Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 44

Euskara eta Literatura Lehen Hezkuntza 5.

MAILA

PROGRAMAZIOA

Ibaizabal argitaletxea 2009

1. UNITATEA: Lehen eskola eguna


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Pertsonen itxura fisikoan dauden aldeak modu positiboan balioestea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Nork bere buruari galderak egitea. Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Ahozko deskribapenean lehen pausoak ematea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Gai baten azalpena edo iritzi bat ematen trebatzea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Komunikazioa dagokion testuingurura egokitzeko gaitasuna lortzea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Norberaren ideiak adieraztea eta gainerako pertsonenak entzutea. Familian eta gizartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea. ainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. "mozioak kontrolatu, eta emozio horien intentsitateari, ezegokitasunari edo kalte egiteko ahalmenari erreparatuta, norberarentzat eta gainerako pertsonentzat kaltegarriak diren gogo#aldarteak identifikatu eta menderatu.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzea, besteen iritzien eta ekarpenen aurrean errespetuzko jarrera azalduz. Ahoz pertsonaia deskribatzea, itxura azalduz eta izaerari buruzko hipotesiak eginez.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Ahozko esamolde okerrak eta zuzenak identifikatzea, eta norberarenak zuzentzeko jarrera piztea. Edozein testu idazterakoan hartzailea nor den kontuan hartzea, eta hari dagokion hizkuntza maila eta tonua erabiltzen trebatzea, idazketaren helburua lortu ahal izateko. Miss txatarra narrazioa arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Literatura testuak direnak eta ez direnak bereiztea. Monosemia eta polisemia zer diren jakitea, eta testuinguruak hitz batzuk ulertzeko duen garrantziaz jabetzea. Perpausaren barruan, subjektua eta predikatua bereiztea, eta subjektu mota desberdinak ezagutzea. Letra larria zuzen erabiltzea. Liburuen azaletako informazioa interpretatzen ikastea. Kopla txikiaren ezaugarriak eta horiek abesteko doinua ezagutzea. Hizkuntz jarduera ludikoetan parte hartzea, eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko jakin-mina piztea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzen du, besteen iritzien eta ekarpenen aurrean errespetuzko jarrera azalduz. Ahoz pertsonaia deskribatu du, itxura azalduz eta izaerari buruzko hipotesiak eginez. Ahozko esamolde okerrak eta zuzenak bereizi ditu. Testuak idazterakoan hartzailea nor den kontuan hartzen du eta hartzaileari dagokion hizkuntza maila eta tonua erabiltzen ditu. Irakurgaia irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz. Literatura testuak direnak eta ez direnak bereizten ditu. Hitz monosemikoak eta polisemikoak zer diren badaki. Perpausaren barruan subjektua eta predikatua bereizten ditu, eta subjektu mota desberdinak ezagutzen ditu. Letra larria testuetan zuzen erabiltzen du. Liburuen azalek zer informazio ematen duten badaki. Badakizki kopla txikiaren ezaugarriak, eta horiek ebsteko doinua ikasi du. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Lehen eskola eguna komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Internet bidez lagunak egiten entzungaia. Testu idatzietan hartzailea eta tonua. Komunikazio egoera. Miss txatarra narrazioa. Literatura testuak. Polisemia eta monosemia.
Ibaizabal argitaletxea 2009 4

Perpaus bakuna: subjektu motak; predikatua. Letra larria. Liburuen azaleko informazioa. Hizkuntza ludikoa: kopla txikia (Ikusi nuenean), azalpen testua, behaketa. Prozedurak Lehen eskola eguna komikia entzun, irakurri, eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Komikiaren inguruko ahozko jarduerak egin. Edozein testu idazterakoan hartzailea nor den ondorioztatu eta hartzaileari dagokion hizkuntza maila eta tonua erabiltzen trebatu. Internet bidez lagunak egiten narrazioa entzun, ulermen galderei erantzun, eta antzeko esperientziak kontatu. Miss txatarra narrazioa irakurri aurretik dedukzioak eta aurrehipotesiak egin. Miss txatarra narrazioa irakurri, aztertu, ulertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Literatura testuak direnak eta ez direnak aztertu eta bereizi. Hitz monosemikoak eta polisemikoak identifikatu. Testuingurua kontuan hartuz, esanahiak ondorioztatu. Hiztegia erabili. Perpaus bakunean subjektua eta predikatua bereizi. Subjektu motak identifikatu. Letra larria edo maiuskula zuzen erabili. Okerrak zuzendu. Liburuen azalak aztertu. Kopla txikiaren neurria ondorioztatu, doinua ikasi, eta abestu. Logika eta obserbazio jokoak egin, eta antzekoak sortu. Jarrerak Ahozko azalpenetan zehatza eta argia izatearen garrantziaz jabetu, eta norberaren ekoizpenetan halaxe izaten saiatu. Besteak ideiak azaltzen ari diren uneetan jarrera irekia eta errespetuzkoa erakutsi. Hizkuntzaren alderdi ludikoa erabiliz gozatu. Hizkuntza idatzia balioetsi, eguneroko bizitzan ongi moldatzeko beharrezko tresna bezala. Hizkuntza idatziaren arauak errespetatu. Norbere iritziak defendatzeko gizalegezko argudioak erabili, eta besteen iritziak errespetatu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

2. UNITATEA: Tahashiren familia

OINARRIZKO GAITASUNAK Ikasten ikasteko gaitasuna Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. $aldean erabakiak hartzea. %anak planifikatzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. !arduerak eta denbora modu efektiboan planifikatzen eta antolatzen ikastea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Beste pertsona batzuen lekuan jartzeko ahalegina egitea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. Hainbat familia eredu daudela jakitea, onartzea eta errespetatzea. Egungo gizarteen ezaugarriak ulertzea (gero eta aniztasun handigoa, bilakaera) Pertsonen arteko diferentziak balioestea, eta kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela aitzat hartzea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Ipuinak irakurtzea. Sen estetikoa garatzea. Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea. Arte kodeen bidez adierazteko, irudimena eta sormena baliatzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Sormena lantzea. Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea. Akatsetatik ikasteko eta arriskuak hartzeko ahalmena izatea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Hitz egiterakoan ozen eta garbi hitz egitea, intonazio egokia erabiliz eta solaskideek entzuteko moduan jardunez.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Ozen irakurtzen ikastea. Besteekin komunikatzeko testu idatziak erabiltzea. Ipuinen egituraz jabetzea, hainbat ikuspuntutatik konta daitekeela ohartzea, eta ipuina ekoiztea lehenengo pertsona erabiliz. Pantxo narrazioa arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Literatura testuetan idazleak eta irakurleak duen papera ezagutzea. Maileguak zer diren jakitea, eta horiek zentzuz erabiltzea. Deklinabidea zer den jakitea, zenbait hizkuntzatako adibideak aztertuz. Koma zein kasutan erabili behar den jakitea, eta zuzen erabiltzea. Talde lanean zer den jakitea, eta taldean lan egiteko jarrera egokiak ezagutzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Hitz egiterakoan ozen eta garbi hitz egiten du, intonazio egokia erabiliz eta solaskideek entzuteko moduan. Ahalegina egin du egoki irakurtzeko ozen. Besteekin komunikatzeko testu idatziak erabiltzen ditu. Ipuinen egituraz jabetu da, hainbat ikuspuntutatik konta daitekeela ere bai, eta ipuina lehenengo pertsonan idatzi du. Irakurgaia irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz. Badaki zein den literatura testuetan idazlearen eta irakurlearen papera. Maileguak zer diren badaki, eta behar denean bakarrik erabiltzen ditu. Zenbait hizkuntzatako adibideak aztertu eta gero, deklinabidea zer den ulertu du. Badaki koma zein kasutan erabili behar den, eta zuzen erabiltzen du. Talde lanean jarduteko jarrera egokiak zein diren badaki. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Tahashiren familia komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Tahashiren istorioa entzungaia. Ipuina. Pantxo narrazioa. Narrazioa eta olerkia: idazlearen eta irakurlearen papera. Maileguak. Izen motak. Deklinabidea. Koma. Talde lana. Hizkuntza ludikoa: kopla txikia (Ikusi nuenean), umorezko testua, igarkizuna, behaketa, hitz gurutzatuak.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Prozedurak Tahashiren familia komikia entzun, irakurri, eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin. Ipuinaren osagaiak ezagutu, eta ipuina ekoiztu. Pantxo narrazioa irakurri aurretik dedukzioak eta aurrehipotesiak egin. Pantxo narrazioa irakurri, aztertu, ulertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Literatura testuetan irakurlea eta idazlea aztertu, galderei erantzunez. Maileguak identifikatu eta gaizki erabiliak zuzendu. Deklinabidearen funtzionamendua aztertu. Izen mota desberdinak identifikatu. Testuak idazterakoan, koma zuzen erabili. Talde lanean aritzeko jarrera egokiak identifikatu. Kopla txikiak osatu, neureria zainduz, eta abestu. Logika eta obserbazio jokoak egin, eta antzekoak sortu. Jarrerak Hizkuntza balioetsi, komunikazio beharrak asetzeko tresna ezin hobe bezala. Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea balioetsi. Esamolde bizi eta herrikoiak ikasteko ahalegina egin. Lexikoaren alorrean zehaztasuna eta aberastasuna lortzeko ahaleginak egin. Talde lana balioetsi, eta lankidetzarako jarrera erakutsi. Euskara erabiltzeko jarrera positiboa erakutsi. Testuak idatziz aurkezterakoan, garbitasuna eta ulergarritasuna balioetsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009

3. UNITATEA: Zenbat anai-arreba dituzu?


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Animaliak eta natura zaindu behar ditugula jabetzea. Pertsonen ekintzek ingurunean duten eraginaz jabetzea. Natura baliabideen kontserbazioa bermatzea. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea. Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Sentimenduak eta horien arrazoiak azaltzea. Beste pertsona batzuen lekuan jartzeko ahalegina egitea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. Hainbat familia eredu daudela jakitea, onartzea eta errespetatzea. Egungo gizarteen ezaugarriak ulertzea (gero eta aniztasun handigoa, bilakaera) Giza eta arte kulturarako gaitasuna Ipuinak irakurtzea. Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea. Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea. Kultura ondareko obra eta adierazpen nagusiak ezagutzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. Sormena lantzea. Lankidetzan aritzeko gai izatea. Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Norberaren famili egoeraren alderdi onak baloratzea eta, era berean, besteenak arretaz eta errespetuz entzutea. Ahozko esamolde zuzenak eta okerrak identifikatzea, eta norberarenak zuzentzeko jarrera piztea. Irakurritako testu mota desberdinen (narrazio, elkarrizketa, olerki, igarkizunen) mezua ulertzea. Egunerokoa ekoiztea, sentimenduak eta ekintzak azalduz, eta ideiak elkarrekin egoki lotuz. Miren nunca mais! irakurgaia arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Prosa eta poesia bereiztea. Eremu semantikoa eta eremu lexikoa bereiztea. Pertsona izenordain arruntak identifikatzea, eta zuzen erabiltzea. Puntu eta komaren oinarrizko erabilerak ezagutzea. Testu idatzietan gaia identifikatzen ikastea. Katuaren testamentua abestia ezagutzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Norberaren famili egoeraren alderdi onak ikusten ahalegindu da, eta besteen egoerak arretaz eta errespetuz entzun ditu. Ahozko esamolde okerrak eta zuzenak bereizi ditu. Egunerokoa idatzi du, sentimenduak eta ekintzak azalduz, eta ideiak elkarrekin egoki lotuz. Irakurritako testu mota desberdinen (narrazio, elkarrizketa, olerki, igarkizunen) mezua ulertzen du. Irakurgaia irakurri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz. Poesia eta prosa bereizten ditu, eta bakoitzaren ezaugarriak zein diren badaki. Eremu semantiko bereko hitzak eta eremu lexiko berekoak ezagutzen eta bereizten ditu. Pertsona izenordain arruntak identifikatzen ditu, eta zuzen erabiltzen ditu. Puntu eta komaren oinarrizko erabilera ezagutzen du. Testu baten gaia identifikatzen badaki, eta hainbat testuren gaia zein den ondorioztatu du. Katuaren testamentua abestia ikasi du. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

Ibaizabal argitaletxea 2009

EDUKIAK Kontzeptuak Zenbat anai-arreba dituzu? komikia. Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Zenbat seme-alaba dauzkazue? entzungaia. Egunerokoa. Miren nunca mais! irakurgaia. Poesia eta prosa. Eremu semantikoa eta eremu lexikoa. Izenordainak. Puntu eta koma. Testuaren gaia. Hizkuntza ludikoa: abestia (Katuaren testamentua), esaera zaharrak, logika jolasa, hizkuntz jolasa. Prozedurak Zenbat anai-arreba dituzu? komikia entzun, irakurri, eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin. Egunerokoaren zatiak idatzi edota osatu, ideiak, ekintzak lotuz. Miren nunca mais! kontakizunaren gaiari buruz aurretiazko jakintza aktibatu, norberaren esperientziak kontatuz. Miren nunca mais! irakurgaia irakurri, ulertu, aztertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Poesia eta prosa bereizi eta bakoitzaren ezaugarriak modu orokorrean zein diren identifikatu. Eremu semantiko bereko hitzak eta eremu lexiko berekoak bereizi. Pertsona izenordainak bereizi, eta erabili. Puntu eta koma erabili. Testuen gaia identifikatu. Katuaren testamentua abestia entzun eta abestu. Esaera zaharrak ulertu eta ikasi. Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu. Jarrerak Ahozko komunikazioa ematen den egoeretan parte hartu. Ahozko hizkuntza baliotsi elkarren arteko harremanetarako tresna bezala. Komunikazio arauak balioetsi eta errespetatu. Edozein motatako diskriminazio edo bereizkeriaren aurkako jarrera erakutsi. Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna landu. Besteei entzuteko ohitura hartu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

4. UNITATEA: Animaliak bezala


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Animaliak eta natura zaindu behar ditugula jabetzea. Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea eta osatzea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. %anak planifikatzea. Nork bere burua ebaluatzea. Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea. Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Esamolde eta esaera zaharren esanahia ulertzea eta ikastea. Sentimenduak eta horien arrazoiak azaltzea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea. Informazioaren gaineko inferentzia eta dedukzio sinpleak egitea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Familian eta gizartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea. ainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea. Norberaren ideiak adieraztea eta gainerako pertsonenak entzutea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea. Olerkiak ulertzeko ahalegina egitea eta balioestea. Arte adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte sorkuntza propioak egitea. Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea.
Ibaizabal argitaletxea 2009 1

Sormena lantzea. Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea. Akatsetatik ikasteko eta arriskuak hartzeko ahalmena izatea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Hizkuntzaren erabileraz gogoeta egitea, eta euskararen oinarrizko arauak bereganatzea eta zuzen aplikatzea. Irakurketa ozena egiten ikastea, s, z eta tz bereizteko ahalegina eginez. Egunerokoaren ezaugarriak kontuan hartuz, zati bat ekoiztea. Kilkerrarena, Pipiarena, Mattinsaltoak, Orbelarena eta Gorostiarena olerkiak arretaz irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte hartzea, interpretatzen ahaleginduz. Narrazioaren osagaiak ezagutzea eta identifikatzea. -ti, -tsu, -tasun, -lari, -gile eta -tzaile eratorpen atzizkien funtzioa ezagutzea eta, horiek erabiliz, hitzak sortzea eta esaldietan erabiltzea. Euskarazko zenbait esamoldeen esanahia ezagutzea, egoki erabili ahal izateko. Artikuluak, erakusleak, zenbatzaileak identifikatzeko gai izatea, eta zer informazio ematen duten jakitea. Bi puntuak noiz jarri jakitea eta testuetan zuzen erabiltzea. Testuak azpimarratzeak zertarako balio duen jakitea eta azpimarratzen lehen urratsak ematea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea. Irakurketa atsegin iturri eta informazio bide dela konturatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Hizkuntzaren erabileraz gogoeta egin du, eta euskararen oinarrizko arauak zuzen aplikatzen saiatu da. Irakurketa ozena egitean, s, z eta tz bereizteko ahalegina egin du. Egunerokoa idatzi du, ezaugarriak kontuan hartuz. Olerkiak arretaz irakurri ditu, ulertuz, eta ondorengo ariketetan ere parte hartu du, bere interpretazioa eskainiz. Narrazioaren osagaiak ekintza, pertsonaiak, lekua, denbora ezagutu eta identifikatu egiten ditu. -ti, -tsu, -tasun, -lari, -gile eta -tzaile atzizkien esanahia ezagutzen du, eta horiekin hitzak sortzeko mekanismoa bereganatu du. Badaki euskarazko zenbait esamolderen esanahia. Artikuluak, erakusleak eta zenbatzaileak bereizten ditu, eta ematen duten informazioaz jabetzen da. Testuetan bi puntuak behar diren lekuan ipintzen badaki. Masaiei buruzko testua ereduaren arabera azpimarratzen ahalegindu da. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Liburu interesgarri batzuen erreseinak irakurri, aukera egin eta, fitxak betez, lanari buruzko iritzia azaldu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Animaliak bezala komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Informazio bila entzungaia. Egunerokoa. Kilkerrarena, Pipiarena, Mattinsaltoak, Orbelarena eta Gorostiarena olerkiak. Narrazioa: osagaiak. Eratorpen atzizkiak: -ti, -tsu, -tasun, -lari, -gile, -tzaile. Esamoldeak. Determinatzaileak: artikuluak, erakusleak, zenbatzaileak. Bi puntuak. Azpimarratzea. Hizkuntza ludikoa: kopla txikia, azalpena, logika jolasa, hizkuntz jolasa. Prozedurak Animaliak bezala komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak egin. Informazio bila entzungaia entzun, eta oinarrizko informazioa jaso. Pare bat egunetako egunerokoa idatzi. Kilkerrarena, Pipiarena, Mattinsaltoak, Orbelarena eta Gorostiarena olerkiak irakurri aurretik, dedukzioak eta aurrehipotesiak egin. Olerkiak irakurri, ulertu, aztertu eta, elkarrizketa erabiliz, norberaren interpretazioa azaldu. Narrazio testuaren osagaiak aztertu, eta beste batenak identifikatu. -ti, -tsu, -tasun, -lari, -gile eta -tzaie atzizkidun hitzak sortu eta erabili. Euskarazko zenbait esamolde euren esanahiarekin lotu. Determinatzaileak identifikatu. Zenbatzaileak, erakusleak eta artikuluak bereizi, eta horiek ematen duten informazioaz jabetu. Testuetan bi puntuak behar diren lekuan jarri. Masaiei buruzko testua azpimarratu. Koplak entzun, abestu eta jolaserako erabili. Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu. Liburuen erreseinak irakurri eta hauen fitxak osatu. Autoebaluazioa egin eta hausnartu. Jarrerak Norberaren ahozko mezuen koherentzia, zuzentasuna eta egokitasuna balioetsi, komunikazio jatorragoa lortzeko bitarteko bezala. Ahozko azalpenetan zehatza eta argia izatearen garrantziaz jabetu, eta ahalegindu halaxe ematen azalpenak. Irakurketa balioestea dibertsio bide eta atsegin iturri bezala.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Idatzizko lanetan ordenak, argitasunak eta txukuntasunak duten garrantziaz konturatzea, eta norberarenak halaxe egiten saiatzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea balioestea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

5. UNITATEA: Makuluekin
OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. Osasuna zaintzeko prebentzio#ohiturak hartzea. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. $aldean erabakiak hartzea. Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Sentimenduak eta horien arrazoiak azaltzea. "lkarrizketak asmatzea eta antzeztea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Arazoen aurrean espiritu solidarioa: elkar animatzea. izartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. "makumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunaz jabetzea. Balio sistema propioa sortzea, eta horiekiko koherentziaz jokatzea, erabaki bat hartzeko edo gatazka bati aurre egiteko. Gatazkak konpontzeko, elkarrizketara eta negoziaziora jotzea, eta adostasunetara iristea, bai esparru pertsonalean, bai sozialean. Herritarren eskubide eta betebeharrak jarrera eraikitzailez, elkartasunez eta arduraz erabiltzea eta betetzea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea. Istorioen antzezpenak egitea. Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea. Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, gainerako pertsonen ideiak balioestea, elkarrizketatzea eta negoziatzea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Irudietan emandako egoera baten antzezpenerako gidoia sortzea eta hura antzeztea. Ahozko esamolde okerrak eta zuzenak identifikatzea, eta norberarenak zuzentzeko jarrera piztea. Jarraibide testuen funtzioak eta helburuak ezagutzea. Jarraibide testuak identifikatzea, eta jarraibideak emateko moduak eta horien ezaugarriak ezagutzea. Irakurtzerakoan sortzen zaizkion zalantzak argitzeko bideak bilatzen ikastea. Dilijentzia eta Kike testu laburrak arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Olerkia, bertsoa eta ahapaldia zer diren ezagutzea. -aldi, -te, -tegi, -ka atzizkien funtzioa ezagutzea eta, horiek erabiliz, hitzak sortzea eta erabiltzea. Zenbatzaile zehaztuak eta zehaztugabeak bereiztea. Erakusleak identifikatzea, eta zer kasutan deklinatuta dauden jakitea. Laburdurak eta siglak zer diren eta nola osatzen diren jakitea. Ohikoenak ezagutzea. Ideia nagusiak zer diren jakitea eta eskorpioiei buruzko testuan identifikatzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Irakurtzerakoan sortzen zaizkion zalantzak argitzeko bideak bilatzen ikasi du. Irudietan emandako egoera baten antzezpenerako gidoia prestatzen eta hura antzezten parte hartu du. Ahozko esamolde okerrak eta zuzenak identifikatu dtu, eta norberarenak zuzentzeko jarrera positiboa erakutsi du. Jarraibide testuen funtzioak eta helburuak ezagutzen ditu. Jarraibide testuak identifikatzen ditu, eta jarraibideak emateko moduak eta horien ezaugarriak ezagutzen ditu. Testu laburrak arretaz irakurri ditu, ulertuz, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Olerkietan, bertsoa eta ahapaldia identifikatzen ditu. -aldi, -te, -tegi, eta -ka atzizkiak zertarako erabiltzen diren badaki, hitzak sortzen ditu eta zuzen erabiltzen ditu. Zenbatzaile zehaztuak eta zehaztugabeak bereizteko gai da.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Deklinatutako erakusleak identifikatzen ditu testuetan. Laburdurak zer diren badaki eta ohikoenak ezagutzen ditu. Ideia nagusiak zer diren badaki eta eskorpioiei buruzko testuan paragrafoz paragrafo identifikatu ditu. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du. EDUKIAK Kontzeptuak Makuluekin komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Istripuak galarazteko aholkuak entzungaia. Jarraibide testua. Dilijentzia eta Kike testu laburrak. Poema: bertsoa, ahapaldia, errima. Eratorpen atzizkiak: -aldi, -te, -tegi, -ka. Zenbatzaileak (zehaztuak, zehaztugabeak) eta erakusleak. Laburdurak eta siglak. Testuaren ideia nagusia. Hizkuntza ludikoa: kopla txikia (Amak zureak neri), azalpena, obserbaziorako jolasa, hizkuntz jolasa, irakurketa bizkorra. Prozedurak Makuluekin komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu. Istripuak galarazteko aholkuak entzun, eta akatsa identifikatu. Bide Hezkuntzako arauen errespetuaz eztabaidatu. Jarraibide testuak aztertu. Dilijentzia eta Kike testu laburrak irakurri aurretik dedukzioak eta aurrehipotesiak egin. Dilijentzia eta Kike testu laburrak irakurri, aztertu, ulertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Hitz neurtuetan, bertsoa, ahapaldia eta errima zer diren ezagutu, eta olerkiak aztertu. -aldi, -te, -tegi, eta -ka atzizkien bidez eratorritako hitzak sortu eta erabili. Zenbatzaile zehaztuak eta zehaztugabeak ezagutu, testuetan identifikatu eta erabili. Erakusleak identifikatu, eta zein kasutan dauden adierazi. Hitzak dagokien laburdurarekin lotu, eta laburdurak zuzen erabili. Eskorpioiei buruzko testuaren ideia nagusiak identifikatu. Ama zureak neri kopla ikasi, abestu eta jolaserako erabili. Obserbazio eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu. Irakurketa bizkorreko jarduerak burutu. Jarrerak Ahozko komunikazio egoeretan parte hartzeko borondatea eta jarrera erakutsi. Besteen mezuak interpretatzeko eta haiei erantzuteko jarrera irekia azaldu. Jasotzen dituen mezuen aurrean jarrera kritikoa erakutsi, arraza, sexu, klase eta beste edonolako bereizkerien aurrean sentsibilitatea azalduz.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Testuak idatziz aurkezterakoan garbitasunak eta ulergarritasunak duten garrantzia balioetsi. Ikasgelako lanetan elkarlanerako jarrera eduki. Eskolako liburutegia erabiltzeko zaletasuna landu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

6. UNITATEA: Merezitako ordaina


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Pertsonen itxura fisikoan dauden aldeak modu positiboan balioestea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. %anak planifikatzea. $aldean erabakiak hartzea. Norbera gauzak egiteko gai dela sentitzea, eta horrek bultzatu egiten baititu motibazioa, nork bere buruan duen konfiantza eta ikasteko grina. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea. Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea. Esamolde eta esaera zaharren esanahia ulertzea eta ikastea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Beste pertsona batzuen lekuan jartzeko ahalegina egitea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea. Informazio iturriak eta baliabide teknologikoak autonomiaz, arduraz, ikuspegi kritikoz, eta zuhurtasunez erabiltzea. Informazioa antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko gai izatea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna izarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. ainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea. Errealitatea aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago daudela jakitea. Norberaren ideiak adieraztea eta gainerako pertsonenak entzutea. Gatazkak konpontzeko, elkarrizketara eta negoziaziora jotzea, eta adostasunetara iristea, bai esparru pertsonalean, bai sozialean.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea. Ipuinak irakurtzea. Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea. Arriskuak kalkulatzeko eta arazoei aurre egiteko ahalmena izatea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Eguneroko errealitatean sortzen diren gatazken aurrean jarrera irekia eta bakegilea izatea. Jokabide bati buruzko iritzia ahoz azaltzea, eta horren zergatiak aztertzea. Ahozko hizkuntzan egiten diren zenbait aldaketa fonetiko ezagutzea. Irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko dela jakitea. Jarraibide testuak modu desberdinetan emateko gai izatea. Mundiala mundua! kontakizuna arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Testu narratiboetan narratzailea eta idazlea bereiztea. Euskarazko hainbat interjekzio ezagutzea, eta egoki erabiltzea. Izenondoak graduatzeko moduak ezagutzea, eta zuzen erabiltzeko gai izatea. In eta il duten hitzen idazkera eta ahoskera desberdinak direla jakitea, eta idazterakoan zein ahoskatzerakoan, zuzen erabiltzea. Laburpenak egiten trebatzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Eguneroko errealitatean sortzen diren gatazketan jarrera irekia eta bakegilea agertzen du. Jokabide bati buruzko iritzia eman du, eta horren zergatiak aztertzen ahalegindu da. Ahozko adierazpenetan egin ohi diren aldaketa fonetikoak ezagutzen ditu, eta egiten ahalegintzen da. Irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko direla jabetu da. Jarraibide testuak modu desberdinetan emateko gai da. Mundiala mundua! kontakizuna irakurri eta ulertu du eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Testu narratiboetan narratzailea identifikatzen badaki eta idazlearengandik bereizten du. Ikasitako interjekzioak testuinguru eta egoera egokietan erabiltzen ditu. Izenondoak graduatzen badaki, eta ekoizpenetan egoki erabiltzen ditu. In eta il daukaten hitzak ondo ahoskatzen ditu eta zuzen idazten ditu. Adierazitako urratsak jarraituz, laburpena egiten saiatu da. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Merezitako ordaina komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Futbol partida eta gero eta Saskibaloi partida entzungaiak. Jarraibide testua. Mundiala mundua! kontakizuna. Narratzailea eta idazlea. Interjekzioak. Izenondoak eta graduatzaileak. In eta il: ahoskera eta idazkera. Laburpena. Hizkuntza ludikoa: Santa Agedako koplak, azalpena, zeinuen lengoaia. Prozedurak Merezitako ordaina komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu. Futbol partida eta gero entzungaia entzun eta galderei erantzun. Zenbait esaera ozen irakurri, beharrezkoak diren aldaketa fonetikoak eginez. Jarraibide testuak modu desberdinetan idatzi. Mundiala mundua! kontakizuna irakurri aurretik, aurretiazko jakintza aktibatu, norberaren esperientziari buruzko galderei erantzunez. Mundiala mundua! kontakizuna irakurri, ulertu, aztertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Testu narratiboetan narratzailea eta idazlea bereizi. Euskarazko hainbat interjekzio euren testuinguruan kokatu. Izenondoak graduatzeko moduak ezagutu eta erabili. In eta il ondo ahoskatu eta idatzi. Laburpena egin. Santa Agedako koplak abestu eta jolaserako erabili. Zeinuen lengoaiaren bidez zenbait gauza adierazi. Jarrerak Elkarrizketetan, errespetuzko jarrera azaldu. Literatura testuekiko, hots, ipuin, olerki eta abarrekiko interesa erakutsi, norberaren aberastasun eta atsegin iturri den neurrian. Euskaraz komunikatzeko jarrera positiboa eta aktiboa izan.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Besteen izaera eta itxura desberdinen aurrean errespetua erakutsi. Esamolde bizi eta herrikoiak bereganatzeko ahalegina egin. Euskal Herriko ipuin eta kontakizun tradizionalak estimatu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

7. UNITATEA: Tahashi maisu lanetan


OINARRIZKO GAITASUNA Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea eta osatzea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. $aldean erabakiak hartzea. %anak planifikatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea. Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Esamoldeen esanahia ulertzea eta ikastea. Gai baten azalpena edo iritzi bat ematen trebatzea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Besteen mezuen aurrean arreta eta errespetua izatea. Arazoen aurrean espiritu solidarioa: elkar animatzea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. "skuzabaltasuna balioestea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea. Ipuinak irakurtzea. Olerkiak ulertzeko ahalegina egitea eta balioestea. Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea. Arte eta kultura adierazpenekiko jarrera irekia, begirunezkoa eta kritikoa izatea. Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Sormena lantzea. Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, gainerako pertsonen ideiak balioestea, elkarrizketatzea eta negoziatzea. Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Komikiko hizkuntza interpretatzen ikastea, eta bertan ageri diren eguneroko esamolde bizi eta jatorrak ezagutzea. Galderei erantzunez, norberaren eskola ahoz deskribatzea. Etorkizuneko eskolei buruzko hipotesiak egitea, eta, gelakoen aurrean, aurrez prestatutako azalpena egitea. Paisaia deskribatzeko erabiltzen diren baliabideak ezagutzea, eta halako idatzizko azalpenak paragrafotan banatzen jakitea. Lerroz lerro, Bost okalak eta Ikasgelan olerkiak arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Antzerkia, genero gisa, eta ikusleak bertan duen papera ezagutzea eta horren garrantziaz jabetzea. Hitz elkarketa ezagutzea, lexikoa sortzeko bide bezala eta elkarketa mota desberdinak daudela jakitea. NOR, NORK, NORI, NOREN, NOREKIN eta NORENTZAT deklinabide kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean zuzen erabiltzeko gai izatea. H letra erakusleetan, lekuzko adberbioetan eta bokalez hasten diren zenbakietan zuzen erabiltzeko gai izatea. Testu baten eskema zertarako den eta nola egiten den jakitea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Komikiko hizkuntza interpretatzen badaki, eta bertan ageri diren eguneroko esamolde bizi eta jatorrak erabiltzen ditu. Galderei erantzunez, norberaren eskola ahoz deskribatu du. Etorkizuneko eskolei buruzko hipotesiak egin ditu, eta aurrez prestatutako azalpena egin du gelan. Paisaia deskribatzeko erabiltzen diren baliabideak ezagutzen ditu, eta halako azalpen testuak paragrafotan egoki banatzeko ahalegina egin du. Lerroz lerro, Bost okalak eta Ikasgelan olerkiak arretaz irakurri ditu, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eta iritzi kritikoa azalduz. Antzerkia, genero gisa, eta horren ezaugarriak ezagutzen ditu, eta jabetu da ikusleak bertan duen paperaz eta horren garrantziaz. Zenbait motatako hitz elkartuak identifikatzen ditu, eta sortzeko gai ere bada. NOR, NORK, NORI, NOREN, NOREKIN eta NORENTZAT deklinabide kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean zuzen erabiltzen ditu. H letra erakusleetan, lekuzko adberbioetan eta zenbakietan zuzen erabiltzen du.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Eskema nola egiten den badaki eta horretan ahalegindu da. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Tahashi maisu lanetan komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Deskribapena: paisaia. Lerroz lerro, Bost okalak eta Ikasgelan olerkiak. Antzerkia. Hitz elkartuak. Deklinabidea: NOR, NORK, NORI, NOREN, NOREKIN eta NORENTZAT. H letra erakusleetan eta zenbakietan. Eskema. Hizkuntza ludikoa: zortziko txikia (Maritxu nora zoaz), azalpena, obserbaziorako jolasa, hizkuntz jolasa. Prozedurak Tahashi maisu lanetan komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamolde bizi eta espontaneoak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu. Norberaren eskola ahoz deskribatu. Etorkizuneko eskolei buruzko hipotesiak egin, idatziz azalpena prestatu, eta gelakoen aurrean ahoz azaldu. Paisaiaren deskribapenak aztertu: izenondoak, lekuzko adberbioak, ideien banaketa paragrafoetan Lerroz lerro, Bost okalak eta Ikasgelan olerkiak irakurri, ulertu, aztertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Antzerkiaren elementuez eta ikuslearen paperaz gogoeta egin, galderei erantzunez. Hitz elkartuak identifikatu eta ekoizpenetan erabili. Deklinabidea: NOR, NORK, NORI, NOREN, NOREKIN eta NORENTZAT kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean ikasi eta erabili. H letra erakusleetan eta zenbakietan zuzen erabili. Eskemak aztertu, eta testuarentzat egokiena hautatu. Maritxu nora zoaz abestu eta antzeztu. Obserbazio eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu. Jarrerak Gaizki esanak zuzentzeko eta euskara jatorrago eta ederragoa erabiltzeko ahalegina eta gogoa erakutsi. Argi eta zehatz hitz egitearen garrantziaz jabetu, eta halaxe hitz egiten ahalegindu. Euskara balioetsi, komunikazio hizkuntza bezala, ikasgelan eta gelatik kanpo. Jasotzen dituen mezuekiko jarrera kritikoa, arraza, sexu, klase eta beste edonolako bereizkerien aurrean sentsibilitatea azalduz. Besteen mezuak interpretatzeko eta horiei erantzuteko jarrera irekia erakutsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009

8. UNITATEA: Hotz, bero, sargori


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. Nork bere buruari galderak egitea. %anak eta denbora planifikatzen ikastea. Nork bere burua ebaluatzea. Norberaren akatsak identifikatzea eta onartzea. Matematikarako gaitasuna Informazioak, datuak eta arrazoibideak erabiliz, errealitatea interpretatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Harridurak eta galderak intonazio egokiz egitea. Irratiz albiste bat ematea: horren antzezpen errealista. Ipuinak irakurriz gozatzea. Beste pertsona batzuen lekuan jartzeko ahalegina egitea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Besteen ideien, mezuen& aurrean arreta eta errespetua izatea. Familian eta gizartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. Komunikabideei buruzko gogoeta egitea. Errealitatea aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago daudela jakitea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea. Arte adierazpeneko zenbait baliabide ezagutzea eta erabiltzea. Kultura ondareko adierazpen nagusiak ezagutzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. Sormena lantzea.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Bere buruan konfiantza izatea, enpatia, hobetzeko grina, elkarrizketatzeko eta lankidetzan aritzeko. Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea. Akatsetatik ikasteko eta arriskuak hartzeko ahalmena izatea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Ozenki irakurtzean, adierazkortasunak duen balioaz jabetzea eta intonazioa eta erritmoa zaintzea. Albisteen ezaugarriak gogoratuz, irratiz emateko albistea sortzea eta grabatzea. Ozen irakurtzen ikastea. Leku baten deskribapena egitea idatziz, aztertutako ereduan oinarrituz. Lester eta logopeda irakurgaia arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Irakurritako testu mota desberdinen mezua ulertzea. Literatura baliabideen artean konparazioa zer den eta nola sortzen den jakitea. Sinonimoak eta antonimoak ezagutzearen garrantziaz jabetzea eta produkzio propioetan erabiltzea. NON, NONDIK, NORA, NORAINO eta NONGO deklinabide kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean zuzen erabiltzea. Eremu lexiko bereko hitzak jatorrizkoa bezala idazten direla ohartzea, euren ekoizpenetan ortografia akatsak ekiditeko. Ikasteko norberak dituen ohiturez gogoeta egitea eta horiek hobetzeko ahalegina egitea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea. Irakurketa atsegin iturri eta informazio bide dela konturatzea eta, ondorioz, liburuen erreseinak irakurtzea eta horien araberako aukera egitea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Ozenki irakurtzean, adierazkortasunak duen balioaz jabeturik, intonazioa eta erritmoa zaintzen ahalegintzen da. Albisteen ezaugarriak gogoratuz, irratiz emateko albistea sortu eta grabatu du. Irakurketa ozena intonazio eta erritmo egokian egiten ahalegindu da; baita adierazkorra izaten ere. Leku baten deskribapena egin du, aztertutako ereduan oinarrituz. Irakurritako testu mota desberdinen mezua ulertzen du. Lester eta logopeda irakurgaia arretaz irakurri ditu, ulertuz, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Konparazioa, literatura baliabide gisa, identifikatzen du, eta ekoizpenetan erabiltzen ahalegintzen da. Sinonimoak eta antonimoak erabiltzen ditu ekoizpenetan. NON, NONDIK, NORA, NORAINO eta NONGO deklinabide kasuak zuzen erabiltzen ditu singularrean, pluralean eta mugagabean.
Ibaizabal argitaletxea 2009 2

Eremu lexiko bereko hitzak jatorrizkoa bezala idazten direla ohartu da, eta ekoizpenetan kontuan hartzen du. Ikasteko ohiturak hobetzeko jarrera erakutsi du. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du. Liburu interesgarri batzuen erreseinak irakurri ditu eta hauen fitxak osatu ditu, irakurketarako aukera eginez.

EDUKIAK Kontzeptuak Hotz, bero, sargori... komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Larunbatean euria debekatuta entzungaia. Lekuen deskribapena. Lester eta logopeda irakurgaia. Literatura baliabideak: konparazioa. Sinonimoak eta antonimoak. Deklinabidea: NON, NONDIK, NORA, NORAINO eta NONGO Eremu lexiko bereko hitzen idazkera. Ikastea. Hizkuntza ludikoa: zortziko txikia (Xenpelarren bertsoak), azalpena, logika jolasa, hizkuntz jolasa. Prozedurak Hotz, bero, sargori... komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Prestatu idatziz albiste bat, ahoz esateko. Ahozko albiste emanaldia egin. Larubatean euria debekatuta entzungaia entzun, eta norberaren esperintziarekin alderatu. Txistearen irakurketa adierazkorra egin. Leku baten idatziz deskribatu. Lester eta logopeda irakurri aurretik, aurrejakintzak aktibatu, galderei erantzunez. Lester eta logopeda irakurri, ulertu, aztertu eta, elkarrizketa erabiliz, norberaren iritzi kritikoa azaldu. Konparazioak aztertu eta sortu. Sinonimoak eta antonimoak bilatu eta erabili. NON, NONDIK, NORA, NORAINO eta NONGO kasuak singularrean, pluralean eta mugagabean ikasi eta erabili. Eremu lexiko bereko zuzen idatzi, eta akatsak identifikatu. Ikasteko tekniken inguruan gogoeta egin. Xenpelarren bertsoak abestu eta jolaserako erabili. Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu. Liburuen erreseinak irakurri, bat hautatu, irakurri eta hari buruzko fitxa egin. Autoebaluazioa egin eta hausnartu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Jarrerak Ahozko hizkuntzak elkarren arteko komunikazioa errazteko dituen baliabide propioak erabiltzeko jarrera eta zaletasuna (keinuak, gorputz mugimenduak...) erakutsi. Talde lana balioetsi, eta lankidetzarako jarrera erakutsi. Edozein motatako bereizkeriaren aurkako jarrera azaldu. Elkarbizitzako arauak eta ohiturak balioetsi, eta horik betetzeko gogoa erakutsi. Irakurtzeko eta gelako liburutegia erabiltzeko zaletasuna lantzen ahalegindu. Besteen iritzien aurrean interesa eta errespetuzko jokabidea erakutsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009

9. UNITATEA: Nor da kanpotarra?


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Pertsonen itxura fisikoan dauden aldeak modu positiboan balioestea. Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. 'undu mailako elkartasunari eta belaunaldien arteko elkartasunari eustea. Ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakustea, norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. %anak planifikatzea. Ikasteko esfortzuak merezi duela konturatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea. Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea. Norberaren asmoak eta iritziak besteekin partekatzea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Sentimenduak elkar trukatzea. Gai bati buruzko iritzia ematen trebatzea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Beste pertsona batzuen lekuan jartzeko ahalegina egitea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea. Informazio iturriak eta baliabide teknologikoak autonomiaz, arduraz, ikuspegi kritikoz, eta zuhurtasunez erabiltzea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Besteen mezuen aurrean arreta eta errespetua izatea. izarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea. Norberaren ideiak eta iritziak ezagutzea eta adieraztea, eta gainerako pertsonenak arretaz eta errespetuz entzutea. ainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea. Munduko herritarra dela sentitzea. Errealitatea aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago daudela jakitea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Ikasleek pertsonen arteko diferentziak balioestea, eta kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela aitzat hartzea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak balioestea. Kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea. Norberaren komunitateko nahiz beste komunitate batzuetako kultura eta arte ondarea kontserbatzen laguntzea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. Kultura !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Lankidetzan aritzeko gai izatea. Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, gainerako pertsonen ideiak balioestea, elkarrizketatzea eta negoziatzea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Jatorri kanpotarra dutenekiko errespetua eta jarrera irekia azaltzea. Jatorri kanpotarra duen inguruko norbaiten esperientzia ahoz prestatzea eta gelan kontatzea. Ahozko esamolde okerrak identifikatzea eta horiek zuzentzeko jarrera sustatzea. Azalpen testua identifikatzea, eta horren ezaugarriak ezagutzea. Tibeteko ipuina kontakizuna arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Pertsonaien izaerak eta jokaerak kritikoki aztertzea. Narrazio errealak eta narrazio fantastikoak bereiztea. Esamoldeen aberastasunaz jabetzea eta esapide herrikoi eta adierazgarriak ezagutzea. Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereiztea eta horiek berezitasunak ezagutzea. Aditz laguntzaileak zuzen idaztea, hots, z letraz. Baita nola? eta zerez? galderei erantzuten dieten hitzak ere. Oroimena edo memoria lantzearen garrantziaz jabetzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Jatorri kanpotarra dutenekiko errespetua eta jarrera irekia azaltzen du. Jatorri kanpotarra duen inguruko norbaiten esperientzia ahoz prestatu eta gelan kontatu du. Ahozko esamolde okerrak identifikatu ditu eta horiek zuzentzeko jarrera azaltzen du. Azalpen testua identifikatzen du, eta horren ezaugarriak ezagutzen ditu. Jatorri kanpotarra dutenekiko errespetua erakusten du. Esamolde okerrak eta zuzenak bereizten ditu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Tibeteko ipuina arretaz irakurri du, ulertuz, eta ondorengo ariketetan ere parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Pertsonen izaeren eta jokaeren inguruko iritzia azaldu du. Narrazio errealaren eta narrazio fantastikoaren ezaugarriak bereizten ditu. Esamolde aberatsak eta esapide herrikoi eta adierazgarriak ezagutu eta erabili ditu. Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereizten ditu. Horien ezaugarriak ere ezagutzen ditu. Aditz laguntzaileetan z letra zuzen erabiltzen du. Baita nola? eta zerez? galderei erantzuten dieten hitzetan ere. Oroimena lantzeko teknika praktikatzen saiatu da. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte hartu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Nor da kanpotarra? komikia. Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Afrikako etorkin baten gutuna entzungaia. Azalpen testua. Tibeteko ipuina narrazioa. Narrazioa: erreala eta fantastikoa. Esamoldeak. Aditz trinkoak eta perifrastikoak. Z aditz laguntzaileetan, eta nola? eta zerez? galderei erantzuten dieten hitztetan. Buruz ikastea. Hizkuntza ludikoa: zortziko txikia, azalpena, txisteak, logika jolasa, hizkuntz jolasa. Prozedurak Nor da kanpotarra? komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Jatorri kanpotarra duen inguruko norbaiten esperientzia ahoz prestatu eta gelan kontatu. Afrikako etorkin baten gutuna entzungaia entzun eta ulermen galderei erantzun. Ahozko esamolde okerrak identifikatu. Azalpen testua aztertu. Tibeteko ipuina narrazioa irakurri aurretik, irakurriko dituzten gertakizunei buruzko aurrehipotesiak egin. Tibeteko ipuina narrazioa irakurri, ulertu, aztertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Narrazio errealak eta fantastikoak aztertu eta bereizi. Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereizi eta erabili. Gaizki idatzitako aditz laguntzaileak, eta nola? eta zerez? galderei erantzuten dietenak, identifikatu eta zuzendu. Zerrendak, datuak buruz ikasteko teknikak landu. Xenpelarren bertsoak abestu eta jolaserako erabili. Logika eta hizkuntz jolasak egin eta antzekoak sortu. Jarrerak Gizarteko elkarbizitzan eta komunikazio egoeretan ezarrita dauden arauak errespetatu.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Koherentziari, egokitasunari eta zuzentasunari dagokionean, nork bere testu idatziak berrikusteak duen garrantzia balioetsi. Hizkuntza idatzia balioetsi bizitzan ongi moldatzeko beharrezko tresna bezala. Pertsona eta toki berriak ezagutzeko interesa eta berorienganako begirunea erakutsi. Lexiko alorrean zehaztasuna eta aberastasuna lortzen ahalegindu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

10. UNITATEA: Lotsatu zergatik?


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. Nork bere buruari galderak egitea. !arduerak eta denbora modu efektiboan planifikatzen eta antolatzen ikastea. Norberaren akatsak identifikatzea eta onartzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea. Norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adieraztea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Sentimenduak elkar trukatzea, eta horien arrazoiak azaltzea. Nork bere iritziak eta azalpenak ematea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazioa bilatzeko eta lortzeko gaitasuna izatea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna izarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. ainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea. Errealitatea aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago daudela jakitea. Balio sistema propioa sortzea, eta horiekiko koherentziaz jokatzea, erabaki bat hartzeko edo gatazka bati aurre egiteko. Ikasleek pertsonen arteko diferentziak balioestea, eta kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela aitzat hartzea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak balioestea. Ipuinak irakurtzea. Artea eta bestelako kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea. Errealitatea Norberaren komunitateko nahiz beste komunitate batzuetako kultura eta arte ondarea kontserbatzen laguntzea.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Errealitatea !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea.

HELBURUAK Ahozko eta idatzizko testuak edo mezuak ulertzea, ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatuz, eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai izatea. Lotsari buruz norberak duen ititzia azaltzea, eta horretaz lasai hitz egitea. Lotsa gainditzeko gomendioak ahoz ematea, labur. Irakurketa ozena egitean, erritmoaren eta intonazioaren garrantzia balioestea eta zaintzea. Azalpen testuak sortzen eta ekoizten trebatzea. Benek Anna maite du irakurgaia arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Antzerki lanetan elkarrizketaren eta akotazioen funtzioa ezagutzea eta horren garrantziaz jabetzea. Jentilizioak euskaraz modu egokian idatzi eta zuzen erabiltzea. Aditzaren denborak (oraina, lehena eta geroa) zuzen erabiltzen jakitea. S, z eta x zuzen erabiltzea testu idatzietan. Hiztegietan zer informazio aurki dezakegun jakitea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ahozko eta idatzizko testuak edo mezuak ulertzen ditu, ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatuz. Lotsari buruz norberak duen ititzia azaldu du. Lotsa gainditzeko gomendioak ahoz eman ditu labur. Irakurketa ozena egitean, erritmoa eta intonazioa zaintzen ahalegindu da. Norberaren herriko ohitura bat idatziz azaldu du, azalpen testuaren ezaugarriak zainduz. Benek Anna maite du irakurgaia arretaz eta gogotik irakuri eta ulertu du, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartu du. Antzerki lanetan elkarrizketaren eta akotazioen funtzioa ezagutzen du eta horren garrantziaz jabetu da. Jentilizioak euskaraz modu egokian idazten ditu. Aditzaren denborak (oraina, lehena eta geroa) zuzen erabiltzen ditu. S, z eta x zuzen erabiltzen ditu testu idatzietan. Badaki hiztegietan zer informazio aurki daitekeen. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

EDUKIAK Kontzeptuak Lotsatu... zergatik? komikia. Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Lotsa gainditzeko gomendioak entzungaia. Azalpen testua. Benek Anna maite du irakurgaia. Antzerkia. Jentilizioak. Aditz laguntzailea: denbora. S, z eta x. Hiztegiak. Hizkuntza ludikoa: abestia, azalpena, obserbaziorako jolasa, igarkizunak. Prozedurak Lotsatu... zergatik? komikia, entzun, irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Ahozko hizkuntza lantzeko komikiaren inguruan proposatzen diren jarduerak burutu. Lotsari buruz hitz egin taldean. Irakurketa ozena egin, testuari dagokion tonuan eta erritmoan. Lotsa gainditzeko gomendioak entzun, eta jasotako informazioa labur eman. Norberaren herriko ohitura batez azalpena idatzi. Benek Anna maite du irakurri aurretik, irakurgaian agertuko diren sentimenduei eta emozioei buruzko aurrejakintza aktibatu, galderei erantzunez. Benek Anna maite du irakurri, aztertu, ulertu, eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Antzerki testuetan elkarrizketaren garrantziaz jabetu eta akotazioak bereizi. Jentilizioak identifikatu eta sortu. Aditz laguntzailea testu barruan zuzen erabili, bereziki denborari zainduz. S, z eta x zuzen erabili testu idatzietan. Hiztegiek zer informazio eta nola ematen duten aztertu. Xarmegarria zira abestia abestu eta jolaserako erabili. Obserbaziorako jolasa eta igarkizunak egin eta antzekoak sortu. Jarrerak Testu literarioak balioetsi herri eta kultura baten adierazpen historiko, sozial eta estetiko bezala. Euskara esparru guztietan erabiltzeko jarrera positiboa eta aktiboa erakutsi. Gizarteko elkarbizitzan eta komunikazio egoeretan ezarrita dauden arauak errespetatu. Ahozko azalpenetan zehatza eta argia izaten saiatu. Idazterakoan zuzentasun ortografikoa eta hitz egiterakoan zuzentasun fonetikoa lortzeko jarrera erakutsi. Liburutegia erabili informazio iturri eta entretenimendu toki bezala, bertako arauak ezagutuz eta errespetatuz.

Ibaizabal argitaletxea 2009

11. UNITATEA: Aitzakia ugari


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Bizitzako eremu askotan autonomiaz eta ekimenez jardutea. Informazio mezuak ikuspegi kritikoz aztertzea. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Akatsak identifikatzea eta zuzentzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. Nork bere buruari galderak egitea. Norbera gauzak egiteko gai dela sentitzea, eta horrek bultzatu egiten baititu motibazioa, nork bere buruan duen konfiantza eta ikasteko grina. Matematikarako gaitasuna Informazioak, datuak eta arrazoibideak erabiliz, errealitatea interpretatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea. Entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko gai izatea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Iritzia ematen trebatzea. Ipuinak irakurriz gozatzea. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Informazio iturriak eta testu motak aztertzen eta erabiltzen jakitea. Informazio iturriak eta baliabide teknologikoak autonomiaz, arduraz, ikuspegi kritikoz, eta zuhurtasunez erabiltzea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Familian eta gizartean eduki beharreko jarrera egokiez jabetzea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. Norberaren ideiak eta iritziak ezagutzea eta adieraztea, eta gainerako pertsonenak arretaz eta errespetuz entzutea. "makumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunaz jabetzea. "skuzabaltasuna balioestea. Balio sistema propioa sortzea, eta horiekiko koherentziaz jokatzea, erabaki bat hartzeko edo gatazka bati aurre egiteko. Ikasleek pertsonen arteko diferentziak balioestea, eta kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela aintzat hartzea. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak eta ipuinak balioestea.
Ibaizabal argitaletxea 2009 3

Ipuinak irakurtzea. Arte eta kultura adierazpenekiko jarrera irekia, begirunezkoa eta kritikoa izatea. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Etxeko lanetan elkarlana eta laguntzeko jarrera balioestea. ( !ardunean egindako akatsak ikasteko prozesuaren parte direla barneratzea. Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea. Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua izatea. Akatsetatik ikasteko eta arriskuak hartzeko ahalmena izatea.

HELBURUAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea. Ikaslea bere iritziak, sentimenduak, beharrak... argi eta era koherentean azaltzeko gai izatea. Generoari eta hezkuntzari buruzko grafikoa interpretatzea, norberaren errealitatearekin konparatzea, eta horren berri ahoz ematea. Ahozko esamolde okerrak identifikatzea eta horiek zuzen erabiltzeko jarrera sustatzea. Komikien bidez istorio ulergarriak kontatzeko erabiltzen diren elementuak ezagutzea eta erabiltzea. Beltzuntzeko Gaston narrazioa arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Alegia bereiztea, eta horren berezitasunak ezagutzea. Euskal toponimiako ezagutza xume batzuk izatea. Aditz trinkoen informazioa ondorioztatzea, horien egitura ezagutzeko, eta zuzen erabiltzea. Ts, tz eta tx zuzen erabiltzea testu idatzietan. Entziklopediek zer informazio ematen diguten eta zertarako erabil ditzakegun jakitea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Eskolako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzen ditu. Ikaslea bere iritziak, sentimenduak, beharrak... argi eta era koherentean azaltzeko gai da. Generoari eta hezkuntzari buruzko grafikoa interpretatzen ahalegindu da, bere errealitatearekin konparatu du, eta horren berri ahoz eman du. Ahozko esamolde okerrak eta zuzenak bereizi ditu. Komikien lengoia ezagutzen du. Beltzuntzeko Gaston narrazioa arretaz eta gogotik irakurri du, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Alegia bereizten du. Euskal abizen batzuen esanahia ezagutu du, eta beste batzuena ondorioztatzen ahalegindu da. Aditz trinkoak nola osatzen diren badaki, eta zuzen erabiltzen ditu. Ts, tz eta tx zuzen erabiltzen ditu.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Badaki informazioa bilatzean, zer entziklopediatara jo. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Aitzakia ugari komikia. Komikiko ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Nire aita etxekoandrea da. Eta zer? entzungaia. Komikia. Beltzuntzeko Gaston kontakizuna. Alegia. Toponimia. Aditz trinkoa. Ts, tz eta tx. Entziklopediak. Hizkuntza ludikoa: Markesaren alaba bertsoak, azalpena, obserbaziorako jolasa, esaera zaharrak. Prozedurak Aitzakia ugari komikia entzun, irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Komikiaren inguruan proposatzen diren ahozko jarduerak egin. Generoari eta hezkuntzari buruzko grafikoa interpretatu, eta ondorioak ahoz azaldu. Ahozko esamolde okerrak identifikatu. Komikiak eta horiek egiteko erabiltzen diren elementuak aztertu. Beltzuntzeko Gaston kontakizuna irakurri aurretik, aurrejakintzak aktibatu, galderei erantzunez. Beltzuntzeko Gaston kontakizuna irakurri, aztertu, ulertu eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Alegia eta berorren berezitasunak identifikatu. Zenbait abizen eta toki izenen esanahia bilatu, edota ondorioztatu. Aditz trinkoen egitura eta informazioa ezagutu eta zuzen erabili. Ts, tz eta tx zuzen erabili. Entziklopediak aztertu, egoki erabili ahal izateko. Markesaren alaba bertsoak abestu eta jolaserako erabili. Obserbaziorako jolasak egin eta esaera zaharrak ulertu eta buruz ikasi. Jarrerak Idazterakoan zuzentasun ortografikoa eta hitz egiterakoan zuzentasun fonetikoa lortzeko jarrera erakutsi. Besteak ideiak azaltzen ari diren uneetan jarrera irekia eta errespetuzkoa erakutsi. Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna landu. Besteen lanarekiko errespetuzko jarrera erakutsi. Koherentziari, egokitasunari eta zuzentasunari dagokionean, nork bere testu idatziak berrikusteak duen garrantzia balioetsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Gaizki esanak zuzentzeko eta euskara jatorragoa eta ederragoa erabiltzeko asmoa erakutsi.

Ibaizabal argitaletxea 2009

12. UNITATEA: Emaitzekin pozik?


OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna Belaunaldien arteko elkartasunari eustea. Osasunaren bi dimentsio aintzatetsi behar dira, indibiduala eta kolektiboa, eta ardurazko eta errespetuzko jarrerak erakutsi behar dira norberarekiko eta gainerako pertsonekiko. Ikasten ikasteko gaitasuna Abestiak entzutea, osatzea eta ikastea. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzea. Banaka, binaka eta taldean lan egitea. Nork bere buruari galderak egitea. $aldean erabakiak hartzea. Nork bere burua ebaluatzea. Norberaren akatsak identifikatzea eta onartzea. Matematikarako gaitasuna Informazioak, datuak eta arrazoibideak erabiliz, errealitatea interpretatzea. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna Hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat balioestea eta erabiltzen jakitea. Kritika eraikitzaileak onartzeko eta egiteko ahalmena izatea. Elkarrizketa erabiltzea, eta horren balioaz jabetzea. Norberaren asmoak eta iritziak besteekin partekatzea. Hainbat testu mota ulertzea eta interpretatzea. Sentimenduak eta horien arrazoiak azaltzea. Nork bere iritziak eta azalpenak ematea. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna Besteen mezuen aurrean arreta eta errespetua izatea. izarte bizitzan, jarrera negatiboak baztertu eta positiboak balioesten ikastea. Besteekiko adeitasuna eta begirunea balioestea. ainerako pertsonen lekuan jartzeko gai izatea. Balio sistema propioa sortzea, eta horiekiko koherentziaz jokatzea, erabaki bat hartzeko edo gatazka bati aurre egiteko. Giza eta arte kulturarako gaitasuna Herri tradizioko abestiak balioestea. Olerkiak ulertzeko ahalegina egitea eta balioestea. Artea eta kultura adierazpenak balioestea eta horiez gozatzea. Norberaren ahalmen estetiko eta sortzailea lantzeko gogoa eta borondatea izatea.

Ibaizabal argitaletxea 2009

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Norberaren autonomia eta indibidualtasuna gordetzen jakitea. Sormena lantzea. Harremanetarako, lankidetzarako eta talde lanerako gizarte trebetasunak izatea. Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, eta haien ideiak balioestea. Bere buruan konfiantza izatea eta hobetzeko grina izatea. Akatsetatik ikasteko ahalmena izatea.

HELBURUAK Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea, ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatuz. Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzea, besteen iritzien eta ekarpenen aurrean errespetuzko jarrera azalduz. Ozen irakurtzen ikastea. Hitz egitean edo ozenki irakurtzean, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ahalegintzea. Komikia ekoiztea. Joxantonio Ormazabalen zenbait olerki arretaz eta gogotik irakurtzea, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartzea, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Bertsolaritza herri literaturako altxor bezala baloratzea eta zenbait bertso mota ezagutzea eta abestea. Lexikoarekin zerikusia duten kontzeptuak, ikasturtean zehar ikasitakoak, gogoratzea. Moduzko, denborazko eta lekuzko aditzondoak bereiztea. Datak zuzen idazten ikastea. Idatzizko lanak argi, txukun eta modu ulergarrian aurkezteko ohitura hartzea. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartzea. Irakurketa atsegin iturri eta informazio bide dela konturatzea. Eta erreseinak irakurrita, bakoitzak bere aukera egitea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ahozko eta idatzizko testuak ulertzen ditu, eta ikuspegi kritiko eta pertsonalez interpretatzen ahalegintzen da. Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzen du, besteen iritzien eta ekarpenen aurrean errespetuzko jarrera azalduz. Ozen egoki irakurtzen saiatu da. Hitz egitean edo ozenki irakurtzean, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ahalegindu da. Komikia ekoiztu du, taldeko lanean parte aktiboa hartuz. Joxantonio Ormazabalen zenbait olerki arretaz eta gogotik irakurri ditu, ulertuz, eta ondorengo ariketetan parte aktiboa hartu du, bere interpretazioa eskaintzen saiatuz. Zenbabat-bateko bertsolaritrzan egiten diren zenbait ariketa mota ezagutzen ditu. Lexikoarekin zerikusia duten kontzeptuak, ikasturtean zehar ikasitakoak, gogoratzen ditu. Moduzko, denborazko eta lekuzko aditzondoak bereizten ditu eta egoki erabiltzen badaki.
Ibaizabal argitaletxea 2009

Datak zuzen idazten ditu. Idatzizko lanak argi, txukun eta modu ulergarrian aurkezteko ahalegina egiten du. Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko ariketetan parte aktiboa hartu du. Liburu interesgarri batzuen erreseinak irakurri, aukera egin eta, fitxak betez, lanari buruzko iritzia azaldu du.

EDUKIAK Kontzeptuak Emaitzekin pozik...? komikia. Ahozko esamoldeak. Hizkuntz funtzioak. Testigantzak entzungaia. Komikia. Olerkiak. Bertsolaritza. Lexikoa. Aditzondoak: moduzkoak, denborazkoak, lekuzkoak. Daten idazkera. Idatzizko lanen berrikustea. Hizkuntza ludikoa: abestia, azalpena, obserbaziorako jolasa. Prozedurak Emaitzekin pozik...? komikia irakurri eta interpretatu. Esamoldeak ezagutu eta erabili. Garai bateko eskolei buruzko entzungaia entzun, eta ulerman ariketa egin. Gaur egungo eskola garai batekoarekin alderatu, eta ahoz azaldu. Testu zenbait ozen irakurri, euskarazko lege fonetikoak errespetatuz. Talde lanean komikia ekoiztu. Zenbait olerki irakurri, aztertu, ulertu, eta, elkarrizketa erabiliz, iritzi kritikoa azaldu. Bertsoak eta horiek botatzeko jarritako ariketak aztertu. Lexiko ataleko kontzeptuak berrikusi eta gogoratu. Moduzko, denborazko eta lekuzko aditzondoak bereizi eta erabili. Datak zuzen idazteko jarduerak egin. Itxuraz gaizki aurkeztutako idatzizko lan bat zuzendu. Axun kla, kla... abestia abestu eta jolaserako erabili. Liburuen erreseinak irakurri, bat hautatu, irakurri eta hari buruzko fitxa egin. Autoebaluazioa egin eta hausnartu. Jarrerak Ahozko hizkuntza ematen den egoeretan parte hartzeko prest azaldu, eta ahozko hizkuntza elkarren arteko harremanetarako tresna bezala balioetsi. Talde lana balioetsi, eta lankidetzarako jarrera erakutsi. Besteen mezuak interpretatzeko eta hauei erantzuteko jarrera irekia azaldu. Ikasgelako lanetan besteei laguntzeko jarrera erskutsi. Hizkuntzaren alderdi ludikoa ezagutzeko interesa azaldu, eta berau erabiliz gozatu.

Ibaizabal argitaletxea 2009

You might also like