Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Altsasutik Mazedoniara.

10 egun eta 11 esperientzia


Mazedonian hasi dute urtea. Arantxa Mendoza, Eider Leoz, Josune Diaz, Sheyla Castillo eta Aritz Leoz, begiraleak dira. Urtarrilaren 2tik 11ra, hamar egun pasa dituzte Mazedonian Europako beste 8 herrialdetako gazteekin batera. Haiekin egon gara bere esperientziaren berri eman diezaguten. Sopot 1.000 biztanle inguruko herrian egin dute bizia altsasuar gazteek. Etxean hartu zituzten familiarekin ere gogoratzen dira. Oso eskuzabalak izan dira. Ordu oro eskaintzen ziguten jatekoa: esnatu ahala filetea patatekin, handik ordu batera beste zerbait, bazkaldu eta gero, berriz ere haragia piperrekin... Ez zuten ulertzen nahi ez izatea. Janaria oso ona zela azpimarratzen dute, hemengoaren antzekoa. Familietako aitonaamonekin erlazio berezia izan zutela adierazi digute. Irribarrea ahoan dutela oroitzen dituzte hango aminak. Etxeetan seme-alaba gazteak zituztenean ingelesarekin moldatzen ziren, baina Sheylaren etxean adibidez, helduak baino ez zeuden. Keinuen bidez moldatu behar izaten zuten horrelakotan. Espainiarrez moldatzen ziren etxeko semeren bat ere ezagutu dute, Espainiako telesailak ikusten zituztelako azpitituluekin. Zalantzarik gabe, gu izan gara hizkuntzarekin okerren moldatu garenak. Faltan bota dugu ingeles maila hobea ez izatea. Eskerrak Josune ondoan genuen behar genuenean laguntzeko! dio Aritzek. Herritarrek primerako harrera egin zieten. Iritsi eta harrera jaialdia egin zieten, bertako dantza eta guzti. Eiderrek ere aurreskua dantzatu zuen. Egunero antolatzen ziguten festaren bat. Batzuetan taxiak hartzen zituzten gazteek ondoko herriak bisita zitzaten. Ikusi behar hango taxiak. 7 bat pertsona barrura eta gerritakoa jartzen bagenuen harritu egiten ziren egiten dute barre. Europako gazteak eta Mazedoniako herritarrak ezagutzea izan da Altsasuarrak gehien bete dituena. Herrialde, hizkuntza, ohitura, bizimodu ezberdineko gazteak bildu dira ea primeran moldatu dira denekin. Aurreiritzi asko apurtzeko ere balio izan die esperientziak. Baltikoko herrialdeekin zituzten aurreiritzi gehien, baina gerrak zanpatutako lurraldea izan arren, oso jende irekia aurkitu duten bertan. Mazedonian Mazedoniara iritsi eta Europako 8 herrialdetako gazteekin egin zuten topo: Mazedonia, Servia, Montenegro, Bosnia, Letonia, Finlandia, Turkia eta Frantziako gazteekin. Kontinente zaharreko lau puntetatik joan ziren hara, bakoitza bere errealitate, bizimodu, ohitura, kultura, erlijio eta bestelakoekin. Mazedonia ezagutzea baino, gazteen artean kulturartekotasuna lantzea zen helburua. Mazedonian izan zen bertako talde batek antolatu zuelako, baina beste herrialde askotako gazteekin egon gara eta haien kultura eta eguneroko bizitza ezagutu ditugu dio Aritzek. Prestatzeko denborarik gabe Bidaia azken ordukoa izan zen, eta prestakuntza ere halakoa. Han egin behar zituztenak lantzeko betarik gabe ibili ziren. Bakoitzak bere herrialdearen aurkezpentxoa egin behar zuen, oparitxoak eraman... Altsasuarrak berriz, itsu-itsuan, ia han egin behar zirenen berri jakin gabe joan ziren. Zein hizkuntzatan hitz egin behar genuen ere ez genekien oroitzen du irribarre artean Josunek. Horrek lehen egunetan larri ibili izatea ekarri zien. Hala ere, pozik daude, hala ere, altsasuarrak, lehen eguneko apuruak berehala ahaztu eta esperientzia bikaina izan baita han bizi dutena. http://www.guaixe.net/Erreportaiak.asp?IdElkarrizketa=102&IdMota=0 (Moldatua)

You might also like