Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

GOIZEKO GOGOETA

Ona da une honek duen zentzua hasiera-hasieratik gogoratzea eta...

 Beste estilo batez egunari aurre egin eta hastea.


 Jainkoaren aurrean jartzea, egun berri bat eskaintzeko.
 Gure baitan, gizartea, munduan,... bizi ditugun egoera eta jarrerei
buruz hausnarketa egitera pausatzea.

Hori gogoan badugu, “asko dugu irabazita” goizeko otoitzean.

• Hasi aurreko puntu garrantzizkoak

Nahiz eta segurutzat jo, gogora ekartzea beti da ona. Gure ikasleak otoitz
egiteko moduan egon daitezen, ona da...

- Otoitzari bere denbora egokia ematea.


- Ezer ez edukitzea mahai gainean.
- Isiltasun giroa sortzea (hasieran).
- Otoitzari ekiten diogula adieraziko duen keinu batekin hastea.

• Eta nik, irakasle bezala, zer egin?

Irakaslearen irudia funtsezkoa da gogoeta kalitatezkoa izan dadin.


Akonpainamendu hitzak presente egon behar du beti. Neska-mutilak, Haur eta
Lehen Hezkuntzako adinetan batez ere, parte hartzekoak dira oso, askotan
egiten dute, eta sentimenduak azaldu eta eskaerak egitea gustatzen zaie.

HAUR HEZKUNTZA

 Otoitz une hori egunaren oso une inportante bezala bizitzea haien
ondoan.
 Eskatzen, eskerrak ematen... erakustea-
 Erlijioaren txokoa aipatu, baita bertara hurbiltzea ere, otoitz egiteko.
 Noizean behin, goizeko otoitza egitera, elizara joan daiteke.
 Kantak abestu edo entzutea.
Kontuan izan behar dugu ikasle askok lehenengo aldiz biziko dutela holako une
bat, beraz oso garrantzitsua da haurrak motibatzea, eguna hasteko momentu
berezitzat jo dezaten.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehenengo zikloan Haur Hezkuntzarako emandako argibide askok balio


dute. Haurren naturaltasun eta adierazkortasuna aprobetxatzen jakin behar da
eta otoitzean bildu. Bigarren eta hirugarren zikloetan otoitza haurrek presta
dezakete. Oso garrantzitsua da ezen guk, tutore edo irakasleok...

 Hasi baino lehen klabeak zaindu ditzagula.


 Haiekin batera ozenki berriz irakur dezagula.
 Eskaerak, sentimenduak adierazteko, tarte lasai bat utz dezagula.
 Otoitz aldi horretan bizi izandakoa geroago ere bil dezagula.

Zer nolako baliabide erabil dezaket?

Prentsa edo komunikabideetako albisteak: Gure garai honetako gaiak (asko


dira eta gaurkotasun handikoak): langabezia, hirugarren mundua, etorkinak,
gure herriaren gertaerak eta abar.

Zenbait egoerari buruzko gogoeta isila: Hauxe bakarrik da: tarte batez isilik
egon, eta aurretik esandako egoera bati buruz guztiek pentsatzea. Pentsatzen
ari garen pertsonen lekuan jar gaitezke eta/edo horrek barnean sorrarazten
diguna komentatzea. Otoitzera gizarteko, zein gelako egoerak ekar ditzakegu.

Ebanjelioa: Haurrak Ebanjeliora eramatea, testu errazak aukeratuz eta haiekin


batera esanahia komentatuz.

Kantak: Kantaren bat entzun, edo haiekin batera abestu daiteke... eta gero,
kantatu ditugun esaldiak, batez ere garrantzitsuak iruditzen edo gehiago
gustatu zaizkigunak, ozenki errepikatu. Ez dira erlijiosoak bakarrik izan
beharrik, gaur egun kanta askotatik badugu zer hartu eta zer ikasi. Kanta asko
oso motibatzaileak dira eta baliteke haurrak modu honetara “irakurtzen” ohituta
ez egotea.

Goizeko otoitzerako liburuak eta orriak: Baliagarriak izan daitezke, batez


ere liturgiako aldi berezietan edo hainbat kanpainatan. Badute arrisku bat,
errutina bihur ditzakegula.

You might also like