Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 15

NUTRIZIO-FUNTZIOA I

-Gure gorputzak inoiz ez du atseden hartzen. -Energia ditu. eta eraikuntza-materialak behar

-Nutrizio-funtzioa prozesu bat da. Prozesu horretan gorputzak bizitzeko behar dituen eraikuntza-materialak eta energia lortzen ditu.

NOLA GERTATZEN DA NUTRIZIOA?


Oso prozesu luzea da.
ZER BEHAR DA NUTRIZIOA EGITEKO?

-Elikagaiak hartzea lehenengo pausua da. -Elikagaiak mantenugai deitzen diren substantziaz osatuta daude. Beraz, oso inportantea da mantenugaiak lortzea. -Mantenugaietatik energia lortzen da; horretarako erreakzio kimiko bat gertatzen da gure zeluletan, eta oxigenoa beharrezkoa da. Orduan, oxigenoa lortu behar dugu. -Gero, bai oxigenoa bai mantenugaiak gorputzean zehar banatu behar dira. -Amaitzeko, nutrizio-prozesuan hondakin-substantziak sortzen dira eta gure gorputzak ondo funtzionatzeko hondakin hauek kanporatu behar ditu.

PROZESUAK ETA APARATUAK


LAU PROZESU DAUDE:
koordinatuta funtzionatu behar dute. lau aparatu

-DIGESTIO- PROZESUA: mantenugaiak lortzeko. Digestio aparatuan gertatzen da.

-ARNASKETA: oxigenoa lortzeko. Arnas aparatuan gertatzen da.

-IRAIZKETA: hondakin substantziak kanporatzeko. Iraitzaparatuan gertatzen da.

-ZIRKULAZIOA: mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzeko. Zirkulazio-aparatuan gertatzen da.

NUTRIZIOA

Jaten ditugun produktuak elikagaiak deitzen dira. Animalia-jatorrikoak edo landare-jatorrikoak izan daitezke.
Elikagai bakoitzak mantenugai jakin batzuk eta elikagai-hondarrak ( erabiltzen ez ditugun substantziak) ditu.

MANTENUGAIAK
Mantenugaiak talde hauetan sailka ditzakegu: -KARBOHIDRATOAK -GANTZAK LIPIDOAK -PROTEINAK -URA -BITAMINAK ETA GATZ MINERALAK EDO

KARBOHIDRATOAK EDO GLUZIDOAK

Energia ematen digute. Patatetan, lekaleetan eta zerealetan daude.

GANTZAK EDO LIPIDOAK

Energia ematen digute. Haragian, gurinean, olioan daude


PROTEINAK

Beharrezkoak dira hazteko eta gure gorputza konpontzeko. Haragietan, arrainetan, arrautzetan eta lekaleetan daude.

URA
Edarietatik eta lortzen dugu ura. elikagaietatik

BITAMINAK ETA GATZ MINERALAK

Beharrezkoak dira osasuntsu egoteko. Fruituetan, barazkietan, haraginetan eta arrainetan daude.

ZUNTZA
Elikagaia batzuk zuntza ere badute: fruituek eta barazkiek, adibidez. Beharrezkoa da digestio-aparatuak ondo funtzionatzeko.
NUTRIZIOA 1 NUTRIZIOA II NUTRIZIOA III

DIETA OSASUNGARRIA
Osasuntsu egoteko ondo elikatzea funtsezkoa da. Horregatik, dieta egokia eduki behar dugu. Horretarako, gure dieta osoa izan behar da; hau da, mota guztietako mantenugaiak hartu behar ditugu. Eta beste alde batetik, dieta orekatua izan behar da; hau da, behar ditugun mantenugai adina hartu behar ditugu.
DIETA OREKATUA OSASUNA ETA ELIKADURA ELIKAGAIAK ETA DIETA

DIGESTIO-PROZESUA
Hiru fase ditu: -Digestioa -Xurgatzea -Hondakinak kanporatzea
Digestio-prozesua digestio-aparatuan gertatzen da.

DIGESTIO-APARATUA
Digestio-aparatuak bi parte ditu: -digestio-hodia -Guruin erantsiak Digestio-hodia organo huts batzuez osatuta dago. Ahotik uzkiraino doa. Organoak hauek dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste hodia.

Guruin erantsiek likido batzuk sortzen dituzte. Likido hauek digestiourinak deitzen dira. Guruinak hauek dira: gibela (behazuna), listu-guruinak (listua) eta pankrea (pankreako urina).

DIGESTIOA

Digestioa lehen pausua da. Ahoan hasten da eta heste meharrean amaitzen da.

ZER DA DIGESTIOA? Elikagaiak mantenugaiak lortzeko deskonposatzea da.

Hiru fase daude: Ahoan, hortzek elikagaiak xehatzen dituzte eta listu-guruinek listua sortzen dute. Elikagaiak eta listua nahasten dira. Nahaste hori elikadura-bolo deitzen da. Elikadura-bolo faringean eta hestegorrian zehar pasatzen da eta urdailera heltzen da.
Urdailean, urdail-urinak sortzen dira. Elikagaiak urdail-urinekin nahasten dira urdailaren mugimenduari esker; hori da kimoa.

Kimoa heste meharrera igarotzen da. Heste meharrean, heste-urina sortzen da. Kimoa heste-urinarekin pankreako urinarekin eta behazunarekin (gibelean sortutako urina) nahasten da. Horrela, digestioa amaitzen da eta kimoa kilo bihurtzen da.

XURGATZEA
KILOA elikagaien mantenugaiz eta digeritu ezin diren hondarrez osatuta ahia da.

Mantenugaiak erabiltzeko, odolera igaro behar dute. Prozesu hori xurgatzea deitzen da. Eta heste meharrean gertatzen da.

HONDARRAK KANPORATZEA
Mantenugaiak xurgatu ondoren, digeritu ezin diren hondarrak ez dira geratzen heste meharrean; heste lodira joaten dira. Heste lodian gorozki bihurtzen dira eta uzkiaren bidez kanporatzen dira.

You might also like