Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

5. UNITATE DIDAKTIKOA LURRA.

Aurkezten dudan unitate didaktiko hau LH 6. Mailan lantzeko da Ingurune eta euskara arloan

1. Oinarrizko gaitasunak
Lexikoa zuzen eta zehaztasunez erabiltzea, norberaren ideiak eta ezagutzak azaltzeko. Marrazkiak eta maketak erabiltzea, unitateko edukiak ulertzeko eta ikasteko baliabide gisa. Ikasteko teknikak erabiltzea, ikasitakoa antolatzeko eta memoria garatzeko. Testuetako eta irudietako informazioa aztertzea eta aurrez dakitenari eranstea, iritziak adierazteko eta galderei erantzuteko. Paperezko euskarrian nahiz euskarri digitalean testu zientifikoak irakurtzea eta interpretatzea, eta testu horiekin zerikusia duten galderei erantzuteko gai izatea.

2. Helburu didaktikoak
Lurra eguzki-sisteman kokatzea. Eguzki-sistema zer beste astrok osatzen duten jakitea. Errotazio- eta translazio-higidurak egunekin eta gauekin, bai eta urtaroekin ere, lotzea. Lurra-Ilargia sistemak duen dinamikaren oinarrizko zenbait alderdi ulertzea.

Lurraren fluido-geruzak eta geruza solidoak zein diren, zerez osatuta dauden eta nola banatzen diren jakitea.

Lurra adierazteko hainbat modu bereiztea. Ekuatorea, paraleloak eta meridianoak non dauden jakitea. Planisferio batean longitudeak eta latitudeak identifikatzea.

3. Ebaluazio-irizpideak
Marrazki eskematiko batean, eguzki-sistemaren osagaien izenak esatea edo osagai horiek bereiztea. Lurraren errotazio- eta translazio-higidurak zuzen azaltzea eta lotzea: batetik, egunarekin eta gauarekin, eta bestetik, urtaroekin. Ilargia Lurraren satelitea dela jakitea. Lurraren zatiak hau da, atmosfera, hidrosfera eta geosfera zuzen definitzea. Lurra adierazteko moduak egoki interpretatzea. Lurreko edozein leku aurkitzeko erabiltzen diren irudizko lerroak izendatzea: ekuatorea, paraleloak eta meridianoak. Koordenatu geografikoak emanda, latitudeak eta longitudeak mapa batean kokatzea.

4. Edukiak
4.1. Kontzeptuak Eguzki-sistema. Osagaiak. Lurraren higidura motak. Eguna eta gaua. Urtaroak. Ilargia: Lurraren inguruan errotazioa eta translazioa. Lurraren atmosfera: osagaiak eta banaketa. Hidrosfera: banaketa. Geosfera: lurrazala, mantua eta nukleoa. Lurra adierazteko moduak. Ekuatorea, paraleloak eta meridianoak. Latitudea eta longitudea.

4.2. Prozedurak Eguzki-sistema zerk osatzen duten eskematikoki adieraztea, eta planeta bakoitza non dagoen azaltzea. Esperimentu bat egitea, ilargiak aurpegi ezkutu bat duela ulertzeko. Planisferioak, munduko bolak eta mapa sinpleak interpretatzea, eta bertan latitudeak eta longitudeak kokatzea, bai eta irudizko erreferentzia-lerroak ere. GPSaren oinarrizko funtzionamendua ulertzea. Satelite artifizial batek ateratako Lurraren irudi bat aztertzea.

4.3. Jarrerak eta balioetan heztea Ikerkuntza zientifikoa eta espazio-ikerketa aintzat hartzea, nazioarteko proiektuak eta bakearen aldeko lanak diren aldetik. Lurreko sistemen atmosferaren, hidrosferaren eta geosferaren ikuspegi orokorra garatzea, eta gizakiek haietan eragiten duten inpaktuaz jabetzea. Kutsatu gabeko ura aintzat hartzea. Ingurumena babesteko jarrerak garatzea eta ingurumenaren degradazioa eragiten duten jarrerak gaitzestea.

5. Denboralizazioa
Unitate hau bigarren hiruhilekoko laugarren hamabostaldian lantzekoa da. Unitatearen iraupena 15 egunekoa da, gutxi gorabehera.

6. Materialak eta baliabide didaktikoak

Lur planeta Lurra UNIBERTSOA BARRUKO ENERGIA SUMENDIA

You might also like