Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 29

Egileak:

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


Ainhara Plazaola
Iker Urkiola
Maier Irazusta

Eskerrak eman nahi dizkiogu ikerketa lan honetan parte hartu dugun kide guztion
partez, Gurutze Zipitria psikologo eta irakasleari, proiektua gauzatu ahal izateko
datu garrantzitsuak emateaz gain, gure eskaeren aurrean prestutasuna adierazi
duelako, momentu oro.
Eskerrik asko Gurutze.
Aurkibidea

1. Zer da eskola jazarpena?


2. Bullying- aren jatorria
3. Bullying- aren ezaugarriak eta motak
4. Bullying- aren ondorioak
5. Bullying- aren eragileak
Bullying- a edo Eskola Jazarpena
6. Datu estatistiko esanguratsuak
• Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko
ikastetxeetan (Arartekoaren datu bilketa 2007)
• World Health Organization Health Behaviour in School-aged Children
2001/2002 survey data for bullying in 13 year old girls and boys
• Diagnostico General del Sistema Educativo Español. España. 1998.
Instituto Nacional de Calidad y Evaluacion del Ministerio de Educacion
y Cultura de España

7. IRTENBIDEA: Elkarbizitza eraiki eta indarkeriari aurrea hartu


8. Bibliografia eta webguneak

Estraktua

Ikerketa lan honek bullying edo eskola jazarpena zer den, bere ezaugarriak
zeintzuk diren eta egoera honen eragileak zeintzuk diren identifikatzea du
xedetzat. Datuak zuzeneko elkarrizketen bidez, aurretiko ikerketa lanetatik eta
emaitza estadistikoeatik eskuratu direnez, bigarren mailakoak dira; bai
kualitatiboak eta baita kuantitatiboak ere. Ikerketaren ondorioa elkarbizitza eta
heziketa egoki baten bidez bullying- a ekidin daitekeela da.

1.Zer da eskola-jazarpena
Gaur egun, eskola-jazarpena Bullying izenarekin egin da ezagun gizartean.
Ingelesez, bully hitzak harroputz edo ahoberoa esan nahi du. Hortaz, zer da
bullyinga? Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen
jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko
umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko
gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen
direnak. Eskola-jazarpena gertatzen ari dela jakiteko, ondorengo gauza hauek
antzeman behar dira:
• Zapaltzaile batek edo batzuek erasotu duten babes gabeko biktima bat egon
behar da.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


• Desoreka egon behar da indartsuenaren eta ahularen artean. Desoreka hori
indarrean, gorpuzkeran, maila sozialean eta psikologikoan agerikoa izango da.
Hortaz, biktima babes gabe sentituko da beti.
• Jazarpenak etengabea izan behar du, hots, jazarpena epe batez errepikatu egin
behar da.

2.Bullying- aren jatorria


Bullying edo ikasleen arteko biolentzia fisiko eta psikoari buruz egiten den lehen
aipamena 70.hamarkadan kokatzen da; eta termino hau erabili zuten lehen
autoreak Dan Olweus eta Peter Heineman izan ziren. Ikertzaile hauek Estatu
Batuetan, Europa mendebaldeko herrialdeetan eta Britanian Handian burutu
zituzten lehen ikerketak eta terminoaren lehen definizioa bota zuen Dan Olweus-
ek:
“Ikasle batek erasoak pairatzen dituela edo biktima bihurtzen dela esan ahal
izateko, etengabe eta aldi batean jasan behar ditu beste ikasle batek edo batzuek
egindako ekintza negatiboak” (Olweus, 1998).

3.Bullying- aren ezaugarriak eta motak


• Botere-desoreka: botere fisiko, psikologiko eta sozial desberdinaren
ondorioz, indarren desoreka sortzen da pertsonen arteko harremanetan.
• Nahita egitea/errepikatzea: nahita egitea behin eta berriz errepikatzen den
erasoaren bidez adierazten da eta, jokabide horrek, beste eraso batzuen jomuga
izateko beldurra sortzen dio biktimari.
• Defentsa-gabezia/Pertsonalizazioa: ikasle bakar bat izaten da normalean
tratu txarren biktima eta horrela babesik gabeko egoeran jartzen da. Modu
horretan, biktimak ez du aurkitzen bere burua babesteko adina baliabide, eta
isolamendua nahiz estigmatizazioa pairatzeaz gain, autoestimua eta bere izen
ona ere galtzen ditu.

Bullying motak Egoera


Gizarte-bazterketa eta Norbait baztertzea. (Pasiboa)

marjinazioa Parte hartzen ez uztea. (Aktiboa)


Norbait iraintzea. (Zuzena)

Hitzezko erasoa Ikasleaz gaizki hitz egitea. (Zeharkakoa)

Ezizenak jartzea. (Mistoa)


Zeharkako eraso fisikoa Norbaiti gauzak ezkutatzea

Eraso fisiko zuzena Norbait jotzea


Beldurra sartzeko norbait mehatxatzea

Larderia/ xantaia / mehatxua Gauzak egitera derrigortzea

Armen bidez mehatxatzea


Bullying- a edo Eskola Jazarpena
Sexu-jazarpena egitea
Sexu-jazarpena edo -abusua
Sexu-abusua egitea

Erabilitako bitartekoaren arabera, ikastetxeetako berdinen arteko tratu txarrak


hitzezkoak, idatzizkoak, keinu bidezkoak edo ziber-bullying-a (mugikorra,
internet…) izan daitezke. Biktimaren ezaugarrien arabera ere tratu txarrak hainbat
motatakoak izan daitezke: arrazista, homofobikoa, sexista, urritasuna duten
ikasleei egindakoa, etab.

4.Bullying- aren ondorioak


• Biktimarentzat: eskola-porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa,
gogobetetasun eza edo gustura ez egotea, barne-herstura, zorigaitza, nortasun-
arazoak eta garapen orekaturako arriskua.
• Erasotzailearentzat: delituzko jokabide bihur daitekeenaren lehen urratsa izan
daiteke, boterea erasoan oinarritzen dela interpreta dezake eta helduarora iristen
denean ere joera bera izan. Indarkeriazko egintza gain- baloratzera ere irits
daiteke, gizartean onartzen eta saritzen den jokabidea dela pentsatuz.
• Lekuko diren ikaskideentzat: jokabide horrek bidegabekeriaren aurrean jarrera
pasiboa eta erosoa izatera eraman ditzake eta, ondorioz, pertsonaren balioari
buruzko interpretazio okerra egin dezakete.

5.Bullying- aren eragileak


Eskola jazarpena eragiten duten haurren jokaera honen atzean, faktore askok
eragiten dute. Jarrera honen eragileak, aurreko hainbat ikerketetan oinarrituz,
ondoregoak lirateke:
1.Haurraren testuinguru familiarra: Guraso eta familiarengandik jasotako
maitasuna ezinbestekoa da haurraren heziketan eta emozioetan. Horregatik,
afektibitate ezak bulkada agresiboak eragin ditzake umearengan.
2.Haurraren jokaera bortitzekiko gehiegizko tolerantzia agertzen badute gurasoek,
hau da, ez bazaio jokabide horiek desegokiak direla irakasten eta zuzentzen,
haurrak ez daki gaizki eginiko ekintzak direla eta egunerokotasunean barneratuko
ditu.
3.Boterea inposatzen duten metodoek (zigor fisikoa edo/ eta esperientzia
emozional gogorrak) haurrarengan erruduntasun sentimendua bultzatzen du, eta
gaizki eginiko ekintzaren zergatiak ez dizkio azaltzen.
4.Gehiegizko ikuskapena: Gurasoek haurrak bere aisialdian egiten dituen ekintza
guztien gainbegiratze zorrotza gauzatzen badute, errepresio egoera bultzatzen da.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


5.Komunikabideetako biolentzia egoerak: Telebista, bideo- joko, internet … -etan
ohikoak dira biolentzia egoera hauek. Horregatik, indarkeriaren erabilera
neurrigabea “ohikotzat” barneratzen dute eta arazoen irtenbide desegokiak
asoziatzen dituzte.

6.Datu estatistiko esanguratsuak


Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko
ikastetxeetan (Arartekoaren datu bilketa 2007)

Ikastetxeko harremanak: Era askotako harremanak izaten dira ikastetxeetan:


adin bera baina familia eta gizarte jatorri desberdina dutenen artekoak, adin
desberdina eta funtzio eta ardura desberdinak dituztenen artekoak …

1 grafikoa: Ikastetxeko harremanak

Inkestatu guztien ustez, ikastetxeko harremanak onak dira. Nolanahi ere, guraso
eta irakasleen ustez hobeak dira ikasleen ustez baino.
Lehen Hezkuntzako harremanak hobeak dira Bigarren Hezkuntzakoak baino,
adinagatik batez ere; Baita, ordea, irakaskuntza derrigorrezkoa bihurtu delako 16
urteraino eta etapa horretan gizarte aldaketa sakonak indartu egiten direlako.
Ikasleen maila sozio-ekonomikoa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta hobeak dira
ikastetxeko harremanak. Izan ere, ikasle horien kultura hurbilago dago eskola
kulturatik, eta, hori horrela izanik, errazago egokitzen dira. Ikastetxe pribatuetako
harremanak hobeak dira ikastetxe publikoetakoak baino, ikasleen gizarte osaera
homogeneoagoa baita.
Ikastetxeetako diziplinarik eza eta indarkeria egoerak: Diziplinarik eza
ikastetxeko bizikidetza normalaren parametroen barruan sartzen da. Baina arazo
bihurtzen da, diziplinarik gabeko egoerak larriak badira edo maiz gertatzen badira,
eta, horren ondorioz, pertsonen arteko harremanak okertu eta ikastetxeko
eginbeharrari larriki eragiten badiote.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


3. grafikoa: Diziplinarik eza eta indarkeria ikastetxean eta ikasgelan

Ikasgela barruan irakaslea bertan izateak eta lana araututa egoteak murriztu
egiten dute indarkeria edo diziplinarik gabeko jokabideak agertzeko aukera;
aitzitik, irakaslearen presentzia hain agerikoa ez den lekuetan (komunean,
korridorean eta jolastokian, esaterako), gehiagotan gertatzen dira horrelako
jokaerak. Ikastetxeetako diziplinarik ezari eta indarkeriari buruzko alarmismoa ezin
da orokortu, ikasle edo talde jakin batzuen ondorioz gertatzen baitira diziplinarik
gabeko egoera larrienak.

4. grafikoa: Diziplinarik ezaren gehikuntza, irakasleen ustez

Ikasleen gizarte osaeran aldaketa handienak izan dituzten ikastetxeetako


irakasleak diziplina gehien gehitu dela uste dutenak: pribatuetan publikoetan baino
gehiago, A ereduan B ereduan baino gehiago, B ereduan D ereduan baino gehiago,
eta maila sozio-ekonomiko ertain-baxuko ikasleak dituzten ikastetxeetan.
World Health Organization Health Behaviour in School-aged Children
2001/2002 survey data for bullying in 13 year old girls and boys
Percentage of students who reported bullying others in the past two months:

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


Source: Pepler, D., Craig, W.M., Yuile, A., & Connolly, J. (2004). Girls who bully: A developmental and relational perspective.
In M. Putallaz & J. Kupersmidt (Eds.), Aggression, antisocial behavior, and violence among girls (pp. 90-109). New York:
Guilford Publications.

Percentage of children who were victimized 2 or more times in previous months:

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


(Source: Craig and Harel, 2004).

Diagnostico General del Sistema Educativo Español. España. 1998.


Instituto Nacional de Calidad y Evaluacion del Ministerio de Educacion y
Cultura de España

➢ Ikasleen elkarbizitza maila:

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


○ %79 ona edo bikaina
○ %21 eskasa edo txarra
➢ Indarkeria egoeraren eragileak:
○ Ikasleen interes falta
○ Familia arazoak
➢ Indarkeria ekintzak azken 3 urteetan:
○ % 60 BAI
○ %7 BAI (10 egoera baino gehiago)

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


El Pais egunkarian (2004/10/01) gizarte atalean argitaratutako datuak, Espainiar
estatuan Bullying-ak duen intzidentziari buruz, Madrilgo Unibertsitate
Konplutentseko psikologo talde batek egindako ikerketaren arabera:
➢ DBH- ko ikasleen %34, 2ak, “ikastetxean indarkeria eraso bat jasango balu,
irakasleei ez liekeela laguntzarik eskatuko” onartzen du.
➢ Ikasleen %2, 9ak eskola indarkeria arazo larriak pairatzen ditu.
➢ Eskola jazarpena jasateko arrisku- adina 13 eta 15 urte artean kokatzen da
(adin tarte hau droga kontsumoarekin hasteko aldia ere bada)
“Gizarte Bazterketaren Aurkako Prebentzioa Nerabezaroan” informearen arabera
(Madrilgo komunitateko 826 ikasleri egindako inkesta eta elkarrizketetan
oinarrituta) datu hauek lortu dira:
➢ %16ak bazterketa eta eraso psikologikoetan parte hartzen duela onartzen du
(kide bat baztertu edo/ eta irain egin)
➢ Maiztasun handiena duten bullying egoera:
○ % 8 atsotitzen bidezko ridikulizazioa
○ %7, 2 aislamentua
○ %7 irainak
➢ Ikasleen %1,8ak sarritan jotzen dituztela onartzen du.

7.IRTENBIDEA: Elkarbizitza eraiki eta indarkeriari


aurrea hartu
Elkarbizitza terminoak, gizarte mailan, ez dio soilik elkarrekin bizitzen diren kideen
arteko ekintzari erreferentzia egiten, baizik eta, kontestu zabalago bat barneratzen
du: bizi direneko testuinguru eta ekintzak, elkarren arteko harremanak, onarturiko
arauak eta arazoei aurre egiteko moduak. Horregatik, “ezinbestekoa da
elkarbizitza horretako kide garenez, norberaren interesez gai, gainontzekoek izan
ditzaketenak ulertu eta konpartitzea, kideekin enpatizatuz.” (Gurutze Zipitria)
Indarkeriari aurre egiteko proposatzen den jarrera honek, maila sozialaz gain,
beste bi eremu ere biltzen ditu: maila pertsonala eta maila kognitiboa. Beraz,
haurren bizitza esparru hauek hezkuntzan garatzen direnez hein handi batean,
ezinbestekoa izango da, ikastetxeetako elkarbizitzatik abiatzea. Ikastetxeak
elkarbizitza baketsua, demokratikoa eta errespetuzkoa eskaini behar du; bertan,
kideekin bizitzen ikasten da, “gaitasun sozialak eskuratzen dira eta norberaren
Bullying- a edo Eskola Jazarpena
pertsonalitatea finkatzen da adin honetan. Horregatik, ikasleek integraziorako arau
eta betebehar espezifikoak izatea komeni da”. (Ortega eta kolaborazioak. 2004)
Termino honen erreferentzia sozio- juridikoa ere badaukagu, Espainiar estatu
1978ko konstituzioan, Carta Magna –n :
“La nación española, deseando establecer la justicia, la libertad y la seguridad, y
promover el bien de cuantos la integran, en el uso de su soberanía, proclama su
voluntad de garantizar la convivencia democrática dentro de la Constitución y de
las leyes, conforme a un orden económico y social.” (BOE. 28 – 12 – 1978)
“Research on bullying shows that we also need to protect children and youth who
experience "forms of physical or mental violence, injury or abuse" at the hands of
their peers. For every one child concerned about being sexually abused by adults,
there are three children concerned about being beaten up by peers (Finkelhor,
Assdigan, & Dziuba-Leatherman, 1995).”

Europar Batasunean haurtzaroaren babeserako bilkuran hitzartutako eskubideen


arabera, ondorengo aldarrikapena sinatu zen, haurren eskubideak bermatzeko:

“Parties shall take all appropriate legislative, administrative, social and


educational measures to protect the child from all forms of physical or mental
violence, injury or abuse, neglect or negligent treatment, maltreatment or
exploitation, including sexual abuse, while in the care of parent(s), legal
guardian(s) or any other person who has the care of the child.”

The UN Convention on the Rights of the Child. Article 19 of the


Convention.

8.1.Bibliografia
ALLAN L. BEANE (2006): BULLINYG Aulas libres de acoso. Bartzelona GRAÓ.
ARARTEKOA. (2007): Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntza Euskal Autonomia
Erkidegoko ikastetxeetan
AVILES MARÍNEZ, J.M. (2002): Intimidación y maltrato entre el alumnado. STEE-
EILAS.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


AVILES MARTINEZ, J.M. (2001): La intimidación y el maltrato en los Centros
escolares. Lan Osasuna 2,
13-24. Bilbao STEE-EILAS.
CEREZO, F. (1997): Conductas agresivas en edad escolar. Madril. Pirámide.
CEREZO, F. (2002): La violencia en las aulas. Madril. Ed. Pirámide.
DÍAZ-AGUADO, M.J. (2006): Del acoso escolar a la cooperación en las aulas, Madril,
Pearson.
GARAIGORDOBIL, M., (2005): 4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio
eta sormen jolasak,Bilba. Ibaizabal.
HARRIS S., PETRIE G. (2006): Acoso escolar en la escuela: los agresores, las
víctimas y los espectadores.
Barcelona. Paidós.
JARES, X. R. (2006): Pedagogía de la convivencia. Bartzelona, Graó.
OLWEUS D. (1993): Bullying at school . What we know and what cando. Oxford.
Blackwell.
OLWEUS D. (1998): Conductas de acoso y amenaza entre escolares. Madril.
Morata.
O´MOORE, M. (2004): Dealing with Bullying in Schools, London, PCP.
ORTEGA, R (1998): La violencia escolar. ¿Qué es? Y ¿Cómo abordarla? Programa
Educativo de
Prevención de Maltrato entre compañeros y compañeras. Junta de Andalucia.
ORTEGA R .y DEL REY R. (2003): La violencia escolar: estrategias de prevención.
Bartzelona. Graó.
ORTEGA R .y DEL REY R. (2004): Construir la convivencia. Bartzelona, Edebé.

8.2.Webguneak
• http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r332732/es/contenidos/informacion/di
g2/es_5614/adjuntos/bakea/eu_clima_escolar.htm:Eusko Jaurlaritzaren
jarraibideak
• http://prevnet.ca/Bullying/BullyingStatistics/tabid/122/Default.aspx: World
Health Organization Health Behaviour in School-aged Children 2001/2002
survey data for bullying in 13 year old girls and boys.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


ERANSKINAK

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


ESKOLA EREMUAN BERDINEN ARTEKO TRATU
TXARREI AURRE
EGITEKO PREBENTZIO NEURRIAK

Hezkuntza-komunitate batean bizikidetzako programak edo planak garatzea da ikasleen arteko


tratu txarrak prebenitzeko neurri nagusietako bat. Egiaztatuta dago ikastetxeetan edozein
indarkeria mota prebenitzeko modurik onena hezkuntza-komunitateko harremanak honako alderdi
hauetan oinarritzea dela: pertsona guztien eskubide eta betebeharretan, duintasunaren
errespetuan, gizarteratzearen aldeko jokabideak sustatzen dituzten irizpide hezitzaile eta
integratzaileetan eta gatazkei aurre egiteko elkarrizketa erabiltzean. Alderdi horiek guztiek osatzen
dute bizikidetzako programa eta plan horien guztien ardatza.

Horretarako, indarkeriaren kultura gainditzeko prozesua jarri behar da abian ikastetxeetan. Horrela
ikastetxeek, ikasleak sozializatzeaz gain, ikusaraziko diote hezkuntza-komunitateari elkarrizketa,
errespetua, erantzukizuna eta komunikazioa direla bizikidetzaren oinarria.

Prebentziozko neurrien artean bi motatakoak daude: batetik, izaera orokorrekoak, batik bat
ikastetxeko bizikidetza orokorrean hobetzera zuzendutakoak, eta bestetik, berdinen arteko tratu
txarrekin eta jazarpenarekin lotura handiagoa dutenak, eskolako talde, ikasgela edo norbanakoei
aplikatzen zaizkienak, hezkuntza-komunitate osoari ere eragin diezaioketen arren.

1. Hezkuntza Komunitate osoa sentsibilizatzen eta


inplikatzen
laguntzen duten antolamendu-neurriak

Familiaren eta ikastetxearen arteko lankidetza da eskolako heziketa eta bizikidetza hobetzeko
gako-faktoreetako bat. Irakasle guztien inplikazioa eta ikasleen partaidetza ere faktore giltzarriak
dira, batik bat bizikidetzako arauak prestatu, aplikatu eta berrikusteko prozesuetan; izan ere,
horrela, ikastetxean hartzen diren neurrien erantzule sentitzen dira ikasleak. Honako hauek dira
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatutako neurrietako batzuk, hezkuntza-komunitate
osoa sentsibilizatzen eta inplikatzen lagundu dezaketenak:

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


• Ikastetxean Bizikidetzaren Behatokia sortzen lagundu, Hezkuntza Komunitate osoaren
partaidetzarekin eta ordezkaritzarekin.

• Urteko Bizikidetza Plana prestatu eta Ikastetxearen Urteko Planean eta Urteko Memorian txertatu.
Honako atal hauek izan ditzake planak:
 Justifikazioa.
 Hezkuntza-komunitatearen premiak eta itxaropenak.
 Ikastetxeko bizikidetzaren diagnostikoa:
○ Tratu txarren adierazleen bidezko behaketa sistematikoa.
○ Hainbat iturritako informazioaren bilketa (irakasleak, familiak, irakasleak ez diren
langileak,ikasleak, etab.), elkarrizketa, galdetegi eta proba soziometrikoen
bitartez.
○ Arriskuko lekuak eta uneak detektatzea.
○ Egoeraren kausen analisia.
 Helburuak lehenestea eta planifikatzea.
 Helburu horiek lortzeko jarduerak eta neurriak.
 Jarraipena eta ebaluazioa.
 Prestakuntza-premiak.
 Hezkuntza-komunitate osora hedatzeko estrategiak.

• Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua prestatzen eta berrikusten parte hartzea sustatzea,


berdintasunaren, errespetuaren, irekitasunaren eta elkarrizketaren aldeko jokabide sozialak garatu
nahi dituzten balioak eta arauak nabarmenduz eta erabakiak hartzeko orduan adostasuna
bultzatuz.

• Ikastetxearen Ikasketa Proiektua berrikustea, bizikidetzarako eta gatazkak ebazteko hezkuntza


bertan sartuz eta negoziazio-, bitartekaritza-, adiskidetze- eta arbitraje-estrategiak garatuz.

• AJA edo Antolakuntza eta Jarduera Araudia prestatzen eta berrikusten parte hartzea sustatzea,
ikastetxean jazarpenaren aurkako araudia sartuz.

• Eskolako giroa hobetzeko neurri orokorrak finkatzea, komunikazio-programak eta gatazketan


bitartekaritza lana egiteko programak garatuz. Programa horien bitartez, ikasleek gaitasun
pertsonalak eta sozialak hartuko dituzte, esaterako, asertibitatea, autoestimua, enpatia eta balio
etiko eta moraletan oinarrituak dauden komunikazio-trebetasunak.

• Eskolako ekosistema hobetzea, aisiarako eremu erakargarriagoak sortzea, jolaserako espazioak


hobetzea, ikasleek zuzendutako jolas-taldeak antolatzea...

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


• Tutoretza-lanetan irakasle guztien inplikazioa ahalbidetuko duten antolamenduko neurriak
hartzea, hala nola, tutoretza indibidualak esleitzea, taldeko tutoretza partekatuak egitea…

• Tratu txarreko egoerei buruzko salaketa konplexuen aurrean irakasleak babestu eta indartzeko
antolamendu- eta zuzendaritza-egiturak sortzea.

• Tratu txarreko egoerak salatzeko bideak ezartzea konfidentzialtasun-bermearekin:


sorospenpostontzia, salaketa eta kexen taula, gutun anonimoak, laguntzarako posta elektronikoak,
ikastetxearen web orria…

• Tratu txarren gertakariei aurre egin ahal izateko esku hartzeko barne-prozedura argia izatea.

• Hezkuntza-komunitate osorako bilerak, hitzaldiak eta lantegiak sustatzea, ongizate pertsonala


lortzen eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzen lagunduko duen bizikidetza positiboa
lortu ahal izateko: Guraso Elkartearen bilerak, tutoretzakoak, guraso-eskolak, etab.

• Familiekin batera, prestakuntzarako eta sentsibilizaziorako programa diseinatzea.


 Gurasoak inplikatzea, ikastetxeko bizikidetza hobetzeko egituretan parte har dezaten.
 Guraso-taldeak antolatzea: arazoari buruz eta arazoa konpontzeko egin dezaketenari
buruz gauza gehiago jakiteko bilerak; hainbat kolektibori zuzendutako zenbait gairi
buruzko hausnarketa.

• Familiartekoak motibatzea, laguntza-sare sozialetan parte har dezaten, komunitateko baliabideak


ikastetxeetako indarkeria prebenitzen eta geldiarazten erabili ahal izateko.

• Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren prestakuntza-programetan (Ikastetxeko


prestakuntza, Garatu ikastaroak eta Berritzeguneetako lantegi eta mintegiak) eta beste
prestakuntzaprograma batzuetan parte hartzea.

• Irakasle, ikasle eta familien artean tratu txarrei buruzko eta haien prebentzioari buruzko
oinarrizko orientabideak zabaltzea.

2. Gelako hezkuntza-neurriak tratu txarren


prebentziorako

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


eta banakako tratamendurako

Ondoren aurkezten diren hezkuntza-neurriak gelako esparruan eta tutoretza indibidualaren bitartez
garatzen dira gehienbat, eta harreman pertsonal eta sozial bidezkoen eta solidarioen eraikuntzan
konprometitutako pertsona kontzienteak, kritikoak, arduratsuak eta konprometituak heztea dute
helburu:

• Banakako eta taldekako tutoretza bultzatzea hainbat alderdi sustatzeko espazio pribilegiatu
gisa, hala nola, gizarteratzearen aldeko jokabideak eta bizikidetza-balioak, horiek ikasle bakoitza
bere erreferentziako taldean integratzen eta talde horretako giroa eta lotura hobetzen lagunduko
baitute .

• Banakako tutoretzaren bitartez harreman zuzena izatea ikasleekin, bereziki edozein gatazka
aztarnaren aurrean.

• Tutoretza-saioak eta ebaluazio-batzordeak erabiltzea ikasleen arteko tratu txarren egoera


posibleak detektatzeko. Eskola-absentismoko kasuak ere aztertuko dira berdinen arteko tratu
txarren jokabideekin izan dezaketen loturagatik.

• Tutoretzaren bitartez, familiekin aldizkako harremanak izatea informazioa partekatzeko eta


lankidetza ziurtatzeko.

• Ikastetxeko orientatzaileari edo aholkulariari tratu txar bihur daitezkeen zantzu edo egoeren
berri ematea, egoerak azter ditzan eta esku-hartze egokienari buruzko aholkua eman diezaion
irakasle-taldeari.

• Irakasle-talde osoak ikasleengana hurbiltzeko eta haiei entzuteko harremanak ezartzea.

• Berdinen artean gerta daitekeen indarkeriazko edozein jokabideren aurrean tolerantziarik ezaren
mezu garbia transmititzea.

• Gelako oinarrizko bizikidetza-arauak ikasleekin batera prestatzea, denek onartu ditzaten eta
arauak betetzeko orduan erantzule senti daitezen.

• Ikasleak hainbat testuingurutan (pribatuan, etxekoan, publikoan, etab.) erantzun egokiak


emateko trebetasunak taldean lantzea, hala nola, norbere burua ezagutzekoa eta gizartean norbere
buruarenganako konfiantza azaltzekoa .

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


• Norbere burua eta gainerakoak onartu, baloratu eta errespetatzean oinarritutako pertsonen
arteko berdintasunezko harremanetarako heztea.

• Norbere burua kontrolatzeko, enpatia sortzeko eta frustrazioari aurre egiteko teknikak lantzea.

• Elkarlaneko metodoen bitartez gizarteratzearen aldeko abileziak eta emozioak kudeatzeko


trebetasunak garatzea, bai taldeko tutoretzetan eta bai gainerako arloetan.

• Ikasle-batzordeak osatzea bizikidetza orokorra hobetzeko, izan daitezkeen gatazkak detektatzeko


eta gatazka horiek ebazten laguntzeko: bitartekaritza-taldeak, jolas-garaiko laguntzaileak, ikasle
aholkulariak, etab.

• Geletan, gatazkak elkarrizketaren bitartez eraldatzeko eta ebazteko estrategiak sistematikoki


abian jartzea (indarkeriarik gabeko metodoak).

• Ikasleei irakasleekin komunikatzeko bideak erraztea eta erasoa jasotzen duen pertsonari eta
erasoaren lekuko mutu direnei horrenbeste kalte egiten dien “isiltasunaren legea” haustea.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


GURUTZE ZIPITRIA PSIKOLOGO ETA IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

Ez da errudunak bilatzen aritzeko unea, zuhurtziaz jokatu eta


hausnartzekoa baizik. Eta bada zer hausnartua: zergatik sortzen diren
horrelako jazarpenak, zer egin daitekeen horiei aurre egiteko edota
saihesteko, zer egin dezakeen bakoitzak dagoen lekutik (familian,
ikastetxean, gizartean, administrazioan...) eta abar. Horregatik, Gurutze
Zipitria psikologoarekin elkarrizketa bat izan dugu, gazte gatazkatsuen
jarrera eta gaitasunen trebakuntzan espezializatua. Bullying egoerak izan
diren ikastetxe desberdinetan lan egin du, irakasleen forkakuntzan eta
ikasleen terapia psikologikoetan. Urte anitzetako esperientzia du beraz
alor honen inguruan.

Zer da bullying-a ? Zergatik jarrera hau?

Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa


da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-
menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean".
Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE
sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren
jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka
egiteko programak diseinatuta ere bai."Helduok ez gara behar den bezalako
ereduak". Izan ere, jasotzen duten eredua, bai etxean eta bai eskolan, egungo
gizarte ereduari erabat lotuta dago.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


Nora Rodriguez bullying-ean aditua den pedagogoak ere antzeko definizioa ematen
du: "Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa
eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen
onespenarekin".

Ez da arazo berria, betidanik egon baitira baztertutako lagunak, irainak jaso


dituztenak, harroputzak eta ahulak. Gehienetan kaltetuek barruan eramaten dute
sufrikarioa, isilpean. Batzuetan ondorioak ikusten dira, bestetan ez. Hondarribiko
kasuan ikusi dira, eta horrek ezinegona eta kezka areagotu egin ditu.

Jose Maria Avilesek egindako azterketaren arabera, ikasleen % 6k onartzen du inoiz


ikaskideek eragindako tratu txarrak jaso dituela. Tratu txarrak eragin dituztela
aitortzen duten gazteak % 5,8 dira.

Zein dira zure iritziz jokabide eta jarrera hau bultzatzen duten eragieak?

Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik,


erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena
soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu. Biktimari eragiten dio, noski,
ondorioak jasaten dituelako. Erasotzaileei ere bai, nagusitasun-menpekotasun
harremanean oinarritutako erlazioak edukitzera ohitzen direlako. Ikusleak ere, ezer
egin gabe eta beste aldera begira gelditzen badira, moralki egoera injustuak ikusi
eta beste leku batera begiratzen ikasten dute.

Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera
apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina
birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin
hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen
bada, gizarteak porrot egingo du.
Eskola eta bullying-a. Nola ikusten duzu bien arteko erlazioa?

Eskola gizartearen isla da eta horren ondorioak ikusten ari gara. Gizartea oso
agresiboa da, batak besteari botatzen dizkio gauzak. Hizkuntza politikoa ere oso
agresiboa da, oso belikoa. Beraz, gero ezin gara harritu horrelakoak gertatzean.

Hori guztia balioen eta abildade sozialen heziketarekin lotuta dago. Balioa zentzu
etikoarekin lotuko dute batzuk, baina azken finean, gure artean elkarbizi behar
dugu eta abildade sozialak eduki behar ditugu gatazkak bideratzeko. Haur batzuk
ez dituzte, eta irteten diren bezala irteten dira gero. Eta helduoi ere gauza bera
gertatzen zaigu. Gauza bat bideratzen ez dakigunean... izugarrizkoak muntatzen
ditugu.

Zure ustez, horrelako gauzak gertatzeko probabilitatea hor dago. Horren


aurrean, zer egin dezake eskolak?

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


Nik uste dut eskolak funtzio hezitzailea berreskuratu behar duela. Zera pentsatu
duen belaunaldi bat egon da: "balioak elizaren kontuak dira, gu laikoak gara eta
heziketak neutroa izan behar du". Ez. Elkarbizitza elkarbizitza da eta hori
funtsezkoa da. Zenbaitetan ahaztu egiten da eta ez da lantzen. Bigarren
Hezkuntzako irakasleak, batez ere, edukien irakasleak dira eta oso onak, hori ez
dut ukatzen. Baina heziketa hori baino gehiago da. Are gehiago Derrigorrezko
Hezkuntza 16 urtera arte luzatu dela jakinda eta gelan interesa duten ikasleak eta
interesik ez dutenak daudela jakinda.

Eskolak ahalik eta testuinguru seguruena sortu behar du, ahalik eta lotura
seguruenak sortu eta ahal den gehien prebenitu. Zergatik? Gerta litekeelako. Bide
horretan, atxikimendua hasieratik lantzea garrantzitsua da.

Egungo gurasoek seme-alaben heziketaren ardura nagusia eskolaren


eskuetan uzten dutela esaten da. Ados al zaudete horrekin?

Gaur egun gurasoak eta irakasleak aparteko bi mundu dira. Eta sarritan, elkarren
kontra daudela dirudi. Lehen irakasleek autoritate osoa zuten, eta orain askotan
gurasoek desprestigiatu egiten dituzte. "Horrek esan dizula hori, nik esango diot!".
Nahikoa da! Gutxieneko bat behar da! Irakaslearekin ados ez baldin bagaude,
berarengana joan eta aurrez aurre hitz egin behar dugu, baina ez seme-alaben
aurrean desakreditatu.

Funtsezkoa da elkarrekin heztea haurrak, gatazkak bideratzea, ihes egin gabe.

Lehen gurasoen inplikazioa handiagoa zen. Gaur egun, batzuek nahiago dute
ordaintzea ekintzan parte hartzea baino. Garaiak aldatu egin dira, ikastetxeak ere
bai. Ez ditugu faltan bota behar garai haiek, baizik eta egungo egoerara moldatu
gurasoak inplikatuta jarrai dezaten.

Gizartea ere hor dago, eragin izugarria duelarik. Nola jokatu behar dugu
horren aurrean?

Egia da gizarteko elementuak ez direla batere positiboak eta hezkuntzak hori


konpentsatu behar du, hori da bere berezko balioa. Eskolak gizartearen aurka joan
behar du, aldaketa elementua izan beharko luke. Bestela, funtzio transmititzailea
betetzen du, eta ez funtzio indibidualizatzailea eta sortzailea.

Nola egingo zenioke aurre eskola jazarpenari? Famialeren aldetik?


Eskolak zein ekintza egin behar lituzke?

Behin eta berriz hitz egin da "balioetan" oinarritutako heziketaren premiaz


horrelako arazo guztiei irtenbidea emateko. Haatik, gutxik aipatu dute hezkuntza
sistemak bizi duen kontraesana. "Munduko hezkuntza ordena berriaren" ezarpena
bizi du orain, eta bere kontsigna nagusiak balio horien kontrakoak dira, hain justu.
Bullying- a edo Eskola Jazarpena
Edozein eskolak integratu beharko lituzkeen justizia, elkarrizketa, elkartasuna,
trukea eta tolerantzia zaharkituta gelditzen dira eredu berri horretan. Munduko
merkatu librearen neurrira egindako eredua da, eraginkortasuna eta
konpetitibitatea helburu dituena. Kontua ez da hiritar integralak, kritikoak,
integratuak eta solidarioak prestatzea, baizik eta "homo economicus" moduko bat,
multinazional handien estrategietara eta merkataritza librera eta haren ideologiara
egokitua.

Zein litzateke zure iritziz irtenbide aproposena?

Hasteko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana funtsezkoak


dira. Horrekin batera, gazteekiko komunikazioa ere bai; beraien egoera ezagutzeko
eurekin egon beharra dago. Harremanak zaintzea funtsezkoa da.

Harremanei eta sentimenduei leku gehiago egin behar zaie: "Notez eta antzeko
gaiez hitz egiten da klaustroetan, baina irakasle bakoitzaren egoeraz eta ikasleekin
dituen harremanez oso gutxi hitz egiten da. Edukiei sentimenduei eta harremanei
baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaie, eta hori aldatu behar da.

Jazarpen egoeren aurrean epairik ez egitea ere garrantzitsua da, erasotzaileak,


erasotuak eta ikusleak, guztiak baitira kaltetuak eta errua botatzeak ez baitu
arazoa konpontzen.

Elkarbizitza ahalik eta hobekien bideratzea da egin litekeen gauzarik onena. Bai
ikastetxean, bai etxean, bai kalean, bai lantegian... Hainbestetan errepikatzen
diren balioak eguneroko bizitzan praktikan jarri eta horien araberako jarrerak
lehenetsi behar ditugu. Eta horretarako, gure artean hausnartu eta hitz egin behar
dugu.

Edonola ere, horrelako neurriak hartu aurretik ongi hausnartu behar dela dio.
"Presaka jardutea txarra da. Ekin baino lehen hausnartu egin behar dugu. Ekintzak
planifikatzeko denbora hartu behar dugu. Administrazioek, arduradun politikoek,
hezkuntza arduradunek, profesionalek, familiek... lor dezagula gure zentroak
seguruagoak izateaz gain sanoagoak izatea. Zeren hau ez da segurtasun arazoa
soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun
emozionala".

Eskola jazarpena eta bullying-aren inguruan lan esperientzia handia


duzu, eta irakasle nahiz gurasoen formakuntzan ere jardun duzu,
aktuaziorako jarraibide eta gomendioak landuz. Zure bizipen hauetan
oinarrituz zein eredu edo adibide proposatuko zenuke giza jokabidearen
asaldura honi aurre egiteko?

Azken urteotan hainbat kasuren aurrean aurkitu gara eta denen artean irtenbideak
bilatzen ahalegindu gara. Baina horrekin batera, prebentzio lanari ekin diogu, hau
da, prestatzeari. Atzera begira jarrita, zer egin dugun ikus daiteke.
Bullying- a edo Eskola Jazarpena
2002/03 ikasturtean:

• Material bilketa: aldizkari eta egunkarietako artikuluak


• Galdeketa: Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta Bigarren Hezkuntzan galdeketa
anonimoa pasa zitzaien ikasleei tutoretza orduetan. Galderak horrelakoak
ziren: zure gelan erasoak gertatzen al dira? Nolakoak? Irainak, agresio
fisikoak...? Noizbait erasotua izan al zara? Nola sentitu zara? Zer iruditzen
zaizu egin behar dela kasu horietan?
• Ateratako emaitzak tutoretza orduetan landu ziren.

2003/04 ikasturtean:

• Gurasoen iritzia jakiteko, DBHko bilera orokorretan galdeketa pasa zen.

2004/05 ikasturtean:

• Ikastolan egiten ari diren lanaz informatu dituzte gurasoak aldizkariaren


bitartez.
• Denen artean adostu ondoren, idatzita eta ikastolako proiektu kurrikularrean
sartuta utziko dute horrelako egoeratan zein pauso jarraitu behar diren.
• Gai honen inguruan guraso eskolak antolatuko dituzte.

Jarraitzen diren pautak

1.- Lehendabizi, eskaera jaso: kezkatuta dagoen ikasle batena lagunik ez


daukalako edo iraindu egiten dutelako; kezkatuta dauden gurasoena eskolatik at
koadrilan gertatzen denagatik; irakasle bat etortzen denean... Orientatzaileek eta
irakasleek denei entzuten diete eta esaten dutena jaso egiten dute, inor epaitu
gabe, baloraziorik egin gabe. Hori dena eserita egiten dute, garrantzia emanez.

2.- Informazioa jaso alde guztietatik. Horretarako, denekin biltzen dira, egoeran
parte hartu duten guztiekin: irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin... Beti, lehenengo,
erasotzailearekin. Espero ez duen unean gelatik atera eta orientatzaileek berarekin
hitz egiten dute, epaitu gabe: zer dakizu honetaz, badakigu norbait oso- oso gaizki
pasatzen ari dela... Hasieran gehiegi ez dutela komentatzen diote orientatzaileek,
baina ikusten dutenean ez dutela epaitzen eta badakitela zer gertatzen den,
orduan hitz egiten hasten omen dira. Beraiei galdetzen diete zer egin daitekeen
egoera aldatzeko, zerbait proposatzeko.

Erasotuarekin azkena elkartzen dira.

3.- Lehen mementotik portaera erasotzaileak debekatzen eta mozten dituzte.


Baldin badakite irainak egon direla, erasotzailearekin elkartzen direnean, esaten
diote ez dutela irainik onartzen. "Ez baduzue berarekin ibili nahi edo bere lagunak
izan nahi, ados, baina ez egin minik, ez kendu gosaria...", esaten diote. Normalean

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


errespetatzen dute, edo mugimenduak egoten dira, gurasoak ere kezkatuta egoten
direlako eta etxean ere komentatzen dutelako.

4.- Irakasleei gertatzen dena gelan aipatzeko esaten diete, erasotzaileek jakin
dezaten eurek badakitela zer gertatzen den. Horrek indarra kentzen die. Ordura
arte inpunitate osoz egin duena ezin duela egin konturatzen da erasotzailea.

5.- Garrantzitsua da gurasoekin hitz egitea eta orientatzaileek edo irakasleek ez


dutela epaitzen eta ez direla posizionatzen ikustea. Izan ere, hasieran seme-alabak
defendatzen hasten dira, baina erasotzailea ere kaltetua dela ohartzean,
konturatzen dira lagundu egin nahi zaiela.

6.- Gainbegiratu: irakasleak eta gurasoak informatuta mantentzen dira eta


gainbegiratzeko esaten zaie. Erne egon daitezela, euren presentzia areagotu
dezatela, ez poliziak bezala, baina bai egoerak kontrolatuz.

7.- Bidea markatu: jasotako informazio guztia aztertu ondoren, orientatzaileek


arazo nola bidera daitekeen aztertzen dute. Kasu batzuetan erasotuak
autoestimua igotzea beharko du, eta beste batzuetan erasotzailea izango
dalaguntza behar duena.

8.- Jarraipena: erasotuak asko eskertzen du jarraipena egitea, zer moduz dagoen
galdetzea...

9.- Gurasoei eta irakasleei aholkuak eman.

Irakasleen jarrera aldatu egin da

Ikastolako bi orientatzaileak beti egon dira gai honen inguruan sentsibilizatuta,


baina orain, irakasle guztiak daude. Hasieratik erakutsi zuten irakasleek gai honen
inguruko kezka. Galdeketa egin genuenean, lehenbiziko galdera hau izan zen: zure
ustez, erasoak, errespetu falta eta abar gai akademikoak baino garrantzitsuagoak
dira, bai ala ez? Eta bigarren galdera: Horrek guztiak curriculumaren barruan egon
beharko luke, bai ala ez? Denek baietz erantzun zuten, eta beraz, hor jarrera bat
ikusten da. Gainontzeko galderen erantzunak ikusita, konturatu ziren ordura arte
ez zutela esku hartzen egoera horien aurrean ezjakintasunagatik eta
ezintasunagatik.

Zer aldaketa lortu dira?

Egindako lanaren ondoren, hainbat lorpen ikusten dira.

Hasteko, bullying eta antzeko egoera guztiak jaso eta entzuten dira. Lehen batzuk
bai, beste batzuk ez, ikastolan gertatzen zirenak bai, besteak ez... Orain denak, eta
gainera, fundamentuz; hau da, hitzordua emanez eta eserita hitz eginez. Lehen

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


horrelako komentarioak modu informalean egiten ziren eta orain askoz serioago
hartzen dira.

Gelan gertatzen diren gauzek lotura dute kanpoan gertatzen denarekin.


Horregatik, esku hartu beharra dagoela argi dago.

Gurasoek laguntza eske jotzen dutenean, kolaboratzea eskatzen diete. "Zenbait


mementotan gurasoek pauta argiak behar dituzte" dio. "24 urte daramatzat lanean
eta lehengo gurasoak eta oraingoak ez dira berdinak. Gauza batzuetan oso
dinamikoak dira, aktiboak... ez dira guraso txarrak. Baina arauen aldetik oso kili-
kolo ikusten ditut. Gaur egun haurrak oso preziatuak dira eta erraz uzten zaie.
Gurasoak ez dira konturatzen jokaera horiekin haurrek fustraziorako ahalmen gero
eta txikiagoa dutela. Eta gero, edozein arazoren aurrean, nola jokatu ez dakitela
gelditzen dira. Hor gurasoek badute zer egina".

Elkarri entzun egin behar zaio eta bakoitzak bere eskuetan dagoena egin, batera.

Hasieran erasotua zen pertsonarekin biltzen ziren batik bat. Autoestimua lantzeko,
hobeto sentitzen laguntzeko, aurre egiten ikasteko... Baina urte hauetako
esperientziaren ondoren, besteekin ere egon behar dutela ikasi dute. "Betiere
erasotuaren baimenarekin. Lehenengo erasotzailearekin hitz egiten dugu. Eta
noski, baita ikusleekin ere. Askok gaizki pasatzen dute eta hitz egiten hasiz gero,
berehala konturatzen dira zerbait egin beharra dagoela.

Noski, horretarako isiltasunaren legea hautsi beharra dago. "Ikasleek ez dute


salatari izan nahi, hori oso gaizki ikusia dago" dio. "Baina bi egoera desberdin
bereizten jakin behar da. Bata da aldamenekoak zerbait gaizki egin duenean
irakasleari esatea, eta hori ez egiten irakatsi behar zaie. Baita taldeko sekretuak ez
kontatzen ere. Baina beste gauza bat da eskubide zapalketa bat egotea, eta
horrelakoetan ezin dute isildu".

Irakasleentzako aholkuak

• Erne egon eta moztu.


• Koordinazio lana: informazioa trukatu.
• Gainbegiratu
• Serio hartu eskaerak. Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" eta
horrelakoak. Jolasten ari direnean ondo pasatzen dute, baina norbait
sufritzen ari baldin bada edo gaizki sentitu bada, hor ez dago jolasik. Hor
muga bat dago. Eta orduan, egoera aldatzeko zer egin daitekeen pentsatu
behar da.

Gurasoentzako aholkuak

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


• Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.
• Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin.
Sarritan entzuten da "gure koadrilakoa baldin bazara, ezin duzu horiekin ibili.
Eta ibiltzen bazara, ez zara gure laguna". Guraso batzuek ongi ikusten dute,
eta ez dira konturatzen beraiek ez dutela kafea beti berdinekin hartzen.
Gauza bat da taldeari leiala izatea edo gaizki esaka ibiltzea. Baina beste bat
besteekin ezin dela ibili esatea.
• Balioen transmisioa, errespetua.
• Komunikazioa mantentzea. Erasotzaileek ez dute ezer kontatzen, eta
gurasoek oso gaizki pasatzen dute, azkenak izaten direlako zer gertatzen
den jakiteaz.

Ikasle erasotuarentzako aholkuak

• Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.


• Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.
• Irainari halago bat bezala erantzun.
• Tutorearekin hitz egin.
• Inoiz ez erantzun beste irain batekin.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena


EUSKO JAURLARITZAREN BALIABIDEAK BULLYING-ari AURRE EGITEKO:
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak hainbat baliabide
eskaintzen ditu eskola jazarpenari aurre egiteko, bai ikasleentzat, gurasoentzat,
irakasle eta hezitzaileentzat, etab. Horregatik, guztien eskura web orrialdea dago:
www.ikasle.net eta baita hainbat gidaliburu ere:

Alde batetik, “Tratu txarra berdinen artean. Bullying-a Euskadin” argitalpena


kaleratu du, egoeraren azterketa moduan. Honen baitan, ikastetxean tratu txarrak
gertatzen direnean jarduteko gida bat dago, Lehen Hezkuntza eta DBH ataletan
banatua.

Hezkuntza Administrazioko eta beste Erakunde batzuetako zerbitzuek egindako


iradokizun eta ekarpenak kontuan hartuta, komenigarritzat jo da gida honetan
zenbait hobekuntza sartzea, berdinen arteko tratu txarrak izaten direnean
erantzun egokiagoa emateko. Azpimarratzekoa da, hala ere, eguneratutako gida
honetan jasotakoa eskolako bizikidetza hobetzeko helburuarekin ikastetxeetan
sustatu behar den jarduera- multzoaren zati bat baino ez dela. Hain zuzen ere,
bizikidetza-arazoak ekar ditzaketen hainbat gatazka sortzen dira ikastetxeetan.
Horregatik, Ikastetxeetako prebentzio-eredu orokorrak dira halako egoerak modu
positiboan birbideratzeko eta eskolan bizikidetza egokia bermatzeko modurik
onena.

Bestalde, hausnarketarako oinarrizko dokumentuak ere kaleratu dira:


“Bizikidetzarako eta Pakerako Hezkuntza Programa”, “Bizitzarako ezagutza eta
Trebetasunerako Hezkuntza Programa”, “Irakasleentzako orientabideak: elkarren
Bullying- a edo Eskola Jazarpena
arteko harremanak hobetzea” eta “Familientzako orientabideak: elkarren arteko
harremanak hobetzea”.

Bullying- a edo Eskola Jazarpena

You might also like