Download as doc
Download as doc
You are on page 1of 113

Curriculum Anitzeko taldeentzako Unitate Didaktikoa

HIRIAK HISTORIAN ZEHAR:


Bilbo,
Kasu berezia

Ana Basterra, Leioako Berritzegunea


Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea
Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea
HIRIA HISTORIAN ZEHAR
Gaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando
Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa

1. Justifikazioa

Unitate didaktiko honek oinarrizko bi ardatz ditu: hirien bilakaera eta testu-mota
narratiboak. Hiri jakin baten garapena lanerako fokutzat hartzeak ikasleengandik gertu
dagoen eta ikasleentzako ezaguna den inguru bat abiapuntu hartzea ahalbidetzen du;
hiria alegia. Hiriaren bilakaera eta garapena aztergai hartuz, gainera, mendebaldeko
gizarteetako bilakaeraren oinarrizko uneetara hurbil gaitezke.

Hiria aztergai hartuz, kasu jakin honetan Bilbo hain zuzen ere, garai ezberdinei
buruzko gogoeta egin dezakegu: Erdi Aroko hirien jatorriak mia ditzakegu, baita XXI.
mendeko hiriak izan daitezkeena antzeman ere. Bilakaera honek gizarte- eta politika-
mailako eraldakuntzak, arkitektura-ereduak, bizimoduen aldaketak aztertzeko... aukera
ematen du.

Hiriak, hortaz, gurutzaturik aurkezten zaigun eduki-multzo zabala ikusteko aukera


eskaintzen digu interrelazioz. Eduki hauek gurutzaturik aurkezten direnez zentzu
aberatsagoa hartzen dute. Unitatean zehar eguneroko bizitzari eta hirigintza-garapenari
loturiko aldaketei ematen zaie garrantzia, baita ezaugarri soziokulturalei ere.

Bestalde, Gizarte Zientziei loturiko edukiek hiriekin eta hauen garapenarekin


zerikusia badute ere, unitate honetan lantzen diren hizkuntza-mailako edukiek testu
narratiboekin dute zerikusia funtsean.

Denboran zehar iraganiko ekintzen adierazpide gisa ulerturiko testu narratiboak,


ikasleek unitate hauetan gauzaturiko bilaketen emaitzak aditzera eman ditzaten tresna
egokia dira. Testu narratiboen baitan komunikabideetatik heldu diren testu
informatiboak nabarmenduko dira bereziki; hauek, gure ikasleentzako etengabeko
informazio-iturri baitira.

2
HIRIA HISTORIAN ZEHAR
Gaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando
Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa

2. Unitatearen helburuak

2.1. Esparruko helburu orokorrekiko zerrenda

 Ahozko eta idatzizko mezuak ulertzea, komunikazio-egoera ezberdinetan


dituzten ezaugarriak ezagutuz eta erabilitako zenbait hizkuntza-
mekanismori buruzko gogoeta eginez.

 Ahoz nahiz idatziz koherentziaz eta zuzentasunez hitz egitea,


komunikazio-egoera bakoitzari egokitzen zaizkion baliabideak
gaitasunez eta autonomiaz erabiliz.

 Irakurketa eta idazketa mintzaera eta ulermena hobetzeko bitarteko gisa


balioztatzea, baita kultura eta norbanakoaren atsegina aberasteko iturri
gisa ere.

 Hizkuntza gauza berriak ikasteko eta errealitatea ulertzeko eta


aipaturikoari buruzko azterketa kritikoa egiteko bitarteko gisa erabiltzea,
baita jarduera bera arautzeko ere.

 Jarduerak modu autonomoan eta orekatuan garatzea.

 Ondare kulturala eta naturala egoera soziohistoriko baten adierazpen eta


isla gisa balioztatzea eta bere erakusgarririk nabarmenenak
interpretatzea; hauek mantentzeak eta hobetzeak duen interesari buruzko
kontzientzia hartuz eta norbanakoaren atseginerako bitarteko direla
kontuan hartuz.

 Iturri ezberdinak, batez ere komunikabideak erabiliz, ahozko


informazioa, informazio ikonikoa, estatistikoa, kartografikoa... lortu eta
interpretatzea; trataera autonomoa ematea, hauek ematen dituzten
mezuen aurrean jarrera kritikoak garatuz eta aipaturiko mezuak behar
bezala antolaturik eta ulertzeko moduan aditzera emanez.

 Giza talde ezberdinek espazioa erabiltzerakoan eta baliabide naturalak


aprobetxatzerakoan beren lurraldeekin ezartzen dituzten elkarreraginak
identifikatzea eta aztertzea eskala ezberdinetan; ekonomia-, gizarte-,
politika- eta ingurugiro-mailan dituzten ondorioak balioztatuz.

2.2. Helburu didaktikoak

 Esparru akademikoko, literaturaren esparruko eta komunikabideen esparruko


ahozko nahiz idatzizko testuak ulertzea; aipaturikoen ezaugarri diren zenbait
hizkuntza- mekanismori buruzko gogoeta eginez.

3
HIRIA HISTORIAN ZEHAR
Gaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando
Bigarren Hjezkuntzako Ahlokularitza, Getxo eta Leioa

 Testu narratiboak ahoz nahiz idatziz sortzea.

 Esparru akademikoko, literaturaren esparruko eta komunikabideen esparruko


ahozko nahiz idatzizko testuen irakurketa kultura- eta ikasketa-mailako
aberastasun-iturri gisa erabiltzea.
 Talde-lanean ahozko hizkuntza erabiltzea, jarduera bera arautzeko bitarteko gisa.

 Lanerako eta ikasteko ohitura autonomoak garatzea.

 Ondare kulturala egoera soziohistoriko jakinen isla gisa balioztatzea.

 Grafikoak eta planoak abiapuntu hartuz informazioa interpretatzea, informazioa


koherenteki komunikatuz, eta aipaturikoak egiteko urratsak ezagutzea.

 Idatzizko iturrietatik, komunikabideetatik batez ere, informazioa lortzea, eta


informazio hau kritikoki interpretatzea.

 Giza taldeen eta inguruaren arteko harremanak aztertzea eta interpretatzea,


hirien bilakaeraren bidez.

 Hirien bilakaeran izan diren gertaera gogoangarriak ezagutzea, eta aipaturikoak


ezaugarri ekonomiko, sozial eta kulturalei lotzea.

4
HIRIA HISTORIAN ZEHAR
Gaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. Edukiak

3.1. Unitateko edukiak

PROZEDURA EDUKIAK JARRERA EDUKIAK KONTZEPTUZKO EDUKIAK


- Ikasleen inguruko gizarte-komunikabiderik eta - Ongi informatua egoteko interesa eta gizarte- - Komunikabideen ezaugarriak.
informazio-iturririk ohizkoenak bilatzea, identifikatzea komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritikoa - Informazio-generoak: albistea, kronika eta
eta bereiztea. garatzea.
- Garai ezberdinetako zenbait artelani buruzko azterketa erreportajea.
- Gizarteetako adierazpen kulturalak eta artistikoak - Masen gizartean iritzia sortzerakoan eta
egitea, ezaugarriak bilatuz.
balioztatzea eta errespetatzea, heziketa
- Esparru honetan erabilitako testuetan teknika ezberdinak bideratzerakoan duten egitekoa.
aplikatzea: azpimarratzea, ertzetan ideien oharrak pertsonalean duten garrantzia aintzat hartuz.
- Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza pentsamendua,
- Arkitektura-estiloak: gotikoa eta barrokoa.
hartzea, eskema, koadroak, kontzeptuzko mapak,
irakurketa adikorra,... adierazpena eta komunikazioa antolatzeko - Komunikazio-egoera testuetan: igorlea.
- Norbanakoaren eta besteren testuak ulertzea eta aztertzea: bitarteko on gisa balioztatzea. - Testu narratiboetako xedea.
ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bilatzea, gaia eta - Irakurtzeko interesa eta zaletasuna informazioa - Denbora-elementu deiktikoak
egitura identifikatzea. eskuratzeko, ikasteko eta atsegin hartzeko bitarteko - Testu narratiboen antolakuntza: albisteen
- Ikasketa-eginkizunetan ahozko hizkuntza erabiltzea. gisa balioztatzea. eskema
- Egokiak, koherenteak eta zuzenak diren idatzizko testu
- Informazio jakina lortzeko iturrien erabilpen - Denbora-lokailuak.
narratiboak egitea edukia aldez aurretik zehaztuta.
- Testuak berrikusteko prozedurak. zuzena balioztatzea. - Aditz-jokoa.
- Eskala ezberdinetako planoak eta mapak irakurtzea eta - Sistema produktiboetan sortzen diren gizarte-, - Euskal Herriko laborantza-alorrak eta paisaiak.
interpretatzea, eta aipaturikoetan toki eta gertaerak ekonomia- eta ingurugiro-mailako esku-hartzeen Hauek Erdi Aroko hirietan duten isla.
bilatzea. aurrean jarrera zuhurra mantentzea.
- Industria: lehengaien eta energiaren
- Iturri ezberdinak erabiliz informazio esanguratsuak - Ekoizpen-prozesuan gizarte-sektoreek betetzen
lortzea eta hautatzea; batez ere komunikabideetatik, gai duten egiteko ezberdina ezagutzeko interesa. kontsumoa. Euskal Herriko industria-espazioak.
ekonomiko, sozial, kultural, etab.-i buruzko informazioa - Gizarteek bizirik iraun dezaten eta mantentzeko eta - Hirugarren sektoreko jardueren aniztasuna eta
alegia. hobetzeko joera izan dezaten baliabide naturalak garapena hiri modernoetan.
- Inguruaren eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzaren - Demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
arrazoiak eta ondorioak aztertzea: laburpenaren
zentzuz aprobetxatzeak duen beharraz kontzientzia
planifikazioa eta gauzatzea, ezaugarri demografikoei hartzea. - Eraldaketa politikoak, ekonomikoak,
buruzko ikasketa edo ikerketa errazak, herrietako gizarte- teknikoak, kulturalak eta sozialak, eta hauek
edo ingurugiro-mailako arazoak. hirien bilakaeran duten isla.
- Ikerketa ekonomikoei, kulturalei, demografikoei eta
sozialei buruzko ondorioak aurkeztea, irudikapen
grafikoekin, mapekin, horma-irudiekin, kontzeptuzko
mapekin, dosierrekin, etab.-ekin batera.

5
HIRIA HISTORIAN ZEHAR
Gaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3.2. Unitateko edukiek eduki-multzoekin duten harremana

I. MULTZOA: KULTURA, HIZKUNTZA ETA GIZARTEA

Prozedura edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak


- Ikasleen inguruko gizarte-komunikabiderik - Ongi informatua egoteko interesa eta gizarte- - Komunikabideen ezaugarriak.
eta informazio-iturririk ohizkoenak bilatzea, komunikabideen mezuen aurrean jarrera - Informazio-generoak: albistea, kronika eta
identifikatzea eta bereiztea. kritikoa garatzea. erreportajea.
Garai ezberdinetako zenbait artelani - Gizarteetako adierazpen kulturalak eta - Masen gizartean iritzia sortzerakoan eta
buruzko azterketa egitea. artistikoak balioztatzea eta errespetatzea, bideratzerakoan duten egitekoa.
heziketa pertsonalean duten garrantzia aintzat - Arkitektura-estiloak: gotikoa eta barrokoa.
hartuz.

II. MULTZOA: AHOZKO ETA IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA: ERABILERAK ETA FORMAK

Prozedura-edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak


- Esparru honetan erabilitako testuetan teknika ezberdinak - Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza - Komunikazio-egoera testuetan: igorlea.
aplikatzea: azpimarratzea, ertzetan ideien oharrak pentsamendua, adierazpena eta komunikazioa - Testu narratiboetako xedea.
hartzea, eskema, koadroak, kontzeptuzko mapak,
irakurketa adikorra,... antolatzeko bitarteko on gisa balioztatzea. - Denbora-elementu deiktikoak
- Norbanakoaren eta besteren testuak ulertzea eta - Irakurtzeko interesa eta zaletasuna - Testu narratiboen antolakuntza: albisteen
aztertzea: ideia nagusiak eta bigarren mailakoak informazioa eskuratzeko, ikasteko eta atsegin eskema
bilatzea, gaia eta egitura identifikatzea. hartzeko bitarteko gisa balioztatzea. - Denbora-lokailuak.
- Ikasketa-eginkizunetan ahozko hizkuntza erabiltzea.
- Egokiak, koherenteak eta zuzenak diren idatzizko testu
- Informazio jakina lortzeko iturrien erabilpen - Aditz-jokoa.
narratiboak egitea, edukia aldez aurretik zehaztuta. zuzena balioztatzea.
- Testuak berrikusteko prozedurak.

6
HIRIA HISTORIAN ZEHAR
Gaztelaniar Hizkuntzaren eta Literaturaren Aholkularitza, Abando
Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

III. MULTZOA: ANTOLAKUNTZA SOZIOEKONOMIKOA ETA ESPAZIOAREN ERALDAKUNTZA

Prozedura edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak


- Eskala ezberdinetako planoak eta mapak irakurtzea eta - Sistema produktiboetan sortzen diren gizarte-, - Euskal Herriko laborantza-alorrak eta
interpretatzea, eta aipaturikoetan toki eta gertaerak ekonomia- eta ingurugiro-mailako esku-hartzeen paisaiak. Hauek Erdi Aroko hirietan duten isla.
bilatzea. aurrean jarrera zuhurra mantentzea.
- Iturri ezberdinak erabiliz informazio esanguratsuak - Industria: lehengaien eta energiaren
- Ekoizpen-prozesuan gizarte-sektoreek betetzen kontsumoa. Euskal Herriko industria-espazioak.
lortzea eta hautatzea; batez ere komunikabideetatik, gai
duten egiteko ezberdina ezagutzeko interesa.
ekonomiko, sozial, kultural,etab.-i buruzko informazioa - Hirugarren sektoreko jardueren aniztasuna eta
alegia. - Gizarteek bizirik iraun dezaten eta mantentzeko eta
hobetzeko joera izan dezaten baliabide naturalak
garapena hiri modernoetan.
- Inguruaren eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzaren
arrazoiak eta ondorioak aztertzea. zentzuz aprobetxatzeak duen beharraz kontzientzia
- Laburpenaren planifikazioa eta gauzatzea, ezaugarri hartzea.
demografikoei buruzko ikasketa edo ikerketa errazak,
herrietako gizarte- edota ingurugiro-mailako arazoak.
- Ikerketa ekonomikoei, kulturalei, demografikoei eta
sozialei buruzko ondorioak aurkeztea, irudikapen
grafikoekin, mapekin, horma-irudiekin, kontzeptuzko
mapekin, dosierrekin, etab. –ekin batera.

IV. MULTZOA: EGUNGO ERAKUNDE SOZIALAK, POLITIKOAK ETA KULTURALAK

Prozedura edukiak Jarrera edukiak Kontzeptuzko edukiak


- Laburpenaren planifikazioa eta gauzatzea, ezaugarri - Eraldaketa politikoak, ekonomikoak,
demografikoei buruzko ikasketa edo ikerketa errazak, teknikoak, kulturalak eta sozialak, eta hauek
herrietako gizarte- edota ingurugiro-mailako arazoak.
- Ikerketa ekonomikoei, kulturalei, demografikoei eta hirien bilakaeran duten isla.
sozialei buruzko ondorioak aurkeztea, irudikapen
grafikoekin, mapekin, horma-irudiekin, kontzeptuzko
mapekin, dosierrekin, etab. –ekin batera.

7
4. Edukien antolakuntza

Unitate didaktikoa Bilboko hiriaren garapen historikoaren inguruko lan-proiektu


gisa egituratzen da. Horrek, denboran zehar gertatu diren eta hirietan isla izan duten
aldaketa historiko, sozial, kultural eta ekonomikoak berrikusten joateko bidea ematen
digu.

Gizarte Zientzietatik datozen edukiak eta hizkuntza-mailakoak batzeko testu-


mota bat hautatzen da, narratiboa hain zuzen, baita testu-genero batzuk ere; albisteak,
egunkariak... Izan ere, hauek dira denboran zehar gertaturiko garapenari oso loturikoak
diren gizarte-edukiak hedatzeko egokienak.

Unitatea, irizpide kronologikoaren arabera ordenaturiko hiru lan-sekuentziatan


banaturik dago. Sekuentzia hauek independenteki eta bereiz landu daitezke; horietariko
bakoitzak zentzu propioa baitauka eta azken emaitza duen lan-proiektu errazagoa
osatzen baitu. Aitzitik, zentzu orokorra hobeto antzematen da hiru sekuentziak batean
landuz gero.

Lehenengo sekuentziak “Egun bat Erdi Aroko Bilbon” du izenburu, eta bertan
Behe Erdi Aroko eguneroko bizitzari hertsien loturiko alderdiak ikertzea proposatzen
da. Alderdi hauek irudikatzeko, ikasleek zenbait jarduera gauzatu ostean egunkaria
idatzi beharko dute taldeko kide guztien artean.

Bigarren sekuentzia, “Garai berria: XIX. mendea”, mende honetan gertaturiko


eraldakuntza ekonomiko eta sozialetan murgiltzen da, eta bere hizkuntza-eginkizuna
egunkarian eta albisteak eta erreportajeak egiteko eran oinarritzen da. Azken emaitza
XIX. mendeko egunkari bat osatzea da.

Hirugarren sekuentziak “Gorabehera handiko mendea” du izena eta XX. mendea


du oinarri. Mende honetako gertaera historikoei eta Bilboko hiriak jasaniko gorabeherei
buruzko ikuspegi orokorra ematea da helburua. Sekuentzia honetan, literaturaren
esparrutik datozen testuei ematen zaie sarrera. Sekuentzia honetako azken emaitza
mendeari buruzko erakusketa bat da, jarduerak aurrera doazen heinean antolatuz doana
eta ardatz kronologiko bati jarraitzen diona.
5. Jarduerak

5.1. 1. Sekuentzia

EGUN BAT ERDI AROKO BILBON

Aldez aurretiko jarduera: Unitatearen eta sekuentziaren zentzuaren azalpena. Azken


emaitza zein motatakoa den. Egunkariaren kontzeptura hurbiltzea.

1. jarduera: Hiriaren kontzeptuaren inguruko aldez aurretiko ezaguerak, baita hiriaren


jatorriari buruzkoak ere. Erdi Aroko hiriari buruzko oinarrizko definizioa, bikoteka
eginiko gogoetaren bidez.

2. jarduera: Hiriaren hazkuntzaren adierazgarri diren irudien bidez Bilboko hiriak


hirigintza-mailan izan duen bilakaerari buruzko informazioaren bilaketa. Garrantzizko
informazioa biltzen duen laburpena. Denbora-lokailuei buruzko lana.

3. jarduera: Bilboko hiriaren etengabeko hazkuntza identifikatzea planoan. Lexikoari


buruzko lana.

4. jarduera: Informazio-testu bateko kontalariei buruzko lana. Testuen manipulazioa


kontalaria aldatuz. Kontalari ezberdinei buruzko ikerketa.

5. jarduera: Eguneroko bizitzako alderdiak aztertzea oinarri duen jarduera. Taldekako


lana eta emaitzen aurkezpena. Idatzizko informazio-testu bat sortzeko kontrol-orria.
Ahozko aurkezpenerako kontrol-orria eta ohar-orria.

6. jarduera: Eraikin handiak. Gotikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko jarduera.

7. jarduera: Azken emaitza


Erdi Aroko Bilboko biztanle bati buruzko egunkari txiki bat idaztea. Ikasle bakoitzak
Erdi Aroko Bilbon bizi den pertsonaia bat hautatuko du eta bere bizitzako egun batean
gertatutakoa kontatu beharko du. Kontakizun guztiak batuz gizarte-talde ezberdinak bizi
ziren erari buruzko ikuspegi orokorra lortuko da.
ALDEZ AURRETIKO JARDUERA : ZER DA EGUNKARIA?

Sekuentzia hau amaitutakoan Bilboko historiari loturiko alderdi ezberdinak


islatuko dituen egunkaria osatu beharko duzue. Zuetako bakoitzak garai hartako
pertsonaia jakin baten papera hartuko du; modu honetan, banaka idatziriko atalen bidez
Erdi Aroko Bilboko bizitza islatzen duen liburua egin ahal izango baitugu.
Lehen urrats gisa, nahiz eta egunkarien berri aski ongi dakizuen, egunkari-mota
ezberdinei buruzko ikerketa egingo dugu aipaturikoei buruzko ezaugarririk
garrantzitsuenak ateratzeko.
Egin beharko duzuen lehen bilaketa-lana, egunkari diren edo egunkariaren
teknika erabiltzen duten hiru liburu bilatzea izango da. Behin lortuta, orri hau bete
beharko duzue egunkariaren eta eleberriaren arteko ezberdintasunak azpimarratuz,
ondorengo alderdiei dagokienez:

ELEBERRIAREN ETA ADIBIDEAK


EGUNKARIEN ARTEKO
EZBERDINTASUNAK

ARGUMENTUA

KONTALARIA

FORMATUA

Jarraian, José Luis García Martín idazlearen testua irakurriko duzue. Honek,
bere ustez egunkariak eduki beharreko ezaugarriei buruzko arrastoak emango dizkigu.
Nabarmendu itzazue garrantzitsuenak. Lortutako datuen bidez, idatz ezazue egunkaria
zer den eta bere ezaugarriak zein diren azalduko duen testu labur bat.
EGUNKARI INTIMOARI BURUZKO OHARRAK
José Luis García Martín

Egunkari intimo mota hainbat egunkari-idazle dago; generorik malguenaz ari gara,
norberaren nortasunera gehien egokitzen den generoaz. Kasurik okerrenean, egunkari
intimoa ez da ausarkeria-ariketa lausoa baino izaten; ondoen eginikoa, berriz,
irakurlearengan bizitza-ilusioa sortzea ondoen lortzen duen literatura-generoa da.

Nik   nahiago   dudan   egunkari   intimoa   —idazle   nahiz   irakurle   gisa—   ez   da   inoiz 
intimoa bakarrik izaten (ezta nagusiki ere), nerabeenak izan ohi diren bezala. Nik 
nahiago dudana pribatuak nahiz publikoak garrantzia duen  egunkaria  da, munduari 
irekirik dagoen  egunkaria, izen eta abizenak dituzten pertsonaiak gurutzatzen diren 
tokia... Erreferentziak egilearen zilborretik haratago doazen egunkaria.

Eman dezakeenaz bestela bada ere egunkaria intimoa da, eta kontalariak bere buruaz
gutxi hitz egitea komeni da: hobea da zeharka ezagutu dezagun uztea, besteek
kontatzen digutenaren bidez. Hautatzea, kontatzea, ordenatzea ere sortzea da.

Egunkarian eguneroko bizitzako kontraesan guztiak sartzen dira: badira gehien maite 
ditugunak   ere   jasaten   ez   ditugun   egunak,   eta   badira   biharamunean   gogoratzen   ez 
ditugun betiko maitasunak ere.

Egunkariak  literatura­generorik   askeena   dela   badirudi   ere   (eta  baliteke   hala   izatea 
ere), horrek ez du esan nahi bere eskakizun propioak ez dituenik. Egunkarigile batek 
bere ametsak amets direla nabarmendurik baldin badaude bakarrik egin dezake amets.

Literatura-egunkaria literatura da, ez ordea fikziozkoa, nahiz eta batzuetan fikzioak


ere sartzen dituen: irudizko bidaiak, ipuinak, eleberri-zatiak...

Egunkari  intimoak   ez   du   iskanbilatsua   izan   beharrik,   baina   bai   zuhur   samarra. 


Egunkari intimorik onenak hezibide oneko ingelesek idatzi zituzten ordain gisa: beren 
gizarte­bizitzan eguraldia ez zen ezertaz hitz egiten ausartzen ez ziren haiek, alegia.

Egunkaria asmo txarreko ukiturik gabe distilaturiko ura bezalakoa da: zaporegabea eta 
digeritzen zaila.

Egunkari  on  batek  osagai   guztiak  onartzen   ditu,  bat   izan   ezik:  gogaitasuna  (balio 
fetixista  edo dokumental hutsa duten zenbait egunkaritan  gehien aurki daitekeena, 
hain zuzen ere).
Egunkari  on   bat,   bertako   orrialdeetan   aipatzen   den   inor   ezagutzen   ez   dutenei 
interesgarri zaielako ezagutzen da.

Oviedo, 1997ko azaroaren 19a

1. JARDUERA: ZER DAKIGU HIRIEI BURUZ ?

Jarduera honetan, unitateari hasiera emateko, hiriei buruzko oinarrizko


kontzeptuak argitu beharko dituzue bikoteka. Horretarako bi galdera hauei eman
beharko diezue erantzuna:

a) Identifika itzazue aurkezten dizkizuegun hiriak, bakoitzari dagokion idazkuna


jarriz eta kronologikoki ordenatuz. Beharrezkoa bada bila ezazue informazioa
entziklopedia batean.

Antzinaroko Hiria Erdi Aroko Hiria


Erromatar Hiria Gaur Egungo Hiria
b) Saia zaitezte Erdi Aroko izarrari buruzko galderak erantzuten, bikoteka
oraingoan ere. Ondoren, zuen erantzunak bateratuko ditugu Erdi Aroko hiria
definitzen duen testu txiki bat idazteko.

Aipa itzazu horietako Nolakoak ziren beren Zein lanbide zituzten


batzuk eraikinak? bertako biztanleek?

ERDI AROKO Zeintzuk sortu


Zergatik garatu ziren zituzten?
Europan? HIRIA

Zertatik bizi ziren Zein gizarte-talde bizi Zergatik joaten zen


bertako biztanleak? ziren haietan? jendea haietara
bizitzera?

Erdi Aroko hiriak Europan garatu ziren eta izan zuten abiapuntu
Hauen garapenak -rekin du lotura

Hiri hauen garapena gehien sustatu zuen gizarte-taldea -ena izan zen

Hiriko eraikinak ziren


eta bertako biztanleen lana izaten zen
Jendea hirietara joaten zen bizitzera -elako

Ezagunenetarikoak dira

Euskal Herrian sortu ziren garai hartan

2. JARDUERA: BILBOREN JATORRIA ETA HEDAPENA XIX. MENDERA


ARTE

Informazio-dosierraren laguntzarekin berreraiki ezazue Bilboko historia


jatorritik hasi eta XIX. mendera bitartean. Laburpen-testua idazteko lagungarri izango
zaizuen kontrol-orria duzue hemen.

Bilbo XV. mendea


Bilbo XVI. mendea
Bilbo XVII. mendea

LABURPEN TESTUA IDAZTEKO KONTROL ORRIA

 Informazio-dosierra arretaz irakurtzea.

 Informazio garrantzitsua hautatzea, horretarako


beharrezkoa azpimarratuz.

 Hautaturiko informazioarekin eskema egitea. Eskema


ordena kronologikoaren arabera taxutu behar da.

 Koadroko zenbait lokailu erabiltzea.

 3. pertsona erabiliz idaztea.

 Aditzak lehenaldi burutuan jokatzea.

 Alderdi formalak zaintzea.


DENBORA LOKAILUAK

Testuko atal ezberdinetan zehar denboraren joana


. adierazteko baliagarri diren elementuak dira. Hasieran,
Hasiera batean, Ondoren, Beranduago, Jarraian, Gero,
Bien bitartean...

3. JARDUERA: NOLA ARI DA HAZTEN BILBO

a) Irakur -ezazue arretaz “Planoa nola interpretatu”


“Planoa nola interpretatu”
Planoaren formak eta kaleen trazatuak herriaren jatorriari buruzko argibideak ematen dizkigu,
baita herriaren lehenaldi historikoaren berri ere. Planoa eskalara eginiko irudikapen grafikoa da,
eta bertan kaleen trazatua eta eraikinen, parkeen, plazen... antolamendua ikus dezakegu.
Praktikan, hiriaren marrazki bat da, hegazkin batetik ikusiko bagenu bezala.

Planoa interpretatzeko, lehenik egin behar duguna kokalekuari, topografiari erreparatzea da,
erliebea baita bere baldintzatzaile nagusia (muinoa, ibaiertza, itsasertza)

Planoetan erraz bereizten dira hiriko ingurune ezberdinak. Horietako bakoitza hazkuntza-garai
jakin bati dagokiona izaten da.

Hirigune historikoa. Zatirik zaharrena da. Forma erregularra edo irregularra izan dezake hiria
kokaturik dagoen tokiaren ezaugarri fisikoen arabera eta hiriak planifikaturiko jatorria izatearen
edo ez izatearen arabera. Hirigunea, askotan, harresiek mugatzen zuten.

Zabalgunea. XIX. medeko bigarren erdialdean hirietan gertaturiko hazkunde demografikoak


antzinako harresiak behera botatzea eragin zuen eta hiri-lurzoru berria sortu behar izan zen.
Koadrikula plano ezaguna ikus daiteke bertan; angelu zuzena mantenduz elkarren artean
gurutzatzen eta mozten diren kaleekin.

- Hiri modernoa. Zabalgunetik haratago hazi da. Bizileku-guneek eta


industrialdeek osatzen dute. Hiri modernoaren trazatua planifikaturikoa
izan ohi da, baina bat-baten eta ilegalki sorturiko auzoak dituzten trazatu
irregularrekoak ere badira. Auzo hauek hiri funtzionalaren hirigintza-
eredua jaraitzen dute; hauetan, auzo bakoitzak kale-sare propioa izan ohi
du eta etxeak blokeka eta dorreka multzokatzen dira.
b) Bila ezazue ondorengo kontzeptuen esanahia: planoa, eskala, topografia,
zabalgunea, demografikoa, koadrikula.

c) Gaur egungo plano bat erabiliz identifika ezazue XIV eta XIX. mendeen artean
Bilboko hirian gertatu den etengabeko hazkundea.

 Erabil itzazue kolore ezberdinak, Bilboren jatorria eta


zabalkuntza bereizteko.

d) “Planoa nola interpretatu” dokumentuan erro greko eta latindarrak dituzten


terminoak agertzen dira, hala nola demografia, topografia, etab. Hau hizkuntzek hitz
berriak sortzeko erabiltzen duten prozeduratako bat da.

Hiruko taldeak egingo dituzue hitzak eratzeko mekanismoak laburtzen dituen


koadro bat betetzeko. Horretarako, koadroan agertzen diren hitzak nola osatu diren
azaldu beharko duzue. Halaber, adieraz ezazue hitzen eraketa-prozeduraren izena
(aurrizki-sistema, atzizki-sistema, hitz-elkarketa, maileguak, akronimoak) eta
definizioa. Bila ezazue informazioa Euskal Hizkuntzari buruzko testu-liburu edota
hiztegiren batean. Ez ezazue ahaztu adibide gehiago gehitzea.

HITZEN OSAERA
Osagaiak Mekanismoa

• DESEGIN Des + egin Aurrizki-sistema

• SUDURLUZE

• FUTBOL

• D.B.H.

• TXORITXO

ADIBIDEAK
4. JARDUERA: NORK KONTATZEN DITU ISTORIOAK?

Jarduera honetan kontalariaren kontzeptua landuko duzue. Ongi dakizuenez,


testu bateko kontalaria elementu narratibo bat da; kontakizun bateko egileak istorioa
kontatzeko erabiltzen duen baliabidea, hain zuzen. Kontalari-mota asko dago eta
jarduera honetan zehar hauek bereizten eta erabiltzen ikasi beharko duzue. Binaka,
ondorengo bi urrats hauek jarraitu beharko dituzue:

A) testu bakoitzari dagokion kontalari-mota zein den adierazi.


B) kontalari orojakilea eta kontalari protagonista dituzten testuak erabili.
Horretarako, kontalari-mota aldatu eta berridatzi egin beharko dituzue.

KONTALARI MOTAK
Kontalari protagonista: Bere istorio
propioa kontatzen du 1. pertsonan
Kontalari orojakilea: 3. pertsonan
kontatzen du istorioa eta pertsonaietatik
at nahiz pertsonaien baitan gertatzen diren
gertakarien berri osoa du.
Kontalari behatzailea: 3. pertsona
erabiltzen du eta ekintzaren ikusle
agertzen da. Ikusten duena kontatzen du
soilik.
1. testua

“Onofre Bouvila Bartzelonara iritsi zen urtean hiria


berrikuntza-sukarrak harturik zuen bete-betean (...)
Batzuek eta besteek eztabaidatu egiten badute ere,
gehienen iritziz Bartzelonaren lehen eta bigarren
fundazioa feniziarrei zor zaie (...) Feniziarren atzetik
grekoak eta layetanoak etorri ziren. Lehendabizikoek
artisau-hondakinak utzi zituzten pasaeran; bigarrenei
arrazaren bi bereizgarri zor dizkiegu etnologoen ustez;
kataluniarrek entzuten ari diren itxura egiten dutenean
burua ezkerralderantz okertzeko duten joera eta
gizonezkoen sudur-zuloetan ileak hazteko joera.
Eduardo Mendoza

2. Testua

“Zerua nahikoa garbi zegoen hilabete hura izateko...


Tranbia hartu zuen eta bertatik jaitsi zen Institutuko
plazara iritsitakoan. Hareatzara irten zen. Ordu biak
laurden gutxi ziren San Nikolasen ordularian. Jendearen
erritmoa eta ibilera mantsoa zen, jaiegunetakoa
bezalakoa...”
Juan Antonio Zunzunegui

3. Testua

“Kezkagarria iruditu zitzaidana, hasieratik, kale zibilizatuetatik


jaitsi beharrean Iturrizatik San Frantziskorako aldapa ilunean
gora egin genuela izan zen; Palancaren paralelotik gora,
infernuko gizakien barneko ghettoen artean mundu barneko
ghetto bihurturiko Bilboko auzo txinotik hain zuzen.
Behin San Frantzisko kalerako bidean jarrita, Linaje tabernaren
aurretik igaro ginen, jaiotza bizidunaren itxura zuena: junkiez,
gameluz, beltzez eta mairuz... josirik zegoen. Ibaira ematen
duen kale perpendikular batetik San frantzisko utzi eta
maldaren erdialdean kokaturiko taberna “bitxira” iritsi ginen.
Juan Bas
5. JARDUERA : EGUNEROKO BIZITZA

Unitatean aurkituko duzuen laguntza-materiala eta zuek ekarririko materialak


erabiliz, idatzizko lana egin beharko duzue. Ondoren, zuen ikaskideen aurrean aurkeztu
beharko duzue ahoz. Lanerako gaia Erdi Aroko eguneroko bizitza izango da. Talde
bakoitzak giza talde bati buruzko lana egin beharko du, koadroan aipaturiko eguneroko
bizitzari buruzko alderdi guztiak azalduz.

ALDERDIAK GIZA TALDEAK


-ETXEA ETA JATEKOA Boteretsuak, nobleak eta burgesak.
-JANTZIA ETA GARBITASUNA Mesprezaturikoak, nekazariak, langileak,
-OGIBIDEAK arrantzaleak.
-DIBERTIMENDUAK Erlijiosoak, apaizak, monjeak, apezpikuak.
-EMAKUMEAREN EGITEKOA

Lehendabiziko urratsa, informazio osoa irakurtzea eta zuen lanerako


garrantzizkoa iruditzen zaizuena hautatzen hastea da. Jarraian, landuko dituzuen
puntuak bilduko dituen eskema bat egin beharko duzue, eta hori abiapuntu hartuz zuen
lana idazteari ekingo diozue. Lana gidoi baten laguntzaz aurkeztu beharko duzue zuen
ikaskideen aurrean, giza talde ezberdinek Erdi Aroan zuten bizimoduari buruzko
ikuspegi orokorra lortu ahal izateko.

KONTROL ORRIA

 Informazio osoa irakurri


 Garrantzizko informazioa hautatu
 Eskema egin
 Zirriborroa egin
 Zirriborroa berrikusi ondorengoak kontuan hartuz:
 paragrafo bakoitzean ideia ezberdina garatu
 3. pertsona erabili
 Aditz-denboren erabilera
 Lokailuak erabili
 Behin betiko testua erabili
 Alderdi formalak zaindu: azala, orrialde-zenbaketa...
 Erabilitako informazio-iturria aipatu ondorengo ereduari jarraiki:

AZNAR F. (1994), España medieval, Madril, Anaya.


Ahozko aurkezpena egiteko kontrol-orria

 Egin ezazu kontatu behar duzunari buruzko eskema


 Saia zaitez zure aurkezpenari interesa emango dion adibide edo
bitxikeriaren bat sartzen
 Berrikus ezazu hiztegia zure ikaskideei terminoren bat azaltzea
beharrezkoa den frogatzeko
 Saia zaitez ahotsaren tonua kontrolatzen
 Zaindu itzazu zure jarrera eta keinuak

Ahozko erakusketa bati buruzko oharrak


BAI EZ

Informazioa ordenaturik dago

Erakusketak interesa pizturik


mantentzen du

Intonazioa egokia da

Lexikoa hartzaileari
egokiturikoa da

Jarrera eta keinuketa egokiak


dira
6. JARDUERA: HIRIA ETA BERE ERAIKINAK

Hona hemen Bilboko zenbait eraikinen irudiak. Behatu ostean, indentifikatu egin
beharko dituzue eta beren arkitektura-estiloari eta apaindura-elementuei buruzko
ezaugarriak aipatu. Honez gain, saia zaitezte eraiki zireneko garaia ere zehazten. Erabil
ezazue gotikoari buruzko informazioa.
Espainiako arte gotikoa

Estilo gotikoa XII. mendearen erdialdetik aurrera Mendebaldeko Europan


garatu zen nazioarteko estiloa ere bada.
Arte gotikoaren sorrera ez da teknika berrien garapenaren ondorio,
gizarte berri baten, bizitza-ikuskera berri baten, erlijiozkotasun berri
baten, gustu eta interes berrien beharrei erantzuten diena baizik.

Bide garrantzitsuetako portu eta gurutzeetan merkatari eta artisauak


bilduz joan ziren, denbora iragan ahala garrantzia handiagoa hartuz
joan ziren hiri edo burguak osatuz.

Merkataritzak lan-antolaketa ezberdinaren beharra zuen.


Hiri-
gizartearen • Gizarte feudalean jopuak nobleari bere burua eskainiz babesa
garapena bilatzen bazuen ere, hiriko gizartean merkatari eta artisauak
korporazioetan (kofradiak edo gremioak) bildu ohi ziren beren
interesak babesteko.
• Hiriek jaun feudalekiko independentzia eskatu zuten denbora
gutxiren buruan.

Arkitektura

• Katedrala, arkitektura gotikoaren adierazgarri osoena bada ere, arkitektura


zibila garrantzia handiagoa irabazten hasiko da.
• Arkitekturaren beharrak asetzeko sorturiko arte plastikoak ere gero eta
garrantzia handiagoa hartzen hasiko dira, harik eta arkitekturatik
independizatu arte.
• Aurrerapen teknikoak aprobetxatuz, oso mintzaira adierazkorra sortuko da.
Katedral gotikoa erlijio-kontzepzioaren sinbolo bihurtuko da eta gaur arte
mantenduko da kristau elizaren sinbolo gisa.

Ezaugarriak: Pobleteko
Monasterioa
Ondorengoak dira katedral gotikoaren ezaugarriak: (Tarragona)
• Bertikaltasuna, altuera, lerdentasuna eta argitasuna.
Cuencako
• Arku zorrotz edo ojiba-arkuaren erabilera Katedrala
• Gurutze-gangaren erabilera: 2 arku zorrotzek (nerbioak)
gangaren euskarria osatzen dute. Hauen pisua zutabeek eusten Leongo
dute (nerbio-sortak). Hormek ezin dute pisua jasan, eta beraz Katedrala
beirateek estaliriko leiho handiak egin daitezke.
Burgosko
• Arbotanteen erabilera: arku zorrotzek sorturiko saihetseko
Katedrala
indarra kanpo-kontrahormak erabiliz orekatzen da; pinakuluz
erremataturiko ostikoen gain finkatzen diren arbotanteak hain
Toledoko
zuzen.
Katedrala
Hona hemen elizaren goranzko joera azpimarratzen duten elementu
gehiago:.
• Kanpandorreak; fatxada nagusia estutzen duten orratzez
amaitzen direnak nagusiki. Santa María
del Mar
• Gurutzadurari buru ematen dion orratza kanpoko aldean.
• Ojiba-arkuaren erabilera leihoetan, barnealdeko arkuetan eta Bartzelonako
klaustroetan. Katedrala
Tenpluaren barnealdean:
• 3 edo 5 nabeko basilika-oinplanoa edo latindar gurutzea
erabiltzen jarraitzen da; erdiko nabea aldamenekoetakoak
baino askoz ere garaiagoa izaten da.
• Beirateek aldamenetako eta gurutzadurako leihateak eta
fatxadako erdiko hormataleko arrosa-leihoa estaltzen dituzte.
Leihate handiek argiaren sarrera ahalbidetzen dute eta Leongo
beirateen erabilerak argi hori iragaziz giro jakina sortzeko katedraleko
aukera ematen du.
• Euskarri faszikulatu edo zutabeak luzatu egiten dira altuera beirateriak
handia lor dezaten.
7. JARDUERA: NIRE EGUNKARIA

Sekuentziako azken jarduera honetan Erdi Aroko Bilboko bizitzari buruzko


egunkaria idatzi beharko duzue guztion artean. Ikasle bakoitzak pertsonaia bat aukeratu
beharko du eta Erdi Aroko Bilboko EGUNKARIA IDAZTEA
bere bizitzan gertatzen zaion guztiaren berri eman
beharko du. Kontakizun guztiak batuta gizarte-talde ezberdinek zuten bizimoduari
buruzkoLehenik
ikuspegia lortu hauta
eta behin, ahal ezazu
izango dugu.
ahotsa Azken
emango emaitza
diozun gisa lortuko duguna
pertsonaia.
ikastetxeko
Ordenaliburutegirako
ezazu Bilbori,liburu
Erdibat izango
Aroko da. eta testu narratiboei buruz duzun informazio
hiriari
Jarduera
guztia. hau urratsez urrats egin beharko duzue, orain arte agertzen joan diren
edukietariko
Egin ezazu kontatuko duzunari buruzko eskema Hona
asko biltzea eta laburtzea eskatzen baitu. bat. hemen eredu bat idatzizko
lana egiteko
Hautalagungarri.
ezazu zure egunkariarentzako tonua: tristea, malenkoniatsua, alaia...
Egin ezazu lehenik zirriborro bat.
Berrikus ezazu zirriborroa ondorengoak kontuan hartuz:
1. pertsonaren erabilera
Aditzak iraganaldian erabiltzea
Tokiari eta garaiari loturiko elementu deskribatzaileen agerpena
Mintzaira arrunta eta adierazkorra erabiltzea
Anakronismoak erabiltzea
Idatz ezazu behin betiko testua.
EGUNKARIAREN MAKETAZIOA

Zuen ekarpen guztiak batu


Alderdi tipografikoak erabaki:
letraren neurria, letra-mota, kolorea,
izenburuak...
Testuen ondoan jartzeko irudiak bilatu
Aurreko eta atzeko azalaren diseinua
aukeratu
Aurkibidea egin
Atal guztiak batu eta liburu bat
prestatu
5.2. 2. Sekuentzia

GARAI BERRIA: XIX. mendea

Aldez aurretiko jarduera: XIX. mendeko oinarrizko zenbait ezaugarriri buruzko aldez
aurretiko ezaguera. Binaka, garai horretako datu adierazgarriak bilatzea zerrenda bat
abiapuntu izanik. Datuak bateratzea. Definizioa idaztea.

1. jarduera: Testu laburrak landuz XIX. mendeko aldaketei buruzko lana egitea.
Aipaturiko ezaugarriak laburtuko dituen kontzeptuzko mapa egitea.

2. jarduera: Prentsaren hastapenak aztertzea. Testu bat irakurri eta laburtzea.

3. jarduera: Informazio-generoei buruzko lana egitea. XIX. mendeari buruzko albistea


idaztea. Kontrol-orria.

4. jarduera: XIX. mendean zehar Bilbon izandako hazkuntzari buruzko azterketa


egitea. Hazkuntza horren arrazoiei buruzko gogoeta egitea. Azalpen-testu bat idaztea.

5. jarduera: Pentsamolde kontserbadorearen eta liberalaren arteko ezaugarriak


alderatzea.

6. jarduera: Literatura-testu bat irakurtzea. Narratibaren edukiari eta egitura-


elementuei buruzko iruzkina egitea.

7. jarduera: Eguneroko bizitzako alderdiei buruzko azterketa egitea. Erreportajeari eta


erreportajea idazteari buruzko lana egitea.

8. jarduera: Azken emaitza. XIX. mendean Bilbon argitaraturiko egunkari bateko atal
bat idaztea.
ALDEZ AURRETIKO JARDUERA: ZER GERTATU ZEN XIX. MENDEAN?

XIX. mendeari buruz dituzuen ideiak bateratzeko binaka lan egingo duzue eta
emango dizkizuegun irudiekin lotu beharko dituzue ondorengo zerrendako ezaugarriak.
Irudi batek XIX. mendea aurkezten du eta besteak aurreko garaia.

Ondoren emaitzak bateratuko dituzue, eta horiek abiapuntu izanik laburpen-testu


txiki bat idatzi beharko duzue lehenaldi burutua erabiliz.

EZAUGARRIEN ZERRENDA

Jaiotze-tasa altua , Sozialismoa, Animali bidezko


garraioa,
Bapore-makina, Feudalismoa, Hilkortasun-tasaren
beherakada,
Gesta-kantuak, Argazki-kamera,
Errekonkista, Langile-mugimendua, Erromantizismoa,
Eleberria, Aurerapen zientifikoa, Gosea eta izurritea,
Velázquez, burgesiaren goraldia, Industria-iraultza,
Absolutismoa, Barrokoa, Amerikaren Kolonizazioa,
Errealismoa, Telefonoa, Independentziaren Gerra,
Errenazimendua, Liberalismoa, Eusko Alderdi
EMAITZEN ORRIA

XIX. MENDEA AURREKO GARAIA

* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
* *
*

XIX. MENDEARI BURUZKO LABURPEN TESTUA EGITEKO


EREDUA

XIX. mendearen ezaugarriak honakoak dira:

Gizarteko alderdi asko aldatu egin ziren; ondorengoak esaterako:

. Honez gain, XIX. mendean...


1. JARDUERA: GIZARTE BERRI BATERANTZ

A) Hona hemen arretaz irakurtzeko zenbait testu. Atera itzazue testu bakoitzeko ideiarik
garrantzitsuenak eta jar iezaiozue atal bakoitzari dagokion argazkia.

NEKAZARITZA ALDAKETAK

XIX. mendearen 2. erdialdean nekazaritzaren alorrean gertatu


ziren aldaketak handiak izan ziren. Ekoizpena handitu egin zen
arrazoi ezberdinek eraginda: laborantza-lurrak lantzeko era
berriek eta lurrak lantzeko makineria berriek eraginda.
Espainian patataren eta artoaren laborantza finkatu egin zen.
Halaber, ganaduaren hazkuntzan ere aurrerapen handiak
izan ziren.
Elikagaien ekoizpena handitu zenez, nekazari kopuru
handi batek hirietara jo zuen lan bila eta modu honetan, hirietako
industria-garapena erraztu zuten.

INDUSTRIA IRAULTZA
INDUSTRIAL

XIX. mendeko lehen urteetan, ordura arte gizateriaren historia osoan zehar inoiz
gertatu ez zen eraldaketa ekonomiko bat gertatzen hasi zen Mendebaldeko
Europan. Aldaketa hauen eragilea Industria Iraultza izan zen. Industrializazio
azkarraren fenomeno hau, XVII. mendearen bigarren erdialdean hasi zen
Britainia Handian, eta bapore-makina (indar mekaniko bat) ekoizpenean eta
garraioan barneratzean zetzan.
Industria Iraultza Britainia Handian hasi bazen ere, fenomenoa
mendebaldeko beste tokietara ere zabaldu zen.
XVIII. mendean fabrikek urak sorturiko energia erabiltzen zuten
funtsean. Bapore-makinak meatze- eta metalurgia-industria eraldatu zituen
lehenik, eta batik bat ehunaren industria. Baina eraldaketarik sakonena
garraioaren alorrean egin zuen.
GARRAIOEN IRAULTZA

Lurreko garraioa
Industria-iraultzak gure esku jarritako teknologia berriek, ekoitziriko produktuak
kantitate handitan eta distantzia luzeetan garraiatzea ahalbidetu zuten.

Trenbideak industrializazioa sustatu zuen eta komunikazio azkar eta errazak ahalbidetu
zituen.
Trenbideak garatzearekin batera tunelak eta zubiak eraikitzeko aurrerapen handiak jarri
ziren abian. Tunel gutxi zegoen XIX. mendea baino lehen eta zubiei dagokienez, ordura
arte eraiki zirenak pisu handiegirik ez zuten oinezkoak eta gurdiak igarotzeko eginak izan
ziren batik bat. Lehen trenbideak abian jarrita, benetako ingeniaritza-lanak eraikitzen hasi
ziren hala nola tunelak edota zubi zintzilikariak.

Itsas garraioa
Itsas garraioak ere modernizazio-prozesu sakona izan zuen. Portuetan hobekuntzak egin
ziren eraikuntza eta azpiegitura berriak eginez, hala nola faro-sarearen eraikuntza eta
sakonera handitzea.
Itsasontziak bapore-makinez baliatzen hasi ziren.

ASMAKARIAK

Asmakari garrantzitsu asko da XIX. mendean kokatzekoa.


Garrantzitsuenen artean josteko makina, hozkailua,
bizikleta, argazki-kamera, latak irekitzekoa, elektrizitatea,
telefonoa, irratia, zinematografoa, trolebusa eta autoa dira
aipatzekoak.
IRAULTZA DEMOGRAFIKOA

Badirudi berrogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik izan zen oparotasunak bere


isla izan zuela demografian; hazkundea finkatu egin baitzen. Europa osoa hartuta,
1850. urtean 262.000.000 biztanle izatetik 325.000.000 biztanle izatera igaro zen 1880.
urtean.

Hazkunde honen arrazoi erabakigarria ordea, hilkortasun-tasaren beherakada baino


gehiago, mendearen hasieratik antzematen zena eta etengabe beheraka zihoana, jaiotze-
tasaren hazkuntza eraginkorra izan zen. Agi denez, lan-aukera gehiago zegoenez
bikoteak goizago ezkontzen ziren eta haur gehiago izaten zituzten.

Industriaren garapenak nekazaritza-guneetatik industria berria kokatzen ari zen


hirietaranzko migrazioa eragin zuen. Garai honetan, industria-populazioari gero eta
gehiago ziren zerbitzu-sektoreko (merkataritza, garraioa, bankua, irakaskuntza,
administrazio publikoa, etab. ) langileak gehitu zitzaizkion. Lan hauetarik gehienak
hirian egiten ziren; hau dela eta, aldi honetako fenomeno demografikorik
adierazgarriena urbanizazioa dela esan daiteke.

Hirietan, bizitza-kalitatea hobea izaten zen; gas bidezko argia eta ur korrontearen
hoditerien instalazioa gisako aurrerapenen onurak izan zituzten lehenak izan baitziren.

1. argazkia
2. argazkia
3. argazkia 4. argazkia

5. argazkia
6.argazkia 7. argazkia

8. argazkia 9. argazkia

B) Bila ezazue Bilbori buruzko informazioa lehendabiziko sekuentziako dosierrean.


Testuetan aipaturiko alderdietan jarri behar duzue arreta. Jarduera honetan zehar jaso
duzuen informazioa erabiliz kontzeptuzko mapa egin beharko duzue. Kontzeptuzko
maparen izenburua “XIX. mendeko bigarren erdialdeko Bilboko ekonomia eta gizartea”
izan daiteke. Gogora ezazue 1. sekuentziako 1. jarduerako kontzeptuzko mapa.

2. JARDUERA: INFORMAZIOA
Jarduera honetan prentsarekiko lanari hurbilduko gatzaizkio, Gizarte
Komunikabideek garapen eta zabaltze handia izan baitzuten XIX. mendean. Prentsaren
hastapenei buruzko ondorengo testuko urratsak jarraitu beharko dituzue segidan:

• Irakur ezazue binaka prentsaren garapenari buruzko testua


• Azpimarra itzazue oinarrizko datu guztiak
• Eman ezazue aditzera paragrafo bakoitzeko edukia, aditzik gabeko esaldi
baten bidez
• Aipa itzazue XIX. mendeko prentsaren garapena sustatu zuten sei faktore

Prentsaren sorrera

Egunkaria, gaur egun ezagutzen dugunaren


gisakoa, Ingalaterran jaio zen XVIII. mendean. Dena
den, horren aurretik ere badira egungo prentsaren
aurrekaritzat jo daitezkeen argitalpenak. XVII.
mendean, adibidez, Kazetak argitaratzen hasi ziren
astero-astero. Espainiako lehena Madrilgo Kazeta
izan zen (1661).

Lehen egunkaria Ingalaterran sortu zen XVIII.


mendean. Egunkariak kafetegietan izaten ziren; bertan
biltzen baitzen jendea hauek irakurri eta albisteei
buruzko nondik norakoei buruzko aipamenak egiteko.
Prentsaren garapenak iritzi publikoaren sorrera ekarri
zuen. Kazetaritzako enpresek, denboraren joanean,
berrikuntza teknikoak sartu zituzten, albisteak
jasotzeko informazio-azpiegitura ezarri zuten eta
zabaltze-sistemak hobetu zituzten. Hau guztia,
trenbide-sareak garatzen ari ziren bitartean gertatu
zen.

Espainian egunkariak oso garestiak ziren eta


gutxi batzuek eskura zitzaketen soilik. Irakurle
ilustratuei zuzendurik egunero argitaratzen ziren
paperez gain, burgesek herri-izaera zuten argitalpenak
sortu zituzten. Era askotariko edukiak aurkezten
zituzten argitalpen hauek XVIII. mendean zehar
garapen handia izan zuten.

XIX. mendearen erdialdean albiste- eta


publizitate-agentziak sortu ziren. Trenbidearen
garapenak egunkariak azkar zabaltzea erraztu zuen.
Informazioa zabaltzeko, berriz, agentziak telegrafoaz
baliatu ziren. Modu honetan, “kazetaritza berria”
izenekoa gailendu zen eta aipaturikoan mezuek
argiak, zehatzak eta objektiboak izan behar zuten.
XIX. mendearen bukaera aldera kazetaritza-
enpresek berrikuntza teknikoak sartu zituzten eta
albisteak jaso eta zabaltzeko sistemak hobetu zituzten.
Horretan, inprentaren mekanizazioa, papera eta
tintaren fabrikazio hobea, trenbidearen zabalkuntza...
lagungarri izan ziren. Helburu nagusitzat
entretenimendua zuten egunkari hauek, hilketei
buruzko kontakizunak eta abentura iskanbilatsuak,
herri-literaturako eleberri-ipuinak, denbora-pasako
orrialdeak (jokoak, gurutzegramak), idatzi edo
grabaturiko umorea... izaten zituzten. Hori guztia
irakurtzen ohiturik ez zegoen irakurle bati
zuzenduriko mintzaira ulerterrazean egiten zen.
Dominikarrek behe-mailako jendea irakurtzera ohitu
zuten, herri-literatura sortzea ahalbidetu zuten XIX.
eta XX. mendean eta masen prentsa anitzaren
merkatua sortu zuten.

Espainian 1835. urtea baino lehenagoko


egunkariek ez zuten ia informaziorik barneratzen. Gai
politiko edota zientifikoak jorratzen zituzten soilik.
Formatu txikikoak izan ohi ziren, zutabe bakarra
erabiliz idatzi ohi ziren eta itxuraz aspergarri
samarrak izaten ziren. Baina data honetatik aurrera,
egungoen tankera handiagoa duten egunkariak sortzen
hasi ziren. Egunkari hauen kanpoko itxura
atseginagoa zen eta edukia ez zen gai politikoetara
mugatzen; literatur kritikari, denbora-pasei,
gertakariei eta umoreari eskainiriko tarte berriak ere
izaten baitzituzten. Publizitateari tarte handiagoa
eskaini ohi zitzaion eta foileto txikiak barneratu ohi
ziren (atalkako eleberriak). Foileto hauek oso harrera
ona izan ohi zuten irakurleen artean.

Tiradak oso txikiak izaten ziren; inoiz ez 1.500 ale


baino gehiago, baina zabalkuntza handia izaten zuten
ahots altuko irakurketak zuen tradizioari, irakurketa-
kabineteei eta kafetegietan, ateneoetan eta
solasaldietan irakurtzeko zegoen ohiturari esker.
Madrilen eta probintzietako hiriburuetan hezkuntza
zabaldu ahala irakurleak ere gehituz joan ziren.

Bilbo argitalpen-sektoreko aitzindari izan zen XIX.


mendean zehar; inprenta eta argitalpen handiak izan
baitzituen. Bilbon ideia ezberdinez hornituriko
kazetaritza garatu zen; kazetaritza politikoa,
ekonomikoa eta kirolari loturikoa. Bilboko kazetaritza
bere gizartearen isla izan da beti eta XIX. mendearen
bukaeran bizi izan zuen bere urrezko aldia. Garai
hartan, ezin kontatuzko argitalpen mordoa editatzen
zen.

3. JARDUERA: ALBISTEAK IDAZTEN

Jarduera honetan kazetaritza-generoaren kontzeptua landuko duzue. Horretarako,


entziklopedia edo testu-liburu batean informazioa bilatu eta ondorengo koadroa bete
beharko duzue:

Kazetaritza-generoak honakoak dira:

Oinarrizko bi kazetaritza-genero bereiz ditzakegu:

Kazetaritza-generoen ezaugarriak honakoak dira

Ondoren, XIX. mendeko egunkari batean agertu ahal izango zen albiste bat idatzi
beharko duzue bikoteka. Aldez aurretik albisteen ezaugarriak ikusiko ditugu.

ALBISTEA informazio argia eta zehatza da.

Ustekabekoa da eta ez da egun batetik bestera errepikatzen.

Objektiboa izan behar du.

Ez du sinadurarik

Agentziaren izena eta albistea igorri den tokiaren berri ematen da.

Oinarrizko bi zati dauzka:

LEADa, hasiera edo sarrera. Irakurlearen arreta bereganatzen


saiatzen da eta informazioaren oinarrizko datuak laburtzen
ditu. Datu hauek zer?, nor(k)?, noiz? zergatik? galderei
erantzunak dira. Leada batzuetan azpimarraturik agertu ohi
da, bi zutabeetan eta letra lodiz idatzirik,

INFORMAZIOAREN GORPUTZA: garrantzia gehien duenetik


gutxien duenera ordenaturiko gainerako informazioak osatzen
du.
ALBISTEA IDAZTEKO kONTROL ORRIA

Hauta ezazu izenburu deigarri bat eta idatz


ezazu aditzik gabeko esaldia osatuz.
Egin ezazu igorriko duzun informazioari
buruzko eskema.
Era ezazu leada oinarrizko bost galderei
erantzunez.
Ordena ezazu informazioa paragrafoka
daturik interesgarrienak hasieran jarriz.
Bila ezazu zure albistearen informazioaren
lagungarri izango den grafiko bat.
Idatz ezazu argazki-oin labur bat irudiaren
azpian jartzeko.
Idatz ezazu albistea lehenaldia erabiliz.
Kontrola itzazu formatuari dagozkion
alderdiak: tipografia, zutabeak, etab.
4. JARDUERA: BILBO ZABALDU EGIN DA

Jarduera honetan Bilbon izandako hiri-hazkuntza aztertuko duzue: “zabalgune”


izenez ezagutzen dena hain zuzen. Horretarako, ondorengo urratsak jarraitu beharko
dituzue:

A) Identifika itzazue ondoren agertzen diren eraikinak:




B) XIX. mendearen bukaera aldera eraikitako eraikuntza hauek identifikatu ostean,


eskuartean duzuen Bilboko planoan kokatu beharko dituzue. Marraztu ezazue Bilboko
Gran Via kalea.
Gran Via eta planoan azaldu dituzuen eraikinak ikusita XIX. mendearen amaieran eta XX.
mendean zehar hiribildua handitzen joan zen modua irudika dezakezue.
C) XIX. mendean Bilboren hazkundea eta garapena eragin zuten arrazoietariko batzuk aztertuko
dituen testu labur bat idatzi beharko duzue segidan. Horretarako, ondorengo prozedura
jarraituko duzue:

AZAlpen testua idazteko kontrol orria


 Dosierrean informazioa bilatzea.

 Informazio garrantzitsua azpimarratzea.

 Informazio hau arrazoia/ondorioa egitura duen eskema batean laburtzea.

• ONDORIOA
• 1. ARRAZOIA
• 2. ARRAZOIA GRAMATIKA ARIKETAK
Testua idatzi aurretik arrazoi eta ondorioei buruzko hizkuntza-adierazpena lantzeko
• AZKEN ONDORIOA
ariketa batzuk egitea proposatzen dizuegu.
1) Ordezka ezazu ondorengo esaldi hauetan “-elako” atzizkia esanahi berbereko beste
 Ondorengo
adierazpideren bat erabiliz:puntuak kontuan hartuz testua idaztea:
Ez da hondartzara joan euria ari duelako
 hirugarren
Ezin du diskoa erosi dirurikpertsonaren
ez duelako erabilera
lehenaldiduburutua
 gustuko
Mutil hori oso jatorra erabiltzea
delako
Arrazoiak eta
Beti gose da gutxi jaten duelako
 ondorioak aditzera emateko lokailu eta juntagailu egokiak
erabiltzea.
2) Osa izazu esaldi hauekBeharrezkoa bada
ongi datorkien ondoren
arrazoi proposatzen
egokiren ditugunjarriz.
bat hasieran ariketak egitea
Saia zaitezte
aldez aurretik
hizkuntza-molde ezberdinak erabiltzen:
Pozik nago
Berandu iritsi da
Arropa busti egin da
Ez du erosi
Eztabaidan aritu ziren
3) Ordezka ezazu ondorengo esaldietan “ondorioz” partikula esanahi berbereko adierazpideak
erabiliz:
Uda da, ondorioz eguraldi ona egiten du
Oso ongi abesten du, ondorioz disko asko saltzen ditu
Oso mutil jator eta atsegina da, ondorioz asko egiten du neskatan
Oso ona da lanean, ondorioz laster igoko dute postuz
4) Osa itzazu ondorengo esaldiak adieraziriko arrazoiari ondorio bat erantsiz. Saia zaitezte
lokailu ezberdinak erabiltzen.
Hamarretan irten zen
Eguna libre dauka
Uholdeak izan ziren
Hotzeriak jota daude
Ez ziren etsaminean aurkeztu
5) Guztien artean idatziriko esaldiak alderatuz, osa ezazue arrazoiak eta ondorioak
adierazteko erabilitako esamoldeak biltzen dituen zerrenda bat.
5. JARDUERA: PENTSAMOLDE KONTSERBADOREA ETA
PENTSAMOLDE LIBERALA

Ondorengo testu hau irakurrita pentsamolde kontserbadorearen eta pentsamolde


liberalaren arteko ezberdintasunak atera beharko dituzue. Jarraian, ezberdintasun horiek
datu-bilketarako orrian adierazi beharko dituzue.

DATUAK BILTZEKO ORRIA


KARLISTAK LIBERALAK

GERRA KARLISTAK

Fernando VII.ena Erregea semerik utzi gabe hiltzeak ondorengotza-arazo


handiak sortu zituen Espainian, eta arazo honi politika
ezegonkortasunarena ere batu zitzaion.

Ondorengo izateko emakume bakarra zegoenez, Isabel alegia, erregeak


1705. urteaz geroztik Espainian ezarririk zen eta emakumeei tronua
hartzea galarazten zien Lege Salikoa indargabetu zuen. Erregearen
anaia zen Carlos María Isidrok, ordura arte haren ondorengo izan zenak,
Portugalen hartu zuen aterpe eta ez zuen bere iloba ondorengo izateko
onartu. 1833. urtean erregea hildakoan, artean adin gutxikoa zen Isabel
II.enak hartu zuen tronua bere ama María Cristinaren
erregeordetzapean. Hori gertatu bezain laster Carlos printzearen
aldekoak altxatu egin ziren Espainiako probintzia askotan eta Lehenengo
Gerra Karlistari eman zioten hasiera.

Baina gerra hau ez zen dinastikoa bakarrik, absolutista eta liberalen


arteko ezberdintasun sakonak ere bazituen oinarrian. Hala, altxamendu
karlistaren helburua ez zen Carlos Maria Isidrok tronua eskuratzea
bakarrik, gero eta gehiago handitzen ari zen liberalen eraginaren
aurrean monarkia tradizionala defendatu ere egin nahi zuten. Liberalek
Isabel II.aren alde eginda, Fernando VII.ena baino atzerakoiagoa izango
zen erregea tronura iristea ekidin nahi zuten.

Kontuan hartzeko moduko beste alderdiak erlijioari eta foruei


zegozkienak ziren. Tesi liberalek irabazteak, Elizaren boterearen galera
eta Espainiako zenbait tokitako antolakuntza-pribilegioei (foruei) kaltea
eragiten zien erregimen politiko homogeneoa ezartzea ekarriko zuen.
Hori dela eta, altxamendu karlista, kleroak indarrik handiena zuen
tokietan eta foru-pribilegioak ziren edota Espainiako Suzesio Gerraren
(1700-1714) ondoren pribilegio horiek galdu ziren tokietan gailendu zen.

Karlismoa indartsua zen Galizian, Nafarroan, euskal probintzietan (joera


liberaleko probintzietako hiriburuetan izan ezik), Aragoiko Antzinako
Koroako eskualde batzuetan, hala nola Katalunian eta Aragoiko bertako
inguru batzuetan eta, noiz edo noiz, Gaztela eta Leongo zenbait tokitan.

Gerrak hiru aldi izan zituen. Lehenengoan, 1833 eta 1835 urteen artean
izan zen hartan, Zumalakarregi jeneral handiaren gidaritzapean aritu
ziren karlistak. Dena den, aldi honetan bi taldeen artean
ezberdintasunak sortzen hasi ziren. Karlistak bitan banatu ziren;
itunaren aldekoak batzuk eta aldeko ez zirenak besteak. Isabeldarren
artean ere, moderatuak eta muturrekoak bereizi ziren.

Taldeen baitako ezberdintasun hauek gerraren egoeraren geldiunea


sorrarazi zuten. Karlistak ez ziren matxinada beren inguruetatik
haratago zabaltzeko gai eta isabeldarrek ezin zuten errebolta
menderatu. Karlisten porrota, 1835. urtean Bilboko setioan
Zumalakarregi hil izanaren ondorio izan zen hein handi batean.

Hirugarren aldiak 1837 eta 1940 bitarteko urteak hartzen ditu bere
baitan. Aldi honetan Aragoiko eta Kataluniako eragin karlista gogortu
egin zen Cabrera jeneralaren eskutik; militar handia hau ere. Gerrak
amaierarik gabea zirudien, baina talde bakoitzaren baitan itunaren
aldekoak eta moderatuak indarra hartzen hasi ziren eta akordio batera
iristea lortu zuten. Akordio honetan elkarrekiko kontzesioak egiten
ziren, foruak onartuz batasun konstituzionalari kalterik eragin gabe.
Karlisten Nagusi zen Maroto Jeneralak eta Espartero Jeneral Liberalak
“Bergarako Besarkada” sinatzeak iparraldeko gerrari amaiera eman
zion; baina aipaturikoak segida izan zuen Katalunian, harik eta
Cabrerako behin betiko porrota gertatu zen arte. Altxamendu karlistak
Katalunian jarraipena izatearen arrazoia Bergarako besarkada traiziotzat
hartu izana izan zen. Izan ere, besarkada honek foruak zituzten
probintzietan aipaturikoak mantentzea adosten zuen eta foruak
ezartzeko eskaera egiten zuten probintziak ahazten.
Liberalek agindutakoa bete ez izanaren ondorioz beste bi gerra karlista
sortu ziren. Bigarrena 40ko hamarkadan gertatu zen eta garrantzia eta
iraupen gutxikoa izan zen. Hirugarrena, berriz, 1872 eta 1876. urteen
artean izan zen eta antolaturiko indar gisa ulerturiko Karlismoaren
gainbehera ekarri zuen.

6. JARDUERA: BADATOZ FRANTSESAK...


Guztion artean Barojaren ipuina irakurriko dugu ahots altuan. Irakurri ostean
ondorengo gaiak landuko dituzue binaka:
a) identifika ezazue ekintza gertatzen ari den garaia.
b) azal ezazue pertsonaia nagusiak zein diren eta gerra karlistetako taldeekin duten
harremana. Erabil itzazue testuko aipamenak zuen azalpenak frogatzeko.
c) egin ezazue inguruari buruzko mapa, testuan aipatzen diren zenbait toki kokatuz.
d) ipuinean “Independentzia Gerra” terminoa agertzen da. Aipaturiko gerrari eta
gerra hau bere koadroetan irudikatu zuen Espainiako pintore bati buruzko
informazioa biltzen duten hiru edo lau lerro bilatu.
e) testuko aipamenak erabiliz, liberalen eta karlisten ezaugarririk aterako al
zenukete?
f) testuko zatiak erabiliz azal ezazue ipuinean zein kontalari mota agertzen den.
Froga ezazue.
g) bila itzazue testuan denbora-lokailuak, hau da, denboraren joana aditzera
emateko erabiltzen diren terminoak.
h) Irudika ezazue ipuinari ongi datorkion bukaera eta gara ezazue orrialde erdi
batean.
KONTRAKO FAMILIAK
PÍO BAROJA
I. AURREKARIAK

XIX. mendearen hasieran, Elizondon, Baztango Haranaren erdialdean, Nafarroan,


herriko kale zaharrean, arkuak zituen kalean, bizilagun ziren eta aurkakotasun handia zuten bi
etxe zeuden: Ursua etxea bata, eta Sanjuanena bestea.

Elizondo kaleko Ursuatarren eta Suanjuanenatarren arteko etsaitasunaren arrazoia


inguruko errota bat erostea izan zen. Sanjuanenatarrek errota beraientzat nahi zuten beren
jabetza borobiltzeko; baina Ursuakoak gailendu egin zitzaizkien eta lehenago erosi zuten. Orduz
geroztik batzuek eta besteek ez zioten elkarri agurrik zuzentzen.

Independentzia Gerra izan zen bitartean, Ursuatarrek eta Suanjuanenatarrek galera


handiak izan zituzten. Ursuatarretako bat, gainerakoak baino ausartagoa izan zena, Ignacio
Almandoz, Mexikora joan zen, hogei urte eman zituen han, irin-negozio batez bidez aberastu
zen eta diru asko zuela itzuli zen Elizondora.

Bien bitartean, Goienetxetarrak, edota Sanjuanenatarrak gainbehera etorri ziren. Batek denda
zuen arkuak ziren kaleko etxean, hiru edo lau bider hipotekatua, eta zaharrena, Martin,
Independentzia Gerran eta 1820tik 1823rako gorabehera-garaian hondoa jotakoa, Lekaroz
izeneko herrixka bateko baserri batera joan zen bizitzera, huraxe baitzen geratzen zitzaion
jabetza bakarra.

Gerra karlista hasi zenean, Sanjuanenatarretako bi fakziora joan ziren. Horietako bat,
gizon ezkongabea zen Rosario Goienetxe, Guibelalderen indar armatuetan sartu zen, teniente
izatera iritsi zen, bala batez zauritu zuten eta hanka bat moztu behar izan zioten; bestea,
Martinen bilobatariko bat zen, alabatariko baten semea, Esteban Urroz izena zuena, guztiek
Sanjuanena sarjentu izenez ezagutzen zuten Nafarroako Kintoa.

Logikoa denez eta gerra guztietan gertatzen den bezala, karlistek aurkakoak espoliatzen
zituzten, nahiz eta ez zituzten beti beretarrak errespetatzen. Gauza berbera egiten zuten beren
etsaiek ere. Eskualdeko herrietan, Elizondon batez ere, gertuko eskualde eta zelaietan lursailak
zituzten liberal ugari zegoen. Lur eta baserrietan guztia lapurtu zuten.

Ursua etxeko indiano zaharrak, on Ignacio Almandozek, bere jabetzan izandako ebaste
eta suteak Nafarroako Kintoaren tropek egin zituztela jakin zuen. Aipaturiko Kintoko sarjentu
zen Esteban Urroz, hots, Sanjuanena goitizenez ezagutzen zena. Suteetariko batean,
Almandozen ahaidetako bat zauritu zuten, baina miraria bailitzan ihes egitea lortu zuen. On
Ignazio bera, baserri bati bisita egitera zihoala tirokatu zuten karlistek, su-etena zen garaian.

Ursuatarren artean aurkako familiarekiko etsaitasuna asko handitu zen okerkeria hauen
ostean eta mendeku basatia hartzeaz mintzatu ziren euren artean. Almandoz zaharraren
bilobetako bat, hemeretzi urteko Jose, boluntario liberal egin zen.

Jose Almandoz (Josetxo) bere herrira bueltatu zen gerrako zoritxarrak ezagutu ostean.
Gaztea eta oro har langabea izatean, soto aurretan eta dendetan ematen zuen denbora hizketan.
Halako batean, arkuen kalean, Sanjuanena etxeko azoka txiki batean, Gabriela Urroz ezagutu
zuen, Goienetxe zaharraren biloba, bere familiaren etsai zena eta Nafarroako Kintoko Esteban
sarjentuaren arreba.

Gabriela Lekaroztik Elizondora joaten zen josten ikastera eta denbora-epe laburrak
igarotzen zituen bere familiartekoen etxean. Oso neskatila liraina, gatzduna eta atsegina zen.

Josetxok eta Gabrielak elkar ezagutu zuten, lagun egin ziren eta senar-emaztegai
bilakatu. Gazteak zirenez garai lasaiagoren batean ezkontzeko aukera izango zutela pentsatzen
zuten, beren etxeen artean zen ezinikusi ospetsuari amaiera emateko.

Josetxok aurkako familia gerra aurretik ezagutzen zuen, baita Gabrielaren anaia zen
Esteban Urroz ere, betidanik iluna eta setatsua iruditu zitzaiona. Gerora, bere andregaiaren
osabatariko bat ere ezagutu zuen, Trinidad Goienetxe, Rosarioren anaia zena; gizon atsegina,
ulerkorra eta aiurri bizikoa.

Askotan Trinidadek ondorengoa esaten zion Josetxori bere ilobarekin hizketan ikusten
zuenean:

-Ez dut uste nire kontra ezer duzunik.


-Nik, ez.
-Orduan adiskideak izan gaitezke.
-Niregatik, gustu handiz.
Eta biek, topo egiten zutenean edota agurtzerakoan eskua ematen zioten elkarri
adeitasunez.

II. MINAREN ETORRERA

Udaberriko egun ilun eta triste hartan, Baztango Udaletxeak herriko txistulariei kalera
ateratzeko agindua eman zien, arratsaldeko lehen orduetan Elizondora iristekoa zen Mina
jeneralaren etorrera ospatzeko. Txistulari birtuosoek, horietarik bi danbolina joz eta
danborrarekin besteak, bira bat eman zioten herriari, eta euri-zaparrada hasi zenean
Gobernadoreen jauregiko arkuetan babestu ziren, plazaren atzealdean.
Arkuak eusten zituzten zutabeetako batean sostengatuta bi zahar ari ziren hizketan,
karlista bata eta liberala bestea. Eltzaburu eta Doneztebe artean egun gutxi batzuk
lehenago Zumalakarregik eta Minak izandako topaketari buruz ari ziren; Elizondon
ezagutzen hasiak ziren xehetasunei buruz.

-Zumalakarregi Mina baino militarragoa da- ziurtatzen zuen karlistak.


-Bai, baliteke; baina Mina igaro egin da eta besteak igaroko ez zela zioen- erantzun zuen
liberalak.
-Baina, zergatik igaro da? Ziria sartu diolako, Elio engainatu duelako, Zumalakarregik
bidalia zirudien gutun faltsua bidali diolako, eta Eliok, aurrera egin beharrean, atzera egin zuen
eta bidea libre utzi.
- Hortxe dago bada koska! Ergela izaki. Gerran guztia da zilegi; batzuetan indar
handiagoa edukitzea eta trebetasun handiagoa edukitzea besteetan.
Trebetasuna euskaldunak oso atsegin duen hitza da.
- Eta horrelako gauza bat ongi eginikoa dela uste al duzu? Hori egitea ez dagokio jeneral
bati- zioen karlistak.
- Ah! Nondik begiratzen den. Jenerala ez da bera bakarrik, bere soldaduak ere hor
daude, mila edo bi mila. Mendien artean ez aurrera eta ez atzera baldin badago, zer egin behar
du? Bere jendea galtzen utziko al du? Ez. Ahal duen moduan egin behar dio aurre egoerari.
Karlistak kontrako arrazoiak ematen zituen eta bere argudioei heltzen zien berriz ere. Bi
gizonengandik hurbil beste bi pertsona zahar zeuden eta hauek ere Minaz hizketan ari ziren.

- Gizon hori gaiztoa da, fedegabea da- zioen bietako batek, oso apaindurik zegoen eta
oso adierazkorra zen serora itxurako batek-. Bere odolari uko egin dio erlijioaren aurka joanez.
Barren txarreko etsaia bezalakoa da.
- Bada, jende oso jakitunari entzun diodanez liberala eta kristau ona izan daiteke
pertsona bera- baieztatzen zuen itxura txiroagoa eta zarpailagoa zuen besteak.
- Ah! Gezurra dirudi zuk halakorik esatea, Kataliñ; hori ezin daitekeena da, liberal
guztiak galdurik daude, denak; guztiek izango dute zigorra eta guztiak joango dira infernura.
- Eta karlistak ez, Madalen?
- Ez.
- Horien artean ere badira, bada, gaizto askoak.
- Bai, baina ez da gauza bera, Kataliñ; ez da gauza bera; izan ere, karlistek zeinahi
pertsonaren akatsak izan ditzakete, baina liberalek horiez gain Elizaren aurkako bekatuak ere
badituzte. Inoiz ez dugu euskaldunen artean liberalik izan denik entzun. Lotsagabekeria galanta
da hori. Gauza santuak gaitzeste hori lotsagabekeria handia da.

Orduantxe zerua lainotu egin zen berriro, more koloreko laino iluna agertu zen eta
danbor- eta turuta-soinua entzun zen.
- Badatoz, badatoz- hasi ziren esaten.
Herriko zinegotziak, on Ignacio Almandoz haien artean, tropei ongi etorria egitera atera
ziren plazaren sarrerara, eta atzetik jakin-minak jotako pertsona-talde bat joan zitzaien.
Gastadoreak azaldu ziren beren buru-babes eta guzti, eta nazionalen ereserkia jotzen ari zen
banda ondoren. Soldaduek itxura nekatua, zikina eta basatia zekarten.
Ondoren Mina jeneralak mando baten gainean jarririk eta nagusi eta laguntzaileez
inguraturik egin zuen agerrera plazan. Oso gaixorik zegoen itxura zuen. Begirada tristea zuen.
Kalerako lebita bat, kapa nabar bat sorbalda gainean, eta kopa altukoa, borobila, hulez
forraturikoa zen kapela zuen buruan bilduriko koloretako zapiaren gainean. Mina,
Gobernadoreen jauregiaren aurrean jarri zen bere Estatu Nagusiarekin eta tropek bere aurrean
egin zuten desfilea.
- Gora Mina! Gora Erregina! Gora askatasuna!- egin zuten oihu amorruz Charandajako
frankoek eta herriko liberal gutxi batzuek. Desfilearen amaieran, musikak Riegoren Ereserkia
jotzeari ekin zion, eta babeseko ofizialek agurra egin zuten ezpatak altuan zituztela. Herriko
aipamenak handiak ziren. Frankoetariko batzuek azalpenak ematen zituzten.
III. JENERALAREN GAUA

Minak, bere emazte Juanitarekin batera plazako jauregietako batean hartu zuen ostatu,
Arizkuneakoan. Ez du gonbidapenik onartzen; gaixorik zegoenez bere burua zaindu behar zuen,
eta Iruñeko bere medikuak erregimena eginarazi zion.
Afari arina egin ondoren buruzagi nafarra, kapotean bildurik, su ederra zuen tximiniatik
gertu kokaturiko aulkian eserita isilik eta pentsakor zegoen. Gertuko mahai batean, olio-
lanpararen argitan, mapak, paperak eta tintontzia ikusten ziren.
Bere emaztea, Juanita anderea, gaua igarotzeko prestaketa-lanetan ari zen. Hizketan ari
zirela Ros de Olano sartu zen gelan eta txantxetan aritu zen Juanitarekin pixka batean. Kaleetan
entzun zuenari buruz aritu zitzaion eta bere pasadizoekin entretenitu zuen. Jeneralak Ros de
Olanori hots egin zion.
- Zer diote hor zehar?
Ofizial poetak herrien izpirituaren, herrietako esames eta txutxu-mutxuen eta solasaldietan
zabaltzen ziren albiste eta gezurren berri izateko ahalmen berezia zuen, ahalmen literarioa
inondik ere. Juanitak lagun handia zuen bere senarraren laguntzaile hau; aipaturikoak,
zenbaitetan bere bertsoak eta zenbaitetan Esproncedarenak irakurtzen zizkion, azken honen
lagun baitzen eta maitasun-abenturak kontatzen baitzizkion.
Ros de Olanok karlistek Lekarozen gorderiko kanoien kontura bideratu zuen
elkarrizketa trebetasun handiz, herriko jendearen interesekoa zen arazoa zela argudiatuz. Minak
entzun zuenean, pentsakor gelditu zen.
- Bai.., badut gertakariaren berri...; nik ez nuke jarrera bortitza hartu nahi
nekazariekin...; amore ematen badute, ez dut ezer egingo...; baina behartzen banaute, geldiezina
bilakatuko naiz... eta nitaz gogoratuko dira.
- Ni modu ofiziosoan Lekaroza joaterik nahi al du jeneral horrek; bertan gertatzen ari
denari buruzko xehetasunen berri jakin dezadan?
- Bai, ongi deritzot... Joan zaitez.
- Agian nekazariren batek dakiena esan dezan lor baitaiteke partikularki.
- Bai, ongi deritzot. Hortaz joan zaitez eta ekar iezadazu hango berri.

IV. LEKAROZEN
Hurrengo egunean, goizeko zazpietan, Eros de Olano eta Josetxo Almandoz zaldi
gainera igo ziren Urtsua etxearen atarian eta trosta luzean abiatu ziren Lekarozera. Herrixkara
iritsitakoan Josetxok Martin zaharraren etxera jo zuen. Zalditik jaitsi zen, Eros ofiziala bezalaxe,
eta zaldiak ukuiluan sartu zituzten. Ondoren sukaldean sartu ziren. Sutondoan zaharra, bere
emaztea, Andre Mari eta sehaskan zegoen haur bat zeuden.
Josetxok Martin zaharra aurkeztu zion ofizialari. Ofizialak Martinekin hitz egin nahi
zuen eta Gabrielaren bila joan zen bere aitona konbentzitzen saia zedin. Martin zaharrak eta
Eros de Olanok karlistek ezkutaturiko armen eta kanoien gainean hitz egin zuten. Zaharrak
behin eta berriz esan zuen ez zekiela ezer. Ez zegoen hura konbentzitzeko modurik. Ez zen
inolako emaitzarik lortu. Inork ez zuen ezer aitortzen. Kanoien kontuari buruz ezer ez zekitela
esaten eta errepikatzen zuten.

V. MINA ETA ZAHARRAK

Gauez, Ros de Olano Mina bisitatzera joan zen Arizkuneara.


- Zer berri dakarzu Lekaroztik?- galde egin zuen jeneralak.
- Hango jendeak ezkutaturiko armen berri ez duela ziurtatzen du.
- Ezin liteke.
- Hala diote.
- Oso ongi. Ikusiko dugu nor den setatiagoa: haiek edo ni.
Hurrengo egunean soldaduek eta ofizial batek deklarazioa hartu zieten auzotarrei.
- Non daude gorderik kanoiak? Egiten zuten galde.
- Nik ez dakit- erantzuten zieten.
Inork ez zekien ezer. Gazteak ihes eginak ziren edota aldez aurretik fakzioan zebiltzanak
ziren. Ez zegoen zaharra besterik; zaintzaileak jarrita herriko etxe nagusietariko batean itxi
zituztenak. Horien artean zen Martin Goienetxe. Guztiek ukatu egiten zuten; inork ezin zuen
daturik txikiena ere eman. Ziurrenik zenbaitek armen ezkutalekuaren inolako berririk ez zuen
izango eta harriturik eta txunditurik agertzen zen; beste batzuek bazekiten zerbait baina ez
zeuden hitz egiteko prest.
Gauean, prozesuaren arduradun zen kapitainak, Elizondora iritsitakoan, jenerala zegoen
ostatura jo zuen eta auzotarren adierazpenak irakurri zizkion.
Minak, haserre, ez zuen ezer esan, eta bere erabaki izugarrietako bat hartu zuen. Ofizial bati
konpainia hartu eta goizean goiz herrixkara joan eta preso guztiak bil zitzan agindua eman
zion. Bera ondoren joango zen.
Aginduak bete egin ziren. Goizaren erdialdera, jenerala bere laguntzaileak hartuta agertu
zen. Plazan Lekarozko gizon guztiak zeuden, hogei hain justu; guztiak zaharrak ziren.
Mina bere astoaren gainetik jaitsi zen eta haien aurrez aurre jarriz karlisten kanoiak gorderik
zeuden tokiaren berri eman zezaten beharrezkoa zela esan zien gaztelaniaz.
- Non daude lurperatutako kanoiak?.
- Ez dakigu.
Gaztelaniaz ia batere hitz egiten ez zutenek hala esaten zuten:
- No saber.
Minak euskaraz errepikatu zuen galdera, eta zaharrek erantzuna errepikatu zuten:
-Ez dakigu.
Zenbaitek sorbaldak makurtu zituen. Minak kopeta ilundu zuen eta auzotar guztiak zaharrak
zirela konturatu zen.
- Eta gazteak?- galdetu zuen
Ez zen ulertzen zaila. Gazteak fakzio batean zeuden. Zaharretako batek ironiaz egin zuen
irri. Mina suak hartu zuen. Berriz ere aurrez aurre jarri zitzaien eta hala esan zien:
- Nire azken galdera da. Erantzuten ez baduzue, fusilatu egingo zaituztegu berehala.
Non daude kanoiak?
- Ez dakigu.
Jeneralak, asaldaturik, sarraskia eragin zuen. Bosnaka kontatzeko agindua eman zuen
eta bosteko bakoitzeko bosgarrena preso geldituko zen, heriotza-zigorrera kondenatua. Bost izan
ziren aukeraturikoak eta horien artean Martin Goienetxe.
-Orain fusilatu behar al dira, jeneral hori?- galdetu zuen laguntzailetariko batek.
- Zer bada?
- Konfesatzeko denbora eman beharko zaie. Bestela, itxura txarra emango du eskualde
osoan zehar.
- Bai, ongi da. Eraman ditzatela egon diren etxe berera. Bihar goizean fusilatu egingo
ditugu.
Bostak baserrira joan ziren soldadu artean. Atea zaintzen zentinelak jarri zituzten.
Arratsaldean, apaizak konfesatu egin zituen eta absoluzioa eman zien. Bost zaharrak lasai
zeuden, heriotzaren zain etsia hartuta. Guztiek ere beren familiartekoak halako
axolagabetasunez hartu zituzten.

VI: GOIZEZ

Gaua luzea eta astuna izan zen haientzat. Eguna argituz zihoan. Soldadu-talde bat gurutzatu zen
oinkadei jarraiki. Dudarik gabe, exekuziorako prestakuntzak hasiak ziren. Eta orduan Ros de Olano agertu
zen baserriaren aurrean eta zalditik jaitsi zen azkar batean. Josetxo gerturatu zitzaion. Presoak zeuden
etxera hurbildu ziren. Zentinelek sartzen utzi zieten. Zaharrak bukaeraren zain zeuden lasai. Apaizak
aholkatu egiten zituen.
-Oraindik bada denbora- esan zien Ros de Olanok- oraindik bada denbora. Nahikoa duzue
kanoiei buruz dakizuena esanda jeneralak heriotza-zigorra barka diezazuen.
Josetxok euskarara itzuli zuen esaldia, eta entzun zutenaren berri emate hutsarekin
heriotza-zigorra barkatuko zitzaiela errepikatu zuen.
- Ez dakigu ezer- erantzun zuten zaharrek.
- Ezer ez!- egin zuen oihu Martinek harrokeriaz- eta nik jakinda ere ez nuke esango.
Alferrikakoa zen saiatzea.
- Hau izugarria da- egin zuen deiadar Ros de Olanok- zahar gizagaixo horiek akabatzea
izugarrikeria da.
Etxetik irten ziren eta etxeko atarian soldadu-patruila aurkitu zuten.
- Koadroa osaturik al dago?- galdetu zion Ros de Olanok sarjentu bati.
- Bai, teniente jauna.
Presoak jaitsi egin ziren eta haiek inguratzen zituen patruila abian jarri zen danborraren
erritmoari jarraiki. Une hartan, Gabrielaren amona kalera irten eta oihuka hasi zen. Ukabila
erakutsiz, ilea harroturik, haserre eta itxura tragikoz irten zen.
- Badaramatzate! Badaramatzate! Dohakabeak! Madarikatuak!
Soldadu batek baionetaz mehatxatu zuen, eta emakume zaharra oihu bizia eginez sartu
zen atzera etxean. Ros de Olano eta Josetxo exekuzioa izango zen tokiranzko bidea hartu nahi
ezik zalantzati gelditu ziren. Martin zaharraren baserriko atea atzetik itxi zen. Denbora gutxiren
buruan deskarga itxiaren soinua entzun zen. Tiro bakanak ondoren.
- Grazia-kolpea-esan zuen Josetxok.
- A zer ankerkeria! Egin zuen oihu Ros de Olanok- A zer lanbidea gurea!.
- Bai, izugarria da.
Fusileriaren burrunbaren ondoren isilunea eta barealdia etorri zen. Emakume bat ate-jota
eta oihuka igaro zen.
- Zer gertatzen da? – galde egin zioten han eta hemen-
- Herria erretzera doazela.
Etxeetatik emakume, zahar eta mutilak irten ziren beldurturik, arropa-fardelak eskuetan
zituztela eta norabide guztietan korrika egiteari ekin zioten. Handik denbora gutxira ke zurizko
zutabe lodiak irteten hasi ziren teilatuen gaineko aldeetatik.
- Zer egingo duzu?- galdetu zion Ros de Olanok Josetxori.
-Hemen itxarongo dut emakume horiek nire beharrik izango balute ere.
- Ondo da, ni Elizondora itzuliko naiz.
Ofiziala zaldiaren gainean jarri zen eta herriaren irteeran osaturiko konpainiarekin egin
zuen bat berriz ere.
-Gora erregina! ¡Gora Mina!- egin zuten soldaduek amorruz.
Kornetak entzun ziren eta danborrak arradak egiten hasi ziren. Abian jarritakoan,
Riegoren ereserkia jotzeari ekin zioten. Josetxo bakarrik geratu zen bere andregaiaren etxeko ate
itxiaren aurrean suteek eragindako keari so.
7. JARDUERA: EGUNEROKO BIZITZARI BURUZKO ERREPORTAJEA

Jarduera honetan erreportajea deritzan kazetaritza-generoa landuko dugu. XIX.


mendeko Bilboko eguneroko bizitzari buruzko informazioarekin gai honi loturiko
erreportajea idatzi beharko duzue. Horretarako ondorengo urratsak jarraitu beharko
dituzue.

LANAREN PROZEDURA

1- Aukera ezazue lanerako gaia: demografia, kultura edo teknologia.


2- Irakur ezazue informazio-dosierra eta hauta ezazue XIX.
mendeari dagokion informazioa.
3- Erreportajearen ezaugarriei buruzko informazioa jarraituz idatz
ezazue erreportaje labur bat.
4- Egin itzazue zuen erreportajearen fotokopiak gainerako lan-
taldeei emateko.
5- Egin ezazue erreportaje berria, landu gabe utzi dituzuen alderdiak
eta zeuenak barneratuz. Horretarako, izan itzazue kontuan ondorengo
irizpideak:

Zuen ikaskideek emaniko informazioaren irakurketa arretatsua.


Testuari zuen estiloa ematea, zatien artean lotura eta koherentzia
mantentzen duen testua egitea lortuz.
Informazio grafikoa bilatzea (argazkiak, grafikoak...).
Zirriborroak berrikustea, zuzenketa mofosintaktiko eta ortografikoa
egitea kontuan izanik.
ERREPORTAJEA

Zentzu hertsian albiste ez diren, nahiz eta zenbaitetan izan


daitezkeen, uneko gertaeren azalpen zabala da.
Gertakari baten azalpena ematea du helburu, gertakariaren
inguruko egoera guztien berri emanez.
Erreportajea aldi batekoa da, ez da errepikatzen.
Kazetariak, betiere objektiboa denaren barruan, bere iritzia
eman dezake aditzera.
Kazetariak erreportajea egiteko datuak ikertzen ditu eta
gaiari buruzkoak sakontzen ditu pertsonalki.
Erreportajeak bere egileak sinatzen ditu beti.
Argazkiak, grafikoak... izan ohi ditu normalean.
Luzeak izan ohi dira.
Bi zati izan ohi dituzte: LEADa eta GORPUTZA
LEAD: Irakurlearen arreta bereganatzen saiatzen da, gaia
interesekoa izan dakion ahalegintzen da, lehen lerroetan
informazioaren funtsa agertzen baino gehiago. Horregatik
lead-mota asko dago (azalpen laburra, albistean esaterako),
galdera, deskribapena, aipamena...
GORPUTZA: Erreportajearen edukia hartzen du.
Bi erreportaje-mota garrantzitsu inkesta eta elkarrizketa
dira.
8. JARDUERA: EGUNKARIA EGINGO DUGU

Jarduera honek lantzen ari garen sekuentzia itxiko du; hori dela eta, sekuentzian
barna garaturiko edukiaren zati handia gogoratu eta erabili beharko duzue.

Gogoratuko duzuenez hiruko talde bakoitzak egunkari bat egin beharko du (bi
aldetakoa). Bertan XIX. mendeko bizitzako alderdiei buruzko informazioa eman
beharko duzue. Gogora ezazue dagoeneko albiste eta erreportaje bat idatzirik dituzuela
eta biak ere lagungarri izango zaizkizuela azken lan hau prestatzeko.

Zuen egunkariak egiteko ondorengo pausuak proposatzen dizkizuegu:


EGUNKARI BAT EGITEKO JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK

 Egunkariari emango zaion tonua zein izango


den erabakitzea: serioa, kritikoa,
umorezkoa...
 Gaia hautatzea: politikoa, ekonomikoa,
bariatua...
 Egunkariarentzako izen egokia bilatzea eta
goiburuaren diseinua aukeratzea
 Talde-lana planifikatzea eta garatuko
dituzuen gaiak eta erabiliko dituzuen
kazetaritza-generoak hautatzea.
 Informazioaren ondoan jartzeko baliabide grafikoak eta orrialde
bakoitzeko publizitatea hautatzea.
 Orriak erabiliz lehen maketazioa egitea eta informazio bakoitza bere
tokian jarriz espazioa banatzea.
 Informazio ezberdinak idaztea:
o informazioaren gorputzaren zirriborroa egitea
o informazioaren edukia islatuko duten goiburu egokiak
bilatzea
o LEADean agertzen diren datuak laburtzea
 Beharrezko alderdiak hobetuz zirriborroak berrikustea

 Azken bertsioa egitea:

o DINA4 erabiltzea (ordenagailua) edo DINA3 (eskuz)


o Informazioak bereizteko prozedurak erabiltzea
o Hiru zutabe erabiliz idaztea
5.3. 3. Sekuentzia

GORABEHERA HANDIKO MENDEA

Aldez aurretiko jarduera: Azken emaitza izango den erakusketaren azalpena. Gerra
Zibilaren gatazkaren inguruko aldez aurretiko ezagutzak lantzeko jarduera.
Gertakariekin harremana duen film bat ikusi aurretik informazio-testu txiki bat
irakurtzea. Filmari buruzko galdeketa egitea, taldean erantzuteko eta erantzunak
bateratzeko.

1. jarduera: Gerra Zibila gertatu izanaren arrazoiak eta gerraren beraren garapena
sakontzea. Informazio-testu baten ulermena. Laburpen bat egitea. Zenbait terminori
buruzko informazio gehigarria bilatzea.

2. jarduera: Gerra Zibilari buruzko ezagutza handitzea. Gatazkan zehar emakumeek


izandako bizitza-baldintzak aztertzea oinarri duen taldekako jarduera. Literatura- eta
informazio-testuak irakurtzea eta laburpen-testu bat idaztea. Erakusketaren lehen atala
egitea.

3. jarduera: 60ko hamarkadaz geroztik izandako garapen ekonomikoari buruzko


taldekako jarduera. Bilboko industria-sektoreen, garapen ekonomikoaren eta hirigintza-
garapenaren arteko harremanaren azterketa. Arrazoia-ondorioa motako testua egiteko
eredua.

4. jarduera: Bilboko hiriaren planoari buruzko lana. Gerra ondorengo urteetan hasitako
hiriaren hazkuntza irudikatzea. Grafikoen ulermena jorratzen duen lana.

5. jarduera: 70eko hamarkadako eguneroko bizitzako alderdiak aztertzea. Ahozko


elkarrizketak egitea. Iritziak bateratzea eta informazioa hautatzea. Erakusketaren
bigarren atala egitea.

6. jarduera: Demokrazia ezartzeak berarekin dakartzan aldaketa politikoak ezagutzeko


jarduera. Euskal Herriko erakunde politikoak aztertzea.

7. jarduera: 80ko krisi ekonomikoa eta hiria berreskuratzeko urratsak ditu oinarri.
Industria-hiritik zerbitzuen hirirako aldaketa.

8. jarduera: Bisita gidatua Bilboko hirian zehar, hiriaren berrikuntza urbanistikoa


azpimarratuz. Bisitaren alderdirik garrantzitsuenak jasoko dituen banakako narrazio-
testua egitea.

9. jarduera: XX. mendeari buruzko erakusketa egitea taldeka. Material grafikoa eta
soinudun materiala biltzea horretarako. Horma-irudietarako idatzizko testuak egitea.
ALDEZ AURRETIKO JARDUERA: ZER DA GERRA?

XX. mendeko garapenari buruzko lanari hasiera emateko mendearen lehen aldira
hurbiltzeko jarduera egingo duzue. Lehen aldi honetan geldialdia egingo dugu: Gerra
Zibilean, alegia.

Jaime Chavarri zuzendariaren LAS BICICLETAS SON PARA EL VERANO filma


ikusiko duzue. Pelikula hau gatazka-garaian dago giroturik. Ikusi aurretik, gerraren arrazoiei
buruzko informazio labur bat irakurri beharko duzue filmean aurkezten den testuinguru
soziopolitikoaren nondik norakoak ulertzeko. Amaitutakoan, hiruko taldeetan bildurik emango
zaizuen galdeketari erantzun beharko diozue. Ondoren, pelikularen edukiari buruz duzuen
iritziaren berri emango diozue elkarri.

OINARRI HISTORIKOA

1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hasi zen. Hiru urtez nazionalak edo erreboltariak Francisco
Francoren zuzendaritzapean aritu ziren borrokan (Alemania, Italia eta Portugaleko gobernu faxisten
laguntzaz), gobernu errepublikanoa defendatzen zuten errepublikano edo leialen aurka (Sobietar
Batasunaren eta Brigada Internazionalen laguntza zutenak). Gerra hau Bigarren Mundu Gerraren atarikoa
izan zen, bietan ere indar ideologiko berberak izan baitziren aurrez aurre: faxismoa demokrazia eta
komunismoaren aurka. Gerra hartan milioi bat espainiar baino gehiago hil zela uste da. Gerra Zibila sortu
izanaren arrazoiak nahikoa konplexuak dira. XX. mendearen hasieran Espainiak oinarrizko 4 arazo zituen:
Lehendabizikoa, lurra eskuratzeko ezberdintasun izugarriek eragindako pobrezia handia zen. Bigarrena Eliza
Katolikoa zen. Honek, Armadari eta eskuineko partiduei laguntza emateko botere politiko eta ekonomiko
handia erabiltzen baitzuen. Hirugarren arazoa autonomia erregionala zen. Izan ere, Espainiako zenbait
eskualdek, hala nola Kataluniak edota Euskal Probintziek Madrildik agintzen zuen gobernu zentralarekiko
autonomia handiagoa lortu nahi zuten. Laugarren arazoa etengabe handitzen ari zen langileen masa zen. Masa
honek soldata eta lanerako baldintza hobeak eskatzen zituen.
1931. urtean, Alfontso XIII.ena erregeak, espainiar herriaren babesik ez zuen uste osoa zuenez erregetzari
uko egitea erabaki zuen eta Bigarren Errepublika deituriko sistema errepublikanoa ezarri zen gobernuan.
Bigarren Errepublikako lehen gobernuak herrialdean ziren lau arazo haiei halako konponbidea emateko
berrikuntza mugatu batzuk egiteko erabakia hartu zuen. Berrikuntza hauek, alde batetik, boteretsuak
haserrarazi zituzten, hala nola Eliza, Armada eta eskuineko errepublikanoak; eta bestetik, ez zuten
berrikuntza handiagoen zain zen herria asebete. Espainiako gizartea muturretara ari zen jotzen gero eta
gehiago, eta 1933. urteko hauteskundeetan eskuineko partiduek irabazi zuten. Aipaturikoek berrikuntza
guztiak kendu zituzten. Horrek atsekabe handiagoa eragin zuen herriarengan, baita bortizkeria ugaritzea ere.
Bortizkeria hori ezker muturreko taldeetatik zetorren hala nola anarkistengandik eta komunistengandik,
baita eskuineko talde muturrekoagoengandik ere, Falangearengandik hain zuzen. Ezkerreko partiduak
elkartu egin ziren berriz ere Fronte Popular zeritzana sortzeko eta hauxe izan zen, hain zuzen ere, 1936.
urteko hauteskundeak irabazi zituena. Handik gutxira, ordurako gobernu errepublikanoaren aurka
altxamendua egitea antolatzen hasiak ziren armadako jeneral batzuk matxinatu ziren. Horien artean zen
Francisco Franco. Franco, joera faxistak jarraitzen zituen militarra, Marokon altxatu zen eta Gibraltargo
itsasartea zeharkatu zuen. Altxaturikoen mende zen Espainiako zatiak “gune nazionala” izena hartu zuen eta
gobernu errepublikanoaren esku zenak "gune errepublikanoa".

Errepublikako gobernuaren alde borroka egiten zuen errepublikanoen edo leialen taldearen baitan
errepublikazale leiala zen armadaren zati bat, milizianoak (armak ematen zaizkien herritar boluntarioak),
komunistak, anarkistak eta brigada internazionalak (beste herrialdeetako boluntarioak; hala nola
Frantziakoak, EEBBetakoak, Ingalaterrakoak eta bestelako herrialde demokratikoetakoak) zeuden. Hauek
izendatzeko erabiltzen zen mesprezuzko termino orokortua “gorriak” zen.
FILMARI BURUZKO
GALDEKETA
“Las bicicletas son para el
verano”

1. Nolakoa da Luis? Zein dira bere interesak? Nolakoa da


bere familia (On Luis, Dolores Anderea, Manolita, Maria)?
Zein dira, zertan aritzen dira?

2. Nolakoa da Antonia Anderearen familia (Julio, Pedro)?


Zein dira beren kezkak, arazoak?

3. Labur ezazu ekintzaren garapena.

4. Zein da pertsonaien jarrera ideologikoa?

5. Nola eragiten dio gerrak pertsonaien eguneroko


bizitzari?

6. Nola amaitzen da gerra eta zein esanahi dauka bukaera


honek On Luisen familiarentzat?

7. Zein eszenak iruditzen zaizkizu dramatikoenak,


intentsitate handiena dutenak?
1. JARDUERA: ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-1939)

Ondoren, Espainiako gerra zibila ezagutzeko lehen pausoak emango dituzue eta
gerra honetan zehar gertatu zena ulertzeko ondorengo urratsak jarraitu beharko dituzue:

 Defini ezazue “gerra zibila” terminoa.


 Irakur ezazue gerra zibilari buruzko ondorengo testua eta hori oinarri hartuta:
 Bila ezazue azpimarraturiko terminoen esanahia. Osa ezazue glosario
bat.
 Identifika itzazue ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.
 Egin ezazue laburpena.
 Osa ezazue kontzeptuzko mapa bat irakaslearen laguntzaz.
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA
1936. urtean Franco buru izan zuen altxamendua izan zen Bigarren Errepublikako gobernuaren aurka
eta hiru urte inguru iraun zuen gerra zibil ankerraren ondoren, herrialdearen botere absolutua hartu zuen bere
gain Francok. Espainian grina politiko mordoa batzen zen. Espainia, kulturari eta politikari dagokionez,
gainerako Europaren atzetik zihoan. Elizak ia-ia Erdi Arokotzat jotzekoa zen boterea mantendu zuen
gizartearengan, baina askok, txiroak batez ere, eragin hori baztertzen hasiak ziren eta bazen denbora puska bat
antiklerikalismo militante bat sortu zela. Industria-gune handietan ezkerraldeko sindikatuek milaka afiliatu
berri erakartzen zuten beren zerrendetara eta lanuzteak ohikoak izaten ziren. Oinarri honen gain hartu zuen
Espainiak gerra zibileranzko bidea.

Giro politiko asaldatu honetan Alfontso XIII.aren gobernua gainbehera zihoan pixkanaka. 1923.
urtean, Primo de Rivera jenerala diktadore bilakatu zen eta sei urte eta erdiz izan zen boterean. 1927. urtean
Marokoko gerrari amaiera eman zion Frantziaren laguntzaz. Primo de Riverak prentsari zentsura ezarri eta
Gorteak desegin bazituen ere, historialari ugariren iritziz borondate oneko diktadorea izan zen, betiere
erlatiboki, Espainian modernizazioa sartzeko bere esku izan zuen guztia egiten ahalegindu baitzen.

Krisi ekonomikoak eta Gobernuak herrialdeko indar ezberdinekin zituen gatazkek Primo de Riveraren
erorialdia azkartu zuten. Bi urte beranduago Errepublikanoek irabazi zituzten hauteskundeak eta erregeak
herrialdea utzi behar izan zuen. 1931. urteko apirilaren 14an Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta Niceto
Alcalá Zamora izan zuen lehen presidente. Manuel Azaña, hilabete gutxi batzuk beranduago izendatu zuten
gobernuko buru eta garaiko irudirik aipagarriena bilakatu zen. Azaña, armadaren altxamenduaren beldur izaki,
efektiboak murrizten saiatu zen. Bere botereetatik bananduriko militar asko Errepublikaren aurka konspiratzen
aritu ziren eta 1932. urteko abuztuan Sanjurjo jeneralaren altxamendua gertatu zen Sevillan. Altxamenduak
porrot egin zuen eta sustatzailea preso sartu zuten.

1933. urtearen amaiera aldera, elizaren eta lur-jabeen babesa zuen koalizio moderatu-kontserbadoreak
garaitu zuen Azaña. Gobernuko buru berria zen Alejandro Lerrouxek atzera egin nahi izan zuen nekazaritza-
banaketari bukaera emanez eta bestelako berrikuntzei sabotajea eginez. Modu honetan izan zuen hasiera
“biurteko beltzak”. Biurteko honetan lanuzte ugari izan ziren, Gobernuak gero eta errepresalia gogorragoak
egin zituen eta armada bidali zuen Kataluniako eta Euskal Herriko mugimendu separatistak zapal zitzan.
Altxamendurik bortitzena Asturiasen gertatu zen 1934. urteko urrian. Ezkerraldeko militante zen 30.000
lagunek, meatzariak gehienak, ia eskualde osoaz jabetzea lortu zuen. Gobernuak tropa mairuak eta Legioa
bidali zituen altxamendua menderatzera; meatzariek amore emanagatik ere tropak ez ziren erretiratu eta milaka
zibil hil zen altxamendua guztiz zapaldu ondoren ere.

Monarkikoek eta Falangeko kideek osaturiko talde armatuak Errepublika uzkailtzeko ari ziren
prestatzen. Oposizioko partidu politikoak Fronte Popularra osatzeko bildu ziren, eta 1936. urteko otsaileko
hauteskundeak irabazi zituen. Handik gutxira, Azañak Errepublikako Presidentetza hartu zuen eta “biurteko
beltzari” erantzuna eman zion, eta Espainiar asko aldaketa iraultzailea azkartzeko indarra egiten hasi ziren.
Lanuzteak eta tenpluen erretzea gogortu egin ziren; nekazariak lantzeko lurrez jabetu ziren Azañaren gobernuak
nekazaritza-banaketaren programa berriz hasi baino lehen eta zenbait hiritan, gainera, erregimeneko Guardia
Zibil ezatseginari aurre egiteko “milizia sozialistak” sortu ziren.

Hau gertatzen ari zen bitartean hiru jeneral estatu-kolpea prestatzen ari ziren. Altxamendua piztuko zuen
txinparta, falangistek erasorako gorputzeko (guardia errepublikanoa) teniente bat hiltzea izan zen. Mendeku
gisa, erasorako guardia-talde batek Partidu Kontserbadoreko nagusietariko bat zen Calvo Sotelo hil zuen.
Altxamendua Marokon hasi zen uztailaren 17an, nahiz eta Franco ez zen bertaratu hilaren 19ra arte. Hilaren
18an Kanariar Irletatik zabaldu zuen erreboltaren adierazpena, eta egun hartan bertan, Espainia osoan zehar,
goarnizioetako komandante guztiak, altxamenduarekin bat eginik, kaleetara irten ziren borroka egitera beren
tropak zuzenduz. Baina espainiar askok erantzun indartsua eman zuen eta Gobernuaren aldeko jarrera hartu
zuen.
Uztailaren bukaeran, Azaña sinetsita zegoen, ordurako Franco buru zuen altxamendua
menderatzeko modukoa izango zela. Populazioaren gehiengoa lurralde errepublikanoan zegoen.
Katalunia eta Bizkaiko gune industrialak Errepublikaren boterepean zeuden. Espainiako Bankuaren
urre-erreserba baliotsuak Gobernuaren esku zeuden. Baina ordurako frankistak kanpoko laguntza
jasotzen hasiak ziren: Alemaniako eta Italiako garraio-hegazkinak Afrikan biltzen ziren Espainiara
iristeko; hala, Errepublikak tropa mairu beldurgarriei eta Atzerriko Legioetakoei ezarririko blokeoa
ekidinez. Frantziak, Ingalaterrak eta Estatu Batuek beren politika “esku hartuko ez zuena” izango
zela eman zuten aditzera. Alemaniak eta Italiak, berriz, ez esku hartzeko ituna sinatu bazuten ere
abuztuan Franco militarrari laguntza gero eta handiagoa eman zioten. Altxamendua sasoi hartarako
benetako gerra zibila zen; gerran ohikoak diren arrazoi eta ondorioekin, eta atzeguardian indarkeria
zen nagusi. Espainia errepublikanoko nekazariek eta langileek apaizak, fabriketako jabeak hiltzen
zituzten eta borrokaldian zehar beren esku gelditzen ziren soldaduak sakrifikatzen. Lurralde
frankistan langileen buruzagiak eta ofizial errepublikanoak epaitu gabe fusilatzen zituzten, eta tropa
mairuak akabatzeko deia egiten zuten.

Ingalaterrak eta Frantziak Errepublikari lagunduko ez ziotela agerikoa izan zenean,


Errepublikak SESBra jo zuen laguntza bila. Hala, Sobietar laguntza Espainiara iristen hasi zen.
Laguntza honen ondorioz Partidu Komunistak jarraitzaile asko irabazi zuen. Aste batzuen buruan,
urrian, gobernu militarreko buru zen Emilio Mola jeneralak Francisco Franco Jeneral Goren izendatu
zuen. Frankistek atzerriko tropa ugari zuten beren zerrendetan.

Alemaniako Condor Legioko Heinkel eta Junker bonbaketariek Gernikako hiria birrindu
zuten; Bigarren Mundu Gerraren adierazgarri izango litzatekeen aireko sarraskiaren atariko tragikoa
izan zen hartan 2.500 hildako eta zauritu izan ziren. 1937. urteko maiatzean altxamendu anarkista
izan zen Katalunian. 1938tik 1939rako neguan tropa frankistek iparralderantz bultza zituzten
errepublikanoak, Frantziako mugarantz. Bartzelona 1939. urteko urtarrilaren 26an erori zen eta
milaka errepublikanok erbesterako bidea hartu behar izan zuen; asko ez zen inoiz bueltatuko.
Horietako askok Mexikon aurkitu zuten aterpe. Madril erresistentzia errepublikanoaren azken
gotorlekua zen. Apirilaren 1ean Franco jeneralaren kuarteleko jakinarazpen batek gerra amaiturik
zela eman zuen aditzera.

Fronte Popularra behera etorri zen isolamenduak eta porrotak eraginda; bien bitartean
Francoren prestigio pertsonala handituz zihoan. Eduki zezakeen aurkako bakarra, Mola jenerala,
aireko istripu batean hil zen Sanjurjo bezalaxe. 1937. urtean, Francok berria zen erakunde bakar
batean bildu zituen eskuineko talde ezberdinak; frankisten garaipenaren ostean Espainiako partidu
nagusia (eta bakarra) bilakatuko zena. Bigarren Mundu Gerran zehar, Franco zuhurtziaz Hitler eta
Mussolinirengandik banandu zen, eta División Azul delakoa Alemaniako armadekin errusiar frontean
borroka egitera bidali bazuen ere, Alemaniako arma-fabrikatzaileei agindu zizkien mineralak,
arrazoiren batengatik ezin izan ziren haien esku jarri, nahiz eta beranduago portu ingelesetan agertu
ziren.

Gatazkan zehar Espainian aterpe harturik zeuden nazio aliatuetako hiritarrei beren jatorrizko
herrialdeetara itzultzen utzi zitzaien. Espainian gelditu ziren garaituriko errepublikanoentzat,
atxiloketa- eta epaiketa-prozesuek aurrera jarraitu zuten. Milaka lagun sartu zuten preso. Francok
“balio tradizionalak” ezartzeko promes egina zuen; balio horiei buruz berak egin zuen interpretazioa
diktadura absolutua izan zen, inoiz Espainiako historiak ezagutu ez zuen bezalakoa.

Iturria: http://netcall.com.mx/milenio/la_guerra_civil_espa%F1ola.htm
2. JARDUERA: GERRA ETA BERE PROTAGONISTAK: EMEAKUMEAK

Jarduera honetan, Gerra Zibila izan zen garaiari buruzko ezagutza sakonduko
duzue. Horretarako, emakumeek gerra zibilarekiko zuten ikuspuntua islatuko duen
horma-irudia osatu beharko duzue. Horma-irudiak XX. mendeari buruzko erakusketa
osatuko du. Erakusketa hau, lanaren hirugarren sekuentzia honetako azken emaitza
izango da.

Horma-irudia egiteko ondorengo urratsak jarrai ditzakezue:

HORMA IRUDIA EGITEKO JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

Irakur itzazue testu literarioak eta erantzun itzazue ondorengo galderak:


Zein sentimendu igortzen du poema bakoitzak?. Arrazoitu.
Olerki bakoitzak gizarteari buruzko zein alderdi islatzen du?
Garaiari buruzko zein datu agertzen dira kontakizunean?
Zein sentimendu sortzen ditu kontakizunaren irakurketak?
Arrazoitu.
Irakur itzazue informazio-testuak.
Hauta ezazue informaziorik garrantzitsuena.
Bila ezazue horma-irudiarentzako material grafikoa.
Idatz itzazue marrazki edo argazki bakoitzaren ondoan jarri beharreko
testuak.
Bila ezazue deigarria izango den eta horma-irudiaren edukia islatuko duen
izenburua.
Confeccionad el mural.
EMAKUMEA: INFORMAZIO TESTUA

EMAKUMEA GERRA ZIBILEAN

Mendearen hasieran, Espainiako emakumea gizarte matxista haren baitan bere bidea
irekitzen hasia zen; izan ere, Bigarren Errepublikan zehar bere eskubideetako asko onartu
ziren.
Boto-eskubidea 1931. urtean onartu zitzaien emakumeei. Eskubidea izan arren, oso
gutxi izan ziren politikaren munduan bete-betean
sartu ziren emakumeak. Errepublikako urteetan
zehar emakumezkoen sail ugari sustatu ziren
partidu politikoetan, baina haien guztien
adierazgarri partiduko egiturekiko menpekotasuna
izan zen.
Gerrako hiru urteek aldaketa handia eragin zuten
Espainiako emakumeen eguneroko bizitzan.
Gizonezkoak frontean zeudenez, agintari politikoek
emakumeengana jo zuten gizonezkoek jada egin ezin zituzten lanetan parte har zezaten eta
bandoetako bakoitzak defendatzen zituen idealen alde egin zezaten.
Familia-hausturak ohikoak izaten ziren; gizonezkoak frontera joaten baitziren eta
emazteak atzeguardian geratzen, hornikuntza-eskasiak eraginda gero eta zailagoak ziren
bizitza-baldintzei aurre egin beharrean. Emakume hauen eguneroko bizitzak aldaketa
handiak izan zituen: hala, ardurak areagotu zitzaizkien heinean independentzia handiagoa
lortu zuten, “familia-buru” bilakatu baitziren.
Gerra Zibilean zehar, ingurune Errepublikanoan, emakumeengandik jasoriko tratuan
berehalako aldaketa gertatu zen. Izan ere, diskurtso berria ez ezik emakumeari buruzko irudi
berria ere sortu zen.
Gerra izan zen lehen hilabeteetan, emakumeek
izugarrizko mobilizazioa egin zuten frontearekiko eta
barrikadak egiten, zaurituak zaintzen, atzeguardian laguntza
ematen, munizio-fabriketan... aritu ziren. Bestalde,
emakumeak Faxisten Aurkako Emakumeen Taldea gisako
erakundeetan antolatu ziren, ideal antifaxistak, bakea, kultura
eta askatasuna defendatzeko.
Dena den, faxismoari kontra egiteko borrokan
emakumeek eginiko ekarpenik garranzitsuena atzeguardian
egin zutena izan zen. Emakumea ekoizpena mantentzea
ahalbidetu zuen eskulana izan ziren, nahiz eta askotan beren gizonezko kideen gaitzespena
jasan behar izaten zuen.

Espainia nazionalean mantentzen zen emakume-eredua aginduak betetzen zituen emakume


pairamentsu eta otzanarena zen. Inguru honetan, Falangearen Emakumezkoen Sailean
antolatzen ziren emakumeak. Beren ikurritza ondorengoa izaten zen: “emakumearen
funtsezko helburua gizonaren osagarri gisa erabilgarri izatea da”. Emakumezkoen Saileko
ideiek esaneko amaren eta emaztearen irudiaren balio tradizionalak islatzen dituzte. Haurrak
zaintzen, gaixoei laguntza ematen eta edadetuak zaintzen aritu ziren.
EMAKUMEA: IPUINA

-Kaixo . Rosa andereñoa hor al da?


-Nor zara?
- Feda naiz. Federica Vega.
Besarkada eta musuak minutu askoz luzatu ziren. Rosa oso polita dago. Parisen igaro du
gerra osoa, eta ez du ez gosea eta ez beldurra ezagutu. Haren aitak, Francoren aldekoekin
batzeko aukera izan bezain pronto itzuli denak, zorte handia izan du negozioetan eta oso
ondo atera zaizkio gauzak. Berari, ordea, Fedaren itxura dohakabeak harridura sortzen dio.
Zurbil eta argal dago, eta jantzirik duen soineko ilun itsusiak dena baino askozaz ere
zaharragoaren itxura ematen dio. Baina ez du ezer esaten. Kotoi artean bizi bada ere,
gertatzen ari dena ikusteko gai da; Castrollano suntsitu zuen hondamendi eta miseria guztia
eta bere inguruan pixkanaka gertatzen ari direnak, (...)
-Ba al duzu Simonen berririk?
Fedaren galderak harritu egin du.
-Bada... ez, egia esan ez. Zuk ere ez?
-Ez, beno, ezer gutxi. Francoren armadarekin joan zen. Eta gaur bere amarekin Madrilen
dagoela esan didate. Benetan al diostazu ezer ez dakizula?
-Benetan diotsut, Fedita(...)...Baina jakingo dut horren berri, noski jakingo dudala, ez zaitez
kezkatu.(...)
-Berriak ditut. Egia da Madrilen dagoela, kargudun, Justizian, uste dut.
- Helbiderik lortu al didazu?
-Ez zehazki...Beno, eman didate, baina emango ez nizula agindu behar izan diet.-Fedaren
aurpegia ahuldu egin zen-. Ez zaitez kezkatu, Fedita, nik idatzi diot zure izenean. Bere
izendapenarena dela eta zorionduz igorri diot gutun bat, eta bide batez, ikusi zaitudala, zure
aita hilik dela kontatu diot eta helbide honetara idatz diezazun eskatu diot arren.
-Askorik gustatuko ez zaizun gauza bat ere esan behar dizut.
Simoni buruz?
-Ez, Simoni buruz ez, niri buruz. Beno bada... aitak lehen bezainbat elkarrekin egon ez
gaitezen hobea dela uste du, aitak ez du elkarrekin egon gaitezen nahi. Orain gorriak
zaretenez... badakizu.(...)

Hilabete baten buruan, Fedak igortzailerik gabeko eta Madrilgo zigilu-marka zuen eskutitza
jaso zuen. Dar-dar batean ireki zuen, behatzekin ezin irekirik ari zen gutunazala hautsiz.

Feda maitea:
Neroni ere arrotz egiten zait izen hau idaztea horrenbeste denboraren buruan; aitzitik, zenbat
bider xuxurlatu ote dut borrokaldien osteko gauetan! (...)
Ahaztu egin nahi zintudan, baina ez nuen inoiz lortu. Izugarri desio izan zaitut urte hauetan
guztietan eta zenbaitetan nire bizitza honetan garrantzizkoa zen bakarra zinela pentsatzera
iritsi nintzen. (...).
Baina gauzak ikaragarri aldatu dira, ene maite hori... Orain, behar bada jakingo duzu, kargu
garrantzitsu baten jabe naiz. Karrera politiko bati eman diot hasiera eta ziur naiz urrutira
iritsiko naizela. Gustuko dut. Horretan sinesten dut. Gerra egiteko izan ditudan ideietan
sinesten dut, baita nire buruarengan ere.
Orain gauzak asko zaindu behar ditudala ulertu behar duzu. Ezin naiz zuregana itzuli. Hori
nire hilobiko zuloa egitea litzateke. Hemen ez da arinkeriak onartzen. Hortaz, zurekin
itzultzeari uko egin beharrean naiz. (...)

Urrun zaitez ahalik eta gehien zuretarrengandik. Zure onerako ari natzaizu: dituzten ideiak
izateagatik markaturik daudenentzat gauzak ez dira errazak izango. Zuri ez zaizu inoiz
politika axola izan eta hala behar du gainera. Baina amari eta ahizpei loturik jarraitzen duzun
bitartean, gainontzekoek ez dute zuri buruzko iritzi hori izango. Egin ezazu borroka zure
bidea jarraitzearren, eta ez iezaiezu utzi bide hori lohiztatzen. (...)
Geldi, isilik geratu zen Feda eta gutuna bere jakako poltsikoan gorde eta hondartzaraino joan
eta harea hezearen gainean eseri zen (...)
Fedak, orduan, gutuna poltsikotik atera eta gero eta zati txikiagotan egin zuen pixkanaka-
pixkanaka. Zutik jarri, uretan sartu eta eskua ireki zuen.

Un largo silencio, Ángeles Caso

EMAKUMEA: POESIA

SENAR SOLDADUAREN KANTA

Maitasunez eta ereintzaz bete dut zure sabela,


Bultzatzen nauen odolaren oihartzuna dut luzatu,
eta zain nago, gurdia ildo gainean bezala:
barruraino naiz sartu.

Dorre , argí eta begi garaiko beltzarana,


Nire azaleko emazte, nire bizitzako hurrupa zarena,
Zure bular eroak jauzika datoz nigana
eginez orein sortuarena(... )

Nire haragiaren ispilu, nire hegalen euskarri,


Bizirik zaitut damaiten eta hartzen ez dudan herioan.
Emazte, emazte, maite zaitut naizelarik balen pizgarri,
naizelarik plomuaren ahoan (...)

Borroka –eremuan gogora ekartzen zaitudanean


ez dut zure irudia ez hozten, ez sosegatzen,
aho ikaragarria izaten duzu niregana hurbiltzean
gose amorratuzko hortzak zaizkit iruditzen .

Idatz iezadazu borroka, senti nazazu lubakian:


fusilarekiko honek zure izena du gogoratzen eta esaten,
eta zain dudan sabel txiroa dut babesten,
eta zure seme-alaba dut defendatzen.

Gure ondorengoa ukabila itxita da jaioko,


Garaipen eta gitarren aldarripean bildurik
Eta soldadu-bizitza atarian dut utziko
Letagin eta atzaparrik gaberik(...)

MIGUEL HERNÁNDEZ Antologia

IRUDI GALERIA
3. JARDUERA: 60KO HAMARKADAKO GARAPENAREN
HASIERA

Jarduera honetan 60ko hamarkadatik aurrera ekonomia-mailan izan zen


garapenaren hasierari buruzko gogoeta egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, zenbait
testu identifikatu eta Bizkaiko industriari buruzko irudi adierazgarriei lotu beharko
dizkiezue.
Hau egin ostean, garapen ekonomikoak Bilboko garapenean sortu zituen
ondorioetariko batzuk islatuko dituen testu labur bat idatzi beharko duzue.

SEKTORE EKONOMIKOAK

1960ko hamarkadan zehar eta hirurogeita hamarreko


hamarkadako azken urteak bitartean Bizkaiko ontzigintza-
industriak hazkuntza ikaragarria izan zuen. Ekoizpen-kopurua
1978. urtera arte bere horretan mantendu zen, eta data
hartatik aurrera beheranzko joera hartu zuen. Bizkaiko
ontziolek sektore honen %20 hartzen zuten Espainian, eta
probintziako industria-jardueraren %7 hirurogeita hamarreko
hamarkadaren amaieran. Ontziolak, garai honetan, neurri
ertaineko itsasontziak eta itsasontzi bereziak (frigorifikoak)
egiten espezializatu ziren. Produkzioaren heren bat, gutxi
gora-behera, kanpoko merkatuetan saldu zen.

Bizkaiko industria-garapenak hiru hitzen bidez aditzera eman


daitezkeen hiru oinarri izan zituen: meatzaritza, burdingintza
eta metalurgia. Meatzaritza abiapuntu izanik, Bizkaiko
industria-garapenaren euskarri izango ziren kapitalen oinarriak
osatuz joan ziren. Metalurgiaren alorreko Bizkaiko enpresa
enblematikoa Altos Hornos de Bizkaia izan da, honek sustatu
baitzuen Euskal Herriko industrializazio-prozesua.
Bizkaia, bere orografia dela eta, ez da
eraikuntzahidrografikoak egiteko leku egokia. Aitzitik, Bizkaiko
ondasunek ekimenak sortu zituzten beste latitudeetan eta hala
sektore honetako enpresa garrantzitsuak sortu ziren. Horien
artean Iberduero, SA nabarmendu zen; denboraren joanean
Hidroeléctrica Española deritzanarekin batu eta ekoizpen
elektrikoari dagokionez (hidro, termiko eta nuklearra)
penintsulako enpresarik indartsuenetakoa bilakatu zena:
Aipaturikoaren izena Iberdrola zen eta Bilbon zuen egoitza.

Oinarri elektriko indartsuaren emaitza gisa makinaria- eta


material elektrikoaren industria handia jaio zen hala nola
General Eléctrica Española, Eguren-Kone, etab.

Garapen ikaragarria izan duen Bizkaiko industriarik


modernoena da. Lehen industriak ongarriak, lehergailuak eta
industriarako produktu kimikoak fabrikatzeko sortu ziren.
Gerora, kautxuarekin eta petroliotik eratorririko produktuekin
loturikoak etorri ziren.

Enpresa kimikorik zaharrena 1.896. urtean sortu zen Unión


Española de Explosivos deritzana da. Modernoena (1.972.
urtean inauguraturikoa) eta dudarik gabe garrantzitsuena,
berriz, Petronor da; Muskizetik Bilboko porturako sarbide ona
duen findegi garrantzitsuena duena.

Bilbon izan den merkataritzarako joerak finantza-erakunde


ugariren sorrera ahalbidetu du. Horietariko asko, hala nola
Banco de Bilbao, XIX. mendean sortu ziren industria-
garapenak sorturiko oparotasunaren babesean. Joera hau XX.
mendean zehar ere mantendu egin zen. Balio Burtsaren
jarduera finantza-jarduera izugarriari loturikoa zen. XX.
mendeko azken hamarkadak erakundeen arteko batze-
dinamikaren aldekoak izan dira, ekonomia-erronka berriei
aurre egin ahal izateko.
Jarraian 60ko hamarkadaz geroztiko Bilboko garapenari loturiko esaldi mordoa
aurkeztuko dizuegu. Esaldi hauek koherenteki antolatuz urte hauetan gertatutakoa
islatuko duen testua osatu beharko duzue.

GERTAKARIEN ZERRENDA
Gerra ondoko eskasiaren ondoren industria-ekoizpena
handitu egin zen
Jendea landatar inguruetatik hirira aldatu zen
Ekonomiak hobera egin zuen eta horrek bizi-baldintzetan
eragina izan zuen
Gerrak eraginiko suntsiketaren ondoren, hiriak ez ezik
industria- nahiz ekonomia-geruza ere berreraiki egin behar
izan ziren.
Hiria hazi egin zen, lan bila zetorren biztanle-uholde
handiaren eraginez

Adierazle demografikoek gorantz egin zuten bortizki gerra


amaitu ostean.
Industriak modernizatu egin ziren
Industria- eta ekoizpen-sektore berriak sortu ziren
Aberastasuna sortu zen berriz ere eta finantza-sektorea
indarberritu egin zen
Ongizatea gizarte-geruza gehiagotara iritsi zen

TESTURAKO EREDUA

60ko hamarkadatik aurrera, Bilboko hiriak izugarrizko garapena izan zuen. Garapen hau
ondorengo alderdiotan antzeman daiteke:

Garapen hau eragin zuten arrazoietariko batzuk honakoak izan ziren:

Ondorioz, hiria
4. JARDUERA: BILBO HAZIZ DOA

Aurreko jardueran ikusi ahal izan duzuenez Bilbok garapen ekonomiko


garrantzitsua izan du; industriari loturikoa batez ere. Horren eraginez hiria handitu egin
zen eta zabaltzeko izan zitzakeen oztopoak gainditu zituen.

 Beha ezazue Bilboko planoa eta margo ezazue hiribildua 60-70eko


hamarkadetan zabaldu zen ingurua.

 Bila itzazue atlas batean Bilbori bultzada eman zioten industria garrantzitsuenak
kokaturik zeuden tokiak. Horretarako, balia zaitezte aurreko jardueran landutako
testuaz.

 Beha ezazue Euskal Herriko herrien araberako biztanleen banaketari buruzko


ondorengo grafikoa.
Guztion artean, irakaslearen laguntzaz, azal itzazue datu hauek eta atera itzazue
ondorioak.

EUSKAL HERRIKO DATUAK


5. JARDUERA: EGUNEROKO BIZITZA

Jarduera honetan kazetaritza-ikerketa lan bat egin beharko duzue. Ikerketa honen
helburua 60-70eko hamarkadetako bizimoduari buruzko nondik norakoak ezagutzea
izango da. Ikerketa egiteko, zuen familiartekoei eginiko inkestak hartuko dituzue
oinarri. Jarduera hau egiteko jarraian deskribatuko ditugun urratsak kontuan hartzea
komeni da:

ELKARRIZKETA EGITEKO JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

Elkarrizketatuko ditugun pertsonak hautatzea. 60-70eko hamarkadetako


bizimodua gogoratu beharko dute.
Erabil ezazue galdeketa osagarria, lan-talde bakoitzeko gai bat hautatuz.
Elkarrizketaren grabazioa.
Datu-bilketa.
Elkarrizketako emaitzak ikasgelan aurkeztea.
Sekuentziako azken emaitza osatuko duten edukiei buruzko eztabaida egitea
eta azken emaitzarako beharrezko edukiak hautatzea.

GALDEKETA

OTORDUAK

Zein izaten zen eguneroko gosaria,


bazkaria eta afaria?
Gaur egun ohikoak diren zein elikagai
ziren luxuzkoak garai hartan?
Ba al zen litxarreriarik? Zein motatakoak?
Non egiten ziren erosketak? Ba al zen
supermerkaturik, hipermerkaturik eta
merkataritza- gunerik?
Familia osoa batzen al zineten otorduetan?
JANTZIAK ETA MODA

Zein arropa zen ohikoena emakumeen


artean?
Bakerorik edo oro har bestelako galtza-
motarik erabiltzen al zuten emakumeek?
Zein zen minigonari buruzko iritzia?
Zein modutan janzten ziren mutil gazteak?
Zeintzuk izan ohi zuten ile luzea?

EKIPAMENDUA ETA ETXEA

Zein ziren etxetresna elektrikorik


ohikoenak?
Zein prezio zuen garbigailu batek? Eta
telebista batek?
Noiz sartu zen telebista zuen etxean?
Etxeetan telefonoa egotea ohikoa izaten al
zen?
Zer zen katalitiko bat? Zer zen “pikú” bat?
Zer esan nahi zuen “Entxufa ezazu Askar-
a” esaldiak?

DIBERTIMENDUAK ETA AISIALDIA

Zein zen zure jostailurik gustukoena?


Zein zen gehien atsegin zenuen telebista-
saioa?
Gogoan al dituzu saioen izenak eta hauek
jorratzen zituzten gaiak?
Nora joan ohi zinen oporretan?
Kalean jolasten al zinen? Zein jolasetan
ibili ohi zinen?
Zer ziren goatekeak?

Ba al zenuen autorik?
Zein auto ziren ohikoenak?
Zinemara joaten al zinen?

Azkenik, aipa ezazu 60-70eko hamarkadetako gauza positibo bat eta


gauza negatibo bat, eta egin ezazu gauza bera gaur egungo garaiari
buruz ere.
6. JARDUERA: HELDU DA DEMOKRAZIA

Jarduera honetan, urrats ezberdinen bidez, Francoren heriotzaren ondoren


ezarririko demokraziaren bidez gertaturiko aldaketa politikoak aztertuko dituzue.

A) Espainiar Konstituzioa (hitzaurrea)

Espainiako Nazioak justizia, askatasuna eta segurtasuna ezarri nahi duenak eta
aipaturikoa osatzen dutenen ongizatea sustatu nahi duenak, bere subiranotasunaz
baliatuz, ondorengo bere borondateak aldarrikatzen ditu:
Bidezko ordena ekonomiko eta sozial baten arabera Konstituzioaren eta legeen baitako
bizikidetza demokratikoa bermatzea.
Legearen inperioa herri-borondatearen adierazpide izatea ziurtatuko duen
Zuzenbidezko Estatua finkatzea.
Espainiar guztien eta Espainiako herri guztietako giza eskubideak, kulturak eta
ohiturak, hizkuntzak eta erakundeak babestea.
Kulturaren eta ekonomiaren garapena sustatzea, guztiei bizitza-kalitate duina
ziurtatzeko.
Gizarte demokratiko aurreratua ezartzea, eta
Lurreko herrialde guztien arteko harreman bakezaleak eta lankidetza eraginkorra
indartzen laguntzea.
Ondorioz, Gorteek onartutakoaren arabera eta espainiar herriak berretsirikoaren
arabera ondorengoa ....

Modu honetan hasten da Francoren heriotzaren ondoren osatu zen Espainiako


Konstituzioa.

 Defini ezazue Demokrazia terminoa.

 Defini ezazue Konstituzioa terminoa.


 Bila ezazue ondorengo puntuei buruzko informazioa:
 Konstituzioa onartu zeneko urtea
 Nork egin zuen.
 Konstituzioan jorratzen diren alderdi nagusiak.

B) Mapa politiko berria

 Hona hemen mapa mutu bat.


 Azal ezazue kolore ezberdinek aditzera ematen dutena.
 Osa ezazue mapa toki bakoitzari dagokion izena jarriz
 Froga ezazue eginikoa atlas baten bidez eta zuzen itzazue akatsak.
C) Estatutua

“Euskal Herriak, bere herritartasunaren adierazpide gisa, Komunitate Autonomoa


osatzen du Estatu espainiarraren baitan, eta Euskadi edo Euskal Herria izena hartzen
du, Konstituzioaren eta bere oinarrizko arau instituzionala den Estatutu honen
arabera”. Modu honetan hasten da Gernikako Estatutu gisa ezagutzen den Euskadiko
Autonomia Estatutuaren atariko titulua.

 Bila ezazue ondorengo puntuei buruzko informazioa:

 Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartu zeneko urtea.


 Komunitate Autonomo hau osatzen duten Lurraldeak.
 Hizkuntza ofizialak.

D) Euskal erakundeak

 Identifika itzazue argazki hauek


 Gezi bat erabiliz lotu itzazue ezkerreko zutabean agertzen diren terminoak
eskuineko zutabean agertzen diren definizioekin.
Euskadiko errepresentazio-organo
gorena da, eta bere funtzio nagusiak
legeak egitea Eusko Jaurlaritzaren
ekintzak sustatzea eta kontrolatzea dira,
baita Komunitate Autonomoko
aurrekontuak onartzea ere.

ESTATUTUA

Euskadiko eskumenak definitzen dira,


bai berari bakarrik dagozkionak bai eta
Estatuaren oinarrizko egintza eskatzen
ALDUNDIAK dutenak ere. Honez gain, Lurralde
Historiko bakoitzeko erregimen
pribatiboen eskumen esklusiboak
lortzen dira.

Funtzio exekutiboa garatzen dute;


Lurralde Historikoetako gobernuak
dira.
EUSKO LEGEBILTZARRA

Alkateak eta hainbat zinegotzik udal


jakin bateko interesak administratzeko
osaturiko korporazioa da.
UDALETXEAK

7. JARDUERA: INDUSTRIA KRISIA ETA KONPONBIDEAK

 Identifika itzazue jarraian agertzen diren argazkiak.


 Bila ezazue dosierrean industria-krisiari buruzko informazioa, baita krisiari aurre
egiteko pixkanaka bilatu behar izan diren irtenbideei buruzko informazioa ere.
 Dosierrean Bilboko krisiari eta honen etorkizunari buruzko informazioa hautatu
ondoren, “Nola egin zion aurre Bilbok 80ko krisiari?” izenburu izango duen testua
idatzi beharko duzue. Bertan, krisiaren arrazoiak, ondorioak eta, azkenik, irtenbideak
eman beharko dituzue aditzera. Ekar ezazue gogora azalpen-testuei buruz dakizuena eta
aurreko aldietan erabilitako kontrol-orriak. Izan ezazue arreta informazioa paragrafoka
banatzerakoan eta ideia ezberdinak lotzeko erabilitako lokailuak erabiltzerakoan.

TESTUA EGITEKO EREDUA

Azken hamarkadetako Bilboko garapenaren ezaugarria krisia


izan da

Krisi honen arrazoiak asko izan ziren. Lehenik eta behin,

Ondorioz,

Egoera honi irtenbidea emateko neurri ezberdinak hartu ziren.


Horietako bat

Azken ondorio gisa

8. JARDUERA: TXANGOA HIRIAN BARRENA

Jarduera honen helburua azken hamarkadako Bilboko hirigintza-garapenari


buruzko gertaera garrantzitsuak gertutik ezagutzea da. Horretarako, hirian barrena
egingo den bisita gidatuan hartuko duzue parte.
Bisitan zehar, ikusitakoari buruzko oharrak hartu beharko dituzue, ondoren
txangoaren garapenari buruzko kontakizuna idazteko. Testu honek banaka eginikoa izan
beharko du.

Kontrol-orria

 Bisitan zehar arreta piztu dizun zeinahi gauzari


buruzko oharrak har itzazu
 Antola ezazu bilduriko informazioa, ordena
kronologikoari jarraitzen dion eskema koherentea
osatuz.
 Idatz ezazu sarrera-paragrafo bat eta ondorioak
bilduko dituen bestea.
 Hautaturiko kontalaria izan dadila 1. pertsonakoa
 Erabil itzazu lehenaldiko aditzak
 Erabil itzazu denbora-lokailu ezberdinak paragrafoei
hasiera emateko
 Barnera itzazu balorazio-elementuak, iritziak...
 Errepasa ezazu lexikoa, bariatua izan dadin saiatuz
 Zuzen itzazu arazo ortografiko eta morfosintaktikoak

9. JARDUERA: GURE MENDEA


Jarduera honetan sekuentzian zehar prestatzen aritu zareten erakusketa amaitu
beharko duzue. Hiruko taldeetan egin beharko duzue lan eta talde bakoitzak mendeari
buruz duen bere ikuspegi propioa emango du.
Lana ondorengo aldietan banatu beharko duzue: gerra zibila, 60ko hamarkada,
80ko krisia eta egungo egoera. Hona hemen lana antolatzeko orientabide zenbait:
ERAKUSKETA EGITEKO URRATSAK
Egitekoak banatzeko eta epeak zehazteko lanaren plangintza egitea eredu osagarria
erabiliz.

1, 2, 5, eta 7 jarduerak oinarri hartuz informazioa bilatzea

Informazio grafikoa eta soinuduna biltzea

Horma-irudien lagungarri izan daitezkeen objektuak (arropa, txanponak, tresnak,


prentsa...) bilatzea

Informazio grafikoa idatzizkoarekin lotzea azalpen-testu txikiak idatziz

Horma-irudia prestatzea

Erakusketa ezagutzera emateko gonbidapen-gutun bat idaztea

LANAREN PLANGINTZA
EGITEKOA NORK NOIZ NON
7. ANIZTASUNAREN TRATAMENDUA

7.1. Iritzi orokorrak

Curriculum Anitzeko taldea osatze hutsa, aniztasuna tratatzeko indar handiko baliabidea
da. Taldea txikia da, irakasle-kopurua murriztu egiten da eta hortaz baita hezkuntza-estiloak ere,
curriculuma aldatu egiten da, etab. Baina ezaugarri hauek dituzten taldeetan ere, ikasteko
erritmo eta estilo guztiak ez dira berberak eta zenbait ikaslerekin lan egiteko neurriak aurreikusi
egin behar izaten dira.

Gure iritziz beharrezkoa da aniztasuna era eraginkorrean tratatzeko


metodologiak garrantzia handia duela adieraztea. Parte-hartzaileak, kooperatiboak,
komunikatiboak, etab. diren metodologiak hautatzen diren unetik, metodologia
igortzaileak erabiliz proposaturiko ikasketa-maila lor ezin dezaketen ikasleei aukera
gehiago eskaintzen ari gara.

Arrazoi hau dela eta, unitate hau diseinatzerakoan garrantzia handia eman zaie
alderdi metodologikoei. Unitatearen antolaketa-eredua “proiektukako lana” da; hau dela
eta, ikasleek ezagutzen duten helburu eta zentzua daukate jarduera guztiek. Jarduerak,
azken emaitza lortzeko beharrezko direlako egiten dira. Txosten bat, egunkari bat,
erreportaje bat...

Unitatea ardatz kronologiko baten arabera antolaturiko hiru sekuentzia


didaktikotan dago banaturik eta hauetako bakoitzaren azkenean ikasitakoa jasoko duen
idatzizko lana egin beharko dute ikasleek. Hiru sekuentziak unitateko gaiaren araberako
ardatz kronologikoa jarraituz ordenaturik daude, baina hauetariko bakoitza zentzu osoa
duen jarduera-ziklo osoaren adierazgarri da.

Diseinaturiko jarduerek talde-lanari ematen diote lehentasuna; hartara, gisako


pertsonen arteko lankidetza sustatzeko eta taldeko kide guztiei parte hartzeko aukera
emateko. Jarduerak mota askotakoak dira (aldez aurretiko ezagutzak abian jartzekoak,
informazioa biltzekoak, hizkuntza-produkzioari buruzkoak, ezagutzak aplikatzekoak...)
eta horrek ikasketa-estilo ezberdinetara egokitzeko aukera eskaintzen du. Halaber,
material grafiko kopuru handia sartzeko ahalegina egin da idatzizko informazioaren
osagarri gisa; ikusmenari loturikoa, ikasle askorentzat ezagutza eraikitzeko laguntza
handikoa den iritziari jarraiki.

7.2. Helburuak lortu ez dituzten ikasleentzako jarduera indargarriak

1 . Sekuentzia

*Planoak interpretatzerakoan ikasle batzuek jarduera indargarrien beharra izan


dezakete. Jarduera hauetariko bat Bilboko tokien (kaleak, monumentuak, etab. )
zerrenda bat ematea izan daiteke, ikasleek aipaturikoak aurki ditzaten. Testurik ez duen
planoaz ere balia gaitezke, ikasleek kale nagusien izenak jarriz bete dezaten. Nola
iritsi...-ra? galderan oinarrituriko ibilbide bat ere eman ahal litzaieke, aipaturiko tokira
iristeko biderik egokiena aurkitu eta planoan marka dezaten.
* Kontalariak bereiztea ere lan osagarria izan daiteke. Horretarako, ikasgelako
liburutegian kontalari mota ezberdinak dituzten eleberri edo ipuinak bila ditzaten
eska geniezaieke ikasleei. Horren froga izango den zati bat kopiatu beharko dute eta
kontalaria mota jakin batekoa zergatik den azaldu.

• 5. jarduera lantzeko beste aukera bat ikasleei informazio-iturri bakarra ematea


izan daiteke; informazioa hautatu eta berridatzi egin daiteke iturri ezberdinen
arteko laburpena egin beharrik izan gabe; betiere, zailagoa den lana. Oinarri
gisa, Ken Folleten “Lurraren Euskarriak” eleberritik ateratako testu bat
proposatzen dugu.

HIRIA ERDI AROAN


“Lurraren Euskarriak”. Egilea: Ken Follet.

Atea zeharkatu eta hiriaren barruan kausitu zuten beren burua. Plaza eraikinez josirik
zegoen, eta pertsonak nahiz animaliak harresi zirkularra gainditu eta zulora erortzeko
arriskuan zeudela zirudien. Egurrezko etxeak batzuk besteen kontra zeuden, batzuek
besteak bultzatuz, urkatze-unean ikusleak aritu ohi diren bezala. Lur-zatirik txikiena
ere hartuta zegoen. Kale txiki batek bananduriko bi etxe eraiki ziren tokian, hala-
moduzko etxea eraikirik zuen norbaitek; leihorik gabekoa, ateak ia aurrealde osoa
hartzen baitzuen. Etxerik meharrenarentzat espazioa txikiegia zen tokian ere, txoko
horretan bertan, garagardoa, ogia edo sagarrak saltzeko postua zegoen jarrita. Eta
horretarako tokirik ere ez bazen, ukuilua, txerritokia, simaurtegia edo ur-depositua
zegoen.
Zarata handikoa zen gainera. Euriak ez zuen askorik arintzen artisau-tailerretatik
heltzen zen iskanbila. Saltzaile ibiltariak beren merkantziak aldarrikatzen ari ziren eta
jendea elkar agurtzen, tratua egiten edo eztabaidan ari zen. Honez gain, irrintzika,
zaunkaka edota borrokan ari ziren animaliak ere baziren.

-Zergatik dago hain usain txarra? –galdetu zuen Marthak soinuaren gainetik entzun
zedin ahotsa ozenduz.
Tomek irribarre egin zuen. Bi urte ziren Martha hirian egon ez zela.
-Jendearen usaina da –esan zion.
Kalea idi-parearekiko gurdia baino zertxobait zabalagoa zen, baina gurdizainak ez
zien animaliei gelditzen utzi, berriz ere abian jarriko ez ote ziren beldurrez. Zigorraz
xaxatu zituen, zeinahi oztopori kasu axolagabea eginez, eta animaliek itsu egin zuten
aurrera jendartean, borrokarako zaldi baten gainean zen zaldun bat, arku eta guzti zen
guardazain bat, poni baten gainean zen monje lodikote bat, arma-gizonak eta
behartsuak, etxeko andreak eta emagalduak indarrez eta inolako bereizkuntzarik egin
gabe erditik kenduz. Gurdia, bere artaldea batuta mantentzeko ahaleginetan ari zen
artzain zahar baten atzean pausatu zen. Tomek azoka-eguna behar zuela pentsatu
zuen.

Gurdia iragaten ari zela, ardietariko batek atea zabalik zuen garagardotegi batera
egin zuen jauzi eta istant batean artalde osoak lokala hartu zuen, izuturik marraka
eginez eta mahaiak, aulkiak eta garagardo-txarroak hautsiz pasaeran.
Oinpean zuten lurra zikinkeriaz betetako benetako basatza zen. Tomek ondo zekien
teilatu gainera eror zitekeen euria eta hura arintzeko gai izango zen erretenaren
zabalera neurtzen. Eta hiriaren alderdi hartako teilatuen gainera erortzen zen euri
guztia kale hartan bertan jausten zela konturatu ahal izan zuen. Esan zutenez, ekaitz
gogorren bat eginez gero ontzia beharko zen hura zeharkatzeko.
Kalea, mendixkaren gainean kokaturiko gaztelura hurbildu ahala zabaldu egiten zen.
Han baziren harrizko etxeak; bat edo bi konponketa txiki batzuen beharrean zirenak.
Beheko solairuan denda eta biltegiak zituzten eta haien gainean etxebizitza zuten
artisau eta merkatarienak ziren. Tom, salmentan zen guztia jakitun-begiratuz behatzen
ari zela, hiri oparoa zela jabetu zen. Guztiek behar zituzten labainak eta lapikoak,
baina jende dirudunak baino ez zituen brodaturiko xalak, apaindurak zituzten
gerrikoak eta zilarrezko paparrekoak erosten.

Gazteluaren parean, gurdizainak eskuinetara zuzendu zituen idiak eta Tom eta bere
familia atzetik joan zitzaizkion. Kaleak zirkulu-laurdena osatzen zuen, gazteluaren
harresiak inguratuz. Beste ate bat zeharkatu zutenean, sartu ziren abaila berean utzi
zuten atzean hiriko zalaparta, eta bestelako iskanbilan barneratu ziren: eraikuntza-
kokaleku baten aniztasun gogor nahiz ordenatuarenean.

Hiri zirkularraren ipar-mendebaldeko laugarren zatia hartzen zuen katedralaren


harresiztaturiko esparruaren barnealdean zeuden. Tom gelditu egin zen une batez,
guztia xurgatzeko ahalegina eginez. Ikusi, entzun eta usaindu hutsarekin pozik
sentitzen zen, egun eguzkitsua izaten denetan bezala. Harriz zamaturiko gurdiari
jarraitzen zioten bitartean, hutsik aldentzen ziren beste bi ikusteko aukera izan zuten.
Elizaren harresietako estalduretan, burdinazko zizelak eta egurrezko mailuak erabiliz
harrizko blokeak zizelkatzen ari ziren igeltseroak ikus zitezkeen; blokeei forma
ematen ari zirenak eta haiek batu ostean plintoak, zutabeak, kapitelak, fusteak,
kontrafuenteak, arkuak, leihoak, erremateak, karelak eta parapetoak osatuko
zituztenak. Gainerako eraikinetatik oso urrutiraturik zegoen barrutiaren erdialdean,
errementeria zegoen: irekirik zegoen atean zehar suaren bristadak ikusten ziren. Eta
barruti osoan, ingudearen gaineko mailuaren txilin-hotsa entzuten zen; igeltseroen
eskuek higaturiko erremintak ordezkatzeko berriak egiten ari zen arotzak ateratzen
zuena. Jende askorentzat eszena kaotikoa izango zatekeen hura, baina Tomek ikusi
zuena kontrolatzeko irrika sentitu zuen mekanismo izugarri eta konplexua izan zen.
Gizon bakoitza egiten ari zena ikusi zuen eta lanek zenbaterainoko aurrerapena izan
zuten jabetzeko aukera izan zuen.

Kale hark plaza batean kokaturiko azoka bateraino eraman zituen. Bertan, akre
erdiko buztin-itsaso hartan, inguruko nekazariek soberan izan zezaketen haragi edo
bihi, esne edo arrautza apurra aldatzen zuten behar zituzten eta beraiek egin ezin
zituzten gauzen truke: eltzeak, golde-muturrak, sokak eta gatza. Oro har, azokak
koloretsuak eta zaratatsu samarrak izaten ziren. Tratu asko egiten zen adeitsuki,
aldamenean jarririko postuen artean halako itxurazko norgehiagoka izaten zen, bertan
izaten ziren haurrentzako opil merkeak, zenbaitetan juglare bat edota titiritero-talde
bat, aurpegia margoturiko emagaldu asko eta agian baita ekialdeko basamortuei eta
burua galduriko tropel sarrazenoei buruzko istorioak kontatzen zituen elbarrituriko
soldadu bat ere.
Harresiaren helburua arrisku-egoera denean etsaia ahalik eta gehien atzeratzea, eta
defendatzaileari, behar bezala babesturik dagoela, aipaturikoa erasotzeko aukera
ematea izaten da.
-Eraso egitea? –galdetu zuen Alienak-. Zer erabilita?
-Harriak, olio irakina, geziak.... Hiriko etxerik gehienetan arku bat dago.
Hiritarrek, arkuak izango zituzketen gizon eta emakumeek, harresietan jarririk prest
egon beharko zuketen etsaien aurka arkuak jaurtikitzeko. Armarik izango ez
zuketenek, harriak jaurtikiko zituzketen eta harri-multzo handiak izango zituzketen
horretarako prest. Ur irakina bestelako arma eragingarria zen; pertzak bero
mantentzen ziren, puntu estrategikoetatik etsaien kontra jaurtikitzeko prest. Hiritar
asko ezpaten jabe ziren; baina hauek eraginkortasun gutxiagoko armak ziren.
Gorputzez gorputz borroka egitera iristen zirenetan etsaia sartu zen seinale izaten zen;
eta hortaz, harresia eraikitzea alferrikakoa izan zen.

Kingsbridge haziz zihoan. Denbora zen bere jatorrizko harresiak gainditu zituela, eta
harresi hauek hiriko etxeen erdiak baino gutxiago babesten zituzten dagoeneko.
Komunitateak harresietatik kanpora sortuz joan ziren auzo pobreak hartzen zituen
harresi berriak eraiki zituela ere baziren bost urte. Eta une hartan harresi berrietatik
kanpora ere behe-auzo berriak sortzen hasiak ziren.

-Hiriari su ematen ari dira! –egin zuen oihu Jackek.


-Uste nuena baino okerragoa izango da –esan zuen Tomek- . Jaitsi berehala.
Biek lurrera egin zuten jauzi.
-Ama eta Martharen bila joango naiz.
-Eraman itzazu klaustroetara –adierazi zion Tomek presa aditzera ematen zuen
tonuaz -. Leku seguru bakarra izango da. Monjeek eragozpenik jartzen badizute, bidal
itzazu pikutara.
-Eta atea azpiratzen badute?
-Morroiloa hautsi dut oraintxe. Ibil zaitez azkar! Edo Alfreden bila joango naiz.
Goazen bada!
Jackek azkar batean ekin zion bideari. Tomek oilarren ukuilurantz jo zuen, bidea
ukondokadaz irekiz. Gizon batzuk bere jokamoldeaz kexatu ziren baina ez zien
jaramonik egin, eta isildu egin ziren haren neurria eta zehaztasun-adierazpen
ikaragaitza ikusitakoan. Berehala iritsi zen prioretza-esparrura etxe erreen usaina.

2. Sekuentzia

* Bete gabeko kontzeptuzko mapa bat edota XIX. mendearen adierazgarri diren
alderdirik garrantzitsuenak biltzen dituen izar bat eman geniezaieke, 1. jarduerako
informazioa erabiliz bete dezaten.

* Edozein egunkaritako albiste bat ekar dezaten eta hori erabilita ondorengo jarduerak
gauza ditzaten proposa geniezaieke:
. albistearen zati guztiak bereiztea.
. paragrafo bakoitzeko edukia laburtzea.
. oinarrizko sei galderen erantzuna bilatzea.
. beren intereseko edozein gairi buruzko albistea idaztea, 3. jarduerako kontrol-orrian
ematen den laguntzaz baliatuz.

* 4. jardueran azalpen-testua idazteko agertzen den prozedura jarraituz, beren intereseko


gaiari buruzko testua idatz dezakete (adibidez, ingurugiroaren kutsadura), hautaturiko
gaiari buruzko arrazoiak azalduz.

* XIX. mendeko eguneroko bizitzaren alderdiei loturik, egitura konparatiboa duen


azalpen-testua idatz dezakete, XIX. mendeko alderdiak egungo bizitzakoekin alderatuz.
Testu-mota honek egitura arruntagoa dauka eta erreportajea baino errazago egin
dezakete. Ondorengo formatua jarrai dezakete

Egungo bizitzaren eta XIX. mendeko


bizitzaren arteko ezberdintasunak

GAUR EGUN XIX. MENDEA

TEKNOLOGIA TEKNOLOGIA

EKONOMIA EKONOMIA

ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA

3. Sekuentzia
* Behar duten ikasleei, hiriaren auzo jakin bateko planoa egin dezaten proposa
geniezaieke, xehetasunak bilduz eta aldez aurretik zehazturik dauden elementuak
markatuz: kaleak, zerbitzu publikoak, plazak, parkeak, etab.

• Izaera orokorreko beste jarduera indargarria hiriari buruzko foileto turistikoa


erabiltzea izan daiteke, foiletoan bertan Bilboren bilakaerari buruz agertzen
diren datu historikoak oinarri hartuz informazioa biltzeko.

7.3. Helburuak lortu dituzten ikasleentzako zabaltze-jarduerak

1. Sekuentzia

* Hona hemen Bilboko zenbait eraikinen irudiak


a) Eraikinak behar bezala behatu ostean, saia zaitezte aipaturikoak identifikatzen.

b) Barroko-estiloari buruzko ezaugarriak irakurri ostean, adieraz itzazue eraikin


bakoitzeko elementu arkitektoniko eta apaingarriak.
Barrokoa
XVI. mendearen amaieran Italian jaio zen eta XII. mendean eta XVIII. mendeko
zati handi batean Europan zehar zabaldu zen mugimendua izan zen. Mugimendu
honek ezaugarri bereziak garatu zituen herrialde bakoitzean.

Espainiar testuinguru historikoa


Herrialde katolikoetan, Espainian esaterako, Monarkia eta Eliza artearen bezerorik
garrantzitsuenak izan dira behin baino gehiagotan eta propagandarako bitarteko
erabili izan dute artea. Horrexegatik deitu izan zaio barrokoari Kontraerreformaren
artea, nahiz eta barroko protestante bat ere izan den.

•Monarkia
pintura-kopurua handia egitea agindu izan du, bereziki erregeen erretratuak,
errege-familienak eta gai historikoei buruzko koadroak.

• Eliza
Estilo barrokoak bere dotrina zabaltzeko beharrezko bitarteko plastikoak
eman izan dizkio elizari. Erabiltzen dituenak
• Arkitektura: oparo apainduriko elizak, eliza katolikoaren irakaspenak
zabaltzeko eta dotrina protestanteei aurre egiteko antzoki bilakatuko ziren.
Eliza berriak eraiki zituzten, eta batez ere aurretik eraikitako elizak eta
katedralak apaindu, urre-koloreko aldareak, aulkiteriak dituzten koroak,
erretaula berriak... gehituz.
• Aldareetan eskulturak edota Aste Sainduan prozesioan ateratzen ziren
pausoak izaten ziren erakusgarri. Errealismo handikoak izaten zirenez
erraza izaten zen ikusleengan sortzen zuten mirespen handia ulertzea.
• Pintura: elizak gai erlijiosoei buruzko koadro ugari egiteko eskaera egin ohi
zuen, (santuen bizitza, martirioak)

Barrokoaren ezaugarri orokorrak


• Arkitektura gidari izanik arte plastiko guztien arteko batasuna
• Arte plastiko bakoitzaren baitako batasuna
• Argi-jokoak, argiaren eta itzalaren arteko kontrasteak; bai arkitekturan eta
bai pinturan
• Mugimendua: linea makurren nagusitasuna
• Errealismoa.
• Azkenean Rococóren sorrera eragingo duen aberastasun dekoratiboa.
• Sentsazioari baino gehiago arrazoiari zuzenduriko artea. Ez da arte
intelektuala herri-artea baizik.

Espainiako arkitektura barrokoa


Obrak:
• Salamancako Plaza Nagusia

Ezaugarriak: • Santiagoko katedralaren


obradoiroa
• Ez da aldaketa handirik egitura-mailako
elementuetan (eliza berrietako oinplanoak • Toledoko Katedraleko
klasikoak dira gehienean ) transparentea

• Apaingarriak izugarri ugaritu ziren • Bi Uretako markesaren


jauregia
• Valladolideko
Unibertsitateko Fatxada

      
Santiago
                                           Erromako Santa Ines Eliza
      

Eskultura barrokoa

2. Sekuentzia
* Goia eta bere obrari buruzko lana egitea da proposamena.

Ondoren agertzen diren koadroei buruzko iruzkina egiteko ikerketa-lana egin


beharko duzue. Koadro hauek XIX. mendean egin zituen pintore espainiar batek.

Jarraitu beharreko urratsak ondorengoak dira:

 Bila ezazue koadro hauen egilea zein den

 Zein pintura-teknika erabili duen.

 Bere pinturaren ezaugarririk esanguratsuenak zein diren.

 Artelan hauek zeren adierazgarri diren.

Urrats hauek gauzatu ostean lortutako informazio osoarekin, artelan hauei buruzko
iruzkina egin beharko duzue. Beharrezko jotzen baduzue, zuen iritzi pertsonala ere
eman dezakezue.
Koadroa ulertzeko era

Artelan bat ulertu ahal izateko elementu ezberdinak bereiztea beharrezkoa da.

 Pinturan erabilitako materialak (freskoa, tenpera, akuarela, olio-pintura...) eta pinturaren


euskarria (horma-iztukua, lurra, egurrezko ohola, ehun-mihisea, papera...).
 Arte abstraktuan gaiak ez du garrantzirik baina figuratiboan zehaztu egin behar izaten
da: naturako paisaiak, ehizako eszenak, hiriko bizitza, ohiturak, erlijio-gaiak edo gai
mitologikoak, erretratuak, biluziak, natura hilak, eguneroko bizitza...
 Pertsonaia protagonistak estalgabetu egin daitezke eta deskripziorako objektu izan behar
dute.

 Objektu erreal edo sinbolikoak plano ezberdinetan irudikatzen dira espazio-perspektiba


sortzeko. Sinbolismoa eta perspektiba aipatzea merezi duten bi alderdi dira.

 Artistak irudiak eta objektuak modelatu eta eratzerakoan erabilitako moldeek eta lerroek
(linealak, diagonalak, zirkularrak) helburu jakina dute.

 Artelanaren argiak eta koloreak (objektiboa) eta ikuslearen ikuskerak (subjektiboa)


pintura batean deskriba daitezkeen sentsazioak sortzen dituzte edota sortzen saiatzen dira.

Pinturan ikus daitezkeen elementuen ondoan, iruzkina egiteko beharrezkoak diren beste
batzuk ere hartu behar izaten dira kontuan:
 Egilea, kronologia eta koadroa sortu den tokia: egileari, oro har bere estiloari, eta
bereziki herrialdeari dagozkion ezaugarriak zehazteko.
.

 Artelana mugatu duten eraginak: artistaren edota egiteko agindua eman duenaren ideiak;
artelana jaio den gizartea edo giroa; beste artisten, beste zibilizazioetako, beste garaietako
koadroak edo irudiak inspirazio-iturri hartu izana.
3 Sekuentzia

* Bere edukiak 6. zenbakia duen jarduerarekin du zerikusia.

Eskema honetan Euskal Herriko gobernu-organoak ikus ditzakezue.

 Jaso duzuen informazio guztiarekin azal ezazue organo hauetako bakoitzaren


egitekoa zein den.

 Azal ezazue nork eta nola hautatzen dituen organo hauen ordezkariak.
6. Orientabideak

1. Sekuentzia: EGUN BAT ERDI AROKO BILBON

Aldez aurretiko jarduera

. Jarduera honetan ikasleak sekuentziaren zentzua ulertzen hasiko dira. Irakasleak,


landuko dutenari buruz eta landutako horrek duen helburuari buruz hitz egin beharko du
ikasleekin. Lehen jarduera honetan motibazioak funtsezko egitekoa izango du. Hori dela
eta, irakasleak ahalik eta bizitasun handienaz azaldu beharko die ikasleei azken emaitza
nolakoa izango den. Honen helburua ikasleengan interesa piztea izango da.

. Jarduerak, hortaz, bi atal izango ditu: bata azken emaitzari buruzko azalpenek osatua
izango da eta besteak sekuentzia honetan landuko den testu-generoaren, hots,
egunkariaren ezaugarriei buruzko ezagutza hartzea izango du oinarri.

. Ikasleek taldean egingo dute lan eta liburutegiaz baliatuko dira egunkari-aleak
bilatzeko. Idatzi beharko duten testuan garrantzitsua da egunkariaren ezaugarriak
azaltzea; hortaz, berrikustea egiterakoan azaldutako ideien gardentasuna eta
aipaturikoen garrantzia hartu beharko dira kontuan.

1. jarduera

. Jarduera honen helburua ikasleek hiriei buruz dituzten aurretikako ezagutzak lantzea
da. Lehenik eta behin, irudiak ikusiz, landuko dugun hiri-mota zehaztuko dugu, gaia
finkatze aldera. Bigarrenik, berriz, Erdi Aroko hiriari buruzko izar-formako
kontzeptuzko eskema bat egitea proposatuko da.

. Jarduera honen helburua ez da ikasleek eskemako galderei hasieratik zuzen erantzutea,


guztien artean Erdi Aroko hiriak zirenari buruzko lehen ikuspegia eraikitzen joatea
baizik.

Jardueraren lehen atala bikoteka egin beharko da eta kontzeptuzko mapako emaitzak
ikusi ondoren, ikasle bakoitzak ikusitakoa islatuko duen testu labur bat osatu beharko du
bakarka.

2. jarduera

. Jarduera honek Bilboko hirira hurbiltzen gaitu eta irudiak erabiliz XIX. mendera arte
hiri-mailan izan duen garapena erakusten digu. Irakaslea eta ikasleak irudi hauei buruz
arituko dira, eta ondoren ikasleek hazkuntza honi buruzko informazioa hautatu, laburtu
eta berregin beharko dute. Ikasleei informazio-dosier bat emango zaie eta horren gain
egin beharko dute lan.

. Era berean, jarduera honek testu narratiboen ezaugarrietako batera hurbilduko gaitu,
hots, denboran zehar izan ohi duen garapenera. Ikasleek laburpen-testua idatz dezaten
kontrol-orria emango diegu eta testua antolatzeko denbora-lokailuak erabil ditzaten
errepikatuko diegu.
. Lana binaka egingo dute. Lorturiko testua, aldez aurretiko jardueran eginikoa
bezalaxe, ikasleen idazlanen karpeta osatzera igaroko da.

3. jarduera

. Jarduera honen helburua ikasleek plano baten interpretazioaren prozedura mendera


dezaten da. Horretarako, jarraitu beharko dituzten urratsen berri emango dien
orientabide-dokumentu bat eta Bilboko plano bat emango zaizkie. Plano honetan
Bilboko hiribilduan XIX. mendera bitartean hurrenez hurren gertatutako hazkuntza
ezberdinak nabarmendu beharko dituzte kolore ezberdinak erabiliz.

. Jarduera hau aprobetxatuz, hitz-elkarketari buruzko gogoeta linguistikoko lan bat


egingo dute ikasleek. Adibideak erabiliz hitzak eratzeko prozedurak ondorioztatu
beharko dituzte eta prozedura horiek izendatzeko termoni egokiak bilatu. Bilatu beharko
dituzten gutxieneko terminoak honakoak izango dira: hitz-elkarketa, mailegua,
akronimia, aurrizki-sistema eta atzizki-sistema.

. Ikasleek bikoteka egin beharko dute lan.

4. jarduera

. Jarduera hau elementu narratiboetariko batean oinarritzen da: kontalarian. Kontalari-


mota batzuei buruzko oinarrizko informazioa emango diegu, kontalari hauen arteko
ezberdintasunak ondoriozta ditzaten. Ondoren, testu ezberdinetako kontalariak
identifikatzea eta maneiatzea izango da beren lana.

. Ikasleek binaka egin beharko dute lan. Jarduera egin ostean maneiatutako testuen
emaitzak ahots altuan irakurtzea komeni da aditzen erabileran, pertsona
izenordainetan... gertatu diren aldaketez jabetu ahal izateko.

5. jarduera

. Jarduera hau luzea eta konplexua da. Erdi Aroko eguneroko bizitzako alderdi
ezberdinak ezagutzera bideraturikoa da, eta informazio-laburpen baten bidez emaitzak
gelakideei transmititzea du helburu.

. Lana hiru taldetan egingo da eta horietako bakoitzak giza talde jakin baten azterketa
egingo du. Informazio-dosier batetik abiatuz laburpen-testu bat egin beharko dute eta
horretarako kontrol-orri bat ere izango dute lagungarri. Idazlan hau ere ikasleen
karpetan sartzekoa izango da.

. Ondoren, idatzizko lana ahoz aurkeztu beharko dute ikaskideen aurrean. Hori egiteko
badira bi aukera gutxienik: talde bat aurkezpena egiten ari den bitartean gainerakoak
behatzaile izango dira. Aurkezpena egiteko kontrol-orria emango zaie eta aurkezpena
ebaluatzeko behaketa-txantiloia. Beste aukera talde bat aurkezpena egiten ari den
bitartean ikaskideek oharrak hartzea izango litzateke. Bigarren aukera honek
aurkezpenaren eraginkortasun-maila frogatzeko oso testu erabilgarria utziko luke gure
esku. Irakasleentzat material osagarri gisa oharrak hartzeari buruzko aipamenak
gehituko dira.

6. jarduera

. Jarduera hau arteari loturiko zenbait eduki ezagutzean datza. Bilboko eraikinak
behatzea proposatzen da, eraikin hauek gotikoko ezaugarriekin lotzeko. Irudiez gain,
estilo honen ezaugarriei buruzko laburpen bat ere badute jarduera egiteko. Jarduera
binaka egingo dute, emaitzak guztien aurrean aurkeztuz.

7. jarduera

. Jarduera hau sekuentziako azkenekoa denez, sekuentzian barna azterturiko edukiak


ordenatzea du helburu. Aipaturikoaren xedea kooperazio-lan bat egitea da, eta lan
horren emaitza liburu baten edizioa izango litzateke. Liburu hau ikastetxeko liburutegira
eramango da eta ahalik eta tokirik gehienetan emango da ezagutzera.

. Liburua bi pausutan egingo da. Lehenik eta behin, egunkaria idazteko bakarkako lana
egin beharko da. Horretarako, egunkari bat idatzi ahal izateko kontuan eduki beharreko
datuei buruzko kontrol-orria emango zaie. Hau guztia egiteko, sekuentzian barna biltzen
joan diren datuez baliatu beharko dira.

. Atal bakoitza egin ostean liburua osatzeko garai iritsiko da. Irakasleak ikasleekin
batera prozesuari buruzko orientabide ezberdinak eman ahal izango ditu. Formatu erraza
aukeratu daiteke; eskuz idatzitakoa. Halaber, landuagoa den formatua ere aukera
daiteke; ordenadore bidez eginikoa, azalen diseinua eginik duena... Informatika-gela ere
eska daiteke lanerako. Garrantzitsuena ikasleek prozesuan esku har dezaten da, azken
emaitza beren ahaleginaren eta lankidetzaren fruitu izan dela senti dezaten.
1. sekuentziako 5. jarduerarako material osagarria

OHARRAK HARTZEKO

 Hasi aurretik idatz itzazu data, ikasgaia, gaiaren izenburua, etab.,

 Utzi itzazu tarte zabalak ondoren har ditzakezun oharrak eta argibideak idatzi ahal
izateko.

 Nabarmen itzazu azalpenaren zati nagusiak, baina ez ezazu gehiegikeriarik egin


azpimarratzerakoan eta koloreztatzerakoan.

 Eman itzazu aditzera gauzak labur.

 Antola ezazu idazkera murrizteko sistemaren bat.

 Idatz itzazu literalki definizioak eta formulak bakarrik.

 Hauta ezazu laburduren sistema-kode pertsonal bat denbora aurrezteko.

 Ez ezazu guztia kopia. Ideia garrantzitsuak, aurkezpeneko funtsezko zatiak, datak,


erreferentzia garrantzitsuak, etab. bakarrik.

 Normalean irakaslearen ahotsaren tonua eta bere adierazpideak lagungarri izaten dira
aurkezpeneko zatirik garrantzitsuenak edota ideia nagusiak nabarmentzeko.
Adibidez, honako esaldiren bat entzutean arreta jartzea komeni da; irakaslea garrantzitsu
jotzen duen zerbait esaten hastekotan baita :
- “Funtsezko alderdietako bat...”
- “Honen guztiaren arrazoia...”
- “ Lehenik eta behin...”
- “ Hortaz, ondoriozta daitekeena da...”
- “ Nabarmentzea komeni da...”
- “ Kontuan hartu beharrekoa da...”
- “ Arreta jarri behar da...”
- “ Ikus dezagun bada...”

 Ongi harturiko oharrek irakurtzen errazak izan behar dute. Aitzitik, ez itzazu garbira
pasa. Denbora galtzen da. Har itzazu oharrak ikasgelan, behar adinako argitasunez,
berriz kopiatu beharrik izan ez ditzazun. Erabil itzazu ertzak hartu ez dituzun eta
garrantzitsuak diren oharrak osatzeko eta gaineratzeko.

 Ahal dela, oharrak harturiko egun berean irakurri behar dira ulergarriak ote diren edota
zerbait falta ote den frogatzeko. Honek, gure oharrak gainerako ikaskideenekin
alderatuz, garrantzitsuena dena nabarmentzen jakin ote dugun frogatzeko aukera
emango digu.
Mikel Pando Gaztelueta
2. Sekuentzia: GARAI BERRIA: XIX. mendea

Aldez aurretiko jarduera

. Jarduera honen helburua ikasleek garai honi buruz dituzten aurretikako ezagutzak
aktibatzea da. Horretarako, ezaugarriak jasotzen dituen zerrenda bat emango diegu eta
XIX. mendeari dagozkion ezaugarriak eta ez dagozkionak bereizi beharko dituzte.

. Jarduera bikoteka egin beharko dute, eta orri bat emango diegu garai hartako
ezaugarriak jar ditzaten. Emaitza, guztien aurrean aurkeztu beharko dute sortutako
zalantzak eta zenbait terminoren esanahia argitzeko, kontzeptuak edo gertakariak
lotzeko, etab.

. Jarduera honetan, ikasleek beren lanak aurkeztu ondoren, irakaslearen egitekoa


gogoeta behar bezala bideratzea izango da; ikasleek garai horretan elkarri eragiten
dioten alderdi ezberdinek (kultura, teknologia, politika) osotasun bat osatzen dutela uler
dezaten. Gogoeta horren emaitza gisa ikasleek laburpen-testu txiki bat idatzi beharko
dute. Testu hau bere idazlanen karpetan gorde ahal izango dute.

1. jarduera

. Jarduera hau XIX. mendea ezagutze horretan aurrera pauso bat gehiago da.
Informazio-izaera duten testu labur batzuk emango zaizkie; irakurri eta dagozkien
irudiekin lotu beharko dituztenak. Euskarri grafikoak ezaugarriak ulertzea eta
barneratzea erraztu behar du, eta aipamenak, kontrasteak, etab. egiteko baliagarri izan.

. Irakasleak informazio-iturri osagarriak erabiltzea komeni ote den baloratu beharko du


jardueraren bigarren zatian. Iturri hauen artean Bilbori buruzko informazio-dosierra
erabil daiteke, XIX. mendeari dagokion informazioa hautatuz.

. Jardueraren bigarren zatiaren helburua garai honi buruzko kontzeptuzko mapa bat
egitea da, aldi honi buruzko karakterizazio konplexuagoa egiteko. Kontzeptuzko mapa
taldean egin daiteke, informazio-iturriak landu ostean.

2. jarduera

. Sekuentzia honetan, hautatu den azken emaitza dela eta, idatzizko prentsaren testu-
generorik bereizgarrienak lantzen dira. Sekuentzia honetan hizkuntzaren erabilera-
esparru hau hautatu izanak, XIX. mendeko idatzizko prentsaren garapenarekin du
zerikusia.

. Jardueran idatzizko prentsaren historiari buruzko informazio-testu bat irakurri eta


ulermen-lan bat gauzatu beharko dute. Garrantzitsua da testuaren edukiaz jabetzeko
urratsak jarraitzea, nominalizazioei arreta berezia eskainiz. Teknika honek izaera
nominaleko esaldi baten bidez paragrafo bateko eduki semantikoa laburtzea
ahalbidetzen die, eta hau ezinbesteko urratsa da testuko informazioaren garapenari eta
honek islatzen duen egiturari buruzko ikuspegi orokorra hartzeko.
. Nominalizazioak eskemak egiteko ere ezinbestekoak dira. Normalki, ikasle
gehienentzat lan nekeza izan ohi da; entrenamendu berezia eskatzen baitu. Badirudi
beharrezkoa dela jarduera-mota hau behin baino gehiagotan egitea.

. Binaka eginiko laburpenak, berriz, ikasleek beraiek zuzenduko dituzte aipaturikoak


beren artean trukatuz. Balizko bestelako zuzentze-teknika, irakasleak horietako baten
fotokopia egin eta guztien artean zuzentzea izango litzateke, harik eta adostasunera
heldu arte.

3. jarduera

. Lan linguistikoa oinarri duen jarduera honek, albistearen testu-ezaugarriak bilatzen


ditu, ondoren albiste bat egin ahal izateko. Lehenik eta behin, ikasleek informazio-
bilaketa egingo dute, bi kazetaritza-genero mota garrantzitsuak bereizteko.

. Ondoren, albisteari buruzko lana osatzeko, etxetik albisteak ekar ditzaten eskatuko
diegu, testu-genero honen ezaugarriak agertzen direla aztertzeko eta frogatzeko.

. Honen guztiaren ondoren, eta aurreko jardueratan eskuraturiko ezagutzaz baliatuz,


XIX. mendeko albiste bat idatzi beharko dute bikoteka. Horretarako, kontrol-orria
emango diegu. Idatziriko albisteak ikasgelako taulan jar daitezke gainerakoek ere irakur
ditzaten eta ikasleen idazlanen karpetan sartuko dira azkenik.

4. jarduera

. Jarduera honek Bilboko hirigintza-hazkuntzaren azterketa egiten du, aipaturiko


hazkuntza ahalbidetu zuten arrazoiak azalduz. Atal ezberdinak dituenez, lanerako
denbora nahikoa eskatzen du.

. Hasieran, garai hartako data duten Bilboko eraikinei buruzko argazki ezberdinak
erabiliko dira. Eraikinak ezagutu ostean, planoan kokatu beharko dituzte eta
lehendabiziko sekuentziaz baliatu beharko dira hiria mugarik gabe zabalduz joan dela
frogatzeko.

. Ondoren, hazkuntza honen arrazoiak aztertuko dituen azalpen-testu bat idatzi beharko
dute. Kontrol-orria emango zaie, testu-mota honen ezaugarriak eta egiturak gogora
ekarriz. Baliteke testu hau egiteak arrazoiak eta ondorioak azaltzeko prozedura
linguistikoei buruzko lan berezi bat egiteko beharra sortzea, Arrazoi hau dela eta,
material osagarria den ariketa-sorta bat aurki daiteke; irakasleak komenigarri jotzen
baditu erabiliko dituenak.

5. jarduera

. Jarduera honek Euskal Herriko XIX. mendeko gertakaririk garrantzitsuenetakoak diren


gerra karlistetara hurbiltzea du helburu. Jarduera egiteko ikasleek gerra karlistei
buruzko informazio-testu bat irakurri beharko dute.
. Testua irakurtzerakoan ulermen-irakurketa lana egiteko urrats egokiak jarraitu beharko
dira. Irakasleak ikasleekin batera irakurriko du testua, terminoen ulermena, esaldien
zentzua eta paragrafo bakoitzaren esangura ulertzen dutela ziurtatuz. Beharrezkoa da
formulazio berriak egiten joatea, aipaturikoak ikasleen ezagupenekin lotzeko eta testua
behar bezala ulertu dutela ziurtatzeko.

. Irakurketa-lanaren ostean, ikasleek ideiarik garrantzitsuenak bildu beharko dituzte


datu-bilketarako orrian. Jarduera honen garapenaren osagarri gisa, Ormaiztegiko
Zumalakarregi Museorako bisita ere antola daiteke.
htpp://www.gipuzkoa.net/kultura/museos/zm/01zmc.htm

6. jarduera

. Jarduera honetan literatura-testu bat irakurtzea proposatzen da. Testu honetako ekintza,
lantzen ari garen garaian eta inguruan gertatzen dena da. Barojaren ipuinak aurreko
jarduerarekin lotzen gaitu zuzenean eta 5. jardueran atera diren gerra karlistei buruzko
ideiak indartzeko baliagarri da.

. Bestalde, ipuinak orain arte proposatu ez den irakurketa adierazkorrari buruzko lan bat
egiteko aukera ematen du. Lehendabiziko sekuentzian narratibako zenbait elementu
ukitu dela aprobetxatuz, elementu horiez baliatuko gara berriz ere jarduera honetan, eta
narrazioaren testu-ezaugarri batzuei buruzko aipamena egin dezaten eskatuko diegu
ikasleei.

. Era berean, idazlan bat egin beharko dute, kasu honetan, izaera libreagoa eta
sortzaileagoa duena, gainerako bilbeari ongi datorkion ipuinaren amaiera bilatu ahal
izateko. Narrazio hau irakurri beharrekoa da; izan ere, elementu berbera oinarri izanik,
hots ipuina, bikote bakoitzak bere interpretazio propioetatik abiatuz amaiera ezberdina
eman diola ikus dezakegu.

7. jarduera

. Jarduera hau lantzeko, ikasleek XIX. mendeko Bilboko eguneroko bizitzari buruzko
dosier berezia maneiatu behar dute. Horretarako, hiru esparrutako informazioak hautatu
dira: demografia-esparrukoa, kultura-esparrukoa eta teknologia-esparrukoa.

. Jarduera honen xedea garai hartako Bilbori buruzko ezagupena handitzea eta ezagupen
hauek erreportaje batean islatzea da. Horretarako, komenigarria da, 3. jardueran
bezalaxe, ikasleek erreportajeen adibideak etxetik ekartzea, aipaturikoen ezaugarriak
aztertzeko eta beren idazlanetan isla ahal izan ditzaten.

. Honez gain, erreportajea idazteko prozedura jasotzen duen gida bat emango zaie
informazio bereziko dosierretik, baita testu-genero honen ezaugarriak jasotzen dituen
koadroa ere. Komenigarria da azken testua ikasgelaren barneko tokiren batean agerian
jartzea edota gainerako taldeetako ikaskideei irakurtzea, motibazio handiagoa bilatzeko
eta komunikazio-zirkuitua ixteko.

8. jarduera
. Jarduera honetan sekuentzian zehar ikusitako edukirik gehienak bildu, batu eta landu
behar dira. Jardueraren amaieran, produktu linguistiko bat egin beharko dute; bertan,
aurreko jardueratan XIX. mendeari buruz jorratu diren eduki tematikoak islatu beharko
dituzte.

. Jarduera honetara heldu aurretik, idatziriko prentsari dagozkion alderdi linguistikoak


nahiz testu-generoei dagozkien alderdiak landu ditugu, baita XIX. mendeko
karakterizazioari eta garai honetako hirien garapenari buruzko alderdi tematikoak ere.
Hortaz, jada landutakoa sakontzean eta berrantolatzean datza lana.

. Egunkaria egiteko kontrol-orri bat emango zaie. Bertan, aipaturikoa egiteko jarrai
ditzaketen pausoen berri emango zaie. Jardueran zehar, taldeetako lana behatu beharko
du irakasleak eta zirriborroak berrikusi beharko ditu azken bertsioa egin aurretik.

3. Sekuentzia: GORABEHERA HANDIKO MENDEA.

Aldez aurretiko jarduera

. Lehendabizi, sekuentzia bukatutakoan XX. mendeko une batzuei buruzko erakusketa


egingo dela azaldu behar da. Erakusketa honetarako materiala grafikoa, soinuduna eta
linguistikoa izango da eta sekuentziako jarduera ezberdinetan zehar joango da osatuz.

. Jarduera honetan gerra zibilari buruzko film bat ikustea proposatzen da, Espainiako
XX. mendeko historiako gertakaririk garrantzitsuenetako bat izan dena kokatzen
hasteko.

. Informazio-testu labur bat emango zaie; filma ikusi aurretik irakurri egin beharko
dutena. Irakasleak oinarrizko informazio hori zabaltzeko beharrik baden balioztatuko
du, eta komenigarri iruditzen bazaio zenbait kontzepturi buruzko argibideak emango
ditu.

. Filma ikusi ondoren edukiari buruzko iritziak trukatuko dituzte ikasleek. Iritzi-
trukaketa hau errazteko binaka landuko duten galdeketa bat emango zaie.
Irakasleentzako material osagarri gisa Gerra Zibilari buruzko pelikulen zerrenda bat
izango da eskuragarri, eta horien artean egokiena iruditzen zaiona hauta dezake
irakasleak.

1. jarduera

. Jarduera honek irakurketa-ulermena du oinarri. Gerra Zibilari buruzko informazio-


testu bat erabiliz egingo dute lan binaka, gatazkaren arrazoiei eta garapenari buruz duten
ezagutza sakontzeko.

.Ikasleek laburpen bat egin beharko dute; eta horretarako, 2. sekuentziako 2. jarduerako
urrats berberak jarraitzea gomendatzen da. Irakasleak ikasleekin batera irakurriko du
testua, paragrafoz paragrafo. Testuko edukia zerekin lotzen duten galdetuko die ikasleei;
hala, testuko informazioa ikasleek gaiari buruz duten ezagutzarekin lotzeko.
.Lehen urrats honen ostean testuko informaziorik garrantzitsuena hautatzen saiatuko
dira, azpimarratzeaz baliaturik. Azpimarratzea lantzeko komenigarria da paragrafoz
paragrafo azpimarraturiko testua alderatzea eta aukerarik egokiena zein den erabakitzea.
Bigarren urrats honen ondoren, paragrafo bakoitzeko edukia esaldi nominal bat erabiliz
laburtzeko garaia izango litzateke eta prestaketa-lan honen ondoren ikasleak testuaren
laburpena idazteko prest egongo dira.

. Termino ezezagunak entziklopedietan bilatu beharko dira edota irakasleak argitu


beharko ditu.

2. jarduera

. Jarduera honek gatazka politiko baten atzean izan ohi diren errealitate eta giza
gertakariei buruzkoak hurbildu nahi dizkie ikasleei. Horretarako, Gerra Zibilaren gaia
sakondu nahi da, baina oraingoan giza talde baten ikuspuntutik: emakumeenetik.

. Jarduera honek jarrera-osagarri garrantzitsua dauka eta horregatik egokitzat jo da


sentimenduak, emozioak... pizten dituzten literatura-testuak sartzea. Ikasleei emakumeei
buruzko hiru testu emango zaizkie: informatiboa bata, poema bestea eta eleberri baten
zatia azkena. Testu hauek oinarri hartuta galdeketa bati erantzun beharko diete.

. Galdeketa erantzun ostean, ikasleak Gerra Zibilean emakumeen egoerari buruzko


laburpen-testua egiteko moduan dauden arte itxaron beharko da. Testu hau, jardueran
agertzen den material grafikoarekin eta bildu daitekeen materialarekin batera
manipulatuko da lan-talde bakoitzeko horma-irudi bat osatzeko. Horma-irudi hauek XX.
mendeari buruzko lehendabiziko erakusketa-materiala izango dira.

3. jarduera

. Jarduera honek, 60 eta 70eko hamarkadetako garapen ekonomiko eta industriala


Bilboko hiriaren hazkuntzarekin lotzea du helburu. Horretarako hiru urrats proposatzen
dira.

. Lehenik eta behin, ikasleek, binaka, informazio-testu labur batzuk lotu beharko dituzte
Bilbo Handiko jarduera industrial eta ekonomikoari buruzko irudiekin. Testu hauek
irakurrita, garai hartako industriarik garrantzitsuenei buruzko eta hiri industriala zen
Bilboren karakterizazioari buruzko halako nozioa hartuko dute.

. Bigarrenik, arrazoi/ondorio harremanaren bidez euren artean lotu daitezkeen esaldiak


emango zaizkie. Taldeak esaldien zerrenda osatu ahal izango du irakaslearen laguntzaz.
Esaldi hauek aztertu ondoren, ikasleek aipaturikoak erabiliz zentzu osoa duen testua
osatu beharko dute. 2. sekuentziako 4. jardueran erabilitako kontrol-orria eta lokailuak
ekarri beharko dira gogora.

4. jarduera

. Mendean zehar Bilbon izandako hazkundea plano batean adieraztea. Jarduera honen
bidez, lehen sekuentziatik hasita ikasleek erabili duten planoa osaturik geldituko da.
Kolore ezberdinak erabiliz hiriko auzo berriak nabarmentzeko eskatuko zaie.
. Interesgarria da, bereziki, gerra ondoren sortu ziren inguruak nabarmentzea, eta hiriko
hazkundea bere eragile izan ziren arrazoi ekonomiko, sozial, demografiko,etab.-ekin
lotzea jardueran zehar.

. Era berean, populazioaren hazkuntzari buruzko grafiko batekin lan egin beharko dute
ikasleek. Jarduerako urratsak egin ondoren, eginikoa jende aurrean aurkeztu beharko da
garapen ekonomikoak Bilboko hirian sorturiko aldaketen ideia sakontzeko.

5. jarduera

. Jardueran zehar ikasleek azken aurkezpenerako materiala biltzeko urratsak eman


beharko dituzte. Jarduera honen xedea, garapenarekin eta hazkunde ekonomikoarekin
bat datozen 60 eta 70eko hamarkadetako eguneroko bizitzari buruzko alderdiei buruzko
gogoeta egitea da.

. Datuak biltzeko beren familiako kideei ahozko elkarrizketa egin diezaien da


proposamena. Hala, bildutako informazioaren berri emango dute ikasgelan,
erakusketaren zati izango diren edukirik garrantzitsuenak hautatzeko. Jardueran zehar
idatzizko informazioari bizitasuna emango dion material grafikoa eta soinuduna batzea
ere garrantzitsua izango da.

. Irakasleak informazioaren hautaketari buruzko argibideak eman beharko ditu, eta


egungo eta garai hartako bizimoduaren arteko alderaketa egiteko baliagarri izango diren
gaiak sustatzen saiatuko beharko du, ordutik hona gertaturiko aldaketei buruzko gogoeta
egin ahal izateko.

6. jarduera

. Jarduera honek Demokraziaren etorrerak eraginiko aldaketak azpimarratzen ditu.


Lehenik, bikoteka, Autonomien mapa ezagutzea proposatzen du, mapa mutu baten
erabileraren bidez.

. Ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde politikoen egoitza diren zenbait


eraikin identifikatu eta hauen nondik norakoen berri eman beharko dute. Azkenik,
berriz, zenbait lege-testuren definizioak landuko dituzte.

. Jarduera hau egungo gizartearen testuinguru politikoaren ezaugarriak ulertzera


bideraturikoa da eta ezagutza hauek identifikatzea eta aplikatzea du helburu. Irakasleak,
ongi irizten badio, jarduera zabal dezake, garai frankistan zen erregimen politikoari eta
gaur egun denari buruzko ezberdintasunei buruzko gogoeta eginez.

7. jarduera

. Jarduera honetan hiriaren bilakaerari buruzko alderdi sozioekonomikoak lantzen dira.


Irudi-kontrastearen bidez Bilboko hiriaren bilakaerari buruzko gogoeta sustatzea da
helburua; industria-gizarte izatetik zerbitzuen gizartea izatera igaro den hiriarena.

. Gertaturiko aldaketa ikusteko, hiriko industria enblematikoen irudiak eta hauek gerora
izandako birmoldaketa erabiliko dira. Hauek identifikatu ostean, ikasleek informazio-
bilketa egin beharko dute Bilbori buruzko informazio-dosierrean. Ondoren, informazio
horren berri eman beharko dute binaka eginiko testu batean.

. Testuak prozesu osoa islatu beharko du, hau da, krisiaren arrazoiak aztertu beharko
ditu, krisiaren ondorioak azaldu beharko ditu eta krisi horretatik ateratzeko pixkanaka
hartu diren irtenbideen berri eman beharko du. Testua paragrafoka banaturik duen
eskema emango zaie. Testuaren eskema unitatean barrena landu dutena izango da.

8. jarduera

. Proposaturiko jarduera hirian zehar egiteko bisita gidatua da. Irakasleak ibilbide
ezberdineko bisita gidatuak eskaintzen dituen Turismo Bulegora jo dezake.
Garrantzitsua da 90eko hamarkadan zehar Bilbon gertaturiko aldaketaren adierazgarri
diren eraikuntza eta erakundeak ikusteko aukera emango duen ibilbidea aukeratzea.

. Zentzu honetan, Abaindoibarra ingurua bisitatzea gomendatzen da, kontzeptuzko


aldaketa honen eredu baita. Baina Acería Compactako, Superportuko edota Zamudioko
Parke Teknologikoko instalazioak ere bisita daitezke; izan ere, 60ko hamarkadan Bilbon
nagusi zen industria-jardueraz bestelakoa aurkezten baitute.

. Emaitza gisa, ikasleek, bakarka, txangoan ikusitakoa kontatzen duen testu narratiboa
egin beharko dute. Testu-mota hau egiteko alderdi nagusiak biltzen dituen kontrol-orria
emango zaie horretarako.

9. jarduera

. Jarduera honen ezaugarri berezia sekuentziako azkena izatea da, eta hortaz sekuentzian
barrena ikasitakoa bildu beharko da bertan. Ikasleek jada badakite zein emaitza-mota
sortu behar duten eta erakusketako ataletariko batzuk lantzen aritu dira 1., 2., eta 5.
jardueretan.

. Une honetan alderdirik garrantzitsuena lanaren antolaketa egitea da, batez ere
egitekoei eta egiteko horien banaketari buruzko zerrenda gauzatzea. Horretarako, lan-
plangintza egiteko orria bete beharko dute. Erakusketa prestatzeko prozesuan
irakaslearen egitekoa ikasleek emandako urratsak berrikustea da, baita materialaren
bilaketa erraztea ere, horren beharrik balego.

. Idatzizko testuen osagarri material grafikoa eta soinuduna jartzeak duen garrantziaz
jabearazi behar dira ikasleak, baita horma-irudian jartzeko landutako aldiei buruzko
alderdi garrantzitsuak hautatzeak duen garrantziaz ere. Modu honetan, ikusleek
erakusgai jarritakoa hobeto ulertuko baitute.

. Irakasleak erakusketa zein tokitan jarriko den eta erakusketa horretako hartzaileak zein
izango diren hautatuko du. Erakusketa ikustera joango direnei zuzenduriko gonbidapen
bat idaztea ere komenigarria da lanaren azken atal gisa.
MATERIAL OSAGARRIA

 3. SEKUENTZIA. ALDEZ AURRETIKO JARDUERA

Filmen zerrenda

LIBERTARIAS Vicente Aranda 1995

LA VAQUILLA Luis García Berlanga 1985

TIERRA Y LIBERTAD Ken Loach 1994

LA NIÑA DE TUS OJOS Fernando Trueba 1998

MORIR EN MADRID Frederic Rosif 1962

LOS OJOS DE CAROL Imanol Uribe 2002


8. EBALUAZIOA

8.1. Ohar orokorrak

Unitatean zehar izaera hezitzailea duen eta ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza


prozesua hobetzeko baliagarri izango den ebaluazioa islatu nahi izan da jarduerak
diseinatzerakoan.

Hau dela eta, azken produktua bukatu aurretik esku hartzen duen
prozesuzko ebaluazioari garrantzia handia eman zaio. Eskemak, zirriborroak, etab.
zuzentzea ikasleen idatzizko produktuen heziketa-ebaluazioa aurrera eramateko
ezinbesteko bitartekoa da. Helburu bera du azken produktuen planifikazioaren eta
egituraketaren garrantzia azpimarratzeak ere, egintza hau ikaskuntza arautzeko faktore
baita berez.

Autoebaluazioa eta koebaluazioa faboratuko duten uneak ere barneratu


dira, ikasleek beraien testuak nahiz beren ikaskideenak zuzentzeko erabil ditzaketen
txantiloiak aurkeztuz.

Bestalde, azken produktu ezberdinak egiteak aurreikusiriko ikaskuntzen


gauzatze-maila ebaluatzeko nahikoa aukera zabala eskaintzen du.

8.2. Ebaluzio-irizpideak

1. SEKUENTZIA
• Informazio-testuen oinarrizko ideiak eta helburuak ulertzea; edukiari buruzko laburpenetan
oinarrizko datuak osagarri direnetatik bereiziz, eta testuaren xedea zein den identifikatuz.
• Testu narratiboen berezko zenbait hizkuntza-mekanismori buruzko gogoeta egitea: denbora-
lokailuak, pertsona eta aditz-denbora, etab...
• Testu-mota narratiboak sortzea, aurretik zehazturiko komunikazio-egoera batera egokituz, edukia
ordenatuki egituratuz eta zuzentze-irizpideak errespetatuz.
• Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, gaiari tratu kritiko
eta autonomoa emanez, eta eduki informatiboak ordenatua, ulergarria eta aurretik eginiko planari
egokiturikoa izango den moduan jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz.
• Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, informazio hau
eduki informatiboak jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz eta kontzeptuzko mapak erabiliz
aurkeztuz.

• Gertuko ondare artistikoaren erakusgarri garrantzitsu zenbait identifikatzea eta aztertzea, ondare
honetako adierazpen esanguratsu zenbait identifikatuz.
• Erdi Aroko eguneroko bizitzari buruz izaera deskribatzailea duen ikerketa erraz bat egitea taldean,
ikerketa-metodoaren aldi ezberdinak garatuz (antolakuntza eta diseinua, informazioaren bilaketa eta
tratamendua, ondorioak ateratzea...)
• Bere bilakaeran zehar bizi den gizarteko oinarrizko ezaugarri eta balioak identifikatzea kasu jakin
baten bidez, hots, hiriaren bidez.
• Hirien bilakaeran alderdi politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertaturiko erlazioak aztertzea.
• Erdi Aroan Euskal Herriak zituen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalik aipagarrienak
identifikatzea, Bilboko hiriaren bilakaeraren bidez.
• Planoak behar bezala interpretatzea.
.
2.SEKUENTZIA
• Informazio-testuen oinarrizko ideiak eta helburuak ulertzea; edukiari buruzko laburpenetan
oinarrizko datuak osagarri direnetatik bereiziz, eta testuaren xedea zein den identifikatuz.
• Kazetaritza-generoen... berezko testu-ezaugarri zenbaiti buruzko gogoeta egitea.
• Gizarte Komunikabideen erabilera-esparruari dagozkion testuak sortzea; testu hauek aurretik
zehazturiko komunikazio-egoera batera egokituz, eta hizkuntza- nahiz formatu-mailan dituzten
ezaugarriak errespetatuz.
• Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, gaiari tratu kritiko
eta autonomoa emanez, eta eduki informatiboak ordenatua, ulergarria eta aurretik eginiko planari
egokiturikoa izango den moduan jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz.
• Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea; informazio hau,
eduki informatiboak jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz eta kontzeptuzko mapak erabiliz
aurkeztuz.
• Gertuko hirigintza-ondarearen erakusgarri garrantzitsu zenbait identifikatzea eta aztertzea, hauen
ezaugarriak sortzen dituzten arrazoiak zein diren aztertuz.
• XIX. mendeko eguneroko bizitzari buruz izaera deskribatzailea duen ikerketa erraz bat egitea
taldean, ikerketa-metodoaren aldi ezberdinak garatuz (antolakuntza eta diseinua, informazioaren
bilaketa eta tratamendua, ondorioak ateratzea...)
• Bere bilakaeran zehar bizi den gizarteko oinarrizko ezaugarri eta balioak identifikatzea kasu jakin
baten bidez, hots, hiriaren bidez.
• Hirien bilakaeran alderdi politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertaturiko erlazioak aztertzea.
• XIX. mendean Euskal Herriak zituen ezaugarri ekonomiko, sozial, politiko eta
kulturalik aipagarrienak identifikatzea, Bilboko hiria aztertuz.
• XIX. mendeko Bilboko eraikinik aipagarrienetarikoak plano batean kokatzea.

3. SEKUENTZIA

• Informazio-testuen oinarrizko ideiak eta helburuak ulertzea; edukiari buruzko laburpenetan


oinarrizko datuak osagarri direnetatik bereiziz, eta testuaren xedea zein den identifikatuz.
• Testu-mota narratiboak sortzea, aurretik zehazturiko komunikazio-egoera batera egokituz, edukia
ordenatuki egituratuz eta zuzentze-irizpideak errespetatuz.
• Azalpen-testuak sortzea arrazoia-ondorioa egitura jarraituz, edukia ordenatuki egituratuz eta
zuzentze-irizpideak errespetatuz.
• Iturri ezberdinak erabiliz gai berari buruzko informazioa jasotzea eta hautatzea, gaiari tratu kritiko
eta autonomoa emanez, eta eduki informatiboak ordenatua, ulergarria eta aurretik eginiko planari
egokiturikoa izango den moduan jasoko dituen laburpenaren baitan sartuz.
• XX. mendeko eguneroko bizitzari buruz izaera deskribatzailea duen ikerketa erraz bat egitea
taldean, datu-bilketarako ahozko teknikak garatuz; elkarrizketa esaterako.
• XX. mendeko bere bilakaeran zehar bizi den gizarteko oinarrizko ezaugarriak eta balioak
identifikatzea, kasu jakin bat aztertuz, hots, hiria.
• Hirien bilakaeran alderdi politiko, ekonomiko eta kulturalen artean gertaturiko erlazioak aztertzea.
• XX. mendeko Bilboko hiriko ekonomiaren bilakaeran islatzen diren egitura ekonomikoen
funtzionamendua aztertzea.
• Espainia demokratikoko ezaugarri politikorik aipagarrienak identifikatzea, batez ere Euskal
Herrikoak.
• Planoak behar bezala interpretatzea.
• Mapa mutuak interpretatzea.
8.3. Ebaluazio-baliabideak

ULERMENA EBALUATZEKO ADIERAZLEAK


Ikasleak: 1.testua 2. testua 3. testua 4.testua
Ongi adierazten du testu osoaren zentzua

Badaki testuaren zatiak eta zati bakoitzaren


garrantzia bereizten

Badaki ideia nagusiak eta bigarren


mailakoak bereizten

Paragrafo bakoitzaren oinarrizko edukia


identifikatzeko gai da.
Testuaren egitura birsortzen daki ondorengo
teknikak erabiliz: eskema, kontzeptuzko
mapa...

Laburpenak egiteko azpimarratze-


baliabidea erabiltzen du

Testuan agerian agertzen ez diren datuak


ondorioztatzeko gai da

Hitz ezezagunei zentzua bilatzeko


estrategiak erabiltzen ditu

Iturri ezberdinetatik datorren


informazioaren baitako puntu komunak eta
kontraesanak identifikatzen ditu

Datuak eta iritziak bereizten ditu

Laburpen-testua egiten daki

Ebaluazio-eskala:
1- ongi
2- nahikoa ongi
3- nekez
HISTORIARI ETA GEOGRAFIARI LOTURIKO GAITASUNAK EBALUATZEKO
ADIERAZLEAK

Ikaslea 1 2 3

Eskatzen zaion informazioa biltzen daki iturri ezberdinak erabiliz

Ulertzen ez dituen hitz edo terminoak bilatu egiten ditu

Badaki testuko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten

Testuko ideiak eskema edo kontzeptuzko maparen bidez lotzeko


gai da

Badaki zein iturritara jo informazio gehiago lortzeko

Denboran zehar paisaiak eta gizarteak mantendu nahiz aldatu


egiten direla hautemateko gai da

Badaki une historiko bakoitzeko gizartea ulertzen. Enpatia dauka.

Planoan informazioa bilatzeko gai da

Badaki planoan orientatzen

Badaki grafikoak interpretatzen

Irudiak, argazkiak identifikatzen ditu

Badaki ezagutzen ez dituen irudiak eta argazkiak identifikatzeko


informazioa non bilatu

Balorazio-eskala:
1- ongi
2- nahikoa ongi
3- nekez

You might also like