Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

2.

BIDEOAREN EBALUAZIO A: ER RUBRIKA

TE KNOLOGI A BER RIAK ETA HEZ KUNTZA

Zerbait originala egin nahi genuela eta, pentsatzen eta pentsatzen…


hau bururatu zitzaigun: altxorren saskiko moduko bat egitea teknologiako
objektu desberdinekin: walkmana, irrati desberdinak, mobilak, musika
aparatua, mikrofonoa, cd-a, dvd-a, zinta, argazki kamara digitala eta
beste bat tradizionala, kalkulagailua…

Libreki esperimentatzen utzi nahi izan ditugu. Objektu guztiak


lurrean utzi eta beraiek bere kaxara zentzumenen bidez arakatzen
ihardun dute.

Ikusi dugu, ezezagunagoak zaizkien teknologia tresnak, zinta


(kasetea) esaterako, ez dituztela aintzakotzat hartu. Aldiz, argazki kamara
digitalarekin, mobilekin eta musika aparatuarekin jolasean ihardun dute,
agian, beraien errealitate hurbileko elementuak direlako eta aski
ezagunak zaizkie.

Ekintzen errepikapena asko eman da, adibidez, musika aparatua


ireki-itxi, bolumena igo-jaitsi, argazkiak atera…

Liskar txikiak sortu dira denek argazki kamara digitala erabili nahi
zutelako. Objektuen artean beste kamara bat (tradizionala) zegoela esan
zitzaien baina ez zuten topatzen.

Objektuen tartean cd eta dvd bat zeuden. Ikusi dugu hauen


inguruko kontzeptuak ere barneratuta dauzkatela; biak itxura berdina
dutenez, musika aparatuan sartzen zituzten, baina dvd-a sartzen zutenean
eta martxan jartzen saiatzen ziren bakoitzean, “ez du ulertzen” esaten
zuten.

Haurren artean ohikoa denez, helduekiko imitazioa ere ageri da


zenbait kasutan. Batetik, haur batek entxufeen erabilera egokia zein izan
behar den azaldu du (bideoan ikus daitekeen bezalaxe); bestetik, beste
haur batek, musika aparatuak ulertzen ez duen dvd-a kamisetarekin
garbitzen du, honela funtzionatuko duen esperantzarekin.

Gure artean eztabaidatu ondoren, gaur egungo haurrek, teknologia


berrien inguruan duten ezagutza zabala azpimarratu nahiko genuke.
Ostera, gure haurtzaroan eskura zegoen teknologia ez zaie hain ezaguna
egiten.
Eta ondoren, bideokliparen muntaia nolakoa izango zen, zer sartuko
genuen, adierazi nahi genuena plasmatzeko erabiliko genuena...ren
inguruan pentsatzen egon ginen. Honetarako guztirako, grabaketak,
argazkiak, musika,... sartuko genituela erabaki genuen eta, honela izan
zen.

Bideoak hasiera eta amaiera polit bat izan dezan, YouTube-ko


bideo ugari ikusi ondoren pare bat aukeratu ditugu. Luzeegiak iruditu
zaizkigunez, CamStudio programarekin gustuko genuen zatia grabatu eta
honekin batera ahotsa gehitu diogu, mikrofonoa erabiliz.

Ondoren, grabatutako zinta ordenagailura pasa eta zatitxo


interesgarriak moztu eta pixkanaka-pixkanaka pelikula osatzen jarraitu
dugu. Pelikula osatzeko, irudi hauez gain, musika eta ahotsak insertatu
ditugu.

Honetarako guztirako erabili dugun programa Nero Vision izan da.


Eta egia esan, oso gustura gelditu gara egindako lanarekin. Asko ikasi
dugu!

Egileak:
Itziar Ikazeta
Verónica Manterola
Leire Vitoria

You might also like