Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Argitalpena


21.ZK.
Didaktika Orokorra -- Haur Hezkuntza
1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere
burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa
zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea, seguru sentitzeko.
Izadiaz eta natura-baliabideez arduraz gozatzen ikastea, gizadi osoaren
eta egungo nahiz geroko belaunaldien ondarea diren aldetik.

2. Irizpide kritikoz ikasten eta pentsatzen ikastea, eta, zehazki,


askotariko informazio-iturrietatik (batik bat, komunikabideetatik) jasotako
informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen
eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta
ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko eta
matematikoko metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta
praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko eta
konpontzeko.

3. Bi hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz


egiten ikastea, eta, berariaz, komunikabideak eta informazioko eta
komunikazioko teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen
ikastea. Irizpide hori bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza
artistikoarekin, musika-adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta
ikusizko alorraren adierazpenekin.

4. Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten


eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.
Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan
jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzea,
elkartasun-jarrerak erakutsiz.

5. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio


negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta
errealistan balioestea. Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako
erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea.

6. Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena


izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta
ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.

Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak


eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa, eta gaitasun
horiek eskuratu behar dituzte Oinarrizko Hezkuntzako (0 – 16 urte) ikasle
guztiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai herritar aktiboak
izateko eta gizarteratzeko.

1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.


2. Ikasten ikasteko gaitasuna.
3. Matematikarako gaitasuna.
4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

2 Haur Hezkuntzako Curriculuma - 12/2009 DEKRETUA,


urtarrilaren 20koa. EHAA 21.ZK.
5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

a) Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren


eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan.
b) Bere familia inguruari, natura eta gizarte inguruari behatzeko eta inguru
horiek aztertzeko, eta horiek ezagutzeko interesa izateko, inguruko
gizarte eta kultura jardueretan modu aktiboan eta mailaz maila parte
hartu ahal izan dezan.
c) Ohiko jardueretan pixkanaka autonomia handiagoa hartzeko, bere
buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan.
d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi
positiboa eta benetakoa eratzeko.
e) Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte
harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu
baketsuan ebazten trebatu dadin.
f) Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak
garatzeko.
g) Trebetasun logiko matematikoak eta irakurketa idazketa ikasten hasteko,
eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen
mundua uler eta interpreta dezan.

3 Haur Hezkuntzako Curriculuma - 12/2009 DEKRETUA,


urtarrilaren 20koa. EHAA 21.ZK.
4 Haur Hezkuntzako Curriculuma - 12/2009 DEKRETUA,
urtarrilaren 20koa. EHAA 21.ZK.
Sarrera 11
Esperientzia eremuak 12
NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA
PERTSONALA
Sarrera 12
Helburuak (9) 13
Edukiak 14
Lehenengo zikloa 14
1.Blokea: Nortasun pertsonala sortzea 14
2.Blokea: Ongizate pertsonala eta egunerokotasuna 15
Bigarren zikloa 16
1.Blokea: Gorputza eta norberaren irudia 16
2.Blokea: Jolasa eta mugimendua 16
3.Blokea: Jarduera eta egunerokotasuna 17
4.Blokea: Norberaren zaintza eta osasuna 17
Ebaluazio- irizpideak 18
INGURUAREN EZAGUTZA
Sarrera 20
Helburuak (7) 21
Edukiak 22
Lehenengo zikloa 22
1.Blokea: Ingurune fisiko eta naturalarekiko elkarrekintza 22
2.Blokea: Bizitza ingurukoekin 22
Bigarren zikloa 23
1.Blokea: Ingurune fisikoa: Elementuak, harremanak eta neurria 23
2.Blokea: Natura ezagutzen hastea 24
3.Blokea: Kultura eta bizitza gizartean 24
Ebaluazio- irizpideak 25
HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
Sarrera 27
Helburuak (12) 29
Edukiak 30
Lehenengo zikloa 30
1.Blokea: Hitzezko komunikazioa 30
2.Blokea: Komunikatzeko beste modu batzuk: Plastikakoa, Musikakoa eta
30
Gorputzaren bidezkoa
Bigarren zikloa 31
1.Blokea: Hitzezko hizkuntza: Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea 31
2.Blokea: Ikus- entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren
32
teknologia
3.Blokea: Arte- hizkuntza 33
4.Blokea: Gorputz- hizkuntza 34
Ebaluazio- irizpideak 35

1. Aniztasunaren trataera 36

2. Ikaskuntza esanguratsua 37
3. Eskola- giroa, ongizate- eremua, eremu- afektiboa eta
38
estimulatzailea
4. Eremuen, denboraren eta baliabide materialen antolaketa 39

5. Haur Hezkuntzako ikastetxea: bizikidetzako tokia 39

6. Haur Hezkuntza: denon eginkizuna 40

7. Ebaluazioa: prozesuaren behaketa 41

6 Haur Hezkuntzako Curriculuma - 12/2009 DEKRETUA,


urtarrilaren 20koa. EHAA 21.ZK.

You might also like