsuetariko egiten duten arrazoiak (eta noski, gehienbat konpartitzen ditut). Motibazioak, ordea, pertsonalak diren heinean, subjektiboak dira, eta, beraz, beste mila motibazio daude abertzaletasunaren baitan: horiek errespetatzen ere jakin behar dela iruditzen zait. Izan ere, a priori, zein da ba motibazio garrantzitsuena: langile borroka, borroka linguistikoa, memoria historikoaren aldekoa, borroka ekologista, feminista? Bakoitzak berearen alde egiten du. Nire artikuluko kritika zera zen: behingoagatik, abertzaletasunaren motibazioen unibertso zabal hori bilduko duen independentismoaren formulazio bat egiteko ordua heldu zaigula. Horixe da, eta besterik ez, artikuluan laburtuta esan nahi nuen guztia. Odriozola kontrakoan tematu arren, esan gabe doa Lapiko Kritikoa kolektiboaren motibazio garrantzitsuenetarikoa zein den praktikan. Teorian, ordea, beste motibazioak zilegitzat eta garrantzi berdinekotzat jotzen ditugunez, guztiak berdintasunean egongo diren formulazio baten alde egiten segituko dugu.

78

| 79

Espaa: inquisicin, condena y perdn (Gara. 2012-03-23) Burgos, 1 de abril de 1939. En el da de hoy, cautivo y desarmado el Ejrcito rojo, han alcanzado las tropas nacionales sus ltimos objetivos militares. La guerra ha terminado. El Generalsimo Franco. Siempre nos han contado que la Guerra Civil espaola acababa con ese breve parte de guerra. El espritu de la Cruzada, por el contrario, no acab ni empez ah. Podramos recordar lo que dijo el alcalde franquista Jos Mara de Areilza durante la toma de Bilbo: Que quede esto bien claro: Bilbao, conquistado por las armas. Nada de pactos y agradecimientos pstumos. Ley de guerra, dura, viril, inexorable. Ha habido, vaya que s ha habido, vencedores y vencidos! Ha triunfado la Espaa una, grande y libre (1937-07-08). Es decir, no basta con ganar poltica o militarmente, hay que ganar tambin en el terreno de la moral (de todas formas, la victoria militar es muy relativa, y no significa necesariamente la victoria poltica o moral). No bastan las cunetas, hace falta convertir las conciencias de los que quedan vivos.

Edad Media. Antes de expulsar a los moriscos Felipe II quiso convertirlos al cristianismo. Pero no vala con que estos se mostraran pblicamente como catlicos, y como nos recordaba Joxe Azurmendi, el rey espaol ofreci a los obispos una regla prctica y un baremo mnimo de prueba de cristiandad: que ser notoriamente buenos christianos se pruebe por actos positivos contra la secta de los moros (kondena publikoak, eta abar, exijitzen dira, hortaz!), [...] desviadose del algarauia y de los de su nacion, pues no vasta lo que prueban de que frequentan los sacramentos por questo puede ser lo agan por su conservacin (2009, Topasketak, anotaciones de Azurmendi). Es el propio filsofo zegamarra el que nos recuerda que, aun y todo, los moriscos fueron expulsados de la naciente Espaa.

79

| 80

2012. Mara Dolores de Cospedal: no basta con condenar lo que se haga en el futuro, sino que hay que condenar tambin lo que se hizo (2011-02-07). Aintzane Ezenarro: El MLNV no ha hecho un recorrido desde una perspectiva tica (2011-12-18). Iigo Urkullu: los abertzales van a hacer 30 aos despus lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas del juego (2011-02-07). Mocin del PP en varios ayuntamientos de Vascongadas: cualquier escenario que no suponga la disolucin incondicional de la banda y el rechazo a sus pretensiones polticas sera dar legitimidad a unos medios y fines antidemocrticos (2011). El mismo 2011 un intelectual paquistan, Tariq Ali, en una charla, reaccionaba sorprendido ante todas estas peticiones: a la izquierda abertzale se le dice: no puedes participar si pblicamente no denuncias tu pasado. Me recuerda a la conversin al cristianismo de los moros y los judos en la Edad Media. Qu tiene que ver esto con nuestro mundo de hoy? Vivimos en el siglo XXI?. La constante que se esconde detrs de todos estos ejemplos de la historia es la claudicacin de la poltica ante una tica concreta. Es el afn colonizador de la modernidad, del imperialismo y de la inquisicin espaolas: hay que controlarlo todo, desde las conductas hasta la conciencia. Un Estado, y un sistema, el espaol, en el que el papel que ha jugado la libertad ha sido nulo. Lo que mueve la poltica, o cuanto menos su retrica, son el bien y el mal morales. De este modo, conceptos tan cristianos como la culpa y la condena son el leit motiv de la poltica tambin en Euskal Herria. La Iglesia catlica se convierte en Estado y el Estado se convierte en Iglesia catlica. Ante esta crtica, Espaa, su intelligentsia y sus titiriteros pacifistas suelen agitar la bandera de la Ilustracin. Normalmente citan a Voltaire un poco y de pasada, y despus ponen a Kant como precursor de sus supuestas ideas ilustradas. En un texto clsico y archicitado por los intelectuales espaoles (sean estos progresistas o no), Respuesta a la pregunta qu es la Ilustracin?, que nunca han entendido ni quieren entender, el propio Kant subrayaba lo siguiente: para esa ilustracin slo se exige libertad y, por cierto, la ms inofensiva de todas las que llevan tal nombre, a saber, la libertad de hacer un uso pblico de la propia razn, en cualquier dominio. Pero oigo exclamar por doquier: no razones! El oficial dice: no razones, adistrate! El financista: no razones y paga! El pastor: no razones, ten fe! [] Por todos lados, pues, encontramos limitaciones de la libertad. Pero cul de ellas impide la ilustracin y cules, por el contrario, la fomentan? He aqu mi respuesta: el uso pblico de la razn siempre debe ser libre, y es el nico que puede producir la ilustracin de los hombres. De la misma manera se nos dice ahora: no razonis, condenad! No razonis, pedid perdn! En la Espaa ilustrada no hay ni ha habido muchas luces. Por eso, la defensa de la Ilustracin y sus ideales liberales se plasman en la Constitucin de 1812 y en la posterior revolucin antiilustrada y antiliberal par excellence, antifrancesa, religiosa y retrgrada que en realidad fue madre de la restauracin de valores feudales. Cuntas veces esa Espaa vanguardista y avanzada nos habr acusado a los abertzales de izquierdas de ser contrarios a todo progreso (TAV, infraestructuras, incineracin), retrasados, incivilizados, violentos en definitiva, de ser espaoles sin romanizar. Es ese mismo espritu, colonizador, catlico y conversor, el que gobierna hoy otra vez, si cabe con ms fuerza que nunca. Desde ese espritu se refieren al pasado y a la lucha armada

80

| 81

como pasado condenable, pasado que nunca deba haber ocurrido, etc., escondiendo detrs de esos slogans un poso religioso, una condena tico-religiosa implcita (la violencia est mal venga de donde venga: premisa bajo la cual tendramos que quemar todos los libros de Historia, rechazar los Derechos Humanos conseguidos mediante la violencia, etc. Quin condenara ahora la ejecucin de Luis XVI?). Ante este problema se plantean dos cuestiones fundamentales: 1) deben ir unidas la moral y la poltica? y 2) qu unin debe darse y con qu moral(es)? Parafraseando a Azurmendi, que analiza este tema en un trabajo publicado en Euskal Herria: errealitatea eta utopia (Elkar, 2011), podramos afirmar que, en principio, el ser humano, en cuanto tico y poltico, es uno, no dos: por lo tanto, de alguna manera, tica y poltica estn vinculadas. Pero como Max Weber critic, mezclar la moral con la justicia es una falsa moralizacin del problema. Su propuesta, al contrario, era basar la convivencia en una moral racional (poltica), y no dogmtica: esto es, no sobre la obediencia a principios absolutos, sino sobre la responsabilidad poltica. Sin embargo, aqu se nos impone una moral como condicin cvica. No una cualquiera, sino esa misma moral que encendi hogueras, sac a los moros a patadas y enterr las conciencias en cunetas, esa misma que es requisito indispensable para ser demcrata, y por ende, para poder participar en el circo democrtico. Se nos dice (solo a una parte), que ahora es tiempo de arrepentimiento y de perdn: nos lo dicen aquellos mismos que han condecorado a torturadores y liberado asesinos, esos mismos que han torturado y violado en comisaras a miles de vascos y vascas. Por lo tanto, aqu y ahora, el arrepentimiento y el perdn (algo que debera ser totalmente voluntario, no utilizado polticamente y sujeto a la conciencia de cada vctima), significan conversin y claudicacin. Si las condiciones de posibilidad de la poltica son una moral y una racionalidad concretas, y si se sigue sin aceptar que puede haber morales y racionalidades diferentes, seguiremos inmersos en la misma Espaa violenta, catlica, apostlica e inquisitorial de siempre, donde los nicos que cambian, paradjicamente, son los herejes: moros, judos, brujas, rojos, vascos, abertzales

81

| 82

Etikaren eta politikaren arteko harremanaz (Gara. 2012-04-08) Etika, grekozko ethos-etik datorren hitza da, eta ohitura esan nahi du. Morala, latineko mos-etik dator, eta esanahi bera dauka. Finean, gizartearen elkarbizitza (edo elkarbizitza eza) zimendatzen duten isilpeko premisen multzoa baino ez da morala edo etika. Zizeronek zioenez (De fato, I, 1): ohiturei erreferentzia egiten dienez, grekoek ethos deitzen duten filosofiaren alderdi horri guk ohituren filosofia deitzen diogu, baina latina aberastea komeni denez, morala deitu behar zaio. Moralaren esanahi horri jarraituz, hortaz, inmoral edo etikoki ez zuzentzat hartzen diren ekintza edo balio multzoak gizarte baten ohituren kontra egiten diren horiek lirateke. Moral-gabea den gizaki, balio zein ekintzarik ez da existitzen, beraz. Halaber, pertsonak moralak bagara ere, ez dago ekintza moralik, soilik ekintzen interpretazio morala baizik (Nietzsche), a priori ekintzek eta balioek moralik ez dutelako. Printzipioz, hortaz, ekintzak eta balioak ez, baina pertsona denak gara moralak, balioespen moralak egiteko gaitasuna dugun heinean: berdin da faxista, kanibala, enpresaria edo moja izan. Inmorala izateak, hortaz, ez du esan nahi moral gabekoa izatea, moral (ohitura) jakin baten kontrakoa izatea baizik. Orduan, zer egin daiteke, ez badago a priorizko irizpiderik (ez dagoenez) zer moral, balio, ohitura edo ekintza den egokiena zehazteko? Badirudi erlatibismoaren atzaparretan jausten garela. Eta hain zuzen, balioen ageriko erlatibismo horren aurrean, irizpide ziur eta absolutuetara ihes egiten dugu maiz. Politikari zein apaizek abilitate handia dute hori egiteko, hainbat irizpide absolutu erabiltzeko, alegia. Edozein ekintza politikoren zuzentasuna edo horren eza deliberatzeko irizpide absolutu erabilienak erlijiosoki santutuak dauden demokrazia eta legea dira. Demokraziaren izenean sarraski handienak egin daitezke, legearen izenean injustizia handienak. Baina berdin dio, irizpideok tautologia baten bidez defendatzen dira: legea legea da. Beste irizpide absolutu bat, komunikabideek eraikitzen duten elkarrizketa ideal batetik eratortzen den kontsentsu famatua litzateke. Baina halako elkarrizketa markorik egon ez dago errealitatean, eta dagoenean, elkarrizketaren arauak, galderak eta erantzunak berak aldez aurretik erabakitzen ditu boterea duenak. XXI. mendeko beste irizpide ziurra giza eskubideak lirateke; hain zuzen, etikaren eta politikaren arteko gatazka irizpide moraletatik askatu (halakorik posible bada) eta irizpide juridikoetan zentratzeko sortu zirenak. Azken irizpide hori sorreratik izan da, hain zuzen, Estatu tiranikoaren aurkako tresna baliagarriena disidentzia mota guztientzako; era berean, ordea, gehiengoaren izenean egiten diren sarraskiak justifikatzeko tresna modura erabili dute estatuek. Bestela, pazifismo manikeoaren slogan absolutuak ere ezagunak ditugu, ekinbide politikoarekin zerikusirik ez duten predikuen arrosarioa. Irizpide absolutu guzti horiek, oraindik orain, etika eta politikaren arteko loturaren gatazka bide errazetik konpondu nahi dute, politika etika konkretu bati lotuz, nork bere moralari edo irizpide absolutuari. Afera horren aurrean, Max Weberrek proposatu du arreta handirik jarri ez zaion irtenbide bat, Politik als beruf (Politika, lanbide bokazio) idatzi ezin zoragarriagoan. Politikariaren bokazioaz eta haren etikaz hausnarketa interesgarriak utzi zizkigun. Lehenik eta behin, bi etika bereizi zituen: batetik, konbentzimenduaren etika (printzipioen etika), eta bestetik,

82

| 83

erantzukizunaren etika. Lehena absolutua litzateke: politikariak ez du pentsatzen, esaterako, lege bat aplikatzeko orduan momentu horretan politikoki egokia ala ezegokia ote den, ondorioak eta erreakzioak zein izango ote diren. Ondorioak kalkulatu gabe printzipioekin gidatzea eskatuko luke, beraz. Bigarren etika, aldiz, ondorioak kalkulatzen dituena da. Ekintzaren ondorioek printzipioek baino pisu handiagoa izango lukete. Bigarren etika horrek politikarako irizpide gisa eraginkortasuna izango luke. Ekinbide politikoak, funtsean, bigarren etika horrekin, efikaziaren irizpidearen bidez funtzionatzen du. Maila batean bi etikak dira gatazkatsuak, bakoitza bere aldetik era zurrun batean planteatzen bada. Lehenarekin baino ez aritzea, Weberren hitzetan, arduragabekeria nabarmena litzateke ekinbide politikoan, duintasun ezaren etika bat (santuarentzat izan ezik, noski). Izan ere, etika horrek zera agintzen du: ez aurre egin gaizkiari indarrarekin, baina politikariarentzat balio duena kontrako agindua da: gaizkiari indarrarekin aurre egin behar diozu, bestela haren garaipenaren erantzukizuna zurea izango da. Printzipioen etika horrekin jokatzen duenak, hortaz, ez du jasaten munduaren zentzugabetasun etikoa. Bigarren etikaren arazoa, aldiz, ondorioak askotan kalkulaezinak izaten direla litzateke. Honela laburbiltzen ditu bi etiken esanahia Weberrek: Sineste sendoaren etika baten arabera egindako ekintza baten ondorioak txarrak direnean, egin zuenak ez du haiekiko erantzukizunik sentitzen, munduari egozten dio erantzukizuna, gizakien ergelkeriari edo gizakiak halakoak egin dituen Jainkoaren borondateari. Aldiz, erantzukizunaren etikaren arabera jarduten duenak gizaki arruntaren akatsak kontuan hartzen ditu. Weberren ustez, politikariak kontziente izan behar du erantzukizunaren etikaz, etika hori baita ekinbide politikoa arautzen duena. Izan ere, politikan sartzen denak, hau da, boterea eta bortxa bitarteko bezala erabiltzeari baiezkoa ematen dionak, deabruarekin itun bat egin du, halako moduan non jadanik ez den egia haren jardueran onak ona baino ez duela ekartzen eta txarrak txarra, baizik sarri kontrakoa gertatzen dela. Hori ikusten ez duena haur bat da politikoki. Izan ere, kontuan izan behar da politikak ekintzarako bitarteko espezifikoena boterea duela, eta horren atzean biolentzia dagoela. Beraz, printzipioen etika hori ezin da politikarekin nahastu. Politikariak politikaren egitekoaz, haren etorkizunaz eta hari dagokion erantzukizunaz arduratu behar duen etika bat izanik, iraganean izan diren erruei buruzko auzi argitu ezin eta hortaz politikoki antzuetan galdu egiten denean, kulpa politikoan erortzen da. Hori egitea, hau da, arrazoi izateko etika baliatzea, Weberren ustez, gorrotagarria da. Horixe da, hain zuzen, gerra bat irabazten duenak (edo irabazi duela uste duenak) askotan egiten duena, beti arrazoi izateko grina txar zikoitzari amore emanez, arrazoia bere alde zuelako garaitu duela nahi izaten du eta. Euskal Herrian kirol nazional bihurtu da azken hori. Weberrek argi dauka, bide horretatik behin gerra bukatu ondoren errudunak nortzuk ziren bilatzen hastea, atso zaharren kontua da; gizartearen egitura da gerra sortzen duena. Gerra edo gatazka baten ondoren, gatazkatik bertatik atera behar diren ondorioei eta han jokoan zeuden interes material eta etorkizunerako erantzukizunari dagokien gaiei buruz mintzatu beharra dago. Hori ez den guztia egitea (gerran irabazle moralak, errudunak bilatu nahi izatea), ez da duina, haren ustez.

83

| 84

Zer irakaspen atera dezakegu Weberren kritika eta proposamenetik? Politikariak erantzukizunaren kontzientzia eta etika izan behar du. Politikaren ekinbidearekin bat ez datorren konbentzimenduaren etika erlijiosoa predikatzen duen politikariak ez dauka bokazio politikorik. Soziologoak esango lukeen bezala, politikari horiek hobe zuketen besterik gabe gizakitik gizakirako senidetasunaz arduratu izan balira eta beren egunoroko lanera jarri izan balira. Hau da, hobe zuketen moja eta abade egin izan balira: politikariz mozorrotutako monaguillo gehiegi dago eta dagoeneko Euskal Herrian.

84

| 85

Zer da nazioa? (Gara. 2012-05-13) Euskal Herrian, ohikoa bihurtzen ari da kontzeptu eta ikuskera berriekin gure herriko afera intelektual eta politikoak birplanteatu nahi dituzten gazteak gutxiestea, eta are ohikoagoa haien ekarpenei harrokeriaz, gurasokeriaz eta mespretxuz erantzutea. Ezagun da, Nabarralderen diskurtso eta parafernalia guztia onartzen ez baduzu, akonplejatua, subordinatua, historiaren mespretxatzailea, filosofo berdea, ingenuoa, bizantinoa zara. Euskaltzale hainbaten planteamenduak onartzen ez badituzu, espainiar inperialismoak kolonizatuta zaude. Pako Aristik, duela gutxi, gizarajoak, ezjakin totalak, nagiak eta abar adjektibo oparitu dizkio karrera unibertsitarioa ikasitako posmodernoari, unibertsitateak ez duela jendea azkarragoa egiten azpimarratuz. Joseba Ariznabarretak, duela gutxi emandako hitzaldi batean, zeharka eta mespretxuz aipatu du ez dakit ze blogetik egiten diren kritikak. Bejondeizuela, intelektual dinosauroak! Txakurrek bezala, norberaren lurraldea txizaz ondo markatu behar da, ea gazte horiek hezurraren puska bat kenduko ote diguten, gero! Gure herriak gazteon ekarpenak behar dituela esaten da gero Ez naiz horretan gehiago luzatuko, ez baita eztabaidagaia. Izan ere, nazioaren eta abertzaletasunaren birplanteamenduak dira gure herrian hainbesteko katramilen iturburu. Zertaz ari gara? Zein da eztabaida? Nazioa zer da? Errepaso arina eginez gero, hizkuntzarekin berdindua ageri zaigu ia beti nazioa historian. Erdi Aroan, nazioa hizkuntza komunitatea zen. Modernian monarkia berriak finkatu ahala, klase sozial berriak, aristokraziak, natio deitu zion bere estamentuari. Ondoren, gezur akademiko handi bat izan da nazioaren bi teoria daudela azpimarratzea, bata etnizista (alemaniarra) eta bestea demokratikoa (frantsesa). Izan ere, Renanen nazioaren kontzeptuan historia arraza linguistikoek egiten dute: nazioaren ikuspegi arrazista eta estatalista da berea funtsean, boluntarismoaren aitaponteko gisa aurkeztu nahi izaten diguten arren. Humboldtentzat aldiz, nazioaren ezaugarri behinena hizkuntza da: hizkuntza eta nazioa elkarrekin jaiotzen dira, baita bata bestearekin hil ere. Aldiz, nazioa borondateak egituratzen duela azpimarratzen zuen hark. Ezaguna da, bestalde, moderniatik hona garatu diren beste bi ikuspegi, horiek jada nazioaren kontzeptu politikoari (nazionalismoari) lotuak: batetik, Benedict Andersonek nazionalismoa inprentaren sorrerari lotu zion; eta bestetik, merkatu nazionalen sorrerak eragindako beharrei erantzuteko xedez, herrietako eliteek (burgesiak) bultzatu zuten kultura nazionalaren bateratze gisa azaldu du nazionalismoa Ernest Gellnerrek. Historia albo batera utziz eta mamira joanez, nazionalismoek nazio antropologiko ideala zedarritzen dute. Hau da, Euskal Herria da euskararen herria, edo Euskal Herria da Nafar Estatuaren nazio kulturala. Gure kasuan, historikoki nazioa hizkuntzarekin definitu da batik bat (Irlandak erlijioarekin identifikatu zuen, esaterako). Baina errealitatean, nazioa zer objektuk definitzen duen ez dago absolutuki esaterik; izan ere, nazioa kontzeptu historikoa den heinean, kontingentea da. Maila antropologikoan, nazioa, identitate kolektiboa izanik, identifikazioak zedarritzen du. Eta arrisku handia dago nazioa eta bertako kideak ezaugarri batekin identifikatzen dituzten planteamenduekin. Borondatea bigarren maila batean jartzen

85

| 86

duten planteamenduek Larramendi ohartu zenez, gaztainondoak definitzeko balio dute, ez gizakia eta haien kulturak. Ez dute zerikusia giza borondatearekin, haren aktibitate sortzailearekin, ezta harekin ehundutako historia aldakorrarekin (Joxe Azurmendi. Esencia y esencialismo. Anlisis de un concepto. 164. orria). Dena den, nazioaren definizio antropologikoarekin lotua dago, nahiz eta beste esfera batean, nazioaren kontzeptu politikoa, nazionalismoa, abertzaletasuna edo independentismoa. Eremu horretan definizio antropologikoek (euskalduna da euskaraz dakiena) ez dute lekurik: proiektu politiko batean helburu politikoak dira kontatzen dutenak, etorkizunak, hortaz. Eta, hain zuzen, helburu politikoek balio antropologikoen zerbitzuan egon behar duten bezala, balio sozial eta politikoen zerbitzuan ere egon behar dute. Horregatik, nazioaren definizio antropologiko idealean, nazioa ezaugarritzen duen mamia (euskara) eta axala bereiztea logikoa da, Joxe Manuel Odriozolak egin duen bezala. Baina abertzaletasunean, identitate kolektibo antropologikoa eta politikoa lotuak badaude, eta gure helburua kolektibo antropologiko (nazio euskalduna) horren etorkizuna (politikoa) izanik, pentsatzekoa da planteamendu politikoa kolektibo horretan parte hartzeko borondatea daukatenekin partekatzea izango dela, ez ezaugarri antropologiko jakin bat (euskara, adibidez) daukanarekin. Horregatik, politikoki, Odriozola oker da, nazio antropologikoa eta politikoa nahasten baititu. Izan ere, tamalez, euskara ez da ekintza politikora mugitzen duen motibatzaile indartsuena (hobe hala balitz!). Nazioa eta bere etorkizuna (politikaren terrenoan baikaude) jendearen sinesmenean, imaginarioan eta borondatean datza. Borondate eta imaginario hori elikatzea da, hain zuzen, motibazio politiko anitzen aldarri eta sinbolismo guztiak egiten dutena, alegia, helburu politiko (independentzia) baterako nahia piztea eta areagotzea. Puntu horretan egozten digute gure planteamendua razionalistegia dela, historia erdeinatu, euskara bigarren plano batean utzi eta gure herriko sinboloak mespretxatzen omen dituelako. Falazia hori albo batera utziz, planteamendu razionalista eta bizantinoa, hain zuzen, hau da: Nafar

86

| 87

estatuaren berrezarketa logikoa eta justiziazkoa litzateke, Europaren oreka geopolitikoa berreskuratzea litzatekeelako. Horretarako ez da behar nazio eraikuntzarik, bahitu zuten estatu nazionalaren askapena baizik (Pako Aristi. Gezur handi bat. Berria. 2012-05-06). Ariketa logiko hori superstizio bat da, aurresuposatzen baitu uzta bildu dezakegula erein ez dugun tokitik. Azken finean, gure egungo erantzukizun, erabaki eta borondatea historiara desplazatu nahi ditu, emaitza politikoak lortzeko asmoz. Baina hor ez dago zer berreskuratu, gaur egun dagoenetik partitu eta eraiki behar da. Izan ere, nazioa ez da izate bat, egite bat baizik. Ez dago aldez aurretik determinatua. Politika egitea, etxea eraikitzea bezala, gogoa eta jarduna da. Eraikitzen ez den artean ez dago ezer, zentzu politikoan behintzat. Euskal nazioa ez da eginda dagoen zerbait, egiteko dago (J. Sarrionandia. Moroak gara behelaino artean. Pamiela, 511.orria). Egia da, borondatea ez da guztiz libreki ematen edo hautatzen, prozesu sozial konplexuen bidez eratzen dira borondate partikular eta kolektiboak. Hala ere, gizakiari askatasuna aurresuposatu nahi badiogu, determinismo sozialak ere albo batera utzi beharko ditugula dirudi. Nazioa, borondatearen bidez eraikitzen den zerbait bada, Joxe Mari Esparzak esan bezala, ese debate, y su lucha constante por mantener su identidad es lo que ayuda a construir esa nacin, mucho ms que la aoranza del castillo de Loarre. Que este territorio al final se llame Estado Navarro, Euskadi o Euskal Herria depender ms de voluntades polticas que de datos histricos (Joxe Mari Esparza. La raya de nuestro pais. 2012-0108). Horixe ba.

87

| 88

Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu? (Gara. 2012-06-10) ETAren borroka armatuaren porrotaz hitz egiten da gaur egun han eta hemen. Galdera asko egin daitezke horren inguruan. Esaterako: borroka armatuak porrot egin du? Porrot militarra izan dela suposatuta ere, porrot politikoa izan ote den galdetu daiteke. Izan ere, porrota eta arrakasta oso kontzeptu erlatiboak dira, maila askotan analizatu daitezke. Maiz, maila batzuetan porrot egiten denean beste batzuetan irabazi egiten da. Esaterako, maila militarrean galdu daiteke, baina politikoan eta moralean irabazi (edo alderantziz). Dena den, lehenik eta behin, barkatuko didazue gaiaren gordintasunagatik. Gaiaren eta galdera hauen interesgarriena honen inguruan sortzen diren aurresuposizioen hausnarketa da, ez erantzuna bera. Gugan eragin dezakeen hausnarketa eta birplanteamenduak ezinbesteko osagai dira kultura kritiko bat lantzeko. Izan ere, errealitate bat desagertu da, baina ez ditu berarekin eraman hark eragiten zituen kezka eta galderak. Kezka hauek gure intelligentsiaren kezka izateari utzi diotenean (zati batek biolentzia erabiltzeari utzi izanak biolentziaren eztabaida desagerrarazi duela pentsatzen baita!), aurretik genituen eskema zaharrak petrifikatu eta errepikatzea ekarri du. Eta ezinbestekoa da zintzilik utzi diren hausnarketa hauei berriz heltzea: dogma zaharrak errepikatuz ezin baitaiteke ezer onik atera. Jakitun gara noski, momentuan borrokan dagoena ez dela txantxetakoa eta ezin dela etengabe guztia birplanteatzen egon. Izan ere, borroka politikoaren helburu garrantzitsuetako bat gertakari sozialei esanahia eta interpretazio propioa ematea den heinean, borroka politikoa irabazi nahi duenak, borroka militarra baino, gertakari sozialen inguruko esanahiaren gerla irabazi beharra dauka. Horretarako ziurtasunak behar izaten dira. Gaizki eraikitako ziurtasunek, ordea, azpian aitortu gabeko suposizio gotortuak izaten dituzte. Eta hain zuzen, borroka armatuaren garaipen/porrotaren edo zilegitasunaren gai honen azpian aurresuposatzen diren galderak, etikaren eta politikaren arteko loturarenak, biolentziaren zilegitasunari buruzkoak, bitartekoen eta helburuei dagozkionak, eta abar, beharrezkoak dira gure dogmen azpian dauden suposizioak azaleratu eta galdera zaharrak kuestionatzeko. Ikusiko dugu, suposizio hauek kuestionatuz, azkenean galdera basikoenera helduko garela beti, gizakiaren kontzeptura. Biolentzia zilegi ote da? Bi aukera ditugu: 1) printzipio moraletatik ebatziko dugu galdera; edo, 2) arrakasta eta efikaziaren terrenotik (politikoa). Euskal Herrian lehen erantzuna demokratiko eta etikotzat kontsideratzen da, bigarrena inmorala eta biolentziaren apologia: kultura katoliko batean bizi garenaren seinale. Lehenak irizpide absolutu bat jartzen du ekinbide politiko bat zilegi den edo ez erabakitzeko: legea, giza eskubideak, demokrazia Esaterako, edozein biolentziaren zilegitasuna herriaren nahian oinarritzen da: herriak nahi badu, zilegi da, eta alderantziz. Baina zenbat gerra egin dira gutxiengo baten interesengatik? Nola adierazten du libreki gehiengoak zer nahi duen? Nola adierazten da biolentziaren inguruan herriak nahi duena? Iraultza guztiak gutxiengo batenak izan baitira, gutxi batzuek pentsatu eta abiaraziak. Aldiz, bigarren erantzunak, edozein ekinbide politikoren arrakasta edo porrot politikoa hark lortu nahi zuen helburuaren emaitzari erreparatuz neurtzen du. Eta helburuak lortu ezean, hura lortzeko baldintzak lortu ote diren

88

| 89

ere begiratzen du. Bi irizpideak bata bestearen kontrakoak dira, hortaz. Kontua da, hortaz: nola uztartzen ditugu? Uztartu behar al dira? Helburuak bitartekoak zuritzen ditu? Gai hau tranpaz eta dogmez beterik dago. Izan ere, gaur eta hemen elkarbizitza oinarritzeko guztientzako balio berdinen aitortza publikoa egiteko exijitzen dute estatuak eta bere txotxongiloek (adibidez, helburu politiko batek ez du biolentziaren erabilpena justifikatzen), kritikoki pentsatzera bultzatu ordez. Eta adierazpen publikoa egitea ere ez da nahikoa izaten, sentitu egin behar da esandakoa. Diktaduretan halaxe exijitu ohi da. Horrela, etikaren eta politikaren arteko arazoa erraz-erraz konpontzen da: nire etika onartu ezazu, joko politikoan parte hartu nahi baduzu bederen. Justizia eta elkarbizitzarako zimendu ezin hobea, alajaina! Ze arazo dago guzti honen atzean? Hain zuzen, helburuak bitartekoak justifikatzen omen ez dituenaren ideia. Horixe esatea da demokratikoa; helburuak (Euskal Herriaren askatasuna) ez ditu bitartekoak (borroka armatua) justifikatzen. Dogma baten gisa errepikatzen da. Noski, helburuak bitartekoak justifikatzen ez dituela esatea, helburuen eta ekintzaren aurretik moral absolutu bat aurresuposatzea dakar beti. Hortik helburu politiko absoluturik ez dagoela ondorioztatu nahi izaten dute batzuek (baina hori norbaitek ukatzen al du?), azpitik balio absolutuak daudela aldarrikatuz! Adibidez, biolentzia ez da zilegi, giza bizitzaren errespetua ukiezina delako. Hortaz, helburuek bitartekoak zuritzen ez dituztela, bakarrik moral bat aurresuposatuz esan daiteke. Morala politikaren aurretik jartzen denean (eta ez edozein moral, katolikoa baizik!), noski, gizakiaren kontzeptu bat ere suposatu egiten da, katolikoa bera. Beraz, afera honetan gertatzen dena da, edozein ekinbide politikoren zilegitasuna aldez aurretik batzuek erabaki duten gizakiaren kontzepzio eta moral batekin erabakitzen dela. Baina non dago gizakiaren kontzepzio hori? Non dago balio absolutu hori? Batzuek bitartekoen zilegitasunaren muga biolentzia espresio baten aurrean barruan guztiok sentitzen omen dugun kommozioan jartzen dute. Baina sentimendu bat bada, ezin da morala izan. Are gehiago, ekintza baten aurrean denok berdina sentitzen ez dugunez (esaterako, Asturiaseko meatzarien eta Guardia Zibilen arteko enfrentamenduetan denok ez dugu berdin sentitzen zauritua Guardia Zibila izan edo meatzaria izan), ez digu baliozko irizpide bezala balio edozein biolentzia bidezko ekinbidea den edo ez deliberatzeko. Batzuen soluzioa honen aurrean hau izaten da: denok berdin sentitu behar dugu! Eta hala sentitzen ez badugu, ez daukagula gizatasunik, oraindik ibilbide demokratikoa egiteke daukagula, eta abar, esango zaigu. Gizatasuna moral katoliko-apostolikoaren onarpenak bakarrik emango balu bezala! Baina sentimenduak de facto guztiok ez ditugu berdinak: hortaz, ezin dira printzipio moralaren mailara altxatu. Ez digute balio elkarbizitzaren oinarri bezala. Izan ere, giza bizitza edo duintasuna non dira absolutuak? Paperean izango da seguraski, errealitatean ez baitira inon ikusten! Hortaz, helburuak bitartekoak justifikatzen ote ditu? Giza ekintza oro, beti helburu batek justifikatzen du (ez edozein helburuk!). Ondoren helburu horrek ere, noski, bitartekoak justifikatu egiten ditu (ez edozein bitarteko!). Suposaturik helburua ontzat ematen dugula, bitartekoak helburuak justifikatzen duela pernandoren egia sinple bat da. Weberren

89

| 90

proposamena izan da, hori kontuan hartuz, gizartea eta bere ekintzak moral absolutu eta dogmatiko batean oinarritu ordez (ez egin hau, hori inmorala da, sentitu ezazu hau), moral razional batean oinarritzera pasatzea. Horrela, razionalena momentu oro helburu konpartitu bati hoberen egokitzen zaion bitartekoa praktikatzea litzateke, ondoren horrekin kontsekuente izanez. Afera betikoa da, ekintza politikorako muga etikorik al dago? Bitarteko bati zilegitasuna zerk ematen dio? Helburuak bakarrik? Ez, noski. Argi dagoena, ordea, zera da: muga ezin dela razionalki edo dogmatikoki inposatu. Mugak gizarteak eraiki behar ditu. Hortxe dago koska. Printzipio etiko edo balio absolutuak ezin dira izan giza eskubide guztien aitortza edo justizia eraikitzeko printzipio moral eztabaidaezinak: aitzitik, haiekin batera lortu behar diren helburu (edo bitarteko, kasuan kasu) politikoak baizik.

90

| 91

Ateismoaren kritika (Gara. 2012-07-08) XVIII. mendean, Ilustrazio frantsesak erlijio katolikoarekin apurtu baina hiru fede berri jarri zituen: arrazoia (zientzian), gizakiaren identitate unibertsal aldaezina (Vico eta Herderrek ondoren arbuiatua), eta beste sinesmen berri bat, arrazoiaren bidez gidatua betiereko bake bat lortuko zelaren fedea. Ilustrazioak, hortaz, fede kristaua sekularizatu baino ez zuen egin, objektuz aldatu. Kontuan hartu behar da historiako garai kritikoena omen den honek, Jainkoaren beharraren gose gehien erautsi duena ere izan dela. Voltaire erlijio katolikoaren kritiko sarkastiko handiena izan zela esaten da. Teorian, egia izan daiteke. Eguneroko bizitzan, ordea, bera bizi zen Ferney herri txikian lan egiten zuten jopuei baldintza bakarra ezartzen zien: ahalik eta debotoenak izatea. Zergatik? Voltairek berak bere hiztegi filosofikoan esaten duenez, guztiz beharrezkoa da printze eta herrientzako, gorengo izaki baten ideia, kreatzailea, gobernatzailea, parkatzailea eta mendekatzailea dena, haien buruetan sakon idatziak izan dezaten. Ateoen gizarte bat, bere ustez, ezinezkoa da. Finean, Bibliako errebelazioaren ordez, arrazoi absolutua errepresentatzen du Voltairek: moral bakarra leku guztietarako, ohitura unibertsalak herri guztientzako. Voltairen bidez ikus dezakegu, fedea erlijiotik arrazoimen eta zientziara nola higatu zen. Ez da egia, hortaz, Ilustrazioak arrazoiaren eta fedearen artean bereizketa sakona burutu zuela, aitzitik: fede bat alboratu (erlijio kristauarena) baina beste bat goratu zuen, arrazoiarena, zientziarena. Bigarren ilustrazio alemaniarra, nolabait, fede despota horren kritika bat izan zen. Arrazoiaren absolutizazioarekin, razionalitatea diziplina bati aitortu zitzaion bakarrik. Oraingo ateismoak bide beretik jarraitzen du. Ez da ahaztu behar aurreko belaunaldiak Espainiaren destino unibertsalean enkarnatua zegoen hezur-haragizko jainko faxista bat erraustu beharra izan zuela. Baina gaur egungo belaunaldiak, ordea, elizari eta haren botere politikoari egiten dizkion ezinbesteko kritikak aparte, Voltairek duela bi mende egin zituen kritikak zozoki errepikatu baino ez ditu egiten (Fernando Savater horren adibide). Izan ere, itxuraz berria agertzen zaigun ateismo hau, edukian oso zahar eta despotikoa da. Michel Onfray edo Richard Dawkins buru, erlijioa eta mitoa txorakeri, ipuin, neurosi kolektibo, sinesmen irrazionalen multzo eta gezur irrazionalak baino ez direla errepikatzen ari zaizkigu behin eta berriz. Hori hala bada, mitoak, maitasuna, nazioak ere gezur multzoak ote dira? Kontua, hortaz, afera honen benetako dilema arrazoia ala mitoa? galdera ote den gezurtatzea da. XIX-XX. mendeko positibismoak zein materialismoak (marxismoa barne) erlijioa eta ikuskera mitikoak gezur hutsa zirela salatu zuten irmoki (aurretik ilustrazioak zabaldutako bidea jarraituz). Marxismoak, ikuskera horren bertsio politiko nagusia kritikatu zuen, katolizismoa, gizakien alienazioa ahalbidetzen duen ideologia gisa (ez diot arrazoia

91

| 92

kenduko, noski). Salto handi bat eginez, XX-XXI. mendeetan erlijioa eta mitoak ilusio hutsen kutxan sartu eta hantxe geratu ziren herdoilduta. Ikuskera positibistak, ilusioa gezurrarekin nahastu zuen. Baina Sigmund Freudek berak, Ilusio baten etorkizuna liburuan bertan gogorarazten zigunez, ilusio bat ez da ezinbestean akats bat edo gezur bat. Ilusioen osagai funtsezko bat da, hain zuzen, giza desioetatik sortzen direla. Ilusioak (mitoak, eta abar) frogagaitzak dira, horregatik ere, ezeztaezinak, baina ez horregatik neurosi kolektibo baten emaitza. Denboran aurrerago eginez, XX. mendean Nietzschek jada Jainkoaren heriotza proklamatu zigun: mamian, absolutuen heriotza. Gertaera horrek gizakia sufrimenduaren eta heriotzaren aurrean ikusle eta babesle gabe uzten zuen, bizitzaren absurdoan bakar bakarrik, unibertso infinitu zabalean. Tragedia batez inguraturik eta horren kontziente gainera: gizakiaren baitan dauden bi inpultsoren gatazka zegoen atzean Nietzscheren ustez. Alde batetik, instintu apolinearra, ikuspegi kontenplatzailea, matematikoa, razionala dena, zientifikoa, legoke gizakiaren baitan; eta bestetik, instintu dionisiarra, inpultso musikala, artistikoa, naturarekin bat egiten duena, irrazionala, poetikoa eta erlijiosoa dena. Bi instintuak gogorki kontrajarriak leudeke, bata bestearen kontra borrokan etengabe. Tragedia, hain zuzen, munduaren irrazionaltasuna edo absurdoa erakusteko, hura ukatzen duena erabili behar denean azaleratuko litzateke: absurdoa edo irrazionaltasuna azaltzeko, hura ukatzen duena, logosa edo arrazoia, alegia. Filosofiaren esparrutik Inmanuel Kantek ederki azaldu zuen tragedia hau, arrazoiak intelektuak erantzun ezin dituen galderak egitera garamatzala esanez. Fernando Pessoak poetikoki, tragedia horren kontzientziaren angustia gordinki azaleratu zuen, Livro do dessassosego liburuko pasarte batean: O pasmo que me causa a mina capacidade para a angustia. No sendo, de natureza, um metaphysico, tenho passado dias da angustia aguda, physyca mesmo, com a indeciso dos problemas metaphysicos e religiosos Vi depressa que o que eu tinha por a soluao do problema religioso era resolver um problema emotivo em termos da razo. Arrazoia eta instintua, zientzia eta mitoa borrokan gure baitan etengabe. Joxe Azurmendiren Azken egunak Gandiagarekin liburu zoragarrian irakurtzen dugunez, mitoaren eta arrazoiaren arteko afera horri konponbide bat ematen saiatu zen Claude Levi Strauss antropologoa XX. mendeko erdialderantz. Soluzioa, bere ustez, ez datza haiek irizpide berdinen azpian parekatzean: are gutxiago bataren irizpideekin bestea epaitzea. Ez du zentzu handirik, hortaz, mito bat (Anbotoko Mari) edo Jainkoaren ideia bera irizpide zientifikoak jarraitzen ez dituelako (frogagarria ez delako, eta abar) faltsua dela esatea. Horrekin ez da konpontzen gizakiaren tragedia. Kontuan hartu behar dena da, razionalitatea ez dela zientziaren esklusiboa: poesia eta mitoak razionalitate propio bat dute, eta giza desioei erantzuten diete. Hortaz, zientziaren eta mitoaren arteko konfliktoa ez da razionalismoaren eta irrazionalismoaren artekoa, baizik eta razionalitate modu desberdinena: alde batetik, razionalitate zientifikoa (frogak, dedukzioak behar dituena, eta gertakarien kausalitatea azaldu behar duena); eta bestetik, razionalitate mitikoa edo

92

| 93

poetikoa, bizitzari eta gertakariei buruz zentzua ematen laguntzen diguten ipuinak kontatzen dituena (ez du zertan erlijioaren ipuina izan!). Gizakiak, bizitzaren zentzua bete egin behar du zerbaitekin. Wittgensteinek zioen bezala, zentzu hori munduaren kanpotik eman egin behar dio, zentzua ezin baita munduaren barnean egon, baizik eta handik kanpo. Baina noski, handik kanpo dagoena, han jartzen duguna eta sinisten duguna besterik ez dago: hortaz, sinisten duenarentzat bakarrik balio du. Zientziak, adibidez, munduaren zentzua gertakari edo fenomenoen esplikazio kausalera begira osatzen du: mitoak, aldiz, istorio bat kontatuz. Eta zentzuak dira, hain zuzen, gertakari edo gauza guztiei balioa ematea ahalbidetzen dutenak. Gertakariek edo gauzek berez baliorik ez dutenez, aurretiaz guk eman diegun zentzuak balioztatzen dituzte. Edozein zentzu, baita zentzuaren ukazioa ere. Izan ere, Nietzschek zioenez, gizakiak nahiago du ezereza maitatzea ez maitatzea baino. Hortaz, galdera zera da: ze zientzia razionalek emango die, mende berri honetan, gure zentzuei esplikazioa? Badakit bai, mamu zaharrak ez direla berpiztuko: ziur aski ongi daude, dauden lekuan. Baina onartu beharko da, gure kultura hankamotz geratzen dela horrela. Izan ere, tragedia bera bizitzen jarraitu beharko dugu, baina hura azaleratzeko hanka bat moztu dugunez, jada tragedia ezkutuan sufritu baino ezingo dugu egin, ezabatu daitekeen ilusiopean.

93

| 94

Tsunamiaren ondorengo bestondoaz (Gara. 2012-08-12) Ia bi urte izango dira ezker abertzalea panorama politikotik kasik desagertuta (itxuraz) egotetik tsunami bat izatera pasa zela, Bildu koalizioaren txaluparen gainean. Itsasoaren teoria idatzi zen orduan: orain itsasoa gara kantatu genuen, eta itsasoen gehiketa baino gehiago gara, gure destinoa askatasuna da poema errezitatu genuen, baita ere. Lirika eta poesia asko egin zen fenomeno horren inguruan, baina etorkizunean etorriko ziren erronkei begirako hausnarketa politiko eta filosofiko gutxi. Eta, egia da, herri baten bihotz minduari arnas eta taupada berriak emateko lirika eta poesia ezinbestekoak dira, baina ez dira nahikoak. Izan ere, itsasoan gehienetan gertatzen denez, olatu hain handiak etortzen direnean ondoren uzten duten aparra ere tamaina berekoa izaten da (Euskal Herriko Ama Lurraren metafisikoen ustez, naturaren konpentsaziorako joeragatik gertatzen da hori, naturan justizia balego bezala). Aparrak, logikoa denez, bestondo handia utzi du Kantauri itsasoan.

Izan ere, batzuen ustez 50 urtetako borrokaz eta lanaz sortu den kapital politiko eta humanoak transformazio ideologikoa jasan du, baita deriba erreformista edo sozialdemokrata ere. Ez garena izatera heldu garela irakurri dugu hor nonbait. Eta iruditzen zait, funtsean, kontraesan politikoari zaion beldurrak sortzen dituela erreakzio horiek. Aparraren artean kontraesanak sortzen baitira, eta horiek kudeatzeko deserosotasuna: arbitroak erosita daude eta partida jokatzeko haren epaiak onartu behar izaten ditugu maiz. Aitortu behar da erosoagoa zela, abardurak abardura, statu quoaren kontra egotea soilik: diskurtsoa bera errazago artikulatzen zen (zerbaiten kontra), teoria eta praxiaren artean kontraesanik ere apenas zegoen. Momentu horren falta sumatzen da askorengan. Horren erakusle da azkenaldian nabari daitezkeen kritika garbizale askoren biziberritzea; norbaitek XIX. mendeko testu kanonikoak hitzez hitz aplikatu nahi dizkio gure errealitate sozial eta politikoari (noski, horrela bai denok sozialdemokratak!). Baina gaur egun, lehen bezala, debekaturik gelditzen zaizkigunak, utopia merke eta gaiztoak dira; ez esperantzak [] Utopia ez da utopismoa (Azurmendi, Joxe. Gizona abere hutsa da. 1975). Utopismo zaharretara bueltatzeko eskubidea al dugu orain? XIX. mendeko testuek mende hartako egitura eta errealitate sozialei erantzuten zieten; bertako kontzeptu askok ez dute balio gaur egungo errealitate sozial eta politikoak azaldu eta eraldatzeko. Gure gurasoen belaunaldikoek irakurtzen zuten -eta aski zahartuta geratu den- Principios elementales y fundamentales de filosofa (Politzer) liburuan ederki esplikatzen da pentsamendu metafisikoak egiten duen akats larri bat; hain zuzen, gizarte bakoitzeko testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoa kontuan hartu gabe fenomeno edo proiektu politiko bat (klase borroka, sozialismoa, eta abar) leku guztietan berdin ematen dela, edo berdin eraiki

94

| 95

daitekeela pentsatzea. Hortik abiatuta gizartea transformatzeko proposatzen diren eredu utopikoak ere halakoak izaten dira: utopismo anakronikoak. Batzuk gogor tematzen diren arren, borroka instituzionala askapen sozial eta nazionalaren beharrezko beste aurpegi bat da. Izan ere, independentziarako prozesuak bi aurpegi dauzka: batetik, alderdi formala (Euskal estatua eskuratzea), eta bestetik, alderdi materiala (herrigintza edo nazio eraikuntzan sakontzea). Bigarren adar hori ez bada lantzen, euskal lurraldeen arteko kohesioa jorratuz, Udalbiltzaren bitartez, eta abar, arduragabekeria handia da independentzia formalean bakarrik tematzea (batez ere independentziaren aldeko gehiengo bat landu gabe badago lurralde guztietan). Kontua oreka bilatzea da, alde bat edo beste puzteak (materialean gehiegi sakontzea independentismoa baretzeko estrategia izan baitaiteke: 1978ko estatutua horren erakusle) ekar ditzakeen arazoak saihesteko. Hortaz, irabazteko bi aldeak lantzea ezinbestekoa da, ezein alde idealizatu gabe. Hau da, Ernesto Che Guevara ez da bakarrik gerrillen gerrakoa, edo Latinoamerikan zehar motorrean bidaiatu zuen iraultzailea; Kubako Banku nazionaleko presidente eta Industria ministro izandakoa ere bada. Atzerriko kapitalen eta atzerriko interesen menpekoak ziren kubatarren eskuetan zegoen banka komertzial pribatua, kubatarren eskuetan jartzera bidali zuen Fidelek aipatu postura, ekialdetik tropak sartu ez zitezen borrokatzera bidali zuen bezala. Iraultzailea, hortaz, bata zein bestea da, ez pertsonaren zati erdia. Silvio Rodrguezen kanta batek dioen bezala, te doy una cancin, como un disparo, como un libro, una palabra, una guerrilla: como doy el amor. Hori kontuan hartuta, Joseba Gabilondok gogorarazi digun bezala, gaur egungo erronka nagusiena aurrekoarekin guztiz lotua dagoen ezkerraren arazo klasiko bat birpentsatzea da: pragmatismoaren (eguneroko praktika politikoa, instituzionala, eta abar) eta dimentsio utopikoaren (XXI. mendeko sozialismoa) arteko artikulazio berri batean asmatzea. Zaila da gizarte eredu berri bat pentsatzea (finean, euskal herrirako sozialismo bat) eztabaidan galdera berriak planteatu aurretik batzuek erantzun ziurrak baldin badituzte Momentu honetan galderak pilatzen ari zaizkion eta erantzunen beharrean dagoen herri honetan, pentsatu beharko da agian galdera egokienak planteatzea izan beharko genukeela helburu, erantzun dogmatiko zaharrak errepikatzea baino. Horrekin batera, Alain Badiouk dioenez gizartea eta gizakiaren harremana artikulatzeko beste eredu bat posible dela pentsatzeko konfiantza beharko da, proiektu komunean konfiantza. Eta ondoren, fidelitatea, batera egotea ezinbestekoa delako. Are gehiago, ez da nahikoa fidelitatea noizean behin eta zoriz izatea. Inperatibo bakarra jarraitzea da, ez etsitzea, zeren eta konfiantza horrek berehala aurkituko ditu oztopo handiak, frakasoak, ezintasunak (2000. urteko apirilaren 24-25eko konferentzia). Noski, ezin daiteke ados egon ezker soberanistak proposatzen duen guztiarekin; fidelitatea edo militantzia ez da obedientzia edo konplazentzia dogmatikoa, ikuspegi kritikoa baizik. Baina Amparo Lasheras ezker abertzaleko militanteak elkarrizketa batean gogorarazi digun bezala, agian ikuspegi kritikoa norbere herriko batzarretan landu behar da batez ere, umiltasunez eta norbere nartzisismoa elikatu gabe (denok dugu eta gurea).

95

| 96

Egungo egoeraren ageriko mugak eta kontraesanak aintzat hartu (eta egindako hankasartzeak, baina baita asmatutakoak ere) eta batez ere egoeraren aukera zabalei erreparatuz, zeruertza argia da, euskal estatuarekin arazo nazionalaren partida bukatzen da: egitura juridiko bat, ez gutxiago ez gehiago. Ez da gutxi. Horraino bidea elkarrekin egitea ez litzateke gutxi eskatzea. Eta helmuga horretarako estrategia politikorik ez dagoela diotenek ez dute arrazoirik falta; alabaina, kontuan hartu beharko lukete estrategia zehatz eta definitibo bat egituratzea etsaiaren kontraerasoari erraztasun osoa ematea dela. Alegia, etsaiari esaten baldin badiot nire erasoa mendebaldetik izango dela, eta arratsaldean sartuko naizela artilleria eta zalduneria guztiarekin, nire porrota aldez aurretik ziurtatuta dago. Noski ez dagoela estrategia politiko zehatzik, ezin delako egon! Aldiz, estrategia egunez egun, etsaiaren mugimenduen arabera, norbere indarrak neurtuz eta testuinguru politiko jakin bakoitza kontuan hartuz egituratzen da: bide guztiak zabalik izan behar dira, badaezpada. Gerraren artea, bere formetan, ez baita asko aldatu antzinatik hona. Bukatzeko, gaur egungo egoera deskribatzeko, Arnaldo Otegik egindako autokritiketako bat ekarri nahiko nuke; alegia, ezker abertzalearen arazo handienetako bat izan dela estatuak garaitzen ari zituenean ez dela jabetu izan horretaz. Politikan egin ezin daitekeen oparia egingo genuke, berriz ere harri berean hirugarren aldiz estropezu egingo bagenu.

96

| 97

Euskal unibertsitatera bidean (Gara. 2012-09-09) Unamunoren ustez herriei askatasuna kulturak ematen die. Ezazue hegan egiteko askatasuna proklamatu, hegoak eman baizik Herriari eman behar zaion askatasuna kultura da. Askatasun hori kultura bakoitzak bere kultura propioa eraikiz eratu behar du, nork bere askatasun propioa. Euskal Herrian, ordea, gure kultura Espainia eta Frantziaren azpikultura bihurturik dago aspalditik, hori jakina da. Boterearen gezur legitimoaren pribilegioarekin, Sabino Arana arrazista eta Ortega y Gasset intelektual espainol handi bilakatu dira, Joxe Azurmendik esan bezala, gure unibertsitate zein eskoletan. Logika horrek autore unibertsaltzat dauzka Jose Antonio Marina, Fernando Savater eta enparauak; bitartean, euskal pentsamendua azpiatala ere ez da. Etica para Amador da gure eskuliburua, Euskal Herria krisian ez. Hori da gure errealitatea. Izan ere, filosofia unibertsalaren parte filosofo espainolak bakarrik izan daitezke, eta, asko jota, abertzaleak ez diren filosofo euskaldunak. Aldiz, Txillardegiren pentsamendua, esaterako, ez da unibertsala, euskal abertzaletasunarena da izatekotan. Odon Elorza Donostiako alkatea eta Juan Karlos Izagirre Bilduko alkatea diren bezala, berdin-berdin; batzuei bakarrik suposatzen zaie unibertsaltasuna herri honetan. Gure pentsamendua eta pentsalariak, beti adjektibatuak, azpiatal bezala ongi zapalduak eta ezdeusak izaten jarraitzeko ahalegin handia egin du inperialismo espainolak, eta ahaleginak bere fruituak eman dizkiola esan behar da. Izan ere, gure unibertsitateetan gutxi-askok dakite nortzuk diren Arizmendiarrieta, Mirande, Rikardo Arregi, Agirrebaltzategi, Txillardegi eta enparauak, asko jota, ezagunak egiten zaizkigunak haien izenak dira. Eta haiek ez ezagutzea ez da gure utzikeriaren ondorio, baina gure errespontsabilitatea da haiek ahanzturan ez uztea. Izan ere, unibertsitatean inoiz ez dira ikertzen, esaterako, 1960. hamarkadan Jakinen loraldiaren baitan izandako ekarpen intelektualak, pentsamendu unibertsalaren parte gisa. Izatekotan, pentsalari eta paradigma filosofiko, kultural eta politiko horiek abertzaletasunarenak dira, ez dute merezi unibertsitatean ikerketa subjektu izatea. Hortaz, ez dira sartzen gure pentsamenduaren historian, filosofiaren historia Espainiak idazten baitigu oraindik. Zentzu horretan, Euskal Herriak ez du filosofiarik, soziologiarik, antropologiarik finean, pentsamendu propiorik: guk hala eraikitzen ez dugun arte. Nazio gisa, kulturalki espainolak gara aspektu horretan. Nazioak komunitate imaginarioak diren heinean eta imaginario horiek egunez egun alor desberdinetatik elikatzen eta eraikitzen diren heinean, pentsamenduaren alorrean guztiz eraiki gabeko imaginario bat dugula esan daiteke, eta imaginario hori efektibo egiteko inongo egitura eta borondaterik eza. Hainbeste urteren eta hainbeste inposizioren kontra urtetan egin diren ekarpen intelektualek ez dute merezi ikasgai kaxkar bat ere gure unibertsitateetan; baina kontuz, ikasgai bat egiten badute oraindik ere eskerrak eman behar dizkiozu hezkuntza sistema

97

| 98

espainolari eta! Errealitatea horixe da; esaterako, pil-pilean dagoen hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremanaren gaia (edota kulturaren eta naturaren artekoa) ikertu, irakatsi eta estudiatu nahi bada, gure unibertsitateetan pentsalari amerikar eta espainolenak dira irakurri beharreko eskuliburuak. Argi baitago, alor honetan Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren ekarpen erraldoiak (azken honek liburu andana dauzka gaiaren inguruan, sasifilosofo espainol askok baino askoz hobe tratatuak) ez dira kontuan hartzekoak: euskaldun abertzaleak dira, punto. Betiko logika espainol berbera atzean. Gurea bezalako herri txiki baina pentsamendu hain aberatsa izan duen eta duen herri batean, gure pentsamenduaren bazterketa eta zokoratzea egunero egiten zaigun eta gehiago onartu behar ez den mespretxu iraingarria da. Garaia da gure herriak bere pentsamendu propioa berreskuratu, berreraiki, ikertu eta zabaltzeko. Izan ere, euskal pentsalaririk ez da egongo euskal pentsamendua ez baldin badago: Jon Mirande ez baitago bizirik testuetan eta liburuetan dagoenean, haren pentsamendua zabaldu eta ikertzen denean baizik. Salbuespen ederrak kenduta, hortaz, eremu ofizialetan gure pentsamenduak ez du aitortzarik. Eta bada garaia, halaber, gure herriak pentsamendu unibertsalari egin dizkion ekarpenak zeintzuk diren galdetu, pentsatu eta ikertzeko, filosofia espainolaren galbahetik pasa gabe. Horretarako, egun badaukagu Euskal komunitate filosofiko dispertsatu handi bat, guztiz egituratu gabea. Arazo horri buelta ematea erraza da, interes komunen inguruan indarrak batuz, nola politikan hala kulturan; uniformizaziorako bidean baino, gure diferentzia guztietatik abiatuta euskal pentsamenduaren komunitate sendo bat eraikitzeko, ditugun erronka guztiei ganoraz erantzun ahal izateko. Hau da, giza zientziek osatzen duten esparru anitzetatik euskal herrirako pentsamenduaren komunitate sendo bat sortzeko beharra ezinbestekoa da. Baina Euskal Herritik mundura betiere, eta mundutik berriz Euskal Herrira, inongo galbahetatik pasa gabe. Ez gaude 60ko urteetan bezala, eta, beraz, ez dugu beste hainbat urte luzez militantismo hutsetan zertan aritu, instituzio desberdinen laguntza gabe. Hogeita hamar urte dira EHUn filosofia euskaraz irakatsi eta egin dena; ondorioz, badago masa kritiko filosofiko nahikorik, euskarazko filosofiagintza egituratu eta bultzatzeko. Arlo politikoan bezala, alor horretan ere instituzioek, herri mugimenduek eta kultur eragileek indarrak batu behar dituzte, minimoak konpartitu eta batak besteari elkar lagundu, bide berean. Bide horretan, erronka horiei aurre egiteko gauden egoeran arduragabekeria xamarrak dira abstentziorako deia egiten duten zenbait aldarri; horrek, gaur eta hemen, gure kultura zokoratu eta mespretxatu duen horri bazka ematea baino ez baitu ekartzen, bide honetan instituzioetatik ezinbesteko laguntza diren ahots abertzale eta ezkertiarren indarra ahuldu besterik ez baitu ekartzen. Azkeneko helburua, hortaz, Euskal Herriko pentsamenduaren komunitate bat sortzea da, gure herria filosofiaren arloan ere Espainia eta Frantziari subordinatua izateari utzi eta autonomo gisa aurkezteko komunitate zientifikoaren aurrean. Bide horretan pauso efektiboak emateko unea dela ematen du.

98

| 99

Hain zuzen, helburu horren izpirituarekin sortu zen UEU. Udako Euskal Unibertsitatearen ametsetako bat, hastapenetatik, Euskal Unibertsitatearen sorrera izan baita. Eta gaur eta hemen, eremu politikoan bezala, trantsizio garai bat beharrezkoa izango da, helburuetara hurbildu nahi badugu. Horregatik, UEUk sustatu eta EHUk eskainiko dituen lau graduondoko berriak euskal unibertsitaterako trantsizio bidean ulertu behar dira. Euskal unibertsitatea egingo bada (eta Euskal Estatua eraikiko bada), lehenik gai izan beharko dugu trantsizio hori aurrera ateratzen: bestela jai dugu. Graduondoko horietako bat, EHko pentsamendua XX-XXI. mendean, artikulu honetan aipatutako logika eta hutsuneari buelta emateko saiakera xume bat besterik ez da. Behingoagatik, Larramendi, Mirande, Txillardegi, Azurmendi eta oro har gure pentsalari guztiak, inongo galbahetik pasa gabe, pentsamendu unibertsalean kokatu eta horrekin elkarrizketan jartzeko ordua da. Hemendik aurrera ez izatea Txillardegiri buruz ohoratzeko bakarrik idatziko dugula, edo Azurmendiri buruz bere lagunek idatziko dutela (hori ere bai); aitzitik, haien pentsamendua unibertsitatean ikertu eta estudiatu behar da, beste guztiak bezala. Arlo politikoan ez ezik, eremu honetan pausoak ematen ez baditugu, gure nazioaren askatasuna hankamotz geratuko da.

99

| 100

Por un pensamiento coherente (Gara. 2012-10-14) Es hora para m de parar y respirar aire nuevo, que otras personas vengan y ocupen este espacio con nuevas ideas, con otra energa. Y este ltimo (por ahora) artculo, lo voy a escribir por primera vez (en este espacio) en castellano. Por qu escribir el ltimo artculo en castellano? Hay muchos que no han podido aprender o dominar el euskera tal y como quisieran (bien sea por su entorno geogrfico u otras circunstancias importantes), pero pesar de ello y de las dificultades aadidas, s que me han ledo. Tambin los hay quienes an queriendo, por razones lingsticas no me han podido leer. Este escrito va dirigido a todos ellos: sobre todo a aquellos amigos y familiares de Berriz y Tafalla, aquellas personas que se han tomado la molestia de leer tantas veces como fuese necesario cada artculo para poder entenderlo. Son estas personas las que, luchando toda su vida en contra de adversidades lingsticas, geogrficas y polticas, contra el sentido comn, hacen que el euskera siga vivo y tenga esperanzas reales de no ser la siguiente lengua en desaparecer. Eskerrik asko borroka eta ahalegin guztiagatik eta segi horrela! Tenemos que ser conscientes de que cuando no leemos en euskera aqu y ahora, nos estamos perdiendo la mayora de discusiones polticas, filosficas, artsticas y culturales decisivas e interesantes que se estn dando en nuestro pueblo. Es una realidad que, adems, va a ir en aumento;: debe ir en aumento. Y es as como hay que atraer a la gente al euskera, creando espacios de ms calidad y mejores que los que se hacen en castellano, en todos los mbitos: en filosofa y en literatura, s; pero tambin en el porno, los cmics, las telenovelas En estos dos aos que llevo escribiendo en este peridico, el primero de manera libre, y el segundo colaborando habitualmente, he intentado, siempre que he podido, hacer anlisis filosficos y polticos de las luchas ideolgicas centrales que me parecan se estaba dando en cada momento en nuestro pueblo. Siempre intentando alejarme del ruido ensordecedor de la cotidianidad, e intentando dar visiones con perspectiva filosfica, histrica y poltica (que no neutrales). Me gustara, en este ltimo artculo, y como despedida, volver a subrayar un par de crticas que he venido haciendo desde que empec a escribir aqu. Por un lado, desde los comienzos he intentado constantemente desenmascarar el pacifismo maniqueo, Tartufo, esquizofrnico y violento, de origen catlico-espaol y espritu inquisitorial, que quiere que un sector poltico haga una lectura concreta de los ltimos 50 aos, como punto de partida necesario para una nueva convivencia entre los vascos. Exigen una condena hacia el pasado, responsabilidad moral y poltica, y la exigencia de que hay que aceptar el criterio absoluto de que ningn objetivo poltico est por encima de la dignidad humana (y yo que tena entendido precisamente que son la consecucin de los derechos humanos y colectivos quienes traen consigo la dignidad humana, y no al revs). Lo exigen, adems, con quien precisamente imposibilita hacer una lectura de la historia compartida, con quien hace imposible poner unos cimientos para una paz basada en el respeto de los derechos humanos de todos los pueblos y personas. Lo ms grave es que utilizan como fetiche y como arma arrojadiza la susodicha dignidad humana, que aunque est escrita en un papel, en la realidad no la encontramos por ningn lado, ni en los puestos

100

| 101

de trabajo, ni en las crceles, ni en las calles, etc. Hipocresa y maniquesmo al ms puro estilo inquisitorial. Los cimientos para una nueva convivencia tienen que partir, inevitablemente, desde unos mnimos (y no mximos dogmticos y absolutos) que todos podamos compartir (y no imponer sobre los dems). Y partiendo de ellos, hay que tener como objetivo crear las condiciones de posibilidad para que las torturas, los asesinatos que quedan impunes (sobre todo, los del estado), y todos los atropellos contra nuestra cultura y pueblo no se vuelvan a repetir. Y que nadie sienta que por no haber cauces de dilogo para que sus derechos sean respetados tenga que tomar otras vas para que se le escuche: hay que poner remedios polticos de una vez y para siempre. Y la mejor manera de hacerlo, es aceptando que este es un pueblo, y que como tal, le corresponde el derecho a decidir su futuro. Es hora de caminar pues hacia una verdadera transicin. Por otro lado, otra de las luchas ideolgicas que se ha vuelto interesante en los ltimos meses, es la referente al nuevo modelo de socialismo que tenemos por pensar y construir en Euskal Herria. Se nos est repitiendo que quin no canta la msica de la revolucin y el marxismo ortodoxo se mueve dentro del sistema y es un socialdemcrata. Pero qu es realmente cambiar el sistema? ltimamente se ha vuelto un slogan carente de contenido. De qu hablamos cuando hablamos de revolucin? Joan Mari Torrealdai escriba en Iraultzaz (Jakin, 1973) que la revolucin es hija de la modernidad, tanto como el progreso y la razn absoluta. La revolucin se ha convertido en un clich, un mito malo de la izquierda, un a priori creado en su tiempo por la burguesa y que hoy en da no le deja a la izquierda analizar y pensar proyectos. Como todo mito, tiene su parte buena y su parte mala; pero hay que saber utilizarla no para paralizar el pensamiento, sino como apoyo para articularlo libremente. Hay que tomar en cuenta, como dice Joseba Sarrionandia en su libro Moroak gara behelaino artean (Pamiela, 2010), que la poltica ahora no es cambiar todo de golpe, como lo fue en el siglo XIX. La cuestin es sencilla y a la vez compleja: todo lo que sabamos hasta ahora nos vale solamente para ganar guerras pasadas; para las nuevas, todos empezamos de cero. Las recetas viejas no valen; menos valen soluciones que valan solo en otros contextos histricos y sociopolticos. Es por eso que la izquierda est en crisis (en el sentido positivo del trmino, entendido como momento de cambio y nuevas posibilidades). La dificultad ahora no es tanto concebir nuevas ideas, sino saber liberarse de las antiguas, como deca el economista Keynes. No se pueden volver a soar sueos que acabaron en pesadillas. Tampoco basta con citar a Marx, Bakunin, Lenin o Lucakcs (todos ellos pequeos burgueses) como si fueran la Biblia, si luego no sabemos articularlos y conjugarlos hoy y aqu en un pensamiento coherente, para construir un nuevo modelo de sociedad para Euskal Herria en el contexto del siglo XXI. Si ese socialismo est por construir, la socialdemocracia, en todo caso, ser casi por obligacin el camino por donde empezar, nunca el objetivo. Los objetivos nunca hay que olvidarlos, pero la apuesta actual debe ser articular eficazmente el camino hacia ellos, partiendo de las realidades sociales, econmicas y polticas actuales.

101

| 102

En esa lnea, hay quien sostiene que para qu queremos un Estado si va a ser igualmente burgus. Mi pregunta, sin embargo, es la siguiente, cuntas lneas invirti Marx en escribir en cmo sera la sociedad despus de ganar al capitalismo? Ninguna. Ahora lo que corresponde no es reflexionar sobre cmo ser el estado vasco, sino sobre qu vamos a hacer para conseguirlo. Dejemos las cuestiones que no tocan para ms adelante. Yo lo tengo claro; para seguir en el camino hacia un estado vasco y hacia un nuevo socialismo para Euskal Herria, sin duda alguna, el prximo domingo dar mi voto a EH Bildu. Bukatzeko, eskerrikasko Garazi artikulu guztiak zuzentzeagatik, eta eskerrikasko gomendio eta kritikak egin dizkidazuen lagun guztiei. Beste guztioi, gaizki esandakoak parkatu, eta ongi esandakoak kontuan hartu. Beste bat arte!

102

You might also like