Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Garazi Ibazeta Oronoz ZERGATIK EZ DUT NAHI NIRE IRAKASLEAK MOODLETIK ESPIATZEA Datozen lerroetan era apalean bada

ere, moodleren inguruan dudan iritzia emango dut. Honetarako hainbat argudio eta kontra argudioa aurkeztuko ditut. Lehenik eta behin, guztiaren funtsa ezkutuko curriculumean dagoela esan nahiko nuke, izan ere, curriculum ofizialaz gain, badaude hainbat asmo ez direnak curriculum ofizialean agertzen baina egunerokotasunean jasaten ditugunak, eta moodleren kasuan, berdina gertatzen da. Hasteko, gaur egun moodle zer den definituko dut era objektiboan (interneten bilatutako definizio batez lagundua) , eta gero, nire ustetan irakasleek zertarako erabili beharko luketen azalduko dut modu subjektiboan noski. Moodle, Irakaskuntzarako tresna bat da eta teknologi berri honek irakasle ikasle harremana lantzeko, erabilera anitzak ditu. Irakasleak baliabide honen bidez hainbat gauza egin ditzake, besteak beste! " #ere ikasgaiaren materiala jarri edota ikasgaiarekin lotura duen eta interesgarria den oro. " $riketak proposatu eta epemuga bat zehaztu (ariketen erantzuna jasotzeko limitea ezarriz). " %stekak jarri " $rtikuluak ipini " &alifikazioak ezarri (azterketena, ariketena') " %mailak jaso " Ikasleen lanak jaso Ikasleentzako ere erabilgarria da( " Materiala jaso dezaketelako " )oroetan dituzten zalantzan jarri ditzaketelako " Ikasle guztien korreoa dago, beraz, beraien artean komunikatzeko ahalbidea eskaintzen du. " $riketak egitean irakasleari bidali daitezke *rokorrean, tresna honen bidez hainbat gauza egin daitezke, baina eskaintzen duen abantaila handiena edonondik lan egin dezakeela edonork. Hau da, naiz eta klasera ez joan, moodleren bidez eguneratua egon daiteke edonor eta irakasgaiaren berri izan.

Interneten bilatutako definizio honek hainbat gauza ezkutatzen ditu, esaterako, irakasleek

ikasleengan ezarri dezaketen kontrola, pribatutasun guztiarekin amaituz. Hau, nire ustetan, ikaslearen eskubide urraketa bat da, bere askatasunarekin puskatu egiten da. Moodelen zenbat denbora sartu eta nun sartua egon den jakiteak, ez du ziurtatzen ikasle horrek eginiko lana zenbaterainokoa den. %ta are gehiago, berrikuntzaren izenen halako jarraipenak egitea atzera pausu ikaragarria iruditzen zait hezkuntzarako, hezkuntza sistemaren kalitatea okertu eta kutsatzen dute. Halako aplikazio edo proiektu baliagarriei irakaskuntza ikaskuntza prozesuan erabilpen ona eman beharrean eta komodidade bihurtu beharrean, ikaslea behartua sentituko da moodlen sartzea eta ondorioz, erabilera desegokia emango dio. Hiritartasun digitala dela eta, I&+ ak erabiltzeari aurrerapausoa dela deritzot, eta moodlen kasuan, lehen jarri dudan gainontzeko definizioarekin ados nago. #aina oso erraz erortzen gara erabilpen desegokietan . Irakasleek, zenbait kasutan, harremantzeko tresna bezala erabili beharrean, zigortzeko tresna bezala erabiltzen dute. #eraz, idatzitako guztia kontuan hartuz gero, ondorioztatu dezaket, saritzekoa dela, honelako aplikazio edo proiektuak sortzea baina helburu garbi eta aurrerakoiak dauzkaten bitartean. $plikazio honek, nire ustetan, ikasle , irakasle arteko barne komunikazioa hobetzen du, eta gaur egun erabiltzen diren sareko dokumentuak errazago maneiatuak izateko aproposa da. #aina bestalde, lehen esan dudan moduan, ikasleak kontrolatzeko aukera egoteak, ez dio onik egiten, ikasleak naturalki erabili beharrean behartuak sentituko direlako, eta komodidade bat izatetik, karga bat izatera pasatzen delako. *ndorioz, Moodle bezalako aplikazioak egiten eta hobetzen jarraitzeko animatuko nuke jendea, betiere, helburu garbiak eta lagungarriak dauzkaten bitartean.

You might also like