Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 11

2009

LIBURUAK
EUSKERAZ
Helduak

Jose Ramon Aketxe 11


48940 Leioa
Tel. 94 607 25 74
Fax 94 607 25 75
liburutegia@leioa.net
Liburuak euskaraz
(Helduak).

FIKZIOA

Eleberri historikoa

• Bestea da mundua (Orbetarrak; 1) / Joan Mari Irigoien

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko
industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da
txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo
Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino. Hona “Orbetarrak”
sagaren lehen liburukia, familiaren hastapenak kontatzen dituena, eta beste zenbait
istorioren aurrekari izango dena.

• Egun beltzetan, jolas beltzak / Fernando Morillo Grande


• Ogaiztarrak / Toti Martinez de Lezea

• Otalorea / Toti Martínez de Lezea

Araotzeko Urrondo baserriko lau semeak umezurtz gelditzen direnean hasten da


eleberriaren korapiloa. Hirugarren karlistadaren garaian kokatuta, lau semeak
Loiolako jesuitengana bidatzen dituzte eta bertan bizi izango dira harik eta
Isabel II. Espainiako erregina kanporatu eta agintariek erlijio etxeak ixten
dituzten arte. Loiolako jesuiten etxea itxita, Urrondotarrak baserrira bueltatzen dira, Araotza, eta
bertan, bete betean harrapatzen ditu hirugarren gerrate karlistak.

Eleberri poliziakoa

• Batxilerren eguna / Franz Werfel

Adler gelako mutil azkarrena da, eta Sebastianek, bekaizti, ikaskideak bere ingurura
bildu eta Adler barregarri utzi ondoan, turko-buru hartzen dute. Urteak igarota,
Sebastian instrukzio-epaile bihurtzen da eta hara non Adler ekartzen dioten hilketa
lazgarri baten susmagarri.

• Bikarioetxeko hilketa / Agatha Christie

• Fatum / Jon Arretxe

Lisboako bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta


zaharrak, jonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat
zen Mariza, eta hiltzailearen bila ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.
• Hilketa lokartua / Agatha Christie
Kontakizun laburrak

• Abaraska / Asel Luzarraga

Liburu hau giza abaraska moduko bat da. Bertako pertsonaiak euren bizitzari
zentzua emango dien zerbaiten bila dabiltza munduan zehar. Bakoitza leku edo
eta obsesio batetik abiatu arren, inguruko protagonistekin elkarlotuko du bere
istorioa, bizitzan aurrera joan ahala elkarren kide, arerio, maitale edo jazarle
bilakatuz. Azken finean, abaraska honen gela bakoitzaren pareta argizari
geruza mehe bat baino ez da.

• Anarkia hutsa / Woody Allen

• Aspaldiko lagunen bisita: Susa aldizkariko 25 ipuin / apailatzailea,


Mikel Elorza

Susa aldizkarian 1980-1994 urteetan argitaratutako ipuinetatik 25 aukeratu eta bilduma


hau apailatu du Mikel Elorzak. Sekulan liburuetan agertu gabeko narrazioak dituzu
hemen, idazle oso ezagunenak batzuk, liburu bakanen egileenak beste batzuk, eta baita
aldizkarietan bakarrik idatzi dutenenak ere.

• Bederatzi ateak / Josu Waliño

Galizian, Infernura sartzeko bederatzi ate omen daude, gure mundua eta
Infernua lotzen dituzten ateak. Herriaren sineste horri jarraituz, ate adina
narrazio idatzi du egileak, baita zikloa ixten duen azken bat ere. Santa
Compaña, mouro eta meigen lurraldetik izenik ez duen horren berri izango
dugu. Eta beldurra sumatuko dugu ate joka.

• Ele zahar, ele berri / Martin Anso


• Ero / Jon Martin

• Habitat / Katixa Agirre Habitat / Katixa Agirre

Etxea: aterpe naturala, gotorleku sekretua, maitasunerako habia, independentziaren


eremua, bakardade goxorako abagunea. Etxea: gure habitat ideala. Hori bakarrik al da
etxea? Gaur egun, luxuzko produktua ere bada. Hipotekak. Alokairuaren komeriak.
Auzokoekin gatazkak. Feng Shuiaren esperantza.

• Haginetako mina: Euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia bat / Anjel


Lertxundi beste batzuren artean
• Hendaiako tren geltokian / Joseba Aurkenerena Barandiaran
• Ipuiak: (jatorrak eta hautatuak) / R. M. Azkue.
• Ipuin laburrak / Oscar Wilde
• Istripuak / Agustin Arrieta Urtizberea
• Jaizkibelazpi / Joseba Aurkenerena

• Jende ederrak lanean: (who's who?) / Txomin Peillen


Karrikaburu

“Bai, epaile zintzo baten etxean bizi naiz. Bai, lege gizon baten ohean
gauaz egoten naiz. Ez. Ez naiz epailearen andrea. Entzun nola harilkatu
den guztia. Pitxitegi batean zilar eta urre ebasten ari nintzela, harrapatu
ninduten. Ohoin txarra, lapur traketsa nintzen. Hamalau urteak baizik ez nituen. Haurren
Auzitegiko epaile horrek hona zer esan zidan.”
• Malgudiko ipuinak / R. K. Narayan
• Porto Pimeko dama: eta beste istorio batzuk / Antonio Tabucchi; Fernando
Rey, itzultzailea
• Sei istorio / W. Somerset Maugham
• Xut ipuinak: (XUT aldizkariko ipuin antologia) / Aitor Arana
• Zalditeria gorria / Isaak Babel; Olga Martínez de Marigorta Izaga, Roberto
Serrano García itzultzaileak

• Ispiluaren kalteak / Edorta Jimenez

Zortzi istorio idatzi ditu Edorta Jimenezek, burdinaren zorrotza eta uherraren
edertasun zakarra elkartzen dituztenak, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen
direnak, gure gogoan habia egiteko, luzaroan.

Poesia

• Bapatean 2007 (bertsolaritza) / grabaketak Amaia Agirre, beste batzuren artean


• Bizil eta oldar: itsas seme baten uhainak / Xabier Soubelet "Xubiltz".

• Egunsentiaren esku izoztuak / Xabier Lete

Xabier Letek inoizko poesia bildumarik bereziena osatu du. Bizi esperientzietatik ondu
eta idatzitakoa, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak,
xamurtasuna, oinazea, heriotza eta birraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz.

• Hesi gabeko soroak / Inés Goikoetxea


• Hiriko baratzean / Jabi Santa Cruz
• Hitz xuriak / Antton Kazabon; Inma Mendiolaren marrazkiak
• Hutsik / Peru Magdalena

• Infernuko hesteetan / Charles Bukowski; itzultzailea, Mikel


Olano

Idazlearen azken garaiko poemak dira hauek, Mikel Olanok itzuliak,


Satanen seme narrazio liburuaren itzultzaile bera. Poema hauetako
pertsonaiak Bukowskik ezaguturiko jende arrearen poetizazioak dira. Bere
pertsonaia guztiek kontsolamendu paradoxiko bera daramate nortasun
agirian: ez dago salbaziorik.

• Jainkoa harrapatzeko tranpa / Jon Gerediaga


• Labirintoaren orduak / Amaia Iturbide.
• Maitasunez blai: preso baten laztan galduak / Nicolás Zimarro
• Mende baten aldarriak XX.ean jarriak / gidoia Xabier Amuriza
• Nola elurretan beleak / Luigi Anselmi
• Oraina galdua: solasaldi platonikoa / Juan Ramon Makuso
• Oro bare / Ibai Iztueta
• Platero ta biok: illots andaluzitarra / Juan Ramón Jiménez
• Poema iheskorrak / Salvat Monho; Luis Haranburu Altunaren edizioa
• SMS-ak / Daniel Aldaya

TLPOEMA

Poema au,
oyn idztn dzdna,
ate jka y da oynx brtan

• Sonetoak / Francisco de Quevedo


• Souvenir / Castillo Suarez

• Suzko lilia / Hedoi Etxarte

Poema liburu bat, idazle baten lehena. Horrek esan nahi duen guztiarekin:
poeta den otso lisergiko gosetia bere lurrak —aire eremua, zehatzago?—
zedarritzen, suzko liliz mugatzen ari da. Allen Ginsberg bezala, uluka
sumatzen dugu otsoa, gramatika harresitzen (barresitzen) eta gramatikalariak
haserrarazten. Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula
errepikatuko.

• Tatuaia bat ene begietan / Txili Lauzirika


• Trapu zaharrak / Iban Izagirre
• Zaude / Edu Zabala

Beste jenero batzuk

• Afrika express (Bidai literatura) / Urtzi Urrutikoetxea

• Aiako / Edu Zabala

Eleberri honetan Aiako Harriaren inguruko jatorri magikoa kontatzen da, ongia
eta gaiztoa, gaua eta eguna, barrena eta kanpoa borrokan jarriz. Aiako,
ilunbetako jeinuak, bere meneko dituen intxixuen bidez, argiaren mundua
bereganatzen saiatuko da, eta magia horren inguruan euskal leinuak lehian
arituko dira Txigundiko badiaren mugetan.

• Mendeko borroka: (Assalto a Roma) / Fertxu Izquierdo


• Atheka gaitzeko ohiartzunak / J.B. Daskonagerre
• Azken anaia / Nathacha Appanah; itzulpena Mikel Garmendia

• Belarra kantari / Doris Lessing, itzulpena Coro Navarro

Eleberri hau heriotza batekin hasten da, eta hilketa horretara iritsi arteko
bide bihurri eta zoritxarrekoa kontatzen du. Laborari zuri pobreen alaba da
Mary, hirira joan eta bizimodu erosoa daramana, konbentzio sozialek
estututa ezkontzeko premia sentitu eta nekazari errukarri batekin uztartzen den arte.

• Berriz ere hutsetik hastera / M. A. Mintegi Larraza


• Bi hitz / Garazi Goia
• Bilbao-New York-Bilbao (Bidai literatura) / Kirmen Uribe

Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde
batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean,
errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez
historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.

• Bizitza homeopatikoak / Xabier Mendiguren

Bat bitan banatzen den bezala, erdi bi eginda dator Xabier Mendigurenen
liburu hau: bi ipuin luzez edo, nahiago baduzu, bi nobela laburrez.
Lehenbizikoan, Mirande liburu-dendako jabearen uda bateko ametsa
harilkatzen du modu komikoan. Bigarrenean, Europako Parlamentuko
itzulpen zerbitzuan lanean ar den Mertxeren itzulirik garrantzitsuena
kontatzen da.

• Burbuilak / Irati Elorrieta


• Eguzkia eta ilargia / Patxi López de Tejada Flores
• Ekialdetik iritsi zen Enara: nazioarteko adopzio baten istorioa / Xabier
Etxaniz Rojo
• Emmanuel Kanten azken egunak (antzerkia) / Alfonso Sastre
• Eredu nobelak / Miguel de Cervantes; itzultzaile, Lukax Dorronsoro
• Esperantza / André Malraux

• Euskaldun guztion aberria / Iban Zaldua

Unibertsitateko irakasle bat Euskal Herriko errealitate politikoarekin aspertuta.


Alaskako unibertsitate batetik eskaintza bat datorkio, Euskal Herriari buruzko ikastaro
bat emateko. Han, Euskal Herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriko
historia fantaskiko bat asmatzen du.

• Euskara galdatan: (aide andiok bidaldu deustae) / Txema Arinas


• Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta (2. arg.)
• Gainbehera dator dena / Chinua Achebe; Alberto Martínez de la Cuadra
itzultzailea
• Gau ilunekoak / Joseba Sarrionandia; marrazkiak, Maite Gurrutxaga
• Gaueko hegaldia / Antoine Saint-Exupéry (1900-1944); itzulpena, Koldo Izagirre
• Gertakarien urtzea / Luis Garde Iriarte
• Gizona ilunpean / Paul Auster; itzulpena Oskar Arana

• Golgota / Xabier Montoia

Urteetako herra sufrituko du Felisak, aita eta ahizpa hil zizkiotenen


gogaideek beren gorrotoaren biktima egingo baitute geroan ere. Moja
sartuko da Felisa, ahizpa Elena bihurturik errukia eta barkamena ezagutuko
dituelakoan, baina maitasunaren lekuan bazterkeria bihozgabea jasango du berriz ere.

• Haritzaren azalera zehatza (antzerkia) / Arístides Vargas; itzulpena, Uxue


Alberdi
• Hiriko baratzean / Jabi Santa Cruz
• Ilargi-harria / Wilkie Collins
• Intimitatea / Hanif Kureishi; itzulpena, Harkaitz Cano

Zergatik uzten diogu maitatzeari? Zein da maleta prestatu, atetik atera eta sekula ez
itzultzeko unea?
Liburu honetako protagonista trantze horretan dago. Bikotea eta bi semeak utzi eta
etxetik alde egin aurreko gauean bere bizitza ustez arrakastatsuak sortzen dion
asegabetasunaren arrazoiak aletzen joango da.

• Iragaitzaz -ilunbistan- / Pello Lizarralde


• Iraganaren pisua / Iñigo Ibarguren
• Irakurri: hamaika idazki literario irakurtzeari buruz / Uxue Apaolaza, beste
batzuren artean.
• Kinseyren showa (antzerkia) / Jesús Díez
• Kometa ehiztaria / Khaled Hosseini

Kabul 1975. Amir bere aitaren miresmena eta errespetua lortu nahi dituen
mutiko paxtuna da. Horretarako, bere lagun fidel Hassanek eta biek antzinako
tradizioari jarratituz neguan egiten den komeat-lehiaketa batean izena eman
dute. Txapelketa amaitutakoan, xalotasuna eta laguntasuna urrtuko dituen
gertaera ikaragarri batekin topo egingo dute.

• La lutte finale / Joxean Agirre

Bi gizon eta bi emakumeren arteko maitasun harreman korapilatsu eta jostalariak,


norbera ala beste bat izatearen inguruko kontsiderazioak, mundua aldatzeko
deliberamendutik haren plazerak dastatzera igaro den belaunaldiaren erradiografia,
gainbehera fisikoaren iragarpenak sortzen duen larrimina...

• Mandatariaren gerra: itzal iraungiak muga-lerroetan / Joan Inazio


Basterretxea Polo
• Mario, haritik tiraka / Unai Ormaetxea
• Mundua lo dagoen bitartean / Patxi Zubizarreta
• Ni naiz Hector, ni bakarrik!: komedia erromantiko hiperbolikoa (antzerkia) /
Jokin Oregi

• Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri


honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ma hil
ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko
liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko
sorginkeriaz lotuko zaituena.

• Oker ttiki garrantzigabeak / Antonio Tabucchi; Fernando Rey itzultzailea


• Oraina galdua: solasaldi platonikoa / Juan Ramon Makuso
• Parmako kartusia / Stendhal; Jon Muñoz itzultzailea
• Patxiku Txerren / Antero Apaolaza
• Piarres Adame / Jean Baptiste Elizanburu
• Ravel / Jean Echenoz
• Rwanda bihotz-bihotzez / Iokin Otaegi
• Sumendiaren azpian / Malcolm Lowry
• T: (tragediaren poza) / Juanjo Olasagarre

Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan
dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek
galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik.
Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina.

• Tartufo; Zekena (antzerkia) / Molière


• Terra Sigillata / Joxe Austin Arrieta
• Tom hil da / Marie Darrieussecq; itzulpena, Karlos Zabala
• Udaberri alua / Patrick Modiano; itzulpena, Pello Lizarralde
• Ulenspiegelen elezaharra: edo Ulenspiegel-en eta Lamme Goedzak-en ibili
eta gertaldi alai, garai eta goresgarriak Flandria herrian eta inon askotan /
Charles de Coster; Koldo Izagirre itzultzaile

• Uretan lez (kazetaritzako artikuluak) / Yolanda Arrieta


Malaxetxebarria

Ariketa dinamikoa izan da niretzat zutabegintza: agerikoa aztertzeko


gonbita, ostekoa arakatzeko aukera.

• Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga

Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik,
Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Chrysostome Liège
Afrikako bihotzera egiten duen bidaiarekin hasten da. Leopold erregearen Force
Publiquen zerbitzatzeko kontratatua, munduko azken-azkeneko lekura doa. Baina
dirudienez, bada oraindik barrurago dagoen postu militarrik...

• Ziutateaz / Bernardo Atxaga

• Zoaz infernura, laztana / Anjel Lertxundi

Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur


egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak
bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.

• Zoriontasunaren labirintoa: zeure barruan dago bidaiaren


bukaera / Álex Rovira, Francesc Miralles

• Zulo bat uretan / Iñigo Aranbarri

Itoizko urtegia betetzeko herriak husten ari dira Longidan eta Artzibarren 2003ko
udaberrian. Bizidunekin batera kanposantuetako hilak ere atera egin behar ordea.
Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte etorkin
argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi
baino lehen.

• Zure arimaren truke / Fernando Morillo


EZ FIKZIOA - No ficción

• Abertzaleak eta euskara edo nazio euskaldunaren gainbehera


/ Joxe Mari Odriozola

Hedabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazioaren muin-muineko auziak argitu


ordez nahastu egiten dituelakoan, sasia garbitzeari ekin dio egileak, abertzaleen
artean euskarak zer leku hartzen duen aztertzeko, batik bat. Ohiko ezker-eskuin
edo epel-gori banaketen ordez, beste bat jotzen du Odriozolak funtsezkotzat.

• Agur postalak: euskal poesiaren kritika 1996-2005 / Jon Kortazar


• Amerindiar erreserbetako ondoezak Annie Maeren izpirituan / Joseba Felix
Tobar-Arbulu
• Amerindiar erreserbetako ondoezak Annie Maeren izpirituan / Joseba Felix
Tobar-Arbulu
• Analektak / Konfuzio
• Arabako euskal toponimia: fonetika eta etimologia / Luis Maria Mujika
Urdangarin
• Bela Kabelatik Ternuara: Atxagaren Haur eta Gazte Literatura / Xabier
Etxaniz Erle
• Bihotzaren zelaietan / Rufino Iraola Garmendia

• Cyborgaren otzantasuna (entsegua) / Juan Bautista Bengoetxea

Denok gara cyborgak neurri batean edo bestean eta hori abiapuntu bezala onartu
beharko genuke. Baina nola? Hain zuzen ere otzanak ez izaten ahalegintzen. Hori da
liburuaren bigarren abiapuntua, oso otzanak gara oro har, eta are gehiago oraindik
teknologien aurrean erakusten dugun jarreran.

• Diktadore alaia Josip Broz Titoren biografia ezezaguna / Zarko


Petan
• Ebanjelio apokrifoak
• Eichmann Jerusalemen / Hannah Arendt

• Euskal Herri imajinario baten alde / Santi Leoné

Euskal Herria herri asmatua dela leporatu izan digute, eta horren aurrean gure
antzinatasunaren frogak ezarri izan ditugu, harro eta haserre. Santi Leonek proposatzen duenez,
agian hobe genuke nazio guztiak asmatuak direla gogoratu eta geurea imajinatzeko eskubidea
dugula aldarrikatzea.

• Euskal Herria basatia: atlasa eta naturaren gidaliburua / [testuak Mikel


Tellagorri; argazkiak, Alberto Muro
• Euskal Herria basatia: basoak eta ibarrak / [testuak Mikel Tellagorri; argazkiak,
Alberto Muro
• Euskal Herria basatia: ibaiak eta ur-jauziak / [testuak Mikel Tellagorri;
argazkiak, Alberto Muro
• Euskal Herria basatia: labarrak eta haitzarteak / [testuak Mikel Tellagorri;
argazkiak, Alberto Muro
• Euskal historiaren kondaira gastronomikoa / Luis Haranburu Altuna
• Euskal literaturaren historia / Iñaki Aldekoa

Ikerketa monografiko sinkronikoak ez dira Euskal Literaturaren Historia oso bat


egiteko behar liratekeenak bezain ugariak, urriak ez diren arren. Horregatik liburu
honek lan sinkroniko txiki anitz egin behar izan ditu aurreko Euskal Literaturaren
gainerako historia guztiak baino harantzago joateko.

• Euskal mitologiaz: jentilak eta kristauak / Anuntxi Arana


• Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua / Ana Eizagirre Sagardia
• Euskaldunon mundua hizpide: (gure curriculuma landuz) / Joseba
Aurkenerena Barandiaran
• Ikerketa metodoak eta diseinuak psikologian / Arantxa Gorostiaga, Nekane
Balluerka
• Ilustrazioa, ilustrazioak / autoreak, J. Sodupe [et al.]
• Izendaezinaz / Tere Irastortza; gibel solasa, Xabier Lete
• Izotzetik izanera (entsegua) / Xabier Soubelet "Xubiltz”
• Jainkoaz beste berri batzuk / Manuel Olasagasti Gaztelumendi
• Jendaurrean hizlari: (ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua
/ Joxerra Garzia
• Jerusalem: Xalimen hiria / Fito Rodríguez
• Jolasak / Agustin Iturriaga
• Lauaxeta Oihartzunak / Miren Billelabeitia
• Manifestu nazionalista: (are separatista ere esango nioke, estutuz gero) /
C. Ulises Moulines; Iñaki Sotoren edizioa
• Mozorroa ispiluan: ibilbide bat metafikzioaren historian zehar
(entsegua) / Manu López Gaseni

• Nere gorringotik: irratian esanak eta boteak / Iñaki Segurola

Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra
salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak. Zuringoa, berriz,
ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da,
bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omena, fama, ospea, entzutea…

• Ogi xerra zergatik erortzen den beti gurinaren aldetik: Murphyren legearen
zientzia ezkutua / Richard Robinson
• Oscar Wilde eta biok (biografia) / Lord Alfred Douglas
• Paranoiaren hozberoa: (nintendorena) / Juan Izuzkiza Tartas
• Politika eta zientzia lanbide / Max Weber
• Politika eta zientzia lanbide / Max Weber
• Postmodernitatea eta globalizazioa / Joseba Gabilondo
• Requiem (Entsegua) / Xipri Arbelbide
• Simone de Beauvoir: emakume libre bat XX. mendean (Biografia) / Arantxa
Agirreurreta

• Subordinazioaren kontra / Imanol Galfarsoro

Salavoj Zizek filosofo eta psikoanalista esloveniarraren analisi kritiko globala


Euskal Herriko diskurtso politically korrektoari aplikatzeko esperimentutxoa
probatuz, irakurleak Galfarsororen eskutik bidaia bat egingo du gure
gogoetetan ezohizko bidexketatik, Oteizaren estetikatik bortxara, borroka
armatutik sexura, sexutik Hegelen logikara, eta azkenean Euskal Estatuaren
errebindikaziora.
• To eta no sesioan euskaraz / M. A. Unanua Garmendia

• Udaberri isila / Rachel Carson

“Bazen behin hiri bat, Amerikaren bihotzean, non bizitza inguruarekin


harmonian igarotzen zela baitzirudien”Ekologiari buruzko literaturaren barruan,
liburu klasikoa da hau. 1962an argitaratu zen, ingurumenaren aldeko ideiak
oso zabalduta ez zeuden garai batean. Gizakiak naturan zer eragin duen
aztertzen du liburuak, eta DDTari eta beste toxina batzuei buruz egiten duen
gogoetarengatik egin zen ezaguna.

• Zen tradizioko idazki hautatuak / testuen hautaketa, oinarrizko


bertsioa eta hitzaurrea Dokushô Villalba

Indiatik Txinara eraman zutenean (K.o. V. mendean), budismoa txan bilakatu zen;
Txinatik Japoniara jauzi egitean, zen. Zer da zena? Hona zer dioen Bodhidharma
monjeak, budismoa Txinara eraman omen zuenak: "Hitzaz haraindiko transmisio
berezia; ez da ez hitzetan ez hizkietan oinarritzen; gizakiaren gogoa du jomuga zuzen:
nork bere jatorrizko izaera benetakoa ikusi eta iratzartzea, alegia".

• Zinea eta literatura: begiaren ajeak / Harkaitz Cano

Finean, zerbait kontatzeko beharra dute biek ala biek, bakoitza bere
esparrutik. Eta biei disekzioa egin die Harkaitz Canok; muinetaraino
sartu die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez,
kontraesanez eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle
ofizioaren talaiatik beti ere.

Kontsulta itzazu beste gidak


Liburutegiko web orrian
www.bibliotecaspublicas.es/leioa/

You might also like