Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 6

HERRI Ispilu aurrean, zalantzak sortzen dira maiz Kompaini-txakurra, hiena asekaitz Zer haiz ?

Barne oihartzuna Eta erantzuna Beti izan nahi nuke Harri Sinisten al dugu zeru eta edenetan Bilaka, pilaka, ari gara bertan Zertan? Agurrik ez horri Matrail biak harri Hiena asekaitzare IRRI Lurrerantz malkorik ezi da jausi inola Ahozpeko ilargia bihurtuz gndola Nola? Laguna berorri Ez denari IRRI Bedatzean hostotu den Orri Brankatik lehorra nork ez ote du begiz jo Batzuntzat deus gutxi, besteentzat premizko Noizko ? Batzu bereiziki Ametsei ausiki Baina utopiaz oso Urri Argizai batzutan, baina duda-mudan harri Oparo laguntzan, xahuketan urri Berri! Bedatseko orri Bi matrailak IRRI Inoiz izando al gara Herri

Estribiloa: Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotan Ardaitz beretik sortuak baina beti borrokan Nai banauk eta hi ez haiz kokotz- gora erronkan Lehen borobilean geunden baina orain derrotan

HAURRAK ATALKA

Haurrak bahitu, haurrak zatitu Negozioen harira Gorputz atalak kendu nahiz jarriz Puzzle batenak bailira Peketeetan ongi bilduta Aurrenengo hegaldira Bihotza alemanira Oinak britania handira Hesteak zabortegira Gorputzak berriz diru-nahiaren Ondo gabeko hobira Putreak ere hoien aldean Pizti bihotzberak dira Haur beltx hilaren bihotz izana Taupa taupa doa hegan Pertsonak nola ote dezake Jario hortatik edan Kontzientzirik sekula santa Hedatu al da hoiengan Haur bat hil eta primeran Sanoa hobe aukeran Ea zenbaten saltzen dan Kendu ta eskeini bizi ohi dira Robbin hood 2erreen eran Baina pobreei kentzen diete Eta aberatsei eman Brujula gisan iparralderantz Beti organu emana Baina hegoak beregan dauka Sorlekuaren imana Gorputz berrian isladatzen da Lehengoaren iragana Amazonia oihana Gehien ustia ohi dana Han husten dute lohi dana Bostonen bada neska polit bat Begi berdeak dauzkana Gajoa orain konturatu da Berdeegiak dirana

HIL JENERALA

Gil jenerala normala denez Sartua dute lurpera Sargento hz idazten zuen Kontuak hortik atera Letzen zituen abc,marca Hesitan boletn berbera Gizon jantzia zen bera Gaitera goitikan behera Hiru kaskilo rayaren pina Gurutzea ta bandera On kapeilauak nigarrez dio Umezurtz geratu gera Azken agurra egin diezaion Bere andrearen txanda Agure zaharrak pinttoagatik Hautatutako oilanda Parakaidista baten maitale Parentesian esanda Luze erori da damba Hala esan du etzanda Kolpetik ahaztuz jarria zeuka Banaketako demanda Nire gizona senar ona ta Aita hobea izan da Turuten hotsek prestatu dute Oilarrarentzako kota Komandanteak hartu du hitza Koxka batera igota Gil bezelako lau bagenitu Bota aurkakoak bota Horrelako gizon mota Nahi dut etsaiaren kontra Azken datua izkutatu du Sumarioan dago ta Averiaren zerbitzurako Hil zen zirrosiak jota

AMONAREN PITOKERIA Estribilloa: Hau hitz korapiloa Hau asmakizuna Zer da berotu eta Su hartzen ez duna?

Hala pasa zan behin salamankan Amonak fedea gainezka zeukan Oraindik ilun zen ezin ikusi Linterna moduko traste ta guzi Lehengo ohitura Galdu ezinezko zera hura Lehenengo mezeta abiatu da Ikasle batzuk praktikei ekin Soldadu hil baten gorpuarekin Zakila etzun proportzioan Gerritikan oso behera zihoan Hura moztuta Puntta lotu zioten estu-ta Prestatu zuten haizez puztuta Zer zen ikasle haien jolasa Zakil puztu hura elkarri pasa Haseran pozik zebiltzan baina Laister hartu du asperrak gaina Zakila hutik! Jaurtiki egin dute leihotik Nor jotzen duen ez du importik

Amonak txirrist leiho parean Ipurdiz gora ta oinak aidean Eskuetatik galdu linterna Ilumpean bila, miatu dena Azkenik hara! Ustez topatuta patrikara Ez da linterna, jostailua da Meza entzunda sakristira jo Hau piztuta estera joango naiz majo Linternaren punta pizten hasita Apaizak ikusi du erramintta Ene tontuna! Nahiz izan berotasuna Hori zen surik hartzen etzuna Amonak dio hau komeria Egin berri dudan pitokeria Orain gehitxo da nire ustetan Ai harrapatu banu gaztetan On miserere! Apaizak aitortu dio bare Hartuko nuke nik orain ere

BERTSOTAN BAI Zure kuadro bat egin nahi nuen Amodio seinaletan Ikatz tanta bat duzu ilean Gorriska bi matrailetan Hortzak zuriak, ezpainak gorri Bi zulo grix hegaletan Margo arrea, urre margoa Izan arren begietan Ia mirari dirudi baina Ez da berbera bietan Saiatu nintzen benetan Bai etsi ere penetan Loa baztertuz gau eta egun Nahiz jardun eginahaletan Behar hainbeste kolorerikan Eneukan nere paletan Amor emanda, amorrazioz Jaurtiki nuen pintzela Eskutan hartuz eskultoreen Mailua eta zintzela Brontzez ordea ezin brodatu Ezin egokitu bela Borobiltasun gutxigokoak Harria eta arbela Buztina berriz urtzen zitzaidan Ikaraturik bezela Egurra da gai ustela Denbora eusle motela Azkenerako ohartu nintzen Nahita ere ezin zela Irudi batek islada zintzan Ederregia zinela Erabaki dut egingo dizut zure argazki gorena aprobetxatuz ilunabarra morez jazten den orena errebelatu zaitudanean nere mina nere pena ez da berdina neke unea edota lotan zaudena elkar maitatu aurrekoa ta asearen ondorena nola harrapatu dena oraina eta lehena ze bide pobre eta urria argazki kamararena une bakarrak ezin azaldu zu niretzako zarena Zalantzan nago trebetasunik badudan ala ez dudan bertsoen bidez saiatuko naiz nahi eta ezinen mugan etsipenean animo zaitut sosegua kalenturan estalki goxo udazkeneko arratsetako prexkuran denboralean barealdia irriparrea tristuran bandera zuria gudan puntila xumea mudan beheko su txingar neguan eta lur busti usaia udan bertsotan aixa azal dezaket zenbat maitatzen zaitudan

BOGART TA BILINTX

Gauza berbera sentitu dute Hainbat pertsona amestik Amodioa ta beazuna Nahas masean datozkit Afari baten ondoreneko Aje bihurtu zatzaizkit Aurpegiaren alde batean Bi mantxa geratu zaizkit Sorturiokak zure isaratan Brodatutako bi hizkik Gogoan daukat agotak maite Ez zituen artzai harena Joaquin sabinan soledad eta Bequerren enararena Falta bazaizu falta bazaizu.. Koldo izagirrerena Maitasun kontu txatxu hoiekin Betea daukat barrena Kolpez itsatsi zenidanetik Gaixotasunik zaharrena Zuri begira ari nintzela Inondik eginahalean Ardo pittin bat eskatu zendun Era apal apalean Ez nuen jakin botila husten Kopa aho-zabalean Bihotz gisako mantxa more bat Geratu zen mantelean Geroxeago indartuko zen Zirrararen seinalean

Bi begirada elkar uztartu Nik zurean zuk nirean Pelikulako galai modura Nengoen pozak aidean Bogart ta bergman ikusirikan Hortantxe zeluloidean Joan nintzaizun musu sakon bat Emango nizun idean Esan zenidan hagola geldi Ez hasi lizun bidean Konturatu naiz oroitzapenik Ezin dela muxukatu Beste gauzarik ezin dut egin Neura malkoak xukatu Irabazletik galtzailerako Paperak azkar trukatu Bogarten gisan hasi nuena Bilintxen eran bukatu Errukiaren ukendurikan Ez zaidazula ukatu Lore sortaren txartel atzeko Bertso hauek abestean Gerta daiteke nitza ahaztua Damutzea tupustean Badakizu ba ze erren dudan Berriz elkar ikustean Tori hamaika larrosa gorri Zuretzako ezustean Dozenarako falta den hori Zerorri zaren ustean

You might also like