Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Otsailak 4ean, Santa Ageda eguna ospatuko dugu.

Makilaz lagunduta, kopla batzuk kantatuko ditugu, bai eskolan asmatutakoak eta bai herrikoiak direnak. Trikitilaria eta panderojolea etorriko dira gurekin abestera. 15:00etan aterako gara eskolatik eta 15:30ean Musika Plazan abestu ondoren, Egoitzara iritsiko gara. Otsailak 8an, Inhauteriak ospatuko ditugu: Desfilean joango gara eta eskolan asmatu ditugun koreografiak erakutsiko dizuegu. Goizean izango da eskolan emanaldia eta bazkaldu baino lehen abiatuko gara Santa Ana Egoitzarantz. Apirilak 23an Liburu-Eguna ospatuko dugu: Irakur saioak burutuko ditugu goizeko 10:00 etatik 12:00etara. Maiatzak 15ean Familia Nazioarteko Eguna: Dantzaldia. Dantzen erakustaldia: euskaldantzak, dantza modernoa... Egoitzetako arduradunekin zehaztuko ditugu ordutegiak familiak gonbidatuta izango dira eta. Ekainaren 7an, ALAIALDIA: gure nagusiekin ospatuko dugun jaialdia Antzerkia izango da ekitaldirik nagusiena, baina dantzak, abestiak, jolasak, apar festa eta... ez dira faltako. Goizean hasiko da eta arratsaldean bukatu, bazkaltzeko tartea libre utzita.

ETORRI GUREKIN ABESTERA, DANTZATZERA, IRAKURTZERA, ANTZEZTERA...ONDO PASATZERA!!!

You might also like