Naroa Garbisu Mikroipuina

You might also like

Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Eskoziako gazteluak

Duela asko, Eskozian bi gaztelu zeuden. Horietako bat Felipe II.arena eta bestea Enrique III.arena. Beraien artean oso txarto konpontzen ziren. Egun batean, gaztelu bateko erregeak bestearen gaztelura joan nahi zuen gerrate bat egiteko asmoz. Bat-batean, lurra banatu zen eta jende piloa hil zen. Urte asko pasatu ziren eta jarraitzen zuten lurraren banaketa nola konpondu jakin gabe. Egun batean, Felipe II.ari zubi bat egitea bururatu zitzaion. Bi gazteluetako pertsonak zubia egiten hasi ziren. Bukatu zutenean, gerratea egiteko aukera zuten baina ez zuten nahi zubia eraikitzean lagunak egin zirelako. Lurra banatu zenean jende asko hil zenez, horiek oroitzeko egun bat antolatu zuten. Gaur egun munduko zubirik zaharrena da eta orain, 2013an, jende askok bisitatzen du. Gazteluan han jarraitzen dute eta oso politak dira. Egun hori oraindik ospatzen da eta egun horretan familian hil diren pertsonak oroitzeko bazkari bat antolatzen da. Espero dut urte asko barru bazkari hori ospatzen jarraitzea. Egia bada sinets, ez bada egia ez sinets.

You might also like