Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 12

1

ASPIRINA DOKTOREA
Narratzailea Medikua 1.Erizaina 1. Gaixoa 2. Gaixoa 3. Gaixoa 4. Gaixoa 5. Gaixoa 5. Gaixoaren emaztea 6. Gaixoa 6. Gaixoaren laguna 7. Gaixoa 7. Gaixoaren senarra 8. Gaixoa 9. Gaixoa 1. Gurutze Gorrikoa Mutikoa Mutikoaren ama Postaria Kortinak Musika Aurkezleak

ASPIRINA DOKTOREA
Eszenatoki erdian, mediku kontsulta gela bat. Arlote itxurazko mediku bat eserita, pipa bat erretzen, egunkaria irakurtzen, hankak paperezko beteriko mahaiaren gainean dituelarik. Bere alboan erizain bat bere burua apaintzen. Bazter batean, ate ostean itxarote gela bat gaixoz beterik.

Narratzailea: Jendez josita dagoen mediku baten itxaron gela da.


Medikuak ez du presarik kontsulta hasteko, eta gaixoak haserretzen hasita daude.

1.Gaixoa: Beno ez dago honetako deretxorik, noiz hasi behar du


honek ba?

2.Gaixoa: Goiz guztia eman beharko dugu berton, besterik ez


daukagulakoan. (Bat-batean, gaixo batek, haserreturik, zarataka hasten da .

1.Gaixoa: (Biziki): Ordua da! Zabaldu atea!


Medikua lasai, erizaina ikaratuta

1. Erizaina: Zer? Zer gertatzen da? Zer izan da hori? 1.Gaixoa: (Gogorrago): Ordua dela! 1. Erizaina: (Urduri): Doktore Jauna, atea jotzen ari dira! Medikua: (Haserre bizian): Baina, baina, zer dira zarata horiek
gaixoz beterik dagoen etxe batean? Hau edukazio falta! Ezin daiteke arnasaldi bat ere hartu hainbeste lanekin! (Egunkaria mahai azpian gordez eta pipa zakarrontzira botaz)

Medikua: Pasa daitezela! 1. Erizaina: (Bakoki iluna jarriz baina ahots mehe batez): Ea
lehenengoa! 1.Gaixoa: Bazen ordua! (Medikuari) Egun on Jauna! Medikua: Non arraio duzu min hainbeste zarata ateratzeko? 1.Gaixoa: Ba Ara, ni txikia nintzenean Medikua: Aizu, ez dizut galdetu zer gertatu zitzaizun txikia zinenean. Galdetu dizut non duzun min 1.Gaixoa: Ba horixe esaten nizun. Nola ni txi Medikua: (Mozturik eta beste alde batera begira): Utz itzazu atso kontu horiek. Hau mediku kontsulta bat da. Aspirinak! Aspirinak hartu behar dituzu! 1.Gaixoa: Baina oraindik ez dizut ezer azaldu. Gertatzen zaidan Medikua: Nahikoa entzun dut! Aspirinak eta kito! Eta orain 30 kontsultagatik 1.Gaixoa: Baina Medikua: Ez dago bainarik. Hemen duzu errezeta Agur. 1. Erizaina: (Gaixoa bultzatuz atera): Tira gizona etorri nirekin. (Kanpoaldekoei) Hurrengoa

Narratzailea: Dotore apaindutako neska gazte bat pauso arinez doa


medikuarengana

2.Gaixoa: (Ahots ezti batez): Egun on, Jauna, zer moduz? Medikua: (Zakarki) Non duzu min? 2.Gaixoa: (Irribarre ironikoaz) Uuuui! Bai kuriosoa zarela! Medikua: Broma gutxi! Non duzu min! 2.Gaixoa: Ez haserretu gizona. Ni oso lotsatia naiz eta Medikua: Azkeneko aldiz! Non duzu min! 2.Gaixoa: Hemen, bularrean. Kendu al ditut arropak? Medikua: Ez da beharrezkoa! Aspirinak esan dut! Eta 30 (Oihuka)
Eta alde! 2.Gaixoa: Ene! Ai zer nolako jenioa daukan mediku honek! 1. Erizaina: Kanpora, kanpora! (Kanpokoei) Hurrengoa, mesedez!
4

Narratzailea: Aienaka dabilen gizonezko bat sartzen da. 3.Gaixoa: Aiii!, Aiii! Medikua: Zer gertatzen zaizu? 3.Gaixoa: (Eskuko atzamarra erakutsirik) atzamar hau moztu dut.
Odol asko erortzen zait. Aiii! Medikua: (Ikaratuta eta aurpegia estalita atzerantz doa erizainarekin topo egin arte) Aaaaa! Aspirinak, azkar, aspirinak! (Erizainak aspirina bat ematen dio)

3.Gaixoa: (Harrituta) Baina ez al didazu atzamarra sendatuko? Medikua: Ez moztu behar! Aspirinak! Eta 30! Eta ospa, ospa
hemendik, gela zikintzan ari zara eta! 1. Erizaina: Hemendik mesedez. Hurrengoa!

Narratzailea: Belarrian platano eder bat duen agure bat sartzen da. 4.Gaixoa: Egun on jauna. Medikua: Non duzu min? 4.Gaixoa: (Eskua belarrian jarrita) Zeeeer? Medikua: ea non duzun min! 4.Gaixoa: Zeeeer? Medikua: Ea non duzun miiiiin! 4.Gaixoa: (Ozenki eta bizkarra seinalatuz) Hemeeeen! Medikua: (Barre ironiko batez) Ba hemen ematen badizu min,
zoaz harantz eta ez dizu minik emango. Je, je, jeee! 4.Gaixoa: Zeeeeeeeeeeeer! Medikua: Aizu, zergatik ez duzu platano hori belarritik kentzen? 4.Gaixoa: Zeeeeeeeeeeeer! Medikua: Ea konturatu zaren platano bat daukazula belarrian! 4.Gaixoa: Zeeeeeeeeeeeer! Medikua: (Aspertzen hasita) Entzungo al didazu bai ala ez? 4.Gaixoa: Mesedez, ea sendoago hitz egiten didazun, belarri honetan
3
5

Dudan platano honekin ez dut ezer entzuten eta Medikua: (Haserretuta) Aspirinak! Eta 30! 4.Gaixoa: Zeeeeeeeeeeeer! Medikua: Alde hemendik, lotsagabe zikina! Alde! 1. Erizaina: Hurrengoa!

Narratzailea: Andre-gizonak sartzen dira. Emaztea: Egun on Jauna! Medikua: Senar-emazteak zarete? Emaztea: Bai, ni emaztea eta hau gizona. Medikua: Ederto, ederto eta nor dago gaixorik? Emaztea: (Senarra seinalaturik) Hau. Medikua: Orduan eseri hor. Zer, non duzu min? 5. Gaizoa: (Eztarria seinalatuz) Hemen Medikua: Ea, egin eztula. (Egiten du) Ederto! Nire ustez, ez da ezer.
Zuk egin behar duzuna zera da, pentsatu: sendatu naiz, sendatu naiz eta kito! Sendatuta geldituko zara Sistema ona ezta? Je, je, je! Eta orain 60, X izpiak eta guzti 5. Gaizoa: (Irribarrez) Ba Zuk egin behar duzuna zera da, pentsatu: kobratu dut, kobratu dut eta kito! Medikua: (Haserrez) Alde! Ganberro halakoa! Kanpora! 1. Erizaina: Sar dadila hurrengoa, mesedez!

Narratzailea: Ama bere semearekin sartzen da. Ama: Egun on mediku jauna. Begira, nire semetxoak tripako mina du
eta horregatik ekarri dizut. Medikua: Ajaaa! Tripako mina eeeh? Zer jan duk ba, mutiko? Txerrikerien bat ezta? Mutikoa: Ba ni zera

Medikua: (Haserre eginez) Noski, noski! Ez duk esan beharrik.


Banekien nik Umeak beti gauza zikinak jaten. Eta gero tripako mina! Zer nahi huen ba? Eeeeeh? Mutikoa: Baina Ni Medikua: Hi beti gaiztakeriak egiten, ume guztiak bezala. Hala, hartu aspirinak eta listo! (Amari) Ah, eta 30 kontsultagatik! Agur! Ama: Baina Baina Medikua: Bainak ortuan. Eta hobeto erakutsi umeei, bestela (Erizainak kanporatzen ditu) Umeak, umeak noraino helduko gara? 1. Erizaina: Hurrengoa mesedez! Zenbat gaixotasun dagoen munduan.

Narratzailea: Gizon gazte bi sartzen dira. Batak besteari bultzatzen


dio kontsultara sartzeko.

Medikua:Ez daukat denborarik galtzeko! Sartu demontre! Laguna: Egun on Jauna. (Bestea seinalatuz) Honi lotsa ematen dio
bere arazo larria kontatzea. 6. Gaixoa: (Burua berantz jarrita) Egun on jauna. Medikua: Eseri, eseri ez eduki lotsarik, kontsulta honetan gauza asko ikusita nago eta (Lotsatiari begira) Jakingo bazenu Laguna: (Besteari begira) Ea gizon, medikuak horretarako daude eta 6. Gaixoa: Almorranak ditut ipurdian. Medikua: (Irribarrez) Eta non eduki nahi zenituzke ba, ipurdian ez bada? Je, je, jeee! 6. Gaixoa: Eta zein erremedio bidaliko didazu? Medikua: Oso, oso erraza! Ez jan eta horrela ez zara komunera joango. Laguna: Eta erremedio hori emateko medikuntza karrera egin behar da? 6. Gaixoa: Hori eta guzti, kaka larria etortzen bazait?

Medikua: Orduan, ipurdiko zuloa estutu eta aspirinak! Aspirinak oso


onak dira lehortzeko. Laguna: Aspirina bat ipurdiko zulotik? 6. Gaixoa: (Harrituta) Hori bakarrik falta zait Ipurdia estuturik aspirina bat sartu behar! Medikua: Ez esan lelokeriarik! Ahotik! A-ho-tik! Eta beno, 30 kontsultagatik. Nekatuta nago eta atsedenaldi bat hartuko dut. . (Gortinak itxi eta musika jartzen da)

Narratzailea: Itxaron gelan zeudenak gora-goraka hasita zeudenean,


han agertu zen erizaina, irribarretsu. Erizainak atetik deitu zuen hurrengo gaixoari. Oraingoan emakume bat eta bere senarra.

Medikua: Gaur zer? Bikoteen eguna da ala? Gaixoaren senarra: Ez dakit zer esan nahi duzun. Gu gaur da
lehenengo gatozena. Medikua: Beno, beno, berdin da. Zer gertatzen zaizu? Gaixoaren senarra: Niri ezer ez, emaztea da gaixorik dagoena Medikua: (Emakumeari begiratuz) Esan andretxo! Zer da gertatzen zaizuna? 7. Gaixoa: Beno niri gauza askorik ez, baina hau (Senarra seinalatuz) jarri da medikuarengana etorri behar dugula eta hemen gaude. Medikua: Eta ezer pasatu gabe etorri zarete medikuarengana? Ez gaude goiza pasatzeko e? 7. Gaixoa: Begira, gauza da garau handi bat daukadala lepoan, eta hain gauza asko entzuten dira Medikua: Entzun, entzun lelokeri asko entzuten dira, eta horrek erremedio erraza dauka, belarrietan tapoiak jarri eta horrela ez duzu ezer entzungo. Gaixoaren senarra: Baina, horrek ez du garaua kenduko.Zelako erremedioa da hori?
6
8

Medikua: Zure emazteak behar duena, zuk jakingo duzu medikuak


baino hobeto ala? 7. Gaixoa: Min ematen hasten bazait, zer egin al dut? Medikua: Orduan, argi dago, goizean aspirina, eguerdian aspirina eta gauean aspirina, beti aspirina! Orain 30 kontsultagatik, eta utzi beste batentzat tokia. 2. Erizaina: Hurrengoa mesedez! (Errenka dabilen gizon bat sartzen da)

8. Gaixoa: Egun on jauna! Sasoia izan da! Alde egiteko egon naiz! Medikua: Alde? Min handirik ez duzu orduan! 8. Gaixoa: Minik ez dudala? Nire hanka izango bazenu! Medikua: Horrela balitz, ez nintzateke neu izango zeu baino! 8. Gaixoa: Hau da mediku baten tratua! Gaixoak honela tratatu! Medikua: Beno prisa daukat eta arin, zer duzu? 8. Gaixoa: Zer izango da ba! Pasadan astean aspirina hartzeko esan
zenidan eta horrela egin dut, baina nire hankak berdin jarraitzen du, noizbehinka, hanka zatika jausten zait. Nik orain dela 15 urte daukak kendu eta ipini egiteko hanka eta zahartuta dagoela dirudi! Medikua: (Erizainari begira) Eman destonilador bat gizon honi. 30 kontsultagatik. Ale, ale, alde hemendik! 2. Erizaina: Jauna, Gurutze Gorriko bat dago. Medikua: Gaixoa bada aurrera! Gurutze Gorrikoa: Ni ez naiz gaixoa, baina anbulantzian dut kalean aurkitu dudan bat. Medikua: Zer du ba?

Gurutze Gorrikoa: Zer duen ez dakit, baina odolez beterik dago,


baten batek jipoitu duela dirudi. Medikua: Zer egiten duzu hemen, zauritua ekarri gabe. Alde! (Goitik behera odolez beteta dagoen gizon bat sartzen da)
9

Medikua: Jesus, Maria eta Jose! Nondik irten zara zu? 9. Gaixoa: Kaletik nioan lasai-lasai eta bat-batean, kotxe batek Medikua: Normala kaletik joateagatik, etxean egon bazina 9. Gaixoa: Baina nola etxean? Ezin da kalera irten ala? Medikua: Irten bai, baina kotxeak harrapatzen utzi ez. Eta gero jakina
ala! Medikuarengana! Hori ez da bidezkoa. 9. Gaixoa: Nola ez dela bidezkoa! Ni zaurituta nago eta osatu behar nauzu. Medikua: Hala, horrela konpontzen da dena! Dena medikuak, ba, badakizu zer esaten dizudan min baduzu hartu aspirina eta ni ez molestatu gehiago. Lelo halako hori! 9. Gaixoa: Gainera Leloa deitzen didazu! Eta odola, zerekin geldiaraziko dut? Medikua: Hori erraza da, jarri eskua zauriaren gainean, eta halako batean geratuko zaizu. 9. Gaixoa: Baina Hau da hau! Holakorik! Medikua: Eta ez ahaztu 30 kontsultagatik, eta alde arin dena odolez beterik uzten zaude eta! (Erizainari begira) Ez dira oraindik gaixoak amaitu?

2. Erizaina: Bat baino ez da geratzen. Medikua: Zeri itxaroten zaude ba? Dena neuk egin behar dut ala? 2. Erizaina: Bai, bai banoa! Hurrengoa mesedez. Narratzailea: Postaria agertzen da, eskuetan gutun-azal erakutsirik Postaria: Egun on, mediku jauna! Ni etorri naiz, zeren eta Medikua: (Moztuz, pentsakor eta ahots grabez) Oso kasu arraroa
zurea, benetan, oso arraroa, bai. Eseri, eseri, Ea, zabaldu ahoa mesedez Postaria: (Ahoa zabalduz) Ez, ez da hori, zera da Medikua: Lasai, gizon, lasai, ez zizu ezer gertatuko Aja! Nik badakit honen erremedioa! Aspirinak! Je, je, Hemen dituzu! Eskerrak niregana etorri zaren! Beno eman 60 denagatik, IVA eta guzti.

10

Postaria: Baina Jauna Medikua: Beno, tira, gizon, ez izan hain diruzalea Postaria: Beno, hor daude (Dirua emanez) Baina hartu gutun hau,
zuretzat da eta Medikua: Oso atsegina zara. Beno, lan asko egin dut gaur. (Erizainari begiratuz) Batu dena eta bihar arte!

Narratzailea: Honela bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta


irten dezala Zornotzako anbulatorioko salan. (Gortinak itxi eta musika jartzen da)

11

ASPIRINA

DOKTOREA

12

You might also like