Professional Documents
Culture Documents
Ikt - Itziar, Vero, Leire
Ikt - Itziar, Vero, Leire
HAUR HEZKUNTZA
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
AURKIBIDEA
3) KONPARAZIOA ....................................................................................................15-17
6) ONDORIOAK .........................................................................................................24
8) BIBLIOGRAFIA .....................................................................................................28
Irakasle eskolako Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasleak gara. Gure taldea kide
hauek osatzen dugu: Leire Vitoria, Veronica Manterola eta Itziar Ikazeta.
Egia esan, ez gara adituak teknologia berrietan baina gustuko ditugu eta dexente
erabiltzen ditugu, orain batik bat. Ordenagailuari dagokionez, hainbat programa
menperatzen ditugu, Word, Excel, Access, Power Point eta Movie Maker hain zuzen
ere. Hala ere, asko dago ezezaguna genuena eta pixkanaka ezagutuz joan garena.
Argi daukagu gure ikasleei teknologia berrien “mundua” transmititu ahal
izateko, lehendabizi geuk ondo ezagutu behar dugula.
Ikasle bezala gure historiari begiratzen badiogu, teknologia berriak ez genituen
gaur egungo umeak bezain laster erabiltzen; bigarren hezkuntzan edo batxilergoan hasi
ziren ordenagailuekin gure lehengo lantxoak Word-ean. Horrek ordea ez du esan nahi
guk ez ditugunik erabiliko, bizi garen gaur egungo gizarteak eskatu egiten digula
deritzogu. Irakaskuntza tradizionala alde batera utzi eta teknologia berriak aplikatuz,
ikasketa esanguratsua bultza dezakegula ziur gaude.
Ordenagailu gela 1.
WEB ORRIA
Ikastetxearen Web orria ere badute, baina bertara sartzeko helbidea nahiko
korapilatsua da:
http://hijascaridad.org/sanse/c educa/centros/centro9.htm
Eraikuntzaren ezaugarriak.
1968ko uztailaren 16an Guraso Elkarte batek Udarregi Patronatua eratu zuen.
Elkarte honek Usurbilgo Hezkuntza alorrean eragina zuen eta bera izan zen “La
Salletarrak” Usurbilera ekartzen eta “Mojetan” batxilerra jartzeaz arduratu zena.
Usurbilgo Luberri eta Huarte San Juan eskolak hasi ziren funtzionatzen.
Udaletxetik Eskolaren arazoari erantzuteko Lasalletarren eta Mojen ikastetxeak
hobetzeari ekin zion Udarregi Patronatua sortuz, Felix Aizpurua zinegotzia buru zutela.
Urteotan Lasarteko Lander ikastola eta Usurbilgo Luberri eskolak batu ziren
Landaberri ikastola sortuz.
Ikastetxean dauden baliabide teknologikoak honako hauek dira:
Ikastetxea hiru eraikuntzatan banaturik dago.
Lehenengo zikloko Haur Hezkuntzako eraikuntzan
(Haur Eskola):
• Bideo kamara (lehenengo ziklo osoan zehar grabatzen denarekin, bideo montaje
bat ematen zaie amaitzerakoan).
• Bideo gela.
• Telefonoa.
• Bideo gela.
• 2 proiektore.
• Telefonoak.
WEB ORRIA
Argazki albuma (ikasleen argazkiak, gela bakoitzekoak hain zuzen ere ikus
daitezke; batik bat, une berezietan ateratakoak. Adibidez: inauterietan).
Bideoak.
Ikastolako bloga.
Ikastola aldizkaria.
Agenda.
ikasten dute azalpen bidez; adibidez: Word, Excel, Access,… Beste irakasgaietan
proiektuak burutzeko erabiltzen dituzte teknologia berriak.
Lehen Hezkuntzan ez dago informatikako arlorik, izan ere, lantzen dituzten
arloak ingurunea, musika, plastika, gorputz hezkuntza, gaztelania, euskara, ingelesa eta
matematika dira; hala ere, ordenagailu gela erabili ohi dute batzuetan, esate baterako,
ingelesean. Errepaso gisa erabiltzen ditu irakasleak. Jokoak izaten dira gehienetan, gai
bakoitzean ikasi beharreko hiztegia errepasatzen, zerbitzuak, heziketa proiektua,
agenda... dute, baita hainbat egitura gramatikal ere. Ikasleak oso gustura jarduten dute
eta egia esan, ikasle asko gehienak ez esatearren, ongi moldatzen dira ordenagailuen
aurrean. Haur Hezkuntzan, noizean behin ere programa bereziekin aritzen dira
ordenagailuekin; koloreak lantzeko, bikoteak edo erlazioak egiteko…
Ikastetxean, Lehen Hezkuntzako eta D.B.H.ko eraikuntzan egoten den pertsona
arduradun bat dago teknologia berrientzako.
Irakasleak beraien artean harremanetan jartzeko edota zuzendaritzako abisuak
irakasle guztioi helarazteko e-maila erabiltzen dute; batzuei hasieran dexente kostatu
arren, orain nahiko ondo moldatzen dira denak.
*
1 2
Zurriola Ikastolan, DBH-koak dira informatika arlo bezala lantzen duten ikasle
bakarrak. Lehen Hezkuntzan berriz, ez dago informatikako arlorik, izan ere, lantzen
dituzten arloak ingurunea, musika, plastika, gorputz hezkuntza, gaztelania, euskara,
ingelesa eta matematika dira, eta arlo hauek eskola bizitzako ordutegi osoa hartzen
dutenez beste arlo bat emateko denbora falta da irakasleek aurkitzen duten zailtasun
handiena. Hala ere, noizean behin Lehen Hezkuntzako ikasleak ere joaten dira
informatikako gelara beste arloetan ematen diren gaiei buruzko informazioaren bila.
Gainera, aipatzekoa iruditzen zaigu, gutxienez Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailatako
*
1- Hurrako eraikina,
2- Ategorrietako eraikina
ikasleek lan desberdinak egiteko internetera jotzen dutela eta asko dira etxean
ordenagailua dutenak.
ataletan sartzen den officen barruko word, excel eta power point programak ikasten
dituzte.
DBH-ko 3. mailan, aldiz, bi nagusi ematen dira: irudi tratamendua eta internet.
Lehenengoaren barruan, diseinu grafikoa lantzen da photoshop programaren bitartez.
Internet arloan, berriz, korreo elektronikoa nola eratu eta informazio desberdina nola
bilatuda ikasleek ikasten dutena.
DBH-ko 4. mailan, web orriak editatzen ikasten dute, Front Page eta Gif
animator programak erabiliz.
1
DBH-ko ikasleak Informatikako gelan
WEB ORRIA
3. KONPARAZIOA
Ikusten den bezala, ikastetxe batzuetatik besteetara dagoen aldea handia da, hala
ere, argi geratzen da gaur egun, ia ikastola gehienek baliabide teknologiko batzuk
dituztela XXI. mendeko teknologia eskaerei aurre egiteko.
IRAKASLE GELETAN
IRAKASLE GELAN
INFORMATIKA GELA
Proiektore 1. 3 fotokopiadora.
IKASLEENTZAT
Ordenagailu gela 1. Ordenagailu gela 1. 16 ordenagailu: denak Pentium 350.
Bideo gela (dvd). 2 bideo gela, + tv eta dvd
Gela bakoitzean ordenagailu bat. mugikorrak.
WEB ORRIA
WEB ORRIA
Beste zerbitzu batzuk. Bideoak. Argazkiak.
Eskolaz kanpoko ekintzak. Ikastolako bloga. Dendari buruzko informazioa.
Zentruaren identitatea. Ikastola aldizkaria. Kronika.
Ikastetxean eskaintzen diren Agenda. Harremanetarako jarraitzeko bideak.
mailak. Noaua! Kilometroak.
Ekitaldietan ateratako argazkiak. Txanela. Ikasleen txokoa.
Eraikuntzaren ezaugarriak. …
Gure iritziz, egoera hau hobetzeko ekimenak egin daitezke eta hauek aipatuko
ditugu jarraian; orokorrean ikasgai bakoitzarentzat pentsatu ditugun proposamenak
luzatuko ditugu:
Plastika ikasgaia
www.educacionplastica.net
http://blog.educastur.es/luciaag/
Musika Ikasgaia
Irakasleen formakuntza
Oso garrantzitsua da aipatzea IKT-een erabilera bultzatu ahal izateko
ezinbestekoa dela irakasleek formakuntza egokia izatea, horretarako ikastetxeak behar
duten prestakuntza eskaini behar dielarik eta prestakuntza irakasle guztiei zuzendua izan
behar duelarik. Izan ere, aipatu dugun bezala, edozein ikasgaitan IKT-eak erabil
daitezke eta hauek erabiltzeko irakasleak ondo prestatuta behar dute egon.
Ikasgaiak alde batera utziz, bestela ere teknologia berrien aplikazioa
ezinbestekotzat dela iruditzen zaigu. Adibidez, txangoetan, ekintza kultural eta
extraeskolarretan ere aplika daitezke teknologia berriak. Esate baterako, argazki zein
bideo erreportaien bidez: Movie maker. Horrelako programen erabilerarekin,
ikasleentzat oso erakargarriak izateaz gain, erabilera bultza dezakegu.
Haurrek herrian zehar taldeka aterako dira kamara nola funtzionatzen duen azaldu
ondoren eta lantzen ari diren gaiarekin lotutako argazkiak atera ditzazkete; gero
gelan ordenagailuan sartu inprimatu eta argazkiekin mural bat egin dezakete.
Beste herri bateko eskola batekin harremanetan jartzea, emailak bidaliz,
erantzunez, argazkiak bidaliz....
Eskoletan, etxeetan eta gizartean, oro har, teknologiaren erabilera gero eta
zabalagoa dela esan genezake. Aztertu ditugun eskoletan teknologiaren erabilera
badagoela esan genezake (eskola batetik bestera dauden aldeak nabariak diren arren) eta
honek gure unibertsitate hasiera arteko eskoletako teknologiaren erabileraren inguruan
hausnartzera eraman gaitu. Hau da, gure arteko iritziak elkar trukatzen egon ondoren,
teknologiaren gertutasuna eta erabilera gero eta nagusiagoa dela ondorioztatu dugu.
Esan genezake, beraz, gaur egungo gaztetxoak teknologiarekin askoz harremanduago
daudela, adin tarteetan oinarrituz gero desberdintasunak aurki ditzazkegularik.
Hortik abiatuz, adin tarteen arabera interneten erabilera zein den aztertu nahi
izan dugu, zenbait datu biltzen joan garelarik.♣
♣
Grafika hurrengo orrialdean dago.
INTERNETEN ERABILERA
80
60
% 40
20
Grafikoari begiratzen badiogu ikus genezake 15-24 urte bitarteko gazteak direla
internet gehien erabiltzen dutenak, eta 45 urtetik aurrerakoen artean erabilera
nabarmenki jaisten dela. Datuen inguruan pentsatzen eta hausnartzen ihardun eta gero,
esan genezake teknologia berrien erabilerak, eta honen barnean sartuko genuke internet
ere, orain urte gutxi batzuetatik hona egin duela gorakada. Gure kasu propioetan ere
ohartu gara ordenagailuen erabilera gure eskoletan nahiko berantiarra izan zela (beti ere
gaur egungo gaztetxoenarekin alderatzen badugu, noski). Ia 12-14 urte inguruan izango
genituen eskoletan ordenagailuekin lehen harremana izan genuenerako, eta noski,
etxean ordenagailurik izan ezean, ordenagailu munduaren lehen gerturatzea orduan izan
ohi zen. Honekin esan nahi duguna da, zenbat eta adinean zaharragoa izan teknologia
berriekin eta internetekin harreman gutxiago izan dutela eta, gaur egungo teknologiaren
aurrerakada eta eskuragarritasuna kontutan izanda, gaztetxoak direla gehien jotzen
dutenak internet erabiltzera.
Gaztetxoei askoz ere errazago eta gertuago zaie teknologia berrien erabilera, eta
denbora aurrera joan ahala portzentaiak ere igotzen joango direla uste dugu. Bai
praktiketan zehar eta baita gure inguruneari so eginez, ohartzen gara gero eta adin
txikiagoetan hasten direla teknologiekin harremana izaten. Duela urte batzuk ia
pentsaezina litzateke Haur Hezkuntzan inolako harremanik izatea teknologiekin eta gaur
egun, ordea, ikusten dugu gero eta txertatuago dagoela teknologia berrien erabilera adin
hauetan. Gure uste apalean, gainera, erabilera adin txikiagoetan handitzen eta zabaltzen
joango dela esango genuke. Eta, noski, irakasle izango garen horretan teknologia berrien
gure ekimena ere sartzea interesgarria deritzogu.
6. ONDORIOAK
Atal honetan egindako lanari buruzko hainbat ohar egin nahiko genituzke.
Hasteko esan, lana egiterako orduan hainbat zailtasun eduki ditugula. Zailtasun hauek
ez dira izan eduki aldetik; hau da, gaia zaila delako baizik eta denbora behar izan
dugulako lana burutzeko. Ikastetxeetako elkarrizketen ondorioz, praktiketan ikusitakoa
ez zela nahikoa ikusi genuen; beraz, asko izan genuen aldatzeko.
Informazioa bildu ondoren, balorazio orokor bat egin eta proposamenekin hasi
ginen. Hausnarketa sakona egin genuen eta guztion ideiak batuz proposamenak nahiko
erraz atera zitzaizkigun. Lan honekin ezaguna baina aldi berean ezezaguna zen alderdi
baten ezagutza dezente handitu dugula uste dugu, eta garrantzitsuena dena, aldaketarako
eta ikasteko gogoa etorri zaigu. Beraz, gure ustez, jarrera aldetik asko lagundu digun lan
bat izan da; gure jarrera aldatzeko guztiz baliagarria izan dela deritzogu. Teknologia
berriak erabiliaz eta aplikatuaz ikasketa guztiz esanguratsua bultza dezakegula uste
dugu.
Haur Hezkuntzan (eta hezkuntzan, oro har) teknologia berrien inguruan praktika
onak lantzea interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zaigu. Gure eskoletan aztertu izan
ditugun hainbat ekimen interesgarriak eta praktika onen barnean sartzekoak iruditzen
zaizkigu, hala nola, ikastetxeak web orriak izatea eta hauetan murgiltzeko aukera
ematea. Baina, gehitu nahi genuke badirela beste hainbat ekimen martxan eta praktikan
jartzea komeniko liratekeenak (programazio aldian aipatu ditugunak, esaterako) eta gure
ustez ikaskuntzan lagundu dezaketenak. Ekimen hauek, ez ditugu gure praktiketako
eskoletan ikusi baina etorkizunean eta pixkanaka hezkuntzan sartzen joatea gustatuko
litzaiguke. Guk teknologia berrien inguruan dugun ikuspegiaren arabera, teknologia
berriak irakaskuntza-ikaskuntzan baliagarriak direla iruditzen zaigu, bai adierazteko
baliagarria izanez eta, batez ere, komunikatzeko oso erabilgarria dela baiteritzogu,
irakaskuntza prozesu komunikatiboa baita.
Eskoletan teknologia berrien erabileraren praktika onak bultzatu nahi baditugu,
eskolaren paradigma tradizionala alde batera utzi beharrean gaudela esango genuke eta,
aldiz, eskolaren paradigma berritzailea bultzatu.
Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola
aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu
hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko
direla dirudi.
Klik eta klik-i dagokion web orrira sartzen bagara, bai euskaraz zein gazteleraz
bertan ibiltzeko aukera eskeintzen zaigu. Lehenik eta behin zertan datzan adieraziko
dizuegu, ondoren hitzegiten ihardundo duguna hobeago uler dezazuen. Klik eta Klik
enpresa batek sortu eta garatutako tresna pedagogikoa da, guraso eta hezitzaileen eskura
dagoena eta ikasleentzat erronka bikaina suposatzen duena.
Lan talde dinamika da bertan erabiltzen dena eta parte hartzen duten gaztetxoei
zenbait giza balio eta ezagutza transmititzea dute helburu, horretarako euskara eta
internet erabiliaz. Laburpen honi amaiera emateko urteroko deialdian bihurtzeko asmoa
du ekimen honek.
Jarraian eta web orriaren goiko zatian, atal desberdinak topatuko ditugu, hauek taldeek
parte hartzen duten frogei dagozkienak izanik. Nahiz eta KLIK ETA KLIK lehiaketa
moduan aurkeztu, adierazitako balio pedagogikoek gordetzen dute lehen planoa. Guztira
bost froga dira seigarren edizio honetan jokatu beharrekoak. Ezagutu itzazu:
Parte hartzaileen sailkapena edozein unetan ikusteko aukera dago, hilabetero datuak
berritzen dituztelarik. Beraz, hilabete bakoitzean ikastetxe bakoitzak lortu duen
puntuazioa eta sailkapen postua agertzen da, eta aukera ematen dute zuzenean herrien
sailkapena (puntuazio gehien duenetik gutxien duenera) zein hileroko sailkapen osoa
ikusteko.
Aurtengoa 6. edizioa izan da eta sari banaketa festa ere ospatu dute aurtengoan.
Jaialdi honetan sariak banatzeaz gain, festa giroa ere sortzen da parte hartu duten
7. BIBLIOGRAFIA
• http://hijascaridad.org/sanse/c educa/centros/centro9.htm
• http://www.udarregi.com/web/default.php
• http://www.kmk2009
• http://blog.educastur.es/luciaag/
• www.educacionplastica.net
• www.musica.com
• www.lamusica.com
• www.hatsnew.com/2007/09/23/jamstudio-componer-musica-por-internet
• www.musicavirtual.com
• www.hiztegia.net
• www.naturaonline.com
• www.internatura.org/documentals.html
• www.kliketaklik.com