Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Euskaltzandia: Euskaltzaindiaren lehenengo batzarra 1919. urtean izan zen Oatiko Unibertsitatean.

Ordurako euskara ikertu eta zaintzeko instituzioa behar zela uste zutenak asko ziren baina horrelako instituzio bat eratzea lortzeko aldundien laguntza beharrezkoa zen. Horregatik 1918. urtean hasitako proposamenak aurrera egin zuen eta 4 aldundien laguntzarekin Euskaltzaindia hurrengo urtean eratu zen. Urteetan zehar euskaltzainen kopurua aldatuz joan da. Hasieran 12 izan ziren euskaltzainburu Resurreccin Mara de Azkue zela. Gero guda garaian batzuk atzerrian zeudenez behin-behineko ordezkoak izendatu behar izan zituzten. 1949an 18 kideetara heldu ziren eta azkenean 24 daude. Beti izan du Aldundien laguntza baita Francoren garaian ere baina 1978an Juan Carlos Iak bere ofizialtasuna onartu zuen estatuak onartu zituenean. Jaio zenetik aurrera egunkari ofizial bat izan du Euskera izenekoa eta bertan Euskaltzaindiaren bileretan eztabaidatutakoaren eta erabilitakoaren berri ematen da. Horretaz gain beste argitarapen batzuk ere egiten dituzte: azterketa-lanak plazaratzeko, idazle klasikoei buruzkoak , euskal onomastikari buruzko lanak eta abar. Hala eta guztiz ere bere lanik inportateena betidanik zera izan da, euskara normalizatu eta euskararen alfabetoa batzea . Nahiz eta lan hori garrantzitsua eta anbizio handikoa izan hori izan da bere helbururik handiena 1920tik aurrera. Gaur egun, Instutizioen laguntzarekin, baliabide tekniko berriak erabiltzeko proiektua du lehen pentsa ezina zen lekuetara heltzeko. Horrezaz gain beste ekintza batzuk ere burutzen ditu, adibidez: ihardunaldiak, batzarrak bilkurak eta abar.

Idazmena: Komunikabideen joera politikoa.

You might also like