Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 13

E.

Hilario Larraaga

IRALE 2009

ERREMINTAK
Bigarren hiruhileko honetako 1. atalean, erremintak landuko dira. Erreminten izena, ezaugarriak eta erabiltzeko era egokia ikasiko da. Beti ere tailerreko segurtasun-arauak errespetatuz. Landuko diren erremintak, proiektua egiterakoan tailerrean erabiliko diren erremintak izango dira. Horrez gain, loturak egiteko erabiltzen diren osagaiak ere ikusiko dituzu. Oro har, erremintak familia hauetan sailkatuko dira: a)- Ebakuntzakoak b)- Zulatzekoak c)- Neurtu, egiaztatu eta markatzekoak d)- Perkusio-erremintak e)- Loturak egitekoak f)- Arbastatzekoak eta leuntzekoak

EBAKUNTZAKO ERREMINTAK
Erreminta hauen xedea mota guztietako materialak zati txikiagotan edo nahi dugun forman ebakitzea da. Oro har, guk erabiliko ditugun ebakuntza erremintek zura, burdina, plastikoa, kobrea eta papera ebakitzeko izango dira. Materialen ebakuntza egin daiteke txirbil-harroketaz(zerratzea) edo txirbil-arroketaz gabe.

TXIRBIL HARROKETAZ EBAKITZEN DUTEN ERREMINTAK


ZERRA edo ZERROTEA Zerraren orriaren hortzak tamaina handikoak dira eta zura, eta oro har, 4 mm-ko lodiera baino handiago duten egurrak, listoiak ebakitzeko erabiltzen da. Metala ebakitzeko erabiliz gero, hortzak puskatu egingo litzaizkioke.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

IRALE 2009

ARKU ZERRA edo METALENTZAKO ZERRA Zerra honen hortzak txikiak dira eta metalak ebakitzeko erabiltzen da, nahiz eta, behar izanez gero, zurezko listoiak ebakitzeko erabili. Irudian azaltzen da nola erabili.

MARKETERIA ZERRA Izenak dion bezala, marketeria-lanak egiteko erabiltzen da. Oro har, 4 mm lodierako okumea edo mehegoak ebakitzeko erabiltzen da.

KALADORA edo KALATZEKO ZERRA Eskuzko zerra elektrikoa da. Orriak gora-beherako mugimenduaz ebakitzen du. Zura ebakitzeko erabiltzen den arren, metala, plastikoak ebaki ditzake, orri egokiak jarriz gero. Oharra: inoiz ez erabili irakaslearen baimenik gabe.

MAHAIKO ZERRA ELEKTRIKOA Lan-mahairen gainean finkatuta egoten da eta harizko zerra-orriz ebakitzen du. Okume-txapa, plastikoa edo 10 mm baino meheagoak diren egur zatiak ebakitzeko erabiltzen da. Inoiz ez erabili metalak mozteko.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

IRALE 2009

TXIRBIL HARROKETA GABE EBAKITZEN DUTE ERREMINTAK

ELEKTRIKARI GURAIZEAK Itxuraz guraize arruntak diruditen arren, heldulekua gomaz isolatuta dute korronte elektrikotik babesteko . Horrez gain, orrietan koska txiki bana dute kable elektrikoak zuritu ahal izateko.

CUTTERA edo LABANA Oso zorrotza den orri bat dauka, heldu leku batez babestuta . Papera, plastikoa ebakitzeko erabiltzen da.

XAFLA MOZTEKO GURAIZEAK Guraize hauen orriak eta heldu lekuak oso gogorrak dira, zeren metalezko xafla meheak ebakitzeko erabiltzen batira.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

IRALE 2009

PERKUSIO ERREMINTAK
Perkusio-erremintak kolpearen bidez indarra beste pieza edo erreminta bati pasatzen dio. Pieza kolpatuz, piezari forma emateko edo iltzeak sartzeko erabiltzen da. Erabilienak mailuak eta mazoak dira. Garrantzizkoa da mailu eta mazoaren kirtena buruari ongi finkatuta egotea, zeren kolpekatzekoan burua aska baitaitezke eta ezbeharren bat eragin.

BOLADUN MAILUA Mailu mota hau, gehienbat, mekanikan erabiltzen da. Buruaren ertzean daukan bolarekin joz metalezko pieza bati forma alda diezaioke.

AROTZAREN MAILUA. Iltzeak leku berezietan edo mailu arrunta erabili ezin daitekeen lekuetarako erabiltzen da. Arotzek altzariak muntatzerakoan erabiltzen dute.

AZAZKALDUN MAILUA Mailuaren buruaren ertz batean iltzeak ateratzeko azazkal pare bat ditu. Oso erabilia eraikuntzetan.

MAZOAK Nylonezkoak edo gomazkoak izaten dira, nahiz eta oraindik batzuk egurrezkoak izan. Muntaketan eta desmuntaketan erabiltzen da, kolpekatzakoan ez dezan pieza deformatu edo markatu.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

IRALE 2009

ZULATZEKO ERREMINTAK
Zulatzeko erremintak txirbila atereaz egiten dute zuloa. Izan daitezke elektrikoak edo eskuz erabiltzen direnak. Elektrikoen barnean eskuzkoak(portatilak) edo finkoak

ESKUZKO ZULAGAILU ELEKTRIKOA Gaur egun, abiadura erregulatzailez hornituta daude, eta barauts bereziak erabiliz material mota guztiak zula daitezke, besteak beste: burdina, zura, harria...

ZUTABEDUN ZULAGAILUA Zulagailu hau lan-mahaian edo zutabe batean finkatuta egoten da. Zulatu behar den pieza altuerarekiko erregulatu daitekeen mahai txiki batean finkatzen da. Horregatik, ahal den guztietan, barailak erabiltzea beharrezkoa da. Ikus barailak

GINBALETA Eskuz zulo txikiak egiteko erabiltzen da. Gehien bat, gabila sartu behar denean hasiera emateko.

BARAUTSAK Neurri eta mota askotakoak dira. Guk erabiliko ditugun barautsak metalak zulatzeko izan arren, egokiak dira zura zulatzeko. Barautsaren diametro egokia aukeratu eta ongi finkatu behar da barautsetxean.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

IRALE 2009

ORATZEKO ERREMINTAK
Piezak mekanizatu behar direnean (zulatu, ebaki, karrakatu eta abar) beharrezkoa da ongi finkatuta egotea. Horrez gain, eskuzko erreminta batzuek, adibidez, aliketak, bai pieza txikiak finkatzeko, bai alanbreak ebakitzeko balio dute.

MAHAIKO TORLOJUA edo TORNUZILA Lan-mahaian finkatuta egoten da eta barailen bitartez landu nahi den piezari oratzen/heltzen zaio. Oratzen zaion pieza markatu nahi ez denean, barailetan kartoi edo okume zati txikiak jarriko dira piezak babesteko barailengandik.

BARAILAK Orokorrean zutabedun zulagailuan zulatu behar diren piezak oratzeko erabiltzen dira.

SARGENTAK Erabilpen asko eduki arren, normalean pieza handiak lanmahaiaN finkatzeko, edo pieza txikiak elkarri finkatu edo itsatsi behar direnean erabiltzen dira.

INGLETE KUTXA Listoietan ebaki zeharrak (45) edo zuzenak egiteko erabiltzen da. Listoiak ebaki behar direnean komeni da listoiak inglete-kutxari sargenten bidez ongi heltzea.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga ALIKETA UNIBERTSALAK

IRALE 2009

Pieza txikiak tolestu, zulatu edo ebaki behar direnean, askotan ezinezkoa da barailak edo mahaiko-torlojua erabiltzea. Horrelakotan aliketak erabiliko dira. Piezari oratzeaz gain, alanbreak ere ebaki ditzakete. Ikus irudiak.

KURRIKAK Berez ez dira oratzeko erremintak nahiz eta batzuetan oratzeko erabili. Kurrikek alanbrea mozteko eta iltzeak ateratzeko ere balio dute. Ikus irudia

ARBASTATZEKO ETA LEUNTZEKO ERREMINTAK


Materialak arbastatzeko behar direnean, materialaren arabera, karraskak edo arraspak erabiliko dira. Ondoren, bukaera ona eman nahi izanez gero, lixa erabiliko dugu. Irudian azaltzen da erreminta hauek erabiltzeko forma egokia.

KARRAKA Metalak arbastatzeko eta leuntzeko erabiltzen da. Hortz txikiak ditu eta egin beharreko lanaren arabera forma eta izen desberdinak ditu: karraka laua, karraka biribila, karraka erdi-biribila, karraka triangeluarra ARRASPA Karrakaren aldean hortz handiak ditu, eta inoiz ez erabili metala arbastatzeko, zura arbastatzeko baizik.

LIXA edo LIZPAPER Piezak gastatu ondoren bukaera leun-leuna emateko erabiltzen da. Izan daitezke zurarako edo metalerako.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

IRALE 2009

LOTURA DESMUNTAGARRIAK ETA FINKUAK

LOTURA DESMUNTAGARRIETAKO ERREMINTAK ETA


ELEMENTUAK

Muntai desmuntagarriak egiteko, gehien erabiltzen den sistema torlojuzko lotura da ( torlojuak, zirrindolak, eta azkoinak osatutako lotura). Ikus irudia.

TORLOJUA Torlojua elementu hariztatu bat da eta forma buruaren formaren arabera izan daitezke buru hexagonala, karratua, biribila, izarduna(Phillips), laua...

Allen torlojua

Torloju buruhexagonal

Torloju burubiribil artekaduna

Torloju Buruabelainatu artekaduna

Torloju burubiribil izarduna

AZKOINA Torlojuaren antzera, elementu hariztatu bat da, baina haria, torlojua sartu behar den zuloko barnealdean dauka.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga ZIRRINDOLA

IRALE 2009

Zirrindolak torloju-buruaren eta azkoinaren azpian kokatzen da. Lotu behar diren materialen kanpoko bi alboetan. Horrela, lotu behar diren materialak hobeto finkatuta gelditzen dira.

GABILA Gabilek torlojuen itxura baldin badute ere, ez daukate gorputz zilindrikoa baizik eta konikoa. Horrez gain, ez dute azkoinik behar zeren lotu nahi den materialean, -zura, plastikoa...- zuzenean hariztatzen baitira. Torlojuen antzera, gabilen buruak ere forma desberdinak edukitzen dute.

BEGI TORLOJU eta KAKO ILTZEAK Begi-torlojuen eta kako-iltzeen helburua ez da piezak lotzea, baizik eta zerbait zintzilikatzea edo gida gisa lan egitea. Muturra gabilen antzekoa dute.

Begi-torloju irekia

Begi-torloju itxia

Kako-iltze hariztatua

GILTZA FINKO LAUA Buru hexagonala edo karratua duten torlojuak, azkoinak eta gabilak askatzeko eta lotzeko erabiltzen dira. Oro har, bi aho neurri desberdinetakoak dituzte, eta askatu edo lotu behar diren torlojuen buruen arabera, giltzak handiagoak edo txikiagoak izango dira.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

10

IRALE 2009

GILTZA ERREGULAGARRIA edo GILTZA INGELESA Giltza finkoaren helburu bera dauka baina, erregulagarria denez, neurri desberdinetako torlojuak aska daitezke berarekin.

ALLEN GILTZAK Allen burua duten torlojuak birarazteko erabiltzen dira.

BIHURKINAK Giltza finkoaren antzera, bihurkinak torloju eta gabilak biraraziz, muntaiak eraikitzeko edo desmuntatzeko erabiltzen dira. Torlojuaren edo gabilaren buruaren arabera, erabiliko den bihurkinaren ahoak izarra(Philips) formakoa edo forma laukoa izango da.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

11

IRALE 2009

LOTURA FINKOETARAKO ERREMINTAK ETA ELEMENTUAK

Iltze eta kolaren bidez egindako lotura mota hauek ez dira desmuntagarriak

ILTZEAK Mota eta material askotakoak izan daitezke. Iltzeen ezaugarri nagusiak hauek dira: materiala, luzera eta diametroa.

TERMOKOLATZEKO PISTOLA

Izenak adierazten duen bezala, beroa da iturri nagusia. Pistolaren atzeko aldetik termokola barra bat sartzen da, eta beroaren poderioz, kola-barra urtu egiten da, eta pistolaren muturretik kola beroa irteten da.

SOLDAGAILU ELEKTRIKOA Soldagailua mota honek eztainua erabiltzen du material gehigarri gisa. Gehien bat zirkuitu elektrikoetako kontaktuak soldatzeko erabiltzen da, nahiz eta elementu txikiak soldatzeko ere balio izan. Erremintak eta Materialak Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

12

IRALE 2009

NEURTZEKO, EGIAZTATZEKO ERREMINTAK

ETA MARKATZEKO

Multzo honetako erremintak, marrazketa teknikoaN aurki ditzakegunen antzekoak dira, nahiz eta ondoren aipatzen diren erreminten egitura metalezkoa eta sendoagoa izan.

KALIBREA Kalibrea prezisio handiko neurketak egiteko erreminta da. Atal asko ditu, eta atal hauek erabiliz neurketa mota asko egin daitezke, besteak beste: kanpoko diametroak, barneko diametroak, zuloen sakonea...

ZINTA METRIKOA Gehienetan, zinta metrikoaren luzera 2, 3 edo 5 metrokoa izaten da eta neurtu dezakeen zati txikiena 1 mm-koa da.

ERREGELA MALGUA Erregela malgua marra zuzenak egiteko erabiltzeaz gain, neurketa errazak eta txikiak egiteko erabiltzen da. 30, 40 edo 50 cm-ko luzera edukitzen dute eta bereiz dezaketen neurri txikiena 1 mm-koa da.

ESKUAIRA Eskuaira erregela malgu batez osatuta dagoenez, erregelaren funtzioa bete dezake. Hala ere, angelu zuzenak markatzeko edo egiaztatzeko erabiltzen da. Neurketak egiteko erabiltzerakoan, erregela malguaren ezaugarri berdintsuak ditu.

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

E.Hilario Larraaga

13

IRALE 2009

MATERIALAK
ESTAINUA Eztainuaren ezaugarri garrantzitsuenak honako hauek dira: harikortasuna, urtze-tenperatura baxua eta eroale ona izatea. Kolore grisa dauka, eta gehienetan, bobina batean harilkatuta komertzializatzen da. Soldadura elektrikoak egiteko oso erabilia da.

KOBREA Kobrearen kolorea gorrixka da, eta ezaugarri garrantzitsuenak, etelektrizitateeroale oso ona izatea eta harikortasuna dira. Oso erabilia da zirkuitu elektrikoetan, kable-eroale gisa batez ere.

BRONTZEA Brontzea eztainuaren eta kobrearen aleazioa (nahastura) da. Ez da herdoiltzen, eta oso erabilia da herdoiltzeko arrisku handiko lekuetan erabili behar den tresneria egiteko. Gaur egun, altzairua erabiltzeko joera dago.

ZURA/ EGURRA Zura zuhaitzetatik lortzen da eta dituen ezaugarri nagusiak hauek dira: malgua, isolatzaile ona, erresistentea eta lantzen erraza. Gaur egun zura eraldatu egiten da ,eta ondoren horiek lortzen dira: aglometaratua, tablexa, kontratxapatua, DMa...

Erremintak eta Materialak

Teknologia DBH 2

You might also like