Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA EZEKIEL Izen- abizenak:.......................................... Data:............................... Taldea:........ 1. Deskriba ezazu nolakoa den protagonistaren familia.

Zer da bera gehien izorratzen duena? Ezekielen aitak, berak bi urte zituela alde egin zuen etxetik eta, horregatik, bere ama eta arreba Mariarekin bizi da. Bere ustez, aitak beste emakume batengatik utzi zuen ama. Bere etxean, gizonezkoez gaizki esaka dabil ama. Eta Ros goitizena, bere arrebari txiki gelditzen zitzaizkionak janztetik datorkio. 2. Zein arlotan da ona Ezekiel? Zer ikasketak egin nahi ditu? Zein da amak honen inguruan duen iritzia? Amari zer gustatuko litzaioke semeak ikastea? (40. orr) Oso ondo marrazten du eta Arte Ederrak ikasi nahi ditu. Amari ez zaio bere erabaki hori gustatzen eta nahiago luke Medikuntza ikasiko balu. Baina berak ez du odolaren usaina jasaten eta ezingo luke horretan aritu. 3. Nor da Elena? Zergatik urduritu da Ezekiel? Zer gertatzen da haien artean? (32. orr) Elena lau mutilen gelako neska eder bat da. Irakasleak ikasleei bikoteka proiektu bate gin dezatela eskatu die eta Ezekiel Elenarekin elkartu du. Ezekiel oso urduri dabil gai honekin eta are urduriago beranduago besteen aurrean, Elenak bikote direla antzez dezaten eskatzen dionean. 4. Etxeren txateko elkarrizketa ikusita, hau zelatatzea zen Olaren plana. Zer gertatu zen? (92. orr) Etxe eta bere laguna gelditu ziren tokira joan ziren, abandonatutako fundiziora. Hasieran Rosek ez zuen joan nahi baina azkenean beste biekin abiatu zen zita egindako tokira. Ezkutatu ziren eta neska iritsi bitartean ea nola izango ote zen pentsatzen aritu ziren. Azkenean, ezusteko ederra izan zuten Etxeren zita mutila zela ikusi zutenean. 5. Mutilak nesken saskibaloi entrenamendua ikusten ari direla, Elena haiengana hurbildu eta. (105. orr) Elenak han zeudenak agurtu eta denen aurrean Rosi musu eman zion ahoan. Ea lagunei enrollatuta zeudela kontatu zion galdetu eta orduan lagunak zur eta lur

geratu ziren. Gainera, lagunei kontatu ez zienez, hauek haserretu egin ziren eta beraien arteko liskarrak han hasi ziren.

You might also like