Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

IES Zizur BHI

FISIKA 2. Batxilergoa

EREMU GRABITATORIOAREN INTENTSITATEAREN ( ) NEURKETA PENDULO SINPLEA ERABILIZ


HELBURUA
Grabitatearen azelerazioa determinatzea pendulu sinple baten ikerketaren bitartez.

OINARRI TEORIKOA
Pendulua hagatxo arin edo soka batez puntu finko batera loturiko masa puntuala da. Penduluak era askean oszilatu dezake, normalean masak jasaten duen pisuaren eraginez. Masak indar kontserbakor bat pairatzen du eta bere oreka egoeratik ateratzen denean puntu horren inguruan oszilatuko du etengabe. Pendulu sinplea, HHS-ko adibide tipikoa da bere periodoa ondoko ekuazioak determinatzen duelarik: non L: penduluaren luzera L T 2 g: grabitatearen azelerazioa g T: higiduraren periodoa oszilazio txikiendako. g askatuz gero hau lortuko dugu:

Adierazpen hau erabiliz g-ren balio kalkulatzeko pendulu zehatz baten luzera eta periodoa neurtu besterik ez dugu egin behar. Zehaztasun gehiago lortzeko penduluaren luzera ezberdinei dagozkien periodo ezberdinak neurtu ohi dira.

MATERIALA
Luzera ezberdineko 5 hari Altzairuzko bolatxoak Kronometroa Flexometroa Kalibrea

IES Zizur BHI

FISIKA 2. Batxilergoa

PROZEDURA ESPERIMENTALA
1. Irudian agertzen den muntaia prestatu. 2. Penduluaren luzera (L) oszilazio jatorritik esferaren masazentrorainoko distantzia izango da. Hau da neurtu behar dugu hariaren luzera eta esferaren erradioa (kalibre baten bitartez). 3. Esperimentua hasteko pendulua posizio bertikaletik aldenduko dugu angelua 10 baino txikiagoa izan behar dela kontuan izanik eta utziko diogu aske oszilatzen, oszilazioa plano bertikalean gertatzen dela zainduz. 4. Oszilazio erregularrak direla ziurtatzen dugunean (bizpahiru oszilazio egin ondoren) kronometroan martxan jarriko dugu eta 10 oszilazio emateko behar den denbora neurtuko dugu. Kontuan hartu oszilazio oso bat joan eta etorriko bidea izango dela. 5. Luzera ezberdineko 5 pendulu erabiliko dugu bakoitzean neurria 3 aldiz errepikatuz. 6. Hartutako neurriekin beheko taula hau beteko dugu:

Luzera

T1 (s) T10 T10

T2 (s) T10

T3 (s)

Tbatazbestekoa T2 (s2) (s) -

IES Zizur BHI


2

FISIKA 2. Batxilergoa

7. Bukatzeko grafiko bat eraikiko dugu T datuak L-ren aurrean adieraziz.

8. Lortutako grafikoaren malda

eta beraz, g-ren balioa kalkulatzea ahalbidetuko digu:

JARDUERAK
1. Egin ezazu txosten bat jarraitutako prozedura, lortutako emaitzak eta ondorioak biltzeko. 2. Egin pendulu baten indar-diagrama 3. Zein hipotesiren barruan pendulu baten periodoa g-ren eta hariaren luzeraren menpe besterik ez da egongo? 4. Periodoa anplitudearen araberakoa izango da? Azaldu 5. Bi pendulu berdinek, bata itsasoaren mailan kokatuta eta bestea Himalayan, periodo berberak izango dute? Azaldu. 6. Neurriaren errorea bi faktoreren menpe egongo da: luzeraren neurketaren errorea eta periodoaren neurketaren errorea. Zeinek izango du eragina handiagoa? 7. Hari motzago bat erabiliz gero, nola aldatzen da periodoa? Horrela lortzen dugun g-ren emaitza ezberdina izango da? Zergatik? 8. 1851 urtean Foucault fisikari frantziarrak zientziaren historiaren esperimentu ikusgarrienetariko bat egin zuen. Bilatu informazioa eta azaldu nolakoa izan zen esperimentu hau eta zer ondorio lortu zuen.
3

You might also like