Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 5

IGOR FERNANDEZ DIEZ

5. Maila

AURKIBIDEA

1.--------------------------------------------------------------------------- Ura, disolbatzailea, kapilaritatea.

2.--------------------------------------------------------------------------- Uraren zikloa, organismoentzako propietate garrantzitzuenak.

URAREN GARRANTZIA

Ura Ura gai elkartua da, oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoz osatua, hainbat leku eta itxuratan ageri dena: ozeanoetan eta plaka polarretan nagusiki, baina baita hodei, ibai, aintzira eta bestelakoetan ere.

Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Urak ez dauka ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere. Uraren irakite tenperatura 100C-koa da; eta izozte tenperatura, 0 C-koa. Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

Ur aratza ez da elektrizitatearen eroalea. (ur aratza = ur distilatua: gatz mineralik ez duena) Zapore, usain eta kolore gabea da. Propietate hauek organoleptikoak dira, hau da gizakiaren zentzuen bidez antzematen direnak. Naturan hiru egoeretan ageri da: solido (gotor), likido (isurkari) eta gas (laspel) egoeretan. Dentsitatea 1g/cm3 da. Bi menisko mota eratzen ditu: ahurra eta ganbila. Gainazaleko tentsioa dauka: uraren gainazala elastikoa da eta apurtzeko erresistentzia ere badauka. Honi esker dentsitate txikiko gauzakiak uraren gainazalean gelditzen dira. Kapilaritatea dauka, hau da, hodi polarretan gora edo behera egiteko gaitasuna. Gaitasun kalorifikoa beste likido batzuena baino altuagoa da.

Disolbatzailea Ura da substantzia gehien disolbatzen dituen elementua, horregatik esaten da ura disolbatzaile unibertsala dela. Ezaugarri hau da seguraski bizitzarako garrantzitsuena, berari esker talde polarrak edo karga ionikoak (karga + eta dituzten alkohol, R-OH taldedun azukre, aminoazido edo proteinak) dituzten substantziekin hidrogeno lotura egonkorrak eratzen dituelako urak Disolbatzeko ahalmena bi funtzio hauen erantzule da:

Erreakzio metabolikoak (zeluletan gertatzen direnak) ingurune honetan gertatzen dira. Ura substantzia garraiatzaile garrantzitsuenetariko bat da.

Kapilaritate indar handia

Kapilaritatea ere uraren eta beste substantzia batzuen artean eratzen diren hidrogeno zubien ondorioa da. Ile bat urez beteriko ontzi batean sartzen bada, urak ilean gorantz egiten du, ontzian duen maila baino goragoa lortu arte, ileak uretan egiten duen presioa berdinduz. Fenomeno honek landareek gatz mineralak eta ura sustraietatik hostoetaraino garraiatzeko duen gaitasunarekin zerikusia du.

Uraren zikloa Lehenago edo geroago, lur-azalera eroritako ura ur. lurrun bilakatu eta atmosferara itzuliko da. Ur-lurruna lurrazaletik edo itsasoen gainazaletik lurrunketa bidez sor daiteke, glaziarretatik sublimazio bidez edo izaki bizidunengandik ebapotranspirazio bidez. Lurruntzean, urak disolbaturik dituen edukiak atzean lagatzen ditu, gatz mineralak edota konposatu kutsakorrak, esate baterako. Ondorioz, atmosferatik erortzen den ura egoera ia puruan erortzen da. Ur-prezipitazioa ez da guztiz garbia atmosferako ura bestelako gasekin elkartu eta euri-azidoa moduko fenomenoak sorraraz baititzake.Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak, izozguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa. Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete ortzadar izeneko gama koloretsua eratuz.

Organismoentzako propietate garrantzitsuak Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Hil ala biziko likido preziatua Urari esker hainbat funtzio ezinbesteko egiten ditu gure organismoak, tenperatura erregulatu edo elikagaiak eta gasak garraiatu, besteak bestea.

Bizitza ura da, eta urik gabe ez dago bizitzarik. Gizonezkoen gorputzaren pisuaren %60 urak osatzen du eta %50 inguru emakumezkoen kasuan; horrek ederki erakusten du gizakiaren bizitzarako zein elementu garrantzitsua den.

Ehun gantzatsuak ur kopuru urria duenez, pertsona gizenak ur-ehuneko txikiagoa du argalak baino. Uraren gorputzeko pisu osoaren eta gantzik gabeko gorputzaren pisuaren (gihar pisua esaten zaionaren) arteko erlazioa, nahiko konstantea izaten da: pertsona heldu batean uraren pisu osoa gorputzeko gihar masaren %72 ingurukoa izaten da. Ur hori hiru lekutan banatzen da: zelulen barruko ura edo zelula barneko gunea, likido interstiziala (zelulen artean kokatua) eta hodibarneko likidoa, odol-basoetan barrena dabilena. Bitxikeria gisa, esan beharra dago zelulen arteko likidoak itsasoko uraren antzeko konposizio ionikoa duela, diluituagoa bada ere. Hiru gune urtsu horiek elkartrukean aritzen dira etengabe, organismoaren barruan orekari eusteko. Ura garantzi handiko materia da:

Etxean arropa garbitzeko, janaria prestatzeko, ureztatzeko, etab. Industrietan ,elektrizitatea, elikagaiak, ondu... egiten du. Abeltzaintzan animaliei jatekoa emateko...

Ura gure altxorrik preziatuena da. Gorde dezagun !

You might also like