02 Lotura - Elementuak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

Produktu Mekanikoen Garapena

2 LOTURA-ELEMENTUAK
2.1 Sarrera

Edozein makinak edo aparatuk, sinpleena izanda ere, elkarrekin akoplatuta edo lotuta multzoa osatzen duten piezak dauzka. Lotura horiek ez dira beti ezaugarri berekoak izaten, zeren piezek multzoan duten eginkizunaren araberakoak izan baitaitezke, hots: 9 Finkoak 9 Desmuntagarriak

Lotura finkoa
Lotura finkoak desmuntatu ezin daitezkeenak dira. Lotura-elementua hausten edo hondatzen denean baino ez dira desmuntatu behar. Adibidez: 9 Errematxatzea 9 Soldatzea 9 Itsastea Errematxatzea: errematxeen bidez bi pieza edo gehiago (normalean pieza meheak izaten dira) lotzea da. Soldatzea: soldaduren bidez bi pieza edo gehiago lotzea da. Itsastea: itsasgarrien bidez bi pieza edo gehiago lotzea da.

Lotura desmuntagarriak
Behar denean, lotura osatzen duten elementuak hondatu gabe desegin daitezkeen loturak dira. Lotura desmuntagarriak honako hauek dira: 9 Lotura zurrunak 9 Lotura artikulatu edo giltzatuak 9 Lotura elastikoak Lotura zurrunak: lotura hauen bidez lotutako piezek ezin dute elkarrekiko inolako mugimendu erlatiborik egin. Adibidez: Torloju, larako eta abarren bidez eginiko loturak

LANBIDE EKIMENA

33

Proiektu Mekanikoen Garapena

Lotura artikulatuak: lotutako piezek mugimendu erlatiboak egin ditzakete (mugimendu askeak edo gidatuak, irristatzekoak edo birakariak). Adibidez: Cardan giltzadura, ardatz teleskopikoak, etab. Lotura elastikoak: lotura hauetako lotura-elementua elastikoa da; beraz, indar elastikoa gainditu ondoren, lotutako piezen arteko mugimendu erlatiboak egin daitezke. Adibidez: Malguki bidezko loturak, etab.

2.2

Lotura finkoak
Soldadura bidezko loturak

Soldadura bi pieza metalikoen arteko lotura da. Soldatzeko beroa aplikatzen da leku jakin batean, kontaktu-eremuko metala urtzea lortu arte. Normalean, metal urtua eransten da bi piezen artean dagoen espazioa bete arte. Soldadura garrantzitsua da piezen fabrikazioa arintzeko eta piezok egiturak eratuz errazago muntatzeko. Soldadura, kasu askotan, errematxeen ordez erabiltzen bada ere, zenbait junturatarako oraindik errematxeak erabili ohi dira. Merkeago ateratzeko asmoz lehen galdaketa bidez fabrikatzen ziren makinetako elementu asko (bastidoreak, bankadak, etab.), gaur egun, soldadura bidez lotuta fabrikatzen dira. Soldatutako piezak, normalean, galdatutako piezak baino iraunkorragoak eta lirainagoak izaten dira eta horrek bi abantaila eragiten ditu, hots: soldatutako piezak galdatutakoak baino mekanizazio-lan gutxiago behar du eta soldatutako piezan kalkuluak seguruagoak dira.

Soldatzeko prozedurak
Honako hauek dira:

Ekarpen-metalarekin

Oxiazetilenoz soldatzea Arku bidez elektrikoki soldatzea Puntuz puntu soldatzea

Ekarpen-metalik gabe

LANBIDE EKIMENA

34

Produktu Mekanikoen Garapena

Soldadura bidezko loturetan oinarrizko materiala ez da ahultzen (errematxe bidezko loturetan ahuldu egiten da) eta % 10 - % 20 aurrezten da diseinatzean.
f

Soldadura bidezko loturen sailkapena

Soldadura bidezko lotura garrantzitsuenak honelaxe sailka daitezke: 9 Topekako lotura 9 Gainjarrerazko lotura 9 Angelu-lotura 1.- Topekako lotura (2.1. irudia). Oso iraunkorra da, zeren indar-fluxua oso ondo eroaten baitu. Lotu beharreko piezen lodieraren araberakoa denez, gainazalak ere horren arabera prestatu beharko dira. 2.- Gainjarrerazko lotura (2.2. irudia). Ohikoena da angelu-loturarekin batera. 3.- Angelu-lotura edo K itxurako lotura (2.3. irudia).

2.1. irudia.

2.2. irudia.

2.3. irudia.

Soldatu beharreko loturak prestatzea

Oso garrantzitsua da soldatu behar den lotura aldez aurretik prestatzea, zeren soldaduraren iraunkortasuna erabat prestaketa horren araberakoa izango baita.

LANBIDE EKIMENA

35

Proiektu Mekanikoen Garapena

Prestaketa hori UNE 14036 eta Etxebizitza Ministerioaren MV-1 04 (Eraikuntzarako Altzairu Ijetzizko Egiturak Egiteari buruzko araua, 3. kapitulua: Soldadura Bidezko Loturak) arauen arabera araututa dago. 1967 urteaz geroztik arau hori nahitaez bete beharrekoa dela; beraz, soldatu beharreko loturak prestatzea komenigarria izateaz gain, derrigorrezkoa ere bada. 2.1. taulan, UNE 14036 araua ikus daiteke.

e = soldatu beharreko xaflen lodiera

t max

a min

t max

a min

t max

a min

t max

a min

2.1. taula.

LANBIDE EKIMENA

36

Produktu Mekanikoen Garapena

Lan-tentsioak material soldagarrietan

Merkatuko egitura-altzairuari dagokionez (arima beteko habeei dagokienez), bi karga-mota kontuan har daitezke: I. motako karga 9 9 Indar nagusiak Karga iraunkorra eta elur-gainkarga

II. motako karga 9 Indar nagusiak eta osagarriak 9 Karga iraunkorra, elur-gainkarga, haizearen eragina, inertzia-indarrak eta beroaren eragina

Lan-tentsioa soldadura bidezko loturetan

Soldadura bidezko loturen erresistentziari dagokionez, alde batetik soldaduraren beraren erresistentzia (soldaduraren zeharkako ebakidura ez haustea) eta bestetik junturaren erresistentzia (soldaduraren eta materialaren arteko lotura ez haustea) kontuan hartu behar ditugu.

Soldatutako loturen erresistentzia jakiteko, honako alderdiak kontuan hartuko ditugu: 9 Soldatutako piezen materiala 9 Soldatzeko prozedura 9 Elektrodoak

Soldatutako loturei, lehenik eta behin, soldatzen diren piezak adinako erresistentzia estatikoa eskatzen zaie. Halaber, behar adinako luzapena eta erresilientzia izan behar dute. 9 Soldadura-mota eta soldaduraren forma

Lotura-motaren araberakoa izango da, hots, topekakoa, gainjartzezkoa edo angelu-lotura izatearen araberakoa. 9 9 Piezek jasotzen duten karga-mota Soldatzailearen trebetasuna eta arreta

LANBIDE EKIMENA

37

Proiektu Mekanikoen Garapena

Soldaduren akatsak

Soldadura-kordoiak honako akats hauek izan ditzake: 9 Itxura-akatsak. Kordoiek, egokitzat jotzen den soldaduraren araberako itxura izan behar dute, uniformetasunari eta zabalera, lodiera eta beste hainbat neurriri dagokienez. 9 Juntura-akatsak. Soldatzeari uzteagatik, lanean etenaldia egiteagatik edo elektrodoa aldatzeagatik soldadura-kordoietan akatsak sor daitezke. 9 Erremate-akatsak. Soldadura-kordoiaren luzerako hasieran eta bukaeran izan daitezkeen akatsak. 9 Hozkak. Muturrak luzaroan urtzearen ondorioz sortzen diren kanalak edo lorratzak izaten dira. Loturen sekzioa eta erresistentzia murriztu egiten dute. Akats larria izan daiteke. 9 Barneratze falta. Soldaduraren erroan sortzen den arraildura da. Arraildura horretan ez da ekarpen-metalik izaten. 9 Itsaspen falta. Oinarri-metalaren eta ekarpen-metalaren edo bi kordoiren arteko metal-hutsuneak. 9 Porositate-akatsak. Soldaduraren metalean gasen oklusioen ondorioz sortzen diren barrunbeak. 9 Zepa sartzearen ondoriozko akatsak. Ekarpen-metalean zepa egotea. 9 Pitzadurak. Metala egoera plastikoan dagoenean urratzen delako edo hotza dagoenean hausten delako, soldaduran izaten diren etenak.

Soldaduretako mikroporoetarako obturadoreak

Mikroporositatea soldaduren ehuneko txiki batean metalean gertatzen den fenomenoa da. Ezin da aldez aurretik iragarri. Soldatutako junturetan 0,1 mm-tik beherako diametroko zulo mikroskopiko ia ikusezinak, eragiten ditu. Porositateak ez du eraginik egituran eta ez du soldatzailearen trebetasunarekin zerikusirik. Soldaduraren bidez fluidoak edo gasak zigilatu behar direnean baino ez da arazoa izaten; adibidez, ganberarik gabeko pneumatikoen kasuan, presio hidraulikoa duten tangetan, olio bidezko eta antzeko transformadoreetan.

Arazo hori konpontzeko, gainazaleko estalkiak jarri behar dira edo berriz soldatu behar da.

LANBIDE EKIMENA

38

Produktu Mekanikoen Garapena

Soldaduran sopletearekin punteatuta hermetikoki ixteko produktua emanez gero, mikroporositatearen arazoa konpondu egin daiteke. Arazo honen ondorioz, soldatutako ontzietan gasen eta likidoen galerak izan ohi dira.

Tangako soldaduran brotxaren bidez hermetikoki ixteko produktua emanez gero, produktua uzkurdurarik gabe gogortzen da eta poro mikroskopikoak bete egiten ditu. produktu hori ihinztadura bidez ere aplika daiteke. Erregaiak edo beste edozer biltzeko tangetan, diferentzialen karkasetan eta jarioa izan dezakeen edozein osagai edo piezatan erabiltzeko gomendatuta dago.

Hermetikoki ixteko produktua ez da oker egindako edozein soldadura konpontzeko sendabidetzat jo behar. Soldatzaileen erantzukizuna da, lehenbizi, egitura aldetik egokiak diren soldadurak egitea eta, gero, hermetikoki ixteko produktuaren bidez soldaduretan galerarik ez izatea ziurtatzen da.
f

Soldadura bidezko loturak kalkulatzea

9 Topekako lotura

2.4. irudia. Topekako lotura.

Trakziozko tentsio normala honako hau da:


F Onargarria le

9 Gainjarrerazko lotura Kalkuluak egiteko a lodiera hartzen da, hau da, xaflen lodieraren araberako lodierarik txikiena. a = e cos 45 = 0,707 e ~ 0,7 e Ohiko trakziozko tentsioa honako hau izango da:
F Onargarria 2l e

LANBIDE EKIMENA

39

Proiektu Mekanikoen Garapena

2.5. irudia. Gainjarrerazko lotura.

Kasu konplexuagoetarako UNE 14035 araua kontsultatu.

Problema:

2.6. irudiko soldadura bidezko loturan, bi piezak A-42 altzairuzkoak dira. 2.500 kp-eko F indarra transmititu behar da. F indarra kalkulatzeko indar nagusi eta osagarri guztiak kontuan hartu dira eta, ondorioz, kordoiaren lanerako balio onargarriak honako hauek dira: 1 = 1 370 kp/cm2 eta 1 = 1120 kp/cm2. Kalkulatu soldadura-kordoien lodiera.

2.6. irudia.

Ebazpidea: Lehenbizi, piezek trakzio-esfortzua jasan dezaketela egiaztatu behar da, problemaren enuntziatuan horrelakorik aipatzen ez bada ere.
F = A 2500 3 0,8

2 =

= 1042 kp/cm 2 < 1780 kp/cm 2

LANBIDE EKIMENA

40

Produktu Mekanikoen Garapena

Beraz, trakzio-indarrei dagokienez onargarria da. Indar onargarriak aski handiak direnez, erresistentziarekin zerikusirik ez duen beste faktoreren baten eraginik ez badute, piezaren neurriak murriztu egin daitezke.

Kordoiak ebaketa-indarren eraginpean daudenez, erresistentzia-sekzioa 2 a l izango da.

a-ren gehienezko balioa 0,7 da eta e xaflarik meheenaren lodiera; l-ren balio gisa ezin dugu 50 mm (guztizko luzera) hartu, zeren, soldaduraren hasieran eta bukaeran izaten diren kraterrak direla-eta, soldaduraren hasiera eta bukaera ez baitira kontuan hartu behar; horregatik, guztizko luzerari a-ren lodiera bider bi kendu ohi zaio.

soldaduraren erresistentzia-sekzioa cm2-tan. 2a . l = 2a (5 2a) = 10a - 4 a2 cm2-tan

A=

2 =

F = A

25000 10. a 4. a 3 0,8


2

= 1120 kp/cm 2

Eragiketak burutuz gero, honako hau emango digu: 4480 a2 -11200 a + 2500 = 0

Bigarren mailako ekuazio hori ebatziz gero, a = 0,25 cm izango da, hau da, kordoi bakoitzean onar daitekeen baliorik txikiena. Beraz, soldatu behar diren xaflak ez erretzeko, 3 mm-ko kordoi-lodiera hartuko dugu, zeren 0,7 e = 0,7 8 = 5,6 mm baino txikiagoa baita.

50 mm-ko balioa (guztizko luzera) adierazi egin behar da planoetan, soldatzaileak kordoi hori egin dezan, baina kalkuluak egiteko honako balio hau hartuko dugu:

l = 5 - 2 0,3 = 4,4 cm

2 =

25000 2 . 0,3 . 4,43

= 1947 kp / cm 2 < 1120kp / cm 2

Beraz, onargarria da.

LANBIDE EKIMENA

41

Proiektu Mekanikoen Garapena

Komenigarria da materialen erresistentziako kalkulu hauetan hasiberria den ikasleari honako alderdia azpimarratzea, hots: lortutako balioak biribildu egin behar dira, aplikazio teknologiko zehatzaren arabera eta lan-tentsioek (kasu honetan 947 kp/cm2) ez dute, zehatz-mehatz, l-ren gehienezko balio onargarria (120 kp/cm2) izan behar. Arrazoi ekonomikoengatik, logikaz, ez dugu gehienezko balio horretatik asko aldendu behar, baina kasu askotan % 30eko desbideraketak ere izan daitezke (beti murriztuz).

Itsasgarrien bidezko loturak


Egitura-elementuak itsasgarrien bidez lotzea teknikarik zaharrenetakoa da; baina arlo honetan azken 50 urteetan baino ez dira aurrerapen garrantzitsuak egin. Aurrerapen horiei esker, gaur egun egiturak itsastea aplikaziorik interesgarriena da eraikuntzako, mekanikako, hiri-lanetako, motorretako, garraioetako, altzarietako eta abarreko material plastikoetan erabiltzeko. Itsasgarrien bidezko loturak berariazko teknika du eta ez dugu pentsatu behar lotura errematxatu edo soldatu guztien ordez itsasgarrien bidezko lotura egin datekeenik. Teknika hau ondo erabiltzeko, sakon ezagutu behar dira erretxina itsasgarrien erabilera-baldintzak.
f

Itsaskortasunaren definizioa

Itsaskortasuna substantzia batek gainazaleko kontaktuaren bidez bi metal lotzeko duen ahalmena da.
f

Errematxe, soldadura eta itsasgarri bidezko loturen arteko konparazioa

Itsasgarri bidezko loturetan lan-tentsioak uniformeki banatzen dira itsatsitako loturetan zehar eta ez dute tentsio-muturrik errematxe eta soldadura bidezko loturetan gertatzen den bezala. Errematxe bidezko loturetan (2.7. irudia) tentsio-muturrak agertzen dira, tentsioen kontzentrazioaren fenomenoaren ondorioz. Tentsio horiek bat-batean sekzioa aldatzen duten piezetan izaten dira, kasu honetan, errematxeak sartzeko zuloetan, alegia.

2.7. irudia

LANBIDE EKIMENA

42

Produktu Mekanikoen Garapena

Soldadura bidezko loturetan antzeko fenomenoa izaten da, baina konplexuagoa; piezetan hondar-tentsioak biltzen baitira. 2.8.a irudian tentsioei dagozkien eremuak ikus daitezke: 1. kordoiaren eremua, 2. berotze-eremua, 3. eraginpeko eremua eta 4. eraginik gabeko eremua. Itsasgarri bidezko loturetan tentsioak uniformeki banatzen dira (2.8.b irudia).

2.8.a irudia. Soldadura bidezko loturetako tentsioen banaketa.

2.8.b irudia. Itsasgarri bidezko loturetako tentsioen banaketa.

Itsasgarri bidezko loturetan bete behar den prozesua

Honako alderdi hauek aztertu behar dira: 9 Lotura osatzen duten materialen, itsasgarriaren eta euskarrien ezaugarriak 9 Juntura-mota eta junturaren forma 9 Itsasgarria erabiltzeko metodoa 9 Lotu beharreko gainazalak prestatzea

Lotura osatzen duten materialen, itsasgarriaren eta euskarrien ezaugarriak

Itsasgarri bidez lot daitezkeen material ugari daude: altzairu arruntak, altzairu herdoilgaitzak, aluminioa, zura, beira, zeramika, kautxua, etab. Hala ere, lotu beharreko materialen ezaugarri fisikoak eta kimikoak aztertu egin behar dira. Itsasgarriak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke: 9 Esfortzuak transmititzeko duten ahalmena kontuan hartuta. Ahalmen horren arabera sailkatuko dira itsasgarriak: alde batetik egitura-itsasgarriak (esfortzu handietarako) eta bestetik egitura-itsasgarriak ez direnak (esfortzu txikietarako) 9 Nola gogortzen diren kontuan hartuta

LANBIDE EKIMENA

43

Proiektu Mekanikoen Garapena

9 Zein materialezkoak diren kontuan hartuta 9 Gogortze-fenomenoaren ezaugarri fisikoak kontuan hartuta

Zenbait itsasgarri beroan gogortzen dira eta beste zenbait giro-tenperaturan gogortzen dira. Beroan gogortzen diren itsasgarrien erresistentzia mekanikoa eta, batez ere, bero-erresistentzia giro-tenperaturan gogortzen direnena baino handiagoa da.
f

Juntura-mota eta junturaren forma

Junturak honako esfortzu hauek jasan ditzake: 9 9 9 Trakzioa (2.9.A. irudia) Ebaketa edo zizailadura (2.9.B irudia) Zuriketa. Euskarri bietako bat malgua da eta itsasgarriaren parte txiki batek baino ez du esfortzua jasaten (2.9.C. irudia) 9 Askatzea. Aurreko kasuko baldintza berak izaten dira, baina bi euskarriak zurrunak direnean. (2.9.D. irudia)

Bi tentsio-mota egon daitezkeenez (Materialen erresistentziaren sarreran ikusi genuenez), loturak trakzioan (2.9.A. irudia) edo ebaketan (2.9.B. irudia) baino ezin du jardun; beraz C eta D kasuak diseinu okerraren ondorio dira.

2.9. irudia. Itsatsitako loturetako esfortzuak.

LANBIDE EKIMENA

44

Produktu Mekanikoen Garapena

Hainbat juntura-mota daude:

2.10. irudia. Juntura-motak.

Topekako lotura (2.10.A. irudia). Itsasgarria aplikatzeko eremua txikia da, horregatik, eremu hori (2.10.B. eta 2.10.C. irudia) handiagotzeko diseinuak aztertu behar dira. Gainjarrerazko lotura (2.10.D. irudia). Gehien erabiltzen dena da, erraz egiten delako eta erresistentzia handia duelako. Aurreko kasuan bezala, gainazalak hainbat eratan antola daitezke lotura hobetzeko (2.10.E., 2.10.F., 2.10.G., 2.10.H., 2.10.I. eta 2.10.J. irudiak). Angelu-lotura (2.11. irudia). Angelu zuzeneko lotura, normalean, beste lotura batzuk prestatzeko erabiltzen da. Angelu-loturan zuriketaren edo askatzearen ondoriozko arazoak sortzen dira.

2.11. irudia. Angelu-lotura.

LANBIDE EKIMENA

45

Proiektu Mekanikoen Garapena

Itsasgarria erabiltzeko metodoa

Erretxina beroan edo hotzean gogortzen den kontuan hartuta, itsasgarria aplikatzeko bi metodo daude. Oro har, beroan gogortzen diren erretxinak pintzelaren edo arrabolaren bidez zabaltzen dira eta, ondoren, beroa ematen zaie junturan presio egokia mantenduz. Giro-tenperaturara gogortzen diren itsasgarriak ere pintzel edo arrabol bidez zabaltzen dira eta ez dira berotu behar. Bi osagai dauzkaten itsasgarriak oso kontuz nahastu behar dira, fabrikatzaileak adierazten duen proportzioan. Nahasteak proportzio zehatzaz egin behar dira, zeren aldaera txikiek junturaren errendimendua asko murriztea eragin baitezakete. Geruzaren lodiera ere kontuan hartu behar da, zeren junturaren erresistentzia lodiera horrekiko alderantziz proportzionala baita.
f

Lotu beharreko gainazalak prestatzea

Itsaskortasuna eta itsasgarriaren eta euskarriaren arteko kontaktua hobetzeko, argi dago ezinbestekoa dela materialen gainazala egoki prestatzea, oxido, hauts, olio edo pinturaren arrastorik egon ez dadin. Gainazalak garbitzeko prozedura kimikoa erabil daiteke (onena), edo urratuz edo koipegabetuz (okerrena) egin daiteke.

Errematxatzea
f

Nola erabili eta nola egin

Errematxe bidezko lotura honetarako erabiltzen da: 9 9 9 Metalezko eta aleazio arinezko eraikinetarako lotura iraunkor gisa Galdarak, tangak, tximiniak, etab. eraikitzeko lotura hermetiko iraunkor gisa Xaflazko estaldurei eusteko lotura gisa (automobilen fabrikazioan eta aeronautikan)

Errematxatzen denean (2.12. irudia) lotu beharreko piezak elkarren kontra estutzen dira eta tinko mantentzen dira zuloan sartutako errematxearen eta estanparen bidez.

LANBIDE EKIMENA

46

Produktu Mekanikoen Garapena

Bi eratara errematxa daiteke: 9 Beroan (errematxearen ziria berotu egiten da eta hozten denean ziriak uzkurdura-karga sortzen du). 9 Hotzean. Diametro txikietarako eta metal arinetarako.

2.12. irudia. Errematxe bidezko lotura nola egiten den.

Esfortzuak eta neurriak

Errematxe bidezko loturari (2.13. irudia) kanpotiko indarra (P) eragiten bazaio, beroan egindako errematxe bidezko loturan, indar hori marruskadura-indar gisa transmititzen da xafla batetik bestera eta honako hau gertatuko da: F i P . Fi errematxearen luzetarako kontrakzioak eragindako konpresio-indarra da.

Irristatzearen aurkako indar hori gainditzen denean, zuloaren pareta eta errematxearen zilindroa elkarren kontra estutzen dira. Esfortzuak kanpotiko presioak eragindakoa eta ebaketakoa (zizailadura-sekzioetan) izango dira.

ebaketa sinplea

2.13. irudia. Errematxe bidezko loturan indarra nola transmititzen den.

LANBIDE EKIMENA

47

Proiektu Mekanikoen Garapena

Ondorioz, errematxe guztiak honako irizpideon arabera kalkulatu behar dira: 9 Alboko kontaktuko presioa
P d s z

Azalpena: P: kanpotiko indarra d: errematxe-zuloaren diametroa s: xaflaren lodiera z: errematxe-kopurua

Alboko kontaktuko presioa ( 2), beti ere, errematxatu behar diren materialen presio onargarriak (onar. 3) baino txikiagoa izango da:

onar (N/mm 2 )
Altzairua Aluminioa 274 530 140 300

9 Ebakidura Zeharkako tentsioko ebakidura-tentsioa honako hau da:

P Azn

Azalpena:

P: kanpotiko indarra A: errematxearen sekzioa z: errematxe-kopurua n: zizailatuaren sekzio-kopurua

Ebakidura-tentsioa ( 7) beti ere errematxatzeko erabiltzen den materialaren tentsio onargarria (onar.) baino txikiagoa izango da:

onar (N/mm 2 )
Altzairuzko errematxea Aluminiozko errematxea 100 10 235 40 11 125

Xaflaren lodiera (s) jakin baterako errematxeen diametrorik egokiena 2.2. taularen arabera hauta daiteke. Altzairuzko eraikuntzak Metal arinezko eraikuntzak d s d s 12 46 2 1,3 14 57 3 1,42 16 68 5 23,2 18 79 7 34,5 20 811 10 4,57 22 1014 14 69 24 1317 16 710 27 1621 20 812

2.2. taula. Xaflaren lodiera jakin baterako errematxeen diametrorik egokiena hautatzeko taula.

LANBIDE EKIMENA

48

Produktu Mekanikoen Garapena

DIN 123 Buru erdiesferikodun errematxea

DIN121 DIN 600

DIN 674

DIN 662

Buru biribil zapalduko Buru elipsoidaleko errematxea errematxea

DIN 302 DIN 661 Buru abeilanatuko errematxea

DIN 7331 Errematxe hutsa

DIN 7340 Errematxe tubularra

Berotzea

Haustura-arteka Errematxe itsua Alderik aldeko iltzeko errematxea Errematxe leherkaria (termoerrematxea)

2.14. irudia. DIN arauen araberako errematxeen formak eta errematxe bereziak.

2.3 Lotura desmuntagarriak


Torlojuak
f

Torlojuaren eginkizunak

Torlojua gehien erabili ohi den makinetako elementua da. Honako eginkizunetarako erabili ohi da: 9 Finkatze-torloju gisa, lotura desmuntagarrietan 9 Trakzio-torloju gisa, aldez aurretiko tentsioa sortzeko (tenkatzailea) 9 Ixte-torloju gisa, zuloak tapatzeko 9 Doitze-torloju gisa, lasaiera edo higadura doitzeko edo berriro doitzeko 9 Neurtzeko torloju gisa, gutxieneko ibiltarteetarako (mikrometroa) 9 Indarra eraldatzeko, indar periferiko txikien bidez luzetarako esfortzu handiak egiteko (tornuzila) 9 Mugimendua transmititzeko torloju gisa, mugimendu birakaria luzetarako mugimendu bihurtzeko (torlojuak) 9 Torloju diferentzial gisa, hari arruntaz gutxieneko ibilbideak lortzeko Kapitulu honetan, batez ere finkatzeko elementu gisa erabili ohi diren torlojuak ikusiko ditugu. Torlojuez, esparragoez edo berno hariztatuez gain, azkoinak eta azkoinon barneko hariak ere torloju bidezko loturei dagozkien elementuak dira. Azkonei zirrindolak eta segurtagailuak ere erants dakizkieke. Horrez gain, torlojuak azkoinetara estutzeko eta azkoinetatik askatzeko, moletaketa, eraztun, tximeleta edo heldulekuen bidez eskuz egiteko prestatuta ez badaude, erremintak erabili behar dira (giltzak, bihurkinak,...).

LANBIDE EKIMENA

49

Proiektu Mekanikoen Garapena

Finkatzeko hariak

Finkatzeko hari arruntek triangelu-formako profila eta 2 = 60 -ko profil-angelua dituzte. Gehien erabiltzen den haria ISO hari metrikoa da (2.15. irudia), zenbait herrialdeetan (Bretainia Handian, Estatu Batuetan,...) beste mota bateko hariak erabiltzen badira ere.

Fina

Ertaina

Zakarra

Saihetsen lerroa

2.15. irudia. Rosca mtrica ISO (DIN 13) = ISO (DIN 13) hari metrikoa.

ISO hari metrikoari dagozkion perdoi-motak honako hauek dira: 9 9 9 Fina (f). Lasaiera txikia eskatzen duten doikuntza handiko harietarako. Ertaina (m). Erabilera orokorretarako. Zakarra (g). Doikuntzari buruzko eskakizunik adierazten ez denerako.

m perdoi-mota (gehien erabiltzen dena) ez da eskaeretan adierazi behar.

Hari arruntak eta finak desberdintzea komeni da. Finek arruntek baino sakonera (h3) eta hari-neurri (P) txikiagoak dituzte. Hari finak egokiak dira luzera handirik ez duten torlojuetarako edo pareta meheko hodietarako eta, halaber, doitzeko harietarako. 2.3. eta 2.4. tauletan DIN 13 arauan proposatzen diren hiru sailak biltzen dira eta hari arruntetarako zein ari finetarako hauta daitezke. Normalean hari arrunta hautatu behar da eta, horrez gain, 1. sailak lehentasuna du 2. sailarekiko eta 2. sailak lehentasuna du 3. sailarekiko. Normalean, eskuinetarako hariak erabili ohi dira, hau da, erloju-orratzen noranzkoan estutzen direnak (eskuinerantz biratuz). Ezkerretarako hariak kasu berezietarako baino ez dira erabiltzen.

LANBIDE EKIMENA

50

Produktu Mekanikoen Garapena

Finkatzeko torlojuak eta azkoinak erresistentzia- eta luzapen-ezaugarri desberdineko zailtasun-altzairuez egindakoak izan ohi dira. Elektrotekniako loturetan letoizko torlojuak eta azkoinak erabili ohi dira, oso eroankortasun ona dutelako. Korrosioa jasaten duten torloju bidezko loturei gainazaleko babes egokia (pintura, gainazaleko bainua,...) eman behar zaie. Kasu berezietan, adibidez, loturak gas erasokorren edo azidoen eraginpean daudenean, altzairu herdoilgaitzezko torloju bidezko loturak erabili ohi dira.

Hari arrunta, 1. saila


Haria M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M M 3 4 5 6 8 10 12 16 20 24 30 36 42 48 56 64 8x1 10 x 0,75 10 x 1 10 x 1,25 12 x 1 12 x 1,25 12 x 1,5 16X 1 13 x 1,5 20 x 1 20 x 1,5 20 x 2 24 x 1,5 24 x 2 30 x 1,5 30 x 2 36 x 1,5 36 x 2 36 x 3 42 x 1,5 42 x 2 42 x 3 48 x 1,5 48 x 2 48 x 3 56 x 1,5 56 x 2 56 x 4 64 x 1,5 64 x 2 64 x 4 72 x 1,5 72 x 2 72 x 4 72 x 6 d mm 3 4 5 6 8 10 12 16 20 24 30 36 42 48 56 64 8 10 10 10 12 12 12 16 16 20 20 20 24 24 30 30 36 36 36 42 42 42 48 48 48 56 56 56 64 64 64 72 72 72 72 P mm 0,5 0,7 0,8 1,0 1,25 1,5 1,75 2,0 2,5 3,0 3,5 4,0 4,5 5,0 5,5 6,0 1,0 0,75 1,0 1,25 1,0 1,25 1,5 1,0 1,5 1,0 1,5 2,0 1,5 2,0 1,5 2,0 1,5 2,0 3,0 1,5 2,0 3,0 1,5 2,0 3,0 1,5 2,0 4,0 1,5 2,0 4,0 1,5 2,0 4,0 6,0 d2 mm 2,675 3,545 4,480 5,350 7,188 9,026 10,863 14,701 18,376 22,051 27,727 33,402 39,077 44,752 52,428 60,103 7,350 9,513 9,350 9,188 11,350 11,188 11,026 15,350 15,026 19,350 19,026 18,701 23,026 22,701 29,026 28,701 35,026 34,701 34,051 41,026 40,701 40,051 47,026 46,701 46,051 55,026 54,701 53,402 63,026 62,701 61,402 71,026 70,701 69,402 68,103 d3 mm 2,387 3,141 4,019 4,773 6,466 8,160 9,853 13.546 16,933 20,319 25,706 31,093 36,479 41.866 49,252 56,639 6,773 9,080 8,773 8,466 10,773 10,466 10,160 14,773 14,160 18,773 18,160 17,546 22,160 21,546 28,160 27,546 34,160 33,546 32,319 40,160 39,546 38,319 46,160 45,546 44,319 54,160 53,546 51,093 62,160 61,546 59,093 70,160 69,546 67,093 64,639 R mm 0,072 0,101 0,115 0,144 0,180 0,217 0,253 0,289 0,361 0,433 0,505 0,577 0,650 0,722 0,794 0,866 0,144 0,108 0,144 0,180 0,144 0,180 0,217 0,144 0,217 0,144 0,217 0,289 0,217 0,289 0,217 0,289 0,217 0,289 0,433 0,217 0,289 0,433 0,217 0,269 0,433 0,217 0,289 0,577 0,217 0,289 0,577 0,217 0,289 0,577 0,866 d/R 42 40 43 42 44 46 47 55 55 56 59 62 65 66 71 74 56 92 70 56 83 67 55 111 74 139 92 69 110 83 138 104 166 125 83 193 145 97 221 166 111 258 194 97 295 221 111 330 249 125 83 Ak mm2 4,48 7,75 12,7 17,9 32,8 52,3 76,3 144 225 324 519 759 1045 1377 1906 2520 36,0 64,7 60,5 56.3 91,1 86,1 81,1 171 157 277 259 242 386 365 623 596 917 884 821 1267 1229 1153 1674 1630 1543 2304 2252 2050 3035 2976 2743 3867 3800 3536 3282 As mm2 5,03 8,78 14,2 20,1 36,6 58,0 84,3 157 245 353 561 817 1121 1473 2030 2676 39,2 67,9 64,5 61,2 96,1 92,1 88,1 178 167 285 271 258 401 384 642 621 940 914 865 1294 1264 1206 1705 1671 1604 2341 2301 2144 3077 3033 2851 3914 3862 3659 3460

Hari fina, 1. saila

2.3. taula. ISO hari metrikoa (DIN 13, 1. saila).

LANBIDE EKIMENA

51

Proiektu Mekanikoen Garapena

Hari arrunta, 2. saila Erref.


M 3,5 M 4,5 M 14 M 18 M 22 M 27 M 33 M 39 M 45 M 52 M 80 M 88 M7 M9 M 11

Hari fina P mm
0,6 0,75 2,0 2,5 2,5 3,0 3,5 4,0 4,5 5,0 5,5 6,0

d mm
3,5 4,5 14 18 22 27 33 39 45 52 80 68 7 9 11

1. saila
M 80 x 2 x4 X6 M 90 x 2 x4 x6 M 100 x 2 x4 x6 M 110 x 2 x4 x6 M 125 x 2 x4 X6 M 140 x 2 x4 x6 M 160 x 3 x6 M 180 x 3 X6 M 200 x 3 M 220 x 4 x6 M 250 x 4 x6 M 280 x 4 x6

2. saila
M 14 x 1 x 1,5 M 18 x 1 x 1,5 x2 M 22 x 1 x 1,5 x2 M 27 x 1,5 x2 M 33 x 1,5 x2 M 39 x 1,5 x2 x3 M 45 x 1,5 x2 x3 M 52 x 1,5 x2 x3 M 60 x 1,5 x2 M 88 x 1,5 x2 x4 M 78 x 2 x4 x6 M 85 x 2 x6 M 95 x 2 x4 x6 M 105 x 2 x4 x8 M 115 x 2 x4 x8 M 120 x 2 x4 x6 M 130 x 2 x4 x6 M 150 x 2 x4 x6 M 170 x 3 x6 M 190 x 3 x6 M 210 x 4 x6 M 240 x 4 x6 M 280 x 4 x6 M 300 x 4 x6

3. saila
M 15 x 1 M 17 x 1 M 25 x 1,5 M 35 x 1,5 M 40 x 1,5 M 50 x 1,5 M 55 x 1,5 x2 M 85 x 1,5 x2 M 70 x 1,5 x2 M 75 x 1,5 x2 M 135 x 2 M 145 x 2 M 155 x 3 M 165 x 3 M 230 x 4 x8 M 270 x 4 x8 M 290 x 4 x8

Hari arrunta, 3. saila 1,0 1,25 1,5

DIN 13 arauaren arabera, honako adierazpen hauek aplika daitezke hari guztietarako:

2.4. taula. ISO (DIN 13) hari metrikoari dagozkion gainerako sailak. f

Torloju- eta azkoin-motak

Makinak eraikitzeko, alderik aldeko torloju gisa (2.16.a. irudia), buru-torloju gisa (2.16.b. irudia) eta presio-torloju edo esparrago gisa (2.16.c. irudia) torloju eta azkoin hexagonalak erabili ohi dira gehien bat.

2.16. irudia. Torloju hexagonal bidezko loturak.

LANBIDE EKIMENA

52

Produktu Mekanikoen Garapena

2.17. irudian gehien erabiltzen diren torlojuak ikus daitezke.

2.17. irudia. Torloju arautuen sorta.


a Buru hexagonaleko torlojua b Buru hexagonaleko torlojua c Buru hexagonaleko torlojua azkoinarekin d Buru hexagonaleko torlojua gontzarekin e Buru hexagonaleko torlojua puntarekin

Buru hexagonaleko torloju doitua

Buru zilindrikoko torlojua barne-hexagonoarekin (forma luzea)

Buru zilindrikoko torlojua barne-hexagonoarekin (forma laburra)

Buru zilindrikoko torlojua artekarekin

Buru elipsoidaleko torlojua artekarekin

Buru elipsoidaleko torlojua gurutze-formako artekekin

Artekadun buru zilindrikoko torlojua xaflarako

Esparragoa

Berno hariztatua

Bururik gabeko torlojua artekarekin

Bururik gabeko torlojua barne-hexagonoarekin

Larako hariztatua artekarekin

Larako hariztatua barne-hexagonoarekin

Tapoi hariztatua eraztunarekin

Tapoi hariztatua hari konikoarekin

LANBIDE EKIMENA

53

Proiektu Mekanikoen Garapena

2.18. irudian gehien erabiltzen diren azkoin arautuak ikus daitezke.

Azkoin hexagonala

Azkoin hexagonala (beheratua)

Azkoin almenatua

Azkoin almenatua (M12-tik aurrera)

Txapeldun azkoina (forma luzea)

Azkoin karratua

Zulo gurutzatudun azkoina

Azkoin artekatua

Hegastun azkoina

Begidun azkoina

2.18. irudia. Azkoin arautuen sorta.

Torloju bidezko loturetarako segurtagailuak

Torlojuak berez ez lasaitzeko segurtagailurik arruntena eta fidagarriena azkoinaren hariaren eta buruari eusteko aldearen marruskadura erabiltzea da. Torlojuetarako segurtagailu osagarriak aldez aurretiko tenkatze segurtagailurik ez dagoenean baino ez dira jartzen. Azkoinak eta torlojuak ez lasaitzeko segurtagailuak beharrezkoak dira esfortzu dinamikoak eta astinaldiak jasaten dituzten torloju guztietan. Segurtagailu horiek honelaxe lor daitezke:

LANBIDE EKIMENA

54

Produktu Mekanikoen Garapena

Formaren arabera finkatzea (2.19. irudia): zeharkako larakoa, belarri-xafla edo alanbrea.

Larakoa

Torlojuetarako segurtagailuak. Formaren araberako segurtagailuak: a) azkoin artekatua hegastun larakoarekin, b) segurtasun-xafla, c) alanbre bidezko segurtagailua, d) zirrindola elastiko helikoidala, e) zirrindola elastiko uhinkatua, f) zirrindola elastiko horzduna, g) euskarri konikoa (marruskadura handiagoa); h) azkoin askagaitza, i) kontrazkoina, j) azkoin hexagonal elastikoa, k) plastikozko segurtasun-eraztuna (Dubo segurtagailua). Gehiago estutzeko plater-zirrindolak daude: zirrindola elastiko konikoak (markak: Schnorr, Belleville). 2.19. irudia. Formaren arabera finkatzeko segurtagailua.

9 9

Indarrez finkatzea (2.19. irudia): zirrindolak, euskarri konikoak edo azkoin askagaitzak. Bigarren azkoina jarriz finkatzea (2.19. irudia): kontrazkoina, azkoin elastikoa edo segurtasun-eraztuna.

Torloju bidezko loturan garrantzitsua da aldez aurretik ondo tenkatzea eta torlojuaren bururako eta azkoinerako euskarri laua jartzea. Karga zenbait torlojutan banatu behar denean, esfortzu desorekatuak eta piezen kopadura saihesteko, torloju berdinak eta aldez aurretik berdin tenkatutakoak erabili behar dira.

LANBIDE EKIMENA

55

Proiektu Mekanikoen Garapena

2.20. irudia. Tapa torloju bidez lotzea.

Torloju bidezko loturetako esfortzuak

9 Esfortzu-motak

Torloju bidezko lotura honako indar hauek lortzeko erabili ohi da:

* Plaken arteko indar aldentzailearen kontrako indarra (2.21. irudia)

Likidoaren presioa
2.21. irudia. Plaken kanpotiko indar aldentzailea.

LANBIDE EKIMENA

56

Produktu Mekanikoen Garapena

* Plaken arteko marruskadura-indarra (2.22. irudia).

2.22. irudia. Plaken arteko marruskadura-indarra.

Indar horien pean torlojuak jasaten duen esfortzua trakzio-esfortzua da. Loturak ondo funtziona dezan, loturari aldez aurretiko tenkatze-indarra (Fi) eragin behar zaio. Indar horri deskarga-indarra ere esaten zaio. Torloju bidezko loturak torlojuaren guztizko sostengu-ahalmenaren arabera, hariak erauzi gabe, erabiltzeko diseinatu ohi dira. Torlojuaren eta azkoinaren erresistentziak egoki koordinatuz gero, gainkarga jasaten duen lotura azkoinaren kanpoko aldeko haritik edo torlojuaren ziritik hausten da. Zulo hariztatuen gutxieneko sakonera edo arautu gabeko azkoinaren gutxieneko altuera 2.5. taularen arabera zehatz daiteke. Hari finek, sostengu-azalera txikiagoa dutenez, hari sakonagoa behar dute.

Parekatzea Material bereko eta hari arrunteko torlojua eta azkoina Altzairuzko torlojua (8,8) GG-an Altzairuzko torlojua (10,9) GG-an Altzairuzko torlojua aluminioan Altzairuzko torlojua (8,8) aluminiozko aleazioan (AlCuMg1F40) Altzairuzko torlojua (8,8) St37-an Altzairuzko torlojua (10,9) St37-an

Gutxieneko altuera, m 0,8 d (DIN 555 eta DIN 934 arauen araberako azkoinetarako balio arautua) 1,0 d - 1,2 d* 1,2 d - 1,4 d* 2,2 d 1,1 d - 1,4 d* 1,0 d - 1,25 d* 1,25 d - 1,4 d*

* Balio txikiagoak d/P < 9-ko harietarako , balio handiagoak d/P 9-ko harietarako. 2.5. taula. Harien gutxieneko sakonera.

LANBIDE EKIMENA

57

Proiektu Mekanikoen Garapena

9 Aldez aurreko karga-indarra. Estutze-momentuak

Aldez aurreko karga-indarra ezinbestekoa da torloju bidezko loturak ondo funtziona dezan. Aldez aurreko karga-indar hori hariko marruskadura eta buruaren azpiko edo azkoineko marruskadura gainditu ondoren torlojua estutzen denean eragiten da.

Bestalde, estutze-momentua beti handiagoa da askatze-momentua baino.

2.6. taulan DIN 13 hari metrikoko torlojuei eragin dakizkieken gehienezko indarrak eta momentuak zehazten dira, torlojuak egiteko erabilitako materialen arabera eta torlojua egoki garbituta eta lubrifikatuta sartzen dela kontuan hartuta ( = 0,1). Torlojuak egoki garbituta eta lubrifikatuta sartzen ez badira, aldez aurreko karga-indar bera lortzeko momentu handiagoa beharko da eta ez dira indarron gehienezko balioak lortuko.

Dimentsioa

Marruskadura-koefizientea ges = 0,100 Fv max N-etan MGA max Nm-tan

Marruskadura-koefizientea ges = 0,140 Fv max N-etan MGA max Nm-tan

Beheratu gabeko zilindroko torlojua. DIN 13 B1. 33 hari metriko arrunta

2.6. taula. DIN 13 hari metrikoko torlojuei ezartzeko gehienezko indarrak eta momentuak.

LANBIDE EKIMENA

58

Produktu Mekanikoen Garapena

9 Torlojuaren estutze-momentua kalkulatzea

Torloju eta azkoin bidez bi pieza lotu nahi ditugunean, torlojuan eragin behar den momentua kalkulatu behar da, zeren torlojuak egiten duen W indarra kalkulatzea oso zaila baita.
Eskuaren indarra

Eskuaz egindako ibiltartea hari-neurria

2.23. irudia.

Demagun, hariaren ordez A pieza jartzen dugula (2.24. irudia)

2.24. irudia.

LANBIDE EKIMENA

59

Proiektu Mekanikoen Garapena

A pieza F indarraren eraginpean dago eta hariaren plano inklinatuan zehar igoko da, W indarra gaindituz. A pieza bereiztuta eta oreka berreskuratuta, honako hau lortuko dugu: M= F.r
tan( + s ) = F W

M = W r tan( + s )

angelua kalkulatzeko, hariaren garapenean oinarrituko gara.


tan = L 2 r ; L =n p izanik.

Azalpena: p: hari-neurria n: sarrera-kopurua s marruskadura-angeluaren arabera honako kasuok kontuan hartuko ditugu: a) s marruskadura-angelua hariaren inklinazioa baino handiagoa denean: s> 9 9 Kasu honetan torlojua askagaitza izango da eta W kargaren eragina jasaten duenean ez da mugituko. W karga beherantz joan dadin F indarra eragin beharko dugu. Goranzko mugimendua Beheranzko mugimendua

2.25. irudia.

2.26. irudia.

LANBIDE EKIMENA

60

Produktu Mekanikoen Garapena

b) marruskadura-angelua hariaren s inklinazio-angelua baino handiagoa denean. s< 9 Kasu honetan, W kargaren eraginpean torlojua beherantz joango da biratuz; oreka mantentzeko F indarra eragin beharko dugu.

2.27. irudia.

9 Torlojuen kalitateak Torloju eta azkoin arautuak zailatsun-altzairuz egindakoak izaten dira (F-1110 eta F-1140 bitartekoak) eta hainbat tratamendu izaten dituzte. Erabilitako materialen kalitateak DIN 267 arauaren arabera araututa daude. 2.7. taulan, torloju eta azkoinetarako altzairuei dagozkien ikurrak eta erresistentzia-ezaugarriak (N/mm2-etan) ikus daitezke.
Torlojuetarako altzairuei dagozkien ikurrak Gutxieneko trakzio-erresistentzia t Gutxieneko estrikzio-muga s Azkoinetarako altzairuei dagozkien ikurrak Neke-mugan

2.7. taula. DIN 267 torloju eta azkoinetarako altzairuei dagozkien ikurrak eta erresistentzia-ezaugarriak.

LANBIDE EKIMENA

61

Proiektu Mekanikoen Garapena

9 Torlojuei dagozkien ikurrak identifikatzeko arau mnemoteknikoak

Adibide baten bidez egingo dugu: 8,8 kalitatezko altzairua Haustura-erresistentzia: lehen zenbakia x 100 = 8 x 100 = 800 N/mm2 Elastikotasun-muga: lehen zenbakia x bigarren zenbakia x 10 = 8 x 8 x 10 = 640 N/mm2

9 Giltza dinamometrikoak erabiltzea Loturak ondo funtziona dezan, funtsezkoa da torloju bidezko loturari aldez aurretik ezarritako aurrekargaren indarra eragitea. Loturako aurrekargaren indarra torlojua estutzean eragiten da; ondorioz, garrantzitsua da lotura estutze-momentu jakin bateraino estutzea, loturan behar den aldez aurrekargaren indarra lortzeko. Torlojuak era kontrolatuan estutzeko giltza dinamometrikoak erabiltzen dira. Giltza dinamometrikoa erabiltzeko prozesua honako hau da: 1. Loturak behar duen estutze-momentua egiaztatu 2. Giltza egokia hautatu (torloju-burua, momentu-sorta) 3. Giltzaren indarra estutze-momentuaren arabera zehaztu Kontuz momentu-unitateekin! 1 kgm = 10 Nm = 100 Ndm = 1.000 Ncm = 100 kgcm 4. Torlojua eta zulo hariztatua ondo garbitu ondoren, torlojua zuloan ahokatu eta sartu. Ez ahaztu torlojua oliotan bustitzea errazago lotzeko.

2.28. irudia. Giltza dinamometrikoa.

5. Lotura estutu giltza saltatzen den arte.

LANBIDE EKIMENA

62

Produktu Mekanikoen Garapena

Galderak

1. Aipatu torlojuen 6 erabilera. 2. Azaldu torloju bidezko loturan torlojuan izaten diren esfortzuak. 3. Zergatik sartzen dira torlojuak harian gutxieneko sakonera batean? 4. Zein dira 12,9 kalitateko torlojuaren trakzio-erresistentzia eta elastikotasun-muga? 5. Torlojua eta haria egoki garbitzeak eta koipeztatzeak zer eragin du torloju bidezko loturan?

Bibliografa

9 G. NIEMANN, Elementos de mquinas. Labor, 1987 9 DECKER, Elementos de mquinas. (Manual del Ingeniero Tcnico, XIII. liburukia). URMO, 1980.

Bernoak eta larakoak


f

Sarrera

Makinen eraikuntzan erabiltzen den lotzeko erarik sinpleena eta zaharrena da. Zeharkako larakoa edo bernoa (diametro handiagoa duen larakoa) lotu behar diren piezak zeharkatzen dituen zuloan sartzen da. 2.29 eta 2.30. irudietan DIN arauen arabera araututako bernoak eta larakoak ikus daitezke.

2.29. irudia. Berno arautuak.

LANBIDE EKIMENA

63

Proiektu Mekanikoen Garapena

2.30. irudia. Larako arautuak.

Lotura hauek ondorengo helburuetarako erabiltzen dira: 9 Bi piezen elkarrekiko posizioa ziurtatzeko 9 Piezak ardatzetara finkatzea, bira ez dezaten edo irrista ez daitezen 9 Bridak, diskoak eta poleak giltzatuz lotzea edo eustea 9 Torlojuen, azkonen eta bernoen finkatzea ziurtatzea 9 Indarra mugatzea (haustura-bernoak) Bernoaren edo larakoaren erresistentziak lotzen dituen piezen erresistentzia baino handiagoa izan behar du. Horregatik, normala da bernoak eta larakoak egiteko erresistentzia handiko altzairuak erabiltzea edota larako elastikoak egiteko malgukietarako altzairua erabiltzea.

LANBIDE EKIMENA

64

You might also like