Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 371

1.

SURA: (LIBURUAREN) HASIERA


Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 Aintza Allahri, munduen Jaunari, Errukiorrari, Bihozberari. Saritze Eguneko Erregeari. Zu bakarrik adoratzen zaitugu, Zugan bakarrik bilatzen dugu laguntza. Gida gaitzazu bide zuzenetik, mesedez bete dituzunen bidetik, ez haserrearen zergatia direnen bidetik, ezta desbideratuen bidetik ere.

2. SURA: BEHIA
Medinan jaitsia da, 281. aleia izan ezik, hau Minan jaitsi baitzen, Agurraldiaren Hayyn. 286 aleia ditu, eta Medinan jaitsi ziren suretako lehenengoa da. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Alif, Lam, Mim. Liburu hau, zalantzarik gabe, (beren Jaunari) beldur diotenen gida da. Ikusten-ez-denagan sinesten dutenek, salata (otoitzaldia) ezartzen dute eta guk esleituriko horniduratik eman egiten dute. 4 Eta zugan eta zure aurretik goitik jaitsarazi zen hartan (Errebelazioan) sinesten dute, eta beste bizitzaz ziurtasuna dute. 5 Beren Jaunaren bidean doazenak dira horiek, eta garaile aterako direnak. 6 Berdin-berdin da sinetsi nahi ez dutenei zuk oharpenak egin ala ez egin; ez dute sinetsiko. 7 Allahk zigilatu egin dizkie bihotza eta belarriak, eta benda bat dute begietan. Zigor izugarria izango dute. 8 Gizaki batzuek esaten dute: Sinesten dugu Allahgan eta Azken Egunean, baina ez dira sinestedun. 9 Allah eta sinesten dutenak engainatzen saiatzen dira, baina beren burua engainatzen dute ohartu gabe. 10 Bihotzean gaixotasun bat dute, Allahk larriago egiten diena. Zigor mingarria jasango dute, gezurtzat jo zutenarengatik. 11 Esaten zaienean: Ez itzazue gauzak usteldu lurrean, erantzuten dute: Baina ez dugu gauzak hobetu besterik egiten eta! 12 Ez ote dira horiek usteltzaileak, konturatzen ez badira ere? 13 Eta esaten zaienean: Sinets ezazue, gizakiek sinetsi duten bezala, erantzuten dute: Ergelek bezala sinetsi behar ote dugu? Ez ote dira berak ergelak, jakin gabe? 14 Sinesten dutenekin topo egiten dutenean, esaten diete: Sinesten dugu. Baina beren deabruekin, bakarrik, geratzen direnean, esaten diete: Egia esan, bat gatoz zuekin; bakar-bakarrik, adarra jo nahi izan diegu. 15 Allahk barre egingo du haien kontura eta, mugez kanpo, alderrai ibiltzen utziko die. 16 Gida desbiderakuntzarekin trukatu dutenak dira horiek; horien negozioak ez du arrakastarik izan eta ez daude gidaturik. 17 Sua pizten duten haien antzeko dira eta, inguruan argi egiten dienean, Allahk eramaten du argia eta ilunpetan uzten ditu, ikusi ezinik. 18 Gor, mutu eta itsu, ezin izango dira itzuli (desbiderakuntzatik). 19 Edo ekaitzaren erdian dagoen haren antzeko dira, non iluna, trumoia eta tximista baitaude. Oinaztarriaren danbadak, erortzean, belarriak tapatzera behartzen ditu, hiltzeko beldurrez. Baina Allahk inguraturik dauzka sinesgabeak. 20 Haiei ikusmena kentzeko zorian dago tximista. Argi egiten dien bakoitzean badabiltza, baina iluntzen duenean, gelditu egiten dira. Nahi balu, Allahk kendu egingo lizkieke entzumena eta ikusmena. Egia da, Allahk ahalmena duela gauza guztien gain.
3

21 22 23 24 25

26

27 28 29

30

31 32 33

34 35

Gizakiok! Adora ezazue zeuen Jauna, zeuek eta zeuen aurrekoak kreatu zaituztena. Agian, horrela kontuz ibiliko zarete. Hark ohe bihurtu du lurra zuentzat eta zerua aterpe, eta ura jaitsarazten du zerutik, eta horren bidez fruituak ernarazten, zuen hornigai izateko. Beraz, ez iezaiozue Allahri parekorik erantsi, jakinaren gainean zaudetenez gero. Eta zalantzaren bat baldin baduzue geure zerbitzariari agertu diogunaz, zatozte beste sura berdin batekin; eta, egia badiozue, deitu Allahren ordez dituzuen lekuko horiei. Baina hori egiten ez baduzue, eta ez duzue egingo, izan Suaren, sinesgabeentzat prestatua dagoen haren, beldur, zeinaren erregai gizakiak eta harriak baitira. Eta eman berri ona sinesten eta ongiaren egintzak bururatzen dituztenei: ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak izango dituztela. Jateko, baratze horietako fruituren bat emango zaien bakoitzean esango dute: Lehen ematen zitzaigun gauza bera da. Baina emango zaiena haren antzekoa bakarrik izango da. Han emazte garbiak izango dituzte, eta hilezkor izango dira. Allahk ez du lotsarik edozein adibidez baliatzeko, eltxo batenaz nahiz garrantzi handiagoko beste batenaz. Sinesten dutenek aitortuko dute beren Jaunagandik datorren egia; aldiz, sinetsi nahi ez dutenek esango dute: Zer egin nahi du Allahk adibide horrekin? Harekin asko desbideratu eta beste asko gidatu. Baina esanekoak ez direnak bakarrik desbideratuko dira. Allahrekiko akordioa hausten duten horiek alegia, konprometitu ondoren. Banatu egiten dute Allahk bat eginik mantentzeko agindu zuena, eta usteldu egiten dute lurra. Galduak daude horiek. Nolatan ez duzue Allahgan sinesten, hilik baitzeundeten eta bizia eman baitzizuen, gero hilarazi egingo baitzaituzte eta berriro bizia emango, eta Harengana itzuliko baitzarete? Hark kreatu du zuentzat lurrean den guztia. Ondoren, zerura zuzendu zuen bere borondatea eta zazpi zeruak eratu zituen, erabateko orekan. Gauza guztiak ezagutzen ditu Hark. Eta zure Jaunak aingeruei esan zienean: Nire ordezko bat jarriko dut lurrean, haiek esan zuten: Lurrean ustelkeria zabaldu eta odola isuriko duen ordezkari bat jarri behar al duzu, guk zor zaizun aintza ematen eta Zu erabat garbia zarela aldarrikatzen dugun bitartean? Esan zuen: Zuek ez dakizuena dakit Nik. Eta Adami (sorkarien) izen guztiak irakatsi zizkion; gero aingeruei aurkeztu zizkien hauek, esanez: Esan iezazkidazue horien izenak, egiazale bazarete. Esan zuten: Aintza Zuri! Guk ez dakigu Zuk irakatsitakoa besterik. Zu zara, benetan, Ezagutzaile bikaina, Jakintsua. Esan zuen: Adam! Esan iezazkiezu horien izenak. Eta, egin zuenean, esan zuen: Ez al nizuen esan zeruetako eta lurreko gauza ezezagunak ezagutzen ditudala, azaltzen duzuena eta ezkutatzen duzuena bezala? Eta aingeruei esan genienean: Ahuspeztu zaitezte Adamen aurrean! Denak ahuspeztu ziren, Iblis izan ezik, ez baitzuen nahi izan, harrokeriaz bete eta bihurrietakoa izan zen. Esan genuen: Adam! Bizi zaitez zeure emaztearekin Baratzean; eta jan nahi adina hango fruituetatik, baina ez hurbildu arbola honetara, zeren, bestela, bidegabeen artekoak izango baitzinatekete.

36

Baina Shaytanek (Satanasek) erorarazi egin zituen harengatik, zeuden tokitik ateraraziz. Esan genuen: Jaitsi zaitezte! Elkarren arerio izango zarete. Izango dituzue lurrean aldi baterako kokaleku bat eta ondasunak zeuen gozamenerako. 37 Gero, Adamek Jaunak inspiraturiko hitzak jaso zituen, harengana itzuli baitzen Jauna; egia da Hura dela Bere zerbitzarien alde bihurtzen dena, Bihozbera. 38 Esan genuen: Jaitsi guztiok hemendik, eta Nigandik gida bat heltzen bazaizue, horri jarraitzen diotenek ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira atsekabetuko. 39 Baina sinetsi nahi ez dutenak eta gure ezaugarriak gezurtzat hartzen dituztenak Horiek Suaren lagun izango dira, eta han biziko dira betiko. 40 Israelgo seme-alabok! Izan gogoan egin nizkizuen mesedeak eta bete dagokizuen akordioaren partea, beteko baitut Nik neurea, eta izan beldur Niri bakarrik. 41 Eta sinetsi, lehendik zenutena berretsiz, errebelatu dudana. Ez zaitezte izan lehenengoak hori ukatzen. Eta ez saldu merkeegi nire ezaugarriak eta izan nazazue Ni bakarrik kontuan. 42 Ez mozorrotu egia gezurrarekin, ezkutatzeko, dakizuena jakin ondoren. 43 Ezar ezazue salata (otoitzaldia), eman zakata (pobreentzako zerga) eta makurtu makurtzen direnekin. 44 Nolatan agintzen diezue gizakiei bertutea eta zeuek, Liburua errezitatzen duzuenok, aintzat hartu ez? Ez ote duzue ulertu behar? 45 Bila laguntza iraunkortasunean eta salat-ean, hau ez baita astuna apalentzat. 46 Beren Jauna aurkituko dute eta Harengana itzuliko dira ziurtasunez sinesten dutenak. 47 Israelgo seme-alabok! Izan gogoan egin nizkizuen mesedeak eta nola lehenetsi zintuztedan munduen gainetik. 48 Izan gogoan eguna, zeinetan ez baitio balio izango inori beste batek egina, eta zeinetan ez baita onartuko batek beste batengatik erregutzea, eta ez baita erreskate bat ordaintzerik izango, ez laguntzarik izango. 49 Eta (izan gogoan) nola libratu zintuztedan Firaun-engandik (Faraoiagandik), zigor ikaragarriak ezartzen zizkizuen harengandik, zuen semeei lepoa moztuz eta emakumeak bizirik utziz. Horretan zenuten zeuen Jaunak ezarri zizuen froga izugarri bat. 50 Eta, zuengatik, itsasoko urak erdibitu genituen eta zuek libratu, Firaun-en (Faraoiaren) jendea zuen begien aurrean itotzen zela. 51 Eta Musarekin (Moisesekin) berrogei gauetan hitz egin genuenean, eta hura zuekin ez zegoen bitartean, zekorra hartu eta oso bidegabeko izan zineten. 52 Gero, nahiz zuek hura guztia egin, barkatu egin genizuen, zertaz eskerrak eman izan zenezaten. 53 Eta Musari (Moisesi) Liburua eta irizpidea eman genizkion, zuek gida bat izan zenezaten. 54 Musak (Moisesek) bere jendeari esan zion: Ene herria! Oso bidegabeko izan zarete zeuekiko, zekorra hartzean; itzuli zeuen Kreatzaileagana eta hil ditzatela batzuek besteak; hori da zuentzat onena Kreatzailearen aurrean. Hark berriro onartu zaituzte, Hura baita bere zerbitzariengana itzultzen dena, Bihozbera. 55 Eta esan zenutenean: Musa (Moises)! Ez dugu zugan sinetsiko, Allah geure begiz ikusten ez dugun bitartean. Tximistak jo zintuzten begira zeundetenean.

56 57 58

59 60

61

62 63 64 65 66 67 68 69 70

Geroago, hil ondoren, bizia itzuli genizuen, zertaz eskerrak eman izan zenezaten. Eta hodei baten itzalaz estali zintuztegun, eta mana eta galeperrak jaitsarazi genituen: Jan ezazue elikatzen zaituztegun gauza onetatik! Eta ez ziguten Guri kalterik egin, bere buruari egin zioten kalte. Eta esan genuen: Sar zaitezte hiri honetan1, eta jan nahi adina hor dauden janari guztietatik, baina sartu begirunez atetik eta esan: Arindu gure bekatuak! Eta barkatuko zaizkizue. Eta bikain jokatzen dutenei areago emango diegu. Baina haien artean (lege-) hausle zirenek aldatu egin zituzten esateko agindu zitzaizkien hitzak, beste batzuk esanez, eta izurritea jaitsarazi genuen zerutik haien aurka, agindu zitzaiena bete ez zutelako. Eta Musak (Moisesek) herriaren egarria asetzeko ura eskatu zuenean, esan genuen: Jo ezazu haitza zeure makilaz. Hamabi iturburu sortu ziren hartatik eta bakoitzak izan zuen non edan. Jan eta edan Allahren hornikuntzatik, eta ez egin gaitzik lurrean, usteltzaile bezala. Eta esan zenuten: Musa (Moises)! Ezin dugu jasan gehiago beti gauza bera jatea; beraz, eska iezaiozu zeure Jaunari ateraraz dezala guretzat lurrak ematen duenetik: landare lekadunak, pepinoak, baratxuriak, dilistak eta tipulak. Erantzun zuen: Gauzarik altuena beherekoenaz trukatu behar ote duzue? Jaitsi Misr-era eta lortuko duzue eskatutakoa. Zekenkeria eta bilaukeria betiko beraiekin izan zezaten agindua eman zen. Eta Allah haserre jarri ondoren itzuli ziren. Allahren ezaugarriak ukatu zituztelako gertatu zitzaien hori, eta arrazoirik gabe profetak hil zituztelako, eta desobeditu zutelako eta mugak gainditu zituztelako. Benetan, sinetsi dutenek, juduek, kristauek eta sabatarrek, Allahrengan eta Azken Egunean sinesten badute eta zuzen jokatzen, jasoko dute beren saria Jaunaren aurrean, ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira atsekabetuko. Eta zuekin konpromisoa egin genuen eta mendia jaso genuen, zuen buruen gainean ezarriz: Heldu indar handiz eman dizuegunari eta hartu gogoan hartan dagoena; kontuan hartuko ahal duzue! Gero, halaz guztiz, bizkar eman zenuten. Eta Allahk zuekiko duen mesedeagatik eta Haren errukiagatik izan ez balitz, galtzen direnen artean egongo zineten. Badakizue zer gertatu zitzaien larunbata hautsi zuten zuetariko haiei, esan genienean: Bihur zaitezte tximino higuingarri! Garaikideen eta ondorengoen eskarmenturako egin genuen hori. Oharpen da hori (Allahren) beldur direnentzat. Musak (Moisesek) bere herriari esan zionean: Allahk behi bat opari hiltzeko agintzen dizue, erantzun zuten: Guri barre egin nahian, ala? Esan zuen: Allahk libra nazala ezjakinen artean egotetik. Esan zuten: Galde iezaiozu zeure Jaunari, adieraz diezagula nolakoa izan behar duen. Erantzun zuen: Dio, izan dadila ez zaharra, ez gaztea, tartekoa baizik. Egizue agindua. Esan zuten: Eska iezaiozu Jaunari esan diezagula zein koloretakoa izan behar duen. Eta erantzun zuen: Dio, izan dadila kolore gorri bizikoa, begiratzen dion edonoren gozagarri. Esan zioten: Eska iezaiozu zeure Jaunari esan diezagula nolakoa izan behar duen, zeren guztiak antzekoak iruditzen baitzaizkigu eta, benetan, Allahk nahi badu, aurkituko dugu bidea.

Jerusalem 6

71

72 73 74

75 76

77 78 79 80 81 82 83

84 85

86

Erantzun zuen: Dio, ez lurra lantzeko, ez soroa ureztatzeko, uztarrian lotu gabeko behia izan behar duela, osoa eta akatsik gabea. Erantzun zuten: Oraintxe ekarri duzu ziurtasuna. Eta lepo egin zuten, ez egitekotan ibili baziren ere. Eta bat hil zenutenean eta horretaz eztabaidan ari zinetenean; Allahk agerian jarri zuen zuek ezkutatzen zenutena. Esan genuen: Uki ezazue gorputza haren atal batekin! Horrela pizten du Allahk hildakoa eta azaltzen ditu bere ezaugarriak, ulertu ahal dezazuen. Gero, hori ikusirik ere, gogortu egin ziren haien bihotzak eta harri bihurtu, edo harria baino gogorrago, zeren harri batzuetatik errekak sortzen baitira, harri batzuk pitzatu egiten baitira eta ura jaiotzen baita haietatik; badira desegiten diren harriak ere Allahren beldurrez. Allah erne dago egiten duzuenaz. Zuei sinets diezazueten nahi al duzue, haietako batzuek, jadanik, Allahren hitza entzuna eta ulertua zuten arren, jakinaren gainean aldatu zutelarik? Sinestedunekin topo egitean, esaten dute: Sinesten dugu; baina, bakarrik geratzean, beren artean esaten dute: Baina Allahk zuei agertutakoa kontatu behar al diezue, zuen Jaunaren aurrean zuen aurkako argudio gisa erabil dezaten? Ez ote duzue ulertu behar? Ez ote dakite ezkutatzen dutena eta agerian jartzen dutena Allahk ezagutzen duela? Badira haien artean Liburua ezagutzen ez dutenak, irakurtzen eta idazten ez dakitenak, haien desio besterik ez dira, eta balizko ustea besterik ez dute. Ai Liburua beren eskuz berriro idatzi dutenak eta diotenak: Allahgandik dator hau! Hura merke salduz jokatzen dute. Ai haiek, idatzi dutena idatzi dutelako! Ai haiek, bilatu dutenaren bila ibili direlako! Diote: Suak ez gaitu egun gutxi batzuetarako baizik harrapatuko. Hitzarmen bat egin ote duzue Allahrekin eta Allahk ez du huts egiten bere hitzarmenari dagokionean, edo ez dakizuena esaten ari ote zarete Allahz? Baina ez, gaizki jokatu duena eta bere hutsegiteek harrapatua denak Suaren lagunak dira horiek, non hilezkor izango baitira. Baina sinetsi eta ongia praktikatu dutenak Baratzeko lagunak dira horiek, non hilezkor izango baitira. Eta Israelgo seme-alabei Konpromisoa harrarazi genien. Esan genien: Ez duzue Allah beste inor adoratuko, on egingo diezue gurasoei, baita ahaideei, umezurtzei eta behartsuei ere, era onean hitz egingo diozue jendeari, salata (otoitzaldia) ezarriko duzue eta zakata (pobreentzako zerga) emango. Gero, gutxi batzuk salbu, bizkar eman zenuten eta ezjakinarena egin. Eta Konpromisoa harrarazi genizuen: Ez isuri zeuen arteko inoren odolik, ez bota inor bizi den lekutik kanpo. Onartu egin zenuten eta zeuek zarete lekuko. Gero, halakoak izan zineten, non elkar hil baitzenuten eta zeuen arteko batzuk etxetik bota baitzenituzten, hartarako delitura eta bidegabekeriara joz. Hala ere, besteen gatibu bihurturik zuengana itzultzen baziren, haiekiko erreskatea ordaintzen zenuten, debekuaren kontra zeuek izan arren kanporatu zituztenak. Liburuaren zati batean sinetsi behar ote duzue eta beste batean ez? Hori egiten duten zuen artekoen ordaina, laidoa izango da bizitza honetan, eta Igotze Egunean zigorrik latzena jasango dute. Allahk badaki zer egiten duten. Beste Bizitza mundu honetako bizitzaren truke saldu dutenak dira horiek. Ez zaie zigorra arinduko, eta ez dute laguntzailerik aurkituko.

87

Emana genion Liburua Musari (Moisesi) eta, haren ondoren, beste mezulari batzuk bidali genituen. Isa-ri (Jesusi), Maryam-en (Mariaren) semeari, froga argiak eman genizkion eta Espiritu Garbiarekin2 lagundu genion. Ez ote zineten, bada, harrokeriaz betetzen zuen gustukoa ez zen zerbait zekarren mezularia etortzen zenean.? Batzuk gezurtitzat jo zenituzten, eta beste batzuk hil. 88 Diote: Gure bihotzak itxita daude. Madarika ditzala Allahk beren sinesgabetasunagatik! Zein gutxi sinesten duten! 89 Eta orain Allahren Liburu bat heldu zaienean, lehendik zutena egiaztatzen duena, ez dute horretan sinesten, Bera aitortu arren eta garai batean sinesgabeen aurka laguntza eskatu zuten arren. Eror bedi Allahren madarikazioa sinesgabeen gainera! 90 Zein merke saldu duten beren arima! Allahk jaitsarazi duena sinesteari egin diote uko; guztia inbidiaz, Allahk bere mesedearen zati bat nahi izan duen Bere zerbitzarietako batengana jaitsarazi duelako. Horrela, haserrea haserrearen gain irabazi dute. Sinesteari uko egiten diotenek zigor laidogarria izango dute. 91 Eta esaten zaienean: Sinets ezazue Allahk jaitsarazi duena!, esaten dute: Lehenago jaitsarazi zitzaiguna sinesten dugu, baina ez geroago etorri zaiguna. Hala ere, lehendik zutena berresten duen egia da azken hau. Esazu: Zergatik hil zenituzten Allahren profetak sinestedun bazineten? 92 Etorri zitzaizuen Musa (Moises), froga argiak zekartzala; halaz guztiz, hura falta zela , zekorra hartu zenuten eta (lege-) hausle izan zineten. 93 Eta zuekin Akordioa egin genuenean, mendia jaso eta zuen buru gainean jarriz: Heldu indar handiz eman dizuegunari eta entzun! Esan zuten: Entzun dugu, baina ez dugu obeditzen. Zekorrak erabat hartu zituen haien bihotzak, sinesgabetasun hutsez. Esazu: Zein txarra den zeuen sineskeriak agintzen dizuena; sinestedun izango bazinete! 94 Esazu: Egia baldin bada Azken Bizitzaren egoitza, Allahren ondoan, zuei bakarrik dagokizuela, beste guztiak bazterturik, orduan irrika ezazue heriotza, egiazale bazarete. 95 Baina ez dute inoiz opa izango, beren eskuek aurkezten dutenaren beldurragatik. Allahk ondo baino hobeto ezagutzen ditu (lege-) hausleak. 96 Konturatuko zara, horiek direla bizitzari gehien atxikita bizi direnak, idolatra batzuei gertatzen zaien bezala, mila urtean bizi nahi lukete eta. Baina, hainbeste denboran biziko balira ere, ez lirateke zigorretik libratuko Allahk ikusten du zer egiten duten. 97 Esazu: Yibril-en (Gabrielen) arerioa dena Hura izan da, Allahren baimenarekin, hura3 zure bihotzeraino ekarri duena, Allahk baimendurik, han lehendik zegoenaren egiaztapen eta sinestedunentzako gida eta berri on gisa. 98 Allahren, Haren aingeruen, Haren mezularien eta Yibril-en (Gabrielen) eta Mikail-en (Migelen) arerio dena Sinesgabeen arerioa da Allah. 99 Desbideratuek bakarrik ukatzen dituzten ezaugarri argitzaileak jaitsarazi ditugu zuregana.
2 3

Yibril (Gabriel) aingerua. Korana. 8

100

Hitzarmen bat egiten duten bakoitzean, beti izango ote dira haien artean hura hautsiko duten batzuk? Benetan, haietako gehienek ez dute sinesten. 101 Eta orain, Allahren mezulari bat lehendik zutena berretsiz heldu zaienean, badira Liburua jasoa zuten batzuk Allahren Liburu honi ezikusiarena egiten diotenak, bizkar emanez, jakingo ez balute bezala. 102 Sulaymanen (Salomonen) erregealdian deabruek bururatzen zutenari jarraitzen diote. Baina ez zen Sulayman (Salomon) izan sinesgabetasunean erori zena, baizik eta deabruak izan ziren, Harut eta Marut aingeru biei Babil-en4 errebelatu zitzaien magia gizakiei erakatsi zietenean. Aingeru horiek ez zioten inori irakasten, aldez aurretik hau adierazi gabe: Frogaldi bat gara, ez zaitez erori sinesgabetasunean. Horrela ikasi zuten haiengandik nola apartatu gizona bere emazteagandik. Baina ez zioten inori kalterik egin Allahren baimenik gabe. Ikasi zuten zerk egiten zien kalte eta zerk ez zien mesederik egiten, eta benetan jakin zuten ezagutza hori lortuko zuenak ez zuela Azken Bizitzan parte izango. Hobe izango zuten beren arima saltzeko erabili zuten salneurria zein txarra zen jakin izan balute! 103 Hobe izango zuten sinetsi balute, (Allahren) beldur izan balira eta Allahk ematen duena hobea dela jakin balute. 104 Zuek, sinesten duzuenok! Ez esan Raina5 hitza; aitzitik, esazue: Itxaron iezaguzu eta arreta jarri. Sinesteari uko egiten diotenek zigor mingarria izango dute. 105 Sinesgabetasunean erori den Liburuaren jendeak eta idolatrek ez dute nahi etor dakizuen zeuen Jaunagandiko ondasunik, baina nahi duena bereizten du Allahk bere errukiaz. Mesede Handiaren Jabea da Allah. 106 Ez da ezabatzen edo ahaztarazten dugun ezaugarririk, haren ordez beste antzeko edo hobe bat ekarri gabe. Ez ote dakizu Allah Ahaltsua dela gauza guztien gainetik? 107 Ez ote dakizu Allahri dagokiola zeruetako eta lurreko nagusitza, eta ez duzuela Hura beste babeslerik eta laguntzailerik? 108 Ala auzitan jarri nahi ote duzue zeuen Mezularia, Musarekin (Moisesekin) egin zuten bezala? Sinesmenaren ordez sinesgabetasuna hartzen duena okertu egin da bide zuzenetik. 109 Zuek sinetsi ondoren, uko egitea nahi luke Liburuaren Jende arteko askok, egia garbi ezagutu ondoren haien arimak sentitzen duen bekaizkeriagatik. Hala ere, barka ezazue eta ez egin jaramonik, harik eta Allahk bere agindua ekarriko duen arte; benetan, Allahk agintea du gauza guztien gainean. 110 Ezar ezazue salata (otoitzaldia) eta eman zakata (pobreentzako zerga); eta zeuen arimen onerako aurreratutako guztia, Allahren ondoan aurkituko duzue; egia da Allahk ikusten duela zer egiten duzuen. 111 Diote: Judu edo kristau dena bakarrik sartuko da Baratzean. Haien gezurrezko uste huts dira horiek. Esazu: Diozuena egia bada, ekar ezazue horren froga! 112 Baina ez! Allahren aurrean bere aurpegia apaldu eta zuzen jokatzen duenak, ez du izango zertan beldur izan, ez da atsekabetuko. 113 Juduek diote: Kristauek ez dute oinarririk. Eta kristauek diote: Juduek ez dute oinarririk.
4 5

Babilonian. 72 Raina hitza arabieraz entzun iezaguzu esan nahi zuen bitartean, hebreeraz irain bat zen; juduek zentzu bikoitzean erabiltzen zuten Profetari deitzeko. 9

114

115 116 117 118 119 120

121 122 123 124

125

126

127 128

Baina biek irakurtzen dute Liburua. Ez dakitenek ere antzeko zerbait esaten dute. Allahk epaituko du Igotze Egunean haien arteko ezbaiei buruz. Eta nor da (lege-) hausleagoa, Haren adorazio-lekuetan Allahren izena gogoratzea debekatzen duena eta leku haiek suntsitzen saiatzen dena baino? Ez da leku horietan sartu behar, beldur-jarreran ez bada. Apalduak izango dira bizitza honetan, eta zigor gogorra izango dute bestean. Allahrenak dira Sortaldea eta Sartaldea; noranahi begiratzen duzuela, han (ikusiko duzue) Allahren begitartea. Egia da, Allahk dena besarkatzen duela eta ez dagoela ezer Haren ezagutzatik at. Eta diote: Allahk seme bat hartu du beretzat. Goretsia izan bedi horren gainetik! Harenak baitira zeruetan eta lurrean dauden gauza guztiak eta guztiak Haren mendean baitaude! Hark eman zien hasiera zeruei eta lurrari. Zerbait erabakitzen duenean, aski du esatea: Izan zaitez! Eta bada. Eta ez dakitenek diote: Zergatik ez digu hitz egiten Allahk, edo seinaleren bat azaltzen? Antzeko zerbait esan zuten haien aurrekoek ere; antzekoa dute bihotza. Argi jarri ditugu ezaugarriak ziurtasuna dutenentzat. Gauza ziurra da ezen egiarekin bidali zaitugula eta berri onen eta oharpenen eramaile; baina ez ezazu galdetu Yahim-eko (Infernuko) kideez. Juduak eta kristauak ez dira zurekin pozik egongo, haien sinesteei jarraitzen ez diezun bitartean. Esazu: Gida da Allahren gida. Etorri zaizun ezagutzaren ondoren, haien nahietara makurtuko bazina, ez zenuke babeslerik eta laguntzailerik aurkituko Allahren aurrean. Liburua eman genien eta behar bezala irakurtzen duten haiek sinesten dute; baina ukatzen dutenak galdurik daude. Israelgo seme-alabok! Izan gogoan egin nizkizuen mesedeak, eta nola lehenetsi zintuztedan mundu guztien gainetik. Izan gogoan eguna, zeinetan inork ez baitu izango mesedegarri beste norbaitek egindako ezer, eta ez baitzaio onartuko inolako preziorik, eta ez baita izango bitartekaritzarik eta laguntzarik. Eta Allahk Ibrahimi (Abrahami), honek bete zituen hitz batzuekin aztertu zuenean, esan zion: Gizakien gidari eta eredu bihurtuko zaitut. Esan zuen: Eta gauza bera egingo al duzu nire ondorengoekin? Erantzun zuen: Nire hitzarmena ez dagokie zuzengabeei. Eta Etxea6, Ibrahimen (Abrahamen) egoitza errespetatuko zuten gizakientzat, bilera-toki eta leku seguru bihurtu genuen. Ibrahimekin (Abrahamekin) eta Ismailekin (Ismaelekin) nire etxea garbi gorde zezaten hitzartu genuen, haren inguruan itzuliak egingo zituztenentzat, han iraungo zutenentzat eta makurtuko eta ahuspeztuko zirenentzat. Eta Ibrahimek (Abrahamek) esan zuenean: Ene Jauna! Egizu lurralde hau toki seguru, eta horni itzazu fruituz Allahrengan eta Azken Egunean sinetsiko duten hango biztanleak, esan zuen: Eta sinesteari uko egin dionari gozatzen utziko diot aldi batez eta gero arrastaka eramango dut Suaren zigorrera. Zein azken txarra! Eta Ibrahimek (Abrahamek) eta Ismailek (Ismaelek) Etxearen zimenduak jarri zituzten: Jauna! Onar iezazkiguzu! Zu zara entzuten duena, dakiena. Gure Jauna! Izan gaitezela zure esaneko, eta egin itzazu gure ondorengoak zure esaneko komunitate.

Mekako Kaaba. 10

Erakuts iezaguzu geure adorazio-errituak betetzen eta itzul itzazu zeure begiak gugana; benetan, Zu zara zerbitzariagana itzultzen dena, Bihozbera. 129 Gure Jauna! Bidal iezaiezu mezulari bat, haien artekoa izango dena, zure ezaugarriak7 errezita diezazkien, Liburua, Jakinduria irakats diezazkien, eta garbi ditzan. Gauza ziurra da Zu zarela Ahaltsua, Jakintsua. 130 Eta nork egingo dio uko Ibrahimen (Abrahamen) erlijioari, bere burua gutxiesten duenak ez bada? Bizitza honetan aukeratu genuen, eta Azkenekoan zuzenen artean egongo da. 131 Bere Jaunak esan zion: Izan zaitez nire esaneko!, erantzun zuen: Munduen Jaunaren mendean jartzen dut neure burua. 132 Eta hori izan zen Ibrahimek (Abrahamek) bere semeei utzi zien legatua, eta gauza bera egin zuen Jakobek (esan zuenean): Ene semeok! Allahk aukeratu dizue Adorazioaren praktika, ez zaitezte hil, beraz, musulman izan gabe. 133 Han ote zeundeten, bada, Jakobi heriotza gertatu zitzaionean? Bere semeei esan zienean: Zer adoratuko duzue ni egongo ez naizenean? Esan zuten: Zure Allah eta zure arbasoen Allah adoratuko dugu: Ibrahim (Abraham), Ismail (Ismael) eta Ishaq-ena (Isaakena), Allah Bakarra baita; eta haren mendean egongo gara beti. 134 Izan zen komunitatea da hori, merezi izan zuena izango du eta zuek ere merezi izango duzuena izango duzue. Ez zaizue eskatuko haiek egindakoaren kontu. 135 Eta diote: Judu edo kristau izan behar duzue! Esazu: Aitzitik, Ibrahimen (Abrahamen) erlijioa jarraitzen dugu, hanif (monoteista) baitzen hura, eta ez eransle edo idolatretakoa. 136 Esazue: Sinesten dugu Allahrengan, errebelatu zaigun eta Ibrahimi (Abrahami), Ismail-i (Ismaeli), Ishaq-i (Isaaki), Yaqub-i (Jakobi) eta Leinuei errebelatu zitzaien mezuan, eta Musari (Moisesi) eta Isa-ri (Jesusi) egin zitzaien errebelazioan, eta beren Jaunagandik profetei eman zitzaienean. Ez dugu haien artean bereizkuntzarik egiten, eta Haren mendean gaude. 137 Zuek sinesten duzuena bera jarraitu badute, Gida bera jarraitu izango dute, baina hartatik apartatzen badira, (jakizu) aurka daudela. Nahikoa duzu Allah, haien aurka; Hura da entzuten duena eta dakiena. 138 Allahren tindua!8 Eta nor Allah baino hobea tindatzen? Hura da adoratzen duguna. 139 Esazu: Auzitan jarri behar ote diguzue Allah, zuena bezala gure Jauna dena? Egingo duguna geuretzat izango dugu, eta egingo duzuena zeuentzat izango duzue. Leialak gara gu Harekin. 140 Ibrahim (Abraham), Ismail (Ismael), Ishaq (Isaak), Yaqub (Jakob) eta Leinuak judu edo kristau izan zirela esaten ote dute? Esazu: Nork daki gehiago, zuek ala Allahk? Eta zein (lege-) hausleagoa Allahgandik datorren testigantza ezkutatzen duena baino? Allahk badaki zer egiten duzuen. 141 Izan zena da komunitate hori, irabazi zuena jaso du, eta zuek ere mereziko duzuena jasoko duzue. Ez dizuete eskatuko argibiderik haiek egin zutenaz. 142 Gizaki zentzugabeek esango dute: Zerk apartarazi zituen begi aurrean zuten norabidetik? Esazu: Allahrenak dira Sortaldea eta Sartaldea eta Hark eramaten du, Berak nahi duena, bide zuzenetik.
7 8

Zure aleiak. Allahk gizakia kreatu duenean, honi eman dion izaera. 11

143

144

145

146 147 148 149 150

151 152 153 154 155 156 157

Horrela erdiko komunitate egin zaituztegu, gizakien testigantza egin dezazuen eta Mezulariak zuetaz egin dezan. Eta norabidea, zeinetara itzultzen baitzinen, Mezulariari zeinek jarraituko zion eta atzera zeinek egingo zuen jakiteko ezarri genuen. Hau, Allahk gidatu ez dituenentzat bakarrik da zaila. Ez da Allahren jokabidea zuei sinestea galaraztea; gauza ziurra da Allah Bihozbera dela eta Errukiorra gizakiekin. Ikusi dugu behin eta berriz zerura begiratzen duzula, eta beteko zaituen norabide bat emango dizugu: itzul ezazu zeure begitartea Meskita Ezinhautsizkorantz, eta zuek ere, nonahi zaudetela, itzuli zeuena hara. Liburua jaso zutenek9 badakite zure Jaunagandik datorren egia dela hori. Eta Allahk badaki zer egiten duten. Liburua jaso zutenek ez dute jarraituko zuk begiratzen duzun norabidera, haiengana mirari askorekin joaten bazara ere; zuk ere ez duzu begiratuko haienera, eta inork ez du begiratuko besteenera. Haien gogoei jarraituko bazenie, jakin duzuna jakin ondoren, bidegabeen artekoa izango zinateke. Liburua eman genien haiek, beren seme-alabak ezagutzen dituzten bezala ezagutzen dute, baina haietako batzuek jakinaren gainean ezkutatzen dute egia. Zure Jaunagandik dator egia, ez zaitez izan zalantzan jartzen duten horietakoa! Guztiek izan dute norabide bat nora begiratu izateko. Lehia zaitezte elkarren artean egintza onak egiten! Nonahi zaudetela ere, Allahk denok bilduko zaituzte. Allah Ahaltsua da gauza guztien gainetik. Edozein norabidetara ateratzen zarela, itzul ezazu zeure begitartea Meskita Hautsezinekorantz. Hori da zure Jaunagandik datorren egia. Allahk badaki zer egiten duzuen. Edozein norabidetik ateratzen zarela, itzuli zeure aurpegia Meskita Hautsezinekorantz. Eta nonahi zaudetela, itzuli aurpegia hara, gizakiek zuen kontra zer esanik izan ez dezaten, (lege-) hausleek izan ezik; baina ez izan hauen beldur; izan nire beldur. Eta neure bedeinkazioa zuengan osa dezadan eta gidatuak izan zaitezten. Era berean, Mezulari bat bidali dizuegu, zuen artekoa, gure ezaugarriak errezitatuko dizkizuena, garbi bihurtuko zaituztena, Liburua eta Jakinduria irakatsiko eta ez zenekitena irakatsiko dizkizuena. Beraz, izan nazazue gogoan, Nik ere izango zaituztet eta; izan esker oneko Nirekin, ez izan esker txarreko. Zuek, sinesten duzuenok! Bila ezazue laguntza, pazientziarekin eta otoitzaren bidez; gauza ziurra da ezen Allah pazientzia dutenekin dagoela. Ez esan Allahren bidean borroka eginez erori direnak hilda daudela, bizirik baitaude, konturatzen ez bazarete ere. Izan kontuan: aztertu egingo zaituztegu beldurrarekin, gosearekin, ondasunak, pertsonak eta fruituak galtzearekin. Baina iragar iezazkiezu berri onak pazientzia dutenei. Zoritxarren bat gertatzen zaienean, esaten dutenei: Allahrenak gara eta Harengana itzuliko gara. Beren Jaunaren bedeinkazioak eta errukia jasotzen dituzten haiei. Gidaturik dabiltzanak dira horiek.

Juduak eta kristauak. 12

158

Safa eta Marwa, Allahk agindutako errituetakoak dira; beraz, Etxera erromes doanak edo bisitatzen duenak, ez du okerrik egingo (mendixka) bien artean ibilbidea eginez. Eta norbaitek bere kontura ekintza onen bat egiten badu Allah Esker Onekoa da, Jakituna. 159 Errebelatu ditugun frogak eta gida ezkutatzen dituztenak, Liburuan gizakientzat argi jarri ondoren, Allahk madarikatu egingo ditu eta madarikatzaile guztiek madarikatuko dituzte. 160 Atzera egin, zuzendu eta argi jarriko dutenak salbu; horiei neure mesedea itzuliko diet, Bihozbera bainaiz Ni. 161 Allahren madarikazioa, aingeruena eta gizakiena, denak batera, eroriko dira sinesteari uko egin eta sinesgabe hil direnen gainera. 162 Horiek hilezkor izango dira Suan; ez zaie zigorra arinduko, ez epea luzatuko. 163 Zuen Jainkoa Allah Bakarra da, ez da Hura beste jainkorik, Errukitsua, Bihozbera. 164 Benetan, zeruen eta lurraren kreazioan, egunen eta gauen joan-etorrian, itsasoan nabigatzen duen ontzian, gizakiarentzat onuragarri den horretan, hilda zegoen lurrari bizia emateko Allahk zerutik jaitsarazten duen eurian, lurrean espezie guztietako sorkariak barreiatu diren moduan eta zeruaren eta lurraren artean menderaturik dauden haizeen eta hodeien norabidearen aldaketan: badaude hor seinaleak, ulertzeko gauza den jendearentzat. 165 Badago gizakirik, Allah bezala maite ohi dituen beste batzuekin Allah ordezkatzen duenik; baina sinesten dutenen Allahganako maitasuna sendoagoa da. (Lege-) hausle izan direnak ikusiko bazenitu zigorra beren begi aurrean dutenean eta ahalmen osoa Allahrena dela Allah Zorrotza da zigortzen. 166 Buruzagi izan zirenak jarraitzaileekiko axola gabe azalduko direnean, eta zigorra ikusi eta haien arteko loturak etengo direnean 167 Jarraitzaileek esango dute: Beste aukera bat izango bagenu, bizkar emango genieke beraiek eman diguten bezala! Horrela azalduko die Allahk egin zutena, beren atsekaberako. Ez dira Sutik aterako. 168 Gizakiok! Jan ezazue zilegi eta on den lurreko guztitik, eta ez jarraitu Shaytanen (Satanasen) aztarnei; gauza ziurra da arerio amorratua duzuela hura. 169 Gaizkia eta lotsagabekeria bidaltzen dizkizue, eta Allahz ez dakizuena esateko eskatzen. 170 Eta esaten zaienean: Jarraitu Allahk errebelatu duenari, esaten dute: Ez! Geure arbasoengan aurkitu dugunari jarraituko diogu. Eta arbasoek ulertzen ez bazuten eta gidarik gabe bazebiltzan? 171 Sinesteari uko egiten diotenak ganaduari hots egiten zaionean bezalakoak dira: honek oihuak eta ahotsa bakarrik atzematen du. Gor, mutu eta itsu dira; ezin dute ulertu. 172 Sinestedunok! Jan ezazue eman dizugun gauza on guztitik, eta eskerrak eman Allahri, Hura adoratzen duzuela egia bada! 173 Debekatua duzue jatea: berez hildako animaliaren okela, odola, txerrikia eta Allah ez beste zerbaiten izenean opari hildako animaliarena; hala ere, gogoz kontra horrelakorik egitera behartua denak, hartan desobeditzeko asmorik izan gabe, ez du hutsegiterik egiten. Gauza ziurra da ezen Allah Barkatzailea dela eta Bihozbera.

13

174 175 176 177

178

179 180 181 182

183 bezala. 184

Jaitsarazi den Allahren Liburuan azaltzen den zerbait ezkutatzen dutenek, merke salduz, ez dute sabelean Sua besterik irentsiko. Eta Igotze Egunean, Allahk ez die hitz egingo eta ez ditu garbi bihurtuko. Zigor mingarria izango dute. Desbideratzearen truke Gida saltzen dutenak dira horiek, eta zigorraren truke barkamena. Nola dabiltzala, gero, Suaren bila! Hori guztia, Allahk Liburua egiarekin jaitsarazi duelako, eta Liburuaz eztabaidatzen ari diren horiek dira egia horren kontra gogor jartzen direnak. Bertutea ez datza begitartea Sortaldera edo Sartaldera begira jartzean. Bertutea duena Allahgan, Azken Egunean, aingeruengan, liburuetan eta profetengan sinesten duena da. Ondasunekiko atxikimendua sentitu arren, bere aberastasunetik ahaideei, umezurtzei, behartsuei, bidari dabiltzanei, eskaleei eta esklaboak askatzeko ematen duena. Salata (otoitzaldia) ezarri eta zakata (pobreentzako zerga) ematen duena. Ezbeharrean eta zoritxarrean eta borrokako unerik latzenetan pazientzia duena. Egiazaleak dira horiek, eta beldur direnak. Sinestedunok! Talioia ezartzeko agintzen zaizue hilketa baten kasuan: askea askeagatik; esklaboa esklaboagatik eta emakumea emakumeagatik. Baina norbaiti bere anaiak zerbait barkatzen badio, joka dezala anaia horrek usadioaren arabera10 eta eman dezala besteak borondate onez. Allahk ematen dizuen aringarria da hori, eta errukia. Muga horietatik aurrera doanak zigor latza jasango du. Talioian bizia daukazue. Zuek, gauzen muina atzemateko gauza zaretenok! Hartuko ahal duzue kontuan! Agindu zaizue ezen zuetako edozeinek, ondasunak dituela heriotza heltzen zaionerako, testamentua egin behar duela gurasoen eta ahaide hurbilekoenen alde, usadioaren arabera. (Allahren) beldur direnentzat obligazioa da hori. Eta norbaitek, entzun ondoren, zerbait (testamentuan) aldatzen badu , haren gain etorriko da gerta litekeen okerra. Allah da entzuten duena eta dakiena. Baina norbait testamentu-egilearen aldetik, zuzengabekeriaren bat edo (lege-) hausteren bat izan ote den beldur bada eta adostasuna lortzen saiatzen bada, ez du hutsegiterik egiten. Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Sinestedunok! Barau egiteko agindu zaizue, zuen aurrekoei agindu zitzaien Izango ahal zarete (Allahren) beldur! Egun-kopuru jakin baterako, hartarako finkatua den hartarako. Baina gaixo edo bidaian denak epez kanpo egin dezake barau hori, beste hainbat egunetan. Eta egin ahal izanik, (egin ez dutenek edo eten dutenek) elika ditzatela, konpentsazio gisa, pobre batzuk. Baina ongia berez egiten duenak, hobe izango du beretzat. Eta barau egitea zeuen onerako izango duzue, baldin badakizue. Ramadan hilabetean errebelatu zen Korana, gizakientzako norabidea, eta Gidaren eta Bereizmenaren proba argia; beraz, zuen artean hilberria ikusiko duenak egin dezala barau; eta gaixo edo bidaian denak egin dezala beste hainbat egunetan beste garai batean.

185

10

Estuarazi gabe eta behartu gabe. 14

186

187

188 189

190 191

192 193

194

195 196
11

Allahk gauza errazak nahi ditu zuentzat eta ez zailak; baina zuek (egun-) kopurua osatzea nahi du eta Allahren handitasuna aldarrikatzea, gidatu zaituztelako. Izango ahal zarete esker oneko! Eta nire zerbitzariek Nitaz galdetuko dizutenean Hurbil nago eta entzuten diot eskatzen didanaren erreguari, eskatzen didanean; beraz, erantzun diezadatela Niri eta sinets dezatela Nigan; jarraituko ahal diote gida zuzenari! Barau-eguneko gauean zilegi duzue emazteekin sexu-harremanak burutzea; emazteak jantzi dira zuentzat eta zuek ere jantzi zarete haientzat. Allahk jakin zuen zeuen burua engainatzen zenutela, baina zuengana itzuli zen bere mesedearekin eta barkatu zizuen; beraz, etzan zaitezte haiekin eta bilatu Allahk agindu dizuena. Jan ezazue eta edan, harik eta (gauaren) hari beltza eta egunsentiko hari zuria garbi bereiziko dituzuen arte. Gero, egin barau zorrotz arratsa arte. Baina mezkitetan erretiroan baldin bazaudete, ez etzan haiekin erretiroak irauten duen bitartean. Allahk jarritako mugak dira horiek, egon haiengandik aparte. Horrela argitzen dizkie Allahk gizakiei bere ezaugarriak. Izango ahal dira kontuan! Ez lapurtu elkarri ondasunik gezurrera joz, ez jo epaileagana delitua eginez beste norbaiten ondasunez jabetzeko, zer egiten duzuen jakinda. Ilargiaren aldiez galdetzen dizute; esazu: aldia11 eta Erromesaldia zehazteko balio diete horiek gizakiei. Bertutea ez datza etxeetan atzealdetik sartzean, baizik (Allahren) beldur izatean. Sartu etxeetan haien ateetatik! Eta izan Allahren beldur, arrakasta izan ahal dezazuen. Eta egin borroka Allahren bidean, borroka egingo dizuetenen aurka, baina gehiegikeriarik egin gabe; gauza ziurra da ezen Allahk ez dituela gogoko gehiegikeriak egiten dituztenak. Hil itzazue nonahi aurkitzen dituzuela, eta bota itzazue bota zaituzten lekutik. (Zuen sinestearen) kontra jartzea hiltzea baino larriagoa da. Ez borrokarik egin haiekin Meskita Hautsezinaren ondoan, haiek egiten ez badute, baina erasotzen badizuete, hil itzazue; hori da sinesgabeen ordaina. Eta borroka eteten badute Allah Barkatzaile da eta Bihozbera. Egin borroka haien aurka aurkaritzarik izango ez den arte eta zor den Adorazioa Allahrentzat bakarrik izango den arte. Baina borroka eteten badute, ez dadila etsaigorik gehiago izan, (lege-) hausleen aurka izan ezik. Hilabete hautsezina hilabete hautsezinaren truke. Gauza hautsezin guztiri talioia aplikatu behar zaio. Eta zuen kontra gehiegikeriarik egin duenarekin, egin zuek haren kontra neurri berean. Izan kontuan Allah, eta jakizue ezen beldur diotenekin dagoela Allah. Gastatu Allahren bidean; zeuen eskuek ez zaitzatela gal hondamendira eramanez, eta egizue on dena. Egia da Allahk maite dituela on dena egiten dutenak Egin itzazue Erromesaldia eta Allahgatik egin ohi duzuen bisita, osorik; baina amaitzea zerbaitek eragozten badizue, eskaini eskuragarriena duzuen eskaintza-

Adorazioaren praktiken aldiak: barauarens etab. 15

animalia12 eta ez moztu zeuen buruko ilea animalia opari egina izango den lekura iritsi arte. Zuetako bat gaixo badago edo buruan gaitzen bat badu, barau, limosna eginez edo opari bat eskainiz konpentsatu behar du. Eragozpenik gabe libre zaudetenean, Erromesaldia eta Bisita, biak batera egiten dituenak, eskuragarri dukeen animalia bat bilatu beharko du opari egiteko; baina nola eskainirik ez badu, egin dezala barau hiru egunez Erromesaldian dagoen bitartean eta beste zazpi egunez itzuliko denean, hamar egun osatuz. Meskita hautsezinaren13 inguruan bizi ez den familiakoari bakarrik dagokio hori. Izan Allahren beldur eta jakizue, Allah zorrotza dela zigortzen. 197 Erromesaldia hilabete jakinetan egin behar da; aldi horretan erromes joateko erabakia hartzen duenak ezin izango du sexu-harremanik, ez hausterik eta ez sesioan ibili Erromesaldiak irauten duen bitartean. Allahk ezagutzen du egiten duzuen ongia. Eta eraman hornidurak zeuekin, nahiz eta hornidurarik hoberena Allahren beldurra izango duzuen. Beraz, izan kontuan, zuek, gauzen muina ulertzeko gai zaretenok. 198 Ez duzue errurik egingo zeuen Jaunaren mesedea bilatzen baduzue. Eta, Arafatetik etorriz, lautadara irtengo zaretenean, dei egin Allahri Mash-ar alHaram-en. Izan gogoan nola gidatu zintuzten, nahiz eta, horren aurretik, desbideratuen artekoak zineten. 199 Irten lautadara guztiek egiten duten tokitik eta eskatu barkamena Allahri; Allah Barkatzaile da eta Bihozbera. 200 Eta zuen errituak amaituko dituzuenean, dei egin Allahri, zeuen arbasoak gogoratzen dituzuen bezala, edo areago. Badira esaten dutenak: Gure Jauna, emazkiguzu gauza onak bizitza honetan! Baina ez dute ezer izango Azkenekotik. 201 Beste batzuek esaten dute: Gure Jauna! Emazkiguzu gauza onak bizitza honetan eta Azkenekoan, eta libra gaitzazu Sutik! 202 Hauek beren partea izango dute, merezi izan dutenaren arabera. Allah azkarra da kontuak egiten. 203 Dei egin Allahri egun jakinetan. Bi egunetan egiteko lasterkatzen denak ez du errurik egiten. Eta atzeratzen denak ere ez du errurik egiten, baldin eta (Allahren) beldur bada. Izan Allahren beldur eta jakizue bilduak izango zaretela Harengana itzultzeko. 204 Badira beren hitzekin, bizitza honetaz mintzo direnean liluratzen zaituzten gizakiak eta bihotzean dutenaren lekuko Allah jartzen dutenak; eta, hala ere, eztabaidazale porrokatuenak izan ohi dira. 205 Eta zuri bizkar eman bezain laster, bazterrak usteltzen ibiltzen dira lurrean, uztak eta umetako abereak suntsitzen. Allahk ez du ustelkeria maite. 206 Eta esaten zaienean: Izan Allahren beldur!, harrokeria nagusitzen da haietaz eta gaitz egitera eragiten die. Yahannam (Infernua) izango dute sari! Bai ohatze txarra! 207 Badira Allahri atsegin izaten saiatzen direnak. Eta Allah Eskuzabal da zerbitzariekin. 208 Sinestedunok! Sar zaitezte guztiok erabat Bakean, eta ez jarraitu Shaytanen (Satanasen) aztarnei; arerio amorratua da hura zuentzat.
12 13

Ardia. Hau da, Meka. 16

209 210 211 212

213

214

215

216 217

218 219

220

Eta froga argiak jaso ondoren apartatzen bazarete, jakizue ezen Allah Ahalguztiduna dela, Jakintsua. Zer espero ote dute, Allah eta aingeruak hodeien itzalpean etortzea eta arazoa konpondurik gelditzea? Arazo guztiak Allahgana itzultzen dira. Galde iezaiezu Israelgo seme-alabei, zenbat seinale argi eman genizkien. Iritsi zaion ondoren, Allahren bedeinkazioa aldatzen duena... Gauza ziurra da ezen Allah zorrotza dela zigortzen. Sinesgabeei edertu egin zaie mundu honetako bizitza. Barre egiten diete sinesten dutenei, baina Igotze Egunean (Allahren) beldur direnak haien gainetik egongo dira. Maite duena neurririk gabe hornitzen du Allahk. Gizakiek komunitate bakarra osatzen zuten eta Allahk profetak bidali zituen, berri onen mezulari eta ohar-egile. Eta Liburua jaitsarazi zuen egiarekin, gizakien arteko ezbaietan erabakitzaile izan zedin. Baina jaso zutenak, froga argiak izan zituztenean bakarrik, hasi ziren haren inguruan ezbaika, elkarrekiko inbidiaz... Eta besteek, Haren baimenarekin, eztabaidatzen zuten egiara gidatu zituen Allahk sinesten zutenak. Allahk berak nahi duena gidatzen du bide zuzenera. Edo uste al duzue Baratzean sartuko zaretela, zuen aurrekoek pasatu behar izan zutenaren antzekorik pasatu gabe? Zoritxarrak eta kalteak jo zituzten haiek eta dar-dar egin zuten, Mezulariak eta harekin batean sinesten zutenek esan ahal izateraino: Noiz helduko da Allahren laguntza? Baina ez ote dago hurbil Allahren laguntza? Zertan gastatu behar duten galdetzen dizute. Esan: Gastatuko duzuen ondasuna izan dadila zuen gurasoentzat eta ahaideentzat; eta umezurtzentzat, behartsuentzat eta bidearen seme-alabentzat. Allahk ezagutzen du egiten duzuen ona. Gerra egiteko agindu zaizue, nahiz eta zuentzat gorrotagarri izan; baina gerta liteke, zuentzat onuragarri dena gogaikarri izatea eta gaizkia zuek atsegin izatea. Allahk badaki eta zuek ez dakizue Hilabete hautsezinean gerra egitea zilegi ote den galdetzen dizute. Esan: Hori egitea gauza larria da, baina larriagoa da, Allahrentzat, jendea Haren bidetik apartatzea, Harengan ez sinestea, Meskita Hautsezinerako (bidea galaraztea) eta daudenak kanporatzea. Sinestearen aurka aritzea hiltzea baino larriagoa da. Ahal badute gerran jarraituko dute zuen aurka, zuek Adorazioa Praktikatzeari uko egitea lortu arte. Baina Adorazioa Praktikatzeari uko egin eta sinesgabe hilko den zuen artekoa Horiek alferrik ari izango dira bizitza honetan eta bestean, eta Suaren lagun izango dira, zeinetan hilezkor izango baitira. Sinesten, emigratzen eta Allahren bidean borroka egingo dutenek Allahren errukia espero dute. Allah Barkatzailea da, eta Bihozbera. Ardoaz eta zorizko jokoez galdegiten dizute. Esan: Bietan kalte handia eta mesede txikia daude gizakientzat, baina mesedea baino handiagoa da kaltea. Eta zer gastatu behar duten galdetzen dizute. Esan: Soberakina. Horrela argitzen dizkizue Allahk ezaugarriak. Egingo ahal duzue gogoeta! Bizitza honetaz eta Azkenekoaz.

17

221

222

224 225 226 227 228

229

Eta umezurtzez galdetzen dizute. Esan: On da haien premiak kontuan har ditzazuen; eta haiekin nahasten bazarete Zuen anai-arreba dira. Allahk ondo bereizten ditu gauzak usteltzen dituena eta hobetzen dituena. Allahk nahi izango balu, bizitza zail egingo lizueke; gauza ziurra da ezen Allah Ahalguztiduna dela, eta Jakintsua. Ez zaitezte ezkondu emakume idolatrekin, sinestera iritsiko diren arte. Emakume esklabo sinesteduna hobea da, emakume libre idolatra baino, nahiz zuei hau gustatu. Eta ez ezkondu (emakumeak) gizaseme idolatrekin, sinetsiko duten arte. Gizonezko esklabo sinesteduna hobea da idolatra librea baino, nahiz zuei hau gustatu. Haiek (idolatrek) (Yahannam-go = Infernuko) Sura deitzen dizute; Allahk, aldiz, Baratzera eta barkamenera bere baimenarekin; eta bere ezaugarriak argitzen dizkie gizakiei. Egingo ahal dute gogoeta. Emakumearen hilekoaz galdegiten dizute. Esan: Kutsapena da hori. Aparta zaitezte emakumeengandik hilekoa duten bitartean, eta ez izan sexu-harremanik haiekin, purifikatzen ez diren bitartean. Eta garbituko direnean, hurbil zaitezte haiengana Allahk jarritako bidetik. Gauza ziurra da ezen Allahk maite dituela Beregana itzultzen eta garbitzen direnak. Zuen emazteak hazirako soro dira zuentzat; zoazte hazi-sorora nahi duzuen bezala. Eta aurreratu (egintza onak) mesedegarri izango dituzuenak. Izan zaitezte Allahren beldur eta jakizue ezen Harekin bilduko zaretela erabat ziur. Eta aldarrikatu berri ona sinestedunei. Ez bihurtu Allah on egitea eragotziko dizuen aitzakia, Haren izenean zin egin duzuela-eta: izan Allahren beldur eta egin bakeak gizakien artean. Allah da entzuten duena eta dakiena. Allahk ez du kontuan hartzen zuen zin-hitzen hutsalkeria, baina bai zuen bihotzean gelditzen dena. Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Emazteekin sexu-harremanik ez izateko zin egin dutenek, lau hilabeteko epea gorde behar dute. Eta atzera egiten badute... Benetan, Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Eta dibortziora jotzen badute, Allah Entzulea da eta Jakintsua. Emakume dibortziatuak hiru hileko izan arte itxaron beharko du, berriro ezkondu ahal izateko eta ez du zilegi Allahk beraren sabelean kreatu duena ezkutatzea, Allahgan eta Azken Egunean sinesten badu. Senarrak eskubide gehiago du epe horren barruan harengana bihurtzeko, gauzak konpondu nahi baditu. Senarrekiko emakumeen eskubideak hauek haiekiko dituztenak bezalakoak dira, usadioaren arabera, baina gizonezkoek maila bat handiagoa dute emakumeen ondoan. Allah Ahaltsua da eta Jakintsua. Bi aldiz egin daiteke dibortzioa. Eta orduan, edo berriro hartuko du senarrak, usadioaren arabera, edo joaten utziko dio modu onean. Eta ez zaizue zilegi emana diozuenetik ezer berreskuratzea. Biak Allahren mugak beteko ez dituzten beldur ez badira behintzat. Eta Allahren mugak beteko ez dituzten beldur badira, ez du errurik egingo bietan inork emakumeak konpentsazio bat ematen badu. Allahk jarritako mugak dira horiek, ez itzazu gainditu. Allahren mugak gainditzen dituztenak Bidegabeak dira horiek.

18

230

231

232

233

234

235

236

237

Berriro dibortzioa ematen badio, ez du zilegi izango hura berriro beretzat hartzea, hura beste batekin ezkondu eta honek dibortzioa emango dion arte; kasu honetan ez dute errurik egingo berriro (ezkontzen) badira, baldin eta Allahren mugak beteko dituztela uste badute. Allahren mugak dira horiek, dakien jendeari Hark azaltzen dizkionak. Eta emazteei dibortzioa ematen badiezue eta horiei itxaroteko epea amaitzen bazaie, edo usadioaren arabera hartu egingo dituzue, edo aske utziko modu berean; baina ez itzazue behartuz eduki, mugak gaindituz. Hori egin dezana bidegabeko izango da bere buruarekin. Ez burlarik egin Allahren ezaugarriei, eta izan gogoan, bai Allahk egin dizkizuen mesedeak, bai errebelatu zizuen Liburuaren eta Jakinduriaren zatia, kontuan izan zenezaten bai bete behar dena, bai baztertu behar dena. Izan Allahren beldur eta jakizue Allahk gauza guztiak ezagutzen dituela. Eta dibortzioa jaso duten emakumeek itxaroteko epea beteko dutenean, ez eragotzi lehengo senarrekin berriro ezkontzea, biak ados badira, usadioaren arabera. Hori gomendatzen zaie Allahrengan eta Azken Egunean sinesten duten zuetakoei. Garbiagoa eta zuzenagoa da hori zuentzat. Allahk badaki, eta zuek ez dakizue. Amek bi urte osoz emango diete bularra haurrei, edoskitze-aldi osoa bete nahi bada. Aitak elikatu eta jantzi behar ditu, usadioaren arabera. Inor ez dago behartua ahal duena baino gehiago egitera. Ama batek ere ez du haurrarengatik kalterik jasan behar, ezta aita batek ere. Eta obligazio bera du oinordekoak. Ez dute hutsik egiten, biak ados jarrita, haurrari bularra kentzea erabakitzen badute. Eta zuen seme-alabei bularra beste norbaitek ematea nahi baduzue, ez dago gaizki horregatik ordaintzea, usadioaren arabera. Izan zaitezte Allahren beldur eta jakizue ezen Allahk ikusten duela zer egiten duzuen! Zuek hiltzean, uzten dituzuen alargunek hiru hilabete eta hamar gauez egon beharko dute zain, nahi dutena egiteko. Epe hori bete ondoren, ez duzue erantzukizunik haiek egiten dutenaren gain, usadioaren arabera Allahk oso zehatz ezagutzen du zer egiten duzuen. Eta ez duzue okerrik egiten, emakumeei haiekin ezkontzeko asmoa agertzearekin, ezta ezkutatzearekin ere; Allahk badaki haietaz zer pentsatzen duzuen. Baina ez deus agindu isilpean; egizue usadioaren araberako hitzekin. Ez erabaki ezkontza-hitzarmena agindutako itxarotearen epea bete arte. Jakizue ezen Allahk ezagutzen duela zuen arimetan dagoena; beraz, izan Haren beldur eta jakizue Allah Barkatzaile dela eta Bihozbera. Ez duzue okerrik egiten ukitu ez dituzuen edo doterik ezarri ez diozuen emakumeei dibortzioa ematen badiezue. Hala ere, horni itzazue ondasunen batekin, usadioaren arabera. Eroso bizi denak egin dezala bere ahalmenaren arabera, eta estu dabilenak bere ahalmenaren arabera. Eginbeharra da hori ongia egiten dutenentzat. Eta dibortzioa ukitu aurretik ematen badiezue, baina dotea ezarri ondoren (Emaiezue) ezarri zenietenaren erdia, haiek edo ezkontza-hitzarmena eskuetan duenak uko egiten ez badiote.

19

238 239 240

241 242 243

244 245 246

247

248

249

Eta uko egitea hurbilago dago (Allahren) beldurretik. Eta ez ahaztu elkarri laguntzea; egia da Allahk ikusten duela egiten duzuena. Bete agindutako otoitz-aldia eta erdiko otoitzaldia, eta aurkeztu zaitezte Allahren aurrean erabateko eskaintza eginez. Beldur bazarete, egizue zutik edo abere-gainean; eta seguru izango zaretenean, dei egin Allahri irakatsi zizuen bezala, lehen ezagutzen ez zenuten modu hartan. Zuen artean, norbait emazte alargunak utzirik hiltzen bada, legatu hau dagokie hauei: urtebeteko mantenua familiaren etxea utzi beharrik izan gabe; baina hauek berez uzten badute, zuek ez duzue erantzukizunik haiek beren kabuz egin dutenaz, usadioaren arabera. Allah Ahaltsua da eta Jakintsua. Izan ezazue ardura pixka bat dibortzioa ematen diezuen emazteekin, usadioaren arabera. Obligazioa da hori (Allahren) beldur direnentzat. Horrela argitzen dizkizue Allahk bere ezaugarriak. Ulertuko ahal dituzue! Ez al duzu ikusi milaka pertsona etxetik alde egiten hiltzeko beldurrez? Allahk esana zien: Hil zaitezte. Eta, gero, bizia eman zien berriro. Gauza ziurra da ezen Allahk mesede egiten diela gizakiei, baina haietako gehienek ez diote eskerrik ematen. Egizue borroka Allahren bidean eta jakizue Allah Entzule dela eta Ezagutzaile. Nork eskainiko dio mailegu on bat Allahri, Hark biderkaturik itzul diezaion? Allahk ematen ditu estutasuna eta erosotasuna. Harengana itzuliko zarete. Ez al dituzu ikusi Israelgo seme-alaben arteko gizon handiki haiek, Musaren (Moisesen) ondoren, beraiekin zuten profeta bati esan ziotenean?14: Izenda ezazu errege bat gure artean, Allahren bidean borroka egin dezagun. Esan zuen: Gerta liteke zuei borrokara joatea agindu eta zuek egin nahi ez izatea; erantzun zioten: Nolatan utziko genioke Allahren bidean borroka egiteari, geure etxeetatik bota baikaituzte eta seme-alabengandik banatu? Hala ere, borroka egiteko agindu zitzaienean, bizkar eman zuten denek, gutxi batzuek izan ezik. Allahk ezagutzen ditu bidegabeak. Beren profetak esan zien: Allahk Talut (Saul) jarri dizue errege. Esan zuten: Nolatan izan liteke hori gure errege, horrek baino eskubide gehiago baitugu eta ondasun askorik ere ez baitu? Erantzun zuen: Egia da Allahk hori aukeratu duela zuen artean, eta jakinduria eta gorputz-indar handia eman dizkiola. Allahk berak nahi duenari ematen dio bere agintea. Allah Eskuzabala da eta Ezagutzailea. Beren profetak esan zien: Hau izango da haren agintearen seinalea: Kutxa15 ekarriko dizue, aingeruek garraiaturik, zeinetan Allahgandik datorren sosegua gordetzen baita eta Musaren (Moisesen) eta Harun-en (Aaronen) familiaren erlikia bat ere bai. Benetan, hor duzue ezaugarri bat, sinestedunak bazarete. Eta Saulek, soldaduekin espedizioan abiatu zenean, esan zuen: Allahk erreka batean aztertuko zaituzte: hango uretik edango duena ez da nire taldekoa izango; aitzitik, probatuko ez duena edo eskuan pixka bat baizik hartuko ez duena nire taldekoa izango da. Denek edan zuten, gutxi batzuek izan ezik. Eta hark eta harekin sinetsi zutenek, erreka zeharkatu zutenean, esan zuten: Gaur ezin izango dugu ezer ere egin Yalut-en (Goliaten) eta haren soldaduen aurka.

14 15

Samuel profetari. Bibliako Akordioaren edo Itunaren Kutxa. 20

Eta Allah aurkituko zutela ziur zeudenek esan zuten: Askotan irabazi izan diete talde txiki batzuek armada ugariei, Allahren baimenarekin! Pazientzia dutenekin dago Allah. 250 Eta Yalut-en eta haren soldaduen aurrez aurre gertatu zirenean, esan zuten: Gure Jauna! Emaguzu pazientzia, sendotu gure pausoak eta lagun iezaguzu, sinesten ez dutenen nazioaren aurka. 251 Eta garaitu egin zituzten, Allahren baimenarekin. Daud-ek (Davidek) Yalut (Goliat) hil zuen, eta Allahk agintea eta jakinduria eman zizkion, eta nahi izan zuena irakatsi zion. Allahk gizon batzuen bidez beste batzuen okerra eragotziko ez balu, lurra ustelduko litzateke; baina Allah mesedearen Nagusia da izaki kreatu guztientzat. 252 Hauek dira Allahren ezaugarriak, egiarekin azaltzen dizkizugunak, eta mezularietako bat zara zu, benetan. 253 Horrelakoak dira mezulariak. Batzuk hobetsi ditugu besteen aldean. Batzuei Allahk hitz egin zien eta beste batzuk mailaz igo zituen. Isa-ri (Jesusi), Maryam-en (Mariaren) semeari, froga argiak eman genizkion eta Espiritu Garbiaz16 sendotu genuen. Eta Allahk nahi izan balu, haren jarraitzaileak ez ziren elkarren artean borrokan ibiliko, froga argiak jaso ondoren; halere, liskarrak izan zituzten. Haietako batzuek sinetsi dute eta beste batzuek ez; Allahk nahi izan balu, ez ziren elkarren artean borrokan ibiliko, baina Allahk nahi duena egiten du. 254 Sinestedunok! Gasta ezazue ematen dizkizuegun ondasunetatik, eguna heldu baino lehen, zeinetan ez baita negoziorik izango, ez adiskidetasunik eta inork ezin izango baitu inoren alde erregutu. Bidegabeak dira sinesteari uko egiten diotenak. 255 Allah, ez da Hura beste jainkorik; Biziduna, Euslea. Ez logurak, ez loak ez diote eragiten. Harena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia. Nork erregutu diezaioke norbaiten alde, Haren baimenarekin ez bada? Ezagutzen du zer dagoen haien aurrean eta zer haien atzean17, eta ezin dute jakin Haren ezagutzatik ezer, Hark nahi duena besterik. Haren Tronuaren oinazpikoak zeruak eta lurrea hartzen ditu, eta ez dio nekerik ematen haiei eusteak. Goi-goikoa da Hura, Neurrigabea. 256 Ezin da behartu inor Adorazioa Praktikatzera, zeren garbi gelditu baita zein den norabide zuzena eta zein desbiderakuntza. Idoloak ukatzen eta Allah sinesten duenak heldulekurik seguruenari heldu dio, inolako pitzaturik izan ezin dezakeenari. Eta Allah Entzulea da eta Ezagutzailea. 257 Allah sinesten dutenen Adiskidea da; ilunpeetatik argitara ateratzen ditu. Sinesgabeek, ordea, idoloak dituzte adiskide, argitik ilunpera sartzen dituztenak; horiek Suaren lagun dira, non hilezkor izango baitira. 258 Ez al duzu ikusi hura, Allahk aginte handia eman ziolako, Ibrahimi (Abrahami) erronka bota ziona, bere Jaunari aurre eginez? Ibrahimek (Abrahamek) esan zuen: Nire Jaunak ematen du bizia eta ematen du heriotza. Allah da bizia eta heriotza ematen dituena. Hark esan zuen: Nik ematen dut bizia eta ematen dut heriotza.
16 17

Yibril (Gabriel) aingerua. Hau da, etorkizuna eta ezagutzen ez duten guztia. 21

259

260

261 262 263 264

265

266

267

Ibrahimek (Abrahamek) esan zuen: Allahk dakar eguzkia Sortaldetik, ekar ezazu zuk Sartaldetik. Eta nahasturik geratu zen sinetsi nahi ez zuen hura. Allahk ez ditu gidatzen bidegabeak. Edota hondakin zen hiritik igaro zen beste hura bezala, esan baitzuen: Nolatan itzul liezaioke bizia Allahk hilik dagoenari? Orduan Allahk hilarazi zuen eta, ehun urte igaro ondoren, bizia itzuli zion. Esan zuen: Zenbat denbora egon zara horrela? Erantzun zuen: Egun bat edo egun-zati bat. Esan zuen: Ez. Ehun urte egon zara, baina begira: zure janari-edariak ez dira hondatu, eta ikus zeure astoa! Hori guztia egin baldin bada, zugan jende guztiak ezaugarri bat ikusi ahal dezan izan da. Errepara ezazu nola antolatzen ditugun berriro hezurrak eta nola janzten haragiz. Eta argi ikusi zuenean, esan zuen: Egia da Allah Ahalguztiduna dela gauza guztien gainetik. Eta Ibrahimek (Abrahamek) esan zuenean: Ene Jauna! Erakuts iezadazu hildakoei bizia nola itzultzen diezun!, esan zuen: Ez ote duzu sinesten? Esan zuen: Sinesten dut, jakina, baina bihotza lasaitu dakidan da. Esan zuen: Har itzazu, beraz, lau txori desberdin, zatitu eta, gero, jar itzazu zatiak bakoitza mendi banatan, eta deitu guztiei. Berehala etorriko zaizkizu. Eta jakizu, Allah Ahaltsua dela eta Jakintsua. Beren ondasunak Allahren bidean gastatzen dituztenak zazpi galburu ematen dituen alearen antzeko dira, galburu bakoitzak ehun ale dituela. Horrela biderkatzen du Allahk nahi duena. Allah Eskuzabala da eta Jakintsua. Beren ondasunak Allahren bidean gastatu eta, gero, aurpegiratzen eta iraintzen ez dutenek, beren saria jasoko dute beren Jaunaren ondoan eta ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira goibelduko. Hitz egokia eta barkamena hobeak dira irain eginez emandako limosna baino. Allah Aberatsa da eta Barkabera. Sinestedunok! Izan kontu zeuen limosna baliogabetu ez dezazuen, aurpegiratuz edo harekin kalte eginez; bere aberastasunetik ematen duen hark bezala, jendearen aurrean itxura egiteko, baina Allahgan eta Azken Egunean sinetsi gabe. Gainean lurra duen harkaitza bezalakoa da: euri-jasa erori eta biluzik geratzen da. Ezin dute ezer espero merezi izan dutenagatik. Eta Allahk ez du gidatzen jende sinesgabea. Beren ondasunak Allahri atsegin izateko eta beren baitan sendotzeko gastatzen dituztenak, gain batean landaturiko baratze hostotsu baten antzeko dira: euri-jasa erori eta beren fruitua ematen dute, bi halako; eta, ur-jasarik erortzen ez bada, ihintza izaten dute. Allahk ikusten du zer egiten duzuen. Gustatuko ote litzaioke zuetako norbaiti palmondoz eta mahastiz betetako lursail baten jabe izan, errekak ureztatzen eta fruitu-mota guztiak ematen dituen batena, eta zahartzarora iritsi eta seme-alabak artean ahulak dituela, suzko zurrunbiloa gertatzea eta guztia erreta geratzea? Horrela argitzen dizkizue Allahk bere seinaleak; egingo ahal duzue hausnarketa! Zuek, sinesten duzuenok! Eman jaso dituzuen gauza onetatik eta lurretik zuentzat aterarazi dugunetik eta ez aukeratu hartatik, nahita, baliorik ez duten gauzak emateko, begiak itxita izan ezik zeuentzat ere hartuko ez zenituzketenak. Eta jakizue, Allah Aberatsa dela, bere baitan goretsia.

22

268

269 270 271

272

273

274 275

276 277 278 279

280 281
18

Shaytanek (Satanasek) beldurra ematen dizue miseriarekin, eta zekenkeria bidaltzen dizue; baina Allahk barkamena agintzen dizue bere aldetik eta mesedea. Eta Allah Eskuzabala da, Ezagutzailea. Nahi duenari ematen dio Jakinduria, eta Jakinduria eman zaion hark ondasun handia jaso du. Baina hori ez dute kontuan hartzen, funtsezkoa aitortzen dakitenek baizik. Edozein mesede egiten duzuela, edo edozein promes agintzen, Allahk ezagutzen du. Bidegabeek ez dute laguntzailerik izango. Jendaurrean limosna ematen baduzue, gauza ona da, baina ezkutuan gorde eta behartsuei ematen badiezue, hobe izango da zuentzat; eta zuen egintza gaiztoen zati bat estaliko dugu. Allahk oso ondo daki zer egiten duzuen. Ez dagokizu zuri horiek gidatzea, baizik eta Allahk gidatzen du nahi duena. Ematen duzuen ongia zuentzat da. Eta ez duzue egiten Allahren aurpegia bilatuz baizik. Gastatuko duzuen ona areagoturik itzuliko zaizue eta ez zaizue bidegabekeriarik egingo. (Eta izan dadila) behartsuentzat, Allahren bidean ezindurik, batetik bestera joan ezinik, daudenentzat. Ezjakinak halakoak aberats direla uste du, neurritsu direlako. Beren ezaugarriengatik ezagutuko dituzu, horiek ez dira ibiltzen eskean, jendea gogaituz. Gastatu duzuen ondasuna Allahk ezagutzen du. Egunez eta gauez beren ondasunetatik ematen dutenek, ezkutuan eta agerian, jasoko dute beren saria beren Jaunaren ondoan eta ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira goibelduko. Lukurreria jaten dutenak ez dira altxatuko18, Shaytanek (Satanasek) ukitu duen hura ero-aldi batean jaikitzen den bezala ez bada. Hau esaten dutelako: Komertzioaren parekoa da lukurreria. Hala ere, Allahk zilegitzat eman du komertzioa; lukurreria, berriz, debekatu. Beraz, bere Jaunaren oharpena jaso eta atzera egiten badu, gera daiteke jadanik jasoa duenarekin eta haren kasua Allahren esku geldituko da Baina berriro egiten duena Horiek Suaren lagun dira, non hilezkor izango baitira: Allahk lukurreria baliogabetu du; eskuzabal ematen dena, berriz, ugaldu; Allahk ez du maite arnegatua, ezta gaiztoa ere. Sinesten dutenek, ongia egiten dutenek, salata (otoitzaldia) ezartzen eta zakata (pobreentzako zerga) ematen dutenek dagokien saria jasoko dute beren Jaunaren ondoan, eta ez dute izango zertan beldur izan eta ez dira goibelduko. Zuek, sinesten duzuenok! Izan Allahren beldur, uko egin lukurreriatik datorkizuekeen edozein onurari, sinestedunak bazarete. Eta egiten ez baduzue, jakizue Allahk eta Haren Mezulariak aurkako gerra aldarrikatu dizuetela. Baina atzera egiten baduzue, gordeko duzue zeuen kapitala. Eta ez zarete bidegabe izango, ez bidegabekeriarik jasango. Eta estutasunean badago, luza iezaiozue epea, erosoago gerta dadin arte, nahiz eta zuentzat hobe izango litzatekeen eskuzabal (emana diozuenari) uko egitea. Eta izan egunaren beldur, zeinetan Allahgana itzuliko baitzarete.

Beren hilobietatik. 23

Orduan irabazi izan duena jasoko du bakoitzak eta inork ez du jasango bidegabekeriarik. 282 Zuek, sinesten duzuenok! Epe jakin batean itzultzekoa den maileguaz zuen artean ari zaretenean, jarri idatziz, eta egin dezala hori, zuzen, idazten dakien zuen arteko batek. Ez diezaiola uko egin hori egiteari idazten dakien inork, Allahk irakatsi zion bezala idatziz. Eta dikta diezaiola zorretan jarriko denak eta egin dezala hori Allahren, bere Jaunaren, beldur izanik, hartatik ezer kendu gabe. Eta zorretan jarriko dena ahula eta adimen urrikoa bada, edo diktatu ezin badu, dikta dezala tutoreak zuzen. Eta bila itzazue bi gizon testigu izateko; halakorik ez balego, orduan gizaseme bat eta bi emakume, testigantza emateko gustuko dituzuenak, halako moduan, non batak ahazten badu, besteak gogoraraz diezaion. Testigu izateko eskatu zaienek ez diezaiotela uko egin eta ez dakizuela gogaikarri izan dena idaztea, gutxi edo asko, Azkena arte. Hau zuzenagoa da Allahren aurrean, seguruagoa testigantza bezala eta egokiagoa zalantzarik izan ez dezazuen. Araubide honetatik kanpo geldituko da unean berean erabakiko duzuen edozein tratu; kasu horretan ez dago eragozpenik idatziz ez jartzeko. Bila itzazue lekukoak zeuen tratuetarako, eta ez diezaiola inork presiorik egin, ez eskribauari, ez lekukoari, zeren hori egingo bazenute, desbideratze bat egingo baitzenukete. Eta izan Allahren beldur, eta Allahk irakatsiko dizue. Gauza bakoitzaren ezagutzaile da Allah. 283 Bidari bazoazte eta idatziko duenik aurkitzen ez baduzue, jar ezazue fidantza bat. Eta norbaiti gordailu bat gomendatzen bazaio, itzul dezala eta izan dadila Allahren, bere Jaunaren, beldur. Ez ezkutatu testigantzak. Ezkutatuko dituenak Gauza ziurra da halakoak bihotz gaiztoa duena. Allahk badaki zer egiten duzuen. 284 Allahrenak dira zeruetan eta lurrean dauden gauza guztiak; bai zeuen baitakoa azaltzen baduzue, bai ezkutatzen baduzue, Allahk horren kontu eskatuko dizue. Eta nahi duenari barkatuko dio, eta nahi duenari zigorra emango. Allah Ahalguztiduna da gauza guztien gain. 285 Mezulariak sinesten du bere Jaunagandik etorri zaion guztia, eta sinestedunek ere bai. Guztiek sinesten dute Allahgan, Haren aingeruengan, Haren liburuetan eta Haren mezulariengan: Gu ez gara mezulari batzuk onartu eta beste batzuk ukatzen dituzten horietakoak. Eta diote: Entzun dugu eta obeditzen, (emaguzu) zeure barkamena, gure Jauna, eta Zugana da itzulera. 286 Allahk ez du inor ezertara behartzen, bakoitzak duen mailaren arabera baizik; bere alde izango du lortu izan duena eta bere kontra bilatu izan duena. Gure Jauna! Ez hartu gogoan gure ahanzturak eta okerrak. Gure Jauna! Ez ezarri gure gainean gure aurretik izan zirenei ezarri zenien zamaren antzekorik! Gure Jauna! Ez iezaguzu eramanarazi jasan ezin dugunik. Ezaba itzazu gure hutsegiteak, barka iezaguzu eta izan gutaz erruki. Zu zara gure Jabea, lagun iezaguzu jende sinesgabearen aurka.

24

3. SURA: IMRAN-EN FAMILIA


Medinan errebelatua. 200 aleia ditu eta Harrapakinak delako suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 Alif, Lam, Mim. Allah! Ez da Hura beste jainkorik, Biziduna, Euslea. Hark jaitsarazi du Liburua zugana Egiarekin, lehendik zegoena berretsiz, Tora eta Inyil (ebanjelioa) jaitsarazi zituen bezala lehenago, gizakientzako gida bezala. Eta Bereizmena jaitsarazi du. Gauza ziurra da ezen Allahren ezaugarriei uko egiten dietenek zigor latza jasoko dutela. Allah Eutsezina da, mendekuaren Jabe. Ez dago ezer, ez lurrean, ez zeruan, Allahri ezkutatzen zaionik. Hura da sabelean, nahi duen bezala, eratzen zaituztena. Ez dago Hura, Ahaltsua, Jakintsua beste jainkorik. Hura da zuregana Liburua jaitsarazi duena, zeinetan ezaugarri zehatzak baitaude, Liburuaren ama direnak, eta beste batzuk anbiguoak. Bihotzean desbideratu direnek anbiguoari jarraitzen diote, liskar bila eta haren interpretatzaile direlakoan, baina Allah bakarrik ezagutzen du haren interpretazioa. Eta ezagutzan sustraituak direnek diote: Harengan sinesten dugu, guztia gure Jaunagandik dator. Baina funtsezkoa ezagutzen dakitenek bakarrik hausnartzen dute. Gure Jauna! Ez ditzazula desbideratu gure bihotzak, Zuk gidatuak baikara, eta emaguzu Zugandiko errukia; benetan Emaile Eskuzabala zara Zu. Gure Jauna! Egia da Zuk bilduko dituzula gizakiak egun batean, zeinez ez baita dudarik. Allahk ez dio huts egiten hitzemanari. Gauza ziurra da ezen sinesteari uko egiten diotenek ez dituztela ezertarako on izango, ez beren aberastasunak, ez beren seme-alabak Allahren aurrean; Suaren erregai izango dira. Horixe gertatu zen Firaun-en (Faraoiaren) familiarekin eta haren aurrekoekin: uko egin zioten gure ezaugarrien egiari eta Allahk zigortu egin zituen beren (lege-) hausteengatik. Allah zorrotza da zigortzen. Esaiezu sinesteari uko egiten diotenei: Garaituak izango zarete eta bilduak Yahannam-era (Infernura) (eramanak izateko). A zer nolako ohatze txarra! Izan zen zuentzat seinale bat elkarren kontra aurrez aurre jarri ziren bi gudaroste haietan. Batzuk Allahren bidean borrokatu ziren eta besteei, sinesgabeei, iruditu zitzaien berak halako bi zirela kontrako haiek. Allahk nahi duena babesten du bere laguntzaz. Eta, egia esan, irakaspen bat du horrek ikus dezaketenentzat. Gizakiei edertzat harrarazi zaie desiragarri den ororen maitasuna: emakumeak, seme-alabak, urre- eta zilar-piloaren metaketa, arrazako zaldiak, talde-abereak eta soroak. Hori mundu honetako bizitzako gozamena da, baina Allahk bere ondoan du itzulerako tokirik ederrena.
25

5 6 7

8 9 10 11 12 13

14

15

16 17 18 19

20

21 22 23 24 25 26

27 28

29

Esazu: Nahi al duzue jakin hori baino gauza hoberik? Ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak izango dituzte (Allahren) beldur direnek beren Jaunaren ondoan; han hilezkor izango dira, emazte garbiak izango dituzte eta Allahren atsegina. Allahk ikusten ditu bere zerbitzariak. Hau diotenek, alegia: Gure Jauna! Sinesten dugu! Barkatu gure hutsegiteak eta libra gaitzazu Suaren zigorretik. Pazientzia dutenek, egiazaleek, esanekoek, eguna argitu baino lehen barkamena eskatzen eta ematen dutenek. Allahk eta, Harekin batean, aingeruek eta ezagutzaz hornituek adierazten dute ez dagoela Hura beste jainkorik, (bere kreazioa) zuzentasunez zaintzen duelarik. Ez da Hura, Paregabea, Jakintsua beste jainkorik.. Benetan, Adorazioaren Praktika Allahren aurrean Islama da. Liburua jaso zutenak ez ziren liskarrean hasi ezagutza iritsi zitzaienean baizik, beren arteko bekaizkeriengatik. Baina Allahren ezaugarriak ukatzen dituena Gauza ziurra da Allah Azkarra dela kontuak hartzen. Eztabaidatzen bazaituzte, esazu: Allahren esku jarri dut neure aurpegia, nire jarraitzaileek bezala. Esaiezu Liburua jaso zutenei eta ezjakinei: Ez ote zarete meneko egingo? Meneko badira, gidatuak izango dira, baina apartatzen badira Hau da egia: Zuri (agindutakoa) eskualdatzea bakarrik dagokizula. Allahk ikusten ditu zerbitzariak. Benetan, Allahren seinaleak ukatzen dituztenek eta inolako eskubiderik gabe profetak hiltzen dituztenek eta gizakien artean zuzentasuna sustatzen ari direnak hiltzen dituztenek... Iragar iezaiezu zigor mingarria. Egin dituzten egintzak hutsal gertatuko zaizkienak dira horiek, bizitza honetan eta Azkenekoan; eta ez dute nork lagundurik izango. Ez al dituzu ikusi nola jotzen duten Allahren liburura Liburuaren zati bat jaso zutenek, (Liburua) beren artean irizpide izan dezaten, eta nola gero talde batek bizkar ematen dion eta jaramonik egin gabe uzten? Hau esaten dutelako da hori: Suak ez gaitu ukituko egun gutxi batzuetan baizik. Asmatu zuten hark faltsutu egin die beren Adorazio-praktika. Eta zer gertatuko da egun batean, zeinez ez baitago zalantzarik, bilduko ditugunean, eta bakoitzari irabazi duenaren arabera ordainduko zaionean, inolako bidegabeko traturik eman gabe? Esazu: Allah, Nagusitzaren Erregea! Nahi duzunari ematen diozu agintea eta nahi duzunari kentzen. Eta nahi duzunari ematen diozu boterea eta nahi duzuna, berriz, duzu apaltzen. Zeure esku duzu ongia. Benetan, Ahaltsua zara gauza guztien gainean. Gaua egunean sarrarazten duzu, eta eguna gauean. Hildakotik bizi dena aterarazten duzu eta bizi denetik hildakoa, eta nahi duzuna hornitzen duzu mugarik gabe. Sinestedunek ez ditzatela har sinesgabeak adiskide, sinestedunak hartu ordez. Hori egiten duenak ez du zerikusirik izango Allahrekin. Haiengandik babesteko egiten ez baduzue behintzat. Allahk Bera kontuan izateko esaten dizue. Eta Allahgana itzuli beharra duzue. Esazu: Dela ezkutatzen duzuela bihotzean duzuena, dela agertzen, Allahk ezagutzen du. Eta ezagutzen du zeruetan eta lurrean dagoena. Allah Ahalduna da gauza guztien gain.

26

30

31 32 33 34 35 36

37

38 39 40 41

42 43 44 45

Bakoitzak egin duen ongiaren eta gaizkiaren aurrez aurre gertatuko den egunean, gaizkitik oso urruti egotea nahi izango du. Allahk Bera kontuan izateko esaten dizue. Allah Barkabera da eta Errukiorra zerbitzariekin. Esazu: Allah maite baduzue, jarraitu niri; Allahk maite izango baitzaituzte eta barkatuko baitizkizue zeuen bekatuak. Allah Barkatzailea da eta Errukiorra. Esazu: Obeditu Allahri eta Mezulariari! Baina, bizkar ematen badiezue... Benetan, Allahk ez ditu maite ukatzaileak. Allahk munduen gainetik aukeratu zituen Adam, Nuh (Noe), Ibraimen (Abrahamen) familia eta Imranen familia. Belaunaldiz belaunaldi (aukeratu zituen). Allah Entzulea da eta Ezagutzailea. Imranen emazteak esan zuenean: Ene Jauna! Zuri eskaintzen dizut sabelean dudana, zure zerbitzura bakarrik emana bizi dadin, munduko eginbeharretik aske. Onar iezadazu hori; benetan, Zu zara entzuten duena eta dakiena. Eta erdi zenean, esan zuen: Ene Jauna! Alabatxoa izan dut eta bazekien Allahk zer izan nuen, eta gizonezkoa ez da emakumea bezalakoa. Maryam (Maria) izena jarri diot: hura eta haren ondorengoak zure babespean jarri ditut harrikaturiko Shaytanen (Satanasen) aurka. Bere Jaunak gogo onez onartu zion, ondo hazarazi zuen eta Zakariyya-ren (Zakariasen) eskuetan utzi zuen. Zakariyya-k (Zakariasek), bere otoitz-lekuan bisitatzen zuen bakoitzean, hornidura aurkitzen zuen haren ondoan. Esaten zion: Maryam (Maria)! Nondik nora daukazu hori? Hark esaten zion: Allahgandik dator; egia da Allahk mugarik gabe hornitzen duela Berak nahi duena. Orduan, Zakariyya-k (Zakariasek) eskatu zion Jaunari eta esan: Ene Jauna! Izan dezadala Zugandik ondorengo ona; benetan, Zu zara erreguak entzuten dituena. Eta aingeruek dei egin zioten otoitzean zutik zegoen lekuan: Allahk Yahya-ren (Joanen) (jaiotzaren) berri ona damaizu, Allahren hitz baten berresle izango da, jaun, garbi, eta zuzenetakoa, profeta. Esan zuen: Ene Jauna! Nolatan izan dezaket seme bat, zahartzarora heldua bainaiz eta emaztea agorra baita? Esan zuen. Hala da, Allahk nahi duena egiten du. Esan zuen: Ene Jauna! Emadazu seinale bat. Esan zion: Hau izango duzu seinalea: hiru egunez ezin hitz egingo diozu jendeari, keinuz ez bada. Dei egiozu sakon zeure Jaunari eta egizu otoitz goiz eta arratsalde. Eta aingeruek esan zutenean: Maryam (Maria)! Allahk aukeratu zaitu, garbitu zaitu eta kreazioko emakume guztien artean aukeratu. Maryam (Maria)! Bizi zaitez erabat Jaunaren zerbitzuan, eta ahuspeztu zaitez eta makurtu makurtzen direnekin. Inspiratu dizkizugun Ikusi-ezin-denaren berriak dira hauek. Zu19 ez zeunden haiekin, Maryamen (Mariaren) tutorea nor izango zen beren geziekin zotz egin zutenean, ezta eztabaidan aritu zirenean ere. Aingeruek esan zuten: Maryam (Maria)! Beragandik datorren hitz bat iragartzen dizu Allahk, zeinen izena Gantzutua izango baita, Isa (Jesus), Maryamen (Mariaren) semea; oso maila handia izango du bizitza honetan eta Azkenekoan, eta hurbiltasuna ukanen dutenetakoa izango da.

19

Muhammad. 27

46 47 48 49

50

51 52

53 54 55

56 57 58 59 60 61

62 63

Sehaskan eta gizon heldua izango denean, jendeari hitz egingo dio, eta zuzenetakoa izango da. Esan zuen: Ene Jauna! Nolatan izan dezaket semea, gizon batek ere ez bainau ukitu? Esan zuen: Honela izango da. Allahk nahi duena kreatzen du; zerbait erabakitzen duenean, aski du esatea: Izan zaitez! Eta bada. Eta Liburua eta Jakinduria irakatsiko dizkio, Tora eta Inyil (ebanjelioa). Eta mezulari izango da Israelgo seme-alabentzat (eta esango die): Zuen Jaunaren seinale batekin natorkizue. Buztinetik hegazti-itxurako zerbait kreatuko dut zuentzat. Putz egingo diot eta hegazti izango da, Allahren baimenarekin. Eta itsua eta legenarduna sendatuko ditut, eta hildakoei bizia emango, Allahren baimenarekin, eta (ikusi gabe) esango dizuet zer jaten duzuen eta zer gordetzen zeuen etxeetan. Eta, sinestedun bazarete, seinale bat izango duzue hor. Nire aurretik Toran zegoenaren berresle naiz eta zilegi bihurtuko dizuet lehen debekatuak zenituzten gauza batzuk. Zeuen Jaunaren ezaugarri batekin natorkizue; beraz, izan zaitezte Allahren beldur eta obeditu Hari. Allah da nire Jauna eta zuena. Adora ezazue! Bide zuzena da hori. Eta Isak (Jesusek), haien artean ukapena sumatu zuenean, esan zuen: Nork defendatuko du nirekin batean Allahren kausa? Orduan, ikasleen arteko kutunenek esan zuten: Gu izango gara Allahren defendatzaile, Allahgan sinesten dugu; testiga ezazu menekoak garela. Gure Jauna! Sinesten dugu Zuk jaitsarazi duzuna, eta mezulariari jarraitzen diogu; ezar ezazu gure izena testigantza egiten dutenen artean. Eta trikimailuetan aritu ziren, baina Allah ere trikimailuetan aritu zen, eta Allah da hoberena trikimailuetan aritzeko. Allahk esan zuenean: Isa (Jesus)! Nigana eramango eta igoko zaitut, eta zainduko dut zure garbitasuna sinesgabeen kontra. Igotze Eguna arte, sinesteari uko egin diotenak baino goragokotzat joko ditut zure jarraitzaileak; gero, Nigana itzuliko zarete eta zuen artean eztabaidatu dituzuenez juzgatuko dut. Eta sinesten ez dutenak zigor mingarri batekin zigortuko ditut bizitza honetan eta Azkenekoan. Ez dute izango nork lagundurik. Baina sinesten dutenak eta ongiaren egintzak egiten, behar bezala sarituko ditugu. Allahk ez ditu maite (lege-) hausleak. Seinaleen eta Oroitzapen Jakintsuaren zati bezala kontatzen dizugu hau. Benetan, Isa (Jesus) Adam bezalakoa da, Allahren aurrean. Lurretik kreatu zuen eta gero esan zion: Izan zaitez! Eta izan zen. (Hau) da zure Jaunagandik datorren egia, ez zaitez izan zalantzan dauden horietakoa! Eta, etorri zaizun jakintzaren ondoren, hartaz eztabaidatzen zaituenari, esaiozu: Zatozte! Dei egin diezaiegun geure seme-alabei eta zuenei, geure emazteei eta zuenei eta dei egin diezaiegun geure arteko guztiei; gero, eska dezagun eta egin dezagun eror dadila Allahren madarikazioa gezurtien gainera. Egia esan, hori da benetako historia, eta ez da Allah beste jainkorik. Egia da, Allah Paregabea dela, Jakintsua. Eta bizkar ematen badute Gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen dituela usteltzaileak.

28

64

65 66 67 68 69 70 71 72 73

74 75

76 77

78

79
20

Esazu: Zuek, Liburuaren jendea! Zatozte denentzako den hitz komun batera: Adora dezagun Allah bakarrik, Hari ezer erantsi gabe, eta ez dezagun batak bestea jauntzat hartu, Allahren ordez. Eta bizkar ematen badute, esazu: Izan zaitezte lekuko gu musulman garela! Esazu: Zuek, Liburuaren jendea! Zergatik ari zarete eztabaidan Ibrahimez (Abrahamez), Tora eta Inyil (ebanjelioa) hura baino beranduago jaitsarazi baziren? Ez ote duzue arrazoituko? Eta ez dakizuenaz ari zarete eztabaidan. Zergatik eztabaidatzen duzue ezagutzen ez duzuen hartaz? Allahk badaki eta zuek ez dakizue. Ibrahim (Abraham) ez zen ez judua, ez kristaua; baizik hanif (monoteista) eta musulmana zen. Eta ez zen eransleetakoa20. Benetan, Ibrahim (Abraham) beretartzat hartzeko (eskubidea duten) hurbilenak, jarraitu ziotenak dira, baita Profeta hau eta sinesten dutenak ere. Eta Allah sinestedunen Babeslea da. Badira Liburuaren jendearen artean batzuk zuek desbideratu nahi zintuzketenak; baina ez dute beren burua baizik desbideratzen, konturatu gabe. Zuek, Liburuaren jendea! Zergatik ukatzen dituzue Allahren seinaleak, haien lekuko izan ondoren? Zuek, Liburuaren jendea! Zergatik mozorrotzen duzue Egia gezurraz, eta ezkutatzen egia jakinaren gainean? Liburuaren jende arteko batzuek esan zuten: Sinets ezazue sinesten dutenei jaitsarazi zaiena egunaren hasieran bakarrik, baina utzi sinesteari (egunaren) bukaeran; agian, amore emango dute horrela. Eta ez sinetsi zuen Adorazio-forma bera jarraitzen ez duen inori. Esazu: Allahren gida da Gida; eta ez sinetsi zuei eman zaizuena beste inori eman dakiokeenik, ezta zuen Jaunaren aurrean zuen kontrako frogarik inork izan dezakeenik. Esazu: Mesedea Allahren esku dago, eta nahi duenari ematen dio Hark. Allah Eskuzabala da eta Ezagutzailea. Nahi duena hobesten du bere errukiaz; mesede neurrigabearen Jabe da Allah. Badira Liburuaren jendearen artean batzuk, diru-kantitate handi bat utzi badiezu, itzuliko dizutenak; baina badira, dinar bat bakarrik uzten badiezu ere, mila bider eskatu ondoren bakarrik itzuliko dizutenak. Beren baitan hau diotelako da hori: Ezjakinekin egin duguna egiten dugula, gure kontra joateko modurik ez dute, dakiten arren Allahren aurka gezurra esanez. Guztiz bestela! Bere konpromisoa betetzen duena eta beldur dena... Allahk beldur diotenak maite ditu. Egia da Allahrekiko hitzarmena eta beren zinak merke saltzen dituztenek ez dutela parte izango Azken Bizitzan. Allahk ez die hitz egingo, ez begiratuko Igotze Egunean, ez garbituko: Zigor mingarria jasoko dute. Eta badira haietako batzuk, Liburua beren mihiz itxuraldatzen dutenak, errezitatzen ari direna Liburuaren zati dela sinets dezazuen. Baina ez da Liburuko zatia. Diote: Hau Allahgandik dator. Baina ez da egia Allahgandik datorrela. Gezurra diote Allahren aurka, jakinaren gainean. Ez da gizatasunik Allahk Liburua, Jakinduria eta Profezia eman eta gizakiei hau esaten dien harengan: Izan nire zerbitzari, Allahren zerbitzari izan ordez; beste

"Eranslea": Allahren ondoan beste jainkoak jartzen dituena. 29

80 81

82 83 84

85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97
21

hau esaten dien harengan baizik: Izan maisu, Liburua ezagutzen eta aztertu duzuenez gero. Eta ez dizue agintzen aingeruak eta profetak jauntzat hartzeko. Nola aginduko zizuen, bada, sinesgabe izateko, musulman izan ondoren? Eta (izan gogoan) Allahk profetei eskatu zien konpromisoa: Liburu baten eta Jakinduria baten zati bat eman dizuegu; gero mezulari bat etorriko zaizue, duzuena berretsiko duena; harengan sinetsi beharko duzue eta hari lagundu beharko. Esan zuen: Ados al zaudete eta modu honetan onartzen al duzue nire hitzarmena? Erantzun zuten: Ados gaude. Esan zuen: Egin testigantza, Ni ere lekuko izango bainaiz zuekin. Horren ondoren bizkar ematen dutenak Bidetik ateratzen direnak dira horiek. Agian, Allahk onartzen duen Adorazioaren praktika ez den bat nahi ote zenukete, zeruetan eta lurrean dauden guztiak Haren meneko direlarik, gogo onez nahiz gogoz kontra, eta Harengana itzuli beharra duzuelarik? Esazu: Sinesten dugu Allahgan eta guretzat jaitsarazi den hartan, eta Ibrahimengan (Abrahamengan), Ismailengan (Ismaelengan), Ishaqengan (Isaakengan), Yaqubengan (Jakobengan) eta Leinuengana jaitsarazi zen hartan, baita Musari (Moisesi), Isari (Jesusi) eta profetei eman zitzaien Allahgandikoan ere; ez ditugu batzuk baztertu eta besteak onartzen, eta Haren meneko gara. Eta norbaitek Islam ez den Adorazio-praktika nahi badu, ez zaio onartuko eta Azken Bizitzan galtzaileetakoa izango da. Nola gidatuko ditu Allahk, sinetsi ondoren eta Mezulariaren egiaren lekuko izan ondoren eta froga argiak ikusi ondoren, arnegatu dutenak? Allahk ez du gidatzen jende sinesgabea. Hau izango da horien ordaina: Allahren madarikazioa, aingeruena eta gizaki guztiena gainera etorriko zaiela. Hartan hilezkor, ez zaie zigorra arinduko, ezta (aurreko) epea luzatuko ere. Damuturik atzera egin eta zuzentzen direnei salbu; zeren egia baita Allah Barkatzailea dela, Bihozbera. Gauza ziurra da, sinetsi ondoren arnegatu dutenei eta, beren sinesgabetasuna haziz, hartan jarraitu dutenei, ez zaiela damua onartuko. Desbideratuak dira horiek. Sinesteari uko egin eta sinesgabe hiltzen denari ez zaio inolako erreskaterik onartuko, lurrean den urre guztia emango balu ere. Horiek zigor mingarria izango dute eta ez dute nork lagundurik izango. Ez duzue bertuterik lortuko, maite duzuen hartatik emango ez duzuen bitartean. Eta edozer gauza ematen duzuela, Allahk ezagutzen du. Tora jaitsarazi baino lehen, janari guztiak zilegi ziren Israelgo seme-alabentzat, Israelek berak bere buruari debekatu zizkionak izan ezik. Esazu: Diozuena egia bada, ekarri Tora eta errezita ezazue! Horren ondoren, Allahren aurka gezurra asmatuko dutenak Bidegabeak dira horiek. Esazu: Allahk egia esan du; jarraitu, beraz, Ibrahimen (Abrahamen) erlijioari, hanif (monoteista) izan baitzen hura eta ez eransten dutenetakoa. Gauza ziurra da ezen gizakientzat eraiki zen lehenengo etxea Bakka-koa21 izan zela, bedeinkatua eta mundu guztientzat gida. Badira han seinale argiak: Ibrahimen (Abrahamen) egoitza; han sartuko dena seguru dago. Allahrekiko betebeharra dute gizakiek Etxera erromes joan beharra,

Bakka, Makka edo Meka. 30

98 99

100 101 102 103

104 105 106

107 108 109 110

111 112

113 114

modurik badute. Eta uko egiten diona Egia esan, Allah Aberatsa da sorkari guztiekiko. Esazu: Zuek, Liburuaren jendea! Zergatik ukatzen dituzue Allahren seinaleak, Allah egiten duzuenaren Testigu delarik? Esazu: Zuek, Liburuaren jendea! Zergatik desbideratzen duzue sinesteduna Allahren bidetik, eta zergatik nahi duzue bidea bihurria izatea, zeuek (haren egiaren) testigu zaretelarik? Allah erne dago egiten duzuenaren gain. Zuek, sinesten duzuenok! Liburua jaso zutenetako batzuei obeditzen badiezue, zuek sinesgabetasunean erortzea lortuko dute sinestedun izan ondoren. Eta nolatan egiten diozue uko sinesteari, Allahren ezaugarriak errezitatzen dizkizuetenean eta Haren Mezularia zeuen artean egonik? Allahri atxikitzen zaiona, bide zuzenera gidatua izango da. Zuek, sinesten duzuenok! Izan Allahren beldur, izan behar zaion bezala eta ez zaitezte hil Haren meneko izan gabe. Eta atxiki zakizkiote denok batean Allahren lokarriari eta ez apartatu; izan gogoan Allahk egin dizuen mesedea, etsaiak izanik, zuen bihotzak elkartu dituenean eta, Haren graziari esker, anai-arreba bihurtu zaretenean. Suan erortzeko zorian zeundeten eta hartatik libratu zintuzten. Horrela argitzen dizkizue Allahk bere ezaugarriak. Gidatuko ahal zarete! Zuengandik elkarte bat sor dadin, on egitera deituko duena, komeni dena ordenatuko duena eta gaizkia eragotziko. Arrakasta izango dutenak dira horiek. Eta ez izan, ezaugarri argiak jaso ondoren, banatu eta sesioan aritu ziren haien antzekoak. Haiek zigor mingarria jasango dute. Egun hartan, batzuen aurpegia zuri eta beste batzuena ilun bihurtuko denean. Aurpegia beltz bihurtuko zaienak Sinetsi ondoren, arnegatu egin zenuten; dasta ezazue, beraz, zigorra, ez sinesteagatik! Aurpegia zuri bihurtuko zaienak Allahren Errukian egongo dira, hilezkor izango dira hartan. Allahren ezaugarriak egiarekin errezitatzen dizkizugunak dira horiek, eta Allahk ez du bidegabekeriarik nahi sorkarientzat. Allahrenak dira zeruetan eta lurrean dauden gauza guztiak, eta Allahri dagozkio arazoak. Gizakien onerako sortu den komunitaterik hoberena zarete. Ontzat emana agintzen duzue, gaitzesgarria eragozten eta Allahgan sinesten. Eta Liburuaren jendeak hobe luke sinetsiko balu. Batzuk sinestedun dira, baina gehienak atera egin dira bidetik. Ez dizuete kalterik egingo, neke txikiren bat salbu, eta zuen aurka borrokatzen badira, zuek aurpegi eman orduko atzera egingo dute. Eta gero ez zaie laguntzarik emango. Nonahi daudela, umilazioa jasan beharko dute, Allahrekin edo gizakiekin hitzarmena egina ez badute. Allahren haserrea irabazi dute eta miseriaren uztarria ezarri zaie. Allahren ezaugarriak ukatu zituztelako eta profetak arrazoirik gabe hil zituztelako; eta desobeditu, eta (lege-) hausle izan zirelako. Liburuaren jendea: ez dira denak berdinak, badira komunitate zuzen bat osatzen dutenak: Allahren ezaugarriak errezitatzen dituzte gauez eta ahuspezten dira. Sinesten dute Allahgan eta Azken Egunean; onartua dagoena agintzen dute eta gauza gaitzesgarriak eragozten, eta ongia egiteko lehiatzen dira.

31

115 116 117

118

119

120

121 122 123 124 125 126 127 128 129 130

Zuzenetakoak dira horiek. Eta egin dezazuen ongia Ez zaizue ukatuko. Allahk ezagutzen ditu Haren beldur direnak. Eta, benetan, sinesteari uko egiten diotenei ez diete balio izango Allahren aurrean, ez beren ekintzek, ez seme-alabek. Suaren lagun dira horiek, non hilezkor izango baitira. Munduko bizitzan gastatzen dutena haize izoztuaren antzekoa da, bere buruarekin zuzengabe den herri bat zigortzen eta suntsitzen duen haize izoztuaren antzekoa. Baina ez da Allah horiekin bidegabekeria egiten duena, baizik eta berak dira beren buruarekiko bidegabe. Zuek, sinesten duzuenok! Ez hartu konfiantzazko adiskidetzat zuetako ez direnak, ez baitute etsiko zuek usteldu arte; zuen gaitza nahi dute. Haserrea darie ahotik, baina bihotzean gordetzen dutena are okerragoa da. Eta arrazoitzen baduzue, argituak dituzue jadanik ezaugarriak... Baina zuek, errebelaturiko liburu guztietan sinesten duzuenok, nolatan maite dituzue haiek, beraiek maite ez zaituztela? Zuekin daudenean, diote: Sinesten dugu. Baina bakarrik gertatu orduko, zuen aurkako amorruz hozka egiten diete hatzei. Esazu: Hil zaitezte zeuen amorrazioan! Benetan, Allahk ezagutzen du bihotzean dagoena. Gauza on bat heltzen bazaizue, min hartzen dute, eta zoritxar bat gertatzen bazaizue, pozten dira; baina pazientzia baduzue eta beldur bazarete, haien azpijokoak ez dizue inolako kalterik egingo; gauza ziurra da ezen Allahk haiek egiten dutena inguratzen duela. Eta goizean goiz zeure familia utzi zenuenean, sinestedunei borrokarako lekuak banatzeko... Allah Entzulea da, Ezagutzailea. Zuetako bi talde amore emateko zorian zeudela eta Allah haien Babesle zela... Sinestedunek jar dezatela Allahgan beren konfiantza. Gauza ziurra da ezen Allahk Badr-en lagundu zizuela, egoera kaxkarragoan zeundetenean. Beraz, izan Allahren beldur, eta esker oneko izateko era izango duzue. Sinestedunei esan zenien: Ez al duzue aski zeuen Jaunak lagundu izana, hiru mila aingeru jaitsaraziz? Eta pazientzia baldin baduzue eta (Allahren) beldur bazarete eta ustekabean erasotzen badizuete, Allahk sendotuko zaituzte, izendaturiko bost mila aingerurekin. Eta honetarako bakarrik egin zuen hori Allahk: zuentzat berri ona izan zedin eta zuen bihotza lasaitzeko. Laguntza Allahgandik, Eutsezinagandik, Jakintsuagandik bakarrik dator. Baita sinesteari uko egin ziotenak suntsitzeko ere, edo mendean hartzeko, etsirik geldi zitezen. Ez da zuri dagokizun arazoa, Hura haiengana bere barkazioarekin itzultzen bada nahiz zigortzen baditu, zeren, benetan, bidegabeak baitira haiek. Eta Allahrena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia. Nahi duenari barkatzen dio eta nahi duena zigortzen. Allah Barkatzaile da eta Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Ez zaitezte elikatu lukurreriaz, azkenik gabe ugaltzen den horretaz, eta izan Allahren beldur, arrakasta izan dezazuen.

32

131 132 133 134 135

136 137 138 139 140

141 142 143 144

145

146 147 148 149 150 151 152

Kontu izan Suan eror ez zaitezten, sinesgabeentzat prestatua baitago hura. Eta obeditu Allahri eta Mezulariari, errukia eman dakizuen. Jo lasterka zeuen Jaunaren barkamenaren bila eta beldur direnentzat prestatua den Baratzerantz, bere zabalera zeruak eta lurra dituen hartarantz. Erosotasunean eta estutasunean ematen duten horiek, haserrea galgatzen duten eta gizakiei barkatzen dieten horiek. Allahk maite ditu ongia egiten dutenak. Itsuskeria bat egiten dutenean edo beren buruarekin bidegabe izan direnean, Allah gogoratzen eta beren hutsegiteengatik barkamena eskatzen dutenak zeren nork barkatzen ditu hutsegiteak Allahk ez bada? eta, jakin ondoren, egin zuten hartan berriro erortzen ez direnak. Horiek, saritzat, Jaunaren barkamena eta ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak izango dituzte. Hilezkor izango dira haietan. Zein sari bikaina dihardutenentzat! Zuen aurretik izan zen jarduteko modu bera; zoazte, beraz, lurrez lur eta erreparatu zein izan zen egia ukatu zutenen azkena. Argibidea da hori gizakientzat, gida eta oharpena (Allahren) beldur direnentzat. Ez etsi, ez atsekabetu, zeren, sinestedun bazarete, garaile aterako baitzarete. Zauri bat jasaten baduzue, haiek ere jasan zuten antzeko zauri bat. Horrela ari gara egunak txandakatzen gizakien artean, Allahk jakin dezan zein diren sinesten dutenak eta har ditzan zuen arteko batzuk testigantza eginez hil daitezen. Allahk ez ditu bidegabeak maite. Eta Allahk garbi ditzan sinesten dutenen egintza txarrak eta suntsitu sinetsi nahi ez dutenak. Edo uste ote duzue Baratzean sartuko zaretela, Allahk jakin gabe zuen arteko zein borrokatu diren eta zein izan diren pazientzia izan dutenak? Heriotza nahi izan zenuten hura aurrez aurre ikusi aurretik, baina, hura ikustean, begira gelditu zineten. Baina Muhadmmad mezularia da, zeinen aurretik izan baitziren beste mezulari batzuk. Hilko balitz edo hilko balute, bizkar emango ote zenukete? Bizkar ematen duenak ez dio inolako kalterik egingo Allahri. Eta Allahk sarituko ditu esker onekoak. Inor ez da hiltzen Allahren baimenarekin ez bada, aldez aurretik idatzitako epe jakin batean. Bizitza honek eskaintzen duen saria nahi duenari haren zati bat emango diogu, eta Azkenaren saria nahi duenari hura emango diogu. Eta sarituko ditugu esker onekoak. Zenbat profeta izan ziren, zeinen alboan jarraitzaile asko hil baitzen eta ez baitzuten etsi Allahren bidean atsekabetzen zituen ezergatik, ezta bihozgabetu ere, eta ez baitziren atseden bila ibili! Allahk maite ditu pazientzia dutenak. Hau besterik ez zuten esaten: Gure Jauna, barka gure hutsegiteak eta dagozkigun mugak baino haratago joan izana; sendo itzazu gure pausoak eta lagun gaitzazu herri sinesgabearen aurka! Eta Allahk bizitza honetako saria eman zien eta baita Azkeneko sari bikaina ere. Allahk maite ditu ongia egiten dutenak. Zuek, sinesten duzuenok! Sinesten ez dutenei obeditzen badiezue, atzera eginaraziko dizuete eta galduko zarete. Baina zuen Jauna da Allah, eta Hura da laguntzen dutenen arteko hoberena. Izua sartuko dugu sinesgabeen bihotzetan, Allah inolako ahalmenik jaitsarazi ez zaionarekin parekatu dutelako. Eta Sua izango da haien babesa. Zein egoitza txarra bidegabeena! Gauza ziurra da ezen Allah egiazale izan zela zuekin bere promesetan, Haren baimenarekin etsaiak garaitzen ari zinetenean. Baina maite zenutena Allahk

33

153

154

155

156

157 158 159

160 161

162

ikusarazi zizuetenean, orduan bihozgabetu egin zineten, aginduak eztabaidatu egin zenituzten eta desobeditu, zeren zuen artean bai baita hemengo bizitza nahi duenik eta baita Azkena nahi duenik. Gero, haiengandik apartatu zintuzten probatzeko eta barkatu zizuen. Allahk badu mesederik sinestedunentzat. Inori jaramonik egin gabe, ihes eginez urruntzen zineten eta Mezularia atzetik deika ari zitzaizuen. Horrela ordaindu zizueten eragin zenuten atsekabea beste atsekabe batekin. Goibeldu ez zintezten galdu zenutenagatik eta gertatu zenagatik. Allahk oso ondo ezagutzen du zer egiten duzuen. Gero, atsekabearen ondoren, zuen artera segurtasuna jaitsarazi zuen: Loak bildu zituen zuen arteko batzuk; besteak beren buruaz bakarrik kezkatzen ziren bitartean, ezjakinaren garaian bezala Allahz pentsatuz, arrazoitu gabe. Esaten zuten: Ikustekorik izan ote dugu erabakian? Esazu: Egia esan, erabakia Allahri dagokio erabat. Berentzat ezkutatzen zuten zuri agertzen ez zizutena. Zioten: Erabakian parte izan bagenu, ez zen gutako inor hilko. Esazu: Etxeetan geratu izan bazineten ere, heriotzak ohean harrapatuko zituen aldez aurretik idatzita zeudenak. Zuen bihotzean zegoena probatzeko egin zuen Allahk eta zuen barnean zegoena ezagutzeko. Allahk ezagutzen du bihotzean duzuena. Bi gudarosteak aurrez aurre gertatu ziren egunean, bizkar eman zuten zuetakoak Shaytan-ek (Satanasek) estropezu eginarazi zien, lehen beraiek bilatu zutenagatik. Eta egia da Allahk barkatu zizuela. Egia da Allah Barkatzaile dela, Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Ez zaitezte izan arnegatu zuten haiek bezalako, beren anaiez hau esaten baitzuten azken hauek lurrez espedizioak eta sarraldiak egitera atera zirenean: Gurekin geratu izan balira, ez ziren hilko, ez zieten bizia kenduko. (Hala zioten) eta Allahk samintasun bihurtzen zuen hura haien bihotzean. Allahk ematen ditu bizia eta heriotza. Allahk ikusten du zer egiten duzuen. Eta Allahren bidean hiltzen bazaituzte edo hiltzen bazarete Allahren barkamena eta Haren errukia hobeak dira zuek pilatzen duzuena baino. Hiltzen bazarete, edo hiltzen bazaituzte Izan seguru, bilduak izango zaretela Allahgana itzultzeko. Allahren errukiagatik, leunki jokatu zenuen haiekin; zakarra eta bihotz gogorra izan bazina, alde egingo zuten zure ingurutik. Beraz, barka iezaiezu, eskatu barkazioa haiengatik eta kontsulta egiezu erabakiak hartzerakoan, eta erabakia hartua izango duzunean, jar zeure burua Allahren eskuetan. Egia da Allahk maite dituela konfiantza Harengan jartzen dutenak. Allahk laguntzen badizue ez da izango zuen aurka ezer egin dezakeenik, baina bertan behera uzten bazaituzte Nork lagunduko dizue Hark ez bada? Profeta batek ezin egin lezake iruzurrik. Iruzur egiten duena, lapurtu zuen hartaz zamaturik aurkeztuko da Igotze Egunean; gero, irabazi lukeena ordainduko zaio bakoitzari, eta ez zaie bidegabeko traturik ezarriko. Allahri atsegin zaiona bilatzen duena, Allahren haserrean erortzen eta bere egoitza Yahannamen (Infernuan) duena bezalakoa ote da?

34

163 164

165 166 167

168 169 170 171 172 173 174 175 176

177 178

179

Zein leku txarra itzulerarako! Mailak (desberdinak) dituzte Allahren aurrean. Allahk ikusten du zer egiten duten. Benetan, Allahk grazia eman die sinestedunei, beren artetik ateratako Mezulari bat bidali dienean, Haren ezaugarriak errezitatzen dizkiena, garbitzen eta Liburua eta Jakinduria irakasten dizkiena; lehen, izan ere, desbideraturik zeuden argi eta garbi. Zoritxar bat etorri zitzaizuenean, nahiz eta zeuek hura halako bi zena eginak zineten, zergatik esan zenuten: Nondik nora da hori? Zeuengandik da; egia da ezen Allahk Ahalmena duela gauza guztien gain. Eta bi gudarosteak aurrez aurre gertatu ziren egunean jazo zena Allahren baimenarekin agitu zen, Hark jakin zezan zein ziren sinestedun eta jakin zezan zein ziren hipokrita. Esan zitzaien: Zatozte Allahren bidean borrokatzera edo defendatzera. Esan zuten: Borrokatzen jakingo bagenu, benetan joango ginateke zuekin. Egun hartan hurbilago egon ziren sinesgabetasunetik sinesmenetik baino, zeren bihotzean ez zutena esaten baitzuten ahoz. Eta Allahk hobeto daki zer ezkutatzen zuten. Ezer egin gabe geratu eta anaiei esan zietenak dira horiek: Guri entzun izan baligute, ez zituzketen hilko. Esazu: Diozuena egia bada, bihur zaitezte heriotzarekiko immune. Eta ez eman hildakotzat Allahren bidean erori direnak; izan ere, bizi dira eta Allahren ondoan dute hornidura. Pozik daude, Allahk bere mesedetik eman dienagatik, eta alai, ondoren etorriko diren eta orain batu ez zaizkienengatik, zeren horiek ez baitute izango zertan beldur izan eta ez baitira goibelduko. Alai daude, Allahk emandako graziarengatik eta mesedearengatik, eta Allahk ez duelako galtzen uzten sinestedunen saria. Jasaten ari ziren zauriak eta guzti, Allahri eta Mezulariari erantzun zietenek, ongia egin eta zaindu bazuten, sari bikaina izango dute. Jendeak esan zien haiek, alegia: Gizakiak zuen aurka bildu dira, izan haien beldur. Baina horrek ez zuen haien sinesmena adoretu besterik egin, eta esan zuten: Allah aski da guretzat. Zein Babesle bikaina dugun! Eta Allahren grazia batekin eta mesedearekin itzuli ziren, inolako kalterik jasan gabe. Allahri atsegin zaiona egiten jarraitu zuten, eta Allah mesede handi baten Jabea da. Horrelakoa da Shaytan (Satanas) zuekin; bere adiskideen bidez beldurra sartzen dizue. Baina, sinestedun bazarete, ez izan haien beldur, izan nire beldur. Eta ez zaitzatela goibeldu sinesgabetasunera bihurtzen direnek; horiek ezin diote Allahri inolako kalterik egin. Allahk ez du nahi horiek Azken Bizitzan parte izan ez dezaten. Zigor izugarria jasango dute. Sinestearen truke sinesgabetasuna eskuratu zutenek ez diote Allahri inolako kalterik egingo, eta zigor mingarria izango dute. Sinesteari uko egin diotenek ez dezatela uste izan, guk haiei bizitza luzatu izana beren arimentzako on dutenik. Beren okerra haz dezaten luzatu diegu epe hori. Zigor laidogarria jasango dute. Allahk ez ditu utziko sinestedunak orain zaudeten moduan, harik eta gaiztoa eta ona bereiziko dituen arte, eta Allahk ez dizue errebelatuko Ikusten-ez-dena. Hala

35

180

181

182 183

184 185

186

187

188 189 190 191 192 193

ere, nahi duena aukeratzen du Allahk bere mezularien artean. Beraz, sinetsi Allahgan eta Haren mezulariengan. Eta sinesten baduzue eta beldur bazarete, sari bikaina jasoko duzue. Allahk eman dien mesedea zekenkeriaz gordetzen dutenek ez dezatela uste izan, hori berentzat ona dutenik; zeren, alderantziz, kaltegarri baitute. Xuhur erabili zuten hura, lepoaren inguruan izango dute Igotze Egunean. Eta zeruetako ondarea eta lurra Allahrenak dira. Allahk ezagutzen ditu zuen ekintzen gunerik ezkutuenak. Eta horrela entzun zuen Allahk esan zutenen hitz hau: Allah pobrea da eta gu aberatsak. Esan zutena idatziz jarriko dugu, baita profetak arrazoirik gabe hil zituztela ere, eta esango dugu: Dasta ezazue Hariq-eko zigorra. Hori beren eskuez aurkeztu izan dutenagatik (izango da) eta Allahk ez duelako bidegabekeriarik egiten zerbitzariekin. Hau esan zutenak (dira): Allahk hitzarmena egin zuen gurekin, ez genezala inongo mezularirengan sinetsi, suak desegingo zuen eskaintza bat ekartzen ez zuen bitartean. Esazu: Nire aurretik jadanik etorri zitzaizkizuen beste mezulari batzuk froga argiak ekarriz eta esan duzuen horrekin. Egia badiozue, zergatik hil zenituzten? Eta gezurra diozula badiote Gauza bera esana zuten zu baino lehen froga argiekin, Idazkiekin eta Liburu argitsuarekin etorri zitzaizkien mezulariez. Arima orok dastatuko du heriotza. Eta Igotze Egunean osorik ordainduko zaizue dagokizuen ordaina. Sutik urrundua izango dena eta Baratzean sartuko dena, garaile aterako da. Mundu honetako bizitza iragankor denaren gozamen engainagarria besterik ez da. Benetan, frogatuak izango zarete zeuen ondasunei eta zeuen buruari dagokienez. Eta, egia esan, gauza txar asko entzungo duzue zuek baino lehen Liburua hartu zutenen aldetik eta idolatren aldetik; baina pazientzia baduzue eta (Allahren) beldur bazarete, erabakitzeko indarra eskatzen duten gauzen arteko zati bat da hori. Eta Allahk Liburua jaso zutenei Konpromisoa eskatu zien: Argi eta garbi azaldu behar diezue gizakiei eta ez duzue ezer ezkutatu behar; baina haiek bizkar eman zioten eta merke saldu zuten. Zein txarra den eskuratu zutena! Ez uste izan egin dutenagatik pozten direnak eta egin ez dutenagatik goratua izatea gustatzen zaienak zigorretik libratuko direnik, ez baitira libratuko. Zigor mingarria jasango dute. Allahrena da zeruen eta lurraren nagusitza, eta Allahk ahalmena du gauza guztien gain. Egia da, zeruen eta lurraren kreazioan, eta gauaren eta egunaren joan-etorrian, seinaleak daudela gauzen mamia atzematen dakitenentzat, Zutik, eserita eta etzanda Allahz gogoratzen eta zeruen eta lurraren kreazioaz gogoeta egiten dutenentzat: Gure Jauna! Ez zenuen hori guztia alferrik kreatu! Aintza Zuri, gorde gaitzazu Suaren zigorretik! Gure Jauna! Egia da ezen Suan ezarriko duzunak narriadura izango duela. Eta ez da bidegabeei lagunduko dienik. Gure Jauna! Entzun diogu sinestera deitzen zuen bati: Sinetsi zeuen Jaunagan! Eta sinetsi dugu.

36

194 195

196 197 198

199

200

Gure Jauna! Barkatu gure hutsegiteak, estali gure egintza gaiztoak eta eraman gaitzazu, hilko garenean, zuzenen artera. Gure Jauna! Emaguzu zeure mezularien bitartez agindu diguzuna eta ez gaitzazu gutxiets Igotze Egunean; egia da ezen Zuk ez duzula agindutakoa huts egiten. Eta beren Jaunak erantzuten die: Ez dut galtzen utziko zuetako norbaitek, gizaseme nahiz emakume, egina duen ezer. Batzuk besteengandik zatozte. Eta emigratu behar izan zutenak, beren etxea utzi beharra izan zutenak, nire bidean kalteak izan zituztenak, borroka egin eta hilak izan zirenak: haien egintza gaiztoak estaliko ditut eta, Allahren partetik, ibaiek zeharkatzen dituzten baratzetan jarriko ditut. Eta Allahk bere alboan sari bikaina du. Ez zaitzala liluratu sinesgabeak lurraldean ondasunak pilatzen ikusteak! Gozamen laburra da hori eta, gero, Yahannam (Infernua) izango da horien egoitza. Zein ohatze txarra! Baina Allahren beldur direnek, ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak izango dituzte, zeinetan hilezkor izango baitira; Allahk ostatu gisa bere ondoan eskainiko dien haietan. Baina Allahren ondoan dena, hobea da zuzenentzat. Liburuaren jendearen artean, bada Allahgan sinesten duenik, baita zuei jaitsarazi zaizuen hartan ere eta berei jaitsarazi zitzaien hartan; umilak dira Allahren aurrean eta ez dituzte Allahren ezaugarriak merke saltzen. Dagokien saria izango dute horiek beren Jaunaren aurrean; benetan, Lasterra da Allah egintzen kontuak hartzen. Zuek, sinesten duzuenok! Izan ezazue pazientzia, izan euspen handiagoa, iraun irmo, eta izan Allahren beldur, arrakasta izan dezazuen.

37

4. SURA: EMAKUMEAK
Medinan errebelatua. 176 aleia ditu, eta Emakume Aztertua delako suraren ondoren jaitsi zen.. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Gizakiok! Izan zeuen Jaunaren beldur, Hark kreatu baitzintuzten izaki bakar batetik, hartatik bikote-kidea kreatuz, eta bi horiengandik gizaseme eta emakume asko sortuz. Eta izan Allahren beldur, Harengatik eskatzen baitiozue batak besteari, eta errespeta itzazue odol-loturak. Benetan, Allah zuei begira duzue. Eman umezurtzei beren ondasunak, eta ez ezarri gauza txarrik onaren partez. Ez zaitezte baliatu haien ondasunez haienak zuenekin bat eginez, bidegabekeria handia izango bailitzateke hori. Eta umezurtzekin zuzen ez izateko beldur bazarete Ezkon zaitezte orduan zuentzat on diren emakumeen arteko bi, hiru edo laurekin; baina, zuzen ez jokatzeko beldurra baduzue orduan, bakar batekin edo zeuen eskuinak dituenekin22. Horrek lagunduko dizue zuzentasunetik ez apartatzen. Emaiezue gogo onez emazteei dagokien dotea; baina, horren zatiren bati beren gogoz uko egiten badiote, goza ezazu onuraz! Ez eman gai ez direnei Allahk bizitzeko eman dizkizuen ondasunak. Manten itzazue horiekin, jantzi itzazue eta hitz egiezue hitz egokiz. Aztertu umezurtzak eta ezkontzeko adinera helduko direnean, zentzudunak eta zuzenak direla ikusten baduzue, eman haiei beren ondasunak. Ez xahutu haien ondasunak delituan eroriz, eta haiek heldutasunera iritsi baino lehen. Aberatsa ez dadila haietaz baliatu abusatuz, eta pobreak joka dezala usadioaren arabera. Eta ondasunak entregatuko dizkiezuenean, eskatu testiga dezaten. Allah aski da (egintzen) kontuak eskatzeko. Gizonezkoei dagokie gurasoek eta gertuko ahaideek uzten dutenaren zati bat, eta emakumeei dagokie gurasoek eta ahaideek uzten dutenaren zati bat; gutxi edo asko. Agindua dagoen zatia da. Eta partiketan ahaideak, umezurtzak eta behartsuak presente badaude, emaiezue hartatik zerbait janarirako, eta hitz egiezue hitz egokiz. Eta izan dezatela haiekin, ondore ahula izango balute izango luketen arreta bera. Izan daitezela Allahren beldur eta esan ditzatela hitz egokiak. Gauza ziurra da ezen umezurtzen ondasunak bidegabeki jaten ari direnak beren sabela suz betetzen ari direla eta Su kiskalgarrian sartuko direla. Allahk agintzen dizue zuen seme-alaben (herentziaz): gizasemeari bi emakumeren zatia dagokio. (Gizonezkorik ezean) alabak bi edo gehiago badira, uzten denaren hirutik bi dagokie, eta alaba bakarra baldin bada, erdia dagokio.

2 3

4 5 6

7 8 9 10 11

22

Gerran gatibu atzemandakoekin. 38

12

13

14 15

16 17

18 19

20

Gurasoetako bakoitzari herentziaren seiren bat dagokio, hildakoak seme edo alaba bat utzi badu; baina seme-alabarik utzi ez badu eta oinordekoak gurasoak bakarrik badira, heren bat amarentzat da. Eta anai-arrebak baditu, seiren bat dagokio amari, utzi dituen borondatezkoak kendu eta dauden zorrak kitatu ondoren. Zuen gurasoez eta zuen seme-alabez ez dakizue haietako nor izango duzuen onuragarriago. Allahren agindua da; gauza ziurra da ezen Allah Ezagutzailea eta Jakintsua dela. Eta zuei dagokizue zuen emazteek utzitakoaren erdia, seme-alabarik utzi ez badute; baina utzi badute, orduan, utzi dutenaren laurdena dagokizue, erabakirik utzia lukeen edozein borondatezko edo zorrak bete ondoren. Eta haiei (emazteei) dagokie utziko duzuenaren laurdena, seme-alabarik uzten ez baduzue; baina utziko bazenute, orduan, uzten duzuenaren zortzitik bat dagokie, testamentuan erabakia utzi duzuen borondatezkoa eta izan ditzakezuen zorrak bete ondoren. Eta gizon bat edo emakume bat, zeinengandik hereda baitaiteke, hil eta ez gurasorik, ez seme-alabarik utzi ez balu, baina bai anaia bat edo arreba bat, orduan, horietako bakoitzari seitik bat dagokio. Eta gehiago balira, herena konpartitu beharko lukete, erabakirik utzi lituzkeen borondatezkoak eta utzi lituzkeen zorrak bete ondoren, inoren kalterik gabe. Allahren agindua da hau, eta Allah Ezagutzailea da, Jakintsua. Allahk ezarritako mugak dira horiek. Allahri eta Haren Mezulariari obeditzen dietenak ibaiek zeharkatzen dituzten Baratzeetan sarraraziko ditu Hark, non hilezkor izango baitira. Hori da garaipen handia. Eta Allahri eta Haren Mezulariari desobedituko diena, eta Haren mugak hautsiko dituena, Suan sarraraziko du, non hilezkor izango baita eta non zigor laidogarria izango baitu. Lotsagarriren batekin aurkeztuko diren zuen emazteetakoei dagokienez, bila itzazue zuetako lau lekuko, eta haien aurkako testigantza egiten badute, sar eta eduki itzazue etxean, herioak eraman ditzan arte edo Allahk irtenbideren bat emango dien arte. Eta halakoa egingo duten zuetako biri dagokienez, emaiezue tratu txarra, baina, damutu eta aldatzen badira, utzi bakean; gauza ziurra da ezen Allahk onartzen duela damua eta Bihozbera dela. Damua onartzera konprometitu da Allah, baina, okerra ezjakintasunez egin eta, gero, berehala damuturik, atzera egiten dutenekiko bakarrik. Horiei Allahk bere mesedea itzultzen die; Allah Ezagutzailea da beti eta Jakintsua. Baina damua ez zaie onartuko, egintza txarrak egin ondoren, heriotza iristen zaienean esango dutenei: Orain damu naiz, ezta sinesgabe hilko direnei ere. Zigor mingarria prestatu dugu horientzat. Zuek, sinesten duzuenok! Ez duzue zilegi emazteak indarrez heredatzea, ezta haiei eragozpenik jartzea ere eman zenietenaren zati bat zeuek eramateko, nola eta ez duten egin ongi frogaturiko lotsagarrikeriaren bat. Bizi zaitezte haiekin, usadioaren arabera, eta gogaitzen bazaituzte, gogaitzen zaituzten horretan Allahk zuen onerako on handi bat jarri duelako da agian. Eta emaztez aldatu nahi baduzue eta, dote handia emana badiozue, ez hartu ezer dote hartatik. Gai izango ote zarete gezurretan horrelakorik bururatzeko, begibistako delitu bat eginez?

39

21 22 23

24

25

26 27 28 29 30 31

Eta nolatan egin zenezakete horrelakorik, elkarrekin intimitatean biziak izan ondoren eta haiek zuen aldetik konpromiso sendoa jaso izan ondoren? Eta ez zaitezte ezkondu zeuen aitaren emazte izanak diren emakumeekin, jadanik egina dagoen kasua salbu. Benetan, gauza lotsagarria eta zatarra da hori, eta bide okerra. Debekatuak dituzue zeuen ama, alabak, arrebak, aitagandiko izebak, amagandiko izebak, zeuen anaiaren alabak, zeuen arrebaren alabak, bularra eman zizueten bular-amak, zeuen bular-arrebak, zeuen emazteen amak eta zeuen babesean dituzkezuen alaba-ordekoak, izan dituzuen eta bizikide izan dituzuen emazteen alaba direnak; zeren, bizikide izan gabe izan dituzuen emazteen alaba badira, ez baitago eragozpenik. Baita zeuen odol-semeen emazteak ere; halaber, aldi berean bi ahizparekin ezkondurik egotea, jadanik egina dagoena salbu. Gauza ziurra da ezen Allah Barkatzailea dela eta Bihozbera. Eta (debekatuak dituzue) emakume ezkonduak, zuen eskuinak dituenak23 salbu. Allahren agindua da hori zuentzat. Horrez aparte, zilegi zaizue (emazteak) bilatzea zeuen ondasunekin gizon ondradu gisa, eta ez haragikeriazale gisa. Eta haietaz gozatzen zaretenez gero, emaiezue dotea, agindua dagoenez; eta agindu honetaz haratago, ez duzue hutsegiterik egingo bion adostasunez jokatuz gero. Gauza ziurra da Allah Ezagutzaile dela, Jakintsua. Eta zuen artean emakume libre sinestedunekin ezkontzeko baliabiderik aski ez duenik baldin bada, ezkon daitezela zeuenak dituzuen emakume esklabo sinestedunekin. Allahk hobeto ezagutzen du zuen sinesmena. Batzuk besteengandik zatozte. Ezkondu, beraz, haiekin haien familiaren baimenarekin, eta emaiezue dagokiena, usadioaren arabera, emakume zintzo bezala, eta ez lizun eta amoranteekin ibili ohi diren horietakoak bezala. Eta, behin ezkontzaren babesean daudela, egintza lotsagarri bat24 egiten badute, emakume libreei eman ohi zaien zigorraren erdia emango zaie. Hori baliozkoa da haragikerian erortzeko beldur diren zuetakoentzat. Baina hobe zuentzat pazientzia izatea. Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Allahk zeuen aurrekoen portaera-ereduak argitu eta azaldu nahi dizkizue, gidatzat har ditzazuen. Eta zuengana itzuli nahi du bere mesedearekin. Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua. Eta Allahk zuengana itzuli nahi du bere mesedearekin, baina grinei jarraitu nahi dietenek zuek desbiderakuntza handian eror zaitezten nahi dute. Allahk arindu egin nahi dizue bizitza, gizakia ahul kreatua baita. Zuek, sinesten duzuenok! Ez jabetu elkarren ondasunez gezurra erabiliz, baizik elkarren gustuko izango diren harremanez. Eta ez hil zeuen burua, Allah Bihozbera baita beti zuekin. Hori egin dezana, legea hautsiz eta zuzengabe izanez, Suan sarraraziko dugu. Eta gauza erraza da hori Allahrentzat. Debekatu dizkizuegun hutsegite larriak saihesten badituzue, zuen egintza okerrak estali egingo ditugu eta sarrera ohorezkotik sarraraziko zaituztegu.

23 24

Gerran gatibu atzemandakoak. Adulterioa. 40

32

33

34

35

36

37 38 39 40 41 42 43

44 45
25

Ez antsiatu Allahk batzuei besteen gainetik eman dizkien faborezko ondasunak. Gizonezkoek irabazi dutenaren parte bat jasoko dute eta emakumeek irabazi dutenaren parte bat jasoko dute. Eskatu Allahri bere mesedea. Benetan, Allah gauza guztien Ezagutzaile da. Gurasoek eta hurbileko ahaideek uzten dituzten gauza guztientzat izendatu ditugu onuradunak. Eta norbaitekin aurrez hitzarmen bat egina baduzue, eman hari bere partea. Allah gauza guztien lekuko da. Gizasemeek emakumeen ardura dute, Allahk batzuei besteen gain eman dien lehentasunagatik eta (haiekin) gastatzen dituzten ondasunengatik. Izango dira zuzenak eta esanekoak diren emakumeak, ikusten ez dituztenean Allahk gordetzeko agindu duena betetzen dutenak. Baina errebelde izango ote diren beldur zaretenak (emakumeak) ohartaraz itzazue, ez oheratu haiekin, jo itzazue; baina, obeditzen badizuete, ez egin ezer haien aurka. Allah Goi-goikoa da beti, Handia. Eta bien arteko hausturaren beldur bazarete, izendatu ebazle bat gizonaren familiatik eta beste bat emaztearen familiatik. Eta adiskidetu nahi badute, Allahk faboratuko du haien berradiskidetzea. Gauza ziurra da ezen Allah dela dena dakiena eta gauzarik ezkutuena ezagutzen duena. Adora ezazue Allah, Hari ezer erantsi gabe, eta egin on zeuen gurasoei, baita ahaideei, umezurtzei, behartsuei, hurbileko auzotarrei, urruneko auzotarrei, lagunari, bidaiariari eta dituzkezuen esklaboei. Gauza ziurra da ezen Allahk ez dituela maite harroak eta hantusteak; (horiek) zekenak dira, gizakiei zikoizkeriara eragiten diete eta Allahk bere mesedetik eman dizkienak ezkutatu egiten dituzte. Sinesgabeentzat zigor laidogarria prestatu dugu. Jendearen aurrean itxurak egiteko, beren ondasunetatik ematen dute, baina ez Allahgan, ez Azken Egunean sinesten ez dutenentzat. Shaytan (Satanas) bere lagun duenak, zein lagun txarra duen! Zer neke izango lukete Allahgan eta Azken Egunean sinestean, eta Allahk eman dienaz ematean? Allahk ondo ezagutzen ditu. Allah ez da bidegabea, ezta gauzarik txikienaren pisuan ere, eta edozein egintza on biderkatu egingo du, bere aldetik, sari bikain batekin. Eta zer gertatuko da komunitate bakoitzetik lekuko bat ekarriko dugunean eta zu25 ekarriko zaitugunean hauei buruz testigantza egitera? Egun horretan, sinetsi nahi izan ez zutenek eta Mezulariari obeditu ez ziotenek lurrak irents ditzan nahi izango dute, eta ez diote Allahri hitz bat ere ezkutatuko. Zuek, sinesten duzuenok! Ez zaitezte hurbildu salat-era mozkorturik, zer esaten duzuen jakin arte; ezta zikin bazaudete ere bidez egon ezean, garbitu arte. Eta gaixo bazaudete edo bidez, edota zuen arteko norbait gorputzaren beharrak egitetik badator, edo emakumeekin harremanak izan badituzue, bila ezazu buztin garbia, eta igurtzi aurpegia eta eskuak. Gauza ziurra da Allah Bihozbera dela eta Barkatzailea. Ez al duzu ikusi Liburuaren zati bat hartu zutenek nola erosten duten desbideratzea eta nola nahi duten zu desbideratzea? Baina Allahk hobeto ezagutzen ditu zuen etsaiak. Allah Adiskide Askia da eta Babesle Askia.

Muhammad. 41

46

47

48 49 50 51 52 53 54 55 56

57 58

59

60
26

Judaismoa praktikatzen duten batzuek desitxuratu egiten dituzte hitzak eta diote: Entzuten dugu, baina desobeditzen. Entzun ezazu, baina ez ezazu ulertu! Raina!26, esanahi bikoitza emanez beren mihiez eta Adorazioaren praktika irainduz. Esango balute: Entzuten dugu eta obeditzen! Entzun! Begira iezaguzu!, hobe izango lukete berentzat eta zuzenagoa; baina Allahk madarikatu egin ditu beren sinesgabetasunagatik. Gutxi dira sinesten dutenak. Zuek, Liburua hartu duzuenok! Sinetsi jaitsarazi duguna; lehendik zenutenaren berrespena da; sinetsi, zuen aurpegiera ezaba dezagun baino lehen eta atzekoz aurrera jarri edo larunbataren jendea madarikatu genuen bezala madarika zaitzagun baino lehen. Allahren agindua betea dago! Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela barkatzen Berari ezer eranstea, baina, hortik aparte, nahi duenari barkatzen diola. Eta Allahri zerbait eransten dionak gezurra gauzatuko du, delitu izugarria eginez. Ez al dituzu ikusi beren burua garbitzat jotzen duten horiek? Baina Berak nahi duena garbi egiten duena da Allah. Ez zaie bidegabekeria-izpirik egingo. Errepara ezazu nola asmatzen dituzten gezurrak Allahren aurka. Ez da hori baino delitu nabarmenagoaren beharrik. Ez al duzu ikusi Liburuaren zati bat eman zitzaien horiek nola sinesten duten alYibt-egan eta Tagut-gan eta nola esaten duten sinestea ukatzen dutenengatik: Sinesten dutenek baino gida hobea dute hauek beren bidean? Allahk madarikatu egin ditu horiek, eta Allahk madarikatu dituenarentzat ez duzu lagunduko dionik aurkituko. Nagusitzaren zerbait berekin ote dute, bada? Hala balitz, ez liekete emango gizakiei datil-hezur bat ere. Edo, alderantziz, gizakiekiko bekaizkeria sentitzen ote dute, Allahk bere mesedetik eman dienagatik? Ibrahimen (Abrahamen) ondorengoei Liburua eta Jakinduria eman genizkien, eta nagusitza handia eman genien. Haietarik batzuek sinesten dute hartan eta beste batzuk apartatu egin dira. Aski izango dute Yahannam (Infernua) su kiskalgarritzat. Gure ezaugarriak sinesteari uko egiten diotenak, Sura botako ditugu, eta larruazala erretzen zaien bakoitzean, beste batez aldatuko zaie, zigorra dasta dezaten. Allah Eutsezina da beti, Jakintsua. Eta sinetsi eta ongiaren egintzak egiten dituztenak, erreka ederrek zeharkatzen dituzten Baratzeetan sarraraziko ditugu; betiko hilezkor izango dira han, emazte garbiak izango dituzte eta itzalpe baketsu baten babesean jarriko ditugu. Gordailuak beren jabeei itzultzeko agintzen dizue Allahk, eta gizakien artean ebatzi behar duzuenean, zuzen erabakitzeko. Zein ederra den Allahk gomendatzen dizuena! Egia da Allah dela entzuten duena, ikusten duena. Zuek, sinesten duzuenok! Obeditu Allahri, obeditu Mezulariari eta aginterik duten zeuen artekoei. Eta zerbaitez eztabaidatzen baduzue, utzi Allahren eta Mezulariaren esku, Allahgan eta Azken Egunean sinesten baduzue. Hobea da hori eta emaitza hobea izaten du. Ez al dituzu ikusi jaitsarazi zaizuna eta zure aurretik jaitsarazi zena sinesten dutela diotenak?

Raina hitza arabieraz entzun iezaguzu esan nahi zuen bitartean, hebreeraz irain bat zen; juduek zentzu bikoitzean erabiltzen zuten Profetari deitzeko. 42

61 62 63 64

65

66

67 68 69 70 71 72 73 74 75

76

77

Engainatzaile horrengana jo nahi dute, harengan ez sinesteko agindu zaien arren. Shaytanek (Satanasek) haiek urruneko desbideratze batean gal daitezen nahi du. Eta esaten zaienean: Zatozte Allahk jaitsarazi duenera eta Profetarengana, garbi ikusten duzu nola alde egiten duten zugandik hipokritek, mespretxuz. Zer egingo dute, egindako gauzaren batengatik, zoritxarren batek joko dituenean? Gero zugana etorriko dira, Allahren izenean zin eginez: Ona eta bakea bakarrik nahi genuen. Horiei buruz, Allahk badaki zer duten bihotzean. Beraz, ibil horiengandik urruti, adieraz iezaiezu eta esan beren buruaz sartuko zaizkien hitzak. Eta ez dugu mezularirik bidali, obeditua izan zedin baizik, Allahren baimenarekin. Bere buruarekin zuzengabe izan ondoren, zugana itzuli izan balira, Allahri barkamena eskatu izan baliote eta Mezulariak haientzat barkamena eskatu izan balu, Allah beren aldeko zutela ikusiko zuketen eta Bihozbera. Baina ez; zure Jaunagatik, ez dute sinetsiko, harik eta beren arteko sesioetan epailetzat onartuko ez zaituzten arte eta, gero, beren baitan zuk erabakitzen duzuna onartzeko oztoporik aurkituko ez duten arte eta erabat meneko bihurtuko diren arte. Agindu izan bagenie elkar hiltzeko edo etxeak bertan behera uzteko, gutxi batzuek bakarrik egingo zuten hori. Baina haientzat hobe izango zen gomendatu zitzaiena egin izana, eta baieztapena sendoagoa izango zen. Hala izan balitz, sari bikaina emango genien geure aldetik, eta bide zuzenetik gidatuko genituen. Allahri eta Mezulariari obeditzen dietenak: horiek Allahk faboratu dituenen ondoan egongo dira: profetaren, egiazaleen, testigantza eginez hil zirenen eta zuzenen ondoan. Eta zein adiskide bikainak! Hori da Allahren faborea. Allah aski da Ezagutzaile bezala. Zuek, sinesten duzuenok! Zabiltzate erne eta joan borrokara taldeka edo denak batera. Bada zuen artean atzean geratu denik, eta, zuei zoritxarren bat gertatzen bazaizue, esaten duenik: Allahk faboratu nau, han haiekin ez nengoelako. Baina Allahren mesede bat heltzen bazaizue, ziur esango du, inongo adiskidetasun-loturarik ez bazenute bezala: Zoritxarrekoa ni! Haiekin izan banintz, garaipen ederra lortuko nuen. Borroka daitezela Allahren bidean, mundu honetako bizia bestearen truke ematen dutenak. Eta Allahren bidean borroka egingo duenari, hiltzen dela nahiz garaile atera, egundoko saria emango diogu. Eta nolatan ez duzue borroka egiten Allahren bidean, gizon, emakume eta haur zapaldu horiek esaten duten bitartean: Gure Jauna ! Atera gaitzazu hiri honetatik27, nongo jendea bidegabea baita, eta emaguzu Zugandiko babesle eta laguntzaile bat. Sinesten dutenek borroka egiten dute Allahren bidean; eta sinesteari uko egiten diotenek Bihurriaren bidean egiten dute borroka. Egiezue borroka Shaytanen (Satanasen) adiskideei! Benetan, Shaytanen tranpa ahula da! Ez al dituzu ikusi esan zitzaienak: Gelditu zeuen eskuak, ezarri salata (otoitzaldia) eta eman zakata (pobreentzako zerga)?

27

Mekatik. 43

78

79 80 81

82 83

84

85 86 87 88

89

Eta borroka egiteko agindu zitzaienean, haietako batzuk gizakien beldur izan ziren, Allahren beldur izan ohi den bezala edo areago, eta esan zuten: Gure Jauna! Zergatik agintzen diguzu borroka egiteko? Eta luzapentxo bat emango bazenigu? Esazu: Bizitza honen jabetzaren gozamena gauza txikia da; Azken Bizitza hobea da beldur denarentzat. Ez zaizue bidegabekeria-izpirik egingo. Nonahi zaudetela, gotorlekuetan bazaudete ere, herioak harrapatuko zaituzte. Gauza onen bat gertatzen bazaie, diote: Hau Allahgandik dator. Aldiz, zoritxarren bat badatorkie, diote: Hau zugandik dator28. Esazu: Guztia Allahgandik dator. Zer gertatzen zaio jende honi, doi-doi ulertzen baitu esaten zaiona? Gertatzen zaizun ona Allahgandik dator, eta txarra, zeuregandik. Gizakiengana bidali zaitugu mezulari, eta aski da Allah Lekuko bezala. Mezulariari obeditzen dionak Allahri obeditzen dio. Eta bizkar ematen diona Ez zaitugu bidali haiengana, haien zaintzaile izateko. Eta diote: Obedientzia. Baina zure ondotik aldentzen direnean, bada haietako talde bat gauez zuk esandakoaren aurka ari dena, azpikeriaz. Baina Allahk idatzi egiten du ari dutena; beraz, aparta zaitez haiengandik eta izan konfiantza Allahgan. Aski da Allah babesle bezala. Ez ote diote erreparatu Koranari? Allah ez beste norbaitengandik baletor, kontraesan asko aurkituko lukete hartan. Segurtasunari erasan liezaiokeen edo beldurra eman dezakeen zurrumurruren bat iristen zaienean, hedatu egiten dute. Mezulariari edo beren artean agintea duen norbaiti adieraziko baliokete, jakingo lukete haien artean ikerketa egiteko moduan daudenek. Eta Allahgandik hartzen duzuen mesedeagatik eta Haren errukiagatik izango ez balitz, guztiok, gutxi batzuk salbu, Shaytani (Satanasi) jarraituko zeniokete. Egizu borroka Allahren bidean, izan zorrotz zeure buruarekin bakarrik eta eman adorea sinestedunei; gerta daiteke Allahk sinesteari uko egiten diotenen indarkeria geldiaraztea. Eta Allahk indarkeria handiagoa du eta Haren zigorra latzagoa da. Norbaitek beste batentzat, onerako, erregutzen badu, hargatik dagokiona jasoko du, eta kalterako egiten badu, hargatik dagokiona jasoko du. Allahk dagokiona ematen dio gauza bakoitzari. Norbaitek agur egiten badizu, erantzun harena baino agur hobeaz edo, besterik gabe, itzuli agurra; egia da ezen Allahk gauza guztiak dituela gogoan. Allah, ez da Hura beste jainkorik! Hark bilduko zaituzte Igotze Egunerako, zeinez ez baitago zalantzarik. Eta nork du Allahk baino hitz egiazkoagorik? Zergatik banatzen zarete bi taldetan hipokritei buruz? Allahk lehenengo beren egoerara29 bihurtu ditu, irabazi dutenarengatik. Allahk desbideratu duena gidatu nahi ote duzue? Ez duzu biderik aurkituko Allahk desbideratu duenarentzat. Zuek ere arnega zenezaten nahi lukete, beraiek arnegatu duten bezala eta haien pareko izan zintezten. Ez itzazue har adiskide aliatutzat, harik eta Allahren bidean emigratzen ez duten arte.

28 29

Muhadmmadengandik. Sinesgabetasunera. 44

90

91

92

93 94

95

96 97

98 99

Eta jaramonik egiten ez badute, atzeman eta hil itzazue nonahi aurkitzen dituzuela, eta ez hartu haien artetik, ez aliaturik, ez laguntzailerik. Zuekin hitzarmen baten bidez lotua den edo, zuen nahiz bereen kontra borroka egin beharrean gertatu direlako, zuengana bihotza hunkiturik datorren jendea salbu. Allahk nahi izan balu, boterea emango zien zuen gain eta zuen aurka borroka egingo zuten. Eta apartatzen badira eta borrokarik egiten ez badizuete eta bakea eskaintzen Allahk ez dizue ematen haien aurka joateko inongo biderik. Aurkituko dituzue beste batzuk zuengandik eta beren jendeagandik salbu izan nahi dutenak; liskarrera jotzen duten bakoitzean are sakonago murgiltzen dira hartan. Baina uzten ez bazaituzte eta bakea eskaintzen ez badizuete eta eskuak gelditzen ez badituzte Atzeman itzazue eta hil, nonahi aurkitzen dituzuela. Begi-bistako agintea eman dizuegu haien gain. Ez da sinestedun baten jokabidea beste sinestedun bat hiltzea, oker batengatik ez bada. Eta oker betengatik sinestedun bat hil lezanak, esklabo sinestedun bat askatu behar du eta odolaren prezioa haren familiari ordaindu, honek bihotz zabalez barkatzen ez badio. Eta hildakoa, sinestedun izanik, zuen etsaietakoa baldin bazen edo hitzarmen batek lotzen zaituzten familiaren batekoa, ordaindu odolaren prezioa haren jendeari eta eman askatasuna sinestedun den esklabo bati. Eta hori egiteko erarik ez duenak, egin dezala barau bi hilabetetan segidan, Allahrentzat ordain onargarria izan dadin. Allah ezagutzailea da eta Jakintsua. Eta sinestedun bat nahita hilko duenak Yahannam (Infernua) izango du sari. Allahren haserrea eroriko da haren gain, eta madarikatuko du eta zigor neurrigabea prestatuko dio. Zuek, sinesten duzuenok! Allahren bidean espedizioan irtengo zaretenean, bereizi argi, eta ez esan errendizioa eskaintzen dizuenari: Zu ez zara sinesteduna, horrekin munduko bizitzak eskaintzen duena eskuratu nahiz, zeren Allahren ondoan harrapakin asko baitaude. Horrelakoak zineten zuek ere lehen, eta Allahk faboratu zintuzten; beraz, ziurtatu ondo gauzak. Gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen duela egiten duzuenaren ezkutukoena ere. Ez dira parekoak, eragozpenik ez dutela, ezer egin gabe geratzen diren sinestedunak eta beren ondasunekin eta beren burua arriskatuz borrokatzen direnak. Allahk lehentasun-maila eman die beren ondasunekin eta beren burua arriskatuz borrokatzen direnei, pasiboen ondoan. Biei agindu die gauzarik ederrena, baina borrokatzen direnak faboratu ditu egundoko sariarekin, pasiboen gainetik. Harengandik datozen mailak: barkamena eta errukia. Eta Allah Barkatzailea da, Bihozbera. Aingeruek beren buruarekin gaizki jokatu dutenak eramango dituzte eta esango diete: Zer egin duzue bizitzan? Erantzungo dute: Zapaldurik egon ginen lurrean. Esango diete: Allahren lurra ez ote zen aski zabala emigratu ahal izateko? Horiek Yahannam (Infernua) izango dute egoitza. Hori azken txarra! Baldin eta ez badira gizon, emakume eta haur ezindu, baliabiderik gabeko eta nola egin ez dakitenak. Hauek Allahk errugabeko joko ditu. Allah Bihozbera da, Barkatzailea.

45

100

101 102

103

104 105 106 107 108 109 110 111 112 113

Allahren bidean emigratzen duenak leku asko aurkituko ditu lurrean bere burua babesteko eta lasai bizitzeko. Allahgatik eta Haren Mezulariagatik emigratzeko, etxea utzi eta ustekabean herioak joko duenak segurtatua du saria Allahren eskutik. Allah Barkatzailea da beti eta Bihozbera. Eta espediziorako lurrez irtetean, ez dago eragozpenik salata (otoitzaldia) laburtu dezazuen; gauza bera sinesgabeen erasoaren beldur zaretenean. Gauza ziurra da ezen sinesgabeak zuen etsai direla argi eta garbi. Eta haiekin egongo zarenean30 eta salata (otoitzaldia) zuzenduko diezunean, egon daitezela batzuk zutik zurekin, armak eskuetan dituztela eta, ahuspezteak egingo direnean, egon daitezela (besteak) zuen atzean; gero, etor dadila otoitza egin ez duen taldea eta egin dezala zurekin, arreta izanik eta armak eskuetan. Sinesteari uko egin diotenek zuek armak eta beste utz ditzazuen nahi izango lukete, eraso bizian zuengana oldartzeko. Ez duzue hutsegiterik egingo euria ari duela edo gaixorik zaudetela armak uzten badituzue, baina kontuz ibili. Gauza ziurra da Allahk zigor laidogarria prestatu duela sinesgabeentzat. Eta salata (otoitzaldia) bukatuko duzuenean, dei egin Allahri zutik, eserita nahiz etzanda. Eta arriskurik ez duzuenean, ezarri salata (otoitzaldia); benetan, salata (otoitzaldia) sinestedunentzat bete beharra da aldi jakinetan. Ez amore eman jende horren kontrako erasoan. Hori gogor gertatzen bazaizue, hala gertatzen zaie haiei ere; baina haiek espero ez dutena espero duzue zuek Allahren eskutik. Eta Allah Ezagutzailea da, Jakintsua. Gauza ziurra da Liburua zugana jaitsarazi genuela egiarekin, gizakien artean Allahk ikusarazi dizunarekin epai dezazun. Ez itzazu babestu traidoreak. Eska iezaiozu barkamena Allahri; benetan, Allah Barkatzailea da, Bihozbera. Eta ez babestu bere burua saldu zutenak; benetan, Allahk ez du maite traidorea eta gaiztoa. Gizakiengandik ezkutatu nahi izaten dute, baina Allahgandik ezin dira ezkutatu; Hura haiekin dago, gauez Hari atsegin ez zaizkion gauzak nola egingo ari direnean. Egiten duten guztia inguratzen du Allahk. Haien defendatzaile izan behar ote duzu bizitza honetan? Eta nork egingo du haien alde Allahren aurrean Igotze Egunean edo nor izango da haien bizkartzain? Bere buruaren aurka oker bat edo bidegabekeria bat egin eta gero Allahri barkamena eskatzen dionak Barkatzaile eta Bihozbera izango du Allah. Oker bat egiten duenak bere buruaren aurka egingo du; Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua. Eta oker bat edo delitu bat egin eta gero hura errugabe bati egozten dionak kalumnia batez eta begi-bistako delitu batez zamatuko du bere burua. Allahk zuri egindako mesedeagatik eta zurekiko duen errukiagatik izan ez balitz Haietako batzuek zu desbideratzea erabaki zuten, baina beren burua bakarrik desbideratuko dute eta ez dizute inongo kalterik egingo. Allahk Liburua eta Jakinduria jaitsarazi zituen zure gainera eta ez zenekiena irakatsi zizun. Allahren zuganako mesedea egundokoa izan da.

30

Muhammad. 46

114

115 116

117 118 119

120 121 122

123 124 125

126 127

128

Haien ezkutuko berriketa askotan ez da ezer onik. Baina ez da horrelakoa eskuzabal izateko, ohituren arabera jokatzeko edo gizakiak adiskidetzen jarduteko agintzen duena. Hori egingo duenari, Allahren nahia bilatuz, sari bikaina emango diogu. Eta gidaren argitasuna jaso ondoren Mezulariaren aurka jarri eta sinestedunena ez den bidean jarraitzen duena aukeratu duen horrekin utziko dugu eta Yahannamera (Infernura) botako. Zein azken txarra! Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela barkatzen Hari beste ezer eranstea. Halere, horrez aparte, Berak nahi duenari barkatzen dio. Allahri beste zerbait eransten diona urruneko desbideratze batean galdua izango da. Hari egin ordez, emeei31 eta deabru bihurri bati bakarrik dei egiten diete. Allahk madarikatu zuen (deabrua), eta hark erantzun: Niretzat hartuko ditut zure zerbitzarietako batzuk. Eta, egia esan, desbideratuko ditut, sasi-itxaropenak piztuko dizkiet, zirikatuko ditut eta abereen belarrietan ebakiak egingo dituzte, eta zirikatuko ditut eta Allahren kreazioa aldatuko dute. Eta Allahren ordez Shaytan (Satanas) aliatu gisa hartuko duena, galbide argian eroriko da. Promesak egiten dizkie eta sasi-itxaropena sorrarazten, baina Shaytanek (Satanasek) ez die gezurra besterik agintzen. Horien egoitza Yahannam (Infernua) izango da, eta ez dute handik irteteko modurik aurkituko. Sinesten eta ongiaren egintzak egiten dituztenei erraztuko diegu ibaiak zeharkatzen dituen Baratzeetarako sarrera; betiko hilezkor izango dira han. Allahren benetako promesa! Eta nor da Allah baino egiatiago bere hitzean? Ez da zuen nahiaren arabera, ez Liburua jaso dutenaren nahiaren arabera egingo. Oker bat egiten duenak haren ordaina jasoko du, eta ez duzu aurkituko harentzat, Allhaz aparte, babestuko duen inor. Eta ongiaren egintzak egingo dituena, gizaseme nahiz emakume, eta sinestedun bada horrelakoak Baratzean sartuko dira eta ez zaie bidegabekeriarik txikiena ere egingo. Eta nor da hobea Adorazioaren praktikan bere aurpegia Allahren meneko egin duena baino, egintza onak egin eta hanif (monoteista) bezala Ibrahimen (Abrahamen) erlijioari jarraitzen diona baino? Eta Allahk adiskide kutun izan zuen Ibrahim (Abraham). Allahrenak dira zeruetan eta lurrean dauden gauza guztiak. Allahk gauza guztiak inguratzen ditu. Emakumeei buruzko zalantzak argitzeko eskatzen dizute. Esazu: Allahk erabakitzen dizue haiei buruz, emaztetzat hartu nahi dituzuen eta eman diezaiezun Liburuan: agindua dagoena ematen ez diezuen umezurtzez esan dizuena bezala. Eta babesik gabeko haurrez. Eta umezurtzei tratua zuzentasunez eman behar izateaz. Egin dezazuen ongia benetan ezagutzen du Allahk. Eta emakume bat senarrak ezkontza-eginbeharra beteko ez duen eta alboratuko duen beldur bada, ez dute hutsegiterik egingo berradiskidetze-akordiora iristen badira. Gauza ona da berradiskidetzea.

31

Sasijainko femeninoak. 47

129

130 131

132 133 134 135

136

137 138 139 140

141

142

Zekenkeria presente dago bihotzean, baina ongia egiten baduzue eta beldur bazarete Gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen duela egiten duzuen gauzarik ezkutukoena ere. Saiatu arren, ezin izango zarete bidezko emakumeekin, baina ez zaitezte makurtu erabat batengana, bestea airean zintzilik balego bezala utziz. Zuzendu eta beldur bazarete Egia da Allah Barkatzailea dela eta Bihozbera. Eta apartatzen badira, Allahk bere erosotasunaren zati batekin aberastuko ditu biak. Allah Eskuzabala da, Jakintsua. Allahrena da zeruetan eta lurrean dagoen oro. Liburua zuei baino lehenago hartu zutenei gomendatu genien, zuei gomendatu dizuegun bezala: izan zaiteztela Allahren beldur; baina sinestea bertan behera uzten baduzue Allahrena da zeruetan eta lurrean dagoen oro. Allah Aberatsa da eta Goretsia bere baitan. Allahrena da zeruetan eta lurrean dagoena. Aski da Allah Zaintzaile bezala. Gizakiok! Nahi badu, desagerraraziko zaituzte eta beste batzuk ekarriko. Allahk ahalmena du gauza guztien gain. Bizitza honek eskainia opa duena Allahren ondoan dago bizitza honetako eta Azkeneko saria. entzuten eta ikusten duena da Allah. Zuek, sinesten duzuenok! Izan irmo zuzentasuna ezartzen, Allahren testigantza eginez, nahiz zuen aurka doana izan, edo zuen gurasoen edo hurbileko ahaideen aurka, behartsu nahiz aberats direla; horien aurretik dago Allah. Ez jarraitu grinei, horrela zuzenak izan zaitezten. Eta gezurrezko testigantza egiten baduzue edo apartatzen bazarete Gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen duela egiten duzuen gauzarik ezkutukoena ere. Zuek, sinesten duzuenok! Sinetsi Allahgan eta Haren Mezulariagan, baita Haren Mezulariari jaitsarazi zaion Liburuan eta lehenago jaitsarazi zen Liburuan. Allahgan, Haren aingeruengan, Haren Liburuetan, Haren mezulariengan eta Azken Egunean sinestea ukatzen duena, desbideratze handiaz dago urrundua. Egia da ezen sinetsi zutenei eta gero arnegatu, eta ondoren berriro sinetsi zutenei eta berriro arnegatu, Allahk ez diela barkatuko eta ez diela inolako biderik erakutsiko. Iragar iezaiezu hipokritei zigor mingarria dagoela eratua haientzat. Aliatutzat, sinestedunak hartu ordez, sinesgabeak hartzen dituzten horiei. Agintea bilatu nahi ote dute haien ondoan? Errebelatu zitzaizuen Liburuan ezen, Allahren ezaugarriak entzun eta haiek nola ukatzen zituzten eta haietaz iseka nola egiten ikusiko zenutenean, ez zinteztela haien ondoan eseri, harik eta beste mintzagai bati ekingo zioten arte; zeren hori egingo bazenute, haiek bezalakoak izango baitzinatekete egiaz. Gauza ziurra da Allahk hipokritak eta sinesgabeak, denak batera, Yahannamen (Infernuan) bilduko dituela. Zuei zer gertatuko zelatan dauden eta Allahgandiko garaipena lortzen duzuenean esaten duten horiek: Ez ote geunden, bada, gu zuekin? Baina sinesgabeek hein bateko garaipena lortzen dutenean, esaten diete: Ez ote zeundeten, bada, gure esku eta ez ote zaituztegu babestu sinestedunen aurka? Allahk epaituko du haien artean Igotze Egunean. Allahk ez die sinesgabeei inolako aukerarik emango sinestedunen aurka. Hipokritak Allah engainatu nahian dabiltza, baina Hura da engainatuko dituena. Salata (otoitzaldia) egitera doazenean, nagi jaikitzen dira eta besteek ikus ditzaten egiten dute. Doi-doi gogoratzen dira Allahz.

48

143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153

154 155

156 157

158 159

Beti zalantzan dabiltza hau ala hura egin, ez daude ez batzuekin ez besteekin. Ez duzu aurkituko Allahk desbideratzen duena bideratzeko modurik. Zuek, sinesten duzuenok! Ez hartu sinesgabeak aliatutzat, sinestedunak hartu ordez. Zeuen aurka froga argia eman nahi ote diozue Allahri? Benetan, suaren mailarik beherenean egongo dira hipokritak eta ez dute aurkituko lagunduko dienik. Damuturik atzera egiten dutenek salbu, zuzentzen direnek, Allahri atxikitzen zaizkionek eta Allahri Adorazioaren beren praktika eskaintzen diotenek salbu... Horiek sinestedunekin daude eta Allahk sari bikaina emango die sinestedunei. Zer irabaziko luke Allahk zuek zigortuz, esker oneko eta sinestedun bazarete? Allah Esker Onekoa da eta Ezagutzailea. Allahri ez zaio gustatzen jendaurrean inork gauza txarrik aipatzea, bidegabekeria jasan duen norbaitek egina ez bada. Entzuten duena da Allah eta dakiena. Baina egintza on bat, agerian jartzen duzuena nahiz ezkutuan gordetzen, edo irainen bat barkatzea Allah Ahaltsua da eta Barkatzailea. Allah eta Haren mezulariak ukatzen dituztenak, eta Allah eta Haren mezulariak bereizi nahi dituztenak, eta diotenak: Batzuengan sinesten dugu, baina beste batzuengan ez, erdiko bidea hartu nahian. Benetan sinesgabeak dira horiek. Eta zigor laidogarria prestatu dugu sinesgabeentzat. Eta Allahgan eta Haren mezulariengan, horien artean bereizketarik egin gabe, sinesten dutenei beren saria emango zaie. Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Liburuaren jendeak haientzat liburu bat zerutik jaitsarazteko eskatuko dizu. Eskatu zizkioten jadanik Musari (Moisesi) gauza handiagoak; esan zioten: Egizu ikus dezagula Allah aurrez aurre; eta tximistak galdu zituen beren bidegabekeriagatik. Gero, zekorra hartu zuten, froga argiak jasoak bazituzten ere. Barkatu egin genien eta ahalmen nabarmena eman genion Musari (Moisesi). Eta mendia altxatu genuen haien gainean, Akordioa onarrarazteko, eta esan genien: Sar zaitezte atetik burua makurturik! Eta esan genien: Ez utzi larunbata betetzeari. Eta konpromiso irmo bat onarrarazi genien. Konpromisoa hautsi zutelako, Allahren seinaleak ukatu zituztelako, inolako eskubiderik gabe profetak hil zituztelako eta Gure bihotzak itxiak daude esan zutelako. Baina hori ez da horrela; baizik eta Allahk bihotza itxi egin die beren sinesgabetasunagatik, eta gutxi dira sinesten dutenak. Eta beren sinesgabetasunagatik eta Maryamen (Mariaren) aurka kalumnia izugarria esan zutelako, madarikatu egin genituen. Eta esan zutelako: Guk hil genuen Gantzutua, Maryamen (Mariaren) semea, Allahren mezularia. Baina hala uste izan bazuten ere, ez zuten hil, ez gurutziltzatu. Eta hark ez bezala pentsatzen dutenek, zalantzak dituzte eta ez dakite benetan zer gertatu zen, uste hutsak besterik ez dute. Zeren, benetan, ez zuten hil. Baizik eta Allahk beregana igo zuen. Allah Ahaltsua da eta Jakintsua. Eta Liburuaren jende artean ez dago inor, bere heriotza aurretik harengan sinetsiko ez duenik. Eta Igotze Egunean haien testigantza egingo du hark.

49

160 161 162

163

164 165 166 167 168 169 170

171

172

173

Eta juduei, beren bidegabekeriagatik eta Allahren bidetik hainbeste desbideratu zirelako, lehen zilegi zituzten gauza on asko debekatu genizkien. Eta jadanik debekatua zuten lukurreria bereganatzeagatik eta gizakien ondasunak gezurraz baliatuz harrapatu zituztelako. Sinesgabetasunean erori diren haietakoentzat zigor mingarria prestatu dugu. Hala ere, haien artean ezagutzan finkatuta daudenei, zuregana jaitsarazi dena eta zure aurretik jaitsarazi zena sinesten dutenei, salata (otoitzaldia) ezartzen dutenei, zakata (pobreentzako zerga) ematen dutenei, Allahgan eta Azken Egunean sinesten dutenei: horiei sari bikaina emango diegu. Egia da zu inspiratu zaitugula, Nuh (Noe) eta haren aurreko profetak inspiratu genituen bezala. Halaber inspiratu genituen Ibrahim (Abraham), Ismail (Ismael), Ishaq (Isaak) eta Yaqub (Jakob), Leinuak, Isa (Jesus), Ayyub (Job), Yunus (Jonas) eta Sulayman (Salomon). Eta Daud (David), zeini Salmoak eman baikenizkion. Badira mezulariak, zeinen artetik batzuk aipatu baitizkizugu, eta badira mezulariak, zeinen artetik batzuk ez baitizkizugu aipatu. Eta Musari (Moisesi) aurrez aurre hitz egin zion Allahk. Mezulariak, berri onen eta oharpenen eramaileak, gizakiek haien etorreraren ondoren aitzakiarik izan ez zezaten Allahren aurrean. Allah Ahaltsua da eta Jakintsua. Hala ere, Allahk testigatzen du ezen zugana jaitsarazi duena jakinaren gainean egin duela, eta Aingeruek horren testigantza egiten dutela. Eta Allah nahikoa da lekuko bezala. Gauza ziurra da ezen sinesteari uko egin diotenak eta Allahren bidetik desbideratu direnak desbideratze sakonean urrundu direla. Sinesteari uko egin eta bidegabe direnei Allahk ez die barkatuko, ezta gidatuko ere inongo bidera. Nola eta ez den Yahannamgo (Infernuko) bidera, non hilezkor izango baitira betiko. Eta gauza sinplea da hori Allahrentzat. Gizakiok! Iritsi da Mezularia zuengana zeuen Jaunaren Egiarekin; beraz, hobe da zuentzat sinets dezazuen. Baina egiten ez baduzue Gauza ziurra da ezen Allahrena dela zeruetan eta lurrean dagoen guztia. Eta Allah Ezagutzailea da, Jakintsua. Liburuaren jendea! Ez itzazue atera gauzak beren onetik zeuen Adorazioaren praktikan; ez esan Allahz egia ez den ezer ere. Gauza ziurra da Gantzutua, Maryamen (Mariaren) semea, Allahren Mezularia dela, Maryamengan kokatua izan den Haren hitza dela eta Harengandiko espiritu bat. Sinetsi, beraz, Allahgan eta Haren Mezulariagan, eta ez esan Hiru (direla); hobe da zuentzat amore eman dezazuen. Hau da egia: Jainko Bakarra dela Allah. Oso goian dago Hura bere aintzan seme bat izateko! Harena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia. Eta Allah aski da zaindari bezala. Gantzutuak ez du gutxiesten Allahren zerbitzari izatea, ezta (Haren) ondoan dauden aingeruek ere. Baina Hura adoratzea gutxiesten duena eta harrokeriaz betetzen dena Guztiak bilduak izango dira, Harengana itzultzeko. Sinesten eta ongiaren egintzak egiten dituztenei dagokienez, behar bezala ordainduko zaie eta handiagotu egingo die Hark bere mesedea.

50

174 175 176

Baina gutxiesten dutenei eta harroei dagokienez, zigor mingarriz zigortuko ditu, eta ez dute, Allahz kanpo, nork babestuko eta nork defendatuko dituenik aurkituko. Gizakiok! Zeuen Jaunaren froga bat heldu zaizue eta zuengana argi garbi bat jaitsarazi dugu. Allahgan sinetsiko dutenak eta Hari irmo atxikiko zaizkionak Haren onginahipean eta mesedepean sartuko dira, eta bide zuzen baten gida erakutsiko die. Erabaki dezazun eskatzen dizute. Esazu: Allahk iritzi bat ematen dizue, ez gurasorik, ez seme-alabarik izango ez duzuen kasurako. Norbait seme-alabarik utzi gabe hiltzen bada, baina arreba bat baldin badu, honi dagokio utzi duenaren erdia. Eta bi badira, utzi dezanaren hirutik bi dagokieke, eta senideak gizonezko eta emakume utzi baditu, gizonezko bakoitzari bi emakumeren zatia dagokioke. Allahk argitzen dizkizue, desbidera ez zaitezten. Allah gauza guztien Ezagutzaile da.

51

5. SURA: MAHAI

HORNITUA

Medinan errebelatua da, 3. aleia izan ezik, hau Arafat-en jaitsi baitzen Agurraren Erromesaldian. 120 aleia ditu eta al-Fath (Garaipena) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Zuek, sinesten duzuenok! Bete itzazue hitzarmenak! Zilegi dituzue taldekako abereak, segidan zehaztu direnak izan ezik; baina ez duzue zilegi ehizatzea hautsezineko egoeran zaudeten bitartean32. Allahk nahi duena erabakitzen du. Zuek, sinesten duzuenok! Ez profanatu Allahren errituak, ezta hilabete hautsezinak ere, ezta eskaintza ere, ezta girlandak, eta Hautsezineko Etxera doazenak, beren Jaunaren mesedearen eta onarpenaren bila. Hautsezineko egoeratik irtengo zaretenean, ehizatu orduan. Eta Hautsezineko Meskitatik apartatu zaituztenekiko gorrotoa ez dadila izan zuek baino indartsuago, haustera zuei eraginez. Eta lagundu elkarri bertutean eta (Allahrekiko) beldurrean, ez lagundu elkarri ez desobedientzian, ez hausturan. Eta izan Allahren beldur; gauza ziurra da Allah indartsua dela zigortzen. Debekatuak dituzue: berez hildako animalia, odola, txerrikia, Allah ez beste zerbaiten izenean eskainitako animalia, itorik, kolpaturik, erorita, adarkaturik edo piztiak irentsirik hil den animalia, lepo egingo duzuen kasuan salbu. Eta aldarean opari egina eta zoria geziez kontsultatzen duzuelarik hildakoa. Hau egitea bidetik irtetea da. Gaur egun sinetsi nahi ez dutenek galdua dute Adorazioaren praktika galaraziko dizueten esperantza. Ez izan haien beldur, izan nire beldur. Gaur osatu dizuet zuen Adorazioaren praktika, amaitu dut neure bedeinkapena zuen gain eta atseginez onartu dizuet Adorazio-praktikatzat Islama. Goseak beharturik gertatuko dena, (legea) hausteko asmorik gabe Benetan, Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Galdetuko dizuete zer duten zilegi berentzat. Esazu: Gauza onak eta ehizaanimaliek harrapatua, hau da, hartarako heziko dituzuen animaliek, Allahk zeuei irakatsi dizuenaren zati bat irakatsiko diezuenek, ehizatzen dutena. Jan, beraz, haiek zuentzat harrapatuko dutenetik eta aipatu Allahren izena. Eta izan Allahren beldur; gauza ziurra da Allah Lasterra dela kontuak egiten. Gaurtik aurrera zilegi dituzue gauza onak. Eta zilegi duzue Liburua hartu zutenaren janaria, zuena haiek zilegi duten bezala. Eta (zilegi dituzue) sinestedun diren emakume libre eta zintzoak, baita zuek baino lehen Liburua hartu zutenen emakume libre eta zintzoak ere, ezkondu bezala doteak ematen badizkiezue, eta ez fornikatzaile bezala, ezta amorante bezala ere. Eta sinesmena uka dezanak galduak dituzke egindako egintzak, eta Azken Bizitzan galtzaileen artean egongo da.
Erromesaldi handian. 52

32

9 10 11

12

13

14

15

Zuek, sinesten duzuenok! Salata (otoitzaldia) egitera zoaztenean, garbi itzazue aurpegia eta eskuak, ukondoraino, eta pasatu eskuak buruan eta (eskua) oinetan orkatiletaraino. Eta zikin bazaudete, garbi zaitezte. Eta gaixo bazaudete edo urik aurkitzen ez edo bidari bazoazte edo norbait gorputzeko beharrak egitetik badator edo emakumeekin sexu-harremanak izatetik badator, bila ezazue orduan buztin garbia eta igurtzi harekin aurpegia eta eskuak. Allahk ez dizue inolako zailtasunik ezarri nahi, garbi zaitezten nahi du bakarrik eta zuenganako bedeinkazioa osatu, esker oneko izan zaitezten. Izan gogoan Allahk zuentzat duen bedeinkazioa eta Harekin hartu zenuten konpromisoa, esan zenutenean: Entzuten dugu eta obeditzen. Eta izan Allahren beldur; gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen dituela bihotzeko gauza ezkutuak. Zuek, sinesten duzuenok! Egon tinko Allahren alde, testigantza zuzen eginez. Eta batzuekiko senti dezakezuen gorrotoak ez zaitzatela eraman zuzenak ez izateraino. Izan zuzenak! Gehiago hurbiltzen zaio hori beldur izateari. Eta izan Allahren beldur! Gauza ziurra da ezen Hark ondo ezagutzen duela egiten duzuena. Barkamena eta egundoko saria izango dituztela agindu die Allahk sinesten eta ongiaren egintzak egiten dituztenei. Eta sinesteari uko egin eta gure ezaugarriak gezurtzat ematen dituztenak: Yahimen lagunak dira horiek. Zuek, sinesten duzuenok! Izan gogoan Allahk zuentzat izan zituen bedeinkazioak, batzuek besoa zuen aurka altxatu nahi zutenean eta Hark apartatu zituenean. Izan Allahren beldur; Allahgan dute konfiantza sinestedunek. Egia esan Allahk akordioa eskatu zien Israelgo seme-alabei. Eta haien artetik, aukeratu genituen hamabi leinuburu. Eta Allahk esan zuen: Ni zeuekin nauzue. Salata (otoitzaldia) ezartzen baduzue, zakata (pobreentzako zerga) ematen baduzue, nire mezulariengan sinesten baduzue eta haiekin bazaudete eta Allahri mailegu on bat egiten badiozue Egon seguru ezen zuen egintza txarrak ezkutatuko ditugula eta ibaiek zeharkatzen dituzten Baratzeetan sartuko zaituztegula. Eta, horren ondoren, arnegatzen duen zuen artekoa desbideratua izango da bide lautik. Eta konpromisoa hautsi zutelako, madarikatu genituen eta haien bihotzak gogortu. Hitzak desitxuratu zituzten eta haiekin gogorarazi zitzaienaren zatia ahaztu. Etengabe aurkituko duzu haien batzuk salbu saldukeriarik; baina barka iezaiezu eta ez hartu kontuan; gauza ziurra da Allahk maite dituela on egiten dutenak. Eta kristauak gara esaten dutenetarik batzuei akordioa eskatu genien; halaz guztiz, ahaztu egin zuten hartan gogorarazten zitzaienaren zati bat, eta etsaitasuna eta gorrotoa erein genituen haien artean, Igotze Eguna arte. Jakinaraziko die Allahk zer egiten zuten. Liburuaren jendea! Gure Mezularia etorri zaizue ezkutatzen zenituzten Liburuko gauza asko argituz eta gauza asko zuei barkatuz. Argi bat eta Liburu argi bat etorri zaizkizue Allahgandik.

53

16

17

18

19

20 21 22 23 24 25 26 27

28 29 30

Zeinekin gidatzen baitu Allahk, salbazioaren bideetan Hari atsegin zaiona bilatzen duena. Eta halakoak ilunetik argira ateratzen ditu bere baimenarekin eta bide zuzenera gidatzen. Sinesgabetasunean erori dira Allah Gantzutua dela diotenak, Maryamen (Mariaren) semea dela diotenak. Esazu: Eta Allahk suntsitu nahi balitu Gantzutua, Maryamen (Mariaren) semea, haren ama eta lurrean diren guztiak, denak batean? Nork eragotziko lioke? Allahrena da zeruen eta lurraren eta haien bien artean dagoenaren nagusitza. Nahi duena kreatzen du, Allah Ahaltsua da gauza guztien gain. Eta juduek eta kristauek diote: Gu gara Allahren seme-alabak eta Haren kutunenak. Esazu: Zergatik zigortzen zaituzte, hortaz, zeuen (lege-) hausteengatik? Hark kreatu dituen gizakien arteko batzuk besterik ez zarete. Nahi duenari barkatzen dio eta nahi duena zigortzen du. Allahrena da zeruen eta lurraren eta haien bien artean dagoenaren nagusitza. Harengana itzuli beharra da. Liburuaren jendea! Gure mezularia iritsi zaizue, gauzak argitzeko, mezularirik gabe denboraldi bat eman ondoren, esan ez zenezaten: Ez zaigu inor etorri berri onak ekarri eta oharpenak egitera. Horrela, bada, orain baduzue berri onen eramaile eta ohar-egile bat. Allah Ahaltsua da gauza guztien gain. Eta Musak (Moisesek) bere jendeari esan zionean: Ene herria! Izan gogoan Allahk eman zizkizuen bedeinkazioak zuen artean profetak sorrarazi zituenean, errege egin zintuztenean eta munduan inoiz inori eman ez ziona eman zizuenean. Ene herria! Sar zaitezte lurralde garbituan, Allahk zuentzat gorde duen hartan eta ez egin atzera, bestela galduak izango zinatekete eta. Esan zuten: Musa (Moises)! Gizaki erraldoien herria bizi da han eta ez gara sartuko haiek handik ateratzen ez diren bitartean; handik irtengo direnean bakarrik sartuko gara. Allahren beldur zirenetako bi gizonek, Hark faboratu zituenek, esan zuten: Agertu haien aurrean atetik, eta handik sartuko zaretenean, garaile izango zarete. Eta jarri konfiantza Allahgan, sinestedunak bazarete. Esan zuten: Musa (Moises)! Gu ez gara sartuko haiek han dauden bitartean; beraz, joan zeu eta zure Jauna eta egin borroka zeuek, gu hemen geratuko gara eta. Esan zuen: Ene Jauna! Nik neure gain eta neure anaiaren gain bakarrik dut agintea; aparta gaitzazu jende bihurri honetatik. Esan zuen: Debekatua egongo da haientzat, eta berrogei urtez noraezean ibiliko dira lurrean. Ez zaitez kezka jende desbideratuagatik. Eta konta iezaiezu Adamen bi semeen historiaren egia; haiek Allahri oparia eskaini, eta batena onartua eta bestearena onartua izan ez zen hura. Esan zuen: Hil egingo haut. Erantzun zuen: Beldur diotenena bakarrik onartzen dik Allahk. Ni hiltzeko eskua altxatzen baduk, nik ez diat altxatuko neurea hiri bizia kentzeko, zeren Allahren, munduen Jaunaren, beldur bainauk. Nahiago diat heureaz gain nire delitua eramanez itzul hadin eta Suaren lagunetakoa izan hadin. Hori duk bidegabeen saria. Bere arimak anaia hiltzera bultzatu zuen eta hil zuen, galduetako bat bilakatuz.

54

31

32

33

34 35 36 37 38 39 40 41

42

43 44

Allahk orduan bele bat bidali zuen, eta lurrean aztarrika hasi zen hura, anaiaren gorpua nola ezkutatu behar zuen erakutsiz. Esan zuen: Ai ni! Ez ote naiz gai izango bele horrek egin duena egin eta nire anaiaren gorpuari lur emateko? Eta horrela damuturik gelditu zen. Horregatik agindu genien Israelgo seme-alabei, norbaitek norbait hiltzea, beste baten ordainetan izan gabe edo lurra usteltzen zuelako izan gabe, gizadia hiltzea bezala izango zela. Eta norbait salbatzea gizadi osoa salbatzea bezala izango zela. Horrela heldu zitzaizkien gure mezulariak froga argiekin eta, hala ere, haietako askok gehiegikeriak egin zituzten lurrean. Allahri eta Haren Mezulariari gerra egiten dietenen eta lurra usteltzen dabiltzanen ordaina heriotza edo gurutziltzatua izatea izango da, edo eskua eta beste aldeko oina moztea, edo herritik erbesteratua izatea. Umilazioa izango da hori haientzat mundu honetan; gainera Azkenekoan zigor izugarria jasango dute. Zuek atzeman baino lehen atzera egiten dutenek izan ezik. Jakizue, Allah Barkatzaile dela, Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Izan Allahren beldur, bilatu Harengana hurbiltzeko modu bat, eta borroka egin Haren bidean, horrela arrakasta izan dezazuen. Gauza ziurra da ezen sinesteari uko egin diotenei ez zaizkiela onartuko, Igotze Egunean zigorretik libratzeko eta erreskatetzat eskaintzeko lurreko gauza guztiak izango balituzte ere. Sutik atera nahi izango dute, baina ez dira aterako. Zigor etengabea izango dute. Gizaseme lapurrari eta emakume lapurrari moztu eskua, egin dutenaren ordainetan. Allahren eskarmentua; Allah Ahaltsua da eta Jakintsua. Bidegabekeria egin ondoren, damutzen bada eta egindakoa zuzentzen badu, Allah harengana itzuliko da. Gauza ziurra da Allah Barkatzailea dela eta Bihozbera. Ez ote dakizu, Allahrena dela zeruen eta lurraren nagusitza? Nahi duena zigortzen du, eta nahi duenari barkatzen dio. Allahk ahala du gauza guztien gain. Mezularia! Ez zaitzatela goibeldu sinesgabetasunean murgiltzen direnek, sinesten dugu esaten baina bihotzean sinesten ez dutenek; eta judaismoa jarraitzen dutenek. Gezurrari zabaltzen dizkiote belarriak eta zugana ez datozen beste batzuei entzuten diete. Hitzak desitxuratzen dituzte, esanez: Honela ulertzen bada, hartu; bestela, ukatu. Eta Allahren gogoa norbait hondatzea denean, zuk ez duzu ezer egitekorik halakoaren alde Allahren aurrean. Allahk ez du nahi horien bihotzak garbi daitezen. Bizitza honetan umilazioa jasango dute, eta Azkenekoan egundoko zigorra. Gezurrari irekitzen dizkiote belarriak eta zilegi ez den irabazia jaten dute. Zugana badatoz, ebatzi ezazu haien artean edo ez parte hartu. Parte hartzen ez baduzu, ez dizute inolako kalterik egingo; eta ebazten baduzu, egizu zuzen. Gauza ziurra da ezen Allahk maite dituela zuzen jokatzen dutenak. Eta nola nahi duzu ebazpena zure esku utz dezaten, Allahren erabakia dakarren Tora eskura izan eta, halere, bizkar ematen badiote? Horiek ez dira sinestedun. Gauza ziurra da Tora jaitsarazi genuela, gida eta argia dituena. Harekin ebazten zuten profetek, meneko ziren haiek, baita rabinoek eta lege-maisuek ere,

55

45

46

47 48

49

50 51

52

53 54

judaismoa praktikatzen zutenentzat, hartua zuten Allahren liburua babesteko aginduari jarraituz, Haren bermatzaile baitziren beren testigantza zela medio. Eta ez izan gizakien beldur; izan nire beldur, ez saldu merke nire seinaleak. Allahk jaitsarazi duenaren arabera ebazten ez duena Sinesgabeak dira horiek. Hartan agindu genien: Pertsona pertsonaren truke, begia begiaren truke, sudurra sudurraren truke, belarria belarriaren truke, hortza hortzaren truke eta zauriengatik zigor ordaintzailea. Eskuzabal jokatuz, (bide) horri uko egiten dionari bekatuen barkamenerako balio izango dio. Allahk jaitsarazi duenaren arabera ebazten ez duena Bidegabeak dira horiek. Eta haien ondoren, haien arrastoei jarraituz, Isa (Jesus), Maryamen (Mariaren) semea, etorrarazi genuen, Toran jadanik zegoena berretsiz. Eta Inyil (ebanjelioa) eman genion, gida, argia eta Toran jadanik zegoena zekartzana, baita gida eta oharpena ere beldur direnentzat. Inyilen (ebanjelioaren) jendeak ebatz dezala Allahk han jaitsarazi duenaren arabera. Allahk jaitsarazi duenaren arabera ebazten ez duena Desbideratuak dira horiek. Eta Liburua egiarekin jaitsarazi genuen zugana, Liburuan jadanik zegoena berresteko eta gordetzeko; beraz, ebatz ezazu haien artean Allahk jaitsarazi dizunaren arabera, eta ez segitu haien nahiari, etorri zaizun egiaren aurka. Zuetako bakoitzari bide bat eta metodo bat, propioak, ezarri dizkiogu. Allahk nahi izan balu, komunitate bakar bat osatuko zukeen zuekin; halaz guztiz, gauzak horrela egin ditu, eman zaizuen horretan zuek aztertzeko. Eta lehia zaitezte egintza onetan. Guztiok Allahgana itzuli beharra duzue, Hark jakinaraziko baitizue eztabaidagarri zenituzten egiez. Ebatzi ezazu haien artean Allahk jaitsarazi duenaren arabera; ez segitu haien desioei eta kontuz ibili haiekin, ez zaitzatela desbideratu Allahk jaitsarazi dizunaren ezertatik. Eta apartatzen badira Allahk atsekabetu egin nahi ditu beren okerretako batzuengatik. Benetan, gizaki asko desbideraturik dabil. Agian, ezjakintasunaren ebazpenaz ebatzi dadin nahi ote dute? Eta zein Allah baino epaile hoberik, ziur dakitenentzat? Zuek, sinesten duzuenok! Ez hartu adiskide aliatutzat, ez juduak, ez kristauak; batzuk besteen adiskide aliatu dira. Adiskide aliatutzat har ditzana haietako bat izango da. Gauza ziurra da ezen Allahk ez dituela gidatzen zuzengabeak.. Ikusten ari zara bihotzeko gaixotasunen bat dutenak haiengana doazela korrika eta diotela: Beldur gara zoria kontra izango ote dugun. Baina gerta liteke Allahk zuri garaipena ekartzea edo bere aginduren bat; orduan, haiek damutu beharrean gertatuko dira bihotzean ezkutuan zuten hartaz. Sinestedunek diote: Hauek al dira zuekin egongo zirela Allahgatik zin egin zutenak, beren zina guztiz handikiro eginez? Haien egintzak hutsean geratuko dira eta galdu egingo dute. Zuek, sinesten duzuenok! Adorazioaren praktikari uko egingo dion zuetakoa Maite izango dituen beste batzuk ekarriko ditu Allahk eta maiteko dutenak: apalak sinestedunekin eta jaikiak sinesgabeekin.

56

55 56 57

58 59 60

61 62 63 64

65 66

67

68

Allahren bidean egingo dute borroka eta ez dira izango madarikatzen dutenen kalumniaren beldur. Hori da Allahren mesedea, nahi duenari egiten diona. Eta Allah Eskuzabala da, Ezagutzailea.. Allah da benetan zuen Adiskidea eta Aliatua, eta Haren mezularia, baita sinestedunak ere, salata (otoitzaldia) ezartzen duten horiek, zakata (pobreentzako zerga) ematen eta ahuspezten diren horiek. Eta adiskide aliatutzat Allah, Haren Mezularia eta sinesten dutenak hartzen dituena... Allahren alderdikoak izango dira garaile. Zuek, sinesten duzuenok! Ez hartu adiskide aliatutzat Liburua zuek baino lehen jaso zutenen artetik eta zuen Adorazio-praktika isekaz eta txantxan hartzen dutenen artetik. Eta izan Allahren beldur, sinestedun bazarete. Salat-erako deia egiten duzuenean, isekaz eta txantxan hartzen dute. Ulertzen ez duen jendea delako da hori. Esazu: Liburuaren jendea! Zer da aurpegiratzen diguzuena? Allahgan sinestea, errebelatu zaiguna eta lehenago ere errebelatua zena sinestea? Zuetako gehienak bidetik kanpo zabiltzate. Esazu: Nahi al duzue hori baino gauza okerrago bat esan diezazuedan? Madarikatu zituen haientzat Allahk gordea daukan ordaina: Haren haserrea gainera erori zitzaien, eta batzuk tximino eta txerri bihurtu zituen; Bihurria adoratu baitzuten. Toki txarra dute horiek eta bide lautik gehienik desbideratu direnak dira horiek. Zuengana datozenean, hau diote: Sinesten dugu. Baina sinesmenik gabe sartu ziren eta halaxe atera. Ikusiko duzu nola murgiltzen diren haietako asko delituan eta hausturan, eta nola jaten duten bidegabeko irabazia. Zein txarra den egiten dutena! Zergatik ez diete debekatzen rabinoek eta lege-maisuek gezurra esatea eta bidegabeko irabazia jatea? Bai txarra dela egiten dutena! Juduek diote: Allahren eskua itxia dago. Itxi dakizkiela beren eskuak eta izan daitezela madarikatuak, esaten dutenagatik. Alderantziz, Haren bi eskuak zabalik daude eta nahi duen bezala gastatzen (ematen) du. Zure Jaunak zugana jaitsarazi duenak areagotu egingo ditu haien bihurrikeria eta sinesgabetasuna. Haien artean etsaitasuna eta haserrea erein ditugu Igotze Eguna arte. Gerrarako sua piztuko duten bakoitzean, itzali egiten du Allahk. Gogoz saiatzen dira lurra usteltzen, baina Allahk ez ditu usteltzaileak maite. Liburuaren jendeak sinetsiko balu eta gordeko, ezabarazi egingo genituzke haien egintza txarrak eta Atseginaren Baratzean sarraraziko genituzke. Eta Torari jarraitu eta Inyil (ebanjelioa) eta Jaunagandik haiengana jaitsi dena beteko balute, beren gainean dagoenetik eta hankapean dutenetik jango lukete. Badira komunitate orekatua eratzen dutenak, baina haietako beste askok zein gauza txarrak egiten dituzten! Mezularia! Iritsaraz ezazu zeure Jaunagandik jaitsi zaizuna. Eta osorik egiten ez baduzu, orduan ez duzu eskualdatua izango Haren mezua. Allahk babestuko zaitu gizakiengandik. Gauza ziurra da Allahk ez duela gidatzen jende sinesgabea. Esazu: Liburuaren jendea! Ez duzue ezer izango, harik eta Torari eta Inyili (ebanjelioari) eta, Allahgandik etorriz, jaitsarazi zaizuenari jarraitzen eta guztia betetzen ez duzuen bitartean.

57

69 70 71 72

73

74 75

76 77 78

79 80 81 82

Asko dira haien artean zure Jaunak jaitsarazi duenak bihurriago eta sinesgabeago bihurtzen dituenak. Dena dela, ez zaitez atsekabetu jende bidegabearengatik. Gauza ziurra da ezen sinetsi duten haiek eta Allahgan eta Azken Egunean sinesten duten eta egintza onak egiten dituzten juduek, sabatarrek eta kristauek, ez dutela zertan beldur izan eta ez direla atsekabetuko. Akordioa eskatu genien Israelgo seme-alabei eta mezulariak bidali genizkien. Gustukoa ez zuten zerbait zekarren mezulari bat heltzen zitzaienean, ukatu egiten zuten edo hil. Pentsatu zuten ez zutela probarik jasan beharko, eta itsutu egin ziren, eta gortu. Gero, itzuli zen Allah haiengana, baina haietako askok uko egin zion berriro, eta gortu. Allahk ikusten du zer ari diren. Benetan sinesgabetasunean erori dira hau diotenak: Gantzutua da Allah, Maryamen (Mariaren) semea. Baina Gantzutua bera izan zen esan ziena Israelgo seme-alabei: Adora ezazue Allah! Nire Jauna eta zuena! Allahri zerbait eransten dionari debekatu egingo dio Allahk Baratzea, eta Sua izango da haren babesa. Ez da bidegabeei lagunduko dienik. Eta sinesgabetasunean erori dira diotenak: Hiruretan hirugarrena da Allah, Allah Bakarra delarik. Diotena esateari uzten ez badiote, sinesgabetasunean erori diren horiek zigor mingarria jasango dute. Ez ote dira, bada, Allahgana itzuliko eta ez ote diote Hari barkamena eskatuko? Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Gantzutua, Maryamen (Mariaren) semea, ez da mezulari bat besterik, zeinen aurretik izan baitziren jadanik beste batzuk. Haren ama emakume egiazalea zen eta biek elkarrekin jaten zuten. Errepara ezazu nola egiten dizkiegun argi seinaleak eta nola, gero, asmatzen dituzten. Esazu: Allahz aparte, ez kalterik, ez onurarik ekarri ezin dizuena adoratu behar ote duzue? Entzuten duena da Allah, eta dakiena. Esazu: Liburuaren jendea! Ez ezazue desitxuratu gauzen egia zeuen Adorazioaren praktikan, eta ez jarraitu lehenago desbideratu zirenen eta jende asko desbiderarazi zutenen eta bide lautik aldendu zirenen desioei. Sinesgabetasunean erori ziren Israelgo seme-alabak madarikatu egin zituzten Daud-ek (Davidek) eta Isak (Jesusek), Maryamen (Mariaren) semeak Desobeditu zutelako gertatu zitzaien hori eta mugak baino haratago joan zirelako. Ez zen eragozten haien artean inolako egintza gaitzesgarririk. Zein txarra zen egiten zutena! Ikusten ari zara ezen horietako askok lagun min dituztela sinesgabeak. Zein txarra den haien arimek prestatu dutena! Allah haserretu egin da haiekin, eta hilezkor izango dira zigorrean. Allahgan, Profetagan eta jaitsarazi zaien hartan sinetsiko balute, ez lituzkete aliatutzat hartuko; halere, haietako asko bidetik kanpo daude. Eta segur aski, konturatuko zara ezen sinesten dutenen etsairik gogorrenak juduak direla eta eransten dutenak; alderantziz, konturatuko zara ezen sinesten dutenekiko afektuz hurbilenak hau esaten dutenak direla: Kristauak gara. Horregatik da hori: haien artean apaizak eta lekaideak daudelako, eta harro ez direlako.

58

83 84 85 86 87 88 89

90 91 92 93

94

95

Mezulariari jaitsarazi zaiona entzuten dutenean, negar-malkotan ikusten dituzu haien begiek ezagutzen duten egiagatik, eta diote: Gure Jauna! Sinesten dugu, idatz itzazu gure izenak testigantza egiten dutenenekin! Zergatik ez genuen sinetsi behar Allahgan eta heldu zaigun Egian, Jaunak zuzenen lagunartean sarraraz gaitzan antsiatzen badugu? Esan dutenagatik, ibaiek zeharkatzen dituzten baratzekin sarituko ditu Allahk, non hilezkor izango baitira. Hori da ongileen saria. Eta sinesteari uko egiten eta gure ezaugarriak gezurtzat ematen dituztenak, Yahim-en (Infernuaren) lagun dira horiek. Zuek, sinesten duzuenok! Ez iritzi bidegabetzat Allahk baimendu dizkizuen gauza onei, eta ez egin (lege-) hausterik. Allahk ez ditu maite (lege-) hausleak. Eta jan ezazue Allahk ematen dizuenetik, zilegi eta onetik; eta izan Allahren beldur, zeinengan sinesten baituzue. Allahk ez dizkizue kontuan hartzen arinkeriazko zinak, baina bai nahita hartzen dituzuen konpromisoak. (Horrela egindako zinak) Ordaintze aldera, hamar behartsu elikatuko dituzue, zeuen familia elikatzeko erabiltzen duzuen batez bestekoaz, edo jantziko dituzue, edo esklabo bat libratuko duzue. Egiteko erarik ez duenak, egin dezala barau hiru egunetan. Hori da emango duzuen ordaina, egingo dituzuen zinengatik, eta izan kontu zeuen zinekin. Horrela azaltzen dizkizue Allahk bere ezaugarriak, esker oneko izan ahal zaitezten. Zuek, sinesten duzuenok! Egia da ezen ardoa, zorizko jokoak, eskaintza-aldareak eta gezi asmatzaileak zikinkeria direla, Shaytanen (Satanasen) egintzatik datozenak; aparta zaitezte hartatik guztitik eta arrakasta izan ahalko duzue. Benetan, Shaytanek (Satanasek) etsaigoa eta gorrotoa harrotu nahi ditu zuen artean, ardoaz eta zorizko jokoaz baliatuz, horrela zuek Allahgandik eta salatetik aldentzeko. Ez eman amore. Eta obeditu Allahri, obeditu Mezulariari eta erne ibili. Eta apartatzen bazarete, jakizue ezen gure mezulariari mezua argi iritsaraztea bakarrik dagokiola. Eta sinesten eta ongiaren egintzak egiten dituztenak ez dira hutsegitean erortzen lehenago probatu zutenarengatik, baldin eta kontu izaten, sinesten eta ongia egiten jarraitzen badute, eta gero kontu izaten eta sinesten badute, eta orduan ere kontu izaten eta ongia egiten badute. Ongia egiten dutenak maite ditu Allahk. Zuek, sinesten duzuenok! Zeuen eskuz eta lantzaz eskuratuko duzuen ehizaren zati batekin jarriko zaituzte proban Allahk, Bera ikusi gabe, Beraren beldur zein den jakiteko Hori baino haratago doakeenak zigor mingarria izango du. Zuek, sinestedunok! Ez hil ehizaturiko animaliak hautsezineko egoeran zaudeten bitartean. Baina hori nahita egin dezan zuen artekoak ordain dezala hil zuenaren antzeko animalia bat opari eginez, zuzenak diren zuen arteko biren erabakira makurtuz, Kaabara zuzenduriko eskaintza gisa; edo ordain dezala behartsuei jaten emanez edo neurri bertsuan barau eginez; horrela, bere egintzaren ondorio txarrak esperimenta ditzan.

59

96

97

98 99 100

101

102 103

104 105 106

107

108

Allahk barkatzen dizue egin duzuena, baina norbaitek berriro egiten badu, Allah mendekatuko da hartaz. Eta Allahk ahala du eta mendekua. Zilegi duzue arrantzan egitea eta arrantzutik jatea, zeuen eta bidarien gozamenerako; baina ez duzue zilegi ehizan egitea hautsezineko egoeran zaudeten bitartean. Eta izan Allahren beldur, Harengana bilduak izango baitzarete. Allahk eratu ditu bai Kaaba, Hautsezineko Etxea, gizakientzako pilare bezala, bai hautsezineko hilabeteak, eskaintzak eta girlandak. Hau guztia, jakin dezazuen Allahk ezagutzen duela zeruetan eta lurrean dagoen guztia, eta Allah gauza guztien Ezagutzaile dela. Eta jakizue ezen Allah zorrotza dela zigortzen eta Allah Barkatzaile dela eta Bihozbera. Mezua helaraztea bakarrik dagokio Mezulariari; baina Allahk badaki zer agertzen duzuen eta zer ezkutatzen. Esazu: Haren (gaitzaren) ugaritasunak harritzen bazaitu ere, gaitza ez da inoiz onaren pareko izango. Eta izan Allahren beldur, zuek, funtsezkoari antzematen dakizuenok, horrela arrakasta izan ahal dezazuen. Zuek, sinesten duzuenok! Ez ibili galdezka, errebelatuko balitzaizkizue, gaitz egingo lizueketenez. Baina haiek direla bide Korana jaitsiko den momentuan galdetzen baduzue, orduan agertuko zaizkizue. Allahk barkatu dizue haiengatik eta Allah Barkatzaile da eta Bihozbera. Izan ziren zuen aurretik galdera horiek berak egin zituztenak eta, gero, onartu nahi izan ez zituztenak. Allahk ez du ezarri, ez Bahira-rik, ez Saiba-rik, ez Wasila-rik eta Ham-ik33. Halaz guztiz, sinesteari uko egiten diotenek gezurrak asmatu dituzte Allahren aurka. Haietako gehienek ez dute arrazoitzen. Eta esaten zaienean: Zatozte Allahk jaitsarazi duen hartara eta Mezulariagana, diote: Aski dugu geure gurasoengan aurkitu dugunarekin. Eta gurasoek ezer ez bazekiten, eta gidarik ez bazuten? Zuek, sinesten duzuenok! Saia zaitezte zeuen burua zaintzen. Ezin izango dizue kalterik egin inolako desbideratuk, gidatuak baldin bazarete. Denok Allahgana itzuli beharra duzue, eta jakinaraziko dizue orduan zer egin zenuten. Zuek, sinesten duzuenok! Izan daitezela testiguak zuen artean testamentua egiteko orduan, norbaiti hiltzeko ordua iristean. Zuzen diren zuetako bi edo beste batzuk lurrez bidari bazarete edo hiltzeko ordua etortzen bazaizue. Geratu daitezela salata (otoitzaldia)ren (otoitzaldiaren) ondoren eta, dudarik baduzue, zin eragiezue Allahgatik: Ez dugu salduko, ez inolako prezioan, ez inorengatik, nahiz eta hurbileko ahaidea izan, eta ez dugu ezkutatuko Allahren testigantza; zeren, hori eginez gero, (lege-) hausleen artean egongo baikinateke. Eta gaiztakeria baten egile direla aurkitzen bada, har dezatela haien tokia bik, eskubiderik handiena dutenen artetik eta zin egin dezatela: Allahgatik, gure testigantza haiena baino egiazkoa da eta ez dugu (lege-) hausterik egin, zeren bestela bidegabe izango baikinateke. Hau da modurik egokiena egiazko testigantza egin ahal dezaten edo berenaren ondoren beste zin-egite bat egingo den beldur izan daitezen. Eta izan Allahren beldur, eta entzun: Allahk ez du gidatzen jende desbideraturik.

33

Beren ezaugarri bereziengatik sakratutzat zeuzkaten lau animlia. 60

109 110

111 112 113 114

115 116

117

118 119

120

Allahk Mezulariak bildu eta esango duenean: Nola erantzun zizueten?, esango dute: Ez dakigu, zeren Zu baitzara ezkutuko gauzen Ezagutzaile. Allahk Isari (Jesusi), Maryamen (Mariaren) semeari, esan zionean: Izan gogoan Nik zure gain eta zure amaren gain emandako bedeinkazioa, Espiritu Garbiarekin34 lagundu nizunean, gizakiei hitz egin zeniezaien sehaskan zeundela, eta heldua zinenean. Eta Liburua eta Jakinduria, Tora eta Inyil (ebanjelioa) erakutsi nizkizunean, eta nire baimenarekin, buztinez, hegazti-itxurako zerbait kreatu zenuenean eta jaiotzetiko itsua eta lepraduna sendatu zenituenean, nire baimenarekin. Eta Israelgo seme-alabengandik babestu zintudalako, haiengana froga argiekin joan zinenean eta sinesteari uko egin zioten haietakoek esan zutenean: Hau ez da magia hutsa besterik. Eta apostoluak Nigan eta nire mezulariagan sinesteko inspiratu nituenean, esan zuten: Sinesten dugu eta aitortzen meneko garela. Eta apostoluek esan zutenean: Isa (Jesus), Maryamen (Mariaren) semea! Jaits ote dezake zure Jaunak zerutik gurutzeko janariz hornituriko mahai bat? Esan zuen: Izan Allahren beldur, sinestedun bazarete. Esan zuten: Hartarik jan nahi dugu, geure bihotzak lasaitu, egia esan diguzula jakin eta Haren testigantza egingo dutenetarik izan. Isak (Jesusek), Maryamen (Mariaren) semeak, esan zuen: Allah, gure Jauna! Egin ezazu jaits dadila zerutik mahai hornitua, izan dadila guztiontzat oroigarri aurrenekotik azkeneraino, baita Zugandiko ezaugarri ere; eta horni gaitzazu, Zu baitzara hornitzailerik onena. Allahk esan zuen: Jaitsaraziko dut zuentzat, baina, horren ondoren, arnegatuko duenari, munduetan inork ezagutu izango ez duen zigorrez zigortuko dut. Eta Allahk esan zuenean: Isa (Jesus), Maryamen (Mariaren) semea! Zuk esana al diezu gizakiei: Har nazazue ni eta nire ama Jainkotzat, Allahz aparte? Esan zuen: Aintza Zuri! Ez dagokit hori esatea hartarako eskubiderik ez dudalarik. Esan izan banu, Zuk jakingo zenuen. Zuk badakizu nire barruan zer dagoen, baina nik ez dakit zure baitan zer dagoen. Gauza ziurra da ezen Zu zarela gauzarik ezkutuenen Ezagutzaile. Agindu zenidana bakarrik esan nien: Adora ezazue Allah, nire Jauna eta zuena! Eta haien lekuko izan naiz, haien lagunartean egon nintzen bitartean. Eta Zeuregana eraman ninduzunean, Zeu zinen haiei behatzen ziena. Zu zara gauza guztien Lekukoa. Zigortzen badituzu Zure zerbitzariak dira, eta barkatzen badiezu Benetan, Ahaltsua zara Zu, Jakintsua. Allahk esan zuen: Hau da eguna, zeinetan onuragarri gertatuko baitzaie egiazaleei beren egiatasuna; ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak izango dituzte, non hilezkor izango baitira betiko. Allah pozik egongo da haietaz eta hala egongo dira haiek Hartaz. Hori da garaipen handia. Allahrena da zeruen eta lurraren nagusitasuna, eta bien artean dagoenarena. Hura da gauza guztien gain ahala duena.

34

Yibril (Gabriel) aingerua. 61

6. SURA: ANIMALI TALDEAK


Mekan jaitsia da, ondoko aleia hauek izan ezik: 20, 23, 91, 93, 114, 141, 151, 152 eta 153, hauek Medinan jaitsi baitziren. 165 aleia ditu eta al-Hiyr suraren ondoren errebelatu zen

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 4 5 6 Gorespenak Allahri dagozkio, zeruak eta lurra kreatu dituenari eta iluna eta argia egin dituenari; hala ere, sinesteari uko egin diotenek beren Jaunarekin parekatzen dituzte beste batzuk. Hura da buztinetik kreatu zintuztena eta gero epe bat erabaki zuena, eta beste epe bat bere ondoan. Eta, hala ere, zuek dudak dituzue. Hura da Allah zeruetan eta lurrean, ezagutzen du gordetzen eta azaltzen duzuena, eta badaki zer eskuratzen duzuen. Ez da iristen zaien beren Jaunaren ezaugarririk, zeinetatik ez baitira apartatzen. Eta egia iritsi zaienean, ukatu egin dute. Izango dute barre egiten zioten Haren albisterik. Ez ote dute ikusten nola desagerrarazi ditugun haien aurreko belaunaldi osoak, zeini zuei eman ez dizuegun egoera eman baikenien lurrean? Haiengana zerua bidaltzen genuen euri ugarirekin eta ibaiak korriarazten genituen haien oin azpian, baina suntsitu egin genituen beren (lege-) hausturengatik eta haien ondoren beste belaunaldi batzuk sorrarazi genituen. Eta zugana beren eskuez uki zezaketen pergamino batean idazki bat jaitsarazi bagenu ere, sinesteari uko egiten diotenek esango zuketen: Magia hutsa besterik ez da hori. Diote: Zergatik ez zaio jaitsarazten aingeru bat? Aingeru bat jaitsiko balitz, arazoa erabakia legoke eta ez litzaieke emango itxaroteko eperik. Eta aingeru bihurtu bagenu, giza itxura eman izango genion eta orduan nahasmendua sortu izango genien, orain nahasten diren bezala. Jadanik, barre egin zieten zure aurretiko mezulariei, baina barre-gai zuten hark berak inguratu zituen burla egiten zutenak Esazu: Zoazte lurrean barrena eta ikusi zein izan zen egia ukatzen zutenen azkena. Esazu: Zeinena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia? Esazu: Allahrena. Hark erruki izan dadin agindu dio bere buruari. Igotze Egunean bilduko zaituzte, horretaz ez da zalantzarik. Bere burua galdu izango dutenek Ez zuten sinesten. Harena da gauez eta egunez bizi den guztia. Hura da entzuten duena eta dakiena. Esazu: Zeruen eta lurraren Kreatzaile den Allah ez den bat hartu behar ote dut aliatutzat? Hark elikatzen gaitu, baina ez da elikatua.

7 8 9 10 11 12

13 14

62

15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30

31
35 36

Esazu: Meneko izaten lehenengoa izateko agindu zait eta ez nadila izan eransleetakoa35. Esazu: Beldur naiz nire Jaunari desobeditzen badiot, egun izugarri bateko zigorraren beldur. Egun hartan, harengandik apartatua izango denaz, (Allahk) errukia izango du hartaz. Eta hori da garaipen nabarmena. Allahk zoritxarren batekin ukitzen bazaitu, ezin izango du hura inork apartatu, Hark baizik. Eta Allahk ongiren batekin ukitzen bazaitu Hark ahala du gauza guztien gain. Hura da bere zerbitzarien gain Nagusitza duena eta Jakintsua da, gauzarik ezkutuenen Ezagutzailea. Esazu: Zer dago handiagorik testigantzarako? Esazu: Allah Lekuko da zuen eta nire artean. Errezitazio hau inspiratu dit, harekin zuek eta iritsiko zaion hura ohartarazteko. Allahrekin batean beste jainko batzuk daudela testigatu behar ote duzue? Esazu: Nik ez dut testigatuko. Esazu. Jainko Bakarra da Hura, eta errugabe naiz ni erantsiko dizkiozuenez. Liburua eman genienei dagokienez, beren seme-alabak bezala ezagutzen dute haiek. Beren burua berez galdu dutenek Ez zuten sinesten. Eta zein da zuzengabeagorik, Allahz gezurrak asmatzen dituena baino, edo Haren seinaleen egia ukatzen duena baino? Benetan, bidegabeek ez dute arrakastarik izango. Denak bilduko ditugun Egunean eta eransleei esango diegunean: Non dira baieztatzen zenituzten erantsi haiek? Hau esan beste aitzakiarik ez dute izango: Allah Gure Jaunagatik, arren, gu ez ginen eransle. Errepara ezazu nola ariko diren gezurretan beren buruaren aurka eta nola desbideratuko dituen asmatu zuten hark berak. Haietarik bada arreta eskaintzen dizunik, baina oihala jarri diegu bihotzean uler ez dezaten, eta belarriak gortu dizkiegu; eta mota guztietako ezaugarriak ikusiko balituzte ere, ez lukete haietan sinetsiko. Hartaraino, non, zugana datozenean ezbaika, sinesteari uko egin diotenek hau esatera iristen baitira: Horiek ez dira antzinakoen ipuin besterik. Besteak hertsatzen dituzte eta berak hartatik36 urrundu egiten dira; baina, konturatu gabe, beren burua suntsitu besterik ez dute egiten. Ikusiko bazenitu Suaren aurrean gelditu eta esaten: Ai gu, itzultzerik izango bagenu! Ez genituzke ukatuko gure Jaunaren ezaugarriak eta sinestedun izango ginateke. Aitzitik, garbi azaldu izango zaie lehen ezkutatzen zutena eta, itzuliko balira, berriro egingo lukete ez egiteko esan zitzaiena. Gezurti huts dira, benetan. Esaten zuten: Jadanik dugun bizitza hau bakarrik dago eta ez gara itzuliko berriz bizitzera. Eta ikusiko bazenitu beren Jaunaren aurrean zutik egongo direnean eta esango dienean: Agian, ez ote da hau egia? Esango dute: Bai, gure Jaunagatik! Esango du: Dasta ezazue zigorra, sinesteari uko egin zeniotelako. Allahrekiko topaketa gezurtzat hartu zutenak galdu egingo dira eta, ustekabean ordua iritsiko zaienean, esango dute: Ai gu, ardurarik gabe hartu genuelako!

"Eranslea": Allahren ondoan beste jainkoak gurtzen dituena. Koranetik. 63

32 33 34

35

36 37 38

39 40 41 42 43 44 45 46

Eta beren bizkarrean zamatuko dituzte beren hutsegiteak. Ez ote da txarra garraiatzen ari direna? Mundu honetako bizitza jolasa eta denbora-pasa besterik ez da. Baina Beste Bizitzako egoitza hobea da beren burua zaintzen dutenentzat. Ez ote dute arrazoitu behar? Badakigu esaten duten horrek atsekabetzen zaituela, baina ez zaituzte zu ukatzen bidegabeek, Allahren ezaugarriak dira ukatzen dituztenak. Zu baino lehenago izan ziren mezulariak ere gezurtitzat hartu zituzten, baina pazientzia erakutsi zuten haiek pertsegituak izanik ere, gure laguntza eman genien arte. Inork ezin ditu ordezkatu Allahren hitzak. Egia da bidaliei buruzko albisteen zati bat heldu zaizula. Eta haiek horrela aldentzeak hainbeste tristatzen bazaitu, non, ahal bazenu, lurrean tunel bat bilatuko baitzenuke edo eskailera bat zerura igotzeko, haiei handik ezaugarri bat ekarri ahal izateko Allahk, nahi izan balu, haiek bateratu egingo zituen gidan. Ez zaitezte izan ezjakinetakoak! Gauza ziurra da entzuten dutenek bakarrik erantzuten dutela. Allahk bizia itzuliko die hildakoei; gero Harengana itzuliko zarete. Diote: Ez ote da jaitsi harengana bere Jaunaren seinale miresgarri bakar bat ere? Esazu: Allah gai da edozein seinale jaitsarazteko, baina haietako gehienek ez dakite. Ez da lurrean izakirik, ez bere hegoez hegan egiten duen hegaztirik, zuenaren antzeko komunitateak osatzen ez dituenik. Liburuan ez dugu ezer alde batera utzi. Gero, bilduak izango dira, beren Jaunagana itzultzeko. Gure ezaugarrien egia ukatzen dutenak ilunpetan daude, sorgor dira eta mutu. Allahk nahi duena desbideratzen du eta nahi duena jartzen bide zuzenean. Esazu: Esadazue: Allahren zigorra iritsiko balitzaizue edo Ordua, Allah ez den bati deituko ote zeniokete, egia esan nahi baduzue? Hari bakarrik deituko zeniokete eta libratuko zintuzkete, nahi balu, eskatuko zenioketenetik eta ahaztuko luke Berari erantsi zeniotena. Egia da bidaliak igorri ditugula zu baino lehenagoko komunitateetara, ustekabeko zoritxarrarekin eta ezbeharrarekin jo genituenetara, horrela apaldu ahal zitezen. Gure haserrea iritsi zitzaienean apaldu izan balira! Baina haien bihotzak gogortu egin ziren eta Shaytanek (Satanasek) eder zela ikusarazi zien egiten ari zirena. Gogorarazi zitzaiena ahaztu zutenean, gauza guztien ateak zabaldu genizkien eta eman genienarekin gustura zeuden momentuan, ustekabean harrapatu genituen eta lur jota geratu ziren etsirik. Horrela gelditu zen desegina jende bidegabearen arteko azkena bera ere. Eta gorespenak Allahri dagozkio, munduen Jaunari! Esazu: Esadazue: Zer gertatuko litzateke Allahk entzumena eta ikusmena kenduko balizkizue, eta zuen bihotzak zigilatuko balitu? Allahz aparte, beste zein Jainkok itzuli ahal izango lizkizueke? Errepara ezazu, nola azaltzen ditugun ezaugarriak argi eta garbi eta, hala ere, nola urruntzen diren haiek.

64

47 48 49 50

51

52

53 54

55 56 57

58 59

60 61 62
37

Esazu: Eta zer irudituko litzaizueke, Allahren zigorra bat-batean etorriko balitzaizue edo etortzen ikusiko bazenute? Utziko ote luke galtzen bidegabeak ez diren beste batzuk?. Bidaliak ez ditugu igorri berri onen iragarle bezala baizik, eta oharpenak egiteko baizik. Sinesten eta zuzen jokatzen duenak ez du zertan beldur izan, eta ez da atsekabetuko. Eta gure ezaugarrien egia ukatzen dutenak zigorrak harrapatuko ditu, bidetik atera direlako. Esazu: Ez dizuet esaten Allahren altxorrak neure eskuetan dauzkadanik, ezta ezezaguna ezagutzen dudanik ere; ez dizuet esaten aingerua naizenik ere; nik inspiratu izan zaidanari bakarrik jarraitzen diot. Esazu: Gauza bera ote dira, agian, itsua eta ikusten duena? Ez ote duzue gogoetarik egin behar? Ohartaraz itzazu haren bidez37, Allahgana itzultzeko, bilduak izango diren momentuaren beldur direnak. Hartaz aparte, ez dute izango nork defendaturik, ezta haien alde erregutuko duenik ere. Agian, horrela, kontuz ibiliko dira. Eta ez itzazu bota zeure ondotik beren Jaunari goiz eta arratsalde dei egiten diotenak, Haren aurpegia ikusteko irrikaz; zuri ez dagokizu haiei ezeren kontuak eskatzea, ezta haiei ere zuri eskatzea. Zure ondotik botatzen badituzu, bidegabeen artean egongo zara. Eta horrela probatzen ditugu batzuk besteekin, esan dezaten: Hauek al dira Allahk gure artean faboratu dituenak? Allahk ez ote ditu, bada, hobeto ezagutzen esker onekoak? Eta gure ezaugarrietan sinesten dutenak zugana etorriko direnean, esazu: Bakea zuekin, zuen Jaunak errukia agindu dio bere buruari. Ezjakintasunez okerren bat egin duen zuetakoa eta, gero, haren ondoren, atzera egin eta zuzentzen duena Gauza ziurra da Hura Barkatzaile dela eta Bihozbera. Horrela argitzen ditugu ezaugarriak, garbi ikus dezazun gaizkia egiten dutenen bidea. Esazu: Debekatu egin zait zuek Allahz aparte dei egiten diezuena adoratzea. Esazu: Ez diet jarraituko zuen desioei, desbidera ez nadin eta gidatuak ez direnetakoa bihur ez nadin. Esazu: Jaunagandik datorren hitzari jarraitzen diot, zeinen egia zuek ukatu egiten baituzue. Zuek estu eskatzen didazuena ez dago nire esku, ebazpena Allahri bakarrik dagokio, Hark erabakitzen du egia eta Hura da epailerik onena. Esazu: Estu eskatzen duzuena nire esku balego, gauza erabakia legoke guretzat. Baina Allahk ezagutzen ditu bidegabeak. Hark ditu Ikusten-ez-denaren giltzak eta Hark bakarrik ezagutzen du, eta badaki zer dagoen lurrean eta itsasoan. Ez da hosto bat ere erortzen Hark jakin gabe, ez dago hazirik lurpean, ez dago ezer hezerik, ez idorrik, liburuan argi betean ez dagoenik. Hura da gauez hartzen zaituztena eta badaki egunez zer eskuratu duzuen; gero, (egun) hartan, bizira itzultzen zaituzte finkaturiko epea bete dadin. Eta Harengana itzuliko zarete, egiten zenutena jakinaraz diezazuen. Hura da bere zerbitzarien Nagusia. Eta zaintzaileak bidaltzen ditu zuengana; eta zuetako bati heriotza iristen zaionean, gure mandatariek eramaten dute, zabar ibili gabe. Gero, Allahgana itzuliak izango zarete, zeuen benetako Jabeagana.

Koranaren bidez. 65

63 64 65

66 67 68

69 70

71

72 73

74 75 76 77

Ez ote da harena ebazpena? Hura da lasterrena kontuak egiten. Esazu: Nork libratuko zaituzte lurreko eta itsasoko ilunpeetatik? Apal eta beldurrez dei egiten diozue: Libratzen bagaituzu, esker oneko izango gara. Esazu: Allah da (ilunpe) haietatik eta larritasun guztitik libratzen zaituztena; zuek, gero, eransleak atxikitzen dizkiozue. Esazu: Hark ahalmena du zuei goitik edo zeuen oinazpitik zigor bat bidaltzeko, edo zuek sekta desberdinetan nahasteko, edo batzuei besteen indarkeria dastarazteko. Errepara ezazu nola argitzen ditugun seinaleak, ulertu ahal ditzaten. Zure jendeak ukatu egin du (seinale) haien egiatasuna; halaz guztiz, egia da. Esazu: Ni ez naiz zuen zaintzailea. Mezu profetiko bakoitzak bere unea du, baina jakingo duzue. Eta gure ezaugarriez barre egiten dutenak ikusiko dituzunean, urrundu zaitez haiengandik, beste mintzagai bati ekingo dioten arte. Eta Shaytanek (Satanasek) ahantzarazten badizu, berriro gogoratzean, ez jarraitu jende zuzengabe horrekin eserita. Beldur direnei ez dagokie, inolaz ere, beste haiek eman beharko duten kontu ematea, baina bai haiei gogoraraztea, ea beldur izaten diren. Eta utz itzazu alde batera beren Adorazio-eginbeharra txantxatzat eta denborapasatzat hartzen dituzten eta mundu honetako bizitzak liluraturik dituen horiek. Gogoraraz iezaiezu horren bidez38, arimak oro galbidera eramanak izango direla irabazi dutenagatik eta ez dela izango haientzat, Allahz kanpo, ez babestuko dituenik, ez haien alde erregutuko duenik; eta edozein ordainketa-motaz kitatu nahi balute ere, ez zaiela onartuko. Galbidera eramanak izango direnak dira horiek irabazi zutenarengatik; ur irakina izango dute edateko eta zigor mingarria ukatu zutenagatik. Esazu: Allah ez den bati dei egingo ote diogu, ez onurarik, ez kalterik ekarriko ez digunari, eta atzera egingo ote dugu, Allahk gidatuak izan garelarik, deabruek lurreko amildegietan barna daramaten eta norabiderik gabe dabilen haren antzeko izateko? Baditu lagunak, norabide onera deitzen diotenak: Zatozte gugana! Esazu: Allahren gida da Gida, eta munduen Jaunaren mendean egoteko agindu zaigu, salata (otoitzaldia) ezartzeko eta Haren beldur izateko. Hura da, Zeinentzat izango baitzarete bilduak. Hura da zeruak eta lurra egiarekin kreatu dituena, esaten den egunean: Izan zaitez, eta bada. Egia da Haren hitza. Harena izango da Nagusitza, adarra joaraziko den egunean. Hark ezagutzen du Ikusten-ez-dena eta Agerikoa, eta Jakintsua da, ezkutukoenak ezagutzen dituena da. Ibrahimek (Abrahamek) Azar bere aitari esan zionean: Idolo batzuk jainkotzat hartu behar ote dituzue? Benetan, zu zeu eta zutarrak oso desbideraturik ikusten zaituztet. Horrela erakutsi genion Ibrahimi (Abrahami) zeruen eta lurraren nagusitza, ziur dakizkiten horietakoa izan zedin. Eta gaua gainera etorri zitzaionean, astro bat ikusi eta esan zuen: Hau da nire Jauna, baina desagertu zenean, esan zuen: Ez dut atsegin desagertzen dena. Eta ilargia agertzen ikusi zuenean, esan zuen: Hau da nire Jauna. Baina ezkutatzen ikusi zuenean, esan zuen: Neure Jaunak gidatzen ez banau, desbideratuen artekoa izango naiz.

38

Koranaren bidez. 66

78 79 80

81 82 83 84

85 86 87 88 89 90 91

92

93

Eta eguzki agertu berria ikusi zuenean, esan zuen: Hau da nire Jauna, handiagoa baita; baina ezkutatu zenean, esan zuen: Ene jendea, libre naiz eransten duzuen guztitik! Neure aurpegia, hanif (monoteista) bezala, zeruak eta lurra kreatu dituen Harengana zuzentzen dut eta ez naiz zerbait eransten diotenetakoa. Bere jendeak gezurtatu egin zuen, eta berak esan zuen: Allahri dagokionez jarri nahi ote nauzue dudan, Hark gidatu nauenean? Ez naiz zuek Hari eransten diozuen ezeren beldur, baizik nire Jaunak nahi duenaren beldur. Nire Jaunak gauza guztiak besarkatzen ditu bere ezagutzaz. Ez ote zarete pentsatzen jarriko? Eta nolatan izan naiteke eransten diozuen horren beldur, zuentzat berekin inolako argitasunik jaitsi ez duena Allahri eransteko beldur ez zaretelarik? Bi aldeetarik zeinek du arrazoi gehiago onik egoteko, baldin badakizue? Sinesten dutenek eta beren sinestea inolako bidegabekeriaz lausotzen ez dutenek: horiek izango dute segurtasuna eta horiek izango dira gidatuak. Hau da gure proba, Ibrahimi (Abrahami) bere jendeaz eman geniona. Nahi duguna mailaz igotzen dugu; gauza ziurra da ezen zure Jauna Jakintsua dela eta Ezagutzailea. Eta Ishaqi (Isaaki) eta Yaqubi (Jakobi) eman genien, lehenago Nuh (Noe) bezala gidatu genituen haiei. Eta haien ondorengoak dira: Daud (David), Sulayman (Salomon), Ayyub (Job), Jusuf (Jose), Musa (Moises) eta Harun (Aaron). Horra nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Eta Zakariyya (Zakarias), Yahya (Joan), Isa (Jesus) eta Ilyas (Elias): denak zuzenetakoak. Eta Ismail (Ismael), Alysaa (Eliseo), Yunus (Jonas) eta Lut (Lot). Denak faboratu genituen munduen gainetik. Eta haien guraso, ondorengo eta senideetako batzuk orobat aukeratu genituen eta gidatu bide zuzenetik. Hori da Allahren gida, zeinekin gidatzen baitu Hark bere zerbitzarietarik nahi duena. (Allahri) erantsi izan baliote, egin zuten guztia hutsean geratuko zen. Horiei eman genizkien Liburua, Jakinduria eta Profezia; baina hauek horretan sinesten ez badute, ukatuko ez duten beste batzuei gomendatuko diegu hori. Allahk gidatu dituenak dira horiek: Utz iezaiozu bere gidaz eraman zaitzan! Esazu: Ez dizuet trukean inongo ordainik eskatzen, munduentzat oroigarria besterik ez da. Ez dute preziatu Allah bere benetako tamainan, hau esatean: Allahk ez du ezer jaitsarazi inongo hilkorrengana. Esazu: Zeinek jaitsarazi zuen Musak (Moisesek) ekarri zuen liburua, gizaki guztientzako argia eta gida? Agertzen dituzuen pergaminoetan ezartzen duzue, hartarik gauza asko ezkutatzen duzuen arren; eta ez zeuek, ez zeuen gurasoek, ez zenekitena irakatsi zaizue. Esazu: Allah; gero utz iezaiezu beren hitz-jario alferrean jolas egin dezaten. Hau Liburu bedeinkatua da, jaitsarazi duguna, lehendik zeneukatena berresteko eta Hirien Amari39 eta haren ingurukoei oharpenak egiteko. Azken Bizitzan sinesten dutenek, sinesten dute (Liburu) hartan eta salata (otoitzaldia) betetzen dute. Eta zein da bidegabeagoa Allahz gezurra asmatzen duena baino? Edo hau esaten duena baino: Nik inspirazioa izan dut, ezer inspiratu ez zaiolarik? Eta hau esaten duena baino: Allahk jaitsarazten duenaren antzeko zerbait jaitsaraziko dut nik?

39

Meka. 67

94

95 96 97 98 99

100 101 102 103 104 105 106 107 108


40

Eta ikusiko bazenitu bidegabeak hil zorian daudenean eta aingeruek eskua luzatzen dutenean: Erauzi zeuen arimak! Gaur zigor laidogarriaz ordainduko zaizue Allahren aurka esaten zenutenagatik, egia izan gabe, eta Haren ezaugarrien aurrean harrokeriaz bete zinetelako. Benetan, Gugana etorri zarete, zeuek bakarrik, lehen aldian kreatu zintuztegun bezala, eta atzean utzi behar izan duzue emana genizuena. Eta ez dugu ikusten zuen ondoan zuen aldeko erregutzailerik, zuen ustez zuen alde (nire) partaide omen ziren haietarik inor. Zuen lotura hautsia da eta baieztatzen zenuten hark desbideratu egin zaituzte. Gauza ziurra da ezen Allahk hazia eta muina zulatzen dituela, hildakotik bizia eta bizitik hildakoa ateraraziz. Hori da Allah! Nolatan aparta zaitezkete? Eguna urrarazten du hark, eta gaua atseden bihurtzen, eta eguzkia eta ilargia denboraren neurgailu. Hori da Eutsezinaren agindua, Ezagutzailearena. Eta Hura da zuentzat izarrak ezarri dituena, lurreko eta itsasoko ilunpeetan gidari izan ditzazuen. Ezaugarri argiak egin ditugu dakitenentzat. Hura da izaki bakar batetik kreatu zintuztena, kokaleku bat eta biltegi bat zuei emanez. Argi egin ditugu seinaleak ulertzen dutenentzat. Hura da zerutik ura jaitsarazten duena; haren (uraren) bidez sorrarazten dugu gauza guztien ernamuina, eta hortik aterarazten dugu berdetasuna, zeinetatik lortzen baitugu uzta. Eta palmondotik, bere kimuak botatzen dituenean, datil-luku trinkoak aterarazten ditugu. Eta mahasti-, olibadi- eta granadondo-baratzeak, antzekoak eta ezberdinak. Errepara iezaiezue haien fruituei fruitu ematen eta heltzen direnean. Gauza ziurra da ezen badela hor seinalea sinesten dutenentzat. Eta jeinuak Allahren eranskintzat hartu dituzte, guztiak Hark kreatuak izan arren. Eta semeak eta alabak dituela egotzi diote, ezagutzarik gabe. Goretsia izan bedi eta goraipatua egozten dioten guztiaren gainetik! Zeruen eta lurraren sortzailea. Nolatan izan litzake semeak, bikote-kiderik ez badu eta guztia Berak kreatu badu? Hori da Allah, zuen Jauna. Ez dago Hura, guztiaren Kreatzaile hura, beste jainkorik. Adora ezazu, beraz. Hura da gauza guztien Zaintzailea. Ikusmenak ezin du Hura atzeman, baina ikusmen oro atzematen du Hark; Zolia da Hura, ezkutuenekoen Ezagutzailea. Zeuen Jaunaren froga argiak jaso dituzue; beraz, ikusi nahi duenak bere onerako egingo du, eta bere burua itsutzen duenak bere kalterako egingo du. Ni ez naiz zuen zaintzailea. Horrela azaltzen ditugu seinaleak; batzuek esan dezaten: Nonbait irakurria duzu hori; eta ezagutzen dutenei argi gerta dakien. Jarrai iezaiozu, Allahgandik etorrita, inspiratu zaizunari. Ez da Hura beste jainkorik. Eta urrundu zaitez eransleengandik40. Allahk nahi izan balu, ez zioten erantsiko. Ez zaitugu egin haien zaintzaile, ezta izendatu ere haien arduradun. Eta ez irainik egin, Allahz aparte, haiek dei egiten dietenei, gerta ez dadin haiek, etsai-erreakzioz eta ezjakinean, Allah iraintzea.

"Eranslea": Allahren ondoan beste jainkoak gurtzen dituena. 68

109

110 111

112

113 114

115 116 117 118 119

120 121

122 123 124

Horrela egin dugu komunitate bakoitzak bere egintzei on iriztea; gero beren Jaunagana itzuli beharra dute, Zeinek jakinaraziko baitie egiten zutena. Eta zin dagite Allahgatik seriotasun handiz ezen, seinale bat etorriko balitzaie, sinetsiko luketela hartan. Esazu: Seinaleak Allahren ondoan daude. Baina ez al zarete konturatzen, helduko balitzaizkizue ere, ez zenuketela sinetsiko? Aldatu egingo ditugu haien bihotza eta ikuspegia, lehen aldian horretan sinetsi ez zuten bezala, eta beren desbiderakuntzan noraezean utziko ditugu. Eta aingeruak haiengana jaitsaraziko bagenitu, eta hildakoei hitz eginaraziko bagenie, eta gauza guztiak haien begi aurrean bilduko bagenitu ere, ez lukete sinetsiko, Allahk hala nahi ezean. Hala ere, haietako gehienak ezjakinak dira. Eta horrela, profeta bakoitzari etsaiak esleitu dizkiogu: deabruak, gizakiak eta jeinuak, liluraz apainduriko hitzak elkarri inspiratzen dizkiotenak. Hitz goxoak esaten dituzte elkar engainatzeko. Allahk nahi balu, ez lukete horrelakorik egingo; utz itzazu, beraz, bertan behera, bai berak, bai asmatzen dutena. Hartara makur daitezen Azken Bizitzan sinesten ez dutenen bihotzak, horrekin konforma daitezen eta irabazi behar dutena horrela eskura dezaten. Zergatik opa izan beharko nuke Allah ez den beste epaile bat, Hura delarik zuentzat Liburu argigarria jaitsarazi duena? Liburua eman zitzaien haiek badakite ezen zure Jaunagandik jaitsi dela Liburu hura egiarekin; ez zaitez izan, beraz, zalantzan dauden horietakoa. Zure Jaunaren hitzak egiatasun eta zuzentasun betekoak dira; ez da ezer Haren hitzak aldaraz ditzakeenik. Hura da entzuten duena eta dakiena. Lurrean diren gehienei obedituko bazenie, Allahren bidetik desbideratuko zintuzkete; haiek ez diete jarraitzen balizkotasunei baizik, ustezkotasunei baizik. Gauza ziurra da ezen zure Jaunak hobeto dakiela zein desbideratzen den bere bidetik eta zein dauden gidaturik. Eta jan ezazue Allahren izena aipatu izan zaion hartatik, Haren seinaleetan sinesten baduzue. Zer zentzu izango luke Allahren izena aipatua izan zaion hartatik ez jateak, argi eta garbi azaldu zaizuelarik zer duzuen debekatua, bortxatuak izan ez bazarete? Gauza ziurra da ezen asko desbideratzen direla beren desioak direla medio, jakin gabe. Zure Jaunak hobeto daki zein diren (lege-) hausleak. Utzi alde batera gaiztakeria, kanpoz eta barruz; zeren, egia esan, gaiztakeria bat egin dutenek egin dutenaren ordaina jasoko baitute. Eta ez ezazue jan Allahren izena aipatua izan ez zaien haietarik, hori egitea gaiztakeria izango litzateke eta. Benetan, deabruek beren aliatuei inspiratzen diete zuek nahas zaitzaten. Obeditzen badiezue, eransle izango zarete Hilik egon eta bizitzara itzuli genuen hura, hots, eman genion argiarekin jendartean dabilen hura, ilunpetan eta irteerarik gabe dabilena bezalakoa ote da? Horrela egin ohi dugu, egiten dutena sinesgabeei eder iruditu dakien. Era berean, hiri bakoitzean, hango gaizkileak bertako gizakirik nabarmenenak izan daitezen egin dugu, azpikerian ibil zitezen. Baina bere buruaren aurka bakarrik ari izan ziren azpikerian, konturatu gabe. Ezaugarri bat datorkienean, diote: Ez dugu sinetsiko, harik eta Allahren mezulariei eman zaiena bera eskuratuko dugun arte. Allahk hobeto daki bere mezua non ezarri.

69

125

126 127 128

129 130

131 132 133 134 135 136

137

138

Gaiztakeria egin zutenei umilazioa Allahren aurrean eta zigor latza eroriko zaizkie, azpijokoan egin zutenagatik. Allahk gidatu nahi duenari Islamerantz irekitzen dio bihotza; baina desbideratu nahi duenari bihotza estu eta hertsi bihurtzen dio, zerurantz gora joango balitz bezala. Era berean, gauzarik okerrena ezartzen du Allahk sinesten ez dutenengan. Hau da zure Jaunaren bidea, zuzena. Garbi azaldu ditugu seinaleak pentsatu nahi dutenentzat. Hauena izango da Bakearen Egoitza, Jaunaren ondoan. Hau izango dute beren Babeslea, egiten zutenagatik. Denak bilduko ditugun egunean: Jeinuen komunitatea! Gizaki asko eraman zenuten hondamendira. Esango dute gizakien arteko haien aliatuek: Gure Jauna, batzuk besteez baliatzen ginen eta ezarri zenigun epea iritsi zaigu! Hark esango du: Zuen ordaina Sua da, non hilezkor izango baitzarete, Allahk nahi duena salbu. Gauza ziurra da ezen Jakintsua dela zure Jauna eta Ezagutzailea. Horrela gertatuko da Guk egindako hau: bidegabe batzuek besteen gain gobernatzea, azken hauek bilatu zutenaren ondorioz. Gizakien eta jeinuen komunitatea! Ez ote zitzaizkizuen iritsi mezulariak, zeuen artetik atereak, nire ezaugarriez hitz egiten zizuetenak eta orain bizi duzuen egun honetako topatzeaz ohartarazten zintuztenak? Esango dute: Bai, horren testigantza dagigu, geure buruaren aurka. Munduko bizitzak liluratu ditu eta beren buruaren aurka egingo dute testigantza, sinesgabe zirela. Honengatik da hori: zure Jaunak ez duelako suntsituko zuzengabekeria egina lukeen hiri bat ere, hango biztanleak ohartaraziak izango diren arte. Bakoitzak bere mailak izango ditu, egin izan dituenen neurriaren arabera. Zure Jauna ez dago oharkabean egiten dutenari buruz. Eta zure Jauna Aberatsa da, errukiaren Jabea. Nahi badu, desagerraraziko zaituzte eta, zuen ondoren Berak nahi duena etorraraziko; beste batzuen ondorengotzatik zuek sorrarazi zintuzten bezala. Benetan, agindu dizuena helduko da, zuek ezin eragotzi ahal izateko moduan. Esazu: Ene jendea! Joka ezazue zeuen egoeraren arabera, hala egingo baitut nik ere. Eta jakingo duzue zeinek izan zuen azken ona Azken Egoitzan. Gauza ziurra da ezen zuzengabeek ez dutela arrakastarik izaten. Allahrentzat gordetzen dute, Hark kreatua den arren, uztaren eta talde-animalien zati bat, beren ustekerian hau diotela: Hau Allahrentzat da eta beste hau Hari erantsitako gure jainkoentzat. Baina haien jainkoentzat den hura ez da iristen Allahgana; aldiz, Allahrentzat den hura iristen da Hari eransten dizkioten jainkoengana. Zein gauza txarra den pentsatzen dutena! Era berean, erantsiak direnek idolatrei uste izanarazten diete gauza ona dela nork bere seme-alabak hiltzea, horrela idolatrak berak suntsitu eta beren Adoraziopraktikan nahastarazteko. Allahk nahi balu, ez lukete horrelakorik egingo. Utz itzazu, beraz, bai berak, bai asmatzen dutena! Eta diote beren ustekerian: Ganadu hau eta uzta hauek debekatuak daude, eta guk nahi duguna bakarrik janarituko da horiekin. Eta badira beste talde-animalia batzuk, zeinen gainean ez baitute aipatzen Allahren izena, eta Haren aurkako asmakizuna dute hori. Baina Hark ordainduko die asmatu zutenagatik.

70

139

140

141

142

143 144

145

146

147 148

149 150

Eta diote: Animalia horien sabelean dagoena gure semeentzat gordea da, eta debekatua da gure emazteentzat, eta hila jaiotzen bada bakarrik konpartitu ahal izango dute. Hark ordainduko die egiten duten bereizkeriagatik, zeren egia baita Hura Jakintsua dela eta Ezagutzailea. Galdu egingo dira beren seme-alabak hiltzen dituztenak, ergelkeriaz eta ezjakinez, eta Allahk horniduratzat emandakoa legearen aurkakotzat bihurtzen dutenak, Allahren aurka asmatuz. Desbideratuak izango dira eta gidarik gabe egongo. Hura da zuentzat mahats parratuak eta parratu gabeak, palmondoak, askotariko gustuko laboreak, granada-ondoak, antzeko eta askotariko, ekoiztu dituena. Jan ezazue ematen duten fruituetarik, eta biltzeko garaian eman hargatik dagokiona eta ez alferrik gal. Gauza ziurra da ezen Hark ez dituela atsegin alferrik galtzen dutenak. Eta talde-animalietarik; zeinetatik batzuk zamari baitira eta beste batzuk ilea, haragia eta esnea ematen dutenak. Jan ezazue Allahk horniduratzat ematen dizuenetik, eta ez jarraitu Shaytanen (Satanasen) arrastoei; arerio amorratua baita hura. Zortzi kategoria: ardi-familiako bikotea eta ahuntz-familiakoa. Esazu: Legez kanpo ote bi arrak eta bi emeak, edo bi emeek umetokian dutena? Esadazue jakinaren gainean, egiazale bazarete. Eta gameluen familiako bikotea eta behien familiakoena. Esazu: Legez kanpokoa ote bi arrak edo bi emeak, edo bi emeek umetokian dutena, edo lekuko ote zineten Allahk hau gomendatu zizuenean? Zein da zuzengabeago Allahz gezur bat asmatzen duena baino, gizakiak desbideratzeko, ezagutzarik izan gabe? Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela gidatzen jende zuzengabea. Esazu: Ez dut aurkitu inorentzat debekurik, inspiratu zaidan guztian, horretatik guztitik jan ahal izateko, baldin eta berez hildako animaliaren kasua ez bada, edo isuritako odolaren kasua, edo txerrikia ez bada, lohikeria baita hori, edo gaiztakeria baten kasua ez bada, Allah ez beste zerbaiten izenean opari egina delako. Baina nahi gabe eta (lege-) hausteko asmorik gabe, hartara behartua dena Gauza ziurra da ezen Allah Barkatzailea dela eta Bihozbera. Judaismoari jarraitzen diotenei ez-zilegi egin genien azazkalak dituen guztia, baita behi- eta ardi-koipea ere, bizkarrean, erraietan edo hezurrekin nahastua dutena izan ezik. Horrela ordaintzen diegu beren bihurrikeriagatik. Egia diogu. Eta diozuna gezurtzat ematen badute, esazu: Zuen Jaunak erruki handia du, baina Haren indarkeria ez da apartatuko gaitza egiten dutenengandik. Eransleek esango dute: Allahk nahi izan balu, ez genuen joko Hari erantsiak egoztera, ez geuk eta ez gure gurasoek, eta ez genuen debekatuko debekatu genuen ezer. Era berean ukatu zuten egia haien aurrekoek, gure indarkeria dastatu zuten arte. Esazu: Ba ote duzue erakuts diezagukezuen ezagutzaren bat? Balizkotasunak bakarrik dituzue, eta ustezkotasunez ari zarete. Esazu: Allahk eskuan du gezurta ezineko froga eta, nahi izango balu, zuek guztiok gidatuko zintuzkete. Esazu: Ekar itzazue hona zeuen lekukoak, Allahk hau debekatu zuela diotenak; eta testigantza egiten badute, zuk ez egin halakorik haiekin eta ez jarraitu gure

71

151

152

153 154 155 156 157

158

159 160 161 162 163

ezaugarrien egia ukatzen dutenen gogoa, Azken Bizitza sinesten ez dutenen eta beren Jaunari antzekoak egozten dizkiotenen gogoa. Esazu: Zatozte zeuen Jaunak debekatu dizuena ager diezazuedan: Ez diezaiozuela ezer erantsi Hari, egin diezaiezuela ondo zeuen gurasoei eta ez ditzazuela hil zeuen seme-alabak, miseriaren beldurrez. Zuek eta haiek hornitzen zaituztegu Guk, ez hurbildu hutsegite larrietara, ez kanpoz, ez barruz, eta ez hil Allahk ukiezineko egin duena, zuzenbideagatik ez bada. Hori da gomendatzen zaizuena, ea arrazoitzen ote duzuen. Ez hurbildu umezurtzaren ondasunetara, onuragarriena zaionarekin ez bada, adin nagusira heltzen den arte. Eta bete neurria eta pisua zuzentasunez. Ez dugu inor behartzen, Haren ahalmenaren arabera baizik. Eta hitz egitean, izan zaitezte zuzenak, hurbileko ahaideaz ari bazarete ere. Eta bete Allahrekiko konpromisoa. Hori da gomendatzen zaizuena, ea gogoan hartzen duzuen. Hau da nire bide zuzena. Segi ezazue! Eta ez segitu bide desberdinak, zeren horrek Haren bidetik urrunduko eta apartatuko baitzintuzkete. Hori da gomendatzen zaizuena, ea kontuz ibiltzen zareten. Gero, Musari (Moisesi) Liburua eman genion, osagarri, ongia egin zezan, gauza guztiak argitu zitzan, gida eta errukia egin zitzan. Ea, horrela, sinesten zuten beren Jaunarekin egindako topaketan. Eta jaitsarazi dugun eta bedeinkazioa den Liburua da hau. Jarrai iezaiozue eta kontuz ibili, errukia izan diezazuen. Esan ez ahal zenezaten: Liburua gu baino lehenagoko ziren bi komunitaterentzat bakarrik jaitsi zen, eta ez gintuzten ohartarazi ezagutu behar genuela. Edo esan ahal zenezaten: Liburua gugana jaitsarazi balute, haiek baino gida hobea izango genukeen. Zuen Jaunaren froga argia etorri zaizue, baita gida eta errukia ere. Zein izan daiteke zuzengabeagoa Allahren ezaugarrien egiatasuna ukatu eta haietatik urruntzen dena baino? Gure ezaugarrietatik apartatzen direnei zigorrik txarrenarekin ordainduko diegu, desbideratu direlako. Zer espero dute? Berengana aingeruak etortzea, edo zure Jauna etortzea, edo zure Jaunaren seinale batzuk etortzea? Zure Jaunaren seinaleak etorriko direnean, arima bati ere ez dio ezertarako balio izango sinesteak, lehenago egin ez bazuen edo bere sinesteaz inongo onik egin ez bazuen. Esazu: Itxaron ezazue! Gu ere itxaroten gaude eta. Adorazioaren praktikan banatu eta sekta bihurtu zirenak Zuk ez duzu zer ikusirik haiekin. Haien auzia Allahren esku dago. Hark jakinaraziko die zer egin duten. Egintza onekin aurkeztuko denak haiek halako hamar izango du, baina egintza txarrekin aurkeztuko denak ez du izango ekarri zuena beste ordainik, eta ez zaio bidegabekeriarik egingo. Esazu: Nire Jaunak bide zuzenera gidatu nau, benetako Adorazio-praktikara, hanif (monoteista) izan zen Ibrahimen (Abrahamen) erlijiora, hura ez baitzen eransten duten horietakoa. Esazu: Benetan, nire otoitza, eskain dezakedan oparia, nire bizia eta nire heriotza Allahrentzat dira, munduen Jaunarentzat. Hark ez du partaiderik. Hori da agindu zaidana. Musulmanetan lehena naiz.

72

164

165

Esazu: Nolatan opa nezake Jauntzat Allah ez den beste bat, Hura delarik gauza guztien Jauna? Arima bakoitzak lor dezakeenak hari berari bakarrik egin diezaioke kalte eta inork ez du besteren zama eraman beharrik izango. Gero, Allahgana itzuli beharra duzue, Hark argituko baitizkizue eztabaidagai zenituztenak. Eta Hura da lurrean beste batzuen ondorengo egin zaituztena eta batzuk mailaz besteen gainetik jarri dituena, eman dizuenari buruz probatzeko. Gauza ziurra da ezen zure Jauna Lasterra dela zigortzen, eta gauza ziurra da ezen Hura Barkatzaile dela eta Bihozbera.

73

7. SURA: AL-ARAF
(Baratzearen eta Suaren arteko goragune banatzailea) Mekan errebelatua da, 163-170 arteko aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 206 aleia ditu eta Sad suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren eta Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Alif, Lam, Mim, Sad. Jaitsarazi den Liburua da; ez dadila, beraz, zure bihotzean inolako estutasunik izan hori dela eta. Horrekin oharpenak egin ditzazun, eta oroitzapen izan dadin sinestedunentzat. Jarraitu zeuen Jaunagandik jaitsi zaizuenari eta ez jarraitu Hura ez den beste inongo babesleri! Zein gutxi pentsatzen duzuen! Zenbat hiri suntsitu ditugun! Gure indarkeria lo zeudela edo kuluxkakoan etorri zitzaien. Eta gure indarkeria etorri zitzaienean, hau bakarrik izan zen haien erregua: Benetan zuzengabe izan ginen! Bidaliak igorri zitzaizkien haiei galdetuko diegu eta bidaliei berei galdetuko diegu. Jakinaren gainean egin zutenaz hitz egingo diegu, ez baikeunden haiengandik aparte. Egun hartan, pisua balantzan egia izango da. Pisua duten egintzak aurkezten dituztenek izango dute arrakasta. Baina doi-doiko pisua duten egintzak aurkezten dituztenak: haiek izango dira beren burua galdu dutenak, gure ezaugarriekiko zuzengabe izan direlako. Eta, egia esan, toki ona eman dizuegu lurrean eta bizitzeko baliabideak eman dizkizuegu han. Zein esker txikikoak zareten! Eta kreatu zintuztegun, molde bat eman genizuen eta, gero, aingeruei esan genien: Ahuspeztu zaitezte Adamen aurrean. Eta denak ahuspeztu ziren, Iblis izan ezik, hura ez baitzen egon haien artean. Esan zuen: Zerk eragozten dizu ahuspeztea, agindu dizularik? Erantzun zuen: Hura baino hobea naiz ni; ni sutik kreatu ninduzun; hura, berriz, buztinetik. Esan zuen: Jaits zaitez hemendik! Hemen ez duzu harro agertzeko tokirik. Irten zaitez hortik. Umilduetakoa izango zara zu. Esan zuen: Emadazu epea, bizitzara itzuliak izango diren eguna arte. Esan zuen: Emazu zeure burua espero dutenen artekotzat. Esan zuen: Desbideratu nauzunez, zaildu egingo diet zure bide zuzena. Gero, aurretik eta atzetik erasoko diet; ezkerretik eta eskuinetik, eta ikusiko duzu haietako gehienak ez direla esker oneko. Esan zuen: Irten zaitez hemendik andeatu eta mespretxagarri hori! Jarraituko dizun haietakoa Yahannam (Infernua) zuekin guztiokin beteko dut. Adam! Bizi zu zeu eta bikotekidea Baratzean eta jan nahi duzuen fruituetarik, baina ez hurbildu arbola honetara, bidegabeetakoak izango baitzarete. Shaytanek (Satanasek) belarrira hitz egin zien; hargatik, bistako gertatu zitzaien beren lotsarietarik ezkutuan zegoena; esan baitzien: Honengatik bakarrik

74

21 22

23 24 25 26 27

28

29 30

31 32

33

34 35

debekatu dizue zeuen Jaunak arbola honetatik jateko: aingeruak izan ez zaitezten edo hilezkor izan ez zaitezten. Zin eginez ziurtatu zien: Benetan aholkulari naiz zuentzat. Eta engainuz limurtu zituen. Eta arbolatik dastatu zutelarik, agerian gelditu zitzaizkien beren lotsariak eta Baratzeko hostoez estaltzen hasi ziren. Orduan, beren Jaunak dei egin zien: Ez al nizuen arbola hori debekatu; ez al nizuen esan Shaytan (Satanas) etsai nabarmena zela zuentzat? Esan zuten: Gure Jauna! Bidegabe izan gara geure buruarekin eta barkatzen ez badiguzu eta gure erruki ez bazara, galduen artean gertatuko gara. Esan zuen: Jaits zaitezte guztiok. Elkarren etsai izango zarete. Izango duzue egoitza lurrean eta ondasunak, aldi batean gozatzeko. Esan zuen: Han biziko zarete, han hilko eta handik ateraraziko zaituztete. Adamen seme-alabok! Zuentzat jantziak jaitsarazi nituen zuen lotsariak estaltzeko, eta apaingarri izan zenitzaten, baita (Allahrekiko) beldurraren jantzia ere. Eta hori da hoberena. Allahren seinaleetarik da hori, pentsatu ahal dezazuen. Adamen seme-alabok! Ez zaitzatela asaldarazi Shaytanek (Satanasek), lehenago zuen gurasoak Baratzetik ateratzea lortu zuen bezala, beren jantziak kendu zizkielarik, beren lotsariez ohartu izan zitezen. Hark eta harenek ikusten zaituztete, zuek ikusten ez dituzuen lekutik. Sinesten ez dutenen aliatu bihurtu ditugu deabruak. Eta egintza lotsagarri bat egiten dutenean, diote: Geure gurasoak aurkitzen ditugu horretan. Baina Allahk ez du agintzen gauza lotsagarririk. Ala ez dakizuena esango ote duzue Allahz? Esazu: Nire Jaunak zuzentasuna agintzen du eta, otoizleku bakoitzean, zuzendu dezazuela zeuen aurpegia eta dei egin diezaiozuela egiaz, Adorazioa Hari eskainiz. Sortu zintuzten bezala, hala itzuliko zarete. Izango da talde bat Hark gidatua, baina beste batentzat baietsi egingo da desbiderakuntza. Haiek deabruak hartu zituzten babesletzat, Allahz kanpo, eta gidatuak zirela uste zuten. Adamen seme-alabok! Jantzi arroparik hoberenak eta garbienak otoizleku bakoitzean; eta jan eta edan, baina gehiegikeriarik gabe. Gauza ziurra da ezen Hark ez dituela maite gehiegikeriak egiten dituztenak. Esazu: Nork debekatzen ditu Allahren apaingarriak, bere zerbitzarientzat Hark kreatuak, eta hornidurarako gauza onak? Esazu: Hau guztia, Igotze Egunean, munduko bizitzan sinestedun izan direnentzat bakarrik izango da. Horrela uzten ditugu seinaleak dakitenentzat. Esazu: Hauek dira nire Jaunak benetan debekatu dituenak: lotsagarrikeria, kanpokoa nahiz ezkutatzen dena, gaiztakeria, arrazoirik gabeko bidegabekeria, inolako froga argirik jaitsi ez zaion hura Allahri eranstea eta Allahz ez dakizuena esatea. Epe bat dago komunitate bakoitzarentzat eta, hori iristean, ez zaie aurreratuko, ez atzeratuko ordu bat ere. Adamen seme-alabok! Mezulariak iristen bazaizkizue, zeuetarik sortuak, nire ezaugarriez mintzo zaizkizuenak... Kontuz ibili eta aldatzen denak ez du zertan beldurtu izango, eta ez da goibelduko.

75

36 37

38

39 40

41 42 43

44

45 46

47 48

Baina gure ezaugarriak gezurtzat hartuko dituztenak eta haien aurrean harro agertuko direnak Suaren lagunak dira horiek, non hilezkor izango baitira. Eta zein da bidegabeagoa Allahz gezurra asmatzen duena baino edo Haren ezaugarriak gezurtzat hartzen dituena baino? Horiei iritsiko zaie idatzia dutena; horrela, gure mandatariak arimak eramateko etorriko zaizkienean eta esango dietenean: Non dira Allahz kanpo dei egiten zenieten haiek? Esango dute: Apartatu egin ziren gugandik. Eta beren buruaren aurka aitortuko dute sinesgabe izan zirela. Esango du: Sar zaitezte Suan, zuen aurretik izan ziren gizakien eta jeinuen taldeak lagun dituzuela. Komunitate bat sartuko den bakoitzean, madarikatu egingo du bere senidea; horrela, guztiak han batuko direnean, haietako azkenak esango du lehenengoaz: Gure Jauna! Hauek dira desbideratu gintuztenak, emaiezu zigor bikoitza Suan. Hark esango du: Denok duzue bikoitza, baina ez dakizue. Eta haietako lehenengoak esango dio azkenari: Ez duzue inolako pribilejiorik, gurekin alderatuta. Dasta ezazue zigorra, irabazi duzuenagatik. Gauza ziurra da ezen gure ezaugarriak gezurtzat hartzen dituztenei eta haien aurrean harro agertzen, ez zaizkiela irekiko zeruko ateak, eta ez direla sartuko Baratzean, harik eta gamelua jostorratzaren begitik pasatuko den arte. Horra nola ordaintzen diegun gaizkia egiten dutenei. Yahannamgo (Infernuko) ohatzea izango dute eta haren gainean suzko estalkiak. Horra nola ordaintzen diegun bidegabeei. Aldiz, sinetsi eta ongiaren egintzak egiten dituztenak eta ez dugu inor behartzen norberaren ahalmenaren arabera baizik: haiek dira Baratzeko lagunak, non hilezkor izango baitira. Haien bihotzean izan daitekeen gorrotoa kenduko dugu, haien oin azpian ibaiak joango dira eta esango dute: Gorespenak Allahri, Hark baikaitu gidatu honetara, zeren Allahk gidatu ez bagintu, ez baikinen gu geu sekula gidatuko; gauza ziurra da, gure Jaunaren mezulariak egiarekin etorri zirela. Eta aldarrikatuko zaie: Hemen duzue Baratzea, egin zenutenagatik heredatu duzue. Eta Baratzeko lagunek deituko diete Sukoei: Ikusi dugu egia dela gure Jaunak agindu ziguna. Eta zuek ikusi al duzue egia dela zuen Jaunak agindu zizuena? Esango dute: Bai. Eta ahots batek aldarrikatuko du haien artean: Eror dadila Allahren madarikazioa zuzengabeen gainera. Allahren bidetik (jendea) apartatzen duten horiek, bide bihur bihurtuz, eta Azken Bizitzan sinesten ez dutenak. Bi taldeen artean tarte bat egonen da, eta miaketarako goraguneetan gizaki batzuk egongo dira, bakoitza bere seinaleengatik ezagutuko dutenak. Baratzeko lagunei deituko dietenean, esango diete: Bakea zuekin. Baina berak ezin sartuko dira, biziki opa izango duten arren. Eta begirada Suan dauden lagunengana zuzenduko dutenean, esango dute: Gure Jauna! Ez gaitzazu jar jende bidegabearen ondoan! Goraguneetako lagunek gizaki batzuei dei egingo diete, beren seinaleengatik ezagutu dituztenei, eta esango: Zertarako balio izan dizuete pilatu zenuten guztiak eta izan zenuten harrokeriak?

76

49 50 51

52 53

54

55 56 57

58 59 60 61 62 63 64

Hemengo hauek al dira, zeinez ziurtatu baitzenuten, zin eginez, Allahk ez zuela errukirik izango? Sar zaitezte Baratzean, ez duzue zertan beldur izan, ezta zertan goibeldu ere. Eta erregutuko diete Suko lagunek Baratzeko lagunei: Isur ezazue ur-pixka bat gugana, edo Allahk eman dizuenetik zerbait! Esango dute: Gauza biak debekatu ditu Allahk sinesgabeentzat. Adorazioaren eginbeharra arinkeriatzat eta jolastzat hartu zuten eta mundu honetako bizitzak liluratu zituen horiek. Gaur ahaztu egingo ditugu, daudeneko gaurko egoera beraiek ahaztu zuten bezala, eta gure ezaugarriak ukatu zituztelako. Gauza ziurra da Liburu bat ekarri diegula, oso zehazki azaldu duguna, ezagutzan oinarriturik; sinesten duen jendearentzat gida eta errukia. Zer espero dute haren ondorioak ikertzea besterik? Hori gertatuko den egunean, lehenago ahaztu zutenek esango dute: Benetan, gure Jaunaren mezulariak egiarekin etorri ziren. Izango ote da inor gugatik erregutuko duenik, edo izango ote dugu itzuli eta lehen ez bezala jokatzeko aukerarik? Beren burua galdua izango dute eta ezin aurkituko dute asmatzen zutena. Benetan, Allah da zuen Jauna, zeruak eta lurra sei egunean kreatu zituena; gero Tronuan jarri zena. Gauak estaltzen du laster jarraitzen dion eguna, eta eguzkia, ilargia eta izarrak menpeko dira, Haren aginduz. Ez ote dira Harenak Agindua eta kreazioa? Bedeinkatua izan bedi Allah, munduen Jauna. Eskatu zeuen Jaunari, apaltasunez eta ezkutuan; gauza ziurra da ezen Hark ez dituela maite gehiegikeriak egiten dituztenak. Eta ez usteldu gauzak lurrean, han ordena jarria delarik; eta dei egiozu beldurrez eta gogo biziz. Egia da ezen Allahren errukia hurbil dagoela ongileengandik. Hura da haizeak bidaltzen dituena, bere errukiaren aldez aurreko iragarpen gisa, eta laino trinkoa osatzen dutenean, hildako lurralde batera eramaten dugu eta handik euria jaitsarazten, mota guztietako fruituak ernearazten dituena. Era berean ateraraziko ditugu hildakoak. Ea pentsatzeko gai zareten. Eta lur onak bere fruituak ematen ditu bere Jaunaren baimenarekin, baina lur txarrak ez du eskasia besterik. Horra nola argi egiten ditugun ezaugarriak esker oneko jendearentzat. Eta horrela bidali genuen Nuh (Noe) bere jendeagana, eta esan zion: Ene jendea! Adora ezazue Allah, Harengandik aparte ez duzue beste jainkorik; beldur naiz egun izugarri baten zigorra izango ote duzuen. Haren jende arteko aberatsek eta handikiek esan zuten: Desbiderakuntza argian ikusten zaitugu. Esan zuen: Ene jendea! Ez da nigan inolako desbiderakuntzarik, baizik eta munduen Jaunaren Mezularia naiz. Nire Jaunaren mezuak helarazten dizkizuet eta aholkuak ematen; eta badakit, Allahgandik, zuek ez dakizuena. Harrigarri al zaizue zeuen Jaunaren oroitzapen bat zeuen arteko baten bitartez zuei heldu izana, zuei oharpenak egiteko eta zuek Haren beldur izan zaitezten eta Hura zuetaz erruki izan ahal dadin? Gezurtitzat hartu zuten, eta ontzian salbatu genituen bera eta harekin zeudenak, gure ezaugarrien egia ukatzen zutenak ito ziren bitartean. Benetan, jende itsua izan ziren.

77

65 66 67 68 69

70 71

72 73

74

75

76 77 78 79 80 81

Eta Ad-tarrei beren anaia Hud-ek esan zien: Ene jendea! Adora ezazue Allah. Hartaz kanpo ez duzue beste jainkorik. Ez ote zarete kontuz ibiliko? Sinesten ez zuten haren jende arteko aberatsek eta handikiek esan zuten: Zorakerian ikusten zaitugu eta gezurtietarik zarela uste dugu. Esan zuen: Ene jendea! Ez da nigan inongo zorakeriarik, baizik eta munduen Jaunaren mezularia naiz. Nire Jaunaren mezua helarazten dizuet eta aholkulari fidagarria nauzue. Harrigarri al zaizue zeuen Jaunaren oroitzapen bat zeuen arteko baten bitartez zuei heldu izana, zuei oharpenak egiteko? Izan gogoan nola egin zintuzten Nuden (Noeren) jendearen ondorengo eta nola eman zizkizuen gorpuzkera eta indar handiagoak. Izan gogoan Allahren dohainak, arrakasta izan ahal dezazuen. Esan zuten: Allah bakarrik adora dezagun etorri al zara gugana eta gure arbasoek adoratzen zutena bertan behera utz dezagun? Ekar iezaguzu agindu diguzuna, egiazaleetakoa bazara. Esan zuen: Zigor lotsagarria eta zeuen Jaunaren haserrea etorriko dira zuen gainera. Zeuek eta zuen gurasoek ezarri dituzuen izen batzuen aldeko argudioez egin behar al didazue kontra, zeinekin Allahk ez baitu jaitsarazi inongo ahalmenik? Itxaron ezazue, beraz, Nik ere itxarongo baitut. Eta salbatu egin genuen, berarekin zeudenekin batean, gure errukiagatik, gure ezaugarrien egia ukatu zutenak eta sinestedun ez zirenak suntsitu genituelarik. Eta Tamud-tarrei beren anaia Salih (bidali genien), zeinek esan baitzien: Ene jendea! Adora ezazue Allah, Hartaz aparte ez duzue beste jainkorik. Zeuen Jaunaren ezaugarri argia heldu zaizue: Allahren gamelu emea, ezaugarria zuentzat; utz iezaiozue Allahren lurrean jaten eta ez egin hari inolako kalterik, zeren, egingo bazeniote, zigor mingarriak joko baitzintuzkete. Eta izan gogoan Ad-en ondorengo egin zintuztela eta lurrean toki bat eman zizuela. Jauregiak eraikitzen zenituzten hango lautadetan eta mendiak zulatzen zenituzten etxeak egiteko. Izan itzazue gogoan Allahren dohainak eta ez egin gaitzik lurrean, usteltzaile gisa. Aberatsek eta handikiek, beren jende artean harrokeriaz bete ziren haiek, esan zieten maila apalagokotzat hartuak zirenei, hau da, sinetsi zutenei: Gauza ezaguna ote duzue Salih zuen Jaunaren bidalietakoa dela? Erantzun zuten: Bidalia izan denean eman zaion hartan sinesten dugu benetan. Harrokeriaz beteak zirenek esan zuten: Sinesten duzuen hori ukatu egiten dugu guk. Eta hankak ebaki zizkioten gamelu emeari, beren Jaunaren aginduaren kontra matxinatuz. Eta esan zuten: Salih, ekar iezazkiguzu ziurtatu dizkiguzunak, bidalietakoa baldin bazara. Orduan astinaldi handiak harrapatu zituen eta beren etxean agertu ziren, muturrez aurrera lurrean. Haiengandik apartatu eta esan zuen: Ene jendea! Nire Jaunaren mezua iritsarazi nizuen eta aholkatu, baina ez zenituzten atsegin izan aholkulariak. Eta Lut-ek (Lot-ek) bere jendeari esan zion: Lotsagarrikeria hau egin behar ote duzue, munduetan lehenago inork egin ez duena? Gizonezkoengana al zoazte desiraz, emakumeengana joan ordez? Benetan, neurriz kanpoko jendea zarete.

78

82 83 84 85

86

87

88

89

90 91 92 93 94 95

96

Baina haren jendearen erantzun bakarra hau esatea izan zen: Bota itzazue zeuen hiritik, beren burua garbitzat duten jendea dira! Eta hura eta haren familia salbatu genituen, haren emaztea izan ezik, bidean atzera geratu zirenetakoa izan baitzen. Eta euria erorarazi genuen haien gainera. Errepara iezaiozu zein azken izan zuten gaitza egin zutenek! Eta Madyangoei beren anaia Shuayb (bidali genien), esan zuena: Ene jendea! Adora ezazue Allah; ez duzue Hura beste jainkorik. Froga argia iritsi zaizue zeuen Jaunagandik; beraz, bete neurriaren eta pisuaren (legea), eta ez gutxietsi gizakia bere gauzetan eta ez egin usteltzerik lurrean, han ordena jarria dagoenez gero. Hori onuragarria da zuentzat, sinestedun bazarete. Eta ez egon zelatan, bide-bazter bakoitzean beldurra sartuz, eta ez desbideratu Allahren bidetik Harengan sinesten duena, bidea bihurri egin nahiz. Izan gogoan gutxi zineten garai hura eta Hark ugaldu zintuztela, eta erreparatu zein azken izan duten usteltzaileek. Eta zuen artean, bidalia izan naizenean ekarri dudana sinesten duen talderik baldin bada eta beste talde bat sinesten ez duena, izan ezazue pazientzia, Allahk gure artean ebatziko duen arte. Hura da epaileetan Onena. Aberatsek eta handikiek, beren jende artean harrokeriaz bete ziren haiek, esan zuten: Shuayb! Hiri honetatik kanpora botako zaituztegu zu zeu eta zurekin daudenak, gure sinesteetara itzultzen ez bazarete. Esan zuen: Gure gogoz kontra ere bai? Zuen sinestera bihurtuko bagina, hartatik Allahk gu salbatu ondoren, Allahren kontra asmaturiko gezur batean eroriko ginateke. Inoiz ez gara hartara itzuliko, Allahk, gure Jaunak, nahi ez badu. Gure Jaunak gauza guztiak inguratzen ditu bere ezagutzaz, Allahgan dugu geure konfiantza. Gure Jauna! Ebatzi ezazu gure eta gure jende artean egiarekin; Zu zara epaileetan Hoberena. Eta haren jendearen arteko aberatsek eta handikiek, sinesteari uko egin ziotenek, esan zuten: Shuayb-i jarraitzen badiozue, galduak zarete. Astinaldi handiak harrapatu zituen eta beren etxean azaldu ziren muturrez aurrera lurrean. Shuayb gezurtitzat eman zuten haiek han sekula bizi izan ez balira bezala gertatu zen. Eta Shuayb ukatu zutenak galtzaile atera ziren. Haiengandik apartatu eta esan zuen: Ene jendea! Nire Jaunaren mezuak helarazi dizkizuet eta aholkatu zaituztet. Nolatan sentitu behar nuen jende sinesgabe bati gerta zekiokeena? Ez dugu bidali izan hiri batera profetarik, hango jendea miseriarekin eta sufrimenduarekin zigortu gabe, umildu ahal zedin. Eta gero ongizatea eman ohi genion, gaitzaren ordez. Baina beren burua oparotasunean ikustean, esaten zuten: Ongizatea eta zoritxarra, jadanik gure gurasoei erasaten zieten gauzak ziren. Eta orduan bat-batean harrapatzen genituen, konturatzeko astirik ez zutela. Hirietako jendeak sinetsi izan balu eta kontuz ibili izan balitz, zeruko eta lurreko bedeinkazioak ireki izango genizkion. Baina egia ukatu zuten eta eskuratu zutenagatik zigortu egin genituen.

79

97 98 99 100 101

102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124

Izan ere, hirietako jendea seguru ote dago, gure zigorra gauez, lo daudela, ez zaiela etorriko? Edo seguru al daude horiek gure zigorra ez zaiela helduko goizean jolasean ari diren bitartean? Edo libre al daude Allahren estratagematik? Gaiztoek bakarrik uste dute libre daudela Allahren estratagematik. Ez al diegu adierazi aurrekoengandik lurra herentzian jaso zutenei, Guk nahi izango bagenu, atzeman genitzakeela bekatuengatik bihotzak zigilatuz, eta ez entzuteko moduan utzi? Horiek dira hiriak, zeinen albiste batzuk kontatu baitizkizugu. Mezulariak froga argiekin heldu zitzaizkien, baina ez zeuden prest lehenago gezurtzat hartu zutena sinesteko. Horra nola zigilatzen dituen Allahk sinesgabeen bihotzak. Haietako gehienen artean ez dugu aurkitzen inolako konpromisorik, soil-soilik gaiztotu egin direla. Gero, hauek igaro ondoren, Musa (Moises) bidali genion Firaun-i (Faraoiari) eta harenei gure seinaleekin, baina uko egin zieten bidegabeki. Eta begira zein izan zen usteltzaileen azkena. Musak (Moisesek) esan zuen: Firaun (Faraoi)! Munduen Jaunaren Mezularia naiz. Eta egiazkoa naiz. Obligazioa dut Allahz egia baizik ez esateko. Zeuen Jaunaren seinale argiak izan dituzue; beraz, utzi Israelgo seme-alabei nirekin etor daitezen. Esan zuen: Seinale bat ekarri baduzu, erakuts ezazu, egia badiozu. Orduan bere makila jaurti zuen eta suge bihurtu zen argi eta garbi. Eta eskua atera zuen eta zuri-zuri azaldu zen eskua begira zeudenen aurrean. Firaunen (Faraoiaren) jendearen arteko handikiek esan zuten: Benetan azti trebea da, zeure lurraldetik bota nahi zaituena. Zer erabakitzen duzue, beraz? Esan zuten: Atzeman bera eta beraren anaia, eta bidali biltzaileak hirietan barrena, ekar ditzatela zure aurrera azti trebe guztiak. Eta etorri ziren Firaunen (Faraoiaren) aztiak, esanez: Saririk izango al dugu garaile ateratzen bagara? Esan zuen: Bai, eta nire hurbilekoen artean egongo zarete. Esan zuten: Musa (Moises)! Bota zuk, edo guk egingo dugu. Esan zuen: Bota zuek. Eta, bota zutenean, jendearen begiak liluraturik geratu ziren, beldurrak hartu zituen eta magia ikusgarria egin zuten. Baina Musa (Moises) inspiratu genuen: Bota zeure makila! Eta haiek faltsutu zutena irentsi zuen. Horrela nagusitu zen egia eta lausotua gelditu egin zutena. Han garaituak izan ziren eta kaskarturik geratu. Orduan aztiak lur jota gelditu ziren. Eta esan zuten: Sinesten dugu munduen Jaunagan, Musaren (Moisesen) eta Harunen (Aaronen) Jaunagan. Firaunek (Faraoiak) esan zuen: Nik baimenik eman gabe sinetsi al duzue harengan? Benetan, hirian eratu duzuen trikimailua da hori, herritarrak handik ateratzeko, baina jakin behar duzue. Esku bat eta kontrako aldeko oina moztuko dizkizuet eta, gero, guztiok gurutziltzatuko zaituztet.

80

125 126

127

128

129 130 131

132 133 134

135 136 137

138

139 140

Esan zuten: Benetan, geure Jaunagana itzuli beharra dugu. Mendekua hartu nahi duzu gure kontra; bakar-bakarrik, gure Jaunaren ezaugarriak iritsi zirenean, haietan sinetsiko genuelako. Gure Jauna! Isur ezazu gugan pazientzia eta eraman gaitzazu Zeugana, zure mendeko garela. Eta Firaunen (Faraoiaren) handikiek esan zuten: Musak (Moisesek) eta haren jendeak lurra usteldu dezaten utzi behar ote duzu eta zu zeu eta zure jainkoak baztertu zaitzaten? Esan zuen: Haien semeak hilko ditugu eta haien emakumeak bizirik utziko eta, benetan, haien gain jarriko gara. Musak (Moisesek) esan zion bere jendeari: Bila ezazue laguntza Allahgan eta izan pazientzia, zeren gauza ziurra da lurra Allahrena dela eta Hark nahi dituen zerbitzarien ondare izango dela. Eta azken ona (Allahren) beldur direnena da. Esan zuten: Neke asko jasan dugu zu gure artera etorri aurretik, baita ondoren ere. Esan zuen: Izan litekeena da zuen Jaunak zuen arerioak suntsitzea eta lurrean haien ondorengo zuek jartzea, nola jokatzen duzuen ikusteko. Eta Firaunen (Faraoiaren) familia zigortu genuen, lehorte- eta agorte-urteekin eta fruitu-ezarekin, ea pentsatzen jartzen ziren. Gauza on bat zetorkienean, esaten zuten: Hau gugatik da; baina zoritxar bat zetorkienean, Musaren (Moisesen) eta harekin zeudenen asturu edo zori txarrari egozten zioten. Ez ote zegoen, bada, haien asturua Allahren esku? Halere, haietako gehienek ez zekiten. Eta esan zuten: Dena dela, ekar diezagukezun seinalea, gu harekin liluratzeko, ez dizugu sinetsiko. Eta haien kontra bidali genituen uholdea, otiak, zorriak, igelak eta odola, seinale argitzat; baina harrokeriaz bete ziren eta jende gaizto bihurtu. Baina zigorrak harrapatu zituenean, esan zuten: Musa (Moises)! Erregutu iezaiozu zeure Jaunari gure alde, zurekin hitzartu zuenaren arabera. Zigorra gugandik urruntzen baduzu, sinetsiko dizugu eta utziko diegu Israelgo seme-alabei zurekin joaten. Baina finkaturiko aldi bateko zigorretik libratu genituenean eta epea bete zenean, haiek ez zuten bete beren hitza. Haietaz mendekatu ginen eta itsasoko uretan ito genituen, gure ezaugarriak gezurtitzat eman nahi izan zituztelako eta haiekiko sentibera izan ez zirelako. Horrela egin genuen, bedeinkatu genituen lurraren ekialdea eta mendebaldea lehen zapalduak izan zirenek hereda zitzaten. Eta zure Jaunak Israelgo seme-alabei emana zien hitza bete zen, pazientzia izan zutelako. Eta Firaunek (Faraoiak) eta haren jendeak egina zutena suntsitu genuen, baita eraikia zutena ere. Eta Israelgo semeek itsasoa zeharka zezaten egin genuen. Idoloak adoratzen zituen jende baten artera heldu ziren arte. Esan zuten: Musa (Moises)! Horiek dituzten Allahren berdineko jainkoak bila diezazkiguzun nahi dugu. Esan zuen: Jende ezjakina zarete, benetan. Egia da gurtzen duten hori galkorra dela eta gauza alferra dela egiten dutena. Esan zuen: Allah ez den jainko bat nahi al duzue, Hark mundu guztien gainetik faboratu zaituztelarik?

81

141 142

143

144 145

146

147 148

149 150

151 152 153

Eta zuen semeak hilez eta zuen emakumeak bizirik utzirik zigorrik okerrenarekin oinazetzen zintuzten Firaunen (Faraoiaren) jendeagandik salbatu zintuztelarik? Zeuen Jaunak ezarri zizuen proba handia zenuten hori benetan. Musari (Moisesi) hogeita hamar gaueko epea eman genion, hamar gehiagorekin osatu genuena, haren Jaunak erabakitako aldia berrogei gauekoa izan zedin. Musak (Moisesek) esan zion Harun (Aaron) bere anaiari: Ordezka nazazu nire jendearen aurrean, ezar ezazu ordena eta ez jarraitu usteltzaileen bideari. Eta Musa (Moises) gure hitzordura etorri zenean eta bere Jaunak hitz egin zionean, esan zuen: Ene Jauna! Ager zaitez nire aurrean, ikus zaitzadan. Esan zuen (Jaunak): Ez nauzu ikusiko, baina begira mendiari eta, bere lekuan jarraitzen badu, orduan ikusiko nauzu. Eta haren Jauna mendiari azaldu zitzaionean, hauts bihurtu zen eta Musa (Moises) konorterik gabe erori zen. Bere onera etorri zenean, esan zuen: Aintza Zuri! Zugana bihurtzen naiz eta sinesten dutenetan lehenengoa nauzu. Esan zuen: Musa (Moises)! Benetan, gizakien gainetik aukeratu zaitut, neure mezua eta Hitza zuri emanez; beraz, har ezazu eman dizudana eta izan zaitez esker oneko direnetakoa. Eta gauza guztietarako gomendioa eta gauza guztien azalpena idatzi genituen harentzat, Harlauzetan. Har ezazu indarrez! Eta agindu zeure jendeari har dezala horietako onena. Gaiztotuen egoitza erakutsiko dizuet. Urrunduko ditut neure ezaugarrietatik lurrean arrazoirik gabe harrotzen direnak; mota guztietako ezaugarriak ikusi arren haietan sinesten ez duten horiek eta, gida zuzenaren bidea ikusten duten arren, bidetzat hartzen ez duten horiek, baina, aitzitik, galbidea ikusten badute, bidetzat hartzen duten horiek. Gure ezaugarrien egia ukatu dutelako da hori eta haiekiko axolarik ez dutelako. Eta gure ezaugarrien egia eta Azken Bizitzako topaketa ukatzen dutenak: horien egintzak alferrikakoak izango dira. Izan ere, egin dutena ez beste zerbait ordainduko ote zaie, bada? Baina Musa (Moises) bertan falta zela, haren jendeak, bere bitxiekin, marru egiten zuen zekor baten gorputza eraiki zuen. Baina ez ote zuen ikusten hark ez ziela ez hitz egiten, ez gidatzen inongo bidetik? (Allahtzat) hartu zuten eta bidegabeko izan ziren. Eta atzera egin eta desbideratu zirela konturatu zirenean, esan zuten: Gure Jaunak gutaz errukirik ez badu eta barkatzen ez badigu, galduak gara. Orduan Musa (Moises) bere jendeagana itzuli zen, haserre eta goibel, eta esan zuen: Zein gaizki ordezkatu nauzuen falta nintzenean! Zeuen Jaunaren agindua lasterragotu nahi al zenuten? Eta Harlauzak lurrera bota zituen, anaiari burutik heldu zion eta beregana ekarri arrastaka; eta honek esan zuen: Nire amaren seme! Egia esan, ni baino ahaltsuago izan ziren eta ia hil ninduten; ez itzazu pozarazi etsaiak nire bizkar, eta ez ezazu egin bidegabetzat har nazaten. Esan zuen: Ene Jauna! Barkatu anaiari eta bioi, eta sarraraz gaitzazu zeure errukian, Zu baitzara errukiorretan Errukiorrena. Benetan, zekorra hartu zutenak Jaunaren sumindurak harrapatuko ditu, baita umilazioak ere mundu honetan. Horra nola ordaintzen diegun asmatzen dutenei. Eta gaitza egin baina, gero, egin ondoren, atzera egin eta sinesten dutenak: gauza ziurra da ezen zure Jauna, nahiz egin zutena egin, Barkatzaile dela eta Bihozbera.

82

154 155

156

157

158

159 160

161

162 163

164

Eta Musaren (Moisesen) haserrea baretu zenean, berriro hartu zituen Harlauzak, zeinen idazkian gida baitago eta errukia, beren Jaunaren beldur direnentzat. Musak (Moisesek) bere jende artetik hirurogeita hamar gizon aukeratuak zituen, Gurekiko finkatutako hitzordurako. Eta bat-bateko dardarak harrapatu zituenean, esan zuen: Ene Jauna! Nahi izan bazenu, lehenago suntsituko zenituen, ni tartean nintzela. Suntsitu egingo ote gaituzu gure arteko ezjakinek egin dutenarengatik? Hori zure proba bat besterik ez da, zeinekin nahi duzuna desbideratzen eta nahi duzuna gidatzen baituzu. Gure Babeslea zara, barka iezaguzu eta izan gutaz errukia! Barkatzaileetan Onena zara Zu. Eta idatz ezazu ongia guretzat bizitza honetan eta Azkenekoan, Zuk gidatuak baikara. Esan zuen: Nahi dudana nahigabetzen dut neure zigorraz eta gauza guztiak besarkatzen ditu nire errukiak eta hori idatziko dut beldur direnentzat, zakata (pobreentzako zerga) ematen dutenentzat eta gure ezaugarrietan sinesten dutenentzat. Mezulariari, letrarik gabeko Profetari, Toran eta Inyil-en (ebanjelioan) deskribatua aurkitzen duten horri jarraitzen diotenentzat, eta ontzat emana agintzen eta gaitzesgarria debekatzen dien horri, gauza onak zilegi eta txarrak ez-zilegi egiten dizkien eta gainean zeramatzaten zamatik eta kateetatik liberatzen dituen horri jarraitzen dioten horientzat. Eta harengan sinesten, hura ondratzen, hari laguntzen eta harekin jaitsi zen argiari jarraitzen diotenak: zorionekoak dira horiek. Esazu: Gizakiok! Gauza ziurra da ezen zuentzat Allahren Hari baitagokio zeruen eta lurraren nagusitza Mezularia naizela. Ez da jainkorik Hura baizik, Hark ematen ditu bizia eta heriotza; beraz, sinetsi Harengan eta Haren Mezulariagan, Allahgan eta Haren hitzetan sinesten duen letrarik gabeko Profetagan, eta jarraitu hari, ea gidatzen zaituzten. Musaren (Moisesen) jende artean bada komunitate bat egiaren arabera gidatzen eta haren arabera zuzenbidea egiten duena. Eta hamabi leinutan banatu genituen. Eta Musak (Moisesek) bere jendeari ura emateko eskatu zuenean, hau inspiratu genion: Jo ezazu harria zeure makilaz! Eta hamabi iturri sortu ziren hartatik. Bakoitzak bazuen zein iturritatik edan. Eta hodeiak zabaldu genituen haien gainean, eta mana eta galeperrak jaitsarazi: Jan ezazue horniduratzat eman dizuedan gauza onetik. Baina ez ziguten Guri kalte egin, baizik eta beren buruari egin zioten kalte. Eta esan zitzaien: Bizi zaitezte hiri honetan41 eta jan hartatik (han dagoenetik) nahi duzuen tokian, eta eskatu: Arindu (gure hutsegiteak)! Eta sar zaitezte atetik buru-makur, horrela barkatuko baitzaizkizue zeuen hutsegiteak. Eta ongia egingo dutenei are gehiago emango diegu. Baina haien arteko bidegabeek esateko agindu zitzaizkienak ez beste hitz batzuk esan zituzten, eta zigorra bidali genien zerutik egin zuten bidegabekeriagatik. Eta galde iezaiezue itsasertzean zegoen hiriaz, larunbata hautsi zuten hartaz: larunbata baitzen arrainak etorri eta bistaratzen zirenean; aitzitik, gorde beharrekoak ez ziren egunetan ez ziren etortzen. Horra nola probatu genituen, gaiztotu zirelako. Eta haietako talde batek esan zuen: Zergatik ematen dizkiozu aholkuak Allah suntsitzera doan edo zigor zorrotzez zigortzera doan jendeari?

41

Jerusalem. 83

165 166 167

168 169

170 171

172

173 174 175 176

177 178 179

Esan zuten: Zuen Jaunaren aurrean zuriturik gerta gaitezen eta ea beldur izaten diren. Eta gogorarazi zitzaiena ahaztu zutenean, gaitzaren kontra zeudenak salbatu genituen eta gupidagabeko zigorraz jo genituen bidegabe izan zirenak, beren gaiztakeriagatik. Beraz, debekatu zitzaienaren mugak gainditu zituztenean, esan genien: Bihur zaitezte tximino mespretxagarri. Eta zure Jaunak iragarri zuenean, Igotze Eguna arte arituko zela bidaltzen haiei zigorrik latzena emango ziena. Gauza ziurra da ezen zure Jauna Lasterra dela kontuak egiten eta Barkatzailea dela Hura, eta Bihozbera. Lurrean, komunitatetan banatu genituen: batzuk zuzenak eta besteak ez. Eta probatu egin genituen ondasunekin eta zorigaitzekin, ea itzultzen ote ziren. Haien ondoren, beste belaunaldi bat etorri zen, Liburua heredatu zuena. Hemengo bizitzak berehala eskaintzen ziena hartzen zuten, eta esaten: Barkatuko zaigu hori. Eta antzeko beste zerbait aurkezten bazitzaien, berriro hartzen zuten. Ez ote zien Allahk eskatu konpromisoa, Allahz egia baizik ez esateko, eta ez ote zuten aztertua haren edukia? Azken Bizitzaren egoitza hobea da (Allahren) beldur direnentzat. Ez ote dute arrazoituko? Eta Liburuari atxiki eta agindutako otoitzaldia ezartzen dutenak... Gauza ziurra da ezen ez dugula utziko saria galtzen. Eta haien buru gainean, kanpadendako oihala bailitzan, mendia astindu genuen eta gainera zetorkiela uste izan zuten. Hartu indarrez eman dizueguna eta gogoan izan haren edukia, ea kontuz ibiltzen zareten. Eta Adamen semeen bizkarretik zure Jaunak bere ondorengoak atera zituenean eta testigantza eginarazi zienean: Ez ote naiz Ni zuen Jauna?, erantzun zuten: Bai, testigu gara. Igotze Egunean esaterik izan ez zenezaten: Inork ez gintuen horretaz ohartarazi. Esaterik izan ez zenezaten: Gure gurasoak jadanik eransle idolatra ziren eta gu belaunaldi kontsekuente izan gara. Faltsuek egin zutenagatik zigortu behar ote gaituzu? Horra nola azaltzen ditugun seinaleak, ea atzera egiten duten. Konta iezaiezu gure ezaugarriak eman genizkion eta haietaz erantzi zen haren kasua; orduan Shaytan (Satanas) haren ondoren joan zen eta desbideratuen artean gertatu zen. Nahi izan bagenu, gauza hauek mailaz altxatzeko baliagarri izan zekizkion egin genezakeen, baina hura lurtarretara makurtu zen eta bere desioari jarraitu zion. Txakurra bezala da, uxatzen baduzu arnasestuka jartzen da eta bakean uzten baduzu ere bai; horrelakoak dira gure ezaugarrien egia ukatzen dutenak. Konta iezaiezu historia, ea gogoeta egiten duten. Zein jarraibide txarra gure ezaugarrien egia ukatzen dutenena! Beren buruari egiten diote kalte! Allahk gidatzen duena, hura da gidatua dena, baina desbideratzen duena... Galduak daude horiek. Jeinu eta gizaki asko kreatu ditugu Yahannam-erako (Infernurako). Ulertzeko gai ez diren bihotzak dauzkate, ikusteko gai ez diren begiak, entzuteko gai ez diren belarriak.

84

180 181 182 183 184 185 186 187

188

189

190 191 192 193 194 195 196 197

Talde-animaliak bezalako dira eta are okerrago beren desbiderakuntzan. Axolagabeak dira horiek. Eta Allahk izenik ederrenak ditu. Dei egiozu haiekin eta utz itzazue alde batera Haren izenekin zentzugabekeriak egiten dituztenak. Egin zutenaren arabera ordainduko zaie. Guk kreatutakoen artean, bada komunitate bat egiaren bidez gidatzen duena eta haren bidez zuzenbidea egiten duena. Baina gure ezaugarrien egia ukatzen dutenak hondamendira eramango ditugu pausuka, ohartuko ez diren moduan. Epe bat eman diet. Gauza ziurra da nire estratagema sendoa dela. Ez ote dira pentsatzen jarriko? Zuen laguna ez dago inongo jeinuk hartua. Hura ez da ohar-egile bat baizik. Ez ote diote erreparatu behar zeruen eta lurraren nagusitzari eta Allahk kreatu zituen gauzei eta ez ote dute kontuan hartu behar beren bizitzaren epea betetzeko zorian dagoela agian? Beste zein narraziotan sinets dezakete? Allahk desbideratzen duenak ez du gidatuko duenik. Eta noraezean herratzen uzten ditu, mugetarik kanpo. Orduaz galdetzen dizute, noiz iritsiko den. Esazu: Egia esan, horri buruzko ezagutza nire Jaunaren baitan dago eta Haren baitan bakarrik. Bere garaian, orduan azalduko du. Pisua du zeruetan eta lurrean, eta ez zaizue iritsiko bat-batean baizik. Haren berri izango bazenu bezala galdetzen dizute; esazu: Allahk bakarrik du haren berri; halere, gizakirik gehienek ez dakite. Esazu: Ez naiz jabe neure burua faboratzeko nahiz kaltetzeko, Allahk nahi duena baino gehiago. Ikusten-ez-dena ezagutu banu, on asko izango nukeen eta gaitzak ez nindukeen sekula ukituko. Baina ez nahiz ohar-egile bat baizik, sinesten dutenei berri onak iragartzen dizkiena baizik. Hura da izaki bakar batetik kreatu zintuztena, zeinengandik egin baitzuen haren bikotekidea ere, harekin sosegua eta adiskidetasun barnekoia lor zitzan. Eta harekin etzan ondoren, haurdun geratu zen zama txiki batez, astun egin zen arte aurrera eraman zuenaz, eta orduan biek Allahri, beren Jaunari, eskatu zioten: Seme zuzena ematen badiguzu, esker oneko izango gara beti. Baina zuzen bat eman zienean, (Allahri) partaideak egozten hasi ziren Hark eman zizkien gauzen artetik. Goratua izan bedi Allah eransten diotenen gainetik! Ezer kreatu ezin dutenak, baizik kreatuak direnak erantsi behar ote dizkiote? Eta lagundu ezin dutenak, beren buruari ere lagundu ezin diotenak? Gidara gonbidatzen badituzue, ez dizuete jarraituko. Berdin zaie zuek deitzea nahiz zuek isilik gelditzea. Benetan, Allahz kanpo dei egiten diezuenak zerbitzari dira, zuek bezala. Dei egiezue eta itxaron erantzun diezazueten, egiazale bazarete! Ba ote dute oinik ibiltzeko, edo eskurik zerbait hartzeko, edo begirik ikusteko, edo belarririk entzuteko? Esazu: Dei egiezue eransten dituzuen horiei eta jo berehala nire aurka. Benetan, nire Babeslea da Allah, Liburua jaitsarazi zuena. Eta hura da zuzenez arduratzen dena. Eta Hartaz aparte dei egiten diezuen horiek ezin lagundu dizuete, eta ezin lagundu diote bere buruari ere.

85

198 199 200 201 202 203

204 205 206

Eta gidara deitzen badiezue, ez dute entzuten. Eta ohartzen zara begira dituzula, baina ez dute ikusten. Har ezazu barkaberatasuna jokabidetzat, agindu ezazu ontzat emana eta urrundu zaitez ezjakinetatik! Eta Shaytanen (Satanasen) eraginak asaldatzen bazaitu, bilatu babesa Allahgan; gauza ziurra da ezen Hura dela entzuten duena eta dakiena. Benetan, (Allahren) beldur direnak, Shaytanen (Satanasen) eraginak tentatzen dituenean, gogoratzen dira eta argi ikusten dute orduan. Baina beren anaiei errorean eusten diete, deskuidatu gabe. Eta ezaugarririk ekartzen ez diezunean, diote: Zergatik ez zaizu bururatu bat bakarrik ere? Esazu: Neure Jaunagandik datorrenak inspiratzen didanari bakarrik jarraitzen diot. Hauek zuen Jaunaren ezaugarri argiak dira, sinesten duen jendearentzat gida eta errukia. Eta Korana errezitatzen ari diren garaian, erne egon eta isilik, ea errukia lortzen duzuen. Eta gogora ezazu zeure Jauna zeure baitan, apal, Haren beldur izanik eta ahotsa altxatu gabe, eguna hastean eta amaitzean. Eta ez izan axolagabeetakoa. Benetan, zure Jaunaren ondoan daudenek ez dute sentitzen inolako harrokeriarik, Hura adoratzea eragotzi diezaiekeenik; Hura goresten dute eta Haren aurrean ahuspezten dira.

86

8. SURA: GERRA-HARRAPAKINAK
Medinan errebelatua da, 30-36 arteko aleiak izan ezik, hauek Mekakoak baitira. 75 aleia ditu eta Behia suraren ondoren jaitsi zen eta Badr-eko pasadizoaren ondoren Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Gerra-harrapakinez galdetzen dizute. Esazu: Gerra-harrapakinak Allahrenak dira eta Mezulariarenak; beraz, izan Allahren beldur, ezarri ordena zuen artean eta obeditu Allahri eta Haren mezulariari, sinestedun bazarete. Hauek dira sinestedunak: Allahz gogoratzean bihotza larritzen zaienak eta Haren ezaugarriak errezitatzen direnean sinestea areagotzen zaienak eta beren Jaunagan fidatzen direnak. Salata (otoitzaldia) ezartzen dutenak dira eta ematen diegun horniduratik gastatzen (ematen) dutenak. Hauek dira benetako sinestedunak: mailak izango dituzte beren Jaunaren ondoan, barkamena eta hornidura oparoa. Zeure Jaunak egiarengatik zeure etxetik aterarazi zintuenean bezala, sinestedunetako beste taldeak atsekabez hartu zuen bitartean. Egiaz kontra ari zaizkizu, argi azaldua izan den ondoren, heriotzara eramango balituzte bezala, begira daudelarik. Eta bi taldeetako bat zeuena izango zenutela Allahk agindu zizuenean eta zuek armarik ez zuena izan zedin nahi zenutenean; baina, Allahk egia atera nahi zuen aurrera eta arnegatuak suntsitu. Egia aurrera ateratzeko eta faltsutasuna ezabatzeko, gaizkileei ez gustatu arren. Zeuen Jaunari laguntza eskatu zenioten eta, bata bestearen segidako txandatan, mila aingerurekin lagunduko zizuela erantzun zizuen. Allahk berri on bezala egin zuen hura, horrela zuen bihotzak lasai zitezen. Zeren garaipenerako laguntza Allahgandik bakarrik baitator. Allah Ahaltsua da eta Jakintsua. Harengandik zetorren loak babes gisa estali zintuzten eta zuengana zerutik euria jaitsarazi zuen, harekin zuek garbitzeko, zuengandik Shaytanen (Satanasen) zikinkeria kentzeko, zuen bihotzak sendotzeko eta zuen urratsak sustraitzeko. Zure Jaunak aingeruak inspiratu zituen: Zuekin nago, sendo itzazue sinesten dutenak; izua sartuko dut sinesten ez dutenen bihotzean. Beraz, kolpatu haiek garondoan eta kolpatu haiek hatzetan. Allahri eta Haren Mezulariari kontra egin dietelako da hori. Eta Allahri eta Haren mezulariari kontra egingo diona Gauza ziurra da Allah Indartsua dela zigortzen. Hor duzue, dastatu. Baina, horrezaz gain, sinesteari uko egingo diotenek Suaren zigorra jasoko dute. Zuek, sinesten duzuenok! Sinesten ez dutenak gudurako formaturik aurkituko dituzuenean, ez bizkar eman haiei! Eta egun horretan bizkar emango diena, beste borroka-leku batera joateko edo beste talderen batean sartzeko izan ez bada, Allahren haserrearekin itzuliko da eta Yahannam (Infernua) izango du babesleku. Zein itzulera txarra!

2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

87

17

18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30 31 32 33 34

35

Eta ez zenituzten zuek hil, baizik Allahk hil zituen. Eta jaurtitzen zenuenean, ez zenuen zuk jaurtitzen, baizik eta Allah zen jaurtitzen zuena. Sinestedunak probatzeko, Harengandiko proba eder batez. Gauza ziurra da ezen Allah dela entzuten duena eta dakiena. Hor duzue. Allahk desegiten du sinesgabeen estratagema. Garaitu nahi baduzue, hor duzue zeuen garaipena; hala ere, hobe izango duzue amore ematea; eta itzultzen bazarete, itzuliko gara eta zeuen gudarostea ez duzue ezertarako izango, ugaria izan arren. Allah sinestedunekin dago. Zuek, sinesten duzuenok! Obeditu Allahri eta Haren Mezulariari eta, entzuteko gauza zaretenez, ez egin hari ez entzunarena. Ez zaitezte izan hau esaten duten horietakoa: Entzun dugu. Halaz guztiz, ez dute kasurik egiten. Gauza ziurra da, animaliarik okerrenak Allahren aurrean bereizmenik ez duten mutuak eta sorrak direla. Allahk, haiengan zerbaiten onik ikusi izan balu, entzunaraziko zien, baina, nahiz eta entzunarazi, ez zuten jaramonik egingo eta apartatu egingo ziren. Zuek, sinesten duzuenok! Erantzun Allahri eta Mezulariari bizia ematen duenagana deitzen dizutenean, eta jakizue Allah gizakiaren baitan eta bihotzean dagoela, eta bilduak izango zaretela Harengana itzultzeko. Eta kontuz ibili probarekin, ez baititu atsekabetuko zuen arteko bidegabeak bakarrik. Eta jakizue Allah Indartsua dela zigorra ematen. Izan gogoan gutxi zineteneko hura, lurrean ahuldade-egoerako hura, jendea batbatean kontra noiz oldartuko beldurrez egonik, nola eman zizuen Hark babesa, nola eman zizuen bere laguntza, nola eman zizkizuen gauza onak horniduratzat, esker onekoak izan ahal zintezten. Zuek, sinesten duzuenok! Ez egin saldukeriarik Allahri eta Haren Mezulariari, ezta dakizuenaren ondoren gomendatu zaizuenari ere. Jakizue, zuen aberastasunak eta seme-alabak proba direla zuentzat benetan eta Allahk egundoko saria duela bere ondoan. Zuek, sinesten duzuenok! Allahren beldur bazarete, bereizmena emango dizue Hark, ezkutatuko ditu zuen egintza txarrak eta barkatu dizue. Eta Allah egundoko mesedearena (Jabea) da. Eta sinesteari uko egiten diotenak azpikeriaz zure kontra aritu ziren zu harrapatu, hil edo kanporatzeko. Trikimaluetan ibili ziren, baina Allah ere bai, eta Allah da trebeena trikimailuetan. Eta gure seinaleak errezitatzen zaizkienean, esaten dute: Entzun dugu eta, nahi izango bagenu, gai izango ginateke honen antzeko zerbait esateko: Primitiboen ipuin huts dira. Eta esan zuten: Oi Allah! Hau baldin bada Zugandik datorren egia, egizu eror dakigula zerutik harri-jasa edo emaguzu zigor mingarria. Baina Allahk ez zituen zigortuko zu haien erdian zeunden bitartean, eta ez zuen izango zertan zigortu barkamena eskatu izan balute. Baina zergatik ez zituen zigortu behar Allahk, haiek Meskita Hautsezinekoan sartzea debekatzen badute, haren babesle-ardurarik izan gabe? (Allahren) beldur direnak bakarrik dira haren babesle; halere, gizakirik gehienek ez dakite hori. Eta haien otoitzak Etxearen ondoan ez dira txistu eta txalo jotzea beste ezer. Dasta ezazue, beraz, zigorra, ukatu zenutenagatik.

88

36

37 38 39

40 41

42

43

44

45 46 47 48

Gauza ziurra da ezen sinesteari uko egiten diotenek (jendea) Allahren bidetik apartatzeko gastatzen dituztela beren ondasunak. Gastatuko dituzte eta, gero, damutu beharrean gertatuko dira; gainera, garaituak izango dira. Sinesteari uko egingo diotenak bilduak izango dira Yahannamera (Infernura) joateko. Allahk onak eta gaiztoak bereiz ditzan, eta gaiztoak bata bestearen gainean ipin ditzan, denak pilatu eta Yahnnamen (Infernuan) jar ditzan. Galtzaileak dira horiek. Esaiezu sinesteari uko egiten diotenei, amore ematen badute, barkatuko zaiela egin izan dutena eta bururatua dena, baina berriro erortzen badira Badira aurrekariak antzinakoekin izan ohi zen jokabideaz. Eta borroka egiezu, aurkaritzarik gehiago izango ez den arte eta Adorazioaren praktika erabat Allahri eskain dakion arte. Eta amore ematen badute Gauza ziurra da ezen Allahk oso ondo ikusten duela zer egiten duten. Eta urruntzen badira, jakizue Allah dela zuen Babeslea. Eta bai babesle bikaina! Eta bai Defendatzaile bikaina! Eta jakizue lortu duzuen gerrako harrapakinetik, bosten bat Allahri eta Haren Mezulariari eta hurbileko ahaideei, umezurtzei, behartsuei eta bidaiariei dagokiela; baldin eta Allahgan eta Bereizkuntzaren egunean, hots, bi gudarosteak aurrez aurre aurkitu zirenean, bere zerbitzariagana jaitsarazi zuen hartan sinesten baduzue. Eta Allahk ahalmena du gauza guztien gain. Zuek isurialde hurbilenekoan zeundeten eta haiek urrutienekoan, karabana zuek baino beherago zegoelarik. Topalekua aukeratzeko akordioa egin nahi izan bazenute, ez zineten bat etorriko; baina Allahk erabakia zuen agindua bururatua izan zedin gertatu zen horrela. Hil zena justifikaturik hil zedin eta bizirik atera zena ere justifikaturik bizi zedin. Eta gauza ziurra da ezen Allah dela entzuten duena eta dakiena. Allahk etsaiak gutxi zirela ametsetan ikusarazi zizun. Zeren eta asko zirela ikusarazi bazizun, adorea galduko baitzenuen eta agindua koloka jarriko. Baina Allahk salbatu zintuzten. Benetan, Hark badaki zer dagoen bihotzean. Eta, haiekin topo egitean, zuen begiei gutxi zirela irudiarazi zien eta, era berean, zuek gutxi zinetela haiei irudiarazi zien, jadanik erabakia zegoen Allahren agindua horrela bete zedin. Eta Allahgana itzultzen dira arazoak. Zuek, sinesten duzuenok! Gudaroste batekin aurrez aurre gertatuko zaretenean, izan irmo eta gogoratu biziki Allahz, horrela arrakasta izan dezazuen. Eta obeditu Allahri eta Haren Mezulariari eta ez ibili ezbaian; bestela, koldartu egingo baitzinatekete eta zeuen oldarkortasuna galduko. Eta izan pazientzia, zeren benetan pazientzia dutenekin baitago Allah. Ez izan beren etxetik harro-harro eta jendearen aurrean nabarmenkeriak eginez atera zirenak bezalako, (jendea) Allahren bidetik apartatzeko. Egiten duten guztia inguratzen du Allahk. Eta Shaytanek (Satanasek) haien egintzak eder ikusarazi eta esan zien: Gaur ez da gizakien artean garaituko zaituztenik, benetan babesle nauzue. Baina bi gudarosteek aurrez aurre elkar ikusi zutenean, atzera egin eta esan zuen: Hor konpon zuek, ikusten ez duzuena ikusten dut eta.

89

49 50 51 52

53 54

55 56 57 58 59 60

61 62 63 64 65 66

Allahren beldur naiz benetan, Allah Zorrotza baita zigortzen. Hipokritek eta bihotzean gaixotasun bat zutenek esaten zuten: Beren sinesteak engainatu ditu. Baina Allahgan oinarritzen dena Benetan, Garaiezina da Allah, Jakintsua. Eta ikusiko bazenu sinesteari uko egiten diotenen arimak nola atzemanak diren eta nola kolpatzen dituzten aingeruek aurpegian eta bizkarrean eta nola dastatzen duten Harik-en zigorra Haien eskuek aurkeztu zutenagatik da hori eta Allah bidegabea ez delako bere zerbitzariekin.. Firaunen (Faraoiaren) familiari eta aurretik izan zirenei gertatu zitzaien bezala. Allahren seinaleak ukatu zituzten eta Allahk zigortu egin zituen beren (lege-) hausteengatik; gauza ziurra da ezen Allah Indartsua dela eta Zorrotza zigortzen duenean. Honengatik da hori: Allahk ez duelako aldatzen jende bati emana dion mesede bat, haiek beren baitan dutena aldatzen ez duten bitartean. Eta entzuten duena da Allah eta dakiena. Firaunen (Faraoiaren) familiarekin eta haien aurretik izan zirenekin gertatu zen bezala; gezurtzat hartu zituzten beren Jaunaren seinaleak eta galdu egin genituen beren (lege-) hausteengatik. Ito egin genuen Firaunen (Faraoiaren) jendea, denak zuzengabeak baitziren. Benetan, izakirik txarrenak Allahren aurrean ukatzen dutenak dira eta sinesten ez dutenak. Hitzartu eta, gero, okasiorik txikienean, hitzarmena hausten dutenak dira horiek eta (Allahrekiko) beldurrik sentitzen ez dutenak. Gerra-giroan haiekin topo egiten baduzu, egizu atzetik datozenentzat eskarmenturako izan dadin moduan; ea horrela arrazoitzen hasten diren. Eta jende batek salduko zaituen beldur bazara, hautsi ezazu haiekiko akordioa baldintza berdinetan; zeren gauza ziurra baita Allahk ez dituela maite traidoreak. Eta ez ezazu pentsa sinesteari uko egiten diotenek abantaila dutela, ezin izango baitute ihes egin. Presta haien aurka ahal dituzuen indar guztiak eta zalditeria guztia; horrela beldurraraziko dituzue Allahren etsaiak, zuenak ere direnak, ezagutzen ez dituzuen baina Allahk ezagutzen dituen beste batzuez aparte. Allahren bidean gasta dezazuena gaindika ordainduko zaizue eta ez duzue inolako galerarik jasango. Baina bakearen alde jotzen badute, makur zaitez zeu ere eta jarri zeure ustea Allahgan. Hura da entzuten duena eta dakiena. Eta zu engainatu nahi bazaituzte Aski duzu Allah. Hura da bere babesaz eta sinestedunez lagundu zizuna. Eta haien bihotzak bat egin zituena. Lurrean dagoen guztia gastatu bazenu ere, ez zenukeen lortuko haien bihotzek bat egitea; hala ere, Allahk bat egin zituen. Benetan, Ahaltsua da Hura, Jakintsua. Profeta! Aski duzu Allah, jarraituko dizuten sinestedunekin. Profeta! Adoretu itzazu sinestedunak borrokarako. Baldin zuen artean hogei lagun saiatu badago, berrehun garaituko dituzte; eta ehunek sinesten ez dutenetako mila garaituko dituzte; ulertzen ez duen jendea baitira haiek. Baina Allahk arindu egin zaituzte orain; bai, badaki ahuldadea dagoela zuengan, halako moduan, non, zuen artean ehun lagun saiatu baldin badago, berrehun garaituko baitituzue, eta mila bazarete, bi mila garaituko baitituzue, Allahren baimenarekin.

90

67

68 69 70 71 72

73 74 75

Saiatuekin dago Allah. Ez da zuzena profeta batentzat presoak egitea, lurrean era saiatuan borroka egin aurretik. Mundu honetako ondasunak nahi dituzue; Allahk, berriz, Azken Bizitza nahi du. Eta Allah Ahaltsua da, Jakintsua. Allahk aurrez emandako aginduagatik izan ez balitz, zigor mingarri bat jasango zenuten, hartua zenuketenagatik42. Hala ere, balia zaitezte zilegi eta on den gerlako harrapakin bezala hartua duzuenaz, eta izan Allahren beldur. Gauza ziurra da Allah Barkatzaile dela eta Bihozbera. Profeta! Esaiezu zeuen esku dituzuen gerlako presoei: Allahk bihotzean gauza onen bat duzuela baldin badaki, emango dizue gauza onen bat, kendu zizuenarengatik, eta barkatuko dizue. Allah Barkatzaile da eta Bihozbera. Baina traizioa egin nahi badizute Egin zioten traizioa lehenago ere Allahri eta ahalmena eman zizun haien gain. Allah Ezagutzaile da eta Jakintsu. Benetan, sinesten dutenak eta emigratu eta beren ondasunekin eta beren buruarekin Allahren bidean borroka egin zutenak, eta babesa eman eta lagundu zietenak: Nire adiskide aliatuak dira horiek eta adiskide aliatu dira elkarren artean. Sinesten duten baina emigratu ez zutenak: horiek ez dituzue babestu behar emigratzen ez duten bitartean. Baina Adorazio Praktikaren defentsan laguntza eskatzen badizuete, orduan bai, orduan haiei laguntzeko obligazioa duzue, zuekin hitzarmena egina duen jende baten aurka ez bada. Allahk ikusten du zer egiten duzuen. Sinesten ez dutenak elkarren adiskide aliatu dira. Egiten ez baduzue, gatazka izango da lurrean eta ustelkeria izugarria. Eta sinetsi dutenak eta emigratu eta Allahren bidean borroka egin dutenak, baita babesa eta laguntza eskaini dizkietenak: benetako sinestedunak dira horiek. Barkamena izango dute eta hornidura oparoa. Eta gero sinetsi, emigratu eta zuekin borroka egin zutenak: zuetakoak dira horiek. Eta odolkidetasunezko loturak dituztenek eskubide gehiago dute batzuek besteekiko Allahren Liburuan. Benetan, Allah gauza bakoitzaren Ezagutzaile da.

42

Presoengatik eskatutako erreskateengatik. 91

9. SURA: AT-TAWBA (ATZERA EGITEA)43


Medinan errebelatua da, azken bi aleiak izan ezik, hauek Mekakoak baitira. 129 aleia ditu, eta Mahai Hornitua delako suraren ondoren jaitsi zen. 1 2 3 Allah eta Haren Mezularia erantzukizunetik libre dira hitzarmena egitean partaide ditukezuen eransleen aurrean. Ibili, beraz, seguru lurraldean barrena lau hilabetez; baina jakizue ezin izango diozuela Allahri ihes egin eta Allah dela sinesgabeak irainduko dituena. Eta Allahren eta Haren Mezulariaren partetik gizakiei iragarri zaie, Erromesaldi Nagusiaren egunean, Allah eransleen aurrean erantzukizunetik libre izango dela, baita Haren Mezularia ere. Beraz, atzera egiten baduzue, hobe izango duzue; baina apartatzen bazarete, jakizue ez diozuela Allahri ihes egingo. Eta sinesten ez dutenei iragar iezaiezu zigor mingarria. Zuekin akordioa egina duten eta ezertan huts egin ez dizueten eta zuen kontra inori laguntzarik eman ez dioten eransle haiek salbu. Haiekin akordioa bete egin behar duzue epea amaitu arte; gauza ziurra da Allahk maite dituela Haren beldur direnak. Eta hilabete hautsezinak pasatu ondoren, hil itzazue eransleak, nonahi aurkitzen dituzuela. Atzeman itzazue, setiatu eta jarri mota guztietako zelatak; baina atzera egiten badute, salata (otoitzaldia) ezartzen eta zakata (pobreentzako zerga) ematen badute, utzi beren bidea jarrai dezaten. Benetan, Allah Barkatzaile da eta Bihozbera. Eta eransleetako batek babesa eskatzen badizu, onar ezazu Allahren hitza entzun dezan arte eta, gero, eraman ezazu leku seguru batera. Jende hori ezjakina delako da hori. Nolatan har lezakete kontuan Allahk eta Haren Mezulariak eransleekin egindako akordio bat, halakoekin Meskita Hautsezinaren inguruan egina zenuketena salbu, haiek zuekiko zuzen betetzen ez dutelarik baina zuek bai haiekiko? Gauza ziurra da, Allahk maite dituela Haren beldur direnak. Nolatan izan liteke, zuen gain garaipen bat lortzen dutenean akordio edo hitzarmen bat ere errespetatzen ez dutelarik? Saiatzen dira ahoz zuei losintxak esaten, baina bihotza aurka dute. Haietako gehienak gaiztotuak daude. Merke saltzen dituzte Allahren seinaleak eta jendea desbideratzen dute Haren bidetik. Zein gaiztoa den egiten dutena! Sinestedunekin ez dute errespetatzen ez akordiorik, ez hitzarmenik. (Lege-) hausleak dira horiek. Eta atzera egiten badute, salata (otoitzaldia) ezartzen eta zakata ematen badute Zuen senideak dira Adorazioaren praktikan. Argi azaltzen ditugu seinaleak dakien jendearentzat. Baina konprometitu ondoren, zin-hitza hausten badute eta Adorazio-praktika iraintzen badute Orduan egin borroka sinesgabetasunaren buruzagiei. Benetan, haientzat ez dago zin-hitzik. Agian, amore emango dute.

6 7

9 10 11 12

43

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean formularik, basmalarik, gabeko sura bakarra.

92

13

14 15 16 17 18

19

20 21 22 23 24

Ez ote duzue borroka egin behar bere zin-hitza hausten eta Mezularia kanpora botatzeko erabakia hartu duen jendearen aurka; eta haiek izan direnean lehenak zuen aurka borroka hasi dutenak? Haien beldur izango ote zarete? Allah beldur izatekoagoa da, sinestedun bazarete. Egin borroka haien aurka! Allahk zigortuko ditu zuen eskuen bidez eta apalaraziko, garaipena emango dizue haien aurka eta sendatuko ditu jende sinestedunaren bihotzak. Eta aldenduko du haserrea haien bihotzetik. Allah Berak nahi duenagana itzultzen da eta Allah ezagutzailea da eta Jakintsua. Ala uste al duzue, Allahk bakean utziko zaituztela eta Allahk ez duela jakingo zuen arteko zein borrokatu ziren eta zeinek ez zuen hartu aldekorik Allahz aparte, Haren Mezulariaz eta sinestedunez aparte? Ez da gauza egokia eransleak Allahren meskitetan aritzea, beren buruaren aurka sinesgabetasun-testigantza eginez. Hutsalak izango dira haien egintzak eta hilezkor izango dira haiek Suan. Allahgan eta Azken Egunean sinesten duena, salata (otoitzaldia) ezartzen duena, zakata (pobreentzako zerga) ematen duena eta Allah ez beste ezeren beldur ez dena: hura bakarrik ariko da Allahren meskitetan. Eta horrela izan ahalko dira gidatuak direnen arteko. Uste al duzue, Erromesaldian ura banatzea eta Meskita Hautsezinaren zaintzaile izatea Allahgan eta Azken Bizitzan sinestearen eta Allahren bidean borroka egitearen pareko direla?. Ez dira gauza bera Allahren aurrean. Allahk ez du gidatzen jende bidegabea. Sinesten dutenek, emigratu zutenek eta Allahren bidean beren ondasunez eta beren buruaz borroka egin zutenek dute mailarik gorena Allahren aurrean, eta horiek dira garaile. Beren Jaunak errukiaren berri ona iragartzen die bere partetik, bere onginahia eta baratzeak, non etengabeko gozamena izango baitute. Han hilezkor izango dira betiko; gauza ziurra da ezen Allahk sari bikaina duela bere ondoan. Zuek, sinesten duzuenok! Ez hartu zeuen gurasoak eta senideak aliatutzat, sinestearen ordez sinesgabetasuna aukeratzen badute. Aliatutzat hartzen dituzten zuetakoak, bidegabeak dira. Esazu: Baldin eta zeuen gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, emazteak, zeuen leinu familiarra, lortu dituzuen ondasunak, irabazirik izango ez ote duzuen kezka sortzen dizuten negozioak, atsegingarri dituzuen egoitzak Allah baino, Haren mezularia eta Haren bideko borroka baino maiteago badituzue Itxaron Allah bere aginduarekin etorriko den arte. Allahk ez du gidatzen jende desbideratua. Allahk askotan lagundu izan dizue. Eta Hunayn-eko borrokaldian, zeuen kopuru handiaz harriturik zeundeten, eta, halere, ez zizuen ezertarako balio izan. Lurra, hain zabala izanik, estu gertatu zitzaizuen eta, gero, bizkar emanik, itzuli egin zineten. Eta Allahk bere sosegua jaitsarazi zuen bere Mezulariagana eta sinestedunengana, eta ikusten ez zenituzten gudarosteak jaitsarazi zituen; eta horrela zigortu zituen sinesten ez zutenak. Hori da sinesgabeen ordaina.

25

26

93

27 28

29

30

31

32 33 34

35 36

37

38

Gero, Allah, haren ondoren, Berak nahi zuenagana itzuli zen. Allah Barkatzailea da eta Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Egia da, eransleak kutsaturik daudela; ez daitezela hurbildu, dauden urte honetatik aurrera, Meskita Hautsezinera! Diru-eskasiaren beldur bazarete Allahk bere mesedearen zati batez aberastuko zaituzte, nahi badu. Benetan, Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua. Egin borroka, Liburua jaso ondoren Allahgan eta Azken Egunean sinesten ez dutenen aurka, Allahk eta Haren Mezulariak ez-zilegi egin dutena ez-zilegitzat ez daukatenen eta Adorazioaren benetako praktika egiten ez dutenen aurka; harik eta yizia44 apal ordainduko duten eta beheragoko direla onartuko duten arte. Eta juduek esaten dute: Allahren semea da Uzayr. Eta kristauek esaten dute: Allahren Semea da Gantzutua. Hori da beren ahoz esaten dutena, lehenago sinesgabetasunean erori zirenen hitzak errepikatuz. Allahk suntsi ditzala! Nola desitxuratzen dituzten gauzak! Allahren ordez beren doktoreak eta apaizak hartu dituzte jauntzat; adibidez, Gantzutua, Maryam-en (Mariaren) semea; Allah Bakarra adoratzeko agindu zitzaien arren. Ez dago Hura beste jainkorik. Goretsia izan bedi erantsi dioten guztiaren gainetik! Beren ahoz itzali nahi dute Allahren argia, baina Allahk ukatu egiten du bere argia osatzera ez datorren guztia, sinesgabeei gogaikarri gertatu arren. Hura da bere Mezularia gidarekin eta egiazko Adorazioaren praktikarekin bidali zuena, beste Adorazio-forma guztien gainetik jartzeko; sinesgabeei gogaikarri gertatu arren. Zuek, sinesten duzuenok! Egia da, doktoreetako eta apaizetako askok gizakien ondasunak jaten dituztela gezurren bidez, eta Allahren bidetik apartatzen dutela jendea. Urrea eta zilarra metatu eta Allahren bidean gastatzen ez dutenei iragar iezaiezu zigor mingarria. Yahannam-go (Infernuko) Suan gori-gori jarri eta horrekin bekokia, saihetsaldeak eta bizkarra erreko zaizkie: Hau da metatu zenuten altxorra zeuen arimen onerako; dasta ezazue zeuen altxorra. Hamabi dira hilabeteak Allahrentzat, Allahren Liburuan, zeruak eta lurra kreatu zituen egunean. Haietatik lau hautsezinak dira. Hori da Adorazio zuzenaren praktika. Ez izan bidegabe zeuen buruaren aurka hilabete horietan, eta borroka egin eransleei bete-betean, beraiek ere bete-betean egiten dizuten bezala. Eta jakizue Haren beldur direnekin dagoela Allah. Benetan, hautsezintasuna hilabete batetik bestera atzeratzea beste sinesgabetasun-egintza bat da, zeinekin desbideratzen baitira sinesten ez dutenak. Urte batean zilegitzat ematen dute eta bestean hautsezintzat, Allahk hautsezineko deklaratu dituen hilabeteen kopuruarekin bateratzeko. Horrela, zilegi bihurtzen dute Allahk hautsezineko egindakoa. Beren egintzak eder direla ikusarazi zaie, baina Allahk ez du gidatzen jende sinesgabea. Zuek, sinesten duzuenok! Zer gertatzen zaizue, Zoazte Allahren bidean borroka egitera esaten zaizuenean, lurrari itsatsiak geratzen baitzarete?

44

Judu eta kristau batzuek ordaindu beharreko zerga, musulmanekin akordio bat medio. 94

39 40

41 42

43 44 45 46 47 48 49 50 51 52

53

Atseginagoa ote duzue mundu honetako bizitza Azkenekoa baino? Mundu honetako bizitzaren gozamena ezer gutxi da Azkenekoarekin alderatuta. Borrokatzera ateratzen ez bazarete, Hark zigor mingarriz zigortuko zaituzte eta beste batzuekin ordezkatuko, Hari inongo kalterik egiten ez diozuela. Allahk ahalmena du gauza guztien gain. Zuek laguntzen ez badiozue, Allahk bai, Allahk lagundu zion sinesgabeek bota zutenean eta harekin beste bat zegoenean. Eta biak kobazuloan zeudela, esan zion bere lagunari: Ez zaitez goibeldu, zeren, egiaz, Allah gurekin baitago. Allahk bere sosegua jaitsarazi zuen haren gainera, ikusten ez zenituzten gudarosteez lagundu zion eta sinesten ez zutenen hitza apalena gerta zedin egin zuen; Allahren hitza baita ozenena. Eutsezina da Allah, eta Jakintsua. Arinak edo ez, jo ezazue sarraldira eta egin borroka Allahren bidean, zeuen ondasunez eta zeuen buruaz. Hori hobea duzue, baldin badakizue. Irabazi eskuragarri baten edo ibilaldi labur baten kontua izan balitz, jarraituko zizuten, baina urruneko gauza iruditu zitzaien. Eta Allahgatik zin egin zuten: Ahal izan bagenu, zuekin joango ginen. Beren burua galduko dute eta Allahk badaki gezurretan ari direla. Allahk barka diezazula! Zergatik eman zenien baimena egiazaleak zein ziren argi jakin aurretik eta gezurtiak zein ziren jakin aurretik? Allahgan eta Azken Egunean sinesten zutenek ez zizuten baimenik eskatu beren ondasunekin eta beren buruarekin gerrara ez joateko. Allahk ezagutzen ditu Haren beldur direnak. Aitzitik, Allahgan eta Azken Egunean sinesten ez zutenak izan ziren baimena eskatu zizutenak, beren bihotzean duda izan zuten haiek eta, beren dudan, koloka jarri zirenek. Irten nahi izan balute, prestatuko ziren hartarako. Baina Allahri ez zitzaion atsegin izan haiek bidaltzea eta gelditu egin zituen; eta esan zitzaien: Zaudete gelditzen direnekin! Zuekin joan izan balira, ez zuten nahasmendua handitu besterik egingo, zuen artean zurrumurrua zabaltzeari ekingo zioten liskarra sorrarazteko, eta batzuek kasu egingo zieten. Allahk ezagutzen ditu zuzengabeak. Lehen ere saiatu ziren liskarra sortzen, tirabira-mota guztiak eraginez, harik eta egia iritsi, Allahren argudioa nagusitu eta haiek gorrotatu zuten arte. Bada esaten duenik: Emadazu baimena eta ez nazazu proban jarri. Ez ote dira, liskarrean erori? Egia da, Yahannam-ek (Infernuak) sinesgabeak inguratzen dituela. Zerbait onik gertatzen bazaizu, min hartzen dute, eta zoritxarren batek jotzen bazaitu, diote: Erabakia hartua genuen, eta urrundu egiten dira pozik. Esazu: Ez zaigu gertatzen Allahk guretzat idatzia duena baizik. Hura da gure zaintzailea eta Allahgan dute sinestunek beren konfiantza. Esazu: Zer uste duzue gertatuko zaigula, bi ongietako bat gerta baitakiguke45? Guk, aldiz, zuei dagokizuenez, Allahk zigortuko zaituztela espero dugu, zuzeneko bere zigor batez edo gure eskuen bidez. Beraz, itxaron ezazue, guk ere itxarongo dugu eta. Esazu: Gasta (eman) ezazue gogo onez nahiz txarrez, ez baitzaizue onartuko; obedientziatik atera den jendea zarete

45

Hau da, garaitu edo testigantza eginez hil. 95

54 55 56 57 58 59 60

61

62 63 64 65 66 67

68

69

Zerk eragozten du gastatzen (ematen) dutena onartua izan dakien, honek ez bada: ez dutela sinesten ez Allahgan, ez Haren Mezulariagan, ez direla joaten salat-era nagi-nagi baizik eta gogo txarrez bakarrik gastatzen (ematen) dutela?. Eta ez zaitzatela lilura, ez haien aberastasunek, ez haien seme-alabek. Allahk horren bidez bizitza honetan zigortu nahi ditu eta iritsi dakiela beren arimak emateko ordua, sinesgabe direlarik. Eta Allahgatik zin egiten dute zuetakoak direla, baina ez da egia, beldurragatik bakarrik ari den jendea dira. Aterperen bat, haitzuloren bat edo non sarturik aurkituko balute, airean joango lirateke hara. Haietako batzuk zure izena belzten ari dira dohainen banaketa dela eta: haren zati bat ematen bazaie pozik geratzen dira; bestela, haserretu egiten. Allahk eta Haren Mezulariak eman zietenarekin konforme gelditu balira, esango zuten: Aski dugu Allahrekin, bere mesedearen zati bat emango digu Allahk, baita Haren mezulariak ere; benetan, Allahren irrikan gaude. Dohainak behartsuentzat bakarrik dira, pobreentzat, biltzen eta banatzen lan egiten dutenentzat, beren bihotza lasaiturik dutenentzat, gatibuen erreskaterako, zorpean daudenentzat, Allahren bideko arazoetarako eta bidean den semearentzat. Allahk emandako agindua da hau eta Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua. Eta badira haien artean Profetari kalte egin eta esaten dutenak: Esaten den guztiari kasu egiten diona da. Esazu: Zuen onerako ongiari kasu egiten diona da, eta Allahgan sinesten duena, eta sinestedunengan konfiantza duena; eta errukia da sinesten duten zuen artekoentzat. Allahren Mezulariari kalte egiten diotenek zigor mingarria jasoko dute. Allahgatik zin egiten dizuete, zuei atsegin emateko, baina Allah eta Haren mezularia duinago dira atsegin eman dakien, sinestedun bazarete. Ez ote dakite Allahren eta Haren mezulariaren aurka ari denari Yahannam-go (Infernuko) sua dagokiola, non hilezkor izango baita? Degradazio handia da hori. Hipokritak beldur dira sura bat jaitsaraziko ote den, beren bihotzean dutena iragarriko diena. Esazu: Egin iseka, bai; benetan, Allahk agerraraziko baitu gordea duzuena. Eta galdetzen badiezu, ziur egon, esango dutela: Izatez, txantxetan ari ginen eta jolasean. Esazu: Allahz burlaka ari al zineten, Haren ezaugarriez eta Haren Mezulariaz? Ez ibili aitzakia bila, zeren arnegatu egin baitzenuten sinestedun izan ondoren. Zuen arteko talde bat salbuetsirik gelditzen bada, beste bat zigortu egingo da gaizkia egiteagatik. Gizaseme hipokritak eta emakume hipokritak, batzuk besteentzat dira, gauza gaitzesgarriak agintzen dituzte, ontzat emanak eragozten eta beren eskuak ixten. Allah ahazten dute eta Hark ahazten ditu. Benetan, bidetik kanpo direnak dira hipokritak. Allahk Yahannam-go (Infernuko) sua agindu die hipokritei eta sinesteari uko egiten diotenei, non hilezkor izango baitira. Nahikoa izango dute harekin; Allahk madarikatuko ditu eta etengabeko zigorra jasango dute. Zuen aurretik izan zirenak bezala; indartsuago ziren boterez, aberastasunez eta seme-alabaz, eta egokitu zitzaien zoriaz gozatu zuten. Eta egokitu zaizuen zoriaz ari zarete zuek ere gozatzen, zuen aurrekoek berenaz gozatu zuten bezala; eta

96

70

71

72

73 74

75 76 77 78 79 80 81

arinkeriara jo duzue, haiek egin zuten bezala. Horiek dira, zeinen egintzak alferrikakoak baitira bizitza honetan eta Bestean. Galtzaile dira horiek. Ez ote zaizkie, bada, beren arbasoen albisteak iritsi, Nuhren (Noeren), Ad-en, Zamud-en eta Ibrahimen (Abrahamen) jendearenak, Madyango lagunenak eta hankaz gora jarriak izan ziren hirienak46? Heldu ziren haiengana mezulariak froga argiekin eta Allah ez zen izan inolaz ere haiekiko bidegabe ezertan, baizik eta haiek izan ziren bidegabe beren buruarekiko. Gizaseme sinestedunak eta emakume sinestedunak elkarren adiskide aliatu dira, ontzat emana ontzat ematen dute eta gaitzesgarri dena debekatzen, salata (otoitzaldia) ezartzen dute, zakata (pobreentzako zerga) ematen eta Allahri eta Haren mezulariari obeditzen diete. Horiei Allahk bere errukian sartzeko aukera emango die; gauza ziurra da ezen Allah Ahaltsua dela, Jakintsua. Allahk gizaseme sinestedunei eta emakume sinestedunei ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak agindu dizkie, non hilezkor izango baitira; baita egoitza ederrak ere Adn-eko baratzeetan. Baina garrantzitsuagoa da Allahren onarpena; garaipen neurrigabea da hori. Profeta! Ahalegindu zaitez sinesgabeen eta hipokriten aurkako borrokan eta izan gogorra haiekin, Yahannam (Infernua) izango da haien babeslekua. Zein azken txarra! Allahgatik zin egiten dute esan zutena, haien hitzak sinesgabetasuna baiestea izan ziren arren; horrela, beren Islamaren ondoren beren sinesgabetasuna agerian ezarri dute. Ezin lortu izan zutena amestu zuten. Ez zuten besterik aurpegiratu Allahk eta Haren mezulariak aberastu zituztela baizik, Haren mesedeaz. Atzera egingo balute, damuturik, hobe izango lukete berentzat, baina urruntzen badira Allahk bizitza honetan eta Bestean zigor mingarriz zigortuko ditu, eta ez dute izango lurrean, ez babeslerik, ez laguntzailerik. Badira Allahrekin hitzarmena egin zutenak: Bere mesedetik ematen badigu, oparo emango dugu eta zuzenak izango gara. Baina bere mesedetik ematen zienean, zekenkeriaz lotu zitzaizkion eman zienari eta bizkar eman zuten, jaramonik egin gabe. Hipokresiak indarrean jarraituko du haien bihotzean, Harekin topo egingo duten arte, Allahri agindua bete ez eta gezurra esan zutelako. Ez ote zekiten Allahk ezagutzen zituela haien sekretuak eta ezkutuko solasak, eta ikusten ez diren gauzak oso ongi ezagutzen dituena dela Allah? Beren kabuz ematen duten sinestedunez eta beren ahalbideen muga besterik ezagutzen ez dutenez gaizki hitz egin eta haietaz burla egiten dutenei burla egin die bere aldetik Allahk, eta zigor mingarria izango dute. Zuk haien aldeko barkamena eskatu ala ez, hirurogeita hamar aldiz eskatuko bazenu ere, Allahk ez lieke barkatuko. Allahz eta Haren Mezulariaz arnegatu dutelako da hori, eta Allahk ez du gidatzen jende gaiztotua. Atzean gelditu zirenak poztu egin ziren gelditu izanaz Allahren Mezulariari aurka eginez, higuingarritzat eman zuten Allahren bidean beren buruaz eta ondasunez borroka egitea, eta esan zuten: Ez zaitezte atera espediziora bero honekin. Esazu: Bero handiagoa dago Yahannam-en (Infernuan), ulertuko bazenute.

46

Lut-en (Loten) hiriak. 97

82 83

84 85 86 87 88 89 90 91

92 93 94

95 96 97 98

Beraz, egin dezatela barre-pixka bat; etorriko zaie negar asko egin beharra, eskuratu zutenagatik. Eta Allahk berriro haietako talde batera eramaten bazaitu eta irteteko baimena eskatzen badizute, esazu: Ez zarete nirekin irtengo, ezta borroka egingo ere etsaien aurka nire ondoan; gustura egon zineten lehenengoan geratu izanaz; beraz, geratu orain ere geratzen direnekin. Ez otoitzik egin sekula haietako hildako batentzat, ezta zutik egon ere halakoaren hilobiaren aurrean; haiek arnegatu egin zuten Allahz eta Haren Mezulariaz, eta Haren obedientziatik kanpo hil ziren. Eta ez ditzazula miretsi ez haien aberastasunak, ez haien seme-alabak; Allahk zigortu bakarrik egin nahi ditu haien bidez bizitza honetan eta haien bidez haien arimak sinesgabetasun-egoeran geldi daitezen nahi du. Eta sura bat jaitsarazten denean, "Sinetsi Allahgan eta ahalegindu borrokan Haren mezulariaren ondoan!" esanez, haien arteko aberatsenek baimena eskatuko dizute eta esango: Utz iezaguzu geratzen direnekin gelditzen. Atsegin dute geratu nahi dutenekin gelditzea. Haien bihotzak markatuak daude eta ez dute ulertzen. Aldiz, Mezularia eta harekin sinesten dutenak beren ondasunez eta beren buruaz borrokatzen ahalegintzen dira. Dohainik hoberenak izango dituzte horiek eta arrakasta izango dute. Ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak prestatu dizkie Allahk, zeinetan hilezkor izango baitira; garaipen handia da hori. Etorri ziren beduino haiek, aitzakiak jartzen zituztenak baimena lortzeko, eta, horrela, Allahri eta Haren Mezulariari gezurra esaten ziotenak borrokara joan gabe geratu ziren. Gezurra dioten haien artekoak zigor mingarriak joko ditu. Ez da okerrik ahulengan, ezta gaixoengan ere, ezta zer gastaturik (emanik) aurkitzen ez dutenengan ere, Allahrekiko eta Haren Mezulariarekiko egiazale baldin badira. Ez dago ongileen aurka joateko motiborik, eta Allah Barkatzailea da, Bihozbera. Ezta, zeurekin eraman ditzazun, zugana jotzen dutenen kontra ere, eta esaten diezularik: Ez dut zuek eramateko baliabiderik; horiek, ezer emateko ez dutelako, triste eta negar-malkotan joaten baitira. Hala ere, bada arrazoirik aberatsak izanik baimena eskatzen dizutenen aurka jokatzeko. Atsegin dute gelditu behar dutenekin gelditzea. Allahk markatu ditu haien bihotzak eta ez dakite. Haiengana itzuliko zaretenean, aitzakiak jarriko dizkizuete; esazu: Ez etorri aitzakiak jarriz, ez dizuegu sinesten. Allahk argitu gaitu zuetaz. Allahk ikusiko ditu zuen egintzak, baita Haren Mezulariak ere; eta, gero, Ikusten-ez-dena eta Agerikoa ezagutzen dituenagana itzuliak izango zarete, eta esango dizue zer egiten zenuten. Allahgatik zin egingo dizuete itzuliko zaretenean, bakean utz ditzazuen. Urrun zaitez haiengandik! Zikintasun dira eta Yahannam (Infernua) izango dute beren babesleku, lortu zutenaren ordainetan. Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela atsegin obedientziatik irteten den jendea. Beduinoak dira setatsuenak sinesgabetasunean eta hipokresian, eta haiengan gertatzen da Allahk bere Mezulariagana jaitsarazi dituen mugak ez ezagutzea. Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua. Eta beduinoen artean badira ematen dutena ezarpentzat hartzen dutenak, eta zelatan izan ohi dituzu zeure zoriaren makurraldietan. Itzul dadila haien kontra zoriaren makurraldia!

98

99

100

101

102 103

104 105 106 107

108

109

110 111

Entzuten duena da Allah eta dakiena. Baina beduinoen artean badira Allahgan eta Azken Egunean sinesten dutenak, eta ematen dutena Allahgana hurbiltzeko modutzat eta Mezulariaren otoitzak beren aldekotzat hartzen dituztenak. Ez ote da hori, haientzat, hurbiltze bat? Allahk bere errukian sarraraziko ditu; benetan, Allah Barkatzaile da, Bihozbera. Eta lehenengo aitzindariak, bai emigratu zutenak, bai lagundu zietenak, eta on egiten jarraitu zietenak: Allahk atsegin ditu eta haiek atsegin dute Allah. Ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak prestatu dizkie, zeinetan hilezkor izango baitira betiko. Garaipen handia da hori! Zuen inguruko beduinoen artean badira hipokritak, eta bada, haien artean, zuek ezagutu gabe, hipokresian jarraitzen duen Medinako jenderik ere. Guk, bai, Guk ezagutzen ditugu. Bi bider zigortuko ditugu; gero zigor ikaragarri batera eramanak izango dira. Eta badira beste batzuk beren okerrak aitortzen dituztenak eta egintza on bat txar bati eransten diotenak. Gerta daiteke Allah haiengana itzultzea; gauza ziurra da ezen Allah Barkatzaile dela, Bihozbera. Eska iezaiezu eman ditzatela dohainak beren ondasunetatik, eta horiekin garbituko eta araztuko dituzu. Eta eskatu haientzat, zeren zure otoitza garantia baita haientzat benetan. Eta entzuten duena da Allah eta dakiena. Ez ote dakite ezen Allahk onartzen duela bere zerbitzarien itzultzea, damuturik, eta (ez ote dakite ezen Allahk) kontuan hartzen duela bihotz-zabal ematen dena eta Allah dela bere mesedearekin itzultzen dena eta Bihozbera dela? Esazu: Ekin, Allahk ikusiko baititu zuen egintzak, baita Haren mezulariak eta sinestedunek ere. Eta Ikusten-ez-dena eta Agerikoa ezagutzen dituen Harengana itzulian eramanak izango zarete, zeinek esango baitizue egiten zenutena. Badira beste batzuk Allahk zer aginduko zain egon ohi direnak: zigortuko ote dituen edo berengana itzuliko ote den. Eta Allah Ezagutzailea da, Jakintsua. Eta badira zelata-lekutzat meskita bat hartu zutenak, sinestedunei kalte egiteko sinesgabetasunaren alde, sinestedunak banatzeko eta lehenago Allahri eta Haren mezulariari gerla egin ziotenen zerbitzurako. Seguru egingo dute zin: Ez genuen ongia besterik nahi. Baina gezurti direla testigatzen du Allahk. Ez egon han inoiz ere; izan ere, lehen egunetik (Allahrekiko) beldurrean oinarrituriko meskita, benetan duinagoa da han egon zaitezen. Beren burua garbitu nahi duten gizakiak daude azken horretan, eta garbitzen direnak maite ditu Allahk. Zein da hobea: bere eraikina Allahren beldurrean eta Haren onginahian oinarritzen duena ala aldapa baten hegian, erortzeko puntuan, oinarritzen duena, eta hargatik Yahannam-go (Infernuko) sura eramana dena? Allahk ez du gidatzen jende zuzengabea. Eraiki duten eraikinak zalantza izaten jarraituko du haien bihotzean, baldin eta hau puskatzen ez bada. Allah Ezagutzailea da eta Jakintsua. Gauza ziurra da ezen sinestedunei beren burua, beren nor izatea eta ondasunak erosi dizkiela Allahk, Baratzearen truke; Allahren bidean borroka egiten badute, bai hiltzen badute, bai hiltzen badira. Benetako promesa da, Toran, Ynyil-en (ebanjelioan) eta Koranean Hark onartua.

99

112

113 114

115 116 117

118

119 120

121 122

123

Eta nork betetzen du hobeto bere hitzarmena Allahk baino? Beraz, poztu zaitezte egin duzuen hitzarmenagatik. Hau garaipen handia da. Errorearen ondoren itzultzen direnak, adoratzen, goresten, barau egiten dutenak, makurtzen, ahuspezten direnak, ontzat aitortua agintzen eta txartzat hartua eragozten dutenak eta Allahren mugak betetzen dituztenak. Emazkiezu berri onak sinestedunei. Ez da gauza egokia Profetak eta sinestedunek eransleentzat barkamena eskatzea, nahiz hurbileko ahaideak izan, hauek Yahim-en (deabruaren) lagun direla argitu baldin bazaie. Eta Ibrahimek (Abrahamek) bere aitarentzat egin zuen barkamen-eskaria, hari egin zion promes batengatik bakarrik egin zuen. Baina, Allahren etsai zela argi ikusi zuenean, apartatu egin zen harengandik. Benetan, Ibrahim (Abraham) otoizlaria zen eta pazientzia handikoa. Allahk ez du desbideratuko jendea gidatua izan ondoren, harik eta zer saihestu behar duten argi azalduko zaien arte; gauza ziurra da ezen Allah gauza guztien Ezagutzaile dela. Benetan, Allahri dagokio zeruen eta lurraren nagusitza; Hark ematen du bizia eta Hark ematen heriotza; Allahz aparte ez duzue nork babestuko eta lagunduko zaituztenik. Profetaren alde jarri da Allah, emigratu zutenen alde eta haiei lagundu zietenen alde, bere bihotza desbideratzeko puntuan egon ondorengo une zailetan jarraitu zioten haietako zati baten alde, eta Allah haiengana itzuli zen. Gauza ziurra da ezen Allah Errukiorra dela eta Bihozbera. Eta hala jokatu zuen hiru haiekin ere: atzera gelditu baitziren eta iritsi zen momentua, zeinetan lurra estua gertatu baitzitzaien eta beren arimak ere estuak zirela uste izan baitzuten eta pentsatu baitzuten ezen Allahk ez zituela babestuko Haren baitan babesten ez baziren, eta Hura haiengana itzuli zen beren erroretik atzera egin ahal zezaten; benetan, bere zerbitzariengana itzultzen dena da Allah, Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Izan Allahren beldur eta bizi egiazaleekin. Ez da gauza egokia, ez Medinako jendea, ez haren inguruan diren beduinoak atzera gelditzea Allahren Mezularia aterako denean, ezta Mezularia baino gehiago beren burua hobestea. Honengatik da hori: ez dutelako jasango ez egarririk, ez nekerik edo goserik Allahren bidean, eta ez dutelako sinesgabeak haserraraziko dituen pausorik emango, eta ez dutelako etsaiengandik ezer lortuko, egintza harengatik idatzia izatea merezi izango duen beren mesederako on bat lortu gabe. Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela galtzen uzten ongia egiten dutenen saria. Eta ez dute deus ere emango, ez gutxi, ez asko, eta ez dute haran bat zeharkatuko, beren alde idatzia gelditu gabe, egina duketen gauzarik hoberenagatik Allahk saritu ditzan. Ez da komeni espediziora sinestedun guztiak batera irtetea; hobe da talde bakoitzetik batzuk bakarrik irtetea, horrela beste batzuk Adorazioaren praktikan eskolatu ahal daitezen eta beren jendeari, itzultzean, ohartarazi ahal diezaien; ea, horrela, kontuz ibiltzen diren. Zuek, sinesten duzuenok! Borroka zaitezte eskura dituzuen sinesgabeen aurka; eta ikus dezatela zuengan gogortasuna. Eta jakizue Haren beldur direnekin dagoela Allah.

100

124

Eta sura bat goitik jaitsarazten denean, badira haien artean esaten dutenak: Zuetan zeini handitzen dio sinesmena? Sinesten dutenei handiago egiten die sinesmena eta poztu egiten dira. 125 Baina bihotzean gaixotasun bat dutenei zikina gehitzen die jadanik duten zikinari eta sinesgabetasun-egoeran hiltzen dira. 126 Ez ote dute ikusten urtero-urtero behin edo bitan direla proban jarriak? Hala ere, ez dira itzultzen beren erroretik eta ez dira pentsatzen jartzen. 127 Eta sura bat jaitsarazten denean, elkarri begira jartzen dira: Ikusten al zaituzte norbaitek? Eta, gero, aldendu egiten dira. Allahk urrundu ditzala haien bihotzak! Zeren ulertzen ez duen jendea baitira. 128 Egia da ezen Mezulari bat iritsi zaizuela zeuengandik aterea; penagarria du hark zuek gaitzen bat jasatea, lehiatsu ari da zuen alde, eta bihotz onekoa eta bihozbera da sinestedunekin. 129 Baina bizkar ematen badizute, esazu: Aski dut Allahrekin, ez da Hura beste jainkorik, Harengan dut nik konfiantza eta Hura da Tronu Handiaren Jauna!

101

10. SURA: JUNUS (JONAS)


Mekan errebelatua da, 40., 94., 95. eta 96. aleiak izan ezik. 109 aleia ditu eta Gaueko bidaia suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 Alif, Lam, Ra. Liburu Jakintsuaren seinaleak dira hauek. Harritu egiten al dira gizakiak haietako bati hau inspiratu diogulako: Ohartaraz iezaiozu jendeari eta iragarri sinesten dutenei egiazko aurrekari bat dutela beren Jaunaren aurrean? Sinesgabeek esaten dute: Hori, egiaz, begi-bistako aztia da. Zuen Jauna Allah da, zeruak eta lurra sei egunean kreatu zituena eta, gero, bere Tronuan jarri zena, Agindua zuzentzeko. Ez dago erregutzailerik, Hark baimendua izan ondoren baizik. Allah da Hori, zuen Jauna; beraz, adora ezazue. Ez ote duzue pentsatzen jarri behar? Harengana itzuliko zarete guztiok. Benetakoa da Allahren promesa! Hark hasi du kreazioa eta gero errepikatu egin du, sinetsi dutenak eta ongia egin dutenak zuzen saritzeko. Baina sinesteari uko egin diotenek irakiten dagoen ura izango dute edari eta zigor mingarria, uko egin diotelako. Hura da eguzkia argitasun egin zuena eta ilargia argi, eta aldiak erabaki zituena, urte-kopurua eta zenbaketa ezagut zenitzaten. Allahk egiaren bidez bakarrik egin du hori guztia. Ezaugarriak zehaztuko ditugu dakien jendearentzat. Gauaren eta egunaren joan-etorrian, eta Allahk zeruan eta lurrean kreatu duen guztian, badira seinaleak (Allahren) beldur den jendearentzat. Gurekin topo egiteko esperantzarik ez duten eta hemengo bizitzarekin aserik daudenek, horrekin beren kezka itoz, eta gure ezaugarriei jaramonik egiten ez dietenek: horiek Sua izango dute babesleku, lortu zutenarengatik. Aldiz, benetan sinesten eta ongia egiten dutenak: horiek, beren sinesmenagatik, Allahk gidatuko ditu eta Gozamenen Baratzeetan ibaiak izango dira haien oinazpian. Han, hau izango da haien otoitza: Aintza Zuri, Allah, munduen Jauna! Eta hau haien diosala: Bakea! Eta haien otoitzaren amaiera: Gorespenak Allahri, munduen Jaunari! Eta Allahk gizakiengana gaizkia jaurtiko balu, haiek ongia jaurti nahi duten bezala, epea betea izango zuten; hala ere, Gurekin topo egiteko esperantzarik ez dutenak noraezean utziko ditugu beren desbiderakuntzan. Eta gizakiak, zoritxarren batek jotzen duenean, etzanik, eserita nahiz zutik egiten digu dei, baina, hartatik libratzen dugunean, lehenean jarraitzen du, ezbeharrekoan dei egin ez baligu bezala. Horra nola egiten dugun gehiegikerietan dihardutenei beren egintzak eder irudi dakizkien. Suntsitu genituen jadanik zuen aurreko belaunaldiak bidegabe izan zirenean. Etorriak zituzten beren mezulariak froga argiekin, baina ez zieten sinetsi nahi izan. Horra nola ordaintzen diogun gaizkia egiten duen jendeari.
102

6 7 8 9 10 11 12

13

14 15

16 17 18

19 20 21

22

23

24

25 26 27

Gero, haien ondorengo egin zintuztegun lurrean, nola jokatzen zenuten ikusteko. Eta gure seinale argiak errezitatzen zaizkienean, Gurekin topo egingo duten esperantzarik ez dutenek esaten dute: Ekar iezaguzu beste Koran bat edo aldatu hau. Esazu: Ez dagokit nire kasa hori aldatzea, inspiratzen zaidana bakarrik esaten dut nik, zeren egun izugarri baten beldur bainaiz benetan, neure Jaunari obeditzen ez badiot. Esazu: Allahk nahi balu, ez nizueke ez errezitatuko, ez horrekin irakatsiko. Baina hor duzue gertatua: hura etorri aurretik, bizitza osoa egin dudala zuen artean. Ez ote duzue arrazoitzen hasi behar? Eta zein da bidegabeagoa Allahz gezurra asmatzen duena baino edo Haren ezaugarriak ukatzen dituena baino? Gauza ziurra da ezen gaizkia egiten dutenek ez dutela arrakastarik izango. Allahz kanpo adoratzen dute ez kalterik, ez probetxurik ez dakarkiena, eta esaten: Hauek dira gure erregutzaileak Allahren aurrean. Esazu: Zeruetan eta lurrean, Berak ez dakien zerbait esango ote diozue Allahri? Urrun dago Hura bere Aintzan, eransten diotenengandik. Gizakiek komunitate bakarra eratzen zuten, baina liskarra sortu zuten beren artean; eta, zure Jaunaren aldez aurreko hitz batengatik izan ez balitz, erabakia geratuko zen haiek beren artean eztabaidagai zutena. Eta esaten dute: Nolatan jaitsarazi ote zaio bere Jaunaren seinale bat? Esazu: Egiaz, Ikusten-ez-dena Allahri dagokio; itxaron, beraz; ni ere, zuekin, itxaroten dutenetakoa naiz eta. Eta gaitz batek jo dituelarik, gizakiei geure erruki bat probarazten diegunean, gure ezaugarrien kontura barre egiten saiatzen dira. Esazu: Azkarragoa da Allah estratagemak antolatzen. Egiaz, gure mezulariek idatzi egiten dituzte eratzen dituzuen estratagemak. Hura da itsasoan eta lehorrean ibilarazten zaituztena. Eta itsasontzian zoaztela eta honek aldeko haizearen eraginez nabigatzen duenean, poztu egiten dira; baina ekaitzak jo eta olatuak alde guztietan harrotzen direnean eta beren burua inguraturik ikusten dutenean, Allahri egiten diote dei egiazko aitorpenez eta menpetasunez: Salbatzen bagaituzu, esker onekoetakoak izango gara. Baina Hark salbatu dituelarik, desobedientziazko egintzak bururatzen dituzte lurrean, eskubiderik gabe. Gizakiok! Egin dezazuen bidegabekeria guztia zeuen kontrakoa izango da. Izango duzue mundu honetako bizitzaren gozamena, baina gero Gugana itzuli beharko duzue eta orduan jakinaraziko dizuegu egiten zenutena. Munduko bizitza, zerutik jaitsarazten dugun eta gizakiek eta ganaduak jaten dituzten lurreko landareekin nahasten den euriaren antzekoa da. Eta lurra loratu eta edertu denean, eta gizakiek mendean dutela uste dutenean, han dator gure agindua, gauez edo egunez, eta soil-soila uzten dugu, bezperan emankor egon ez balitz bezala. Horra nola argitzen dizkiogun seinaleak gogoeta egiten duen jendeari. Eta Allahk Bakearen Egoitzara deitzen du eta nahi duena gidatzen bide zuzenera. Ongia egin zutenek gauzarik ederrena izango dute eta are gehiago. Haien aurpegia ez du estaliko, ez hautsak, ez umilazioak; betiko Baratzeko lagunak dira horiek, hilezkor izango dira han. Baina egintza gaiztoak egin zituztenek beste hainbeste gaitz izango dute ordain, eta umilazioak estaliko ditu eta ez dute izango hori galaraziko duenik Allahren aurrean. Gauaren zati batek aurpegia estaliko balie bezala izango da.

103

28

29 30 31

32 33 34

35

36 37 38 39

40 41

42 43

Suaren lagunak dira horiek, non hilezkor izango baitira. Eta denak bilduko ditugun egunean eta, segidan, eransleei esango diegunean: Zaudete zaudeten lekuan, bai zeuek, bai erantsi zenituztenak. Orduan bereizketa egingo da haien artean. Esango dute erantsiak izan direnek: Ez gintuzuen adoratzen Allah aski da Lekuko bezala gu bion artean, axolagabe ginela zuen adorazioarekiko. Han arima bakoitzak egina zuena esperimentatuko du eta Allahri, beren egiazko Jaunari, itzuliak izango dira, eta ezin aurkituko dute asmatu zutena. Esazu: Zeinek hornitzen zaituzte zerutik eta lurretik? Zeinek ditu bere esku entzumena eta ikusmena? Zeinek aterarazten du bizi dena hila dagoenetik edo hila dagoena bizi denetik? Zeinek gobernatzen du agindua? Esango dute: Allahk. Esazu orduan: Ez ote duzue Allahren beldur izan behar? Hori Allah da, zuen Jauna, Egia. Eta zer dago Egiatik harat, desbiderakuntza baizik? Nolatan apartatzen zarete? Horrela beteko dira zure Jaunaren hitzak, obedientziatik atera zirenen kontra esandakoak. Haiek ez zuten sinesten. Esazu: Ba ote da zuek eransten dituzuen horien artean kreazioa gauzatu duenik eta hura berriro errepikatu duenik? Esazu: Allahk gauzatu du kreazioa eta errepikatu egiten du hura gero. Nola aparta zaitezkete? Esazu: Ba ote da zuek eransten dituzuen horietakoren bat egiara gidatzen duenik? Esazu: Allahk gidatzen du egiara. Egiara gidatzen duena ez ote da duinagoa jarraitua izateko, beste inor ez gidatzeaz gain, bera ere gidatua dena baino? Zer gertatzen zaizue? Zer pentsatzen duzue? Haietako gehienek ez diete jarraitzen balizkotasunei baizik. Eta balizkotasunak ez du baliorik egiaren aurrean. Allahk badaki zer egiten duten. Koran hau ez da ezertan ere Allahz kanpo asmatua; baizik eta bera baino lehenagotik bazenaren baiespena da eta Liburuaren azalpen zehatza, zeinetan ez baitago dudarik, eta munduen Jaunagandikoa baita. Esaten dute: Asmatu egin du. Esazu: Egiazale bazarete, ekar ezazue hura bezalako sura bat eta dei egiozue ahal duzuenari, Allahz kanpo. Aitzitik, ukatu egin dute beren ezagumenaz atzeman ezin dutenaren egia, zeinen interpretazioa ez baitzaie eman. Era berean ukatu zuten egia berak baino lehenagotik izan zirenek, eta errepara ezazu zein izan zen bidegabeen azkena. Haietako batzuek sinesten dute hartan eta beste batzuek ez. Zure Jauna da usteltzaileak ondoen ezagutzen dituena. Eta gezurtitzat hartzen bazaituzte, esazu: Niretzat nire egintzak izango dira, eta zuentzat zuenak. Zuek ez duzue izango erantzukizunik nik egiten dudanaz, ezta nik ere zuek egiten duzuenaz. Eta badira haien artean aditzen dizuten batzuk. Baina egin ahal duzu, agian, gorrek adi dezaten, arrazoitzen ez badute ere? Eta badira begira jartzen zaizkizunak. Gidatzen ahal zenituzke, agian, itsuak, ikusten ez badute ere?

104

44 45 46 47 48 49

50 51 52 53 54

55 56 57 58 59 60 61

62
47 48

Benetan, Allahk ez die kalterik egiten gizakiei ezertan, baizik eta hauek dira beren buruari kalte egiten diotenak. Denak bilduko ditugun egunean, egunean ordubete bakarrik egon balira bezala47, elkar ezagutuko dute; eta Allahrekin izandako topaketaren egia ukatu zutenak galduak izango dira. Ez zeuden gidatuak. Eta, bai agindu diegun zati bat erakusten dizugula, bai Geurekin eramaten zaitugula, Gugana itzuliko dira haiek. Gero Egin zutenaren Lekuko zen Allah. Komunitate bakoitzak Mezulari bat du. Eta beren Mezularia helduko zaienean, zuzentasunez erabakiko da haien artean eta ez zaie bidegabekeriarik egingo. Eta esaten dute: Noiz beteko da promes hau, diozuena egia bada? Esazu: Ez dut ahalmenik neure buruari ez kalte egiteko, ez mesede egiteko, Allahk nahi duena bakarrik da. Komunitate bakoitzak epe bat du eta epea betetzen denean, ez zaie, ez atzeratzen, ez aurreratzen ordubete ere. Esazu: Eta Haren zigorra gauez edo egunez etorriko balitzaizue? Zer nahi izan dezakete hartatik aurreratzea gaizkia egiten dutenek? Gero, gertatua denean, sinetsi behar ote duzu harengan ala orain sinetsi behar duzu, aurreratu nahi duzuenean? Gero, bidegabe izan zirenei esango zaie: Dasta ezazue betiereko zigorra! Egin ez duzuen zerbaitengatik ordaintzen ote zaizue? Egia ote den jakinaraz diezaiezun eskatzen dizute. Esazu: Bai, nire Jaunagatik, egia da eta ezin ihes egingo diozue. Eta bidegabe den arima bakoitzak, lurrean den guztiaren jabea izango balitz ere, den-dena emango luke handik libratzeko. Zigorra ikusiko dutenean, gordean edukiko dute beren damua eta zuzen erabakiko da haien artean; ez dira bidegabeki erabiliak izango. Ez ote da Allahrena zeruetan eta lurrean dagoen gauza oro? Ez ote da benetakoa Allahren promesa? Hala ere, gizakien arteko gehienek ez dakite hori. Hark ematen du bizia eta Hark ematen heriotza, eta Harengana itzuliko zarete. Gizakiok! Erregu bat iritsi zaizue zeuen Jaunagandik, sendabide bat bihotzean duzuenarentzat, eta gida bat eta erruki bat sinestedunentzat. Esazu: Allahren mesedearekin eta Haren errukiarekin poztu daitezela; biltzen dutena baino hobea da hori. Esazu: Ikusten al duzue Allahk zuentzat jaitsarazi duen hornidura? Eta, hala ere, zer den zilegi eta zer ez erabaki nahi duzue? Esazu: Allahk eman al dizue baimena, ala asmatzen ari zarete Allahri buruz? Eta zer iritziko dute Igotze Egunean, Allahri buruz gezurrak asmatu zituztenek? Egia da Allahk mesedea duela gizakien onerako, baina haietako gehienek ez dute eskertzen. Eta edozein egoeratan zaudetela, haren48 errezitazioa egiten duzuela, edozein egintza bururatzen duzuela, egiten duzuenaren Lekuko gara ekiten diozuenetik beretik. Zure Jaunari ez zaio ezer pasatzen zeruan eta lurrean, Hura ohartzeke, ez hautstanta baten pisua, ez beste ezer txikiagorik edo handiagorik, liburu batean argi gelditu gabe. Ez al da gauza ziurra ezen Allahren adiskideek ez dutela izango zertan beldur izan, eta ez direla atsekabetuko?

Hilobietan Koranaren. 105

63 64 65 66

67 68

69 70 71

72 73

74

75 76 77 78 79
49

Sinetsi zuten eta Haren beldur izan ziren haiek. Haientzat berri onak daude bizitza honetan eta Azkenekoan. Ez da ezer Allahren hitza ordezka dezakeenik. Garaipen handia da hori! Eta ez zaitzatela tristatu haien hitzek, zeren ahalmena, benetan, Allahrena baita erabat. Hura da entzuten duena eta dakiena. Ez ote dira Allahrenak zeruetan eta lurrean daudenak? Eta zeri jarraitzen diote Allahz kanpoko jainkoei dei egiten dieten horiek, Hari eransten dizkiotelarik? Balizkotasunei bakarrik jarraitzen diete eta ez dute egiten ustezkoen inguruan ibili besterik. Hura da zuentzat gaua egin zuena, hartan atseden har zenezaten, eta eguna, ikus zenezaten; benetan, badira horretan seinaleak entzuten duen jendearentzat. Esaten dute: Allahk seme bat hartu du Beretzat. Bai urrun dagoela Hura horretatik bere aintzan! Aberatsa da Hura, Harena da zeruetan eta lurrean den guztia. Ez duzue esaten ari zaretenaren inolako frogarik. Ez dakizuena esan behar ote duzue Allahz? Esazu: Gauza ziurra da ezen ez dutela arrakastarik izango Allahri buruz gezurra asmatzen dutenek. Mundu honetan gozamen bat; eta, gero, Gugana itzuliko dira; eta, gero, zigor gogorra probaraziko diegu ukatzeagatik. Errezita iezaiezu Nuhren (Noeren) historia, bere jendeari esan zion hura: Ene jendea! Nire egoera eta Allahren seinaleak gogoan izatera nik zuei deitzea ezin baduzue jasan Allah dut neure euskarri. Erabaki ezazue zer egin nahi duzuen zeuen burua (Allahri) eransten dizkiozuen jainkoen esku jarriz; egizue agerian eta bururatu nigan, atzeratzen ibili gabe. Eta bizkar ematen baduzue Nik ez nizuen eskatu inolako ordainik; nire saria Allahri dagokio. Haren esanekoen artekoa izatea agindu zait. Gezurtitzat eman zuten, eta Guk itsasontzian salbatu genuen berekin zituenekin batean, haiek ondorengotzat utziz eta gure seinaleen egia ukatu zutenak itoaraziz. Eta errepara iezaiozu zein izan zen oharpenak jaso zituzten haien azkenari. Gero, haren ondoren, mezulariak igorri genizkion haren jendeari eta froga argiekin joan ziren haiengana, baina ez zuten sinetsi lehendik jadanik gezurtzat hartua zutena. Horra nola zigilatzen ditugun (lege-) hausleen bihotzak. Gero, haien ondoren, Musa (Moises) eta Harun (Aaron) bidali genituen gure seinaleekin Firaunengana (Faraoiarengana) eta haren handikiengana; baina harrokeriaz bete ziren eta jende gaizto izan ziren. Eta Gugandiko egia heldu zitzaienean, esan zuten: Benetan, aztikeria da argi eta garbi! Musak (Moisesek) esan zuen: Hau ote da egiari buruz diozuena iritsi zaizuenean? Nolatan izan daiteke hau aztikeria? Aztiek ez dute arrakastarik izaten. Esan zuten: Gure gurasoengan aurkitu genuenetik apartatzera etorri al zara eta zuentzat biontzat49 lurraren nagusitasuna lortzera? Ez dizuegu sinesten. Eta Firaunek (Faraoiak) esan zuen: Ekarzkidazue azti aditu guztiak!

Musa (Moises) eta haren anaia Harun (Aaron). 106

80

Eta aztiak etorri zirenean, Musak (Moisesek) esan zien: Bota ezazue bota behar duzuena. 81 Eta bota zutenean, Musak (Moisesek) esan zuen: Ekarri duzuena aztikeria besterik ez da eta Allahk desagerraraziko du, Allahk ez baitu ipintzen onik usteltzaileen egintzan. 82 Eta Allahk bere hitzez egiaztatzen du Egia, nahiz gogaikarri gertatzen zaien gaizkia egiten dutenei. 83 Baina bere herriaren jatorriko zati batek bakarrik sinetsi zuen Musagan (Moisesengan), Firaunek (Faraoiak) eta haren jendeak pertsegituko zieten beldurrez; benetan, harroa izan zen Firaun (Faraoia) lurrean eta (muga guztien gainetik) gehiegikeriak egiten dituztenetakoa izan zen. 84 Eta Musak (Moisesek) esan zien: Ene jendea! Allahgan sinesten baduzue, izan konfiantza Harengan, meneko bazarete. 85 Eta esan zuten: Allahgan dugu konfiantza. Gure Jauna! Ez ezazu proban jarri, gure bidez, jende bidegabea. 86 Eta salba gaitzazu, zeure errukiagatik, jende bidegabeagandik. 87 Eta Musari (Moisesi) eta haren anaiari inspiratu genien: Eraiki etxeak Misr-en zeuen jendearentzat, bihurtu haiek adorazio-leku eta ezarri otoitza! Eta eman berri onak sinestedunei. 88 Eta Musak (Moisesek) esan zuen: Gure Jauna! Egiaz eman dizkiezu Firauni (Faraoiari) eta haren handikiei luxua eta aberastasunak mundu honetan. Gure Jauna! Zure bidetik desbidera daitezen. Gure Jauna! Suntsi itzazu haien ondasunak eta gogortu haien bihotzak, ez baitute sinetsiko harik eta zigor mingarria ikusiko duten arte. 89 Esan zuen: Zuen eskaerak izan du erantzuna; izan, beraz, zuzenak eta ez jarraitu ez dakitenen bideari. 90 Itsasoa pasarazi genien Israelgo seme-alabei, eta Firaunek (Faraoiak) eta haren gudarosteak pertsegitu zieten, amorruz eta zuzengabekeriaz, harik eta urek itotzen zutela ikustean esan zuen arte: Sinesten dut ez dela Israelgo seme-alabek sinesten duten Hura beste jainkorik eta meneko direnetakoa naiz. 91 Orain? Lehen desobeditzen zenuelarik eta usteltzaileetakoa zinelarik? 92 Gaur lur lehorrera botako dugu zure gorpua, zure ondoren etorriko direnentzat ezaugarri izan dadin. Baina egia da, gizakietako asko axolagabe direla gure ezaugarriekiko. 93 Eta bizitzeko leku on batean kokatu genituen Israelgo seme-alabak eta gauza onez hornitu. Eta ez ziren liskarretan hasi ezagutza heldu zitzaien arte. Benetan, zure Jaunak erabakiko du haien artean Igotze Egunean eztabaidatzen zutenaz. 94 Eta jaitsarazi dizugunaz zalantzak badituzu, galde iezaiezu zure aurretik Liburua irakurtzen zutenei. Zeure Jaunaren egia heldu zaizu; ez zaitez izan eszeptikoetakoa. 95 Ezta Allahren ezaugarrien egia ukatzen dutenetakoa ere, zeren, orduan, galduen artean egongo baitzinateke. 96 Zure Jaunaren hitzak kontrako egin zaizkien haiek, ez dute sinetsiko 97 seinale guztiak aurkeztuko zaizkien arren, zigor mingarria ikusiko duten arte. 98 Zergatik ez zen izan sinetsi zuen hiri bakar bat ere eta sinesmen hartaz baliatuko zenik? Junus-en (Jonasen) jendea bakarrik, zeini, sinetsi zuen orduko, zigor laidogarria kendu baikenion bizitza honetan, aldi batean gozatzen utzi geniolarik. 99 Eta zure Jaunak nahi izango balu, lurrean diren guztiek sinetsiko lukete.

107

100 101 102 103 104

105 106 107

108 109

Behartu ote ditzakezu zuk gizakiak sinestedun izatera? Arima batek ere ezin du sinetsi, Allahren baimenarekin ez bada, eta Hark ezarriko die zigor lotsagarria arrazoituko ez dutenei. Esazu: Erreparatu zeruetan eta lurrean dagoenari. Hala ere, sinesten ez duen jendeari ez diote ezertarako balio ez ezaugarriek, ez oharpenek. Zer espero dute beren arbasoen egunetan gertatu zenaren antzeko zerbait baizik? Esazu: Itxaron, beraz, ni ere zuekin izango bainaiz itxaroten dutenen artean. Eta beti, haren ondoren, salbatu egiten ditugu geure Mezulariak eta sinetsi dutenak. Hala da; sinestedunak salbatzea geure buruari ezarri diogun obligazioa da. Esazu: Gizakiok! Praktikatzen dudan sinesteaz zalantzak badituzue Ez ditut adoratzen Allahz aparte zuek adoratzen dituzuenak, baizik eta Allah adoratzen dut, zuen epea betearaziko duen Hura. Eta sinestedun izateko agindu zait. Eta (esan zaidan) bezala: Zuzendu zeure aurpegia, hanif (monoteista) zarenez, Adorazio-praktikara eta ez izan eransleetakoa. Eta ez dei egin, Allahz aparte, ez probetxurik, ez kalterik ez dakarkizunari, zeren, hori egingo bazenu, bidegabeetakoa izango baitzinateke. Eta Allahk kalte batez ukitzen bazaitu, Hark beste inork ez zaitu libratuko hartatik. Eta gauza onen bat ematen badizu Ez dago inor Haren mesedea eragotz dezakeenik. Bere zerbitzarien arteko nahi duenari helarazten dio. Eta Barkatzailea da Hura, Errukiorra. Esazu: Gizakiok! Heldu zaizue zeuen Jaunagandiko egia; gidatzat hartzen duenak bere probetxurako egingo du eta desbideratzen denak bere burua galduko du. Ni ez naiz zuen zaindaria. Jarrai iezaiozu inspiratu zaizunari eta izan pazientzia Allahk epaituko duen arte. Hura da epailerik onena.

108

11. SURA: HUD


Mekan errebelatua, 12., 17. eta 114. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 123 aleia ditu, eta Yunus (Jonas) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Alif, Lam, Ra. Liburua, zeinetako ezaugarriak perfekzioz eginak baitira eta, gainera, Jakintsu batek, gauzarik ezkutuenen Ezagutzaileak, argituak. 2 Ez ezazue Allah beste inor adoratu; gauza ziurra da ezen ni zuentzat Haren izenean ohartarazten zaituztedana naizela eta berri onen ekarlea. 3 Eska iezaiozue barkamena zeuen Jaunari eta itzuli, gero, Harengana. Gozamen on batez gozaraziko zaituzte aldi jakin batez, eta bere mesedea emango dio merezimenduren bat duenari. Baina bizkar ematen baduzue, egun izugarri bat izango duzuen beldur naiz. 4 Allahgana itzuli beharra duzue, eta Hark ahalmena du gauza guztien gain. 5 Ez ote dute beren etsaigoa mozorrotzen Haren bistatik ezkutatu nahiz? Beren jantziez estaltzen direnean, ez ote daki Hark zer gordetzen duten ezkutuan eta zer agertzen? Benetan, ezagutzen du Hark bihotzean dagoena. 6 Ez da lurrean izakirik, zeinen hornidura ez baitagokio Allahri eta zeinen egoitza eta egonlekua ez baititu Hark ezagutzen. Guztia liburu argi batean dago. 7 Hura da zeruak eta lurra sei egunean kreatu zituena, eta Haren Tronua ur gainean zegoen, zuen artean egintzetan hoberena zein izango zen aztertzeko. Eta esaten badiezu hil ondoren bizia itzuliko zaiela, sinesgabeek esango dute: Argi eta garbi aztikeria da hori. 8 Eta zigorra epe jakin bat arte atzeratzen badiegu, seguru esango dutela: Zerk eragozten du hori? Baina ez ote da egia ezen iritsiko zaien eguna ezin apartatu izango dela haiengandik? Isekaz hartzen zutena gainera etorriko zaie. 9 Gugandik datorren errukia gizakiari dastarazten badiogu eta gero kentzen, lur jota geratzen da eta esker txarreko bihurtzen. 10 Baina egokitu zitzaion zoritxarraren ondoren zoriona dastarazten badiogu, seguru esango duela: Aldendu dira nigandik gaitz guztiak. Eta pozik jarriko da, harro. 11 Baina ez da horrelakorik gertatzen pazientzia dutenekin eta ongiaren egintzak bururatzen dituztenekin. Hauek barkamena izango dute eta sari handia. 12 Gerta liteke inspiratu zaizunaren zati bati zuk uko egitea eta zure bihotza larritzea, zeren hau esaten baitute: Nolatan ez da jaitsarazi horrekin batean altxorren bat edo ez da etorri aingeruren bat? Zu ez zara ohar-egile baizik eta gauza guztien Zaintzailea da Allah 13 Edo esaten dute: Asmatu egin du. Esazu: Ekar itzazue antzeko hamar sura asmatutako eta dei egin Allahz kanpoko nahi duzuenari, egia badiozue. 14 Baina erantzuten ez badizuete, jakizue Allahk dakiela jaitsarazi dela eta ez dagoela Hura beste jainkorik. Meneko izango ote zarete?
109

15 16 17

18

19 20 21 22 23 24 25 26 27

28 29

30 31

Mundu honetako bizitza eta distira nahi dituztenei bizitza hartan berean ordainduko diegu beren egintzengatik eta ez dute galerarik izango hartan. Beste Bizitzan Sua besterik izango ez dutenak dira horiek. Egin zutena alferrikakoa izango da han eta haien egintzak hutsalak. Bere Jaunagandik datorkion eta Haren partetik testigu batek errezitatzen dion froga argi batean oinarritzen den hura bezalakoak ote dira? Haren aurretik izan zen Musaren (Moisesen) liburua, gida eta errukia zena. Hauek hartan sinesten dute; baina hartan sinetsiko ez duten taldekideak Sua izango da haien topalekua. Ez ezazu izan inolako zalantzarik horretaz, zeren, benetan, zeure Jaunagandik datorren egia baita. Hala ere, gizakirik gehienek ez duten sinesten. Eta zein da bidegabeagorik Allahz gezurra asmatzen duena baino? Horiek Jaunagana eramanak izango dira, eta lekukoek esango dute: Beren Jaunaz gezurra esan zutenak dira horiek. Ez ote da gauza ziurra ezen Allahren madarikazioa bidegabeen gain eroriko dela, jendea Allahren bidetik desbideratzen baitute, bihurri bihurtu nahi dutelarik eta Azken Bizitza sinesten ez dutelarik? Horiek ez dute ihesbiderik lurrean eta ez dute Allahz kanpo babeslerik izango. Bi halakoa izango dute zigorra. Horiek ezin izan zuten entzun, ez ikusi. Beren burua galdu zutenak dira horiek eta asmatua zuten hura desbideratu zitzaienak. Ez dago zalantzarik: horiek izango dira Azken Bizitzan gehien galduko dutenak. Gauza ziurra da ezen sinesten dutenak, ongiaren egintzak egiten dituztenak eta beren Jaunaren aurrean apaltzen direnak, horiek izango direla Baratzeko lagunak; han hilezkor izango direnak. Bi taldeen antzekotasuna, itsu batek eta gor batek ikusten duen batekin eta entzuten duen batekin dutena da. Parekoak al dira alderatzean? Ez ote duzue pentsatzen hasi behar? Nuh (Noe) bidali genuen bere jendeagana: Egia da ni zuentzat ohar-egile argia naizela. Adoratu Allah bakarrik, zigor beldurgarri bat izango duzuen beldur bainaiz. Eta esan zuten handikiek, haren jendearen arteko sinesgabe ziren haiek: Ez dugu ikusten zugan gu bezalako gizaki bat baizik, eta ikusten ari gara gure arteko jende baxuenak jarraitzen dizula, pentsatzeko gai ez denak; eta ez dugu nabari guk baino merezimendu handiagorik duzunik; aitzitik, gezurretan ari zarela uste dugu. Esan zuen: Ene jendea! Esadazue: Neure Jaunaren froga argi batean oinarriturik banago eta Hark bere ondoko erruki handi bat eman badit, zuentzat ezkutuan dagoena, Hura onartzera behartuko ote zaituztegu ezinikusia sortzen badizue? Ene jendea! Haren truke ez dizuet eskatzen inolako aberastasunik, nire ordainsaria Allahri bakarrik baitagokio, eta ez dut sinesten dutenak gutxiesteko asmorik, beren Jauna aurkituko baitute haiek; halaz guztiz, jende ezjakina zaretela nabari dut. Ene jendea! Zeinek defendituko ninduke Allahren aurrean, haiek mespretxatzen baditut? Ez ote duzue pentsatzen hasi behar? Eta ez dizuet esango Allahren altxorren jabe naizenik, ezta Ikusi-ezin-dena ezagutzen dudanik ere, ezta aingerua naizenik ere; ez diet esango zuen begiek mespretxatzen dituzten haiei Allahk ez diela emango inolako ondasunik, Allahk

110

32 33 34 35 36 37 38 39 40

41 42 43

44 45 46 47 48
50

hobeto baitaki haien bihotzean zer dagoen, eta, hori eginez gero, bidegabeen artekoa izango bainintzateke. Esan zuten: Nuh (Noe)! Gezurtatu egin gaituzu eta areagotu gure arteko eztabaida; etorraraz ezazu gugana ziurtzat ematen ari zaren mehatxua, egia diotenetakoa bazara. Esan zuen: Allahk helaraziko dizue nahi badu, eta ezin eragotzi izango duzue. Allahk desbideratu nahi bazaituzte, nire aholkua, aholkatu nahi bazintuzket ere, ez duzue ezertarako on izango. Hura da zuen Jauna eta Harengana itzuli beharra duzue. Edo esaten dute: Asmatua egin du. Esazu: Nik asmatua bada, neure gainera etorriko da egina dudan gaitza, baina errugabe naiz zuek egin dezazuen gaitzaren aurrean. Eta inspiratu zitzaion Nuh-ri (Noeri), ezen, sinetsi zutenak salbu, inork ez zuela sinetsiko bere jendearen artean. Ez zaitez atsekabetu egiten dutenagatik! Eraiki ezazu ontzia gure begi-bistan eta gure inspirazioaren arabera, eta ez iezadazu hitz egin bidegabe izan direnez, horiek ito egingo baitira! Eta ontzia eraikitzen ari zen bitartean, bere jende arteko aitzindarietako batzuek, ondotik pasatzen ziren bakoitzean, burla egiten zioten. Esan zuen: Gutaz barre egiten duzue; egingo dugu guk ere zuetaz, orain zuek ari zareten bezala. Eta jakingo duzue zeini iritsiko zaion zigorra, umilaraziko duena, baita zein joko duen etengabeko zigorrak. Horrela, gure agindua heldu zen arte eta labeak gainezka egin zuen arte; esan genuen: Sar itzazu ontzian espezie bakoitzeko bikote bat eta zeure familia aldez aurretik hitza aurka jarri zaiona izan ezik eta sinetsiko dutenak. Baina oso gutxi izan ziren harekin sinesten zutenak. Eta esan zien: Sar zaitezte ontzian! Eta haren norabidea eta iristea izan daitezela Allahren izenean! Gauza ziurra da ezen nire Jauna Barkatzailea dela eta Errukiorra. Eta haiekin nabigatzen zuen, mendiak adinako olatu artean. Orduan, Nuhk (Noek) bere semeari deitu zion, aparte zegoenari: Ene seme! Igo hadi gurekin eta ez gelditu sinesgabeekin. Esan zuen: Mendi batean babestuko naiz, hark libratuko nau uretik. Esan zuen: Gaur ez da ezer izango Allahren agindutik libratzeko, Hark errukia dionarentzat salbu. Eta olatuak tartekatu ziren bien artean, hura itotakoen artean gelditu zelarik. Eta esan zen: Lurra, edan ezazu zeure ura! Zerua, ater zaitez! Eta ura gutxitu zen, agindua bete zen eta (ontzia) Yudi-n50 pausatu zen. Eta esan zen: Kanpora jende bidegabea! Nuh-k (Noek) bere Jaunari dei egin eta esan zuen: Ene Jauna! Nire semea nire familiakoa da; zure promesa egiazkoa da, eta Zu zara epailerik zuzenena. Esan zuen: Nuh! Hura ez da zure familiakoa eta haren egintzak ez dira zuzenak; ez iezadazu galdetu ezagutzen ez dituzun gauzez. Ezjakinen taldekoa izan ez zaitezen ohartarazten zaitut. Esan zuen: Ene Jauna! Benetan, Zugan babesten naiz ezagutzen ez dudanari dagokionez, eta barkatzen ez badidazu eta nitaz errukitzen ez bazara, galduen artean egongo naiz. Esan zion: Nuh (Noe)! Atera zaitez ontzitik Gugandik datorren segurtasunarekin, eta zuganako gure bedeinkazioekin, eta zurekin dauden

Iraken, Mosul hiriaren ondoko mendia. 111

49 50 51 52 53 54 55 56 57

58 59 60 61

62 63

64 65

komunitateekiko bedeinkazioarekin eta gozatzen utziko diegun komunitateekin; eta gero zigor mingarria jasoko dute gure aldetik. Inspiratu genizun Ikusi-ezin-denaren albisteetakoa da hau; lehenago ez zenituzten ezagutzen, ez zuk, ez zure jendeak. Beraz, izan ezazu pazientzia, azken zoriontsua kontuz ibiltzen direnentzat baita. Eta Ad-arrei Hud anaiak esan zien hura: Ene jendea! Adora ezazue Allah, ez duzue Hura beste jainkorik; eta bestela, gezurtiak zarete. Ene jendea! Ez dizuet trukean inolako soldatarik eskatzen, kreatu ninduen Allahri bakarrik dagokio nire ordain-saria. Ez ote duzue arrazoitzen hasi behar? Ene jendea! Eskatu barkamena zeuen Jaunari eta jo Harengana; zerua bidaliko du zuengana euri oparoaz, eta indarra gehituko dio zuen indarrari. Ez zaitezte urrundu, gaitza egiten dutenak bezala. Esan zuten: Hud! Ez diguzu inongo froga argirik ekarri eta ez ditugu utziko geure jainkoak zuk esan duzulako, eta ez dugu zugan sinesten. Hona zer diogun: gure jainkoren batek burua nahastu dizula. Esan zuen: Allah dut lekuko, eta izan zuek ere nire lekuko ezen ni errugabe naizela eransten duzuen horrekiko, Harengandik (Allahgandik) aparte; beraz, jo ezazue nire aurka, gehiago luzatu gabe. Benetan, Allah dut nik euskarri, neure Jauna eta zuena. Ez dago inongo sorkaririk Hark bekoki gaineko ile-puntatik atxikitzen ez duenik; gauza ziurra da ezen nire Jaunak bide zuzenaren arabera jokatzen duela. Eta apartatzen bazarete Zuei eramateko agindu zitzaidana eskualdatu dizuet nik. Nire Jaunak beste jende batez ordezkatuko zaituzte, eta ez diozue inongo kalterik egingo. Egia da nire Jauna gauza guztien Babeslea dela. Gure agindua etorri zenean, Hud salbatu genuen, eta Gugandiko errukiari esker harekin sinetsi zuten guztiak ere bai, eta zigor latzetik libratu genituen. Honelakoak dira Ad-tarrak: beren Jaunaren seinaleak ukatu zituzten eta ez zieten obeditu beren mezulariei, harro eta burugogor guztien aginduei jarraituz. Mundu honetan madarikazioa izan zuten ondorio eta gauza bera izango dute Igotze Egunean. Ez ote zuten arnegatu Ad-tarrek beren Jaunaz? Kanpora Adtarrak, Hud-eko jende hori! Eta Tamudtarrei beren anaia Salih-k esan zien: Ene jendea! Adora ezazue Allah, ez duzue Hura beste jainkorik; lurretik kreatu zintuzten Hark eta hartan biziarazi. Eska iezaiozue, beraz, barkamena eta itzuli Harengana; gauza ziurra da ezen nire Jauna Hurbilekoa dela eta erantzuten duela. Esan zuten: Salih! Orain arte itxaropen-iturri zinen gure artean. Gure gurasoek adoratzen zutena adoratzea debekatu behar ote diguzu? Egiteko eskatzen diguzun hori benetan susmagarri gertatzen zaigu. Esan zuen: Ene jendea! Esadazue: Neure Jaunak eman didan froga argi bati banagokio eta Haren grazia bat jaso badut. Zeinek defendituko ninduke Allahren aurrean, obeditzen ez badut? Galbidea besterik ez dakarkidazue. Ene jendea! Hona hemen Allahren gamelu emea, zuentzat ezaugarri dena; laga iezaiozue Allahren lurrean bazka dadin eta ez egin inolako kalterik, ustekabeko zigor batek jo ez zaitzaten. Baina hankak moztu zizkioten. Esan zuen: Goza zaitezte zeuen etxean hiru egunez; engainurik gabeko mehatxua da hau.

112

66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78

79 80 81

82 83 84

Eta gure agindua etorri zenean, Salih salbatu genuen eta gure errukiari esker sinetsi zuten eta harekin zeudenak ere bai, egun hartako umilaziotik libratuz. Gauza ziurra da ezen Indartsua dela zure Jauna, Eutsezina. Oihuak ustekabean erasan zien bidegabeei, eta beren etxeetan agertu ziren egunsentian lurrean muturrez aurrera. Haietan sekula bizi izan ez balira bezala. Ez ote zuten arnegatu beren Jaunaz Tamudtarrek? Kanpora Tamudtarrak! Eta joan ziren gure Mezulariak Ibrahimengana (Abrahamengana) berri onak ematera, eta esan zuten: Bakea! Erantzun zuen: Bakea!; eta, luzatu gabe, zekorra ekarri zuen erreta. Baina hartara eskurik ez zutela luzatzen ikusirik, harrigarri gertatu zitzaion eta haiekiko beldurra sentitu zuen. Esan zuten: Ez beldur izan, Lut-en (Lot-en) jendeagana bidali gaituzte. Eta haren emazteak, zutik baitzegoen, barre egin zuen, eta Ishaq (Isaak) iragarri genion eta Ishaq-en (Isaaken) ondoren Jakob. Esan zuen: Ai ene! Nolatan izan dezaket haur bat, hain zaharra izanik eta orobat nire senar hau ere? Benetan, gauza harrigarria da hau. Esan zuten: Allahren aginduaz harritzen zara? Allahren errukia eta Haren bedeinkazioa izan daitezela zuekin, etxeko jendea! Benetan, Goresgarria da Hura, Aintzagarria. Eta Ibrahimek (Abrahamek), beldurrak utzi zionean eta berri ona heldu zitzaionean, Lut-en (Loten) jendearen alde hitz egin zigun. Benetan, barkabera zen hura, bihozbera, errukiorra eta beti (Allahri) emana. Ibrahim (Abraham)! Aldendu zaitez honetatik (haiek defenditzetik)! Zure Jaunaren Agindua heldu da eta, benetan, zigor saihestezin batek harrapatuko ditu. Eta gure Mezulariak Lut-engana (Lotengana) iritsi zirenean, hau nahigabetu egin zen haiengatik, bihotza estutu zitzaion eta esan zuen: Egun larria da hau. Bere jendea, lehenago gaitza egiten aritua zena, presaka joan zitzaion; esan zien: Ene jendea! Hona nire alabak, garbiagoak dira zuentzat; beraz, izan zaitezte Allahren beldur eta ez nazazue tristarazi neure arrotzekin. Ez ote dago zuen artean gizaki bakar bat, zuzen gidatua denik? Esan zuten: Badakizu ez dugula zure alaben beharrik eta badakizu, benetan, zer nahi dugun. Esan zuen: Nahiago nuke indarrik banu zuen aurka edo euskarri indartsu bat, nora jo izateko. Esan zuten: Lut (Lot)! Zure Jaunaren mezulariak gara eta ezin izango dute zugana iritsi! Irten zaitez gauez zeure familiarekin eta ez dadila zuetako inor atzera begira jarri; zure emazteak bakarrik egingo du hori, horiena bera gertatuko baitzaio horri eta egunsentia izango da horren ordua. Ez ote dago hurbil egunsentia? Gure Agindua heldu zenean, hankaz gora jarri genuen (hiria) eta buztinezko harriak jaitsarazi genituen, euri, haien (hiritarren) gainera, bata bestearen gainean, zure Jaunaren ondoan markatuak. Eta ez daude bidegabeengandik urrun. Eta Madyandarrei, Shuayb haien anaia, eta esan zuen: Ene jendea! Adora ezazue Allah, ez duzue Hura beste jainkorik, ez egin iruzurrik pisuan eta neurrian. Ongi eta eroso ikusten zaituztet, baina beldur naiz egun batean zigor bat etor dakizuen, zeini ez baitio inork ihes egingo.

113

85 86 87

88

89 90 91 92 93 94

95 96 97 98 99 100 101

102

Ene jendea! Jokatu zuzen neurriarekin eta pisuarekin. Ez balio-gutxitu gizakien gauzak, ezta gaitzik egin ere lurrean, usteltzaile bezala. Iraunkor diren Allahren gauzak hobeak dira zuentzat, sinestedun bazarete. Ni ez naiz zaintzaile zuentzat. Esan zuten: Shuayb! Zeure sineskizunek agintzen ote dizute gure gurasoek adoratzen zutena guri alde batera utzaraztera edo geure ondasunekin nahi duguna egin dezagun galaraztera? A!, zu zara, beraz, ulerkorra, zu zuzen gidatua. Esan zuen: Ene jendea! Ez ote duzue ikusten Jaunak emandako froga argi batean oinarritzen naizela, Hark hornitzen nauela bere hornidura on batez eta ez dudala izan nahi zuek ez bezalakoa debekatzen dizkizuedan gauzei dagokienez, baizik eta zuzendu besterik ez dudala egin nahi ahal dudan hura? Eta ezin naiz ondo bideratua egon, Allahren bidez ez bada; Hura dut euskarri eta Harengana noa itzulian. Ene jendea! Ez zaitzatela mendean har nire aurkako jarrerak, Nuh-ren (Noeren), Hud-eko edo Salih-ren jendeari gertatu zitzaiona gerta ez dakizuen. Eta Lut-en (Loten) jendea ez dago zuengandik urruti. Eta eskatu barkamena zeuen Jaunari, eta itzuli Harengana, gauza ziurra baita nire Jauna Bihozbera dela, Amultsua. Esan zuten: Shuayb! Esaten duzuna ez dugu oso ondo ulertzen eta, benetan, ahul ikusten zaitugu geure artean; zure leinuarengatik izan ez balitz, harrikatu egingo zintugun, ez zara garrantzizkoa guretzat. Esan zuen: Ene jendea! Nire leinua garrantzitsuagoa ote da zuentzat Allah baino, eta horregatik utzi al duzue Hura alde batera? Benetan, egiten duzuena inguratzen du nire Jaunak. Ene jendea! Joka ezazue zeuen egoeraren arabera, nik ere hala egingo baitut, eta jakingo duzue norengana heldua izango den umilaraziko duen zigorra, eta zein den gezurtia. Eta zaudete erne, ni ere erne bainago. Eta gure agindua heldu zenean, Shuaby salbatu egin genuen, baita Gugandiko erruki bati esker haren ondoan sinesten zutenak ere, eta Oihuak ustekabean erasan zien bidegabeei eta beren etxeetan agertu ziren egunsentian lurrean muturrez aurrera. Haietan behin ere oparotasunean bizi izan ez balira bezala. Kanpora Madyandarrak! Tamudtarrak kanpoan gelditu ziren bezala Eta Musa (Moises) bidali genuen geure seinaleekin eta begi-bistako agintearekin Firaun (Faraoia) eta haren kontseiluagana, eta hauek Firaunen (Faraoiaren) aginduei jarraitu zieten. Baina Firaunen (Faraoiaren) aginduak ez zeuden zuzen gidaturik. Igotze Egunean bere jendearen aurretik joango da eta Suan sarraraziko ditu. Eta zein sarrera txarretik sartuko diren! Bizitza honetan madarikazio batek harrapatu zituen eta gauza bera gertatuko zaie Igotze Egunean. Zein laguntza txarra jasoko duten! Aipatu genizkizun hirietako albisteetarik dira hauek; haietako batzuek zutik jarraitzen dute, beste batzuk suntsituak izan ziren. Eta ez ginen izan haiekin bidegabe, baizik eta haiek berak izan ziren bidegabe beren buruaren aurka; eta haien jainkoek, Allahz kanpo adoratzen zituzten haiek, ez zieten ezertarako balio izan Allahren Agindua heldu zenean; ez zuten hondamendia areagotu besterik egin. Horra nola egiten duen errieta zure Jaunak zuzengabe den hiri bat zigortzen duenean. Benetan, mingarria da Haren zigorra, eta zorrotza.

114

103 104 105 106 107 108 109 110

111 112 113 114 115 116

117 118 119 120 121

Egiaz, bada hor seinale bat Azken Bizitzako zigorraren beldur denarentzat; egun hori gizakiak bilduak izango diren eguna izango da; egun bat, zeinen testigu izango baitira denak. Aurrez finkatutako epea arte bakarrik atzeratu dugu. Beteko den egunean, inork ez du hitz egingo Haren baimenik gabe, eta batzuk zoritxarreko izango dira, beste batzuk zorioneko. Zoritxarrekoak Suan egongo dira, eta han, aieneak eta suspirioak. Han hilezkor izango dira zeruek eta lurrak irauten duten bitartean, zure Jaunak nahi izango duena salbu, zeren gauza ziurra baita zure Jaunak nahi duena egiten duela. Zoriontsuak, berriz, Baratzean egongo dira, hilezkor, zeruek eta lurrak irauten duten bitartean, zure Jaunak nahi izango duena salbu. Etenik gabeko erregalua izango da. Ez ezazu izan inolako zalantzarik hauek adoratzen dutenaz, zeren adoratzen dutena horien gurasoek lehenago adoratzen zutena bera baita, eta, benetan, dagokiena ordainduko diegu, ezer kendu gabe. Eman genion Liburua Musari (Moisesi) eta aurkaritza sortu zen haren kontra. Eta, zure Jaunaren aldez aurreko hitzarengatik izan ez balitz, ebatzia izango zen haien artean. Benetan, zalantza sakonean zeuden hari zegokionez. Eta, egia esan, denei ordainduko die zure Jaunak beren egintzengatik. Hark oso ondo ezagutzen du egiten dutena. Beraz, izan zaitez zuzena eta nik agindu bezalakoa, beren erroretik zure ondora atzera egin dutenekin batean, eta ez zaitezte joan mugak baino harago, zeren Hark oso ondo ezagutzen baitu egiten duzuena. Eta ez zaitezte jarri bidegabeen alde, zeren bestela Suak harrapatuko baitzintuzkete, eta, Allahz kanpo, ez baitzenukete izango nork babesturik eta, gero, ez baitzenukete izango nork lagundurik. Eta ezar ezazu salata (otoitzaldia) egunaren bi muturretan eta gaueko lehen orduetan; gauza ziurra da ezen on diren egintzek txarrak ezabatzen dituztela. Oroigarri bat da hau gogoeta egiten dutenentzat. Eta izan zaitez pazientzia handikoa, zeren Allahk ez baitu uzten ongia egiten dutenen saria gal dadin. Zergatik ez zen izan zuen aurreko belaunaldietan jende adoretsu eta bereizmendunik, lurrean ustelkeria eragotzi zezakeenik? Hartatik, salbatu genituenen artean, gutxi batzuk bakarrik libratu ziren; bitartean, bidegabeek bizitza errazean jarraitzen zuten, zeinetan usteldu baitziren, gaitza egiten dutenetarik zirela. Eta zure Jaunak ez zuen suntsitu nahi hiri bat inolako bidegabekeriagatik, hango biztanleak ordena ezartzen dutenetakoak izango ziren bitartean. Zure Jaunak, nahi izan balu, gizaki guztiek komunitate bakar bat osa zezaten egingo zuen. Halere, ez diote utziko elkarren aurkari izateari. Zure Jaunak errukia eman diezaion hura salbu. Eta horretarako kreatu zituen. Beteko da zure Jaunaren hitza: Gizakiez eta jeinuez, denak batera, beteko du Yahannam (Infernua). Hori guztia, mezularien albisteen zati gisa kontatzen dizugu, horrela zure bihotza sendotu dadin. Horiekin egia heldu zaizu, oharpena eta oroigarria sinestedunentzat. Eta esaiezu sinesten ez dutenei: Joka ezazue zeuen egoeraren arabera, guk ere horrela egingo baitugu.

115

122 123

Eta, egia esan, zain egongo gara. Allahrenak dira zeruetako eta lurreko gauza ezkutuak. Harengandik datoz agindu guztiak; beraz, adora ezazu Hura eta izan konfiantza Harengan. Zure Jauna ez dago oharkabe egiten duzuenari dagokionez

116

12. SURA: JUSUF (JOSE)


Mekan errebelatua, 1., 2., 3. eta 7. surak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 111 aleia ditu, eta Hud suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 Alif, Lam, Ra. Liburu argiaren seinaleak dira horiek. Arabierazko errezitazio gisa jaitsarazi dugu; ea arrazoitzen duzuen. Historietan ederrena kontatuko dizugu Errezitazio hau inspiratzean, zeinen aurretik oharkabe bizi baitzinen. Yusuf-ek (Josek) bere aitari esan zion: Ene Aita! Hamaika izar, eguzkia eta ilargia ikusi ditut, eta nire aurrean ahuspeztuak. Esan zion: Ene seme! Ez kontatu zeure ikuskaria zeure anaiei; bestela, zerbait asmatuko dute zure aurka; benetan, gizakiaren etsaia da Shaytan (Satanas). Horra nola aukeratu zaituen zeure Jaunak eta kontakizunen interpretazioaren zati bat irakatsiko dizun, zuganako eta Yaqub-en (Jakoben) familiaganako bere bedeinkazioa osatuz, lehenago Ibrahim (Abraham) eta Ishaq (Isaak) zure arbasoekin egin zuen bezala. Gauza ziurra da ezen zure Jauna Ezagutzailea dela eta Jakintsua. Eta badira, benetan, seinaleak Yusuf-engan (Joserengan) eta haren anaiengan, galdetzen dutenentzat. Eta esan zutenean:Yusuf (Jose) eta haren anaia gu baino maiteago ditu gure aitak, denok klan berekoak izan arren; gure aita oso oker ari da. Hil ezazue Yusuf (Jose) edo utz ezazue nonahiko lur batean, zuen aitaren aurpegia zuengana bakarrik itzul dadin! Eta hori egin dezazuenean, jende zuzena izan zaitezkete. Eta haietako batek esan zuen: Ez ezazue hil Yusuf (Jose)! Bota putzu horren hondora, zerbait egiteko erabakia hartua duzuenez gero; horrela, bidaiariren batek jaso lezake. Esan zuten: Aita! Zergatik ez diozu uzten Yusufi (Joseri) gurekin joaten, guk zaintzeko, gu harentzat aholkulari onak izanik? Bidal ezazu bihar gurekin, artzain ibiliko da eta jolas egingo du eta zainduko dugu. Esan zuen: Mingarria zait zuek hori eramatea eta otsoak jango duen beldur naiz, zuek konturatu gabe. Esan zuten: Otsoak jango balu gu klan bat izanik, gure hondamendia izango litzateke. Eta berekin eraman eta putzuaren hondora botatzeko ados jarri zirenean, hau inspiratu genion: Egunen batean gogoraziko diezu zer egin duten eta ez dira konturatuko. Ilunabarrean aitarengana itzuli ziren negarrez. Esan zuten: Aita! Korrika-apustuan ari ginen eta gure gauzak zaintzen utzi genuen Yusuf (Jose) eta otsoak jan zuen eta, sinetsiko ez badiguzu ere, egia diogu.

7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17

117

18 19 20 21

22 23 24

25

26 27 28 29 30 31

32 33 34

Eta tunika bat erakutsi zioten gezurrezko odol-arrastoekin. Esan zuen: Ez! Zeuen arimak zerbaitetara eragin dizue; baina ederra da pazientzia eta Allahgan bilatu behar da laguntza, esaten duzuenaren aurka. Eta bidaiari batzuk heldu ziren, eta ur-arduraduna putzura bidali zuten ur bila, eta ur-baldea jaitsi zuenean, oihu egin zuen: Hau poza! Mutil gazte bat dago hemen. Eta salgai jartzeko ezkutatu zuten. Baina Allahk bazekien zer ari ziren. Merke saldu zuten, dirham gutxi batzuk, hura gainetik kentzeko. Eta erosi zuenak Misr-ekoa zen esan zion emazteari: Har ezazu adeitasunez gure artean dagoen bitartean, zeren, agian, baliozko izango dugu edo semetzat hartuko. Horra nola eman genion egoera ona Yusufi (Joseri) lurrean, eta egoki iruditu zitzaigun hari kontakizunak interpretatzen irakastea. Allah Garaiezina da bere Agintean, baina gizakirik gehienek ez dakite hori. Heldutasunera iritsi zenean, jakinduria eta ezagutza eman genizkion. Horra nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Orduan, etxeko andreak maitasuna egiteko eskatu, ateak itxi eta esan zion: Zatoz hona. Hark erantzun zion: Allahk babes nazala! Nire Jauna da babesik hoberena. Gauza ziurra da ezen bidegabeek ez dutela arrakastarik izaten. Hark (emakumeak) irrikatu zuen eta hark (gizakiak) irrikatu zuen, baina Jaunaren froga zela konturatu zen hau. Halaxe izan zen, harengandik gaiztakeria eta lotsagabekeria aldentzeko. Benetan, gure zerbitzari aukeratuetakoa da. Biek aterantz egin zuten korrika, eta emakumeak tunika urratu zion atzetik, eta, honetan, haren senarrarekin egin zuten topo. Emakumeak esan zuen: Zein ordain merezi du zure familiarentzat kalte bila dabilenak, preso sartzea edo zigor mingarri bat jasotzea baizik? Esan zuen Yusufek (Josek): Berak eskatu dit. Eta emakumearen familiako lekuko batek iradoki zuen: Tunika aurretik baldin badago urratua, etxeko andreak egia dioen seinale eta Yusuf (Jose) gezurretan ari den seinale, baina tunika atzetik baldin badago urratua, orduan emakumea ari da gezurretan eta Yusuf (Jose) egia esaten dutenetakoa da. Eta tunika atzetik urratuta zegoela ikustean, esan zuen: Zuen, emakumeen, trikimailuetako bat da hori, egia baita handia dela zuen maltzurkeria. Yusuf (Jose)! Ahantz ezazu hau guztia, eta, zuk (emaztea), eska ezazu barkamena zeure hutsegiteagatik, hutsegiteak egiten dituztenetakoa izan baitzara. Eta esan zuen emakume-talde batek hirian: Aziz-en emazteak bere morroia nahi izan du, harekiko grina hondoraino iritsi zaio eta galdurik dakusagu argiro. Etxeko andreak, haien azpilanen berri izan zuenean, deiarazi eta gonbidatu zituen. Aizto bana eman zien, eta esan zuen: Atera zaitez horien aurrera! Eta ikusi zutenean, liluraturik geratu ziren eta ebakiak egin zituzten eskuetan konturatu gabe. Esan zuten: Allah izan bedi gurekin! Hau ez da gizakumea, aingeru miresgarri bat baizik. Etxeko andreak esan zuen: Horra gizakia, zeinengatik gaitzetsi bainauzue; nik eskatu nion, baina ez zuen nahi izan; hala ere, agintzen diodana egiten ez badu, preso jarriko dute eta umiliatuen artean geratuko da. Esan zuen: Ene Jauna! Nahiago dut kartzela, gonbidatu nautenera makurtu baino; baina horien azpikeriak nigandik aldentzen ez badituzu, amore emango dut haien aurrean, eta ezjakinen taldekoa izango naiz. Bere Jaunak erantzun zion, eta urrundu egin zuen haien amarruetarik; gauza ziurra da ezen Hura dela entzuten duena, dakiena.

118

35 36

37

38

39 40

41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

51

Gero, seinaleak ikusi arren, egoki iruditu zitzaien aldi baterako hura kartzelan sartzea. Eta, harekin batean, bi morroi gazte sartu zituzten kartzelan. Haietako batek esan zuen: Neure burua ardoa egiten ikusi dut (ametsetan). Eta bigarrenak esan zuen: Buruan ogi bat neramala ikusi dut neure burua, eta txoriak handik jaten. Emaguzu horien interpretazioa, argi baitakusagu ongia egiten dutenetakoa zarela. Erantzun zien: Ez zaizue iritsiko zuen hornidurako zati den janaririk, hura iritsi aurretik arazoa zertan datzan nik zuei argitu baino lehen; neure Jaunak irakatsi didanaren zati da hori. Benetan, bertan behera utzi nuen Allahgan sinesten ez zuen eta Azken Bizitza ukatzen zuen jendearen Adorazio-moldea. Eta Ibrahim (Abraham), Ishaq (Isaak) eta Yaqub (Jakob) neure arbasoen Adorazio-moldeari jarraitu diot. Guri ez zegokigun Allahri ezer eranstea; Allahk gurekiko eta gizakiekiko izan duen mesedearen parte da hori; hala ere, (gizaki) haietako gehienak ez dira esker oneko. Kartzela-kideok! Zer da hobea: jaun desberdinak (adoratzea) ala Allah, Bakarra, Nagusia? Allahz aparte adoratzen duzuena ez dira izenak baizik, zuek eta zuen gurasoek jarritakoak, zeinetara Allahk ez baitu jaitsarazi inolako ahalmenik. Epaia Allahri bakarrik dagokio, zeinek Bera bakarrik adoratzeko agindu baitu. Hori da Adorazio zuzena; halaz guztiz, gizakirik gehienek ez dakite hori. Kartzela-kideok! Zuetako batek ardoa zerbitzatuko dio bere jaunari; bestea, berriz, gurutziltzatu egingo dute, eta txoriek haren burutik jango. Erabakia dago kontsultatu didazuen gaia. Bien artean salbatutzat eman zuenari esan zion: Hitz egiozu nitaz zeure jaunari. Baina Shaytanek (Satanasek) ahaztarazi egin zion hura aipatzea, eta kartzelan jarraitu zuen urte batzuetan. Eta esan zuen erregeak: Zazpi behi argalek jaten zituzten zazpi behi gizen ikusi ditut, eta zazpi galburu berde eta beste hainbat ihar. Handikiok! Argitu ikusi dudana, ikuskariak interpretatzeko gai bazarete. Esan zuten: Amets korapilatsua da eta gu ez gara horrelako ametsak interpretatzeko gai. (Kartzelako) bietatik libratu zenak, geroago gogoratuz, aldi baten ondoren, esan zuen: Nik esango dizut interpretazioa, utz iezadazu joaten. Yusuf (Jose)! Egiazalea zarenez, emaguzu zeure iritzia zazpi behi argalek zazpi behi gizen jaten dituztelakoaz eta zazpi galburu berde eta beste hainbeste ihar direlakoaz, jendeagana itzul nadin eta jakin ahal dezaten. Esan zuen: Zazpi urtetan ereingo duzue, ohi bezala. Jasoko duzuen uzta utz ezazue beren galburuetan, jateko behar duzuen pixka bat salbu. Gero, zazpi urte zail helduko zaizkizue, haietarako gordea duzuena agortuko dutenak, gordeko duzuen apur bat izan ezik. Gero, urte bat etorriko da, zeinetan gizakiek laguntza izango baitu eta (dolarean) zanpatuko. Eta erregeak esan zuen: Ekar ezazue nire aurrera. Eta mezulariak, harengana iritsi zenean, esan zion: Itzul zaitez zeure Jaunagana eta galde iezaiozu nola gertatu zen emakume haiek eskuetan ebakiak egin izana; segur aski, erregeak ezagutzen du haien azpijokoa. (Erregeak) esan zuen: Zer gertatu zen Yusuf (Jose) irrikatu zenutenean? Esan zuten: Allahk libra gaitzala! Ez genuen hartaz ezer txarrik jakin.

119

52 53 54 55 56

57 58 59 60 61 62 63 64 65

66

67

68

Aziz-en emazteak esan zuen: Orain ageri da egia, nik nahi izan nuen eta benetan hura egiazalea da. Honetarako da hau guztia: jakina izan dadin, nik ez niola saldukeriarik egin bera absente zela eta Allahk ez duela gidatzen traidoreen maltzurkeria. Ez dut esan nahi nire arima errugabea dela, zeren egia baita arimak etengabe agintzen duela gaitza, nire Jaunak errukia duenean salbu. Benetan, nire Jauna Barkatzailea da eta Bihozbera. Eta erregeak esan zuen: Ekardazue!, neuretzat aukeratua dut eta. Eta nola hitz egiten zion ikustean, esan zion: Benetan, gaur postu ona duzu gure aurrean eta seguru zaude. Esan zuen: Emadazu biltegien ardura, zeren, benetan, zaintzaile ona bainaiz eta ezagutzen baitut arazo hori. Horra nola eman genion postua Yusuf-i (Joseri) lurrean, nahi zuen lekuan bizi baitzitekeen. Nahi dugunagana heltzen gara geure errukiarekin, eta ez dugu galtzen uzten ongia egiten dutenen saria. Dena dela, Azken Bizitzako saria hobea da sinesten dutenentzat eta Allahren beldur direnentzat. Eta etorri ziren Yusuf-en (Joseren) anaiak, aurkeztu ziren haren aurrean eta hark ezagutu zituen; haiek ez, ordea, hura. Beren hornidurak eman zizkienean, esan zien: Ekardazue aitaren aldeko zeuen anaia, ikusi duzue neurri betea (aletan) ematen dizuedala eta gonbidatzaileetan hoberena naizela. Ekartzen ez badidazue, ez duzue nigandik hornidura gehiago izango, eta ez duzue nigana hurbiltzerik izango. Esan zuten: Konbentzituko dugu haren aita utz diezagun; horra egingo duguna. Eta bere morroiei esan zien: Jar itzazue zakuetan ekarri dituzten gauzak, beren jendeagana iristean aintzat har ditzaten, eta itzularaz ditzan. Eta beren aitagana itzuli zirenean, esan zioten: Aita! Esan digute, ez gaituztela gehiago hornituko; utziozu gure anaiari gurekin etortzen, horrela horni gaitzaten; eta, benetan, ondo zainduko dugu. Esan zuen: Zuen esku utzi behar ote dut, lehenago haren anaia utzi nuen bezala? Allah Babesle hobea da, eta errukiorretan Errukiorrena da Hura. Eta beren zakuak ireki zituztenean, beren gauzak itzuli zizkietela ikusi eta esan zuten: Aita! Zer gehiago opa dezakegu? Eraman genuena itzuli egin digute. Geure familiak hornituko ditugu, geure anaia zainduko eta gamelu-karga bat gehiago izango. Gauza erraza da hori. Esan zuen: Ez dut zuekin bidaliko harik eta zuek hitzeman arte, Allahren aurrean zin eginez, ekarriko didazuela; zuek guztiok mendean hartzen ez bazaituzte behintzat. Eta hitzeman ziotenean, esan zien: Esaten dugunaren Zaindari da Allah. Eta esan zuen: Ene semeok! Ez zaitezte sar denok ate beretik, sar zaitezte ate desberdinetatik. Nik ezin dut ezer egin zuentzat Allahren aurrean. Benetan, erabakia Allahri bakarrik dagokio; Harengan dut konfiantza, eta izan dezatela konfiantza Harengan konfiantza duten guztiek. Eta beren aitak agindu zien tokitik sartu ziren. Nahiz eta ez zien horrek ezertarako balio izango Allahren aurrean, zeren Yaqub-ek (Jakobek) bere arimako behar bat asetzeko bakarrik izan baitzen; eta, egia esan, bazuen hark ezagutza, Gugandik hartua. Hala ere, gizakirik gehienek ez dakite hori.

120

69 70 71 72 73 74 75 76

77

78 79 80

81 82 83 84 85 86 87

Eta Yusuf-en (Joseren) aurrean aurkeztu zirenean, honek aparte hartu zuen anaia eta esan zion: Zure anaia nauzu; ez zaitez atsekabetu horiek egin zutenagatik. Eta hornidurak ematekoan, kopa bat sartu zuen bere anaiaren zakuan. Gero, norbaitek oihu egin zuen: Karabanakook, lapurrak zarete! Esan zuten haiengana itzuliz: Zer galdu duzu? Esan zuten: Erregearen kopa galdu dugu. Aurkituko duenak gamelu-karga bat izango du, nire hitza da. Esan zuten: Allahgatik!, ondo asko dakizu ez garela etorri lurrera ustelkeria ekartzera, eta ez garela lapurrak. Esan zuten: Eta gezurretan ari bazarete, zein zigor emango dizuegu? Erantzun zuten: Kopa daukan zakuaren jabearen zigorra, izan dadila jabea bera. Horrela ordaintzen diegu bidegabeei. Eta haien zakuak miatzen hasi zen, anaiarena miatu aurretik, ondoren haien anaiaren zakua ateratzeko. Horra nola erakutsi genion Yusuf-i (Joseri) trikimailua, hartaz balia zedin. Erregearen legearen arabera, ezin zuen bere anaia atxilotu, Allahk nahi ezean. Mailaz goratu egiten dugu nahi duguna; eta ezagutza duen ororen gainetik dago Ezagutzaile bat. Esan zuten: Lapurreta egin badu, horren anaia batek ere egin zuen lehenago lapurreta. Eta Yusuf-ek (Josek), haiei erakutsi gabe, esan zuen berekiko: Zuek egoera okerragoan zaudete eta Allahk badaki zer leporatzen duzuen. Esan zuten: Ene Aziz!, honek aita oso zaharra du, har ezazu gutako bat horren ordez, benetan dakusagu ongia egiten dutenetakoa zarela. Esan zuen: Allahk libra gaitzala inor atxilotzetik, gure kopa azaldu den zakuaren jabea bera ez bada; zeren, bestela, bidegabe izango baikinateke. Eta itxaropena galdu zutenean, bazter batera erretiratu ziren erabakia hartzeko. Haietan zaharrenak esan zuen: Ez al dakizue Allahren aurrean zin eginez gure hitza jaso zuela gure aitak, lehenago Jusuf-ekin (Joserekin) izan zenuten arretafaltaz gainera? Ez naiz irtengo lur honetatik, neure aitak baimena ematen didan bitartean edo Allahk nire alde ebatzi aurretik. Eta Hura da Epailerik onena. Itzul zaitezte zeuen aitagana eta esaiozue: Aita! Zure semeak lapurreta egin du; dakigunaz bakarrik damaizugu fedea eta ez gara ezagutzen ez denaren arduradun. Galde ezazu egon garen hirian eta gurekin batera etorri den karabanari. Benetan, egia diogu. Esan zuen: Ez! Zeuen arimak zerbaitetara eragin dizue, baina pazientzia bikaina! Gerta daiteke Allahk denak batera niri ekartzea; egiaz, Hura da Ezagutzailea eta Jakintsua. Haiengandik aldendu eta esan zuen: Hau pena nirea Yusuf-engatik (Joserengatik)! Eta haren begiak, goibel, zuri bihurtu ziren, haserrearen minari eutsiz. Esan zuten: Allahgatik, ez ote diozu utzi behar Yusuf-ez (Josez) gogoratzeari, erabat gaixotu edo hil baino lehen? Esan zuen: Allahren aurrean bakarrik deitoratzen dut nik neure mina eta nire nahigabea, eta badakit Allahz, zuek ez dakizuena. Ene semeok! Zoazte eta ikertu Yusuf-ez (Josez) eta anaiaz, eta ez etsi Allahren errukiaz, zeren sinetsi nahi ez dutenek bakarrik etsitzen baitute Allahren errukiaz.

121

88

89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100

101 102 103 104 105 106 107 108

Eta haren aurrera aurkeztu zirenean, esan zuten: Aziz! Zoritxarrak jo gaitu gu geu eta gure familia, eta balio gutxiko truka-gaia dakarkigu; horni gaitzazu neurri osoa emanez eta izan zaitez eskuzabal gurekin. Gauza ziurra da ezen Allahk eskuzabal ematen dutenak saritzen dituela. Esan zuen: Ba al dakizue zer egin zenuten Jusuf-ekin (Joserekin) eta haren anaiarekin ezjakinak zinetenean? Esan zuten: Jusuf (Jose) zara? Esan zuen: Jusuf (Jose) naiz eta hau nire anaia da! Allahk faboratu gaitu. (Allahren) beldur dena eta pazientzia duena Egia da, Allahk ez duela galtzen uzten ongia egiten dutenen saria. Esan zuten: Allahgatik!, zu hobetsi zaitu Allahk gure gainetik, eta egia da gaiztakeriak egin ditugula. Esan zuen: Ez dut ezer zuei aurpegira botatzeko; gaur Allahk barkatu dizue, eta errukiorretan Errukiorrena da Hura. Zoazte nire tunika hau eramanez eta bota ezazue nire aitaren aurpegiaren gainera, berriro ikusten hasiko baita horrela, eta ekardazue zeuen familia osoa. Eta karabana abiatua zenean, esan zuen haien aitak: Jusuf-en (Joseren) usaina aditzen dut, burutik nahastua nagoela uste izango baduzue ere. Esan zuten: Allahgatik! Antzinako zeure galbidera itzuli zara! Eta berri onen eramailea heldu zenean, aurpegiaren gainera bota zion eta ikusmena berreskuratu zuen. Eta esan zuen: Ez al nizuen esan, zuek ez zenekitena nekiela Allahz? Esan zuten: Aita! Barkatu gure hutsegiteak, benetan gaiztakeriak egin ditugu. Esan zuen: Eskatuko diot neure Jaunari zuentzat barkamena, egia baita Hura dela Barkatzailea, Bihozbera. Eta Yusuf-en (Joseren) aurrean aurkeztu zirenean, honek bere gurasoak besarkatu eta esan zuen: Sar zaitezte Mirs-en, Allahk nahi badu, segurtasun osoz. Tronura igoarazi zituen bere gurasoak eta ahuspez (errespetuz) jarri ziren haren aurrean; esan zuen: Ene Aita! Hau da lehenengo nire ikuskariaren interpretazioa; nire Jaunak betearazi du, eta mesede egin zidan kartzelatik libratuz eta zuek basamortutik nigana ekarriz, Shaytanek (Satanasek) nire eta nire anaien artean liskarra sortu ondoren. Benetan, Onbera da nire Jauna nahi dituen gauzetan, eta gauza ziurra da Hura Ezagutzailea dela, Jakintsua. Ene Jauna! Agintea eman didazu eta kontakizunak interpretatzen irakatsi. Zeruak eta lurra kreatu zenituen Hori, nire Babeslea zara bizitza honetan eta Azkenekoan. Egizu, hil nadila zure mendeko izanez eta bil nazazu zuzenekin. Inspiratu genizun Ikusten-ez-denaren albisteetarik da hori, zu51 ez zeunden haien ondoan haiek beren arazoa erabaki eta azpijokoari ekin ziotenean. Baina gizakietan gehienak, zuk antsiatu arren, ez dira sinestedun. Eta ez iezaiezu eskatu ordainik trukean. Munduentzat oroitzapen bat besterik ez da. Zenbat seinale dauden zeruetan eta lurrean! Haien aurretik pasatu eta apartatu egiten dira. Haietako gehienek ez dute Allahgan sinesten, eta eransle dira. Seguru ote daude inguratuko dituen Allahren zigorraren zerbaitek ez dituela harrapatuko, edo ez zaiela ordua bat-batean iritsiko, konturatu gabe? Esazu: Hau da nire bidea. Ikuskari argi batean oinarriturik egiten dut deia Allahren (Adoraziorako), bai neuretzat, bai jarraitzen didatenentzat. Eta Aintza Allahri! Ez naiz eransten dutenetakoa.

51

Muhammad. 122

109

110 111

Zure aurretik ez ditugu bidali izan gizaki zirenak baizik, hirietako jende artetik atereak ziren, zeini inspiratu baitzitzaien. Ez ote dira joan lurrean barna eta ez ote dute ikusi zein azken izan zuten beraiek baino lehen izan zirenek? Benetan, Azken Bizitzako Egoitza hobea da (Allahren) beldur direnentzat. Ez ote duzue gogoeta egin behar? Behin betiko ukoa egin zitzaiela pentsaturik, gure mezulariek etsi zutenean ere, gure laguntza heldu zitzaien, eta nahi genituenak salbatu genituen. Gure zigorra ez da apartatzen gaitza egiten dutenengandik. Haien historian bada ikasbide bat funtsezkoa, aitortzen dakitenentzat. Eta ez da asmatutako kontakizuna, lehendik zeukatenaren berrespena baizik, gauza bakoitzaren argitzea eta gida eta errukia baizik sinesten duen jendearentzat.

123

13. SURA: TRUMOIA


Medinakoa da. 43 aleia ditu, eta Muhammad suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Alif, Lam, Ra. Liburuaren seinaleak dira hauek. Zeure Jaunagandik jaitsi zaizuna egia da; baina gizakirik gehienek ez dute sinesten. Allah da zeruak goian ezarri zituena zuek ikusteko moduko zutoinik gabe eta, gero, Tronuan eseri zena. Eta mendean hartu zituen eguzkia eta ilargia, epe jakin bat arte ibili dabiltzanak. Agindua erabaki du. Zehatz azaltzen ditu ezaugarriak (aleiak), horrela zeuen Jaunarekiko topaketaz ziurtasuna izan ahal dezazuen. Eta Hura da lurra hedatu duena eta hartan mendilerroak eta ibaiak ezarri dituena; eta fruitu bakoitzetik haren parea sortu duena. Gauak eguna estaltzen du eta, egia esan, badira hor seinaleak gogoeta egiten duen jendearentzat. Eta lurrean badira lur-sail desberdinak, mugakide direnak, mahastiak, laboreak eta enbor anitzeko edo bakarreko palmondoak; hori guztia ur berak ureztatua. Eta (fruitu) batzuek besteek baino gustu hobea izan dezaten egin dugu. Egia da ezen badirela horretan ezaugarriak arrazoitzen duen jendearentzat. Eta harritzen bazara harrigarriagoa da esaten duten hau: Nola gerta daiteke, hauts izango garenean, berriro kreatuak izango garela? Beren Jauna ukatzen dutenak dira horiek; kateak eramango dituzte lepoan eta Suaren lagun izango dira, non hilezkor izango baitira. Eta onaren ordez txarra irits dakien eskatzen dizute, nahiz beraien antzeko (herriak) jadanik zigortuak izan ziren lehenago. Egia da ezen zure Jaunak baduela gizakientzat barkamen bat, egiteko gai diren zuzengabetasuna baino handiagoa; baina egia da halaber ezen zure Jauna Zorrotza dela zigortzen duenean. Eta sinesten ez dutenek esaten dute: Zergatik ez da jaisten horrengana bere Jaunaren seinale bat? Zu ez zara ohar-egilea baizik, eta jende bakoitzarentzat gidari bat dago. Allahk badaki eme bakoitzak zer daraman bere sabelean eta zer gelditzen den osatu gabe umetokian; ezagutzen du handituz doana ere. Gauza bakoitza, Haren ondoan, neurri baten araberakoa da. Ikusten-ez-denaren eta Agerikoaren Ezagutzaile da Hura, Handia, ororen gainetik dagoena. Parekoak dira, zuen artean, ezkutuan hitz egiten duena eta agerian egiten duena, baita gauean ezkutatzen dena edo egun argitan ibili dabilena ere. Bere aurretik eta ondoren doazkion (aingeruak) izan ohi ditu (gizakiak), Allahren aginduz bera zaintzen dutenak. Egia esan, Allahk ez du aldatzen jendeak duena, haiek beren baitan dutena aldatzen ez duten arte, eta Allahk jende batentzat gaitz bat nahi duenean, ez dago hura saihesteko modurik, eta ez dute, Allahz kanpo, babestuko dituenik. Hura da tximista beldurrez eta antsiaz ikusarazten dizuena; Hura da hodei beteak sortzen dituena.
124

7 8 9 10 11

12

13 Eta trumoiak bere laudorioaz Hura goresten du, baita aingeruek ere, Haren beldurrez. Hark bidaltzen ditu tximistarriak, zeinekin nahi duena harrapatzen baitu. Eta, hala ere, ezbaian ari ohi dira haiek Allahz. Baina Indartsua da Hura zigortzeko bere trebetasunean. Hari egiten zaio benetako deia. Aitzitik, Allahz kanpo, dei egiten zaien beste horiek ez diete erantzuten ezertan. Bere eskuak urera luzatzen dituenari bezala gertatzen zaie: ura ahora irits dakien nahi, baina iristen ez. Sinesteari uko egiten diotenen deia desbiderakuntzan erortzen da. Eta Allahren aurrean ahuspezten dira zeruetan edo lurrean dauden guztiak, gogo onez nahiz gogoz kontra, baita horien itzalak ere, goizean eta arratsaldean. Esazu: Zein da zeruen eta lurraren Jauna? Esazu: Allah! Esazu: Hartaz kanpo hartu behar ote dituzue babesleak, beren buruaren ez kalterako ez probetxurako gai ez direnak? Esazu: Parekoak ote dira itsua eta ikusten duena? Edo parekoak ote dira iluna eta argia? Edo Allahri eransten dizkioten haiek, Hark egin duen bezala, zerbait kreatu dutenak ote dira, eta kreazio hori Harenaren antzekoa dela iruditzen ote zaie? Esazu: Gauza guztien Kreatzailea da Allah eta Bakarra da Hura, Garaiezina. Euria jaitsarazten du zerutik, haranetan barrena korritzen duena bere ahalaren arabera, igerian aparra daramala. Eta suan erretzen dutenetik, apaingarriak eta tresnak egiteko, antzeko aparra ateratzen da. Adibide hauek ematen ditu Allahk gezurra eta egia adierazteko: aparra badoa hondakin bihurturik; gizakiari baliagarria zaionak, berriz, lurrean dirau. Horra nola ematen dituen Allahk adibideak. Beren Jaunari erantzuten diotenek gauzarik ederrena jasoko dute; erantzuten ez diotenek, berriz, nahiz eta lurrean dagoen guztia eta beste hainbesteko izan, ezin ordainduko lukete beren erreskatea. Alderik txarrena izango dute hauek eta Yahannam (Infernua) izango dute beren egoitza. Zein atseden-leku txarra! Jaunagandik jaitsarazi zaizuna Egia dela dakiena itsua bezalako ote da? Benetan, funtsezkoa dena aitortzen dutenak bakarrik dira arrazoitzeko gai. Allahrekin sinatutako hitzarmena betetzen eta konpromisoa hausten ez duten horiek. Eta Allahk bat eginda mantentzeko agindu zuena mantentzen duten, beren Jaunaren beldur diren eta beren kontua negatiboa izango den beldur diren horiek. Eta pazientzia dutenak, horrela Allahren begitartea bilatuz, salata (otoitzaldia) ezartzen dutenak, Guk emandakotik ezkutuan eta agerian gastatzen (ematen) dutenak eta gaizkiari ongiarekin erantzuten diotenak. Azken Onaren Egoitza izango dute horiek. Adn-go (Edengo) baratzeak, zeinetan sartuko baitira beren gurasoekin, emazteekin eta zuzen jokatu izan duten ondorengoekin. Eta aingeruak aterako zaizkie ate bakoitzetik: Bakea zuekin, pazientzia izan zenutelako! Eta bai bikaina Azken Onaren Egoitza! Baina, konprometitu ondoren, Allahrekiko hitzarmena hausten dutenek eten egiten dute Allahk baturik gordetzeko agindua zuena eta ustelkeria zabaltzen dute lurrean; madarikazioa eta egoitza txarra izango dituzte horiek. Allahk ugari hornitzen du nahi duen hura eta mugatu nahi duen hura. Hemengo bizitzarekin konformatzen dira; baina, Azkenekoarekin konparatuz, bizitza hau ez da behin-behineko gozamen bat besterik.

14

15 16

17

18

19 20 21 22

23 24 25 26

125

27 Eta sinesten ez dutenek esaten dute: Zergatik ez zaio jaitsarazten bere Jaunaren seinale bat? Esazu: Gauza ziurra da ezen Allahk nahi duena desbideratzen duela eta Beregana gidatzen duela Harengana itzultzen dena. Sinesten dutenak eta, Allahren oroitzapena dela medio, beren bihotzak lasaitzen dituztenak. Izan ere, ez ote da egia bihotza Allahren oroitzapenaz lasaitzen dela? Sinesten eta egintza zuzenak bururatzen dituztenek on guztia izango dute, eta (Allahganako) itzulera-toki eder bat. Horra nola bidali zaitugun, aurretik beste batzuk, igaro zirenak, izan zituen komunitate batera eta, halere, ukatu egiten dute Errukiorra. Esazu: Hura da nire Jauna, ez dago Hura beste jainkorik, Harengan dut neure konfiantza eta Harengana itzuli beharra dut. Zergatik ez da errezitazio bat, mendiak ibilarazten dituena edo lurra zartarazten duena edo hildakoei hitz eginarazten diena? Aitzitik, guztiaren agintea du Allahk. Ez ote dakite sinesten dutenek ezen Allahk, nahi balu, gizon-emakume guztiak gidatuko lituzkeela? Zoritxarrak ez dio utziko sinesteari uko egiten diotenak jotzeari edo, egin zutenagatik, haien etxe inguruan ibiltzeari, Allahren promesa iritsiko den arte; izan ere, benetan, Allahk ez du huts egiten agindu duena. Zure aurretik izan ziren mezulariez ere egin zuten barre. Baina aldi batez utzi egin nien sinesten ez zutenei eta gero harrapatu egin nituen. Eta a zer nolakoa izan zen nire eskarmentua! Ez ote arima bakoitzaren gainetik dagoen Hura, hark eskuratzen duenari begira dagoen hura? Hala ere, erantsiak egozten dizkiote Allahri. Esazu: Izenda itzazue! Lurrean ezagutzen ez duen zerbait agertzen ote diozue Allahri edo zuen horiek ez ote dira hitz huts baizik? Alderantziz, sinesten ez dutenei beren azpijokoa eder iruditu dakien egin dugu, eta (jendea) desbideratzen dutenak dira horiek. Ez dago Allahk desbideratzen duena gidatuko duenik. Badute zigor bat mundu honetako bizitzan, baina, egia da, Azkeneko zigorra penagarriagoa dela. Allahren aurrean ez dute izango inolako babeslerik. (Allahren) beldur direnei agindu zaien Baratzearen deskripzioa: ibaiek zeharkatzen dute haren zorua, jatekoa etengabea da han eta itzala ere etengabea. Horra nolako azkena izango duten Allahren beldur direnek. Baina sinesteari uko egiten diotenen azkena Sua da. Liburua eman diegun haiek poztu egiten dira zuri jaitsarazi zaizunagatik, baina koaligatu batzuek ukatu egiten dute haren zati bat. Esazu: Allah bakarrik adoratzeko agindu didate eta Hari ez egozteko partaiderik; Harengana deitzen dizuet eta Harengana itzuliko naiz. Horrela jaitsarazi dugu, arabierazko irizpide gisa. Etorri zaizun ezagutzaren ondoren, haien nahietara makurtuko bazina, ez zenuke izango inongo adiskiderik edo defendatzailerik Allahren aurrean. Bidali genituen mezulariak zure aurretik, zeini emazteak eta ondorengoak eman baikenizkien, eta mezulari bakar batek ere ezin ekarri izan zuen ezaugarririk, Allahren baimenarekin izan ezik. Aldi jakin bakoitzerako idazki bat dago. Berak nahi duena baliogabetzen du Allahk eta nahi duena berresten; eta Haren ondoan dago Liburuaren ama.

28 29 30

31

32 33

34 35

36

37 38

39

126

40 41 Agindu genizunaren parte bat ikusarazten dizugula, nahiz Geurekin eramaten zaitugula eskualdatzea bakarrik da zure egitekoa, eta kontuak eskatzea Gurea. Ez ote dute ikusten ezen lurrera etorri ohi garela honen muturrak murrizten ditugularik? Eta Allahk erabakitzen du, eta Haren erabakiak ez du luzapenik. Hura Lasterra da kontuak egiten. Izan ziren haien aurretik azpijokoan aritu zirenak, baina Allahri dagokio azpikerian aritzeko ahalmen osoa, eta ezagutzen du arima bakoitzak eskuratzen duena. Eta badaki zeinek uko egiten dion sinesteari, zeinena den Azken Onaren Egoitza. Eta sinesten ez dutenek esaten dute: Zu ez zara bidali bat! Esazu: Aski dut Allah lekukotzat nire eta zuen artean, baita Liburuaren ezagutza duen pertsona oro ere.

42

43

127

14. SURA: IBRAHIM (ABRAHAM)


Mekan errebelatua da, 28. eta 29. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 52 aleia ditu, eta Nuh (Noe) suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Alif, Lam, Ra. Jaitsarazi zaizun Liburua da, beren Jaunaren baimenarekin gizakiak ilunpeetatik argira atera ditzazun, Ahaltsuaren, Goresgarriaren bidera. Allahrena da zeruetan eta lurrean dagoena. Zoritxarrekoak sinesteari uko egiten diotenak! Zein zigor gogorra! Bizitza hau Azkenekoa baino nahiago dutenak, eta Allahren bidetik jendea desbideratzen dutenak, bide bihurri eginez: desbiderakuntzan daude horiek, oso urruti. Ez dugu bidali izan mezularirik bere jendearen hizkuntzan hitz egin ez dionik, (mezua) argi emateko, baina Berak nahi duena desbideratzen du Allahk eta nahi duena gidatzen. Eutsezina da Hura, Jakintsua. Bidalia genuen jadanik Musa (Moises) geure seinaleekin. Atera ezazu zeure jendea ilunpeetatik argira eta gogorarazi iezazkiezu Allahren dohainak! Benetan, badira horretan seinaleak pazientzia duen eta esker oneko den ororentzat. Eta Musak (Moisesek) bere jendeari esan zionean: Izan gogoan Allahk zuekiko izan dituen bedeinkazioak, Firaunen (Faraoiaren) jendeagandik libratu zintuztenean, zigorrik latzenak ezartzen baitzizkizuen haiek eta zuen semeak lepo egiten baitzituzten zuen emakumeak bizirik utziz! Hala, egundoko froga ari zineten jasaten zeuen Jaunaren partetik. Eta zeuen Jaunak iragarri zizuenean: Esker oneko bazarete, are gehiago emango dizuet, baina esker txarreko bazarete Benetan, nire zigorra zorrotza da. Eta Musak (Moisesek) esan zuen: Zeuek eta lurrean daudenek sinetsiko ez bazenute ere... Aberatsa da Allah, goretsia bere baitan. Ez ote zaizkizue iritsi zuen aurretik izan zirenen albisteak, Nuhren (Noeren) jendearenak, Ad-tarrenak, Tamud-tarrenak eta Allahk bakarrik ezagutzen dituen eta haien ondoren etorri zirenenak? Zegozkien mezulariak etorri zitzaizkien froga argiekin, baina haiek eskua ahora eraman zuten eta esan: Uko egiten diogu bidali bezala ekarri duzuen (mezuari), eta zalantzak eta errezeloak ditugu aldarrikatzen diguzuen horrekiko. Haien mezulariek esan zuten: Izan ote daiteke dudarik Allahz, zeruen eta lurraren Kreatzaileaz, zeuen hutsegiteen barkamenera gonbidatzen zaituzten eta azken jakin bat arteko epea ematen dizuen Hartaz? Esan zuten: Zuek, gu bezalaxe, gizaki huts zarete, gure gurasoek adoratzen zutenetik apartatu nahi gaituzuenak. Ekarguzue froga argi bat. Mezulariek esan zieten: Ez gara gizaki baizik, zuek bezalako gara; hala ere, bere zerbitzarien artetik nahi duena faboratzen du Allahk eta ez da gure esku zuei froga argirik ekartzea, Allahren baimenarekin ez bada. Sinestedunek jar dezatela beren konfiantza Allahrengan. Nolatan ez dugu, bada, geure konfiantza Allahrengan jarriko, Hura izan delarik bidera gidatu gaituena?
128

7 8 9

10

11

12

13 14 15 16 17 18 19 20 21

22

23 24 25 26 27 28 29

Pazientzia izango dugu egiten diguzuen kaltean. Fidatzen direnak fida daitezela Allahz! Mezulariei sinesten ez zietenek esan zuten: Geure lurraldetik botako zaituztegu, gure Adorazio-moldera itzultzen ez bazarete. Baina beren Jaunak inspratu zien: Bidegabeak galdu egingo ditugu, eta lurraldean bizitzen jarriko zaituztegu haien ondoren. Nire aurrean aurkeztu behar duenaren beldur denarentzat da hori eta nire Promesaren beldur denarentzat. Laguntza eskatu zuten. Baina tirano errebelde den orok porrot egiten du. Bere ondoren Yahannam (Infernua) izango du eta zorne-ura emango zaio edateko. Hurrupaka edango du, baina doi-doi irentsi ahal izango du. Alde guztietatik helduko zaio herioa, baina ez da hilko eta etengabeko zigorra izango du bere ondoren. Beren Jauna ukatzen dutenen egintzak, ekaitz-egunean haizeak eramaten dituen errautsak bezalako dira, ez dute ahalik eskuratu zuten ezeren gain. Desbiderakuntza sakona da hori. Ez ote duzu ikusten Allahk kreatuak direla zeruak eta lurra egiarekin? Nahi badu, desegingo zaituzte eta kreazio berria ekarriko du. Hori ez da gauza zaila Allahrentzat. Eta denak agertuko dira Allahren aurrean. Esango diete ahulek harrotu zirenei: Zuen jarraitzaile izan ginen. Zerbaitetan onuragarri gerta ote zakizkigukete Allahren zigorraren aurrean? Esango dute: Allahk gidatuak izan bagina, gidatuko zintuztegun; berdin dio guretzat geure burua estutzea nahiz pazientzia izatea, ez dago ihesbiderik guretzat. Eta esango du Shaytanek (Satanasek), arazoa erabakia dagokeenean: Allahk egin zizuen egiazko promesa; nik, berriz, agindu nizuen, baina ez nuen bete neuk agindutakoa. Ez nuen zuen gain inolako aginterik: bakarrik, dei egin nizuela eta zuek erantzun egin zenidatela; beraz ez nazazue ni erruduntzat jo, baizik zeuen burua. Nik ezin zaituztet salbatu, ezta zuek ere ni. Arnegatu egin dut zuek ni (Allahri) erantsi izanaz. Benetan, zigor mingarria izango dute bidegabeek. Eta sinesten eta egintza zuzenak egiten dituztenak ibaiek zeharkatzen dituzten Baratzeetan sartuak izango dira, non hilezkor izango baitira Allahren baimenarekin. Hau izango da hango diosala: Bakea. Ez ote dakizu, Allahk hitz ona arbola on batekin alderatzen duela, sustraiak sendo eta adarrak zeruan dituenarekin? Aro bakoitzean ematen du fruitua, bere Jaunaren baimenarekin. Allahk adibideak jartzen dizkie gizakiei, horrela gogoan izan dezaten. Baina hitz txarra arbola txarraren antzekoa da, lurrean sustrairik ez duenaren, desegonkor denaren antzekoa. Allahk ematen die sendotasuna, hitz sendoaren bidez, mundu honetako bizitzan eta Azkenekoan sinesten dutenei. Eta Allahk desbideratzen ditu bidegabeak. Berak nahi duena egiten du Allahk. Ez ote dituzu ikusi Allahren oparia esker txarrarekin trukatu dutenak eta beren jendea galbidearen egoitzan kokatu dutenak? Yahannamen (Infernuan) sartuko dira, eta bai egonleku txarra!

129

30 31 32

33 34 35 36 37

38 39 40 41 42 43 44

45 46 47 48 49 50

Arerioak egozten dizkiote Allahri, horrela jendea Haren bidetik desbideratzeko. Esazu: Goza ezazue aldi batean! Benetan, Sua izango da zuen zoria! Esan nire zerbitzariei sinets dezatela, ezar dezatela salata (otoitzaldia) eta gasta (eman) dezatela horniduratzat ematen diegunetik, ezkutuan eta agerian, eguna iritsi arte, zeinetan ez baita izango ez salerosterik, ez adiskidetasunik. Allah da zeruak eta lurra kreatu dituena, eta ura zerutik jaitsarazten duena, zeinen bidez aterarazten baititu fruituak zuen horniduratzat. Eta mendean jarri dizue itsasoan nabigatzen duen ontzia, bere aginduari esker, baita ibaiak ere. Eta mendean jarri dizkizue eguzkia eta ilargia, etenik gabe, baita gaua eta eguna ere. Eta eskatu diozuen guztitik eman dizue. Allahren bedeinkazioak zenbatzen hasi nahi baduzue, ezin zenbatu ahal izango dituzue; benetan, bidegabea da gizakia, esker txarrekoa. Eta Ibrahimek (Abrahamek) esan zuen: Ene Jauna! Bihur ezazu lur hau seguru, eta libra gaitzazu ni neu eta neure semeak idoloak adoratzetik. Ene Jauna! Benetan, gizaki asko desbideratzen dute haiek. Jarraitzen didana nireetakoa izango da, baina nire esana egiten ez duena Benetan, Barkatzailea zara Zu, Bihozbera. Ene Jauna! Nire ondokoetako batzuk laborerik ez dakarren haran batean jarri ditut bizitzen, zure Etxe Ukiezinaren ondoan; Jauna, Otoitzaldia ezar dezaten; beraz, egizu jendearen bihotza bihur dadila haiengana eta horni itzazu fruituez, eskertu zaitzaten. Ene Jauna! Ezagutzen duzu Zuk, bai ezkutatzen duguna, bai agertzen duguna. Ez da ezer Allah ohartu gabe gertatzen denik, ez lurrean, ez zeruan. Goretsia izan bedi Allah, neure zahartzaroan Ismail (Ismael) eta Ishaq (Isaak) eman baitizkit; gauza ziurra da ezen nire Jaunak entzuten dituela erreguak. Ene Jauna! Egizu ezar dezagula Otoitzaldia nik neuk eta nire ondokoetako batek. Gure Jauna! Onar ezazu nire erregua. Gure Jauna! Barkatu niri, nire gurasoei eta sinestedunei, kontuak emateko egunean. Eta ez uste izan Allah oharkabean dagoela bidegabeek egiten dutenaz. Soilsoilik, atzeratu egiten du egun hura arte, zeinetan begiak zurrun geldituko baitira. Presaka, gorantz mugitu dira buruarekin, begiak kliskatu ezinik eta bihotza hutsik. Eta ohartaraz itzazu gizakiak, zigorra iritsi eta bidegabe izan zirenek hau esango duten egunaz: Gure Jauna! Emaguzu luzapen labur bat zure deiari erantzun ahal diezaiogun eta mezulariei jarraitu. Ez al zenuten zin egin lehenago ezen ez zinetela igaroko beste bizitzara? Beren buruarekiko bidegabe izan zirenen egoitzetan bizi izan zineten, eta argi gelditu da zuentzat nola jardun genuen haiekin; adibideak eman izan dizkizuegu. Erabaki zuten beren jokabidea, eta Allahren ondoan dago hura, baina haien jokabidea ez da mendiak mugiarazteko gai. Ez uste izan Allahk bere mezulariei emandako hitza jango duenik; egia da Allah Eutsezina dela, mendekuaren Jabe! Lurra beste lur batekin ordezkatuko denean, eta orobat zeruak, eta Allahren, Bakarraren, Nagusiaren aurrera etorraraziko dituztenean. Eta egun horretan kateaz bata besteari loturik ikusiko dituzu gaitza egin zutenak. Haien tunikak galipotezkoak izango dira, eta suak estaliko du haien aurpegia.

130

51 52

Bakoitzak lortu duenaren arabera Allahk saritu ditzan; benetan, Allah Lasterra da kontuak egiten. Gizakiei zuzenduriko komunikazioa da hau, horrekin ohartarazteko eta jakin dezaten, jainko Bakarra dela Hura; eta funtsezkoa dena aitortzen dakitenek gogoan izan dezaten.

131

15. SURA: AL-HIYR


Mekakoa da, 87. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 99 aleia ditu, eta Yusuf (Jose) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Alif, Lam, Ra. Liburuaren eta Errezitazio argi baten seinaleak dira hauek. Sinesteari uko egin ziotenek zelako irrikaz esango duten: Ai, musulman izan bagina! 3 Utz iezaiezu jan eta goza dezaten, sasi-esperantzak beren baitatik barreiatzen dituen bitartean. Igarriko diote! 4 Ez dugu suntsitu azken zoria idatzia ez zuen hiririk. 5 Ez da komunitaterik bere epea aurreratu nahiz atzeratu dezakeenik. 6 Eta esaten dute: Zu, Oroitzapena jaitsarazi zaizun hori, deabruak hartua zaude benetan! 7 Zergatik ez zara gugana aingeruekin etorri, egia badiozu? 8 Aingeruak ez dira jaisten egiarekin ez bada eta, kasu horretan, ez legoke zer itxaronik gehiago zuekin. 9 Oroitzapena jaitsarazi dugu Guk eta haren zaintzaile gara. 10 Bidaliak genituen (mezulariak) zure aurretik jadanik antzinakoen komunitateetara. 11 Baina ez zen izan haiengana heldu eta burla egin ez zioten mezularirik. 12 Horrela betetzen ditugu gaizkileen bihotzak. 13 Ez dute horretan sinetsiko, antzinakoei gertatu zitzaienaren adibidea berekin duten arren. 14 Hartan gora igotzeko zeruko zati bat irekiko bagenie ere, 15 esango lukete: Ikuskariak ikusarazten ari zaizkigu, sorgindu egin gaituzte. 16 Konstelazioak jarri ditugu zeruan eta eder egin ditugu begiratzen dietenentzat. 17 Eta deabru harrikatu guztietatik babestu egin ditugu. 18 Baina, salbuespen gisa, bada isilka sartzen denik, entzuteko, baina izar iheskor ikusgarri batek pertsegitzen du. 19 Eta lurra hedatu dugu, han mendilerroak ezarriz. Eta gauza bakoitza neurri bateko gararazi dugu. 20 Eta bizitzeko baliabideak jarri ditugu han zuentzat eta zuek hornitzen ez dituzuenentzat. 21 Ez da ezer bere biltegiak zure ondoan ez dituenik, eta neurri jakin batean jaitsaraziko dugu. 22 Eta haize ernalgarriak bidaltzen ditugu, zerutik ura jaitsarazten dugu eta harekin zuei edateko ematen, baina haien gordailuak ez daude zuen esku.. 23 Bizia eta heriotza ematen dugu, eta Oinordekoak gara. 24 Ezagutzen ditugu igaro ziren zuen artekoak, baita etortzekoak direnak ere. 25 Eta gauza ziurra da ezen zure Jaunak bilduko dituela. Jakintsua da Hura, Ezagutzailea. 26 Gizakia lohi beltzetik kreatu dugu, lohi moldakor beltzetik ateratakotik. 27 Eta jeinuak aurrez kreatuak genituen, Samun-en sutik atereaz. 28 Eta zure Jaunak aingeruei esan zien: Gizaki bat egin behar dut lohi lehorretik, lohi beltz moldakor batetik abiatuz.
132

29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66

Eta osatuko dudanean eta neure Espirituaren zati bat ufatuko diodanean, ahuspez eroriko zarete haren aurrean. Aingeru guztiak ahuspeztu ziren. Baina Iblis ez, hark ez zuen nahi izan ahuspezten direnetakoa. Esan zuen: Iblis! Zer dela-eta ez zaude ahuspezten direnekin? Esan zuen: Ez naiz ahuspeztuko gizaki baten aurrean, lohi beltz moldakorretik datorren lohi lehorretik kreatu duzun horren aurrean. Esan zuen: Atera zaitez! Harrikatua zara. Madarikazioa eroriko da zure gainera, kontuak Emateko Eguna arte. Esan zuen: Ene Jauna! Emadazu astia bizia itzuliko zaien Eguna arte! Esan zuen: Baduzu itxaroteko epe bat egun hura arte, zeinen momentua ezaguna baita. Esan zuen: Ene Jauna! Galdu nauzunez gero Lurrean liluratuko ditut eta denak desbideratuko. Egiazale diren zure zerbitzariak salbu. Esan zuen: Hori bide zuzena da Niganako. Benetan, ez duzu inolako aginterik nire zerbitzarien gain, jarraitzen dizuten desbideratuen gain izan ezik. Eta, egia esan, Yahannam (Infernua) da zuen guztion biltokia. Zazpi ate ditu eta ate bakoitzari jadanik izendatua dagoen haietako talde bat dagokio. Benetan, (Allahren) beldur direnak baratzeetan eta iturrietan biziko dira. Sar zaitezte haietan! Bakean eta onik. Beren bihotzean duketen gorrotoa erauziko dugu eta, senide bezala, ohatzetan etzanik egongo dira aurrez aurre. Han ez ditu joko inolako atsekabek, eta ez dute irten beharrik izango. Iragar iezaiezu nire zerbitzariei ezen Barkatzailea naizela Ni, Bihozbera. Baina nire zigorra zigor mingarria dela. Eta hitz egin iezaiezu Ibrahimen (Abrahamen) bisitariez. Harengana iritsi eta esan zioten: Bakea! Esan zuen: Benetan, errezeloa sentitzen dugu zuetaz. Erantzun zuten: Ez beldur izan, zuri mutil jakintsu bat iragartzeko gaude hemen. Esan zuen: Berri onak dakarzkidazue, zaharra naizen arren? Nolatan ekar diezazkidakezue? Esan zuten: Berri onak iragartzen dizkizugu egiarekin, ez zaitez izan esperantza galdu dutenetakoa. Esan zuen: Eta zeinek etsi dezake bere Jaunaren errukiaz, desbideratuek baizik? Esan zuen: Eta zein da zuen misioa, mezulariok? Esan zuten: Gaitza egiten ari den jende batengana bidali gaituzte. Lut-en (Lot-en) familia izan ezik, zeinetatik denak salbatuko baititugu, haren emaztea izan ezik, zeinez erabakia baitugu atzera geratzen direnetakoa izango dela. Eta Lut-ek (Lot-ek), mezulariak etxera heldu zirenean, esan zien: Ezezagunak zarete. Esan zuten: Alderantziz, horiek zalantzan jartzen duten horrekin gatoz zugana. Egia ekarri dizugu eta, zinez, egiazale gara. Beraz, atera zaitez gauez zeure familiarekin, eta zoaz zeu beste guztien ondoren eta zuetako inork ez dezala atzera begiratu. Zoazte agintzen zaizuen lekura. Eta agindu hau inspiratu genien: Eguna argitzean, ezabatua izango da horietako azkena ere.

133

67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99

Eta hiriko biztanleak bozkarioz iritsi ziren. Esan zuen: Nire bisitariak dira hauek, ez nazazue desohoratu. Izan zaitezte Allahren beldur eta ez nazazue goibeldu. Esan zuten: Ez ote dizugu debekatu ostatuz inor hartzea? Esan zuen: Hona nire alabak, egin behar baduzue. Zure biziagatik!, beren itsutasunak galdurik zeuzkan. Eta Oihuak harrapatu zituen eguzkia ateratzean. Hankaz gora jarri genuen (hiria) eta buztin-harrizko euria jaitsarazi genuen haien gainera. Benetan, badira horretan seinaleak behatzen dutenentzat. Eta oraindik ere baden bide-bazter batean zegoen hura52. Bada horretan seinale bat sinestedunentzat. Benetan, bidegabeak izan ziren Baso Arteko jabeak. Eta mendekua hartu genuen haien kontra. Ikus daitekeen bidean daude biak. Eta gauza ziurra da Al-Hiyr-eko biztanleek ukatu egin zutela bidalien egia. Geure ezaugarriak eman genizkien, eta haiek zapuztu egin zituzten. Mendiak zulatzen zituzten etxetzat, eta seguru zeudela uste zuten. Oihuak egunsentian harrapatu zituen. Eta eskuratua zutena ez zuten ezertarako on izan. Zeruak eta lurra eta haien artean dagoena Egiarekin kreatu ditugu eta, seguru egon, Ordua iritsiko dela. Beraz, praktika ezazu barkamen ona. Benetan, Kreatzailea da zure Jauna, Ezagutzailea. Eta, egiaz, errepikatuenen arteko zazpiak53 eman dizkizugu eta Koran handia. Ez begiratu haien taldeetako batzuei, gozatzeko, eman diegunari, ezta atsekabetu ere haiengatik. Eta jaitsi zeure hegoak (samurkiro) sinestedunen gainera. Eta esazu: Ohar-egile argia naiz. Era berean jaitsarazi genuen zigorra barreiatu zirenen gainera Korana barreiatu zutenen gainera. Eta zure Jauna testigu da, guztiei eskatuko dizkiegula kontuak beren egintzengatik. Adieraz ezazu, beraz, agindu zaizuna eta aparta zaitez eransten dutenengandik. Zinez, aski gaituzue Gu burla egiten dutenen aurrean. Allahren ondoan beste jainko batzuk jartzen dituztenen aurrean. Baina igarriko diote. Jakin genuen zure bihotza estutu egiten zela, haiek esaten dutenarengatik. Baina gorets ezazu zeure Jauna Beraren aintzarekin eta izan zaitez ahuspezten direnetakoa. Eta adora ezazu zeure Jauna, ziurtasuna hel dakizun arte.

52 53

Hiria. Lehenengo surako (Al-Fatiha) zazpi aleiak agian. 134

16. SURA: ERLEA


Mekakoa da, azken hiru aleiak izan ezik, horiek Medinakoak baitira. 128 aleia ditu, eta Haitzuloa suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Badator Allahren agindua, ez zaitezte ibili hori aurreratu nahian. Aintza Hari eta goratua izan bedi eransten diotenaren gainetik. 2 Aingeruak jaitsarazten ditu, nahi duen bere zerbitzarietakoaren gainera, Haren aginduz datorren Espirituarekin: Ohartaraz ezazu ez dela Ni beste jainkorik. Izan zaitezte, beraz, nire beldur. 3 Egiarekin kreatu ditu zeruak eta lurra. Goretsia izan bedi eransten diotenaren gainetik. 4 Esperma-tanta batetik kreatu du gizakia eta, hala ere, eztabaida zale porrokatu da hura. 5 Eta talde-animaliak zuentzat kreatu ditu, baduzue haietan zertaz berotu, zertaz baliatu eta zertaz jan. 6 Gauza ederra da zuentzat, arratsaldean biltzen dituzuenean eta goizean larrera ateratzean. 7 Eta zuen zamak eramaten dituzte, haiek gabe leher eginik baizik iritsiko ez zinateketen lurraldeetara; zinez, Onbera da zuen Jauna, Bihozbera. 8 Eta zaldiak, mandoak eta astoak, haien gainean ibil zaitezten eta apaingarri izan ditzazuen. Eta ezagutzen ez duzuena kreatu du. 9 Allahri dagokio bide egokia erakustea, baina badira desbideratzen diren bideak; nahi balu, denok gidatuko zintuzkete. 10 Hura da zerutik zuentzat euria jaitsarazten duena; baduzue horrela zer edanik eta larratzeko zuhaixkarik. 11 Harekin, zerealak, olibondoak, palmondoak, mahastiak eta fruitu-mota guztiak hazarazten ditu zuentzat; zinez, bada, horretan, seinale bat gogoeta egiten duen jendearentzat. 12 Eta zuen zerbitzura jarri ditu gaua eta eguna, eguzkia eta ilargia; izarrak ere zuen zerbitzura daude Haren aginduz; benetan, badira horretan seinaleak arrazoitzen duen jendearentzat. 13 Eta zuentzat lurrean kolore desberdinez ekoiztu duen guztia; benetan, bada horretan seinale bat pentsatzen duen jendearentzat. 14 Eta Hura da itsasoa zuen irispidean jarri duena, handik arrain freskoa jan dezazuen eta janzteko apaingarriak lortu ahal ditzazuen eta ikusten ari zara ontziak nola nabigatzen duen han eta Haren mesedea bila dezazuen; agian eskertu ahal izango duzue. 15 Lurrean mendi garaiak jarri ditu zuekin mugi ez zedin, eta ibaiak eta bideak orientatu ahal zintezten. 16 Eta seinaleak. Eta izarren bidez gidatzen dira. 17 Kreatzen duena kreatzen ez duena bezalakoa ote da? Ez ote duzue gogoetarik egin behar? 18 Allahren dohainak zenbatzen hasi nahi baduzue; ezin kontatu ahal izango dituzue; zinez, Barkatzailea da Allah, Bihozbera. 19 Eta Allahk ezagutzen du ezkutuan duzuena eta agerian duzuena.

135

20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

31 32 33 34 35

36

37
54

Eta Allahz kanpo dei egiten diezuen haiek ez dute ezer kreatzen; baizik eta kreatuak dira haiek. Hilda daude, ez bizirik; ez dira konturatuko altxatuko dituztenean. Jainko Bakarra da zuen Jainkoa. Azken Bizitzan sinesten ez dutenek ukapenez betetako bihotzak dituzte eta harrokeriaz beterik daude. Zalantzarik ez dago ezen Allahk ezagutzen duela ezkutuan gordetzen eta agerian duzuena; benetan, Hark ez du maite jende harroa. Eta esaten zaienean: Zer da zuen Jaunak jaitsarazi duena? Esaten dute: Antzinakoen asmakeriak! Horrela zamatuko dute beren burua Igotze Egunean beren erantzukizunekin eta, zegokienek jakin gabe, desbideratu zituztenen erantzukizunen zati batekin. Ez ote da gauza txarra gainean duten zama? Eta aritu ziren beste batzuk azpijokoan haien aurretik, baina Allahk zimenduetatik eraso zion eraiki54 zutenari, eta gainera erori zitzaien sabaia, zigorra uste ez zuten aldetik heldu zitzaielarik. Gero, Igotze Egunean, umilarazi eta esango die: Non dira eransten zenizkidaten haiek, haiengatik jarri baitzineten nire aurka? Ezagutza eman zitzaienek esango dute: Gaur umilazioa eta zoritxarra dira sinesgabeentzat. Aingeruek eramango dituzten eta beren buruaren aurka ari izan direnentzat. Errendizioa eskainiko dute: Ez genuen inolako gaitzik egiten. Baina Allahk ezagutzen du egiten ari zaretena. Sar zaitezte Yahannamgo (Infernuko) ateetatik, non hilezkor izango baitzarete. Bai egoitza txarra harroena! Eta (Allahren) beldur izan zirenei esango zaie: Zuen Jaunak zer jaitsarazi zuen? Esango dute: Ongia. Ongia egin izan dutenek onura izango dute hemengo bizitzan, baina Azkeneko egoitza hobea da. Eta bai egoitza bikaina (Allahren) beldur direnena! Adn-engo (Edengo) baratzean, non sartu baitira eta zeina ibaiek zeharkatzen baitute. Nahi dutena izango dute han; horra nola ordaintzen dien Allahk Haren beldur direnei. Aingeruek ontasun-egoeran eramango dituztenek esango diete: Bakea zuekin! Sar zaitezte Baratzean, zeuen egintzengatik. Zer espero dute, aingeruak etor dakizkien baizik edo zure Jaunaren agindua etor dakien baizik? Hori da haien aurrekoek egin zutena eta Allah ez zen izan bidegabe haiekin, baizik eta beraiek izan ziren bidegabe beren buruarekin. Eta gainera iritsi zitzaizkien bururatu zituzten egintza txarrak. Burla egiten zioten hark berak inguratu zituen. Eransle izan zirenek esango dute: Allahk nahi izan balu, ez genuen adoratuko ezer Hartaz aparte, ez guk, ez gure gurasoek; ez genuen egingo zilegi ez denik ere, Hura alde batera utzirik. Horrela egin zuten haien aurrekoek. Eta beste zer dagokie mezulariei, argi transmititzea baizik? Mezulari bat bidali dugu komunitate bakoitzera: Adora ezazue Allah eta urrundu zaitezte idoloetatik. Eta izan ziren haien artean Allahk gidatu zituen batzuk, baina izan ziren desbideratu ziren beste batzuk ere. Zoazte, beraz, lurrean barrena eta ikusi zein izan zen egia ukatu zutenen azkena. Horiek gidatzen tematzen bazara Benetan, Allahk ez du gidatzen jendea desbideratzen duena, eta ez dute izango lagunduko dienik.

Babelgo dorreaz ari da. 136

38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60

Eta Allahgatik egiten dute zin, handikiro zin eginez: Allahk ez du piztuko hil dena. Alderantziz, Allahk bere buruari ezarri dion promesa da hori; hala ere, gizakirik gehienek ez dakite hori. Beren artean eztabaidagai zutena argitzeko eta sinesgabeek jakin dezaten gezurretan ari zirela. Benetan, zerbait izan dadin nahi dugunean, besterik gabe esaten diogu: Izan zaitez, eta bada. Bidegabeki tratatuak izan ondoren, Allahgatik emigratu zutenei sari ederra prestatuko diegu bizitza honetan, eta Azkeneko saria hobea da. Jakingo balute! Pazientzia dutenak dira horiek eta konfiantza beren Jaunarengan jartzen dutenak. Zure aurretik ez genuen bidali gizaki direnak baizik geure inspirazioarekin galde iezaiezue Oroitzapenaren jendeari, zeuek ez badakizue, froga argiak eta idazkiak zekartzatenak. Eta zugana jaitsarazi genuen Oroitzapena, haiengana jaitsarazi zena gizakiei garbi azaltzeko eta gogoeta egin zezaten. Azpikeriaz gaizkia egiten ibili direnak seguru ote daude lurrak ez dituela irentsiko Allahk eraginda, edo ez zaiela etorriko zigorra espero ez duten aldetik? Edo ez dituela harrapatuko beren joan-etorrietan, eragozteko ezer egiteko gai izango ez direlarik? Edo ez dituela harrapatuko beldurrak airean daudenean? Benetan, Barkabera da zuen Jauna, Bihozbera. Ez ote dituzu ikusten Allahk kreatu dituen gauzak eta nola lekualdatzen den haien itzala eskuinera eta ezkerrera, Allahren aurrean ahuspeztuz, eta nola diren ezdeus? Allahren aurrean, zeruetan eta lurrean diren bizidunak oro ahuspezten dira, baita aingeruak ere; eta horiek ez dute harrokeriarik erakusten. Beren gainean duten beren Jaunaren beldur dira, eta agintzen zaiena egiten dute. Eta Allahk dio: Ez itzazue hartu bi jainko; Jainko Bakarra da Hura (zuen Jainkoa). Izan beldurra Niri bakarrik. Harena da zeruetan eta lurrean den guztia, eta Hari zor zaio Adorazioa beti. Allah ez den beste baten beldur izango ote zarete? Allahgandik datoz dituzuen dohainak. Hala ere, zoritxarren batek jotzen zaituztenean, orduan bakarrik erregutzen diozue. Baina gero, gaitzetik libratu zaituzten bezain laster, badira zuetako batzuk beren Jaunari eransten dizkiotenak, eman genien harekiko esker txarra azalduz. Baina goza zaitezte, igarriko baitiozue. Ematen diegun horniduraren zati bat, ezagutzen ez duten zerbaitentzat izaten dute. Allahgatik! Galdekatuak izango zarete asmatu zenuten hartaz! Eta pentsatzen dute ezen Allahk alabak dituela; Aintzatua izan bedi! Berentzat, berriz, opa dutena bakarrik pentsatzen dute. Eta haietako norbaiti alaba jaio zaiola iragartzen zaionean, aurpegia iluntzen zaio eta haserrea galgatu beharra izaten du. Jendeagandik ezkutatu egiten da iragarri zaion gaitzagatik, lotsa eta guzti harekin geldituko ote den ala lur emango ote dion pentsatuz. Ez ote da txarra buruan darabiltena? Azken Bizitzan sinesten ez dutenei dagokie deskripziorik txarrena; Allahri, berriz, altuena: Eutsezina da Hura, Jakintsua.

137

61

62 63 64 65 66 67 68 69

70

71

72 73 74 75

76

Eta Allahk gizakiak beren bidegabekerien arabera hartuko balitu kontuan, ez luke lurrean bizidun bakar bat ere utziko. Hala ere, epe jakin bat bete arte uzten ditu. Baina epea betetzen denean, ez zaie atzeratzen, ez aurreratzen ordu bat ere. Beraiek gorroto dutena egozten diote Allahri, beren mihiz gezur hau botatzen duten bitartean: Beraiek izango dutela gauzarik ederrena. Benetan, Yahannam (Infernua) izango dute eta han utziko dituzte. Allahgatik! Bidali genituen mezulariak zu baino lehenagoko komunitateetara eta Shaytanek (Satanasek) ederretsi egin zien egiten zutena! Gaur egun hura dute beren babeslea, eta zigor mingarria izango dute. Eta honetarako jaitsarazi genizun Liburua: beren artean zituzten eztabaida-gaiak argitzeko eta sinesten duen jendearentzat gida eta erruki izan dadin. Eta ura jaitsarazten du Allahk zerutik, hilda dagoen lurrari bizia emateko; benetan, bada hor seinale bat entzuten duen jendearentzat. Eta, egia esan, baduzue adibide bat talde-animalietan. Haien sabelean, kimo eta odol artean, dagoenetik ematen dizuegu edaten: esne garbia, edaten duenarentzat edan erraza. Eta palmondoen eta mahastien fruituetatik edari mozkorgarria ateratzen duzue, eta hornidura ona. Horretan bada seinale bat gogoeta egiten dutenentzat. Eta zure Jaunak inspiratu zion erleari: Bizi zaitez mendian eta arboletan eta eraikitzen dutenetan. Gero, jan ezazu fruitu-mota guztietatik eta zabiltza zintzo Jaunaren bideetan. Haren sabeletik kolore desberdineko ziropa edo jarabea ateratzen da, gizakiarentzat sendagai dena. Benetan, bada horretan seinale bat gogoeta egiten duen jendearentzat. Allahk kreatu zintuzten eta Beregana dei egingo dizue; eta izango da zuen artean bizia luzatuko zaionik adin zahar okituraino iritsi arte, zerbait jakin ondoren ezer ez jakitera iristeko. Zinez, Ezagutzailea da Allah, Ahaltsua. Eta Allahk batzuk beste batzuk baino gehiago faboratu ditu hornidurari dagokionez. Baina faborezko egoera eman zienek konpartitzen ote dute beren hornidura beren eskuinek dituztenekin55, beren artean bereizkuntzarik ez izateraino? Ukatu egin behar al dituzte Allahren dohainak? Eta emazteak, seme-alabak eta bilobak ematen dizkizue Allahk eta gauza onez hornitzen zaituzte. Gezurrekoetan sinetsi behar ote dute, Allahren bedeinkazioak ukaturik? Baina Allahz kanpo, inongo hornidurarik, ez zerutikorik ez lurretikorik, eman ezin dietenak eta ezer egin ez dezaketenak adoratzen dituzte. Eta ez iezaiozue egotzi ezeri Allahren antzik; benetan, Allahk badaki eta zuek ez dakizue. Allahk, adibidetzat, batetik, beste batena (esklaboa) den eta inolako ahalmenik ez duen zerbitzaria jartzen du eta, bestetik, Guk hornidura oparoa eman diogun bat, zeinetatik ezkutuan eta agerian gastatzen (ematen) baitu. Parekoak ote dira biak? Gorespena Allahri dagokio; baina haietako gehienek ez dakite hori. Eta Allahk bi gizakiren adibidea ematen du: bata mutua da eta ez du ezertarako gaitasunik eta bere nagusiarentzat zama da; edonora bidaltzen duela, ez dio ezer ondo ekartzen.

55

Gerran gatibu atzemandakoekin. 138

77 78 79 80

81

82 83 84 85 86

87 88 89

90 91 92

Parekoak ote dira hau eta zuzentasuna agintzen duen eta bide zuzenetik dabilen hura? Allahrenak dira zeruetako eta lurreko gauza ezkutuak. Orduaren agindua ez da izango begiak ixte-irekitzea baizik edo are arinagoa baizik; zinez, Ahaltsua da Allah gauza guztien gain. Allahk irtenarazi zintuzten zeuen amaren sabeletik eta ez zenekiten ezer. Eta entzumena, ikusmena eta, esker oneko izan zintezten, bihotza eman zizkizuen. Agian, horrela esker onekoak izango zarete. Ez ote dituzte ikusten hegaztiak, menpeko, zeruko airean? Allahk bakarrik eusten die. Benetan, badira horretan seinaleak sinesten duen jendearentzat. Eta zuen etxeak atseden-leku egin ditu Allahk. Eta talde-animalien larruz oihal-txabolak egiteko modua eman dizue, arinak bideari ekin behar diozuenerako eta kanpatzeko; eta haien iletik eta larrutik baliabideak lortzen dituzue eta aldi baterako gozamena. Eta kreatu duenetik, bada ematen dizuenik itzala, mendian babesa, berotik zaintzeko arropa eta zeuen indarkeriatik beretik babesten zaituzten arropa. Horra nola osatzen dituen Allahk zuekiko bere bedeinkazioak, Haren esaneko izan zaitezten. Baina bizkar ematen badiozue Mezuak argi azaltzea bakarrik dagokizu zuri. Aitortzen dituzte Allahren bedeinkazioak, baina, gero, ukatu egiten dituzte. Haietako gehienak esker txarreko dira. Komunitate bakoitzetik lekuko bat ateraraziko dugun egunean, sinetsi ez zutenei ez zaie beren burua zuritzeko aukerarik emango, ezta (Allahren) onginahia berreskuratzeko ere. Eta bidegabe izan zirenei, zigorra ikusiko dutenean, ez zaie arinduko, ezta epea luzatuko ere. Eta erantsi zutenek, (Allahri) erantsi zizkioten gauzak ikustean, esango dute: Gure Jauna! Hauek dira Zuri eransten genizkizunak, Zutaz aparte adoratzen genituenak. Eta bat-batean esango zaie: Gauza ziurra da gezurtiak zaretela. Egun hartan beren errendizioa eskainiko diote Allahri eta desagertuko zaie asmatzen ibili zirena. Sinetsi ez zutenei eta jendea Allahren bidetik desbideratu zutenei are zigor handiagoa ezarriko diegu, usteldu zutelako. Komunitate bakoitzean haietakoa den lekuko bat aterako dugunean eta haiei buruzko testigu bezala etorraraziko zaitugunean, Liburua jaitsarazi dugu zugana, gauza bakoitzarentzat argibide eta gida, errukia dena, eta meneko direnentzat (musulmanentzat) berri on dena. Benetan, Allahk zuzentasuna agintzen du, bikaintasuna eta hurbileko ahaideei (laguntza) emateko; eta lotsagabekeria, gaitzesgarri dena eta bidegabekeria debekatzen ditu. Aholkuak ematen dizkizue, gogoeta egin dezazuen. Bete Allahrekiko konpromisoa, hitza emana duzuenean, eta ez hautsi zin-hitzak, eginak dituzuenean eta zeuen bermatzaile Allah jarria duzuenean; gauza ziurra da Allahk badakiela egiten duzuena. Ez zaitezte izan nekearen nekez josi zuen oihala desegiten zuen (emakume) hura bezalako; eta ez hartu zeuen zin-hitzak inor engainatzeko, komunitate bat bestea baino indartsuagoa dela-eta. Bakarrik, aztertu egin nahi zaituzte horrekin Allahk, eta Igotze Egunean argibidea eman eztabaida-gai zenituztenei dagokienez.

139

93 94

95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106

107 108 109 110 111 112

Allahk nahi izan balu, zuekin komunitate bakar bat osatu izango zuen, baina nahi duena desbideratzen du Hark eta nahi duena gidatzen. Benetan, galdekatuko zaituztete egina duzuenaz. Eta ez itzazue hartu zeuen arteko zin-hitzak elkar engainatzeko, zeren sendo egonik irrist egiten duen oina bezala izango baitzinatekete, gaitza probatuko baitzenukete Allahren bidetik jendea desbideratzeagatik eta zigor izugarria jasoko baitzenukete. Eta ez saldu merke Allahrekin egina duzuen hitzarmena; gauza ziurra da ezen Allahren ondoan dagoena hobea dela zuentzat, baldin badakizue. Orain daukazuena ahitu egingo da, baina Allahk duena iraunkorra da. Pazientzia izan dutenei dagokien saria emango diegu, egin duten ongiaren arabera. Zuzen jokatu duenari, gizonezkoa nahiz emakumea izan, sinestedun bada, bizimodu ona egiteko era emango diogu eta dagokion saria, egina duen ongiaren arabera. Eta Korana errezitatzera zoazenean, eska iezaiozu babesa Allahri, Shaytan (Satanas) harrikatuaren aurka. Benetan, hark ez du ahalmenik sinesten eta konfiantza Allahgan dutenen gain. Haren ahalmena, hura babesletzat hartzen dutenen eta, hura dela bide, eransle direnen gain bakarrik hedatzen da. Seinale bat kendu eta beste bat jartzen dugunean eta Allahk badaki zer jaitsarazten duen, esaten dute: Zeuk asmatua da. Baina haietako gehienek ez dakite. Esazu: Espiritu Garbiak56 jaitsarazi du, zeure Jaunagandik, egiarekin, sinesten dutenak sendotzeko, eta gida eta berri on izan dadin esanekoentzat (musulmanentzat). Badakigu esaten dutela: Izatez, Gizaki bat da irakasten diona. Baina aipatzen duten haren hizkuntza ez da arabiera; hau, berriz, arabiera garbia da. Gauza ziurra da ezen Allahren seinaleetan sinesten ez dutenak Allahk ez dituela gidatu eta zigor mingarria izango dutela. Allahren ezaugarrietan sinesten ez dutenek bakarrik asmatzen dituzte gezurrak. Gezurtiak dira horiek. Sinetsi ondoren Allah ukatzen duena baldin eta behartua izan eta bihotzean sinesmenari irmo eutsi diona ez bada eta bere bihotza sinesgabetasunari irekitzen diona Halakoen gain jaitsiko da Allahren haserrea eta zigor itzela jasoko dute. Hori horrela bada, munduko bizitza Azkenekoa baino nahiago izan dutelako da eta Allahk ez duelako gidatzen jende sinesgabea. Bihotza, belarriak eta begiak Allahk zigiluz jo dizkienak dira horiek, eta axolagabe direnak. Ez da dudarik Azken Bizitzan galtzaile aterako direla horiek. Eta gero, gauza ziurra da ezen jazarriak izan ondoren emigratu, gero borroka egin eta pazientzia izan dutenekin zure Jauna Horren guztiaren ondoren, Barkatzaile izango da zure Jauna eta Bihozbera. Nor bere alde argudiatuz etorriko den egunean, behar bezala ordainduko zaio bakoitzari, bere egintzen arabera. Eta ez zaio inori bidegabekeriarik egingo. Allahk hiri baten adibidea proposatu du: seguru eta lasai zegoen, hornidura ugari iristen zitzaion eta mugarik gabe zegoen alde guztietatik, baina esker txarrekoa izan zen Allahren dohainekiko, eta Allahk gosearen eta beldurraren jantzia probarazi zion, egin zuenagatik.

56

Yibril (Gabriel) aingeruak. 140

113 114 115

116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128

Etorri zen haiengana Mezulari bat, beren artekoa, eta gezurtitzat eman zuten. Bidegabe ziren bitartean jo zituen zigorrak. Eta jan ezazue Allahk horniduratzat ematen dizkizuen gauza on eta zilegi direnetatik, eta eskertu Allahren dohainak, Hura bakarrik adoratzen baduzue. Debekatuak dituzue: sarraskia, odola, txerrikia eta Allah ez beste baten izenean opari egindakoa; hala ere, behartua izan dena, bere gogoz izan gabe eta legea hausteko asmorik gabe Gauza ziurra da ezen Barkatzaile dela Allah, Bihozbera. Eta ez esan zeuen ahotik irtendako gezur batez: Hau zilegi da eta hau ez da zilegi, Allahren aurka gezurrak asmatzeko. Benetan, Allahren aurka gezurrak asmatzen dituztenek ez dute arrakastarik izango. Gozamen laburra eta zigor mingarria izango dituzte. Juduei ez-zilegi egin genien lehendik kontatu dizuguna eta ez ginen bidegabe izan haiekin, baizik haiek berak izan ziren bidegabe beren buruarekin. Gero, gaitza ezjakintasunez egin dutenekin, Barkatzaile da zure Jauna, Bihozbera. Gauza ziurra da ezen Ibrahim (Abraham) on-ona zela, esaneko zitzaiola Allahri eta jaiotzatiko joera zuela egiazko sinesmenerako, ez zela izan behin ere eransleetakoa. Esker onekoa izan zen Haren dohainekiko, Hark aukeratu zuen eta gidatu bide zuzenera. Eta mesedea eman genion bizitza honetan eta, dudarik gabe, zuzenekin egongo da Azkenekoan. Gero, zu inspiratu zintugun Ibrahimen (Abrahamen) Adorazio-moldea jarrai zenezan, hanif (monoteista) bezala, eransleetakoa izan gabe. Benetan, larunbata ezarri zitzaien hartaz eztabaidatzen zutenei eta, zinez, zure Jaunak ebatziko du haien artean Igotze Egunean, eztabaida-gai zuten hartaz. Dei egiozu jendeari zeure Jaunaren bidera, jakinduriaz, aholku onak emanez eta erarik hoberenean konbentziaraziz; benetan, zure Jaunak ezagutzen du Haren bidetik desbideratzen dena eta ezagutzen ditu gidatuak. Eta norbait zigortzen baduzue, egizue kaltetuak izan zareten neurrian; baina pazientzia baduzue, hobe da hau hori dutenentzat. Eta izan ezazu pazientzia, zeren zeure pazientzia Allahgandik bakarrik baitatorkizu. Eta ez zaitez atsekabetu haiengatik, eta ez larritu darabilten azpijokoagatik. Gauza ziurra da Haren beldur direnekin dagoela Allah, eta ongia egiten dutenekin.

141

17. SURA: GAUEKO BIDAIA


Mekakoa da, 26., 32., 33., 57. eta 73-80 aleiak salbu, hauek Medinakoak baitira. 111 aleia ditu, eta Kontakizunak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Aintza bere zerbitzaria, gure ezaugarrien zati bat erakusteko, gauez eraman zuen Hari Ukiezineko Meskitatik Meskita Urrunekora, zeinen ingurunea bedeinkatu baitugu! Benetan, entzuten duena da Hura eta ikusten duena. Musari (Moisesi) Liburua eman genion eta gida bihurtu genuen Israelgo semealabentzat: Ez gomendatu zeuen burua inori, Niri bakarrik baizik. Nuh-rekin (Noerekin) zinez, esker oneko zerbitzaria zen Nuh (Noe) eraman genituen haien ondorengoak! Eta Liburuan erabaki genuen Israelgo seme-alabentzat: Bi aldiz egingo duzue ustelkeria lurrean eta harrokeria handiaz beteko zarete. Eta bi haietako aurrenekoaz agindutakoa bete zenean, indarkeria handiko Geure zerbitzari batzuk bidali genituen haien aurka, etxeetan sartu zirenak, eta hala betea gelditu zen promesa. Gero, haien aurkako txanda eman genizuen, eta ondasun ugari eta semeak, eta gudaroste asko bilakatu zineten. Ongia egiten baduzue, zeuen onerako egingo duzue; eta gaitza egiten baduzue, zeuen aurka egingo duzue. Eta azkenekoaz agindurikoa iritsi zenean, apalarazi zintzaten gertatu zen eta Meskitan sar zitezen, lehenengoan egin zuten bezala, eta konkistatutako guztia suntsi zezaten. Agian, Allah errukituko da zuetaz. Baina berriro erortzen bazarete, berriro eroriko gara Gu ere. Yahannam (Infernua) presondegi egin dugu sinesteari uko egiten diotenentzat. Gauza ziurra da ezen Errezitazio honek bide zuzenera gidatzen duela eta egintza zuzenak bururatzen dituzten sinestedunentzat berri onak dakartzala, egundoko saria izango dutela. Eta Azken Bizitzan sinesten ez dutenei, zigor mingarria prestatu diegula (iragartzen die). Ongia eskatzen duen bezala eskatzen du gaizkia gizakiak; presatia da gizakia beti. 12 Eta gaua eta eguna bi seinale bihurtu ditugu; gauaren seinalea itzali egin dugu, eta egunarena, hartan ikustea posible izateko moduan egin dugu, horrela zeuen Jaunaren mesedea bilatu ahal zenezaten eta urteen kopurua jakin eta aldiaren kalkulua egin. Gauza bakoitza zehatz argitu dugu. Gizaki bakoitzari lepoan lotu diogu bere zoria, eta Igotze Egunean irekia ikusiko duen Liburua aterako diogu. Irakur ezazu zeure Liburua! Gaur aski zara zu zeu, kontuak ateratzeko. Bere burua gidatzen duenak bere onerako egiten du eta desbideratzen denak bere kalterako. Inor ez da zamatuko beste baten zamarekin. Eta inoiz ez dugu zigortzen, aurrez mezulari bat bidali gabe.

2 3 4 5 6 7

8 9 10 11

13 14 15

142

16 17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36

Eta hiri bat suntsitu nahi dugunean, oparotasunaren bigunkerian erori direnei agindu hau ematen diegu: erein dezatela han ustelkeria, eta horrela betetzen da haren kontra erabakitako hitza, eta erabat suntsitzen dugu. Eta zenbat hiri suntsitu ditugun Nuh-ren (Noeren) ondoren! Zure Jauna aski da ondo ezagutzeko eta bere zerbitzarien hausturak ikusteko. Bizitza iragankorra nahi duena Nahi duguna emango diogu hartan nahi dugunari eta, gero, Yahannam-era (Infernura) bidaliko dugu, non gaitzetsia eta mespretxatua sartuko baita. Baina Azken Bizitza opa dezana eta bere ahaleginaz, sinestedun izanez, harako bidean saiatzen dena Horiei eskertuko zaie beren ahalegina. Guztiei ematen diegu eskuzabal, batzuei eta besteei, zure Jaunaren mesedearen parte bezala; zure Jaunaren mesedea ez dago murriztua. Begira nola faboratu ditugun batzuk besteak baino gehiago. Hala ere, Azken Bizitza goragokoa da mailaz eta lehentasunez. Ez jarri Allahren ondoan beste jainkorik; bestela, gaitzetsia eta bertan behera utzia izango zinateke. Zure Jaunak Bera bakarrik adoratzeko agindu du, eta gurasoei on egiteko. Eta haietako bati edo biei batera zahartzarora iristea zure ondoan egokitzen bazaie, ez iezaiezu esan puff! bezalakorik, ezta baztertu ere, baizik eta hitz egiezu hitz onekin. Jaitsi ezazu haiengana apaltasunaren hegoa, errukiak eragiten duena, eta esazu: Ene Jauna! Izan ezazu haiekin errukia, haiek nirekin txikitan izan zuten bezala. Zuen Jaunak hobeto daki zer dagoen zuen bihotz barruan. Zuzenak bazarete Gauza ziurra da ezen Hark barkatzen diela Harengana jotzen dutenei. Baita ematen dietenei dagokiena hurbileko ahaideei eta eskaleei eta bidean dabiltzanei, baina alferrik xahutu gabe. Benetan, alferrik xahutzen dutenak deabruen senide dira, eta Shaytan (Satanas) oso esker txarrekoa da zure Jaunarekiko. Eta zure Jaunagandik espero duzun errukia bilatzeko, haiengandik apartatu behar bazenu, hitz egiezu hitz samurrez. Eta ez itxi ukabila, zeure burua itolarri jarriz,ezta ireki ere erabat, gaitzetsia eta biluzik geratuko baitzinateke. Gauza ziurra da ezen zure Jaunak eskuzabal ematen diola hornidura Berak nahi duenari eta baita murrizten duela ere; Hark oso ondo ezagutzen ditu bere zerbitzariak, eta ikusten duena da Hura. Ez hil zeuen seme-alabak, miseriaren beldurrez. Guk hornitzen zaituztegu haiek eta zeuek. Haiek hiltzea hutsegite itzela da. Eta ez hurbildu haragikeriara, itsuskeria baita hori eta bide txarra. Eta ez hil Allahk ukiezineko egin duen inor, zuzenbidez ez bada. Norbait bidegabeki hiltzen badute, baimena ematen diogu haren wali-ari57; baina ez dezala egin inolako gehiegikeriarik hiltzean, eta laguntza izango du. Eta ez zaitezte hurbildu umezurtzaren ondasunetara, onuragarriena zaionarekin ez bada, pubertarora irits dadin arte. Eta bete hitzarmenak, zeren egia baita haien kontu eskatuko zaizuela. Zaindu neurria ematen dituzunetan eta izan zuzenak pisuari dagozkionetan; hori hobea da, eta azken hobea du. Eta ez ibili ezagutzen ez dituzun gauzen atzetik, zeren egia baita entzumenaren, ikusmenaren eta bihotzaren, horren guztiaren, kontuak eskatuko zaizkizula.

57

Hildakoaren eskubidearen eta talioia aplikatzeko erantzukizuna duen ahaidea eta klaneko kidea. 143

37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51

52 53 54 55 56 57

Ez ibili lurrean harro-harro, ez baitzara gai lurra gainditzeko, ezta mendigailurrera iristeko ere. Hori guztia higuingarria da Allahren aurrean. Zeure Jaunak inspiratu dizun Jakituriaren zati da hori. Eta ez jarri beste jainkorik Allahren ondoan, zeren, bestela, Yahannam-era (Infernura) botako baitzintuzkete, gaitzetsia eta mespretxatua. Nolatan pentsa dezakezue, zuei semeak izateko pribilejioa emango zizuela Allahk, Berak Beretzat, aingeruen artetik, emeak hartzen zituen bitartean? Benetan, gauza larria da esaten ari zaretena. Errezitazio honetan txandakatu egin ditugu azalpenak, gogoeta egin dezaten; baina haien aurkaritza gero eta handiago bihurtu da. Esazu: Allahrekin batean beste jainko batzuk baleude, esaten duten bezala, Tronuko Jabeagana nola iritsiko ibiliko lirateke. Aintzatua eta goretsia izan bedi, esaten dutenaren oso gainetik eta oso altu. Zazpi zeruek eta lurrak aintzatzen dute, baita han dauden guztiek ere. Ez dago ezer Hura aintzatzen ez duenik; halere, zuek ez duzue aintzatze hori ulertzen. Gauza ziurra da Onbera dela Hura, Barkatzailea. Eta Korana errezitatzen duzun bakoitzean, oihal babesle bat jartzen dugu zure eta Azken Bizitzan sinesten ez dutenen artean. Eta estali egiten ditugu haien bihotzak, uler ez dezaten, eta gorreria ezartzen diegu haien belarriei. Eta, Koranean, zure Jauna Bakarra dela aipatzen duzunean, bizkar ematen dute mespretxuz. Guk hobeto dakigu zer entzuten duten zuri entzuten dizutenean, eta zer esaten dioten elkarri isilka, bidegabeek hau esaten dutenean: Ez diozue jarraitzen sorgindua dagoen gizon bati baizik. Begira norekin parekatzen zaituzten eta nola desbideratzen diren. Eta ezin dute biderik aurkitu. Eta esaten dute: Hezur eta hondakin izango garenean, altxatuak izango ote gara kreazio berri batean? Esazu: Izan harri edo burdina. Edo zernahi gauza kreatu, zeuen bihotzean errespetu handiagoa ezarriko dizuena. Eta esango dute: Zeinek itzularaziko gaitu? Esazu: Lehen aldikoan kreatu zintuzten Hark Berak. Eta buruari eraginez, esango dizute: Noiz izango da hori? Esazu: Agian, laster. Deituko dizuen egunean eta Hura goretsiz erantzungo duzuenean eta (hilobian) oso denbora laburrean egon zinetela irudituko zaizuenean. Eta esaiezu nire zerbitzariei, mintza daitezela hitzik hoberenekin, zeren egia baita Shaytanek (Satanasek) liskarra sortzen duela haien artean; benetan, gizakiarentzat arerio amorratua da Shaytan (Satanas). Zeuen Jaunak ezagutzen zaituzte eta, nahi badu, izango du zuekin errukia eta, nahi badu, zigortuko zaituzte. Baina ez zaitugu bidali haiengana haien babesle izateko. Zure Jauna da hobekien ezagutzen dituena zeruetan eta lurrean dauden guztiak. Profeta batzuk hobetsi ditugu, beste batzuen aldean. Eta Daud-i (Davidi) Salmoak eman genizkion. Esazu: Dei iezaiezue, Allahz aparte, egiazkotzat ematen dituzuen horiei; horiek ez dira gai zuek gaitzetik libratzeko, ezta aldatzeko ere. Dei egiten dieten horiek berak Allahrengana hurbiltzeko eraren bila dabiltza, zein hurbilago egongo.

144

58 59

60

61 62 63 64

65 66 67

68 69

70 71

72

Haren errukia espero dute eta Haren zigorraren beldur dira. Benetan, zure Jaunaren zigorra beldur izatekoa da. Ez da hiririk Igotze Egunaren aurretik suntsituko edo zorrotz zigortuko ez dugunik. Hori idatzita dago Liburuan. Eta antzinakoek gezurtzat eman izanak eragotzi digu seinaleak bidaltzea. Gamelu eme bat eman genien Tamudtarrei froga argitzat, baina bidegabe izan ziren harekiko. Eta ez genituen geure seinaleak bidali, beldurra sartzeko baizik. Eta esan genizunean (Muhammad!): Benetan, zure Jaunak inguratzen ditu gizakiak. Eta azaldu genizun ikuskaria ez zen izan gizakientzako froga bat-edo baizik, Koraneko arbola madarikatua froga den bezala. Beldurra sartu genien, nahiz eta horrek ez dituen eramaten mugak are gehiago gainditzera baizik. Eta aingeruei esan genienean: Ahuspeztu zaitezte Adamen aurrean; eta ahuspeztu egin ziren. Iblis-ek, ordea, esan zuen: Lohitik kreatu duzun baten aurrean ahuspeztu behar ote dut? Esan zuen: Begira ni baino gehiago ohoratu duzun honi. Igotze Eguna arteko epea ematen badidazu, mendean hartuko ditut horren ondorengo guztiak, gutxi batzuk izan ezik. Esan zuen: Zoaz hemendik, eta jarraituko dizun haietakoa Yahannam (Infernua) izango da zuen ordaina; sari betea. Lilura itzazu zeure ahotsaz ahal dituzunak, bildu haien kontra zeure zalditeria eta infanteria, elkartu zaitez haien ondasunekin eta semeekin eta sorraraz iezazkiezu esperantza faltsuak. Baina Shaytan-ek (Satanasek) agintzen diena ez da engainua baizik. Gauza ziurra da ezen ez duzula inolako ahalmenik nire zerbitzarien gain. Eta zure Jauna aski da Zaintzaile bezala. Zuen Jauna da itsasoan zuen onerako ontziari eragiten diona, Haren mesedearen zati baten bila. Benetan, Bihozbera da Hura zuekiko. Eta itsasoan zorigaitz batek jotzen zaituztenean, dei egiten diezuen horiek guztiak desagertzen dira, Hura izan ezik. Baina Nik zuek lehorrean seguru jarri orduko, apartatu egiten zarete. Esker txarrekoa da gizakia. Seguru ote zaudete lurraren zati bat ez dela hondoratuko zuekin batean edo ez dutela urakan bat bidaliko zuen aurka? Gero, ez zenukete aurkituko nork zaindurik. Edo seguru al zaudete ez zaituztedala berriro itsasora itzuliko eta ez dudala zuen aurka haize suntsitzaile bat bidaliko, eta ez zaretela itoko, esker txarreko izan zaretelako? Gero, ez zenukete inor aurkituko, egindakoagatik Gu pertsegituko gintuzkeenik. Egia da Adamen seme-alabak ohoratu ditugula. Lehorrez eta itsasoz eramaten ditugu, gauza onak ematen dizkiegu horniduratzat eta hobespen handiz faboratu ditugu beste sorkari askoren aldean. Gizakien talde bakoitzari bere egintzen Liburuarekin dei egingo diogunean. Bere liburua eskuin eskura emango zaion hark Horiek beren liburua irakurriko dute eta ez dute jasango bidegabekeriarik, ezta datil-hezurreko zirrikiturik txikienaren harian ere. Eta hemen itsu izan dena, itsu izanen da Azken Bizitzan ere, eta are desbideratuago.

145

73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93

94

Benetan, inspiratu dizugunetik zu desbideratzeko zorian egon dira eransleak, hura ez den beste zerbait Gutaz asma zenezan. Orduan bai hartuko zintuztela adiskide leialtzat. Eman genizun irmotasuna izan ezean, gutxi behar izango zenuen haiengana pixka bat makurtu zintezen. Eta hori gertatu izan balitz, bizitzaren bi halako probatu behar izango zenuen eta heriotzaren bi halako, eta orduan ez zenukeen aurkituko nork lagundurik gure aurrean. Zu beldurrarazteko eta lurraldetik joanarazteko zorian egon dira. Orduan, gutxi batzuk gelditu ahal izango ziren zu joatean. Zure aurretik bidalitako gure mezulariekin izandako ohiko jokabidea da. Eta ez duzu aurkituko gure ohiko jokabidean inolako aldaerarik. Ezar ezazu salata (otoitzaldia) eguzkia sartzen hastetik gaueko iluna iritsi arte, baita egunsentiko Errezitazioa ere. Gauza ziurra da egunsentiko errezitazioa testigaturik dagoela. Eta beila ezazu gau-zati bat, zeure gogozko egintza bezala; gerta dakizuke zeure Jaunak goresgarri den maila batera zu jasotzea. Eta esazu: Ene Jauna! Sarraraz nazazu egiazaletasunaren sarreratik eta ateraraz nazazu egiazaletasunaren irteeratik eta emadazu lagunduko nauen Zugandiko ahalmena. Eta esazu: Etorri da egia eta desegin da gezurra; egia da, gezurra desegiten dela. Eta Koranaren bidez, sendabidea eta errukia jaitsarazten ditugu sinesten dutenentzat; hala ere, bidegabeek ez dute galbidea areagotu besterik egiten. Eta gizakia, mesede bat egiten diogunean, apartatu egiten da eta berera urruntzen; baina gaitz batek jotzen duenean, etsirik gelditzen da. Esazu: Joka dezala nork bere erara, baina zuen Jaunak hobeto daki zein dagoen bidean hobeto gidaturik. Eta espirituaz galdetzen dizute. Esazu: Nire Jaunaren agindutik dator espiritua eta ez duzue ezagutza-pixka bat besterik jaso. Eta nahi izango bagenu, eraman egingo genuke inspiratu dizuguna; gero ez zenuke aurkituko norengana jorik gure aurka. Zure Jaunaren errukiagatik bakarrik da hori; egia da handia dela zurekiko Haren mesedea. Esazu: Gizakiak eta jeinuak elkartuko balira Koran honen antzeko zerbait ekartzeko, ez lukete ekarriko hori bezalako ezer, elkarri lagunduko baliokete ere. Koran honetan mota guztietako adibideak azaldu dizkiegu gizakiei; baina haietako gehienek uko egin diote sinesteari uko egiteari ez beste guztiari. Eta esaten dute: Ez dugu zugan sinetsiko, lurretik iturburu bat sortzen ez diguzun bitartean. Edo palmondoen eta mahatsondoen baratze baten jabe izan eta haien artean ibaiak sorrarazten ez dituzun bitartean. Edo, diozunez, zerua puska eginik gure gainera jaitsarazten ez duzun bitartean, edo zeure aurretik Allah eta aingeruak ekartzen ez dituzun bitartean. Edo urrezko etxe baten jabe ez zaren edo zerura igotzen ez zaren bitartean; eta, orduan ere, ez dugu sinetsiko zure igoeran, irakur genezakeen liburu bat jaitsarazten ez duzun bitartean. Esazu: Aintza nire Jaunari. Mezulari bidalitako gizaki bat baino gehiago ote naiz? Eta gida iristean gizakiei sinestea eragozten diena, hau esaten dutela da: Allahk gizaki bat bidali ote du mezulari?

146

95 96 97

98

99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111

Esazu: Lurrean lasai lebilzkeen aingeruak egon balira, zerutik aingeru bat jaitsaraziko genukeen haientzako mezulari. Esazu: Allah aski testigu da nire eta zuen artean. Gauza ziurra da Hark oso ondo ezagutzen dituela bere zerbitzariak eta ikusten dituela. Eta Allahk gidatzen duena, hura da gidaturik dagoena, eta desbideratzen duena Ez duzu aurkituko babestuko duenik, Hura Bera ez bada. Eta Igotze Egunean ahoz behera bilduko ditu, itsu, mutu eta gor. Yahannam (Infernua) izango du bere babesleku, eta indarra galduko duen bakoitzean biziarazi egingo dugu. Hori izango du bere saria, gure ezaugarriei uko egin izan dielako eta esan duelako: Hezur eta hauts izango garenean, altxatu egingo ote gaituzte, berriro kreatuko ote? Ez ote dute ikusten, Allah, zeruak eta lurra kreatu zituena, gai dela beste hainbeste kreatzeko eta epe jakin bat ezarri diela, zeini buruz ez baitago dudarik? Bidegabeek dena ukatzen dute, sinesteari uko egitea ez beste guztia. Esazu: Zuek nire Jaunaren errukiaren biltegiaren jabe bazinete, zeken gordeko zenukete, gastatzeko beldurrez. Zekena da gizakia. Musari (Moisesi) bederatzi seinale argi eman genizkion. Galdetu Israelgo semealabei beraien artean aurkeztu zenean eta Firaunek (Faraoiak) esan zuenean: Benetan, Musa (Moises), sorgindutatzat zauzkat. Esan zuen: Badakizu, (seinale) hauek ez dituela jaitsarazi zeruen eta lurraren Jaunak baizik, froga argi bezala, eta zu, Firaun (Faraoi), galdutzat zauzkat. Lurretik ihes eginarazi nahi izan zien, eta bera urperatu genuen, baita harekin ziren guztiak ere, salbuespenik gabe. Eta gero esan genien Israelgo seme-alabei: Jar zaitezte bizitzen lurrean, eta Azken Bizitzaren promesa beteko denean, denok batean etorraraziko zaituztegu. Egiarekin jaitsarazi dugu eta egiarekin jaitsi da. Eta zu berri onaren eramaile eta ohar-egile bezala bakarrik bidali zaitugu. Zatitan banatu dugun Korana da, gizakiei mailaka errezita diezaiezun. Eta horrela jaitsarazi dugu bata bestearen segidako errebelaziotan. Esazu: Harengan sinesten duzuela edo ez, egia da ezen haren aurretik ezagutza jaso zutenak, errezitatzen zaienean, ahuspez erortzen direla aurpegiz aurrera. Eta esaten dute: Aintza ene Jaunari! Benetan, bete da gure Jaunaren promesa. Ahuspez aurpegiz aurrera erortzen dira negarrez, eta apaltasun handiagoa izanarazten die horrek. Esazu: Dei egin Allahri edo dei egin Errukiorrari; nolanahi dei egiten diozuela, izenik ederrenak ditu Hark. Eta ez ozendu zeure ahotsa zeure otoitzean, ezta isildu ere; bila ezazu erdi-bide bat. Eta esazu: Gorespenak Allahrentzat, Zeinek ez baitu hartu beretzat semealabarik, ez baitu partaiderik bere nagusitzan, eta ez baitu inoren beharrik umilazioaren kontra defenditzeko. Goratu ezazue, Haren handitasuna aldarrikatuz.

147

18. SURA: HAITZULOA


Mekakoa da, 38.a eta 83-101 aleiak izan ezik, horiek Medinakoak baitira. 110 aleia ditu eta Estalgarria suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Goretsia izan bedi Allah, bere zerbitzariagana Liburua jaitsarazi duena eta han ezer nahasirik jarri ez duena. 2 Baizik eta zuzenean ematen du mezua, bere aldetiko indarkeria handia adierazteko, eta sinestedunei iragartzeko ezen zuzentasun-egintzak bururatzen dituzten horiek sari ederra izango dutela, 3 betiko jokabide hartan iraunez. 4 Eta Allahk seme bat hartu du Beretzat esaten dutenak ohartarazteko. 5 Ez haiek eta ez haien gurasoek ez dute horren berririk, beren ahotik ateratzen duten hitz larria da hori. Esaten duten hori gezur hutsa da. 6 Eta agian atsekabez beteko zara haien ondoren, kontakizun honetan sinesten ez badute. 7 Lurrean dagoena, bere-berea duena, apaingarritzat eman dugu, jokatzen haietako zein den hoberena frogatzeko. 8 Eta, benetan, hartan dagoena lur gorrian geldi dadin egingo dugu. 9 Ez al zara pentsatzen jarri, Haitzuloko eta al-Raqim-go lagunak zure Jaunaren ezaugarri harrigarrien arteko izan zirela? 10 Gazteek haitzuloan babestu eta esan zuten: Gure Jauna, emaguzu Zeuregandiko errukia, eta erabaki gure egoera, norabide zuzena emanez. 11 Eta lotan utzi genituen haitzulo barruan urte-kopuru jakin batean. 12 Gero esnatu genituen, jakiteko, bi taldeetan zeinek kalkula zitzakeen (lo) egindako aldiaren mugak. 13 Haien benetako historia kontatuko dizugu: Jaunagan sinesten zuten gazteak ziren eta irmoki haziak genituen gidaz. 14 Eta jarria genuen sendotasuna haien bihotzean, eta altxaturik zeuden eta esan zuten: Gure Jauna da zeruen eta lurraren Jauna; Hartaz aparte, ez diogu dei egingo beste inongo jainkori, bestela gezurra esaten ariko ginateke. 15 Hauek, gure jendeak, jainkoak hartu dituzte Hartaz kanpo, ahalmen argirik ematen ez dieten arren. Zein da bidegabeagorik Allahren aurka gezurrak asmatzen dituena baino? 16 Haiengandik eta Allahz aparte adoratzen dutenetarik urrunduko zareten bezain laster, babes zaitezte haitzuloan, eta zeuen Jaunak bere errukiaz estaliko zaituzte eta zuen arazoa zuen alde konponduko du. 17 Eta ikus zenezakeen nola urruntzen zen haitzulotik eguzki irten berria eskuinetik, ezkutatzean haiek ezkerrera utziz; bitartean, zabalgune irekian gelditu ziren haiek. Allahren seinaleetarik da hori. Allahk gidatzen duena, hura da gidatua, eta Hark desbideratzen duenarentzat, ez duzu aurkituko harentzat, ez babestuko duenik, ez zuzen gidatuko duenik. 18 Irudituko zitzaizun esna zeudela, baina lo zeuden. Jarreraz mugitzen genituen, ezkerrera eta eskuinera, haien txakurrak hankak luzaturik sarreraren ondoan jarraitzen zuen bitartean. Ikusi izan bazenitu, alde egingo zenuen haiengandik, ihes eginez, eta izutu egingo ziren.
148

19

20 21

22

23 24 25 26

27 28

29

30 31

Eta orduan esnatu genituen, elkarri galderak egin ziezazkioten. Haietako batek esan zuen: Zenbat denbora egon zarete? Esan zuten: Egun bat edo egun-zati bat. Esan zuten: Zuen Jaunak hobeto daki zenbat denbora egon zareten; bidal ezazue zuetako norbait hirira, duzuen diruarekin, janaririk garbiena zein den ikusi eta hartatik hornidura ekar diezazuen; baina ibil dadila azti, zuetako inoren presentziaren susmorik ez emateko, zeren, egia da, konturatzen badira, harrikatu egingo baitzaituztete edo beren adorazio-moldera itzularaziko, eta orduan ez zenukete arrakastarik izango inoiz ere. Eta horrela eragin genuen haiek konturatzea, jakin zezaten Allahren promesa egiazkoa dela eta Ordua ezin dudatuzkoa. Eta, arazoa beren artean eztabaidatuz, esan zuten: Jaso eraikin bat haiek dauden lekuaren gainean. Jaunak hobeto ezagutzen ditu. Gehiengoa zirenek esan zuten: Otoizleku bat egingo dugu haiek dauden gainean. Esango dute: Hiru ziren eta txakurrarekin lau. Eta esango dute: Bost ziren, eta seigarrena txakurra, ezagutzen ez zutenaz ustezko iritzia emanez. Eta esango dute: Zazpi ziren, eta haien txakurra zortzigarrena. Esazu: Nire Jaunak hobeto daki zenbat ziren, gutxi batzuek bakarrik dakitena. Eta ez ezazu eztabaidatu haietaz, argudio argiz ez bada, eta ez kontsultatu ezer inori haietaz. Eta ez esan zuk ezertaz: Bihar egingo dut; beste hau, Allahk nahi badu, gehituz ez bada. Eta hori egiteaz ahazten bazara, izan gogoan Jauna, eta esan: Gerta liteke nire Jaunak gida zuzenetik hori baino hurbilago dagoen zerbaitera ni gidatzea. Hirurehun urte gehi bederatzi egon ziren haitzuloan. Esazu: Allahk hobeto daki zenbat denbora egon ziren; Harena da zeruetan eta lurrean ezezaguna dena; inork ez du, ez entzuten, ez ikusten Hark bezala. Hartaz kanpo ez dute nork babesturik, eta ez du hartzen inor ere partaidetzat bere epaian. Eta errezita ezazu zeure Jaunaren Liburutik inspiratu zaizuna, ez da Haren hitzak ordezka dezakeenik, eta Hartaz aparte ez duzu babesik aurkituko. Eta izan zaitez iraunkor beren Jaunari goiz eta arratsalde dei egiten dioten lagunekin, Haren aurpegiaren antsiaz; ez aldendu zeure begiak haiengandik mundu honetako bizitzaren desiraz; ez obeditu bere bihotza gure Oroitzapenarekiko axolagabe bihurtu diogun hari, bere grinari jarraitzen dion eta bere arazotzat hondamena duen hari. Eta esazu: Egia nire Jaunagandik dator; beraz, sinetsi nahi duenak sinets dezala, eta sinesteari uko egin nahi dionak ez dezala sinets. Benetan, bidegabeentzat sua prestatu dugu, zeinen harresiek inguratuko baitituzte; eta laguntza eskatzen badute, aurpegia erreko dien bikea bezalako ura emango zaie laguntzat. Bai edari txarra eta bai atseden txarra! Gauza ziurra da ezen sinesten dutenak eta ongia egiten dutenak Ez dugu galtzen utziko ongia egiten diharduenaren saria. Adn-go (Edengo) baratzeak izango dituzte horiek, zeinak ibaiek zeharkatzen baitituzte; urrezko esku-muturrekoz apainduko baitira han, eta satinezko arropa berde eta brokatuak jantziko baitituzte, dibanetan etzanik. Bai sari bikaina eta atseden ederra!

149

32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49

50

Eta proposa iezaiezu bi gizon haien parabola: Haietako bati mahatsondoz landatutako bi baratze eman genizkion, palmondoz inguraturik, bi soroen artean jarriak. Baratzeetako bakoitzak bere fruitua ematen zuen huts egin gabe, eta bien erdian ibai baten isuria jariarazi genuen. Eta aberastasun oparoa zuen; orduan esan zion lagunari, aurpegiratuz: Zu baino aberatsagoa naiz eta ahalmen handiagoa dut jendez. Eta sartu zen bere mahasti bidegabean bere baitan esanez: Ez dut uste hau guztia inoiz ere galduko dudanik. Eta ez dut uste ordua ere inoiz helduko denik, eta, nire Jaunagana eramana izango banintz ere, seguru aurkituko dudala trukean baratze hauek baino zerbait hoberik. Eta lagunak, erantzunez, esan zion: Esker txarreko izan behar ote duzu, hazitanta baten ondoren eta gizaki-forma emanik, lurretik kreatu zintuen Harekiko? Baina Allah da Hura, nire Jauna, eta nik ez diot eransten neure Jaunari beste inor. Hobe zenukeen zeure baratzean sartzean esan bazenu: Izan dadila Allahk nahi duena, ez da ahalmenik Allahgandik ez bada. Eta ikusten baduzu zuk baino aberastasun eta seme-alaba gutxiago dudala Gerta lekieke, Allahk niri zure baratzea baino zerbait hoberik ematea eta, aldiz, zure horretara zerutiko zigor bat bidaltzea, lur soil eginik utzirik. Edo hango ura lur azpian galtzea, aurkitu ezineko moduan. Orduan haren aberastasuna suntsitua geratu zen, eta biharamun goizean eskuahurrak bihurritzen zituen han eginak zituen gastuengatik, sustraietaraino soildua ikusten baitzuen, eta esan zuen: Ai inor erantsi ez banio neure Jaunari! Eta ez zuen izan lagunduko zion talderik, Allahz aparte, eta berak ere ezin izan zion lagundu bere buruari. Han garaipena Allahrena izan zen, Egiarena, eta Hura da hobekien saritzen duena eta hobekien zigortzen duena. Emaiezu aditzera konparazio honekin: konparatuz, alegia, munduko bizitza zerutik jaitsarazten dugun urarekin, lurreko landareekin, gero haizeak barreiatzen dituen belar ihar eta hauts bihurtzen diren horiekin, nahasten den urarekin. Aberastasuna eta seme-alabak mundu honetako apaindura dira, baina hobeak dira zure Jaunaren aurrean hitz zuzenak eta irauten duten egintza zuzenak,saritarako eta itxaropenerako. Mendiak lurraren gainean lekualdaraziko ditugun egunean, lurra soildua ikusiko duzunean eta denak salbuespenik gabe bilduko ditugunean. Ilaran aurkeztuak izango dira zure Jaunaren aurrean: Gugana etorri zarete eta horrela kreatu zintuztegun lehen aldi hartan eta, hala ere, hitzordurik ez genizuela emango zenioten. Eta liburua jarriko da; orduan gaitza egina dutenak izuturik ikusiko dituzue hartan zer agertuko zain. Esango dute: Ai gu! Zer du liburu honek, ez baitu kontatu gabe ezer utzi, ez txiki ez handi? Eta begi aurrean aurkituko dute egin zutena. Zure Jaunak ez dio inori bidegabeko traturik emango. Eta aingeruei esan genien: Ahuspeztu zaitezte Adamen aurrean, eta ahuspeztu ziren; ez, ordea, Iblis, jeinuetako hura, ez baitzuen Jaunaren agindua bete nahi izan. Hura eta haren ondorengoak hartu behar ote dituzue babesletzat, Nitaz kanpo, haiek zuentzat arerio direlarik?

150

51 52 53 54 55

56

57

58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70

Zein truke txarra egiten duten bidegabeek! Ez nituen hartu zeruen eta lurraren kreazioaren lekukotzat, ezta beren kreazioaren testigutzat ere; desbideratzaileak laguntzaile hartu ez nituen bezalaxe. Eta esango dudan egunean: Dei egiezue Niri erantsiak izan diren horiei, zuen usteko horiei, dei egingo diete, baina ez diete erantzungo, eta hesi bat ezarriko dugu haien artean. Eta gaitza egin izan dutenek Sua ikusiko dute eta konturako dira hara eroriko direla, baina ez dutela izango handik ihes egiteko modurik. Errezitazio honetan mota guztietako adibideak eman dizkiegu gizakiei, baina denik eta eztabaida zaleena da gizakia. Eta beren Jaunaren gida iristen zaienean, hau da gizakiei sinestea eta barkamena eskatzea eragozten diena: belaunaldi primitiboetan jadanik gertatu zena bera gertatu beharra dela berengan (jakitea) edo zigorra beren begi-bistan iritsi beharrekoa dela. Eta ez genituen mezulariak bidali, albiste onak eman eta oharpenak egiten duen jende bezala baizik. Baina sinesten ez dutenek dudan jartzen dute, gezurretan jardunez, horrela egia baliogabetzeko, eta nire seinaleak eta ohartarazten zaiena barregarritzat ematen dituzte Eta zein da bidegabeago, bere Jaunaren seinaleekin ohartarazia izanik, haietatik apartatzen dena eta bere eskuetan aurkeztu beharko duenaz ahazten dena baino? Egia da ezen estali egin diegula beren bihotza, ulertu ahal izan ez dezaten, eta gor bihurtu dizkiegula beren belarriak, halako moduan, non gidara dei egiten badiezu, ezin izango baitute sekula hura segi. Eta Barkatzailea da zure Jauna, errukiaren Jabea. Lortu dutenaren arabera kontuak hartuko banizkie, aurreratu egingo nien zigorra; baina finkatua dute hitzordua, eta Harengandik kanpo ez dute babesik aurkituko. Hor daude hiriak. Suntsitu egin genituen bidegabe izan zirenean eta epea jarri genuen suntsitzeko. Eta Musak (Moisek) bere zerbitzariari esan zion: Ez dut amore emango bi itsasoen lotunera iritsi arte edo denbora asko ibili arte. Eta bi itsasoen lotunera heldu zirenean, ahaztu egin ziren berekin zuten arrainaz, eta honek bere bidea hartu zuen itsaso aldera, tunel batean barna bezala. Eta gurutzatu zutenean, esan zion morroiari: Ekar ezazu gure jatekoa, hainbeste ibilita oso nekaturik gaude eta. Esan zuen: Begira zer gertatu den: Harkaitzean babestu garenean, arrainaz ahaztu egin naiz, Shaytanek (Satanasek) bakarrik eragin dit hartaz ahaztera, eta arrainak bere bideari ekin dio era miragarrian. Esan zuen: Hori zen bilatzen genuena, eta atzera itzuli ziren arrastoaren bila. Horrela egin zuten topo gure zerbitzarietako batekin, zeini Gugandiko grazia bat eman baikenion eta Gugandiko ezagutza bat irakatsi. Musak (Moisesek) esan zion: Jarraitu al diezazuket irakatsi dizutenaren gida zuzen bat irakats diezadazun? Esan zuen: Benetan, ezin izango duzu pazientziarik izan nirekin. Nola izan zenezake pazientzia bere baitan ezkutatzen duena ulertu ezin duzunarekin? Esan zuen: Allahk nahi badu, pazientziadun ikusiko nauzu eta ez dizut ezertan desobedituko. Esan zuen: Jarraitzen badidazu, ez niri ezertaz galdetu, nik aipatzen ez badizut.

151

71 72 73 74 75 76

77 78 79 80 81 82

83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93

Horrela abiatu ziren, harik eta itsasontzira igo eta zulo bat egin zion arte. Orduan esan zuen: Hor doazenak itotzeko egin al duzu zuloa? Benetan, gauza larria egin duzu. Esan zuen: Ez al nizun esan ezin izango zenuela nirekin pazientziarik izan? Esan zuen: Ez iezadazu kontuan har hura ahaztu izana, eta ez iezadazu ezar ezer zailik. Eta ibiltzeari eman zioten, mutil gazte batekin topo egin arte, zeina hil egin baitzuen; esan zuen: Izaki garbi bat hil duzu, beste baten truke izan gabe? Benetan, gauza gaitzesgarria egin duzu. Esan zuen: Ez al nizun esan ezin izango zenuela nirekin pazientziarik izan? Esan zuen: Aurrerantzean azalpenik eskatzen badizut, ez iezadazu utz zurekin joaten; nire aitzakiak zure aurrean agortu dira. Eta horrela abiatu ziren, hiri bateko jendeagana heldu ziren arte, zeini jatekoa eskatu baitzioten; baina ez zituzten ostatuz hartu nahi izan. Han erortzeko zorian zegoen harresi bat aurkitu zuten, eta tente jarri zuen. Esan zuen: Nahi izango bazenu, eska zenezake horren ordaina. Esan zuen: Horixe da zure eta nire arteko aldea. Pazientziaz hartu izan ez duzunaren interpretazioa eman nahi dizut: Itsasontziari dagokionez, itsasotik bizi ziren behartsu batzuena zen eta hondatu nahi izan nuen, haien atzetik errege bat baitzebilen, ontzi guztiak indarrez bereganatzen zituena. Mutil gazteak guraso sinestedunak zituen, eta haiek errebeldiara eta sinesgabetasunera behartuko zituen beldur ginen. Eta beren Jaunak, trukean, beste bat, hura baino hobea, garbiagoa eta errukiberagoa eman ziezaien nahi genuen. Eta harresiari dagokionez, hiriko bi gazte umezurtzena zen eta haren azpian haiena zen altxor bat zegoen. Haien aita zuzenetakoa izan zen eta zure Jaunak hauek heldu izatera iristea nahi zuen eta altxorra atera ahal izatea, zure Jaunagandiko erruki bezala; ez nuen egin neure kasa. Hori da pazientziaz ezin hartu izan zenuenaren interpretazioa. Eta Dhul Qarnayn-ez galdetuko dizute; esazu: Aipamen bat kontatuko dizuet hartaz. Benetan, agintea emana genion lurrean eta gauza bakoitzaz baliabide bat eman genion. Eta jarraitu zuen haietako batek. Horrela, eguzkiaren mendebaldea lortu zuenean, jabetu zen iturburu lohitsu batean sartzen zela, eta haren ondoan jende bat aurkitu zuen. Esan genuen: Dhul Qarnayn! Edo zigortu itzazu edo hartu jarrera ona haiekiko. Esan zuen: Bidegabea zigortu egingo dugu eta, gero, Jaunaren aurrera itzuliko da, Zeinek zigor mingarriz zigortuko baitu. Baina sinetsi eta zuzen jokatzen duenak saririk ederrena jasoko du eta geure agindutik gauza erraza agindu diogu. Gero, bide bati jarraitu zion. Harik eta eguzkia atera ohi zen puntura iritsi arte; eta konturatu zen, hartatik babesteko ezer ez zuen jende baten gainean ateratzen zela. Hala izan zen eta zehatz ezagutzen genuen haien egoera. Gero, bide bati jarraitu zion. Harik eta, bi mendien arteko hesira iristean, haien atzean hitz bat doi-doi ulertzen zuen jendea aurkitu zuen arte.

152

94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110

Esan zuten: Dhul Qarnayn! Benetan, Yayuy eta Mayuy58 ustelkeria zabaltzen ari dira lurrean. Nahi al duzu haien eta gure artean murru bereizle bat jartzeagatik guk zuri zerga ordaintzea? Esan zuen: Nire Jaunak eman didan ahalmena hobea da. Lagundu iezadazue zeuen indar fisikoaz eta ezarriko dut murru bat zuen eta haien artean. Ekarzkidazue burdinazko lingote batzuk. Eta bi mendien hegalak berdindu zituenean, esan zuen: Ufatu ezazue. Eta sua egin zuenean, esan zuen: Ekardazue kobre urtua, gainean isurtzeko. Eta ezin izan zuten eskalatu, ezta azpia jan ere zuloa eginez. Esan zuen: Nire Jaunaren errukia da hau, baina nire Jaunaren promesa iritsiko denean, hauts bihurtuko du; nire Jaunaren promesa egiazkoa da. Eta egun horretan batzuk besteekin nahasten utziko diegu, adarra joko da eta denak bilduko ditugu. Eta egun horretan, Yahannam (Infernua) erakutsiko diegu bidegabeei, ezer gorde gabe. Nire oroitzapenaz begiak estaliak zituzten eta arreta eskaini ezin zuten horiei. Uste ote dute sinesgabeek Nitaz kanpo nire zerbitzariak har ditzaketela babesletzat? Benetan, Yahannam (Infernua) prestatu dugu sinesgabeen ostatutzat. Esazu: Jakin nahi al duzue zein izango diren galtzaileenak beren egintzengatik? Munduko bizitzaren irrikak desbideratu zituenak, egiten zutenarekin ongia egiten zutela pentsatzen zutenean. Horiek izango dira beren Jaunaren ezaugarriak eta Harekiko topaketa ukatu zituztenak; haien egintzak hutsal gertatu ziren eta Igotze Egunean ez dute inolako pisurik izango. Hau izango da haien saria: Yahannam (Infernua), ukatu zutenagatik eta nire ezaugarriak eta nire mezulariak barregarritzat eman zituztelako. Gauza ziurra da ezen sinesten dutenek eta egintza zuzenak egin dituztenek Firdausko Baratzea izango dutela ostatu. Hilezkorrak izango dira han eta ez dute inolako aldaketarik nahi izango. Esazu: Itsasoa nire Jaunaren hitzentzat tinta izango balitz, agortu egingo litzateke hura nire Jaunaren hitzak ahitu baino lehen, baita beste hainbeste ekarriko bagenu ere. Esazu: Ez naiz gizaki baizik, zuek bezalakoa naiz, zuen jainkoa Jainko Bakarra dela inspiratu didate; beraz, Jaunarekin topo egitea espero duenak joka dezala zuzen eta, bere Jauna adoratzean, ez diezaiola Hari beste ezer erantsi.

58

Gog eta Magog. 153

19. SURA: MARYAM (MARIA)


Mekakoa da, 58. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 98 aleia ditu eta al-Fatir (Sortzailea) suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22
59

Kaf, Ha, Ya, Ayn, Sad. Allahk Zakariyya (Zakarias) bere zerbitzariarekin izan zuen errukiaren oroitzapena da hau. Bere Jaunari otoitz isilean dei egin zionean. Esan zuen: Ene Jauna! Nire hezurrak ahuldu dira eta nire ile urdindu, eta Zuri eskatu izan dizudanean ez didazu sekula huts egin. Neure ahaideen beldur naiz ni izango ez naizenerako; eta nire emaztea agorra da; emadazu seme bat nire ondorengo izango dena eta hereda dezala Yaqub-en (Jakoben) familiatik eta egizu hura, Jauna, (gizon) atsegina. Zakariyya (Zakarias)! Seme bat iragartzen dizugu, Yahya (Joan) izena izango duena; haren aurretik ez du inork izan izen hori. Esan zuen: Jauna! Eta nolatan izango dut seme bat, nire emaztea agorra delarik eta ni neu, adina dela bide, zaharkitua nagoelarik? Esan zuen: Horrela esan du zure Jaunak; gauza arrunta da hori Niretzat; behin batean kreatu zintudanean eta ezer ez zinenean bezala. Esan zuen: Ene Jauna! Emadazu seinale bat. Esan zuen: Hau izango da zure seinalea: hiru gauetan, eta hartarako inolako eragozpenik ez duzula, ezin izango diozula jendeari hitz egin. Horrela, irten zen bere jendearen aurrera otoizlekutik eta keinuka esan zien gorets zezatela goiz eta arratsalde. Yahya (Joan)! Heldu gogor liburuari! Eta haur zela zentzua eman genion, baita Gugandiko samurtasuna eta garbitasuna ere, eta (bere Jaunaren) beldur zela bizi zen. Eta ona zen gurasoekin, ez harro, ez bihurri. Bakea harekin jaio zen egunean, heriotzako egunean eta bizia itzuliko zaion egunean. Eta gogora ezazu Liburuan Maryam (Maria), familiatik apartatu eta ekialdean nonbait erretiratu zenean. Orduan ezkutatu zen haiengandik oihal batekin eta gure espiritua59 bidali genion, gizaki baten itxura osoa hartu zuena. Esan zuen: Zugandik Errukiorragan babesten naiz, (Haren) beldur bazara. Esan zuen: Ni, bakar-bakarrik, zure Jaunaren mezularia naiz, zuri haur garbi bat emateko. Esan zuen: Nolatan izan nezake haur bat, ez bainau ukitu hilkor den inork eta ez bainaiz haragikeriazale? Esan zuen: Horrela esan du zure Jaunak: Gauza arrunta da hori Niretzat, gizakientzat hura gure ezaugarri eta gure erruki bihurtzeko. Erabakia dagoen gauza da. Beraz, kontzebitu zuen eta bakardadera erretiratu zen.

Yibril (Gabriel). 154

23

Eta erditzeko ordua heldu zitzaion palmondoaren ondoan. Esan zuen: Nahiago nukeen hau gertatu aurretik hil banintz eta jendea nitaz ahaztu balitz! 24 Eta behetik dei egin zion: Ez zaitez atsekabetu, zure Jaunak errekatxo bat jarri du zure oinetan. 25 Astindu ezazu palmondoa zeure aldera eta datil heldu eta freskoak eroriko dira. 26 Jan eta edan, eta freskatu zeure begiak. Eta gizakiren bat ikusten baduzu, esaiozu: Barau-promesa egin diot Errukiorrari eta gaur ezin dut inorekin hitz egin. 27 Eta bere jendeagana iritsi zen besoetan zeramala; esan zuten: Maryam (Maria)! Oso gauza larria ekarri duzu. 28 Harun-en (Aaronen) arreba! Zure aita ez da izan gizaki gaizkile, ezta ama ere haragikeriazale. 29 Orduan keinua egin zuen (haurra) seinalatuz; esan zuten: Nolatan hitz egingo dugu bularreko haurtxo batekin? 30 Esan zuen: Allahren zerbitzaria naiz. Liburua eman dit Hark eta profeta egin nau. 31 Eta bedeinkatua egin nau nonahi nagoela, eta otoitza gomendatu dit eta garbiketa60, bizi naizen bitartean. 32 Eta neure amarekin onbera izatea; ez nau egin ez lotsagabe, ez bihurri. 33 Bakea izan dadila nirekin jaio nintzen egunean, neure heriotza-egunean eta bizia itzuliko zaidan egunean. 34 Hori da Isa (Jesus), Maryamen (Mariaren) semea, Egiaren hitza, zeina dudan jartzen baitute. 35 Ez dagokio Allahri semerik hartzea. Aintza Hari! Zerbait erabakitzen duenean, hau bakarrik esaten du Hark: Izan bedi, eta bada. 36 Eta, benetan, nire Jauna da Allah, eta zuena ere bai; adora ezazue, beraz. Bide zuzena da hori. 37 Baina haien arteko taldeak ez ziren ados jartzen. Hondamendia izango da sinetsi ez zutenentzat, egun ikaragarri hartan aurkeztu beharra izango baitute! 38 Nola ikusiko duten eta nola entzungo duten Gugana etorriko diren egunean! Baina gaur desbideraturik daude bidegabeak argi eta garbi. 39 Eta ohartaraz itzazu Deitore Egunaz, arazoa erabakia gertatuko den egun hartaz. Haiek, ordea, axolagabe bizi dira eta ez dute sinesten. 40 Gauza ziurra da ezen Guk heredatuko ditugula lurra eta han dagokeena, eta Gugana itzuliko direla. 41 Eta gogora ezazu Liburuan Ibrahim (Abraham); benetan egiazalea izan zen hura eta profeta. 42 Bere aitari esan zion: Ene Aita! Zergatik adoratzen duzu, ez entzuten, ez ikusten ez duen bat, ez ezertarako balio ez dizun bat? 43 Aita! Zuri iritsi ez zaizun ezagutza iritsi zait niri, jarraitu iezadazu eta bide lau batetik gidatuko zaitut. 44 Aita! Ez ezazu adoratu Shaytan (Satanas), zeren, benetan, Shaytan errebeldea da Errukiorrarekiko. 45 Aita! Errukiorraren zigor batek joko zaituen beldur naiz eta Shaytanen (Sanatasen) lagunetako izango zaren beldur.

60

Zakata, behartsuentzako zerga. 155

46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58

59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69
61 62

Esan zuen: Ibrahim (Abraham), nire jainkoak mespretxatu nahi ote dituzu? Horrela jarraitzen baduzu, harrikatu egingo zaitut; zoaz hemendik urrun denboraldi luze baterako. Esan zuen: Bakea zurekin, zuretzat barkamena eskatuko diot neure Jaunari; gauza ziurra da ezen Hura bihotz onekoa dela nirekin. Zuengandik eta zuek Allahz kanpo adoratzen duzuenetik urrun joango naiz, eta dei egingo diot neure Jaunari; agian, ez dio huts egingo Hark nire erreguari. Eta haiek, Allahz kanpo adoratzen zutenarekin, utzi zituenean, Ishaq (Isaak) eta Yaqub (Jakob) eman genizkion, eta biak profeta bihurtu genituen. Gure Errukiaren zati bat eman genien, baita egiaren hizketa zoragarria ere. Eta gogora ezazu Liburuan Musa (Moises); arazoari emana zegoen, eta mezularia eta profeta izan zen. Mendiaren eskuineko hegaletik dei egin genion eta, konfiantzaz hitz eginez, Geuregana hurbilarazi genuen. Eta, geure Errukiarengatik, Harun (Aaron) bere anaia eman genion profeta gisa. Eta gogora ezazu Liburuan Ismail (Ismael); promesaren betetzaile izan zen, eta mezulari eta profeta. Bere jendeari otoitza eta aberastasunaren garbiketa61 agindu ohi zizkion, eta atsegingarri izan zitzaion bere Jaunari. Eta gogora ezazu Liburuan Idris; egiazalea izan zen, eta profeta. Oso gora jaso genuen. Allahk faboratu dituenak dira horiek Adamen ondorengoen profeten artean, Nuh-rekin (Noerekin) eraman genituenen artean, Ibrahimen (Abrahamen) eta Israil-en (Yaquben, Jakoben) ondorengoen artean, eta guk aukeratu eta gidatu genituenen artean. Errukiorraren seinaleak errezitatzen zitzaizkienean, ahuspez jartzen ziren negarrez. Ondoren belaunaldi bat izan zuten, otoitza bertan behera utzi eta grinen mendean erori zena; baina izango dute beren hondamendia. Atzera egin, sinetsi eta zuzen jokatu zutenak salbu, hauek Baratzean sartuko baitira, eta ez zaie inolako bidegabekeriarik egingo. Errukiorrak bere zerbitzariei, ikusi bano lehenago, agindu dizkien Adn-go (Edengo) baratzeetan; benetan, beteko da Haren promesa. Han ez dute hitz hutsalik entzungo, Bakea baizik. Eta haietan izango dute beren jatekoa goiz eta arratsalde. Hori da oinordetzan emango diegun Baratzea kontuz ibiliko diren gure zerbitzarietakoei. Ez gara jaisten62 zure Jaunaren agindu batengatik ez bada, Harena da aurrean duguna, atzean duguna eta erdian duguna. Eta zure Jaunak ez ditu gauzak ahazten. Zeruetako eta lurreko Jauna eta bi horien artean dauden gauza guztiena. Adora ezazu, beraz, eta izan iraunkor zeuen adorazioan! Ezagutzen al duzu inor Haren izena duenik? Eta gizakiak dio: Hilko naizenean piztuko ote naute? Ez ote da gogoratzen gizakia, lehenago kreatua izan zela, ezer ez zenean? Zure Jaunagatik, bilduko ditugu, bai, deabruekin batera, eta, gero, Yahannam-en (Infernuaren) inguruan aurkeztaraziko ditugu, belauniko. Gero, talde bakoitzetik Errukiorraren aurka tematienak izan direnak aterako ditugu.

Zakata, behartsuentzako zerga. Yibril mintzo da. 156

70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98

Eta, benetan, Guk hobeto dakigu zein diren han sartzea gehien merezi dutenak. Eta zuen artean ez da inor harengana helduko ez denik; atzeraezineko erabakia da hori zure Jaunarentzat. Gero, (beren Jaunaren) beldur izan direnak salbatuko ditugu, eta bidegabeak bertan behera utziko ditugu han, belauniko. Eta gure seinale argiak errezitatzen zaizkienean, sinesteari uko egiten diotenek sinesten dutenei esango diete: Bi taldeetako zeinek du egoera hobea eta bileraleku hobea? Haiek baino zenbat komunitate hobe, jabetzaz eta itxuraz, suntsitu ote genituen? Esazu: Desbideratu direnak, horrela utziko ditu Errukiorrak, harik eta agindu zitzaiena, zigorra nahiz Ordua, ikus dezatenean, jakingo duten arte zeinek duen lekurik txarrena eta zein den ahulena gudari-taldez. Eta gidari jarraitu diotenak Errukiorrak handituko ditu gida hartan. Eta hitz eta egintza iraunkorrek eta zuzenek sari eta emaitza hobeak izango dituzte zure Jaunaren aurrean. Ez al duzu ikusi gure seinaleei uko egiten diena hau esaten: Aberastasunak eta seme-alabak emango al dizkidate? Irispidea ote du, bada, Ikusten-ez-denagana edo hitzarmena egin ote du Errukiorrarekin? Ez! Esango duena idatzi egingo dugu eta zigorra luzatuko. Esaten duenaren oinordeko egingo dugu eta bakarrik etorriko da Gugana. Eta jainkoak hartu dituzte Allahz kanpo, beraientzat ahalmen izan daitezen. Ez! Hauek arnegatu egingo dute haren adorazioaz eta haren aurka jarriko dira. Ez ote duzu ikusten deabruak bidali ditugula sinesgabeen aurka, eta zirikatu egiten dituztela limurtuz? Ez presarik izan haien kontra, benetan kontu-liburuan sartuak ditugu. Beldur direnak, taldeka, Errukiorraren aurrean bilduko ditugunean. Eta gaizkileak, abereak askara bezala, Yahannam-era (Infernura) eramango ditugunean. Ez da haientzat inongo erregurik izango, Errukiorrarekin hitzarmena egin duenarentzat izan ezik. Eta esaten dute: Errukiorrak seme bat hartu du. Benetan, ezbeharra dakarzue. Zeruak pitzatzeko zorian daude, lurra irekitzeko eta mendiak erortzeko zorian, haiengatik. Errukiorrari seme bat egozten diotelako. Eta Errukiorrari ez dagokiolako seme bat hartzea. Zeruetan eta lurrean dauden guztiak ezin dira aurkeztu Errukiorraren aurrean zerbitzari bezala baizik. Eta egia da ezen Hark ezagutzen duela haien kopurua eta ondo zenbatuak dituela. Denak banan-banan etorriko dira Haren aurrera Igotze Egunean. Benetan, sinesten eta egintza zuzenak egiten dituztenei Errukiorrak maitasuna erakutsiko die. Eta egia da erraza egin dugula hori zure hizkeran, horrela, errezitatua izatean, beldur direnei albiste onak eman diezazkiezun eta temati den jendea ohartaraz dezazun. Eta zenbat belaunaldi suntsitu ditugun haien aurretik! Sumatzen al duzu haietako norbait edo entzuten al diezu zurrumurruren bat?

157

20. SURA: TA, HA.


Mekakoa da, 13. eta 131. aleiak izan ezik, Medinakoak baitira horiek. 135 aleia ditu eta Maryam (Maria) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Ta, Ha63. 2 Ez dugu jaitsarazi Korana zugana, larritu zaitezen. 3 Baizik oharpen gisa, kontuz ibili nahi duenarentzat. 4 Lurra eta zeru garaiak kreatu dituen Haren jaitsiera da. 5 Errukiorrarena, Tronuan jarri zenarena. 6 Harenak dira zeruetan eta lurrean dagoen guztia, bi horien artean dagoena eta lur azpian dagoena. 7 Eta zuk ozenki hitz egin (edo ez), Hark ezagutzen du ezkutukoa eta baita hori baino areago ere. 8 Allah, ez da Hura beste jainkorik, Harenak dira izenik ederrenak. 9 Iritsi al zaizu Musaren (Moisesen) kontakizuna? 10 Sua ikusi eta familiari esan zionean: Egon hemen, sua ikusi dut eta, agian, ilinti bat ekar diezazueket edo gidaren bat aurki nezake han. 11 Eta hara heldu zenean, dei bat entzun zuen: Musa (Moises)! 12 Zure Jauna naiz Ni; erantzi oinetakoak, Tuwa-ko haran garbituan zaude eta. 13 Zu aukeratu zaitut; beraz, entzun arretaz inspiratuko zaizuna: 14 Allah naiz Ni, ez dago Ni beste jainkorik; adora nazazu eta ezar ezazu otoitza Nitaz oroitzeko. 15 Egon seguru, helduko da Ordua, eta ia ezkutuan daukat neure baitan, nori bere ahaleginaren arabera ordaintzeko. 16 Ez zaitzala aldendu hartatik hartan sinesten ez duenak eta bere grinei jarraitzen dienak, galdu egingo baitzinateke bestela. 17 Zer duzu zeure eskuin eskuan, Musa (Moises)? 18 Esan zuen: Nire makila da, neure sostengua dut, honekin astintzen ditut arbolak nire ganaduarentzat eta beste hainbat baliabide eskaintzen dit. 19 Esan zuen: Bota ezazu, Musa (Moises)! 20 Bota zuen eta arin-arin herrestatzen ari zen suge bihurtu zen. 21 Esan zuen: Hartu ezazu eta ez beldur izan, lehenera itzuliko dugu. 22 Jar ezazu eskua besopean, eta zuri-zuri azalduko da, inolako gaitzik ez dariola. Beste seinale bat izango da. 23 Gure ezaugarri handietako zati bat da zuri erakusteko. 24 Zoaz Firaunengana (Faraoiarengana); benetan muga guztiak gainditu baititu hark. 25 Esan zuen: Ene Jauna, ireki ezazu nire bihotza, 26 bihur ezazu erraza nire eginkizuna 27 eta aska ezazu nire mihiaren korapiloa, 28 esango dudana ulertu ahal dezaten. 29 Eta emadazu neure familiako norbait laguntzaile. 30 Harun (Aaron) nire anaia. 31 Indartu ezazu nire bizkarra harekin. 32 Izan dezadala kide neure eginkizunean
63

Letra hauek "O gizon!" esan nahi dute. Baina Profetaren izenetako bat ere adierazten dute. 158

33 34 35 36 37 38 39 40

41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59

Zu asko gorets zaitzagun. Eta eten gabe Zutaz oroi gaitezen. Gauza ziurra da Zuk ikusten gaituzula. Esan zuen: Musa (Moises), emana dizut eskatu duzuna. Beste behin ere faboratu zintugun, zure amari inspiratu genionean inspiratu zitzaiona: Jar ezazu saskitxoan eta utz ezazu ibaian, urak ibai-bazterrera eramango du, eta nire eta haren etsai batek jasoko du. Nigandiko maitasuna jarri nuen zugan, nire begiradapean hazia izan zintezen. Zure arrebak joan eta esan zuenean: Nahi al duzue haziko duen norbait erakuts diezazudan? Eta zeure amarengana itzuli zintugun, haren begien kontsolagarri, eta nahigabetu ez zedin. Eta pertsona bat hil zenuen eta estutasunetik libratu zintugun, zu proban jarriz. Urte batzuetan Madyango (Madiango) jende artean egon zinen eta, gero, hala agindurik, hona etorri zinen, Musa (Moises)! Eta neuretzat aukeratu zintudan. Zoazte anaia eta biok nire ezaugarriekin eta ez izan makal Nitaz oroitzen. Zoazte biok Firaunengana (Faraoiarengana), zeren muga guztiak gainditu baititu hark. Eta mintza zaitezte harekin adeitasunez, ea gogoeta egiten duen eta kontuz ibiltzen den. Esan zuten: Gure Jauna! Beldur gara gure aurka jarriko den edo gehiegikeriaren bat egingo duen. Esan zuen: Ez beldur izan, zuekin egongo naiz Ni, entzuten eta ikusten. Zoazte harengana, eta esaiozue: Zure Jaunaren mezulariak gara, utzi Israelgo seme-alabei gurekin joaten eta ez itzazu zigortu; zure Jaunaren seinale batekin etorri gara zugana. Eta bakea izan dadila gida jarraitzen duenarekin. Egiaz inspiratu zaigu ezen zigorra etorriko dela hura gezurtzat ematen duenarengana eta hartatik apartatzen denarengana. Esan zuen: Eta zein da zuen Jauna, Musa (Moises)? Esan zuen: Gauza guztiak kreatu dituena da gure Jauna, eta gero bideratu dituena. Esan zuen: Eta zer diozue aurreko belaunaldiez? Esan zuen: Haiekiko ezagutza nire Jaunaren ondoan dago, Liburu batean. Nire Jaunarentzat ez dago ezer ezkutuan, ez du ezer ahanzten. Hura da lurra kokalekutzat eman dizuena eta han bideak markatu dituena. Ura jaitsarazten du zerutik, haren indarrez espezie desberdinetako landareak erne daitezen. Jan eta bazka zeuen artaldeak! Gauza ziurra da ezen badirela horretan seinaleak adimena dutenentzat. Hartatik kreatu zintuztegun, hartara itzuliko zaituztegu eta handik ateraraziko zaituztegu berriro. Eta, benetan, gure seinale guztiak ikusarazi genizkion, baina uko egin zion haien egiari, eta ez zuen ezer jakin nahi izan. Esan zuen: Musa (Moises), zeure aztikeriez geure lurraldetik botatzera etorri al zara? Antzeko beste aztikeria bat ekarriko dizugu, ezar ezazu hitzordua zure eta gure artean, ez zuk ez guk ez hutsegiteko modukoa eta tarteko lekua izango dena. Esan zuen: Eskatzen duzun hitzordua jai-eguna izango da; datorrela jendea goizean.

159

60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71

72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82

Firaunek (Faraoiak) alde egin zuen eta bildu zuen bere trikimailua, eta etorri zen gero. Musak (Moisesek) esan zien: Ai zuek! Ez dezazuela gezurrik asma Allahren aurka, bestela suntsitu egingo baitzaituzte zigor batekin. Benetan, gezurra asmatzen duen orok porrot egiten du. Orduan beren artean eztabaidatu zuten plan bat eta ezkutuan gorde. Esan zuten: Benetan bi azti dira hauek, beren aztikeriez zeuen lurraldetik bota nahi zaituztenak eta, horrela, parerik gabeko zure bizimoldea desegin. Beraz, bil ezazue zeuen maltzurkeria eta, gero, zatozte banan-banan. Gaur nabarmentzen dena garaile aterako da. Esan zuten: Musa (Moises)! Bota zuk, edo guk botako dugu lehenengo. Esan zuen: Bota zuek! Eta orduan iruditu zitzaion, haien sokak eta makilak, egin zituzten aztikeriengatik, herrestatu egiten zirela. Eta Musak (Moisesek) beldurra sentitu zuen bere baitan. Esan genion: Ez izan beldur, altuena zara zu. Bota ezazu eskuin eskuan duzuna eta irentsi egingo du horiek eskuratu dutena, zeren egin dutena azti-trikimailua besterik ez baita eta aztikeriaz baliatzen denak, nonahitik datorrela, ez du arrakastarik izango. Orduan aztiek ahuspez erori eta esan zuten: Musaren (Moisesen) eta Harunen (Aaronen) Jaunagan sinesten dugu. Esan zuen (Firaunek): Harengan sinesten duzuela nire baimenik gabe? Orain dakusat hori dela zuen maisua, hori dela aztikeria erakutsi dizuena. Alde bateko eskua eta besteko oina moztuko dizkizuet eta palmondo baten enborrean gurutziltzatuko zaituztet. Horrela jakingo duzue, benetan, gutako zeinek zigortzen duen zorrotzenik eta iraupen handienerako. Esan zuten: Ez zaitugu hobetsiko iritsi zaizkigun ezaugarri argien gainetik eta kreatu gaituen Haren gainetik; erabaki, beraz, erabaki behar duzuna, zeren zuk hemengo bizitza honetan bakarrik erabakitzen baituzu. Guk geure Jaunagan sinesten dugu, hutsegiteak eta egitera behartu gaituzun aztikeriak barka diezazkigun. Allah hobea da eta iraunkorra. Gauza ziurra da ezen bere Jaunagana gaitza egin dutenetakoa izanik iristen denak Yahannam (Infernua) izango duela, non ez baita ez biziko, ez hilko. Aitzitik, Harengana sinestedun izanik eta egintza zuzenak eginik heltzen denak mailarik garaiena izango du. Adn-eko (Edengo) baratzeetan, zeinak ibaiek zehartzen baitituzte, eta non hilezkor izango baitira. Hori da bere burua garbitzen duenaren saria. Benetan inspiratu genion Musari (Moisesi): Zoaz gauez nire zerbitzariak eramanez eta ireki iezaiezu bide lehor bat itsasoan eta ez izan harrapatuko zaituzten beldur eta ez izutu. Firaunek (Faraoiak) bere gudarostearekin pertsegitu zien, baina nola estali zituela gero itsasoak! Firaunek (Faraoiak) desbideratu egin zuen bere jendea, ez zuen gidatu. Israelgo seme-alabok! Zeuen arerioagandik libratu zintuztegun eta hitzordua eman genizuen mendiaren eskuin hegalean, eta mana eta galeperrak jaitsarazi genizkizuen. Jan ezazue horniduratzat ematen dizkizuegun gauza onetatik, baina ez egin gehiegikeriarik; bestela, nire haserrea zuen kontra piztuko bailitzateke, eta nire haserreak jotzen duen hura hondamendira baitoa. Eta gauza ziurra da ezen Ni Barkabera naizela Niregana itzultzen, sinesten, zuzen jokatzen eta gidatzen denarekin.

160

83 84 85 86

87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97

98 99 100 101 102 103 104 105 106 107

Eta zerk eragin zizun zeure jendeari aurrea hartzeko? Esan zuen: Nire urratsei jarraiki zihoazen haiek eta Zurekin topo egiteko aurreratu nintzen, Jauna, Zuri atsegin izateko. Esan zuen: Gauza ziurra da ezen, zu absente zinela, zure jendea probatu egin genuela eta Samiri-k (Samariarrak) desbideratu egin zuela. Orduan, Musa (Moises) bere jendeagana itzuli zen sutan eta mindurik, eta esan zuen: Ene jendea! Ez ote zizuen zeuen Jaunak promes eder bat egin? Luze gertatu al zaizue epea ala zeuen Jaunaren haserrea gainera eror dakizuen nahi izan duzue? Ez duzue bete eman zenidaten hitza. Esan zuten: Zuri emandako hitza ez dugu hautsi geure kabuz, baizik eta jendearen bitxien zamaren pisuaz zamatu gintuzten eta Samiri-k (Samariarrak) egin zuen bezala bota genituen. Eta marru egiten duen zekor baten irudia egin zien. Esan zuten: Hau da zuen jainkoa eta Musak (Moisesek) ahaztu zuen jainkoa. Ez ote zuten ikusten ez ziela erantzuten, eta ez zuela kalte nahiz on egiteko ahalmenik? Harunek (Aaronek) esana zien: Ene jendea! Zuek probatzeko bakarrik da hau; benetan, Errukiorra da zuen Jauna, jarrai iezadazue eta obeditu nire aginduak. Esan zuten: Ez diogu utziko horri kultua emateari, Musa gugana itzuliko den arte. Esan zuen: Harun (Aaron)! Zerk eragotzi zizun niri jarraitzea, horiek desbideratu zirela ikustean? Nire agindua desobeditu ote zenuen? Esan zuen: Ai nire amaren seme hori! Ez iezadazu heldu bizarretik, ez burutik; hau esango zenidan beldur nintzen benetan: Zatiketa eragin duzu Israelgo semealaben artean eta ez zara egon nire hitzaren zain. Esan zuen: Eta zuk, Samiri-k (Samariar horrek), zer duzu esateko? Esan zuen: Haiek ikusten ez dutena ikusi dut; beraz, Mezulariak bere arrastoak utzi zuen lekuko eskutada bat lur hartu eta bota dut. Hori da neure arimak iradoki didana. Esan zuen: Zoaz! Zeure bizitza osoan esan beharko duzu: Ez nazazue uki! Eta ezin huts egingo duzun hitzordua jarri zaizu. Begira iezaiozu zeure jainkoari, zeure burua eman diozun horri; erre egingo dugu eta haren errautsak itsasoan barreiatuko. Benetan, zuen Jainkoa Allah bakarrik da; ez da Hura beste jainkorik; gauza guztiak besarkatzen ditu bere ezagupenaz. Horrela kontatu dizkizugu antzinako albiste batzuk. Eta Gugandiko Oroitzapena eman dizugu. Hartatik apartatuko denak Zama bat eramango du Igotze Egunean. Han hilezkor izango dira. Eta bai zama txarra haiena Igotze Egunean! Adarra joko den egunean eta gaizkileak bilduko ditugun hartan: egun hartan begiak zuri izango dituzte eta aurpegia beltz. Beren artean ahopeka hitz egingo dute: Hamar (egun) bakarrik egon ginen. Guk hobeto dakigu zer esango duten, haien arteko zuzenenak esango duenean: Egun bat bakarrik egon ginen. Eta mendiez galdetuko dizute. Esazu: Nire Jaunak hauts bihurtuko ditu guztiz. Eta lautadak leun bihurtuko ditu, haietan gorabeherarik ez ikusteko moduan.

161

108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130

Egun hartan dei bati jarraituko diote, saihestu ezineko bati, eta ahots guztiak apalduko dira Errukiorraren aurrean. Zurrumurrua besterik ez da entzungo. Egun hartan erregu batek ere ez du balio izango, Errukiorrak baimendua salbu, Errukiorrak onartua den hitza salbu. Hark ezagutzen du, bai aurrean dutena, bai atzean dutena; haiek, ordea, ezin dute besarkatu beren ezagutzaz. Aurpegi guztiak apalduko dira Bizi denaren aurrean, Euslearen aurrean, eta galduan aterako da bidegabekeria daramana. Baina zuzentasuna praktikatu eta sinestedun dena, ez dadila ez bidegabekeriaren, ez gutxiespenaren beldur izan. Horra nola jaitsarazi dugun arabierazko errezitazio gisara eta nola errepikatu ditugun hartan mehatxuzko promesak, ea kontuz ibiltzen diren edo oharpentzat balio dizkieten. Eta goretsia izan dadila Allah, benetako Erregea. Eta ez zaitez aurreratu, zugana jaisten ari den Koraneko hura garaia baino lehen errezitatuz. Eta esazu: Jauna! Emadazu ezagutza handiagoa. Egina genuen lehenago hitzarmena Adamekin, baina ahaztu egin zuen, eta ez genion aurkitu erabaki sendorik. Eta aingeruei esan genien: Ahuspeztu zaitezte Adamen aurrean, eta ahuspez jarri ziren. Baina Iblisek uko egin zion (ahuspezteari). Eta esan genuen: Adam! Benetan, zeure arerioa duzu hura, baita zure bikotekideak ere; ez zaitzala atera Baratzetik, zoritxarra izango baitzenuke. Zinez, han ez duzu, ez goserik, ez larrugorritasunik jasango. Ez duzu, ez egarririk, ez berorik izango. Baina Shaytanek (Satanasek) belarrira esan zion: Adam! Nahi al duzu esan diezazudan zein den hilezkortasunaren eta amairik ez duen agintearen zuhaitza? Eta biek jan zuten hartatik. Orduan beren lotsariak agertu zitzaizkien, eta Baratzeko hostoz estaltzen hasi ziren. Adamek bere Jaunari desobeditu eta (zeukana) hondatu zuen. Gero, bere Jaunak aukeratu zuen, harengana itzuli zen eta gidatu zuen. Esan zien: Jaitsi biok hartatik; elkarren etsai izango zarete64. Eta Nigandiko gidari bat iristen bazaizue Nire gida jarraituko duena ez da desbideratuko eta ez da izango zoritxarreko. Baina nire oroitzapenetik apartatuko denak Gauza ziurra da ezen bizimodu dohakabea izango duela eta Igotze Egunean itsu agerraraziko dugula. Esango du: Ene Jauna! Zergatik agerrarazi nauzu itsu, lehen ikus bainezakeen? Esango du: Gure ezaugarriak iritsi zitzaizkizunean zu haietaz ahaztu zinen bezala, hala zara zu orain ahaztua. Horrela ordainduko diogu gehiegikeriak egin eta zure Jaunaren ezaugarriak sinetsi ez dituzkeenari. Eta Azken Bizitzako zigorra benetan zorrotzagoa da eta iraunkorragoa. Ez ote die balio gidatzat beraien aurretik izan diren hainbat belaunaldi, zeinen egoitzetan barna baitabiltza, suntsitu ditugun ikusteak? Benetan, badira horretan seinaleak adimenaz hornitua den jendearentzat. Zure Jaunaren aldez aurreko hitz batengatik eta epe jakin bat jarri zelako izan ez balitz, saihestezina izango zen. Izan, beraz, pazientzia esaten dutenarekin, eta aintzatu zeure Jauna zor zaion gorespenarekin, bai eguzkia atera eta sartu baino lehen, bai gaueko ordu batzuetan.

64

Iblis alde batetik, eta Adam eta Hawa (Eva) bestetik. 162

131 132 133 134 135

Eta gorets ezazu orobat egunaren argitasunaren (bi) muturretan, ea atsegin zaizun. Eta ez zuzendu zeure begiak haietako batzuei, haiek aztertzeko, mundu honetako bizitzaren lore gisa eman dizkiegun atseginetara. Eta zure Jaunaren hornidura hobea da eta iraunkorragoa. Agindu zeure jendeari salata (otoitzaldia) eta iraun ezazu hartan. Ez dizugu mantenurik eskatzen, Guk mantenduko zaitugu. Eta azken ongia (Allahren) beldur izateari dagokio. Eta esaten dute: Nolatan ez digu ekartzen bere Jaunaren seinale bat? Ez ote zitzaizkien iritsi lehenengo idazkien seinale argiak? Haiek etorri aurretik, zigor batez suntsitu izan bagenitu, esango zuketen: Gure Jauna! Zergatik ez zenigun mezulari bat bidali, zure ezaugarriei jarraitu ahal izateko, umildurik eta lotsaturik gelditu baino lehen? Esazu: Denok gaude zain; beraz, segi zain, jakingo baituzue zein izango diren bide lauko lagunak eta zeinek izango duten gida.

163

21. SURA: PROFETAK


Mekakoa da, 112 aleia ditu eta Ibraim (Abraham) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 Hurbil dute gizakiek kontuak eman beharreko ordua, baina, hala ere, ez dute arretarik jartzen, ez dute jaramonik egiten. Beren Jaunaren oroitzapen berri bat iristen zaien bakoitzean, jolasean bezala hartzen dute, bihotza beste zerbaitetan dutela. Eta ahopean ari dira beren artean bidegabeak: Zer da hau, gu bezalako gizaki bat besterik? Aztikeriara joko ote duzue ikusi ahal izango duzuenean? Esazu: Nire Jaunak badaki zer esaten den zeruetan eta lurrean, eta entzuten duena da Hura eta dakiena. Baina esaten dute: Ameskeria nahasiak dira, asmatu egin du, poeta da. Etor dadila lehen komunitateei ematen zitzaizkienak bezalako seinale batekin. Haien aurretik suntsitu genituen herrietako batek ere ez zuen sinetsi. Horiek sinetsiko ote dute? Zure aurretik ez ditugu bidali izan gure inspirazioa hartu zuten gizakiak baizik; ez badakizue, galdetu Oroitzapenaren jendeari. Ez genien eman elikadura-beharrik ez zuen gorputzik, eta ez ziren hilezkor. Gero egiati izan ginen agindu genuenetan, eta salbatu egin genituen haiek eta nahi genituenak, hausleak suntsituz. Eta gauza ziurra da ezen Liburu bat jaitsarazi dugula zuengana, zeinetan baitago zuen oroitzapena. Ez ote duzue arrazoitu behar? Bidegabe zen zenbat hiri suntsitu ote genuen, ondoren beste jende bat sortzeko? Gure sumindura nabaritu zutenean, tupustean alde egin zuten haietatik. Ez zaitezte joan ihesi, itzuli zeneramaten bizimodu erosora eta zuen etxe ederretara, agian argibidea eskatuko zaizue. Esan zuten: Ai gu! Benetan, bidegabe izan gara. Eta hau izan zen haien etengabeko deia iharturik utzi genituen arte, gari ebakia bezala. Zerua, lurra eta bi horien artekoa ez dugu kreatu jolastzat. Denbora-pasa bat nahi bagenu, egitekotan, geure ondoan egingo genuke. Hala ere, Egia jaurti dugu gezurraren aurka, hau honda dezan eta desegina izan dadin. Hondamena izango duzue, esaten zenutenagatik. Harenak dira zeruetan eta lurrean daudenak, eta Haren ondoan daudenek ez dute harrokeriaz Hura adoratzea gutxiesten, eta ez dira nekatzen. Gau eta egun goresten dute, aspertu gabe. Berentzat hartu dituzten lurreko jainko horiek gai ote dira bizia itzultzeko? Bietan65, Allahz kanpo, beste jainkorik balego, usteldu egingo lirateke. Aintza Allahri, Tronuko Jaunari, Hari egozten diotenaren gainetik! Hari ezin izango diote eskatu egiten duenaren arrazoirik, baina haiek bai, haiek galdekatuak izango dira. Hartaz kanpo, beste jainko bat hartu ote dute? Esazu: Ekarri froga. Hau da nirekin daudenen eta aurrekoen Oroitzapena. Halere, haietako gehienek ez dute egia ezagutzen, eta zabarturik daude.

65

Zeruan eta lurrean. 164

25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44

45 46 47

Zure aurretik ez genuen bidali mezulari bat ere, hau inspiratu ez genionik: Ez da jainkorik Ni baizik. Adora nazazue! Esan dute: Errukiorrak seme bat hartu du. Aintzatua izan bedi! Alderantziz, zerbitzari bereziak dira. Ez diote Hari aurrea hartzen hizketan, eta agintzen zaienaren arabera dihardute. Badaki Hark zer duten aurrean eta zer atzean. Onartua denak bakarrik erregutu dezake haientzat. Eta beldur dira Haren beldurrez. Eta Hartaz kanpo, jainko nahiz ni esango duen haietako hari Yahannam (Infernua) emango diogu ordainetan. Horra nola saritzen ditugun bidegabeak. Ez ote dute ikusten sinesteari uko egiten diotenek ezen zeruak eta lurra bat eginik zeudela eta bereizi egin genituela? Eta uretik bizidun guztiak atera ditugula? Ez ote dute sinetsi behar? Eta lurrean mendi-lerroak ezarri ditugu, horiek gainean zituela mugi ez zedin. Eta pasabideak bidetzat, nola gidatua izan zezaten. Eta zerua sabai babestu bihurtu genuen. Halere, haiek apartatu egiten dira Haren ezaugarrietatik. Hura da gaua eta eguna, eguzkia eta ilargia kreatu zituena. Nor bere orbitan dabil. Ez diogu zure aurreko gizaki bati ere hilezkortasunik eman. Zuk hil beharra baduzu, zergatik izan behar zuten haiek hilezkor? Arima orok dastatu beharra du heriotza. Ongiarekin eta gaizkiarekin aztertuko zaituztegu, eta Gugana itzuliko zarete. Eta sinesteari uko egiten diotenek barregarritzat hartzen zaituzte zu ikustean: Hau al da gure jainkoez gogoratzen dena? Bitartean, arnegatu egiten dute beraiek Errukiorraren mezuaz. Gizakiak berezkoa du presatia izatea. Erakutsiko dizkizuet neure seinaleak; ez nazazue estutu. Eta esaten dute: Noiz beteko da promes hau, egiati bazarete? Jakingo balute sinesteari uko egiten diotenek iritsiko dela momentu bat, zeinetan ezin apartatu izango baitute beren aurpegitik eta sorbaldatik Sua eta zeinetan ezin izango baitute laguntzarik lortu. Eta, aitzitik, (jakingo balute) ustekabean iritsiko zaiela, harri eta zur utziko dituelarik, hura ezin eragotzirik eta luzapen-eperik ematen ez zaiela. Benetan, burla egin zieten zure aurreko mezulariei, baina barre egiten zioten hark berak harrapatu zituen barre egiten ziotenak. Esazu: Zeinek babestuko zaituzte gau eta egun Errukiorragandik? Eta, hala ere, apartatu egiten al dira beren Jaunaren oroitzapenetik? Agian, Gutaz aparte, defendituko dituen jainkoak ote dituzte? Horiek beren burua bera ezin dute defenditu, eta askoz gutxiago libratu beren burua Gugandik. Halaz guztiz, gozatzeko gauzak eman dizkiegu horiei, beraien gurasoei bezala, eta bizitza luzea izan dute. Ez ote dira konturatzen lurra murrizten ari garela haren (bi) muturretatik estutuz? Haiek ote dira garaile? Esazu: Zuek ohartarazi besterik ez dut egiten, inspiratu zaidan bezala, baina gorrek ez dute oharpena entzuten, oharra egiten zaienean. Aski izango litzateke zure Jaunaren zigorraren ufako bat, esan lezaten: Ai gu, zinez bidegabe izan gara! Eta balantza zuzenak jarriko ditugu Igotze Egunerako eta inork ez du bidegabekeriarik jasango.

165

Eta mostaza-hazi baten pisukoa bada ere, kontuan izango dugu; aski gara Gu kontuak egiteko. 48 Eta egia da emana genizkiela Musari (Moisesi) eta Haruni (Aaroni) Irizpidea eta argitasuna eta oroitzapen bat, (Allahren) beldur izango liratekeenentzat. 49 Hura ikusi gabe beren Jaunaren beldur eta Orduaren beldur direnentzat. 50 Oroitzapen bedeinkatua da hau, jaitsarazi duguna. Ukatu egin behar ote duzue? 51 Egia esan, aurrez emana genion Ibrahimi (Abrahami) helbide zuzena; eta izan genuen haren ezaupidea 52 bere aitari eta bere jendeari esan zienean: Zer dira irudi hauek, zeuen adorazioa eskaintzen diezuen hauek? 53 Esan zuten: Horiek adoratzen ikusi genituen gure gurasoak. 54 Esan zuen: Benetan, zuek eta zuen gurasoak desbideraturik zaudete argi eta garbi. 55 Esan zuten: Egia al dakarkiguzu ala jolasean ari ohi direnetakoa zara? 56 Esan zuen: Oso bestela! Zuen Jauna zeruen eta lurraren Jauna da, haiek kreatu zituena. Eta ni, haren testigantza egiten dutenetakoa naiz. 57 Eta, Allahgatik, zerbait asmatu beharra dut zuen idoloen aurka, zuek bizkar emana izango duzuen uneren batean. 58 Orduan puska-puska egin zituen (idoloak), berekin zuten handiena izan ezik, horrela beren arreta harengana itzul zezaten. 59 Esan zuten: Zeinek egin du hau gure jainkoekin? Benetan, zuzengabea da. 60 Esan zuten: Gazte bati entzun diogu haietaz hitz egiten, Ibraim (Abraham) deitzen diote. 61 Esan zuten: Ekar ezazue denon aurrera, ea testigatzen duen. 62 Esan zuten: Zu al zara gure jainkoekin hori egin duena? 63 Esan zuen: Ez; hau izan da, haietako handiena. Galdetu horri, hitz egiteko gauza bada. 64 Beren baitara itzuli eta elkarri esan zioten: Benetan bidegabeak zarete. 65 Gero, beren lehengo egoerara itzuliz, esan zuten: Ondo asko dakizu horiek ez dutela hitz egiten. 66 Esan zuen: Baina, Allahz kanpo, ez probetxurik eta ez kalterik ez dakarkizuena adoratzen ote duzue? 67 Utikan nigandik zuek eta Allahz kanpokorik adoratzen duzuenok! Ez ote duzue arrazoitu behar? 68 Esan zuten: Erre ezazue hori, eta lagundu horrela zeuen jainkoei, jarduteko gauza bazarete. 69 Esan genuen: Sua, izan zaitez hotz edo kaltegabeko Ibraimentzat (Abrahamentzat). 70 Tranpa jarri nahi izan zioten, baina berak izan ziren gehienik galtzen atera zirenak. 71 Eta hura eta Lut (Lot) salbatu egin genituen mundu guztientzat bedeinkatua egin genuen lurrean. 72 Eta Ishaq (Isaak) eman genion, eta erregalutzat Yaqub (Jakob), eta biak zuzenen arteko egin genituen. 73 Eta gure agindua jarraituz gidatzen zuten buruzagi egin genituen. Egintza onak egin zitzaten inspiratu genien, Otoitza ezar zezaten eta zakata (pobreentzako zerga) eman zezaten. Eta leialak izan ziren Gurekiko adorazioan. 74 Lut-i (Loti) zentzua eta ezagutza eman genizkion, eta lohikerian bizi zen hiritik salbatu genuen. Benetan, jende gaiztoa zen, menekotasunetik irtena.

166

75 76 77 78 79

80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96
66 67

Eta geure errukian sarrarazi genuen; zinez, zuzenen artekoa izan zen. Eta lehenago, Nuh-k (Noek) erregutu zuenean eta bera eta bere jendea ezbehar handitik salbatuz erantzun genionean. Eta gure ezaugarrien egia ukatzen zutenen aurka babestu genuen; benetan jende gaiztoa zen eta guztiak itoarazi genituen. Eta Daud-ek (Davidek) eta Sulayman-ek (Salomonek) epaitu zuten soro batean gertatua, zeinetan gau batean norbaiten ganadua sartu baitzen larrera, eta haien epaiaren testigu izan baikinen. Eta gertaera haren ulermena eman genion Sulaymani (Salomoni). Eta biei zentzua eta ezagutza eman genizkien. Eta Daud-en (David-en) meneko egin genituen mendiak bere gorespen-kantuetan lagundu ziezaioten; gauza bera egin genuen hegaztiekin. Hala egin genuen. Eta sare-kotak egiten irakatsi genion, zuen mesederako, zeuen gogorkeriatik zeuen burua babestu ahal zenezaten. Esker oneko izango ote zarete? Eta Sulaymanen (Salomonen) (mende) jarri genuen haize ekaiztsua, haren aginduz guk bedeinkatu genuen lurrera heltzen zena. Gauza bakoitza ezagutzen genuen. Eta baziren deabru murgilariak, beste lan horiez aparte, harentzat uretan murgiltzen zirenak66. Haien Zaintzaile ginen. Eta Ayyub (Job), bere Jaunari erregutu zionean: Gaitzak jo nau, baina errukiorretan Errukiorrena zara Zu. Eta gainean zuen gaitza kenduz erantzun genion. Eta bere familiara itzuli genuen; gainera, beste hainbeste eman genion, Gugandiko erruki eta adoratzaileentzako oroitzapen gisa. Eta Ismail (Ismael), Idris eta Dhul-Kifl: denak iraunkortasun handiko jendea. Gure Errukiaren babesean jarri genituen; gauza ziurra da zuzenen artekoak zirela. Eta Dhun-Nun, haserre alde egin zuenean, pentsatu gabe estutasunean jarriko genuela. Honela egin zuen oihu ilunpean: Ez dago Zu beste jainkorik, Aintza Zuri! Zinez, bidegabeetakoa izan naiz. Eta entzun genion eta atsekabetik libratu. Horra nola salbatu genituen sinestedunak. Eta Zakariyya (Zakarias), bere Jaunari dei egin zionean: Ene Jauna! Ez nazazu bakarrik utzi. Eta oinordekoetan hoberena zara zu. Eta erantzun eta Yahya (Joan) eman genion, harentzat bere emaztea onera erakarriz. Haiek denak saiatzen ziren egintza onak egiten, gogoz eta beldurrez eskatzen ziguten, eta apalak ziren gure aurrean. Eta bere birjintasuna gorde zuen hura67: Gure espirituaren zatia ufatu genion, eta hura eta haren semea mundu guztientzako ezaugarri bihurtu genituen. Benetan, zuek zareten nazio hau nazio bat da eta zuen Jauna naiz Ni; adora nazazue, beraz. Baina zeukatena barreiatu egin zuten beren artean; denek dute Gugana itzuli beharra. Ongia egin eta sinestedun izango dena Ez da izango esker txarrik haren ahaleginarekiko eta, benetan, idatzi egingo dugu (haren izena liburuan). Atzeraezina da (Allah) suntsitu dugun hiri batentzat, ez dira jada itzuliko. Harik eta Yayuy-ri (Gog-i) eta Mayuy-ri (Magog-i) ireki, eta goragune bakoitzetik erortzen ikusiko diren arte.

Perla eta harribitxi bila. Maryam (Maria). 167

97

Egiaren promesa hurbiltzen ari da eta, iritsiko denean, sinesteari uko egin ziotenen begiak zurrun geldituko dira: Ai gu! Ez genion honi jaramonik egin nahi izan, eta bidegabe izan ginen. 98 Benetan, zuek eta Allahz kanpo adoratzen zenutena Yahannam-go (Infernuko) erregai izango zarete, han sartuko baitzarete. 99 Hauek jainko izan balira, ez zineten han sartuko. Han hilezkor izango dira denak. 100 Han deitore egingo dute lantuka, eta ezin entzungo dute. 101 Aurrez erabakiz gauzarik ederrena egotzia diegun haiek, berriz, handik urrun egongo dira. 102 Ez dute entzungo hango (suaren) zirtakatzerik, eta hilezkor izango dira beren arimek opa dutenetan. 103 Izu Handiak ez ditu atsekabetuko, eta aingeruak aterako zaizkie bidera: Hau da agindu zitzaizuen eguna. 104 Zerua eskuizkribu bat bezala biribilduko dugun eguna. Lehen aldiz kreazioa hasi genuenekoa errepikatu egingo dugu; geure burua behartuz egiten dugun promesa da. Gauza ziurra da gauzak egiten ditugula. 105 Idatzia genuen Salmoetan, Oroitzapenaren68 ondoren, nire zerbitzari zuzenek lurra heredatuko zutela. 106 Benetan, bada horretan behar hainbat mezu adoratzen duen jendearentzat. 107 Eta ez zaitugu (beste ezertara) bidali, mundu guztiarentzako erruki gisa baizik. 108 Esazu: Benetan inspiratu zait ezen Jainko Bakarra dela zuen Jainkoa. Esanekoen artekoak izango ote zarete? 109 Baina apartatzen badira, esazu: Mezu berdina eman dizuet denoi. Ez dakit zein hurbil edo zein urruti dagoen agindu dizuedana. 110 Benetan, Hark ezagutzen du ozenki esaten dena eta ezagutzen du ezkutatzen duzuena. 111 Eta ez dakit ez ote den zuentzat proba bat izango, aldi baterako gozatzen uzten dizuelarik. 112 Esazu: Ene Jauna! Epaitu ezazu egiarekin. Errukiorra da gure Jauna, Harengana jo daiteke egozten diozuenaren aurka.

68

Thora edo Harlauza Babestua. 168

22. SURA: ERROMESALDIA


Medinakoa da, 52., 53., 54. eta 55. aleiak izan ezik, hauek Meka eta Medina artean jaitsi baitziren. 78 aleia ditu eta Argia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 Gizakiok! Izan zeuen Jaunaren beldur, Ordu hartako lurrikara ikaragarria izango da eta. Ikusiko duzuen egunean, bularra ematen ari diren emakumeak ardurarik gabe utziko dute bularra hartzen ari dena, eta haurdun daudenak erditu egingo dira sabelean daramatenaz, eta gizonak mozkor ikusiko dituzu, baina ez dira benetan mozkor egongo, baizik eta Allahren zigorra zorrotza izango da. Baina badira ezer jakin gabe Allahz eztabaidaka datozkizunak eta deabru bihurri guztiri jarraitzen diotenak. Hari buruz erabakia dago, babesletzat hartzen duena desbideratu egingo duela eta Sair-ko zigorrera eramango. Gizakiok! Bizira itzultzeari dagokionez dudan bazaudete Gauza ziurra da ezen lurretik, esperma-tanta batetik, odolbildu batetik, haragi ondo moldatutik edo artean moldatu gabetik kreatu zintuztegula, zuei argi uzteko. Eta nahi duguna umetokian moldatuz joan ohi gara, epe jakin bat bete arte, eta gero haur eginik aterarazten zaituztegu, helduarora helarazteko; eta zuetarik batzuk eramanak izango dira eta beste batzuei, bizitzako adinik zaharkituraino, zahartzarora heltzen utziko diegu, gauzak jakin ondoren ezer jakin ez dezaten. Eta lurra idor ikusten duzu, baina hara ura jaitsarazten dugunean, harrotu egiten da eta hazi eta espezie guztietako landare ederrak ematen ditu. Hori horrela bada, Allah Egia delako da eta Hark hilda dagoenari bizia ematen diolako eta ahalmena duelako gauza guztien gain. Eta badator Ordua, horretaz ez dago zalantzarik, eta Allahk zutiaraziko ditu hilobietan daudenak. Badira gizakiak, ezagutzarik gabe, gidarik gabe, Liburu argigarririk gabe, Allahz eztabaidatzen dutenak. Harro-harro bizkarra emanez, Allahren bidetik jendea desbideratzeko. Desohorea izango dute bizitza honetan, eta Hariq-eko zigorra Igotze Egunean. Haien eskuek aurkeztuko dutenagatik da hori, eta Allah ez delako bidegabea bere zerbitzariekin. Eta badira Allah (amildegi baten) ertzean (bezala) adoratzen dutenak; gauza onen bat baldin badatorkie, lasai geratzen dira; baina proba bat baldin badatorkie, aurpegia aldatzen dute, bizitza hau eta bestea galduz. Benetako hondamendia da. Allahz kanpo eskatzen dute, ez probetxurik, ez kalterik ez dakarkiena. Desbideratze sakona da hori. Mesedea baino hurbilago kaltea dakarkienari dei egiten diote. Zein babesle txarra! Zein lagun txarra! Gauza ziurra da ezen sinesten dutenak eta ongia praktikatzen dutenak sarraraziko dituela Allahk ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan. Benetan, nahi duena egiten du Allahk.

3 4 5

6 7 8 9 10 11

12 13 14

169

15 16 17

18

19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30

31 32 33

Bizitza honetan eta Azkenekoan Allahk ez diola lagunduko uste duenak, bota dezala soka bat sabaira eta urka dadila, eta ikus dezala jokabide horrekin nekagarri zitzaiona ezabatzen ote duen. Horra nola jaitsarazi dugun seinale argietan; gauza ziurra da ezen nahi duena gidatzen duela Allahk. Sinesten dutenak, judaismoa praktikatzen dutenak, sabatarrak, kristauak, suaren adoratzaileak eta eransten dutenak Allahk bereizketa egingo du haien artean Igotze Egunean; benetan, gauza bakoitzaren Testigu da Allah. Ez ote duzu ikusten Allahren aurrean ahuspez jartzen dela zeruetan eta lurrean den oro, lurra, eguzkia, ilargia, izarrak, zuhaitzak, animaliak eta gizakietako asko? Eta asko dira zigortu beharrekoak. Allah gutxiesten duena, ezin inork ohoratu; gauza ziurra da Allahk nahi duena egiten duela. Jaunaz eztabaidan ari diren bi aurkari dira. Sinetsi ez zutenei suzko soinekoak egingo zaizkie eta ur irakina isuriko zaie burutik behera. Horrek urtu egingo ditu haien erraietan dagoena eta larruazala. Eta burdinazko mazoak erabiliko dira haien kontra. Larri, handik irten nahi izango duten bakoitzean, atzera itzularaziko dituzte. Dasta ezazue Hariq-eko zigorra! Gauza ziurra da ezen sinetsi eta ongiaren egintzak egin dituztenak ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sartuko direla; han urrezko besokoekin eta perlekin apainduko dituzte, eta setazkoa izango dute beren arropa. Jo ezazue hitz onera, jo ezazue goresgarri den bidera. Benetan, zigor mingarria dastaraziko diegu sinesteari uko egiten diotenei eta jendea Allahren bidetik eta gizakientzat eratu dugun Ukiezineko Meskitatik, bertan bizi direnentzat nahiz bisitarientzat eratu dugunetik, apartatzen dutenei eta han, bidegabeki, edozein desbideratze bilatzen dutenei. Eta Ibraimentzat (Abrahamentzat) Etxearen lekua prestatu genuenean: Ez erantsi ezer Niri, garbitu nire Etxea haren inguruan jirak egiten dituztenentzat eta zutik, makurturik edo ahuspez otoitz egiten dutenentzat! Eta dei egin jendeari Erromesaldira, datozela zugana oinez edo abere gainean, datozela urruneko edozein bidetatik. Jasotako mesedeen testigantza egin eta egun jakinetan Allahren izena aipa dezaten Hark eman dizkien talde-abereen gainean. Beraz, jan ezazue haietatik, eta eman jaten behartsuari eta zoritxarrekoari. Gero, garbi daitezela zikinkeriatik, bete ditzatela beren promesak eta eman diezazkiotela jirak Antzinako Etxeari. Horrela izan behar du, eta Allahren hautsezineko gauzei begirunea dietenentzat hobe izango da hori bere Jaunaren aurrean. Zilegi dira zuentzat talde-abereak, aipatu zaizkizuenak izan ezik. Baina baztertu idoloen kutsaduratik, baita gezurrezko hitzetik ere. Allah Bakarra dela aitortuz, eta Hari ezer erantsi gabe. Allahri zerbait eransten diona zerutik erori eta hegazti harrapariak eraman lezana bezalako izango litzateke edo haizeak gora jaso lezana bezalako. Hala da; eta Allahren errituei begirunea diena bihotzaren beldurraren parte da hori. Horietan onura dago zuentzat epe jakin bat arte; gero, konklusioa Antzinako Etxean izango da.

170

34

35

36

37

38 39 40

41 42 43 44 45 46 47

48 49

Komunitate bakoitzarentzat erritu-leku bat eratu dugu, eman dizkiegun abereen gainean Allahren izena aipa dezaten. Beraz, Jainko Bakarra da zuen Jainkoa; izan zaitezte Haren esaneko. Eta iragar iezazkiezu albiste onak esanekoei. Allahren izena aipatzen zaienean, bihotza dardaratzen zaien eta datorkienarekin pazientzia izan ohi duten horiei. Salata (otoitzaldia) ezartzen duten eta ematen diegun horniduratik gastatzen (ematen) duten horiei. Eta gorputz handiko gameluak egin ditugu zuentzat, Allahren errituetako parte izan daitezen; ongi bat duzue haietan. Aipa ezazue Allahren izena haien gainean, lerroan jarrita daudela eta beren albora eroriko direnean; gero, jan haietatik eta eman jaten behartsuei eta eskaleei. Horra nola jarri dizkizuegun mendean, ea esker oneko izaten zareten.. Ez da igotzen Allahgana ez haien odola, ez haien haragia; Harekiko zuen beldurra da Allahgana iristen dena. Horra nola jarri dituen zuen zerbitzura, gidatu zaituztelako Allah gorets dezazuen. Eta emazkiezu albiste onak ongia egiten dutenei. Gauza ziurra da ezen Allahk defenditzen dituela sinesten dutenak. Allahk ez du maite traidorerik, arnegaturik. Zuzengabekeria baten biktima izan direlako borroka egiten dutenek zilegi dute borroka egitea eta, zinez, ahalmena du Allahk halakoei laguntzeko. (Eskubide hori dute) Gure Jauna da Allah esan zutelako bakarrik, zuzenaren kontra beren etxetik kanporatuak izan zirenek. Allah gizon batzuen kontra borroka egiteko beste batzuez baliatu izan ez balitz, suntsituak geratuko ziren ermitak, sinagogak, otoizlekuak eta meskitak, non ugari aipatzen baita Allahren izena. Gauza ziurra da ezen Allahk lagunduko diola Berari laguntzen dionari. Benetan, Indartsua da Allah, Ahaltsua. Lurrean ahalmena ematen badiegu, salata (otoitzaldia) ezartzen, zakata (pobreentzako zerga) ezartzen eta ontzat emana agintzen eta gaitzetsia debekatzen duten horiei. Allahri dagokio arazoen emaitza. Eta egia ukatzen badute Horiek baino lehenago, egina zuen hori Nuh-ren (Noeren), Ad-en eta Tamud-en jendeak. Baita Ibraimen (Abrahamen) eta Lut-en (Loten) jendeak ere. Eta Madyango (Madiango) lagunek. Eta Musa (Moises) ere gezurtitzat emana izan zen. Luzapena eman nien aldi baterako sinesteari uko egin ziotenei, baina gero ustekabean harrapatu nituen. Eta nolakoa izan zela gero nire gaitzespena! Bidegabe ziren zenbat hiri suntsitu ote ditugu, beren zimentarri gainean hondakin gelditu direlarik! Eta zenbat putzu gelditu ote ziren agor eta zenbat jauregi eder! Ez ote dabiltza lurrean ulertzeko bihotza dutela eta entzuteko belarriak dituztela? Eta, egia esan, ez da begiak itsu dituztelako, baizik eta bularrean duten bihotza dute itsu. Zigorra aurreratzea eskatzen dizute, baina Allahk ez dio huts egiten bere promesari. Gauza ziurra da ezen egun bat zure Jaunaren ondoan kontatzen dituzuen mila urte bezala dela. Bidegabe zen zenbat hiriri utzi ote diogu jarraitzen gero zigortzeko! Nigana itzuli beharra da! Esazu: Gizakiok! Ni ohar-egile argi bat baizik ez naiz zuentzat.

171

50 51 52

53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65

66 67 68

Sinetsiko eta ongiaren egintzak egingo dituztenek barkamena eta hornidura oparoa izango dituzte. Eta, irabaziko dutela pentsatuz, gure ezaugarriak desegiten saiatzen direnak: Yahim-go lagunak dira horiek. Zure aurretik ez dugu bidali izan, ez mezularirik, ez profetarik, (inspiratu zitzaiona) errezitatzean, Shaytanek (Satanasek) bere errezitazioan zerbait tartekatu ez zionik. Baina Allahk ezabatu egiten du Shaytanek (Satanasek) inspiratzen duena. Gero, Allahk baietsi egiten ditu bere seinaleak, eta Ezagutzailea da Allah, Jakintsua. Shaytanek eragiten duena proba bihurtzen du (Allahk) bihotzean gaixotasun bat dutenentzat eta gogortua dutenentzat. Gauza ziurra da bidegabeak aurkari handi direla. Eta ezagutza eman zaien haiek jakin dezaten zure Jaunagandik datorren egia dela, hartan sinets dezaten eta beren bihotzean lasaitu daitezen. Benetan, sinesten dutenen Gida da Allah eta bide zuzenera eramaten dituena. Eta sinesteari uko egiten diotenek ez diote utziko hartaz duda egiteari, harik eta bat-batean Ordua edo segidakorik izango ez duen eguneko zigorra iritsiko zaien arte. Egun hartan agintea Allahrena izango da, zeinetan haien artean epaile izango baita. Sinetsi eta ongia egin izan dutenak Atseginaren Baratzean egongo dira. Aldiz, sinesgabe izan eta gure ezaugarrien egia ukatu izan dutenek zigor laidogarria jasoko dute. Aitzitik, Allahren bidean emigratu eta, ondoren, hilketa jasan edo hil direnei, Allahk hornidura ederra emango die; gauza ziurra da ezen Allah dela hoberena hornitzen. Eta atsegina gertatuko zaien sarreratik sarraraziko ditu. Benetan, Ezagutzailea da Allah, Onbera. Horrela da. Eta egina dioten bidegabekeriari antzeko zerbaitekin erantzuten dionari berriro abusu bat egiten bazaio, egia da, Allahk lagunduko diola. Bihozbera da Allah, Barkatzailea. Honengatik da hori: Allah delako gaua egunean sarrarazten duena, eta eguna gauean sarrarazten duena, eta Allah delako entzuten duena eta ikusten duena. Honengatik da hori: Allah Egia delako eta Hartaz aparte deitzen diozuen hura gezurrezkoa delako. Gorena da Allah, Handia. Ez ote duzu ikusten Allahk jaitsarazten duela ura zerutik eta harekin lurra berdatzen duela? Benetan, Onbera da Allah, ezkutukoena ere ezagutzen duena. Harena da zeruetan eta lurrean dagoena eta, benetan, Aberatsa da Hura, Goresgarria. Ez ote duzu ikusten Allahk zuen zerbitzura jarri duela lurrean dagoen guztia, baita Haren aginduari esker itsasoan nabigatzen duen ontzia ere, eta Hark eusten diola zeruari lurrera eror ez dadin, Haren baimenarekin ez bada? Gauza ziurra da ezen Allah gizaki guztientzat dela Errukitsua eta Bihozbera. Hura da bizia eman zizuena, gero hilaraziko zaituztena eta gero bizia emango dizuena. Benetan, esker txarrekoa da gizakia. Komunitate bakoitzari bete behar dituen errituak eman dizkiogu; ez ditzatela eztabaidatu zure aginduak. Dei egiozu (jendeari) zeure Jaunagana. Eta egon zaitez seguru, gida zuzena ari zarela jarraitzen.. Eta eztabaidaka badatozkizu, esazu: Allahk ezagutzen du egiten ari zaretena.

172

69 70 71 72

73

74 75 76 77 78

Allah epaile izango da zuen artean Igotze Egunean, eztabaidagai zenituzten gauzei dagokienez. Ez ote dakizu Allahk ezagutzen duela zeruetan eta lurrean dagoena? Guztia Liburu batean dago; benetan, gauza erraza da hori Allahrentzat. Eta Allahz aparte, inolako ahalmenik jaitsarazi ez zaion hura adoratzen dute eta ezertan ezagutzen ez duten hura. Ez dago zuzengabeei laguntzarik eman diezaiekeenik. Eta gure seinale argiak errezitatzen zaizkienean, ukoa antzematen duzu sinesteari uko egiten diotenen aurpegian; gutxi falta izaten dute gure seinaleak errezitatzen dituztenei erasotzeko. Esazu: Jakin nahi al duzue hori baino zerbait okerragorik? Sinesteari uko egin diotenei Allahk agindu dien sua! Zein leku txarra itzulerarako! Gizakiok! Adibide bat eman zaizue; hartu arretaz: Allahz aparte dei egiten diezuen horiek ez lirateke gai izango euli bat ere kreatzeko, denak horretarako bilduko balira ere. Eta euli batek zerbait kenduko balie, ezin izango lukete berreskuratu. Bai ahula bilatzailea eta bai ahula bilatzen den hura! Ez dute estimatu Allah bere benetako tamainan. Benetan, Indartsua da Allah, Eutsezina. Allahk aingeruen eta gizakien artean aukeratzen ditu mezulariak. Egia da ezen Allah entzuten duena dela eta ikusten duena. Ezagutzen du haien aurrean dagoena eta haien atzean dagoena, eta guztia Harengana itzuliko da. Zuek, sinesten duzuenok: Makur zaitezte eta ahuspeztu, adoratu zeuen Jauna eta egin ongia, horrela arrakasta izan dezazuen. Borroka egizue Allahrengatik, Harengatik borroka egin behar den bezala. Hark aukeratu zaituzte eta ez du inolako zailtasunik jarri Adorazioa praktikatzeko; zuen aita Ibraimen (Abrahamen) erlijioan; hark eman zizuen lehenik musulman izena. Haren testigu duzue Mezularia, zuek gizakientzat zareten bezala. Horrela bada, ezarri salata (otoitzaldia), eman zakata (pobreentzako zerga) eta atxiki zakizkiote Allahri. Zuen Jabea da Hura. Eta zein Nagusi bikaina eta zein Babesle bikaina!

173

23. SURA: SINESTEDUNAK

Mekakoa da, 118 aleia ditu eta Profetak suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Sinestedunek garaitu egingo dute. Beren salat-ean apaltzen diren haiek. Epeltasunetik saihesten diren haiek. Zakata (pobreentzako zerga) errealitate bihurtzen duten haiek. Eta beren gorputz-atal pribatuak gordetzen dituzten haiek, emazteekin salbu edo beren eskuinak dituztenekin69 salbu, kasu horretan ez baitira gaitzesgarri. Baina hori baino haratago bila dabilena (Lege-) hausleak dira horiek. Eta gomendatzen zaienarekin eta beren konpromisoekin betetzaile direnak. Eta beren otoitzaldiak egiten dituztenak. Oinordekoak dira horiek, Firdaus-a heredatuko dute, non hilezkor izango baitira. Egia esan, lohitik ateratako esentziatik kreatu genuen gizakia.. Gero, esperma-tanta bihurtu genuen barrunbe seguru batean. Ondoren, esperma-tanta hura eraldatu egin genuen odolbildu bihurtuz, eta odolbildua haragi-puska egin genuen, eta haragi-puska hura hezur bihurtu genuen, haragiz estaliz eta hartaz izaki bat osatuz. Bedeinkatua izan bedi Allah, kreatzaileetan onena. Eta gero, horren ondoren, hil egin beharko duzue. Gero, Igotze Egunean, bizia itzuliko zaizue. Eta zuen gainean zazpi bide egin ditugu. Ez dugu utzi Kreazioa bere gisa, arduragabe. Zerutik ura erorarazten dugu kantitate jakin batean eta lurrean ezartzen, baina egia da gai garela geurekin eramateko. Eta hura dela medio, palmondoen eta mahatsondoen baratzeak sortzen ditugu zuentzat, zeinetatik fruitu asko ateratzen baituzue, eta hartatik jaten. Eta Sinai mendian hazten den arbola bat, olioa eta bizigarria ematen dituena, jaten dutenen gozagarri. Eta egia esan, talde-animalietan baduzue ikasbidea: haiek sabelean dutenetik ematen dizuegu edateko eta probetxu handia ateratzen duzue haiengandik. Haiengandik jaten duzue. Eta bai haiek, bai itsasontziak garraiobide dituzue. Nuh (Noe) bere jendeagana bidali genuen, eta esan zuen: Ene jendea, adora ezazue Allah; ez duzue Hura beste jainkorik. Ez ote duzue Haren beldur izan behar? Eta esan zuten buruzagiek, haren herrian sinesteari uko egin zioten haiek: Hori ez da zuek bezalako gizon bat besterik, zuen artean nagusi izan nahi duena; Allahk nahi izan balu, aingeruak jaitsaraziko zituen.

15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

69

Gerran gatibu atzemandakoekin. 174

Ez genien entzun horrelako ezer gure lehen gurasoei. Ez da deabruak hartua den gizon bat baizik, emaiozue epe bat eta azter ezazue. Esan zuen: Ene Jauna, zatozkit laguntzera, gezurtitzat hartu naute eta. Orduan inspiratu genion: Eraiki ezazu itsasontzi bat gure begiradapean eta inspiraziopean. Gure Agindua iritsi eta labea gorituko denean, ontziratu ezazu espezie bakoitzeko bikote bat eta zeure jendea, salbu aldez aurretik ez sartzeko erabakia dagoen hura. Eta ez hitz egin Niri bidegabeen alde, zeren, egiaz, itota hil beharra baitute. 28 Zu zeu eta zurekin direnak ontziratuko zaretenean, esazu: Goretsia izan bedi Allah, jende bidegabeagandik libratu gaituena. 29 Eta esazu: Ene Jauna! Egizu irits nadila leku bedeinkatu batera. Zu zara hoberena helmuga onera iritsarazten. 30 Egia da, badaudela horretan seinaleak. Ez genuen jende hura proban jarri besterik egin. 31 Gero, haiek igaro ondoren, beste belaunaldi bat sortu genuen. 32 Eta Mezulari bat bidali genien, beren artekoa: Adora ezazue Allah, ez duzue Hura beste jainkorik. Ez ote duzue Haren beldur izan behar? 33 Esan zuten buruzagiek, hau da, haien artean sinesten ez zuten eta Azken Bizitzako topaketaren egiatasuna ukatzen zuten eta mundu honetan Guk bizitza erosoa eman genien haiek: Zein da hau gu bezalako gizon bat baizik, zuek jaten duzuenetik jaten eta zuek edaten duzuenetik edaten duena baizik? 34 Zuek bezalakoa den gizon bati obeditzen badiozue, galduak zarete. 35 Segurtatzen dizue ezen hilak egongo zaretenean eta lur eta hezur izango zaretenean aterarazi egingo zaituztela (hilobietatik). 36 Zein urruna, zein urrutikoa den ziurtatzen dizuena! 37 Ez dago hemen beheko bizitza hau besterik; bizi eta hiltzen gara eta ez gaitu inork bizira itzuliko. 38 Hori ez da gizon bat besterik, Allahz gezurra asmatu duena; guk ez diogu sinesten. 39 Esan zuen: Ene Jauna! Zatozkit laguntzera, gezurtitzat hartzen naute eta. 40 Esan zuen: Laster igarriko diozue. 41 Egiaren oihuak harrapatu zituen eta hondakin bihurturik utzi genituen. Utikan jende bidegabea! 42 Gero, haiek igaro ondoren, beste belaunaldi batzuk sortu genituen. 43 Komunitate bakar batek ere ezin du, ez aurreratu ez atzeratu bere epea. 44 Gero, geure mezulariak bidaltzen joan ginen bata bestearen ondoren. Mezulari bat komunitate batera heldu orduko, gezurtitzat hartzen zuten. Komunitateak igaroz joan ziren bata bestearen ondoren eta kasu eredugarri bihurtu genituen. Utikan sinetsi nahi ez duen jendea! 45 Gero, Musa (Moises) eta haren anaia Harun (Aaron) bidali genizkien geure seinaleekin eta ahalmen ikusgarriarekin, 46 Firauni (Faraoiari) eta haren gortekoei; baina haiek harro jarri ziren eta oilarturik. 47 Esan zuten: Nolatan sinetsi genezake gu bezalako bi gizakitan, beren herria esklabo duten horiengan? 48 Uko egin zioten agertu zitzaien egiari eta suntsituak izan ziren. 49 Eta Liburua eman genion Musari (Moisesi), nola gidatua izan zezaten. 25 26 27

175

50 51 52 53 54 55 56 i 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79

Eta Maryamen (Mariaren) semea eta haren ama seinale bihurtu genituen. Biei babesa eman genien muino emankor batean, isurian zuen urarekin. Mezulariok, jan gauza onetatik eta jokatu zuzen, bai baitakit Nik zer egiten duzuen. Eta, benetan, zuen komunitatea komunitate bakarra da, eta zuen Jauna naiz Ni; beraz, izan nire beldur. Baina zeukatena barreiatu egin zuten, idazkitan. Eta talde bakoitza gustura geratu zen berearekin. Utz iezaiezu beren nahasmenduan epe bat arte. Uste ote dute aberastasun eta seme-alaba horiek, hain eskuzabal eman dizkiegunak ondasunak ematen haiekiko arduratsu garelako direla? Benetan, zure Jaunaren beldurrez dar-dar daudenak, beren Jaunaren ezaugarrietan sinesten duten horiek, eta beren Jaunari beste inor eransten ez dizkioten horiek; ematen zaienetik ematen dutenak eta bihotzean beldurra sentitzen dutenak, beren Jaunagan itzuli beharra dutela dakitelako. Ongia egiten saiatzen direnak dira horiek eta hartan lehenengo direnak. Ez dugu inor behartzen bere ahalmenaren neurrian baizik. Gure ondoan bada Liburu bat, egia dioena eta haiek ez dute jasango inolako bidegabekeriarik. Baina haien bihotzak itxirik daude harekiko eta beste egintza batzuk egin beharra dute. Harik eta zigorrarekin joko ditugun arte bizitza erosora jo duten haietakoak; orduan laguntza eskatuko dute. Ez ezazue gaur laguntzarik eskatu, ez baituzue babesik jasoko Gugandik. Errezitatu zitzaizkizuen gure seinaleak, baina bizkarra eman zenuten. Harro-harro, gaueko bileretan gizagabeki hitz eginez. Ez ote dute hausnartu Hitza? Edo beren lehen arbasoei iritsi ez zitzaien zerbait iritsi ote zaie? Edo ez ote diote antzematen beren mezulariari eta horregatik egiten ote diote uko? Edo esaten ote dute: Deabruak hartua da? Aitzitik, egia iritsi zaie, baina haietako gehienei higuingarri zaie egia. Egia haien desioetara egokitu balitz, zeruak eta lurra eta haietan bietan dena usteldu egingo lirateke. Aldiz, beren Oroitzapena ekarri diegu, baina haiek apartatu egiten dira gogora dakarkienetik. Ala zerga eskatzen ote diezu? Zure Jaunaren zerga hobea da. Hura da hobekienik hornitzen duena. Eta, benetan, zuk bide zuzenera dei egiten diezu. Baina Beste Bizitzan sinesten ez dutenak desbideraturik dabiltza. Eta haietaz errukituko bagina eta atsekabetzen dituen gaitzetik libratuko bagenitu ere, berean jarraituko lukete, herraturik eta mugetatik at. Atsekabetuak genituen zigorrarekin, baina ez ziren apaldu, eta ez zioten erregutu beren Jaunari. Baina helduko da Eguna, zeinetan ate bat irekiko baitiegu, bere atzean zigor latza duena eta han geldituko baitira esperantzarik gabe. Hura da zuentzat entzumena, ikusmena eta bihotza kreatu dituena. Zein gutxi eskertzen duzuen! Hura da lurrean barrena banatu zaituztena, eta Harengana joango zarete biltzera.

176

80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91

92 93 94 95 96 97 98 99 100

101 102 103 104 105 106 107 108

Hura da bizia ematen dizuena eta heriotza ematen dizuena, eta Harena da gaua eta eguna elkarrekin txandatzea. Ez ote duzue ulertu behar? Hala ere, primitiboek bezala hitz egiten dute. Esaten zuten: Hilko garenean eta lur eta hezur izango garenean, bizia itzuliko ote digute? Egina ziguten mehatxu hori bai guri, bai lehenago gure arbasoei, baina horiek ez dira antzinakoen asmakeriak baizik. Esazu: Zeinenak dira lurra eta hartan direnak, baldin badakizue? Esango dute: Allahrenak. Esazu: Ez ote duzue Haren beldur izan behar? Esazu: Zein da zazpi zeruetako eta Egundoko Tronuko Jauna? Erantzungo dute: Allahrenak dira. Esazu: Ez ote duzue Haren beldur izan behar? Esazu: Zeinek du bere esku gauza guztiaren agintea, eta zein da babesten duena baina babestua ez dena, baldin badakizue? Erantzungo dute: Allah. Esazu: Nolatan zaudete, beraz, sorginduta? Baina egia ekarri diegun arren, gezurretan ari dira. Allahk ez du semerik hartu, eta ez dago Harekin batean beste jainkorik. Zeren, horrela balitz, jainko bakoitzak berak kreatu lukeena eramango bailuke, eta batak bestea menderatuko luke. Aintza Allahri, Hari egozten dizkioten guztien gainetik! Hark ezagutzen ditu Ikusten-ez-dena eta Agerikoa: goretsia izan bedi Hari eransten dioten guztiaren gainetik. Esazu: Ene Jauna! Hitzeman diezuna erakusten badidazu, ez nazazu jar jende bidegabearekin. Benetan, ahalmena dugu hitzeman dieguna zuri erakusteko. Erantzun iezaiozu gaiztakeriari ahal duzun ondoen. Guk hobeto ezagutzen dugu egozten dutena. Eta esazu: Jauna! Zugan dut babesa deabruen zurrumurruen kontra. Eta Zugan babesten naiz haien presentziatik. Eta haietako bati heriotza iritsiko zaionean, orduan esango du: Jauna, utz iezadazu itzultzen, axola gabe utzi nuen (leku) hartan zuzen jokatu ahal dezadan. Baina ez, esaten duena hitz huts dira. Haien aurrean tarteko aldi bat izango da, bizira itzularaziko dituzten egunera iritsi arte. Orduan adarra joko da. Egun hartan ez da izango haien artean odolahaidetasunik, eta ez dira elkarri galdezka ariko. Haiek, zeinen egintzek pisu ona emango baitute balantzan Haiek izango dira zoriontsu. Eta haiek, zeinen egintzek ez baitute izango pisurik balantzan Beren burua galdu dutenak izango dira haiek eta Yahannam-en (Infernuan) hilezkor izango direnak. Suak aurpegia kiskaliko die eta desitxuraturik geratuko dira. Ez ote zitzaizkizuen errezitatu nire seinaleak eta ez ote zenuten zuek haien egia ukatu? Esango dute: Gure Jauna! Gure zoritxarra geu baino indartsuago izan zen eta jende desbideratua izan ginen. Gure Jauna! Atera gaitzazu hartatik eta lehengora itzultzen bagara, orduan bai, orduan benetan bidegabe izango gara. Esango du: Izan zaiteztela hara mespretxuz jaurtiak, eta ez hitzik egin Niri.

177

109 110 111 112 113 114 115 116 117 118

Egia esan, bazen nire zerbitzarietako parte bat zioena: Gure Jauna! Sinesten dugu, barka iezaguzu eta izan gutaz erruki; Zu zara errukiorretan hoberena. Isekagarritzat hartu zenituzten haiek, nire Oroitzapena ahanzteraino, eta haietaz barre egin zenuten. Benetan, saritu egin ditugu gaur, pazientzia izan zutelako, eta haiek dira arrakasta izan dutenak. Esango du: Zenbat urte egon zineten lurrean? Esango dute: Egun bat edo egun-zati bat; galde iezaiezu zenbatzeko gai direnei. Esango du: Denbora gutxi egon zineten, jakin bazenute. Jolaserako kreatu zintuztegula uste izan ote zenuten, eta ez zenutela Gugana itzuli beharrik izango? Goretsia izan bedi Allah, benetako Erregea! Ez da Hura beste jainkorik, Tronu Jatorreko Jaun Hura besterik. Frogarik gabe, Allahren ondoan beste jainko bati dei egingo dionak, kontuak azaldu beharko ditu bere Jaunaren aurrean. Benetan, sinesteari uko egiten diotenek ez dute arrakastarik izango. Eta esazu: Ene Jauna! Barkatu eta izan erruki, Zu zara errukiorretan hoberena.

178

24. SURA: ARGIA


Medinakoa da, 64 aleia ditu eta Kontzentrazioa suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 Jaitsarazi dugun sura da, agindu bihurtu dugu seinale argiak emanez, gogoan gorde dezazuen. Larrujoleei, gizonari eta emakumeari, emazkiozue ehuna zigorrada eta, Allahgan eta Azken Egunean sinesten baduzue, ez zaitzatela mendean har haiekiko errukiak, Allahren epaia betetzea eragotziko dizuenik. Eta egon dadila presente, haien zigorraren testigu, sinestedunen talde bat. Larrua jo duen gizasemeak emakume larrujolearekin edo emakume eranslearekin bakarrik egin ahal izan du, eta larrua jo duen emakumeak gizaseme larrujolearekin edo gizon eranslearekin bakarrik egin ahal izan du. Eta hori ez da zilegi sinestedunentzat. Eta lau lekuko berehala aurkeztu gabe emakume zintzoak salatzen dituenari eman laurogei zigorrada, eta ez onartu gehiago haren testigantza. Desbideratuak dira horiek. Egin ondoren esandakoa ezeztatzen eta zuzentzen dutenak izan ezik; egia esan, Barkatzailea baita Allah eta Bihozbera. Eta berak beste lekukorik gabe, beren emazteak salatzen dituztenek, lau bider egin beharko dute zin Allahren izenean egia diotela. Eta bosgarrenez ere bai, gezurra badio Allahren madarikazioa bere gainera eror dadila eskatuz. Eta emaztea zigorretik libre geratuko da, Allahren izenean lau bider adierazten badu senarra gezurretan ari dela. Eta bosgarren aldiz testigatzen badu, Allahren haserrea bere gainera eror dadila, senarrak egia badio. Allahren zuenganako mesedeagatik eta Haren errukiagatik eta Allah zerbitzariagana itzultzen delako eta jakintsua delako... izan ez balitz. Benetan, kalumnia horrekin etorri zirenak zuen arteko talde bat dira; ez uste izan zuen kalterako izan denik; aitzitik, zuen mesederako izan da. Haietako bakoitzak egina duen delituaren partea izango du eta haien artean gauzarik larrienaren erantzule denak egundoko zigorra izango du. Zergatik ez zuten sinestedunek, gizon eta emakume, hori entzun zenutenean, beren baitan ondo pentsatu, eta esan: Garbi dago kalumnia dela hori? Zergatik ez zituzten ekarri horretaz lau lekuko? Lekuko bakar bat ere ezin ekarri izan zutenez, gezurti dira horiek Allahren aurrean. Allahren zuenganako mesedeagatik eta bizitza honetako eta Besteko errukiagatik izan ez balitz, egundoko zigorrak joko zintuzten, esamesetan nahastu izateagatik. Batzuek besteengandik ahotik ahora hartzen baitzenuten (kontu hura), hartaz ezer jakin gabe eta garrantzi gutxikotzat hartuz, Allahrentzat gauza larria zen bitartean. Entzun zenutenean, zergatik ez zenuten esan: Ez da egokia guretzat horretaz mintzatzea? Aintza Zuri! Egundoko kalumnia da hori.

4 5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16

179

17 18 19 20 21

22

23 24 25 26

27 28 29 30 31

Allahk gomendatzen dizue, ez dezazuela gehiago horrelakorik egin sinestedun bazarete. Eta Allahk argi jartzen dizkizue seinaleak, eta Ezagutzailea da Allah eta Jakintsua. Benetan, zatarkeria zabaltzea gogoko duten sinesten dutenen artekoek zigor mingarria izango dute bizitza honetan eta Bestean. Allahk badaki eta zuek ez dakizue. Eta Allahk zuekiko duen mesedeagatik eta Haren errukiagatik eta Allah Barkabera eta Bihozbera delako izan ez balitz... Zuek, sinesten duzuenok! Ez jarraitu Shaytanen (Satanasen) urratsei. Eta Shaytanen (Satanasen) urratsei jarraitzen dienari hark gauza lotsagarriak eta gaitzesgarriak bakarrik agintzen dizkio. Allahren zuekiko mesedeagatik eta Haren zuekiko errukiagatik izan ez balitz, zuetako inor ez zen sekula garbituko; baina Allahk nahi duena garbitzen du. Eta entzuten duena da Allah eta dakiena. Sobera duten eta eroso bizi diren zuen artekoek ez dezatela zin egin esanez, utzi egingo diotela ahaideei emateari, pobreei eta Allahren bidean emigratu dutenei laguntzeari; aitzitik, barka dezatela eta ahaztu. Ez ote duzue gustuko Allahk zuei barkatzea? Barkatzailea da Allah eta Bihozbera. Benetan, emakume sinestedunak, eratsuak eta maleziarik gabeak salatzen dituztenak madarikatuak izango dira bizitza honetan eta Bestean, egundoko zigorra jasango dute. Beraien mihiak, eskuek eta oinek egin zutenarengatik beraien kontra testigatuko duten egunean. Egun hartan, Allahk beren benetako kontua ordainduko die, eta jakingo dute begi-bistako Egia dela Allah. Emakume gaiztoak gizaseme gaiztoentzat, eta gizaseme gaiztoak emakume gaiztoentzat. Emakume onak gizaseme onentzat, eta gizaseme onak emakume onentzat. Horiek libre daude esaten dutenetik, barkamena izango dute eta hornidura oparoa. Zuek, sinesten duzuenok! Ez zaitezte sar etxe arrotzetan aurrez baimena eskatu gabe eta hango jendea agurtu gabe. Hobea da hori zuentzat, gogoeta egin ahal dezazuen. Eta haietan inor aurkitzen ez baduzue, ez sartu haiek baimena eman aurretik. Eta itzul zaitezte esaten badizuete, egizue; hori garbiagoa da zuentzat. Allahk badaki zer egiten duzuen. Ez duzue hutsegiterik egingo inor bizi ez den etxean sartzen bazarete, han zuen probetxurakorik baldin badago. Allahk badaki zer azaltzen duzuen eta zer ezkutatzen. Esaiezu gizonezko sinestedunei beheratu ditzatela begiak eta gorde ditzatela beren gorputz-atal pribatuak; garbiagoa dute hori berentzat. Gauza ziurra da ezen Allahk oso ondo dakiela zer egiten duten. Eta esaiezu emakume sinestedunei beheratu ditzatela begiak eta gorde ditzatela beren gorputz-atal pribatuak, eta ez ditzatela azaldu beren atal erakargarriak, kanpokoak salbu; eta luza dezatela beren buru-zapia papar gaineraino, eta ez diezazkiotela inori erakutsi beren erakargarriak, beren senarrei, gurasoei, aitaginarrebei, semeei, senarren semeei, anaiei, anaien semeei, ahizpen semeei, beren emazteei, dituzten esklaboei, sexu-senik gabeko mendeko gizonezkoei edo artean emakumearen larrugorritasuna ezagutu ez duten haurrei izan ezik.

180

32

33

34 35

36 37

38 39

40

41

42

Eta ibiltzean, ez dezatela jo oinekin, ezkutuan daramatzaten apaingarriak nabarmendu ez daitezen. Eta, sinestedunok, itzul zaitezte guztiok Allahgana, arrakasta izan ahal dezazuen. Eta ezkon itzazue zeuen arteko ezkongabeak eta zuzenak diren zeuen esklaboak, gizonezko eta emakume. Behartsu badira, Allahk aberastuko ditu bere mesedearekin. Eskuzabala da Allah, Ezagutzailea. Baina ezkontzeko baliabiderik ez dutenek itxaron dezatela Allahk bere mesedearekin aberastuko dituen arte. Eta dituzuen esklaboen artean askatasun-idazkia nahi dutenak badituzue, eta haientzat mesedegarria dela baldin badakizue, emaiezue. Eta emaiezue Allahk eman zizuen aberastasunaren zati bat. Eta ez behartu prostituzioan aritzera, mundu honek eskaintzen dituen atseginen bila ibiltzera, zeuen emakume esklaboak ondradu izateko duten gogoaren kontra. Baina bortxatzen badituzte egia da, behin behartuak izan ondoren, Barkatzailea dela Allah, Bihozbera. Eta egia da zuentzat jaitsaraziak ditugula bai ezaugarri argigarriak, bai zuen aurretik izan zirenen jarraibideak, bai gomendioak (Allahren) beldur direnentzat. Zeruetako eta lurreko argia da Allah. Argiontzi bat duen horma-hobi baten antzekoa da Haren argia; argi-ontzia beiraki baten barruan dago eta astro distiratsu baten antzekoa da beira. Arbola bedeinkatu bati esker pizten da, ez ekialdekoa ez mendebalekoa ez den olibondo bati esker, zeinen olioak kasik suak ukitu gabe argi egiten baitu. Argia argiaren gainean. Allahk nahi duena gidatzen du bere argira. Allahk adibideak emanez pizten du gizakien atentzioa eta Allahk gauza guztiak ezagutzen ditu. Allahk baimendu du etxeak eraikitzea eta haietan bere izena oroitzea, eta goiz eta arratsalde aintzatzea baimendu die gizakiei, zeinen burua ez baitu apartatzen ez negozioak, ez merkataritzak Allahren oroitzapena egitetik, salata (otoitzaldia) ezartzetik eta zakata (pobreentzako zerga) ematetik. Egunaren beldur dira, zeinetan bihotza eta begiak atera beharrean gertatuko baitira. Allahk saritu ditzan eginak dituzketen gauzarik hoberenengatik eta bere mesedea areagotu diezaien. Berak nahi duena hornitzen du Allahk neurririk gabe. Eta sinesteari uko egiten diotenak: lautadan ispilatzearen pareko dira halakoen egintzak; egarri denak hura ura dela uste izaten du baina bertara iritsi eta ezer ez da; bere ondoan, ordea, Allah aurkituko du, dagokion kontua emango diona. Lasterra da Allah kontuak egiten. Edo itsaso sakoneko ilunaren pareko dira, zeinak gainean olatuak baititu olatuen gainean, zeinak bere aldetik hodeiek estaltzen baitituzte. Iluna ilunaren gainean. Eskua atera eta doi-doi ikusten du hura. Allahk argia ematen ez dionak ez du argirik izango. Ez ote duzu ikusten Allah goresten dutela zeruetan eta lurrean dauden izaki guztiek, baita hegaztiek ere beren hegoak airean zabal-zabal dituztela? Ezagutzen du nork bere otoitz propioa eta goresteko bere era. Allahk badaki zer egiten duten. Allahrena da zeruetako eta lurreko agintea; Harengana itzuli beharra dago.

181

43

44 45

46 47 48 49 50 51 52 53

54

55

56 57 58

Ez ote duzu ikusten Allahk bultza egiten diela hodeiei eta bildu egiten dituela geruzetan, eta ez ote duzu ikusten haien barrunbetik ateratzen dela euria, eta Allahk erorarazten duela zerutik, han dauden mendietatik, kazkabarra, harekin nahi duena kaltetuz eta nahi duena hartatik libre utziz? Haren tximistaren distirak ia itsu uzten ditu. Allahk txandarazten ditu eguna eta gaua; benetan, bada horretan gogoeta egiteko arrazoirik ikusmena dutenentzat. Eta Allahk kreatu zuen bizidun oro uretik; eta haietarik batzuk sabel gainean herrestatzen dira, beste batzuk bi hankaren gainean eta beste batzuk lauren gainean; nahi duena kreatzen du Allahk; gauza ziurra da ezen Allahk ahalmena duela gauza guztien gain. Gauza ziurra da ezen seinale argiak jaitsarazi ditugula, baina Allahk nahi duena gidatzen du bide zuzenera. Eta esaten dute: Sinesten dugu Allahrengan eta Mezulariagan eta obeditzen dugu. Baina, gero, hori esan ondoren, haietako batzuek bizkar ematen dute. Hauek ez dira sinestedun. Eta Allahri eta Haren mezulariari dei egiten zaienean haien artean juzgatzeko, talde bat urrundu egiten da. Baina arrazoia balute, otzan-otzan etorriko lirateke hartara. Gaitz bat ote dute bihotzean edo Allahk eta Haren mezulariak zapalduko dituen susmoa edo beldurra ote dute? Alderantziz, haiek berak dira bidegabe. Auzia garbitzeko, Allahrengana eta Haren Mezulariarengana deituak direnean, hau da sinestedunek esaten dutena: Entzungo dugu eta obedituko. Eta arrakasta izango dutenak dira horiek. Allahri eta Haren Mezulariari obeditzen diena, eta Allahren beldur dena Garaile dira horiek. Eta Allahgatik handikiro zin egiten dutenak ezen zuk aginduz gero (Allahren bidean borroka egitera) aterako direla. Esazu: Ez zinik egin, eta obeditu behar den bezala. Benetan, Allahk oso ondo daki zer egiten duzuen. Esazu: Obeditu Allahri eta obeditu Mezulariari. Baina bizkar ematen baduzue, gomendatu zaionaren kontuak bakarrik hartuko zaizkio hari, zuei gomendatu zaizuenarenak hartuko zaizkizuen bezala. Eta obeditzen badiozue, gidatuak izango zarete. Mezulariari ez dagokio argi transmititzea baizik. Sinetsiko duten eta egintza zuzenak egingo dituzten zuen artekoei, Allahk hitzeman die bere ondorengo bihurtuko dituela lurrean, haien aurrekoekin egin zuen bezala, eta jadanik duten Adorazioaren praktika, haientzat Berak nahi izan duena, berretsiko diela, eta beren beldurra segurtasun bihurtuko. Niri ezer erantsi gabe adoratuko naute. Horren ondoren arnegatuko duena Horiek desbideratuak. Eta ezar ezazue salata (otoitzaldia), eman zakata (pobreentzako zerga) eta obeditu Mezulariari, errukia eman dakizuen. Ez ezazu uste izan, sinesteari uko egiten diotenek lurrean ihes egingo dutenik, Sua da haien babeslekua. Zein leku txarra itzulerarako! Zuek, sinesten duzuenok! Zuen eskuinak dituen haiek70 eta pubertarora iritsi ez diren zuen artekoek, eska diezazutela baimena hiru unetan: egunsentiko otoitzaren aurretik, eguerdian zeuen jantziak arintzean eta gaueko otoitzaren

70

Gerran gatibu atzemandakoak. 182

59 60

61

62

63

64

ondoren, zeren barnetasunerako uneak baitira horiek; une haietaz kanpo, ez duzue hutsegiterik egingo elkarrekin jarduten baduzue. Horra nola argitzen dizkizuen Allahk bere seinaleak. Eta Ezagutzailea da Allah eta Jakintsua. Baina zuen umeek, nerabe izatera helduko direnean, eska dezatela baimena haien aurrekoek beti egin izan zuten bezala. Horrela argitzen dizkizue Allahk bere seinaleak; eta Ezagutzailea da Allah, Jakintsua. Eta menopausiara heldu eta jada ezkontzea espero ez duten emakumeek ez dute eragozpenik beren jantziak lasaitzeko, beren erakargarritasuna airean jarri gabe bada. Baina ez egitea hobe dute berentzat. Entzuten duena da Allah eta dakiena. Ez dago eragozpenik itsuarentzat, herrenarentzat edo gaixoarentzat, ezta zuetako inorentzat ere, zeuen etxean duzuenetik jateko, edo zeuen aitarenean, edo zeuen amarenean, edo zeuen aitaren aldeko osabenean, edo zeuen aitaren aldeko izebenean, edo zeuen amaren aldeko osabenean, edo zeuen amaren aldeko izebenean, edo giltzak utzi dizkizun zeuen adiskidearen etxean dagoenetik jateko. Ez duzue eragozpenik elkarrekin nahiz aparte jateko. Baina etxean sartzean, agur egiozue elkarri, Allah bedeinkatuaren eta onaren agurrez. Horra nola argitzen dizkizuen Allahk seinaleak, ulertu ahal dezazuen. Benetan, Allahrengan eta Haren Mezulariagan sinesten dutenak dira sinestedun eta, zerbaitengatik harekin bildurik daudela, baimena eskatu gabe erretiratzen ez direnak dira. Baimena eskatzen dizutenak dira Allahrengan eta Haren Mezulariagan sinesten dutenak. Eta dagokien zerbaitetarako baimena eskatzen dizutenean, emaiozu haien arteko nahi duzunari, eta eskatu barkamena Allahri haientzat; benetan, Barkatzailea da Allah, Bihozbera. Ez deitu Mezulariari zuek elkarri deitu ohi diozuen bezala. Allahk ezagutzen ditu disimuluz erretiratzen diren haien artekoak. Dabiltzala argi Haren aginduari aurka egiten diotenak, proba bat edo zigor mingarri bat irits ez dakien. Ez ote da Allahrena zeruetan eta lurrean den guztia? Hark badaki zertan ari zareten. Eta Harengana itzuliko zareten egunean, jakinaraziko dizue zer egin duzuen. Eta Allahk ezagutzen du gauza bakoitza.

183

25. SURA: BEREIZMENA


Mekakoa da, 68., 69. eta 70. aleiak izan ezik, Medinakoak baitira horiek. 77 aleia ditu eta Ya-Sin suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 Bedeinkatua izan bedi bere zerbitzariagana Bereizmena jaitsarazi duen Hura, mundu guztientzat ohar-egile izan zedin! Zeruetako eta lurreko agintea dagokion eta semerik hartu ez duen eta agintea inorekin konpartitzen ez duen Hura. Hark kreatu du gauza bakoitza eta zehaztu du hura erabat. Baina zuek Hartaz aparte jainkoak hartu dituzue, ezer kreatzen ez dutenak, kreatuak direnak; kalte nahiz on egiteko ahalmenik ez dutenak; biziaren, herioaren eta susperraldiaren gain ahalmenik ez dutenak. Sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Beste batzuen laguntzarekin, berak asmatu duen gezur hutsa da hori. Gauza ziurra da ezen hauek bidegabekeriarekin eta gezurrarekin datozela. Eta esaten dute: Antzinakoen asmakeriak dira horrek idatzarazi dituenak eta goiz eta arratsalde diktatzen dizkiotenak. Esazu: Zeruetan eta lurrean sekretua ezagutzen duen Hark jaitsarazi du hori; benetan, Barkatzailea eta Bihozbera da Hura. Eta esaten dute: Nolatan izan liteke Mezulari hau jaten duena eta azoketan ibiltzen dena izatea? Nolatan ez du jaitsarazten aingeru bat, bere ohartaraztelanean lagun izan dezan? Edo nolatan ez du jaitsarazten altxor bat edo ez du baratze bat, hartatik zer jana izateko? Bidegabeek esaten dute: Ez zarete gizon sorgindu baten jarraitzaile baizik. Ikus nola jartzen dizkizuten adibideak eta nola desbideratzen diren bidea aurkitu ezinik. Bedeinkatua izan bedi, nahi badu, hori guztia baino hobeagorik ere emango dizun Hura: Ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak. Eta gotorlekuak. Halere, Orduaren egiatasuna ukatu egiten dute. Ordua ukatzen duenarentzat su goria prestatu dugu. (Su) honek urrunetik ikusiko dituenean, amorratua eta haserre dagoela entzungo dute. Eta hara jaurtiko dituztenean, leku estu batean pilaturik, (erabat) suntsi ditzaten eskatuko dute. Gaur, ez duzue eskatuko behin bakarrik suntsi zaitzaten, askotan baizik. Esazu: Zer da hobea: hori ala beldur direnei agindu zaien hilezkortasunaren Baratzea? Sari eta atseden-leku izango da hau haientzat. Nahi duten guztia izango dute han, eta hilezkor izango dira. Zeure Jaunari exijitu diezaiokezun promesa da. Allahz kanpo adoratu zutenarekin batean bilduko ditugunean eta Hark esango dienean: Zuek al zarete beste hauek, nire zerbitzari hauek, desbideratu zenituztenak ala berak izan ziren bidetik desbideratu zirenak? Esango dute: Aintza Zuri! Ez zegokigun Zutaz kanpo babesletzat inor hartzea; baina haiei eta haien gurasoei gozatzen utzi zenien, Oroitzapena ahaztu zuten arte eta jende galdua gertatu ziren arte.
184

19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32

33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

Beraz, arnegatu egin dute esan zenutenaz. Ezin aldatuko zarete, ezta laguntzarik jaso ere, eta bidegabe izango den zuen artekoari zigor itzela dastaraziko diogu. Zure aurretik ez dugu bidali izan jaten ez zuen eta azoketan ibiltzen ez zen bidalirik. Zuetako batzuk proba bihurtu zaituztegu besteentzat. Izango ote duzue pazientziarik? Zure Jaunak ikusten du. Eta Gurekin topo egitea espero ez dutenek, esaten dute: Nolatan ez dira jaitsarazi aingeruak edo nolatan ez dugu geure Jauna ikusten? Handiegitzat eman dute beren burua eta lotsagabe bihurtu dira. Aingeruak ikusiko dituzten Egunean, orduan ez da berri onik izango gaizkileentzat. Eta hauek esango diete: Pasaezineko langa dago. Eginak dituzten egintzetara joko dugu, eta hauts barreiatu bihurtuko ditugu. Egun horretan, Baratzeko lagunek egoitza hobea izango dute eta atseden-leku baketsua. Eta zerua hodeiekin pitzatuko da, eta aingeruak hurrenez hurren jaitsaraziko dira. Egun horretan, benetako agintea Errukiorrarena izango da, eta egun txarra sinesgabeentzat. Egun horretan, bidegabea eskuei hozkaka hasiko da, esanez: Ai mezulariaren bideari jarraitu izan banio! Ai ene! Ai, halako hura adiskidetzat hartu izan ez banu! Oroitzapenetik aldendu ninduen, hura nigana heldu ondoren. Etsipena da Shaytan (Satanas) gizakiarentzat. Eta esango du Mezulariak: Ene Jauna! Nire jendeak bizkar eman zion Errezitazio honi. Era berean, Mezulari bakoitzari gaitza egiten zutenen arteko arerio bat jarri genion. Baina zure Jauna Aski da Gidari eta Babesle izateko. Sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Nolatan ez zaio jaitsi Korana behingo batean? Horrela egin bada, zure bihotza harekin sendotzeko izan da, zatika-zatika aztertuz joan gara. Eta ez dakarkizute adibiderik, zeinez ez baitizkizugu egia eta azalpen hobea ekartzen. Yahannamera (Infernura) aurrera begira eramanak izango direnek: horiek izango dute lekurik txarrena eta biderik desbideratuena. Egia da Musari (Moisesi) Liburua eman geniola, eta Harun (Aaron) bere anaia izendatu geniola laguntzaile. Eta esan genuen: Zoazte gure seinaleen egia ukatzen duen jendeagana! Denak suntsitu genituen. Eta Nuhren (Noeren) jendea, Mezulariak gezurtitzat eman zituena, uretan murgildu genuen eta seinale bihurtu genuen gizakientzat. Zigor mingarria prestatu dugu bidegabeentzat. Eta Adtarrak, Tamudtarrak eta putzuaren jabeak eta tarteko belaunaldi asko. Denei egin zitzaien dei, adibideez baliatuz, eta denak suntsitu genituen erabat. Gaizkiaren euria erorarazi zitzaion hiriaren ondotik ari ziren pasatzen haiek. Ez ote zioten antzeman hiriari? Baina haiek ez zuten espero bizira itzuliak izatea. Ikusten zaituztenean, irrigarritzat hartzen zaituzte, soil-soilik: Hau ote Allahk Mezulari igorri duena? Geure jainkoetatik gu apartatzeko zorian egon da. Eskerrak haiekiko leial iraun dugun!

185

43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60

61 62 63 64 65 66 67

Zigorra ikusiko dutenean, jakingo dute zein zebilen biderik desbideratuenean. Zer irizten diozu bere desioa jainko bihurtzen duenari? Zu izango ote zara haren zaintzaile? Edo uste ote duzu haietako gehienek entzungo dutela edo ulertuko, taldeanimalia baizik ez direlarik edo are desbideratuago direlarik? Ez ote duzu ikusten nola hedatzen duen Allahk itzala, eta nahi izan balu mugiezin egingo zuela? Eta eguzkiak agerian jar dezan egin dugu. Gero, eztiki Geuregana biltzeko. Hura da gaua zuentzat jantzi bihurtu duena, eta loaldia atseden. Hura da haizeak bidaltzen dituena bere errukiaren aitzindari. Eta ur garbia (eta garbitzailea) jaitsarazten dugu zerutik. Harekin hildako lurra biziarazteko, eta talde-animaliei eta kreatu ditugun gizakietako askori edaten emateko. Haien artean argitu dugu hori71, gogoeta egin dezaten; hala ere, gizakirik gehienek orori egiten diote uko, esker txarreko izateari salbu. Nahi izan bagenu, ohar-egile bat sorraraziko genuen hiri bakoitzean. Beraz, ez iezaiezu obeditu sinesgabeei, eta borroka itzazu horrekin, etenik gabeko borrokan. Hura da bi itsasoak bat egin dituena, bata geza eta atsegina, bestea gazia eta garratza. Haien bien artean tarte bat jarri zuen eta hesi bat garaiezina. Hura da gizakia uretik kreatu zuena, eta leinu-ahaidetasuna eta ezkontzatikoa eman zizkiona. Ahaltsua da zure Jauna. Baina, Allahz aparte, ez probetxurik, ez kalterik ez dakarkiena adoratzen dute. Laguntzailea da sinesgabea bere Jaunaren aurka. Ez zaitugu bidali, berri onen mezulari eta ohar-egile izateko baizik. Esazu: Ez dizuet inolako ordainik eskatzen horrengatik, nork bere Jaunaganako bidea hartu nahi izatea salbu. Eta izan ezazu konfiantza Bizidunagan, hiltzen ez den Harengan, eta gorets ezazu Hura bere aintzarekin. Aski da Hura bere zerbitzarien hutsegiteak xeheki ezagutzeko. Hura da zeruak, lurra eta haien bien artean dagoena sei egunean kreatu zituena, eta gero Tronuan jarri zena. Errukiorra da, galde iezaiozu Hartaz dakienari. Eta esaten zaienean: Ahuspeztu zaitezte Errukiorraren aurrean, esaten dute: Eta zein da Errukiorra? Agintzen diguzun horren aurrean ahuspeztu behar ote dugu? Eta are gehiago urruntzen dira. Bedeinkatua izan bedi zeruan konstelazioak jarri zituen Hura, eta lanpara bat eta ilargi argitsua jarri zituen Hura! Hura da gauaren segidan eguna etortzeko modua egin zuena, gogoeta egin edo eskertu nahi lukeenarentzat. Lur honetan apalki dabiltzanak dira Errukiorraren zerbitzari eta, ezjakinek hitz egiten dietenean, Bakea esaten dutenak. Eta gaua, beren Jaunagatik, ahuspez eta zutik ematen dutenak. Eta esaten dutenak: Gure Jauna! Aparta ezazu gugandik Yahannam-go (Infernuko) zigorra; benetan, hango zigorra betiko oinazea da. Eta ostatu txarra da eta egoitza txarra. Eta gastatzen (ematen) dutenean, ez alferrik galtzen, ez zeken jokatzen ez dutenak, baizik horien bien arteko bidea hartzen dutenak.

71

Korana edo ura. 186

68

69 70 71 72 73 74 75 76 77

Eta Allahren ondoan beste jainkorik adoratzen ez dutenak, eta Allahk ukiezineko egin duen inor hiltzen ez dutenak, zuzenbidez ez bada, eta larru-jotzerik egiten ez dutenak, zeren egingo duenak bere hutsegitearen ondorioa jasan beharko baitu. Igotze Egunean bikoiztu egingo baitzaio zigorra eta hilezkor izango baita han, doilorturik. Atzera egin, sinetsi eta zuzen jokatzen duena salbu; horiei Allahk beren egintza txarrak on bihurtuko baitizkie. Barkatzailea da Allah eta Bihozbera. Eta atzera egin eta zuzen joka dezana Allahgana itzuliko da benetan. Gezurrari arretarik eskaini ez eta arintasunaren ondotik igarotzean duintasunez egiten dutenak. Eta beren Jaunaren ezaugarriak aipatzen zaizkienean, ez ikusiarena eta ez entzunarena egiten ez dutenak. Eta esaten dutenak: Gure Jauna! Emazkiguzu geure emazteengan ondorengoak eta begientzako atsegintasuna, eta egin gaitzazu eredu (Allahren) beldur direnentzat. Horiek Egoitzarik garaiena izango dute sari, pazientzia izan zutelako. Eta ongi etorri eginez eta bakea esanez hartuak izango dira. Hilezkor izango dira han. Bai egoitza eta egonleku ederra! Esazu: Zer-nolako arreta jarriko behar zizuen nire Jaunak zuen erreguagatik izan ez bazen? Baina egiari uko egin diozue eta (zigorra) ezin kendu izango duzue gainetik.

187

26. SURA: POETAK


Mekakoa da, 197.a eta 224-227 aleiak izan ezik, Medinakoak baitira hauek. 227 aleia ditu eta Gertakizuna suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Ta, Sin, Mim. Liburu argiko seinaleak dira hauek. Agian atsekabeak jota egongo zara, sinesten ez dutelako. Nahi izango bagenu, zeruko seinale bat jaitsaraziko genuke haiengana, eta apaldurik geratuko lirateke haren aurrean. Baina ez zaie heltzen Errukiorraren oroitzapen berririk, alde batera uzten ez dutenik. Egia ukatu dute, baina helduko zaizkie barregarritzat ematen zuten gauza haien albisteak. Ez ote dituzte ikusten lurra eta han zenbat espezie eder hazarazi ditugun? Benetan, bada horretan seinale bat, baina haietako gehienak ez dira sinestedun. Eta, egiaz, Eutsezina da zure Jauna, Bihozbera. Zure Jaunak Musari (Moisesi) deitu zion: Zoaz jende bidegabeagana! Firaunen (Faraoiaren) jendeagana: Ez ote dira beldur izango? Esan zuen: Jauna, beldur naiz gezurtitzat hartuko ote nauten eta nire bihotza estutuko ote den eta nire mihia ez ote den askatuko; bidal ezazu nirekin Harun (Aaron). Delitu bat leporatzen didate eta beldur naiz hilko ote nauten. Esan zuen: Ezta pentsatu ere. Zoazte biok gure seinaleekin, zuekin egongo baikara, entzuten. Zoazte Firaunengana (Faraoiarengana) eta esaiozue: Munduen Jaunaren mezua dakarkizugu, Israelgo seme-alabei gurekin joaten utz diezaiezun. Esan zuen: Ez ote zintugun hazi geurekin haurra zinenean eta ez ote zinen bizi gure artean zeure bizitzako hainbat urtetan eta ez ote zenuen egin burutu zenuena arnegatua bilakatuz? Esan zuen: Egin nuenean desbideratuen artean nengoen. Eta beldurra sumatzean, ihes egin nuen zuengandik; orduan, ene Jaunak zentzua eman zidan, eta bidalietako bat bihurtu ninduen. Eta hau da egin zenidan mesedea: Israelgo seme-alabak esklabo bihurtzea! Firaunek (Faraoiak) esan zuen: Eta zein da munduen Jauna? Esan zuen: Zeruen eta lurraren eta horien bien artean dagoenaren Jauna, ziurtasuna bazenute. Inguruan zeudenei esan zien: Entzun al duzue? Esan zuen: Zuen Jauna da, eta zuen lehen gurasoena. Esan zuen: Zuen mezulari hau, bidali zaizuen hau, benetan deabruak hartua da. Esan zuen: Ekialdearen eta Mendebaldearen eta horien bien artean dagoenaren Jauna, ulertuko bazenute. Esan zuen: Ni ez beste jainko bat hartzen baduzu, presoen artean utziko zaitut. Esan zuen: Zerbait argia ekarriko banizu ere bai?

188

31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69

Esan zuen: Ekar ezazu, egia diotenetakoa bazara. Eta bere makila lurrera bota zuen, eta suge bihurtu zen argi eta garbi. Eskua atera zuen eta zuri-zuri agertu zitzaien han zeudenei. Inguruan zituen handikien kontzejuari esan zion: Benetan, azti trebea da, bere aztikeriekin zeuen lurraldetik bota nahi zaituztena. Zer diozue? Esan zuten: Emaiezu epe bat horri eta bere anaiari, eta bidal itzazu mezulariak hirietara, ekar ditzatela azti trebe guztiak. Eta azti guztiak bildu ziren hitzorduko lekuan, esandako egunean. Esan zioten jendeari: Bildu nahi al duzue? Agian aztiei jarraituko diegu, garaile ateratzen badira. Eta aztiek, bildu zirenean, esan zioten Firauni (Faraoiari): Saririk izango al dugu irabazten badugu? Esan zuen: Bai eta, horrela bada, (nire) hurbilekoen artean izango zarete. Musak (Moisesek) esan zien: Bota botatzeko duzuena. Eta haiek beren sokak eta makilak bota zituzten, esanez: Ala Firaun (Faraoi)! Garaile izango gara! Eta Musak (Moisesek) ere bota zuen bere makila eta haiek sortu zuten gezurra irentsi zuen. Orduan, ahuspez erori ziren aztiak. Esan zuten: Munduen Jaunagan sinesten dugu, Musaren (Moisesen) eta Harunen (Aaronen) Jaunagan. Esan zuen: Horrengan sinesten duzuela nire baimenik gabe? Hori da, benetan, zuen buruzagia, aztikeria erakutsi dizuena, baina igarriko diozue: alde bateko eskua eta besteko hanka moztuko dizkizuet, eta guztiok gurutziltzatuko zaituztet. Esan zuten: Ez dago gaitzik horretan, zeren, benetan, gure Jaunagana itzuliko baikara. Benetan, biziki nahi dugu geure Jaunak hutsegiteak barka diezazkigun lehenengo sinestedunak izan garelako. Eta Musari (Moisesi) inspiratu genion: Abia zaitez nire zerbitzariekin gauez, pertsegitu egingo baitzaituzte. Eta Firaunek (Faraoiak) mezulariak bidali zituen hirietara, soldaduak biltzera: Hauek ez dira kopuru txiki bat baizik; eta, benetan, oso haserre jarri gaituzte. Erne dagoen gizartea gara. Horrela atera genituen baratzeetatik eta iturburuetatik. Eta altxorretatik eta bizimodu erosotik. Horrela izan zen. Eta Israelgo seme-alabei eman genien ondare. Eta eguna zabaltzean, pertsegitu egin zituzten. Bi taldeek elkar ikusi zutenean, Musaren (Moisesen) lagunek esan zuten: Harrapatu gaituzte. Esan zuen: Ez, nire Jauna nirekin dago eta Hark gidatuko nau. Eta inspiratu genion Musari (Moisesi): Jo ezazu itsasoa zeure makilaz. Eta erdibi egin zen, eta alde bakoitza mendi itzel baten antzekoa zen. Eta hara erakarri genituen besteak. Musa (Moises) eta harekin ziren guztiak salbatu genituen; gero, beste guztiak ito egin genituen. Benetan, bada horretan seinale bat. Haietako gehienak ez ziren sinestedun. Eta gauza ziurra da ezen zure Jauna Eutsezina dela, Bihozbera. Konta iezaiezu Ibrahimen (Abrahamen) historia,

189

70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114

bere aitari eta bere jendeari esan zienean: Zer da adoratzen duzuen hori? Esan zuten: Idoloak adoratzen ditugu, haien kultuari emanak baikaude. Esan zuen: Eta entzuten ote dizuete dei egiten diezuenean? Edo mesederik nahiz kalterik egiten ote dizuete? Esan zuten: Baina gure gurasoek ere horixe egiten zuten. Esan zuen: Ikusi al duzue adoratzen duzuen hori, zuek eta zuen arbasoek? Haiek nire arerioak dira, munduen Jauna ez bezala. Hark kreatu ninduen eta gidatzen nau. Hark ematen dit jaten eta edaten eta Hark sendatzen gaixo nagoenean. Eta Hark hilaraziko nau eta, gero, bizia itzuliko dit. Eta Harengandik espero dut gogo biziz hutsegiteak barka diezazkidan Kontuak Emateko Egunean. Ene Jauna! Emadazu zentzua eta eduki nazazu zuzenen artean. Egizu, gero etorriko direnek nitaz egiaz hitz egin dezaten. Egin nazazu Atseginen Baratzeko oinordekoen arteko, eta barka iezaiozu nire aitari; desbideratuetakoa izan da hura. Eta ez nazazu atsekabetu bizira itzuliak izango diren egunean. Ez ondasunak, ez seme-alabak ezertarako izango ez diren egunean. Allahgana bihotz garbiarekin helduko den hura. Beldur direnengana hurbildua izango da Baratzea. Eta Yahim erakutsiko zaie desbideratuei. Eta esango zaie: Non dago adoratzen zenuten hura, Allahz kanpoko hura? Gai al dira zuei laguntzeko edo beren buruari laguntzeko? Orduan han jaurtikiak izango dira bata bestearen gainean, haiek eta desbideratu zirenak. Eta Iblis-en gudarosteak, denak batean. Eta esango dute, han sesioan jardunez: Allahgatik, desbideraturik geunden argi eta garbi! Munduaren Jaunari parekoak egozten genizkionean. Ez gintuzten desbideratu gaizkileek baizik. Eta ez dugu (orain) gugatik erregutuko duenik; ezta adiskide minik ere. Ai, aukera berri bat bagenu sinestedun izateko! Eta gauza ziurra da ezen badela horretan seinale bat, baina gizakirik gehienak ez dira sinestedun. Eta egia da zure Jauna Eutsezina dela, Bihozbera. Nuhren (Noeren) jendeak uko egin zien bidaliei, beren anaia Nuhk esan zienean: Ez ote duzue beldur izan behar? Mezulari leiala nauzue. Beraz, izan zaitezte Allahren beldur, eta egin nik esandakoa. Ez dizuet horrengatik inolako ordainik eskatuko; nire saria munduen Jaunari bakarrik dagokio. Beraz, izan zaitezte Allahren beldur, eta egin nik esandakoa. Esan zuten: Zugan sinetsi behar ote dugu, zure jarraitzaileak (gizartean) behekoenak direlarik? Esan zuen: Ez dagokit zer egiten duten jakitea. Haiei kontuak hartzea nire Jaunari bakarrik dagokio, ohardun bazinete. Eta Nik ez diet uko egingo sinestedunei.

190

115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156

Ohar-egile argia naiz ni. Esan zuten: Nuh (Noe), horrelakoa izateari uzten ez badiozu, harrikatu egingo zaitugu. Esan zuen: Ene Jauna! Benetan, uko egin dit neure jendeak. Epai ezazu, beraz, haien eta nire artean, eta salba nazazu ni eta nirekin dauden sinestedunak. Eta salbatu egin genituen hura eta jendez lepo zegoen ontzia. Gero, ito egin genituen kanpoan gelditu zirenak. Benetan, bada horretan seinale bat. Haietako gehienak ez ziren sinestedun. Egia da zure Jauna Eutsezina dela, Bihozbera. Adtarrek uko egin zieten bidaliei Hud beren anaiak esan zienean: Ez ote duzue beldur izan behar? Mezulari leiala nauzue. Beraz, izan Allahren beldur, eta bete nik esandakoa! Ez dizuet horrengatik inolako ordainik eskatuko; nire saria munduen Jaunari bakarrik dagokio. Nolatan eraikitzen dituzue seinaleak bide guztietako goragunetan, apeta hutsez? Eta nolatan egiten dituzue gotorlekuak hilezkor izango bazinete bezala? Eta nolatan jokatzen duzue tirano gisa, erasotzen duzuenean? Izan Allahren beldur, eta bete nik esandakoa! Izan zaitezte dakizuenarekin hornitu zaituzten Haren beldur! Ganaduarekin eta seme-alabekin hornitu zaituzte, baratzeekin eta iturburuekin. Beldur naiz ezen egun larri bateko zigorra etorriko ote zaizuen. Esan zuten: Berdin dio, zuk guri aholkatu edo ez. Hau ez da antzinakoen erara bizitzea baizik. Eta ez gara zigortuak izango. Uko egin zioten zekarren egiari, eta suntsitu egin genituen; egia da badela horretan seinale bat. Haietako gehienak ez ziren sinestedun. Benetan, zure Jauna Eutsezina da, Bihozbera. Tamudtarrek uko egin zieten bidaliei Salih beren anaiak esan zienean: Ez ote duzue beldur izan behar? Mezulari leiala nauzue; beraz, izan Allahren beldur, eta bete nik esandakoa. Ez dizuet horrengatik inolako ordainik eskatuko; nire saria munduen Jaunari bakarrik dagokio. Uste al duzue onik utziak izango zaretela dituzuenekin? Baratzeetan eta iturburuetan, zerealetan eta kimu berriko palmondoetan? Eta, harro-harro, mendietan etxeak zulatzen jarraitu behar ote duzue? Izan Allahren beldur, eta bete nik esandakoa. Eta ez ezazue obeditu mugak gainditzen dituzten horiek agintzen dizuetena. Ordena jarri ordez, lurrean ustelkeria ereiten duten horiek agintzen dizuetena. Esan zuten: Zu ez zara gizon sorgindu bat baizik, ez zara gu bezalako gizaki bat baizik; ekar ezazu seinale bat, egia diotenetakoa bazara. Esan zuen: Gamelu eme honek bere txanda izango du edateko, eta zuek zeuena, egun jakin batean. Ez iezaiozue kalterik egin, egun larri bateko zigorrak ustekabean harrapa ez zaitzaten.

191

157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 188 189 190 191 192 193 194 195 196 197 198

Baina hankak moztu zizkioten eta biharamunean damuturik esnatu ziren. Zigorrak ustekabean harrapatu zituen; benetan, bada horretan seinale bat. Haietako gehienak ez ziren sinestedun. Eta egia da zure Jauna Eutsezina dela, Bihozbera. Eta Luten (Loten) jendeak uko egin zien bidaliei. Lut (Lot) beren anaiak esan zienean: Ez ote duzue beldur izan behar? Mezulari leiala nauzue; beraz, izan Allahren beldur, eta bete nik esandakoa. Ez dizuet horregatik inolako ordainik eskatuko; nire saria munduen Jaunari bakarrik dagokio. Munduko gizaseme guztiengana jotzen al duzue, Allahk zuentzat kreatu zituen emazteak alde batera utzita? Mugak gainditzen dituen jendea zarete. Esan zuten: Lut (Lot), gelditzen ez bazara, kanporatuen artekoa izango zara. Esan zuen: Egiten duzuena higuingarritzat dutenetakoa naiz. Jauna! Libra gaitzazu ni neu eta neure familia hauek egiten dutenetik. Eta salbatu egin genituen bera eta beraren familia, guztiak, atzean geratu zirenetako emakume zahar bat izan ezik. Gero, besteak suntsitu genituen. Eta euria erorarazi genuen haien gainera. Bai euri txarra ohartaraziak izan direnena! Benetan, bada horretan seinale bat. Haietako gehienak ez ziren sinestedun. Benetan, zure Jauna Eutsezina da, Bihozbera. Al-Ayka-ko jabeek uko egin zioten bidaliek esaten zutenari. Shuayb-ek esan zienean: Ez ote duzue beldur izan behar? Mezulari leiala nauzue; beraz, izan Allahren beldur, eta bete nik esandakoa. Ez dizuet horrengatik inolako ordainik eskatuko; nire saria munduen Jaunari dagokio. Izan zaitezte zuzenak neurtzean, hartan jendeari kalterik egin gabe. Eta erabil ezazue balantza orekatua, jendeari bere gauzak murriztu gabe. Eta ez egin gaizkirik munduan, usteltzaileek bezala. Eta izan zaitezte zeuek eta lehenengo belaunaldiak kreatu zituen Haren beldur. Esan zuten: Ez zara gizaki sorgindu horietakoa baizik. Gu bezalako gizakia zara soil-soilik eta gezurra diotenetakoa zarela uste dugu. Egizu eror dadila gugana zeru-puska bat, egia badiozu. Esan zuen: Nire Jaunak hobeto daki zer egiten duzuen. Eta uko egin zioten eta itzala eman zien hodeiaren egun izugarrizko zigorrak harrapatu zituen ustekabean. Benetan, bada horretan seinale bat. Haietako gehienak ez ziren sinestedun. Benetan, zure Jauna Eutsezina da, Bihozbera. Eta egia da ezen munduko Jaunak jaitsarazitako errebelazio bat dela hau. Goitik ekarri du espiritu leialak. zure bihotzera, ohar-egileetako bat izan zintezen arabierazko hizkuntza argian. Lehenengo komunitateen idazkietan dago. Ez ote dio balio probatzat Israelgo seme-alaben arteko jakintsuek ezagutzen dutela jakiteak? Arabiarra ez zen bati jaitsarazi izan bagenio

192

199 200 201 202 203 204 205 206 207 208 209 210 211 212 213 214 215 216 217 218 219 220 221 222 223 224 225 226 227

eta hark errezitatu izan balie, ez zuten harengan sinetsiko. Horra nola sartzen dugun hori gaitza egiten dutenen bihotzean. Ez dute hartan sinetsiko, zigor latza ikusiko duten arte. Zeina ustekabean etorriko baitzaie, konturatu gabe. Eta esango dute: Emango ote zaigu luzapen bat? Aurreratu egin nahi ote dute gure zigorraren etorrera? Zer iruditzen zaizu urte batzuetan gozatzen uzten badiegu, eta, gero, agindu zitzaiena iristen bazaie? Gozatu izan dituzten ondasunek ez diete ezertarako balio izango. Ez dugu herririk suntsitu, aurrez hara ohar-egile bat igorri gabe, oroitarazteko. Ez gara izan bidegabe. Eta ez dute jaitsarazi deabruek, ez dagokie eta ezin dute. Haiei ez zaie uzten entzuten. Eta ez iezaiozu dei egin beste jainko bati Allahren ondoan, zigorra jasoko dutenetakoa izango baitzinateke. Eta ohartaraz ezazu zeure klana, zugandik hurbilenak direnak. Eta jaits itzazu zeure hegoak jarraitzen dizuten sinestedunen onerako. Baina desobeditzen badizute, esazu: Egiten duzuenari dagokionez errugabe naiz. Eta izan ezazu konfiantza Ahaltsuagan, Bihozberagan. Ikusten zaituen Harengan zutik jartzen zarenean eta zeure mugimendu desberdinetan ahuspezten direnen artean. Entzuten duena da Hura eta dakiena. Nahi al duzue esan diezazuedan zeinen gainera jaisten diren deabruak? Gezurti gaizto ororengana jaisten dira, entzuten dienarengana. Haietako gehienak gezurtiak dira. Baita desbideratuek jarraitzen dieten poetengana ere. Ez ote duzu ikusten nola ibili ohi diren itzuli-mitzuli alde guztietara? Eta egiten ez dutena diotenak? Sinesten dutenak salbu, egintza zuzenak egiten dituztenak, Allah oso gogoan izaten dutenak eta tratu txarrak jasatean defenditzen direnak. Eta jakingo dute bidegabe izan zirenek zein behin betiko lekutara itzuli beharko duten.

193

27. SURA: INURRIAK


Mekakoa da, 93 aleia ditu eta Poetak suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 Ta, Sin. Koranaren eta Liburu argi baten seinaleak dira hauek. Gida eta berri onak sinestedunentzat. Salata (otoitzaldia) ezartzen dutenentzat, zakata (pobreentzako zerga) ematen eta Azken Bizitzaren ziurtasuna dutenentzat. Azken Bizitzan sinesten ez dutenei, eder ikusarazi dizkiegu beren egintzak eta noraezean dabiltza. Zigorrik txarrena jasango dutenak dira horiek, eta Azken Bizitzan gehiena galduko dutenak. Benetan, Jakintsu batengandik, Ezagutzaile batengandik, jaitsi zaizu Korana. Musak (Moisesek) bere familiari esan zion: Sua barruntatu dut, hots, albiste bat edo txingarra berotu ahal zaitezten; hartatik ekarriko dizuet. Eta hartara iritsi zenean, ahots batek dei egin zion: Bedeinkatua izan bedi su honetan dagokeen oro eta honen inguruan dagokeena, eta Aintza Allahri, mundu guztien Jaunari! Musa (Moises)! (Jakizu) Allah naizela Ni, Ahaltsua, Jakintsua. Bota ezazu zeure makila. Eta sugea bailitzan herrestatzen ikusi zuenean, urrundu egin zen bizkarra emanez eta itzuli gabe. Musa (Moises)! Ez beldur izan, bidaliak ez dira beldur izaten nire aurrean. Bai, ordea, bidegabe izan dena, baldin eta gaitzaren ordez ongia egiten ez badu, zeren egia baita Barkatzailea dela Allah, Bihozbera. Eta sar ezazu eskua kolkoan eta zuri-zuri aterako da, gaitzik ez duela ere; Firauni (Faraoiari) eta haren jendeari zuzendu zaizkion bederatzi seinaleetakoa da. Benetan, jende desbideratua dira. Eta gure seinale argiak heldu zitzaizkienean, esan zuten: Aztikeria hutsa da hori. Eta uko egin zieten, haietaz beren bihotzean zuten ziurtasunaren kontra, harrokeriaz eta bidegabekeriaz. Errepara iezaiozu usteltzaile haiek izan zuten azkenari. Gauza ziurra da ezen Daudi (Davidi) eta Sulaymani (Salomoni) jakinduria eman geniela, eta esan zuten: Gorespena Allahri, Zeinek bere zerbitzari sinestedun askoren artean gu hobetsi baikaitu. Eta Sulayman (Salomon) Dauden (Daviden) oinordekoa izan zen, eta esan zuen: Gizakiok! Hegaztien lengoaia irakatsi digute eta denetik eman; benetan, bistako mesedea da hori. Eta Sulaymanentzat (Salomonentzat) jeinuen, gizakien eta txorien gudarosteak bildu ziren, eta gudu-lerrotan jarri. Horrela, inurrien haranera heldu ziren; orduan esan zuen (inurrietako) batek: Inurriok! Sar zaitezte zeuen etxean; ez dadila gerta Sulaymanek (Salomonek) eta haren gudarosteek zuek oharkabean zapaltzea. Orduan irribarre egin zuen haren hitzengatik irribarretsu eta esan zuen: Jauna! Eragin iezadazu niri eta nire arbasoei egin diguzun mesedeagatik Zuri eskerrak ematera, eta Zuri atsegin zaizun eran zuzen jokatzera, eta har nazazu zure errukian, zure zerbitzari zuzenen artean.

194

20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40

41 42

Eta txoriak ikuskatu zituen; orduan esan zuen: Zer dela-eta ez da ageri argioilarra? Absente direnetakoa ote da? Zorrotz zigortuko dut, edo lepoa moztuko diot, froga argi batekin ez badatorkit. Baina ez zen gelditu oso urrun eta esan zuen: Zuk ez dakizun zerbait jakin dut eta Sabatik etorri naiz berri ziur batekin. Emakume bat aurkitu dut, haien erregina, denetik eman diotena; tronu bikaina du. Hura eta haren herria ikusi ditut eguzkiaren aurrean ahuspez, Allahren aurrean egin ordez. Shaytanek (Satanasek) eder ikusarazi dizkie beren egintzak eta bidetik desbideratu ditu, eta ez dute gidarik. Zergatik ez dira ahuspezten Allahren aurrean, Hura baita zeruetan eta lurrean ezkutuan dagoena aterarazten duena, eta ezagutzen baitu bai ezkutatzen dutena, bai erakusten dutena? Allah, ez dago Hura beste jainkorik, Egundoko Tronuko Jauna. Esan zuen: Ikus dezagun egia diozun ala gezurretan ari direnetakoa zaren. Zoaz nire idazki honekin eta utzi erortzen haien gainera; gero, aparta zaitez eta ikusi nola erreakzionatzen duten. Esan zuen hark (erreginak): Jaun handikiok! Idazki noble bat bota didate. Sulaymanena (Salomonena) da, eta Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean dator: Ez zaitezte jaiki nire kontra eta zatozte nigana menpeko (musulman). Esan zuen hark (erreginak): Jaun handikiok! Emadazue aholkua neure kasuaz; ez dut ezer erabakiko zuen iritzia jakin aurretik. Esan zuten: Badugu indarra, eta eraso-gaitasun handia dugu, baina zuri dagokizu erabakia hartzea; ikus, beraz, zer agindu behar duzun. Esan zuen: Erregeek, hiri batean sartzean, hankaz gora jartzen dute hura erabat, bertako jende adoretsua umilaraziz. Horrela jokatzen dute. Opari bat bidaliko diet, eta mezulariek itzulian zer ekarriko zain egongo naiz. Eta Sulaymanengana (Salomonengana) heldu zenean, esan zuen: Ondasunekin tentatu gura nauzue Allahk eman didana zuei eman dizuena baino hobea delarik, eta halere konforme zaudete zeuen opariekin. Itzul zaitez haiengana, zeren aurre ezin egingo dieten gudarosteekin joango baikara, handik botako ditugu umiliaturik eta txiki eginik geratuko dira. Esan zuen: Ene handikiok! Zuetako zeinek ekarriko dit haren tronua, haiek nigana mendeko (musulman) etorri baino lehen? Esan zuen ifrit jeinu batek: Nik ekarriko dizut, zu eserlekutik altxatu baino lehen, eta fidagarria nauzu. Eta Liburua ezagutzen zuenak esan zuen: Nik ekarriko dizut zure begiratua zugana itzuli aurretik72. Eta bere aurrean(tronua) ikusi zuenean, esan zuen (Sulaymanek): Hau nire Jaunaren mesede handietako bat da, esker onekoa ala txarrekoa naizen probatzeko, eta esker onekoa bere probetxurako bakarrik izango da, baina esker txarrekoa Benetan, Aberatsa da nire Jauna, Eskuzabala. Esan zuen: Egiozue (erreginari) tronua ezin ezagutzeko modukoa, gidarik ba ote duen ala gidarik ez dutenetakoa den egiaztatzeko. Eta hura (erregina) etorri zenean, galdetu zioten: Horrelakoa al da zure tronua? Erantzun zuen: Hala dirudi. Baina hark (erreginak) baino lehenago jasoa genuen guk jakinduria eta musulmanak ginen.

72

Hau da, begien itxi-ireki batean. 195

43 44

45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60

61 62

Hura (erregina), berriz, Allahz kanpo adoratzen zuen hark desbideratu zuen, benetan sinesgabeen herrikoa zen. Esan zioten (erreginari): Sar zaitez jauregian. Eta ikusi zuenean, ur-eremua zela iruditu zitzaion eta zangoak agerian jarri zituen. Esan zuen: Kristal leunduzko jauregia da. Hark (erreginak) esan zuen: Ene Jauna! Bidegabe izan naiz neure buruarekin, baina, Sulayman (Salomon) bezala, Allahren, mundu guztien Jaunaren, mendeko naiz. Eta Tamudtarrei Salih beren anaia bidali genien: Adora ezazue Allah! Eta, orduan, bi taldetan banatu ziren, beren artean sesioan jardun zirelarik. Esan zuen: Ene jendea! Zergatik eskatzen duzue gaiztakeria aitzinatu dadin ongiaren aurretik? Allahri barkamena eskatuko bazeniote, lortzen ahal zenukete errukiaz tratatuak izatea. Esan zuten: Susmo txarrak nabari ditugu zure eta zurekin dagoenaren kontra. Esan zuen: Zuen susmoa Allahren ondoan dago; hala ere, proban jarria den herria zarete. Hirian baziren bederatzi lagun, gauzak hobetu ordez, lurrean ustelkeria ereiten ari zirenak. Esan zuten: Zin egin dezagun Allahren izenean, gauez erasoko diegula hari (Salihri) eta haren familiari, eta, gero, haren ahaideari esango diogu ez ginela izan haren familiaren hilketaren lekuko, eta egia diogula. Azpijokoa prestatu zuten eta Guk beste bat prestatu genuen, haiek ohartu gabe. Begira nola amaitu zen haien plana; benetan suntsitu genituen haiek eta haien familiak, denak. Han geratu ziren haien etxeak hutsik, bidegabe izan zirelako. Egia esan, bada horretan seinale bat dakien jendearentzat. Eta sinetsi zutenak eta (Allahren) beldur zirenak salbatu genituen. Eta Lutek (Lotek) bere jendeari esan zion: Zentzugabekeriari emanik bizi behar ote duzue, ikusten duzuena ikusita? Nolatan irrikatzen dituzue gizonezkoak haragi-irrikaz, emakumeen ordez? Benetan, ezjakinen herria zarete. Baina haren jendearen erantzun bakarra hau esatea izan zen: Bota zeuen herritik Luten (Loten) familia! Bere burua garbitzat duen jendea da. Hura (Lut) eta haren familia salbatu genituen, haren emaztea izan ezik, erabakia baikenuen hau atzean geratuko zirenetakoa izango zela. Eta euria jaitsarazi genuen haien gainera. Zein euri txarra oharpena jaso zuten haientzat! Esazu: Gorespena Allahrentzat eta bakea Haren zerbitzari aukeratuekin! Zer da hobea: Allah ala Hari eransten diotena? Agian, zeruak eta lurra kreatu dituen Hura eta zuentzat zerutik ura jaitsarazten eta harekin baratze bikainak, nongo arbolak ezin izango baitzenituzten zuek handiarazi, hazarazten dituen Hura? Izan ote daiteke beste jainkorik Allahren pareko? Ez, baizik eta (Allahrekin beste gauza batzuk) parekatzen dituen jendea da. Agian, lurra bizileku egin duen Hura eta hartan ibaiak kokatu eta mendilerroak ezarri eta bi itsasoen artean hesia jarri duen Hura? Ba ote dago beste jainkorik Allahren pareko? Ez; halere, haietako gehienek ez dakite hori. Zeinek erantzuten dio premian dagoenari, hura gaitzetik libratuz, eta zeinek egin zaituzte (Bere) ordezko lurrean? Izan al daiteke jainkorik Allahrekin? Zein gutxi hausnartzen duzuen!

196

63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87

Zeinek gidatzen zaituzte lurreko eta itsasoko ilunpeetan eta zeinek bidaltzen ditu haizeak bere errukiaren aitzindari? Izan al daiteke jainkorik Allahrekin? Goratua izan bedi Allah, Hari eransten diotenaren gainetik! Zeinek kreatu lezake lehenengoz eta, gero, zeinek berriro kreatu, eta zeinek hornitzen zaituzte zerutik eta lurretik? Ba al da jainkorik Allahrekin? Esazu: ekardazue eskura omen duzuen zeuen proba, egia diotenetakoak bazarete. Esazu: Zeruetan eta lurrean daudenetako inork ez du ezagutzen Ikusi gabea, Allahk bakarrik ezagutzen du; ez dakite bizira noiz itzuliak izango diren ere. Alderantziz, haien ezagutza Azken Bizitzan osotuko da. Eta, halere, duda dute hartaz eta haien bihotza itsu dago hari buruz. Eta sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Gu eta gure gurasoak lur izango garenean, ateraraziko ote gaituzte orduan? Hori da agindu zaiguna eta lehenago gure gurasoei agindu zitzaiena, eta, benetan, ez dira antzinakoen ipuinak besterik. Esazu: Zoazte hortik barrena eta ikusi zer izan zen gaizkileen azkena! Baina ez zaitez atsekabetu haiengatik, eta ez larritu egin dezaketen azpijokoarengatik. Eta esaten dute: Noiz beteko da mehatxu hau, diozuena egia baldin bada? Esazu: Gerta liteke, hura, zeinen etorrera aurreratu nahian baitzabiltzate, zeuen ondoren gainean izatea. Benetan, zure Jaunak gizakiak faboratzen ditu; baina haietako gehienek ez diote eskertzen. Eta gauza ziurra da ezen zure Jaunak ezagutzen duela haiek beren bihotzean ezkutatzen dutena, baita agertzen dutena ere. Ez da zeruetan edo lurrean ezkuturik ezer, liburu batean idatzia ez dagoenik. Benetan, beren artean adostu ezin zutenaren parte handiena adierazten die Errezitazio honek Israelgo seme-alabei. Eta, benetan, gida eta errukia da sinestedunentzat. Zure Jaunak erabakiko du bere epaiarekin haien artean; Ahaltsua da Hura, Ezagutzailea. Izan ezazu konfiantza Allahrengan; egia da benetako egian zabiltzala zu. Zu ez zara gai hildakoek entzun dezaten egiteko, ezta gorrek, axolagabe apartatzen direnean, deia entzun dezaten egiteko ere. Ezta itsuek ikus dezaten ere, haiek beren desbiderakuntzatik ateraraziz. Soil-soilik, gure seinaleetan sinesten dutenek eta musulman (menpeko) direnek entzun dezaten lortuko duzu. Haien aurka erabakia dagoen hitza gauzatuko denean, hitz egingo dien piztia bat ateraraziko dugu lurretik haientzat. Benetan, gizakiek ez zuten gure seinaleen ziurtasunik. Eta komunitate bakoitzetik gure ezaugarrien egiatasuna ukatzen zutenen talde bat bilduko dugun egunean eta banatuak izango direnean... Eta iristean esango die: Haien ezagutzarik gabe egin al zenieten uko nire ezaugarriei? Zer egin zenuten? Eta haien aurka erabakitako hitza gauzatu egingo da, bidegabe izan zirelako, eta ez dute hitz egingo. Ez ote zuten ikusi gaua atseden hartzeko egin genuela, eta eguna gauzak argi ikusteko? Benetan, badira horretan seinaleak sinesten duen jendearentzat. Eta adarra joko duten egunean, eta zeruetan eta lurrean dauden guztiak ikaraz larrituko direnean, Allahk nahi dituen haiek salbu, eta denak Harengana joko dutenean, mendeko.

197

88 89 90 91 92 93

Eta mendiak, sendo zirela uste zenuenak, hodeiak bezala pasatzen ikusiko dituzu. Allahren egintza da, gauza guztiak maisuki egin baititu; egiaz, Hark oso ondo daki zer egiten duzuen. Egintza onekin aurkeztuko denak are zerbait hobea jasoko du eta onik aterako da egun horretako izu larritik. Baina egintza txarrekin aurkeztuko dena, Sura jaurtikia izango da muturrez aurrera. Egina ez duten zerbaitengatik ordainduko ote zaie? Ukiezineko bihurtu duen lur honetako (Meka-ko) Jauna eta den guztiaren Jabe den Hura adoratzeko agindua hartu dut; eta Haren mendean jartzen direnetakoa (musulmanetakoa) izateko agindua. Eta Korana errezitatzeko. Eta gida jarraitzen duenak bere probetxurako egiten du, baina desbideratzen denak... Esazu: Ni, soil-soilik, ohar-egileetako bat naiz. Eta esazu: Gorespenak Allahri. Hark erakutsiko dizkizue bere seinaleak eta zuek antzemango diezue. Eta zure Jaunak ez du utziko arretarik gabe egiten duzuena.

198

28. SURA: NARRAZIOA


Mekakoa da, 52-55 aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira, eta 85-88 aleiak izan ezik, hauek Hyira-koan jaitsi baitziren, Meka eta Medina artean. 88 aleia ditu, eta Inurriak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Ta, Sin, Min. Liburu argiaren seinaleak dira hauek. Musaren (Moisesen) eta Firaunen (Faraoiaren) albisteen zatia kontatuko dizugu egiarekin, sinesten duen jendearentzat. Benetan, tirano harroa izan zen Firaun (Faraoia) lurrean. Hango biztanleak klasetan banatu zituen, eta haietako talde bat zapaldu, hauen semeak lepo egin zituen eta emakumeak bizirik utzi. Usteltzailea zen. Eta lurrean zapalduak izan zirenak faboratu egin nahi izan genituen, buruzagi egin eta oinordeko bihurtu. Lurrean tokia eman genien eta beldurra zioten hura ikusarazi genien haiengan Firauni (Faraoiari), Hamani eta haien gudarosteei. Eta Musaren (Moisesen) amari inspiratu genion: Emaiozu bularra eta hori delaeta beldur izango zarenean, utz ezazu ibaian, eta ez beldur izan eta ez atsekabetu, itzuliko baitizugu eta bidalietakoa bihurtuko dugu. Eta Firaunen (Faraoiaren) familiak jaso zuen, beraientzat arerio izan zedin eta nahigabe-iturri; benetan, desbideraturik zeuden Firaun (Faraoia), Haman eta haien gudarosteak. Eta esan zuen Firaunen (Faraoiaren) emazteak: Freskura izango da nire eta zure begientzat, ez ezazu hil, agian onuragarri izango zaigu edo semetzat hartuko dugu. Baina haiek ez ziren konturatzen. Eta Musaren (Moisesen) ama hutsik gelditu zen bere hondoenean eta gauzak azaltzeko zorian egon zen, baina sendotu egin genuen haren bihotza, sinestedunetakoa izan zedin. Esan zion haren (Musaren) arrebari: Jarrai ezazu horren arrastoa; eta toki ezkututik erreparatzen zion, haiek kontura ez zitezen. Ordu arte ez genuen baimendu inude batek bularra ematea; orduan esan zuen: Nahi al duzue zuentzat zainduko duen familia bat bilatzea, ondo haziko duena? Eta horrela itzuli genion bere amari, haren begien kontsolagarri eta goibel egon ez zedin eta jakin zezan Allahren promesa egiazkoa dela. Hala ere, haietako gehienek ez dakite hori. Eta helduarora iritsi eta bere forma hartu zuenean, zentzua eta ezagutza eman genizkion. Horra nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Eta bertako biztanleak zabar zeuden une batean hirian sartu zen, eta bi gizon ikusi zituen han borrokan; bata bereetakoa zen eta bestea arerioa; orduan, bereetakoa zenak laguntza eskatu zion arerioetakoa zenaren aurka, eta Musak (Moisesek) kolpe bat eman zion eta hilda utzi. Esan zuen: Shaytanen (Satanasen) egintza da hau; benetan, desbideratzen duen arerioa da hura. Esan zuen: Ene Jauna, bidegabe izan naiz neure buruarekin, barka iezadazu.

16

199

17 18

19 20 21 22 23

24 25

26 27 28 29 30 31 32

Eta barkatu egin zion; gauza ziurra da ezen Barkatzailea dela Hura, Bihozbera. Esan zuen: Ene Jauna, mesede egin baitidazu, ez naiz gehiago gaizkileen laguntzaile izango! Eta biharamunean beldurrez eta erne esnatu zen hirian. Orduan, bezperan laguntza eskatu zion hura oihuka hasi zitzaion laguntzeko eskatuz. Musak (Moisesek) esan zion: Galdu bat zara, inondik ere. Eta bien arerioa zenari erasotzeko prestatu zenean, honek esan zuen: Musa (Moises)! Atzo hil zenuena bezala hil behar al nauzu? Tirano izan nahi al duzu lurrean, gauzak hobetu ordez? Eta gizon bat etorri zen korrika hiriko toki urrunenetik, eta esan zuen: Musa (Moises)! Agintariak zure atzetik dabiltza; alde egizu, beraz; aholkularia naiz zuretzat. Eta beldurrez eta erne atera zen handik; esan zuen: Ene Jauna! Libra nazazu jende bidegabeagandik. Eta Madyan (Madian) aldera zihoala, esan zuen: Agian nire Jaunak gidatu nau bide zuzenera. Eta Madyandarren (Madiandarren) urtegira irisi zenean, jende-talde bat aurkitu zuen beren abere-taldeei ura edanarazten, eta haiengandik aparte bi emakume, beren ganadua urrutixeago zaintzen; esan zien: Zer gertatzen zaizue? Esan zuten: Ezin emango diegu edaten, artzain horiek alde egin arte; gure aita oso zaharra da. Orduan haienei eman zien edaten eta bukatzean itzalera erretiratu zen. Eta esan zuen: Ene Jauna! Benetan, ongiren bat jaitsaraz dezazun beharrean nago. Eta bi haietako bat (emakumeetako bat) etorri zitzaion oinez lotsaz bezala; esan zion: Gure aitak gonbidatzen zaitu gugatik egin duzuna saritzeko. Eta haren aurrera heldu zenean eta bere historia azaldu, esan zuen: Ez beldur izan, libre zaude jende bidegabeagandik. Orduan (emakumeetako) batek esan zuen: Aita! Har ezazu soldatapekotzat; izan ere, inor ez da hau baino hoberik, indartsuagorik eta fidagarriagorik lanerako. Esan zuen: Gure alabetako batekin ezkondu nahi zaitut, zortzi urtez niretzat lan egitearen truke, nahiz eta hamar urtez osatzea zure arazoa izango den; ez dizut zailegi jarri nahi; Allahk nahi badu, ikusiko duzu zuzena naizela. Esan zuen: Hau zure eta nire arteko arazoa da, eta bietan edozein epe betetzen duzula, ez didazu inolako kalterik egingo. Esan dugunaren Bermatzaile da Allah. Eta Musak (Moisesek), epea bete eta familiarekin joan zen batean, sua ikusi zuen Mendi-hegalean eta esan zion familiari: Zaudete hemen! Sua ikusi dut eta, agian, albiste bat ekarriko dizuet edo ilinti bat, berotu ahal zaitezten. Eta hartara heldu zenean, ahots batek dei egin zion haraneko eskuin aldetik, leku bedeinkatutik, arbola zegoen aldetik: Musa (Moises), Allah naiz Ni, munduen Jauna! Bota ezazu zeure makila! Eta, sugegorria bailitzan, herrestaka ikusi zuenean, apartatu egin zen, atzera begiratu gabe. Musa (Moises)! Zatoz eta ez beldur izan; onik daudenetakoa zara zu. Sar eskua kolkoan eta zuri-zuria aterako da, inolako gaitzik ez duela ere. Eta estutu ezazu bularra eskuaz, beldurra garaitzeko. Hauek dira zure Jaunaren bi probak Firaunentzat (Faraoiarentzat) eta haren gortearentzat; benetan, jende usteldua dira.

200

33 34 35 36 37 38

39 40 41 42 43 44 45 46 47

48

49 50

51
73

Esan zuen: Jauna! Haietako bat hil nuen, eta hilko nauten beldur naiz. Eta Harun (Aaron) nire anaia ni baino trebeagoa da mintzatzen eta argiagoa; bidal ezazu hura nire laguntzaile, nire hitzak baietsi ditzan, zeren, benetan, beldur bainaiz gezurtitzat emango nauten. Esan zuen: Zure besoa anaiaren laguntzarekin sendotuko dugu, eta agintea emango dizuegu; hala, gure seinaleei esker, ezin egin ahal izango dizuete ezer. Zeuek eta zeuen jarraitzaileak garaile aterako zarete. Eta Musa (Moises) gure seinale argiekin haien aurrera aurkeztu zenean, esan zuten: Zer da hau ondo landuriko aztikeria besterik? Ez ote genien entzun geure lehen gurasoei honetaz hitz egiten? Eta Musak (Moisesek) esan zuen: Nire Jaunak hobeto daki zein etorri den Harengandik gidarekin eta zeinek eskuratuko duen Azken Egoitza; benetan, bidegabeek ez dute arrakastarik izanen. Eta esan zuen Firaunek (Faraoiak): Nobleen kontzejua! Dakidala, ez duzue ni beste jainkorik; horrela bada, Haman, erre ezazu buztina niretzat eta egidazu dorre bat, Musaren (Moisesen) jainkoaganaino igo ahal nadin, zeren, benetan, gezurtitzat baitaukat hau. Eta harro-harro egin zen lurrean bere gudarosteekin, egiatik kanpo. Eta pentsatu zuten ez zutela Gugana itzuli beharrik izango. Orduan, hura eta haren gudarosteak atzeman genituen eta itsasora bota; begira zer izan zen bidegabeen azkena. Buruzagi egin genituen, zeinen deiak Sura gidatzen baitzuen. Eta munduko bizitzan madarikazioak jo zitzan egin genuen. Igotze Egunean desitxuratuak izango direnetakoak izango dira. Eta lehenengo belaunaldiak suntsitu ondoren, Musari (Moisesi) Liburua eman genion, gizakiek ikus zezaten eta, gida eta erruki bezala, gogoan gorde zezaten. Eta zu ez zeunden mendebaldeko isurialdean, Musa (Moises) geure aginduarekin konprometitu genuenean, eta ez zinen presente zeudenetakoa. Halaz guztiz, bizitza luzea izan zuten belaunaldiak sustatu genituen. Eta zu ez zinen egon Madyandarren (Madiandarren) artean gure seinaleak errezitatzen, baina mezulari egin zaitugu. Ez zeunden Mendiaren hegalean ere deia egin genuenean; baizik eta zure Jaunaren errukia da, oharpenak egin diezazkiezun, zure aurretik ohar-egilerik izan ez zutenei; agian, gogoan hartuko dute. Esan ez zezaten, baldin eta beraien eskuek aurkezten zutenagatik zoritxarren bat etortzen bazitzaien: Gure Jauna, zergatik ez zenigun bidali mezulari bat, zure ezaugarriak jarraitu ahal genitzan eta sinestedun izan ahal gintezen? Baina, Gugandiko egia heldu zaienean, esan dute: Zergatik ez zaio eman Musari (Moisesi) eman zitzaionaren antzeko zerbait? Ez ote zioten uko egin lehenago Musari (Moisesi) eman zitzaionari? Esaten dute: Elkar hartu duten bi azti dira, ez diogu sinesten ez batari ez besteari73. Esazu: Diozuena egia bada, ekarri Allahgandiko liburu bat, hauek baino gida hobea dukeena eta, orduan, jarraituko diot nik. Eta erantzuten ez badizute, jakizu, beren grinei bakarrik jarraitzen dietela. Eta zein da desbideratuago bere grinei jarraitzen diena baino, Allahren inolako gidarik gabe? Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela gidatzen jende bidegabea. Eta, benetan, Hitza helarazi diegu, gogoan izan ahal dezaten.

Ez Musari (Moisesi), ez Muhammadi. Edo: Ez Musari, ez Haruni (Aaroni). 201

52 53 54 55 56 57

58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71

Lehenagoko Liburua hartu zutenek sinesten dute hartan. Eta irakurtzen zaienean, esaten dute: Sinesten dugu hartan, gure Jaunarengandik datorren egia da; zinez, lehen ere musulman ginen. Horiek sari bikoitza jasoko dute, pazientzia izan dutelako, gaizkiari ongiarekin uko egin diotelako eta ematen genien horniduratik gastatu (eman) dutelako. Eta hitz txororen bat entzuten dutenean, apartatu eta esaten dutelako: Gure egintzak guretzat izango dira eta zuenak zuentzat. Bakea zuekin. Ez gabiltza ezjakinen bila. Benetan, zuk ezin duzu gidatu maite duzuna, baizik eta Allahk gidatzen du nahi duena, eta Hark hobeto daki zeinek jarrai dezaketen gida. Eta esaten dute: Gida zure ondoan jarraitzen badugu, geure lurretik erauziak izango gara. Ez ote dugu ezarri haientzat ukiezineko leku bat, non Gugandiko janari bezala mota guztietako fruituak biltzen baitira? Halaz guztiz, haietako gehienek ez dakite hori. Zenbat hiri ez ote dugu suntsitu bizi zuten mesedea aitortu ez zutelako! Hor daude haien egoitzak; bakan batzuk jarraitzen dute bizileku izaten haien ondoren eta Gu izan ginen oinordekoak. Zure Jaunak ez du hiririk suntsitzen, haren komunitatera aurretik gure seinaleak errezitatuko dizkion mezulari bat bidali gabe. Eta hango biztanleak bidegabe direnean bakarrik suntsitzen ditugu hiriak. Gozatzeko eman zaizkizuen munduko bizitzaren zatia eta haren itxura direnak direla, hobea eta iraunkorragoa da Allahren ondoan dagoena. Ez ote duzue ulertuko? Parekoak ote dira bi hauek: eman diogun promes ederra gauzaturik ikusiko duen hura eta munduko bizitzaz gozatzen utzi diogun baina, gero, Igotze Egunean aurkeztu beharra izango dutenetakoa den hura? Dei egingo eta esango dien egunean: Non dira, esaten zenutenez, Niri erantsiak ziren horiek?, erremediorik gabe epaituak diren haiek esango dute: Gure Jauna, desbideratu genituen hauek geure burua desbideratu genuen bezala desbideratu genituen; errugabe aitortzen dugu geure burua zure aurrean; ez gintuzten gu adoratzen. Eta esango zaie: Dei egiezue zeuek erantsitako haiei! Orduan, dei egingo diete, baina ez diete erantzungo, eta zigorra ikusiko dute. Ai, gida jarraitu izan balute! Dei egingo eta esango dien egunean: Zer erantzun zenieten bidaliei?, egun hartan albisteek itsutu egingo dituzte eta ez diote elkarri galderarik egingo. Bere hutsegiteetatik atzera egin dezana, sinetsi eta ongia egin dezana, hura izan ahalko da arrakasta izango dutenetakoa. Zure Jaunak nahi duena kreatzen du eta nahi duena aukeratzen; haiek, ordea, ez daukate aukeratzerik. Aintza Allahri eta goretsia izan bedi eransten dioten guztiaren gainetik! Zure Jaunak badaki bihotzean zer ezkutatzen duten eta zer azaltzen. Eta Hura da Allah, ez da Hura beste jainkorik, Hari dagokio gorespena Lehen Bizitzan eta Azkenekoan, eta Hari dagokio epaia. Harengana itzuli beharra duzue. Esazu: Zer irudituko litzaizueke Allahk zuentzat dena etengabeko gau egingo balu Igotze Eguna arte? Allah ez beste zein jainkok ekartzen ahal lizueke argitasuna? Ez ote duzue arretarik jarri behar?

202

72 73 74 75 76

77

78

79 80 81 82

83 84 85 86 87 88

Esazu: Zer irudituko litzaizueke Allahk zuentzat dena etengabeko egun egingo balu Igotze Eguna arte? Allah ez beste zein jainkok ekartzen ahal lizueke berriro gaua, hartan atseden hartu ahal izateko? Ez ote duzue ikusi behar? Bere errukiaren zati bezala gaua eta eguna eman zizkizuen, hartan atseden har eta honetan Haren mesedea bila zenezaten, ea eskertzen ote zenioten. Dei egin eta esango die egun hartan: Non dira zuek eransten zenizkidaten haiek? Eta komunitate bakoitzetik lekuko bat atera eta esango dugu: Aurkez ezazue zeuen froga, eta jakizue egia Allahri dagokiola, eta orduan ezin aurkituko dute asmatzen zutena. Musaren (Moisesen) jende artekoa zen Qarun, haietaz abusatu zuena. Altxor handiak eman genizkion, zeinen giltzek gizon indartsuen taldea balantzaka jarraraziko baitzuketen; orduan, esan zion bere jendeak: Ez zaitez poztu, zeren Allahk ez baititu maite harroputzak. Bila ezazu Allahk eman dizun horretan Azken Bizitzako egoitza, bizitza honetan dagokizun partea ahaztu gabe, eta egizu ongia Allahk zurekin egiten duen bezala eta ez zaitez ibili lurra usteldu nahian; gauza ziurra da ezen Allahk ez dituela maite usteltzaileak. Esan zuen: Eman zaidana, neure baitan dudan ezagutzari esker izan da. Ez ote zekien hark Allahk suntsituak zituela belaunaldiak, zeinen artean bai baitzen berak baino botere eta aberastasun handiagoak zituen jendea? Eta (Allah) ez da zain egongo gaizkileek beren hutsegiteak argitu diezazkioten. Eta bere herriaren aurrean bere apaingailuekin azaldu zen; orduan, esan zuten mundu honetako bizitza maite zutenek: Nahiago genuke Qarun-i eman zaiona bera izango bagenu. Benetan egundoko zortea du! Eta ezagutza jasoa zutenek esan zuten: Ai, zuek! Allahren saria hobea da sinesten eta zuzen jokatzen duenarentzat, baina ez dute lortzen pazientzia dutenek baizik. Orduan, bere etxea eta guzti, lurrak irents zezan egin genuen, eta ez zen izan, Allahz kanpo, lagundu ziezaiokeenik, eta ezin izan zuen defenditu bere burua ere. Bezperan haren zortea amestu zutenak hau esanez jaiki ziren biharamunean: Nola handitzen edo murrizten diola gero Allahk hornidura nahi duenari bere zerbitzarien artean! Allahk faboratu ez bagintu, lurrak irentsiko gintuen. Zein egia den sinesgabeek ez dutela lortzen arrakastarik! Hori da Azken Bizitzako Egoitza, lurrean harrokeriarik nahi ez dutenei eta lurra usteltzen ari nahi ez dutenei ematen dieguna. Eta Allahren beldur direnentzat da azken ona. Egintza onekin etorriko denak egintza horiek baino zerbait hobea izango du, eta egintza txarrekin etorriko denak Egintza txarrak egin dituztenek ez dute saririk izango egin zutenarena baizik. Gauza ziurra da ezen Korana bidali dizunak itzulera-lekura itzularaziko zaituela. Esazu: Nire Jaunak hobeto daki zein datorren gidarekin eta zein dabilen argi eta garbi desbideraturik. Ez zenuen espero Liburua errebelatuko zizutenik; hori ez da zure Jaunaren errukia baizik; beraz, ez zaitez izan laguntza sinesteari uko egiten diotenentzat. Eta ez zaitzatela apartatu Allahren seinaleetatik, jadanik hartuak dituzunez gero; dei egiozu zeure Jaunari eta ez zaitez izan Hari eransten diotenetakoa. Eta ez iezaiozu dei egin, Allahz kanpo, beste jainko bati. Ez da Hura beste jainkorik. Dena galduko da Haren begitartea izan ezik. Hari dagokio epaia eta Harengana behar duzue itzuli.

203

204

29. SURA: ARMIARMA


Mekakoa da, 1-11 aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 69 aleia ditu eta Erromatarrak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Alif, Lam, Mim. Uste al dute gizakiek Sinesten dugu esaten utziko zaiela eta ez direla proban jarriak izango? Egia da ezen probatu genituela jadanik haien aurrekoak. Allahk jakin dezan zein diren egiazale eta zein faltsu. Edo uste ote dute gaitz egiten dutenek Gugandik ihes egin ahal izango dutela? Zein oker dauden! Allahrekin topo egiteko zain dagoena Allahren epea iritsiko da eta entzuten duena da Hura eta dakiena. Eta ahalegintzen dena; bere probetxurako ari da; benetan, Aberatsa da Allah eta ez du sorkarien beharrik. Eta sinesten eta egintza onak egiten dituztenei estali egingo dizkiegu beren egintza txarrak eta egina duketen gauzarik onenaren arabera sarituko ditugu. Bere gurasoei tratu ona emateko gomendatu diogu gizakiari; baina zure kontra ari badira, ezagutzen ez dutena zuk Niri erants diezadazun, orduan ez iezaiezu obeditu. Nigana itzuli beharra duzue eta egina duzuena azalduko dizuet. Eta sinesten eta egintza onak egiten dituztenak zuzenen artean sartuko ditugu. Badira esaten duten gizakiak: Sinesten dugu Allahrengan, baina Allah dela bide kalteren bat nozitzen dutenean, parekatu egiten dituzte gizakien proba eta Allahren zigorra. Eta zure Jaunari esker garaipen bat etortzen bada, esaten dute: Benetan, zuekin geunden. Ez ote da Allah sorkarien bihotzean zer dagoen hobekien dakiena? Eta oso ondo daki zeinek sinesten duten eta zein diren hipokritak. Eta sinesteari uko egiten diotenek esaten diete sinesten dutenei: Jarrai ezazue gure bidetik eta gure gain zuen hutsegiteak. Baina ezin dute hartu beren gain haien hutsegiterik; gezurtiak dira benetan. Baina hau da egia: beren hutsegiteen eta, gainera, beste batzuenen kargu egin beharko dutela, eta Igotze Egunean asmatzen ari izan zirenaz galdetuko zaiela. Eta Nuh (Noe) bidali genuen bere jendeagana, eta haien artean egon zen mila urte berrogeita hamar gutxiago. Uholdeak ustekabean harrapatu zituen, bidegabe zirela. Baina hura eta harekin ontzian zirenak onik atera genituen, eta ontzia seinale bihurtu genuen mundu guztiarentzat. Eta Ibrahimek (Abrahamek) bere jendeari esan zion: Adora ezazue Allah eta izan Haren beldur; hori hobe da zuentzat, baldin badakizue! Benetan, Allahz kanpo adoratzen dituzuenak idoloak dira soil-soilik, eta gezurra sortzen ari zarete. Allahz kanpo adoratzen dituzuen horiek ez dira gai zuek

11 12 13 14 15 16 17

205

18 19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31 32 33

34 35

hornitzeko; beraz, bila ezazue hornidura Allahren ondoan eta adoratu Hura eta eman eskerrak Hari, zeren Harengana itzuli beharra baituzue. Baina egiari uko egiten badiozue Hala egin zuten jadanik zuen aurreko nazioek. Mezulari bati argi eta garbi transmititzea bakarrik dagokio. Ez ote dute ikusten nola kreatzen duen Allahk lehenengo aldiz eta, gero, nola egiten duen berriro? Benetan, gauza erraza da hori Allahrentzat. Esazu: Zoazte lurrean barna eta ikus nola hasi zen kreazioa! Gero, azken kreazioa sorraraziko du Allahk; gauza ziurra da ezen Allahk ahalmena duela gauza guztien gain. Nahi duena zigortzen du eta nahi duenaz errukitzen. Harengana itzuli beharra duzue. Ez duzue ihesbiderik, ez lurrean, ez zeruan, eta ez duzue izango Allahz aparte, ez babeslerik, ez defendatzailerik. Eta Allahren ezaugarrietan sinesteari eta Hura aurkituko dutela sinesteari uko egiten dietenek etsi egingo dute nire errukiaz, eta zigor mingarria jasango dute. Eta haren jendearen erantzun bakarra hitz hauek izan ziren: Hil edo erre ezazue! Baina Allahk libratu egin zuen sutik; benetan, badira horretan seinaleak sinesten duen jendearentzat. Eta esan zuen: Munduko bizitzarekiko zuengan dagoen maitasunagatik, Allahz kanpo hartu duzuena, ez dira idolo baizik; baina, gero, Igotze Egunean uko egingo diozue elkarri eta madarikatu batak bestea. Zuen babesa Sua izango da eta ez duzue izango nork lagundurik. Eta Lutek (Lotek) sinetsi zuen harengan eta esan zuen: Nire Jaunagatik emigratu beharra dut; gauza ziurra da ezen Parekorik gabea dela Hura, Jakintsua. Ishaq (Isaak) eta Yaqub (Jakob) eman genizkion, eta haren ondorengoei Profezia eta Liburua eman genizkien, eta bere saria eman genion hari bizitza honetan. Zinez, zuzenen artean egongo da Bestean. Eta Lut (Lot), bere jendeari esan zionean: Itsuskeria ari zarete egiten, lehenago sorkari batek ere egin ez duena. Nolatan irrika ditzakezue gizonezkoak, nolatan lapurreta egin bideetan eta gauza gaitzesgarriak zeuen bileretan? Baina haren jendearen erantzun bakarra hau izan zen: Ekar iezaguzu Allahren zigorra, diozuna egia bada. Esan zuen: Ene Jauna! Zatozkit laguntzera jende ustelduaren aurka. Eta gure mezulariek, berri ona eramanez Ibrahimengana (Abrahamengana) heldu zirenean, esan zuten: Hiri horretako biztanleak suntsitzera goaz, bidegabeak baitira. Esan zuen: Lut (Lot) han bizi da. Esan zuten: Guk hobeto dakigu han zein dagoen. Hura eta haren familia salbatuko ditugu, haren emaztea izan ezik, atzean geratuko direnetakoa baita. Eta gure mezulariak agertu zirenean, Lut (Lot) goibeldu egin zen haiengatik eta larritu. Esan zioten: Ez beldur izan eta ez atsekabetu, zeren zu zeu eta zure familia onik aterako baitzaituztegu, zure emaztea izan ezik, atzean geratuko direnetakoa izango baita. Zerutik zigorra jaitsaraziko dugu hiri honetako biztanleen aurka, gaiztotu direlako. Egia esan, seinale argi bihurtu genuen hura ulertzen zuen jendearentzat.

206

36 37 38 39 40

41

42 43 44 45

46

47 48 49 50 51 52

Eta Madyandarrei (Madiandarrei) Shuayb beren anaia (bidali genien); esan zien: Ene jendea! Adora ezazue Allah eta egon Azken Egunaren zain, eta ez egin gaitzik lurrean, usteltzaile bezala. Baina uko egin zioten eta Astinaldiak ustekabean jo zituen, eta biharamun goizean beren etxean gertatu ziren lurrean muturrez aurrera. Eta Adtarrak eta Tamudtarrak. Argi ikus dezakezue haien egoitzetan. Shaytanek (Satanasek) eder ikusarazi zizkien beren egintzak eta bidetik desbideratu zituen, ikusmena zuten arren. Eta Qarun (Kore), Firaun (Faraoia) eta Haman. Musak (Moisesek) froga argiak ekarri zizkien, baina harrokeriaz bete ziren lurrean, eta ezin izan zuten aurrera egin (ihes egin). Nor bere hutsegiteengatik zigortzen dugu. Batzuei haize ekaiztsua bidali genien, beste batzuk Oihuak harrapatu zituen, beste zenbait lurrak irentsi zituen eta besteak ito egin genituen. Allah ez zen izan bidegabe ezertan haiekin, baizik haiek berak izan ziren bidegabe. Beren babesleak Allahz kanpo hartu dituztenak, etxe bat egin duen armiarma bezalako dira. Eta, zalantzarik gabe, armiarmaren etxea etxeetan hauskorrena da; jakingo balute. Allahk ezagutzen du Beraz kanpo zeri dei egiten diozuen. Eutsezina da Hura, Jakintsua. Gizakien arreta pizteko ematen ditugun giza irudiak dira horiek, baina dakitenek bakarrik ulertzen dituzte. Allahk egiarekin kreatu zituen zeruak eta lurra. Benetan, bada horretan seinale bat sinestedunentzat. Errezita ezazu Liburutik inspiratu zaizuna eta ezar ezazu salata (otoitzaldia); gauza ziurra da ezen salatak (otoitzaldiak) itsuskeria eta gaitzesgarria eragozten dituela. Baina Allahren oroimena handiagoa da eta Allahk badaki zer egiten duzuen. Ez zaitez eztabaidan ibili Liburua jaso duen jendearekin, erarik onenean baizik, bidegabeak izan direnekin salbu. Eta esazue: Sinesten dugu zuei jaitsarazi dizuena; Bakarra da gure Jainkoa eta zuen Jainkoa eta Haren mendeko (musulman) gara. Eta era horretan egin dugu Liburua zuri jaitsarazi dakizun; horrela, Liburua lehen eman genien haiek sinesten dute hartan, eta hauetako batzuek ere bai. Sinesteari uko egin diotenek bakarrik ukatzen dituzte gure ezaugarriak. Hura jaso aurretik, ez zenuen irakurtzen, ez zuen zure eskuak ezer idazten. Horrela izan balitz, gezurrak esaten dituztenek zalantzak izango zituzten. Aitzitik, ezagutza eman zitzaienen bihotzean seinale argiak dira. Bidegabeek bakarrik ukatzen dituzte gure seinaleak. Eta esaten dute: Zergatik ez zaizkio jaitsarazten bere Jaunagandiko seinaleak? Esazu: Seinaleak Allahren ondoan daude, eta ni ez naiz ohar-egile argi bat baizik. Ez ote dute aski errezitatzen duzun Liburua Guk zugana jaitsarazi izana? Benetan, badira horretan errukia eta oroitzapena sinesten duen jendearentzat. Esazu: Allah aski Testigu da zuen eta nire artean; Hark ezagutzen du zeruetan eta lurrean dagoena. Eta gezurra sinetsi eta Allahgan sinesteari uko egin diotenak: galduan aterako direnak dira horiek.

207

53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69

Eta zigorra ekar diezaiezun presa izateko eskatzen dizute; eta, epe jakin bat jarria egon ez balitz, zigorra etorriko litzaieke eta bat-batean harrapatuko lituzke, ohartu gabe. Zigorra erakuts diezaiezun behartzen zaituzte, Yahannamek (Infernuak) inguratuak dituen bitartean. Zigorrak goitik eta beren hankapetik inguratu eta esango die egun hartan: Dasta ezazue egiten zenutena. Sinesten duzuen ene zerbitzariok! Zabala da nire lurra. Adora nazazue Ni bakarrik! Arima orok dastatuko du heriotza; gero, Nigana itzuliko zarete. Eta sinetsi eta ongiaren egintzak egin dituztenei ibaiek zeharkatzen duten Baratzeko goi-egoitzetan emango diegu ostatu, eta hilezkor izango dira han. Bai sari bikaina arian ari direnena! Pazientzia izan eta beren ustea beren Jaunagan jarri dutenena! Berekin hornidurarik ez daraman zenbat animalia ez du hornitzen Allahk, zuekin egiten duen bezala! Entzuten duena da Hura eta dakiena. Eta galdetzen badiezu zeinek kreatu zituen zeruak eta lurra eta zeinek egin zituen mendeko eguzkia eta ilargia, dudarik gabe esango dute: Allahk. Nolatan ari dira, horretaz, asmatzen? Allahk ugari bihurtzen du hornidura, bere zerbitzarien artean, nahi duenarentzat, eta murriztu egiten du (nahi duenarentzat). Benetan, Allahk gauza guztiak ezagutzen ditu. Eta galdetzen badiezu zeinek jaitsarazten duen euria zerutik, hila egon ondoren lurrari bizia emateko, zalantzarik gabe esango dute: Allahk. Esazu: Gorespenak Allahri dagozkio, baina gizakirik gehienek ez dute ulertzen. Munduko bizitza ez da jolasa eta denbora-pasa baizik; benetako bizia Azken Bizitzako egoitza da. Jakingo balute! Eta ontzian itsasoratzen direnean, egiaz egiten diote dei Allahri, Hura bakarrik adoratu behar dela aitortuz; baina lehorrean onik jartzen ditugun orduko, partaideak eransten dizkiote. Baina arnega dezatela, esker txarrez, ematen diegunaz eta goza dezatela; igarriko diote. Ez ote dute ikusten ukiezineko leku seguru74 bat egin dugula, eta handik kanpo, inguruan, jendeak nolanahiko gaiztakeriak egiten dituela? Gezurra sinetsi behar ote dute, Allahren mesedeari uko eginez? Ba ote da inor bidegabeagorik Allahren aurka gezurra asmatzen eta, iristen zaionean, egia ukatzen duena baino? Ez ote da Yahannam (Infernua) sinesteari uko egiten diotenen egoitza? Gugatik borroka egiten dutenak geure bidera gidatuko ditugu; gauza ziurra da ezen Allah ongia egiten dutenekin dagoela.

74

Meka. 208

30. SURA: ERROMATARRAK


Mekakoa da, 17. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 60 aleia ditu eta Pitzadura suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 Alif, Lam, Mim. Erromatarrak garaituak izan dira, hurbileneko lurraldean. Baina haiek irabaziko dute, porrot hau gorabehera, hemendik urte gutxira. Agindua Allahri dagokio, iraganean eta etorkizunean. Egun hartan sinestedunak poztuko dira Allahren laguntzagatik. Berak nahi duenari laguntzen dio Hark, eta Ezagutzailea da, Bihozbera. Allahren promesa da, eta Allahk ez du huts egiten; hala ere, gizakirik gehienek ez dakite hori. Munduko bizitzaren azaleko parte bat ezagutzen dute, baina Beste Biziaren ardurarik gabe bizi dira. Ez ote dute beren baitan gogoetarik egin? Allahk ez ditu kreatu zeruak eta lurra eta horien bien artean dagoena, egiarekin eta epe jakin baterako baizik. Eta gauza ziurra da ezen gizakirik gehienek ukatu egiten dutela beren Jaunarekin topo egin beharra dutela. Ez ote dira hor barna ibili eta ez ote dute ikusi zein izan zen beren aurrekoen azkena? Berauek baino indartsuagoak ziren aurreko haiek boterez, eta lurra landu zuten eta berauek baino gehiago loratu ziren han, eta etorri zitzaizkien beren mezulariak froga argiekin. Baina Allah ez zen bidegabe izan haiekin ezertan, baizik eta haiek izan ziren bidegabe beren buruarekin. Gero, gaiztakeria egin zuten haiek azken okerragoa izan zuten, Allahren seinaleen egiatasuna ukatu eta haien kontura barre egin zutelako. Allahk hasi du kreazioa, gero berriro egin du eta, ondoren, Harengana itzuliko zarete. Ordua helduko den egunean, egun horretan gaizkileak mutu geldituko dira etsirik. Ez dute erregutzailerik izango Allahri eransten zizkioten haien artean, eta arnegatu egingo dute erantsi zituzten haietaz. Ordua helduko den egunean, egun horretan banatu egingo dira beren artean: Sinetsi eta ongia egin zutenak lorategi batean gozatuko dute. Baina sinesteari uko egin eta gure ezaugarrien egiatasuna eta Azken Bizitzako topaketa ukatu zituztenak zigorpean egongo dira betiko. Beraz, Aintzatua izan bedi Allah, arratsaldean sartuko zaretenean eta goizean jaikitzean! Hari dagozkio gorespenak zeruetan eta lurrean. Eta (aintzatua izan bedi) arratsa hastean eta eguerdian sartuko zaretenean! Hilda dagoenekotik bizia aterarazten du, eta bizi denetik hildakoa, eta lurrari bizia ematen dio hila egon ondoren. Horra nola aterako zareten zuek (hilobitik).
209

10 11 12 13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26 27 28

29 30

31 32 33 34 35 36

Haren seinaleetakoa da Hark lurretik zuek kreatu izana eta, gero, zuek gizaki izatera iritsi izana, zeuen gisa konpondu ahal izateko gaitasuna zenutela. Eta Haren seinaleetakoa da Hark zuei emazteak zeuen baitatik atera izana, haiengan sosegua izan zenezaten eta zuen artean maitasuna eta errukia ipiniz; benetan, badira horretan seinaleak gogoeta egiten duen jendearentzat. Eta Haren seinaleetakoa da zeruen eta lurraren kreazioa, eta zuen hizkuntzen eta koloreen askotarikotasuna. Benetan, badira horretan seinaleak sorkarientzat. Eta Haren seinaleetakoa da gaueko zuen loa eta egunez Haren mesedeen bila ibiltzea; benetan, badira horretan seinaleak entzuten duen jendearentzat. Eta Haren seinaleetakoa da tximista beldurrez eta antsiaz zuei ikusaraztea, eta euria zerutik eroraraztea, lurra hilda egon ondoren biziarazteko; benetan, badira horretan seinaleak ulertzen duen jendearentzat. Eta Haren seinaleetakoa da Haren aginduz zeruak eta lurrak tinko atxikitzea. Gero, lurretik ateratzeko dei egingo dizuetenean, atera egingo zarete. Harenak dira zeruetan eta lurrean daudenak; denak Haren mendeko dira. Hura da hasieran kreatu zuena eta, gero, berriro kreatzen duena, eta hau are errazagoa da Harentzat. Goienekoa da Hura zeruetan eta lurrean eta Eutsezina da Hura, Jakintsua. Zeuengandik ateratako adibidea proposatzen dizue: Ba ote da zuen eskuinak dituen haien75 artean guk eman dizuegun horniduran parte duenik, zuen eta haien artean alderik ez izateko moduan eta haiekiko duzuen beldurra zuek elkarri diozuena adinakoa izateko moduan? Horra nola azaltzen dizkiogun seinaleak arrazoitzen duen jendeari. Halaz guztiz, bidegabeek beren grinei jarraitzen diete, ezagutzarik gabe. Eta zeinek gidatuko du Allahk desbideratu duena? Ez dute izango babestuko dituenik. Eduki ezazu zeure begitartea jatorrizko Adoraziotik apartatu gabe, hanif (monoteista) bezala. Allahren jatorrizko marka da, harekin markatu baititu gizakiak kreatu dituenean. Ezin da ordezkatu Allahren kreazioa. Hori da benetako Adorazioaren forma; baina gizakirik gehienek ez dakite hori. Itzuli Harengana. Eta izan zaitezte Haren beldur, ezarri salata (otoitzaldia) eta ez izan eransten dutenetakoak. Beren Adorazio-praktikan zatiketa eragin eta sektatan puskatu diren horietakoak. Taldetxo bakoitza konforme dago berearekin. Eta kalteren batek jotzen dituenean, gizakiek beren Jaunari dei egiten diote erregutuz, baina gero, Harengandiko errukia probatzera ematen zaienean, haietako batzuek beste batzuk eransten dizkiote beren Jaunari, ematen genienarekiko esker txarreko izanez. Baina goza ezazue, igarriko baitiozue. Ala, eransten duten haren aldeko probaren bat jaitsarazi ote dugu eransle haiengana? Gizakiak, gure erruki bat gozarazten diegunean, poztu egiten dira hartaz, baina, beraien eskuek aurkezten dutenagatik, zoritxarren bat gertatzen bazaie, desespero batean ibiltzen dira.

75

Gerran gatibu atzemandakoen. 210

37 38 39

40

41 42 43 44 45 46 47 48

49 50 51 52 53 54

Ez ote dute ikusten Allahk hornidura handitu egiten diola Berak nahi duenari eta murriztu egiten diola (Berak nahi duenari)? Benetan, bada horretan seinalerik sinesten duen jendearentzat. Emaiezu, beraz, legez dagokiena ahaideari, behartsuari eta bidaiariari. Hori da onena Allahren begitartearen bila dabiltzanentzat. Eta arrakasta izango dutenak dira horiek. Eta lukuruan ematen duzuena, jendearen aberastasunekin handiturik hartuko duzuelakoan, ez da handituko Allahren ondoan. Baina, Allahren begitartearen bila ibiliz, eskuzabal emango duzuena Horiei biderkatu egingo zaie. Kreatu zaituena da Allah, eta gero mantentzen zaituztena; gero hilarazi egingo zaituzte eta, ondoren, bizia itzuliko dizue. Ba al da zuek eransten dituzuen haien artean horrelako zerbait egin lezakeenik? Aintzatua izan bedi Hura eta goratua eransten dioten haien gainetik! Ustelkeria agerian dago lurrean eta itsasoan, gizakien eskuek lortu dutena dela medio, egin zutenaren zati bat beraiek dasta dezaten eta atzera jo ahal dezaten. Esazu: Zoazte hor zehar eta ikus zer izan zen lehenago izan zirenen azkena. Haietan gehienak eransleak ziren. Zuzendu ezazu zeure begitartea benetako Adorazioaren praktikara, Allahk itzultzeko aukerarik emango ez duen eguna heldu baino lehen. Egun hartan bereiziak izango dira. Sinesteari uko egin diotenei sinesgabetasunaren zama etorriko zaie; zuzen jokatu izan dutenek, berriz, berentzat prestatu izango dute lurra. Hark bere mesedearekin saritu ditzan sinetsi izan dutenek eta ongiaren egintzak egin izan dituztenek; gauza ziurra da ezen Hark ez dituela maite sinesgabeak. Eta Haren seinaleetakoa da haizeak bidaltzen dituela berri ona iragarriz Haren errukiaren zati bat dasta dezazuen, Haren aginduz ontziak nabiga dezan eta Haren mesedearen bila ibili eta esker oneko izan ahal zaitezten. Eta hona: zu baino lehen bidaliak genituen mezulariak zein bere herrira. Froga argiekin joan ziren haietara, eta gaitza egina zuten haietaz mendekatu ginen. Eginbeharreko gauza zen Guretzat sinestedunak babestea. Allah da hodeiak mugiarazten dituzten haizeak bidaltzen dituena, eta Berak nahi bezala hedatzen ditu hodeiak zeruan, eta puskatzen ditu, eta ikusten duzu nola ateratzen den euria haien barnetik. Eta Berak nahi duen zerbitzariengana jaitsarazten duenean, poz-pozik jartzen dira Nahiz galdua zuten esperantza (euria) beraiengana jaitsaraziko genuela. Beraz, errepara iezaiezu Allahren errukiaren aztarnei: nola ematen dion bizia lurrari, hilda egon ondoren. Hura da hildakoei bizia itzuliko diena eta gauza guztien gain ahalmena duena. Baina haizea bidaltzen badugu eta dena hori-hori jartzen dela ikusten badute, sinesteari uzten hasiko dira segur aski, hura dela eta. Eta, egia esan, zu ez zara gai hildakoei entzunarazteko, ezta gorrei deia entzunarazteko ere, bizkarra emanez urrunduz doazenean. Zu ez zara gai itsuak gidatzeko, haiek desbiderakuntzatik atereaz; soil-soilik, hau egin dezakezu: Gure seinaleetan sinesten dutenek eta mendeko (musulman) direnek entzun dezaten. Allah da ahuldadetik kreatu zaituztena eta ahulak izan ondoren sendotasuna eman dizuena eta, gero, sendotasuna izan ondoren, berriro ahuldadea ematen duena eta zahartzaroa. Nahi duena kreatzen du Hark, eta Ezagutzailea da, Ahaltsua.

211

55 56 57 58 59 60

Ordua helduko denean, gaitza egin izan dutenek zin egingo dute ezen ordubete besterik ez direla egon (hilobian). Horrelaxe esaten zuten gezurra. Eta ezagutza eta fedea eman zitzaizkien haiek esango dute: Benetan egon zarete, Allahren Liburuan datorrenez, Susperraldi Eguna arte eta hau da Susperraldi Eguna; baina zuek ez zenekiten hori. Egun horretan, bidegabe izan zirenei ez die balio izango inolako aitzakiak, eta ez dute aukerarik izango (beren Jaunari) atsegin emateko. Benetan, Koran honetan mota guztietako konparazioak eman dizkiogu gizakiari; baina haiengana mirari batekin joango bazina ere, sinetsi nahi ez dutenek esango lukete: Ez zarete gezurti baizik. Horra nola markatzen dituen Allahk ez dakitenen bihotzak. Beraz, izan ezazu pazientzia, zeren Allahren promesa egiazkoa baita, ez zaitzatela kezkarazi ziurtasunik ez dutenek.

212

31. SURA: LUQMAN


Mekakoa da, 27., 28. eta 29. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 34 aleia ditu eta Lerroak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 Alif, Lam, Mim. Liburu Jakintsuko seinaleak dira hauek. Gida eta errukia dira ongia egiten dutenentzat. Salata (otoitzaldia) ezartzen, zakata (pobreentzako zerga) ematen eta Azken Bizitzaz ziurtasuna dutenentzat. 5 Hauek sendotuak daude beren Jaunaren gida batean, eta arrakasta izango dutenak dira. 6 Badira gizakiak, hitz hutsalak erosten dituztenak Allahren bidetik jendea desbideratzeko, ezagutzarik gabe, eta burlatzat hartzen dituztenak. Zigor laidogarria jasango dute horiek. 7 Eta gure seinaleak errezitatzen zaizkienean, bizkar ematen dute harrokeriaz, ez entzunarena eginez, gorrak izango balira bezala. Iragar iezaiezu zigor mingarri bat. 8 Gauza ziurra da ezen sinesten eta egintza onak egin dituztenek Atseginaren Baratzea izango dutela, 9 zeinetan hilezkor izango baitira. Allahren egiazko promesa da; Ahaltsua da Hura, Jakintsua. 10 Zeruak kreatu zituen zutaberik gabe, ikus zenezaten, eta mendilerroak ipini zituen lurrean zuekin mugitu ez zedin, eta mota guztietako izaki bizidunak banatu zituen han. Eta ura jaitsarazten dugu zerutik, mota guztietako espezie jatorrak hazarazteko. 11 Hau da Allahren kreazioa; erakuts iezadazue Hartaz aparte (adoratzen) dituzuen horiek kreatu dutena. Aitzitik, bidegabeak desbideraturik daude argi eta garbi. 12 Hona Luqman-i eman genion Jakinduria: Izan zaitez esker oneko Allahrekiko! Zeren esker ona agertzen duena bere probetxurako ari baita; baina esker txarrekoa Zinez, Aberatsa da Allah, Goresgarria. 13 Eta Luqman-ek bere semeari esan zion, aholkua emanez: Ene seme! Ez iezaiozu erantsi Allahri ez ezer, ez inor; hori egitea bidegabekeria itzela da. 14 Gizakiari gomendatu diogu ezen eman diezaiela tratu ona bere gurasoei. Bere amak sabelean eraman zuen nekearen nekez eta bi urte zituela kendu zion bularra. Izan zaitez esker oneko Nirekin eta zeure gurasoekin. Nigana itzuli beharra duzu. 15 Baina ezagutzen ez duten zerbait Niri eranstera eragiten badizute, orduan ez iezaiezu obeditu. Baina izan zaitez haien lagun bizitza honetan, behar den bezala. Eta jarraitu gauza guztietan Nigana itzultzen direnen bidea. Gero, Nigana itzuli beharra duzue eta jakinaraziko dizuet zer egiten zenuten. 16 Ene seme! Harkaitz baten barruko mostaza haziaren pisua bera ere, nahiz zeruetan nahiz lurrean, hizpide egingo luke Allahk; gauza ziurra da ezen Zolia dela Allah, Sarkorra.
213

17 18 19 20

21 22 23

24 25 26 27 28 29 30 31 32

33

34

Ene seme! Ezar ezazu Otoitza, agindu onartua dena, debekatu gaitzesgarria eta izan pazientzia datorrenarekin; gauza ziurra da ezen adoreari dagokiona dela hori. Eta ez jarri aurpegi txarrik jendeari, eta ez ibili lurrean harroputz, egia baita Allahk ez duela maite pertsona harro eta hantusterik. Izan zaitez neurritsua ibiltzean eta apaldu ahotsa, zeren ahotsik gogaikarriena astoarena baita. Ez ote duzue ikusten Allahk zuen mende jarri duela zeruetan eta lurrean dagoena, eta mesedez bete zaituztela, kanpo nahiz barne? Badira gizakiak Allahz eztabaidatzen dutenak, ezagutzarik, Gidarik eta Liburu argirik izan gabe. Eta esaten zaienean: Jarraitu Allahk jaitsarazi duenari!, esaten dute: Hobekiago, gure gurasoak egiten ikusi genuena jarraitzen dugu! Eta Shaytan (Satanas) Sair-ko zigorrera dei egiten ari balitzaie? Bere bekokia Allahren esanera makurtzen duena eta ongia egiten, heldulekurik sendoenari atxiki izango zaio. Eta Allah dute helmuga arazoek. Eta sinesteari uko egiten diona Ez zaitzala atsekabetu halakoaren sinesgabetasunak. (Denek) izango dute Gugana etorri beharra, eta jakinaraziko diegu zer egiten zuten. Gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen duela bihotzaren barruan dagoena. Pixka bat gozatzen utziko diegu eta, gero, zigor latz batera eramango ditugu beharturik. Zeruak eta lurra zeinek kreatu zituen galdetzen badiezu, esango dizute: Allahk. Esazu: Gorespenak Allahrentzat! Baina haietako gehienek ez dakite hori. Allahrena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia. Aberatsa da Hura, bere baitan goragarria. Lurreko zuhaitzak kalamu izango balira eta itsasoa beste zazpi itsaso gehiagorekin batean (tinta izango balitz), Allahren hitzak ez lirateke agortuko. Gauza ziurra da ezen Ahaltsua dela Allah, Jakintsua. Zuek kreatzea eta zuek susperraraztea bakar bat kreatzea bezala da; gauza ziurra da ezen entzuten eta ikusten duena dela Allah. Ez ote duzu ikusten Allahk sarrarazten duela gaua egunean eta eguna gauean, eta eguzkia eta ilargia mendeko egin dituela, zeinek bere bidea epe jakinean egiten duelarik, eta oso ondo dakiela (Allahk) zer egiten duzuen? Allah Egia delako da hori eta Hartaz kanpo adoratzen duzuen hura gezurrezkoa delako, eta Allah Goren-gorena delako, Handia. Ez ote duzu ikusten ontziak itsasoan Allahren mesedeari esker nabigatzen duela, horrela bere seinaleetarik batzuk zuei erakusteko? Bada horretan ezaugarri bat pazientzia duen eta esker oneko den ororentzat. Eta olatu batek estaltzen baditu, Allahri erregutzen diote, aitortuz, egiatitasunune batean, Hura bakarrik dela adoratu beharrekoa. Baina lurrera onik ateratzen ditugunean, haietako batzuek bakarrik eusten diote leial jarrera hari. Eta ez ditu gure seinaleak ukatzen zitalak eta esker txarrekoak baizik. Gizakiok! Izan zeuen Jaunaren beldur eta izan egun haren beldur, hartan aita bakar batek ere ezin izango baitu ordaindu bere semeagatik, ezta jaioberri batek ere bere aitagatik; benetan, egiazkoa da Allahren promesa; ez zaitzala liluratu munduko bizitzak, ezta Limurtzaileak ere, Allahgandik apartatzen zaituela. Allahk, harekin (limurtzailearekin) batean, ezagutzen du Ordua, eta euri ona jaitsarazten du, eta badaki zer dagoen sabelean.

214

Inork ez daki zer ekarriko dion biharko egunak, ezta zein lurretan hilko den ere; gauza ziurra da ezen Ezagutzailea dela Allah eta oso ondo informaturik dagoela.

215

32. SURA: ADORAZIOA


Mekakoa da, 16-20 aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 30 aleia ditu eta Sinesteduna suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Alif, Lam, Mim. Zalantzarik ez duen Liburuaren Errebelazioa, munduen Jaunagandik datorrena. Edo horrek asmatua dela esaten ote dute? Baina ez, zure Jaunagandik datorren egia da, zure aurretik ohar-egilerik iritsi ez zitzaion jende bat ohartaraz dezazun. Agian gidatu ahal izango dira. Allah da zeruak eta lurra eta haien bien artean dagoena sei egunetan kreatu zituena; gero, Tronuan jarri zena. Hartaz kanpo ez duzue babestu zaitzaketenik, ez zuentzat erregutuko duenik. Ez ote duzue pentsatzen hasi behar? Erabakitzen dituen arazoak zerutik jaisten dira lurrera eta, gero, Harengana igoko dira kontatzen dituzuen zuen mila urteren baliokide den egun batean. Ikusten-ez-dena eta Agerikoa ezagutzen dituena da Hura; Ahaltsua da, Bihozbera. Guztia kreatu duen Hark ondo egin du, eta gizakiaren kreazioa buztinetik hasi zuen. Eta haren ondoretza ur-tanta hutsaletik gerta zedin egin zuen. Gero, forma eman eta bere espirituaren zati bat ufatu zuen harengana. Eta entzumena, ikusmena eta bihotza eman zizkizuen. Zein gutxi eskertzen duzuen! Eta esaten dute: Lur azpian ezkutatuko garenean, berriro kreatuak izango ote gara? Baina ez, haiek uko egiten diote beren Jaunarekin topo egin beharra dutela sinesteari. Esazu: Heriotzaren aingeruak, zuen ardura duen hark, hartuko zaituzte; gero zeuen Jaunagana itzuliko zarete. Eta ikusi ahal bazenezate gaizkileek burua beren Jaunaren aurrean makurtuko duten unea: Gure Jauna! Begira guri, entzun guri eta utz iezaguzu itzultzen, zuzen jokatu ahal dezagun; benetan ziurtasuna dugu orain. Nahi izan bagenu, nori bere gida emango genion; halaz guztiz, nire hitza bete beharrekoa da: Jeinuez eta gizakiz, denak batean emanez, beteko dut Yahannam (Infernua). Horrela bada, dasta ezazu, egun hau helduko zela ahaztu egin baitzineten. Gu ere ahaztu egin gara zuetaz. Dasta ezazue betikotasunaren zigorra, egin zenutenagatik! Gure seinaleetan sinetsi, aipatzen zaizkienean ahuspez erortzen diren haiek sinesten dute, beren Jauna Hari zor zaizkion gorespenekin aintzatzen duten haiek, harrokeriarik ez duten haiek. Ohatzetik beren saihetsa jaikitzen duten haiek, beren Jaunari dei egiteko, beldurrez eta antsiaz, eta ematen diegun horniduratik ematen duten haiek. Inork ez daki nolako begi-freskotasuna duten zain, egin zutenaren saritzat. Desbideratuaren pareko ote da sinesteduna? Ez dira pareko.
216

5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

Sinesten dutenenek eta egintza onak egin dituztenek ostatutzat, egin zutenagatik, Babeslekuko Baratzeak izango dituzte. Baina desbideratuek Sua izango dute babesleku. Handik atera nahi izango duten bakoitzean, hara itzuliko dituzte eta esango diete: Dasta ezazue Suaren zigorra, egiazkoa zela ukatzen zenuten hura! Eta zigor handiaz gainera, berehalako zigorra dastaraziko diegu, ea atzera egiten duten. Eta zein da bidegabeagoa bere Jaunaren seinaleak aipatzen zaizkionean haietatik apartatzen dena baino? Egia da mendekatuko garena gaitza egiten dutenen kontra. Egia da Musari (Moisesi) Liburua eman geniola; ez izan duda izpirik Gurekin topo egin beharra duzula eta gida bihurtu genuela Israelgo seme-alabentzat. Eta haietako batzuk gure aginduaren arabera gidatzen zuten buruzagi bihurtu genituen, pazientzia eta gure seinaleen ziurtasuna zuten bitartean. Zure Jaunak epaituko du haien artean Igotze Egunean beren artean zituzten iritzi-desberdintasunei dagokienez. Ez ote diete balio gidatzat suntsituak ditugun beraien aurreko belaunaldi guztiek? Haiek bizi ziren bidetik dabiltza. Benetan, badira seinaleak horretan. Ez ote dute arretarik jarri behar? Ez ote dute ikusten nola daramagun ura lur lehorrera eta nola, hari esker, ernearazten dugun alea, beraiek eta beraien abereek jan dezaten? Ez ote dute ikusi behar? Eta esaten dute: Noiz izango da garaipena, diozuena egia bada? Esazu: Garaipenaren egunean sinestea ez dute ezertarako on izango sinesteari uko egin zioten haiek, eta ez zaie luzatuko epea. Urrun zaitez haiengandik eta itxaron, haien kasua denbora-kontua baita.

217

33. SURA: KOALIGATUAK


Medinakoa da. 73 aleia ditu eta Imran-en Familia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 Profeta! Izan zaitez Allahren beldur, eta ez obeditu sinesgabeei, ez hipokritei; benetan, Ezagutzailea da Allah, Jakintsua. Jarraitu zeure Jaunagandik errebelatzen zaizuna; gauza ziurra da ezen oso ondo informatua dagoela Allah egiten duzuenaz. Eta jarri zeure konfiantza Allahrengan; aski da Allah Babesle bezala. Allahk ez zituen ezarri bi bihotz gizakiaren barruan; eta ez zuen egin zuek zapuztutako emazteak zuen ama izan zitezen, ezta zuen seme-alaba ordekoak zuen seme-alaba izan zitezen. Zuen ahotik ateratzen diren hitzak dira horiek; baina Allahk dio egia eta Hark erakusten du bidea. Zuzenagoa da Allahren aurrean (zeuen seme-alaba ordekoei) haien gurasoen izena eman diezaiezuen, baina haien gurasoak ezagutuko ez bazenituzte Zuen anai-arreba dira Sinesmenean eta zuen lagun. Ez duzue izango errurik errorez egingo duzuen hartan, baizik zeuen bihotzean duzuen asmoan. Barkatzailea da Allah, Bihozbera. Sinestedunek beren burua baino lehenagokotzat dute profeta, eta honen emazteak amatzat dauzkate. Eta odol-ahaideak lehenagokoak dira bata bestearentzat, Allahren Liburuan, gainerako sinestedunak eta emigratu zutenak baino, zeuen adiskideei egiten diezuen mesedea baztertu gabe. Liburuan idatzita dago hau. Eta profetek beren konpromisoa onartzea egin genuen: zuk, Nuhk (Noek), Ibrahimek (Abrahamek), Musak (Moisesek) eta Isak (Jesusek), Maryamen (Mariaren) semeak. Konpromiso sendoa onarrarazi genien. Egiatiek beren egiatitasunaren arrazoia eman zezaten. Sinesgabeentzat zigor mingarria prestatu dut. Zuek, sinesten duzuenok! Izan gogoan Allahren grazia zuekiko, zuen kontra gudaroste bat etorri eta haien aurka haizea eta ikusten ez zituzten gudarosteak bidali genituenean. Allahk ikusten du zer ari zareten egiten. Goitik eta behetik etorri zitzaizkizuenean, eta begiak zulotik atera beharrean zenituztenean, bihotza zintzurreraino iritsi zitzaizuen eta Allahz hau balitz / bestea balitz ari zineten. Han sinestedunek proba latza jasan zuten, eta dardara izugarria sentitu. Hipokritek eta bihotzean gaitza dutenek esaten zuten: Allahk eta Haren Mezulariak agindu digutena iruzur hutsa da. Eta haietako talde batek esaten zuen: Yazrib-eko jendea, ez duzu non kokaturik, itzul zaitezte! Haietako batzuek baimena eskatu zioten profetari, esanez: Gure etxeak hutsik daude. Baina etxeak ez zeuden hutsik, baizik ihes egin nahi zuten. Saihets-aldeetatik sartu izan balitzaizkie eta, gero, sinesmenari uko egiteko eskatu izan baliete, erreparo handiegirik gabe egingo zuten.

7 8 9

10 11 12 13

14

218

15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32

Eta, halere, lehenago Allahrekin hitzarmena egina zuten ezen ez zutela bizkar emango. Allahrekin eginiko konpromisoa exijitu daitekeena da. Esazu: Heriotzari nahiz hilak izateari ihes egin nahi bazeniote, ihes egitea ez zenukete izango ezertarako on; lortuko bazenute ere, denbora laburrean gozatuko zenukete. Esazu: Zeinek babestuko zaituzte Allahgandik, Hark zuentzat gaitz bat nahi badu edo erruki bat nahi badu? Allahz kanpo ez dute aurkituko nork babesturik, ez nork defenditurik. Allahk badaki zuen arteko zeinek jartzen dituen trabak eta zeinek esaten dien bere anai-arrebei: Zatozte gugana! Eta denbora gutxi egiten dute guduan. Zekenak dira zuekiko; eta, beldurra etortzen denean, han ikusiko dituzu zuri begira begiak jirabiraka, hilzorian dagoena bezala. Eta beldurra aldentzean, beren mingain zorrotzez zauritzen zaituzte, harrapakinen irrikaz. Horiek ez dute sinetsi, eta Allahk huts bihurtu ditu horien egintzak. Hori gauza arrunta da Allahrentzat. Ez dute uste koaligatuek alde egin dutela. Eta (berriro) etorriko balira, basamortuan egon nahi izango lukete beduinoekin, zuen berri galdezka. Eta zuen artean egonez gero, ahalik gutxiena egiten saiatuko lirateke borrokan. Benetan, eredu ederra duzue Mezularia, Allahrengan eta Azken Egunean itxaropena dutenentzat eta Allahz asko gogoratzen direnentzat. Eta sinestedunek, koaligatu haiek ikusi zituztenean, esan zuten: Hau da Allahk eta Haren mezulariak agindua zigutena. Allahk eta Haren mezulariak egia esan dute. Horrek areagotu egin zituen haiengan sinesmena eta mendekotasuna. Sinestedunen artean badira gizaki batzuk Allahrekiko beren konpromisoari leial izan zaizkionak; batzuek bete dute jada beren konpromisoa eta beste batzuk zain daude, jarrera ezertan ere aldatu gabe. Allahk beren leialtasunagatik egiatiak saritu ditzan eta hipokritak nahi badu zigor ditzan edota damua onar diezaien; egia da Allah Barkatzailea dela, Onbera. Allahk beren gorrotoa itzuli die sinesteari uko egiten diotenei; ez dute lortu inolako onik. Sinestedunek aski dute Allah borrokaldian; Indartsua da Allah, Eutsezina. Lagundu zieten Liburuko jendearen arteko haiek jaitsarazi egin zituen gotorlekuetatik, eta izua isuri zien bihotzera. Batzuk hil egin zenituzten eta besteak gatibu hartu. Eta haien lurra, etxeak eta aberastasunak heredarazi dizkizuegu, inoiz zapaldu ez duzuen lur batez gainera. Allahk ahalmena du gauza guztien gain. Profeta! Esaiezu zeure emazteei: Munduko bizitza eta haren itxurakeriak nahi badituzue, zatozte, onuraren bat eman diezazuedan eta joaten utz zaitzatedan samurtasun guztiz. Baina Allah eta Haren Mezularia eta Azken Bizitzako egoitza nahi badituzue Egia da ezen Allahk prestatua duela sekulako saria zuzen jokatzen duten zuetakoentzat. Profetaren emazteok! Begi-bistako lotsagabekeria egin dezan zuen artekoari bikoiztu egingo zaio zigorra. Gauza sinplea da hori Allahrentzat. Allahri eta Haren Mezulariari obedituko dienari eta zuzen jokatuko duenari bikoiztu egingo diogu bere saria eta hornidura oparoa prestatuko. Profetaren emazteok! Ez zarete beste edozein emakume bezalako, (Allahren) beldur bazarete.

219

33

34 35

36 37

38

39 40 41 42 43 44 45 46 47 48

Beraz, ez leunegi hitz egin, bihotzean gaixotasun bat duenak irrikarik senti ez dezan; erabili hitz egokiak. Zaudete zeuen etxean, ez zaitezte apaindu ezjakinak zineten aldiko apaingarriez; ezarri salata (otoitzaldia) eta eman zakata (pobreentzako zerga) eta obeditu Allahri eta Haren Mezulariari. Allahk zuengandik nahi duen gauza bakarra lizunkeria zuengandik urrun uztea da. Ene etxeko jendea! Eta garbitu zaitezte guztiz. Eta gogoan izan zeuen etxean errezitatzen diren Allahren seinaleak eta Jakinduria; egia da Allah sotila dela eta oso ondo informatua dagoela. Eta egia da ezen gizon eta emakume musulmanentzat, gizon eta emakume sinestedunentzat, gizon eta emakume esanekoentzat, gizon eta emakume egiatientzat, gizon eta emakume eroaleentzat, gizon eta emakume apalentzat, tolesgabe ematen duten gizonentzat eta egiati ematen duten emakumeentzat, barau egiten duten gizon eta emakumeentzat, beren lotsariak gordetzen dituzten gizon eta emakumeentzat, eta Allah oso gogoan izaten duten gizon eta emakumeentzat, Allahk barkamena eta egundoko saria prestatu dituela. Ez dagokio ez gizon sinestedun bati, ez emakume sinestedun bati hautatzea Allahk edo Haren Mezulariak gauzaren bat erabaki duenean. Allahri eta Haren Mezulariari desobedi diezaiona desbiderakuntza dudagabean desbideratuko da. Eta Allahk eta zuk zeuk faboratu zenuten hari esan zenion: Gera zaitez zeure emaztearekin eta izan Allahren beldur, bitartean zeure bihotzean gordetzen zenuelarik Allahk gero agertuko zuen hura, eta gizakien beldur zinelarik, beldurra zor zaiona Allah dela kontuan hartu gabe. Horrela, Zayd emakume harekin lotzen zuena amaitu zenean, zuri eman genizun emaztetzat, sinestedunek oztoporik izan ez zezaten beren semeordekoen emazteekin ezkontzeko, baldin eta hauek haiekiko harremanak amaitutzat emanak bazituzten. Hor dago Allahren agindua. Ez da Profetarentzat inolako hutsegiterik izan Allahk harentzat betebeharreko egin duen horretan; horrela izan zen Allahren etengabeko jokabidea jada joanak zirenekin. Finkatutako dekretua da Allahren agindua. Allahren mezuak transmititzen dituztenak eta Haren beldur direnak, Allahz aparte beste inoren beldur izan gabe. Eta Allah aski da kontuak egiteko. Muhammad ez da zuen arteko inongo gizonen aita, baizik eta Allahren Mezularia da eta profeten zigilua. Eta gauza guztien Ezagutzaile da Allah. Zuek, sinesten duzuenok! Izan gogoan Allah, Hari askotan dei eginez. Eta goretsi Hura, goiz eta arratsalde. Hura da bedeinkatzen zaituztena, eta Haren aingeruek (zuentzat eskatzen dute) zuek ilunpeetatik argira ateratzeko. Eta Bihozbera da sinestedunekin. Harekin topo egingo duten egunean, hau izango da entzungo duten agurra: Bakea! Eta sari bikaina izango du prest. Ai Profeta! Egia da lekuko izateko bidali zaitugula, berri onen mezulari eta oharegile izateko. Eta Haren baimenarekin, Allahri dei egiteko eta argi-zuzi distiratsu izateko. Eta iragar iezaiezu sinestedunei berri ona: Allahgandiko mesede ugaria izango dutela. Eta ez obeditu sinesgabeei, ezta hipokritei ere, eta ez jaramonik egin haien irainei, eta jarri zeure konfiantza Allahgan; aski da Allah Babesle bezala!

220

49

50

51

52

53

54 55

56 57 58 59

Zuek, sinesten duzuenok! Emakume sinestedunak desjabetzen dituzuenean eta, gero, haiek ukitu aurretik, dibortzioa ematen diezuenean, ez duzue zertan kontuan hartu itxarote-eperik. Emaiezue probetxuzko zerbait eta utzi joaten samurtasunez. Profeta! Zilegi dituzu dagokien dotea eman diezun emazteak, baita Allahk gerraharrapakintzat emandakoetatik zure eskuinak dituenak76 ere, baita zurekin emigratu duten amaren aldeko osaben eta izeben alabak eta Profetari eskaintzen zaion edozein emakume sinestedun, Profetak harekin ezkondu nahi badu. Zuretzat bakarrik da hori, ez beste sinestedunentzat. Badakigu zer agindu diegun haiei beren emazteei eta beren eskuinak dituztenei dagokienez. Zugan hutsegiterik izan ez dadin. Eta Barkatzailea da Allah, Bihozbera. Utz ezazu alde batera haien artetik nahi duzuna eta har ezazu zeurekin nahi duzuna. Eta zugandik aparte eduki duzun norbait gura baduzu, ez dago horretan zuretzat gaitzik. Hori hobea da, haren begiak freska (kontsola) daitezen eta trista ez daitezen eta ematen diezunarekin gustura egon daitezen. Allahk badaki zer dagoen zuen bihotzean. Ezagutzailea da Allah, Onbera. Horretaz harat, ez dira zilegi zuretzat emazteak; ezta emazte bat alde batera utzi eta horren ordez beste bat hartzea ere, honen edertasuna miresgarri baduzu ere; salbuetsiak dira zure eskuinak dituzkeenak. Allah adi dago gauza guztietan. Zuek, sinesten duzuenok! Ez zaitezte sar Profetaren geletan, hark baimena eman eta otordura gonbidatu ezean; baina ez ibili horretarako aukera bila. Dena dela, gonbidatzen bazaituzte, sartu, eta jatea amaitu orduko, erretira zaitezte, ez gelditu hizketan familiartasunez; benetan, gogaikarri zaio hori Profetari, baina lotsa ematen dio zuei esatea. Hala ere, Allah ez da lotsatzen egiaz. Eta emakumeei zerbait eskatzen diezuenean, egizue gortina baten atzetik; hori garbiagoa da zuen bihotzarentzat eta haienarentzat. Ez da egokia zuentzat Allahren Mezulariari inolako kalterik egitea. Eta jada hura (Profeta) egongo ez denean, ez zaitezte ezkondu inoiz ere haren emazteekin; benetan, gauza larria da hori Allahren aurrean. Zerbait azaltzen duzuela nahiz ezkutuan gordetzen Allahk gauza guztiak ezagutzen ditu. Ez dago (alde horretatik) eragozpenik haientzat beren gurasoei, seme-alabei, anai-arrebei, anaien eta ahizpen seme-alabei, beren artekoak diren emakumeei eta dituzten esklaboei dagokienez. Eta izan daitezela Allahren beldur; gauza ziurra da ezen gauza guztien testigu dela Allah. Egia da Allahk eta Haren aingeruek otoitz egiten dutela Profetarentzat. Zuek, sinesten duzuenok! Egin otoitz harentzat eta agurtu ezazue bake-agurrez. Allah eta Haren Mezularia iraintzen dituztenak, Allahk madarikatu egingo ditu bizitza honetan eta Bestean. Zigor laidogarria prestatu du haientzat. Eta sinestedunak, gizon eta emakume, iraintzen dituztenek, diotena egia izan gabe, kalumnia batekin eta dudarik gabeko delitu batekin zamatuko dute bere burua. Profeta! Esaiezu zeure emazteei eta alabei eta sinestedunen emazteei estal daitezela goitik beren jantziekin. Hori da gauzarik egokiena, jendeak ezagut ditzan eta irainik egin ez dakien. Barkatzailea da Allah, Bihozbera.

76

Gerran gatibu atzemandakoak 221

60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73

Baldin eta hipokritek, bihotzean gaixotasunen bat dutenek, Medinako alderdikoiek beren jarrera aldatzen ez badute, agintea emango dizugu haiengan eta, gero, ez dira han zure auzo izango luzaroan. Madarikatuak, nonahi aurkitzen dituztela, atxilotu egingo dituzte eta gogorki hilko. Allahren etengabeko jokabidea izan da hori iraganekoekin. Eta ez duzu inolako kanbiorik ikusiko Allahren jokabidean. Jendeak Orduaz galdetzen dizu; esazu: Allahk bakarrik daki hori; baina nork jakin Ordua ez ote dagoen hurbil! Gauza ziurra da ezen Allahk madarikatu egin dituela sinesgabeak eta Su goria prestatu diela. Hartan hilezkor izango dira betiko, eta ez dute izango nork babesturik edo defenditurik. Beren aurpegia suak erreko dien egunean, esango dute: Ai, Allahri obeditu izan bagenio eta Mezulariari obeditu izan bagenio! Eta esango dute: Gure Jauna! Egia esan, geure buruzagiei eta agintariei obeditu genien, eta haiek desbideratu gintuzten bidetik. Jauna! Emaiezu haiei zigor bikoitza eta madarika itzazu madarikazio handi batekin. Zuek, sinesten duzuenok! Ez zaitezte izan Musa (Moises) iraindu zuten haien antzekoak; Allahk haren errugabetasuna azaldu zuen esaten zutenaren aurka. Allahren aurrean estimu handiko postua zuen hark. Zuek, sinesten duzuenok! Izan Allahren beldur eta hitz egin zentzuz. Hark on bihurtuko ditu zuen egintzak eta barkatuko dizkizue hutsegiteak. Eta Allahri eta Haren Mezulariari obeditzen dienak arrakasta handiz garaituko du. Gauza ziurra da ezen erantzukizuna eskaini geniela zeruei, lurrari eta mendiei, baina ez zuten hartu nahi izan, beldurrez. Alabaina, gizakiak onartu zuen. Benetan, gizakia bidegabe da bere buruarekin eta ezjakina. Hipokritak, gizon eta emakume, eta eransleak, gizon eta emakume, Allahk zigortu zitzan eta bere barkazioarekin sinestunengana, gizon eta emakume, itzul zedin. Eta Barkatzaile da Allah, Bihozbera.

222

34. SURA: SABA


Mekakoa da, 6. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 54 aleia ditu eta Luqman suraren ondoren jaitsi zen

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 Gorespenak Allahrentzat, Harena baita zeruetan eta lurrean dagoen guztia. Harena da Gorespena Azken Bizitzan, eta Jakintsua da Hura, gauzarik ezkutuenak ezagutzen dituena. Badaki zer sartzen den lurrean eta zer ateratzen den lurretik, zer jaisten den zerutik eta zer igotzen den hara. Bihozbera da Hura, Barkatzailea. Eta sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Ordua ez zaigu helduko. Esazu: Bai, nire Jaunagatik, iritsiko zaizue. Hark ezagutzen du Ikusten-ez-dena. Ez dio ihes egiten izpi baten pisuak ere, ez zeruetan, ez lurrean, eta ez dago izpi hura baino txikiagorik edo handiagorik, Liburu argian ez dagokeenik. Sinetsi dutenak eta egintza onak egin dituztenak saritzeko. Horiek barkamena lortuko dute eta hornidura oparoa. Eta gure ezaugarriak ezabatzen saiatzen direnek, berena egingo dutela pentsatuz: horiek zigor mingarria jasango dute. Ezagutza jaso dutenak konturatzen dira ezen jaitsarazi zaizun zeure Jaunagandikoa egia dela eta gida Ahaltsuaren, Goresgarriaren biderako. Eta sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Nahi al duzue gizon bat erakuts diezazuegun, hots egiten duena ezen hauts bihurtuko zaretenean berriro kreatuak izango zaretela? Gezur bat asmatu ote du (gizon horrek) Allahz ala deabruak hartua ote da? Baina ez, Azken Bizitzan sinesten ez dutenak zigortuak izango dira eta sakon desbideraturik egongo. Ez ote diete erreparatzen aurrean eta atzean dituzten zeruari eta lurrari? Nahi izango bagenu, lurrak irents litzan egingo genuke edo zeru-zati bat gainera eror lekien; benetan, bada horretan seinale bat (bere Jaunagana) jotzen duen zerbitzari ororentzat. Eta horra nola eman genion Daud-i (Davidi) Gugandiko grazia bat: Mendiok, lagundu Hura goresten, baita hegaztiok ere! Eta burdina bigun egin genuen harentzat (Daud-entzat). Egin itzazu sare-kotak proportzio egokia emanez! Eta jokatu zuzen, egia baita ikusten dudala egiten duzuena. Eta Sulaymani (Salomoni) mendean jarri genion haizea, goiz batean hilabeteko ibilbidea egiten zuena eta arratsaldean beste hilabete batekoa. Eta kobre urtuzko iturburua jaria zezan egin genuen. Eta baziren jeinuak Allahren baimenarekin harentzat lan egiten zutenak. Eta gure agindutik aparta zitezen haietakoei Sair-eko zigorra dastaraziko genien. Nahi zuena egiten zuten harentzat: tenplu mailadunak, estatuak, uraskak bezalako konketak eta mugitu ezin ziren pertzak. Daud-en (Daviden) familia! Jokatu esker onez! Gutxi dira esker onekoak nire zerbitzarien artean.. Eta hura hil zedin erabaki genuenean, hau izan zen haren heriotzaz konturarazi zien gauza bakarra: lurreko harrak haren aginte-makila jan izana; eta, hala,
223

4 5 6 7 8 9

10 11 12

13

14

15

16 17 18 19

20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30 31

lurrera erori zenean, jeinuek argi ikusi zuten, Ikusten-ez-dena ezagutu izan balute, ez zirela zigor laidogarrian egongo. Egiaz, Saba-ko jendeak bazuen ezaugarri bat bizi zen lekuan: Bi baratze bi aldeetan: eskuinean eta ezkerrean. Jan ezazue zeuen Jaunaren horniduratik eta izan zakizkiote esker oneko! Lur ona da eta Jaun Onbera da Hura. Baina haiek desbideratu egin ziren eta eustormaren uholdea bidali genuen haien aurka, eta bi baratze haiek zuhaixka arantzadun eta garratzez, tamarizez eta jujubaondoz hornituriko baratze bihurtu. Horrela ordaindu genien esker txarreko izana. Jasotzen ote du horrelako ordainik ezker txarreko ez den inork? Haien eta bedeinkatu genituen hirien artean, bata besteari loturiko hiriak eraiki genituen; hartara, bidaiako etapak neurrira eginak gertatzen ziren. Egin ezazue bidaia onik, haietan barna, gauez eta egunez! Baina esan zuten: Gure Jauna! Egin gure bidaien distantziak luzeagoak. Eta bidegabe izan ziren beren buruarekiko. Jendearen ahotan jarri genituen eta erabat sakabanarazi. Egia da badirela horretan seinaleak pazientzia duen ororentzat, esker onekoa denarentzat. Eta, horrela, Iblisek baietsirik ikusi zuen haiekiko bere iritzia eta denek jarraitu zioten, sinestedun-talde bat salbu. Baina ez zuen inolako ahalmenik haiengan; bakarrik, Azken Bizitzan sinesten zutenak eta hartaz zalantzak zituztenak bereizteko egin genuen (hura guztia). Esazu: Dei egiezue Allahz aparte onartzen dituzuen horiei! Ez dute aginte txikienik, ez zeruetan, ez lurrean, eta ez dute inongo partehartzerik; Hark (Allahk) ere ez du inolako laguntzailerik haien artean. Ez da izango balio izango duen erregurik Haren aurrean, Hark baimenduarena salbu. Eta izua haien bihotzetik joan, eta elkarri esango diotenean: Zer dio zuen Jaunak? Esango dute: Egia. Eta Goren-gorena da Hura, Handia. Esazu: Zeinek ematen dizue hornidura zeruetatik eta lurretik? Esazu: Allahk! Eta, ezinbestean, bietako bat, edo gu edo zuek, gidatua dago; besteak, ordea, desbideraturik daude argi eta garbi. Esazu: Zuei ez dizuete galdetuko guk irabazi dugunaz, ezta guri ere zuek egina duzuenaz. Esazu: Geure Jaunak bilduko gaitu eta, gero, zuen artean egiaren bidez epaituko du; Epaile argitzailea da Hura, Ezagutzailea. Esazu: Erakuts iezazkidazue Hari erantsi dizkiozuen horiek. Baina ez. Paregabea da hura, Jakintsua. Eta ez zaitugu bidali berri onen emaile izateko eta gizaki guztientzat ohar-egile izateko baizik; halere, gizakietan gehienek ez dakite hori. Esaten dute: Noiz beteko da promes hau, diozuena egia baldin bada? Esazu: Hitzordu bat izango duzue egun batean, zeinetan ezin izango baituzue, ez atzeratu, ez aurreratu ordubete ere. Eta sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Ez dugu sinetsiko Errezitazio honetan, ezta lehenago bazegoen hartan ere. Baina ikusi ahal izango bazenitu bidegabeak, beren Jaunaren aurrean zutik egongo direnean, batak bestea gaitzesten! Esango diete beren burua eramaten utzi zietenek harro izan zirenei: Zuengatik izan ez balitz, sinestedun izango ginatekeen gu.

224

32 33

34 35 36 37

38 39

40 41 42 43

44 45 46 47

Eta esango diete harro izan zirenek beren burua eramaten utzi zietenei: Nola desbideratu zintuztegula gidatik, hura zuengana iritsia zelarik? Aitzitik, gaitza egiten dutenetakoak izan zineten. Eta esango diete beren burua eramaten utzi zietenek harro izan zirenei: Ez, zuen trikimailua izan zen, egun eta gau, Allahgan sinets ez genezan eta Hari parekoak egotz geniezazkion guri agintzeko. Eta damua agertuko dute zigorra ikustean. Sinesteari uko egiten diotenei uztaiak ezarriko dizkiegu lepoan. Egina ez duten zerbaiten ordaina emango ote zaie? Ez dugu inongo hiritara ohar-egilerik bidali han bizimodu erosoari emanik bizi zirenek esaten ez zietela: Uko egiten diogu esatera bidali zaituzten hori sinesteari. Eta esaten zieten: Ondasun eta seme-alaba gehiago ditugu eta ez gara zigortuak izango. Esazu: Gauza ziurra da ezen nire Jaunak hornidura ugaria ematen diola Berak nahi duenari eta murriztu egiten diola Berak nahi duenari; hala ere, gizakirik gehienek ez dakite hori. Eta ez dira, ez zeuen ondasunak, ez zeuen seme-alabak Gugana hurbiltzeko bidea emango dizutenak, baizik eta sinestea eta zuzen jokatzea. Horiek sari bikoitza izango dute, egin zutenagatik, eta onik biziko dira Goiegoitzetan. Aldiz, gure ezaugarriak ezabatzen saiatzen direnak, lortuko dutela pentsatuz, zigorturik agertuko dira. Esazu: Gauza ziurra da ezen nire Jaunak hornidura ugaria ematen diola Berak nahi duen zerbitzarietakoari eta (orobat) murriztu egiten diola Berak nahi duenari. Edozer gauza gastatzen (ematen) duzuela, Hark zerbait trukean emango dizue eta Hura da Hornitzailerik onena. Denak bilduko ditugu egun hartan eta, gero, aingeruei esango diegu: Zuek al zineten hauek adoratzen zituztenak? Esango dute: Aintza Zuri, Zu zara gure Babeslea, eta ez horiek. Aitzitik, jeinuak adoratzen zituzten, eta gehienek haiengan sinesten zuten. Eta gaur ezin diozue elkarri, ez kalterik egin, ez lagundu. Esango diegu bidegabe izan zirenei: Dasta ezazue Suaren zigorra, hura egiazkoa zela ukatzen baitzenuten! Eta gure seinaleak errezitatzen zaizkienean, esaten dute: Zer da hau gure gurasoek adoratzen zutenetik apartarazi nahi zaituzten gizaki huts bat baizik? Eta esaten dute: Hau ez da asmatua izan den gezur bat baizik. Eta esaten dute egia sinesteari uko egin diotenek (egia) etorri zaienean: Hori ez da aztikeria hutsa besterik. Eta, hala ere, zure aurretik ez diegu eman inolako libururik nondik ikasia izan dezaten eta ez diegu bidali ohar-egilerik ere. Haien aurretik izan zirenek ere ukatu egin zuten egia, baina azken hauek ez dute izan haiei eman genienaren hamarrenik ere. Halere, haiek gezurtitzat eman zituzten nire Mezulariak, eta a zer nolakoa izan zen nire gaitzespena! Esazu: Gauza bat bakarra gomendatzen dizuet: azter dezazuela Allahren aurrean, binaka edo banaka, eta egin dezazuela gogoeta: zuen laguna ez dago deabruak hartua, baizik eta zigor izugarri batez ohartaraztera datorkizue. Esazu: Eska diezazuekedan saria izan dadila zuentzat, nire saria Allahri bakarrik baitagokio eta Hura baita gauza guztien Lekuko.

225

48 49 50 51 52 53 54

Esazu: Gauza ziurra da ezen nire Jaunak ezartzen duela egia; Hark oso ondo ezagutzen ditu begi-bistan ez dauden gauza guztiak. Esazu: Egia etorri da eta gezurrak ezin dio ezeri, ez hasiera eman, ez errepikatu. Esazu: Desbideratzen banaiz, nire kalterako bakarrik egingo dut, eta neure bidea gidatzen badut, Allahk inspiratu didanari esker izango da; egia da entzuten duena dela Hura eta hurbil dagoena dela. Ikusiko bazenitu, ihesbiderik gabe, izuturik ihes egingo dutenean eta hurbileko leku batetik eskua ezarriko dietenean Eta esango dutenean: Sinesten dugu horrengan77. Baina nolatan lor dezakete, tokiz kanpo, hain urrun? Lehen uko egin zioten harengan sinesteari, eta ustezkotasunak egiten zituzten ezezaguna zuten hartaz, urruneko jarrera batetik. Eta opa zuten hartarako iraganbidea itxi egin zitzaien, haien klasekoei lehenago egin zitzaien bezala; benetan duda-mudan zeuden dudan.

77

Koranean edo Muhammadengan. 226

35. SURA: AL-FATIR (SORTZAILEA)


Mekakoa da, 45 aleia ditu eta Bereizmena suraren ondoren jaitsi zen
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Aintza Allahri, zeruei eta lurrari hasiera eman zienari, eta bina, hiruna eta launa hegoko aingeru mezulariak izan zitezen egin zuenari. Nahi duena gehitzen dio Hark kreazioari; gauza ziurra da ezen ahalmena duela gauza guztien gain. Ez dago inor Allahk gizakientzat askatzen duen errukia eragotz dezakeenik, ezta Hark atxikitzen duena aska dezakeenik ere. Eutsezina da Hura, Jakintsua. Gizakiok! Izan gogoan Allahren zuekiko mesedea. Ba ote da, Allahz aparte, zerutik eta lurretik hornidurarik eman diezazuekeen beste kreatzailerik? Ez dago jainkorik Hura baizik. Nolatan ari zarete, beraz, asmaketan? Eta gezurra dela esaten badizute, izan da jadanik gezurtitzat emana izan den mezularirik zure aurretik. Baina Allahgana itzultzen dira gauza guztiak. Gizakiok! Gauza ziurra da ezen Allahren promesa egiazkoa dela; ez zaitzatela lilura munduko bizitzak, ezta engainatu ere limurtzaileak, Allahgandik apartaraziz. Benetan, zuen arerioa da Shaytan (Satanas); har ezazue halakotzat. Hark bere alderdikoei bakarrik deitzen die, Sair-ko lagun izan daitezen. Sinesteari uko egiten diotenek zigor ikaragarria pairatuko dute; baina sinesten eta ongia egiten dutenek barkamena lortuko dute eta sari handia. Baina zer izango da bere egintzen gaiztakeria eder mozorroturik agertu dien hartaz? Gauza ziurra da ezen Berak nahi duena desbideratzen duela Allahk, eta Berak nahi duena gidatzen duela. Zure arima ez dadila erre lantuka haiengatik; benetan, Allahk badaki zer ari diren. Allah da hodeiak mugitzen dituzten haizeak bidaltzen dituena; orduan, hila dagoen eremu batera gidatzen ditugu eta, horrela, haiek direla medio, bizia itzultzen diogu lurrari hila egon ondoren. Horrela gertatuko da Susperraldia. Ahalmena nahi duenak Ahalmen guztia Allahri dagokio. Harenganaino igotzen da hitz ona, eta egintza onak goratu egiten ditu. Gaiztakeriak amarauntzen dituztenek zigor zorrotza izango dute, haien azpijokoa desegina gertatuko da. Eta Allahk lurretik kreatu zintuzten, eta, gero, esperma-tanta batetik, ondoren zuek bikoteka jartzeko. Ez da eme haurdunik, ez erditzear dagoenik, Hark jakin gabe. Eta ez dio luzatzen bizia inongo sorkariri, ez laburtzen, liburuan egon gabe; benetan, gauza sinplea da hori Allahrentzat. Eta ez dira berdinak bi ur-hedadurak: bata, gustagarria da, geza eta egokia edateko; bestea, berriz, gazia da, gatzduna. Baina bietatik jaten duzue haragi freskoa eta ateratzen dituzue janzten dituzuen apaingarriak.

2 3

4 5 6 7 8

9 10

11

12

227

13

14

15 16 17 18

19 20 21 22 23 24 25 26 27

28 29 30 31 32

Eta ontziak ikusten dituzue uhinetan nabigatzen; Haren mesede-zatia bila dezazuen eta, horrela, esker onekoak izan ahal zaitezten. Gaua egunean sarrarazten du eta eguna gauean. Eta eguzkia eta ilargia bere mendean jarri ditu, haietako bakoitza epe jakin bat arte jirabiraka dabilelarik. Allah da Hori, zuen Jauna. Hari dagokio nagusitza; aldiz, Hartaz aparte dei egiten diezuen haiek ez dira ezta datil-hezur baten azalaren jabe. Dei egiten badiezue, ez dute entzungo zuen deia, eta entzun ahal balute ere, ez lizuekete erantzungo. Igotze Egunean arnegatu egingo dute zuek haiei dei egin izanaz (haiek Allahri erantsiz). Ez zaitu inork informatuko, gauzarik ezkutuena ere ezagutzen duen Bakar den Hark baizik. Gizakiok! Zuek zarete Allahren beharra dutenak; Allah, berriz, Aberatsa da. Bere baitan Goretsia. Nahi badu, suntsi zaitzakete eta sorkari berriak ekar ditzake. Hori ez da gauza zaila Allahrentzat. Inor ez da zamatuko beste baten zamaz. Eta norbaitek, pisuaz larri dabilelako, zama beste norbaiti eramateko eskatuko balio, ezin izango luke inork ezer eraman harenik, hurbileko ahaidea izanik ere. Hura ikusi gabe Allahren beldur denari eta salata (otoitzaldia) burutzen duenari bakarrik balio dio zure aholkuak. Bere burua garbitzen duenak bere probetxurako egiten du, Allahgana itzuli beharra du. Eta itsua ez da ikusten duena bezalakoa, iluna argia bezalakoa ez den bezala, ezta laiotza ere egutera bezalakoa. Bizi direnak ez dira hildakoak bezalakoak. Egia da Berak nahi duenari entzunarazten diola Allahk, baina zuk ezin duzu egin hilobietan daudenek entzun dezaten. Zu ez zara ohar-egile bat besterik. Gauza ziurra da ezen egiarekin bidali zaitugula, berri onak emateko eta ohartarazteko. Ez da izan komunitaterik, ohar-egileren bat izan ez duenik. Eta gezurra dela badiote, egina zuten hori jadanik haien aurrekoek, beren mezulariak froga argiekin, idazkiekin eta Liburu argigarriarekin heldu zitzaizkienean. Gero, sinesteari uko egin ziotenak zigortu nituen, eta nolakoa izan zela gero nire gaitzespena! Ez ote duzu ikusten Allahk jaitsarazten duela euria zerutik eta harekin kolore desberdineko fruituak aterarazten ditugula? Eta (ez ote duzu ikusten) badirela mendiak, zain zuriak eta gorriak dituztenak, abardura desberdinekoak, baita beltz ilunekoak ere? Eta gizakiak, piztiak eta ganadua ere kolore desberdinekoak direla? Egia esan, ezagutza duten Haren zerbitzarietakoak bakarrik dira Allahren beldur; gauza ziurra da ezen Ahaltsua dela Allah, Barkatzailea. Allahren liburua irakurtzen dutenak, salata (otoitzaldia) ezartzen eta ematen diegun horniduratik, ezkutuan eta agerian, gastatzen (ematen) dutenak, galerarik ez duen negozioa espero dutela. Dagokiekeen saria ordain diezaien eta bere mesedea areagotu; gauza ziurra da ezen Barkatzailea dela Hura, Esker Onekoa. Eta Liburutik inspiratu dizuguna egia da, lehendik bazegoena berresten duena. Allahk oso ongi ezagutzen ditu bere zerbitzariak, eta ikusten ditu. Gero, Liburua ondare eman diegu aukeratu ditugun gure zerbitzarietako haiei.

228

33 34 35 36 37

38 39

40

41 42 43

44

45

Eta, haien artean, batzuk bidegabe izango dira beren buruarekin, beste batzuk erdi-bidean geratuko dira eta beste batzuk, Allahren baimenarekin, aurrean jarriko dira egintza onak egiten. Mesede handia da hori. Adn-go (Edengo) baratzeetan, haietan sartuko baitira, urrezko besokoekin eta perlekin apainduko dira, eta setaz jantziko. Eta esango dute: Gorespena Allahri, tristura guztia kendu baitigu; egia da Barkatzailea dela gure Jauna, Esker Onekoa. Guretzat zilegi egin duena Egoteko Egoitza, bere mesedeari esker; han ez digu erasango, ez nekeak, ez gaitasun-ezak. Baina sinesteari uko egin diotenek Yahannamgo (Infernuko) sua izango dute. Ez dira amaituko, hiltzeko aukera emanez, eta ez zaie arinduko oinazea ezertan ere. Horrela ordaintzen diegu esker txarreko guztiei. Han daudela, oihu egingo dute: Gure Jauna! Atera gaitzazu eta zuzen jokatuko dugu eta ez lehen egin genuen bezala. Ez ote genizuen bizitza luzea eman, hartan egiten zuenak gogoeta egin zezan, eta ez ote zitzaizkizuen ohar-egileak iritsi? Beraz, dasta ezazue! Ez da izango bidegabeak defendituko dituenik. Gauza ziurra da ezen Allahk ezagutzen duela zeruetako eta lurreko Ikusten-ezdena; benetan, badaki Hark bihotzean ezkutatzen dena. Hura da lurrean (bere) ordezko egin zintuztena. Beraz sinesteari uko egiten dionak sinesgabetasuna bere kontra izango du, eta sinesteari uko egiten diotenen sinesgabetasunak are mespretxagarriago egingo ditu beren Jaunarentzat, eta sinesteari uko egiten diotenen sinesgabetasunak beren hondamendian sakonagotzea besterik ez die egingo. Esazu: Erreparatu ote diezue zuek erantsi dituzuen horiei, Allahz aparte dei egiten diezuen horiei? Erakuts iezadazue horiek kreatu duten lurreko hura, edo zeruetan parterik ba ote duten edo Liburu bat eman ote diegun eta haren argitasunik ba ote duten. Baina ez, bidegabeek ez dute egiten batak besteari iruzurra hitzeman besterik. Benetan, Allahk atxikitzen ditu zeruak eta lurra eror ez daitezen, eta gainbeherarik balute, Hartaz harago, inork ez luke eusteko indarrik izango. Gauza ziurra da ezen Onbera dela Allah, Barkatzailea. Eta Allahren izenean handikiro egiten dute zin ezen ohar-egile bat etortzen bazaie beste edozein komunitatek baino zorrotzago jarraituko dutela gida; halaz guztiz, ohar-egile bat heldu zaienean ez dute egin beren ukoa handitu besterik. Lurrean harrokeriaz eta azpijokoan arituz; baina amarauntzen duten gaiztakeriak inguratu egiten ditu egile diren horiek berak. Uste ote dute beren aurrekoen ohikoa ez bezalako zerbait gertatu zaiela? Ez duzu aurkituko Allahren jokabide jarraikia aldatuko duenik ezer. Ez ote dira ibiltzen hor barna eta ez ote dute ikusten zein izan zen beren aurrekoen azkena? Aurreko haiek indartsuagoak ziren ahalmenez, baina ez dago ezer, ez zeruetan, ez lurrean, Allahri aurre egin diezaiokeenik. Gauza ziurra da ezen Ezagutzailea dela Hura, Ahalguztiduna. Gizakiak zeren bila dabiltzan Allahk kontuan hartuko balu, ez luke utziko lurraren azalean bizidun bakar bat ere; baina atzeratu egiten du dena, epe jakin bat arte. Baina beren epea iritsiko zaienean... Benetan, Allahk ikusten ditu bere zerbitzariak.

229

36. SURA: YA SIN


Mekakoa da, 45. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 83 aleia ditu eta Jeinuak suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26
78

Ya, Sin78. Koran jakintsuagatik! Bidalietako bat zara zu bide zuzen batean. Ahaltsuak, Bihozberak jaitsarazi duen Errebelazioa, jende bat ohartaraz dezazun, oharpenik jaso ez zituzten gurasoak izan dituen eta, horregatik, arretarik gabe bizi den jende bat. Gauzatu da haietako gehienen eta sinesten ez dutenen kontra eman zen hitza. Egia esan, uztaiak jarriko dizkiegu lepoan, kokotserainokoak, eta ezin mugitu ahal izango dira. Hesi bat jarri dugu haien aurrean eta beste bat atzean, eta estali egin ditugu, ezin dute ikusi. Berdin zaie zuk oharpenak egin ala ez; ez dute sinetsiko. Oroitzapena jarraitzen duena eta, Bera ez ikusi arren, Errukiorraren beldur denak bakarrik onartzen du oharpena. Iragar iezazkiozu barkamena eta sari oparoa. Egia esan, hildakoei bizia ematen diegu Guk eta bururatu zituzten egintzak eta utzi zituzten aztarrenak idatzi egiten ditugu. Gauza bakoitza erregistro argian biltzen dugu. Piztu iezaiezu atentzioa hiriko biztanleen etsenpluarekin, bidaliak iritsi zirenean. Guk bi bidali eta uko egin zieten, eta, orduan, hirugarren batekin sendotu genituen, eta esan zuten: Zuengana bidaliak gara. Esan zuten: Ez zarete gu bezalako gizaki baizik, eta Errukiorrak ez du ezer jaitsarazi, gezurretan ari zarete, besterik ez. Esan zuten: Gure Jaunak ondo daki zuengana bidaliak izan garela, baina guri ez dagokigu mezua argi eta garbi helaraztea baizik. Esan zuten: Benetan, susmo txarra dugu zuetaz eta, etsitzen ez baduzue, harrika emango dizuegu eta zigor gogorra hartuko duzue gugandik. Esan zuten: Zeuentzat zeuen susmoa. Ez ote duzue pentsatzen hasi behar? Baina ez, gehiegikeriak egiten dituen jendea zarete. Eta hiri mutur-ertzetik gizon bat etorri zen korrika, eta esan zuen: Ene jendea! Entzun bidaliei! Entzun trukean ezer eskatzen ez dizueten eta gidaturik dauden horiei! Nolatan ez nuke adoratuko kreatu ninduen Hura, zeinengana itzuli beharra baituzue? Hartaz aparte, jainkoak hartu behar ote dituzue, zeinen erregua ez bainuke ezertarako on izango Errukiorrak kalte bat egin nahi izango balit, eta zeinak ez bailirateke gai izango ni salbatzeko? Hori egingo banu, desbideratua nengoke argi eta garbi. Nik benetan sinesten dut zuen Jaunagan; entzun iezadazue, beraz! Esan zen: Sar zaitez Baratzean!

Letra hauek "Oi gizona!" esan nahi dute, edo Profetaren izenetako bat ere izan daitezke. 230

27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47

48 49 50 51 52 53
79

Esan zuen: Ai, nire jendea! Jakingo balute neure Jaunak barkatu didala eta Hark ohoratu dituenen artean jarri nauela! Eta ez genuen bidali haien aurka, haren ondoren, zerutik jaitsitako gudarosterik, eta ez dugu bidali sekula. Aski izan zen oihu bat eta suntsituak gertatu ziren. Bai zerbitzari penagarriak! Ez zitzaien iristen mezularirik burlaka hartzen ez zutenik. Ez ote dira konturatzen zenbat belaunaldi, itzuliko ez direnak, suntsitu izan dugun beraien aurretik? Guztiek agertu beharko dute gure aurrean. Badute seinale bat: hila zegoen lurrari Guk bizia eman izana eta hari haziak emanarazi izana, haietatik jaten baituzue. Han palmondoen eta mahatsondoen baratzeak moldatu izana, eta iturriak jaioarazi izana. Hango fruituetatik eta beren eskuen lanetik jan ahal zezaten. Ez ote dute eskerrik eman behar? Aintza espezie guztiak kreatu zituen Hari: lurrekoak, haiek berak eta ezagutzen ez dituzten besteak. Eta badute seinale bat gauean, egun-argia kentzen dugunean eta ilunpetan gelditzen direnean. Eta eguzkia, atseden-leku batera doana. Hori da Ahaltsuaren, Jakintsuaren agindua. Eta ilargiari etxeak79 jarri dizkiogu, palmondo zahar baten adarraren antzeko bihurtzen den arte. Ez dagokio eguzkiari ilargia harrapatzea, ezta gauak egunari aurrea hartzea ere. Zein bere orbitari atxikitzen zaio. Eta badute seinale bat beraien arbasoak ontzi batean, beterik, itsasoratu genituen hartan. Eta kreatu ditugu haientzat antzeko beste (ontzi) batzuk itsasoratu ahal daitezen. Eta nahi izango bagenu, gai izango ginateke uretan ito daitezen, laguntzeko eta salbatzeko inor izango ez luketelarik. Gugandiko erruki batengatik eta aldi baterako gozamena haiei emateko izan ezean. Eta esaten zaie: Izan zaitezte gainean duzuenaren eta etortzekoa denaren beldur, horrela errukia izan dakizuen. Ez da seinale bat ere, zure Jaunaren seinaleetarik, iristen zaienik, zeinetatik ez baitira apartatzen. Eta esaten zaienean: Gastatu (eman) Allahk eman dizuen horniduratik, sinesteari uko egiten diotenek esaten diete sinesten dutenei: Guk eman behar ote diegu jaten Allahk, nahi izanez gero, eman diezaiekeen haiei? Desbideraturik zaudete argi eta garbi. Eta esaten dute: Noiz beteko da promes hau, diozuena egia baldin bada? Ez dute espero oihu bat baizik, ezbaian ari direla harrapatuko dituena. Eta ezin izango dute testamenturik egin, ezta beren familiara itzuli ere. Adarra joko dute, eta orduan presaka aterako dira hilobietatik, beren Jaunagana joateko. Esango dute: Ai gu! Zeinek jaikiarazi gaitu geure ohatzetik? Hori da Errukiorrak egin zuen promesa; bidaliek egia zioten. Ez da izango oihu bat baizik, eta guztiak aurkeztuko dira gure aurrean.

Hogeita zortzi etxe, egun bakoitzeko bat. Proiektatzen diren konstelazioei dagozkie. 231

54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83

Egun horretan ez zaio inori tratu bidegaberik emango. Soil-soilik, egin zenutenagatik ordainduko zaizue. Benetan, egun horretan, baratzeko lagunak esku artean dutenari lotu-lotuak egongo dira, pozarren. Haiek eta beraien emazteak itzalean egongo dira eta besaulkietan etzanda. Han, fruta izango dute eta eskatu ahal guztia. Bakea: Jaun Bihozbera baten hitza. Baina gaizkia egin zenutenok urrundu zaitezte gaur. Ez ote nuen zuekin akordioa egin, Adamen seme-alabok, ez zenutela Shaytan (Satanas) adoratuko? Benetan, arerio nabarmena da hura zuentzat. Eta Ni adoratuko ninduzuela? Hori da bide zuzena. Hark zuen arteko komunitate asko desbideratu ditu. Ez ote duzue ulertuko? Yahannam (Infernua) da hau, agindu zitzaizuena. Sar zaitezte gaur hor, sinesteari uko egin diozuelako. Gaur ahoa zigilatuko diegu eta haien eskuak izango dira hitz egingo digutenak eta haien oinak izango dira irabazi zutenaren testigantza egingo dutenak. Nahi izango bagenu, begiak ezabatuko genizkieke, eta bidera joko balute, nola ikusi ahal izango lukete? Eta nahi izango bagenu, lekuan zurrun utziko genituzke, ez aurrera, ez atzera egin ezinik. Bizitza luzea ematen diogun hura murriztu egiten dugu bere moldaeran. Ez ote duzue ulertu behar? Ez diogu irakatsi poesia, eta egoki ere ez dagokio; ez da Oroitzapen bat baizik eta Errezitazio argi bat baizik. Bizirik dagokeen hura ohartarazteko, eta sinesgabeen kontra adierazitako hitza gauzatu dadin. Ez ote dute ikusten beraientzat kreatuak ditugula, gure eskuek egin dutenaren zati bezala, talde-animaliak, haien gain nagusitza izan dezaten? Mendean jarri dizkiegu, eta haien gainean ibiltzen dira eta haietarik jaten dute. Eta haietan baliabideak eta edatekoa dituzue. Ez ote duzue eskertuko? Allahz aparte, jainkoak hartu dituzte, lagundu diezaieten. Baina ezin diete lagundu, nahiz eta eskura duten gudarostea diren haientzat. Baina ez zaitzatela tristatu haiek esaten dutenak; benetan, badakigu zer duten ezkutuan gordetzen eta zer agerian adierazten. Ez ote da konturatzen gizakia ezen esperma-tanta batetik kreatu dugula? Eta, hala ere, bere ezbaian jarraitzen du temati. Adibide bat proposatzen digu, ahaztuz bera ere kreatua izan dela, eta dio: Zeinek emango die bizia hezurrei pipiak janda egongo direnean? Esazu: Bizia emango diena lehenengoz sortu zituen Hura Bera izango da, hau da, sorkari oro ezagutzen duen Hura. Arbolaren egur hezetik sua ematen dizuen Hura, harekin pizteko modua ematen dizuen Hura. Zeruak eta lurra kreatu zituena ez ote zen gai izango zuek bezalako zerbait kreatzeko?Bai, jakina; Kreatzailea da Hura, Ezagutzailea. Benetan, Hark zerbait nahi duenean, Haren agindua ez da izango hau esatea besterik: Izan zaitez, eta bada. Aintza, beraz, Hari, bere esku baitu gauza guztien nagusitza, eta Harengana itzuli beharko baituzue!

232

37. SURA: LERROAN JARTZEN DIRENAK


Mekakoa. 182 aleia ditu eta Talde Animaliak suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33
80

Lerroan jartzen direnengatik, eta norabide baterantz eragiten, eta Oroitzapen bat irakurtzen dutenengatik! Benetan, zuen Jauna bakarra dela, gero! Zeruen eta lurraren eta horien bien artean dagoenaren Jauna; eta Ekialdeen Jauna. Mundu honetako zerua astroen apainduraz edertu dugu. Eta deabru lotsagabe ororen aurka babestu dugu. Ezin diote entzun Kontzeju Gorenari, alde guztietatik botatzen baitizkiete jaurtigailuak, uxatzeko. Betiereko zigorra izango dute. Eta norbaitek zerbait atzematea lortzen badu ere, argizari distiratsu batek pertsegitzen dio. Galde iezaiezu: Kreatu ditugunak baino gauza nekosoagoa ote da haiek kreatzea? Izatez, buztin itsaskorretik kreatu ditugu. Baina zu harritu egiten zara; haiek, berriz, barre egiten dute. Eta gogorarazten zaienean, ez dira pentsatzen jartzen. Eta seinale bat ikusten dutenean, burla egiten saiatzen dira. Eta esaten dute: Hau aztikeria hutsa da: Hilda egongo garenean eta lur eta hezur izango, bizira itzuliak izango ote gara? Eta gure lehen gurasoak? Esazu: Horrela da, eta zuek umiliatuak izango zarete. Oihu bakarra izango da eta, orduan, begira geldituko dira. Eta esango dute: Ai gu! Hau da Kontuak Emateko Eguna. Hau da Epaiaren Eguna, zeinen egiatasuna ukatu egin baituzue. Bil itzazue zuzengabeak, haien emazteak eta adoratzen zituztenak Allahz kanpo, eta eraman Yahim-go bidera! Eta atxilo itzazue, galdekatuak izango dira eta. Zer da hau, ez baitiozue elkarri laguntzen? Baina ez; egun horretan jota egongo dira. Bata besteagana joango dira, elkarri galdezka. Esango dute: Eskuinetik etorri ohi zineten80 gugana. Esango dute: Ez, baizik eta zeuek ez zineten sinestedun. Guk ez genuen inolako ahalmenik zuengan, gehiegikerian zebilen jendea zineten. Egia bilakatu zen gure Jaunak zuen aurka esandako hitza, eta dastatzen ari gara orain. Eta desbideratu zintuztegun, zeren egiaz desbideraturik baikeunden. Egun horretan zigor bera jasango dute.

Ongiaren bidetik. 233

34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78
81

Horra nola jokatzen dugun gaizkia egiten dutenekin. Ez dago Allah beste jainkorik esaten zitzaienean, beren harrokeria azaltzen zuten eta esaten: Geure jainkoak alde batera utzi behar ote ditugu deabruak hartua dagoen poeta batengatik? Baina ez, hura egiarekin etorri da bidaliak berretsiz. Egia da zigor mingarria dastatuko duzuela. Dena dela, egina duzuena bakarrik ordainduko zaizue. Salbuespen dira Allahren zerbitzari egiatiak. Hornidura ezaguna izango dute horiek: Frutak. Eta ohoratuak izango dira Atseginaren Baratzeetan. Aurrez aurre egongo dira, ohatzeetan etzanik. Haien inguruan ardoa darien kopak ibiliko dira. Zuria eta gozoa edango dutenentzat. Ez du eragingo ez ondoezik, ez mozkorrik. Haien ondoan emakumeak egongo dira, haientzat begi huts izango direnak, begi handi. Gordetako perla bailiran. Eta elkarrengana doaz bata besteari galdezka. Haietako batek esango du: Nik banuen lagun min bat, esaten zuena: Gauza horietan sinesten dutenetakoa ote zara? Hil, eta lur eta hezur izango garenean, kontuak eskatuko ote dizkigute? Eta esango du: Ikusi nahi al duzue? Begiratu eta Yahim-en erdian ikusiko du hura. Esango dio: Allahgatik, ni galtzeko zorian egon zinen hori! Nire Jaunaren errukiagatik izan ez balitz, horra ekarritakoa izango nintzen ni ere. Nolatan izan zitekeen gu hil eta dena, besterik gabe, heriotza huts izatea eta zigorrik gabe gelditzea? Benetan, garaipen handia da hau. Joka dezatela horrelako zerbaitetarako jokatzen dutenek. Zein da ostatu hobea, hau ala Zaqqum-go zuhaitza81? Bidegabeentzat zigor-leku egin dugu hau. Yahim-go errotik beretik sortzen den zuhaitza da, zeinen kimuek deabruen buru baitirudite. Horretatik jango dute eta horretatik beteko sabela. Gainera, ur irakinaren edabea izango dute. Gero, Yahim izango dute beren helmuga. Haiek beren guraso desbideratuak aurkitu zituzten. Eta haien aztarnen atzetik joan ziren. Haiek baino lehenago, desbideratua zegoen jadanik lehenengo komunitateen gehiengoa. Ohar-egileak bidaliak genizkien arren. Baina begira zein izan zen oharpena jaso zutenen azkena. Halaz guztiz, ez da horrelakorik Allahren zerbitzari egiatiekin. Eta horra nola dei egin zigun Nuh-k (Noek). Bai Erantzule bikainak! Salbatu egin genuen hura, baita haren familia ere hondamendi handitik. Eta haren ondorengoak geldi zitezen egin genuen. Eta haren oroitzapena utzi genuen gerokoentzat.

Infernuko zuhaitza. 234

79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102

103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120

Bakea Nuh-rentzat (Noerentzat) mundu guztietan. Horra nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Gure zerbitzari sinestedunetakoa izan zen hura. Gero, gainerakoak ito egin genituen. Eta, egia esan, haren artekoetakoa izan zen Ibrahim (Abraham). Bere Jaunaren aurrean bihotz garbiarekin aurkeztu zen. Eta bere aitari eta bere jendeari esan zien: Zer da adoratzen ari zareten hori? Allahz kanpo ari al zarete jainkoak bilatzen, gezurretan? Eta zer pentsatzen duzue munduaren Jaunaz? Eta zeruko astroei behatu zien. Eta esan zuen: Benetan, ondoezik jarriko naiz. Haiek orduan alde egin zuten harengandik, bizkar emanez. Haien idoloetara joan zen eta esan zien: Zer? Ez al duzue jaten? Nolatan ez duzue hitz egiten? Orduan isil-isilik joan zen haietara, kolpe bortitzak emanez. Eta harengana etorri ziren korrika. Esan zuen: Zeuek zizelkatua adoratu behar al duzue, bai zeuek eta bai egiten duzuen guztia Allahk kreatuak zaretela jakinik? Esan zuten: Egin horrentzat eraikin egoki bat, sura botatzeko. Tranpa bat egin nahi izan zioten, baina den gauzarik apalena bihurturik utzi genituen. Eta esan zuen: Neure Jaunagana noa, Hark gidatuko nau. Ene Jauna! Emazkidazu gizaki zuzenak ondare. Eta seme bat iragarri genion, zentzu onekoa izango zena. Eta aitari bere lanetan laguntzeko adineko egin zenean, esan zion: Ene seme! Ametsetan ikusi dut zu opari egiten ari nintzela, ea zer iruditzen zaizun. Esan zuen: Aita! Egizu agindu zaizuna eta, Allahk hala nahi badu, pazientzia dutenetakoa izango nauzu. Eta biak Jaunaren esanetara makurtu zirenean, ahoz behera etzanarazi zuen. Oihu egin genion: Ibrahim (Abraham)! Baietsia duzu jadanik izan zenuen ikuskaria. Benetan, hona nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Hau da, benetan, froga argia. Eta berreskuratu egin genuen (Ibrahimen semea), haren ordez eskaintza-gai eder bat ipiniz eta haren oroitzapena utzi genuen ondorengoentzat. Bakea Ibrahimentzat (Abrahamentzat). Horrela saritzen ditugu ongia egiten dutenak. Gure zerbitzari leialetakoa izan zen hura. Eta Ishaq (Isaak) iragarri genion, zuzenen arteko profeta. Eta hura eta Ishaq (Isaak) bedeinkatu genituen. Haren ondorengoen artean izan zen ongia egin zuenik eta izan zen bere buruarekin argi eta garbi zuzengabe izan zenik. Eta horrela faboratu genituen Musa (Moises) eta Harun (Aaron). Eta salbatu genituen haiek, baita haien jendea ere hondamendi handitik. Lagundu genien eta garaile atera ziren. Liburu argigarria eman genien eta bide zuzenetik gidatu genituen. Haien oroitzapena ondorengoentzat utzirik. Bakea Musarentzat (Moisesentzat) eta Harunentzat (Aaronentzat).

235

121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165
82 83

Horra nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Haiek gure zerbitzari leialetako bi izan ziren. Eta Ilyas (Elias), bidalietako bat. Bere jendeari esan zionean: Ez ote duzue beldur izan behar? Baal-i dei egin behar ote diozue, Kreatzailerik onena alde batera utzita? Zuen Jauna da Allah eta zuen lehen gurasoen Jauna. Gezurtitzat hartu zuten, eta aurkeztu beharra izango dute. Ez da, ordea, horrela izango Allahren zerbitzari egiatiekin. Haien oroitzapena ondorengoentzat utziko dugu. Bakea Yasin-en jendearentzat82. Horra nola saritzen ditugun ongia egiten dutenak. Gauza ziurra da ezen gure zerbitzari sinestedunetakoa izan zela hura. Eta Lut (Lot), gure bidalietakoa izan zena, bera eta haren familiako guztiak salbatu genituenean, atzean geratu zirenetakoa izan zen emakume zahar bat izan ezik. Gero, gainerakoak suntsitu egin genituen. Haien gainetik pasatzen zarete zuek goizean eta gauean. Ez ote duzue ulertu behar? Eta Yunus (Jonas), bidalietako bat izan zena. Erabat zamatua zen ontzian ihes egin zuenean. Eta zotz egin zuten eta galtzaileetakoa izan zen. Arrainak irentsi zuen eta horrela egin zitzaion errieta. Goresten zutenetakoa izan ez balitz, haren sabelean egongo zen guztiak bizira itzuliak izango diren eguna arte. Horrela jaurti genuen hondartza bakarti batera, hebaindurik. Eta kalabaza-zuhaixka bat ernarazi genuen han. Eta ehun mila edo gehiagoko talde batera bidali genuen. Sinetsi zuten, eta aldi batez gozatzen utzi genien. Galde iezaiezu nolatan dituen zure Jaunak alabak eta nolatan dituzten haiek semeak. Edo ea aingeruak eme kreatu dituen eta ea haiek horren testigu diren. Edo, beren asmakerietan oinarriturik, esango ote dute Allahk umeak erne dituela? Gezurtiak dira, benetan. Alabak aukeratu ote ditu Beretzat, semeak izan ordez? Zer gertatzen zaizue? Nolatan pentsa dezakezue horrelakorik? Ez ote duzue pentsatzen hasi behar? Edo diozuenaren aldeko erabateko frogaren bat ote duzue? Ekar ezazue, beraz, zeuen Liburua, diozuena egia baldin bada. Eta ahaidetasun-erlazioa dagoela baieztatu dute Haren eta jeinuen artean; bitartean, ondo asko dakite jeinuek berek ere Haren aurrean aurkeztu beharra dutela. Aintzatua izan bedi Allah, eransten dioten haren gainetik! Baina ez dira horrelakoak Allahren zerbitzari egiatiak. Eta, egiaz, zeuek eta adoratzen dituzuen haiek ezin izango duzue inor desbideratu Allahren aurka. Yahim-en sartu beharrekoa izan ezik. Eta ez da gutako inor geltoki jakin bat ez duenik83. Egia da lerroan goazela.

Ilyas (Elias). Aingeruak mintzo dira. 236

166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182

Eta adoratzaileak gara. Eta egia da esan dutela: Gure aurrekoen oroitzapenen bat bagenu, Allahren zerbitzari egiati izango ginateke; baina uko egin diote hartan84 sinesteari. Baina igarriko diote. Geure hitza eman genien bidali genituen geure zerbitzariei. Eta izan zuten laguntza. Eta egia da gure gudarosteak garaile aterako direla. Urrun zaitez, beraz, haiengandik unea iritsi arte. Eta errepara iezaiezu, ikusiko baitute. Zigorra aurreratu dadin ari ote dira eskatzen? Haien patiora jaitsiko da: Bai egunsenti txarra ohartaraziak izan zirenena! Urrun zaitez haiengandik unea iritsi arte. Eta erreparatu, ikusiko baitute. Aintza zure Jaunari! Ahalmenaren Jauna, eransten dioten haren gainetik. Bakea bidalientzat! Eta gorespenak Allahri, munduen Jaunari.

84

Korana. 237

38. Sura: Sad


Mekakoa da, 88 aleia ditu eta Ilargia suraren ondoren jaitsi zen
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 Sad. Bere baitan Oroitzapena duen Koranagatik! Halaz guztiz, sinesteari uko egiten diotenak harro eta aurkari ageri dira. Haien aurreko zenbat belaunaldi suntsitu izan ditugula gero! Salbatzeko epea igaro ondoren erregutu zuten. Harrigarri gertatzen zaie ohar-egiletzat beren arteko bat iritsi izana; eta esaten dute sinesteari uko egin diotenek: Azti komediantea da hau. Zer nahi du horrek: jainkoak jainko bakar izan daitezen? Zinez gauza harrigarria da. Horien jauntxoak hau esanez atera dira: Zoazte eta jarraitu leial zeuen jainkoei, zeren honetan guztian zuen aurkako zerbaiten bila baitabiltza. Ez genuen horrelakorik entzun azken adorazio-moldean; asmakeria hutsa da. Nola gerta liteke gu guztion artean Oroitzapena horri jaitsarazi izana? Baina ez da horregatik; gertatzen da nire Oroitzapena jartzen dutela zalantzan. Oraino ez dute dastatu nire zigorra. Edo zure Jaunaren, Eutsezinaren, Emailearen errukiaren altxorren jabe ote dira? Edo zeruen eta lurraren eta haien artekoaren gaineko nagusitza ote dute? Igo daitezela orduan sarbideetan gora (zeruetara). Ez dira tropa bat besterik, koaligatuen artean, laster hondatua izango dena. Haien aurretik ukatua zuten jadanik egia Nuh-ren (Noeren) jendeak, Ad-tarrek eta Firaundarrek (Faraoitarrek), hesolen jendeak85. Eta Tamudtarrek, Lut-en (Loten) jendeak eta Baso Arteko lagunek. Horiek ziren koaligatuak! Ez zen izan mezularien egia ukatu ez zuenik, eta nire zigorra egia bihurtu zen. Eta hauek86 oihu bakar baten zain egon beharra dute, eta ez da atzerabiderik izango. Esaten dute: Gure Jauna! Aurreratu iezaguzu geure partea Kontuak Egiteko Eguna baino lehen. Izan ezazu pazientzia esaten dutenarekin. Eta izan gogoan Daud (David) gure zerbitzaria, adorez hornitua izan zen hura; egia da hura askotan itzultzen zela bere Jaunagana. Haren mendeko egin genituen mendiak, harekin batean ilunabarrean eta egunsentian adoratzen zutenak. Baita hegaztiak ere, bildurik, denak hari esaneko. Sendotu egin genuen haren erreinua, eta jakinduria eman genion eta epaitzeko zentzu zuzena. Iritsi al zaizu auzitan ibili ohi zirenen kasua, tenpluaren altueneraino igo zireneko hura? Eta Daud-en (Daviden) aurrera joan zireneko hura, zeina beldurtu egin baitzen eta esan baitzioten: Ez izan beldur, bi auzilari gara. Gutako batek bidegabekeria egin dio besteari; beraz, epaitu ezazu gure artean egiarekin, inoren alde makurtu gabe, eta gida gaitzazu erdiko bidera.

85 86

Esolak: eraikin bikainak, edo torturatzeko tresnak. Mekako eransleak. 238

23 24

25 26

27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45

Hau nire anaia da, laurogeita hemeretzi ardi ditu eta nik bat bakarrik. Eta esan zidan: Utz ezazu zeurea nire kargu; gero, ni baino trebeagoa izan da bere argudioekin. Esan zuen: Bidegabekeria egin du zure aurka zure ardia bereekin bat egitean; benetan, besteekin bat egiten duen askok abusuak egiten ditu, baina sinesten dutenek eta ongia praktikatzen dutenek ez. Alabaina, gutxi dira hauek. Eta, orduan, Daud (David) konturatu zen bera probatzeko egin genuela hura, eta barkamena eskatu zion bere Jaunari, lurrean ahuspeztu eta damutu zen. Barkatu genion egintza hura, eta gauza ziurra da ezen hurbiltasuna gozatzen duela gure aurrean eta helmuga atsegina. Daud (David)! Gure ordezkari egin zaitugu lurrean; epaitu ezazu, beraz, egiaren arabera gizakien artean eta ez jarraitu grinei, Allahren bidetik desbideratu egingo baitzintuzkete; gauza ziurra da ezen Allahren bidetik desbideratzen direnek zigor bortitza izango dutela Kontuak Egiteko Egunaz ahaztu izan direlako. Eta ez ditugu alferrik kreatu zeruak eta lurra eta haien bien artean dagoena; besterik uste dute sinesteari uko egiten diotenek. Zoritxarrekoak sinesteari uko egiten diotenak! Suarengatik! Era berean hartu behar ote ditugu, bada, sinesten eta ongia egiten dutenak eta lurra usteltzen ari direnak? Edo beldur direnak eta galdukerian ari direnak? Liburu bedeinkatua da jaitsarazi dizuguna, hartako ezaugarriak hausnar ditzaten, eta funtsezkoei antzematen dakitenek gogoan izan ditzaten. Eta Daud-i (Davidi) Sulayman (Salomon) eman genion. Zein zerbitzari atsegina! Zein maiz itzuli ohi zen bere Jaunagana! Arratsalde batean, zaldi eder batzuk erakutsi zizkiotenean, esan zuen: Ongia neure Jaunaren oroitzapena baino gehiago maite izan dut, hartaraino, non (eguzkia) zapiaren (gauaren) azpian ezkutatu baita. Ekar iezazkidazue berriro! Eta haiei hankak puskatzen eta lepoa mozten hasi zen. Eta aztertu egin genuen Sulayman (Salomon) haren tronuan irudi bat jarriz; gero, bere Jaunagana itzuli zen. Esan zuen: Ene Jauna, barka iezadazu eta emadazu nire ondoren beste inork izango ez duen bezalako erreinu bat; benetan Zu zara Emailea. Eta haren mende jarri genuen ibili zebilen haizea, haren mende, haren esaneko eta hark nahi zuen tokira joateko. Eta deabru guztiak, igeltseroenak eta urpekarienak eta beste katepean jarri genituen. Gure dohaina da Hau; erabil ezazu emanez edo ukatuz inolako mugarik gabe. Gauza ziurra da ezen hark, gure ondoan, hurbiltasuna duela eta itzulerarako helmuga atsegina. Eta izan gogoan Ayud (Job) gure zerbitzaria, bere Jaunari dei egin zionean: Shaytanek (Satanasek) gaixotasunez eta sufrimenez jo nau! Kolpatu ezazu lurra oinekin eta izango duzu ur freskoa garbitzeko eta edateko. Eta bere familia berreskuratzeko mesedea egin genion eta beste hainbeste gehiago haiekin, Gugandiko errukiari eta funtsezkoari antzematen dakitenen oroitzapen gisa. Har ezazu eskuan eskukada bat adar eta jo harekin, horrela zina faltsu gerta ez dakizun. Benetan pazientzia handikoa izan zen. Bai zerbitzari bikaina! Askotan itzuli ohi zen hura (bere Jaunagana). Eta izan gogoan gure zerbitzari Ibrahim (Abraham), Ishaq (Isaak) eta Yaqub (Jakob); indartsuak eta buru-argiak ziren.

239

46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79
87

Benetan, Egoitzaren87 oroitzapenari emanak zirelako aukeratu genituen. Eta haiek, gure ondoan, maitagarrienen eta hautatuen artean daude. Eta izan gogoan Ismail (Ismael), al-Yasaa (Eliseo) eta Dhul-Kifl: guztiak kutunenetakoak Oroitzapen bat da hau, eta bada benetan beldur direnentzat itzulerarako leku eder bat: Adn-go (Edengo) Baratzeak, zeinen ateak zabalik egongo baitira. Han, etzanda, fruta eta edari ugari eskatuko dute. Beren ondoan (emakume) batzuk izango dituzte berei bakarrik begira, beren adin berekoak. Kontuak Emateko Egunerako egiten zaizuen promesa da hori. Hori izango da gure hornidura, bukaerarik gabea. Bai, hala da; baina gauza ziurra da ezen mugak gainditzen dituztenek itzulerarako denik eta lekurik txarrena izango dutela: Yahannam (Infernua), zeinen galda jasango baitute haren baitan. Horrela da. Dasta ditzatela ur irakina eta zornea, eta molde nahiz tankera bereko beste gauza asko. Hor duzue zeuekin han sartuko den talde bat. Ez da izango ongi etorririk haientzat; haiek ere Sua jasango dute. Esango dute: Ez, zuek zarete ongi etorririk izango ez dutenak; zuek prestatu zenuten guretzat! Zein egoitza txarra! Esango dute: Gure Jauna! Bikoiztu iezaiozu zigorra Suan hau guretzat prestatu zuenari. Eta esango dute: Nolatan ez dira ageri hemen gaiztoenak zirela uste genuen gizaki haiek? Barregarritzat geneuzkan; ezin ote ditu bistak bereizi? Benetan, egia da hau; horrelakoa izango da Suan egongo direnen eztabaida. Esazu: Ni soil-soilik ohar-egile bat naiz eta ez da Allah beste jainkorik, Bakarra eta Nagusia den Hura besterik. Zeruen eta lurraren eta haien bien artean denaren Jauna, Eutsezina, Barkatzailea besterik. Esazu: Egundoko garrantzia duen iragarpena da. Zeinetatik zuek apartatu egiten baitzarete. Ez dut irispiderik izan Kontzeju Gorenaren eztabaida ezagutzeko, baizik eta ohar-egile argia naizela inspiratu didate soil-soilik. Zure Jaunak aingeruei esan zien: Gizaki bat kreatzera noa buztinetik. Eta forma eman eta nire espirituaren zati bat ufatuko diot: Ahuspeztu zaitezte haren aurrean! Eta aingeru guztiek ahuspeztu ziren; ez, ordea, Iblis, harrotu eta arnegatuetakoa izan baitzen. Esan zuen: Iblis! Zerk eragozten dizu neure eskuz kreatu dudanaren aurrean ahuspeztea? Handiegitzat jotzen al duzu zeure burua horretarako edo harroen artekoa al zara? Esan zuen: Hura baino hobea naiz ni; sutik kreatu ninduzun ni; hura, berriz, buztinetik. Esan zuen: Alde hemendik! Benetan, madarikatua zara. Nire madarikazioa zeurekin izango duzu Kontuak Emateko Eguna arte. Esan zuen: Ene Jauna! Emadazu epe-luzapen bat bizira itzuliak izango diren eguna arte.

Azken Bizitzako Egoitza. 240

80 81 82 83 84 85 86 87 88

Esan zuen: Luzapena eman zaienetakoa zara ezaguna den egunaren unea arte. Esan zuen: Zure ahalmenagatik, guztiak desbideratuko ditut! Zure zerbitzari egiati izango direnak izan ezik. Esan zuen: Eta egiagatik! Eta egia da, gero, diodana: Yahannam (Infernua) beteko dut zurekin eta jarraituko dizuten haietakoekin, denok batean jarriz. Esazu: Ez dizuet, trukean, inolako saririk eskatuko eta ez naiz engainatzailea.. Ez da oroitzapen bat baizik mundu guztientzat. Eta sartu buruan, alditxo bat iraganik, ezagutuko duzuela iragartzen duena.

241

39. SURA: TALDEAK


Mekakoa da, 52., 53. eta 54. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 75 aleia ditu eta Saba suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Allahgandik, Ahaltsuagandik, Jakintsuagandik, jaitsitako Liburua. Liburua egiarekin jaitsaraz dakizun egin dugu; adora ezazu Allah egiatasunez, Adorazioa Hari bakarrik eskainiz. Izan ere, Adorazioa ez al zaio zor Allahri bakarrik? Babesleak Hartaz aparte hartu dituztenek (diote): Allahrekiko hurbiltasuna eman diezaguten bakarrik adoratzen ditugu. Allahk erabakiko du haien artean, aldeak zituzten gaietan. Allahk ez du gidatzen gezurtia eta esker txarrekoa. Allahk Beretzat seme bat hartu nahi izan balu, nahi zuen hura aukeratu izango zuen bere kreaziotik. Allah da Hura, Bakarra, Nagusia. Aintza Hari! Zeruak eta lurra egiarekin kreatu ditu, gaua egunarekin txandakatu dadin egiten du, eta eguna gauarekin txandakatu dadin, eta bere mende jarri ditu eguzkia eta ilargia, beren ibilbidea egiten duten horiek epe jakin bat bete dezaten arte. Ez ote da Hura Ahaltsua, Txit Barkatzailea? Izaki bakar batetik kreatu zintuzten, harengandik bikotekidea eginez, eta zuentzat zortzi ganadu-espezie jaitsarazi zituen. Zeuen amaren sabelean kreatzen zaituzte, kreazioz kreazio, hiru ilunperen baitan. Allah da Hori, zuen Jauna, Harena da Nagusitza; ez da Hura beste jainkorik. Zergatik apartatzen zarete, beraz? Sinesteari uko egiten badiote Aberatsa da Allah eta ez du zuen beharrik eta ez du onartzen sinesgabetasunik bere zerbitzariengan. Baina esker oneko bazarete, gustura onartuko zaituzte. Inor ez da zamatuko beste baten zamarekin; zeuen Jaunagana itzuli beharra duzue, eta egina dukezuena adieraziko dizue Hark; benetan, ezagutzen du Hark bihotzean dagoena. Gizakiak, kalteren batek erasaten dionean, bere Jaunari erregutzen dio eta Harengana itzultzen da; baina, gero, Harengandiko mesede bat etortzen zaionean, ahaztu egiten da lehenago erregutzen aritu dela eta kideak eransten dizkio Allahri, Honen bidetik desbideratzen delarik. Esazu: Goza zaitez aldi batean zeure sinesgabetasunaz, zeren Suko lagunetakoa izango baitzara. Agian, gaueko orduetan, ahuspezturik nahiz zutik, Azken Bizitzaz arduraturik eta bere Jaunaren errukia itxaronez adorazioari emanik bizi dena ? Esazu: Parekoak ote dira ez dihardutenak eta dihardutenak? Funtsezkoari antzematen dakitenak bakarrik hasiko dira pentsatzen. Esazu: Zeuen Jauna sinets dezazuenok eta Haren beldur zaiteztenok! Bizitza honetan ongia egina dutenek sari bikaina lortuko dute; Allahren lurra zabala da, eta, benetan, iraunkorrei mugarik gabe ordainduko zaie beren saria. Esazu: Allah egiazkotasunez adoratzeko agindu didate, Adorazioa Hari bakarrik eskainiz. Eta agindu didate izan nadila musulmanetan (mendekoetan) lehenengoa.

4 5

10 11 12

242

13 14 15 16 17 18 19 20

21

22

23

24 25 26 27 28 29

30

Esazu: Egun garrantzitsu bateko zigorraren beldur naiz neure Jaunaren esana egiten ez badut. Esazu: Allah egiazkotasunez adoratzen dut, neure adorazioa Hari bakarrik eskainiz. Horrela bada: Adora ezazue nahi duzuena Allahz kanpo! Esazu: Beren burua eta beren familiak galdu dituztenak izango dira galtzaile Igotze Egunean. Ez ote da hori begi-bistako galtzea? Beren gainean Suaren itzala izango dute eta azpian are itzal handiagoa. Horra nola eragiten dien beldurra Allahk bere zerbitzariei. Ene zerbitzariok, izan nire beldur! Idoloen adoraziotik apartatu eta beren Jaunagana itzultzen direnek albiste ona izango dute. Iragar iezaiezu nire zerbitzariei albiste ona! Hitza entzun eta hartariko hoberena jarraitzen dutenak: Allahk gidatuko dituenak dira horiek eta funtsezkoari antzematen dakitenak. Agian, hura, zeinengan bete beharra baita zigorraren hitza? Zuk, salba al dezakezu Suan dagoena? Alabaina, Allahren beldur direnek egoitzak izango dituzte, zeinen gainean beste egoitza batzuk izango baitira eraikiak, zeinen azpian ibaiek korrituko baitute; Allahren promesa da. Eta Allahk ez du huts egiten hitzemana. Ez ote duzu ikusi Allahk ura jaitsarazten duela zerutik eta lurreko iturburuetan iragazten duela eta hari esker askotariko koloreko zerealak ernetzen dituela, gero zimeltzen eta hori bihurtzen direnak, ondoren hondakin bihurtzen direlarik? Gauza ziurra da ezen badela horretan oroitzapen bat funtsezkoari antzematen diotenentzat. Agian, Allahk bihotza Islamerako ireki dion hura eta bere Jaunagandik datorkion argiari atxikitzen dion hura! Hondamendia Allahren oroitzapenerako bihotza gogortua dutenentzat; horiek desbideraturik dabiltza argi eta garbi! Allahk kontakizunik ederrena jaitsarazi du: Liburu homogeneoa, errepikakorra. Jaunaren beldur direnei azala lazten die eta azal hori eta bihotza samurtu egiten zaizkie Allahren oroitzapenarekin. Hau da Allahren gida, zeinekin gidatzen baitu Berak nahi duena. Allahk desbideratzen duenak ez du izango gidatuko duenik. Agian, Igotze Egunean bere aurpegian zigorrik txarrena izango duen beldur dena...? Esango zaie bidegabeei: Dasta ezazue irabazten ari zinetena! Haien aurretik izan zirenek uko egin zioten egiari eta ezin hauteman izan zuten alderditik etorri zitzaien zigorra. Allahk umilazioa dastarazi zien bizitza honetan, nahiz eta Azken Bizitzako zigorra gogorragoa den. Jakingo balute! Benetan, Errezitazio honetan mota guztietako ereduez erakarri dugu gizakien atentzioa, beldur izan ahal daitezen. Arabierazko Errezitazioa da, nahasmendurik ez duena, (beren Jaunaren) beldur izan ahal daitezen. Allahk, etsenplutzat, kide askori zerbitzatzen dien gizon bat eta erabat bakar baten mende dagoen beste gizon bat jartzen ditu. Konparagarri ote dira bi horiek? Gorespena Allahri dagokio; halaz guztiz, haietako gehienek ez dakite hori. Zu hilko zara eta haiek hilko dira.

243

31 32 33 34 35 36 37 38

39 40 41 42

43 44 45 46 47 48

Gero, Igotze Egunean, lehian ariko zarete Jaunaren aurrean. Eta zein da bidegabeago Allahren aurka gezurretan ari dena baino, eta egia iristen zaionean, gezurtzat ematen duena baino? Ez ote dago babeslekurik Yahannam-en (Infernuan) sinesgabeentzat? Egiarekin datorrena eta egiaztatzen duena: (Allahren) beldur direnak dira horiek. Nahi dutena izango dute beren Jaunaren ondoan; hori da ongia egiten dutenen saria. Egina duten gauzarik txarrena Allahk estal diezaien eta egina duten gauzarik onenari dagokion saria eman diezaien. Zerbitzariak ez ote du aski Allahrekin? Eta beldurra sartu nahi ote dizute Hura ez diren horiekin? Allahk desbideratzen duenak ez du gidatuko duenik. Eta ez da Allahk gidatzen duena desbideratuko duenik. Izan ere, ez ote da Allah Ahaltsua, Mendekurako gai dena? Eta galdetzen badiezu: Zeinek kreatu zituen zeruak eta lurra? Esango dute: Allahk. Esazu: Esadazue zer iruditzen zaizuen: Allahk nahi baldin badu nik nekeren bat jasan dezadan, eragotz ote lezakete Harengandiko nekea zuek Allahz kanpo dei egiten diezuen horiek? Edo norbaitek errukiren bat jaso dezan (Allahk) nahi badu? Eragotz ote lezakete haiek Harengandiko errukia? Esazu: Aski dut Allahrekin, Haren esku jartzen dute beren burua konfiantza dutenek. Esazu: Ene jendea! Joka ezazue zeuen egoeraren arabera, nik ere hala egingo baitut. Eta jakingo duzue zeini iritsiko zaion zigor bat, beheratuko duena, eta zein joko duen zigor iraunkor batek. Gizakientzat Liburua jaitsarazi dugu zugana, egiarekin; gida jarrai dezanak bere onerako egingo du eta desbideratu dadina bere kalterako bakarrik desbideratuko da. Zu ez zara haien zaintzailea. Allahk eramaten ditu arimak hiltzen direnean eta artean hil ez direnak lo daudenean eramaten ditu; gero, hil beharrekotzat eman zituenak atxikitzen ditu eta gainerakoak itzultzen ditu erabakitako epea bete dezaten arte; zinez, badira horretan seinaleak gogoeta egiten duen jendearentzat. Edo bitartekoak hartu ote dituzte Allahz kanpo? Esazu: Eta inolako ahalmenik ez balute, eta arrazoitzeko gai ez balira? Esazu: Allahri dagokio bitartekotza guztia. Harena da zeruen eta lurraren nagusitza; gero, Harengana itzuli beharko duzue. Eta Allahren oroitzapena egiten denean, beste inorena egin gabe, Azken Bizitzan sinesten ez dutenen bihotzak Harekiko ukoa sumatzen dute; aitzitik, Hura ez beste haien oroitzapena egiten denean, orduan haien bihotza pozik puzten da. Esazu: Oi Allah! Zeruen eta lurraren Sortzailea, Ikusten-ez-denaren eta Agerikoaren Ezagutzailea, Zuk epaituko duzu zeure zerbitzarien artean eztabaidagai zuten hartaz. Eta lurrean den guztia eta beste hainbeste ere bidegabeena balitz, guztia emango lukete Igotze Egunean zigor gaiztotik beren burua libratzeko. Eta haien aurrean agertuko da, Allahgandik etorria, espero ez zutena. Egin zituzten egintza txarrak erakutsiko zaizkie, eta iseka egiten zioten hark inguratuko ditu.

244

49

50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67

68 69

Eta gizakiak, zoritxarren bat duenean, Guri erregutzen digu; baina, gero, Gugandiko mesede bat egiten diogunean, esaten du: Ezagutza bati esker eman didate. Baina ez, proba bat da; alabaina, gizakietako gehienek ez dakite hori. Esana zuten jadanik gauza hori bera haien aurrekoek ere eta lortua zutena ez zuten ezertarako on izan. Eta horra nola etorri zitzaizkien gainera irabaziak zituzten egintza txarrak; modu berean etorriko zaizkie gainera bidegabe izan diren hauetakoei beren hartzekoan dituzten egintza txarrak eta ezin izango dute ihes egin. Ez ote dakite Allahk handitu egiten diola bere hornidura Berak nahi duenari eta murriztu Berak nahi duenari? Benetan, badira horretan seinaleak sinesten duen jendearentzat. Esazu: Ene zerbitzariok, zeuen kontra gehiegikerian ibili zaretenok, ez etsi Allahren errukiaz; egia da Allahk hutsegite guztiak barkatzen dituela, Barkatzailea baita, Bihozbera. Eta itzul zaitezte zeuen Jaunagana eta izan Haren esaneko, zigorra irits dakizuen baino lehenago, gero ez baituzue laguntzarik izango. Eta jarraitu zeuen Jaunagandik jaitsarazi zaizuen horretako gauzarik onenari, konturatu gabe bat-batean zigorra iritsi aurretik. Inork esan beharrik izan ez dezan: Zoritxarrekoa ni, hain utzia izan bainintzen Allahrekiko, barre egiten zutenenetakoa bainintzen! Edo esan ez dezan: Allahk gidatu izan banindu, beldur direnetakoa izango nintzen. Edo esan beharrik izan ez dezan zigorra ikustean: Ai beste aukera bat banu, ongia egiten dutenen artekoa izateko! Alabaina, iritsi zitzaizkizun nire seinaleak eta ukatu egin zenuen haien egiatasuna, harrotu egin zinen eta sinesgabeetakoa izan zinen. Igotze Egunean, begitartea ilun ikusiko dituzu Allahren aurka gezurretan ari direnak. Ez ote dago babeslekurik harroentzat Yahannam-en (Infernuan)? Eta Allahk salbatuko ditu beldur izan eta garaile atera direnak; gaitzak ez ditu joko, eta ez dira atsekabetuko. Allah gauza guztien Kreatzailea da eta haren guztiaren Babeslea. Harenak dira zeruetako eta lurreko giltzak. Eta Allahren seinaleetan sinetsi nahi ez dutenak: Galtzaileak dira horiek. Esazu: Allah ez beste bat adoratzeko agindu nahi al didazue zuek, ezjakinok? Egiaz zuri eta zure aurrekoei inspiratu dizuet, Niri zerbait eransten badidazu, alferrikako izango direla zure egintzak eta galtzaileetakoa izango zarela. Beraz, adora ezazu Allah eta izan zaitez esker onekoen artekoa. Haiek ez dute preziatu Allah bere benetako mailan, kontuan izanik Igotze Egunean lur osoa bere esku ahurrean (ukabilean) izango duela eta zeruak bere eskuin eskuan tolestuta: Aintza Hari eta Goretsia izan bedi eransten dioten haren gainetik! Adarra joko dute eta zeruetan eta lurrean daudenak tximistak jota bezala eroriko dira, Allahk nahi dituen haiek izan ezik; gero, berriro joko dute adarra eta zutik jarriko dira zain-zain. Eta lurra distiratsu bihurtuko da Jaunaren argiarekin, Liburua aterako da, profetak eta lekukoak etorraraziko dituzte eta haien artean epaituko da bidegabekeriarik jasan gabe.

245

70 71

72 73

74 75

Arima bakoitza bere egintzen arabera izango da saritua, eta Hura da haien egintzak ongien ezagutzen dituena. Orduan, sinesteari uko egin ziotenak Yahannam-era (Infernura) eramango dituzte taldeka, bata bestearen segidan, eta, hara iritsiko direnean, ateak zabalduko dira eta zaintzaileek esango diete: Ez ote zitzaizkizuen iritsi zeuen arteko mezulariak, zeuen Jaunaren seinaleak irakurtzen eta egun honetako topatzeaz ohartarazten zintuztenak? Esango dute: Bai. Halaz guztiz, bete egingo da sinesgabeen kontrako zigorraren hitza. Esango da: Sar zaitezte Yahannam-go (Infernuko) ateetatik, hor hilezkor izateko. Bai egoitza txarra harroputzena! Eta Jaunaren beldur izan zirenak Baratzera eramango dituzte taldeka, bata bestearen ondoren eta, hara iritsiko direnean, ateak zabalduko dira eta zaintzaileek esango diete: Bakea zuekin, onak izan zineten, sartu hor, hilezkor izateko. Eta esango dute: Gorespenak Allahri, guri egindako bere promesa bete baitu, guri lurra ondare emanez. Non nahi dugun, han kokatuko gara Baratzean. Bai sari bikaina dihardutenena! Eta aingeruak ikusiko dituzu, Tronuaren inguruan, gorespenekin beren Jauna goratzen, eta gizakien artean egiarekin epaituko da, eta esango: Gorespenak Allahri, munduen Jaunari.

246

40. SURA: BARKATZAILEA (Sinesteduna ere deitua)


Mekakoa da, 56. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 85 aleia ditu eta Taldeak suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Ha, Mim. Liburuaren Errebelazioa Allah, Ahaltsu, Ezagutzaileagandikoa. Hutsegiteak barkatzen eta damua onartzen duen, zigortzean Zorrotza den eta ematean Eskuzabala denarengandikoa. Ez da Hura beste jainkorik, Harengana da itzulera. Sinesteari uko egiten diotenek bakarrik eztabaidatzen dituzte Allahren ezaugarriak. Ez zaitzala atzipetu horiek herrialdean gauzak moldatzeko duten erraztasunak. Horien aurretik, uko egina zion jadanik egiari Nuh-ren (Noeren) jendeak, eta, gero, elkar hartu zutenak etorri ziren. Komunitate bakoitza saiatu zen bere mezulariak garbitzen. Gezurra esanez erantzuten zuten egia gezurtatzeko, baina ustekabean harrapatu nituen; eta nolakoa izan zela, gero, nire zigorra! Eta horrela bete zen Allahren hitza, sinesteari uko egin ziotenen aurka, Suko lagunak izango zirela, alegia. Tronua daramatenek eta haren inguruan daudenek gorespenez goratzen dute beren Jauna, Harengan sinesten dute eta barkamena eskatzen sinesten dutenengatik: Gure Jauna! Zure errukiak eta jakinduriak gauza guztiak besarkatzen ditu; barkatu, beraz, Zugana itzultzen direnei eta libra itzazu Yahimgo zigorretik. Gure Jauna! Egizu sar daitezela Adn-go (Edengo) baratzeetan, Zuk haiei eta haien gurasoen, emazteen eta ondorengoen artean zuzenak izan litezen guztiei hitzeman zenien bezala; benetan, Ahaltsua zara Zu, Jakintsua. Libra itzazu beren egintza txarretatik! Zeren egun horretan egintza txarretatik libratua izango denak Errukia izango duzu harekin; eta hori da garaipen handia. Eta sinesteari uko egin diotenei oihu egingo diete: Allahri egin diozuen mespretxua ez ote da zeuen buruari egin diozuena baino handiagoa, zuei sinesteko deia egin eta sinesteari uko egin zeniotenean?. Esango dute: Gure Jauna, bi aldiz eman zenigun heriotza eta bi aldiz eman diguzu bizia; aitortzen dugu huts egin dugula; ba al da modurik hortik irteteko? Hori gertatzen da, zeren, Allahri, Hari bakarrik, dei egiten zitzaionean, uko egiten baitzenioten sinesteari; aldiz, Hari eranskin bat egozten zitzaionean, sinetsi egiten baitzenuten hartan. Baina epaia Allahri dagokio, Gorenari, Handiari. Hura da bere ezaugarriak erakusten dizkizuena eta zerutik zuentzat hornidura jaitsarazten duena; baina, gauza guztietan, Harengana itzultzen denak bakarrik gogoratzen du hori. Beraz, dei egiozue Allahri, adorazioa egiaz Hari bakarrik eskainiz, sinesgabeei hori gogaikarri gertatu arren.

6 7

8 9 10 11 12

13 14

247

15 16 17 18 19 20 21

22 23 24 25 26 27 28

29

30 31

Hura da norbait mailaz igotzen duena, Tronuaren Jabea, Haren agindutik datorren espiritua Berak nahi duen bere zerbitzarietakoagana jaitsarazten duena, Topaketa-egunaren ohar-egile bihur dadin. (Hilobietatik) irtenaraziko dituzten egunean; Allahrentzat ez da geldituko ezkutuan haienik ezer. Eta zeinek izango du egun hartan nagusitasuna? Allahk, Bakarrak, Nagusiak. Gaur bakoitza bere hartzekoan duenaren arabera izango da saritua. Eta ez da izango, gaur, bidegabekeriarik. Gauza ziurra da ezen Allah Lasterra dela kontuak egiten. Eta ohartaraz itzazu gainean den egunaz, zeinetan bihotza aho-muturrera aterako baita, estu eta larri. Bidegabeek ez dute izango onartua izan daitekeen adiskide berorik, ez erregutzailerik. Hark ezagutzen ditu begi traidoreak, baita bihotzean dagoena ere. Eta Allahk egiarekin epaitzen du; aldiz, Hartaz aparte dei egiten diezuenek ez dute ezer epaitzen. Gauza ziurra da ezen entzuten duena dela Allah eta ikusten duena. Ez ote dira hor barrena ibili eta ez ote dute ikusi berak baino lehenago izan zirenek zein azken izan zuten? Beraiek baino botere handiagoa zuten haiek eta haien arrastoak lurrean garaiagoak ziren; baina Allahk harrapatu zituen beren (lege-) hausteengatik, eta ez zuten izan Allahgandik defendituko zituenik. Hori gertatu bada, mezulariak froga argiekin iritsi zaizkielarik, beraiek sinesteari uko egin diotelako izan da eta, orduan, Allahk harrapatu dituelako; benetan, Indartsua da Hura, Zorrotza zigortzen duenean. Eta horra nola bidali genuen Musa (Moises) geure seinaleekin eta begi-bistako agintearekin Firaunengana (Faraoiarengana), Haman-engana eta Qarun-engana (Korerengana). Hauek esan zuten: Azti engainatzailea da. Eta Gugandiko egia ekarri zuenean, esan zuten: Hil itzazue horrekin bat sinesten duten haien semeak eta utzi bizirik emakumeak! Baina sinesgabeen amarruaren ondorioa porrota da. Eta esan zuen Firaunek (Faraoiak): Utz iezadazue Musa (Moises) hiltzen, eta dei egin diezaiola bere Jaunari, zeren beldur bainaiz zuen sinesmena alda dezan eta lurrean ustelkeria zabal dezan. Eta esan zuen Musak (Moisesek): Nire babesa neure eta zuen Jauna dut, Kontuak Emateko Egunean sinesten ez duten harroen aurka. Eta Firaunen (Faraoiaren) familiako gizon sinestedun batek, bere sinestea ezkutatzen zuen batek, esan zuen: Gizon bat hil behar al duzue, esaten duelako: Nire Jauna da Allah, zuen Jaunagandiko froga argiak ekarri dizkizuelarik eta, gezurretan ari bada, bere gezurra bere aurka itzuliko zaiolarik, eta, aldiz, egia badio, agertzen dizuenaren zati batek atsekabetuko zaituztelarik? Allahk ez du gidatzen mugak gainditzen dituen eta engainatzaile den hura. Ene jendea! Gaur nagusi zarete lurra dominatuz, baina nork lagunduko dizue Allahren haserrearen aurrean, hori etortzen bazaizue? Esan zuen Firaunek (Faraoiak): Ez dizuet ikusarazten neuk ikusten dudana besterik eta bide zuzenetik gidatzen zaituztet soil-soilik. Eta esan zuen sinesten zuen hark: Jendea! Egia da beldur naizela zuei dagokizuenez, elkar hartu zuten guztiei gertatua gertatuko ote zaizuen. Nuhren (Noeren) jendeari, Ad-tarrei, Tamud-tarrei eta haien ondoren etorri zirenei gertatu zitzaien gauza bera.

248

32 33 34

35

36 37

38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49

Eta Allahk ez du nahi bidegabekeriarik bere zerbitzarientzat. Ene jendea! Beldur naiz zuei dagokizuenez, batzuek besteei dei egingo dieten egun haren beldur. Egun haren beldur, zeinetan itzuli egingo baitzarete bizkar emanez eta ez baituzue izango Allahgandik defendituko zaituztenik. Allahk desbideratzen duenak ez du gidatuko duenik. Eta horra: Yusuf-ek (Josek) froga argiak ekarri zizkizuen lehenago, baina ekarri zizuenaz zalantzan gelditu zineten, hura hil zenean esan zenuten arte: Allahk ez du beste mezularirik bidaliko haren ondoren. Horra nola desbideratzen duen Allahk mugak gainditzen dituena eta fidatzen ez dena. Allahren ezaugarriak ezbaian jartzen dituztenak, etorri zaien inolako frogarik gabe. Handia da Allahgan eta sinesten dutenengan sorrarazten duten arbuioa. Horrela zigilatzen du Allahk harroaren eta hantustearen bihotza. Eta esan zuen Firaunek (Faraoiak): Haman, eraiki iezadazu dorre bat irispideak atzeman ditzadan, zerurako irispideak, alegia, Musaren (Moisesen) Jainkoagana heltzeko, zeren, benetan, gezurretan ari dela uste baitut. Horra nola edertzat harrarazi zitzaion Firauni (Faraoiari) bere egintzaren gaiztakeria eta nola gertatu zen bidetik desbideratua. Hala, Firaunen (Faraoiaren) amarrua ez zen izan hondamendia baizik. Eta sinesten zuen gizon hark esan zuen: Ene jendea! Jarraitu niri eta bide zuzenetik gidatuko zaituztet. Ene jendea! Hemengo bizitza hau gozamen pasakorra da, baina Azken Bizitza da Iraupenaren Bizilekua. Gaitza egina duenak haren ordain baliokidea bakarrik jasoko du; baina zuzen jokatu eta sinestedun dena, gizaseme nahiz emakume, Baratzean sartuko da, non mugarik gabeko hornidura emango baitzaio. Ene jendea! Nolatan izan daiteke ni zuei salbamenera deika aritzea eta zuek niri Sura deika aritzea? Allahz arnegatu dezadan eskatzen didazue eta ezagutzen ez dudan zerbait Hari erants diezaiodan; ni, aldiz, Ahaltsuagana, Barkatzaileagana (etor zaitezten) ari natzaizue deika. Dudarik ez da: dei egiteko eskatzen didazuen horrek ezin dio erantzun egiten zaion eskariari, ez bizitza honetan, ez Azkenekoan, eta Allahgana itzuli beharra dugu. Eta mugak baino harago joango direnak lagun izango dira Suan. Gogoratuko zarete diotsuedanaz. Neure auzia Allahren esku jarria dut; egia da Allahk ikusten dituela bere zerbitzariak. Allahk libratu zuen antolatu zituzten azpijokoetatik, eta Firaunen (Faraoiaren) jendea jo zuen zigorrik gogorrenak. Suak, hari itsatsirik egongo baitira goiz eta arratsalde. Eta Ordua helduko den egunean, esango zaie: Egizue Firaunen (Faraoiaren) jendea zigorrik gogorrenean sar dadin! Eta Suan elkar gaitzesten ariko direnean, esango diete ahulek harro izan zirenei: Zuen jarraitzaile izan ginen: ken al diezagukezue Suaren zati bat? Esango dute harro izan zirenek: Denok gaude Suan; Allahk epaitu du jadanik zerbitzarien artean. Eta esango diete Suan daudenek Yahannam-go (Infernuko) mandatariei: Eskatu zeuen Jaunari arindu diezagula zigorra egun batean!

249

50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61

62 63 64

65 66 67

68

Esango diete: Ez ote zitzaizkizuen etorri mezulariak froga argiak ekarriz? Esango dute: Bai. Erregutu, beraz. Baina sinesgabeen eskariak ez du biderik aurkituko. Lagunduko diegu geure mezulariei eta sinesten dutenei, bai bizitza honetan, bai lekukoak jaikiko diren egun hartan. Bidegabeei beren zuribideek ezertarako balio izango ez dieten egun hartan eta madarikazioa eta egoitza txarra izango dituzten hartan. Eta horra nola eman genion gida Musari (Moisesi) eta nola eman genien Liburua ondare Israelgo seme-alabei. Gidatzat eta oroitzapentzat, funtsezkoari antzematen jakin lezatenentzat. Izan ezazu, beraz, pazientzia, zeren egiazkoa baita Allahren promesa, eta eska ezazu barkazioa zeure hutsegiteengatik, eta goratu ezazu Allah zor zaizkion gorespenekin, arratsaldean eta egunsentian. Benetan, Allahren ezaugarriak, inolako frogarik eman ez zaielarik, zalantzan jartzen dizkizutenek, handinahia besterik ez dute bihotzean eta ez dute lortuko. Bila ezazu, beraz, babesa Allahgan; entzuten duena da Hura eta ikusten duena. Zeruen eta lurraren kreazioa gizakien kreazioaren gainetik dago; halaz guztiz, gizakietako gehienek ez dakite hori. Ez dira parekoak itsua eta ikusten duena, sinesten eta ongia egiten dutenak eta gaizkia egiten dutenak parekoak ez diren bezala; gutxi hausnartzen dute. Ordua helduko da eta ez dago horren zalantzarik; halaz guztiz, gizakietan gehienek ez dute sinesten. Eta zuen Jaunak esana du: Dei egidazue eta erantzungo dizuet. Baina gauza ziurra da ezen harrokeriak Ni adoratzea eragozten dien haiek Yahannam-en (Infernuan) sartuko direla umiliaturik. Allah da gaua zuentzat egin duena, hartan atseden har dezazuen, eta eguna argitsu (egin duena). Benetan, Allahk mesedea du gizakientzat; halere, gizakietako gehienek ez dute eskertzen. Allah da Hori, zuen Jauna, gauza guztien Kreatzailea, ez dago Hura beste jainkorik. Nolatan ibil zintezkete asmatzen? Horra nola apartatzen diren egiatik Allahren ezaugarriak ukatu dituztenak. Allah da lurra zuentzat egin duena, egonlekutzat, eta zerua eraikintzat, eta forma eman dizuena, onena izan zedin eginez, eta gauza onez hornitu zaituztena; Allah da Hori, zuen Jauna. Bedeinkatua izan bedi Allah, mundu guztien Jauna! Biziduna da Hura, ez da Hura beste jainkorik; dei egiozue Adorazioa egiaz eta Hari bakarrik eskainiz. Gorespena Allahri dagokio, munduen Jaunari. Esazu: Debekatu egin didate Allahz kanpo dei egiten diezuen haiek adoratzea, zeren froga argiak etorri baitzaizkit neure Jaunagandik, eta munduen Jaunaren mendeko izan nadin agindu baitidate. Hura da lurretik kreatu zaituztena eta, gero, esperma-tanta batetik eta odolbildu batetik. Ondoren, haurtxo aterarazten zaituzte, gero pertsona heldu egin zaitezten, eta zahartzarora irits nahiz badiren zuen artean lehenago hiltzen direnak, horrela epe jakin bat bete dezazuen. Agian, gogoeta egingo duzue. Hura da bizia ematen duena eta heriotza ematen duena, eta, zerbait erabakitzen badu, besterik gabe Izan zaitez esan, eta bada.

250

69 70 71 72 73 74 75 76 77 78

79 80 81 82

83 84 85

Ez ote duzu ikusi nola desbideratzen diren Allahren ezaugarriak eztabaidatzen dituztenak, Liburua eta gure mezulariekin bidali dugun hura gezurtzat eman dutenak? Baina, igarriko diote. Lepoan uztaiak izango dituztenean eta katez lotuak izango direnean, arrastaka eramango dituzte ur irakinetara eta, gero, Sura botako dituzte. Ondoren, esango zaie: Non dira Allahz aparte eransten zenituzten haiek? Esango dute: Desbideratu egin dira gugandik, nahiz eta lehen dei egiten genion hura ez zen ezer. Horra nola desbideratzen dituen Allahk sinesgabeak. Hori gertatu bada, lurrean haizetsuki aritu izan direlako da, zuzenbiderik gabe eta harroputz. Sar zaitezte Yahannam-go (Infernuko) ateetatik, han hilezkor izateko. Bai babesleku txarra harroena! Eta izan ezazu pazientzia, zeren Allahren promesa egia baita, eta agindu diegunaren zati bat erakutsiko dizugu edo Gurekin eramango zaitugu. Gugana itzuli beharra dute. Egia esan, zure aurretik bidaliak genituen jada mezulariak; haietako batzuen berri eman dizugu eta beste batzuena ez; mezularietako inori ez zitzaion eman seinalerik ekartzea Allahren baimenik gabe, eta Allahren agindua heltzen zenean, egiarekin erabaki ohi zen, gezurra leporatzen zutenen hondamendi gertatzen zelarik. Allah da talde-animaliak eman dizkizuena, haien gainean ibiltzeko edo zeuen janaritarako izan zenitzaten. Probetxugarri dituzue eta haien gainean zeuen asmoak ase ditzakezue, eta haiek garraiatzen zaituztete, ontziek uretan bezala. Eta bere ezaugarriak erakusten dizkizue. Allahren zein ezaugarri ukatu ahal izango dituzue? Ez ote dira ibili hor barrena eta ez ote dute ikusi zein izan zen beren aurrekoen azkena? Berauek baino ugariago ziren haiek, botere handiagoa zuten eta arrasto gehiago utzi zuten lurrean; baina lortu zuten guztia ez zuten ezertarako on izan Allahren aurrean. Beren mezulariak froga argiekin iritsi zitzaizkienean, lehendik beraiek zeukaten ezagutzarekin konformatu ziren, eta iseka-gai izan zuten hark inguratu zituen. Eta gure haserrea sumatu zutenean, esan zuten: Sinesten dugu Allahgan, Harengan bakarrik, eta lehen Hari egozten genizkion erantsiez arnegatzen dugu. Baina gure haserrea ikusi ondoren sinetsi izana ez zuten ezertarako on izan; Allahren etengabeko jokabidea da hori, lehenago ere bere zerbitzariei aplikatu izan diena. Han sinesgabeek galdu egin zuten.

251

41. SURA: ARGI ADIERAZI DUTE


Mekakoa da, 54 aleia ditu eta Barkatzailea suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Ha, Mim. Errukiorrak, Bihozberak jaitsarazitako Errebelazioa. Liburu bat, zeinen seinaleak bereizmen argi baitira, arabierazko Errezitazioan adierazia, dakien jendearentzat. 4 Albiste onen ekarle da, eta ohar-egile, baina haietako gehienak urrundu egin dira eta ez dute entzuten. 5 Eta esaten dute: Gure bihotzak itxiak dira dei egiten diguzun horretarako, gorreria dute gure belarriek, eta gure eta zure artean oihal bat dago; beraz, joka ezazu horren arabera, guk ere hala egingo baitugu. 6 Esazu: Ni, zuek bezala, gizaki bat naiz, zuen Jainkoa Jainko Bakarra dela inspiratu zaiona; beraz, jo ezazue Harengana desbideratu gabe eta eska iezaiozue barkamena. Eta hondamendia Hari erantsiak egozten dizkiotenentzat. 7 Zakata (pobreentzako zerga) ematen ez eta Azken Bizitzari dagokionez sinesgabe direnentzat. 8 Aldiz, benetan, sinesten eta ongia egiten dutenek etengabeko saria jasoko dute. 9 Esazu: Nolatan egiten diozue uko lurra bi egunetan kreatu zuen Harengan sinesteari eta egozten dizkiozue antzekoak? Munduen Jauna da Hura. 10 Han (lurrean) mendi-lerroak ipini zituena, bedeinkatu zuena eta bere hornidurak neurriz banatu zituena, lau egun osotan, jakin nahi dutenentzat. 11 Gero, (bere gogoa) zerura zuzendu zuen, artean ke huts zen zerura, eta, lurrari bezala, esan zion: Zatozte Nigana gogo onez nahiz beharturik; esan zuten: Zugana gatoz esaneko. 12 Eta zazpi zeru eginez osatu zuen bi egunetan, eta haietako bakoitzari bere zeregina eman zion. Mundu honetako zerua lanparekin eta babesarekin apaindu dugu; hori da Ahaltsuaren, Ezagutzailearen dekretua. 13 Baina apartatzen badira, esazu: Kontuz ibil zaitezten ohartarazten zaituztet, Adtarrak eta Tamud-tarrak bezala tximistak jota eror ez zaitezten.. 14 Aurretik eta ondoren mezulariak iritsi zitzaizkienean, esanez: Adora ezazue Allah bakarrik! Esan zuten: Gure Jaunak nahi izango balu, aingeruak jaitsaraziko lituzke; beraz, uko egiten diogu bidalitako bezala dakarzun hori sinesteari. 15 Ad-tarrak harroputz izan ziren lurrean batere arrazoirik gabe; esan zuten: Zein da gu baino boteretsuago? Ez ote zuten ikusten Allah, berak kreatu zituena, berak baino indartsuago eta boteretsuago zela? Erabat egin zieten uko gure ezaugarriei. 16 Orduan, izotz-haizea bidali genien hainbat egun beltzetan, bizitza honetan umilazioaren zigorra dasta zezaten. Halere, Azken Bizitzako zigorra umiliagarriagoa izango da eta inork ez die lagunduko

252

17 18 19 20 21 22 23 24 25

26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37

Eta Tamud-tarrei gida eman genien, baina nahiago izan zuten itsutasuna gida baino, eta tximista bezalako zigor zitalez jo genituen, bilatu zutenarengatik. Aldiz, salbatu egin genituen sinesten zutenak eta (beren Jaunaren) beldur zirenak. Allahren arerioak su hartara eramateko bilduko ditugun egunean, ganadua bezala eramango dituzte. Eta hara helduko direnean, haien belarriek, begiek eta larruazalak beraien aurka testigatuko dute, egin zutenagatik. Eta esango diote beren larruazalari: Nolatan testigatzen duzu gure aurka? Esango du: Gauza guztiei hitz eginarazten dien Hura da Allah, hitz eginarazten diguna. Hark kreatu zintuzten lehen aldiz eta Harengana behar duzue itzuli. Ez zenuten kontuan hartu zeuen belarriek, begiek eta larruazalak zeuen kontra testigatuko zutela, eta uste izan zenuten Allahk ez zuela izango egiten zenutenaren zati handi baten berri. Eta zeuen Jaunaz uste izan zenuten horrek hondamena ekarri dizue eta galtzaile bihurtu zarete. Eta pazientzia izan badezate ere Sua izango dute beren babeslekua. Eta barkatzeko eskatzen hasten badira, ez dute barkaziorik izango. Bereiz ezineko lagunak eman genizkien, begi aurrean zutena eta etortzekoa zena eder ikusarazi zizkietenak, eta horra nola gauzatu zen haien kontrako Hitza, jeinuen eta gizakien lehenagoko komunitateekin gertatua zen bezala. Benetan, galtzaile gertatu ziren. Eta esaten dute sinesteari uko egiten diotenek: Ez ezazue entzun Errezitazio hau, saia zaitezte horretatik atentzioa kentzen eta irabaziko duzue agian. Sinesteari uko egiten diotenei zigor latz-latza dastaraziko diegu eta egina duten egintzarik txarrenen arabera ordainduko diegu. Hori da Allahren arerioen saria: Sua. Han izango dute betikotasunaren egoitza, gure ezaugarriei uko egin izanaren saritzat. Eta esango dute sinesteari uko egin ziotenek: Gure Jauna! Aurkez iezazkiguzu desbideratu gintuzten jeinu eta gizaki haiek, geure hankapean jar ditzagun eta behekoenen artean geldi daitezen. Benetan, Nire Jauna da Allah esan izan dutenei eta zuzenak izan direnei aingeruak jaitsiko zaizkie: Ez beldur izan, ezta goibeldu ere, baizik eta poztu zaitezte hitzeman zitzaizuen Baratzearen albiste onarekin. Zuen babesleak gara bizitza honetan eta Azkenekoan; zuen arimak opa dezana eta eskatu ahala guztia izango duzue han. Barkatzaile baten, Bihozbera baten ostatua. Eta zein hitz hoberik (gainerakoei) Allahgana dei egiten dienarena baino, zuzen jokatzen eta Ni musulmanetakoa naiz esaten duenarena baino? Ez dira gauza bera ontasuna eta gaiztotasuna; erantzun ezazu jarrera onenarekin eta arerio zenuen hura lagun min izango duzu. Baina pazientzia dutenek bakarrik lortzen dute hau, zorte aparta duenak bakarrik. Eta Shaytanengandiko (Satanasengandiko) tentazioak asaldarazten bazaitu, eska ezazu babesa Allahgan; gauza ziurra da ezen entzuten duena dela Hura eta dakiena. Haren seinaleetakoak dira gaua eta eguna, eguzkia eta ilargia. Ez zaitezte ahuspeztu eguzkiaren eta ilargiaren aurrean; baizik eta ahuspeztu zaitezte Allahren aurrean, Hura baita haiek kreatu dituena; Hura bakarrik adoratzen baduzue.

253

38 39

40 41 42 43 44

45 46 47

48 49 50

51 52 53

Eta harro ageri badira zure Jaunaren ondoan daudenek gau eta egun goresten dute eta ez dira aspertzen. Eta Haren seinaleetakoa da zuk lurra umiliaturik ikustea eta, orduan, Guk hartara ura jaitsaraztea, harekin (lurra) dardaratu dadin eta puztu; benetan, (lurrari) bizia ematen dion Hura da hildakoei bizia emango diena; egia da Hark ahalmena duela gauza guztien gain. Gauza ziurra da ezen gure seinaleetatik apartatzen direnak ezin direla ezkutatu Gugandik. Igotze Egunean onik aterako dena baino hobea ote da Sura jaurtia izango dena? Egizue nahi duzuena; Hark ikusten du zer egiten duzuen. Gauza ziurra da ezen, iritsi zaienean, Oroitzapenean sinesteari uko egin diotenak Liburua paregabea da. Inongo aldetik faltsutasunak erasaten ez diona. Eta Errebelazioa da, Jakintsua den eta bere baitan Goretsia den batengandik datorrena. Ez zaizu esan zure aurreko mezulariei esan zitzaiena besterik; benetan, zure Jauna barkazioaren Jabea da, baina zigor mingarri batena ere bai. Eta Errezitazioa arabierazkoa ez den hizkuntza batean eman izan bagenu, esango zuten: Zergatik ez dira adierazi argi eta garbi haren seinaleak (aleiak)? Nola liteke profeta arabiarra izanik, Korana arabieraz idatzia ez izatea? Esazu: Sinesten dutenentzat gida da eta sendabide, baina sinesten ez dutenek gorraizea dute beren belarrietan eta itsutasun gertatzen zaie; oso urrunetik deituko baliete bezala da. Eta, egia esan, eman genion Liburua Musari (Moisesi) eta ezbaiak izan zituzten hartaz. Zure Jaunak aurrez esandako hitzarengatik izan ez balitz, erabakia hartua izango zen haien artean, dudak baitzituzten hartaz mesfidantzaz. Zuzen joka dezanak bere onerako egingo du, eta gaizki joka dezanak bere kalterako egingo du; zure Jauna ez da bidegabea zerbitzariekin. Hark ezagutzen du Ordua. Ez da bere estalkitik ateratzen den fruiturik, ez ernaldurik gelditzen den eta umea egiten duen emerik, Hark ezagutzen duela ez bada. Dei hau egingo zaien egunean: Non dira Niri eransten zenizkidaten haiek?, esango dute: Iragartzen dizugu ez dugula lekukorik. Desbideratua izango dute lehenago dei egiten zioten hura eta jakingo dute ezen ihesbiderik ez dutela berentzat. Gizakia ez da aspertzen gauza onak eskatzen, baina, gaitzak ukitzen badu, lur jota gelditzen da, etsirik. Eta ukitu zuen kaltearen ondoren, Gugandiko erruki bat dastarazten badiogu, esaten du: Nire gauza da hau, ez dut uste Ordua helduko denik, eta, nire Jaunagana itzuliko banindute ere, dudarik gabe gauzarik ederrena izango nuke Haren ondoan. Adieraziko diegu sinesteari uko egin ziotenei zer zuten egina, eta zigor latz baten zatia dastaraziko diegu. Eta gizakia faboratzen dugunean, ez jakinarena egiten du eta harro-harro urruntzen; baina gaitzen batek jotzen duenean, hor ari ohi da eske eta eske. Esazu: Zer esango zenidakete Allahgandik baletor88 eta zuek hartan sinesteari uko egin bazeniote? Zein dago desbideratuago aurkaritza sakon batean dagoena baino? Gure ezaugarriak horizontean eta beren baitan ikusaraziko dizkiegu, egia dela begi-bistako gertatuko zaien arte. Ez ote da aski zure Jauna gauza guztien Lekuko izatearekin?

88

Korana. 254

54

Ez ote dute zalantzan jartzen beren Jaunarekin bilduko direla? Eta ez al ditu Hark gauza guztiak inguratzen?

255

42. SURA: KONTSULTA


Mekakoa da, 23., 24., 25. eta 27. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 53 aleia ditu eta Argi adierazi dute suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Ha, Mim. Ayn, Sin, Qaf. Horrela inspiratzen dizu, zure aurretik izan zirenei bezala, Allahk, Ahaltsuak, Jakintsuak. Harena da zeruetan eta lurrean dagoen guztia, eta Gorena da Hura, Neurrigabea. Irekitzeko zorian daude, goitik behera, zeruak eta lurra, eta aingeruek beren Jauna laudatzen dute dagozkion gorespenez, eta barkazioa eskatzen dute lurrean daudenentzat. Allah ez ote da Barkatzailea, Bihozbera? Eta Hartaz aparte babesleak hartu dituztenak, Allahk zaintzen ditu, ez zara zu haien zaintzailea. Eta horra nola inspiratu dizugun arabierazko Errezitazio bat, hirien Ama89 eta haren inguruan bizi dena ohartaraz ditzazun eta Kontzentrazio Egunaz, zeinez ez baita dudarik, jakinaren gainean jar ditzazun. Talde bat Baratzean eta talde bat Sair-en. Eta Allahk nahi izan balu, komunitate bakar bat osatuko zuen; halaz guztiz, Berak nahi duena sarrarazten du Hark bere errukian, eta sinesgabeek ez dute izango nork babesturik, ez nork lagundurik. Ala Hartaz aparte hartu ote dituzte babesleak? Babeslea da Allah. Hark du bizia ematen eta Hark heriotza ematen, eta ahalmena du gauza guztien gain. Bat ez zatozten gauza guztiei dagokienez, Allahk du gauza haiekiko epaia. Allah da Hori, nire Jauna; Harengan jartzen dut ustea eta Harengana itzultzen naiz gauza orotan. Zeruen eta lurraren Sortzaileak eman dizkizue, zeuen baitatik, emazteak, eta talde-animaliak ere bikoteka egin ditu; horra nola ugaltzen zaituzten. Ez dago ezer Haren parekorik, eta entzuten duena da Hura eta ikusten duena. Hark ditu zeruetako eta lurreko giltzak, eta Berak nahi duenari handitzen edo murrizten dio hornidura. Benetan, gauza guztiak ezagutzen dituena da Hura. Adorazioaren praktikan, legea eman dizue, Nuhri (Noeri) gomendatu ziona, zuri inspiratu dizuguna eta Ibrahimi (Abrahami), Musari (Moisesi) eta Isari (Jesusi) gomendatu geniena: ezar zenezatela sendo Adorazioaren praktika eta ez zinteztela banatu hartan. Dei eginez eskatzen diezuen hura gehiegizkoa iruditzen zaie eransleei. Allahk nahi duena aukeratzen du Beretzat eta Berarengana itzultzen dena gidatzen du Beregana. Eta ez ziren banatu ezagutza iritsi zitzaien momentuaren ondoren baizik, beren arteko bekaizkeriaz. Eta epe jakin bat ezarri zuen aldez aurreko hitzarengatik izan ez balitz, auzia erabakia izango zen haien artean. Eta, haien ondoren, Liburua ondare jaso dutenak errezelotsu daude zalantzan.

6 7

8 9 10 11 12 13

14

89

Meka. 256

15

16 17 18 19 20 21

22

23

24

25 26 27

28

Horregatik, heda ezazu deia, izan zaitez zuzena agindu zaizunez, ez jarraitu haien grinei, eta esazu: Sinesten dut Allahk jaitsarazi dituen liburuetan, eta agindua eman zait zuen artean justizia egiteko. Gure Jauna da Allah eta zuen Jauna, guretzat izango dira gure egintzak eta zuentzat zuenak; ez da ezbairik gure artean; Allahk bilduko gaitu, eta Harenganakoa da itzulera. Allah zalantzan jartzen dutenak, jaso duen erantzunaren ondoren: halakoen argudioak ez du inolako baliorik beren Jaunaren aurrean. Haserrea eroriko da haien gainera, eta zigor bortitza izango da. Allah da Liburua egiarekin eta Balantza jaitsarazi dituena, eta nork jakin Ordua hurbil dagoen? (Ordu) horretan sinesten ez dutenek aurreratua izan dadin eskatzen dute; sinesten dutenak, ordea, beldurrak airean jartzen dira hura dela eta, bai baitakite egia dela. Ordua zalantzan jartzen dutenak ez ote daude desbideraturik, oso urrun? Allah Zorrotza da bere zerbitzariekin, Berak nahi duena hornitzen du, eta Indartsua da, Eutsezina. Azken Bizitza landu nahi duenari bere lana areagotzeko modua emango diogu; bizitza hau landu nahi duenari hartatik zerbait emango diogu, baina ez du parte izango Azken Bizitzan. Edo erantsiak ote dauzkate, Adorazioaren praktikan Allahk baimendu ez dituen gauzak legitimatu dizkietenak? Behin betiko epaiagatik izan ez balitz, honezkero haien artean epaia emana zegokeen; benetan, zuzengabeek zigor mingarria izango dute. Zuzengabeak dardaraz ikusiko dituzu irabazi zutenagatik, gainera etorriko baitzaie. Aldiz, sinetsi eta ongia egin zutenek nahi dutena izango dute beren Jaunaren ondoan, Baratzeen berdeguneetan. Hori da mesede handia. Hauek dira albiste onak, sinetsi eta ongia egin izan dutenei Allahk iragartzen dizkienak. Esazu: Ez dizuet saririk eskatuko horrengatik; soil-soilik, izan zaiteztela adeitsu hurbileko ahaideekin. Bere hartzekoan egintza on bat eskuratzen duenari, askoz ondasun handiagoarekin areagotuko zaio; gauza ziurra da ezen Barkatzailea dela Allah, Esker Onekoa. Edo hau esaten ote dute: Gezur bat asmatu du Allahz? (Ez ote dakite) Allahk, nahi balu, zigilatu egingo lukeela zure bihotza? Allahk faltsua dena ezabatu egiten du eta baietsi Egia bere hitzez; benetan, ezagutzen du Hark bihotzean dagoena. Hura da bere zerbitzariengana itzultzen dena haien egintza txarrak alde batera utziz. Eta badaki zer egiten duten. Erantzuten die Hark sinesten eta ongia egiten dutenei, eta bere mesedea areagotzen die. Sinesgabeek, ordea, zigor bortitza izango dute. Allahk bere zerbitzariei mugarik gabeko hornidura eman izan balie, gehiegikeriara jo izango zuten lurrean; horregatik, Berak nahi duen neurrian jaitsarazten du. Allahk bete-betean ezagutzen ditu bere zerbitzariak, eta ikusi egiten ditu. Hura da euria jaitsarazten duena, haiek jada itxaropena galdua dutenean, eta zabal-zabala egiten du bere errukia. Adiskidea da Hura, Goresgarria.

257

29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45

46 47 48

Haren seinaleetakoa da zeruen eta lurraren kreazioa, eta animaliena, haren (lurraren) baitan barreiatu zituenena, eta ahalmena du Hark nahi duenean guztiak biltzeko. Samintzen zaituzten edozein oinaze zuen eskuek bilatu zutenaren ondorio da; halere, ez ikusiarena egiten dio Hark gauza askori. Ezin izango duzue ihes egin Harengandik lurrean, eta ez duzue izango, Allahz kanpo, ez babeslerik, ez defendatzailerik. Eta Haren seinaleetakoak dira ontziak, mugarri gisa, itsasoan. Nahi badu, haizeak aldarazten ditu eta orduan mugiezin gelditzen dira lehorrean; gauza ziurra da ezen badirela horretan seinaleak pazientzia duenarentzat eta esker onekoa denarentzat. Edo hondorarazi egiten ditu, horren bila ibili zirelako. Baina gauza asko barkatzen ditu. Eta jakin dezatela gure ezaugarriak zalantzan jartzen dituztenek ezen ez dutela ihesbiderik izango. Ematen zaizkizuen gauzak mundu honetako bizitzaz goza dezazuen bakarrik dira; baina Allahren ondoan dagoena, sinesten eta beren bizia Jaunaren esku jartzen dutenentzat, hobea da eta iraunkorragoa. Hutsegite larrietatik eta lotsagabekerietatik apartatzen direnentzat eta, haserretzen direnean, barkatzen dutenentzat. Eta beren Jaunari erantzuten, salata (otoitzaldia) ezartzen, arazoetan aholkua eskatzen eta Guk ematen diegun horniduratik ematen dutenentzat. Eta bidegabekeria baten biktima direnean defendatzen direnentzat. Gaiztakeria baten ordaina, haren antzeko gaiztakeria bat da; baina hura alde batera utzi eta adiskidetzen dena halakoaren saria Allahri dagokio; egia da Hark ez dituela maite bidegabeak. Eta bidegabekeria bat jasan ondoren defenditzen dena Ez dago arrazoirik halakoaren aurka joateko. Soil-soilik, gizakiez abusatzen dutenen kontra joateko egongo da (arrazoia) eta lurrean, zuzenbiderik gabe, gehiegikeria egiten dutenen kontra joateko; zigor mingarria izango dute horiek. Baina pazientzia izan eta barkatzen duena Erabakitasunez baitaratu beharreko diren arazoetakoa da hori. Allahk desbideratzen duenak ez du izango, Hartaz aparte, babestuko duenik. Eta ikusiko duzu bidegabeek zigorra ikusiko dutenean eta esango: Ba ote da atzera itzultzeko modurik? Ikusiko duzu nola izango diren haren aurrean jarriak, umiliatuak, burumakur, umilazioarengatik. Eta esango dute sinetsi zutenek: Benetan, Igotze Egunean beren burua eta bere familiak galduko dituztenak dira galtzaileak. Ez ote dira egongo sinesgabeak zigor iraunkor batean? Ez dute izango, Allahz aparte, lagunduko dieten adiskiderik. Eta Allahk desbideratzen duenarentzat, ez dago biderik harentzat. Erantzun iezaiozue zeuen Jaunari eguna irits dakizuen baino lehen, zeinetan ez baita izango atzera egiterik Allahren aldetik. Egun hartan ez duzue inolako babesik izango, eta ezin ukatu izango duzue ezer. Eta apartatzen badira Ez zaitugu bidali haien zaintzaile izateko, zuri transmititzea bakarrik dagokizu. Eta egia da ezen, Gugandiko erruki bat dastatzeko ematen diogunean, poztu egiten dela gizakia, baina, haren eskuek egindako zerbaitengatik, gaitzen batek erasaten dionean, orduan gizakia esker txarreko izaten dela.

258

49 50 51 52

53

Allahrena da zeruen eta lurraren nagusitza. Hark kreatzen du nahi duena, Berak nahi duenari emeak emanez eta Berak nahi duenari gizonezkoak. Edo gizonezko eta eme bikoteak emanez. Eta Berak nahi duena agor egiten du. Benetan, Ezagutzailea da Hura, Ahaltsua. Gizakia ez da gai Allahk hitz egin diezaion, inspirazioz ez bada, edo zapi baten barna edo mezulari bat igorriz, honek Haren baimenez Hark nahi duena inspiratuz ez bada. Benetan, Gorena da Hura, Jakintsua. Era berean, gure agindutik datorren Espiritua inspiratu dizugu; lehen ez zenekien zer zen Liburua, ezta zer zen fedea, baina argi bihurtu dugu hura, nahi dugun gure zerbitzarietakoa harekin gidatzeko. Benetan, zuk bide zuzenera gidatzen duzu. Allahren bidera, Hari baitagokio zeruetan eta lurrean den guztia. Ez ote dira Allahgana itzultzen gauza guztiak?

259

43. SURA: URREZKOAK


Mekakoa da, 54. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 89 aleia ditu eta Kontsulta suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 Ha, Mim. Liburu Argigarriaren bidez arabierazko Errezitazio bihurtu dugu, ulertu ahal zenezaten. Liburuaren amagan dago90, gure aurrean ezin hobea da, jakintsua. Oroitzapenik91 gabe utzi behar ote zintuztegun zuek alde batera utziz gehiegikeriak egiten dituen jendea zaretelako? Eta zenbat profeta bidali genituen lehenengo komunitateetara? Eta ez zitzaien iritsi profetarik, iseka eginez hartu ez zutenik. Haien artean botererik handiena zutenak suntsitu egin genituen, eta hor dago antzinakoen etsenplua. Eta galdetzen badiezu zeinek kreatu zituen zeruak eta lurra, Ahaltsuak, Ezagutzaileak kreatu zituela erantzungo dizute. Lurra zuentzat ohatze bihurtu duen Hark, eta han bideak egin dizkizuenak, nola gidatua izan zenezaten. Eta zerutik ura neurriz jaitsarazten duen Hark, eta horrekin itzultzen diogu bizia hila zegoen lurrari. Horrela aterako zaituztete (hilobietatik). Espezie guztiak kreatu dituen eta itsasontziak eman dizkizuen eta gainean ibiltzeko animaliak eman dizkizuen Hark. Haien gainean eseri eta, gero, eroso jarririk, zeuen Jaunaren faboreaz oroit zintezten eta esan zenezaten: Aintza hau gure meneko jarri zuen Hari, gu ez baikinen izango gai hori egiteko. Eta, benetan, geure Jaunagana itzuli beharra dugu. Halaz guztiz, bere zerbitzarietako zati bat egotzi diote92; benetan, gizakia esker txarrekoa da nabarmenki. Edo, bere kreaziotik, alabak hartu behar ote zituen Beretzat, zuei semeak hautatzeko aukera emanez? Nolatan (gerta daiteke hori)? Haietako bati Errukiorrari egozten dioten horietako (emakume) baten (jaiotza) iragartzen zaionean, aurpegiko kolorea mudatzen bazaio, goibel jarriz, eta haserreari eutsi beharrean gertatzen bada? Nolatan? Apaingarrien artean hezten den izaki bat eta eztabaidan argudiatzen ez dakien bat? Eta Errukiorraren ondoan dauden aingeruak emeak direla uste dute. Haien kreazioaren lekuko izan ote dira? Haien testigantza idatzi egingo dugu eta galdekatuak izango dira. Eta esaten dute: Errukiorrak nahi izango balu, ez genituzke adoratuko. Ez dute horren ezagutzarik, susmoen arabera hitz egiten dute soilik. Ala hau baino lehenagoko beste liburu bat eman ote diegu eta hartan oinarritzen ote dira sendo? Baina ez, baizik eta hau diote: Geure gurasoak biziera jakin bat zeramatela ezagutu genuen eta haien arrastoa izan dugu gida.

90 91

Liburu Errebelatu guztien iturburuan. Korana. 92 Aingeruak Allahren alaba zirela uste zuten batzuez ari da. 260

23 24 25 26 27 28 29 30 31 32

33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48

Era berean, zure aurretik hirietara bidali genituen ohar-egile guztiei hango handikiek esaten zieten: Gure gurasoak biziera jakin batean aurkitu genituen eta haien arrastoari jarraitu diogu. Esazu: Eta zeuen gurasoek jarraitzen zutena baino gida hobea ekarri izan banizue? Esaten dute: Ez dugu sinesten ekartzera bidali zaituzten horretan. Eta mendeku hartu genuen haien kontra. Begira zein izan zen egia ukatu zutenen azkena. Eta Ibrahimek (Abrahamek) bere gurasoei eta bere jendeari esan zien: Libre nauzue ni adoratzen duzuen horretatik. Ez, ordea, kreatu nauen Harengandik. Hark gidatuko nau. Eta ondorengoentzat gelditutako hitz bihurtu zen (esaera) hura, (Allahgana) bihur ahal zitezen Baina hauei goza dezaten utzi diet, hauen gurasoei bezala, egia eta mezulari argi bat iritsi zaizkien arte. Baina egia heldu zaienean, esan dute: Aztikeria da hori, ez dugu sinesten horretan. Eta esan dute: Zergatik ez zaio jaitsarazi Errezitazio hau bi hirietako93 gizon garrantzitsu bati? Haiek ote dira Allahren errukia banatzeko ardura dutenak? Guk banatzen ditugu mundu honetan haien artean bizitzeko baliabideak, eta batzuk besteen gain goratu ditugu mailaz, batzuek besteak beren zerbitzuan har zitzaten. Baina horiek biltzen dutena baino hobea da zure Jaunaren errukia. Eta gizakiak komunitate bakar bat izatera iristea gerta zitekeena izan ez balitz, Errukiorra sinesteari uko egiten diotenen etxeek zilarrezko terrazak eta, igotzeko harmailadiak izan zitzaten egingo genuen. Eta haien etxeek ateak eta etzateko ohatzeak izan zitzaten egingo genuen eta urrezko apaingarriak. Baina hau guztia ez da munduko bizitzaz gozatzea baizik; zeure Jaunaren ondoko Azken Bizitza, berriz, Haren beldur direnentzat izango da Eta Errukiorraren Oroitzapenarekiko itsu denari deabru bat esleituko diogu, bereizezineko lagun gertatuko zaiona. Eta hauek apartarazi egiten dituzte bidetik, beraiek gidatuak direla uste duten bitartean. Horrela, Gugana iritsiko denean, esango dio (lagun izan duen deabruari): Ai ene! Ai balego zure eta nire artean bi ekialdeen distantzia! Bai lagun txarra! Gaur ez duzue izango ezertarako on zigorrean biok batera egotea, bidegabe izan zinetenez gero. Gai ote zara gorrak entzun dezan egiteko edo gida ote dezakezu itsua edo nabarmenki desbideratua dagoena? Eta joanarazten bazaitugu, mendeku hartuko dugu haien kontra. Edo hitzeman dieguna erakutsiko dizugu; benetan, ahalmena dugu haien gain. Atxiki zakizkio, beraz, inspiratu dizugunari; egia da bide zuzenean zabiltzala. Eta hura94 oroitzapen bat da zuretzat eta zure jendearentzat. Galdekatuak izango zarete. Galdetu gure mezulariei, zure aurretik bidali genituenei. Erabaki ote genuen, Errukiorraz aparte, adoratzeko beste jainko batzuk izan zitezen? Horra nola bidali genuen Musa (Moises) geure seinaleekin Firaunengana (Faraoiarengana) eta haren Kontzejura, eta esan zuen: Munduen Jaunaren Mezularia naiz ni. Baina gure seinaleak erakutsi zizkienean, barre egin zuten haietaz. Nahiz eta, bata bestearen segidan, zein baino zein handiagoak ziren seinaleak erakutsi genizkien. Eta ustekabeko zigorraz jo genituen atzera jo zezaten, damuturik.

93 94

Meka eta Taif. Korana. 261

49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79
95 96

Esan zuten: Hi, aztia! Eska iezaiok heure Jaunari gure alde, hirekin egina duen hitzarmenaren indarrez, eta jarraituko diagu gida. Baina zigorra kendu genienean, ez zuten hitza bete. Eta Firaunek (Faraoiak) bere jendeari dei egin eta esan zuen: Ene jendea! Ez ote da nirea Mirs-en nagusitza, eta nire oin azpian doazen ibai hauena? Ez ote duzue ikusten? Ez ote naiz hau baino hobea, ezdeusa den eta doi-doi mintzo den hau baino hobea? Nolatan ez du jaso urrezko besokorik edo ez dira etorri horrekin batean aingeruak taldeka? Bere herriaren ahulgunea aurkitu zuen eta obeditu egin zioten; benetan, jende desbideratua zen. Eta gure haserrea eragin zutenean, mendeku hartu genuen haien aurka, eta denak ito genituen. Eta aurrekari bihurtu genituen eta ikasbide ondoren etorriko zirenentzat. Eta ikasbidetzat Maryamen (Mariaren) semea jartzen denean, zure jendea apartatu egiten da harengandik. Eta esaten dute: Ez ote dira hura baino hobeak gure jainkoak? Zuri sesioa jartzeko bakarrik egiten dute konparazio hori; eztabaidazale dira. Ez da guk mesede egin genion zerbitzari bat baizik eta Israelgo seme-alabentzat ikasbide egin genuena. Eta nahi izan bagenu, aingeruak jarri izango genituen lurrean zuen ordez, batzuk beste batzuen ondorengo izango ziren aingeruak, alegia. Eta gauza ziurra da ezen hura95 Orduaren ezagutza dela; beraz, ez izan zalantzarik Ordu horretaz eta jarraitu niri. Hau bide zuzena da! Eta Shaytanek (Satanasek) ez zaitzatela desbideratu: arerio amorratua da hura zuentzat. Eta Isak (Jesusek), froga argiekin etorri zenean, esan zuen: Jakinduriarekin etorri naiz zuengana, eta zeuen artean bat ez zatozten hartako parte bat argi jartzeko; beraz, izan zaitezte Allahren beldur eta obeditu niri. Nire eta zuen Jauna da Allah; adora ezazue; bide zuzena da hori. Baina haien arteko talde desberdinak ez ziren bat etorri. Ai zuzengabe izan zirenak, egun mingarri bateko zigorragatik! Zer espero dezakete Ordua bat-batean, konturatu gabe, etor dakien baizik? Egun horretan, adiskideak elkarren arerio izango dira; ez, ordea, (Allahren) beldur direnak. Oi ene zerbitzariok! Gaur ez duzue izango, ez zertan beldur izan,.ez zertaz tristatu. Gure ezaugarrietan sinetsi zutenek eta musulman izan zirenek. Sar zaitezte Baratzean zeuek eta zeuen emazteak eta ongi etorri. Urrezko platera eta kopekin ibiliko dira haien artean, haietan arimek nahi dutena eta bistarako gozo dutena eramango dutelarik. Hilezkor izango zarete han. Eta hau da Baratzea, egina duzuenagatik ondare hartu duzuena. Ugari da han fruitua, jateko. Gauza ziurra da ezen gaitza egina dutenak hilezkor zango direla Yahannamgo (Infernuko) zigorrean. Ez zaie han arinduko, eta ez dute han itxaropenik izango. Ez gara haiekin bidegabe izango, baizik eta beraiek dira beren buruaren kontra zuzengabe izan direnak. Eta oihuka eskatuko dute: Oi Malik96, garbitu gaitzala behingoz zure Jaunak! Esango du: Hor jarraitu beharra duzue. Egia ekarri dizuegu, baina zuetako gehienek higuina diozue egiari. Edo zerbait egitea erabaki ote dute? Guk ere erabaki dugu.

Isa (Jesus), Profeta edo Korana. Yahannamgo (Infernuko) aingeru atezaina. 262

80 81 82 83 84 85 86 87 88 89

Ala uste ote dute ez ditugula entzuten haien sekretuak eta isileko solasak? Aitzitik, haien ondoan ari dira idazten gure mezulariak. Esazu: Errukiorrak seme bat izango balu, ni neu izango nintzateke orduan adoratzaileetako lehena. Aintza zeruen eta lurraren Jaunari, Tronuaren Jaunari, egozten dioten guztiaren gainetik! Eta utz iezaiezu eztabaidan eta berriketan ari daitezen, beren egunean topaketa izan dezaten arte, hitzeman zaiena. Hura da zeruan Jainkoa dena eta lurrean Jainkoa dena eta Jakintsua dena, Ezagutzailea. Eta Bedeinkatua izan bedi zeruetan eta lurrean eta horien bien artekoan nagusitza dagokiona; Hark du ezagutzen Ordua eta Harengana duzue itzuli beharra. Hartaz aparte dei egiten diezuenek ez dute inolako ahalmenik erregutzeko, baizik eta egia testigatzen eta ezagutza dutenek bakarrik. Eta galdetzen badiezu zeinek kreatu dituen, esango dizute: Allahk. Nolatan desbideratzen dira, orduan? Eta haren97 hitzak: Ene Jauna! Benetan, sinesten ez duen jendea da hau. Urrun zaitez haiengandik eta esazu: Bakea. Ikusiko duzue.

44. SURA: KEA


Mekakoa da, 59 aleia ditu eta Urrezko Apaingarriak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 Ha, Mim. Liburu Argigarriagatik! Gau bedeinkatu batean jaitsarazi genuen; benetan, ohar-egile gara. (Gau) horretan banatzen da arazo jakintsu guztia. Gugandik datorren Agindua. Gu gara bidali duguna. Zure Jaunagandiko erruki gisa; entzuten duena da Hura, dakiena da Hura. Zeruen eta lurraren eta haien bien artean dagoenaren Jauna, ziurtasunik baldin baduzue. Ez da Hura beste jainkorik; Hark ematen du bizia eta Hark eman heriotza, zuen Jauna da eta zuen lehen gurasoena. Halaz guztiz, jolasean ari dira haiek duda-mudan. Itxaron ezazu zeruan ke nabarmenean agertuko den eguna, gizaki guztiak estaliko dituen kean. Egun mingarria izango da hura. Gure Jauna! Urrundu gugandik zigorra. Zinez sinestedun gara. Baina nola gogoratuko dira, etorri baitzitzaien Mezulari argi bat eta apartatu egin baitziren harengandik, eta esan baitzuten: Zer esan agintzen diotena da, deabruak hartua? Zigorra atzeratuko dugu alditxo batez, berriro eroriko baitzarete. Indarrik handienaz erasoko dugunean, benetan mendekatuko gara. Zuen aurretik jadanik, jarria genuen proban Firaunen (Faraioaren) jendea, zeini Mezulari noble bat iritsi baitzitzaion:

97

Profetaren. 263

18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57
98

Utz iezaiezu Allahren zerbitzariei nirekin joaten; benetan, mezulari fidagarria naiz zuentzat. Ez zaitezte jarki Allahren aurka; froga argiarekin natorkizue. Neure eta zuen Jauna hartu nahi dut babes, zuek ni harrikatzearen aurka. Eta sinesten ez badidazue, utz nazazue bakean. Eta Jaunari otoitz egin zion: Gaizkiari emandako jendea da hau! Atera zaitez gauez nire zerbitzariekin, pertsegitu egingo baitzaituztete. Eta utz ezazu itsasoa zabalik, itoa izango den gudarostea baitira. Zenbat lorategi eta iturri utzi zituzten gero! Zenbat soro eta nolako egoitza bikainak! Zenbat atsegin eta gozamen! Hala izan zen. Ondaretzat utzi genuen hura beste jende batentzat. Ez zeruek, ez lurrak ez zuten haiengatik negarrik egin, eta ez zitzaien epe-luzapenik eman. Horra nola salbatu genituen Israelgo seme-alabak Firaunen (Faraoiaren) zigor zitaletik. Zinez, nabarmena zen hura gehiegikeriara jotzen zutenen artean. Jakinaren gainean hautatu genituen mundu guztien artean. Eta argiak ziren seinaleak eman genizkien. Eta baietz esan hauek: Ez dago gure lehenengo heriotza besterik eta ez zaigu bizia itzuliko. Egizue gure arbasoak itzul daitezen, diozuena egia bada. Suntsitu genituen Tubba-ren jendea eta honen aurrekoak baino hobeak ote dira haiek? Gaizkia egin zuten haiek. Ez ditugu kreatu jolaserako zeruak eta lurra eta horien bien artean dagoena. Ez genituen kreatu egiarekin baizik; halere, haietako gehienek ez dakite hori. Egia da ezen Bereizketaren Eguna horientzat guztientzat finkaturiko epe-muga izango dela. Eguna, zeinetan hurbileko inongo adiskidek ezin izango baitu ezer egin bestearentzat, eta ez baita laguntzarik izango. Soil-soilik, Allahk errukia izango dion harentzat; gauza ziurra da ezen Ahaltsua dela Hura, Bihozbera. Egia esan, Zaqqum-go arbola98 izango da gaizkilearen janaria. Metal urtuaren antzera, haien erraietan urtuko da ur irakinaren bor-borra bezala. Heldu iezaiozue eta eraman arrastaka Yahim-en erdira! Gero, isuri burutik behera Yahimgo oinazearen zati bat. Dasta ezak! Ahaltsua eta noblea haizen horrek! Hau da, benetan, zalantzan jartzen zenuten hura. Zinez, (beren Jaunaren) beldur direnak egoera seguruan egongo dira: baratzeetan eta iturrietan. Satinez eta brokatuz jantziko dira, eta aurrez aurre egongo dira. Horrela da. Eta azal zuri-zuriko (emakumeekin) batuko ditugu, begi handi eta ederrekoekin. Mota guztietako fruituak eskatuko dituzte; onik. Han ez dute heriotzarik dastatuko; jadanik ezagutu zutena bakarrik. Eta Hark libratuak izango ditu Yahimgo zigorretik. Beren Jaunaren mesedea. Eta hori da garaipen handia.

Infernuko arbola. 264

58 59

Eta, benetan, erraz agertu dugu hori99 zure hizkuntzan, ea pentsatzen jartzen diren. Beraz, itxaron ezazu, haiek ere itxaroten baitaude.

99

Korana. 265

45. SURA: BELAUNIKATUA


Mekakoa da, 14. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 37 aleia ditu eta Kea suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 Ha, Mim. Ahaltsuagandiko, Jakintsuagandiko Liburuaren jaitsiera. Zeruetan eta lurrean badira seinaleak sinestedunentzat. Eta zeuen kreazioan eta banatu dituen izakien (kreazioan) badira seinaleak ziurtasuna duen jendearentzat. Eta egunaren eta gauaren txandakatzean, Allahk, hilda dagoen lurrari bizia emateko, zerutik jaitsarazten duen horniduran eta haizeen aldaketan, badira seinaleak arrazoitzen duen jendearentzat. Allahren seinaleak dira horiek, egiarekin errezitatzen dizkizugunak. Allah eta Haren seinaleak baino haratagoko zein kontakizunetan sinetsiko ote dute? Hondamendia gezurti eta gaizkile ororentzat! Errezitatzen zaizkionean Allahren seinaleak entzuten dituen eta, halere, setatsu jarraitzen eta, entzun ez balitu bezala, harrokeriaz betetzen denarentzat. Iragar iezaiozu zigor mingarria! Eta gure ezaugarriak ezagutzen dituztenean barre egiten dute. Zigor zitala izango dute horiek. Beren ondoren Yahannam (Infernua) dute zain. Ez dute on izango lortu zutena, ezta Allahz aparte hartu zituzten babesleak ere. Zigor izugarria izango dute. Gida bat da hau; eta beren Jaunaren ezaugarriak sinesteari uko egiten diotenek oinaze mingarri baten zigorra jasango dute. Itsasoa mendeko jarri dizuena da Allah, ontziak Haren aginduz han nabiga dezan eta Haren mesedearen zatia bila dezaten. Ea, horrela, esker oneko izaten ote zareten. Eta zeuen mendeko jarri dizue zeruetan eta lurrean dagoena, guztia Hari esker. Benetan, badira horretan seinaleak gogoeta egiten duen jendearentzat. Esaiezu sinesten dutenei barka diezaietela Allahren egunak espero ez dituztenei; Hark jende bat saritu dezan lortu zuenarengatik. Zuzen jokatzen duenak bere probetxurako egingo du eta gaizki jokatzen duenak bere kalterako egingo du; gero, zeuen Jaunagana itzuliko zarete. Eta Israelgo seme-alabei Liburua, Araua eta Profezia eman genizkien; gauza onak eman genizkien horniduratzat eta mundu guztien gainetik hobetsi genituen. Eta froga argiak eman genizkien barneratu behar zutenaz. Ez zuten izan beren artean sesiorik, ezagutza iritsi zitzaien arte, elkarren inbidiagatik. Zure Jaunak epaituko du haien artean Igotze Egunean bat etorri ez ziren gaiez. Gero, zuri, ildo beraren baitan, jadanik ebakia den bidea eman dizugu. Jarraitu bide horri, eta ez jarraitu ez dakitenen grinei. Horiek ez dizute ezertarako balio izango Allahren aurrean. Gauza ziurra da ezen bidegabeak elkarren adiskide direla, baina Allah bere beldur direnen Adiskidea da. Horra froga argiak gizakientzat, eta gida eta errukia ziurtasuna duen jendearentzat. Edo uste ote dute beren hartzekoan egintza txarrak dituztenek, sinetsi zutenen eta ongia egin zutenen parekotzat joko ditugula, eta beren eta haien bizitza eta heriotza berdinak izango direla? Iritzi okerra dute. Allahk egiarekin kreatu zituen zeruak eta lurra.

266

23

24 25 :26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37

Eta arima bakoitza, lortu zuenaren arabera saritzeko, bidegabezko traturik eman gabe. Ikusi al duzu bere grina jainkotzat hartzen duen hura eta, ezagutza bat dela medio, Allahk desbideratzen duen, entzumena eta bihotza zigilatzen dizkion eta begietan zapia jartzen dion hura? Nork gidatuko du Allahz aparte? Ez ote duzue pentsatzen hasi behar? Eta esaten dute: Ez dago hemen beheko bizitza hau besterik, bizitzeko eta hiltzeko. Aldiak bakarrik desegiten gaitu. Baina ez dute horren ezagutzarik, ez dute susmoz baizik jarduten. Eta gure seinale argiak errezitatzen zaizkienean, haien argudio bakarra hau izaten da: Ekar iezazkiguzue geure gurasoak, diozuena egia baldin bada. Esazu: Allahk bizia ematen dizue; gero heriotza emango dizue; ondoren bildu egingo zaituzte Igotze Egunerako, zeinez ez baitago dudarik. Baina gizakirik gehienek ez dakite hori. Eta Allahri dagokio zeruen eta lurraren nagusitza; Ordua iritsiko den egunean, gezurtiak galtzaile izango dira. Eta belauniko ikusiko dituzue komunitate guztiak; zein bere liburura izango da deitua: Egin zenutena ordainduko zaizue gaur. Gure Liburu hau zuen aurka mintzo da egiarekin; egiten ari zinetena idazteko agindua eman genuen. Sinetsi eta ongia egin zutenak bere errukian sarraraziko ditu beren Jaunak; hori da dudarik gabeko garaipena. Baina sinesteari uko egin ziotenak Ez ote zizkizueten errezitatu nire seinaleak eta, halere, ez ote zineten harrokeriaz bete eta ez ote zineten gaizkileetakoak izan?. Eta Allahren promesa egia da eta Orduaz dudarik ez da esan zenean, zuek esan zenuten: Ez dakigu Ordua zer den; susmoak ditugu soilik eta inolako ziurtasunik ez. Baina beraien aurrean agertuko dira egin zituzten egintza txarrak, eta iseka-gai izan zutenak inguratuko ditu. Esango da: Gaur ahaztu egingo gara zuetaz, zuek egun honetako zeuen topaketaz ahaztu zineten bezala; Sua izango da zuen egoitza eta ez duzue izango nork lagundurik. Allahren seinaleak iseka-gaitzat hartu zenituztelako da hori eta munduko bizitzak liluratu zintuztelako. Gaur ez dituzte aterako handik eta ez zaie eskatuko (beren Jaunari) nola atsegin emango ibil daitezen. Eta gorespenak Allahri dagozkio, zeruen Jaunari, lurraren Jaunari eta munduen Jaunari. Harena da handitasuna zeruetan eta lurrean eta Ahaltsua da Hura, Jakintsua.

267

46. SURA: AL-AHQAF (DUNAK)


Mekakoa da, 10., 15. eta 35. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 35 aleia ditu eta Belaunikatua suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Ha, Mim. Allah, Ahaltsu, Jakintsuagandiko Liburuaren jaistea. Ez ditugu kreatu zeruak eta lurra eta horien bien artean dagoena egiarekin baizik eta denboraldi jakin baterako baizik. Baina sinesteari uko egiten diotenak apartatu egiten dira ohartarazten zaien hartatik. 4 Esazu: Ikusi ote duzue Allahz aparte dei egin diozuen hura? Ea, erakuts iezadazue lurraren zein zati kreatu duten edo nolabaiteko parterik ba ote duten zeruetan. Ekar iezadazue honen aurreko liburu bat edo ezagutzaren baten aztarren bat, diozuena egia bada. 5 Eta zein izango da desbideratuagoa Igotze Egunean erantzungo ez dion eta bere deia kontuan hartuko ez dion Allaz kanpokoa den hari dei egiten dion hura baino? 6 Gizakiak bilduak izango direnean, beren arerio izango dituzte haiek eta eskaini izan zieten adorazioaz arnegatu egingo dute. 7 Eta gure seinale argiak errezitatzen zaizkienean, iritsi zaien egia sinesteari uko egiten diotenek esaten dute: Bistako aztikeria da hori. 8 Edo esaten dute: Berak asmatu du hori. Esazu: Nik asmatua bada, ezin egingo duzue ezer ere nire alde Allahren aurrean. Hark hobeto daki zer zabaltzen duzuen gai horretaz; aski Testigu da Hura nire eta zuen artean, eta Barkatzailea da Hura, Bihozbera. 9 Esazu: Ez naiz gauza berri bat mezularien artean eta ez dakit zer izango den nitaz, ezta zer izango den zuetaz ere; soil-soilik, inspiratu zaidana jarraitzen dut eta ez naiz ohar-egile argi baizik. 10 Esazu: Eta esaten badizuet Allahgandik datorrela, eta zuek ez baduzue sinetsi nahi izan, nahiz eta Israelgo seme-alabetako batek den bezala testigatu eta sinetsi zuen, zuek harrokeriaz betetzen zareten bitartean? Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela gidatzen jende bidegabea. 11 Eta esaten dute sinesteari uko egin diotenek sinetsi dutenez: Zerbait ona izan balitz ez ziguten aurrea hartuko. Eta ez baitira gidatuak izan, esaten dute: Asmakeria zahar bat da hau. 12 Honen aurretik Musaren (Moisesen) Liburua izan zen, gida eta errukia. Eta hau arabieraz egindako baiespena den Liburua da, bidegabe direnak ohartaraz ditzazun, eta ongia egiten dutenentzat albiste onak dituena. 13 Gure Jauna da Allah esan eta gero zuzen jokatzen dutenek ez dute izango ez zertan beldur izan, ez zertan goibeldu. 14 Baratzeko lagunak dira horiek, non hilezkor izango baitira, egin zutenaren saritzat.

268

15

16 17

18 19 20

21

22 23 24

25 26

27 28

Eta gizakiari gomendatu diogu on egin diezaiela bere gurasoei. Bere amak sabelean eraman zuen nekez, eta neke artean erditu zen, bere haurdunaldian eta edoskitze-aldian hogeita hamar hilabetez. Eta heldutasunera iritsi zenean, berrogei urte harrapatu ondoren, dio: Ene Jauna! Ufatu ezazu nire baitan mesedea eskertu diezazudan, neuri eta nire gurasoei egina, eta bururatu ditzadan egintza onak, Zuri atsegin izan dakizkizunak; eta egizu zuzena nire ondorena. Benetan, Zugana bihurtzen naiz eta zure mendekoetakoa naiz. Horiek dira zeini onartuko baitzaie egina duketen gauzarik onena eta alde batera utziko baitzaizkie eginak dituzketen egintza txarrak; Baratzeko lagunen ondoan. Egin zitzaien benetako promesa da. Eta bere gurasoei esan zien hura: Ufa! Hilobitik ateraraziko nautela agintzen ote didazue, nire aurretik beste belaunaldi batzuk izanak direlarik? Eta haiek laguntza eskatzen zioten Allahri: Ai zu! Sinets ezazu, ziurra baita Allahren promesa. Hark esaten zuen: Zer da hori guztia antzinakoen ipuina baizik? Horiek dira, zeinen kontra egia bihurtuko baita Hitza, beraien aurretik izan ziren gizakien eta jeinuen elkarteekin bat egingo dutelarik. Benetan, galduak zeuden. Bakoitzak bere maila du, bere egintzetatik datorkiona. Eta beraien egintzei dagokien moduan ordaintzeko, bidegabekeriarik egin gabe. Sinesteari uko egin ziotenak Suari ezarriak izango diren egunean: Hemengo bizitza honetan izan zenituzten gauza onak kontsumitu dituzue eta (bizitza) honekin konformatu zarete; gaur, beraz, zigor laidogarriaz ordainduko zaizue hura, lurrean harrokeriaz bete izan zaretelako, egiarik gabe, eta desbideratu zaretelako. Eta gogora zaitez Ad-tarren anaiaz, dunatan bere jendea ohartarazi zuenean. Haren aurretik etorriak ziren ohar-egileak, ondoren ere etorriko ziren bezala: Ez ezazue adora Allah besterik; egun larri bateko zigorra izango ote duzuen beldur naiz. Esan zuten: Geure jainkoetatik gu urrunaraztera etorri al zara? Ekar iezaguzu iragartzen diguzun mehatxua, egia diotenetakoa baldin bazara. Esan zuen: Benetan, ezagutza Allahren ondoan bakarrik dago, nik ez dut egiten ekartzera bidali nauten hura iritsarazi besterik; halaz guztiz, jende ezjakina zaretela dakusat. Eta beren haranen aurrean hodei bat bezala ikusi zutenean, esan zuten: Hau da euria dakarkigun hodeia. Baina ez; lasterrago etor zedin eragiten ari zineten hura da: Berekin zigor latza dakarren haizea. Dena desegin zuen bere Jaunaren aginduz; eta biharamun-egunsentian haien egoitzak bakarrik ikus zitezkeen. Horra nola saritzen dugun gaizkia egiten duen jendea. Zuei eman ez dizuegun egoera emana genien haiei eta entzumena, ikusmena eta bihotza emanak genizkien; baina ez entzumena, ez ikusmena, ez bihotza izan zuten ezertarako on Allahren ezaugarriak ukatu zituztenean, eta iseka-gai izan zuten hark inguratu zituen. Eta gauza ziurra da ezen zuen inguruko hiriak suntsitu izan ditugula eta behin eta berriz azaldu ditugula seinaleak, atzera egin ahal zezaten. Baina zergatik ez zieten lagundu, Allahz kanpo, adorazio-gaitzat eta jainkotzat hartuak zituzten haiek? Aurkitu ere, ezin aurkitu izan zituzten. Eta horra zer izan ziren haien gezurra eta asmatzen ibili zirena.

269

29 30 31 32 33 34 35

Eta Korana entzun zezaten jeinu-talde txiki bat bidali genizunean eta haren100 aurrean azaldu zirenean esan zuten: Isilik! Eta amaitu zuenean, beren jendeagana itzuli ziren oharpenak egiteko. Esan zuten: Gure herria! Musaren (Moisesen) ondoren jaitsi den Liburu bat entzun dugu, bere aurretik zegoena berretsi duena eta egiara eta bide zuzenera gidatzen duena. Gure herria! Erantzun Allahgana (joateko) deitzen duenari eta sinetsi Harengan. Barkatuko dizkizue Hark zeuen hutsegiteak eta libratuko zaituzte zigor latzetik. Eta Allahgana (joateko) deitzen duenari erantzuten ez diona Ez du izango ihes egiteko modurik lurrean eta, Hartaz kanpo, ez du izango babestuko duenik. Horiek desbideraturik daude argi eta garbi. Ez ote dute ikusi Allahk, zeruak eta lurra kreatu eta horiek kreatzeagatik nekerik ez duen Hark, ahalmena duela hildakoei bizia emateko? Bai, ahalmena du Hark gauza guztien gain. Eta sinesteari uko egin ziotenak Suari ezarriak izango direnean Ez ote da hau egia? Esango dute: Bai horixe, gure Jaunagatik! Esango du: Dasta ezazue, beraz, zigorra, sinesteari uko egin diozuelako. Beraz, izan ezazu pazientzia, adorez hornituak izan zirenek izan zuten bezala. Ez ezazu eska lasterragotu dakien. Hitzeman zitzaiena ikusiko duten egunean, eguneko ordubete egon101 balira bezala izango da. Adierazpen bat da hau. Inor suntsitu ohi ote da, jende desbideratua baizik?

100 101

Profetaren. Hilobian. 270

47. SURA: MUHAMMAD


Medinakoa da, 13. aleia izan ezik, hau Meka eta Medina arteko bidean jaitsi baitzen, Hejira aldian. 38 aleia ditu eta Burdina suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 Sinesteari uko egiten eta Allahren bidetik (jendea) desbideratzen dutenak; halakoen egintzak gal daitezen egingo du Hark. Baina sinesten dutenei, ongia egiten eta Muhammadi jaitsarazi zaiona, bere Jaunagandik datorkion egia den hori, sinesten dutenei, beren egintza txarrak ezkutatu egingo dizkie Hark eta hobetu egingo die bihotzean sortzen zaiena. Sinesteari uko egiten diotenek gezurra jarraitzen dutelako da hori, sinesten dutenek beren Jaunagandik datorkien egia jarraitzen duten bitartean. Horra nola pizten dien Allahk atentzioa gizakiei beren arteko adibideak emanez. Eta sinesteari uko egiten diotenekin topo egin dezazuenean, jo itzazue garondoan eta, ezgai egin ditzazuenean, estutu loturak eta, ondoren, aska itzazue hutsaren truke edo erreskatea eskatuz. Horrela, harik eta gerlak bere zamari utz diezaion arte. Horrela da, eta Allahk, nahi balu, babestuko luke bere burua haiengandik, baina batzuk besteekin proban jarri nahi zaituzte. Eta Allahren bidean borroka egiten dutenei dagokienez, ez du utziko halakoen egintzak gal daitezen. Gidatuko ditu eta haien egoera konponduko du. Eta aurrez ezagutzera eman dizkien baratzeetan sarraraziko ditu. Zuek, sinesten duzuenok! Allahri laguntzen badiozue, Hark lagunduko dizue eta sendotuko ditu zuen oinak. Baina sinesteari uko egiten diotenek mespretxua izango dute eta beren egintzek huts egingo diete. Allahk jaitsarazi duena mespretxatu dutelako da hori eta Hark haien egintzei huts eginarazi dielako. Ez ote dira ibili hor barrena eta ez ote dute ikusi zein izan zen beren aurretik izan zirenen azkena? Suntsitu egin zituen Allahk. Antzeko zerbait izango dute sinesgabeek. Allah sinestedunen Babeslea delako da hori; bitartean, sinesgabeek ez dute lagunduko dienik. Ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sarraraziko ditu Allahk sinesten eta egintza onak egin dituztenak. Aitzitik, sinesteari uko egiten diotenak talde-animaliak bezala bizi dira gozatzeari eta jateari emanik; eta Sua izango dute beren egoitza. Zenbat hiri ez ote dugu suntsitu, zu kanporatu zaituen zureak baino botere handiagoa zuenik, nork lagundurik ez zutelarik! Parekoak ote dira Jaunagandik datorren froga argian oinarritzen dena eta bere jokabide txarra eder ikusarazi dioten eta bere grinei jarraitzen diena? Hona beldur direnei hitzemandako Baratzearen irudia: aldaezineko usaindun uribaiak, beti zapore bera duten esne-ibaiak, ardo-ibaiak: edaleentzat gozamen, eta ezti hutseko ibaiak. Mota guztietako fruituak izango dituzte han eta Jaunaren barkamena. Horrelakoa izango ote da Suan hilezkor izango denaren eta edateko erraiak erreko dizkion eta irakiten ari den ura emango zaion haren kasua?

5 6 7 8 9 10 11 12

13 14 15

271

16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36

Eta haien artean badira batzuk entzuten dizutenak, baina zure ondotik joan bezain laster ezagutza jaso dutenei esaten dietenak: Zer dio orain? Allahk bihotza zigilatu dienak dira horiek, eta grinei jarraitzen dietenak. Aldiz, Gida jarraitzen dutenak sakondu egiten ditu gidan eta Berekiko beldurra ufatzen die. Eta zer espero dute (bidegabeek) Ordua bat-batean irits dakien baizik, haren aztarrenak jada iritsiak direlarik? Zertarako balio izan diezaieke hartaz oroitzeak behin iritsia izango denean? Jakizu, ez dela Allah beste jainkorik, eta eska iezaiozu barkamena zeure hutsegiteengatik eta sinestedunengatik, gizon eta emakume. Allahk ezagutzen ditu zuen joan-etorriak eta zuen egoitza. Eta sinestedunek diote: Nolatan ez da jaitsarazten sura bat? Baina sura bat, borroka argi eta garbi aipatzen duen epai batekin, jaitsarazten denean, hor ikusten dituzu bihotzean gaixotasun bat dutenak zuri begira-begira, hilzorian dagoenak begiratu ohi duen bezala. Ai haiek! (Hobe lukete) obeditzea eta egokia dena esatea. Eta agindua erabakitzen bada, hobe lukete berentzat Allahrekin egiati izango balira. Eta ez al da gauza ziurra ezen gobernatzera iritsiko bazinatekete ustelkeria ereingo zenuketela lurrean eta odol-loturak hautsiko zenituzketela? Allahk madarikatu dituenak dira horiek, gortu eta begiak itsutu dizkienak. Ez ote dute Korana hausnartzen ala giltzatua ote dute bihotza? Benetan, gida argi ikusi ondoren, atzera egin dutenak Shaytanek (Satanasek) limurtu ditu eta itxaropena eskaini die. Allahk jaitsarazi duenari higuina diotenei hau esan zietelako da hori: Gauza batzuetan obedituko dizuegu. Baina Allahk ezagutzen du horiek ezkutatzen dutena. Nola egongo ote dira aingeruek aurpegian eta bizkarrean joka eramango dituztenean? Allah haserrearazten duena jarraitu zutelako izango da hori eta atsegin zaiona mespretxatu zutelako eta Hark haien egintzei huts eginarazi zielako. Edo uste ote dute bihotzean gaixotasun bat dutenek Allahk ez dituela azaleratuko beraien erresuminak? Nahi izango bagenu, erakutsiko genizkizuke eta beren seinaleengatik antzemango zenieke. Eta, izatez, antzemango diezu beraien hitzen esanahia dela medio. Allahk ezagutzen ditu haien egintzak. Eta probatu egingo zaituztegu zuetako zein diren borroka egiten eta pazientzia dutenak jakin arte, eta zuen egintzak egiaztatzeko. Sinesteari uko egin diotenek, Allahren bidetik desbideratu direnek eta Mezulariari, hark gida argitu ondoren, kontra egin diotenek, Allahri ez diote inolako kalterik egingo. Eta Hark ezdeus bihurtuko ditu haien egintzak. Zuek, sinesten duzuenok! Obeditu Allahri, obeditu Mezulariari, eta ez alferrik galdu zeuen egintzak. Sinesteari uko egin diotenei, Allahren bidetik desbideratu direnei eta sinesgabe hil direnei Allahk ez die barkatuko. Ez zaitezte kordokatu bakea eskainiz, zeren gorago baitzaudete zuek eta zeuekin baituzue Allah eta ez baitizue ukatuko zeuen egintzen saria. Benetan, munduko bizitza jolasa da eta denbora-pasa; baina sinesten baduzue eta kontuz ibiltzen bazarete, dagokizuen saria emango dizue Hark eta ez dizue eskatuko zeuen aberastasuna.

272

37 38

Zeren eskatuko balizue eta behin eta berriz eskatuz gogaituko bazintuzte, zekenak izango baitzinatekete eta argitara aterako bailitzateke zuen erresumina. Honelakoak zarete zuek: Allahren bidean gastatzera (ematera) deituak zarete. Badira zuen artean horri uko egiten diotenak, baina zeken jokatzen duenak bere kalterako bakarrik egiten du. Aberatsa da Allah eta zuek behartsuak zarete; apartatzen bazarete, beste jende bat jarriko du zuen ordez eta ez dira izango zuek bezalakoak.

273

48. SURA: KONKISTA

Medinakoa da; al-Hudaybiyya ondoren Medinara itzultzeko bidean jaitsi zen. 29 aleia ditu eta Ostirala (al-Yumua) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 Irekidura argia eman dizugu. Allahk iraganeko hutsegiteak eta etor zitezkeenak barka ziezazkizun, zurekiko bere grazia osa zezan eta bide zuzenera gida zintzan. Eta Allahk behin betiko laguntzaz lagundu zintzan. Hura da sinestedunen bihotzera sosegua jaitsarazi duena, haien sinestea sendotzeko. Eta Allahri dagozkio zeruetako eta lurreko gudarosteak. Ezagutzailea da Allah, Jakintsua. Sinestedunak, gizon eta emakume, ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sarrarazteko, non hilezkor izango baitira. Eta haien hutsegiteak estaltzeko. Garaipen handia da hori Allahren aurrean. Eta hipokritak, gizon eta emakume, eta Allahz uste okerra duten eransleak, gizon eta emakume, zigortzeko. Gainera eroriko zaie haiei gaitza. Allah sumindu egin da haiekin, madarikatu egin ditu eta Yahannam (Infernua) prestatu die. Itzulerarako bai leku txarra! Eta Allahri dagozkio zeruetako eta lurreko gudarosteak; Ezagutzailea da Allah, Jakintsua. Gauza ziurra da ezen lekuko gisa bidali zaitugula, albiste onen iragarle eta oharegile. Allahgan eta Haren Mezulariagan sinets dezazuen, eta lagundu, ohoratu eta gorets dezazuen goiz eta arratsalde. Zuri leialtasuna zin egin dizutenek, Allahri egin diote zin; haien eskuen gainean zegoen Allahren eskua. Eta zin-hitza hautsiko duenak bere kalterako hautsiko du. Baina Allahrekiko konpromisoa beteko duenari egundoko saria emango diogu. Eta atzean geratu diren beduinoek esango dizute: Geure ondasunez eta familiez arduratu beharra izan genuen; eska ezazu barkamena guretzat. Beren bihotzean ez dutena diote beren mihiz. Esazu: Eta nork du ahalmenik Allahren aurrean, Hark kaltetu nahiz faboratu nahi bazaituzte? Allahk xeheki ezagutzen du egiten ari zaretena. Hala ere, uste izan zenuten Mezularia eta sinestedunak ez zirela beren etxera inoiz itzuliko, eta liluratu egin zuen horrek zuen bihotza eta iritzi okerra baitaratu zenuten eta jende galdua bilakatu zineten. Eta Allahgan eta Haren Mezulariagan sinetsi ez duena Su goria prestatu dugu sinesgabeentzat. Eta Allahri dagokio zeruen eta lurraren nagusitza, Berak nahi duenari barkatzen dio eta Berak nahi duena zigortzen. Barkatzailea da Allah, Bihozbera.

7 8 9 10

11

12 13 14

274

15

16

17 18 19 20 21 22 23 24 25

26

27

28 29

Eta harrapakinez jabetzeko abiatuko zaretenean, esango dute atzean geratu zirenek: Utz iezaguzue zuekin joaten. Allahren hitzak aldatu egin nahi izango dituzte. Esazu: Ez zarete gurekin etorriko; horrela esana du Allahk. Eta haiek esango dute: Susmo txarrak dituzue. Halere, ezer gutxi ulertzen dute. Esaiezu atzean geratu ziren beduinoei: Oso jende bulartsu baten aurka borroka egiteko dei egingo zaizue edo mendeko bihur daitezen, eta, obeditzen baduzue, Allahk sari bikaina emango dizue; aitzitik, lehenago egin zenutenez, bizkar ematen baduzue, zigor mingarriz zigortuko zaituzte Allahk. Ez da zertan ezer aurpegiratu itsuari, ez herrenari, ez gaixoari. Allahri eta Haren Mezulariari obeditzen diena ibaiek zeharkatzen duten baratzeetan sarraraziko dugu; aldiz, apartatzen dena zigor mingarriz zigortuko dugu. Benetan, Allah pozik geratu zen sinestedunekin, arbolaren pean zin egin ziotenean eta haien bihotzean zer zegoen ikusi zuenean; orduan sosegua jaitsarazi zuen haiengana eta hurbileko garaipenarekin saritu zituen. Eta lortuko zituzten harrapakin askorekin. Ahaltsua da Allah, Jakintsua. Harrapakin asko lortuko duzuela hitzeman dizue Allahk, eta aurrerakintzat eman dizkizue hauek. Eta gizakien eskua urrundu zuen zuengandik, sinestedunentzat seinale izan zedin eta zeuek bide zuzenera gidatzeko. Eta ezin lortu izango zenituzten beste batzuk, baina Allahk zuentzat erabakiak ditu. Allahk ahalmena du gauza guztien gain. Eta sinesteari uko egin ziotenek gerla egin balizue, bizkar emango zuten eta, gero, ez zuten aurkituko ez nork lagundurik, ez nork babesturik. Allahren ohiko jokabidea da, beste askotan gertatu zena; ez duzu aurkituko Allahren jokabidean inolako kanbiorik. Eta Hark egin zuen haien eskuak zuengandik urrun zitezen eta zuenak haiengandik Mekako haranean, haien kontra garaipena zuei eman ondoren. Allahk ikusten du zer ari zareten egiten. Sinesteari uko egin ziotenak dira haiek eta Meskita Ukiezinetik eta eskaintzetatik apartarazi zintuztenak, oparigaia sakrifizio-lekura irits zedin eragotziz. Eta ezagutzen ez zenituzten gizaseme eta emakume sinestedun haiengatik izan ez balitz, erasotzeari ekingo zenioten eta orduan, nahi gabe, haiek zirela-eta delitua egin izango zenuten. Allahk bere errukia Berak nahi zuenari eman ziezaion. Baina haietatik bereiz egon izan balira, sinesteari uko egin zioten haietakoak zigor mingarriz zigortu izango genituen. Sinesteari uko egiten ziotenek beren bihotzean harrokeria ezarri zuten, ezjakintasunaren harrokeria alegia, eta Allahk bere Mezulariagana eta sinestedunenengana bere sosegua jaitsarazi zuen, eta Berekiko beldurraren hitza ufatu zien, zeina hartzeko merezidunenak eta duinenak beraiek baitziren. Gauza oro ezagutzen du Allahk. Hona nola baietsi zion Allahk ikuskaria bere Mezulariari egiarekin: Meskita Ukiezinean sartuko zarete Allahk nahi badu, onik, burua soildurik edo ilea mozturik eta ez duzue izango zertan beldur izan. Hark bazekien zuek ez zenekitena eta, gainera, hurbileko konkista erabaki zuen. Hura da bere bidalia igorri zuena, gidarekin eta egiazko Adorazioarekin, hau beste guztiei gailendu zekien, eta Allah aski da Testigu bezala. Allahren mezularia da Muhammad; honekin daudenak zorrotzak dira sinesgabeekiko eta adeitsuak elkarrekiko; makurturik eta ahuspez ikusten dituzu Allahren mesedearen eta onarpenaren bila, eta aurpegian menpetasunaren arrastoa izan ohi dute; horrela daude deskribatuak Toran.

275

Eta Inyil-en (ebanjelioan) egiten den deskripzioan, hazia bezalako dira: erne, indartu, loditu eta bere zurtoin gainean forma osoa hartzen duena bezalako, ereileengan harridura eraginez. Horiekin sinesgabeak haserre jarrarazteko. Sinets eta ongia egin dezaten haietakoei barkamena hitzeman die Allahk eta egundoko saria.

276

49. SURA: GELA PRIBATUAK


Medinakoa da, 18 aleia ditu eta Eztabaida suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 Zuek, sinesten duzuenok! Ez iezaiezue aurrea hartu Allahri eta Haren Mezulariari eta izan zaitezte Allahren beldur, entzuten duena da Hura eta dakiena. Zuek, sinesten duzuenok! Ez ezazue ahotsa ozendu Profetarenaren gainetik eta ez hitz egin hari builaka, zeuen artean egiten duzuen bezala, zuen egintzak baliorik gabe gera ez daitezen zuek konturatu gabe. Allahren Mezulariaren aurrean ahotsa apaltzen dutenak: Allahk bihotza ireki dienak dira horiek Beraren beldur izan daitezen. Barkamena lortuko dute eta egundoko sari bat. Gela pribatuen102 atzetik deitzen dizuten horietako gehienek ez dute arrazoitzen. Hobe lukete zu atera zain pazientziaz itxarotea. Eta Barkatzailea da Allah eta Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Fidagarria ez den norbait albisteren batekin badatorkizue, egiazta ezazue aurretik; ezjakinean, norbaiti kalterik egin ez diezaiozuen eta, gero, egin zenutenaz damutu beharrik izan ez dezazuen. Eta jakizue zuen artean dagoela Allahren Mezularia eta, arazo askotan obedituko balizue, eroriak izango zinateketela jadanik hondamendian. Baina Allahk sinestea maitarazi dizue, zuen bihotzetan sinestea eder bihurtuz, eta higuinarazi egin dizue sinesgabetasuna, zitalkeria eta desobedientzia. Zuzen gidatuak direnak dira horiek. Allahren onginahia eta mesedea. Eta Ezagutzailea da Allah eta Jakintsua. Eta sinestedunen bi talde elkarren aurka borrokan ari badira, adiskidearaz itzazue, baina, bietako batek bestea zapaltzen badu, borroka zaitez zapaltzailearen aurka, Allahren agindura itzul dadin arte; eta, hala egiten badu, konpondu haien arteko gorabeherak zuzentasunez eta egoki jokatuz. Gauza ziurra da ezen Allahk maite dituela egoki jokatzen dutenak. Sinestedunak, benetan, senide dira; adiskidearazi, beraz, zeuen senideak eta izan Allahren beldur, errukia eman dakizuen. Zuek, sinesten duzuenok! Ez daitezela ari gizonak elkarri iseka eginez, zeren gerta bailiteke hauek haiek baino hobeak izatea. Ezta emakumeak ere elkarri iseka eginez, gerta baliteke hauek haiek baino hobeak izatea. Ez ibili bata bestearen izena belzten, ezta elkarri irainka ere izengoitiak erabiliz. Gauza txarra da izen gaiztoa erabiltzea, sinestedun izan ondoren. Eta damutuz itzultzen ez dena Zuzengabeak dira horiek Zuek, sinesten duzuenok! Utzi alde batera zeuen aurreiritzietako asko. Gauza ziurra da ezen horietako asko delitu direla. Eta ez egon elkarren zelatan, ezta hitz egin ere elkarren aurka, bestea ez dagoela eta. Gustatuko ote litzaioke zuetako norbaiti hila duen senide baten haragia jatea? Higuingarri gertatuko litzaizueke.

8 9

10 11

12

102

Profetaren emazteen gela pribatuak. Banu Tamim-en ordezkaritza baten gainera jaitsi zen aleia; Profeta ikustera etorri ziren eta, meskitan sartu eta haren emazteen gela pribatuen aurrean gelditurik, ozenki dei egin zioten. 277

13

14

15 16 17 18

Eta izan Allahren beldur, zeren Berarengana itzultzen dena onartzen baitu Allahk, eta Bihozbera baita. Gizakiok! Gizaseme batengandik eta emakume batengandik kreatu zaituztegu, eta herri eta leinu desberdin egin zaituztegu, elkar ezagut dezazuen. Eta, egia esan, zuen arteko nobleena Allahren aurrean, hura da Hari beldurrik handiena diona. Ezagutzailea da Allah eta bikain informatua dago. Beduinoek diote: Sinesten dugu. Esazu: Ez duzue sinesten. Egokiago, esazue: Menpeko egin gara103. Baina oraino ez da sartu zuen bihotzean sinesmena. Dena dela, Allahri eta Haren Mezulariari obeditzen badiezue, ez du Hark huts eginaraziko zuen egintzetatik ezer; gauza ziurra da ezen Barkatzailea dela Allah, Bihozbera. Allahgan eta Haren Mezulariagan sinetsi eta gero dudatzen ez dutenak dira sinestedun; eta beren ondasunak eta beren burua direla medio Allahren bidean borroka egiten dutenak. Egiatiak dira horiek. Esazu: Allahri erakutsi nahian ote zabiltzate Hura nola adoratu behar duzuen, Allah delarik zeruetan eta lurrean zer dagoen dakiena, eta Allah delarik gauza ororen Ezagutzailea? Islama besarkatu izana aurpegiratzen dizute. Esazu: Ez iezadazue aurpegiratu zeuen Islama, baizik eta Allah da zuek faboratu zaituena sinestera gidatu zaituztenean; egiati bazarete. Egia da ezen Allahk ezagutzen duela zeruetan eta lurrean ezezagun dena. Eta Allahk ikusten du zer ari zareten egiten.

103

Hau da: Islamean sartu gara. 278

50. SURA: QAF


Mekan jaitsia, 38. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 45 aleia ditu eta Bidaliak direnak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 Qaf. Errezitazio aintzatsuarengatik! Baina harrigarri gertatzen zaie ohar-egile bat etorri izana, beraien artekoa dena. Eta esaten dute sinesteari uko egin diotenek: Gauza sinestezina da. Agian, hilak izango garenean eta hauts bihurtuak? Itzulera hori oso urrun dago. Badakigu lurrak haietatik zer kontsumituko duen eta gure ondoan liburu babestu bat dago. Halere, egia etorri zaienean ukatu egin dute eta erabateko nahasmenduan daude. Ez ote dute ikusten beren gainean zerua, nola eraiki dugun eta nola apaindu, hartan pitzadura bakar bat ere ez delarik? Eta lurra, nola egin dugun zabal-zabala eta nola ezarri ditugun hartan mendilerroak eta nola jarri ditugun han mota guztietako espezie ederrak?. Argibide dira horiek eta oroitzapen bere burua bere Jaunagan ikusten duen zerbitzari ororentzat. Eta zerutik jaitsarazten dugun ur bedeinkatua, zeinekin baratzeak eta uztatzen dituzten haziak ernarazten baititugu. Eta palmondo ederrak, kimu-sorta trinkokoak. Zerbitzarientzako hornidura gisa. Eta horrekin hila dagoen lurrari bizia itzultzen diogularik. Horrela izango da sustapena. Haien aurretik ukatua zuten jada egia Nuh-ren (Noeren) jendeak, Putzuaren Jabeek eta Tamud-tarrek. Baita Ad-tarrek, Firaunek (Faraoiak) eta Lut-en (Loten) senideek ere. Eta orobat Baso Arteko Jabeek eta Tubba-ren herriak. Guztiek arbuiatu zituzten mezulariak, eta nire mehatxua gauzatu beharra zen. Ez ote ginen gai izan lehenengo aldian kreatzeko? Aitzitik; haiek, halere, zalantzazko harriduraz mintzo dira bigarren kreazio batez. Gizakia kreatu dugu eta badakigu bere arimak zer xuxurlatzen dion. Bere lepoko zaina bera baino hurbilago gauzka Gu. Hartaz arduratzen diren aingeruek idazten dutenean, haren eskuinean eta ezkerrean eserita. Ez da izango esango duen hitz bat ere, bere ondoan, presente, zaintzaile bat izango ez duenik. Eta etorriko da heriotzaren mozkorraldia egiarekin. Hori da ihes egin nahi zenioten hura. Eta adarra joko dute. Hori da hitzemandako eguna. Arima bakoitza gidatuko duen lagun batekin etorriko da eta lekuko batekin. Honetaz axolagabe bizi zinen eta estalkia kendu dizugu orain, eta gaur bista bizia duzu. Eta lagun duenak esango du: Dagokidana prest dago. Esker txarreko bihurri oro bota dezatela Yahannam-era (Infernura);
279

25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45

bere ondasunak utzi nahi ez dituen hori, (lege-) hauslea den hori eta duda-mudan bizi den hori. Eta Allahren ondoan beste jainko bat jartzen duen hori. Bota ezazue zigor ikaragarri horretara. Eta esango du lagun duenak: Gure Jauna, ez nintzen ni izan hori desbideratu zuena, baizik eta bera zegoen sakon desbideratua. Esango du: Ez zaitezte nire aurrean eztabaidan jardun, zeren egiaz aldez aurretik ohartarazi baitzintuztedan. Eta ematen dudan hitza aldaezina da, eta ez naiz zuzengabe zerbitzariekin. Yahannam-i (Infernuari) esango diogun egun hartan: Beterik al zaude? Eta honek erantzungo dionean: Ba al da besterik? Eta Baratzea beldur direnei hurbilduko zaie, ez batere urruti. Hau da hitzeman zitzaiona (Allahgana) itzuliko zen eta betetzaile izango zen zuetako orori, Hura ikusi gabe ere Errukiorraren beldur izango eta bihotz esanekoz aurkeztuko zenari. Sar zaitezte hor onik! Hau da Betikotasunaren eguna! Nahi duten guztia eta gehiago izango dute han gure ondoan. Haien aurreko zenbat belaunaldi suntsitu izan dugula, gero! Haiek baino botere handiagoa zuten eta lurraldea korritu zuten ihes egin nahian. Baina ba ote da ihesbiderik? Benetan, bada horretan oroitzapen bat bihotza duenarentzat eta presente dagoela entzuten duenarentzat. Eta gauza ziurra da ezen zeruak, lurra eta horien bien artean dagoena kreatu genituela sei egunean, inolako nekerik jasan gabe. Beraz, izan ezazu pazientzia esaten dutenarekin, eta gorets ezazu Jauna Haren gorespenarekin, eguzkia irten aurretik eta sartu aurretik. Eta gorets ezazu gaueko zati batean eta Ahuspezaldiaren ondoren. Eta izan gogoan iragarleak hurbileko toki batetik dei egingo duen eguna. Oihua benetan entzungo duten eguna; horrela izango da Suspertzearen Eguna. Gu gara bizia ematen duguna eta heriotza ematen duguna eta Guganakoa da Itzulera. Lurra irekiko zaien eguna: presaka aurkeztuko dira. Gauza erraza izango da Guretzat denak biltzea. Guk hobeto dakigu zer dioten. Zuk ez duzu haiek behartzeko ahalmenik; beraz, dei egiozu Koranarekin oroitzapenera nire mehatxuaren beldur denari.

280

51. SURA: ZURRUNBILOA HARROTZEN DUTENAK


Mekakoa da. 60 aleia ditu eta Dunak suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
104 105

Zurrunbiloa harrotzen dutenengatik!104 Eta zama daramatenengatik!105 Eta arin lerratzen direnengatik!106 Agindu bat banatzen dutenengatik!107 Hitzeman zaizuena egia dela, gero! Eta Kontuak Ematea gertatuko dela, gero! Bide ederrak dituen zeruagatik! Kontraesanak botatzen dituzuela, gero! Apartatua izango da apartatua izan dena. Hil daitezela gezurtiak! Amildegian murgildurik dauden horiek. Galdetuko dute: Noiz izango da Saritzearen Eguna? Eguna, zeinetan haiek Suari emanak izango baitira. Dasta ezazue zeuen zigorra! Hori da premiazko bezala eskatzen zenutena. Beldur izan direnak baratzeetan eta iturburuetan biziko dira beren Jaunak emango diena hartuz. Lehen ongia eginak ziren. Lo gutxi egiten zuten gauez, eta eguna argitze aurreko aldian barkamena eskatzen zuten. Eta ondasunen zati bat eskalearentzat eta behartsuarentzat izaten zen zuzenbidearen arabera. Lurrean badira seinaleak ziurtasuna dutenentzat. Eta zuengan ere bai. Ez ote duzue ikusi behar? Eta zeruan duzue zeuen hornidura eta agindu zaizuena. Eta zeruko eta lurreko Jaunagatik, hitz egiten ari zaretela bezain egia da hau guztia. Entzuna al duzu Ibrahimen (Abrahamen) jende arrotz ohoretsu haien kontakizuna, haren aurrean aurkeztu eta Bakea esan ziotenean? Erantzun zuen: Bakea, jende ezezaguna. Orduan familiara joan eta zekor bikain batekin etorri zen. Haiengana hurbildu zuen: Ez al duzue jan behar? Orduan haiekiko errezeloa sentitu zuen. Esan zuten: Ez beldur izan. Eta haur jakintsu bat iragarri zioten. Eta haren emaztea agertu zen oihuka eta bere aurpegian esku-zartadak emanez, eta esan zuen: Emakume zahar eta agor batek? Esan zuten: Hori esan du zure Jaunak, Jakintsua da Hura, Ezagutzailea. Esan zuen: Eta zein da zuen egitekoa, bidaliok?

Haizeak. Hodeiak. 106 Itsasontziak 107 Aingeruak. 281

32 33 34 35. 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60

Erantzun zuten: Gaizkia egiten ari den jende batengana bidaliak izan gara, haren aurka buztin-harriak bidaltzeko, zure Jaunaren ondoan markatuak diren eta mugak gainditu dituztenentzat eratuak diren harriak, eta han daudekeen sinestedunak handik ateratzeko. Nahiz eta menpekoen (musulmanen) etxe bakarra aurkitu dugun. Eta seinale bat utzi dugu han zigor mingarriaren beldur direnentzat. Eta Musa (Moises), Firaunengana (Faraoiarengana) froga argiarekin bidali genuen. Baina honek, bera sostengatzen zuenarekin batean, ez zion jaramonik egin eta esan zuen: Azti bat da edo deabruak hartua duen bat. Atzeman genituen bera eta haren gudarosteak eta itsasora jaurti genituen, eta gaitzetsia geratu zen. Eta Adtarrak, haien aurka haize suntsitzailea bidali genuen. Harrapatu zuen guztia gelditu zen ihartua. Eta Tamudtarrak, esan zitzaienean: Gozatu, epe jakina beteko den arte. Beren Jaunaren agindua desobeditu zuten eta tximistak jota gelditu ziren, begirabegira zeudela. Ezin izan ziren zutitu eta ez zuten izan nork lagundurik. Eta lehenago, Nuh-ren (Noeren) jendea. Desbideratua zen jendea ziren. Zerua sendo eraiki dugu. Gai gara. Eta lurra bertan bizitzeko modukoa prestatu dugu. Zein bikain eta zabal egin dugun! Eta gauza guztiak bikoteka kreatu ditugu, ea gogoeta egiten duzuen. Beraz, babes zaitezte Allahgan, zeren, benetan, Haren aldetik, ohar-egile argia bainaiz zuentzat. Eta ez ezazue jarri Allahren ondoan beste jainkorik, zeren, Haren partetik, oharegile argia bainaiz. Horrela da. Ez zen izan arbasoetara etorritako mezularirik, zeinez esan ez zenik: Aztia da edo deabruak hartua. Batak besteari jakinarazitako konsigna ote duzue hori? Baina ez, mugez harat doan jendea da. Urrun zaitez haiengandik, zuri ez baitzaizu aurpegiratuko. Eta gogoraraz iezaiezu, zeren oroitzapenera dei egitea onuragarri baitzaie sinestedunei. Eta ez ditut kreatu gizakiak eta jeinuak Ni Neu adora nazaten baizik. Ez dut haiengandik hornidurarik nahi, ezta janaritu nazaten ere. Hornitzailea da Allah, ahalmenaren Jabea, Indartsua. Zuzengabe izan direnek beren lagunen zoriaren antzekoa izango dute. Ez nazatela estutu! Eta ai sinesteari uko egin diotenak, hitzeman zaien egun hori dela eta..

282

52. SURA: MENDIA Mekakoa da. 49 aleia ditu eta Adorazioa suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 Mendiarengatik!108 Idatzitako Liburu batengatik, pergaminoan biribilduagatik! Bisitatua den Etxearengatik! Sabai garaiagatik! Harro-harro dabilen itsasoarengatik! Beteko da, gero, zure Jaunaren zigorra eta ez da izango hura eragotzi ahal izango duenik! Zerua astin-astin eginik mugituko denean eta mendiak abian jarriko direnean. Ai zer eguna hori egia ukatu zutenentzat! Nahasmenduan murgildurik jolasean zebiltzan horientzat! Yahannamgo (Infernuko) su bizira, mespretxuz, bultza egingo dieten eguna: Hau da Sua, zeinen egiatasuna ukatzen baitzenuten. Aztikeria ote da ala ez ote duzue ikusten? Sar zaitezte hor, gauza bera da pazientzia izan dezazuen ala ez. Egin zenutenagatik bakarrik ordainduko zaizue. Beldur izan direnak baratzeetan eta atseginean egongo dira, beren Jaunak eman diezaienaz gozatzen. Beren Jaunak libratuko ditu Yahimgo zigorretik. Jan ezazue eta edan ongizate betean, egin zenutenarengatik! Lerroz lerro besaulkietan erdi etzanik egongo dira eta begi ederdunekin esposatuko ditugu. Eta sinetsi dutenak eta sinestean jarraitu dieten ondorengoak, haiekin elkartuko ditugu eta halakoen egintzek ez dute huts egingo ezertan. Nor bere eginak du bahitua. Gustukoak dituzketen fruituz eta haragiz aseko ditugu. Han batak besteari kopa pasatuko dio, zeinetan ez baita egongo ez epelkeriarik, ez gaiztakeriarik. Eta haien jirabiran mutikoak ibiliko dira, erdi ezkutuko perlaren antzeko. Eta aurrez aurre egongo dira elkarri galdezka. Esango dute: Lehen, gutarren artean ginela, beldurrak bizi ginen. Eta Allahk faboratu gaitu eta Simun-en zigorretik libratu gaitu. Egia da ezen lehen erregutzen geniola eta Onbera dela Hura, Bihozbera. Beraz, dei egizu oroitzapenera, zeren Jaunari esker zu ez baitzara ez aztia, ez deabruak hartua. Edo esaten ote dute: Poeta bat da, itxaron dezagun bere ordua irits dakion? Esazu: Itxaron ezazue, Nik ere itxarongo baitut zuekin. Ametsak ote dira hori agintzen dietenak ala, soil-soilik, gehiegikeriara jotzen duen jendea ote da?

108

Allahk Musari (Moisesi) hitz egin zioneko mendia. 283

33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49

Edo esaten ote dute: Berak asmatua da hori? Baina ez, sinesten ez dutenak dira. Ekar dezatela antzeko kontakizun bat, diotena egia bada. Edo berez kreatuak ote dira edo berak ote dira beren kreatzaile? Edo zeruak eta lurra kreatu ote dituzte horiek? Aitzitik; ez dute ziurtasunik. Edo zure Jaunaren altxorren jabeak ote dira edo Subiranotasuna ote dute? Edo eskailera bat ote dute handik entzun ahal izateko? Hori egin dezan haien artekoak ekar dezala froga argia. Edo Hark alabak ote ditu, semeak zuenak diren bitartean? Edo soldata eskatzen ote diezu eta zerga horrek ote dauzka estu eta larri? Edo beren aurrean ote dute Ikusten-ez-dena, eta Hura deskribatzeko modua ote dute? Edo tranpa jarri nahi ote dute? Zeren sinesteari uko egin diotenak baitira tranpan erori direnak. Ez ote da gertatzen Allah ez den beste jainko bat dutela? Aintza Allahri, eransten dioten haren gainetik! Zeru-puskaren bat erortzen ikusiko balute, esango lukete: Hodei-multzoa da. Utz iezaiezu beren egunarekin topo egin dezaten arte, zeinetan hilik eroriko baitira. Eguna, zeinetan ez baitie balio izango bere trikimailuak, eta ez baitute lagunduko dienik izango. Eta gauza ziurra da ezen zuzengabe izan zirenek zigor bat izango dutela horren aurretik; baina haietako gehienek ez dakite hori. Itxaron ezazu pazientziarekin zeure Jaunaren epaia, zeren zu benetan gure begibistan baitzaude. Eta gorets ezazu zeure Jauna Haren gorespenekin, jaikitzen zarenean. Eta gorets ezazu gaueko zati batean, baita izarrak ezkutatzean ere.

284

53. SURA: ARGIZAGIA


Mekakoa da, 32. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 62 aleia ditu eta Adorazio Garbia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 Argizagiagatik, ezkutatzen denean! Zuen laguna ez dago, gero, desbideratua, ezta errorean ere! Ez du hitz egiten, gero, desioarengatik ere! Ez da inspiraturiko errebelazioa baizik. Ahalmen handikoren batek irakasten dio eta adore handikoren batek. Bere egiazko forma horizonte altuenean109 hartu zuenak. Eta hurbildu eta apaldu zenak110. Eta Harengandik bi arkuren distantziara edo are hurbilago egon zen. Eta inspiratu ziona inspiratu zion bere zerbitzariari. Ez zuen gezurrik esan bihotzak ikusi zuen hartaz. Uka ote dezakezue ikusi zuena? Ikusia zuen jada beste errebelazio batean, mugako jujubondo zuhaitzaren ondoan. Haren inguruan baitago Babeslekuaren baratzea. Jujubondoa estali zuenean estali zuenak. (Profetaren) Begiratua ez zen desbideratu, ezta gora gehiegi egin ere. Eta bere Jaunaren seinale handietako batzuk ikusi zituen. Eta zer iruditzen zaizkizue al-Lata eta al-Uzza?, eta Manat 111, hirugarrena, bestea? Zuek gizonezkoak ote dituzue, eta Hark alabak? Zuzenaren kontrako banaketa izango litzateke hori. Ez dira zuek eta zuen gurasoek eman dizkiezuen izenak baizik. Allahk ez du ezer jaitsarazi hori baietsi lezakeenik. Ez diete jarraitzen beren arimaren ustezkotasunei eta desioei baizik, nahiz eta iritsia duten jada beren Jaunaren gida. Lortuko ote du gizakiak nahi duena? Allahrenak dira Azken Bizitza eta Lehenengoa. Zenbat aingeru ote dira zeruan, zeinen erreguak ez baitu ezer balio, Allahk baimendu ezean Berak nahi duen et atsegin duenarentzat? Azken Bizitzan sinesten ez dutenek emakume-izenak jartzen dizkiete aingeruei, horretaz ezer jakin gabe. Soil-soilik, susmoei jarraitzen diete, eta susmoak ez du baliorik Egiaren aurrean. Urrun zaitez gure Oroitzapenari bizkar ematen dion eta mundu honetako bizitza bakarrik nahi duenagandik. Hori da lortzen duten ezagutza guztia. Gauza ziurra da ezen zure Jaunak hobeto dakiela zein desbideratzen den bere bidetik eta hobeto dakiela zeinek duen gida.

24 25 26 27 28 29 30

109 110

Yibril. Profeta. 111 Islam aurreko hiru jainko. 285

31 32

33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62

Allahrena da zeruetan den guztia eta lurrean den guztia. Gaizkia egin zutenak egin zutenagatik saritzeko, eta ongia egin zutenak gauzarik ederrenarekin saritzeko. Delitu larririk eta lotsagabekeria higuingarririk egiten ez dutenak, nahiz eta hutsegite arinik egiten duten. Benetan, zure Jauna Eskuzabala da barkatzeko eta hobeto ezagutzen zaituzte, Berak kreatu baitzaituzte lurretik eta gero enbrioi izan baitzineten zeuen amaren sabelean. Beraz, ez zaitezte harrotu. Hark hobeto daki zein den Beraren beldur. Ikusi al duzu axolagabe bizi dena, gutxi ematen duen hori eta zekena den hori? Ikusten-ez-dena ezagutzen ote du eta ikusten ote du? Ez ote zaio adierazi Musaren (Moisesen) orrien edukia, eta Ibrahimen (Abrahamen) orriena, betetzaile leialaren orriena? Gai honetaz dioena, alegia: inor ez dela zamatuko beste baten zamarekin eta gizakiak egin duen ahaleginaren arabera bakarrik eskuratuko duela? Baina ikusiko dela haren ahalegina. Eta, gero, sari beteaz izango dela saritua. Eta azken helmuga bere Jaunagan duela, eta Hark barre eginarazten duela eta negar eragiten, heriotza ematen duela eta bizia ematen. Eta bikotea kreatu zuela: ar eta emakume, isuritako esperma-tanta batetik. Eta Hari dagokiola berriro kreatzea. Eta Hura dela aberasten duena eta pobretzen duena. Eta Hura dela Shira-ren112 Jauna, Eta Hura dela antzinako Ad-tarrak suntsitu zituena, baita Tamudtarrak, bat bera bizirik utzi gabe. Eta Nuh-ren (Noeren) herria, lehenago. Haiek zuzengabeago eta (lege-) hausleago izan ziren. Eta hiriak erorarazi zituela, hankaz gora jarriz. Zeinak estali egin baitzituen estali zituen hartaz. Zeuen Jaunaren zein dohain jarri behar dituzu dudan? Lehenengo ohar-egileen traza bereko ohar-egilea da hau113. Etortzekoa dena hurbil da jadanik. Inork ezin errebelatuko du Allahk baizik. Harritu egiten al zarete kontatzen zaizuenaz? Eta, negar egin ordez, barre egiten al duzue, zabar zaudetelarik? Ahuspeztu zaitezte Allahren aurrean eta adoratu Hura!

112 113

Islam aurreko aldian adoratzen zuten izarra. Sirio? Muhammad edo Korana. 286

54. SURA: ILARGIA


Mekakoa da, 44-46 aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 55 aleia ditu eta atTariq (Gauez datorrena) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 Hurbil da Ordua eta ilargia erdibi egin da. Seinale bat ikusten badute, ez ikusiarena egiten dute eta esaten: Behin eta berrizko aztikeria da. Egia ukatu dute, beren grinei jarraituz. Baina arazo orok du berekin behin betiko ondorioa. Eta gertatzen da iritsi zaizkiela jadanik, iraganetik, atzera eginarazteko (damuarazteko) moduko albisteak, Muturreraino eramandako jakituria. Baina zertarako balio izan diete oharpenek? Horrela bada, urrun zaitez haiengandik. Aldarrikariak gauza izugarri bat iragarriko duen egunean. Burumakur, hilobietatik irtengo dira, noraezean dabiltzan matxinsaltoak bezala. Dei egin dienagana korrika doazela, esango dute sinesgabeek: Egun nekosoa da gaurkoa. Haien aurretik, ukatua zuen egia Nuh-ren (Noeren) jendeak. Uko egina zioten gure Zerbitzariari eta esana zuten: Deabruak hartua da. Eta mehatxuka egin zioten uko. Orduan bere Jaunari erregutu zion: Garaitu egin naute, lagundu nazazu! Eta zeruko ateak ireki genituen ur-jasa izugarriarekin, eta lurra iturritan ireki zedin egin genuen, eta urek urekin egin zuten topo, erabakia izan zen agindu batez. Eta oholez eta iltzez egindako ontzian eraman genuen, gure begiradapean nabigatu zuen ontzian. Saria ukatua izan zenarentzat. Seinaletzat utzi dugu. Ba ote da pentsatzen jarriko denik? Eta nolakoak izan zirela, gero, nire zigorra eta nire oharpena! Benetan, erraza egin dugu Korana, gogoan hartu ahal izateko. Ba ote da pentsatzen jarriko denik? Ad-tarrek ukatu egin zuten egia, eta nolakoak izan zirela, gero, nire zigorra eta nire oharpena! Haize izoztua bidali genuen haien aurka, egun dohakabe eta amairik gabeko batean. Gizakiak airean eramaten zituen ipurditik ateratako palmondoak bailiran. Eta nolakoak izan zirela, gero, nire zigorra eta nire oharpena! Benetan, erraza egin dugu Korana gogoan hartu ahal izateko. Ba ote da pentsatzen jarriko denik? Tamudtarrek ez zituzten aintzat hartu oharpenak. Eta esan zuten: Gizaki baizik ez den bati jarraitu behar ote diogu, gutako bati? Hori egingo bagenu, desbideraturik eta zoraturik egongo ginateke. Nolatan gerta liteke, gu guztion artetik, Oroitzapena hain juxtu ere horri errebelatu izana? Aitzitik, gezurtia da, handinahia. Bihar egunean jakingo dute zein zen gezurti handinahia.

287

27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55

Eta egia da gamelu emea bidali genuela haientzat froga izateko: Errepara iezaiezu eta izan pazientzia. Eta iragar iezaiezu ura konpartitu egin behar dela eta nork bere txanda izango duela edateko. Orduan dei egin zioten beren lagunari eta honek ausardia handiaz hankak puskatu zizkion. Eta nolakoak izan zirela, gero, nire zigorra eta nire oharpena! Oihu bakar bat egin genuen haien kontra eta itxituran ganaduak zapalduriko adar-piloa bezala gelditu ziren. Eta egia da erraza egin dugula Korana gogoan hartu ahal izateko. Ba ote da pentsatzen jarriko denik? Eta Lut-en (Loten) jendeak ez zituen aintzat hartu oharpenak. Eta harritea bidali genuen haien aurka; Lut-en (Loten) familia bakarrik libratu zen hartatik, goizean salbatu egin baikenuen, Gugandiko graziaz; horra nola ordaintzen diogun esker oneko denari. Jakinaren gainean jarriak ziren gure haserreaz, baina haiek zalantzan jarri zituzten oharpenak. Beren herrian ostatuz zeudenak limurtzen saiatu ziren eta begiak itsutu genizkien. Dasta itzazue nire zigorra eta nire oharpena! Eta, goizean, zigor iraunkorra iritsi zitzaien. Dasta itzazue nire zigorra eta nire oharpena! Erraza egin dugu Korana gogoan hartu ahal izateko. Ba ote da pentsatzen jarriko denik? Eta iritsi zitzaizkion nire oharpenak Firaunen (Faraoiaren) jendeari. Gure seinale guztien egiatasuna ukatu egin zuten eta ustekabean harrapatu genituen Eutsezineko, Ahalguztidun baten zigorrarekin. Haiek baino hobeak ote dira sinesteari uko egiten dioten zuen artekoak? Edo ageri ote da zuentzat salbuespenen bat idazkietan? Edo Talde garaiezina gara esaten ote dute? Delako talde hori garaitua izango da eta bizkar emango dute. Baina Ordua izango da haien hitzordua, eta are izugarriagoa eta latzagoa izango da Ordua. Gauza ziurra da ezen gaizkia egiten dutenak desbideraturik eta eroturik daudela. Muturrez aurrera Sura jaurtiak izango diren egunean: Dasta ezazue Saqar-en ukitua! Gauza ziurra da ezen gauza bakoitza neurri batean kreatu dugula. Gure agindua begien itxi-ireki bat bezala da, behingoa bakarrik. Lehen ere suntsitu genituen zuen arbaso ahaideak. Ba ote da pentsatzen jarriko denik? Egin zituzten gauzetako bakoitza idazkietan dago. Guztia, handia zein txikia, erregistratua dago. Gauza ziurra da ezen beldur direnak baratzeetan eta ibaietan egongo direla. Benetako atseden-leku batean, Jaun Ahalguztidun baten ondoan.

288

55. SURA: ERRUKIORRA


Medinakoa da. 78 aleia ditu eta Trumoia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 Errukiorrak 3 irakatsi du Korana, 3 kreatu du gizakia, 4 irakatsi dio hitz egiten. 5 Eguzkia eta ilargia bi orbita zehatzetan lerratzen dira. 6 Eta argizagia eta zuhaitza ahuspeztu egiten dira. 7 Zerua goratu du eta balantza ezarri 8 pisatzean iruzurrik egin ez zenezaten 9 eta pisua egoki erabil zenezaten, ezer urritu gabe. 10 Lurra egin du izakientzat. 11 Han fruituak eta palmondoak daude kordotxdun kimuekin. 12 Haziak, lasto eta mirto bilakatuko direnak. 13 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango dituzue biok?114 14 Buztin lehorretik kreatu zuen gizakia, zeramika antzo, 15 eta jeinuak kreatu zituen su garbitik. 16 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 17 Bi sortaldeen Jauna eta bi sartaldeena115. 18 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 19 Bi itsasoek libreki topo egin dezaten utzi du. 20 Bien artean bada tarte bat gainditzen ez dutena. 21 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 22 Biengandik perlak eta koralak lortzen dira. 23 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 24 Harenak dira ontziak, zeinen oihalak mendi-punta gisa jaikitzen baitira itsasoan. 25 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 26 Lurrean dagoen guztia galkorra da. 27 Baina zure Jaunaren, Handitasunaren eta Ohorearen Jabearen, aurpegiak iraun dirau. 28 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 29 Hari erregutzen diote zeruetan eta lurrean diren guztiek. Egunero, arazoren batean ari da Hura. 30 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 31 Zuetaz arduratuko gara, erantzukizuna duzuen bioz. 32 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 33 Jeinuak eta gizakiak batera! Zeruaren eta lurraren mugetatik atera bazintezkete, atera zaitezte Baina ez duzue irteerarik izango ahalmen batekin ez bada. 34 Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? 35 Zuen kontra su-garraldia bidaliko da eta kobre urtua, eta ezin izango diozue batak besteari lagundu.
114 115

Jeinuei eta gizakiei ari zaie. Udako eta neguko bi sortalde-sartalde desberdinak agian. 289

36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78

Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Zerua pitza dadinean eta larru gorriaren antzeko izan dadinean. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Egun horretan ez jeinu bati, ez gizaki bati galdetu ahal izango zaio bere hutsegiteez. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Gaizkileei beren markengatik antzemango zaie, eta iletik eta hanketatik helduko zaie. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Hau da Yahannam (Infernua), zeinen existentzia ukatu egiten baitzuten gaizkileek. Joan-etorrian ibiliko dira beren suaren eta ur irakinaren artean. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Aldiz, Jaunaren aurrean aurkeztearen beldur izan denak bi baratze izango ditu. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Oso hostotsuak. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Haietan bi iturri izango dira, dariela. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Haietan fruitu bakoitzeko bi bikote izango dira. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Brokatuz tapizaturiko besaulkietan etzanik egongo dira. Bi baratzetako fruituak eskueran egongo dira. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Han begiratu eratsuko (emakume) batzuk egongo dira, zeinak ez baititu ukitu haien aurretik ez gizonek, ez jeinuk. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Errubiak eta koralak direla emango dute. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Ez al da ongia ongiaren saria? Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Eta horiez gain, beste bi baratze egongo dira. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Baratze trinkoak. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Bi iturri izango dira haietan, dariela Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Fruituak, palmondoak eta granada-arbolak izango dira haietan. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Izango dira ere (emakume) batzuk, aukeratuak eta ederrak. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Begi eder-ederrekoak; dendatan babestuak. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Haien aurretik ez gizonek, ez jeinuk ukitu ez dituenak Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Kuxin berdeetan eta ohatze ederretan etzanda egongo dira. Zeuen Jaunaren zein dohain ukatu ahal izango duzue biok? Bedeinkatua izan bedi zure Jaunaren, Handitasunaren eta Ohorearen Jabearen, izena!

290

56. SURA: GERTATUKO DENA


Mekakoa da, 81. eta 82. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 96 aleia ditu eta Ta, Ha suraren ondoren jaitsi zen.
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 Gertatu behar duena gerta dadinean, ez da inor izango hura gertatu izana ukatu ahal izango duenik. (Batzuk) beheratuko ditu eta (beste batzuk) goratuko. Lurra dardaraka mugituko denean, mendiak deseginik eroriko direnean eta hauts barreiatu bihurtuko direnean; eta zuek hiru taldetako izango zaretenean: Eskuineko lagunak. Oi eskuineko lagunak! Eta ezkerreko lagunak. Oi ezkerreko lagunak! Eta aurreratuak. Oi aurreratuak! Horiek izango dira hurbiltasuna izango dutenak Atseginaren baratzeetan. Lehenengoetako asko eta azkenetako gutxi. Urrez ehotako ohatzetan egongo dira, aurrez aurre etzanda. Haien aurretik beti gazte izango diren mutikoak ibiliko dira, kopak, tupinak eta iturri batetik jarioko den ardoz betetako edalontziak eskuetan, eta ez die buruko minik emango, ez mozkortuko. Aukeratzeko fruituak izango dituzte, eta gustuko hegazti-haragia. Eta begi eder-ederreko (emakume) batzuk, erdi-ezkutuko perlen irudiko. Egin zutenaren sari. Han ez dute arinkeriarik entzungo, ezta gaizkirako zirikadarik, soil-soilik hitz hau: Bakea, bakea. Eta eskuineko lagunak. Oi eskuineko lagunak! Arantzarik gabeko jujubondo artean egongo dira eta platano-arbola bizi-bizien erdian. Beti itzalean, etengabeko ur-jarioan, eta fruitu ugari ahituko ez dena, eta irismenetik ez urrun. Ohe goratuetan. Benetan, Guk berriro kreatuak izango dira. Eta Guk birjina eginak izango dira, maitagarri eta adin bereko.
291

38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81
116

Eskuineko lagunentzat. Asko lehenengoetakoak eta asko azkenetakoak. Eta ezkerreko lagunak. Oi ezkerreko lagunak! Haize kiskalgarrian egongo dira eta ur irakinetan, ke bero itogarriaren itzalean, ez fresko, ez atsegin. Gauza ziurra da ezen bizitza errazari emanik bizi izan zirela lehen, errore handiari kateaturik eta esanez: Hilik egongo garenean eta lur eta hezur izango garenean, bizia itzuliko ote digute? Edo gure lehen gurasoei itzuliko ote diete? Esazu: Benetan, lehenengoak eta azkenekoak, bilduak izango dira leku batean, egun jakin batean. Gero, zuek, desbideratuok, egia ukatu zenutenok, Zaqqum-go arbola116 batetik jango duzue, harekin beteko baituzue zeuen urdaila. Eta, haren gainean, irakiten dagoen ura edango duzue. Gaixo dagoen eta bere egarria ase ezin duen gameluak bezala edango duzue. Hori izango dute ostatu Saritzearen egunean. Ez al zaitugu Guk kreatu? Zergatik ez duzue, beraz, sinesten? Erreparatu al diozue isurtzen duzuen haziari? Zuek al zarete hori kreatzen dutenak ala Gu gara horren kreatzaile? Zuen artean heriotza izan dadin erabaki dugu, eta ez diguzue eragotzi zuen ordez zuen antzeko beste batzuk jartzea, ezta ezagutzen ez duzuen moduan zuek kreatzea ere. Ezagutu duzue jadanik zeuen lehenengo kreazioa. Ez ote duzue gogoan izango? Erreparatu al diozue lantzen duzuenari? Zuek al zarete ernarazten dutenak ala Gu gara ernarazleak? Nahi izango bagenu uztondo bilakaraziko genuke eta lantuka geldituko zinatekete: Hau zigorra gurea! Eta areago, alde txarreko bihurtu gara. Erreparatu al diozue edaten ari zareten urari? Zuek jaitsarazten al duzue hodeitik ala Guk egiten dugu hori? Nahi izan bagenu, gazia egin izango genuen. Zergatik ez duzue, bada, eskertzen? Erreparatzen al diozue pizten duzuen suari? Zuek kreatu al duzue erregai duen zuhaitza ala Gu gara kreatzaile? Oroitzapen eta onura egin dugu bidaiarientzat. Beraz, gorets ezazu zeure Jaunaren, Egundokoaren, izena. Eta zin dagit argizagien sartzeagatik, zeina, jakingo bazenute, zin handia baita, Errezitazio noblea baita ezkutuko Liburu batean, garbituek bakarrik ukitzen duten (Liburuan). Mundu guztien Jaunak jaitsitako Errebelazioa. Gai ote zarete kontakizun honekin egiati ez izateko?

Infernuko arbola. 292

82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96

Eta egia ukatuz eskertu nahi ote duzue? Bizi-arnasa eztarrira iritsi eta zain-zain zaudetenean, begira-begira, ez ote gaude Gu zuek baino hurbilago harengandik (hiltzear dagoenagandik), nahiz zuek ez ikusi? Zergatik, hortaz, egia baldin bada ez duzuela kontu eman beharrik izango, zergatik ez diozue bizia itzultzen, egiati baldin bazarete? Eta hurbiletakoa izan bazen: Atsedena, hornidura oparoa eta atsegintasunen baratzea. Eta eskuineko lagunetakoa izan bazen: Bakea zuri eskuineko lagunen artean. Baina egia ukatu zutenetakoa, desbideratuetakoa izan bazen: Ostatua ur irakinetan eta Yahimen kiskaltzea. Hau da, ziurtasun osoz, benetako egia. Gorets ezazu, beraz, zeure Jaunaren, Egundokoaren, izena.

293

57. SURA: BURDINA


Medinakoa da. 29 aleia ditu eta Lurrikara suraren ondoren jaitsi zen
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Zeruetan eta lurrean dagoen guztiak goratzen du Allah, eta Ahaltsua da Hura, Jakintsua.

2 Harena da zeruen eta lurraren Subiranotasuna, Hark ematen du bizia, Hark ematen du heriotza, eta Ahaltsua da gauza guztien gain.
3 4 Hura da Lehena eta Azkena, Agerikoa eta Ezkutukoa, eta gauza guztien Ezagutzailea. Hura da zeruak eta lurra sei egunetan kreatu zituena eta, gero, Tronuan jarri zena. Ezagutzen du lurraren erraietan sartzen dena eta haietatik irteten dena, zerutik jaisten dena eta hara igotzen dena. Eta zuekin dago nonahi zaudetela. Allahk ikusten du zer ari zareten. Harena da zeruen eta lurraren Subiranotasuna, eta Allahgana itzultzen dira arazoak. Gaua egunean sar dadin egiten du eta eguna gauean sar dadin; bihotzean gorderik dagoenaren Ezagutzaile da. Sinets ezazue Allahgan eta Haren mezulariagan, eta gasta (eman) ezazue Hark zuen esku utzi duenetik, zeren eta sinesten eta eskuzabal ematen duten zuetakoek egundoko saria izango baitute. Nolatan ez duzue sinesten Allahgan, Mezularia zeuen Jaunagan sinets dezazuen deika ari baitzaizue eta zuen konpromisoa baitu, sinestedun baldin bazarete? Hura da bere zerbitzariagana seinale argigarriak jaitsarazten dituena, zuek ilunpeetatik argira ateratzeko. Errukibera da Allah eta Bihozbera zuekin. Eta nolatan ez duzue gastatzen (ematen) Allahren bidean, zeruetako eta lurreko herentzia Allahrena izanda? Ez dira parekoak konkistaren aurretik gastatu (eman) eta borroka egin zutenak, hauek baitute mailarik altuena, eta haren ondoren gastatu (eman) eta borroka egin zutenak. Biei agindu die Allahk Gauzarik Ederrena. Allahk oso ondo daki zer ari zareten. Nork egingo dio Allahri mailegu eder bat, Hark biderka diezaion eta sari oparoa eskura dezan? Sinestedunak, gizon eta emakume, ikusiko dituzue, eta haien argia haien aurrean eta eskuinean ageri dela. Zuen egintza onak ibaiek zeharkatzen dituzten baratze dira gaur, haietan hilezkor izango baitzarete. Hori da garaipen handia.. Hipokritek, gizon eta emakume, esan diezaietenean sinetsi zutenei: Zaudete, zuen argiaz argitu gaitezen, esango zaie: Zoazte atzera eta bila zeuen argia. Eta atea duen murru batek bereiziko ditu elkarrengandik; atearen barrualdean errukia izango da; kanpoan, aldiz, haren aurrean, zigorra. Dei egingo diete: Ez ote ginen zuekin ibili?

5 6 7 8 9 10

11 12 13

14

294

15

16

17 18 19

20

21

22 23 24 25

26 27

Erantzungo dute: Ez, alderantziz. Zeuen burua saldu zenuten, zain egon zineten eta zalantzan, eta sasi-itxaropenak liluratu egin zintuzten, Allahren agindua heldu zen arte. Liluratzaileak engainatu egin zintuzten, Allahgandik apartaraziz. Beraz, gaur ez zaizue onartuko inolako erreskaterik, sinesteari uko egin ziotenei onartuko ez zaien bezalaxe. Zuen babeslekua Sua izango da. Hau arduratuko da zuetaz. Bai leku txarra etorkizunerako! Ez ote zaie iritsi sinesten dutenei beren bihotza Allahren oroitzapenaren eta Egiatik jaitsi denaren mendeko egin dezaten mementua, eta antzina Liburua eman zitzaienak bezalakoak izan ez daitezen, luzea izan baitzuten (antzinako) haiek beren aldia, baina beren bihotza gogortu egin baitzuten, eta haietako asko desbideratuak izan baitziren? Jakin ezazue, Allahk bizia itzultzen diola lurrari hil ondoren. Argi azaltzen dizkizuegu seinaleak ulertu ahal ditzazuen. Eskuzabal eman dezatenei, gizon eta emakume, eta Allahri mailegu eder bat egin diezaiotenei, biderkatu egingo die hori Allahk eta sari oparoa izango dute. Eta Allahgan eta Haren mezulariagan sinesten dutenak: egiatiak dira horiek eta beren Jaunaren aurrean testigantza egiten dutenak. Beren saria eta beren argia jasoko dituzte. Aitzitik, sinesteari uko egiten diotenak eta gure seinaleen egia ukatzen dutenak: Yahimgo lagunak dira horiek. Jakizue munduko bizitza, benetan, jolasa dela eta denbora-pasa, eta itxurakeria, zuen arteko harrokeria, eta lehia, nork ondasun eta seme-alaba gehiago izango. Ereileak harriarazten dituen euria bezala da, sorrarazten dituen landareengatik, nahiz, gero, ihartzen diren eta zabor bihurtzen. Azken Bizitzan zigor gogor bat izango da, baina Allahren barkamena ere bai eta onginahia. Munduko bizitza ez da engainuaren gozamena baizik. Lehia zaitezte zeuen Jaunaren barkamena lortzen eta luze-zabaltzat zeruak eta lurra dituen Baratzea eskuratzen, Allahgan eta Haren mezulariagan sinetsi dutenentzat prestatua. Hori da Allahren mesedea, Berak nahi duenari ematen diona. Eta egundoko mesedearen Jabea da Allah. Ez da ezer gertatzen lurrean edo zuengan, egin dezagun baino lehen liburuan ez dagoenik. Gauza erraza da hori Allahrentzat. Etsi ez dezazuen gal dezazuenagatik, ezta poztu ere, harro, ematen dizuenagatik. Allahk ez du gogoko harroa edo hantustea. Xuhur diharduten eta jendeari zeken jardutera eragiten dioten horiek. Ez entzunarena egin dezana Aberatsa da Allah, bere baitan goretsia. Eta horra nola bidali genituen geure mezulariak froga argiekin eta nola jaitsarazi genituen haiekin Liburua eta Balantza, gizakiek zuzenbidea ezar zezaten. Eta burdina jaitsarazi genuen, bere baitan dituena bai oldar-indar handia, bai onura gizakientzat. Eta Allahk ikus zezan zeinek laguntzen zioten Berari, Bera ikusi gabe, eta bere mezulariei. Benetan, Indartsua da Allah, Eutsezina. Eta horra nola bidali genituen Nuh (Noe) eta Ibrahim (Abraham) eta nola ezarri genituen haien ondorengoengan Profezia eta Liburua. Haietarik batzuk gida jarraitu zuten, baina asko izan ziren desbideratu zirenak. Gero, haien segidan, gure mezulariak etorrarazi genituen, eta Isa (Jesus), Maryam-en (Mariaren) semea ere etorrarazi genuen, eta hari eman genion Inyil

295

28

29

(ebanjelioa). Eta hari jarraitu ziotenen bihotzean jainkozaletasuna, errukia eta monakatua ezarri genituen, guk agindu gabe beraiek eratu zuten berritasuna, soil-soilik Allahren atsegina bilatzeko. Baina ez zuten bete, bete behar zen bezala. Sinetsi zuten haietakoei beren saria emango diegu, baina asko dira galdu direnak. Zuek, sinesten duzuenok! Izan zaitezte Allahren beldur eta sinetsi Haren Mezulariari, eta bikoizturik emango dizue bere errukitik, argia emango dizue zeuen bidea egiteko eta barkatuko dizue. Barkatzailea da Allah, Bihozbera. Liburuaren jendeak jakin dezan berak ez duela inolako ahalik Allahren mesedearen gain, baizik eta mesedea Allahren esku dagoela eta nahi duenari ematen diola Hark. Egundoko mesedearen Jabea da Allah.

296

58. SURA: EZTABAIDA


Medinakoa da. 22 aleia ditu eta Hipokritak suraren ondoren jaitsi zen.
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 Allahk entzun ditu bere senarragandik defenditzeko zugana jo zuen eta bere kexuan Allahri erregutzen zion (emakumearen) hitzak; eta Allahk entzuten zuen zuen eztabaida. Benetan, entzuten duena da Allah eta ikusten duena. Bere emazteak zapuzten dituzten zuetakoak (esanez: Zu niretzat nire amaren bizkarra bezalakoa zara) (Emakume) haiek ez dira zuen ama. Erdi zituztenak dira haien ama eta, benetan, esaten ari direna gauza gaitzesgarria da, eta gezurra. Gauza ziurra da ezen Allah Bihozbera dela, Barkatzailea. Beren emazteak horrela zapuztu eta gero esan zutena ezeztatzen dutenek esklabo bat liberatu beharko dute haiekin harremanak izan aurretik. Horra zer gomendatzen zaizuen, eta Allahk ondo baino hobeto daki zer egiten duzuen. Eta hori egiteko modurik ez duenak, barau egin dezala bi hilabetez jarraian harremanak izan aurretik, eta hori ezin duenak eman diezaiela jaten hirurogei behartsuri. Allahgan eta Haren Mezulariagan sinets dezazuen da hori. Allahren mugak dira horiek. Sinesgabeek zigor mingarria jasango dute. Allahri eta Haren Mezulariari aurre egin diezaietenak suntsituak izango dira, berauen aurrekoak izan ziren bezala. Seinale argigarriak jaitsarazi ditugu, baina sinesgabeek zigor lotsagarria jasoko dute. Allahk guztiak bizira itzularaziko dituen egunean eta egina zutena jakinaraziko dienean Allahk gauza guztien kargu hartu ohi zien, baina haiek ahaztu egin ziren; gauza guztien Testigu da Allah. Ez ote duzu ikusten Allahk badakiela zer dagoen zeruetan eta lurrean? Ez dago hiru pertsonaren arteko isilpekorik, Hura laugarrena izan gabe; ezta bosten artekorik, Hura seigarrena izan gabe, ezta gutxiago edo gehiagokorik, ura tartean izan gabe nonahi direla ere. Gero, Igotze Egunean, zer egin zuten jakinaraziko die. Gauza ziurra da ezen gauza guztien Ezagutzailea dela Allah. Zer irizten diezu ezkutuan hitz egitea debekatu zitzaien eta, halere, debekatua zitzaiena berriro egin zuten horiei, Mezulariaren kontrako gaiztakeriaz, areriotasunez eta errebeldiaz egin zutelarik? Eta Allahrena ez den agurrarekin etorri zitzaizkizun, beren baitan ziotela: Zergatik ez gaitu zigortzen Allahk esaten ari garena esateagatik? Aski izango da horientzat Yahannam (Infernua); han kiskaliko dira. Zein toki txarra helmugarako! Zuek, sinesten duzuenok! Ezkutuan hitz egiten duzuenean, ez ezazue egin Mezulariaren aurkako gaiztakeriaz, areriotasunez edo desobedientziaz, baizik eta egizue esanekotasunez eta beldurrez. Eta izan Allahren beldur, Harekin topo egiteko bilduak izango zaretenerako. Benetan, isilpeko txutxu-mutxuak Shaytanengandik (Satanasengandik) etorri ohi dira, sinesten dutenak goibeltzeko, baina horrek ez die inolako kalterik egingo, Allahren baimenaz ez bada.

6 7

10

297

11

12

13

14 15 16 17 18 19 20 21 22

Allahgan jartzen dute sinestedunek beren ustea. Zuek, sinesten duzuenok! Bileraren batean tokia egiteko esango zaizuenean, egizue, eta Allahk egingo dizue lekua zuei ere. Eta altxatzeko esango dizuetenean, altxa zaitezte; Allahk maila batez altxatu ditu sinetsiko duten zuetakoak eta Ezagutza jaso dutenetakoak. Allahk oso ondo daki zer egiten duzuen. Zuek, sinesten duzuenok! Mezulariarekin pribatuan hitz egin nahi duzuenean, eskaini aurretik onginahitasunen bat. Hori hobea duzue zeuentzat, eta garbiagoa da; baina, nola eginik ez baduzue, Barkatzailea da Allah, Bihozbera. Beldurra al diozue zeuen isilpekoen aurretik dohainak emateari? Egiten ez baduzue, Allah zuengana itzultzen da beti bere barkazioarekin. Baina ezar ezazue salata (otoitzaldia), eman zakata (pobreentzako zerga) eta obeditu Allahri eta Haren Mezulariari. Allahk oso ondo daki zer egiten duzuen. Zer iruditzen zaizkizu Allah haserrearazi duten horietakoak babesletzat hartzen dituzten horiek? Horiek ez dira, ez zuetakoak, ez haietakoak. Gezurretan egiten dute zin eta badakite beraiek. Allahk zigor zorrotza prestatu du horientzat. Zein txarra den egiten ari direna! Beren zin-hitzetan babesten dira, jendea Allahren bidetik apartatzen duten bitartean. Zigor laidogarria jasango dute. Ez aberastasunek, ez beren seme-alabek balio izango diete Allahren aurrean. Suaren lagunak dira horiek, zeinetan hilezkor izango baitira. Allahk guztiak bizira itzuliko dituen egunean, zuei zin egiten zizueten bezala zin egingo diote Hari ere eta uste izango dute badutela zeri atxiki. Ez ote dira gezurretan ari direnak? Shaytan (Satanas) jabetu zen haietaz eta Allahren Oroitzapena ahantzarazi zien. Shaytanen (Satanasen) alderdia dira horiek. Eta ez al dira galtzaile Shaytanen (Satanasen) alderdikoak? Allahren eta Haren Mezulariaren aurka jarkitzen direnak Beherekoenen artean egongo dira horiek. Allahk idatzia du: Nik garaituko dut; baita nire Mezulariek ere. Gauza ziurra da ezen Ahaltsua dela Allah, Garaiezina. Ez duzue aurkituko Allahgan eta Azken Eguna sinesten dutenen artean, Allahri eta Haren Mezulariari kontrajartzen zaionaz afekturik sentitzen duenik, nahiz bere guraso, bere seme-alaba, bere anai-arreba edo leinuko diren. Sinestea beren bihotzean idatzi die, Beragandiko espirituaz lagundu die eta ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sarraraziko ditu, non hilezkor izango baitira. Allah pozik dago haiekin eta hala egongo dira haiek Harekin: Allahren alderdia dira horiek. Ez al dira garaile Allahren alderdikoak?

298

59. SURA: KONTZENTRAZIOA


Medinakoa da. 24 aleia ditu, eta Argitasuna suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 Zeruetan eta lurrean dagoen guztiak Allah goresten du eta Ahaltsua da Hura, Jakintsua. Hura da sinesteari uko egin zioten Liburuaren jendearen artekoak lehenengo kontzentrazioan beren etxetik atera zituena. Ez zenuten uste izan aterako zirenik eta haiek uste izan zuten beren gotorlekuek babestuko zituztela Allahren aurka, baina espero ez zuten aldetik iritsi zitzaien Allah eta izua sartu zien bihotzean. Beren eskuez ari ziren beren etxeak hondatzen, sinestedunen etxeez gain. Izan, beraz, horretan eskarmentu, zuek, ikusmena duzuenok. Allahk haientzat erbesteratzea idatzia izan ez balu, mundu honetan zigortuko zituen. Azken Bizitzan Suaren zigorra jasoko dute. Allahri eta Haren Mezulari aurre egin diotelako da hori. Allahri aurre egiten diona... Allah zorrotza da zigortzen. Ebaki zenituzten palmondoak ebakitzea nahiz beren sustraien gainean zutik utzi zenituztenak zutik uztea Allahren baimenaz egin zenuten, eta desbideratuak apalarazteko. Eta Allahk bere Mezulariari harrapakintzat eman ziona, haiengandikoa, zeuen zaldiei edo gameluei korri eragin beharrik gabe gertatu zen. Allahk Berak nahi duenaren gainetik ematen die ahala bere Mezulariei. Allahk gauza guztien gain du ahala. Allahk bere Mezulariari harrapakintzat eman ziona, herrixketako jendeagandik zetorrena, Allahri, Mezulariari, ahaideei eta umezurtzei, behartsuei eta bidean dabiltzanei dagokie; horrela, zuen arteko aberatsentzat pribilejiorik izan ez dadin. Eta Mezulariak ematen dizuena har ezazue, debekatzen dizuena utz ezazue. Eta izan zaitezte Allahren beldur; gauza ziurra da ezen Allah zorrotza dela zigortzen. Emigrante behartsuentzat da, Allahren mesedearen eta onarpenaren bila beren etxea eta ondasunak uztera behartuak izan zirenentzat eta Allahri eta Haren Mezulariari lagundu zietenentzat. Egiatiak dira horiek. Eta haiek etorri aurretik egoitzan117 eta sinestean finkatu zirenek maite dituzte, eta beren burua baino gehiago, beren artera emigratu zutenak, premia gorrian badaude ere. Bere zekenkeriaz libre dagoena Arrakasta izango dutenak dira horiek. Eta haien ondoren etorri direnek esaten dute: Gure Jauna! Barka iezaguzu guri eta sinestean gure aurreko izan ziren gure anaiei, eta ez ezazu jarri gure bihotzean inolako gorrotorik sinesten dutenekiko. Gure Jauna! Benetan, Errukibera zara Zu eta Bihozbera. Ez ote dute ikusi nola esaten zieten hipokritek beren senideei, sinesteari uko egin zioten Liburuaren jende artekoei: Kanporatzen bazaituztete, zuekin joango gara eta inoiz ez diogu obedituko inori zuei dagokizuen ezertan; eta erasotzen badizuete, zuei laguntzera aterako gara? Allahk testigatzen du gezurtiak direla.

3 4 5 6

8 9

10

11

117

Medinan. 299

12 13 14

15 16 17 18

19 20 21 22 23 24

Kanporatzen badituzte, ez dira aterako haiekin eta erasotzen badiete ez dira haiei laguntzera joango. Eta joango balira ere, bizkar emango lukete eta ez lukete ezertarako on izango haien laguntza. Egiaz, zuek beldur gehiago sartzen duzue haien bihotzean Allahk baino. Ulertzen ez duen jendea direlako da hori. Ez dute borroka egingo zuen aurka bat eginda, gotorturiko herrixketan edo harresien atzetik ez bada. Areriotasun handia dute beren artean; bat eginik daudela ematen dute, baina haien bihotzak bereizirik daude. Arrazoitzen ez duen jendea direlako da hori. Beren hurbileneko aitzindarien antza dute. Bere arazoaren ondorio txarrak dastatu zituzten eta zigor mingarria jasango dute. Shaytanek (Satanasek) bezala, gizakiari esaten dionean: Uko egiozu sinesteari! Eta sinesteari uko egin dionean, esaten dio: Hor konpon zu, Allahren beldur naiz ni, munduen Jaunaren beldur. Baina bien azkena Sua izango da, non hilezkor izango baitira. Hori da bidegabeen ordaina. Zuek, sinesten duzuenok! Izan zaitezte Allahren beldur eta espero dezala bakoitzak norberak bihar egunerako bilatu izan duena. Eta izan Allahren beldur; gauza ziurra da ezen Allah jakinaren gainean dagoela zer ari zareten. Eta ez zaitezte izan Allahz ahaztu ziren haiek bezala eta Hark beren buruaz ahantzarazi zituen haiek bezala. Desbideratuak dira horiek. Ez dira parekoak Suan dauden lagunak eta Baratzean daudenak. Baratzeko lagunak dira garaile atera direnak. Koran hau mendi bati jaitsarazi bagenio, apaldurik ikusiko zenuen (mendi) hura eta erdibi eginda, Allahren beldurragatik. Adibide haiekin erakartzen dugu gizakien atentzioa gogoeta egin dezaten. Hura da Allah, ez dago Hura beste jainkorik. Ikusten-ez-dena eta Agerikoa ezagutzen dituena da Hura. Errukiorra da Hura, Bihozbera. Allah da Hura, ez dago Hura beste jainkorik. Erregea da Hura, Garbi-garbia, Bakea, Segurtasuna eskaintzen duena, Zaintzailea, Eutsezina, Hertsagarria, Harroa. Aintza Allahri, eransten dioten guztiaren gainetik! Allah da Hura, Kreatzailea, Sortzailea, Moldatzailea. Harenak dira izenik ederrenak. Hura goresten du zeruetan eta lurrean den orok. Eta Eutsezina da Hura, Jakintsua.

300

60. SURA: EMAKUME AZTERTUA


Medinakoa da. 13 aleia ditu eta Koaligatuak suraren ondoren jaitsi zen.
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Zuek, sinesten duzuenok! Ez itzazue adiskidetzat hartu nire eta zuen etsai direnak txera agertzen diezue, jakinik iritsi zaizuen egia sinesteari uko egin diotela eta Mezularia kanporatu egin dutela eta zeuek ere kanporatu egin zaituztetela Allahgan zeuen Jaunagan sinesten zenutelako, baldin eta nire bidean borroka egitera atera bazarete nire onginahia bilatuz Isilpekoak gomendatu dizkiezue adiskidetasunez; baina badakit Nik zer ezkutatzen duzuen eta zer agertzen. Hori egin dezan zuen artekoa desbideratua izango da bide lautik. Atzematen bazaituztete, zeuen etsai izango dituzue eta zuengana luzatuko dituzte beren eskuak zuei gaitz egiteko. Sinestea utz zenezaten nahi izango lukete. Ez zeuen ahaidetasunak, ez zeuen seme-alabek balio izango dizuete Igotze Egunean. Zuetako bakoitzak dagokion epaia izango du. Allahk ikusten du zer egiten duzuen. Ikasbide ederra duzue Ibrahimengan (Abrahamengan) eta harekin zeudenengan beren jendeari esan ziotenean: Guk ez dugu zuen erantzukizunik, ezta Allahz aparte adoratzen duzuenaz ere, baizik eta arnegatu egiten dugu zuetaz. Areriotasuna eta gorrotoa betiko izango da gure artean, baldin eta Allahgan eta Harengan bakarrik sinesten ez baduzue. Halere, Ibrahimek (Abrahamek) esan zion bere aitari: Barkazioa eskatuko dut zuretzat, baina ezin dut ezer egin zuretzat Allahren aurrean. Gure Jauna! Zugan jartzen dugu geure konfiantza, Zugana gatoz itzulian eta Zugana dugu itzuli beharra. Gure Jauna! Ez itzazu probatu sinesteari uko egiten diotenak haiei gure gain boterea emanez, eta barka iezaguzu, Jauna. Benetan, Ahaltsua zara Zu, Jakintsua. Ikasbide ederra duzue haiengan Allahgan eta Azken Egunean itxaropena duzuenok. Baina axolagabe dena Aberatsa da Allah, goretsia bere baitan. Gerta daiteke zuen eta haien artekoetatik areriotzat eduki izan dituzuenen artean Allahk adiskidetasuna jartzea. Ahaltsua da Allah eta Barkatzailea da Allah eta Bihozbera. Allahk ez dizue debekatzen tratu ona ematea eta zuzen jokatzea zeuen sinesteagatik borroka egin ez dizuetenekin eta zeuen etxea utzarazi ez dizuetenekin. Gauza ziurra da ezen Allahk maite dituela zuzenbidea errespetatzen dutenak. Hau da Allahk debekatzen dizuena: zeuen sinesteagatik borroka egin dizuetenak, zeuen etxea utzarazi dizuetenak edo zuek kanporatzen parte hartu dutenak adiskide aliatutzat hartzea. Adiskide aliatutzat har ditzana Zuzengabeak dira horiek. Zuek, sinesten duzuenok! Emigratu ondoren, emakume sinestedunak etorriko zaizkizuenean, aztertu haien egoera; Allahk ezagutzen du haien sinesmena; beraz, sinestedun direla egiaztatzen baduzue, ez itzazue itzuli sinesgabeengana. Emakume horiek ez dira zilegi haientzat, ezta haiek ere emakume horientzat.

2 3 4

5 6 7 8

10

301

11

12

13

Emaiezue gizon haiei gastatu zutena, eta ez dago eragozpenik zuek emakume haiekin ezkontzeko; beti ere, dotea eman ondoren egiten baduzue. Ez izan ezkontza-loturarik emakume sinesgabeekin. Eskatu gastatu duzuena eta eska dezatela haiek ere gastatu dutena. Hau da Allahk zuen artean erabaki duen epaia. Ezagutzailea da Allah eta Jakintsua. Eta zuen emazteetako bat sinesgabeetara pasatzen bada eta harrapakinen bat lortzen baduzue, eman emazteek ihes egin dieten zuetakoei (beren doteetan) gastatu zutenaren pareko zerbait. Eta izan Allahren beldur, Zeinengan sinesten baituzue. Profeta! Emakume sinestedunak zugana etorriko direnean, leialtasun-zina egitera, ez diotela Allahri ezer erantsiko, ez dutela lapurtuko, ez dutela adulteriorik egingo, ez dutela beren seme-alabarik hilko, ez dutela beren egoeraz gezurrik asmatuko, ez dizutela ontzat aitortua den ezertan desobedituko: orduan onar iezaiezu zin-hitza eta eskatu barkazioa emakume haiengatik. Gauza ziurra da ezen Barkatzailea dela Allah, Bihozbera. Zuek, sinesten duzuenok! Ez itzazue har adiskide aliatutzat Allah haserre jarri dutenak. Halakoek etsi egin dute Azken Bizitzaz; sinesgabeek bezala, ez dute ezer espero hilobietan daudenez.

302

61. SURA: LERROAK


Medinakoa da. 14 aleia ditu eta Elkar engainatzen suraren ondoren jaitsi zen
Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Allah goresten dute zeruetan eta lurrean dagoen guztiak, eta Ahaltsua da Hura, Jakintsua. Zuek, sinesten duzuenok! Zergatik esaten duzue egiten ez duzuena? Oso higuingarri zaio Allahri egiten ez duzuena esatea. Egia da Allahk atsegin dituela bere bidean lerrotan borroka egiten dutenak, eraikin sendoa baliran. Eta Musak (Moisesek) bere jendeari esan zion: Ene jendea! Zergatik egiten didazue kalte, ni zuentzat Allahren Mezularia naizela jakinda? Eta apartatu zirenean, Allahk apartatu egin zituen haien bihotzak. Allahk ez du gidatzen jende desbideratua. Eta Isak (Jesusek), Maryamen (Mariaren) semeak esan zuenean: Israelgo semealabok! Allahren mezularia naiz Ni zuentzat, nire aurretik zegoen Tora berresteko eta nire ondoren etortzekoa den mezulari bat, Ahmad118 deritzana, iragartzeko. Baina froga argiekin haiengana joan zenean, esan zuten: Aztikeria hutsa da hau. Baina zein da bidegabeago, Islamera deitua izan ondoren, Allahz gezurrak asmatzen dituena baino? Allahk ez du gidatzen jende bidegabea. Allahren argia itzali nahi dute beren ahotik ateratzen denarekin, baina Allahk gailen eusten dio beti bere argiari, sinesgabeei mingarri izango bazaie ere. Hura da Mezularia Gidarekin eta Adorazioaren egiazko Praktikarekin bidali duena, gainerako adorazio guztien aurrean nagusi izan dadin, eransleei mingarri izango bazaie ere. Zuek, sinesten duzuenok! Nahi al duzue zigor mingarritik libratuko zaituen negozio bat esan diezazuedan? Sinets dezazuela Allahgan eta Haren Mezulariagan, eta borroka egin dezazuela Allahren bidean zeuen ondasunekin eta zeuen buruarekin! Hori duzue hoberena, jakin nahi baduzue. Zeuen hutsegiteak barkatuko dizkizue Hark eta ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sarraraziko zaituzte, eta Adn-eko (Edengo) egoitza onetan. Eta hori da garaipen handia. Eta atsegin duzuen beste irabazpen bat: Allahren laguntza eta hurbileko garaipen bat. Iragar iezazkiezu albiste onak sinestedunei. Zuek, sinesten duzuenok! Izan zaitezte Allahren laguntzaile; Isak (Jesusek), Maryamen (Mariaren) semeak, ikasleei esan zien bezala: Nork lagunduko dit Allahren alde? Eta ikasleek erantzun zuten: Gu gara Allahren laguntzaileak. Israelgo seme-alabetako parte batek sinetsi zuen; beste batzuek uko egin zioten sinesteari. Euskarri izan ginen sinetsi zutenentzat beraien arerioen aurka, eta garaile atera ziren.

7 8 9 10 11 12 13 14

118

Muhammaden izenetako bat da Ahmad: Gehiena goresten duena. 303

62. SURA: OSTIRALA (AL-YUMU

A)
Medinakoa da. 11 aleia ditu eta Lerroak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Zeruetan eta lurrean dagoen guztiak Allah goresten du, Erregea, Garbi-garbia, Ahaltsua, Jakintsua. Hura da letragabeentzat Mezulari bat, beraien artekoa, sorrarazi duena, zeinek Haren seinaleak errezitatzen baitizkie, garbitu egiten baititu eta Liburua eta jakituria irakasten baitizkie, lehenago argi eta garbi desbideraturik zeuden arren. Eta oraindik etorri ez diren beste batzuentzat. Ahaltsua da Hura, Jakintsua. Allahren mesedea da hori, Hark Berak nahi duenari ematen diona. Mesede neurrigabearen Jabea da Allah. Tora hartu eta haren arabera jokatu ez zutenak liburu-zama daraman astoaren antzekoak dira. Zein txarra den Allahren ezaugarriak ukatu zituen jendearen antzekotasuna! Allahk ez du gidatzen jende bidegabea. Esazu: Zuek, judaismoa praktikatzen duzuenok! Gainerako gizon-emakume guztiak alde batera utzirik, Allahren adiskide zeuek bakarrik zaretelakoan bazaudete, eska ezazue heriotza, diozuena egia bada. Baina inoiz ez dute opa izango, beraien eskuek erakusten dutena dela eta. Allahk ezagutzen ditu bidegabeak. Esazu: Zaudete ziur saihestu nahi duzuen heriotzak aurkituko zaituztela eta, gero, Ikusten-ez-dena eta Agerikoa ezagutzen dituen Harengana itzuliko zaretela, eta Hark erakutsiko dizuela zer egin zenuten. Zuek, sinesten duzuenok! Ostiraleko otoitzaldira deituko dutenean, zoazte laster Allahren Oroitzapenera eta utzi alde batera salerosketa oro; hori hobea da zuentzat, baldin badakizue. Otoitzaldia amaitu ondoren, zoazte eta bana zaitezte lurrean, eta bila Allahren mesedea. Eta izan oso gogoan Allah, arrakasta izan dezazuen. Eta negozio bat edo denbora-pasa bat ikusten dutenean, hartara jotzen dute eta zu bakarrik uzten zaituzte. Esazu: Allahren ondoan dagoena hobea da denborapasa eta negozioa baino. Eta Allah da hornitzaileetan hoberena.

304

63. Sura: Hipokritak


Medinakoa da. 11 aleia ditu eta Erromesaldia suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Hipokritek, datozkizunean, esaten dute: Testiga iezaguzu Allahren Mezularia zarela. Allahk badaki bere Mezularia zaituela eta Allahk testigatzen du hipokritak gezurti direla. Beren zin-hitza estalgarritzat erabiltzen dute eta (jendea) desbideratzen dute Allahren bidetik. Zein gauza txarra egiten duten! Sinetsi izan ondoren arnegatu egin dutelako eta beraien bihotza zigilatua izan delako da hori; ez baitira gai ulertzeko. Ikusten dituzunean, atsegin duzu haien itxura, eta mintzo badira, atentzioa deitzen dizute. Ezeren euskarri ez diren egurrak bezalako dira. Edozein oihu beraien aurka doala iruditzen zaie. Arerio dira haiek, erne haiekin! Allahk hil ditzala! Nola ari direla, gero, gezurretan! Eta esaten zaienean: Zatozte, Mezulariak zuentzat barkamena eska dezan, burua jiratu eta harro doazela ikusten dituzu. Berdin dio haientzat barkamena eska dezazun ala ez; Allahk ez die barkatuko. Gauza ziurra da ezen Allahk ez duela gidatzen jende desbideratua. Horiek dira diotenak: Ez ezazue gasta (eman) Mezulariarekin daudenentzat, harengandik urrundu daitezen arte. Allahri dagozkio zeruetako eta lurreko altxorrak, baina hipokritek ez dute ulertzen. Esaten dute: Medinara itzultzen bagara, indartsuenek ahulenak botako dituzte. Allahrena da ahalmena eta Haren Mezulariarena eta sinestedunena, baina hipokritek ez dakite hori. Zuek, sinestedunok! Ez zeuen aberastasunek, ez seme-alabek, ez zaitzatela zabartu Allahren oroitzapenetik. Eta hori egin dezana... Galtzaileak dira horiek. Gasta (eman) ezazue Guk eman dizuegun horniduratik zuetako edonori heriotza iritsi dakion baino lehen eta esan beharrik izan baino lehen: Ene Jauna! Epea pixka bat luzatuko bazenit, oparo eman nezake eta zuzenetakoa izango nintzateke. Baina, Allahk ez dio luzatuko inori eperik bere azkena irits dakionean. Allahk oso ondo daki zer egiten duzuen.

2 3 4

5 6 7

8 9 10

11

305

64. SURA: ELKAR ENGAINATZEN


Medinakoa da. 18 aleia ditu eta Debekua suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 Zeruetan eta lurrean dagoen guztiak Allah goresten du. Harena da agintea eta Harenak gorespenak. Ahalguztiduna da Hura gauza guztien gain. Hura da kreatu zaituztena. Eta zuetako batzuk sinesgabeak dira eta beste batzuk sinestedunak. Allahk ikusten du zer egiten duzuen. Zeruak eta lurra egiarekin kreatu zituen, forma eman zizuen eta hoberena izan zedin egin zuen. Harengana itzuli beharra duzue. Ezagutzen du zeruetan eta lurrean dagoena, eta badaki zer ezkutatzen duzuen eta zer agertzen. Allahk ezagutzen du bihotzean dagoena. Ez al duzue izan zuen aurrekoen albisterik? Sinesteari uko egin zioten eta beren jardueraren ondorioak dastatu zituzten. Zigor mingarria jasoko dute. Mezulariak froga argiekin etorri zitzaizkienean hau esan zutelako da hori: Gizaki huts direnek gidatu behar ote gaituzte? Eta sinesteari uko egin zioten eta ez entzunarena egin zuten, eta Allahk ez zituen kontuan hartu. Aberatsa da Allah, Goretsia bere baitan. Sinesteari uko egiten diotenek uste dute ez direla bizira itzuliak izango. Esazu: Aitzitik. Zure Jaunagatik! Altxatuak izango zarete eta, gero, zer egin zenuten erakutsiko zaizue. Gauza laua da hori Allahrentzat. Sinets ezazue, beraz, Allahrengan eta Haren Mezulariagan eta jaitsarazi duen argian. Allah oso ondo informatua dago egiten duzuenaz. Bileraren Eguna dela-eta bilduko zaituzten eguna: Elkar Engainatzearen Eguna izango da hura. Allahrengan sinetsi eta zuzen jokatu izan duenari estali egingo dizkiogu bere hutsegiteak eta ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetara sarraraziko dugu. Han hilezkor izango dira betiko. Hori da garaipen handia. Eta sinesteari uko egin eta gure ezaugarriak gezurtzat jo izan dituztenak: Suaren lagunak dira horiek, non hilezkor izango baitira. Zein leku txarra azkenerako! Ez da ezer gertatzen Allahren baimenaz ez bada. Allahrengan sinets dezanak bere bihotza gidatua izango du. Gauza bakoitzaren Ezagutzaile da Allah. Obedi iezaiozue Allahri eta obeditu Mezulariari. Eta bizkar ematen baduzue Egia esan, gure Mezulariari argi eta garbi transmititzea bakarrik dagokio. Allah, ez dago Hura beste jainkorik; Allahgan dute beren ustea sinestedunek. Zuek, sinesten duzuenok! Gauza ziurra da ezen zuen emazteen eta semeen artean badirela zuen arerio direnak; kontuz, beraz, horiekin! Baina, bihozbera bazarete, jaramonik egiten ez eta barkatzen baduzue Egia da Barkatzailea dela Allah eta Bihozbera. Benetan, zeuen aberastasunak eta seme-alabak proba baizik ez dituzue, baina sari bikaina du Allahk bere ondoan.

7 8 9

10 11 12 13 14

15

306

16 17 18

Beraz, izan Allahren beldur ahal duzuen gehienik; entzun, obeditu eta eman egiazkotasunez, zeuen probetxurako izango baita. Bere zekenkeriatik libre dena Arrakasta izango dutenak dira horiek. Allahri mailegu on bat egiten badiozue, bikoizturik itzuliko dizue Hark eta barkatuko dizue. Esker onekoa da Allah, Onbera. Ikusten-ez-dena eta Agerikoa ezagutzen dituena. Ahaltsua, Jakintsua.

307

65. SURA: DIBORTZIOA


Medinakoa da. 12 aleia ditu eta Gizakia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Profeta! Emazteei dibortzioa emango diezuenean, egizue haiek beren itxaroteepea119 hasteko moduan egongo direnean. Gorde itxarote-aldia eta izan Allahren, zeuen Jaunaren, beldur. Ez itzazue aterarazi beren etxetik, eta ez daitezela irten berak ere, ageriko lotsagabekeria bat egin ez badute behintzat. Allahren mugak dira hauek; Allahren mugak gainditu ditzana bidegabe izanen da bere buruaren kontra. Zuk ez dakizu Allahk geroago beste zerbait erabakiko duen. Eta itxarote-epea bete dutenean, edo haiekin geratuko zarete behar den bezala, edo haiengandik apartatuko zarete behar den bezala. Eta egizue zeuen arteko bi, zuzenak direnak, testigu izan daitezen. Egin testigantza Allahgatik. Hori gomendatzen zaio Allahrengan eta Azken Egunean sinesten duenari. Eta Allahren beldur denari irtenbide bat ematen dio Hark. Eta espero ez duen alderditik hornitzen du. Allahrengan ustea jartzen duenak aski izango du Hura. Gauza ziurra da ezen Allahren agindua Hark nahi duen lekuraino iristen dela. Allahk gauza bakoitzari helmuga bat eta neurri bat ezarri dizkio. Eta menopausiara iritsiak diratekeen zeuen emazteez: haien itxarote-epeaz dudarik baduzue, hiru hilabetekoa da; gauza bera da artean hilekorik izan ez dutenen kasuan. Eta haurdun direnen kasuan, erdituko diren artekoa da itxarote-epea. Allahren beldur denari erraztasuna emango dio Hark bere gauzetan. Haren agindua da hori, Allahk zuentzat jaitsarazi duena. Eta Allahren beldur denari estali egingo dizkio Hark bere gaiztakeriak eta handituko bere saria. Jar itzazue bizitzen zeuek bizi zareten lekuan, zeuen baliabideen arabera, baina ez iezaiezue kalterik egin estu biziaraziz. Eta haurdun baleude, ardura zaitezte haien mantenuaz erdituko diren arte. Eta zuen haurrei bularra ematen ari badira, emaiezue dagokien ordaina eta jar zaitezte ados behar den bezala. Eta zailtasunik baldin baduzue, eman diezaiola haurrari bularra beste batek. Oparo duenak gasta (eman) dezala bere oparotasunaren arabera, eta hornidura mugatua eman zaionak gasta (eman) dezala Allahk eman dionaren arabera. Allahk ez du inor behartzen eman dionaren neurrian baizik. Allahk erraztasuna ematen du zailtasunaren ondoren. Beren Jaunaren eta Haren Mezularien agindua desobeditu zuten zenbat hiriri ez ote genizkion kontuak zorrotz eskatu? Eta zenbat ez ote genuen zigor latzez zigortu! Beren jarreraren ondorio txarrak dastatu zituzten, eta hondamendia izan zen haien azkena.

5 6

8 9

119

Ez menstruazio-aldian. 308

10 11

12

Allahk zigor zorrotza prestatu die. Beraz, zuek, funtsezkoari antzematen dakizuenok, zuek, sinesten duzuenok, izan zaitezte Allahren beldur. Allahk zuentzat Oroitzapen bat jaitsarazi du. Mezulari bat, Allahren seinaleak argiturik errezitatzen dizkizuena, sinesten eta ongia praktikatzen dutenak ilunpeetatik argira ateratzeko. Allahrengan sinetsi eta zuzen joka dezana, ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sarraraziko dugu, non hilezkor izango baita betiko. Allahk hornidura ona egin izango dio. Allah da zazpi zeruak eta lurreko beste hainbeste kreatu dituena. Horietan barna jaisten da agindua, jakin dezazuen Allahk ahala duela gauza guztien gain eta Allahren ezagutzak dena atzematen duela.

309

66. SURA: DEBEKUA


Medinakoa da. 12 aleia ditu eta Gela pribatuak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Profeta! Zergatik debekatzen diozu zeure buruari Allahk zuretzat zilegi egin duena, zeure emazteen atsegina bilatuz, Allah Barkatzailea eta Bihozbera izanik? Allahk zuen zin-hitzak nola konpentsatu agindu dizue. Zuen Jabea da Allah eta Ezagutzailea da Hura, Jakintsua. Eta Profetak isilpeko bat emazteetako bati gomendatu eta hark beste bati azaldu zion. Allahk gertatua jakinarazi zion (Profetari), eta hark zati bat kontatu zuen eta bestea gorde. (Isilpekoa hautsi izanaren jakinaren gainean zegoela) emazteari esan zionean, honek galdetu zion: Nork eman dizu horren berri? Esan zuen: Guztia dakien Hark, ezer ezkutatu ezin zaion Hark eman dit horren berri. Zuek biok (emakumeok) damututa Allahrengana itzultzen bazarete, zuen bihotza okertu egin baitzen Aldiz, haren aurka biok elkar hartzen baduzue Haren Babeslea da Allah, baita Yibril (Gabriel) eta sinestedun zuzenak ere. Eta horrezaz gain, aingeruak lagun ditu. Gerta zitekeen ezen, (Profetak) dibortzioa eman izan balie, haiek baino emazte hobeak Allahk trukean ematea. Musulmanak, sinestedunak, esanekoak, damutze errazekoak, adoratzaile suharrak eta barau-egileak, lehendik ezkonduak nahiz birjinak. Zuek, sinesten duzuenok! Gorde zeuen burua eta zeuen jendea erregaitzat gizakiak eta harriak izango dituen Su hartatik. Haren gainean aingeru bortitz eta gogorrak egongo dira, Allahren aginduak desobedituko ez dituztenak, baizik eta agintzen zaiena beteko dutenak. Zuek, sinesteari uko egiten diozuenok! Ez zaitezte gaur aitzakia bila ibil, ez zaizue ordainduko egina zenutenaren arabera baizik. Zuek, sinesten duzuenok! Itzul zaitezte benetan Allahrengana, zuen Jaunak zuen gaiztakeriak estal ditzan eta ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeetan sarraraz zaitzaten. Ez Profeta, ez honengan sinetsi izan dutenak Allahk umilaraziko ez dituen egunean. Bere argi propioa izango dute beren aurrean eta eskuinaldean. Esango dute: Gure Jauna! Egizu bete-beteko gure argia eta barka iezaguzu; benetan ahalmena duzu Zuk gauza guztien gain. Profeta! Borroka egizu sinesteari uko egiten diotenen eta hipokriten aurka, eta izan zorrotza haiekin. Yahannam (Infernua) da haien babeslekua. Zein leku txarra azkenerako! Allahk adibide bat jartzen die sinetsi nahi ez dutenei: Nuhren (Noeren) emaztea eta Luten (Loten) emaztea: biak egon ziren gure zerbitzari zuzenen mende eta biek egin zieten saldukeria. Baina ez zien ezertarako balio izan Allahren aurrean eta esan zitzaien: Sar zaitezte Suan, sartzekoak direnekin batean. Eta Allahk adibide bat jartzen die sinesten dutenei: Firaunen (Faraoiaren) emaztea, esan zuenean: Ene Jauna! Egidazu etxe bat, zure ondoan, Baratzean, eta salba nazazu Firaunengandik (Faraoiarengandik) eta haren egintzetatik; eta salba nazazu jende bidegabeagandik.

7 8

9 10

11

310

12

Eta Maryam (Maria), Imran-en alaba, bere sabela gorde zuena, zeinetan gure espirituaren zati bat ufatu baikenuen. Eta bere Jaunaren hitzen egiatasunean eta Haren liburuan sinetsi zuena eta esanekoetakoa izan zena.

311

67. SURA: SUBIRANOTASUNA


Mekakoa da. 30 aleia ditu eta Mendia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Bedeinkatua izan bedi Subiranotasuna bere esku duen eta gauza guztien gain Ahaltsua den Hura. Heriotza eta bizia kreatu zituena, zuek probatzeko eta zuen artean egintzetan hoberena zein izango zen ikusteko. Eta Eutsezina da, Barkatzailea. Zazpi zeruak kreatu zituena, bata bestearen gainean. Ez duzu ikusiko Errukiorraren kreazioan akats bat ere. Itzul itzazu begiak: Ikusten al duzu akatsik? Itzuli begiak behin eta berriz; jota eta nekaturik itzuliko da bista zuregana. Mundu honetako zerua argizagiz apaindu dugu, deabruak harrikatzeko lerrolerro jarririk. Eta hauei Sair-eko zigorra prestatu diegu. Eta beren Jaunagan sinesteari uko egiten diotenek, Yahannamgo (Infernuko) zigorra jasoko dute. Zein leku txarra azkenerako! Hara botako dituztenean, asto-arrantza izugarri bat bezalakoa entzungo dute, eta irakiten egongo da. Amorruz lehertzeko zorian. Talde bat hara botako duten bakoitzean, zaintzaileek galdetuko diete: Ez ote zitzaizuen iritsi lagun bat, zuek ohartarazteko? Erantzungo dute: Bai, heldu zitzaigun ohar-egile bat, baina uko egin genion egiari eta esan genuen: Allahk ez du ezer jaitsarazi; desbideraturik zaudete. Eta esango dute: Entzun izan bagenu edo zentzu pixka bat izan, ez ginateke egongo Sair-eko lagunekin. Eta beren hutsegiteak aitortuko dituzte. Utikan Sair-eko lagunak! Gauza ziurra da ezen Allahren beldur direnak, nahiz inork ez ikusi haiek, barkamena lortuko dutela eta sari bikaina. Eta esaten duzuena ezkutuan gordetzen duzuela nahiz hedatzen Hark ezagutzen du bihotzean gorderik dagoena. Nola ez du, bada, ezagutuko Kreatzaile den Hark, eta Zorrotza den eta ezer ezkutuan gelditzen ez zaion Hark? Hura da lurra zuentzat eskura jarri duena; ibili, beraz, han batetik bestera eta jan Haren horniduratik. Harengana da itzulera. Seguru ote zaudete, bada, zeruetan dagoen Hark ez duela lurra lurrikara batez hondora dadin egingo zuekin batean? Edo seguru ote zaudete zeruan dagoen Hark ez duela harri-ekaitz bat bidaliko zuen gainera? Orduan jakingo zenukete nolakoa den nire Oharpena. Uko egina zioten egiari zuen aurrekoek jadanik. Eta nolakoa izan zela, gero, nire gaitzespena! Ez ote dituzte ikusi hegaztiak beren gainean eta nola mugitzen dituzten beren hegoak? Ez ditu sostengatzen Errukiorrak baizik. Benetan, dena ikusten du Hark. Nor izan dezakezue lagun diezazuekeen euskarri, Errukiorra ez bada? Sinesgabeak ez du liluratzen engainu batek baizik.

312

21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

Eta nor izango duzue hornituko zaituztena, Hark bere hornidura gordetzen badu? Hala ere, harrokerian eta ukoan jarraitzen dute. Parekoak ote dira burumakur eta estropezuka dabilena eta bide zuzenetik tente doana? Esazu: Hura da kreatu zaituztena eta entzumena, ikusmena eta bihotza eman dizkizuena. Zein gutxi eskertzen duzuen! Esazu: Hura da lurrean banatu zaituztena, eta Harentzat izango zarete bilduak. Eta esaten dute: Noiz beteko da promes hau, diozuena egia bada? Esazu: Ezagutza Allahren ondoan dago; ni ohar-egile argia bakarrik naiz. Hurbil ikusiko dutenean, ondoeza islatuko da sinesteari uko egin ziotenen aurpegian eta norbaitek esango du: Hau da eskatzen ari zinetena. Esazu: Esadazue: Eta Allahk ni eta nirekin daudenak suntsituko bagintu edo gutaz errukituko balitz? Nork libratuko ditu sinesgabeak zigor mingarri batetik? Esazu: Errukiorra da Hura, Harengan sinesten dugu eta Harengan da gure ustea. Jakingo duzue zein dagoen argi eta garbi desbideraturik. Esazu: Zer egingo zenukete zuen ura lurraren sakonean geldituko balitz? Nork ekartzen ahal lizueke iturriko ura?

313

68. SURA: KALAMUA


Mekakoa da, 17-33 eta 48-50 aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 52 aleia ditu, eta Odolbildua suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 Nun. Kalamuagatik eta idazten dutenagatik! Zu, zeure Jaunaren graziagatik, ez zaude, gero, deabruak hartua! Eta, dudarik gabe, etenik izango ez duen saria jasoko duzu. Eta bihotz handiko izaera duzu. Ikusiko duzu eta ikusiko dute zein den nahasia. Egiaz, zure Jaunak hobeto daki zein desbideratzen den Haren bidetik eta hobeto daki zein dagoen gidatua. Ez iezaiezu obeditu egia ukatzen dutenei. Amore emaile izan zintezen nahi lukete eta, horrela, gauza bera egingo lukete beraiek ere. Baina ez iezaiozu obeditu inolako zin-egile bilauri, gaizki esanak zabaltzen dituen difamatzaileari, ongitik emateari uko egiten dion (lege-) hausle gaizto, astakirten eta, gainera, sasikoa denari; aberastasunak eta seme-alabak omen dituelako bakarrik. Gure seinaleak errezitatzen zaizkionean, esaten du: Primitiboen kontutxoak. Suz markatuko dugu muturrean. Proban jarri ditugu, baratzeko jabeekin egin genuen bezala, zin egin zutenean hango fruituak egunsentian bilduko zituztela. Baina ez zuten agertu inolako salbuespenik. Eta gauez, lo zeudela, zure Jaunaren bisitari bat oldartu zitzaion (baratzeari) gainera. Eta gau iluna bezalakoa izan zen haren egunsentia. Eta jaiki zirenean, elkarri adierazi zioten: Zoazte garaiz zeuen sorora, uzta jaso nahi baduzue. Eta atera ziren elkarri ahapeka esanez: Gaur ez da sartuko han eskalerik gure kontura. Eta goizean goiz atera ziren beren asmoa seguru beteko zutelakoan, baina ikusi zutenean, esan zuten: Galdu egin gara! Baina ez; dena galdu dugu. Haietan zentzuzkoenak esan zuen: Ez al nizuen esan gorets zenezatela? Esan zuten: Aintza gure Jaunari! Benetan zuzengabe izan gara. Eta elkar gaitzesten hasi ziren. Esan zuten: Ai gu! Desobeditu egin dugu. Agian, Allahk horren ordez beste zerbait hoberik emango digu; geure Jaunari erregutzen diogu. Halakoa izan zen zigorra; baina Azken Bizitzako zigorra handiagoa da. Jakingo balute! Gauza ziurra da ezen beldur direnek Atseginaren Baratzeak izango dituztela beren Jaunaren ondoan. Modu berean hartu behar ote ditugu, bada, esanekoak eta gaizkileak?
314

36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52

Zer gertatzen zaizue? Zer pentsatzen duzue? Ala liburu bat al duzue esaten dizuena ezen aukeratuko duzuena izango duzuela eskura? Ala Gugandik aldeko zin-hitz bat ote duzue, Igotze Eguneraino doana, uste duzuena izango duzuela esaten dizuena? Galde iezaiezu beren arteko zeinek berma dezakeen hori. Ala (Niri) erantsiak ote dituzte? Ekar ditzatela (Niri) erantsi dizkidaten horiek, diotena egia bada. Egoeraren larria agerian jarriko den egunean, adoratzera dei egingo zaie, baina ezin izango dute. Burumakur, umilazioak estaliko ditu. Dei egin zitzaien adoratzera ongizateaz gozatzen ari zirenean. Utz nazazu kontakizun honen egiatasuna ukatzen dutenekin! Arrapaladan atzemango ditugu gutxiena uste dutenean. Eta aldi bat utziko diet; benetan, nire egitasmoa sendoa da. Ala sari bat eskatzen ote die eta delako zerga horrek estutu egiten ote ditu? Ala ezkutukora iristeko modua ote dute eta handik idazkiak eskura izateko modua? Izan ezazu pazientzia zeure Jaunaren auziarekiko eta ez zaitez izan arrainaren sabeleko hura bezalakoa120, babesgabetasun handienean zegoela erregutu zuenean. Zure Jaunaren grazia iritsi ez balitzaio, bakardadean gelditu izango zen, bertan behera utzia, gaitzetsia. Baina bere Jaunak hautatua zuen eta zuzenetakoa egin zuen. Ia-ia beren begiradaz bota izan zaituzte sinesteari uko egiten diotenek; Oroitzapena entzun dute, eta esaten dute: Deabruak hartua dago. Halaz guztiz, munduentzat oroitzapen (oharpen) bat baizik ez da (Korana).

120

Junus (Jonas) (37,142; 68,1). 315

69. SURA: EGIA HUTSEZINA


Mekakoa da. 52 aleia ditu eta Subiranotasuna suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 Egia hutsezina. Zer da egia hutsezina? Eta nola jakingo duzu zer den egia hutsezina? Tamudtarrek eta Adtarrek ukatu egin zuten zirrara eragin behar duenaren egiatasuna. Tamudtarrei dagokienez, dena zeharkatu zuen Irrintziak suntsitu zituen. Adtarrak, berriz, haize izoztu eta ekaiztsuak porrokatu zituen. Zortzi gau eta zortzi egun segidan harrotu zuen haien aurka; jendea lurrean ikusten zenuen palmondoaren enbor hutsak bezala. Eta ikusten al duzu haien arrastorik? Eta Firaun (Faraoia), haren aurretik izan zirenak eta hankaz gora jarriak izan ziren hiriak. Guztiek egiten zuten (lege-) hausterik. Desobeditu egin zioten beren Jaunaren Mezulariari, eta gero eta zigor handiagoz jo zituen Hark. Horra nola eraman zintugun ontzian urak gainezka egin zuenean. Hura zuentzat oroitzapen gerta zedin eta belarri ohardun orok gogoan izan zezan. Eta adarra behin bakarrik joko denean; eta lurra eta mendiak airean altxatuak izango direnean eta behingoz hauts bihurtuak: Egun horretan gertatuko da Gertaera. Zerua pitzatuko da eta egun hartan ez du izango trinkotasunik. Aingeruak haren mugetan egongo dira eta, egun hartan, haietako zortzik zure Jaunaren Tronua eramango dute. Egun hartan, agerian jarriak izango zarete eta zuetako ezer ez da ezkutuan geratuko. Liburua eskuineko eskuan emango zaionak esango du: Zatozte! Irakurri nire Liburua! Seguru jakin nuen nire kontua aurkituko nuela. Bizitza atseginean egongo da. Baratze garai batean, zeinen fruituak eskura izango baititu. Jan ezazue eta edan pozik, aurreko egunetan aurreratu zenutenagatik. Aldiz, liburua ezkerreko eskuan emango zaionak esango du: Ai ene! Nahiago nukeen liburua eman ez balidate eta nire kontua zein zen jakin ez banu! Ai ene, hobe nukeen erabat suntsitua izan banintz! Neure aberastasuna ez dut ezertarako on izan eta nire ahalmena huts bihurtu da. Atzeman ezazue eta kateatu. Gero, egizue Yahim-en sar dadin eta lotu hirurogeita hamar ukondoko katez. Ez zuen sinesten Allahrengan, Neurrigabeagan. Eta ez zuen aholkatzen behartsuari jaten emateko.

35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52

Gaur ez du izango hemen babeslerik, ezta zornea beste jatekorik, zeina (lege-) hausleek bakarrik jango baitute. Eta zin dagit ikusten duzuenagatik eta ikusten ez duzuenagatik, benetako Mezulari ospetsu baten121 hitza dela egiaz eta ez poeta baten hitza. Zein gutxi sinesten duzuen! Ez dela azti baten hitza ere. Zein gutxi pentsatzen duzuen! Munduen Jaunagandik jaitsi den Errebelazioa da. Hark asmatu izan balu eta dioenaren zati bat Guri egotzi izan baligu, indarrez heldu izango genion. Eta lepoko zaina ebaki izango genion. Eta zuetako inork ez zuen eragozterik izango. Oroitzapen bat da beldur direnentzat. Badakigu badela zuen artean egia ukatzen duenik. Eta gauza ziurra da ezen atsekaberako bide dela hura sinesgabeentzat, baina egia hutsa da. Beraz, ospa ezazu zeure Jaunaren, Neurrigabearen izena!

121

Yibril.

70. SURA: GORATZE MAILAK


Mekakoa da. 44 aleia ditu eta Al-Haqqah (Egia hutsezina) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33
122

Norbait etortzekoa den zigor bat eskatzen ari da sinesgabeentzat eta ez da izango hura eragotz dezakeenik Allahgandik, goratze-mailak bere esku dituen Jabeagandik. Aingeruak eta espiritua Harenganaino igotzen dira, neurritzat berrogeita hamar mila urte dituen egun batean. Beraz, itxaron ezazu pazientzia eredugarriz! Haiek urrunekotzat jotzen dute, baina Guk hurbilekotzat dakusagu. Eguna, zeinetan zerua kobre urtua bezalakoa izango baita, eta mendiak artile tindatua bezalakoak. Adiskide minek ez dute galdetuko batak besteaz. Elkar ikusiko dute, bai. Gaizkileak bere burua zigorretik libratu nahi izango du, bere seme-alabak erreskatean eskainiz, eta bere laguna eta bere senidea, eta bere leinua, babesa ematen ziona. Eta lurrean liratekeen guztiak, bere burua salbatzekotan. Baina, ez. Sutan dago. Burua larrutuko du. Dei egingo dio bizkar eman zuenari eta apartatu zenari eta zekenkeriaz pilatu zuenari. Gauza ziurra da ezen gizakia aseezineko izan zela kreatua. Zorigaitzak jotzen duenean, estu eta larri egon ohi da; eta ongia datorkionean uko egiten dio emateari; otoitz egiten dutenak salbu. Beren salata (otoitzaldia) egiten iraunkor direnak eta beren ondasunetatik dagokien legezkoa eskaleari eta txiroari ematen dietenak salbu. Saritze Egunaren egia baieztatzen dutenak salbu. Eta beren Jaunaren zigorraren beldur direnak salbu. Beraien Jaunaren zigorrak ez du amairik izango. Eta beren atal pribatuak gordetzen dituztenak salbu, emazteekin edota beren eskuinak dituenekin122 izan ezik, azken kasu honetan ez baitira gaitzesgarri. Baina hortik haratagokorik bilatzen duena...
(Lege-) hausleak dira horiek.

Eta beren zin-hitzak eta konpromisoak betetzen dituztenak, testigantza egiten sendo direnak

Gerran gatibu atzemandakoekin.

34

eta beren salata (otoitzaldia) gordetzen dutenak salbu. 35 Hauek ohoratuak izango dira baratzeetan. 36 Zer gertatzen zaie sinesteari uko egiten diotenei, zure inguruan korri egiten dutenei 37 ezker-eskuin taldeak eratuz? 38 Haietako bakoitzak espero ote du atseginaren baratzean sartuko dela? 39 Baina ez! Gauza ziurra da jadanik dakiten hartatik kreatu ditugula. 40 Eta zin dagit ekialdeen eta mendebaldeen Jaunagatik
Ahalmena dugula

41 42 43 44

beraien ordez beraiek baino hobeak diren beste batzuk kreatzeko eta inork ezin eragotzi izango digula hori egitea. Utz iezaiezu berriketan eta jolasean jardun dezaten, beren egunarekin, iragarri zaien horrekin, topo egin dezaten arte. Hilobietatik, helmuga baterantz korri egingo balute bezala, presaka irtengo diren egunarekin topo egin dezaten arte. Begiak leher eginik, umilazioak estaliko ditu.
Hori da agindu zitzaien eguna.

71. SURA: NUH (NOE)


Mekakoa da. 28 aleia ditu eta Erlea suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 Nuh (Noe) bidali genuen bere jendeagana: Ohartaraz ezazu zeure jendea zigor mingarri bat heldu dakien aurretik! Esan zuen: Ene jendea! Zuek argi ohartaraztera etorri naiz Allah adora dezazuen, Haren beldur izan zaitezten eta obedi diezadazuen. Hark barkatuko dizkizue zeuen hutsegiteak eta epe jakin bat emango dizue, baina Allahren epea beteko denean, ez da luzapenik izango. Jakingo bazenute! Esan zuen: Ene Jauna! Gau eta egun egin diot dei neure jendeari, baina nire deiak ez du egin haien arbuioa areagotu besterik. Zure barkamenera dei egin diedan bakoitzean, hatzak sartu izan dituzte belarrietan eta beren burua arropaz estali izan dute, nor bereari harrokeria handiz atxikiz. Zuzenean dei egin eta jendaurrean eta bakarka hitz egin diet. Eta esan diet: Eskatu barkamena zeuen Jaunari, oso Barkatzailea da Hura. Zerua bidali du zuen gainera euri ugariz eta aberastasun eta seme-alaba gehiago emango dizue, baita baratzeak eta ibaiak ere. Baina zer gertatzen zaizue, ez baituzue ikusten handitasunik Allahgan, Hark aldi desberdinetan kreatu bazaituzte ere? Ez ote duzue ikusten nola kreatu zituen Allahk zazpi zeruak, bata bestearen gainean, eta nola ezarri zituen haietan ilargia argitzat eta eguzkia argimutiltzat, eta nola sortu zintuzten Allahk lurretik, landareak izango bazinete bezala? Gero hara itzularaziko zaituzte eta berriro handik ateraraziko. Lurra zabal egin dizue Allahk, hartan bide luzea egin dezazuen. Nuhk (Noek) esan zuen: Ene Jauna! Desobeditu egin didate eta ez semealabarik, ez aberastasunik eman ez diezaieketen, hondamendia baizik eman ez diezaieketen horiei jarraitu diete. Eta trikimailu handi bat eratu zuten. Esan zuten: Ez itzazue utz alde batera gure jainkoak; ez utzi alde batera ez Wudd, ez Suwa, ez Yaghuz, ez Yauq, ez Nasr. (Esan zuen Nuhk [Noek]): Jende asko desbideratu dute horiek. Ez itzazu ugaldu sinesgabeak desbiderakuntzan baizik! Eta horra nola hil ziren itota beren (lege-) hausteengatik eta nola izan ziren sartuak su batean; eta ez zuten aurkitu berentzat nork babesturik, Allahz aparte. Eta Nuhk (Noek) esan zuen: Ene Jauna! Ez ezazu utz zutik lurrean sinesgabeen etxerik. Zeren, halakorik uzten baduzu, desbideratu egingo baitituzte zure zerbitzariak eta ez baitute sortuko jende galdua eta sinesgabea baizik.

28

Ene Jauna! Barkatu neuri eta neure gurasoei eta nire etxean sartuko den sinestedun orori, baita sinestedun, gizon eta emakume, guztiei ere. Eta ez ugaldu bidegabeak suntsipenean baizik.

72. SURA: JEINUAK


Mekakoa da. 28 aleia ditu eta al-Araf (Goragune Banatzaileak) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 Esazu: Inspiratu didate jeinu batzuek entzun dutela eta esan: Errezitazio miresgarri bat entzun dugu, gida zuzenera daramana; beraz, sinetsi egin dugu hartan eta ez diogu eransten geure Jaunari beste ezer. Eta, benetan, ez du Hark goratua izan bedi gure Jaunaren Handitasuna hartu ez emakume-lagunik, ez semerik. Baizik eta gure zoro hark123 gezur ikaragarria esaten zuen Allahren aurka. Guk uste genuen gizakiak eta jeinuak ez zirela gai Allahren aurka gezurrik esateko. Eta gizakien arteko gizaki batzuek jeinuen arteko gizakien artean zebiltzan babes bila, zeinekin ez baitzieten egiten gaitzerako beren ausardia handitu baizik. Eta pentsatu zuten, zuek pentsatu zenuten bezala, Allahk ez zuela inor altxatuko. Zerura iritsi nahi izan genuen, baina zaintza handiz eta izar iheskorrez betea aurkitu genuen hura. Han jarri ohi ginen zerbait entzuteko, baina orain entzuten saiatzen denak pertsegitzen dion izar iheskor bat aurkitzen du. Eta ez dakigu gaizkia nahi ote den lurrean bizi direnentzat ala beren Jaunak gidatu nahi ote dituen. Gure artean badira zuzenak direnak eta badira ez direnak; bide desberdinak gara. Jakin genuen ezin ihes egingo genuela Allahrengandik lurrean eta ezin irten ahalko ginela ere iheska. Eta, benetan, gida entzun genuenean, sinetsi egin genuen hartan.
Bere Jaunagan sinets dezanak ez du izango zertan beldur izan, ez gutxiespenaren, ez zapalkuntzaren beldur.

Gure artean badira musulmanak eta badira zuzengabeak.


Meneko dena... Norabide onean daude horiek.

Aitzitik, bidegabeak... Yahannamgo (Infernuko) erregai dira. Bidean zuzen ibiliko balira, edateko ura ugari emango genieke. Horrela haiek probatzeko. Bere Jaunaren Oroitzapenetik urruntzen dena zigor mingarrian sarraraziko dugu. Eta meskitak Allahrenak direnez gero, ez iezaiozue dei egin beste inori Allahrekin batean. Eta Allahren zerbitzaria Hari dei egiten hasten zenean, denak haren gainera jotzeko zorian egoten ziren124. Esaten zuen: Neure Jaunari bakarrik dei egiten diot, Hari beste inor erantsi gabe. Esazu: Nik ez dut ahalmenik ez zuei kalterik egiteko, ez zuek inolako ongira eramateko.

123 124

Iblis, jeinuen aita. Jeinuak.

22 23 24 25 26 27 28

Esazu: Ez nau inork Allahrengandik libratuko eta Harengandik kanpo ez dut inolako babesik aurkituko. (Nire egitekoa) ez da, Allahren izenean, Haren mezuak jakinaraztea baizik. Eta Allahri eta Haren Mezulariari desobeditzen dionak Yahannamgo (Infernuko) sua izango du, non hilezkor izango baita betiko. Harik eta agindu zitzaiena ikusiko duten momentua iritsiko den arte eta laguntzarik ahulena eta indar-kopururik txikiena zeinek duen jakingo duten arte. Esazu: Ez dakit agindu zaizuena hurbil ote den ala neure Jaunak epe luzeago bat emango ote didan. Ikusten-ez-dena ezagutzen duenak ez dio ematen inori Ikusten-ez-den horrengana iristeko erarik. Berari atsegin zaion mezulari hari salbu. Eta gauza ziurra da ezen haren aurrean eta atzean zaintza ezarri duela bere Jaunaren mezuak aditzera eman dituen jakiteko.
Hark (Allahk) gogoan du haien edukia eta kontuan hartzen du xeheki gauza bakoitza.

73. SURA: GAINJANTZIAN BILDUA


Mekakoa da, 10., 11. eta 20. aleiak izan ezik, hauek Medinakoak baitira. 20 aleia ditu eta Kalamua suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Oi zu125, zeure burua gainjantzian bildu nahi duzun hori! Zaude otoitzean ia gau osoan, une labur bat salbu! Erdia edo zerbait gutxixeago, edo zerbait gehixeago. Eta errezita ezazu Korana astiro. Benetan, pisu handiko hitzak jarriko ditugu zugan. Eta gauaren baitan baretasun handiagoa izan ohi da eta egokiagoa da ahoskera. Egunez jarduera luzeagoa bizi ohi duzu. Gogora ezazu zeure Jaunaren izena eta bildu zaitez bete-betean Harengan. Ekialdearen eta mendebaldearen Jaunagan; ez da Hura beste jainkorik; har ezazu Hura Babesle. Izan ezazu pazientzia esaten dutenarekin eta urrundu zaitez haiengandik modu onean. Eta utz nazazu egia ukatzen dutenekin, ongizateaz gozatzen duten horiekin. Luza iezaiezu pixka bat epea. Gauza ziurra da gure ondoan kateak daudela eta sugarra, eztarrian trabatzen den jana eta zigor mingarria. Lurra eta mendiak nahastuko diren eta harea barreiatu bezalako izango diren egunean. Mezulari bat bidali dizuegu, zuetaz testigantza egiten duena, lehenago Firauni (Faraoiari) beste bat bidali genion bezala. Finaunek (Faraoiak) desobeditu egin zion Mezulariari, eta zigor latz batez jo genuen. Eta nolatan izan zintezkete jaioberriak ile-urdin bihurtuko diren Egunaren beldur, sinesteari uko egin badiozue? Haiengatik zerua erdibi egingo da eta Haren promesa gauzatuko. Benetan, oroitzapen bat da hau; nahi duenak har dezala bere Jaunaganako bide bat. Zure Jaunak badaki gauez bi heren edo erdia edo heren bat ematen duzula otoitzean, zurekin daudenetako batzuek bezala. Allahk, gaua eta eguna neurtzen dituenak, badaki ezin izango zaretela iraunkor horretan, eta bihotz zabal itzuli da zuengana; beraz, errezita ezazue Koranetik erraz gertatzen zaizuena. Hark badaki zuen artean badirela gaixoak, badirela bidari dabiltzanak lurrean Allahren mesedearen bila eta badirela Allahren bidean borroka egiten dutenak; beraz, errezitatu hartatik erraz gertatzen zaizuena, ezarri salata (otoitzaldia), eman zakata (pobreentzako zerga) eta egin Allahri mailegua eskuzabal. Zeuen alde aurreratu dezazuen ongia Allahren ondoan aurkituko duzue. Hobea da hori eta sari handiagoa du. Eta eskatu barkamena Allahri; benetan, Barkatzailea da Allah eta Bihozbera.

125

Muhammad Profeta.

74. SURA: ESTALIA


Mekakoa da. 56 aleia ditu eta Gainjantzian bildua suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean Oi zu126, zeure burua estali duzun hori! Altxa zaitez eta ohartarazi! Eta goratu zeure Jauna! Eta garbitu zeure jantzia! Urrun zaitez gaitzesgarri denetik! Ez eman ezer hargatik gehiago jasotzeko asmotan. Eta izan zaitez iraunkor zeure Jaunarekin. Adarra joko dutenean, egun zaila izango da hura, batere erraza ez sinesgabeentzat. Utz nazazu bakarrik kreatu nuenarekin. Eta ondasun asko eman nizkion. Eta presente dauden semeak. Denetik eman genion nasaiki. Hala ere, gehiago amesten du. Baina ez! Gure ezaugarrien aurka jarri da. Suud-era igoaraziko dut. Gogoeta egin du eta hausnartu du bere erantzuna. Hil dadila! Baina nolatan izan du horrelako pentsamendua? Hil dadila pentsamendu hori izan duelako! Eta aztertu egin du gero. Eta, ondoren, bekozko iluna jarri du eta begitartea aldatu. Hurrena, bizkar eman du eta harro-harro jarri da. Eta esan du: Hau ez da ikasitako aztikeria baizik. Ez da gizaki huts batek esana baizik. Saqar-en sarraraziko dut. 27 Eta nola jakingo duzu Saqar zer den? 28 Ez du ezer uzten, ez da agortzen. 29 Larruazala kiskaltzen du. 30 Haren gainean hemeretzi daude127. 31 Ez dugu jarri inor Suaren arduradun aingeruak baizik, eta haien kopurua estutasun bihurtu dugu sinesteari uko egin diotenentzat. Liburua eman zitzaien haiek ziurtasuna izan dezaten eta sinesten dutenek fedea handitu dezaten eta Liburua jaso zutenek eta sinestedunek zalantzarik izan ez dezaten. Eta bihotzean gaixotasun bat dutenek eta sinesgabeek esan dezaten: Zer nahi du Allahk adibide honekin? Horra nola desbideratzen duen Allahk Berak nahi duena eta nola gidatzen duen Berak nahi duena, eta zure Jaunak bakarrik ezagutzen ditu bere gudarosteak, zeinak ez baitira Oroitzapen baizik gizadiarentzat. 32 Baina ez! Ilargiagatik! 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26
126 127

Muhammad Profeta. Aingeru.

33 34 35 36 37 38 39

Gauarengatik, atzera egiten duenean! Goizarengatik, distiratzen duenean! Gertatzekoa den gauza handietako bat da, gero! Oharpena gizadiarentzat. Aurrera edo atzera egin nahi duen zuetakoarentzat. Irabazi zuenaren bahitura izango da bakoitza. Baina ez da izango horrela eskuineko lagunentzat, 40 baratzeetan galderak egingo baitituzte 41 gaizkia egin zuten haietaz: 42 Zerk ekarri zaituzte Saqar-era? 43 Esango dute: Ez ginen izan otoitz egiten zutenetakoak, 44 ezta behartsuei jaten ematen zietenetakoak ere. 45 Baizik eta hutsalki jardun ohi ginen hitz-jarioekin, 46 eta ukatu egiten genuen Saritze Egunaren egia, 47 ziurtasuna etorri zitzaigun arte. 48 Ez die ezertarako balio izango inolako erregutzaileren bitartekotzak. 49 Zer gertatzen ote zaie, gero, oroitarazten dien hartatik apartatu egiten baitira, 50 asto izuak bailiran, 51 lehoiagandik ihesi doazenak bailiran? 52 Hala ere, haietako gizaki bakoitzak liburu-orriak irekirik ekar zeniezazkion nahi luke. 53 Baina ez da hori! Gertatzen da ez direla Beste Bizitzaren beldur. 54 Benetan, Oroitzapen bat da hori. 55 Eta nahi duena gogoratuko da hartaz. 56 Baina ez zarete gogoratuko, Allahk nahi ez badu; beldur izateko Duin da Hura eta barkatzea dagokiona da Hura.

75. SURA: IGOTZEA


Mekakoa da. 40 aleia ditu eta Al-Qariah (Zirrara) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 Zin dagit Igotze Egunarengatik! Eta zin dagit hutsegiteak bere buruari aurpegiratzen dion arimarengatik! Zer uste ote du gizakiak: ez ditugula berrantolatuko haren hezurrak? Guztiz alderantziz. Haren hatzak berrantolatzeko gai izan ginen. Halaz guztiz, gizakiak ukatu egin nahi du bere begi-bistan duena. Galdetzen du: Noiz izango da Igotze Eguna? Baina durduzaturik geldituko denean eta ilargia eklipsatuko eta eguzkiak eta ilargiak bat egingo dutenean: egun hartan gizakiak esango du: Nondik egin daiteke ihes? Baina ez! Ez da non ezkutaturik izango. Egun hartan guztiak zure Jaunagana joango dira. Eta gizakiari adieraziko zaio zer aurreratu zuen eta zer atzeratu. Eta hori gauza argia izango du nork bere aurka, bere gogoaren kontra, bere aitzakiei bidea libre utziko badie ere. Ez ezazu mugi zeure mihia lasterrago joateko128. Guri dagokigu hura biltzea eta errezitaraztea. Eta errezitatzen dugunean, Errezitazioak jarraitu egiten du. Gero, Guri dagokigu gauzak argi uztea. Baina ez! Horren ordez, bizitza iheskorra maite duzue, eta alde batera uzten duzue Azken Bizitza. Egun hartan izango da begitarte distiratsurik, beren Jauna kontenplatuz. Eta egun hartan izango da begitarte ilunik, 25 ziurtzat emango dutelarik ornoak... apurtuko dizkien zorigaitz bat. Eta lepauztairaino irits dadinean129. 27 Eta esango denean: Ba ote da aztiren bat? 28 Eta ziurtasuna izango denean bereizketaren ordua dela, 29 eta hanka bat besteari itsatsiko zaionean130. 29 Egun hartan ibilbidea zure Jaunaganantz izango da. 31 Halere, ez zuen egia baietsi, ezta otoitz egin ere, 32 baizik eta ukatu egin zuen eta ez zen arduratu. 33 Eta gero bere jendeagana joan, harro-harro. 34 Ai zu! Ai zu! 35 Eta, ai zu! Ai zu! 36 Uste ote du gizakiak ahazturik utziko dutela? 37 Ez ote zen izan isuritako esperma-tanta bat? 38 Eta ez ote zen izan gero odolbildu bat? Ez ote zuen kreatu forma osoa emanez? 39 Eta ez ote zuen hura zela bide bikotea egin: ar eta eme?
128 129

Ez errezitatu zalapartaka Korana. Bizi-arnasa. 130 Hilzorian.

40

Ez ote da Hori hildakoei bizia itzultzeko gai?

76. SURA: GIZONA


Medinakoa da. 31 aleia ditu. Errukiorra suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 Ez ote zen izan aldi bat gizakiarentzat, zeinetan ez baitzen izan ezer, ezta oroitzapen bat ere? Egia da gizona isuritako esperma-tanta batetik kreatu genuela, probatzat har zezan, eta ikusteko eta entzuteko ahalmenez horniturik egin genuela. Eta bidera gidatu genuen: esker oneko edo txarreko. Eta sinesgabeentzat kateak prestatu ditugu, lepokoak eta su goria. Sinestedun egiatiek, berriz, nahasturatzat kafur-a izango duen kopatik edango dute. Allahren zerbitzariek iturri horretatik edango dute, eta nahi dutenean eta nahi duten bezala jarioaraziko dute. Betetzen zituzten haiek promesak eta bere gaitza leherraraziko duen egunaren beldur ziren. Eta, beren premiak izan eta ematen zutenarekiko atxikimendua izan arren, jaten ematen zioten behartsuari, umezurtzari eta gatibuari: Ez zaituztegu elikatzen Allahren begitarteagatik baizik, ez dugu espero zuengandik ez saririk, ez esker onik. Benetan gara gure Jaunagandiko egun luze eta penagarri baten beldur. Allahk libratuko ditu egun horretako gaitzetik eta distira eta poza emango dizkie. Haien saria baratzea eta seta izango dira pazientzia izan dutelako. Han besaulkietan etzanik egongo dira, eta ez dute jasango ez sargoririk, ez jelarik. Itzala izango dute beren gainean, hurbil, eta fruitua meneko jaitsiko zaie. Haien inguruan zilarrezko edontziak eta kristalezko kopak dituztela ibiliko dira (zerbitzariak), zilar-kristalezkoak, neurri zehatzean eratuak. Han bere muina jengibrea izango duen ardoa emango zaie edaten. Eta Salsabil izeneko iturri bat izango da han. Eta hain inguruan beti adin bera izango duten mutikoak ibiliko dira; haiek ikustean, perla barreiatutzat hartuko dituzu. Eta han direnak ikusiko dituzunean, atsegintasuna ikusiko duzu eta erreinu handi bat. Satin berde eta brokatuzko jantziak izango dituzte, zilarrezko besokoz apaindurik egongo dira eta beren Jaunak edari garbia emango die edateko. Dagokizuen saria da hori; zuen ahalegina eskertua izan da. Zatika jaitsarazi dugu Korana zugana. Beraz, izan ezazu pazientzia zeure Jaunaren auziarekiko eta ez iezaiezu obeditu haien artean gaizto eta esker txarreko direnei. Eta izan gogoan zeure Jaunaren izena, goiz eta arratsalde. Eta gauez, ahuspez zaitez Haren aurrean, Hura haren (gauzaren) zati luze batez goretsiz. Gauza ziurra da ezen hauek Bizitza Iheskorra maite dutela, egun larri bati bizkar emanez.

28 29 30 31

Guk kreatu ditugu eta indartu dugu hauen forma eta nahi izango dugunean hauen antzeko beste batzuk jarriko ditugu hauen ordez. Oroitzapen bat da hau; nahi duenak har dezala bere Jaunaganako bide bat. Baina ezin nahi izango duzue, Allahk nahi ez badu; gauza ziurra da ezen Ezagutzailea dela Allah eta Jakintsua. Berak nahi duena sarrarazten du bere errukian. Bidegabeek zigor mingarria jasango dute.

77. SURA: BIDALIAK


Mekakoa da, 48. aleia izan ezik, hau Medinakoa baita. 50 aleia ditu eta Maiseatzailea suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37
131 132

Hurrenez hurren bidaliak direnengatik!131 Ekaiztsu jotzen dutenengatik! Hedatuz eragiten dutenengatik! Bereizmenez bereizten eta Oroitzapen bat ezartzen dutenengatik132, aitzakia nahiz oharpen gisa! Agintzen zaizuena benetan gertatuko da, gero! Astroak itzaliko direnean eta zerua pitzatu denean eta mendiak hauts bihurtuko eta mezulariei dei egingo zaienean: Zein egunetarako dei egingo zaie? Bereizketaren egunerako. Eta nola jakinarazi zuri Bereizketa zer den? Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! Ez ote genituen hondatu primitiboak eta ez ote nituen gero beste batzuk etorrarazi? Horra nola jokatzen dugun gaitza egiten dutenekin. Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! Ez ote zintuztegun kreatu ur hutsal batetik, ontzi seguruan jarri genuen hartatik133, epe jakin bat arte; eta ez ote genuen erabaki? Eta bai erabakitzaile bikainak! Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! Ez ote dugu lurra leku komun bihurtu, bizi direnentzat eta hildakoentzat, eta ez ote ditugu ezarri han mendilerro garaiak eta ez ote dizuegu eman ur geza edateko? Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! Zoazte hartara, zeinen egiatasuna ukatzen baitzenuten! Zoazte hiru adarreko ke-itzalera! Ez itzalik egingo, ez sugarretik babestuko ez duen horretara. Gotorlekuak bezalako txinpartak botako ditu, gamelu nabarren antzekoak. Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! Egun horretan ez dute hitz egingo eta ez zaie aitzakiarik jartzen utziko. Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat!

Haizeak edo mezulariak. Aingeruak. 133 Umontzia.

38

Hori da Bereizketaren eguna; zuek eta zuen aurretik izan zirenak bilduko zaituztegu. 39 Eta trikimailurik baduzue, gauzatu ezazu. 40 Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! 41 Beldur direnak itzal freskoan eta iturri artean egongo dira. 42 Eta gustuko fruituak dauden lekuan. 43 Jan ezazue eta edan pozik, egin zenutenagatik! 44 Horra nola saritzen ditugun ongia egin zutenak. 45 Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! 46 Jan eta goza zaitezte pixka bat; benetan gaizkileak zarete! 47 Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! 48 Eta esaten zaienean: Makur zaitezte, ez dira makurtzen. 49 Hondamendia izango da egun hori egia ukatu zutenentzat! 50 Haren134 ondoren beste zein kontakizunetan sinetsi behar ote dute?

134

Korana.

78. SURA: ALBISTEA


Mekakoa da. 41 aleia ditu eta Goratze Mailak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40
135

Zertaz galdetzen diote elkarri? Albiste Nagusiaz, zeinez iritzi desberdinak baitituzte. Baina ez! Jakingo dute, jakingo dute, bai, egia. Ez ote dugu lurra ohatze bihurtu, ez ote ditugu mendiak zutoin gisa ezarri, ez ote zaituztegu bikoteka kreatu, ez ote dugu zuen loa atseden bihurtu, ez ote dugu gaua arropa bilakatu, ez ote dugu eguna bizibide egin, ez ote ditugu zuen gainean zazpi zeru eraiki, ez ote dugu ezarri argiontzi distiratsua, eta ote dugu erorarazten euri-ura hodeietatik, haren bitartez bihitegiak eta landareak aterarazteko eta zuhaizti trinkoko baratzeak? Bereizketaren eguna epe jakineko hitzordua da. Adarra joko den eta taldeka etorriko diren eguna. Zerua irekiko da eta dena ate izango da. Eta mendiak garraiatuak izango dira ispilatzea bailitzan. Yahannam (Infernua) leku zelatari da, gehiegikeria egin zutenentzat itzulera-leku, han egongo baitira betiko. Eta ez dute han ez freskotasunik, ez edaririk dastatuko, soil-soilik ur irakina eta zornea. Sari egokia. Ez zuten uste kontu eman beharrik izango zutenik eta irmoki ukatu zuten gure ezaugarrien egiatasuna. Baina gauza bakoitza liburu batean erregistratu genuen. Beraz, dasta ezazue. Ez da zigorra areagotzea baizik izango. Beldur direnek, berriz, garaipen-lekua izango dute: baratzeak eta mahastiak eta bular moldatuko eta adin aldaezineko neskatxak. Eta kopa bat gainezka. Han ez dute entzungo harrokeriarik, ez gezurrik. Zeure Jaunaren saria da, erregalu egokia. Zeruen, lurraren eta horien bien artean dagoenaren Jauna, Errukiorra: ez dute erarik izango Hari hitz egiteko. Espiritua135 eta aingeruak lerroan jarriko direnean, ez dute hitz egingo Errukiorrak baimentzen dituenek eta egiarekin jardungo dutenek baizik. Hori da egiaren eguna. Nahi duenak har dezala babesa bere Jaunagan. Hurbil den zigorraz ohartarazi zaituztegu.

Yibril (Gabriel).

Gizakiak ere eskuek aurkeztu zutena kontenplatuko dute eta sinesgabeak esango du: Ai ene! Ai lur banintz!

79. SURA: ERAUZTEN DUTENAK


Mekakoa da. 46 aleia ditu eta Albistea suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39
136 137

Indarrez erauzten dutenengatik136! Ezti-ezti hartzen dutenengatik137! Lasterka jaisten direnengatik, eta alde handiaz aurrea hartzen eta gai bat eramateaz arduratzen direnengatik! Adarraren lehen joaldia egingo den egunean eta bigarrenak jarraituko dionean, egun horretan taupadaka ariko diren bihotzak izango dira. Haien begitartea umiliaturik egongo da. Esaten zuten: Gure jatorriko egoerara itzuliko ote gaituzte, jadanik banaturiko hezur izango garenean? Esaten zuten: Zentzurik gabeko itzulera izango da orduan. Joaldi bakarra izango da, eta lur gainean azalduko dira. Iritsi al zaizu Musaren (Moisesen) historia? Zure Jaunak Tuwa-ko haran garbituan dei egin zionean: Zoaz Finaunengana (Faraoigana), muga guztiak pasatu baititu! Eta esaiozu: Garbi zaitezen dei egiten dizut, eta zeure Jaunagana gida zaitzaten utz diezaiezun eta Haren beldur izan zaitezen. Eta seinalerik handiena ikusarazi zion. Baina errealitatea ukatu eta desobeditu egin zion; gero, jaramonik egin gabe, bereari eutsi zion. Eta dei egin eta aldarrikatu zuen, esanez: Ni naiz zuen jaun gorena. Baina Allahk Azken Bizitzako eta Lehenengo Bizitzako ereduzko zigorrez jo zuen. Horretan bada oharpen bat beldur denarentzat. Hark eraiki zuen zerua baino zailagoa ote zen zuek kreatzea? Haren sabaia altxatu zuen eta harmoniatsu eratu. Haren gaua estali zuen eta haren egun-argitasuna erakutsi. Eta horren ondoren, luze-zabal egin zuen lurra, eta hartatik bere ura eta bere larrea aterarazi zituen, eta mendiak finkatu zituen. Zuen eta zuen artaldeen gozamenerako. Horrela, Ezbehar handia helduko denean, gizakiak egin zuen ahalegina oroituko duenean eta ikusiko duen orori Yahim erakutsiko zaionean, muga gainditu eta berehalako bizitza nahiago izan zuenak Yahim izango du egoitza.

Aingeruak, sinesgabeen arimak eramatean. Aingeruak, sinestedunen arimak eramatean.

40 41 42 43 44 45 46

Baina Jaunaren aurrean aurkeztu beharra izango zuen beldur izan zenak eta arima grinatik galgatu zuenak, Baratzea izango du egoitza. Orduaz eta noiz iritsiko den galdetzen dizute. Eta nor zara zu hartaz hitz egiteko? Zure Jaunari dagokio haren unea iritsaraztea. Zu ez zara ohar-egile bat baizik beldur denarentzat. Hura (Ordua) ikusiko duten egunean, irudituko zaie ez zirela egon138 arratsalde bat edo goiz bat baizik.

138

Hilobian.

80. SURA: BEKOZKO ILUNA JARRI


Mekakoa da. 42 aleia ditu eta Argizagia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42
139

Bekozko iluna jarri zuen (Muhammad-ek) eta harengandik urrundu, itsua etorri zitzaiolako. Baina nork daki? Agian garbitu egingo da, edo oroitu egingo eta probetxugarri gertatuko zaio Oroitzapena. Aberatsari arreta eskaintzen diozu; hura garbi dadin zure erantzukizuna ez delarik. Aitzitik, zugana norbait gogotsu etorri eta (bere Jaunaren) beldur denari: halakoaz ez zara arduratzen. Baina ez! Oroitzapen bat da139. Beraz, nahi duena oroit dadila hartaz. Edukia orrialde beneragarrietan, goi-mailakoetan, garbietan, bitarteko jator eta bertutetsuen eskuz (idatzia dago). Hil dadila gizakia! Zein esker txarrekoa den! Zeretik kreatu zuen? Esperma-tanta batetik kreatu zuen eta taxutu; gero bidea erraztu zion eta ondoren hilarazi egiten du eta hilobian sarrarazten. Eta, hurrena, nahi duenean, bizitzara itzuliko du. Baina ez! Ez du bete Hark agindu ziona. Errepara diezaiola gizakiak jaten duenari: Gauza ziurra da ezen Guk jaitsarazten dugula ura euriaren bidez; eta gero ildotan pitzatzen dugula lurra, eta han hazia ernarazten dugula, mahastiak eta belar jangarriak, olibondoak eta palmondoak, baratze hostotsuak, frutak eta belardiak. Zuen eta zeuen artaldeen gozamenerako. Eta Oihu burrunbatsua helduko denean, gizakiak bere senideagandik ihes egingo duenean, bere amarengandik, bere aitarengandik, bere lagunagandik eta bere seme-alabengandik: egun horretan, bakoitzak kezka bat izango du. Egun horretan, begitarte distiratsurik izango da, barre gustura egingo duenik. Baina, egun horretan, izango da hautsez beteriko begitarterik ere, belzturik. Estalgileak, iruzurtiak ziren horiek.

Korana.

81. SURA: BIRIBILTZEA


Mekakoa da. 29 aleia ditu eta Zuntza, Abu Lahab ere deitu, suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 2 3
4

1 Eguzkia, bilkari bat bezala, biribilkatuko denean, argizariak eroriko direnean, mendiak mugitzen hasiko direnean,
gamelu eme ernalduak jaramonik egin gabe bazter utziak izango direnean,

5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

piztiak bateratuak izango direnean, itsasoek gainezka egingo dutenean, arimak taldeka bilduko direnean, bizirik lurperatua izan den neskatxari galdetuko zaionean zein krimenengatik hil zuten, orrialdeak zabalduko direnean, zerua larrutua izango denean, Yahim biziago egingo dutenean, Baratzea hurbildua izango denean: norberak jakingo du zer aurkezten duen. Eta zin dagit izarrengatik, ezkutatzen direnean, beren joan-etorria jarraitzen dutenean eta desagertzen direnean! Eta gauarengatik, bere iluna dakarrenean! Eta egunsentiagatik, arnasa hartzen duenean, benetan mezulari jator baten hitza dela140, indartsu batena, eta Tronuaren Jabearen aurrean goi-maila duen batena! Han obeditua eta fidagarritzat hartua. Eta zuen laguna ez dela deabruak hartua! Horra nola ikusi zuen horizonte argian eta hura ez da zekena Ikusten-ez-denarekiko. Ez da deabru madarikatu baten hitza ere. Baina nora zoazte? Ez da oroitzapen bat baizik mundu guztientzat, egia jarraitu nahi duten zuen artekoentzat. Baina ezin nahi izango duzue, Allahk, mundu guztien Jaunak, nahi ez badu.

140

Korana edo Yibril (Gabriel).

82. SURA: PITZADURA


Mekakoa da. 19 aleia ditu eta Erauzten dutenak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 Zerua pitzatuko denean, argizariak amilduko direnean, itsasoak nahastuko direnean, hilobiak irauliko dituztenean, arima bakoitzak jakingo du zer aurreratu zuen eta zer atzeratu. Gizakia! Zerk engainatu zintuen zeure Jaunagandik, Eskuzabalagandik apartatzeko? Kreatu zintuenagandik, moldatu eta orekatu zintuenagandik, nahi izan zuen forma zuri emanez. Baina ez! Ukatu egiten duzue Kontuak Emateko (Egunaren) egiatasuna. Zuek zer egingo zaintzaileak dituzuelarik, eskribau prestuak, zer ari zareten dakitenak. Gauza ziurra da sinestedun egiatiak atseginetan egongo direla. Eta iruzurtiak infernuan egongo direla; hara joango dira kiskaltzera Saritze Egunean. Eta ezin utzi izango diote han egoteari. Baina nola ulertu ahal izango duzu zer den Saritze Eguna? Nola ulertu ahal izango duzu zer den Saritze Eguna? Inork inorengatik ezer ezin egingo duen eguna da. Eta egun horretan agintea Allahrena izango da.

83. SURA: IRUZURGILEAK


Mekakoa da. 36 aleia ditu eta Armiarma suraren ondoren jaitsi zen. Mekan jaitsi zen azken sura da.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 Hondamendia iruzurgileentzat! Jendeari, erosten diotenean, neurri eta pisu justuak eskatzen baitizkiete, baina beraiek, pisatzen edo neurtzen dutenean, iruzur egiten baitute. Ez ote daude seguru bizitzara itzuliak izango direla egun handi baterako, gizakiak munduen Jaunaren aurrean zutituko diren egunean? Benetan, iruzurgileen liburua Siyyin-en egongo da. Eta nola jakingo duzu Siyyin zer den? Liburu markatu bat da. Hondamendia izango da egun horretan egia ukatzen dutenentzat! Kontuak Emateko Eguna ukatu zutenentzat! Zeren (lege-) hausle gaiztoak bakarrik ukatzen baitu egia, gure seinaleak errezitatzen zaizkionean, esaten duenak: Antzinakoen asmakeriak dira horiek. Baina ez! Eskuratu dutena jabetu da halakoen bihotzaz. Egun hartan oihal batek bereiziko ditu beren Jaunagandik; gero, Yahim-en sartuko dira. Eta esango zaie: Hona ukatzen zenutenaren egia. Benetan, sinestedunen Liburua Il-liyyun-en dago. Eta nola jakingo duzu Il-liyyun zer den? Liburu markatu bat da. Haren testigantza egingo dute haren hurbilekoek. Gauza ziurra da ezen sinestedun egiatiak atseginetan egongo direla. Behatuz, ohatzetan etzanik. Haien begitartean zorionaren distira nabarituko duzu. Ardo bikaina, markakoa, emango zaie edateko; musketa izango da haren zigilua. Irrikatzen dutenak irrika dezatela hura. Eta Tasnim-ezkoa141 izango da haren nahastura. Iturri hartatik edango dute hurbil daudenek. Egiaz, gaizkia egiten zutenek barre egiten zuten sinestedun zirenez. Eta haien ondotik pasatzean, begi-keinua egiten zioten elkarri. Eta beren familiara itzultzean, burla eginez joaten ziren. Eta haiek ikustean, esaten zuten: Desbideraturik dabiltza horiek. Baina (gaizkia egiten zutenak) ez ziren bidaliak izan haien zaindari. Eta gaur sinesten dutenek barre egingo dute sinesgabeez. Ohatzetan etzanik egongo dira haiei begira. Ez ote dira sinesgabeak egiten zutenagatik sarituak izan?

141

Paradisuko edaria.

84. SURA: ZARTADURA


Mekakoa da. 25 aleia ditu eta Pitzadura suraren ondoren jaitsi zen. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean Zerua zartatuko denean, Jaunari entzun eta obeditu beharko dionean! Eta lurra zabaldu eta, bere barrua hustuz, bere erraietan dituenak egotziko dituenean, bere Jaunari entzun eta obeditu beharko dio! Gizakia! Ezinbestean zeure Jaunagana zoaz, zeure egintzak eramanez, eta harekin topo egin beharra duzue. Beraz, bere liburua eskuinean har dezanari kontu hartze erraza egingo zaio eta pozik itzuliko da bere jendeagana. Baina Liburua atzean, bizkarrean, emango zaionak bera desegin dezaten eskatuko du, eta su gorian sartuko dute. Pozik bizi izan zen bere jende artean, inolako itzulerarik ez zela izango pentsatuz. Baina ez! Bere Jauna begira zuen. Baina ez! Zin dagit arrats gorriarengatik, eta zin dagit ilunabarreko gorriarengatik! Eta ilargiarengatik, betea egiten denean, aldi batetik bestera igaroz joango zaretela! Zer gertatzen zaie, ez baitute sinesten eta Korana errezitatzen dutenean ez baitira ahuspezten? Ez, sinesten ez dutenek ukatu egiten dute egia; Allahk badakien arren zer ezkutatzen duten. Iragar iezaiezu zigor mingarri bat! Baina ez da horrelakorik sinesten eta ongia praktikatzen dutenentzat, zeren etengabeko saria izango baitute horiek.

85. Sura: Konstelazioak


Mekakoa da. 22 aleia ditu eta Eguzkia suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 4 5
6

Konstelazioen zeruagatik! Agindutako egunarengatik! Testigu batengatik eta testigatua den batengatik! Hil daitezela Zuloko jabeak! Sua ondo elikatua.
Haiek haren inguruan eserita zeuden

7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

eta sinestedunekin egiten ari zirenaren testigu ziren. Eta haietaz mendekatu ziren, Allahgan, Ahaltsuagan, Goresgarriagan sinesten zutelako bakarrik. Zeruen eta lurraren nagusitza zegokion Harengan sinesteagatik. Eta gauza guztien Lekuko da Allah. Sinestedunak, gizon eta emakume, zigortuz proban jarri zituztenek eta damuz itzuli ez zirenek Yahannam izango dute zigor eta Hariq-eko zigorra. Sinesten duten eta ongia egiten dutenek, berriz, ibaiek zeharkatzen dituzten baratzeak izango dituzte. Hori da garaipen handia. Benetan, zorrotza da zure Jaunaren gogortasuna. Sorrera ematen eta berriro errepikatzen duena da Hura. Eta Barkatzailea da Hura, Maitekorra. Tronu Handiaren Jabea. Nahi duena egiten duena. Entzun al duzu gudarosteen historia, Firaunena (Faraoirena) eta Tamudtarrena? Egia esan, sinesteari uko egiten diotenak egia ukatzen ari dira eta Allahk inguratzen ditu atzetik. Hala eta guztiz, Errezitazio goitiarra da Harlauza Babestu batean gordea.

86. SURA: GAUEZ DATORRENA


Mekakoa da. 17 aleia ditu eta Lurraldea suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean


1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 Zeruagatik eta gauez datorrenagatik! Eta nola jakinarazi zuri zer den gauez datorrena? Argizari distiratsua da. Arima bakoitzak bere zaintzailea duela. Ikus dezala gizakiak zerez egina den! Isuritako uretik kreatua izan da, bizkarrezurraren eta saihetsezurren artetik ateratzen denetik. Hura (bizira) itzularazteko ahalmena du Hark. Ezkutukoak agerian gertatuko diren egunean, ez du indarrik izango, ezta lagunduko dion inor ere. Bere euri-aroak dituen zeruagatik! Fruituak emateko irekitzen den lurrarengatik! Bere baitan bereizmena duen hitza dela, eta ez dela batere hutsala. Haiek asmaketan ari dira, baina Ni ere asmaketan ari naiz. Utz iezaiezu sinesgabeei beren unea irits dakien, emaiezu alditxo bat.

87. SURA: GOREN GORENA


Mekakoa da. 19 aleia ditu eta Biribiltzea suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 Gorets ezazu zeure Jaunaren, Goren Gorenaren izena, kreatu eta taxutu duenaren, erabaki eta bideratu duenaren, eta larre berdea hazarazten duenaren eta hondakin belztu bihurtzen duenaren (izena). Errezita dezazun egingo dugu eta ez duzu ahaztuko, Allahk nahi duena baizik. Hark ezagutzen du agerian jartzen dena eta ezkutuan gordetzen dena. Erraztasuna erraztuko dizugu. Beraz, dei iezaiozu Oroitzapenari, zeren oroitzea mesedegarri baita. Beldur denak oroituko du, eta miserableena ardurarik gabeko izango da, zeina surik handienera botako baitute, non ez baita biziko, ez hilko. Bere burua garbi egin dezana aterako da garaile, bere Jaunaren izena oroitu eta otoitz egin dezana. Halere, mundu honetako bizitza hobesten duzue, hoberena eta iraunkorrena Azkena delarik. Benetan, hau guztia bazegoen jadanik lehenengo idazkietan, Ibrahimen (Abrahamen) eta Musaren (Moisesen) orrietan.

88. SURA: ESTALGARRIA


Mekakoa da. 26 aleia ditu eta Zurrunbiloa eragiten dutenak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 Ez al zaizu iritsi Estalgarriaren kontakizuna? Egun horretan izango da begitarte umiliaturik, akiturik, lur jorik. Su kiskalgarriaren beroa jasango dute. Bor-bor handienean dagokeen iturritik emango zaie edaten. Jateko ez dute izango arantza pozoitsu bat baizik, ez elikatzen, ez gosea asetzen ez duena. Baina izango da egun horretan begitarte zoriontsurik ere, egin zuten ahaleginagatik zoriontsu baratze garai batean, non ez baitute entzungo hitz hutsalik. Non iturri bat egongo baita dariola eta ohatze garaiak, kopak eskura, kuxinak lerroz lerro eta alfonbra zabalik. Ez ote dituzte nabari gameluak, eta nola izan diren kreatuak? Eta zerua, eta nola izan den goratua? Eta mendiak, eta nola izan diren eraikiak? Eta lurra, eta nola izan den zabal-zabal egina? Beraz, dei egiozu Oroitzapenari, zeren oroitzapena iratzartzen duen norbait bakarrik baitzara. Ez duzu ahalmenik haiengan. Hala ere, bizkar eman eta sinesteari uko egiten dionari zigorrik handiena emango dio Allahk. Egiaz Gugana itzuli beharra izango dute. Eta Guri dagokigu kontuak eskatzea.

89. SURA: EGUNSENTIA


Mekakoa da. 30 aleia ditu eta Gaua suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26
27

Egunsentiagatik! Hamar gauengatik! Bakoitiagatik eta bikoitiagatik! Gauagatik, ibili dabilenean! Ez ote da hori zin-hitza adimena duenarentzat? Ez ote duzu ikusi zer egin zuen zure Jaunak Ad-tarrekin? Iram, zutabeena, lurralde osoan parekorik ez zuena? Eta haraneko haitzak zulatzen zituzten Tamud-tarrak? Eta Firaun (Faraoia), hesoletakoa142, lurrean gehiegikeriak egin zituztenak, eta han ustelkeria erein zutenak? Eta zure Jaunak zigor latza bidali zuen haien kontra. Gauza ziurra da ezen zure Jauna adi dagoela. Hala ere, Allahk, ohoratuz eta faboratuz, gizakia proban jartzen duenean, esaten du honek: Neure Jaunak ohoratu egin nau. Baina hornidura murriztuz, proban jartzen duenean, esaten du: Neure Jaunak eskutik utzi nau. Baina ez! Umezurtza ez duzue eskuzabal tratatzen, ezta elkar animatzen ere behartsuak elikatzera. Dena irentsi beharrean zeuenganatzen dituzue herentziak, eta neurririk gabe maite dituzue aberastasunak. Baina ez! Lurra behin eta berriz dardaratuko denean lau-lau gelditu arte; eta zure Jauna etor dadinean eta aingeruak etor daitezenean lerroz lerro; eta, egun horretan, Yahannam (Infernua) etorraraziko denean, orduan gizakiak oroituko du. Baina zertarako balio izango dio orduan oroitzeak? Esango du: Ai ene! Ai zerbait aurreratu izan banu nire bizitzarako! Egun horretan, inork ez du ezarriko Hark bezalako zigorrik eta inork ez du lotuko Harena bezalako sendotasunez.
Oi arima sosegatua!

28 29 30

Itzul zaitez zeure Jaunagana, pozik eta alai. Eta sar zaitez nire zerbitzariekin, sartu nire Baratzean.

142

Hesolak: eraikin bikainak edo tortura-tresnak. 346

90. SURA: LURRALDEA


Mekakoa da. 20 aleia ditu eta Qaf suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Zin dagit lurralde honengatik143, zuretzat haizu izango den lurralde honengatik eta aita batengatik eta sortu duen harengatik: neketan kreatu dugula gizakia! Uste du inork ez duela nagusitzarik bere gain. Esaten du: Aberastasun handiak eralgi ditut. Inork ez duela ikusi uste ote du? Ez ote dizkiogu eman bi begi, mihi bat eta bi ezpain? Eta ez ote dizkiogu seinalatu bi bideak? Hala ere, ez dio heldu aldapari. Eta nola jakinarazi zuri zer den aldapa? Esklabo bat askatzea da, edo premiaren egunean jaten ematea ahaide umezurtz bati edo hautsak jana den eskaleari. Eta sinesten dutenetakoa izatea da, elkarri pazientzia aholkatzen eta errukia aholkatzen diotenetakoa izatea. Eskuinaldeko lagunak dira horiek. Baina gure ezaugarriak sinesteari uko egiten diotenak: ezkerraldeko lagunak dira horiek. Horiek gainean su itxia izango da.

143

Meka. 347

91. SURA: EGUZKIA


Mekakoa da. 15 aleia ditu eta Agindua suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Eguzkiagatik eta goizeko haren argitasunagatik! Ilargiagatik, jarraitzen dionean! Egunagatik, agertzen duenean! Gauarengatik, estaltzen duenean! Zeruarengatik eta eraiki duenarengatik! Lurrarengatik eta zabal-zabal egin duenarengatik! Arima batengatik eta eratu zuenarengatik! Eta bere errebeldia eta bere menekotasuna ezarri zionagatik! (Zin dagit) garaipena izango duela garbi egin dezanak eta galdu egingo duela desbidera dezanak. Tamudtarrek, beren gehiegikeriaz, egia ukatu zuten, haietako miserableenak ausardia izan zuenean. Eta Allahren Mezulariak esan zien: Allahren gamelu emea eta edateko haren txanda! Baina ukatu egin zuten eta hankak hautsi zizkioten. Eta beren Jaunak suntsitu zituen beren izugarrikeriagatik, erraustuz. Eta ez zen (Jauna) ondorioen beldur izan.

348

92. SURA: GAUA


Mekakoa da. 21 aleia ditu eta Goren Gorena suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 Gauarengatik, estaltzen duenean! Egunarengatik, agertzen denean! Arra eta emea kreatu zituenagatik! Benetan, desberdinak dira, gero, batzuen eta besteen egintzak! Beraz, egiati izanez ematen duenari, beldur denari, eta Ederrenaren egian sinesten duenari, bere aldeko bihurtuko diogu erraztasuna. Baina zekenari, buru-iritzi denari, eta Ederrenaren egia ukatzen duenari, bere aldeko bihurtuko diogu zailtasuna. Eta aberastasunek ez diote ezertarako balio izango hilko denean. Gauza ziurra da ezen Guri dagokigula Gida eta nola Azken Bizitza hala Lehenengoa Guri dagokigula. Ohartarazi (jakinaren gainean jarri) zaituztet garretan dagoen suaz. Ez du jasango haren bizitasuna miserableenak baizik. Egia ukatuko duenak eta apartatuko denak. Eta hartatik libre izango da kontuz ibiliko dena eta bere burua garbi egiteko bere aberastasunetik emango duena, ez trukean inork fabore bat ordaindu diezaion, baizik bere Jaunaren, Goi-goikoaren begitartea bilatzeko. Eta, benetan, asebeterik geratuko da.

349

93. SURA: GOIZEKO ARGITASUNA


Mekakoa da. 11 aleia ditu eta Egunsentia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Goizeko argitasunagatik! Gauarengatik, bare dagoenean! Zure Jaunak ez zaitu, gero, alde batera utzi, ezta zapuztu ere. Azken Bizitza hobea izango da zuretzat lehenengoa baino. Zeure Jaunak emango dizu eta asebeterik geratuko zara. Ez ote zintuen umezurtz aurkitu eta babestu? Ez ote zintuen galduta aurkitu eta gidatu? Eta ez ote zintuen pobre aurkitu eta aberastu? Horregatik, ez ezazu umezurtzaz abusatu. Ez uxatu eskalea. Eta hitz egin ezazu Jaunak egin dizun mesedeaz.

350

94. SURA: EZ OTE ZAITUGU IREKI?


Mekakoa da. 8 aleia ditu eta Goizeko argitasuna suraren ondoren jaitsi zen Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 Ez ote dizugu bihotza ireki? Eta ote zaitugu zamatik libratu, sorbalda astuntzen zizun zamatik, eta ez ote dugu ezarri toki garai batean zure aipamena? Zeren egia baita zailtasunaren ondoan erraztasuna dagoela. Bai, zailtasunaren ondoan erraztasuna dago. Beraz, amaitu dezazunean, saia zaitez gehiagorako, eta irrika ezazu zeure Jauna.

351

95. Sura: Pikondoak


Mekakoa da. 8 aleia ditu eta Konstelazioak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 Pikondoaren eta olibondoaren fruituagatik! Sinin (Sinai) mendiarengatik! Lurralde seguru honengatik! Benetan, gizakia harmoniarik ederrenean kreatu genuen eta gero apalenetakoa bihurtu genuen. Salbuetsirik sinesten dutenak eta ongia egiten dutenak; zeren horiek etenik izango ez duen saria izango baitute. Eta nolatan uka zenezake, honen ondoren, Kontu Emateko Eguna? Ez ote da Allah epaileetan zuzenena?

352

96. SURA: ODOLBILDUA Mekakoa da. 19 aleia ditu. Lehenengo bostek Koranetik jaitsi ziren lehenengo zatia osatzen dute. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 Irakur ezazu kreatu duen zure Jaunaren izenean! Odolbildu batetik kreatu du gizakia. Irakur ezazu, zeren zure Jauna baita eskuzabalena! Kalamuaren bidez irakatsi zuena, ez zekiena irakatsi zion gizakiari. Halaz guztiz, gizakia jarki egin da aberastu dela konturatzean. Gauza ziurra da ezen zeure Jaunagana itzuli beharra duzula. Zer irizten diozu otoitzean ari den zerbitzariari oztopoa jartzen dionari? Eta zerbitzari hau ondo gidatua balego, edo beldur izatea agintzen ari balitz? Ez ote duzu ikusten nola ukatzen duen egia eta nola apartatzen den? Ez ote daki Allah ikusten ari dela? Hori egiteari uzten ez badio, bekokiko ile-xerlo batetik helduko diogu, bere bekoki gezurti eta (lege-) hauslekotik. Eta dei egin diezaiela bereei, Guk aingeru indartsuei dei egingo baitiegu. Baina ez! Ez iezaiozu obeditu, ahuspeztu zaitez eta bila ezazu hurbiltasuna!

353

97. SURA: AGINDUA


Mekakoa da. 5 aleia ditu eta Bekozko iluna jarri suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Gauza ziurra da ezen Aginduaren gauean jaitsarazi genuela144. Eta nola adierazi zuri zer den Aginduaren gaua? Mila hilabete baino hobea da Aginduaren gaua. Hartan jaisten dira aingeruak eta espiritua145, arazo bakoitzarentzat Jaunaren aginduak ekarriz. Bakea, egunsentia urratu arte irauten du (gau horrek).

144 145

Korana. Yibril (Gabriel). 354

98. SURA:

FROGA ARGIA

Medinakoa da. 8 aleia ditu eta Dibortzioa suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Sinesgabetasunean eroria zen Liburuaren jendeak eta eransleek ez dute etsi harik eta Froga Argia iritsi zaien arte: Orrialde argiak errezitatzen dituen Mezulari bat (iritsi zaien arte). Zuzentasuna duten idazkiak dituzten (orrialdeak). Liburua eman zitzaien haiek ez ziren banatu Froga Argia heldu ondoren baizik. Nahiz eta ez zitzaien agindu Allah adora zezaten baizik, Hari adorazioa egiaz eskainiz, hanif (monoteista) gisa, eta salata (otoitzaldia) ezar zezaten eta zakata (pobreentzako zerga) eman zezaten baizik. Eta hori da zinezko Adorazioaren praktika. Eta, benetan, Liburua jaso zutenen artetik sinesteari uko egin ziotenak eta eransleak Yahannamgo (Infernuko) suan egongo dira, non hilezkor izango baitira. Izaki guztien artean txarrenak dira horiek. Aitzitik, izaki guztietan onenak dira sinesten eta ongia egiten dutenak. Ibaiek zeharkatzen dituzten Adn-go (Edengo) baratzeak dira beren Jaunaren ondoan zain duten saria. Han hilezkor izango dira betiko. Allah pozik egongo da haiekin, eta haiek pozik egongo dira Harekin. Allahren beldur denarentzat da hori.

6 7 8

355

99. SURA: LURRIKARA


Medinakoa da. 8 aleia ditu eta Emakumeak suraren ondoren jaitsi zen.

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 Lurra bere dardarak berak astinduko duenean eta lurrak bere baitan duen zama iraitziko duenean eta gizakiak esango duenean: Zer du? Egun horretan dakiena kontatuko du, zure Jaunak inspiratuko baitio. Egun horretan gizakiak taldeka aterako dira, beren egintzak ikusteko: Eta ongi-izpi baten pisuko egintza egina dukeenak ikusiko du; eta gaizki-izpi baten pisuko egintza egina dukeenak ikusiko du.

356

100. SURA: LAUHAZKATZEN DUTENAK


Mekakoa da. 11 aleia ditu eta Denbora suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6. 7 8 9 10 11 Arnasestuka lauhazkatzen duten eta txinpartak ateratzen dituztenengatik! Goizean goiz zalapartaka ateratzen direnengatik, hautsa harrotuz eta tropan sartuz! Egia da, gero, gizakia esker txarrekoa dela bere Jaunarekin, Hura horren testigu delarik! Eta nekaezina dela ondasunekiko bere maitasunean. Ez ote daki hilobietan dagoena agerian jarri eta bihotzean zegoena agertuko denean, egun hartan bere Jauna zehatz informaturik egongo dela haietaz?

357

101. SURA: ZIRRARA


Mekakoa da. 11 aleia ditu eta Qurayshak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Zirrara. Eta zer da zirrara? Eta nola adierazi zuri zer den zirrara? Gizakiak pipi barreiatuak bezala egongo diren eguna da. Eta mendiak artile kardatuak bezala (egongo diren eguna). Orduan, balantzan pisu handia duten egintzak dituena bizitza atseginean egongo da. Aitzitik, balantzan pisu txikia duten egintzak dituenak amildegia izango du ama. Eta zerk adieraziko dizu zer den hori? Su kiskalgarria da.

358

102. SURA: LEHIA


Mekakoa da. 8 aleia ditu eta Oparotasuna suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 Gehiago eduki nahi izatearen lehiak hartuak zaudete hilerria bisitatzera joango zareten arte. Baina ez! Jakingo duzue. Bai. Jakingo duzue gero. Ziur jakingo bazenute! Egon seguru Yahim ikusiko duzuela. Ziurtasunaren begiaz ikusiko duzue. Eta izan dituzuen zoriontasun-egunez galde egingo dizuete egun horretan.

359

103. SURA:

DENBORA

Mekakoa da. 3 aleia ditu eta Ez ote dizugu ireki...? suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 Denboragatik! 2 Egia da ezen gizakia galbidera doala. 3 Ez, ordea, sinesten eta ongia egiten dutenak, egiari atxikitzen eta pazientziari atxikitzen zaizkionak.

360

104. SURA:

MAISEATZAILEA

Mekakoa da. 9 aleia ditu eta Igotzea suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Hondamendia izango da maiseatzen eta difamatzen duen ororentzat! Aberastasunak pilatzen dituen eta kontatzen ari ohi denarentzat. Uste du aberastasunak hilezkor egingo duela. Baina ez! al-Hutama-ra146 botako dute. Eta nola jakingo duzu al-Hutama zer den? Allahren sua da, pizturik dagoena. Bihotzaren hondoraino heltzen dena. Inguratu egingo ditu, zutabe handitan.

146

Yahannamgo (Infernuko) suaren izenetako bat. 361

105. SURA:

ELEFANTEA

Mekakoa da. 5 aleia ditu eta Sinesgabeak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Ez ote duzu ikusi zer egin zuen zure Jaunak elefantearekin zihoazenekin? Ez ote zion porrot eginarazi haien estratagemari, haien aurka txoriak bidaliz bata bestearen segidako saldotan, buztinezko harriak botatzen zizkienak pipiak jotako lasto bezala uzten zituztela?

362

106. SURA:

QURAYSH-AK

Mekakoa da. 4 aleia ditu eta Pikondoak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 Quraysh-en Akordioagatik! Neguko eta udako bidaietarako haien akordioengatik! Adora dezatela, beraz, Etxe honen Jauna. Hark elikatu baititu gosetetik salbatuz eta beldurretik libratu baititu.

363

107. SURA: EZINBESTEKO

LAGUNTZA

Lehenengo hiru aleiak Mekakoak dira eta gainerakoak Medinakoak. 7 aleia ditu eta Lehia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 7 Ikusi al duzu Kontu Ematea ukatzen duena? Hori bera da umezurtza mespretxatzen duena. Eta eskaleari jaten emateko aholkatzen ez duena. Baina, ai errezatzen ari diren haiek! Beren Otoitzean zabar izanik, arrandia egiten duten horiek eta ezinbesteko laguntza ukatzen duten horiek!

364

108. SURA: OPAROTASUNA


Mekakoa da. 3 aleia ditu eta Lauhazka egiten dutenak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean . 1 Egia da Oparotasuna eman dizugula. 2 Horregatik, egiozu otoitz zeure Jaunari eta eskaini opariak. 3 Zeren eta gorroto dizuna baita ondorengorik izango ez duena.

365

109. SURA: SINESGABEAK


Mekakoa da. 6 aleia ditu eta Ezinbesteko Laguntza suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5. 6 Esazu: Sinesgabeak! Nik ez dut adoratzen zuek adoratzen duzuena eta zuek ez duzue adoratzen nik adoratzen dudana. Nik ez dut adoratuko zuek adoratzen duzuena, eta zuek ez duzue adoratuko nik adoratzen dudana. Zuentzat zeuen adorazioa eta niretzat neurea.

366

110. SURA: GARAIPENA


Minan jaitsi zen Azken Agurraren Ha-n; hargatik, Medinakotzat eman ohi da. Koranekoetan azkena jaitsi dena da. 3 aleia ditu eta at-Tawba Atzera Egitea suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 Allahren garaipena eta konkista helduko direnean eta jendea Allahren adorazioan taldeka sartzen ikusiko duzunean, gorets ezazu zeure Jauna Haren gorespenarekin, eta eska iezaiozu barkamena. Hark beti onartzen du Harengana itzultzen dena.

367

111. SURA: ZUNTZA EDO ABU LAHAB


Mekakoa da. 5 aleia ditu eta Liburua hasten duena (al-Fatiha) suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Gal daitezela Abu Lahab-en eskuak! Eta galdurik dago. Bere aberastasuna eta lortu duen guztia ez du ezertarako izango. Su gorian kiskaliko da. Eta haren emazteak garraiatuko du egurra. Lepoan zuntzezko soka daramala.

368

112. SURA: ADORAZIO GARBIA


Mekakoa da. 4 aleia ditu eta Gizakiak suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 Esazu: Allah da Hura, Bakarra. Allah, Jaun Absolutua. Ez du sortu eta ez da sortua izan. Ez du inor parekorik.

369

113. SURA: EGUNSENTIA


Mekakoa da. 5 aleia ditu eta Elefantea suraren ondoren jaitsi zen

Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 Esazu: Egunsentiaren Jaunagan babestuko naiz. Kreatu duenaren gaitzetik. Gauaren gaitzetik, ilun bilakatzen denean. Korapiloetan ufatzen dutenen147 gaitzetik eta bekaizkeria duen bekaiztien gaitzetik.

147

Emakumeen. 370

114. SURA: GIZAKIAK


Mekakoa da. 6 aleia ditu eta Egunsentia suraren ondoren jaitsi zen. Allahren, Errukiorraren, Bihozberaren izenean 1 2 3 4 5 6 Esazu: Gizakien Jaunagan babestuko naiz. Gizakien Erregeagan. Gizakien Jainkoagan. Ezkutatzen den gaitzaren xuxurlatzetik. Gizakien bihotzean xuxurlatzen duen eta jeinuen eta gizakien artean bizi den horrengandik.

371

You might also like