Pablo Picasso Eta Gernika Amaia

You might also like

Download as rtf, pdf, or txt
Download as rtf, pdf, or txt
You are on page 1of 8

Pablo Picasso

Pablo Ruiz Picasso (Malaga, Espainia, 1.881eko


urriaren 25a -Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1.973ko
apirilaren 8a) margolari eta eskulturagile espainiarra
izan zen. XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa.
Georges Braque frantzesarekin batera kubismoa sortu
ziren.

Izen osoa Pablo Diego José Francisco de Paula


Juan Nepomuceno María de los Remedios
Cipriano de la Santísima Trinidad Clito Ruiz y
Picasso zuen.

"Gernika" Pablo Picasso margolari espainiar


ospetsuak egindako artelan famatua da, 1.937. urteko
Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena eta
bakearen aldeko aldarria izan zena.

Margolana olioa oihal gainean da eta neurriak 3,5


metro garai eta 7,8 metro zabal.

Historia

Picassok lehen aldiz erakutsi zuen bere lan hau


Parisen, 1.937ko nazioarteko erakusketan. Europan
barna erakusgai ibili ondoren , New Yorkeko Arte
Modernoaren Museora (MOMA) iritsi zen 1.939an, eta
bertan gorde zuten margolariak berak eskaturik.

1.968 Francisco Francok eskatu zuen lanaren


espainiaratzea, baina margolariak espresuki esan zuen
horrelakorik bakarrik onartuko zuela bere herrialdean
errepublika berriro egonez gero. Hau ez zen gertatu,
eta Picasso 1.973an hil zen, baina zortzi urte geroago,
diktadorea hilda zegoela, Madrila eraman zuen
azkenik bere maisulan famatua AEBetatik, 1.981ean.
Prado Museoan hasieran egon bazen ere, 1.992tik
aurrera Reina Sofia Museoan dago.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak behin baino


gehiagotan eskatu du margolana Euskal Herrira
ekartzea eta azken urteotan, Guggenheim Bilbao
Museora eramatea proposatu du, baina Espainiako
Gobernuak ez du orain arte horretarako baimenik
eman.
Biografia

Pablo Picasso Malagan jaio zen 1.881eko urriaren


25ean. Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta
marrazkigintza irakasle euskalduna zen. María Picasso
Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen
oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia
erakusten zuen.
1.891n, hamar urte zituela, familia Coruñara joan zen
bere aitak Da Guarda institutoan lanpostu bat lortu
baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak
lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako
Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Eskola honetan
Pablo onartu zuten eta 1.896an hamabost urte baino
ez zituela bere lehengo lantegia ipini zuen
Bartzelonan.

1.898an bere lehengo banakako erakusketa egin zuen


Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1.900eko
udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko
asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen
Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru
marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera
eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan
liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela.

1.901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu


zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen.

Garai urdina: Meninak

1.904an azkenik Frantziako hiriburua lekualdatzea


erabaki zuen. Parisen, Picassok Braque eta Apollinaire
ezagutu zituen. Braquerekin kubismoa lantzen hasi
zen eta 1907an Avignongo Andereñoak (Les
damoisselles d' Avignon) margolana egin zuen.
Avignongo andereñoak

1.914an lehen Mundu Gerra hastean, bere lagunek


Braquek eta Apollinairek armadara joan behar izan
zuten. Braque udazken horretan hil zen, eta pixka bat
geroago Apollinaire ere hil egin zen buruko zauri larri
baten ondorioz.

1.930ean bere amari pintaturiko erretatu zahar


batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek
dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta
urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman
zion.
1.936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok
errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado
museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen.
1.937an Guernica margolan ezaguna egin zuen,
Gernikako bonbardaketa salatzeko.

1.939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan


Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.

1.942an Frantziako alderdi komunistako kidea egin


zen.

1. 946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi


zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen.
Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1.973an hil
zen arte 91 urte zituela.

You might also like