Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Fisioa Fisio nuklearra erreakzio nuklear bat da, non nukleo astun bat neutroiez bonbardatuz, hori zatitu

eta bi nukleo arin sortzen diren. Horrela hainbat neutroi eta energia kantitate handia askatzen dira, neutroi hauek beste atomo batzuk fisionatzen dituzte kateko fisio handia sortuz.
235 92

U +

>>>>>>>>

141

56

Ba +

92 36

Kr + 310n

Hau da erreakzio nagusia, honetan sortzen den masa defektua 0,2154 u-koa da, eta uranio-235 motako nukleo fisionatu bakoitzeko 200 MeV askatzen dira, energia moduan. Nukleoa fisionatzeko aktibazio-energia behar da, eta hau neutroi bat jaurtiz lortzen da, nukleoak neutroi hau irensten duenean. Zergatik aukeratzen da neutroia? Kargarik ez duelako erabiltzen da nukleoa bonbardatzeko, izan ere, horrela ez du aldarapen indarrik sortzen. Normalean pisu atomiko handiko nukleoak erabiltzen dira, uranio 235 eta plutonio 239 isotopoak batik bat. Hauen bidez katezko erreakzio nuklearrak sortzen dira eta kontrolatuak edo ez-kontrolatuak izan daitezke. Kontrolatua: Fisioan askatutako neutroien kopurua handiegia denean, hauek xurgatzeko materiala sartzen da, erreakzioak lehertzea ekidinez. Zentral nuklearretako eta hainbat sorgailuetan erabiltzen da energia lortzeko, modu eraginkor eta masibo batean. Zentral nuklearrei dagokienez, honela funtzionatzen du: Erreaktorean burutzen da fisioa, moderatzailea honetan dago, eta fisioko neutroiak balaztatzeko balio du, neutroiek atomo gehiago fisiona ditzaten (ura, ur astuna, berilioa... erabiltzen dira) Kontrolagailua: kadniozko barraz osaturik, soberako neutroiak xurgatzen ditu, fisioa bizkorregia bada sartzen dira. Blindajea: erradiazioa kanpora ez irteteko balio du, erradiazio kutsadura ez sortzeko. Errefrigerazio-sistema: erreaktoreen beroketa handiegia ekiditeko urak inguratzen ditu, gero ur hau kanporatzen da eta kaltegarria da zentral nuklearren alboko ibaietako ekosistementzat, hauek aldatu egiten baititu. Zentral nuklearrek energia kantitate oso handiak modu merke batean, hau da besteak baino merkeagoa, sortzen du, eta horregatik gaur egun erabiltzen dugun energiaren ehuneko handia handik dator. Hala ere honek dakartzan arriskuak ere ikertu egin behar dira: istripuek ondorio katastrofikoak izan ditzakete. Tenperatura oso altuak lor daitezke, eta hauek urtzea ekarri, populazioarentzat oso arriskutsua diren erradiazioak aske utziz. Hauek malformazio genetikoak sorrarazi ahal dituzte, Chernobyl en gertatu zen bezala 1986. urtean. Hala ere, zentral nuklear gehienek istripuak ekiditzeko neurri zorrotzak gainditzen dituzte, azken teknologiako ekipoen bidez. Dena den, arriskua beti hor dago, eta erradiazioak eskapatzen direla demostatua dago, gainera inguruko ekosistemari kalte larria eragiten dio ur beroak ere, eta honek sorturiko hondakinak gordetzeko beharra dago, erabiliko ez diren eta naturalak ez diren hondakin arriskutsu kutsagarriak hain zuzen ere. Ez-kontrolatua: Ez da elementu kontrolatzailerik erabiltzen, eta erreakzioa leherketa eran gauzatzen da, neutroiak eta energia kantitate handia ingurur jaurtiaz. Zekulako eragin kaltegarriak eragiten ditu honek, eta oso arriskutsua da bonba atomikoak egotea, mundua suntsi daitekeelako, haiekin jolastuz gero. Horren proba Hiroshiman dago. Eta hilketa masiboa eragiteaz gain malformazioak sortzen ditu, suntsiketa maximoa jaurti den tokian. Irla desertuetan eta itsasoan probatzen dira gaur egun, ekologisten protestei jaramonik egin gabe. Fusioa Fusio nuklearraren prozesua eta fisiokoa alderantzizko prozezuak dira. Fusioan, bi nukleo arin elkartzen dira atomo astunago bat sortzeko. Fusio-erreakzioetan sortutako energia kantitatea fisioan sortutako baino askoz handiagoa da.
2 1

H +

3 1

H >>>>>>

4 2

He +

1 0

Fusio-erreakzio nuklearraren formarik arruntena hidrigenoa eta deuterioa elkartuz helio nukleo bat bihurtzea da, neutroi bat eta energia handia sortuz. Erreakzio honetan produktuen masa defektua 0,0189 u-koa da, eta 17,6 MeV askatzen du helio atomo bakoitzeko. Fusioan ere aktibazio energia behar da, baina kasu honetan energia termiko oso handia behar da (10 6K baino gehiago) horregatik erreakzio hauek eguzkian eta izarretan gertatzen dira, eta oraindik ez dira erabiliak izan zentral nuklearretan energia ekoizeko. Gizakiak lehergai moduan baino ezin izan du erabili. Kontrolatua: Ez da oraindik lortu modu errentagarrian, oso zaila delako erreaktiboak konfinatu eta aktibazio energia lortzea. Fisioarekin konparatuz hainbat abantaila ekarriko lituzke: erregai erreserba handia dago lurrean (H), eta fisioan baino 3 aldiz energia gehiago lortzen da masa unitateko, gainera ez da hondakinik sortzen. Ez kontrolatua Hidrogeno bonba deritzo. Fusionatzeko beharrezkoa den tenperatura bonba atomiko baten bidez lortzen da.

You might also like