Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 50

AURKIBIDEA:

EUSKARAREN NORMALKUNTZA . 3
Abenduaren 3a, ospakizun eguna Gazta zati bat dokumentala Euskararen iragana/geroa Euskara enpresetan: hausnarketa-saio / hitzaldi-tertulia

HITZALDIAK / JARDUNALDIAK ...................................... 8


Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza programa ikastetxean Irakaskuntzan metodologia berriak lantzen Gazteengan sormen eta adimen emozionala lantzen

HARREMANAK ATZERRIAREKIN ................................ 12


Egiptoko hezkuntza sailarekin harremanetan Ikastetxeko heldutasun teknologikoko eredua Irakasleak Alemanian Suedian IKT-i buruzko ezagupenak partekatzen

ELKARRIZKETAK .......................................................... 14
Alemaniako esperientziak kontatzen Ingeleseko mintzalagunarekin, Beatrice Caterinarekin solasean ERASMUS: Tolosaldea Institutuko 14 ikasle Europan zehar praktikak egiten Iaki Navarro ikasle ohiarekin solasean HEZIBI proiektua: Tolosaldea lanbide heziketako 12 gazte parte hartzen (balorazioa) Ikasle ohien jarraipena URRATS BAT: Urtaki tailerrak-eko sustatzaileekin elkarrizketan

ELKARTASUNA ............................................................. 27
Atzegi, gazteengana hurbilduz Pauso berriak programarekin elkarlanean Gazteak odola ematen Plastikozko tapoiak: laguntza erraza

BISITALDIAK.................................................................. 29
Enpresetako automatizazio sistemak ikasten Fabrikazio mekaniko arloko ikasleekin egindako bisitak Irizar berritzailea Lehiberri zentroan, bisitan

IKASTAROAK ................................................................ 32
Tolosaldean segurtasunarekiko konpromezua: arriskuen ebaluzioa eta formakuntza Enplegu berdean prestatzen Formakuntza berriak bultzatzen

BESTE HAINBAT ........................................................... 35


Forjaketa prozesuen (beroko eta erdi beroko) modelizazioa analisi Numerikorako Erakundeekin eta lantegiekin lankidetzan Lanbide heziketako olinpiadak Spainskills Gipuzkoa Encounter 7, martxoaren 1-etik 3-ra Tolosaldea GLHI eskola jasangarria da Gabonak eta San Juan Bosco Gurelur S.A.S. enpresa simulatua Apirilak 23, liburu eguna Mahai ingurua: Euskara lantegietan Lantegiko prektiken diplomak (Confebask) Ikasle-ohiak, harremanak sendotzen Ikaslan: 20. urtemuga

AISIA .............................................................................. 47
Araxeseko XI. Itzulia Oporrak: Etorri zaitxez Lekitto ezagutzera Bertsoa: ikasle, langile eta berriro ikasle

EUSKARAREN NORMALKUNTZA
ABENDUAREN 3a, OSPAKIZUN EGUNA
Ikasturte honetan ere, abenduaren 3an, euskara bizirk dagoela, oztopoz-oztopo bada ere, ospatzeko aukera hartu genuen, urtero moduz. Ospakizun horiek aitzakitzat hartuta, oso gureak diren bi jaki, gaztain erreak eta gazta, urteko garai horietan hain ongi sartzen direnak, jan genituen hamaiketako ederra eginez.

Momentu horretan bertan, mokadutxoen artean, gure kultura eta hizkuntza ere dastatzeko, esaera zaharren inguruko lehiaketa egin genuen. Parte hartzaile ugari egon zen eta irabazleak gabon-saski antzeko bat jaso zuen, Tolosako eta inguruetako hainbat produktuz osatua.

Aldarrikapenerako tartea ere hartu genuen eta euskaraz bizi nahi dut ekimenarekin bat egin genuen. Gauza bat dela eta bestea dela, ordu pare atsegina pasa genuen, euskarak bere iraupenagatik aurrera daraman borroka gogoratuz eta irabazten ari dela ospatuz. Tartetxo bat baduzu, saia zaitezke lehiaketako esaerak lotzen eta osatzen Ea lortzen duzun!

Pareka itzazu ondorengo bi zutabeak (Eskubiko zutabean, ezkerreko zutabetik egokitzen zaion atsotitzaren zenbakia jarri):
1. No es oro todo lo que reluce 2. En casa de herrero cuchillo de palo. 3. De tal palo, tal astilla 4. En todas partes cuecen habas 5. Antes se coge al mentiroso que al cojo 6. Le dijo la sartn al cazo: vete de ah cochinazo 7. Con hambre no hay pan duro 8. Perro ladrador poco mordedor 9. Agua pasada no mueve molino 10. A perro flaco todo son pulgas - Ogi gogorrari, hagin zorrotz - Distira guztiak ez dira urre. - Han ere zakurrak oinutsik. - Txakur iharrari arkakuso guztiak - Errementariaren etxean zotza burduntzi - Zozoak beleari ipurbeltz - Zakur zaunkaria nekez hozkaria - Nolako zura, halako ezpala. - Gezurrak buztana motz - Urik barik errotarik ez dabil.

Buka itzazu ondorengo atsotitzak: 1) 2) 3) 4) 5) 6) 7) 8) 9) 10) 11) 12) Amen, zu hor . Asko balio du indarrak, . Aurreak erakusten du .. Dagoenean bon bon, .. Hartzeko pronto eta . Kalean uso, . Non gogoa, Txurrut bat eta txurrut bi, .. Urrutiko intxaurrak hamalau, .. Egintzak lo eta. Besteen faltak aurreko aldean, .. Ez gehiegi hitz egin,

GAZTA ZATI BAT DOKUMENTALA


Ikasturte honetan, 2012-13an, ikastetxean egindako ekintza kulturalen arteko bat izan dugu dokumental honen emanaldia. Munduan bere gaztagatik oso ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da kontatzen digun istorioa. Herritar xume batxuk misio handi bati ekiten diote: zer izan nahi duten erabaki ahal izatea lortzea. Helburu hori dutela eta, momentu honetan Europan horrelako momentua bizitzen ari den Eskoziarekin estutzen dituzte harremanak, hango prozesuaren berri izateko asmotan. Dokumentalak Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenaren making offa erakusten du, euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuz; iragan gatazkatsua atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaitu istorioak. Eskozian eta Katalunian subiranotasunaren aldeko mugimenduak gogor ari direnean eta gai hau pur-purian dagoenean, oso egokia iruditu zaigu dokumental hau ikustea, gure herrian ere, etorkizun hurbilean, eztabaidagai izan baitaiteke erabakitzeko eskubidea. Beraz, gure ikaslek eta irakaslek horren inguruan hausnarketa egitea izan da helburua, iritzi propioa osatzen joateko, ikuspuntu ezberdinak jasoz. Horretaz gain, dokumentala bera, dokumentu grafiko gisa duen balioa ere kontuan hartu beharrekoa da, Goya sarietako hainbat izendapen ere jaso baitiitu, 7 hain zuzen ere. Beste alde batetik baloratuz gero ere, beste ikasgai bat atera daiteke: ilusioz eta benetan sinestuz egiten den edozer, hasiera batean ezinezkoa badirudi ere, lor daitekeela; hasiera batean elurbolatxo bat besterik ez dena, bola handi bat bihur daitekeela, gogoa jarriz eta indarrak elkartuz.

EUSKARAREN IRAGANA/GEROA
Badira hilabete batzuk Andoni Egaa gure ikastetxetik pasa eta eduki potoloz beteriko hitzaldi bat eskaini zigunetik. Bertan Euskaldunon hizkuntzari buruzko errepaso bat egin eta gure buruetan halako erreflexio edo kezka multzo bat azpimarratu nahi izan zizkigun. Ondorengo lerroetan beraz nireak azaltzeko saiakera egingo dut lerro hauek uzten didaten heinean. Gogoan dut duela ez hainbeste urte, Joxerra Gartzia, Kike Amunarriz eta Andoni Egaak egindako tesi batean nola bereizi nahi izan ziren euskarari zegozkion hiru bertsio ezberdin: Euskara jatorra, usadioaren arabera erabiltzen dugunean egiten duguna dela esan genezake, benetako euskara bezala definitzen ausartuko nintzateke nire ausardiaren aginduz. Euskara egokia, nola ez, erraztasun osoz komunikatzen dena jaso eta ulertzeko erabili beharrekoa litzateke; irakurri izan dudanez, zerbait azaltzeko bi aldiz esplikatu behar izatea hizkuntza egokia erabili ez denaren seinale da. Horrela gure lanbideari dagokionez, gai bakoitzaren inguruan askotan euskara ere amoldatu beharko genuke azaldu nahi duguna hartzaileak eragozpenik gabe jasotzeko, eta zergatik ez, gestuen hizkuntza bera ere lagungarri gerta dakiguke askotan. Azkenik Euskara zuzena, euskaltzaindiak ezarritako arauak zehatz mehatz betetzen dituena dela esango nuke. Nire uste apalean idatzizko kasuetarako zuzendutako euskara, eta ez hori bakarrik, idatzizkoa jasota utzi behar denerako erabili behar litzatekeela uste dut. Azken egun hauetan ulergaitza egiten zaidan kasu baten aurrean topo egin dut, ea zer deritzozuen; berrogeita hamar urteren bueltan dabilen langabetu bat lorezaintzako lanpostu batetarako oposaketa batetan murgildu da. Bera, baserrian jaio eta letxugekin ere euskaraz komunikatu izan da bizi osoan. Orain oposaketa hauek direla eta bere euskara maila neurtu behar omen diote, idatziz noski. Gizarajoa nondik heldu ez dakiela dabil. Euskararekin egin zen moduan, hau da, jatorra, egokia eta zuzena bereiztea, hizkuntzak neurtzeko modu ezberdinekin egingo balitz, uste al duzue pertsona honi neurketa jatorra egiten zaionik? Eta egokia? Eta zuzena? Uste dut jaso dudala zure erantzuna, nirearekin bat egiten duena gainera EZ, EZ eta EZ. Abenduan Andoni Egaak utzi zituen flash askoren artean gogoan ditut nire erreflexiotan aipatzera noan hauek: bere esanetan egin behar dena benetan eta ondo egitekotan, aurrez simulatu egin behar da ondorioak ateraz eta ez hala nola egin eta egindakoa disimulatu. Bestalde, egin behar den zerbait ondo egitekotan, egoera, kontestua, parametro ezberdinak aztertu egin beharko lirateke eta haren arabera egin, Andoniren esanetan egin aurretik, okupatu

aurretik, nola egin preokupatu egin behar da. Aurrez aipatutako oposaketa eta parte hartzailearen kasuan bi aldetan egon liteke ardura falta pittin bat ezta? Bukatzeko, hizkuntza bat ez dut uste hain konplexu bihurtu behar genukeenik, komunikatzeko erreminta bat izanik komunikatzeko tresna bezala erabili, eta Euskararen kasuan zer esanik ez, nahi dugun modalitatean baina EUSKARA ERABILI, EUSKARAZ BIZI, lanean, kalean, etxean

EUSKARA ENPRESETAN: HAUSNARKETA-SAIO EDO HITZALDI-TERTULIA


Aurtengo apirilean, bere lan-praktikak betetzen ari diren ikasleekin euskarak enpresetan duen presentzia eta erabilerari buruzko hausnarketa-saio bat egin genuen, EMUNek (lana euskalduntzeko kooperatiba) duen programa baliatuz. Saio hauen helburua zera da: heziketa zikloetako ikasleak ikastetxeetatik lanmundurako jauzian hizkuntzaren erabileraren eta euskara planen inguruan informatzea, hausnartzea eta motibatzea. Hauxe da landu genuen gidoia:

SARRERA Hizkuntzak eta euskara: Nolakoak dira hizkuntzak? Zenbat hizkuntza daude munduan? Euskara: nolakoa da? GURE PORTAERAREN AZTERKETA: Bizipenak, portaerak. Noiz aldatzen dugu hizkuntzaz? LAN-MUNDUAN ZER? Zer espero dugu lan-munduan? Hizkuntzaren aldagaia lan-munduan. Asertibitatea: lanean hasi eta agiri guztiak gaztelaniak daude.nola jokatu? EUSKARA PLANAK Zer da euskara plana? Elkarbizitza euskaldun eta erdalduna. ZER LORTU DA EUSKARA PLANEN BIDEZ? ERREFERENTZIAK ETA ZERBITZUAK Tolosaldean euskara plana duten edo izan duten enpresak. Web guneetako baliabideak.

Saioak oso modu arinean, dinamikoan eta ikasleentzako giro erakargarrian daude antolatuak, bideo, PPT, talde-dinamika eta antzeko baliabidez hornituak. Ainhoa Lasa, EMUNeko partaidea, etorri zitzaigun eta eskerrak emateko baliatu nahi dugu artikulutxo hau. Honelako saioak oso interesgarriak dira ikasleen kontzientzia pizteko, beraiek baitira etorkizuneko langileak, eta langile euskaldunak izanda, beraien eskutan egongo da euskarak enpresa munduan izango duen presentzia eta erabilera hedatzea; euskararen etorkizuna, alegia.

HITZALDIAK / JARDUNALDIAK
BIZITZA OSOAN ZEHARREKO IKASKUNTZA PROGRAMA IKASTETXEAN
Emakumearen talentua hizpide "Emakume-Lidergoa" Jardunaldian
Ikastn Zerbitzuak apirilaren 12an antolatu zuen "Emakume Lidergoa" jardunaldiaren balantzea egin du, non 60 emakume profesionalek parte hartu zuten. Bizitza pertsonalean zein profesionalean, jokabide estrategikoaren baliabideak aplikatuz, jauzi kualitatiboa eman nahi duten emakume guztiei zuzendutako jardunaldia izan zen. Ikastaroan zehar argi geratu zen kontzeptua, estrategikoa izatea!. Ikastaroan jabetu ginen ez zela batere erraza. Ikastn Zerbitzuak emakumeen kolektiboa prestatzen jarraitzearen konpromisoari eusten dio; emakumeen talentua aztertzeko ikuspegi ezberdinak jorratuz eta emakume-sareak eratzeko ahaleginak bideratuz.

Ikasmina: herriz-herri Bulego Ibiltaria Tolosaldean barrena, 29 udalerrietan zehar


Ikasmina: herriz-herri ekimen berritzailea abian da Tolosaldeko bailaran, Ikastn zerbitzua ardurtatzen da ekimen hau kudeatzeaz. Izaera ibiltariko esperientzia pilotu hau ikasturte amaieran amaituko da. Tolosaldea barrena, IKASMINA pizteko asmotan, udalerrietara hurbiltzen da esperientzia berritzaile hau, herritarrei eta eragilee oro har, orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Prestakuntza esparruarekin erlazionatutako orientabidea, informazioa eta aholkularitza integrala eskaini dugu 2013ko urtarrilatik martxoa bitartera, 29 udalerrietan 366 pertsona artatuz. dalerri bakoitzeko bixitaren iraupena 4 ordukoa izan da.

Adinekoen zaintzaileak euskaraz


Tolosaldea GLHBIko Ikasmina: herrizherri proiektuak Tolosako Udalarekin elkarlanean, eta Emun Koop. eta Banaiz Bagara elkartearen laguntzarekin, NEL (Nik euskaraz lanean!) proiektua abian jarri zuten 2013ko urtarrilan. NELen bitartez euskarazko oinarrizko gaitasunez jabetu daitezen bultzatu nahi da eta horrekin batera, hizkuntza portaeran 8

eragin nahi izan dugu. 28 orduko hastapen ikastaro honetan etxez etxeko langileek, beren lan-harremana euskalduntzeko interesa dutenek; euskara ez dakiten edo gutxi dakiten eta enplegatzaile euskaldunekin lan egiten duten pertsonak; eta adineko pertsonak parte hartu dute, 15 ikasleko taldea osatuz. Zertan datza berritasuna? Interesatutako familiak/langileak elkarrekin parte hartu dutela 2 hilabeteetan zehar. Eskerrak beroenak eman nahi nieke, elkarlanean aritutako eragile eta pertsona guztiei, bereziki, Petra Elser, Iaki Irazabalbeitia eta Oihana Jausorori.

Matematiken garrantzia eguneroko bizitzan


Alberto Coto 14 aldiz kalkulu mentalean Guinness errekordunak eta munduko txapeldunak 'Zenbakien magia' hitzaldiak eskaini zituen Tolosako Topic Aretoan, 2012ko abenduaren 10ean. Ekimen hau Ikasmina: herriz-herri proiektu eraginkorraren barruan diseinatua izan zen, eta hezkuntzaberrikuntza eta etengabeko ikaskuntza esparruan ikaskuntza-irakaskuntza metodo berriak lantzearen aldeko apustua egin da. 4 hitzaldiak ondoko taldeei zuzendu genituen: gizarteari merkatariei eta gure ikastetxeko ikasleei. Guztira 452 ikaslek parte hartu zuten. Hitzaldi hauen bitartez gizartea prestatu eta sentsibilizatu nahi da, eta gizarteak matematikekiko duen irudia, sarritan ezkorra, aldatzea bilatzen du, izan ere, matematikak gure gizartearen eta bizitzaren parte garrantzitsua dira. Etxean, lanean, aisialdian, inbertsioetan, erakundeetan, teknologia berrietan, osasun eta norbere zaintzak ezinezkoak izango lirateke matematikarik gabe.

Elikagaien segurtasunean eta garbitasunean trebatuz


Elikagaiekin aritzen diren langileen lan ohituretan garbitasun edo higiene neurrietan trebakuntza, agiri ofiziala lortzera bideratuta. Elikagaiekin kontaktuan dauden langile ezberdinek parte hartu dute, esate baterako: ikastetxeetako jangeletako begiraleak eta sukaldariak, tabernetako zerbitzariak, adin nagusien zentroetako jangelako langileak, langabetuak Arlo honetan trebatzeaz gain, sentsibilizatzea eta kontzientzia bilatzen da, elikagaien segurtasuna eta garbitasunak duen garrantziaz jabetzea.

Sektore honetako eskaria handia izan da eta Ikastn-ek erantzuna emateko asmoz, 2012ko azaroan eta abenduan zehar 2 ikastaro eskaini zituen, guztira 40 ikaslek parte hartu zutelarik. Prestakuntza ekintza hauek Hobetuz-ek diruzlagundu zituen, Ikastn antolaketaz eta kudeaketaz arduratu zen.

Nazioarteko Gaurkotasun Mintegia, 4.edizioa ere arrakastatsua


250 konferentziantek 4 aldiz jarraian Ikastn-en Nazioarteko Gaurkotasun Mintegian parte hartu dute. Nork esan zezakeen? Ikastn-ek helburu bikoitza lortu du, asetzea eta fidelizatzea. Eta jada, Ikastn-eko arduraduna 5.edizioa planifikatzen hasia da Jess Torquemadarekin batera. Nazioarteko Gaurkotasuna hizpide izan genuen, Jess Torquemada nazioarteko analistarekin. Topic-eko aretoa gainezka izan dugu edizio bakoitzean, 4.aldiz jarraian, ez zuten hutsik egin Jessen entzule leialek. Hizlaria, isiltasuna, hausnarketa, entzulea, galderak, txaloak... Eta majia! Komunikazioari esker sorturiko majia. Zuzeneko komunikazioaren garra bizirik dagoenaren seinale. Esan bezala, eskakizun ugari jaso ditugu datorren ikasturteari begira, hau guztia bideratzeko lanean hasiak gara jada.

Matematiken dibulgazio-saioen balorazio positiboa


Ikasturte honetan Ikasmina: herrizherri proiektuan "matematikak" izan dira hizpide, besteak beste. Maiatzaren 7an Ral Ibaez, EHUko geometriako irakaslea, ( Confederacin de Sociedades Cientficas de Espaa (COSCE)-k Zientziaren zabalkuntzari 2011an emandako saria lortu zuena, beste hainbaten artean). ikastetxean izan genuen. Bi hitzaldi eskaini zituen; lehenengoa "Matematikariok herensugeak harrapatzen irakasten al dugu?" izenburupean irakasleei zuzendua, eta bigarrena, "Paseo matematiko bat hedabideetatik zehar", gizarteari zuzendua. Guztira 90 ikaslek parte hartu zuten. Hausnarketa eta ondorio interesgarriak atera zituzten ikasleek. Zein irteera ditu lizentziatura ikasketak amaitzen dituen matematikari batek? zer dira eta zertarako matematikak? Irakaskuntzatik eta ikerkuntzatik haratago, matematikako ikasleek zein beste irteera profesional dituzte? Zein da matematikari gehien kontratatzen duen enpresa, mundu mailan? Zergatik zenbaki handiak ulertzeko zailtasunak izaten ditugu?

10

IRAKASKUNTZAN METODOLOGIA BERRIAK LANTZEN


Ikastetxeak, urtero, bezero ezberdinei zuzendutako jardunaldiak antolatzen ditu, helburua, ikastetxean berriak diren ekipoak, lanak edo ekintzak kaleratzea izanda. Aurtengoan, jardunaldi metodologikoa egitea erabaki dugu. Ekitaldi hau gurekin harreman zuzena duten ikastetxeei zuzentzen diegu, zuzendari, ikasketa-buru, orientatzaile eta irakasleei, bereziki teknologiakoei. Ekintza honetan, ikaskuntza burutzeko, eginez ikasi "Proiektu eta arazo errealetan oinarritutako" metodologia azaldu ditugu

GAZTEENGAN SORMEN ETA ADIMEN EMOZIONALA LANTZEN


Euskal Herriko Unibertsitsatateko Psikologa Fakultateak bultzatutako ekimen honetan, bigarren mailako ikasleekin SORMENA ETA ADIMEN EMOZIONALA lantzeko ekitaldiak antolatu ditugu. Bi saio egingo dira, batean gazteen arteko harremaentan eta egoeratan sortzen diren portaera eta emoziak jaso eta bigarren saioan jasotako datuen bilduma, ondorioak eta proposamenak, berriz ikasleei helarazi eta elkarrizketa bidez ekintzak bultzatzeko asmoa dugu. Ikasleentzat gai arrotza da baina pertsonen arteko harreman guztietan adimenak duen garrantzia nabaria da.

11

HARREMANAK ATZERRIAREKIN
EGIPTO-KO HEZKUNTZA SAILAREKIN HARREMANETAN
Gure ikastetxeko NAZIOARTERATZE hildoari jarraituz, eta TKNIKA Berrikuntza Zentroaren bitartez, Egiptoko Hezkuntza Saileko ordezkarien bisita izan dugu. Ikastetxearen funtzionamendua, ematen dugun eskaintza anitza, instalazioak eta ekipamenduak ezagutzeko aukera izan dute. Bisita ondoren aurrerago beste elkar-trukean izateko ateak ireki eta harremanak sortuta gelditu dira.

IKASTETXEKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKOKO EREDUA


Pasa den abenduaren hasieran eta ikastetxearen heldutasun teknologiaren eredua proiektuaren barnean, Eskoziara (Edinburgh eta Glasgow), bidaiatu genuen Tolosaldea Goimailako LH Institutuko, Tknikako eta Lasarteko Berritzeguneko kideok, bertako hainbat ikastetxeetako esperientziak eta geureak partekatzeko. Edinburgh eta Glasgowko hainbat ikastetxe eta unibertsitatera egin genituen bisitetan elearning hezkuntza, IKTen erabilpena gelan eta ikastetxearen heldutasun teknologiaren ereduari buruz hausnartzeko aukera izan genuen.

12

IRAKASLEAK ALEMANIAN
Gure ikastetxeko internalizazio estrategia barruan kokatuta, joan den azaroan mekanika departamentuko Juan Luis Nazabal eta elektrizitateko Aitor Lopez eta Julen Arina irakasleak Alemaniako Baden-Wrttemberg eta Hesse estatuetan izan ginen bertako zenbait enpresa eta ikastetxe bat bisitatzen. Esslingen-eko hirian kokatuta dagoen FESTO enpresak automatismo pneumatiko arloan lan egiten du bereziki eta gai honetan azkeneko joerak eta berrikuntzak ezagutzeko aukera izan genuen. FESTO Academy ikastetxean berriz, Alemanian ezarrita dagoen sistema duala eta bertan irakaskuntza mailan erabiltzen duten proiektuetan oinarritutako metodologia aztertu genituen. Era berean, Tolosaldea eta Festo Academy ikastetxeen arteko kolaborazio aukerak ere jorratu genituen. Azkenik, Hesse estatuan dagoen Darmstadt hirian, HBM enpresa bisitatu genuen. HBM taldea mundu mailan oso ezaguna da neurketa eta egiaztatze prozesu mailan eta industria arlo zabal batean erabiltzen diren sentsore eta transduktoreak eskaintzen ditu: karga zelulak, galga estentsiometrikoak, posizio sentsoreak Neurketa sistemetan erabiltzen diren gailu guzti horien fabrikazio eta aplikazioei buruzko informazio zehatza jaso genuen.

SUEDIAN IKT-I BURUZKO EZAGUPENAK PARTEKATZEN


Pasa den Martxoan Tknikako, imh-ko, Tartangako eta TOLOSALDEAko 5 lagun Suedian (Stockholm-en) izan ginen, aste betez. Bisitaren helburua, besteka beste, bertako adituekin IKT gaitasun mapari buruz, gaitasunen akreditazioei buruz, IKT heldutasun ereduari buruz, eLearning ikaskuntzari buruz, eta IKT tramankaluei buruz jarduteko.

13

Nahiz eta egonaldi nagusia Stockholm-en egin, hainbatetan trena hartu eta beste herri batzutara joaten ginen bertako erakundeak bisitatzera; bitartean elur eta izotzez estalitako herrialdea ikusteko aukera izan genuelarik, hori bai treneko kristal atzeko goxotasunaren babesean. Hotza bai zen nagusi egonaldi osoan. Goizero -10C edo gutxiago eta eguerdian askotan -5C. Bisitatutako erakundeen artean alde batetik unibertsitateak zeuden, zehazki bi unibertsitate, Dalarna Unibertsitatea eta Stockholm Unibertsitatea. Eta bestetik gobernuko bi erakunde, Suediako e-Gaitasunen Agentzia eta Suediako Goimailako Lanbide Heziketa Agentzia. Bisitaren ostean, geure IKT arloko lan ildoen sendotasuna, gaurkotasuna eta egokitasuna berresteko aukera izan genuen. Beraz, herrialde bakoitzak bere eskarmentua bestearekin partekatu ostean, Suedia eta Euskal Herria ez daudela hain urrun soma daiteke. Beti ere, batak bestearenetik ikasiz.

ELKARRIZKETAK
ALEMANIA-KO ESPERIENTZIAK KONTATZEN
Atzerritik jasotzen dITugun eskaintzak azpaldi honetan ugariak izan dira, Canada, Holanda eta Alemaniatik, gure ikasleak iaz eta aurten ere ALEMANIArekin zerikusia izan dute, beraz hauen kontuak azalduko ditugu. Alemaniako Komertzio Ganbarak bultzatuta, aurtengo deialdian 13 ikaslek eman zuten izena eta hauetatik 2 izan dira aukeratuak ikastaro trinkoa egiteko, denera 300 ordu aleman hizkuntza ikasten eta bukaeran hizkuntza mailaren arabera, praktiketako kontratua sinatu eta 4 hilabete lanera joateko aukera izan dute. Iazko gure ikaslea zen Vanessa Herrador, ALEMANIAko Karlsruhen bizi da eta lanean eta ikasten jarraitzen du. Hauek dira bere kontakizunak: Etxe batean beste 2 gazteekin bizi naiz, Andaluziako neska bat eta Beasaingo mutil batekin. Iazko enpresa berean jarraitzen dut lanean, hemengo AUSBILDUNG proiektu batean. Proiektua ulertzeko, 4 urteko Goi Mailako ziklo bat egiten, 2 aste pasatzen ditut enpresan praktikak egiten eta aste bat ikastetxean teoria egiten, kriston gorra.... 14

Mekatronika egiten dut, baino oso zaila egiten ari zait aurrera egitea... Alemana hizkuntza oso zaila da, eta holako ikasketak alemanez egitea gehiago... Nere asmoak?? Denborak esango du!! Momentuz etxe berri bat bilatu behar dut, kontratua bukatzen zait eta. Lantegiak, firmatu nituen baldintzak ez ditu betetzen, beraz, enpresarekin hitz egin behar dut ea zer pasatzen den... Mit freundlichen Gren!! Vanessa

Karlsruhe hiria

INGELESEKO MINTZALAGUNAREKIN, BEATRICE CATERINArekin, SOLASEAN


Why did you come here? / Zergatik etorri zinen hona? I came here to teach English and to improve my level of Spanish. Ingelesa irakastera eta nire gaztelaniaren maila hobetzera etorri naiz. What was your impression of pais vasco before you came here? / Zein zen Euskal Herriaz zenuen iritzia hona etorri aurretik? I didnt really know Pais Vasco too well, I had only lived in Granada before coming here. I had Erasmus in Granada. So, I imagined lot of sun, the ground dry and laid back relaxed way of life. Ez nuen oso ongi ezagutzen Euskal Herria; izan ere, hona etorri aurretik Granadan egon nintzen soilik. Erasmus bidez egon nintzen Granadan. Beraz, eguzki asko, leku lehorra eta bizi-estilo lasaia espero nituen.

15

What is your impression of pais vasco now? / Zein da orain duzun iritzia? I have honestly learnd soo much about Pais Vasco from so many people. I have discovered new places, new foods, but also that Pais Vasco is nothing like Andalucia, it has its oun culture a greaner enviroment and a lot rain. Jendearen bidez, asko ikasi dut Euskal Herriari buruz. Leku eta janari berri asko ezagutu ditut, baita Euskal Herria eta Andaluzia oso desberdinak direla ere. Bere kultura propioa dauka eta euri asko egiten du What is your favourite thing about pais vasco? / Zer da Euskal Herritik gehien gustatzen zaizuna? Obvoiusly i love the amazing pinchos. My favorite are carrilleras, i love sidra and i love sidrerias. They are Duch a great invention and sociedades are also fantastic. But my favorite thing about this place is the land scape, the sea is so close to my house but there are also wonderful mountains a walk away. Dudarik gabe pintxo zoragarriak gustatu zaizkit. Nire gustoko pintxoa karrilerak dira. Sagardoa eta sagardotegiak ere asko gustatu zaizkit. Sagardotegiak egitea ideia bikaina izan da eta baita ere bertako elkarteak. Hala ere, Euskal Herritik gehien gustatu zaidana, paisaiak izan dira, nire etxetik gertu ditut bai itsasoa eta baita mendiak ere, oinez ibiltzera joateko. What is the best food you have eaten? / Zein da gehien gustatu zaizun janaria? The best food ive eaten is txuleta, of course. I love sidrerias Gehien gustatu zaidan janaria, dudarik gabe, txuleta izan da. Oso gustoso ditut sagardotegiak. What is the best drink you have drunk? / Zein da probatu duzun edaririk onena? Sidra Sagardoa. Describe in one word your experience. Deskriba ezazu zure esperientzia hitz bakar batean. It`s so hard but I think the word I would use is enriching. Zaila da, baina hitz batean definitu beharko banu aberasgarria izan dela esango nuke. What places do you like the most? Zein da zure lekurik gustukoena?

16

My favorite place is half way of Mont Urgul. There is a small grassy area over looking the sea, it is so peacefull there. I love to go and relax. Nire lekurik gustukoena Urgul mendiko bidea da. Bertan belarrezko leku txiki bat dago, itsasoaren aurrean, oso baketsua dena. Asko gustatzen zait leku horretara joatea eta erlaxatzea. What places have you visited? Zein leku ezagutu dituzu?

I have travelled all around Guipzcoa the most, Donostia and Tolosa mainly, but also I have been to different areas in Vizcaya such as Bilbao, and the Basque Region in France too, like Biarritz, Hendaia and San Juan de Luz. Gipuzkoan zehar ibili naiz gehien, batez ere Donostia eta Tolosan. Bestalde, Bizkaiako toki batzuetan ibili naiz baita ere, Bilbon adibidez. Baita Iparraldean ere, Biarritz, San Juan de Luz, Hendaia... Would you like to repeat this experience? Errepikatuko al zenuke esperientzia hau? Before coming here the idea for teaching 20-30 years olds, terrifired me. At university I was always super shy to talk in front of people, especially in spanish or itallian, so i understand how hard it is. But now I find it extremally repording to prepare and have class with you gays. Its nice to be able to talk to you about anything in english, and hopefuly some of you will find my work here usefull in later live. Hona etorri aurretik, 20-30 urte arteko ikasleen irakaslea izatearen ideiak beldurtu egiten ninduen. Unibertsitatean oso lotsatia nintzen jendearen aurrean hitz egiteko garaian, bereziki gaztelaniaz edota italieraz. Orduan ulertu bainuen zein gogorra den. Baina orain, oso pozgarria iruditzen zait nire lana, klaseak prestatu eta zuekin egotea; oso atsegina da zuekin edozein gaiaz hitz egitea eta nik hemen egindako lana etorkizunean baliagarria izango zaizuela espero dut.

17

Can you compare Pais vasco to the UK? Ahal duzu Euskal Herriaren eta UK-en arteko konparazio bat egin ? Pais Vasco is very similar to the UK, the culture and the people are slightly different for example here people like to party and to have siestas. In the UK nobody have siesta and people party less. The shops here close from 1-4 but in the UK the shops open from 8 until 5. So this is the big difference I had to adapt to. Euskal herria eta UK oso antzekoak dira. Bertako jendea eta kultura pixkat ezberdinak dira. Adibidez, hemen jendeak festa gogoko du baita siesta botatzea ere eta UK inork ez du siestarik botatzen eta festa gutxiago egiten dituzte. Dendak hemen, 13:00 etatik 16:00 arte itxi egiten dira eta UKn 8:00etan irekitzen dira eta arratsaldeko 17:00etan itxi. Hau da bien arteko ezberdintasunik nagusiena eta honetara egokitu izan behar nuen.

ERASMUS : TOLOSALDEA INSTITUTUKO 14 IKASLE EUROPAN ZEHAR PRAKTIKAK EGITEN


Aurten ere, TOLOSALDEA Lanbide Heziketa Institutuko 14 ikaslek Lantegiko praktikak atzerrian ari dira egiten. Horietatik 9 ikasle Polonian, 2 Finlandian eta beste 3 Italian daude, ERASMUS eta LEONARDO proiektuaren barnean. Ikasleen espezialitateak: Administraritza, Galdaragintza eta Informatika dira. Mekanika, Elektrizitatea,

Ikastetxeko arduradunak, Xanti Alberdik, ikasleen jarraipena egin eta beraien enpresak bisitatu ondoren haiekin bildu eta entrebista bat egin die beraien praktikaldiari buruz. Polonian dauden ikasleen iritziak jaso ditu eta Juan Luis Nazabalek, aldiz, Finlandikoen berriak dakartza. Nola informatu zara eta zergatik aukeratu duzu lantegiko praktikak atzerrian egitea? Ikastetxean lehen mailan eskaintza jaso eta baldintzak azaldu zizkiguten eta batzuk aurretik Euskadiko lantegietan Lantegi Praktikaldi bat egina genuenez, interesgarria iruditu zitzaigun eta berehala izena eman genuen. Ekintza honetarako zer laguntza izan dituzue? Gure bekak ikastetxeak kudeatzen ditu, eta bertako arduradunak antolatzen du gure atzerriko egonaldia. Ondorengo laguntza hauek ematen dizkigute: Bidaia (joan-etorria), astebeteko hizkuntza ikastaro trinkoa (Ingelesa, Polako edo Finlandesa herrialdearen arabera), tutore bat izendatu (arazoak ditugunean laguntza izateko), etxebizitza 3 hilabeterako jarri, praktikaldia egiteko enpresa bilatu eta hirian ibiltzeko eta enpresara egunero joateko garraio txartela eman digute.

18

POLONIAN dauden gazteei zuzenduz: Zer moduz doa bertako praktikaldia eta zuen espektatibak betetzen ari zarate? Oso gustora gaude. Harritzen nauena hemengo lana egiteko era eta jarrerak dira. Horretaz aparte, taldean bizitzeko eta lurralde eta herri berriak ezagutzeko aukera ematen digu : Poznan, Krakovia, Gdansk, Auswich, Berlin, Praga... Zein enpresetan ari zara eta zer moduz bertan, nola moldatzen zara zure lankideekin? EBCC izeneko enpresa da eta dirudienez enpresaren jabeak Bilbo aldekoak dira, baina langile guztiak polakoak dira. Bertan autoen frenoetarako aluminiozko piezak egiten dira, aluminiozko lehengaiarekin hasi eta pieza mekanizatu eta bukatu arte. Laneko prozesu guztia automatizatua dago eta nere espezialitatea hori denez, gertatzen diren arazoak konpontzen saitzen gara, horren arduradun ingeniariak daude eta haiei laguntzen diet. Esan behar enpresa berean beste Erasmuseko 4 ikasle daudela, Euskalherritik ni bezala etorrita, baina hauek beste ikastetxe batzutakoak eta beste espezialitate batzutakoak dira. Beste ikasle batek hau dio: Oso gustora nago eta enpresa honetan, ikasi dudanarekin zerikusi guztia duen lanak egiten jarri naute. Bertan mekanizaketarako CNC Tornuak egiten dira, eta automatizazio kontrolak eta instalazio guztiak muntatzen dizkiote. Enpresa hau hurrengo urteetako ikasleentzat oso gomendagarria da, ez bakarrik automatizazio espezialitaterako, baizik Mekanika, Soldadura, Elektrizitate, Diseinu eta Mantenurako ere. Nola moldatzen zarete hizkuntzarekin ? Lehenengo astean Ingeleseko ikastaro trinkoa jaso genuen eta zerbait polakozko hitzak erakutsi zizkiguten. Enpresan, lankideak ingeniariak ditudanez elkar ulertzeko ingelesa erabiltzen dugu, baina langile arruntak normalean polakoz bakarrik egiten dute. Eta enpresatik kanpo, etxean eta kalean ere euskera erabiltzen dut eta noizean behin gaztelera, Erasmus bekekin etorritako euskaldun eta espainiar asko bait dago hiri honetan. Non, nola eta norekin bizi zara Wroclaw-en? Tolosaldea GLHBItik etorri ginen 8 ikaskidetatik 5 etxebizitza batean elkarrekin bizi gara. Bakoitzaren lantokitik nahiko aparte bizi gara, baina garraio ona daukagu. Etxe ondotik hiriko edozein bazterretara iristeko tranbia ala autobusa daukagu, eta horretarako txartela daukagunez dohan ateratzen zaigu.

19

Nola moldatzen zarete zuen eguneroko etxebizitzan? Galdera hau gogorra da etxekideen aurrean erantzuteko, baina egia esan atzerriko esperientzia honen alderdi gogorrenetako bat ikutu duzu. Denok ere konturatu gara ez dela erraza bost pertsona desberdin, helburu berdinarekin baina oraintxe elkarbizitza egiten ezagutu garenak, ondo konpontzea eta ados egotea zenbait gauzatan. Elkarbizitza honetan bakoitzak bere ohitura ezberdinekin dator eta hoiek nolanahi ingurukoei eragiten diete. Hori horrela izanik, ez dut esan nahi gaizki ematen garenik, baina izan ditugu gure eztabaidak eta haserreak. Eta jatorduak, erosketak eta garbiketak egitean? Jatorduetarako ohitura eta gustu desberdinak ditugu, ni saiatzen naiz ahal dudan eran Tolosako etxean jaten nuen eran sukaldatzen, hau da, berdura eta barazkiak jartzen, baina beste norbaiti ez zaio barazkirik gustatzen eta gehienetan sartagiz sukaldatzen du. (Esan behar dut zuen etxean egon nintzenean batzuk bazkalduta zinatela eta azkenak etorri zirenak sartagikoa prestatu eta jan zutela.) Erosketak denon artean egiten ditugu, frigorifikoan gauzak falta direnean erosten ditugu. Arropa garbiketak, esekitokia hutsik dagoenean labadora jartzen dugu. "Etxe garbiketa denon zeregina da" dio batek.(Gauza bat denena denean, inorena ez dela diote). Polakoz hitz batzuk ikasi dituzu? Zeintzuk?: Dzien dobry (egun on), Dziekuje bardzo (eskerrikasko), prosze (mesedez), Do widzenia ( agur). Orokorrean, lana egiteko era, exigentzia eta ohitura ezberdinak ezagutuz, esperientzia hartzen ari gara eta bestalde, jende eta kultura berriak ezagutzeko aukera dugu. FINLANDIAN Hemen, aldiz, Juan Luis Nazabal arduraduna izan da ikasleen jarraipena egin eta beraien enpresak bisitatu ondoren haiekin bildu eta entrebista bat egin diena. Hauek haien erantzunak: Nolatan erabaki zenuten praktikak egitera joatea eta zergatik Finlandiara? Lehen ere atzerrian egonak gara eta badakigu zer nolako esperientzia

20

aberasgarria den, horregatik erabaki genuen praktikak atzerrian egitea. Ikastetxeko ordezkariek herrialde ezberdinen aukera aurkeztu zutenean gure aukera Finlandia izan zen, ospe handiko herrialdea eta zeharo ezberdina delako. Zer espezialiteetan egiten dituzu zure praktikak eta non eta zertan zaude praktikak egiten? Nik (Aritz) elektrizitate, robotika eta automatizazio munduan egiten ditut praktikak, JAMK unibertsitatean proiektu ezbedinak garatuz, automatak, simuladoreak, koadro elektrikoak etab... Nik berriz (Nines) JUSSI LOUKO mekanizazio enpresan ari naiz lanean CNC makina batzuetaz baliatuz, erreglajeak egin, programak ikuskatu eta piezak mekanizatu. Euskal Herria eta Finlandian artean zer ezberdintasun nabarituko zenituzkete? Finlandia kulturalki eta paisai eta klima aldetik oso ezberdina da Euskal Herriarekin konparatuz. Pentsa, -27C ere ikusi ditugu termometroan baina hala ere ez dugu hotzik pasa, ondo prestatuta daude eta etxeak ondo isolatuta. Beste alde batetik, ipar poloaren gertutasunagatik, eguna eta gauaren iraupenak oso ezberdinak dira urtean zehar. Abenduan eguzkia ateratzen da 09:00ak aldera eta sartzen da 15:00 aldera eta orain (Maiatzean) goizeko 4etan argitzen du eta 22:00etan ilundu. Jendea orokorrean hor baino hotzagoa da harremanetarako, gehiago kostatzen da harremanak egitea, baina behin jendea ezagutzen duzunean gauzak oso ondo joaten dira. Jyvaskylan atzerriko ikasle asko daude, bertan Lanbide Heziketako ikastetxeaz gain unibertsitatea ere badagoelako eta atzerriko ikasle asko etortzen dira bertara ERASMUS bekarekin, gu bezalaxe. Zer balorazio egiten duzute zuen egonaldiaz? Balorazio positiboa. Hasieran egoera berrira ohitzea pixka bat kosta zitzaigun baina gero oso gustura eta egokituta gaude. Polita da beste herrialdeetan nola bizi diren ezagutzea, inglesa praktikatzea, lagun berriak egitea, toki berriak ezagutzea... Esperientzia hau gomendatuko al zenieteke beste ikasleei? Gure ustez oso esperientzia aberasgarria da eta aukerak etortzen direnean aprobetxatu egin behar dira. Herrialde berriak, kultura ezberdinak, lagun berriak... Bide batez gure ingelesa hobetzeko ere aukera ederra da.

21

IAKI NAVARRO IKASLE-OHIAREKIN SOLASEAN


Aurkeztu ezazu zeure burua. Iaki Navarro naiz, 47 urte ditut eta Alegian bizi naiz. Eskolara etorri aurretaik zertan ibili izan zara lanean? Eta zenbat urte? Arozgintzan eta erainkuntzarekin lotutako hainbat lanetan, 25 urte inguru daramatzat lanean. Lan munduan ibili eta gero, ze arrazoi nagusi izan zen ziklo bat egitera bultzatu zintuena? Krisia eta lanaren gainbera iritsi zirenean, lan munduan jarraitzeko titulazio baten beharra nuela konturatu eta ikasten hastea erabaki nuen. Erreza izan al zen urte batzuren ondoren eskolaratzea, ikasketei heltzea, taldekideekin erlazionatzea Hasieran bildur pixka bat nuen arren, eta horrenbeste urte ikasi gabe egon nintzenez , pixka bat kostatu zitzaidan ohitura eta betebehar berrietara egokitzea, baina hasi orduko, ikasle eta irakasleen aldetik arrera oso ona eduki nuen eta taldekideekin harreman ezin hobea eduki nuen. Familian zer zioten? Hasieratik animatu ninduten ikastera eta beraiei esker aurrera atera ahal izan dut. Zer suposatu du zuretzat eta familiarentzat hartutako erabakiak? Aldaketa handia izan da niretzat eta orain aukera gehiago ditut lanean jarraitzeko eta nire familiarentzat, noski, pauso hau hoberako izan da. Orain zein egoeratan zaude? Mantenimentu tekniko gisa nabil lanean Urnietako torrefakzio plantan, proiektu berri berri bat da eta oso gustora nabil. Eta bukatu eta gero, ze hausnarketa egiten duzu ibilbide honi buruz? Dudarik gabe, merezi izan du pauso hau ematea eta orain lortu ditudan gauzak kontuan hartuta lehenago egin behar nuela pentsatzen dut. Besterik erantsi nahi zenuke? Ikasteko dugun ahalmena inoiz ez da amaitzen eta guztiei gomendatzen diet ahalmen hori ahal den gehien aprobetxatzea.

HEZIBI PROIEKTUA: TOLOSALDEA LANBIDE HEZIKETAKO 12 GAZTE PARTE HARTZEN (BALORAZIOA)


Eusko Jaurlaritzak bultzatutako HEZIBI proiektuaren bitartez, ikasleek IKASI eta LANA batera uztartzen dituen formakuntza jaso eta lanagatik soldata jasotzea bideratzen du. Hau da eta Tolosako Santa Lutzia auzoan kokatua dagoen Tolosaldea Goi-Mailako Lanbide Heziketa Institutuak aurten martxan ipini duen proiektua. Ikastetxeko zuzendaria den Gorkak Igartuaren hitzetan, proiektuaren garrantzia, bereziki ikasleentzat berehala ohartu eta bultzatzea erabaki zutela dio.

22

Zeintzuk dira Proiektuaren helburuak? Proiektu honen helburu nagusiak, gazteen lan inserzioa bultzatzea, enpresen behar laboralei aurre egitea, ikasleak lortu behar dituzten konpetentzi tekniko naiz zeharkakoak, ikastetxean eta enpresan garatzea dira. Proiektu hau aurten martxan jarri da eta datorren ikasturtean ere, 2013-2014an ikastetxe honetan matrikulatzen diren ikasleek, ikasi eta lan metodologia egiteko aukera izango dute. Zer balorazio egiten duzue proiektuaz? Oso positiboa eta garrantzitsua da enpresarentzat eta ikaslearentzat. Goraipatu, ikasleek prestatzen jarraitzen duten une berean, lantegiko langileak izatea pasatzen direla, egoera honek ikaslearengan jarrera eta interes handiagoa eta hobea bilakatzen delarik Euskadin hainbat lanpostu galtzen ari diren une honetan, ikastetxeak 12 ikasleentzat kontratu laboralak lortu ditu eta gutxienez urte bateko kontratu laborala dute. Enpresentzat abantailak ugariak dira, besteak beste: Bere behar teknologikoak garatzeko ikaslea formatu dezakeelako. Errelebo generazionala gauzatzea errazten duelako. Gizarte segurantzako %100 subentzionatua delako. Tutorearen lana ordaintzeko 2.000 Euroko diru laguntza dutelako. Alldiz, ikasleentzat abantailak: Gutxienez urte bateko kontratu laborala izatea eta behin betiko kontratua lortzeko aukera. Enpresaren errealitatea (funtzionamendua, lan praktikoak, langileen arteko harremanak, lan baldintzak, segurtasun arauak,..) ezagutzeko aukera eta gaur egun enpresak eskatzen dituen zeharkako konpetentziak (talde lana, sormena eta berrikuntza) lantzeko aukera. Urteko 1.200 ordu inguru enpresan lan egitea eta 500 ordu inguru ikastetxean. Hilero, Hitzarmen laboralaren araberako soldata kobratzea. Enpresen erantzuna nolakoa izan da eta zeintzuk hartzen dute parte? Aurtengo ikasturtean 9 lantegik hartu dute arte eta denak experientzia interesgarria iruditzen zaie, gurekin elkarlanean ari direnak dira: Illunki Elektrizitatea, Voith Paper, Astindu Elektrizitatea, Asuncion Klinika, Cadinox, Mecanizados Harri, Talleres Gara, Sobres Izalbe eta Gaztelu Iturgintza. Asuncin Klinikako RRHH arduraduna den Miguel Eizaguirrek dio: Guretzat pertsona berriek, bertako lanak eginez nola moldatzen diren ikustea oso garrantzitsua da, gero langile beharrean gaudenean aukeraketa egoki bat egiteko. Illunki Elektrizitatea enpresako gerentea den Jose Luis Artolaren iritziz: Aurrez ikastetxe horretako elektrizitate espezialitateko ikasleak praktikak egiten aritu dira enpresa honetan eta orokorrean teknikoki oso ondo prestatuak etortzen dira. Beraz ikastetxeko arduradunek proiektua azaldu zidatenean, oso interesgarria zela iruditu zitzaidan, enpresaren etorkizunari begiratuz. 23

Oso garrantzitsua da niretzat kontratatu ditudan 3 ikasle hauek 1200 ordutan gure enpresan trebatzea garatzen ditugun teknologi eta tekniketan, langile kualifikatuak izan ditzagun proiektu internazionaletan parte hartzen jarraitzeko. Gaur egun gure enpresaren bezero garrantzitsuenak FAGOR, BIELE eta CAF enpresak dira.. Enpresa hauen merkatua mundu guztira zabaldua dago Europa, Asia eta Amerika. Nazio hauetako enpresetan muntaiak eta puesta a punto egiteko, konpetentzi teknikoez gain hizkuntza konpetentziak izatea oso garrantzitsua da, batez ere ingelesa. Nola egiten da proiektu honen jarraipena? Lantegiko tutoreak eta ikastetxeko tutorearen lanak elkarlanean ari dira eta ekintza guztiak ondo bideratzeko, koordinatzaile kargua dugu ikastetxean, gure kasuan Joxe Mari Elola da eta honen balorazioa ere baikorra da. "Parte hartzen dugun guztiontzat oso interesgarria eta garrantzitsua da, enpresarentzat, ikasle hauek formatu ditzakelako, behar dituen konpetentzietan edo lanpostu baten erreleboa erraztu dezakeelako enpresaren etorkizuneko proiektua bideratuz. Ikasleentzat:gutxienez urte bateko kontratu laborala izan eta gaur egungo enpresa munduaren errealitatea ezagutuko duelako. Ikastetxearentzat: enpresekin harremanak sendotzen dituelako eta gaur egun enpresa berritzaileak merkatu globalean lehiatzeko behar dituzten konpetentzi tekniko eta zeharkakoen berri izanez, ikasketak bideratzen lagunduko dielako horrela formatzen dituen ikasleen kontratazioa lan munduan erraztuz. Bukatzeko, gure ikastetxeak lantegi eta erakunde askorekin du harremana eta gure eskaintzak eta zerbitzuak hobeto ezagutu eta elkarri laguntzeko prest gaudela adierazi, ikastetxeko informazio gehiago jasotzeko deitu 943651147 edo gure web orrian sartu (www.tolosaldea.com) gutaz gehiago jakiteko, dio Gorka Igartuak.

IKASLE-OHIEN JARRAIPENA
Gure ikastetxetik pasa diren ikasle askorekin lantegi munduan topo egiten dugu eta urtero bat aukeratu eta bere ibilbidea ezagutzeko aukera hartzen dugu. Aurtengoan, Beat Telleriari egokitu zaio aukera. BOST MACHINE TOOLS COMPANY-n Asteasuko lantegian diardu lanean gaur egun.

24

Zer ikasi zenuen? - Administraritza eta Finantzak goi-mailako zikloa ikasi nuen Tolosaldea institutuan. Non egin zenituen lantegietako praktikak? - Bost Machine Tools Company-n egin nituen praktikak, Asteasun kokatutako makina erraminta egiten duen enpresa eta, zorionez, hementxe jarraitzen dut lanean, badira dagoeneko 5 urte. Zer egiten duzu orain, zeintzuk dira zure eginbeharrak? - Hasiera batean Erosketa departamenduan nengoen administraritza lanak egiten, baina pixkanaka nere formakuntza-lanekin jarraitu eta kursoak eginez postuaz aldatu ninduten eta, gaur egun, Lantegiko mekanizatuko erosketen arduraduna naiz. 110 langilek osatzen dugu enpresa, mundu osorako egiten ditugu makinak eta garrantzi handiko lana da gurea. Ikasi zenuena balio izan zaizu, erabiltzen ari zara, gauza berri asko ikasi behar izan duzu? - Hasiera batean nengoen posturako balio handikoa zen ikasitakoa; orain, egia esan, beste arlo batean nago sartuta eta ez dut asko erabiltzen baina denbora pasa ahala konturatzen zara, momentuan hartutako erabakia, erabaki bikaina izan zela. Pertsona bezala asko lagundu dit. Zein da ikastetxearekin duzun harremana? - . Gaur egun harreman handia jarraitzen dut izaten, lehen aipatutako postuaz gain, Bost-en praktikak egiten dituzten ikasleen tutore lanak egiten baititut, beraz, harreman handia izaten dut urtean zehar, bai institutu honekin baita beste institutu askorekin ere. Bost-en beti saiatzen gara praktikatako ikasleak hartzen esperientzia har dezaten lan mundura gerturatzeko. Lankide asko gara, arlo desberdinetan, Tolosaldea Institutuan ikasitakoak lanean hemen ari garenak. Orokorrean ikastetxearen oroimena eta irudia zein da? - Lehen esan bezala, oroimen oso ona dut, hor ikasi izan ez banu seguraski ez nintzen gaur egungo egoera honetan egongo, beraz, nere hitz guztiak onak izan behar dute. Ikastetxearekin harremanak izaten jarraitzeko, zer eskatzen diozu edo egingo zenuke? - Arlo horretan lan oso ona betetzen duzue ikastetxean; gaur egun, bertan ikasitako ikasle guztiek dute aukera ikastetxearekin harremanetan egoteko, baita alderantziz ere.

URRATS BAT: URTAKI TAILERRAK-EKO SUSTATZAILEEKIN ELKARRIZKETAN


Aurtengo ikasturtean, Urrats bat programaren barruan, enpresa berri bat sortzea lortu dugu. Lan munduan gauzak dauden bezala, batez ere gazteentzat, beti ere da pozgarria honelako berriak aipatzea. Urtaki tailerrak du izena enpresa txiki berri honek eta Nagore Ezeiza izan da sustatzaileetako bat. Norberak bere enpresa jartzeari buruzko iritzia galdetu diogu Nagore-ri.

25

Enpresa sortzeko asmoa aspalditik al zenuten buruan? Enpresa propioa sortzeak beti erakarri gaitu. Hala ere, tailer mekanikoaren ideia, berau ireki baino 4 bat hilabete lehenago sortu zen. Behin ideia eta gogoa izanda ez genuen gehiegi luzatu nahi izan. Zer zailtasun topatu dituzue enpresa sortzeko prozesuan? Proiektua aurrera eramateko hainbat erabaki hartu behar izan ditugu. Lekua aukeratzea ez da oso zaila izan, Adunako Urtaki industrialdea egokia zela hasieratik argi geneukan. Inguruko lantegietako langileek kotxea dute ohiko garraiobidea eta denok egin behar izaten ditugu aldizkako konponketa eta errebisioak. Gaur egun trabarik handiena finantziazioa da, beraz lagunak, gure gomendioak: ahalik eta inbertsio txikienarekin hastea batetik; eta bestetik, ahal bada gertukoei mailegua eskatzea dira. Nola eman zarete ezagutzera? Urtaki tailerrak ezagutzera emateko ahoz ahokoari garrantzia eman diogu. Ingurua ondo ezagutzen dugu eta eskuorriak etxez etxe banatu ditugu. Honez gain, iragarkiak eskualdeko aldizkarietan argitaratu ditugu. Nola ikusten duzu enpresa txikien eta autonomoen etorkizuna? Autoen konponketei dagokionean etorkizun ona ikusten degu eta guk gure alde duguna, egiten dugun lana gustukoa dugula da. Trukean soldata duhin bat ateratzearekin konformatzen gara. Konsziente ere bagara edozein unetan gerta litezkeen zailtasunei aurre egiteko prest egon behar dugula. Zer aholku emango zenieke gazte ekintzaileei? Gazte ekintzaileei duten ideia garatzeko esango nieke, bakarka zein taldean. "Galtzeko gutxi duzu eta prozesuaren esperientzia paregabea da". Bukatzeko, aipamen berezi bat emakume ekintzaileei, oraindik gutxiengoa da lan munduan eta jakin laguntza bereziak badirela.

26

ELKARTASUNA
ATZEGI, GAZTEENGANA HURBILDUZ
Urriaren 23an, 2. mailako ikasleek ATZEGI elkarteko Itsaso Armas teknikariak emandako hitzaldia jasotzeko aukera izan zuten. Hitzaldiaren helburua elkarteari buruzko informazioa eman eta bereziki, TXOLARTE zer den eta honen ingurukoak azaltzea zen. Adimen urritasuna duten gipuzkoarren eta beraien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartea da Txolarte. Taldearen helburu nagusienak hauek dira:

Giza-integrazioa: aniztasuna errealitate bat dela eta hori errespetatu beharra dago. Adimen urriko pertsonak, pertsona oso bezala ikustea. Prestatzen diren aisialdi ekimen eta jarduerekin, adimen urriko pertsonen gaitasun fisiko eta mentalak lantzea.

Txolarte taldeak asteburuetan elkartzen dira, 16 urtetik gorako adimen urriko pertsonekin aisialdiko ekintzak egiteko. Asteburu normaletan Txolarte taldeetako erabiltzaileak paseoak eta txangoak egiteko eta zinera edo antzerkira joateko aprobetxatzen dute. Ekintza hauek aurrera eramateko ezinbestekoa da monitore bolondresen laguntza.. Gaur egun 13 Txolarte-talde daude, Gipuzkoan zehar. Horietako bat, Tolosan. Bertako Txolarte zentruan begirale izateko bolondresak behar dituzte. Jada zortzi bat begirale lanean hasi diren arren, ateak zabalik izango ditu adimen urritasuna duten gizonemakumeak lagundu nahi dituen edonork. Esperientzia benetan aberasgarria da, bai adimen urria dutenentzat, baita norberarentzat ere. Gazte, anima zaitez eta parte hartu zure herriko Txolartean, ez zara damutuko eta!

PAUSO BERRIAK PROGRAMAREKIN ELKARLANEAN


Gureak Taldeak eta Atzegi-k kudeaturiko Pauso Berriak Programaren barne, Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziatik, ezgaitasun bat duten pertsonei praktikak egiteko deialdia jaso genuenean, berehala konturatu ginen gure ikastetxeak ere ekintza honetan parte hartzeko eta gure Laguntza emateko aukera zuela. Kontratua sinatu genuen eta horrela IAKI ETXABE

27

etorri zitzaigun ikastetxera eta bertan ari da bigarren ikasturtez jada. Bera gustura dago gurekin, baita gu berarekin ere. Hona hemen Iakiren instruktorearen balorazioa: Pauso Berriak programaren bidez Iakik Institutuan egin dituen praktikak aberasgarriak izan dira beretzako batez ere, baina baita irakasle eta ikasle guztientzat ere. Esperientzia honetatik denek ikasi ahal izan dutela zerbait uste dut. Iakik bere gaitasunak garatu ditu, orain arte inoiz egin ez zituen lanak burutuz, horretarako gai dela erakutsiz. Ikasle eta irakasleek, adimen urritasuna gertutik ezagutzeko aukera izan dute, eta pertsona hauek lan mundu arruntean integratu eta inklusioa bultzatzeko aukera izan dute. Eskertzekoa da praktiken lehenengo egunetik institutuko langile guztiek erakutsi duten inplikazioa, hau da, Iaki talde lanean integratu eta beste kide baten moduan sentitu dadin egin duten esfortzua. Ikasleek ere Iaki momentu oro errespetatu dute eta bertako langile baten moduan ikusi dute. Denon artean pixkanaka gizarteak adimen urritasuna duten pertsonak lan mundu arruntean normal ikustea lortuko dugu. Honelako ekintzetan parte hartzera ANIMATZEN ZAITUZTEGU.

GAZTEAK ODOLA EMATEN


Urteroko zita jarraituz eta Gipuzkoako odol emaileen elkartearen deiari erantzunez, TOLOSALDEA Lanbide Heziketa Institutuan, urtarrilaren 30ean odol-ateratzea egin dugu. Ikasleek, irakasleek zein beste langilek parte hartu dute ekintza honetan, guztira 46 pertsona izan dira odola eman dutenak; hauetako askok lehen aldiz gainera. . eman behar da odola?

Baina,

zergatik

Aurrerakuntza zientifiko eta teknologiko handiak egin diren arren, giza odola era artifizialean ezin daitekeelako sortu; beraz, ezinbestekoa da gizakiaren eskuzabaltasuna, geure organismoa baita odola sortu eta horni dezakeen bakarra.

28

Odola ematea oso ekintza erraza da, minutu batzuk irauten du, ez du osasunerako inolako arriskurik eta guztiz asebetegarria da. Odola ematea bizitza da. EGIN ZAITEZ ODOLEMAILE!

PLASTIKOZKO TAPOIAK: LAGUNTZA ERRAZA


Gizartean osasun arazoak dituzten zenbait pertsona daudela jakinDA eta denon laguntza ezinbestekoa dela gogoratuz, ikastetxeak plastikozko tapoiak biltzen jarraitzen du. Arrasateko Naiara Agredari bideratzen diogu gure laguntza. Poltsaz poltsa, guztira 11 tona inguru jaso ditu Naiarak; honi esker eta beste ekintza batzuk aurrera eramanaz, gurpildun aulki berria erostea lortu du. Kanpaina honen helburua argi izanik, denok animatu nahi zaituztegu, birziklapena bultzatuz, ahaik eta tapoi gehien biltzen zaia gaitezen. Aldez aurretik, esker ona!!!

BISITALDIAK
ENPRESETAKO AUTOMATIZAZIO SISTEMAK IKASTEN
Automatizazio eta Robotika Industrial ziklo formatiboko 1. kurtsokoak, Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak 2. kurtsokoak eta Instalazio Elektriko eta Automatikoetako 2. Kurtsoko 45 ikasle eta 5 irakale, Azpeitian kokatua dagoen BIELE enpresak bere proiektuetan aplikatzen dituen automatizazio prozesuak, produkzio sistemak, enpresen antolakuntza, funtzionamendua eta ezarrita dituzten kalitate sistemak ezagutzeko aukera izan dute. Bisitaren helburua: Ikastetxean ikasten dituzten automatizazio prozesuen aplikazio enpresariala ikustea.

29

1973an martxan jarri zen, Biele Taldea handitzen joan da, bere lidergoa finkatu arte eta industria-prozesuen automatizazioan Europako erreferente izatera iritsi arte. Gaur egun 200 pertsonatik gora ari dira lanean Biele Taldean, eta horietatik gutxienez %55 goi-mailako teknologiako soluzioetan espezializatutako ingeniari profesionalak dira, mundu osoko 50 herrialde baino gehiagotako konpainiarik onenentzat prozesuen automatizazio-lineak egiten dituzte. Gaur egunean, Biele taldearen linea eta makineria automatikoak errendimendu osoan ari dira lanean kontinente guztietako 3 atal edo arlotan daude antolatuak eta horien bidez zerbitzu espezializatua ematen dute, industriajarduera bakoitzerako automatizazio-soluzio espezifikoak garatuz. Biele Wood, Biele Metal eta Biele Industrial atalek, bakoitzak bere I+G sailarekin soluziorik eraginkor eta berritzaileenak eskaintzen dituzte.

FABRIKAZIO MEKANIKO ARLOKO IKASLEEKIN EGINDAKO BISITAK


Fabrikazio mekanikoan lan arloak ugariak dira, eta gure ikasleak ikastetxean denak ezagutzea ezinezkoa denez (baliabideak direla eta), enpresa desberdinak bisitatuz garatzen ditugu eremu horiek. Hori dela eta hainbat enpresa bisitatu ditugu aurtengo ikasturtean. Hona hemen aurten egindakoaren laburpen bat: Lehenengo bisita 2MK2-ko ikasleekin egin genuen abenduaren 12an eta bi enpresa ezagutu genituen: ARRESE ETA ITURLE HERMANOS ARRESE: Torlojuak egiteko erremintak mekanizatzen dituzte. ITURLE: Mekanizazio orokorra egiten dute baino makina handiak dituzte eta bertan garatzen dituzten piezak handiak dira. Ondorengo bisita 1PP3 eta 2PP3ko ikaslekin egin genuen urtarrilaren 9an, eta oraingoan WOLKSWAGEN enpresara izan zen. Denok dakigun bezela, enpresa honetan autoak egiten dituzte baino horretarako erabiltzen dituzten prozesuak (eta guri interesatzen zaizkigunak) honakoak dira: PRENTSAK eta ESTANPAZIOA eta baita autoen MUNTAIA ere. Gure ikasleek hori ikusteko aukera izan zuten, eta gainera beraiei gustatzen zaizkien autoen fabrikazio prozesuaren barnean. Urtarrilean ere beste bisita bat egin genuen, oraingoan 1MK2 eta 2MK2ko ikasleekin. Bisitatu genuen enpresa PANEL FIJACIONES S.COOP. PANELFISA bezela ezagutzen dena. Enpresa honetan torloju bereziak ekoizten dituzte, planoen arabera eta HOTZEKO ESTANPAZIOA erabiliz. 80 urtetik gorako eskarmentua du sektorean. Batez ere automozioaren eta etxetresna elektrikoen sektorera bideratzen ditu ekoiztutako produktuak, eta dagoeneko 20 herrialde baino gehiagotara iritsi da. Otsailean DANOBAT enpresara egin genuen bisita , hau ere 1PP3 eta 2PP3 taldeekin. Zer ikusi zuten ikasleek bertan? Makina-erremintak nola egiten diren, hau da ARTEZTEKO MAKINAK, FRESATZEKO ETA MANDRINATZEKO MAKINAK, TORNOAK, EBAKETARAKO ZERRAK, 3D PLASMA MAKINAK

30

Hauek guztiak behar dituzten piezak mekanizatu, makinak muntatu eta ondoren funtzionatzen dutela egiaztatu. Azkenik, maiatzaren 8an OTSABIO enpresa bisitatu genuen 1MK2 eta 1PP3ko ikasleekin. Enpresa honetan ere makina desberdinen MUNTAIA egiten dute, EBAKETA ETA LAMINAZIO MAKINAK, PAPERA ETA KARTOIARENTZAKO MAKINAK, KAUTXO ETA PLASTIKOARENTZAKO MAKINAK Horretarako beharrezko piezak bertan mekanizatzen dituzte eta muntaia ere bertan egiten dute. Mantenimendu lanak ere egiten dituzte. Hauxe da aurtengo ikasturteak eman duena, ea datorren urtea ere emankorra izaten den!!.

IRIZAR BERRITZAILEA
Urtero bezala Administrazio eta Finantzak zikloko lehenengo mailako ikasleak IRIZAR ezagutzera joan dira. Irizarreko tailerrean ikusi dute autobusen ekoizpena nola gauzatzen den, lan antolaketa eta arduren banaketa berritzaileak erabiliz. Bestalde, duela bi urte inguru autobusen kalitatea dela eta, bezeroak Irizarrera joan eta autobusa errebisatzeko aukera du, autobusa jaso edo hartu baino lehen.

31

LEHIBERRI ZENTROAN, BISITAN


Zikloetako ikasleak lantegietako praktikak egiten ari dira, baina ostiral batzutan ikastetxera etortzen dira tutorearekin jarraipena egitera. Maiatzaren 10ean, ikastetxean egon ondoren, LEHIBERRI zentroa ezagutzera joan ziren; bertan, Tolosaldeako Lehikortasun eta Berrikuntzarako instalazioak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Danera 50 lagun, ikasle eta irakasleren artean, joan ziren eta eskaintzen dituzten zerbitzuak eta baliabideak ikusi zituzten.

IKASTAROAK
TOLOSALDEAN SEGURTASUNAREKIKO KONPROMEZUA: ARRISKUEN EBALUAZIOA ETA FORMAKUNTZA
Ikastetxean ekintza Segurtasunari lotuak. ezberdinak bideratu ditugu aurtengo ikasturtean

Lehenengoa eta agian garrantzitsuena Arriskuen Ebaluazioa berritu dugula ikastetxean, bai instalazioena eta baita lanpostuena ere. Aurrekoa 2007 urtekoa zen eta ebaluazio hau eguneratua izatea komeni da. Bertan ez zen inongo arrisku esanguratsurik detektatu. Aurkitutako arrisku guziak neurrizko arriskuak izan ziren eta ikastetxean lehentasunak jarri ditugu hauei aurre egiteko. Prebentzio zerbitzuak formazio saio bat eman zigun arrisku hauek azalduz. Gehienak ekipamenduari lotutakoak dira eta aurrerapausuak ematen ari gara arrisku hauek deusezteko. 32

Beste ekintza esanguratsu bat irakasleon formazioa izan da, 15 irakaslek azaroaren bukaeran egindako formazio-saioa. Hau Su Eskolan egin genuen eta hori zen hori mangera festa montatu genuena. Hor atera ziren barruan genituen gen Militarrak,...

Hona hemen formakuntza-saio hauetan parte hartu zuten bi irakasleren iritzi eta bizipenak: Suari beldur?. Lasai, hemen dago suari aurre egiteko taldea!!. Urrian eta azaroan Tolosaldeako 15 irakasle Ordizian dagoen Su Eskolan suteari aurre egiteko formakuntza jaso genuen. Bertara iritsi eta han genituen zain Joseba, Ainara eta Ana, gu babes ekipoaz hornitzeko: kaskoa, katiuskak, galtza eta txamarra bereziak, betaurrekoak,A zer piura!! Behin jantzita eta gero, klase teorikotan su hitzaltzaileak nola erabili, suhitzaltzaile motak, sutea sortzearen arrazoi desberdinak, nola jokatu ebakuazioetan, mangeren erabilera, eta horrelakoak erakutsi zizkiguten. Ondoren jasotako ezagutzak praktikan jartzea tokatzen zen!!; ekintza desberdinak egiten aritu ginen: sutan zegoen kotxea itzali, kez betetako gela ilun batetik atera, larrialdi kasu batean lantaldea antolatu,.. Izerdi pixka bat atera, farre egin, azken finean, giro bikaina izan genuen bertan geunden 15 suhiltzaile berriak. Ez dakigu iritzi berdinekoak ote diren Su Eskolako irakasleak. Kontuak kontu, Tolosaldea ikastetxea erretzen ez dugu utziko, ondo erakutsi baitziguten aurrez 112 telefonora deitu behar dela eta. Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, Su Eskolako ikastaroan gurekin aritu ziren pertsonei eskerrak emateko, izan zuten jarrera eta pazientziagatik (hori ere behar izan zutelako). Silber Balerdi eta Salome Olaetxea

33

ENPLEGU BERDEA-AN PRESTATZEN


LEHIBERRIK antolatuta eta LANBIDE proiektu batean barruan, gure ikastetxean ENPLEGU BERDEAN prestakuntza eman da. Honetan goi mailako ikasketak dituzten 18 ikaslek hartu dute parte. Formakuntzan, ingurumen kudeaketaren sistemak eta merkatuko ziurtagiria landu dituzte. Besteak beste, elkintzailetasuna, globalizazioa, exportazioa, marketing eta proiektoen garapena izan dira. Gelako glasean bukatu ondoren, praktika garai dute eta inguruko lantegietan ikasitakoa aplikatzen eta txertatzen arituko dira.

FORMAKUNTZA BERRIAK BULTZATZEN


Guare ikastetxeak, 2012 - 2013 ikasturtean, bi ikastaro berri bultzatu ditu: jasoketa eskorgaren eta zubi-garabiaren erabilera. Inguruko lantegietan zegoen beharra ikusi eta aztertu ondoren, formakuntza hau eskaini behar genuela erabaki genuen. Ikastaro hauek kanpoko bezero diren langile, langabetu eta lantegiei eskaintzeaz gain, gure ikastetxeko ikasleei ere emateko helburua dugu, hauentzat jasotako formakuntzaren gehigarri bat delakoan. Ikastaroak 23 eta 17 ordukoak izan dira, hurrenez hurren, eta UNE 58451-2012 arauan oinarrituta dago. Honako eduki hauek jorratzen dira: Hasieran formazio teorikoa (5 ordu eskorgaren osagaiak, orekari buruzko nozioak, erabileraren arriskuak, gidatzeko eta zirkulatzeko arauak eta antzekoak lantzeko), ondoren

34

autoprestakuntzarako programa (6ordu), simulatzailearekin praktikak (6ordu) eta ,azkenik, praktika errealak (6 ordu), ikastetxeko Eskorga eta Garabia erabiliz. Ikastaroan, inguruko lantegietako 20 langilek hartu dute parte. Esan, ikastaroak oso harrera ona izan duela eta denek oso pozik burutu dutela. Bukaeran, ikastaroaren ZIURTAGURIAK banatu dizkiegu.

BESTE HAINBAT
FORJAKETA PROZESUEN (BEROKO ETA ERDI BEROKO) MODELIZAZIOA ANALISI NUMERIKORAKO
2010-2011 ikasturtean bero eta erdi-beroko forjako proiektua jarri zen abian Tknika bidez, bi irakasle daude proiektu hori aurrera eramaten Bergarako Miguel Altuna Institutuko Mikel Atxega eta Tolosako Tolosaldea GBLHI-ko Igor Urkiola. Proiektuaren helburu nagusia (beroko eta Antzeman daitezkeen akats moten adibideak erdiberoko) forjaketan parte hartzen duten Totxoaren ustiapena aldagaiak modelizatu eta FEM sistemen bidez nola aztertzen diren garatzea da, forjaketako enpresetan erabiltzen diren prozesuen hobekuntza metodologia hauek LHra ekarriz. Horretaz gain, forjako industriaren errealitatea eta oinarrizko ezagutzak lanbide heziketara Gehiegizko materialaren gutxitzea ibilgailu komerzial baten ardatzekartzea ere jomuga izan du proiektu honek, sektorean; pieza fabrikatzeko hasieran horretarako formakuntza jasoaz eta noski behar zen bolumena gorriz adierazi da, eta optimizatutakoa urdinez. proiektu amaieran dokumentazioa eta formakuntza eskainiaz. Beraz, elementu finitu bidezko simulazioan jatorria duen proiektu bat da, simulazioak oso erabilera zabala baitu eta ia ezinbesteko baliabidea baita sektore honetan. Proiektuak bere hiru urteko ibilbidearen azkenengoan dago eta utziko dituen emaitzak honakoak izango dira: 35

Antzeman daitezkeen akats moten adibideak Tolesturak

Forjaketako prozesuen state of art azterketan oinarrrituta LHn duen presentzia eguneratzea, LHrako forjaketari buruzko material didaktikoa eguneratuz. Bero eta erdiberoan forjaketa prozesuen FEM bidezko simulaziorako material didaktikoa sortzea. Forjako enpresei zuzendutako FEM bidezko simulazio tranferentzia ikastaroa

Emaitza hauetara iritsi ahal izateko jarraitu den ibilbidea honako izanda: Hotzeko estanpazioko (Maiatz) proiektuaren baitan eskuratutako ezagutza, beroko eta erdi-beroko forjaketara isurtzea. Beroko eta erdi-beroko prozesuen inguruko forjaketa ikastaro trinkoa, sektoreko profesional kualifikatu batek emana. FEM bidezko simulazio softwareen ikastaro teorikoa, FEM simulazioen oinarriak eta aldagaiak ezagutzeko, Teknaliak eskainia. Forjako sektorean erabilera zabala duen Forge FEM bidezko simulazio softwarearen inguruko ikastaroa. Forge FEM bidezko simulazio softwarearen ikastaroa aurreratua erreminten analisian enfokatua.
Tolesturen analisia meatzaritzarako altzairuzko pieza batean; zonalde akastuna gorriz ageri da.

Jarduera horien osagarri, 2012ko urrian FEM FORGING (Leonardo TOI) Europako proiektuari (http://femforging.eu/) eman zitzaion hasiera. TKNIKA kide duen proiektu horretan, industria-kasuetako forjaketa-prozesuetako modelizazioak egingo dira eta horien emaitzak proiektu honetan bildutakoei gehituko zaizkie. Tknikaren proiektu honetan parte hartzen dutenek Europako unibertsitate eta teknologiazentroetako adituekin batera ariko dira, zehazki Erreminten tentsioen analisi banatua tentsio iragarpen zehatza ahalbidetuz. Padovako Unibertsiatearekin (DII); IPU, DTUri Tentsio altuenak gorriz ageri dira (Danish Technollogical University) lotutako Dinamarkako teknologia-zentroarekin; Metal Forging Centre of Excellence (Turkia), forjaketa-arloko ikerketan diharduen teknologia-zentroarekin; eta NAFEM, elementu finituren bitartezko simulazioan diharduten analista eta ingeniarien elkartearekin. Bero eta erdi beroko forjaketan elementu finituen analisian oinarritutako simulazioen erabilerak duen hainbesteko garrantziaz ohartzeko, jakitun izan behar gara forjaketako enpresen bezero nagusia automozioko sektorea dela. Horrela, automozioko sektoreak dituen eskakizun zehatz eta estuak eta lote kopuru handiak, forjaketako piezen diseinua optimizatzera darama. Modu horretan, bero eta erdi-beroko prozesuen FEM simulazioen bidez lortu daitezkeen onura nagusiak honakoak dira: Prozesu egokienaren diseinua egitea produkziora eraman aurretik

Antzeman daitezkeen akats moten adibideak Erreminten analisia

36

Antzeman daitezkeen akats moten adibideak Betetze falta

Gas turbina bateko besoaren betetze mailaren analisia. Gorriz, bete faltan geratzen den zonaldea.

Produkzioan dagoen pieza/prozesuaren akats posibleen jatorria ezagutzea: betetze faltak, tolesdurak Jatorrizko piezaren tamaina murriztu eta forma egokiena zehaztea muzkin ekonomikoa handitzeko Piezan egon daitezkeen gehiegizko tentsioen ondoriozko haustura posibleak antzematea Erreminten bizi-irapuenaren optimizazioa, higadura edota hausturen eragina ekidinez edo atzeratuz

(Jarritako adibideen iturria TRANSVALOR etxeko Forge FEA softwarea

ERAKUNDEEKIN ETA LANTEGIEKIN LANKIDETZAN


Gure ikastetxearekin harremanak dituzten zenbait erakunderekin eta lantegirekin Lankidetza Hitzarmenak sinatzen jarraitzen dugu. Era honetan, erakundeetako proiektuetan eta jardueratan biontzat interesgarriak diren ekintzak antolatzeko eta aurrera eramateko konpromesua hartzen dugu. Proiektuetan parte hartuz, ikasleak gelatik ateratzeko, errealitatean dauden arazoak zuzenean ezagutzeko eta irtenbideak emateko aukera izango dute. Lantegiekin aldiz, beraien beharrak ezagutzeko eta gure eskaintza zerbitzuak hobeto uztartzeko bidean jarraitzeko balioko zaizkie.

37

LANBIDE HEZIKETAKO OLINPIADAK SPAINSKILLS


2012ko udaberrian antolaturiko Lanbide Heziketako Euskal Herriko Txapelketak (EuskoSkills) hainbat lanbideetako ikaslerik onenak hautatu zituen. Ikasle horiek Estatuko txapelketan, Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzeko helburuarekin, Europako txapelketan (EuroSkills) eta Munduko txapelketan (WorldSkills) ere parte hartu ahal izango zutelarik. Oraingoan Otsailaren 13an zen zita, Hezkuntzaren Asteko ekitaldi ezberdinekin batera Madrilgo IFEMA erakustazokan eta, besteak beste, bertan honako espezialitateak aritu ziren leian lau egunetan zehar: elektronika, zurgintza, estetika, sukaldaritza, mekanika eta nola ez geurea dugun hozte-sistemak. Gazteak profesionalen gisa aritu ziren jo eta ke ahalik eta emaitza hoberenaren atzetik, eta denen buruan dominak bai, baina ba zen esperientziaz gozatzeko sena ere. Hauen atzetik antolakuntza lanetan TKNIKA-ko (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa) dinamizatzaileak eta noski ikasleen tutoreak ere izan ziren. TOLOSALDEA GLHBI ikastetxeko Instalazio Termikoak eta Fluidodunak Mantentzeko Goi Mailako ziklotik eta hozte-sistemak espezialitatean Jon Zabaleta Leitzarra izan zen partaide. Txukun ibili zen, oso txukun ere, eta brontzezko domina behatz puntekin ukitu zuen arren laugarren postuarekin konformatu behar izan genuen. Ikastetxeko irakasle eta ikasleen bisita ere eskertu zuen gure Jonek eta dudarik gabe esperientzia oso aberasgarria jaso zuen, bizitzan inoiz ahazten ez duen horietakoa . Zorionak Jon eta honen irakasle eta ikaskideei , eta erne hurrengo edizioa gainean da eta !

GIPUZKOA ENCOUNTER 7, MARTXOAK 1-TIK 3-RA


Azken urte hauetan bezala, Tolosako Usabal kiroldegian 400 ordenagailu-zale bildu dira Gipuzkoa Encounter 7. Edizioa ospatzeko. Gure ikasleek aldetik, 6 ikasle izan ditugu teknikari gisa lanean eta beste 12 parte hartzen. Honelako party-ak guretzat berriak diren arren, 80. hamarkadan Europa iparraldean hasitako mugimendu bat da. Mugimendu honek denborarekin ospe handia hartu du eta gaur egun mundu osoan ospatzen dira party-ak eta Euskal herria ez da atzean geratzen. Euskal Herriak mundu mailan famatua diren bi

38

party ospatzen ditu: Gipuzkoa Encounter (Tolosa) eta Euskal Encounter (Bilbo). Ospakizun hauek etxetik hain gertu izanda informatikako goi mailako ikasleei, Gipuzkoa Encounter 7. Edizioaren antolakuntzan parte hartzea eskaini zitzaigun. Tamalez ikasle guztiek ezin izan zuten joan eta aurten ospatu den Gipuzkoa Encounter 7. Edizioren antolakuntzara (Jon Vicente, Javi Santamaria, Erik Diez, Alez Azurza, Julen Prieto eta Gorka Areizaga) Tolosaldea ikastetxeko informatika goi mailako ikasleak joan gara. Guk egin behar izan dugun lana, Gipuzkoa Encounter 7. Edizioren instalazioaren muntaia, sareko elementuen muntaia eta sarea era egokian mantentzea izan da. Behin party-an ginela, mota guztietako jendea ezagutzeko aukera izan dugu (ingenieroak, informatikariak, programatzaileak) eta hauek dituzten informazioa elkar trukatu ondoren, informatikari buruz asko ikasi dugu. Azken finean hau da party baten filosofia, informazioa elkar trukatzea. Party-ren bigarren egunera iritsi ondoren sare arazoak gutxitzen joan ziren eta geroz eta arazo gutxiago eduki genituen, beraz, lana pixka bat aldera utzita party-az gozatzen hasi ginen arazo puntual batzuen konponketak eginez. Larunbat gaua iristean giroa hobetuz joan zen eta Usabal kiroldegian ipinitako pantaila erraldoi batean (street fighter, kinnect, fifa2013) txapelketak ospatu ziren. Baita era aurten modan jarri den harlem shake motatako dantza egin dugu eta Bidegoxo jatetxea gaua guztian irekia egon denez jendeak parranda pixka bat egin zuen. Igande arratsaldean Gipuzkoa Encounter 7. Edizioaren ateak itxi egin ziren eta jendea elkar agurtu eta hurrengo urterarte. Bestalde gure lana ez zen hor bukatu, Gipuzkoa Encounter 7. Edizioaren instalazioak desmontatu egin behar izan genituen Usabal Kiroldegia berriro martxan jarri ahal izateko. Eskerrak eman nahi diegu Gipuzkoa Encounter 7. Edizioaren antolatzaileei beraiekin lana egiten eta dakiten guztia guri erakutsi ahal izanagatik eta baita

39

ere gure informatika goi mailako irakasleei, beraien lanangatik gu Gipuzkoa Encounter 7. Ediziora joateko aukera izan dugulako. MILA ESKER EMAN DIGUZUEN AUKERA ZORAGARRI HONENGATIK! Jakin, Gipuzkoa Encounter 7. Edizioan aurkitu ditzakegun ezberdinak hauek direla: aktibitate

1. Arte digitala: Bertan argazkien digitalak, musika digitala eta programazioa egon da. 2. Jokoak: Joko desberdinak txapelketak egon dira: trackmania, Street fighter, fifa2013, kinnect 3. Hardware: Modding (Ordenagailuen tunning-a) eta Overclocking (mikroprozesagailua azkarrago ibiltzeko teknikak) hitzaldiak eta txapelketak egon dira. 4. Software librea: Hacking txapelketa. Bere helburua sarean zegoen web orri bateko pasahitz a lortzea izan da. 5. Beste aktibitateak: Poker txapelketa, Doblaketa txapelketa,bideo txapelketa...

Gipuzkoa Encounter-ri buruz gehiago jakin nahi baduzue esteka hau kontsultatu. http://www.gipuzkoaencounter.org/es/

TOLOSALDEA GLHBI ESKOLA JASANGARRIA DA


Jasangarritasunerantz bideratutako hezkuntza da, ingurumen hezkuntzaren gaur egungo adierazpide nagusia, gaurko eta biharko ingurumen arazoak hainbat urteren buruan aldaketa soziala eta herritar gaituak lortzen saiatu ondoren. Asapaldi da, hezkuntza aldaketa horretan, beharrezko tresnatzat jo dela, baina baita ere egia da bakarrik ez dela nahikoa. Ingurumen hezkuntzaren garapenak ez du ingurumena hobeto zaintzean edo sistema ekonomiko edo sozial bidezkoago baterako transformazio paralelorik egin. Eskolak funtsezko papera du ingurumen hezkuntzaren garapenean. Gure ikastetxea Eskola Agenda 21 programan aintzindari izanik, programa honen inplantazioaren hausnarketa bat egitea komenigarria zela iruditu zitzaigun. Bestalde ikastetxean bultzada eman nahi diegun zeharkako gaitasunetako bat Ingurumenarekiko gaitasuna izaki, Eskola Jasangarriari lotutako autoebaluazio eta Auditoria pasatzea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Gutxieneko hausnarketa bat egiteko.

40

Autoebaluazio honek ikastetxean gauza asko egiten ditugula konturatzeko balio izan digu, bainan bidearen hasieran gaude eta bukaerarik gabekoa dela ere. Mila esker bertan pare hartu duzuen langile eta ikasle guziei eta baita ere ingurugelako kideei, Lanbide Heziketan ingurumenari loturiko ekintza asko egiten ditugula ikusten laguntzeagatik, Zorionak denori!!!!

Datorren urtean ENERGIA izango da landuko dugun gaia. Maiatzean egindako batzordean honako ekintzak egiteko proposamena egin zen: Energi berriztagarriak sortzeko plantaren bisita Presentzia-sentsoreak eta tenporizadoreak jartzea Eskola baratzerako negutegia egin Instintuan energia aurrezteko ideien lehiaketa. Energia astea. Parte hartzen duten langileen prestakuntza. Eskola baratza egitea. Bestetik, bizikleta erosteko eskaera egin dugu, ikasle, irakasle edo langileak Tolosara joan ahal izateko. Ea datorren urtean denon partaidetzarekin harro egoteko moduko ikasturtea osatzen dugun. Tolosaldea Institutuko ingurumen batzordea.

GABONAK ETA SAN JUAN BOSCO


Aurtengoan ere, ohikoa den bezalaxe, giro ederrean ospatu genituen Sto. Tomas eta San Juan Bosco egunak. Hona hemen kirol-ekintzen irabazleak: Futbola: Mus-txapelketa: Ping-pong: Tute-txapelketa: 2IM3 taldea Informatikako goi-mailako zikloko Aritz eta Eric Automatismoetako goi-mailako zikloko Aitor Goikoetxea Gorka Igartu, zuzendaria.

41

GURELUR S.A.S. ENPRESA SIMULATUA


GURELUR enpresa simulatuan, ikas-irakatsi prozesuan oinarrituta eta enpresaren ihardueren garapena gauzatuz, ikasleen garapen pertsonala nahiz profesionala lortzea da helburu nagusia. Horretarako, aurten antolatu ditugun enpresetan, ikasleek enpresako helburuak lortzeko departamentu ezberdinen arteko harremanak nahiz gauzatu beharreko eginkizunak burutzen dituzte. Ezkerreko argazkian bulegoko egituratzea ikusten dugu, Harrera, ErosketaBiltegia, Salmenta-Marketina, Giza- Baliabideak, Kontabilitatea eta KobrantzaOrdainketak eremuak bereiztuta. Eskubiko irudian, berriz, saltzen ditugun produkturik ezagunenak ikus ditzakegu.

Zigarrilloak
ZUZENDARITZA

Xaxuak
SALMENTA HARRERA EROSKETAK MARKETINGA BALIABIDEA KOBROAK/ORDAINKETAK GIZA KONTABILITATEA

Ibarrako Piparrak Eztia Idiazabal gazta

Tolosako Babarrunak

Mermelada

Patxarana

Sagardoa

Txakolia

APIRILAK 23, LIBURU EGUNA


Apirila heltzen denean, gehienok gogoratzen dugu LIBURU hitza eta honek dakarren esanahia, gure kasuan ohiturari jarraituz, Samaniego Ikastetxeko aste kulturalean parte hartzen dugu. Mikel Beloki ikasleak ekitaldi honi hau dio: Irakurketaren eguna Apirilaren 26an izan da, eta egun hari soilik begiratuko bagenio, irakurketa edo, hobe esanda literatura, une gozoak bizitzen ari dela irudituko litzaiguke, baina egiaren bila hasiz gero, uste dut gaur egun hain modan dagoen hitza aipatu beharko genukeela arlo honetan ere gazteen artean: Krisia 42

Irakurketa eguna baina aste bat lehenago, irakurtzera joan behar genuela esan zigutenean, uste dut gure ikasgelako gehienok poz handiagoa hartu genuela klase ordu bat galtzen genuelako irakurketaren egunean parte hartu behar genuelako baino, are gehiago, azken egunerarte ez ginen irakurri behar genuenaz arduratu, eta esango nuke askok irakurri behar zutelako irakurri zutela. Ez ote zaigu bada gazteoi irakurtzea gustatzen? Ez nago ordea horrekin guztiz ados. Izan ere eskola orduetan irakaslea bere irakasgaia ematen ari denean ordenagailua aurrean badugu, gustora asko irakurtzen ditugu Marca eta As-eko titularrak Internet bidez, beraien kronika zehatzekin batera irakasgaiaz erabat ahaztuta, eta hori ere irakurtzea da. Are gehiago, oso gustoko dugun persona batek gutun bat bidaltzen badigu ere gustora asko irakurtzen dugu baita Bibliaren luzeerakoa bada ere. Beraz, non dago arazoa? Nire ustez, arazoa da gazteen artean irakurketa ez dagoela hain ondo ikusia eta hor heziketa sartzen da tartean, izan ere gaur egungo umeen heziketan bidojokoek pisu handiagoa hartu dute irakurketa eta sormena bezalakoek baino, eta hor akats baten atarian gaude, akats horien ondorio izango baitira eta dira gaur egungo eta etorkizuneko krisiak. Izan ere ekonomia eta literaturaren krisia baina are krisi larriago bat bada gaur egungo gizartean: zentzuaren krisia, eta hori ez du diruak konponduko.

MAHAI INGURUA: EUSKERA LANTEGIETAN


Lantokiko prestakuntza eta Txandakako Lanbide Heziketa gaiak oinarri hartuta, hauetan euskararen erabilera aztertzeko Elgoibarren mahai inguru bat ospatu zen. IKASLAN, DANOBAT eta zenbait Lanbide Heziketako ikastetxe hartu zuten parte, horietako bat gureak,. Xanti Alberdi izanik ordezkaria. Jardunaldi honetan hiru-lau bat ponentzia interesgarriren ondoren, hizkuntzaren erabilera enpresa munduan mahai inguru bat izan genuen gure ikastetxeek enpresekin harremantzean erabiltzen dugun komunikaziohizkuntzari buruz eta euskara zenbateraino erabiltzen dugun eztabaidatzeko.

43

Bertan agertu dira haiekiko komunikazioan ditugun hutsuneak eta ondoren, etorkizunerako zenbait erronka zehaztu genituen: Administrazioaren arduradunen komunikazioa euskaraz izatea, Administrazioak Ikastetxeei enpresetarako bidea erraztea eta enpresetako instruktoreak euskalduntzea, besteak beste.

" LANTEGIKO PRAKTIKEN DIPLOMAK (CONFEBASK)"


Azaroaren 22an, Bilboko Euskalduna Jauregian, gure ikastetxeko ikasleek 2011-2012 kurtsoan eginiko LANTEGIKO PRAKTIKEN (LP) ziurtagiriak jaso zituzten CONFEBASKen eskutik.

IKASLE-OHIAK HARREMANAK SENDOTZEN


Gure ikastetxean ikasi edo lanean aritu diren lankideekin jardunaldi bat burutu eta bertan ikastetxeko historia, oraina eta geroa ezagutzeko aukera izan dute. Bisitariak ikastetxearen baliabide eta ekipamenduak ezagutu ondoren, eta agurtu baino lehen bokadutxo bat izan zuten. Ikasleak izan direnekin harremanak mantendu eta ahal den neurrian indartzeko asmoa dugu, horretarako urtean

44

zehar zenbait ekitalditara gonbitea luzatu eta beraien nahiak jaso eta erantzuteko konpromezua hartuko dugularik. Beraz, talde honetako partaidea bazara, deitu eta ekintzetan parte harteko aukera izango duzu.

IKASLAN: 20. URTEMUGA


Duela 20urte Gipuzkoako Lanbide Heziketa Institutuetako zuzendariek IKASLAN sortzea erabaki zuten, ikastetxeen arteko harremanak eta loturak estutzeko eta behar zituzten eskaerak hobeto bideratzeko. Ospakizuna Maiatzaren 10ean izan zen, Donostiako AQUARIUM-ean eta bertan taldeko ibilbidea aztertu eta hasieran izan ziren zuzendariei goraipena egin eta dominak banatu zitzaizkien. Gure ikastetxean, ibilbide horretan 3 zuzendari izan ditugu: Jose Mari Elola (argazkian, erdian), Jexus Arregi (eskubian) eta Gorka Igartua(ezkerrean). Jarraian, Jose Mari Elolak, historia piska bat egiten du: Nork pentsatu behar zuen, 1993ko Martxoaren 31an Gipuzkoako Lanbide Heziketako 14 zuzendariek sortu zuten elkartea Ikaslan Gipuzkoa hainbat urtetan jarraituko zuenik lanbide heziketa publikoa indartuz, ikastetxeen arteko harremanak sendotuz, enpresen beharrei erantzunez, internazionalizatuz, konpetitiboak izanez eta arlo askotan eredu eta erreferentzi izatea lortuz. Bidea ez da erraza izan, baina 20 urte hauetan Lanbide Heziketako ikastetxetan egon diren zuzendarien gestioari esker eta batez ere ikastetxe hauetako irakasleen partehartze proaktibo eta beraien arteko talde lana, instituzioekin eta beste lanbide heziketako elkarteekin izandako harremanak eta enpresekin izandako kolaborazio aktiboari esker emaitza oso onak lortu dira urte hauetan eta inongo beldurrik gabe Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Lanbide Heziketako beste ikastetxe publiko eta kontzertatuekin batera, Euskadiko Lanbide Heziketa Europan erreferente garrantzitsuenetakoa dela esan dezakegu. 1991 eta 1992an Gipuzkoako Lanbide Heziketako 14 ikastetxek hausnarketa sakon bat egitea erabaki genuen eta hainbat bileretan lanbide heziketaren egoera gure ikastetxetan zuen eragina aztertu genuen, enpresa munduan egiten ari ziren transformazioak, Industria Saila eta Foru Aldundiak martxan ipintzen hasi ziren programak, Europako herrialde garatuenetan lanbide heziketak zuen garrantzia eta ikastetxeak elkarrekin lan egiteko erronka eta garrantzia barne. Ondorengo erronka hauei aurre egin behar geniela erabaki zen: Etengabeko Lanbide Heziketa eta lanbide heziketa okupazionala 45

Kalitatea irakaskuntzan Irakasleagoaren formakuntza teknikoa eta zeharkako formakuntza Material didaktikoak euskaraz izatea Internazionalizazioa, Europar programetan parte hartzea

IKASLAN hitzak, hain loturik dauden bi jarduera Ikasi eta lana laburbiltzetik dator, zeren eta formakuntza on bat balore profesional garrantzitsua delako gaur egunean. Egun horretan aukeratu zen Ikaslan Gipuzkoako zuzendaritza eta ondorengo ikastetxetako zuzendariek osatu zuten lehenengo zuzendaritza : Lehendakaria: Joxe Mari Elola Iraeta. Idazkaria : Imanol Gonzalez de Audikana Mugika. Diruzain: Estanis Osinalde Txurruka. Bokala: Jose Ignacio Iruretagoiena Amiano Bokala: Enrike Intxausti Sarriegi. Elkartea sortzearen helburu nagusiak hauek ziren: Hezkuntza Profesionalaren kalitatea hobetzea, Ikastetxeen ahalmen teknologikoa eguneratuz eta hezkuntza eskaintza zabalagoa eta hobea osatuz. Hezkuntza Profesionalaren kalitatea hobetzea, Ikastetxeen ahalmen teknologikoa eguneratuz eta hezkuntza eskaintza zabalagoa eta hobea osatuz. Aipatutako helburu hauek lortzeko asmoz mota hauetako jarduerak garatu ziren lehen hamar urtetan: Ikastetxeak gestionatzeko ahalmena zabaltzea. Ikastetxe integralak garatzea (etengabeko formakuntza, langabetuen formakuntza eta enpresekin lankidetza gauzatuz). Lanbide Heziketako Erreformari buruz, Elkarteko kideek dituzten interesak, proiektu eta proposamenak bideratzea. Ikastetxeen eskaintza eta errekurtsoen asignazioa administraziorekin koordinatzea. Irakasleagoaren kalitatezko etengabeko formakuntza bultzatzea. Giza baliabide eta teknikoen gestioa hobetzeko aukerak Hezkuntza Sailari proposatzea. IKastetxe europarrekin elkarkidetza proiektuak garatzeko ikastetxeei laguntzea. Elkartea sortu eta urte gutxitara Gipuzkoako Lanbide Heziketa publikoetako zuzendari guztiak elkarteko partaide ziren. Baita ere urte batzuetara Araba eta Bizkaiko zuzendariei lagundu zitzaien, Ikaslan Araba-ren sorreran (1996an) eta Ikaslan Bizkaia-ren sorreran (1997an). Hasierako 10 urte haietan Ikaslan Gipuzkoak bakarrik edo beste entitateekin batera hainbat proiektu martxan ipini eta gauzatu zituen. Hona hemen hauetako batzuk: SAREKA (Kalitatea L.H. Publikoan proiektua), GARATU hitzarmena (irakasleago teknikoak formatzeko plana), LANEKI

46

(Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko Elkartea), EUROPEAR (Ikastetxeak nazioarteko proiektuetan murgiltzen), EUSKALHERRIRANTZ, (Hetelekin batera Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena), ELKARLANEAN, (Hetel, Lanhez, Bihe koekin Foru Aldundiko Ekonomia Silarekin osaturiko elkarkidetza), HEZKUNTEK, (Hetel, Seaska eta Iparraldeko enpresari talde batekin batera daramagun proiektua) Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel -ekin batera HOBETUZ ekin egindako bilerak Kalitatezko Etengabeko formakuntza ematerakoan, gure ikastetxeak erreferenteak izan daitezen. 20 urte hauetako lanari esker Lanbide Heziketa hobeago bat daukagu, Kalitatezko irakaskuntza eta zerbitzuak eskaintzen ditugu, teknologikoki ondo ekipatutako ikastetxeak ditugu eta enpresekin harreman sendoak eta elkarrekin proiektuak garatzen dituena, lanbide heziketarekin zerikusia duten eragile sozialekin harreman estuak dituena, proiektu europarrak garatzen dituena, atzerriko ikastetxeekin harremanak eta proiektuak gauzatzen dituena. Etengabe hobetze prozesu horretan erronkak ere baditugu. Ala nola, ikasgelan metodologi didaktiko eraginkorragoak garatzea, gure irakasleagoaren portzentaje handi bat atzerriko hainbat hizkuntzetan alfabetatuak izatea, berrikuntza prozesuetan buru belarri enpresa txikiekin proiektuak garatzea e.a. Ikusten denez, Ikaslan Gipuzkoak sustrai sendoak ditu eta beste hainbat urte betetzea opa dizkiot

AISIA
ARAXESKO XI. ITZULIA
Maiatzaren 26an AMAROZKO MENDI ELKARTEAk antolaturiko mendi ibilaldia ospatu zen. Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuitorako baliagarria den mendi martxa honek Araxes ibaiaren arroa inguratzen du, Araxes ibaira urak isurtzen dituzten gainak eta gandorrak zeharkatuz. Ibilaldia bi urtez behin ospatzen da eta 42 Km-ko luzera eta 2000 m inguruko desnibela ditu. Ibilaldian zehar besteak-beste honako gain eta herriak zeharkatzen dira: 47

Tolosako Amaroz auzoa, Altzo, Otsabio, Laparmendi, Ai (Ilarrazu), Azkarate, Arribe, Santa Barbara, Musaio, Ulizar, Uli, Gaztelu eta Leaburu. Mendiazaleek orohar, ibilaldi osoa gauzatzeko 8-10 ordu inguru behar izaten dituzte. Partaidetzaren jatorriari dagokionez Euskal Herri osotik etortzen zaizkigu mendizaleak, izan ere, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituan egoteak oiartzuna eman baitio ibilaldiari eta urtetik urtera partaidetza igotzen ari da. Gainera orain arte jende gehienarentzat ezezagunak ziren paraje hauek asko harritu ditu ibiltari berriak, besteak-beste benetan ederra baita adibidez ia ibilbide guztian goza daitekeen Aralarko Malloekiko ikuspegia. Antolakuntzari dagokionean, auzolanean egindako antolakuntza bat da. Bolondres ia guztiak Amaroz auzokoak gara eta Amarozko Mendi Elkarteak hartzen duen arren antolakuntzaren ardura, Amarozko Auzo Elkartearen babesa erabatekoa da. Bestalde, ohikoa ez izanagatik aipatu beharrekoa da, orain arteko XI ekitaldietan bezala, izen-ematea dohainekoa izan dela eta hala ere, mendizaleak bere eskura izaten dituela mendi-kontroletan ohikoak diren oinarrizko elikagai eta edariak, ibilaldi amaierako paella, txorizo eta sagardoa eta baita mendiko material zozketa ere. Izan ere, diru balantzeez haratago gure helburua jendeak gure inguruak ezagutu eta dugun paisaia eta giroaz goza dezaten baita. 2015eko Maiatzean ospatuko dugun Araxesko XII. ibilaldian elkar ikusiko dugulakoan, asko gozatu eta bitartean mendietan barna jarraitu hankak eta hauspoa arintzen.

Amarozko Mendi Elkartea

48

OPORRAK: ETORRI ZAITXEZ LEKITTO EZAGUTZERA!!!


Itsas ertzean, mendi artean zagoz Lekitto, bakean. Zu bezelako herri politxik ez dot nik inun ikusi!! Umeak ginala abesten genduan abesti hau eta hasiera emateko aproposa iruditu jat. Horrela ba, nire herrian zer egin eta ikusi leiken adierazteko lehenego eta behin herria ezagutu eta bertan uretan sartu, murgiltzeko esango nizueke. Isuntza hondartzatik hasi eta Santa Katalina itsasargiraino ibilbide politxak aurkituko dituzue. Hasiera batetan, Bizkaiko kostaldeko hizkera bereziarekin egingo dozue topo. Inguruko herrietako jendeak abestuz hitzegiten dogula esaten digute eta alde batetik egia dala esango neban. Baina ez beldurtu, pixkanaka pixpanaka zeozer ulertzeko gai izango zarie. Eguna egokia danian, portutik pasiada bat ematia gomendatzen dot, potinak ikusiz, arrantzale guzurtiak ezagutu, pintxo batzuk jan txakoli hotz bategaz, eta portuko mutur batetan, Garraitz irla topauko dozue (antxia, gaixotasun larriak zeukan jendia bertan uzten omen zituzten), bere aker, ahuntz eta guzti. Alde zaharrian be pasiada politxak dagoz, bai arrantzaleen etxeak dauden Arranegi inguruan (oraindik be arrain saltzaileak dabiz, eguneko arraina saldu nahian), eta bai udaletxeko inguruan. Herrian gorantz ein ezkero, txaputxeruen (kaletarrak) etxeak Goiko ta Beko kale inguruan pilatzen diraz. Zer esanik ez, Lekitton taberna pilo bat dagola ikusita, edozein iskinatan zeozer dastatzeko aukera ixango dozuela, baina gomendatzeko, Marina tabernako patata tortillak, Lehiope tabernako txipiak eta Lumentza tabernako pintxo berezi eta razioak. Beraz, nik besterik ez dotzuet esaten, nahiz eta urrun dagola iruditu (Tolosatik ordubete pasauko biajia dago), etortzeko eta disfrutatzeko, ez zarie damutuko ta.
Xavier Gezuraga-ren argazkia (http://www.lekitxokozeruak.com)

49

BERTSOA: IKASLE, LANGILE eta BERRIRO IKASLE

Astelehenetik ostiralera irailetik ekainera, gela barruan hainbat ikasle maisuaren esanera, hasierako intentzioak gerora egin du bera, sarri ahazten bazaigu ere ikasteko hasi gera. Azterketa da neurgailua nahiz eta ezer jakin ez, bosteko batez denak konforme laurekin tripako minez, ez garelako beti jabetzen rutinaren eraginez, lanean ezin dela aritu ondo erdia eginez. Nere modura gaur asko dira lan munduan arituak, eta motibo ezberdinekin ikastera bueltatuak, bi mundu hauek probatu eta hau dio eskarmentuak, hemen maisuak du azken hitza eta han enkargatuak.

Zuzendaritza len abila zen ikasleei bertan eusten, "lan gero era egin dezakek segi ikasketaz jazten", hori lehen zen baina gaur ez da bidea garbi ikusten, "une honetan etzagok lanik eta jarraitu ikasten". Kontuak kontu bertan ikasten ari gera hainbat lagun, zuzendaritzak izan behar du arrakastaren errudun, hobekuntzaren bidean baina denuk behar dugu jardun, bide bakarra hauxe delako krisia gaindi dezagun.

Iigo Gorostarzu

50

You might also like