Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA KONPETENTZIEN LANKETA ESKOLAN?

Bideoetan aipatzen den konpetentziaren definizioari erreparatuz, pertsona batek izan beharko lituzkeen jakintzen multzoa da, eta hori eskolan, modu zehatz batean bideratua dago. Konpetentziak 8 direla herrialde desberdinek zehazten dute, nahiz eta konpetentzia horiek gela batera ekartzerako orduan landu behar diren. Izan ere, konpetentzia horiek portaeraz osatuta daude eta portaera multzo batek konpetentzia bat osatzen dute. esaterako konpetentzia linguistikoa idaztea, irakurtzea, hitz egitea eta antzeko portaerek osatzen duten konpetentzia da. Hala ere, taldean aztertu eta eztabaidatu ondoren, konpetentzia horiek, eskolan, modu desegoki batean plazaratzen direla ondorioztatu dugu. Konpetentzia batzuk, transbertzaltzat hartzen dira, beste batzuk irakasgai moduan hartzen diren bitartean. Gure ustez, konpetentzia guztiak transbertzaltzat jo beharko lirateke, guztiak baitira garrantzitsuak neurri berean. Beraz, etorkizuneko irakasleok, konpetentzia guztien transbertsaltasuna nolabait bermatu beharko genuke, etorkizuneko ikasleek, gaur egun orokorrean dugun ikuspegia alde batera utz dezaten. Gainera, konpetentzia horiek barneratzeko bide eta aldi berean, bitartekari egokiena talde lana izango litzatekeela baieztatzen da, baina gure ustez, errealitatean ezta horrelakorik gertatzen. Gaur egun, talde- lanari garrantzia eman beharrean, indibidualismoari ematen zaio garrantzia, ikasleen arteko konpetentzia sustatuz. Konpetentziak barneratzerakoan aipatzen den beste puntu garrantzitsu bat, eskolan bertan taldekideen arteko laguntza izatea da, hau da, konpetentzien barneraketa, guztiek guztien artean egin beharrekoa dela. Baina aurrez aipatu dugun indibidualtasunaren sustatzearen ondorioz, norberak bere zilborra begiratzen du eta bere buruagan soilik pentsatzen du konpetentziak barneratzerako garaian, besteez erabat ahazturik. Beraz, orokorrean ondorio nagusi bat atera dugu. Konpetentzia guztiak barneratzea oso garrantzitsua da, pertsona batek izan behar duen oinarria bermatzen baitute. Eskola, oinarri horiek ikasleek barnera ditzaten bitartekari egokiena izango delakoan gaude, baina ez hau burutzen den moduaren inguruan.

You might also like