Oinarrizko Hezkuntzaren Dekretuen Sintesiak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

OINARRIZKO HEZKUNTZAREN DEKRETUEN SINTESIAK

Artikuluak 3. Printzipio Orokorrak 5. Oinarrizko hezkuntzaren xedeak 6. Hezkuntzaren gaitasun Orokorrak 8. Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak 11. Lehen Hezkuntzako jakintza arloak 15. Eskola ordutegia 33. Ebaluazioa 36. Diagnostiko ebaluazioa

3. Artikulua. Printzipio Orokorrak Oinarrizko Hezkuntzak, ikasleek giza ahalmenak, oinarrizko gaitasunak edota potentzialtasun osoa garatu eta lantzea du izango du helburu. Horretarako, bertako edukiek hezkuntza-gaitasun orokorrak kontutan hartuko dituzte eta hezkuntzak izaera hezkutzaile, inklusibo eta orientatzailearen izaera izango du. Amaitzeko, ikastetxeek bizikidetza egokia bermatzeko neurriak hartuko dituzte. 5. Artikulua. Oinarrizko Hekuntzaren xedeak Hauek dira hezkuntzaren xede nagusiak: Hasteko, Ikasleak helduen bizitzari ekiteko prestatzea; gizarteko herritar aktibo izateko prestatzea; izadia zaintzeko prestatzea eta bizitza oso bat izateko prestatzea.Bestalde, Euskal kultura eta kultura unibertsalaren oinarrizko elementuak ikastea eta lanean hasi edo goi mailako ikasketak egin ahal izateko prestatzea. Esparru pertsonalago batean, Ikasleekin sentsibilizazio lana egitea izango litzateke beste xede garrantzitsu bar, bizitza osoan zehar ikasteko gai izan daitezen. 6. Artikulua. Hezkuntza gaitasun orokorrak Ardatz erreferentzialak dira hezkuntza gaitasunak, hizeuntza Testu-inguru guztietan ikasten direnak eta arlo guztietan komunak direnak: -Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea -Kritikoki pentsatzen ikastea -Bi hizkuntza ofizial eta gutxienez azerri hizkuntza bat ikastea -Bizikidetza positiborako oinarriak ikastea -Pertsonalki garatzea emozio negatiboak kontrolatu eta printzipio etikoak jarraituz -Egiten eta ekiten ikastea.

8. Oinarrizko Hezkuntzaren Helburuak Arduraz bizitzen ikasiz, bakoitzak bere burua eta inguru naturala ezagutu eta errespetatuko du. Gainera, norbanakoak modu koherente eta kritikoan pentsatzen ikasiko du. Horrez gaiz, hizkuntza ezberdinetan komunikatzeko gai izango da eta taldean modu demokratikoan jardun eta arazoak ekidin. Hori horrela izanik, autonomia eta autoestimua landuko dira eta izaera ekintzailea landu eta garatu. 11. Artikulua: L.H. -ko jakintza arloak -Natura, Gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera -Arte Hezkuntza -Gorputz Hezkuntza -Gaztelania eta literatura -Atzerriko Hizkuntza -Euskara eta literatura -Matematika Gainera, horugarren zikloan bigarren atzerri hizkuntza bat gehitzea posiblea izango da, eta ziklo honetako azkenengo mailan Herritartasuna arloa gehituko da, non bereziki gizonen eta emakumeen berdintasunak landuko diren. Hala ere, nahiz eta arloen bidez antolatuta egon, ikasleen bizipenei eta ikasitakoa integratzeko premiari erreparatuko zaio.

15. Eskola egutegia Ikastetxe bakoitzak bere egutegia aukeratuko du arau zehatz batzuen barnean.

16. Artikulua. Ratioak Lehen hezkuntzako gelatan 25 ikasle jardungo dute gehienez, eta DBHn 30 izango da kopuru maximoa. Hala ere, errepikatzaile edo kasu bereziengatik salbuespenak egin ahal izango dira, beti ere kopurua ez bada %10 baino gehiago handitzen. Bestalde, irakasle eta ikasleen harremana handitu egingo da, ikasle bakoitzaren ezaugarri eta ikastetxearen programari erreparatuz.

33. Artikulua. Ebaluazioa Ikasleak ebaluatzeko prozedura-arauak ikastetxe bakoitzera "goitik" iritsiko dira eta irakasleek, dagokizkien ikasleen ebaluazio banakatu, jarrai eta orokor(LH) edo espezifikoa(DBH) eginen du curriculumeko aurrerapenak erreparatuz. Ikasleek hauek behar bezala lortu ezean, edozein unetan edozein unetan neurriak hartuko dira. Bestalde, gaitasunak eskuratu diren ala ez aztertzeko,

ikaste-jarduera, irakaskuntza prozesua eta berek egindako lana ebaluatuko dute.

36. Artikulua. Diagnostiko ebaluazioa Prozedura finko bat erabiliz , LHko 2.zikloa eta DBHko 2. maila amaitzean prestakuntzarako eta orientaziorako baliagarria izango den diagnostikoebaluazioa eginen da. Bertatik ondorioztatutakoa ikasleen heziketa hobetu, programak antolatu eta gaitasunak eskuratuko direla bermatzeko baliagarria izango da, baita aurretik egindako jarduerak aztertu eta behar izanez gero hauek moldatzeko ere.

You might also like