Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 141

GAROA

Tchomin Aguirre

__________

IRACURLEARI

Egun on ta berri on, adisquide.


Garoa naiz, cresalaren anai gaztea; baino menditarra, Guipuzcoaco
izqueraz jancia.
Nere anaiari abegui ona eguin cioten euscaldunac.
Gaurco egunean edoceri jotzen çaizca ta, Euscalerrian aci çalaco, tchalo
batzuec jo emen cizcaten.
Baino ni eznator tchalo bila. Nere aitac esan dit buruauste gogorren
erdian sortu naiçala, cereguin ascoren tartean, tcholartietan, atalga ta pitinga;
arançapeco lore gaichoa diruditala, eguzqui gutchico landare machcarra.
Bai, nere aitac dionez, cresala ta ni almen gabeco guiçonaren eguinçac
guera, çazpiquiac, eta gure aitac ondo eçagutzen gaitu.
Ni jaio baino len cerbait içango ninçala uste omen çuan, baina jaio ta
guero, celaira naramala, beguira beguira egon çait eta utsune aguiriac idoro
dizquit açalean, ustegabeco erquintasuna errai-maminean.
Ala ere, arrera tcharric eçaldiraçu eguingo. Apalari etzaio inon gaizqui
beguiratzen.
Ta gainera, nai degunic eztegu, iracurle, ta aldeguna bearco. Gaur
eztago auqueraric.
Erneco aldira eusqueraz iracurgai goço, ugari, ta mardulac. Betoz ordu
onean, betoz aimbat lasterren.
Norc daqui, ni ain cachcarra icustean, liburu eder bat ceuc asmatuco
ezpadeçu?
Baino bitartean, ara ni naicen becela. Tira, icusi çaçu Joanes arçaia,
irequi çaioçu atea, irauli çadaçu orria.

__________

I.
JOANES ArçaIA

Ura çan guiçona, ura!


çazpi oin ta erdi bai luce, macal çugatzaren irudira çucen, pagoric
lodiena baicen çabal, arte gogorra becela trinco, gorosti ecearen ancera cimel.
Orrela çan Joanes nic eçagutu nuanean.
Sendoac ceuden oraindic arçai çarraren beso çainsuac, tchit azcarrac
bere oinac, cindoac bere bular-auspoac.

1
Irurogueta amabi aldiz icusi çuan, Aloina mendico ariztietan, ostro
berdea berriz jaiotzen; baina etzion eramango emeretzi urteco mutil batec ez
aizcora jolasean, ez burni astuna jaurtitzen, ez mendietan gora edo ibarretan
cear laisterca.
caico andi bat esne goicean jan, azpantarrez izterrac estaldu ta maquila
bat escuan artu ezquero, prest cegoan egun osoan, cein arinago becela,
beorren atzetic ibilceco edo, neque ascoric gabe, ardi galdu gaichoaren bila
gau guztia igarotzeco.
Arguiac ciran Joanesen begui goçoac. Oitua cegoan Joanes cerura ta
lurrera, gabaz ta egunez, arreta andiz beguiratzen; ta inoc baino lenago
icusico çuan, goi aldetic, odei tarteco arranoaren ibilera apaina edo ia guiçon
danençat estalduric cegoan içarraren quinua, ta lur aldean, locatz bigunetaco
abere oinatza, bide ondotic joan ciran eperren aztarna, sasi mardularen
erceco erbi-oi çapala, arcaitz çuloetaco egazti arraparien cabia, ta an bebeian
aguiri çan urlia errico orduari çar ta ilun samarra.
Ernaiac ciran Joanesen belarriac. Oso eguina cegoan Joanes mendi-
oiarçun guztietara. Mila aldiz bai ençun cituan, bacartasunaren erdian jarrita
cegoala, urrutico trumoiaren orrua, ecaitz aicearen durundia, arçaiaren
deadar lucea, egurguilearen aizcoracada neurtua; basaurdearen arnasotsa,
otsoaren alaraua, aceriaren çaunca, beorren irritzia, moçoloaren oiua,
basaunz bildurtiaren çalaparta; abere arranen dulun-duluna, ardien bee
negartia, sugue çarraren tchistua, belien garrachi latza, sosoatren
tchorchorra, tchori cantari ascoten tchiotcho alaia, errecastoen poil-poila,
çugatz ostroen pir-pir biguna, elcho gogaicarrien çumburrunchoa... itz
gutchitan esateco, içaquiac berez dituan ta mendi basoetan diran abere, pizti
ta sortutaco gauça guztien amaigabeco soinu tchiqui ta andi, ichil ta bici,
garratz ta goço, mingarri ta eztitsu, pozcor ta icaragarrizco danac. Berialache
ancematen cion Joanesec nondic cetorren soinua, ta baita ere esango
çuquean garbiro ta çucen cer çan ta non cegoan soinu bacoitzaren jatorri
ezcutua.
Etzan Joanes jaquituri andicoa, baina bai asco icusia, ta asco icusi duan
guiçonac beti daqui cerbait, eta sarri jaquinsu usteco ascoc baino gueiago.
Bacequian non ta noiz jaiotzen ciran guibelurdinic goçoenac eta cein
toquitan ceuden camamila, belatcheta, carrasquila ta beste orrelaco belar
mota guiçonarençat osasungarriac.
Bacequian non idoroco cituan artaldearençat bear ciran janariric on ta
egoquienac.
Bacequian nola sendatu bear ciran beor, bei ta ardien çauri ta
gaichotasun eçagutuenac.
Bacequizquian baso guztietaco laster bideac eta bost ordu bide inguruco
arcaitz çulo ta aterpe denac.
Bacequizquian cer lecu ceuzcaten goi urdinean içarric nagusienac eta
artiçarrac batez ere. Eguzquian bertan icusten cituan, gueiembat, egunaren

2
orduac; ilarguiaren jiran, aiceac ceraman bidean ta laino ta odeien egoetan
iracurcen çuan urrengo eguneraco guirona edo guiro tcharra.
Bacequian, gainera, ta au ceucan gauçaric onençat, guraso çarrac
eracutsi cioten Eleiçaren leguea ta Jesu-cristoc lurrean erabili çuan bicitza
samurra, ta legue ta bicitza oieçaz bacartadean gogoraturic, icasi çuan, dana
Jaungoicoari çor cion guiçonac tchit apala bear çuqueala içan, bere nequietan
patchada andicoa ta lagun urcoaren naigabietan eguiazco onguinaiz betea.
cristoren leguea çan Joanesen arguia ta argui orretan icusten cituan,
cupidaz, guiçonen argaltasun ta ibilpide oquerrac.
Oroitzen naiz nola eçagutu nuan nic Joanes arçaia ta nere jaquinai
bician cembat galdera eguin nizquion.
Baguinacen bein mendian gora lagun batzuec, orain urte asco dala,
udaco bero galdatan, icerditsu, arnasestuca, oso necaturic, Aitzgorrico goi
gailurrera igotzeco asmoetan, ta Urbiaco celai ederra igarota laster, aurrez
aurre bilatu guenduan gure arçai cinçoa, querizpean, çugatz andi baten
sustraian jarrita, artilezco galcerdia eguinaz ta an aurrean cebilçan ardiai
beguira.
Aldamenean ceucan çacurrac, sumatu guenduçanean, ongui-etorri
gaiztoa emateco itchurac artu cituan.
—Ona, Tchuri, —deitu cion arçai çarrac— gueldi emen. Jum!
—Egun on —oles eguin guinon Joanesi— egun on, adisquidea.
—Baita çueri ere, —erançun cigun, goçoro irribarrez.
—Jarlecu ona bilatu deçu.
—Beste asco dauzcat basoan, ta danac eçagutzen naute igaroco urtietan.
—Urteac dira nosqui emen çabilçala?
—Berroguetamarretic gora onezquero.
—Ta beti mendian çaude, bacarric? Nun bicico naiz paquetsuago ta
obeto?
—Ain ondo bici alcera?
— Bai, ta nola ez? Nai detan aina jaten det, nai detan aina edan, ta nai
detana aguindu. Nere ustea da —jarraitu çuan parre ancean— nere ustea da
emengo leguea, ta nere aguinduaren aurrean eztu inorc ecetzic erançuten.
Inguruetaco jabe ta jaun becela bici naiz.
—Ezta gaizqui, ez; baina esan çaiguçu, galdera oquerra ezpada gurea.
cer jaten deçu?
—Taloa ta gaztaia batzuetan, taloa ta esnea gueienean ta ongarritchoren
bat astia içan ezquero, gaur becela.
—cer ongarri?
—Baba belz ederra, urdai apur batequin.
—Ta edan?
—Arcaitz iturrico ur garbi garbia.
—Baina ezteçu emendic inora ertetzen?
—Bai, bai; udea da emen igarotzen detana, nere baserrian lan andiric
ezpadago, Epailetic asi ta Açaroraino. Ala ere, morroia badatorquit,

3
larumbatetan jaichten naiz çabaletara, nere emazte, seme, iloba ta bazterrac
icusiaz, barruco janci garbiac ipini ta tabacorri piscabat arcera; ta igandetan
igotzen naiz berriz, Arançaçuco eleiçan Meça ençun da guero. Morroia
larumbatean ezpadator, jai egunean bertan joaten naiz Arançaçura, ta an
içaten da orduraco etchecoren bat tabacorri ta janci garbiarequin.
—çorcian bein icusten dituçu beraz etchecoac?
—Basetchean lan ascoric ezpada bai; baina gure çabaleta orretan
eguimbear estuac badaude, eguzqui goiztarra baino goiztchoago jaiqui, beti
becela, ardi guztiac jetchi ta celaira eraman, esne onciac lepoan artu ta an
içaten naiz laster, çazpiretaco bai. Bertan dago çabaleta, or Gogordo azpian:
ordu bico bidea gueienez emendic ara.
—Ta lanera joaten alcera?
—cetara ba? Atchurrera edo laietara edo bear danera, eguzquia gorde
artean beinçat. Eta ilunabarrean, aldapari arpeguia eman da, gorunz ostera,
cancarroac lepoan ditutala.
—Ezteçu lotaraco gogoa macala ecarrico.
—cerbait bai; baina eznaiz beti berealacoan lotara joaten. Ardiac batu
bear içaten dira escortaldera lembici, ta pocic bat edo beste galdu ezpaçait
Orduan içaten dira istiluac, arren bila gaberdiraino edo bear dan artean...
—Ori bicitza daramaçu, guiçona, dauzcaçun urteaquin!
—Ona nic, Jaungoicoari esquerrac. Nere semeac esaten dirate, çarra
naiçalata, jetchi nedila çabaletara betico, berac edo morroiac eguingo dituela
emengo eguinquiçunac, baino eztet nai. Danoc baino gueiago naiz mendico
gaucetan, ta ezta arrotasuna eguia baicic. Aiec eztaude ni ainan oituac.
—Eta eçaldeçu ostaturic emen urrean?
—certaraco ostatua? Ara or non daucatan nere jaureguia, atozte cein
polita dan icustera. Atozte, emango diçutet esne pichca bat egarria quenceco.
Joan guinan arçaiaren atzetic eta icusi guenduan Joanesen tchabola.
Jauregui ura jasotzeco, arri batzuec alcarren gainean tolestatu ta aien
buruan aga bat, lau ostro ta lasta pila batzuec teilatutzat jarcea baino beste
lanic etzuten eguin. Etzan tchabola çazpi oin çabal, amar ez luce, gorutz
etzituan çorci. A! Baino baçuan ate çar bat eta gauça anditzat eracutsi cigun
arçaiac.
Lurrean, alde batera, tchilarra ta garoa ceuden çapalduric; ura çan
Joanesen oia.
Beste aldean, egur batzuc sutan, ta egurren erdian baba-elcetchoa
gargar; ura çan Joanesen sucaldea ta asti egunetaco janari ona.
Su ondoan, artirinaren çorrotchoa, lurrezco catilu andia ta çurezco
coilarea aguiri ciran.
Etzegoan beste gauçaric: ez mairic, ez jarlecuric, ez beste osteranceco
etche-tresnaric.
—Ezteçu gauça asco bear bici içateco —esan guinon arçaiari.
—Beste edoceinec aina bear det, —erançun cigun— baina gutchitan
arcen det bear baino gueiago.

4
—Emen jaten deçu?
—Emen jatecoa eguin; celaian jan, guirona bada.
—Ta emen lo?
—Ederqui.
—Sartuco çaitzu aicea galanqui irrinarte oietatic.
—Aicea ona da, udaldean batez ere.
—Ta etzera bildurcen gabaz, bacarric?
—ceren bildur içan bear det Jaungoicoarequin ondo banago? Gaiztoac
or bealdean bici dira, diotenez; cembat eta berago, gaiztoagoac; cembat eta
erri andiago, oquerragoac eta ugariagoac. Eztaquit nic nola dan, baina guiçon
tcharrac gutchitan oidira mendiçale.
Arren eguin guinon Joanesi lagun çaigula Aitzgorri gaineraino, astiric
baçuan, ta lagundu cigun.
—Ura guiçona! esan bear det berriz ere. Beti aurretic cijoan, icerdi
tantoric gabe, gueti parre ancean, jolasean becela, ta guc, oguei urteco
mutilac, icerditan urtutzen ta biriac aotic boteaz, ecin guinon jarraitu.
Atzean ez guelditzeagatic eguinalac eguin guenduçan, baina alperric.
Azqueneraco, Joanesec, gure neque ta larria icusi çuanean, erruquituta,
quendu cizquigun berotasuna baicen besteric ematen etziguten gueure jacac
eta goian cerbait arceco gueramaquigun janari-otarratchoa. Lotsatzecoa çan,
baina ezquinan lotsatu: arritu eguin guinan.
Aitzgorrico bizcarretic icusten dana ezta beste inondic gure
Euscalerrian icusten. Mendiac, mendi anaiac lembici: Ernio ta Içarraitz,
Aralar ta Gorbea, Arno ta Atchu, Oiz ta Amboto, Mendoegui, Etchalar, Oiluz
ta beste asco, egundaino icusi eztiran guisan, lur ta errien gainetic beren
buruac jasoaz alcarri beguira, uri andi bateco eleiz-torreac alcarri beguiratzen
dioten ancera; baso andi çugatzez beteac guero: Usturre, Otsabio, San Adrian,
Elguea, çaraia, Soilube, Bizcargui, Andia, Belate ta nic eztaquit cembat
gueiago, denac ostro berde berriac cerurunz jasoaz, Jaungoicoari esqueincen
citzaizquion loronci eder batzuc ciruditela; belardiac eta soro landuac
urrengo, çatica çatica, aldapa ta ibarchoetan çabalduric ceuden çapi lodi
mardul batzuen itchuran; euscal uri jaquinac oso beian, gueure oinetan
batzuec, cantauri ercean beste batzuc, lur-barruan ascotcho, denac cochcor ta
cachcar, andienac ere urri ta tchiqui, guiçonen cabiac alcarri eransita
ceucazquitela eta cabi oien burualdeac gorri gorri, ceru goi urdifiaren
anditasun ta apainduriac icustean tchit lotsaturic baleude becela; ibai ta
erreca garbiac nonai, mendi naroac urietara biralcen dituen opari onac, baso
tartean bera murmurrean ta ibarretan cear dizdizca, ispilu bici ibilcorren
irudira; bideac, alde ascotan, indarraren indarrez guiçonac uri batetic bestera
eguin dituan bideac, or gorde ta emen aguertu, an oquer ta arutzago çucen,
beti estu estu, danean çuri çuri, norbaiti ariletic erori çaion ari albainu luce
baten taiuan; ta azquenez, guiçonaren jaquituri ta aliçatearen eracutsiric
andienetacoa, suburdi belça bere burni lerrotic barruan laisterca, tchistuca ta

5
çarraparrean, arrotasunaren aguerpena becela que mataça lodi ciquin bat
copeta gainean arro arro daramala.
Guc icusi guenduan suburdiac bere atzetic utzi çuan queia, apurcho
batean goietan egonda bereala, çabaldu çan, macaldu çan, urratu çan,
gutchitu çan, utseratu çan, guiçonic andienen icen ta ençutea laster asco
utsera etorcen dan era berean.
Benetan! Aitzgorri gainetic beguiratu ezquero, be aldeco gauça guztiac
ume jolasac dirudite.
Mendiac bacarric dirade andi, mendiac eta beren Eguile Jaungoico
alsua.
Ta ala ere an cegoan, Aitzgorri gaineco eliçatchoan, Jesus
Jaungoicoaren irudi maitagarria, curutzean josiric eta apal, oso apal, guiçon
arroai apaltasuna eracutsi naian.
Baseliz artara eraman guenduçan Joanesec, anchen eracutsi cigun bere
anima ederreco sinismen bero ta itcharopen eztia, anchen irabaci cidan osoro
nere biotza.
Etzait gueiago aztu, nere bicitza guztian, Joanes arçaia.

__________

i.
BASERRIA

gueroago eçagutu nituan, Joanesen oroimen goçoac artara eramanda,


guiçon bicain orren etche ta ondorengoac.
Gogordopeco celaitcho baten, garometa andi batzuen urrean, soro eder
narotuz inguraturic, bene benetaco patchadan cegoan çabaleta baserria. Bere
alboetan, amari gonetatic eutsica dauden aurchoac becela, etche nagusiari
lotuta, bestetcho bi aguiri ciran: bata ogui edo artoa erretzeco labea, bestea
abere janariac gordetzeco lecua; ta auecandic ez urruti, cerbait mendi aldera
ta beregain, neguan ardiac iduquitzeco eilorra. Etche nagusiaren arpegui
aldetic, sarreraco ate gainean, lore ta usai goçodun belarrez eguindaco bi
sorta legor icusi nituan, oitura çarrari jarraituaz. Done Joane goicean ipiniac,
esan ciratenez; atearen erdi erdian eransita, arguiçarizco gurutze tchiqui
çapal bat, etchecoen cristautasuna eracutsi naian.
Toqui aien barruan cer cegoan jaquin bearric bai alda? Basetchetacoac
badaquite, baino ez itchastarrac: ezta, bada, ain gaizqui etorrico auençat
emen cerbait jarcea. Labaldean etzan gauça andiric: abar batzuc, ia erdi
erretaco pala çatar bi, ta labeoia garbitzeco ipizquia. Janari etchean, lastoa ta
belar-ondoa ugari, sapaian; atchur, escobare, sarda, tchardango, golde,
periqui, besabe, gurdi, gurtesi, orraci, cabila ta uztarriac lur-gainean. Etche
nagusian, sartuta bereala, sucaldea, lasai samarra, euscal baserri guzticoen
irudira, etchebicitzaraco ta lur-languinçaraco bear ciran tresnaz betea. Bertan
ceuden, su-aurrean, çumitzezco jarlecu apalac eta queac eta urteac leundu

6
çuten tchisilu galanta, ta çapaldetan, suila, morco ta beste uronci batzuec,
lurrezco tchali çabalac, erretilu andi saconac, çurezco coilara belztuac, eta
ogui, tremes edo artoa iduquitzeco otarratchoa; anchen arquitzen ciran,
ormetatic bera esequita, elce, tupin, padel, talo-burni, burrunci, burrunçali,
tambolin ta cresailuac; anchen, bazter baten, beste atchur, lai, orzbico, sega ta
itariac su egur, azpantar, abarca ta soca çarren laguntasunean; ta anchen
egon oiciran ascotan, que çulo azpian, lurrunsu, labatzetic bera cincilica,
cecinaren itchuran, baserri artacoen azquinico busti ta basaz loituac.
Ta cer gueiago? Onezquero dena ipini bearco degula uste det, guretzat
eman diguen etcheco bazterrac icusten gabilçala esan badeiteque ere. Sucalde
ondoco guelatcho batean ceuzcaten, oremai, legami, artirin, galbai ta
arrazcoa, ta guela ortatic atea bitarte, ucuiluan, esne-bei, bianch ta tchecor
gorri lodiac, belar goçoa mausca mausca jaten, tcherritcho bi beren esi
barruan etzanda ta oilo batzuec citzetan azterca.
Auec danac bealdean ceuden. Goian berriz, guiçateguia, bost edo sei lo-
guela, estutchoac, argui gutchicoac, baina garbiac oso, ur bedeincatu onciz ta
Ama Maria ta beste done batzuen irudiz naicoa poliqui apainduac;eta gorago,
etchearen gailur ondoan, gambara andi bat, mandio becela, gari, arto,
baburrun ta sagar umatuc gordetzeco.
Etche orretan jaio çan gure arçaia, etche orretan sortu ciran bere
gurasoac eta gurasoen gurasoac, etche orretara ecarri çuan, bear içan çan
egunean, Garibaico Ana Josepa, emacume maratz, pichcor ta beguiratua,
besteric inor Garibain baçan.
Sei seme alaba eman cizcon Joanesi Ana Josepac, baina etchadi au guc
eçagutu guenduanean, iru bacarric ceuden biciric, semeac irurac. Lembicicoa,
Jose Ramon, necaçaritzari jarraitzeco etchera ezcondua, Manuelchoren aita,
Araozco nescatcha on batequin senartua cegoan. Bigarrena, Inacio Mari,
aizcolari trebea, ezcongaia oraindic, icazquinçan ibili oi çan luçaro Aralargo
mendietan. Gaztienac, Juan Andres arri çulatzaile ospetsuac, Oinati ondoco
arrobi baten ceucan irabazbidea, etchean lan andiric etzegoan eretietan.
Irurac ciran morrosco eder sendoac Oinati aldeco baserrietan etzegoan
çabaletaco semeac becelaco mutilic. çazpi arroa baçan bacoitza; andi,
lodicote, bularsuac ceuden; ingurucoen artean ta batez ere beuricoen ondoan,
Ercules batzuc ciruditen; baina etzan inor beren aita içan çan beste.
—Bigunegui aci çaituztet —jardun oi cien arrec— edo etzerate aitaren
semeac. Nic egun berean eguin içan det beti emendic Bitoriraco joan-etorria,
oinez, ta çuec berriz çalpurdia bear deçute Bergara edo çumarragaraino
joateco. çuen sasoian ateraco nuan nic ipurditic Ambotoco arcaitza bera ere,
ta çuec, indarsuac ceratela, laguna bear deçute çugatz circil bat gurdira
jasotzeco. Badaquigu esate oiec gueieguizcoac cirala, baina, eguiaz,
bacetorquion nubaitetic bene-benetaco galera Joanesen jatorri sendoari,
bada berdineztasun andi ta aguiria cegoan arçai orren ta bere semien
bitartean. çabaleta baserria Gogordopean becela, Joanesen azpian egon bear
içan çuten semeac, indar-aucietan, arrec iruroguetamar urte cituan arte. Ta

7
guero ere, oraindic ere... Jum! Naiago çuquean inacio Maric bere indarrac
aitarequin baino beste edoceinequin neurtu. Ta ez aitari itzal andia ciolaco
bacarric; itzala cion ta azpiratuco ote çuan bildurra ceucan. Iru anaiac ciran
cristau onac eta... bai, eleizcoiac; baino ez gurasoac ainan. Beraldera cijoacen,
mailaca, mailaca, Jaunaren maitetasunean ta animaco gauçai çor çaien
arretan. Jose Ramon çan cristauric bero ta cinçoena, gurasoen urrengo. Au,
bai, au jaiero içaten çan Meça nagusia icusten, ascotan bezperac ençuten,
naicoa sarri bere utseguiteac aitorcen. Açoquetara gueiegui joatea quendu
ezquero, etzeucan acatsic Jose Ramonec. inacio Mari, noicean bein animaco
beroaldi on batzuec içanda ere, ascoçaz epelagoa cebilen gueienetan. Apostu
çalea çan mutila, ta jai egunean inon dema edo aposturic baçan, toqui artara
joateagatic, erraz utzico cituan Meça nagusi, bezpera ta beste eleiz-jai guztiac.
Meçalabur bat goicean ençun ta quito. Gainera, bere buruari gueiegui
ceritzon, arro samarra çan, ta jaquina, arroqueriac biotza betetzen duanean,
toqui gutchi içan oi da biotzean gure Jaungoicoarençat. Juan Andres... etzan
mutil oquerra, ori ez, etzuan ecergatic bere jaico eleizquiçuna utzico, baina
ala ere beste anai biac baino otzagotzat ceucaten etcheco guztiac Diru
amesetan cebilen beti, dirua nola irabacico, urrea nondic lortuco. Diru apur
bat eguiteagatic gau ta egun jardungo çuquean lanean edo buruausten. Juan
Andresec asmatutaco dema, ciur ciur çan etchera dirua ecarcecoa.
Eçagutzen cituan aitac, bacequizquian beren animetaco argaltasun
guztiac, eta etzuan uzten beta on bat bacarra bear çana semeai esan ta
eracutsi gabe. Batez ere jai andien aurrean, menditic etorrita laister abarcac
aldatzen cegoala, edo apal ostean, edo ondoen ceritzonean, asten çan
galdezca:
—Azpiac atera aldituçue?
—Bai, jauna.
—Abere jana ecarri?
—Baita ere.
—Ia ba, compesatzera joan bearco diagu biar goicean. Jose Ramon,
eramançac eurequin Manuelcho, bide ona icasi deçan guiçagaichorrec. Ire,
inacio, ecingo aiz egon arbi loreac jaio arte. Joari or Arançaçuco Mendibe A,
Praileagana: arequin componduco aiz i... Ta utziçac bein jocoraco grina
gaiztoa Jocoa ezta errenta, moteil. Juan Andresec eta nic Oinatico eleiz
nagusian daucagu gure Aita. Bioc joango guera, seme, alcarrequin, anima
aberastzera, bada animaco aberastasuna obea dec lurrecoa baino, ta
irauncorragoa, gorde nai badegu. Pedro Antonec igo deçala mendira, ta
emacumeac urrengo baten eguingo dute beren eguinquiçuna.
Iru anaiac ciran içugarri languileac, eta bear ere baçuten. Gauçac
nondic eta nolatan beguiratzen çaieten iruditzen çaizquigu andi edo tchiqui,
ta çabaletaco lurrac Arteagatic edo Aloinatic beguiratu ezquero uts irudicoac
içanarren, tchit astunac ciran bear becela maneatzeco. Tchara, gaztainadi ta
belardiac neurtu gabe, amar golde lur baceuzcaten lanceco; ta carobia çala,
laia çala, atchurqueta çala, cimaurrac eramatea çala, arto ipince edo quencea,

8
gari ebaquitze edo jotzea, menditic orbel, garo edo gaztainac ecarcea,
cereguin andia sorcen citzaien era batzuetan. Ta berac, etchecoac, eguiten
çuten dana, batere auçolanic gabe.
carobia içan ecic. Orduan bai, premiazcoa çan orduan norbaiten
laguntasuna. Edonorc daqui: lurçulo biribil arriz jancia içaten da carobia, arri
labea Burua estali gabe iduquitzen du, ta aurretic, be aldean, otea ta egurra
sarceco çulotcho bat, ate becela. Orretaraco egun argui auqueratuetan,
çamatzen dute barru guztia care arriz, ecarcen dute otea ta egurra gurdica ta
gurdica, sarcen diote ate çulotic, su ematen diote, ta an egoten dira
baserritarrac gau ta egun carobi aurrean, su-garretan, que minetan, gorri
gorri, icerditsu, lucaincari becela coipea dariotela, beti ere otea sartu ta sartu,
sua macaldu eztedin ta beren lan guztia galdu eztaquioten. Arretaz eguin bear
dana da care erretzea, lan gogorra da, baino baserritar gueienac bilatzen dute
bigungarri on bat, an nombaiten gordeta iduquitzen duten ardao çatoan.
çatoa escuetan duela icusico dituçue, aoa çabalic, cerura beguira sarritcho,
euriric eguingo ote duan edo ez nombait, bada euria caltegarri andia da
carobiraco. Ascotan iruditu çait neri nequeac eta suac baino çatocoac bero
gueiago ematen ez ote dioten. carea ondo erretzen bada eztai andiac eguiten
dituzte, ta eztaietan jan galanqui, edan galanquiago, ta guero mosc... Orra,
orraba esan ichilic euqui bear nuana.
çabaletacoac etziran aimbeste ardotara emanac, eta berençat baino
gueiago içan oiçuen ardoa auçoetaco lagunçailiençat.
carobicoa baicen lan gaiztoa da gari ebaquitzecoa, baino orduan ere
etzuten ardo edate andiric eguiten çabaletan. Lana bai cinço. Jaiquitzen ciran
goicean goiz, iruterdietaraco bai, lo aspertu bat eguin gabe; joaten ciran,
gosari tchiqui bat eguinda, soroetara, inça cegoan bitartean, eguzquiac erten
baino lenago, belar gaiztoac quence, azquenengo artajorratze edo beste
orrelaco lanen batzuc aurreratzeco asmoan; çazpiterdietatic çorciretara jaten
çuten gosari obea —baratzuri çucua ta perçacada bat arto-esne —; ta
ordurartecoa ecer ezpaçuten itchuretan, guztiac errencadan jarri, çumea
becela oquer eguin, beren buruac ia anquetan ipini, ta asten ciran biciro ta
jarraitzen çuten gogotsu, rist eta rast, bata bestearen leian, alcarri destainaca,
jeupadaca, irrincica, ceinec gueiago iraun, ceinec sail gueiago ebaqui, norc
garico gueiago lotu, nor nequeçago aspertu, burugainetic escucada garia azcar
jiratuaz, eguzquitan itaiari argui eraguinaz, copetaco icerdi galanta
besoarequin quenduaz, eten gabeco arlo luce nequetsuan eguardico amabi
orduac Oinatico eleiçan jo arteraino. Aian saingorri, belaumbelar,
barrabasbelar ta orlacoac. Ta bitartean, gosetzen çanari etzitzaion debecatzen
ogui-amesa, ta egarritzen çanac an içaten çuan ur-tchanguila arecaren baten,
belarrez estalduta, bertaco ur epelari maitero maitero çangada on bat eman
nai bacion.
Eguardico amabi amabietan guelditzen ciran lembicico atsedena
eguiten. Jarcen ciran lurrean çabal çabal, aurretiaz beguiz jotaco querizpe
batean, ipincen cioten çamau çuri garbiaren gainean janaria, ta iru edo lau

9
Aita gure esan ondorean, ia mutilac, ura içaten çan jan-oncitic aora ta aotic
jan-onciraco joan-etorri gogotsua, ura irensi bearra, ura besoac luçatzea, ura
ostera bacoitzean alçuen aina ateratzea! Etzan bidean ecer asco galduco, ez;
oso ederqui icasia ceucaten cutchara çabalaren azpico aldetic arto çati andia
jarcea. cer jaten çuten? Ori ere bada ba jaquinaia. Ogui çucua lembici,
baburrun gorria edo baba belça urrengo, urdai azpicoa guero, ta sagar erreac
edo gaztai çati bat azquenean, sagardoaren laguntasunarequin Etziran
oraindic çabaletara eldu gaurco baserrietan içaten diran arrautzopil,
araguicerra, tripaqui goço ta beste orrelaco. Ana Joseparen iritziz,
gueieguizqueriac. Gauça oiec eta gueiago auçoco edo erbestecoac ciranean;
etchecoençat naicoa çan artoa ta babea, ugari eman ezquero.
Ta eguiaz çabaletaco mutilac etzuten gueiagoren bearric, betetze on bat
eguinda bereala, bata or ta emen bestea, lo culisca bat eguiteco asmoetan,
çugatz azpian etzaten ciranean. Laster asco ençuten çuan aitac, pipa erretzen
cegoala, elchoen çumburrunarequin batean, semien lo-çurrunga lodia, ta
baita laster deitu ere lengo lambideari jarraitzera. Lasterregui, semien ustez.
quencen çuten orduan aiec, astiro astiro, buruco estalquia, naguiac
botatzen cituzten, çorroztzen cituzten dranga dranga aingura gainean, itaien
aoac, jaiquitzen ciran noizbait guiçonoc, eta berriren berriz asten ciran beren
lanean; ez asi bacarric, asi ta equin, equin ta jarraitu, aurrera ta aurrera beti,
ez goicean baicen alai ta adoretsu; baina bai ederqui oraindic, inoren aurrean
ez lotsatzeco era oneane ta beste edocein basetcheco mutilec baino
gueiagoan. inorc etzuquean, ecergatic, necatu çala esango; baina arratsalde
erdiraco bat edo bati, icerdia quencen cebilela, ertetzen cion onelaco esaquera
batec: bero ceoc gaur, arraietan! edo: sail lucea dec au, egun batean dana
eguiteco.
—Aspertu alcerate? —esaten cien aitac, parre ancean —çaudete pichca
bat, nai badeçute, nic jarraituco det.
Danac jarraitzen çuten. Nola ez?
Ta sinistu aldeçaquegu? Orrelaco lan gogorrean egun guztia igarota
guero, apal ostean, ilunabarrean, Joanes çarrac, pipea piztuaz, esne-onciac
lepoan cituala, arcen çuan mendiraco aldapa latza, bere seme gazteac, oso
aulduric, abereai jana emanda laster, lotaraco guertatzen ciran bitartean.
Ezta orrembestez amaitzen gariac ematen duan eguinquiçuna. Metatu
bear dira garicoac; eguzquitan legortu bear dira oraindic; arrian jo bear da
gogotic galburua, sudur, belarri, ao ta colcoa arotzez beteaz; mailatu bear dira
iregurrez galondarrac alea galbai edo arrazcoan garbitu bear da, ta nic
eztaquit beste cembat lan ematen dituan gariac mandiora sartu orduco.
Berebicicoa ibilcen çan cereguin andico egun oietan çabaletaco Ana
Josepa. Ta barcatu, iracurlea, beragatic lenago ecer esan eztiçutalaco. Ez
beragatic, ez etche artaco beste emparauacgatic. çabaletacoac ciran, aitatu
ditugun guiçon oieçaz gainera, catalin, Jose Ramonen emaztea, etchecoandre
on gazte leiala, ta bere semetcho Manuel, bederatzi urteco mutil sostor polita.
Orren urrengo içan cituen aurchoac tcharrampinac eraman cizcaten cerura.

10
Ta guacen orain Ana Josepagana. Bere bicicoa, nion, ibilcen çala lan
andi egunetan. Goiceco irurac baino len asten çan deadarca, otoizca ta
aguinduca, gauça bat bestearen gainean esaten ta eguiten çuala, aora edo
burura cetorquion becela. Jaquina çan asierea:
—Gurutze santuaren seinaleagatic, gure etsaietatic... —Inchio, jaiqui ari,
eguna dec eta— libra gaitzatzu gure Jauna ta Jaungoicoa. —catalin, piztu çan
sua, tchieriençat cerbait guerta deçagun. Ta ez aztu acuiluco tcharcarta
ecarcea. —Aita gurea, ceruetan çaudena, santificatua içan bedi çure icena... —
Jose Ramon, abereai botaiec cerbait, guero eztec astiric içango ta... betor
gugana çure erreinoa... Auspoan bila alabil? Ara non daucan, emacumea...
Iruroguetasei urte baceuzcan ta etzuten soroetara eramaten, baina baçuan
ceri equin etche barruan. Berac eguiten cituan oiac, berac tchucundu etchea,
berac beiac jetchi, berac gosaria guertatu. Ana Joseparen ustez, arrec
becelaco baratzuri-çucu goçoric eguiteco emacumeric etzan oraindic sortu.
Ezta sortuco ere. Ta orea berac becela norc eguin? Taloac ceinec erre?
Esnetaraco artoa, me me, ceinec ebaqui? Ecin çuan arrec, cion, onelaco edo
alacoren etchean ecerchore jan: estopaua tipulaz betea, urdai azpicoa
erreiguia, arrautzopila coipe gueieguirequin, nascatzeco becela, bilatu oiçuan.
Etzequiten da. Jaio eguin bear orretaraco ere.
Baina biotz ederraren jabea çan gure etchecoandre çarra, garbia,
bearsuençat oso emancorra, etchecoençat eutsia, batzuetan eutsieguia. Ala
cioten beinçat çabaletaco aita semeac, eta aiec bacequiten.
—Jolas andiac içaten dira gurean —esan oiçuan Jose Ramonec— cerbait
erosi bear degunean. Amac gordetzen du catu-larrua, ta ecin içaten çaio
ascatu eraci.
Beti aiguera:
—Ama, dirua bear degu ba orain ere.
—Dirua? Beti dirua? certaraco?
—Manuelchori praca batzuc eta abarquetac erosteco.
—Ama catalinec eguingo dizca pracac eure batzuequin.
—Jai egunetaraco ere bai?
—Baita. Ondo ederrac dauzcac janci naiezta gambaraco aga çarrean.
Ederrac, ama, atze ta aurre arabaquiz beteac daudeta?
—Ezta ajola.
—Ta abarquetac?
—Eztauca oraindic ain çarrac.
—çarrac eztauzcala?
—Ator Manuel, beguiratu beio, ama, nola biatzac aguiri dituan.
—Josico dizcat biarco.
—Biatzac?
—Ara beste... argui-iturri.
—Tchapelare bear du.
—cer? Tchapela? Aita ta semea...! Noiz erosi nion nic azquenengoa?
—Orain bi urte.

11
—Orain bi urte ta ostera tchapel berria? Ondatuco cenduteque çuec
Drotchilen aberastasunare.
—Ez berorren escuetan balego.
Azqueneraco, Manuelchoc berac esaten cion, negar muchinga:
—Erosi beit, amona. çazpiquineco mutilac berri berria dauca, ta nic çar
çarra. Erosico aldit?
—Ez, ez, eztiac erosico: alperric abil.
Baina erosten cion bai. Ez erosi bear, alajaina, bere iloba bacarrari!
Ta norc esango çuquean, etchecoençat onelacoa içanda, aguercen ciran
bearsu guztiai ematen ciena baino gueiago eman naian cebilela beti?
Bacequiten ondo inguruetaco escaleac. Amaica escaleri escupecoa emanda
gainera bete cien urdaila Ana Josepac çabaletaco sucaldean, ta baita lo ederra
eraguin ere aldemeneco guc eçagutzen degun sapai artan!
Baceçaquean. Etchejaunçaco semea çan Joanes. Berea çuan baserria,
bereac lurrac, berea basoa Lan gogorrean bici içanagatic artara oitua ta berez
gogotsua çalaco, etzeucan ogui gabe guelditzeco bildurric. Pedro Antonec
esaten çuanez, Andre Ana Josepac baceucan urre mordochcaren bat norbaiti
emanda ere, edo non edo non ondo gordeta.
Pedro Anton etcheco morroi çar maitea çuten, etcheco seme becela.
Etzan eçagun çabaletan cein çan seme ta cein morroi. Mai baten jaten çuten
guztiac, guztiac berdin lo eguin, danac egun osoan lanean jardun, danac
berdin samarrean janci ta bear çan orduan alcarri lagundu. Etche artan
çarrenac ciran nagusi, ta beste danac anaiarreba cristau paquetsu ta
çorionecoac.
Gurutzearen itzalpean cegoan çabaleta baserria. An ceucaten gurutzea,
sarreraco ate gainean, eguiazco anaitasuna eracusten. Eztegu nai ucatu an ere
bacirala argaltasun ta grina batzuec. Non ez? Baina Jaunaren leguea çan
çabaletaco argaltasunen sendatzaile ta grina gaiztoen locarri, euscal basetche
gueienetan becela.
A! cer içango litzaque gure baserrietan Jaunaren legueco esi biguna
urratuco balitz?

__________

i.
BAcOItza BERE ALDETIc

Iritzi bat gure buruan ernetzen bada, berealache biralcen ditu sustraiac
biotzeraino, lurrean landareac baino ascoçaz erreçago ta saconago, ta ecin
içaten da, guero, dagoan toquitic atera. Lur ona bilatzen du gure animan
norbere iritziac.
çabaletaco gure mutil sendoai uste bat sortu ta erne citzaien: bacoitza
beregain jarcea, ta uste ori ernetzen asi çan ezquero etzeuden ondo beren
jaiotetchean.

12
Bacequiten: andiac ciran baserri artan utzi bear cituzten lanac, baino
bilatuco çuten gurasoac norc lan eguina; elce betea ceucaten bertaco
sucaldean, baino beste baserrietan ere cerbait jango çan, eta, bear bada, elce
goçoagoa, Ana Josepac uste içan eçarren. Beti içan oida goçoagoa auçoco
janaria.
Gainera berriz eztu janac bacarric asetzen guiçona. Bacoitzac bere gose
ta egarriac ditu biotzean: ongui baicen obeto içateco asmoa, locarri gabe
bicitzeco gogoa, maitetasun berriac bilatu naia ta beste aimbat.
«Andia da lurbira —gogoratzen citzaion Juan Andresi— Euscalerritic
ostean cer icusi asco dira ta irabazpide onac ere bai naicoa, norbera cerbait
azcarra ta languilea içan ezquero. cergatic, bada, nic irabaci bear eztet, al
badet? Dirua irabaztea ta gordetzea baino gauça oberic bai aldago?»
inacio Maric berriz, berequico: «Ecingo naiz mutil çar guelditu —esan
oiçuan—. Nere elceari bacarric su eman bear diot, nere lapicoan sartu bear
det neuc irabacitaco urdai çatia, ta lucainca muturra ere bai, nai detanean. Ni
mutil çar guelditzea, janariz betetaco mai baten aurrean etcheco-jauna goseac
egotea litzaque, edo errico aguintaria jarlecu gabe guelditzea, udaletchean.
Eztago inor, erri onetan, ezconceco nic aina auquera daucan guiçasemeri».
Ta eguia cion arrochco arrec. Soraluceco nescatchac, Ascontegui,
Arçubi, Goienetche, Balçategui, Eroztegui, Tchope, Urtiaga, Aingueru ta
Azcarragacoac, danac nai çuten berençat gure mutil hau. Ta ez guertucoac
bacarric, baita ere Araoz, Olabarrieta, Urrejola, çubilaga, Garibai, çainartu, ta
beste auçoteguietacoac, bada alderdi guztietan cequiten çabaletaco inacio
Mari mutil eder, ospetsu ta etche onecoa çana. Amaica nesca gaztec beguiratu
cion samurquiro, inoizco aizcora jocoan, emparançaco buru ta aguintari
tcheratua becela icusi çutenean!
Baino etzequian mutil orrec aimbesteren artean beretzat nor auqueratu.
çaila da auquera dagoanean auqueratzea. cein içango çan nescatcharic
onena? Onena, onena... Ezta erraz jaquiten. Ezconguei daudenean, emacume
guztiac onac; ezconduta guero, erdiac balira! Ezcondu artean, nescatcha
danac gordeta iduquitzen omen dituzte beren gogo, grina, utsune ta orainac,
bear eztan orduetan aguerceco. Ta orduan orducoac. Baina estali gabe
iduquita ere, guiça-seme gazteac eztaquite nesca ezcongueiaren
tchaldanqueri, seta gaizto ta alderdi tcharric eçagutzen ta, beguiac çabalic
erabiliarren, itchu itchuan ezconcen dira gueiensuac. Nola ez? Batzuc
emacumien edertasunari beguira itsutzen dira; beste batzuc, esan deçagun
obeto, beste ascoc, nescatchen diru çorroari beguiratzen diote; gutchic buru
ta biotzari. Ta ile arroen azpian cençun gabeco tchepetchburu asco içan oida,
ta janci apainaren barruan bada-ezpadaco biotz aldacor tchaquilac ugari.
«Ba, ba! —esan çuan inacio Maric orrelaco gauçac gogoratzean—. Neuc
inorequin adisquidetasun beroric eztaucatan ezquero, amac neurtuco ditu
nescatcha eçagunen menduac, amaren begui biciac icusico dute garbiro cein
dan bere semearençat emaztegairic egoquiena».
Orretan cebilen Ana Josepa semeac uste çuan baino lenagotic eta

13
berac auqueratu çuan azquenean ere onec bear çuan emacumea.
Jai egun baten çabaletaco etchecoandrea ta Azcarragaco Mari Batista
jaztetchean bat eguinda, onela izquetatu ciran andre biac:
—çure alabarequin etorri naiz bidean... Ondo nesca ederra dago bera.
—Gure! Micaila? Bai oriche. Aren garaian gu ere baguinan cerbait
baina...
—cembat urte dauzca?
—Datorren ilbelcean ogueta iru.
—Ona dirudi.
—Oso da ona, etchecoia ta maratza. Ez neurea dalaco, baina eztago bera
becelaco beste bat Uribarrin.
—cer ezconsari emango cinoque?
—Ja jai! Oriche da galdera polita, Ana Josepa.
—Ia ba, nic ere ezcongaiac dauzcat eta...
—Bai, bai, guraso gueran aldetic gure umien onari beguiratu bear diogu,
ta... Baina gurean eztago çuenean beste diru. Mutil on baten bearra bai:
aurten ere ler eguin degu garia jotzen ta inaurquinac ecarcen. Bai ba, çartu
eguin guera ta. Gure Antonec ere, onezquero, irurogueta bostembat urte
içango ditu, senar emazteac eta alabatcho bi bacarric gaude, ta lanac dira
emen.
—Orduan elitzaque gaizqui etorrico çuençat gure inacio Mari.
—Ez oriche, ez Ana Josepa, ta bioc ulertuco baguina...
—Uler gaitecen. Tira, cembat emango dioçute çuen alabari?
—Baina gure etcheraco.
—Bai ba, çueneraco. cembat?
—Eztaquit ba nic ba. Bosteun ducat edo.
—cer dioçu, emacumea? Bosteun ducat Azcarragaco alaba çarrenari?
Icatzagacoac ere badu orrembeste, maizterrac dirala guero.
—Ia ba, besteac ere, ezconcen danean, cerbait içan bearco du ta. ceuec
cembat emango dioçute mutilari?
—Guc çorcireun ducat eta bi etche-bicitza.
—Ezcabilz ondo, Ana Josepa. çabaletaco mutilac nai lituque,
gutchienaz, mila ducat eta berac icazquinçan irabacitacoac, bi etche bicitza, bi
bei, oguei bat ardi, gurdi bat...
—Ecin ulertu gueinquez, Mari Batista.
—Eçaldeçu nai?
—Nai içatearequin cer daucagu? Mila ducat eta eztaquit cembat
ondasun gainera eman bear guc, eta çuec bosteuncho? Içango du inacio Maric
mila ducatecoa, berac çorcireun eramanda ere.
—Eztaba çuençat gauça aundia mila ducat... Ara, çuec mila ta guc
çazpireun. guero ere, çuen mutil ori Azcarragara badator, etchean gueldituco
dira gure puscac. Eztago gueiago cer esanic.
—cer esanic ez, ostera? Bai, Mari Batista, bai. Au ezta asiera baino
besteric. Escribauac gure paperac eguin orduco cer esan andiac emango

14
dizquigu gaur asi degun autuac. Gainera gure Joanesec ondo jaquin, ondo
icusi ta ondo neurtu nai içaten ditu seme-alaben goraberaco gauçac. Ni naiz
çabaletaco etchecoandre, baina nere senarra beti etcheco jaun, ta berari
dagoquio çabaletaco gauça guztiac erabaquitzea.
—Ba, Joanesec, cençunezco guiçona da ta mila ducat emango dizca
semeari.
—Berriz ere? Gogoan artu deçu ceure escabidea; baina alperric çabilz
nerea aztutzen baçaitzu.
—Guc aldegun aina, aldegun gucia emango diogu, orra.
—Eztago gaizqui esana. cer Meça ençungo deçu datorren igandean?
—çorciretacoa nic.
—Emen içango naiz ba, ni ere, Jaungoicoac nai badu, ta agur
iganderarte.
— Agur.
Andretcho biac gogamen batequin aldendu ciran: egun artan asi çuten
leloari nola bucaera on bat emango cioten.
«Ezta gaitz içango —esaten çuan beretzat Mari Batistac—. Ana Josepac
nai du, igarri diot, eta orrec nai duana eguingo da çabaletan. Baino ascatu
bearco du ciscua, bai, Jaungoicoac laguncen badit. Urre gorritan ecarri
bearco ditu mutilac ezconça diruac, oiec urre borobil asco omen dauzqueta.
Noizco dituzte onçaco çarrac? Esandaco gaucen gainera, nai litzaque beste
cerchobait.
Atchur batzuen bearrean gaude, ondo etorrico litzaizquigu lai berriac...
Icusico det etchean ceren premia daucagun... Urbiaco celai çatitcho bat
emango baliguteque... Escatu beinçat lembici, ta guero, ecin bada, gogorrean
badaude, utzico çaio. Jaungoico maitea! Sitsac jandaco abe ustelac gueunden
Azcarraga jaso ecinic, baina abe cindo berria datorquigu etchea erori eztedin.
inacio Mari, ceruac çacarc, gueurea cera, eztiraçu iguesic eguingo».
«Urteac ere aurrera dijoazquio ta —cion bere artean Ana Josepac,
çabaletaronz cijoala —nombaiten sartu bear nuan nere semea. Etche ona ta
andre obea içango dituala deritzot Aspaldietan neucan nic beguiz jota
Azcarragaco nescatcha çarrena; eztet beraganacoa gaur goiceco amesa. Ta
nola erançun dit Mari Batistac! Bigunago cegoan sasico masustaric elduena
baino. Ba! inacio Mari becelaco mutilic ezta soro bazterrean bilatzen. Joco
çalea ezpalitz... Arançaçuco Amari Salbe bat, jocoraco grina quendu daion:
Jaungoicoac salba çaitzala Erreguina, erruqui biciaren Ama, gure bicitza,
goçotasun ta itcharopena... Damu det cerbait gueiago escatu eça, baino ezta
oraindic berandu... çuri deiez gaude Ebaren ume erbestetuoc... Eta ondo
garbi ipini bearco da paperetan beste alabari cer aguincen dion, biar edo etzi
nasteric içan eztaigun... çuganaco çuzpirioz ta negarrez gaude...
Bi ama oiec buruauste gogorrean jardun çuten egun aietan. Batac eta
besteac, alderdi guztietaco aztarnac ondo artuta, jaquin çuten norainocoa çan
auçocoen ondasuna, ta estaldu çuten norberea oso amarruqui; biac, gonadun
Meternic batzuec becela eguin cituzten eguinalac gaitasunic andienarequin,

15
alcar çuritzen ta cilibocatzen; biac galanqui escatu ta labur esqueini çuten,
bacoitzac bereari gogor eutsiaz; biac ibili ciran jatorduan ta lotorduan, egunez
ta gabaz, esna ta amesetan, ichilçaque, beti gauça bati eraguinaz; onembeste
colsoi, orrembeste maindira, orco beia, ango mochala, goico celaia, beco
inaurquina; ecineique, badeçaqueçu, eztaucagula, badeçutela, eztanean ezta,
nai danean aida; nondic baina, cembat bada, gueuc cer jango, nola bicico,
besteai cer emango; aserre ta adisquide, azcor ta macal, ecetz ta baietz, atzera
ta aurrera, gora ta bera; baino, azquenean ere, bein edo bein, Joanes ta
Antonec alcar arturic erabaqui ta corapilatu çan Micaila ta inacio Mariren
ezconça.
Gurasoac lambide ori cerabilen bitartean, gure gazteac ia etzuten alcar
icusi. gueienez ere, ustegabe inon topoz-topo eguin baçuten, bata
bestearençat egoquiac cirala irudituaz ta cerbaiten berri bacequitela aditzen
emateco, parra-irri goçoz agurtu ciran, edo itz lotsati erdicaren batzuc esan
cizquion mutilac nescatchari.
Onelaco guertaerac icustean, esan deçaque norbaitec eztala ondo seme-
alaben ezconçac gurasoen artean eguitea, aien berri gabe ascotan. Içan leique:
neuc ere esan det lenago beste numbaiten, guraso batzuec, berecorreguiac eta
diruçaleguiac diranean, erraz dala çorigaiztoco elcarteac eguitea; baino
aitortu bear det gaur, eguiaren aide, badaquitela gurasoac, onelaco
cereguinetan, etchea jasotzen, ez bacarric seme alaben calte gabe, baita ere
aien çorionari beguiratuaz; sarri icusten dutela ezcongaia nolacoa dan gazteac
baino ascoçaz obeto, ta eztirala beti tcharrenac içaten gurasoac corapilatu
dituzten ezconçac.
Eta, dana dala, inacio Mari ta Micaila ezcondu ciran beinçat eta
ezconduac guelditu ciran betico.
Jorrail ederreco asteazquen baten, goiceco amaicac aldean, çabaletatic
Azcarragara dagoan gurdi bidetic bera cijoacen, baso-tuntuna aurretic çutela,
nescamutil pila batzuc, oso apain, tchit alai, guciz urduri, egundocoric
tchoroen, deadar lecaio paregarriac eguinaz ta dançan ecin asperturic. Apur
bat atzerago ceramazquiten guiçon soinecoz, oe-janciz ta etche ta laneraco
tresnaz ongui çamatutaco gurditcho bi, irrinci becelaco, negar itchuraco edo
currichcaren anceco soinu luce, ezti edo latz, atseguin edo mingarrian, beti
ere juim jim jim... juim jim jim... grrast grrast ardatzari eraguinaz Soinu ori,
baserritarrençat, ezti leun ta atseguingarria içan oida, ta erritarrençat,
asunarequin lepoan icutzea becela.
Egun alaia çan. cerua, batere odei gabe, osoro urdin cegoan; mendi
gailurrac, elur-estalqui ta laino-tchapelac quenduric, garbi garbiro aguiri
ciran, ardi çuri otzanez ornituac; celaiac, ezco, naro ta loretsu ceuden; çuaitz
batzuec osto berri macalez janciac, eta beste batzuc, janci naian, lertu-
bearreco orri-buru berdez beteac; baratzetaco baba landarac, elorriaren
loreac eta sasietaco arrosac usai on bigun biguna çabalcen çuten; gari sail
ederrac, aicetchoarequin jolasean becela çabunean cebilçan, beren buruaquin
alcarri mun eguinaz; tchenara pizcor eguzqui-çaleac, ceru aldean, inoiz baino

16
gorago ta azcarrago, tchirrio tchirrioca; tchoriandra ego-tchabalac,
belardietan janari bila, noicean bein buruac jasoaz, ernai çaudela adieraci
nairic; tarin, cardanchulo, tchirrisquilo ta berderoiac, bata bestearen atzetic
jira-bira bicibician, inon ere guelditu ecinda; lembicico tchimeletac, bada-
ezpadaco ibilera laburretan, egaca icasten, sasitic celaira ta celaitic çuaitzera,
nagui nagui, ta motel motel; ta erle pitin languileac, lantegui bila edo lore
goçuen colcoan sartuta, bacartadean, ichilic eta arlotsu, beren araçoari
ecergatic utzi nai ezta.
Tuntuna ta gurdien soinua aditzean, sorolanetan ceuden auçoetaco
necaçariac, guiçon ta emacume, beren besoac atchur quertenaren gainean
tolestatuta, eztaietacoai beguira guelditu ciran danac, urruti aldetic; batzuc
cer guiçadi cijoan icusi naian, beste norbaitzuc, batez ere nescatchac,
ondamuz eztaietacoacgatic cerbait esateco gogo andiarequin.
Sorotic sorora asi çuten izquetartea, deadarca:
—Jas! Ori guiçadiz dijoa!
—Laroguei baino gueiago omendira bazcaitan.
—Eztaramate iscambila macala! Oiec parre algarac!
—cein da, an aurrean, besoac çabalic eta bira-biraca, goru-ardatzaren
irudira dabilen ura?
—cein içango da? Peru Odolqui.
—Ai, alper, traquets, ardoçalea! Bilatuco du bai orrec ardoa ta jolasa
non dagoan.
—Bai, bai: orregatic ere esan deçaquegu lenagocoagatic ciotena:

Ancac arinac eta


Burua arinago,
Dançan obeto daqui
Artajorran baino.

—Icho, icho. Icusten aldeçute arrioa, bi gurditan?


—Ufa! cembat gauça eder! Daucanac aguercen du bear danean.
—Min artuco çuan ba çabaletaco atso cimurrac, baina eman eguin bear
Azcarragara semea sartuco baçan.
—Eztu ez Ana Josepac toqui tcharrera bota beguia. Micaila becelacoac
gutchi.
Talo itchuraco arpegui çabal borobil ta matraila guicen gorridun atchur
nesca batec:
—Micailac dirua ugari, dirua. Dirua quendu ezquero, ura besteco
nescatchac badira.
Aldameneco agure çar alargun batec, parrez ta ichil ancean:—ceu bat,
ezta Luisa?
—ceu bat. Naigabetan çaude, gaichori, eztaietara deitu eztiçutelaco;
baina çu ta ni ezconcen gueranean, gueuc ere eztiegu deituco.
Urreco atso guztiac.

17
—Ja jai! Orichen da unoria!
Urrutiagocoac, aoa çabalic:
—cer dio Pedroc, cer dio?
—Luicharequin ezconcen danean, eztiotela Azcarragacoai eztaietara
deituco.
—Ijijiji! Baina guri bai, Pedro, guri bai.
Luisac, aserre, suac arturic eta socorra joaz:
—Jolaseraco gogoan biçarra daucaçute.
Pedroc:
—Ez aldeitzaçu ondo?
Luisac:
—Ezcon çaite Ambotoco sorguinarequin, nai badeçu.
Eztaietacoen oiu ta sançoac mendi-oiarçun guztiac esnatu ta inguruco
guiçadien biotzac pizcorcen daquite; egun eder arguiac, gosari onac lanic-eçac
eta tuntunaren soinuac indar andi dute gogamen naigabetsuac quendu ta
ancaric astunenac astinceco; baino, ala ere, etzijoan gure Joanes oso pocic
bere semearen eztaietara. cer ote çuan? Aditu deçagun inacio Mariquin
ceraman jarduna.
«Atzo artean eztet nic ecer jaquin Juan Andresen aotic. Garai onean
oroitu çaio bideac eguitera joatea, garai onean, çuc etchetic erten bear deçun
egunetan! Atzerri otsoerri esan oida, ta ala guertatzen da gueienetan, bada
erbestecoari etzaio inon ere ain ondo beguiratzen, eçagutu artean beinic-bein.
Nic badaquit belz guztiac eztirala icatzac eta çuri guztiac irinac ere ez, nic
badaquit, Gastelerrian ere guiçadi onac badirala, gure artean gaiztoren batzuc
diraden becela; baino ecin asmatu neique ceinçuequin batuco dan gure Juan
Andres. Nola nai ere Burgos aldean eztu eusqueraric bilatuco beinçat, eta
eusquerari utzitzen badio, euscalduntasuna ere or numbait ibilico da
eusquerarequin batean. Gordeco aldu gure eusquera maitea bere biotzaren
erdian, Aita gurea, esateco bada ere. Eçaldu galduco etchetic daraman garo
usaia! Ona içango alda dabilen toquian!»
«Baita çu ere, ona içango alcera, seme. Adi çaçu aitaren esana nere
mendetic çoazquitan orduan. Gaurtic aurrera lan berriac içango dituçu ta
orain artean baino lan andiagoac, baina ez icaratu. Bildur bat bacarra içan
bear du guiçonac: Jaungoicoarena Itcharopen bat: Jaungoicoagan».
«çarrac eta necatuac bilatuco dituçu Azcarragaco nagusi-
etchecoandreac. Beguiratu çaieçute guraso becela, gorde çaieçute ile çuriai
çor çaieten beguirunea. Goiz guztiac dute beren arratsaldea. çartuco cera çu
ere, bici bacera, ta eguinçaçu orain gaurco çarraquin çure buruari orduraco
opa dioçuna».
«Içan çaite etchearen çainçaile, argalen indargarri, emaztearen lagun
cinço. Emazte ona artu deçu, baino ez uste içan acats gabecoa dala. Danoc
dauzcagu gueureac eta orrec ere bereac içango ditu; baino dana leuncen du
maitetasunac... Naita naiezcoa da gurutzea jasotzea. Naigaberen bat,
ezbearren bat datorquiçunean, artu çaçu patchadan, alperricaco aserre gabe.

18
Aserrearequin gauça on gutchi eguin oida, patchadarequin bear dan guztia
bear becela».
«Jaungoicoac seme-alabaric ematen badiçu, aci çaçuz bere
maitetasunean edo eguinçaçu orretaraco aleguina. guero, beren erruz
oquercen badira, çuc ezteçu cer erançunic içango».
Ençun ote çuan inacio Maric aitaren jarduna? Ençun bai, ençun
bacarric, çorionaren atarian gazte çoroac guiçon argui naigabetsuaren ileta
ilun gogaicarria ençun leçaquean irudira...
Azcarragara gure aita-semeac iritchi ciraneco, an ceuden beste bazcaltar
guztiac etche aurreco larrainean, oidan becela, jolasac utzita, inacio Marin
etche-bicitzea icusten. Jostuna ta Ana Josepa ciran eracusle. Biac ceuden
araçoaz gorri gorri eguinda, baino Ana Josepa batez ere, buruco çapiaren
azpitic, belarrondotic cear, ile motz çuri batzuec ertetzen ciotela. Eztaquit nic
etcheco andre au cerc ceucan ain quiriotsua ta urduria: edo Juan Andresi
laster agur eguin bearrac edo lagun, aide ta auçoco ascoren aurrean
çabaletacoen escu çabal, emancor, ioritsua eracutsi naiac. Nic ciur daquitana
da naiago çuqueala Ana Josepac guipuzcoaco andre danac Azcarragaco
larrainean egon baciran orduanche. Bai, ipuiac esaten ciran beragatic, baina
ondo eguingo cituan arrec bere gauçac. Icusi ceçatela. Ara laiac, iru itai, lau
atchur ta basoraco bi aizcora. Erabiliac daude, baina onac dira: lengo astean
çorroztu ditu Manel Motzac... Ara bi lo-mai, Jose Martini erosiac... Ara sei
esertoqui. Bitoriatic ecarri ditugu, ta ez merque merque... Jetchi çadaçute
cutcha ori gurditic... Astuna dagola? Bai ba, bete betea dacarguta. Beguira cer
datorren barruan. Bat, bi, iru, lau: lau galça urdin astegunetan jazteco. Beste
lau jaca, oiei dagoquizcoenac. Beste bi galça ta bi amila neuc irutaco eunez
eguinac, soro ta basoraco. Açocan erosten diranac baino gueiago iraungo dute
oiec, bai... Beste bi galça ta bi amila, oial lodizcoac, jai egunetaraco; ta gaur
jancita dauzcanac gainera... Ara elizquiçunetaraco soin-gain lucea, capa: ezta
gaurcoa, neure aitarena çan, baino eztio sitsac icutu oraindic... Bat, bi iru...
oguetalau sudur-çapi, berri berriac. Amabi alcondara, urdin ta gorri,
algadoizcoac. Artilezco calcerdiac amar pare, aitaren escuetatic erten duen
eguinçaric onenac. Beste sei pare, ile bigunagoz errainac antolatuac. Bost
pare abarca, lau laneraco ta bat jaietaraco. Bost pare abarqueta, çapatac pare
bat, eta soinecoac gainera.
Bileraco gueienac erdian artuta ceucaten çabaletaco etchecoandrea.
Emacumeac, janciai icutuca, nolacoac ciran ta nola josiac ceuden beguira
cebilcen; guiçonezcoac, beren beatz lodiac aizcora-itaien aoetan erabiliaz,
atchurrez celaia joaz edo laiacaz lurra jasotzeco itchurac eguinaz. Micaila,
etchera sartu çan, cerbait aldatzera; an barruan cebilen Mari Batista ere,
beste emacume batzuequin, maiac jazten, noicean bein larrainecoai
beguiratzea utzi gabe; inacio Mari, Antonequin batean, beiai jana ematen
cegoan, ucuiloan; Joanes, ate ondoco jarlecuan echerita, pipa erreaz,
naigabetsu, ancinetaco gauçac gogoratzen; Joan Andres, Azcarragaco leio
nagusitic etorquiçunari goçoro beguira.

19
Ana Josepac, joandaco edo etor-bearreco gauçac gogoan cituan
eztaquit, baina ajola andia cerabilen escuarteco cereguinean.
—Ecarri orain beste gurdi ortacoac —aguincen çuan—. Ara emen sei oe-
bigungarri, ondo beteac;sei buruazpico, sei berogarri, bi berriac eta lau
çarrac, danetara bearda ta... Araça-cutcha orretan datoz gauça çuriac. Bat, bi
iru... oguetalau maindira, eun lodizcoac; oguetalau burcoçorro, danac
berdinac; amabi alcondara, quirruzcoac; sei oestalqui, çuri, me ta garbiac;
çamau andi bat sei tchiquirequin, ta sei legorqui, batere erabili gabeac... Atoz
onera, Mari Batista, etcheco lanac norc eguina badaucaçuta. Beguira çaçu:
auec dira paperean ipinita daudenac. Auec eta çorcireun ducat urretan eta
gurdi bat bei birequin. Naicoa dala uste det baserritar batençat. Baino beste
oparitcho batzuec ere badacarzquigu: nere senarrac orraco eliz-oiala,
mantelina, amarauna baino meiagoa; Jose Ramonec urbedeincatu-oncia,
aingueru ta guzti; catalinec sei pare calcerdi, arizcoac; Juan Andresec perz
oria, esnea egosteco; Pedro Antonec Arançaçuco Amaren irudia, eta nic gorua
ta gorutchapela, cilarrezco ariz Santanaco mojac apaindua. Gorutchapel au
baino politagoric ezteçute icusi.
Azquenez, «orain dirua eman da quito» —esanaz— sartu çuan
bularrean escua, atera çuan sudur-çapi urdin cimur bat, pelota beçala
biribildua, ascatu cizquion corapiloac, jarri çuan cutcha gainean, eta aguertu
ciran urre gorri çarrac: oguei onçaco, amar eun errealeco, bost larogueico ta
berrogueico bat. Estutu çan guiçadizco esia cutcharen jiran. Danac icusi ta
ucutu bear cituzten urreac. Mari Batistac banan banan escuetan artu, bat edo
bat buruco ilean igorci, besteren bat arri gainean jo, iru edo lau aldiz
cembatetu ta lengo sudur-çapian berriz lotu bitartean, etziran, aldemenecoac
ichildu:
—Lenago ere naicoa igorci artuac daude.
—Onac dira, bai. Asco bagueunzca...
—Ederrac. Gure astoaren arranac baino soinu obea dute.
—cembat ardo edan leiteque diru oiequin!
Ana Josepac amaitu çuan aimbeste lan eman cion arloa, jarri çan
Bitoriatic ecarritaco eserlecu baten, erabili cituan inguru guztian bere begui
nabarrac, atseguinez, cer deritzoçue? galdetuco balu becela, ta guero, buruco
çapia ascatu, belarrondoco iletchoac beatzaquin jaso ta lotu çuan ostera çapi
ori, tchiztanac, belarricho biren irudira, tente ta lerden jarriaz.
Orduanche atera cituzten bileracoac ezcomberriençat cecarzquiten
esquindeac. Onec, urre itchurazco belarritacoac, itchurazcoac bacarric, bost
errealean etzegoan oberic eta; arec, erriraco escu-atorra; besteac, Meçataraco
liburua; urrengoac, euri-estalpetchoa, urlia icebac azpiraco gona gorria,
sandia lengusuc sucalderaco auspoa, auçoco lagun batec titare ta jostorratz
oncia...
—Gutchi da baina barcatu —cioten esquinçaile danac— eta guztiai
parcatu cioten ta baita esquerrac eman ere cecardena cecardelaco. Artu, artu,
artuac ematen du oguia ta.

20
Badira emacume batzuec bidean bilatzen dituzten tchotch guztiac
etchera eramaten dituztenac, naiz eta etchean gurdicada egurrac salceco
euqui. Oietacoac ciran Ana Josepa ta Mari Batista. Etchecoandre bi oiec
Azcarraga ta çabaletaco gambaretan gordeta ceuzcaten tresnac nolacoac ciran
ecin sinistu liteque, icusi gabe: galça ta abarca çarrac; atorra ta gona çatiac;
calcerdi, jipoi ta goronz erdicac; ondoric etzuten tupin, perça ta paelac;
mutur, querten ta belarri gabeco pitchar ta bombilac; catilu ausiac, burni
çatiac, piper potoac... cer ez? Dana bilcen çuten arretaz, dana omen çan
cerbaiteraco, ta ez omen çan ecercho ere alperric galdu bear, ezta ari albainu
bat ere.
Baino ez orregatic uste içan, iracurlea, garai danean, eztiçutela emango
gure baserrietan çure gosea asetzeco aina, ta cerbait gueiago. O! Garai
danean, eztago inun euscal-etchecoandrea becelacoric jan-edana ugari jarcen,
eceren erruqui gabe.
Azcarragaco eztaietan Mari Batistac ipini çuan janari guztia inorc
eztaqui cembateraino içan çan: oguiac, anegaca; barbançoac, iminaca; urdai-
lucaincac, arroaca; açatan, baratzatcho bat; ucuiluco tchecorric andiena oso
osoric; arcumetan, artalde polita; oilotan, lau edo bost etchetacoac; esne ta
arrautzatan, inguruco guztiac; ardo-sagardotan, errotarri bat erabilceco
beste. Gutchic eramango dio euscaldunari jaten da edaten, baina Azcarragaco
eztaietan danac ciran euscaldunac eta ecin gueinque jaquin ceinec gueiago
eguin çuan. Guztiac bete çuten urdaila galanqui, guztiac lasaitu çuten larrua
ecin gueiagoan, ia estanda eraguin artean, baino etzan inor lertu. Ez, etzuten
oquer andiric içan: guiçonen batzuc, inoiz baino gueiago ta adisquidetasun
andiagoan itz eguin bearra, lembici; dançan eguiteco gogoa edo ezcomberrien
alde itz neurtuac esan naia, urrengo; toteltasun apur bat guerocheago; çucen
ibili ecina ilunabarrean: neurriac gainez eguitea, etcheraco bidean; ta lo
ederra, azquenez, oia arrapatu çutenac oian, ta Peru Odolqui Goienetche
aldeco soro ercean.
Baçan guiçon bat, ala ere, gau artan lo andiric eguin etzuana: Joanes.
Jarcar, nacar ta çurbil igaro çuan egun guztia guiçagaichoac; ardoa bacarric
artu çuan, ardo pichca bat, bere animaco micaztasuna itotzeagatic; baina
etzitzaion ito, açalean cebilquion, igarian becela, biotzaren erdian atzamarca
eguinaz. Oi eder garbia jarri cioten Joanesi Azcarragan bertan, baino ecin
çuan ecertara loric eracarri: esna cegoan, esna ta larri, bero ta quichcal,
beingotic beingora buru, anca ta besoac arunz ta onunz aldatuaz, eta beti ere
gogamen bat cetorquion biotzetic aora:
—Mutilaren burubidea! Nora ta Burgos aldera!

__________

IV.
LANDARE BERRIAc

21
Manuelcho çan çabaletaco guiça-landare berria, ta tchit maite çuten
etche artaco denac.
Landare berriari beti beguiratzen çaio çarrari baino poçago ta arreta
gueiagorequin. çarrac cer eman duan jaquiten da, baino ez gazteac cer eman
deçaquean. çarra gogorra içan oida, sustraitsua, edertasun gabea, bere
oiturari eutsia, tchertatzen gaiztoa. Gaztea berriz ecea, polita, biguna, guria,
tcherterraça. çarra inausitzen danean çapuztu eguiten da, gazteac indar berria
arcen du. çarrac beti dauca cer erançun, gazteac beti cer icasi. Gaztean eguin
bear da lan, çarçan gauça onic içatea nai badegu.
Orregatic çaincen çuten ain ondo Manuelcho bere gurasoac eta bere
aitonac. Arguia çan mutila: oso poliqui cequian iracurcen, bere icena
paperean jarcen çuan, edocein baino gueiago çan cristau dotrina buruz
esaten, ta orrela cequizquian beste gauça on batzuec Neguco gau lucietan,
errosarioa esan ta laster Testamentu çarreco eta berrico condaira escuetan
arcen çuanean, aoa çabalic eta lerdea ceriotela egoten ciran danac, baino Ana
Josepa ta Joanes beste guztiac baino gueiago.
—Eztec macala —esan oiçuan amonac— orrelaco liburu andia parra-
parra iracurceco.
Eta Jose Ramonec — Iracasleari esquerrac, badaqui cerbait
Manuelchoc. Arrec eguingo digu guiçon gure mutila.
Aitonac — Arrec eta guc, lagun gaiztoac oquercen ezpadigute. Iracasleac
eta gurasoac aina edo gueiago eta beti erreçago eracutsi oidute lagunac, eta
oien bildur bear.
Jose Ramonec — Bai erri andietan; baina emen? Emen, aita, Manuelen
lagun guztiac baserrietaco umeac dira, mendi mutilac, ogui bedeincatua
beçalacoac.
Aitonac — Ai danac balira, Jose Ramon, ai balira!
Beste guiça-landare bat eracarri çuten çabaletara inacio Mari ta Juan
Andres etchetic joan ciranean: Iturraldeco Joche, adisquide batzuen seme
umeçurça, begui urdin goçodun, mutil coscor polita, beiac çainceco, itaurrean
ibilceco edo erri ta mendira osterac eguiteco morroitcho egoquia.
Manuelchorequin icastetchean ibili çan, oso bere lagun artua,
Jaungoicoaren bildurrean ondo acia, maçal ta pizcorra, ta umetchoa
içanarren, garai batzuetan guiçon batec aina on eguiten çuan.
Pedro Anton morroi çarraren irudira etchecotzat ceucaten. Manueli
tchaloac jotzen citzaizconean tchaloac içaten cituan Jochec ere, beti esaten
çan biac cequitela berdin samar, biac cirala azcor ta icastun, ta biençat oiciran
gueiembat, Joanesec, sucaldeco ichilu gainean jarrita, cinçoro aguercen
cituan eracustaldi ederrac.
Etzuan arrec gaztetchoai cerbait adierazteco mugaldiric beinere galcen.
Ara nic gau batean, Manuelchoc lapur-ipui bat escatu çualaco, arçai çarrari
ençun nion jarduna:
«Eztago gaur ipuiric. Eguia çor diçuet, nere umeac, eta egui samina
aitorcera nua, naigabez bada ere. Badaquiçute: mendiçalea naiz ni, beste

22
mendiçaleric inor baldin bada. Ascotan esan det be-aldietan dirala arriscuric
andienac, eta orretan nago; baina goian bertan ere cerbaitzuc badira, ecin
ucatu. Eztago inon grina gabeco guiçonic eta arança gabeco lurric. Emen ere
sagarric onenac içan oidute arjoa, lorien ondoan sorcen dira asun lacatzac,
arcumeac dabilçan toquian igarotzen dira otsoac eta acheriac».
«Au ezta gure egunetaco gaitza, ez; ancinetacoa da; baino ancinetaco
gaiztaqueriac alde batera utziric, neuc nere beguiaquin icusitaco guertaera
bat aguertuco diçuet. Adi çadaçute».
Joanes gauça jaquingarriren bat esatera cijoala ulertu çutenean, etcheco
danac, eta muticoac eztago cer esanic, oso urduri ta joransu, artu cituzten
beren aulquiac eta inguratu çuten gure aitona, bere aotic cetorzquion itz
guztiac tchit arretaz ençun ta gorde naian.
«Ni gaztetcho ninçala —jarraitu çuan Joanesec— eçagutu nituan
umecondo traquets bi, Manuelcho ta Jocheren idecoac gutchi gora bera.
Acheri ta Otsoco esaten cioten. Etzan Acheri Idiaçabalgoa, Otsoco etzan
Ataungo basoetan jaio; baino ai! biac ciran euscaldunac, biac menditarrac.
Acheri, azcar, argui, bici, asmutsu ta erquin samarra çan; Otsoco, lodi, lotu,
baldar, narras, biçarsua. Acheric asmatzen cituan egundainoco gaiztaqueriac,
eta Otsococ adisquidearen asmo danac beti onçat eman eta guztietan pocic
eta biotzez lagundu; arrec lapurtu inguruetan lembici azten ciran queriça,
pico, sagar, udare, aran ta matsac; onec lagunari orman gora bulça, ta baratz
barruan edo çugaitz gainean cebilen bitartean auçoetaco bideac çaintu. Oso
maiz eguin oiçuten ezbearren bat: gaur, numbaiteco erleai eztia quendu; biar,
astoren bati buztana ebaqui; bein escale arrotzari arrica eman; urrengoan
garometaren bat erre. Etengabe cegoan mutil aiecatic cer esana».
«Gazte ciran artean, nequez ta egun bat edo bestean bada ere, eraman
oicituzten iracastolara, baino alperric. Otsoco buru gogorrecoa çan, nagui ta
motzeguia ecer gauça onic icasteco, ta Acheric, icastetchean cegoan bitartean,
inoren esana ençun ta cerbait icasi baino naiago çuan iracasleari cinuca egon,
edo lagun guztiai cirica, edo burura cetorzquion ames gaiztoai jarraica, etche
artatic ertetzeco orduaren çain, inoren bildur gabe nai çuan guztia eguiteco».
«Gurasoac, beste ascoren ancera, ardura gabeac lenengo, berandutcho
ajolatu ciran».
—«Urlia, sandia, —esan oicioten— beguiratu çaieçute semeai,
erteneguiac datoz».
—«Umequeriac dira oiec —erançun oiçuten gurasoac— etorrico çaiete
cençuna, cerbait acitacoan».
«Baino galanqui aci ta cearo indartuagatic, etzitzaien cençunic buruetan
sartu. Ez: gueiago ta gueiago loditu citzaien berengain nai çutena eguinaz
bicitzeco amesa, sustrai andia bota cioten grina tchar guztiac, alperreri ta
naguitasunac ordoitu cituan laneraco, eta muticotzar aietatic etzegoan
ecertara ere gauça onaren itcharopenic».
«Laster ençun çan Acheric aldamen baserrico oiloac arrapatu cituala,
Otsoac ardiric onena jan ciola urreco arçai bati».

23
«Orduan eguin çuan oiu Acheriren aitac: —Escua moztuco diot semeari.
Orduan esan çuan Otsocoren amac: —Anca biac ausico dizcat gure mutilari».
«Ba! Escua moztuta ere acheriac acheri guelditzen dira; ancaeçurrac
ausita ere otsoac beti otso».
«Lagun gazte biac, gueroago ta oquerrago, lotsagabeago, ausarquiago,
arpegui eman cioten gurasoai, jarqui citzaizcoen errico aguintariari, mailaca
mailaca berealaco baten jetchi ciran guiçon gaizquinen celai galduraino, ta
norbait cematu çutela edo etzutela, guiçonen bati diru esque bidera erten
ciotela edo etziotela, sartu cituzten beinçat gaiztoteguian luçaroraco».
—Orra, orra ibilbide tcharraren azquena.
«Etzan orretan amaitu. Noiz edo noiz urratu citzaizten locarriac, eta
emen aguertu citzaizquigun berriro, icen gaiztoaren jabe, inoiz baino belçago,
itzalago, bildurgarriago. Etzituan inorc begui onez icusten: guiçonac ozta ozta
eguin oicioten agur, ume ta emacumeac Acheri ta Otsocoren icenaz bacarric
içutzen ciran. Naicoa çan, Otsoco dator esatea umeric negartiena bereala
ichilceco».
«Bacegoan cergatic bildurtu».
«Aunça larrera becela lengo bidera jo çuten obendun adisquide biac.
Bai ba: ondo jan bear, asco edan nai, etchecoaz ecin ase, laneraco gogo ta
usteric ez, eleiçatic urruti, seta gaiztoac oquerrera deiezca, gautchori
biurturic, lapurretatic sorcen çuten alçan guztia. Andiac esaten ciran:
gaberdian, onelaco toquitan, bata besteari tchistuca cebilçala; arabar
mandaçainari, maquilca çucitu ta guero, onembeste diru quendu ciotela;
Bizcaico baserri baten arrigarrizco eriotza eguin çutela, ta eztaquit beste
orrelaco cembat albiste. Danac etziran nosqui eguiac içango, baino neronec
icusi nuan eguiazco jaçoera negargarri bat. Esaten ere icaratu eguin bear da.
Otsococ, jai arratsalde batean, ardanguelaraco tchamponic eman nai etziola
ta beste gabe, aizcoraz çatitu cion burua bere aita çar guiçagaichoari!»
—Jesus!
«Bai, Jose Ramonec ere badaqui. Neuc nere escutic eraman nuan guero
urcamendira Otsocoren eriotza icusi ceçan, oben-bidearen gorrotoraco».
Jose Ramonec— Oroitzen naiz; beguien aurrera datorquit guiçon arren
arpegui çurbil, macur ta eçaina; gogoan daucat nola esan cigun barcatzeco
bere gaiztaqueria Jaungoicoaren icenean, Jaungoicoac ere barcatu ceçaion.
Itz neurtuetan ipini çuten Otsocoren bicitza, ta orche ciran numbaiten
eusquerazco berso berriac.
Manuelchoc — Nic uste nuan guiçatchar guztiac urrutietacoac cirala.
Aitonac — Etzenduan ondo uste.
Josec — Orain bai alda emen era orretaco guiçonic?
Aitonac — «Sustrai tcharrac edonun ta edonoiz eman deçaque quimu
berria, ta guiçonac dauden lecu danetan oidira gaiztaqueriraco sustraiac.
Eztet nai eguiaren arguitasuna estali: orain ere açalcen da gure artean
otsocotarren bat edo beste; baina, esan deçagun gure biotzaren
poztasuneraco, ez urietan becela maiz ta ugari, baicic noicean bein, urri,

24
bacan, inoiz edo berriz. Ecin da gure lurretan orrelaco landara ta piztiric
ugaldu. Gurutzearen itzalac galcen ditu emen orrelaco landara ta piztiac,
gurutzearen itzalac eta guc gueure icen onari diogun beguiruneac. Bai,
goialdeco basurdeac baino gueiagotan aguercen dira baserrietara urietaco
çacur amorratuac, baina euscaldun gurasoac ajolaric ezpaluteque edo euscal
mendietan gurutzeric ezpalitz, laster ugalduco litzatezque çacur, otso ta
basurde amorratuac Euscalerrian ta baserrietan bertan. Arretaz bici bear, beti
arretaz».
Manuelchoc — Ta cer eguin çuan Acheric, aitona?
—«Acheri, oso tchaldandua, moteldua, gazteric auldua, charpaz jancia,
cetacaz betea, çorriz erdi-jana, ateric ate ibili çan errucari, çorro çar bat
bizcarrean çuala, guiçadi guztien iraintasunac irunsiaz, ta bearsuen
gaichotegui batean il çan, impernu bicia lurrean igarota guero».
Manuelchoc — Impernua? Gaur goicean, Mocholoc, icastetchera
bidean, impernuric eztagola esan dit.
Aitonac — «cer dioc, motel! Aitaren, Semearen... Ara or bat. Mocholo
otsocotarra dec, Manuel, urico çacur amorraturen batec cutsatu du, bere
aitaren ardanguelan nosqui. Umearen cençuna, etchean ençuna. Jaquinçac,
ilobatcho: lagun orrec esan duanetic Otsococ eguin çuan eguitera bide gutchi
cioc, eta naigo niquet, i Otsocoren bicitzan icustea baino, iloi batean luce luce
icustea».
Amac — Bai oriche, bai mila aldiz!
Aitonac — «Eztec Mocholo ire eracuslea».
Manuelchoc — Ez, jauna, Mocholo tchit atzerea da. Dotrinan ere bera
dabil azquenengo.
Aitonac — «Sinisten diat. Eztic arrec gauça onic eracutsico Bacoitzac
daquiana eracusten du, ta gaiztoac gaiztaqueria. Ez adi, bada, Mocholorequin
egundaino ibili. Ire lagunic andiena Joche içango dec eta eracusleac gueu,
etchecoac, eta errico apaiz jaunac, gurutzetarrac. ilobatcho, Joche, nere
semeac: bici çaitezte baserrian, toqui oberic eztagota; maita çaçute mendia,
maitagarria data; baino mendian bertan piztiric bilatzen badeçute, alde
Jaungoicoaren icenean piztietatic gurutze ondora».
Orrela aztercen cituan Joanesec bere guiçalandarac, orrela eman oicien
buru ta biotzeraco bear çuten janaria, orrela bici çan, erbesteco semearen
oroimenac icutzen etzionean, atseguinsu ta goçoro, bicitza onac ematen duan
animaco lasaitasun eztian.
Ala ere Joanesec eta bere emazteac baçuten beren buruan beste
cerbaiten utsunea. Gauça andia etzan. Ara: çabaletan beste aurcho bat ez
içatea, alaba, nescatcha. Bi amac quendu ezquero, çabaletaco guztiac
guiçonezcoac ciran, pracadunac. Ana Josepac cionez, amaica praca bear çan
etche artan, Jesus Maria ta Jose! Batean sasiac, oteac edo elorrançac eldu
ciotela, bestean çugaitz adarrean catigatu cirala, ta egunero cecarden
guiçonac urraturen bat etchera, ta muticoac berriz tchitean-potean bear
cituzten praca berriac. Manuelchoc besteac baino gueiago. Larruzcoac ere

25
etziran naicoa ume arrençat. Beti cebilen orbel, lasto edo garotan
tchilipurdica, beti sasi tartean masusta bila, beti tchori cabitan inguruco
çugaitzetara igonda. Ura mutil biurria, ura basaquerra, ura catardea. Uutican
mutilac! A ce içatecoac, aimbeste lan gurasoai eraguin ta guero nai çuten
lecura igues eguiteco. Beste gauça bat ciran nescatchac, esanecoac, çucenac,
tchotilac, paquetsuac. Ai ene! ongui etorrico citequean bat çabaletan
emacume bien laguntasuneraco, etchea jasotzeco, amonaren ondorengotzat.
Ori çan senar-emazte çar bien aspaldico ames, gogo ta itcharopena. Emango
alcioten Jaungoicoac.
Eman cioten. Egun batean Pedro Anton morroia berri on bat ematera
joan citzaion Joanesi mendira: etchean aurra jaio citzaien ta nescatcha çan!
Gure arçaiac Aloinatic jetchi çanean, ezpainetan cecarren barruco
alaitasunaren pitsa, parrea.
Parrez erten cion emazteac ere ate ondora.
—Badegu ba —esan cion senarrari.
—Jaungoicoari esquerrac. Eta nolacoa da?
—çuri, eder, galanta: bere aita berbera dirudi.
—Oraindic? çuec emacumeoc bereala arcen dioçute umeai norbaiten
itchura.
—Alachen da bata. ceuc icusico deçu laster. Jose Ramonen ta gure
aurraren sudur ta copeta berdin berdinac dira.
—Ta beguiac?
—Beguiac ceurien ancecoac.
—Parre eguingo aldet?
—Eguin çaçu nai baldin badeçu. Len ere etzenduan urruti. cer uste
deçu? Eztiçutala icusi arpeguian ta biotzean?
—Biotzean ere bai, emacumea?
—Baita. Orain ere badaquit nic çuri cer gogoratzen çaitzun: aurchoa
gueuc bioc artu bear guenduquela besoetan.
—Baina nic ecer esan ezpadiçut.
—Baina nic igarri. Ascotan içan naiz ni çure gogoen igarle. Gaitz ere
badata!
Aiton-amandre biac jetchi ciran Oinatico eleiça nagusira aurchoaren
aitabitchi becela. Ta nola guero jetchi! Ana Josepa bici bici, tchit orraztua,
soinecoric onena arro eracutsiaz, buruco estalquiaren tchiztanac inoiz baino
tenteago cituala ta aspaldian gordeta iduqui çuan çorci eguico oial andi
loretua lepotic bera egoquiro ipinita; Joanes ederqui biçarra quenduric,
ezconçaraco eguin citzaion janciz antolaturic, ia oinetarainoco capa lodi luce
tolestua sorbalda gainean jasoaz ta eun bigunezco alcondara çuri garbia
paparrean aguiri citzaiola. Biac cijoacen edertuta, gaztetuta, alaituta, lecaio
bana eguiteco gogoetan; biac usai goçodun: guiçonac erinotz usaia ceraman,
andreac alcanfor usaia. Bacituen lagunac: auçoco emacume gazte apain bat,
aita Jose Ramon ta seme Manuelcho, au, eliz-candela ta apaiz-opilarequin.

26
Bidean, Manuelchoc begui-onez beguiratzen cion opil goçoari.
Bacequian eleiçan esqueini bacarric, apaiçari eracutsi, eutsi ta tati eguin ta
etchera biurcen çala opila, ta ecin aspertu çan beretzat cembat emango cioten
galdezca. Bacarric joan balitz icuturen bat ere eguingo cion biatzaquin edo
mingainarequin, nolacoa cegoan jaquiteco.
Aiton-amandreac, noicean bein aurrari beguiratuta:
—Lotan aldijoa? —cioten— Gaichoa! Eztedila otzitu guero.
—Baicera otzitu —erançun cien andre gazteac— dagoan beroan,
Uztailaren 22-an.
—Erri-sarreratic jaztetcheraino oinatiar guztiac, andrazco ta guiçaseme,
gure baserritarrai cerbait esan bearra baceucaten.
—Ongui etorri, Jose Ramon, landare berricha aldoçue?
—caicho, Joanes, ori guiçon gordina çagoz.
—Apaina çatoz, andre Ana Josepa.
—Mutila alda? Nescatila? cer icen ipini biar chaue?
Eguneco donearen icena ipini cioten: Maria Magdalena.
Bataiocoac eleiçatic irten çutenean, urico ume sostor guztiac, umeac
etziran batzuequin nastatuta, eleiçaren aurreco emparançan idoro cituzten
bolo, bolua! bolua! je! je! deadarca.
—Au ezta orregatic oitura ona, —esan çuan Ana Josepac— cer dalata
bota bear ditugu emen gueure diruac?
Eta senarrac, escucada bat tchampon jaurtiaz:
—ceuc esan deçu, ona edo tcharra, oitura dalaco. Nic ona deritzot.
—Berealache ichilduco ciran umeteri ta gaineracoen oiuac. Aitonaren
jaurtigui cinua susmatzeaz bacarric, guiçataldeco guztiac, artega, iguicor ta
irritsu, çabundu cituzten buru ta besoac, irequi ta ernaitu cituzten beren
beguiac alçuten ainan, ta tchampon gorri-belz leunac izpi-une baten egaca
becela icusita, guero, auspeztu ciran dirua erori çan toquira, denac batera,
denac piloan, burrucaric gogor, çoli, cital, ausarditsuena eguiteco ustietan.
Baita eguin ere. Lauoinean edo etzinda, bulçaca edo atzaparca, arpeguiz
lurra igorciaz edo azpicoari ler eraguinda, eceren armin ta inoren ardura
gabe, azcar eguin cituzten ango tchampon bilceac.
Ta aurrera berriz ere bataiocoen atzetic je! je! bolo! bolua! deiezca.
Baino ez guztiac. An guelditu ciran autsez loituta, minez ta negarrez,
tchiqui, menguel, indargue ta macalac. Batari tchapela galdu citzaion,
besteari gonea urratu, norbaiti biatza osticopean çapaldu cioten.
ceinec eguin dotzu, maite —galdetzen cion arri, ecin ibili çan atsotcho
batec, bazter guztiac beguiratuaz, cerbait alperric galdu etzedin.
—Mocholoc eguin chao, —erançun çuan urratudunac— aretchec,
lapurrac alacoac.
—Icho, ezta olacoric esaten da.
—Bai, andrea, eguia data: neuri ostudost escuan neucan dirua.

27
Oidan becela andi ta indarsuenac atera ciran nagusi lenengo tchampon
eralguitzean, ta aiec cijoacen Joanesi jarraica je! bolua! je! aspertu gabe
oiuca.
Joanesec, emaztearen esanei ençungor eguinaz, muticoen atarrapuzca
ta iscambila icustegatic, edo barruac escatzen ciolaco, beti parrez, atzera ta
aurrera, ezquer escui botatzen cizcaten tchamponac.
—guiçona, —cion Ana Josepac beti ere— naicoa deçula. Tchanchetaco
gaucea da! Orrembeste diru eztu inorc egundaino Oinatico cale arian bota;
ezta jaureguico çaldunac berac ere, emalea da baina.
Mutico-nescatoac, tchampon bitzea bucatu ondorean, beingo baten
çabaldu ciran pelotalecura edo goçoteguietara, ta gure çabaletacoac
jaztetchean sartu gabe, igo çuten tapa tapa beren baserri paquetsura.
Baserri artan, egun orretatic aurrera, beste bicitza bat asi çan, obeagoa,
bigunagoa, alaiagoa; len baino ascoçaz erreçagoa çan etcheco guztien parre ta
jolasa. Erdi umetu ciran danac, eta noiznai ceuden prest umequeriac esateco
ta umequeriac eguiteco.
Jetchi çuten seasca gambaratic sucaldera, ta seasca ondoan macurturic,
lanera baino len edo lanetic cetocenean, arpeguiric goçoenaz, soinuric
samurrenaz, beti ari citzaizcon aurrari çabaletaco guiçonac:
—Ecatzu patchobat, pochpolin, ecatzu patchobat, arrosatchoa. Noiz
icasi bear deçu pa ematen? Pa, Pedro Antoni. Pa, aitonari, maite çaituta. Pa,
onelachen. Noiz icasi bear deçu baina ceuc, noiz?
—quendu çaitezte ortican, —esaten cien amonac— umetchoa musuca
jan bear deçueta. Ara, arpegui gucia gorri gorri jarri dioçute çuen
biçarçarroquin. Ta negarric ere ez berac. Ainguerutchoa! aur çoragarria! gure
ilarguia! Bai, ilarguia cera çu, ilargui bete arguitsua! Nic erosico diçut çuri
jostailu ederra açocan, nic, bai, çuri, ederrorri!
—Baino batez ere Manuelchoren amac, catalin apal, belatz, lotsatiac,
etchean bacarric guelditzen çanean, bere aurrari eguiten cizcon jolasac eta
esaten cizcon tchera palaguac etzuten beinere azquen ta neurriric. Sarri, bere
magalean ceucala, beguira beguira egoten citzaion, certan cegoan ere aztuta;
anitzez, beste aurchoen eriotza gogoratzean, estutzen çuan bere bular gainean
sendoqui; ascotan, lo eraguin nai cionean, euscaldun ama guztiac oiduten
erreztasunaz, eresitzen cizcon ichil ichil, eztitsu, eztitsu, bere biotza
ezpainetan çuala, onelaco itz neurtu samur batzuc:

Seasca çarrac aur berria du


ceruetatic jetchia,
Ainguerutchoac ecarri dute
Eçur t'araguiz jancia.

Jaunac eman dit neretzat eta


Nerea det nic Madalen.
Maite cutuna, eçaidaçala

28
Jaun cerucoac berriz quen!

Goi urdinean içarri aina


Daude ceruan aingueru,
çabaletaco baserritchoan
Bat edo bat bear degu.

Nere laztana, nere bicitza,


Nere erraien çatia.
Ara cein bigun jarri diçutan
Seascatchoan cabia.

Seascatchoan nai ezpadeçu,


çuretzaco det alçoa;
Eguin emenche lo ederrean
cerutar ames goçoa.

Manuelcho, umea içan nombait, ondamuac biotzean icututa, espaz


betea egon oiçan guiçagaichoa aurrari esaten ta eguiten cizquioten gauçac
ençun ta icustean. Nola ez? Bera çan lenago ederra, bera mutil arguia, bera
etcheco maitea, ta orain bestearençat ciran goramen ta ipui guztiac.
Eçagutzen cion amac semearic barruco iluntasuna, ta cerbait goçatzeagatic
eta aurraganaco maitetasuna itsatsi naian, onela deitu oicion:
—Ator ia, Manuelcho, ator ia laztanori. Goico cutchan daucat nic iretzat
gordeta udare andi bat, iretzat bacarric dana. Asco aci aiz ta ecingo aut alçoan
euqui, baina bai biotzean, bai, nere semea. Alçoan aurrac iduquitzen dira,
tchiqui tchiquiac, Malencho becela oinez ibili ecin diranac. Icusten dec nolaco
polita dan gure Malencho? Nai luteque auçoan onelaco bat, baino eztago inun
onelacoric. gueurea da, gueurea gueurea. Tchalopinchalo esaioc; tira,
escutchoac artuta, orrelache.
Bein baino gueiagotan, Manuelcho amaren ondoan belaunico jarriric
eta beste çabaletaco guztiac çutic edo erdi oquertuta, Joanes aurrean çala,
erestu oiçuten, denac batera tchaloac joaz, ancinetaco aur eresia:

Tchalopin tchalo
Tchalopin tchalo
catutchoa mizpira
Gainean dago;
Badago bego,
Badago bego;
çapatatcho berrien
Beguira dago.

Ana Josepac uchatu oicituan deadarca, bera tarteco etzanean:

29
—Tchoratu alcerate, cristauac? Eçaldaucagu bazterretan beste lanic?
Baina umetchoaren musu borobil polita icusi orduco, amona bera
joaten citzaion aurrari atseguinezco arpeguiz losinga:
—Içan ere etcheco danac tchoratzeco naicoa cera çu, erreguincho,
elurguilo, gaztambera, usacume, lili çuri! Ez, Urbiaco celaietan ezta çu
becelaco liliric sortu, ezta sortuco ere! çu cera lore guiztien lorea, çu cera
apainduri guiztien apainduria! Nic ecarrico diçut, bai, amonatchoc ecarrico
diçu jostailu eder ederra, ceu becelaco jostailuric inon eztago baina!

__________

V.
AçocA TA DEMA

Açoca ta dema çalea da euscaldun basetchetarra. Etengabeco lanean


egongo da iru edo lau aste osoan açocaren pocez, baina etzaioçute açocaren
itcharopenic quendu, bada orduan egoac moztutaco tchoria becela gueldituco
çaitzute, jangar ta nacar, abaildua ta ecertaraco eça.
Açoca da, menditarrençat, ez bacarric salerosquetaco garaia, baita ere
albisteac jaquiteco era ederra, lagun arteraco beta egoquia, jan edaneraco epe
goçoa, atseden orduric onen onena.
Gauça oiec guztiac bear ditu guiçonac noicean bein, ta gure
baserritarrac inorc baino gueiago nosqui.
Ezta padarçaraco jaio, bacartasunean bici bada ere. Paduac eztu
içutzen, baino gogait eraguiten dio Mendian dauca cabi maitea, baino be
aldietan biotzac escatzen dion jolas deigarria. Atzeca, lotua, itz gutchicoa
dirudi eceçagun ta andiquien aurrean, baino iztuna, edeguia, ausarta da bere
ideco adisquidien ondoan.
Esan deçatela Tolosa, Bilapranca, Bilarreal, çumarraga, Mondragoi,
Bergara, Elgoibar ta Azpeiticoac, bada erri oietan içaten dira batez ere
guipuzcoaco açoca ta demaric icensuenac, eta bertan aguercen da gure
mendi-guiçona bera dan becela, batere estalqui gabe, anima guztia garbiro
icusten çaiola.
Nai ta naiezcoac dira Euscalerrico açocac eta ongarriac gainera uri ta
etchadi ascorençat, baino ta demac? Ez ongarri, ez nai ta naiezco,
baserritarren gogocoac içanarren.
Bai gogocoac, bai oriche. Eztago dema becelaco acuiluric necaçariric
tchepel, nagui ta gueldoena dendatzeco. Naiz dala aberien ari topeac, oilar
borroca edo idi dema, naiz dala guiçasemien çama jasotze, lasterqueta edo
aizcora jolasa, oso aurretiaz jaquin oidute noiz, nondic, nortara edo non,
ceinçuc eta cergatic içango duten demaren bat; bilcen dira guero sagardotegui
edo ardangueletan albiste berriac ençun ta esatera; jarcen dira orcoaren edo
emengoaren aide, aide, auço edo eçagunac diralaco bacarric edo apostularien
indar, mendu ta almenac obeto daquizquitelaco; jasotzen du batac bere

30
guiçon autua Ernio baino gorago ta jetchitzen du besteac itchasoco
ondarretaraino; asten dira mingarrizco itzac alcarri esaten; berotzen dira
ezta-baida citalean irri ta ciri dabilçala; suac arcen ditu gueieguizco jardun
garratz amaigabean; jocatzen dituzte bero beroan aldean dituzten tchampon
guztiac; ipincen dituzte urlia edo sandiaren escuetan dema eguin arteraino,
ta aimbeste bidar gogoratu çaieten tchango aldia datorrenean, apostu jaquin
orretaco egun andi alaia çabalcen danean, goiztchoago jaiqui, etcheco lanac
cerbait eguin, igandietaco janciac soinean jarri, aidiran diru apurrac
saquelean sartu emacumien ichilic, eta badijoaz onelaco edo alaco errira
gazteac eta çarcoteac, erquinac eta cancailuac, jolas-naicoac eta jocalariac,
burutsuac eta buru gabeac, alderdi bateco ta besteco gaitasaunac neurcen
daquizquitenac eta biotzac dion aidera itchu itchuan daudenac, bide çabalean
aurrera, bide ciorretan barruna, mendian gora, basotic bera, celai erditic cear,
soro ercetic aldamenca, amila menguelac sorbaldan dituztela, maquilatchoac
escuetan daramazquitela, biotzaren Ieiaz osoro beteric, barruco azcortasuna
ecin gorderic, arro, artega, esale ta ameslari, cecenetara baino erreçago,
eztaietara baino gogotsuago, umeac goçoteguira baino poçago, abere
ospatsuen indarra edo guiçon trebien adorea celai edo emparançaren erdian
icusteco
asmoetan.
Done Tomas egun batean Mondragoira joan bearra içan nuan. Açoca
eguna çan ta egunic andienetacoa. çazpi mila aingueru! Baçan uri artaco cale
arietan itzotsa, çaratea, ichcambila ta nastea galanqui. Egurrez tontortutaco
gurdiac, errencadatic ertenda, urrengoai ibilera galeratzitzen; atzetic cetocen
itzaiac, mendian becela oiu eguinaz, beren uztarriençat bideric ecin edequita;
jolasbila edo apostura bacarric joan ciran guiçonac, ardangueletaco
ateaurrean, betico leloari utzi gabe, alcarri ardoa esqueincen; artu-emanera
cijoacen emacumeac, beso ta buru otarraz beteric, cerbait galdu etzecen,
alderdi guztietara beguiraca ernai; leio burnietan lotutaco beiac ausnarrean,
calearen erdia berençat bear çutela, idisco edo biancha gazte içutiac, atzeraca
ta alboraca çalaparta gogorrean, emparançarunz inola ere joan nai ecic;
patchadaco asto çamatuac, numbaitetic sartu bearrean, aldemenetaco guztiai
bulçaca; tcherricume pizcor urduriac, beren taldetatic arrapaladan igues
eguinda, guiçatartean edo aberien anquetan usaica... nic eztaquit cembat
tresna, ele, guiçadi ta lazca icusi nituan emparançaraco bidean. Edonun
cegoan traba, esia ta eragozqueta; non-nai adarcada edo osticada baten
arriscua; bazter guztietatic ençuten çan oo ta aida, arre ta iso, jeup ta caicho,
alajaina ta arraiopola, aspaldicoa, ta lagun çarra, tchincharria, currinca,
orroa, marrua, arrana ta arrança.
Lan aundiac içan nituan emparançara igarotzen.
Anchen cegoan açoca. Bertan ceuden salgai baserritarrac ecarritaco edo
baserrietan gueiembat bear içaten diran gauçac. Alderdi batean, arto ta gari,
baba belz, çuri ta gorri, inchaur ta gaztainac çorroetan; udare, sagar, aci,
landare, urdai, urdaiazpico, lucainca, gaztai, arrautz, oilo, oilar iraindu,

31
oilanda ta oilascoac otarretan edo lurrean çabal çabalic; oial, tchapel, çapata,
galcerdi, mantar, soca, abarca larru, copetaco, paela, tupin, perça, lai, sega,
itari, atchur ta aizcorac mai gainetan, edo agatchoetan esequita.
Emacume salçaile ta erosleac, jarrita edo çutic, ari ciran equinean beren
gauçac gora jasotzen edo bera bota naian, era ta gogoa cetorquien becela.
—cer? Eztaquitala nic gaztaina cer dan uste aldeçu? Au ezta bizcai
gaztaina, au amalatz erdi ustela da.
—Jas! Orire esan. Gaztaina cindoagoric...
—Eta au cindoa alda?
—Bat edo beste eztu ecer esan nai, emacumea. Bai, quendu çaioçu açala,
icusi çaioçu minça. Gurean eztago amalatzic, gurean bizcai gaztaina, ibarbelça
ta tchapardoa baino besteric ezta.
—cerori cera çu naicoa tchapardo. Tira, danac eramatera, cembatean
emango diraçu?
................................................................
—Ara erregue sagar ederrac.
—Burdincharic eztaucat, baino bai urtebiac, campandojac, alchondoac...
Danac dira onac, naiz erreta naiz gordinic jateco. Artu itzatzu campandojac.
—Bai cascarrac!
—cascarrac, ucabila beste badirata?
—Ucabila nolacoa dan.
—Beti andia, euscaldunarena bada. Atchurrac eta laiac çabalcen ditu
escuac galanqui. cembat ipinico dizquitzut?
................................................................
—Oilascoric bear aldeçu, andrea?
—Ez, capoi batzuen bila nabil.
—Icusi çaizquidatzu auec, artu çaizquidatzu escuetan; badira amalau
libra gutchienez.
—ce amalau libra guero, eçurra ta açala besteric eztauqueta?
—Nai deçu amabi baietz?
—Nai deçu ecetz?
—Pilumena, ecatzu pichu ori.
...............................................................
Emacume salçaileaquin batera jarrita icusi nuan çabaletaco Ana Josepa,
iluncho, aserre ancean, ia inori itzic eguin nai ezta, arrautza-oilasco batzuec
saldu naian cer ote çuan ain muquer egoteco? guerocheago jaquingo degu.
Beste alderdi batean aguiri ciran tcherri ta abelgorri talde andiac.
Baceucaten guiçonac naicoa cer icusi. Urdama nagui narrasac, ume pila guri
politac, aquets gazte gogor sendoac, cecenco eder bici maminsuac, urruch
egoqui garbi tchucunac, esnebei guicen ta bicainac... danetic cegoan elea
ugari, oso ugari baina.
Ençutecoac ciran baserritarren galdeac, abere jabien erançuerac eta
guztien gogozco goramenac.
Tchal baten ondoan:

32
—Biancha polita deçu, adisquidea.
—Bai, ama ere eztu onec edonolacoa.
—cembat erralde becela içango da?
—Oguetamaseitic berrogueira.
—Orrembeste? ... Noiz jaio çan?
—Biar içango ditu amairu ilabete.
(Alderdi guztiac beguiratuaz).
—Itchurazcoa da. Eztu aitzequiaric...
(Egon egon eguinda).
—Salceco aldeçu?
—Uste orretan ecarri det. Etchean beste çazpi bei badauzcaguta...
—cembatean?
—Garestitcho. Jatorri onecoa nola baidan... Orainchere onen amac sei
pitcharro esne emango ditu, umea eguin çuala bi ilabete bada baina.
—cembat escatzen deçu ba tchalagatic?
—Iru onçaco ta erdi escatu bearco.
—guiçona! cilarrezcoa balitz ere...
—Ezta cilarrezcoa, baino bai araguiz ondo betea. Araguiac berac ere,
erraldeco oguetamarrean, ia orrembeste jotzen du. Beguiratu çaioçu nolaco
atzealdeac dauzcan.
—Ez, ezta neretzaco eguiten dana; merquecheagoa bear det. Bilatuco
aldegu, auquera badagota.
—Gaitz içango deçu ba ona ta merquea bilatzen...
Idi erraldoi biren aldemenean:
—Auetchec dira Tolosaco dema irabaci çutenac.
—Mutilac! Egundaino eztet onelaco idiric icusi.
—Bai, gure bei coscorrac baino baba gueiago jan dute idi auec.
—Baita indarrare alachen dute. Lau ilce ta erdi eguin cituzten ordu
betean berroguetamar quintaleco arriarequin.
—cembat acuilu ciran?
—Iru, onenetacoac.
—Asco esan nai du orrec.
—Bai, baina onac ciran Elgoibarcoac ere, aiec obeac idiac baino. Idietan
cegoan alde guztia. Onelaco idiric etzioc lau probincietan.
—cetara ecarri ote dituzte?
—Eracustera. Bizcaitarren batzuc çaletu omen dirata.
—Dirua bearco da ba. Neuc erosi albanitu... Pocic emango nituzque
amar bat onçaco. Adisquidea, cembat escatzen deçu idiacgatic?
—Emeçorci onçaco.
—Lecutan cioc.
Esne bei on baten inguruan:
—Arranoetan! Eztauca errapea macala! Au ezta orratic gure lurretaco
enda.
—Ez olandatarra da.

33
—Eçagun du ile ta adarretan ere.
—Otzana?
—Eztago arcume otzanagoric.
—Esnetsua?
—Bai, bai. Onec esnea iturriac ura becela ematen du. Jocatuco nioque
edoceini eztala gaur Mondragoin onec aina esne ematen duan beiric sartu.
—cembat pitcharro?
—Amar baietzean emango nuque.
—Aita San Antonioc bedeinca deçalata, ederra beia.
—Içugarri!
Orrelaco izquetac ceuzcaten abelgorri tartean cebilçan baserritarrac. Jo
batera ta jo bestera, eleric egoquienen ondoan guelditzen ciran gueiembat
guiçon pilatchoac, beren iritziac esaten ta auçocoen aberastasuna icusten. Ta
nolaco alaitasun ta arretaz icusi! Ele aurrean jarri, ancac jaso eraci, copetan
atz eguin, atzetic beguiratu, lepoan icutu, mocorrean igorci, bizcarretic
paparrera neurtu, aurchoac oidiran guisara itz goçoz palagatu, musua eman
ez beste guztiac eguiten cizcaten. Ascotan esan oidegu, ta eguiaz, gure
baserritarrac ucuiluco beiari tchit samur beguiratzen diola; baino ezta batere
miraritzeco gauça: beia da, necaçariençat, laneraco lagun indarsua,
osasungarrizco janaria ematen dien aberea, etche ascotaco ondasunic
andiena Ia non dagoen norbere ondasunari maitero beguiratzen eztion
guiçon bat.
Asco ciran egun artan Mondragoira inguratutaco açoca çaleac, baino
dema çaleac ascoçaz gueiago. Demaren bat alçan? Bai, ba, aspaldicoric
andiena. çabaletaco inacio Maric eta Abadinoco Jose Domingoc eguin bear
çuten aizcora jocoa. Biac ciran trebeac, iaioac, icen andico aizcolariac; biac
iduqui cituzten ilabete ta gueiagoan jaten ta edaten, arrautzaz ta araguiz
asetzen, ichilicaco indar neurceac eguiten, ta egun orretan aguertu bear çan
bietatic cein çan nagusi.
Ori çan ba euscal guiçaldien bilaldiraco Mondragoitarrac erabili çuten
cacoa, orrec eracarri cituan uri artara alderdi guztietaco baserritarrac: Bizcai
aldetic Durango, Iurreta, Garai, Berriz, çaldibar, Abadino, Içurça, Mainari,
Achpe, Arraçola eta Elorriocoac; eta guipuzcoatic, inguruetaco çalpurdietan
eraman al içan cituen guztiac eta ordu batzuetan oinez ibilceco almena çuten
guiçon danac.
Bazter guztietara beguira nebilela ta inor eçagunic icusteco usteric
gutchien neucanean:
—Non çabilz, mutil? —esan ciran norbaitec, bizcarreco bat emanaz.
—Patchico!
—Berbera.
Nere umetaco lagun bat çan Patchico au, erri tchiqui bateco
sendaquina, baino erri aundietacoac baicen arguia; berritchu samarra, baino
bene benetan jaquinsua; edoceinen gaiztaqueriac aguercen cituana, baino
bacoitzari berea ematen oso cinçoa; euscalerritar itchutua, baino inorençat

34
gorroto gabea; cerbait lotsagalducoa, baino tchit eguiçale purrucatua;
mingain çoli garratzduna, baino biotz bigunaren jabe ona; beti erriertan
jardun bear çuana, baino jolastzaileric andienetacoa; itchuretan norbaitzuen
etsaia, baino eguietan ascoren maitalea; guiçon bero, bici, ozpindua, baino
adisquide leial ciur ciurra.
—çorionean çatorzquit —esan nion.
—çoritcharrean arquitzen çaitut —erançun ciran.
—Nequeren bat aldeçu?
—çuri eracutsi bearra. Ezta neque tchiquia, baino lagunagatic itz
aspertu bat eguin bearco.
—Aspertu alcera beinere izquetan?
—çurequin ez. Ni baino itz jario andiagoaquin ecin içaten det nai aina
eguin.
Ta neri ecer gueiago esateco astiric eman nai ezta, berac galdetu, berac
erançun, ta ecer sacondu gabe, gogora cetorzquion autu guztiac lardascatuaz,
asi çan nere guiçona:
«Utzi çadaçu paquean itz çaparrada saminen bat ençutea nai ezpadeçu.
Gaur guipuzcoa guztia emenchen da, batari ta besteari onguietorria ematen
nabil, eztet çurequin egoteco asti andiric içango, ta ençun çadaçu piscatcho
batean. Onean nago, ta goçoro itz eguingo diçut».
«çuc ezteçu emen emen inor eçagutuco, itchas aldecoa cerata; baina nic
bai, nic eçagutzen ditut batzuec. Beguira: lurrean dauden çuaitz-guerriac
icusten dagoan baserritar ura Beiçamacoa da, inorc uste duan baino guiçon
malçurragoa. cerbait erabilico du buruan, gaur diruric ez galceco edo biar edo
etzi beste aposturen bat asmatzeco. Esaten dutenez, necaçaritzatic baino
gueiago irabazten du jocotic. Ezta gaizqui, beticoa bada irabaztea... Beste
buru çuridun agure ori, çaldibico arçaia Orrec eztu tchampon ascoric eguingo
inoren alde. Artilezco jaca dauca berac soinean. Eztira icusten asco gure
egunetan era orretaco jacac. Lenago bai, oroituco cera çu ere, lenago gure
baserritar gueiensuac beren etchietan eguiten cituzten etchecoençat bear
ciranac, lodiac, sendoac, iraupen andicoac. guero berriz eztaquit nondic
aguertu citzaizquigun ile urdinezcoac, oso apainac, idun-mauquetan lerro
gorriac eta paparrean bera borlatchoac cituztela, ta oiec içan dira urtietan,
emengo mendi guiçonen jacaric politenac. Badira oraindic orrelaco batzuec,
bizcaitarren soinean batez ere. Ara orraco guiçon caicuac nolacoa daucan.
cein da bera? A! Bai, Apatamonasterioco etchejauna. guiçagaichoa!
Irabazteco ustetan etorrico itzan baina emen utzi bearco dituc cizco berdean
ecarritaco urre çarrac. Etzioc Bizcaian çabaletacoari eramango dionic.
Nequaquam. Apostutcho bat eguin bear diot neuc ere etchejaun orri, ia
gaurco aina irabazten detan... Emen gure ezquer aldean daucagun mozcote
gorri onec Eibarcoac içan bear du. Açoca guztietan içaten da, ta inorc eztu
ecer salcen edo erosten egundaino icusi Baino euquico du eguinquiçunen bat.
Tutean oso azcarra omen da... Escui aldean dauzcagu beste guiçoncho bi, bata
eztaquit nungo errotaria, bestea, badaquit nungo araquina, sasi jaquinsuac,

35
malmutzac, bersolariac, bestien lepotic galanqui edaten daquitenac. Gaur ere
sartuco dute urdailean pitchar bata gutchienez, ta goiçaldea etorrico da oiec
etchera orduco, buruac urdinac dauzcate baina».
«Aiçaçu: beste ulerquera batean bai urdintasuna ugari dagoala
emenche. Tchapela urdina, amila urdinac, praca urdina, pipetaco queia
urdina, euritracoac urdinac, dana da emen urdina, alcondara, abarca edo
abarquetac içan ecic. Urdina ta merquea. Içango dira berriz ere eztulac eta
alborengoac sendatzaile gaichoari gaberdian jaiqui erazteco. çuc eztaquiçu
nolacoa dan gure bicitza errucarria. Ordu onean eguin cinan apaiz».
«Orratican ere irauten dute oraindic gure ancinetaco abarcac. Icusi
çaçu: guiçon çar guztiac dauzcate ta gazte ascoc, çuriac, bigunac, politac,
muturrean begui belçac dituztela. Oiec dira oinetacoric apainduenac,
jaiegunetacoac. Astegunetan beste batzuec içaten dituzte, çacarragoac,
lodicoteac, begui gabeac, cimaurçan edo lurpean erabilceco Satorrac ere
eztaucate beguiric».
«Eta icasi çaçu, bide batez, abarcadunetatic abarquetac eta beste
oinçorroac jazten dituzten guiçonetara dagoan gora bera ta ezberdintasuna.
Nere iritziz, abarcadun guiçonac menditarragoac, benatsuagoac,
patchadagocoac, guiçaseme çar ta aguimpidecoai beguirune obean itz eguiten
daquitenac dira; abarquetadunac ostera arinchoagoac, tchoro ta
tchaquilagoac, beren buruen irizte andicoac eta bestiençat destaina erreça
daucatenac. Basetchetarrac, nere ustez, lembicico abarqueta jancitzean galdu
çuten apur bat beren baserritartasuna, ta larruzco oinçorro arguitsuac jazten
berriz, ia uritarçat artu daizquegu».
«Naigabe andia ematen dit neri onec, bada urietaco euscaldunac, danac
ez baina bai ascotcho, açaletic bacarric dira euscaldun, mingainez dira
sorterri çale. Tchimista gorria! Eçadaçula arpegui belçaz beguiratu. Deadarca
esango diçut, albiste berria ezta baina. Urietan içurri tcharra dago
eusquerarençat; urietan jazquera çarraquin batera joan citzaizquigun gure
oitura çarrac, eta jazquera berriaquin batera datorquigu erdera, birao,
nasaiqueri ta tchancamequeria Baserritarrac eztira guiçon doneac, ez. Bai
cera! Ençun didaçu cer esan detan batzuecatic, ta eztitut guztien çauri ta
çornac eracutsi. Orraztu bear andia daucate ascoc, badira norbaitzuc
aquerraren adarra baino oquerragoac eta pocic astinduco nituzque gorosti
maquilaz pocic; baino ala ere, baserritarren artean, abarcadunen artean
daude Euscalerri barruco euscaldunic eguiazcoenac. Abarcadun gutchi
icusico deçu erderaz minçatzen edo abanera, chotis ta beste arrotz dança
nastuetan. Orretaraco abarcac quendu bear dira lembici».
«Ara cergatic etorcen naicen, aldetan guztian, abarcadunen jai ta
jolasetara. Astaqueri batzuec eguingo ezpalituzquete! Aitzen dituzte ba bereac
eta bi. Dana dala, ni beti içango naiz abarcadunen maitale. ce arraio! Norc
eztu noicean bein astaqueriren bat eguiten? ... Icho, icho. Apostulariac
badatoz. Agur, mutil, beste bat arte, guero icusten ezpaguera. Bost duro
çabaletacoaren alde!»

36
Oarquera batzuc eguingo nizquion Patchicori astiric eman balit: baino
ceinec artu guiçon tchirimol arrequin itz eguiteco tarteric?
Baino baneucan ceri beguiratu. guiçon gazte, andi, bicain bi cetocen
emparançara, macutchic, astiro, ermo, lerden, ausarditsu, aizcora berri bana
bizcarrean cecardela.
inacio Mari ta Jose Domingo ciran. Beren ondoan cebilçan, toqui
eguinaz, aien alde, lagun ta auçocoric urrenac, arrochco ta çuriqueri andietan,
alderdi guztietara beguira, aizcolarien oso adisquide cirala adieraci naian.
Arroqueriac ere bere mailac oiditu: gorengoan jarri ecin dana, sarri egoten da
goicoaren oinetan arro.
Jose Ramonec cecarzquian beste aizcora batzuc, anaiarençaco; ta beste
ascoren artean Peru Odolqui cetorren inacio Marin aurretic, besoai
eraguinaz, itza, pitsa ta quertenqueria ceriola. Joanes etzan inondic aguiri.
Aizcolari bietatic Bizcaicoa çan gaztiena, guipuzcoatarra becin eder,
çabal, sendo ta çainsua. Oraindic etzuan inungo emparançan jocatu, baina
bere erritarrac ciotenez, nai baino indar gueiago ceucan, çumea baino
bigunagoa çan, ta beguia ipincen çuan toquian jarcen çuan aizcora Jose
Domingo azpiratzeco guichonic etzan jaio.
Orrela esan cioten beinçat Ana Josepari Berrizco sagar salçaile batzuec,
eta orregatic bilatu degu ain muquer ta ainutsu. Albiste oiec ençun baino
lenagotic ere naicoa quezca baceuzcan Ana Josepac. Bein baino gueiagotan
aditzen eman cion berac semeari, quendu ceçala jocoraco seta gaiztoa,
etzedila gueiago apostuetan sartu, lan eguin ceçala, etcheari beguiratu çaiola,
baina ezconduta guero ere, lengo lepotic ceucan arrec burua. Ai, nora joango
ote citzaizcon ezconsaritzac emandaco urre gorriac! Arançaçuco Amari Abe
Maria bat mutil ura çucendu cedin... apostua irabaci ta guero. Abe Maria
graciaz betea Jauna da çurequin... Aitac ere ondo eracutsi cion bere aserrea,
ta garbiro esan cizcon esateco guztiac. Ez biguncea mutila! ... Bedeincatua
cera çu andre guztien artean ta bedeincatua da çure sabeleco frutua Jesus...
Bai, gurasoac aleguinac eguin cituzten inacio Mari bide onean ipinceco, baino
alperric. Nola beregain bici çan... Santa Maria Jaungoicoaren Ama...
çabaletaco etchecoandreac etzuan bere burua ondo ulercen ta etzuan,
gai onetan, eguia osoa esaten, bere anima barruan cer guertatzen citzaion
etzequialaco. çaila da norbere berri jaquitea. Semeari etzedila apostuetan
sartu esaten cionean, naieça baino bere mutila parregarri gueldituco oteçan
bildurra ta berac aurreratutaco diru ederren arriscua eracusten çuan gueiago
Ana Josepac. Aurretiaz içaten ciran beti onen erriertac, bada jocoa irabaci
ondorean etzegoan inacio Mari becelaco mutilic, batez ere tchamponen
batzuc etchera eramaten bacituan. inoiz bein Joanes arguiac adieraci oi cion
lausotasun au, baino errez aztutzen citzaion emazteari apuco berria
cetorrenean.
Iracurlea: nic eztitut gauçatcho auec Ana Josepa macurceagatic ipincen.
Eztira orrembesteco acatsac, etchecoandrea çan, ta etchecoandre danac

37
eguiten diote diruari onguietorri andia; ama çan, ta ama guztiac nai dute
beren semeac gailurric gailurrenean icustea.
Ama çalaco cegoan esaten ari ninçan lecu ta garaian, jocoa asi baino
lenchoago, armaila batera igota, beste batzuequin tchondortuta, guiçadiaren
erdira beguira, seme maiteari beguiac boteaz, ausarta eman naiaz, susmo
tcharrean, aiene minsuan, citala, errea, pipertua, Bizcaico emacumeac ciotena
ecin eramanic, bere tchiteari lagundu nai dion oiloa becela, erraietaco
umearen guda icusten duan leoi-eme baten irudira, ta buruco iletatic edoceini
laster elceco gogo beroz. çarra içanarren lanac emango cituan orratic
bizcaitarren bati elcen bacion.
Baino utzi ditzagun andrazcoac eta icusi deçagun gazte adoretsuen
esetsaldia, Mondragoico icusquiçunic andiena ori çan ezquero.
Erriçainac maquila ta bulçaca guiçon-uztai trinco bat eguin çuanean,
eldu ciran jocalarioc çuaitzeraino, beguiratu cioten alcarri itzerdica batzuc
esan bitartean, auqueratu cituzten berriz, banan banan icusiaz, lenago ere
ondo auqueratuta ceuden aizcorac, ençun cituzten sasi jaquinsuen
azquenengo esanac eta jaurtigui çuan Juan Andresec onçurre bat gora goraca
jocalari bacoitzari bere çuaitza icendatzeco.
Eldu çan ordua! Emparançaco guiçatalde ugaria çabulundu çan
ecaitzaren aiceac icutzen dion çugaztia becela; salçaileac eta erosleac,
guiçonezco ta emacume danac, utzi cituzten beren toquiac bere-bicicoric
azcarren, urbildu ciran guztiac guiçon-uztai tricoaren atze aldera, ta mai
gainetan, çorroetan, gurdietan, arri mailetan, inguruetaco leio ta teilatuetan,
buru mordosca berriac aguertu ciran artega, emparançara beguira.
Nic eztaquit cergatic iruditu citzaidan bildurra sartu citzaietela guiçon
ascori biotzean, bada lenchoago garrachica cebilçanac ichil ichilic guelditu
ciran, parre algaretan ceudenai copeta lainotu citzaien, ta destainaric
andienac esaten cituztenac, esia ipini cioten, ezpainetan, biotzetic
cetorquioten gueieguizqueriari. Bai, bildurrac ceuzcan guiçonac beren
marratic erten gabe, bildurrac ceuzcan alcarri çor cioten beguirunean,
maitetasunac baino ascoçaz obeto.
Ala ere bizcaitarren batzuc, beren ustea edo irabaci-naia ecin gorderic,
bacebilçan deadarrez:
—Onça bi urre Jose Domingon alde!
Ta guipuzcoatarric beroenac edo jocalarienac onela erançun cioten:
—Ai ba, eguinda daude bi onçurreac! Baita çorci nai badituçu ere, baita
idiac ere! Peru Odolquic lepoa nai çuan jocatu.
Bitartean gure aizcolarioc, aoa çabaldu gabe, osoro benaz, patchada
onean, plaça guiçonai cegoquioten becela, quendu cituzten oinetacoac, eman
cioten escuai tchistua, artu çuan bacoitzac bere aizcora, ta jarri ciran tente
çuaitz gainean, beren lan icusgarria asteco aguinduaren çai.
Une larria! Ergai estua! Apostularien deadarrac eta bilera guiçatsuco
durundi çurrumurroac berealaco baten bucatu citzaizquigun, biotzac

38
taupadaca gueunzcan, aimbeste mila guiçon eleiçan becin gueldi ta ichilic
gueunden.
Baino ezquinan luçaroan egon. —Asi!— esan çuan aguinçaileac, eta gure
guiçaseme bicain biac, bat batera, sartu cituzten beren aizcorac çuaitz lodien
biotzetaraino, coipetan sarcen dan labana baino aimbat erreçago. Ta aizcorac
erorceaz batean baserritar guztiac, trumoi icaragarriaren itchuraco alarau
luce bat eguin çuten, ta asi ciran batzuec berriren berriz biriac bota bearrean,
eztarriac eten bearrean ojuca:
Ia, Jose Domingo maitia, equin orche, equin, çu lacoric eztagota! aufa!
Ori dec, ori dec, ori dec jotzea! Aurrera, aurrera, eurea dec eta!
Etzan lelengotic igarcen garailari cein içango çan. Biac jocatzen çuten
ederqui; biac jotzen çuten çuaitz guerria gogor, azcar, çucen, bear çan toquian
bertan, alderdi batera ta bestera ezpal çati andiac boteaz, surtaco egurrac
tchingarrac botatzen dituan guisara.
Lendabicico çuaitza berdin berdinean bucatu çuten... Orobat
bigarrena... Ta irugarrenaren gainean, asieran becela ceuden jocalariac, çail,
cimel, çauli ta quemensu, cizt eta çazt, dimbi ta damba, batac besteari
aurreric artu ecinda. Apostularien armintasunac etzuan neurriric. Jaungoico
Donea! cer guertatu bear ote çuan!
Jose Domingo ta inacio Marin eracusleac, guiçon oituac, çuaitzen
ondoan macurtuta, maquilatcho batez eracusten cioten nun jo, ta escuaz
quencen cizcaten catigatuta guelditzen ciran ezpal çatiac, içugarri pizcor; ta
aurrean ceuden beste adisquideac, orçac estutuaz, ezpainal oquertuaz,
buruari eraguinaz, cinuca, inqueçaca, jeupadaca, aleguin guztiac eguiten
cituzten aizcoradunari laguncen.
—Ia, Jose Domingo, —ençuten çan ciotela— ia, Jose Domingo, jo
gogotic, ondo çuazda! Alimo, Ichio, alimo, bestea necatu dec eta, gueiago aiz
ta, alimo!
Egundaino alacoric! Azquenengo çuaitzean, seigarrenean, or numbait
cebilçan biac, berdin samar ceuden oraindic. Berdin, baino biac unatuta,
adicatuta, piper gorria baino gorriago, icerdi patsetan, coipe ta lurrunetan,
arnasa estuz, suteguico auspoen ancera puzca, ta ocotzetatic bera esne
itchuraco pitsa erorcen citzaiela. Amaitu bear çuan jocoac eta nola inorc
etzequian. Ura urduritasuna! Ura eçurretainoco icara! Ura nic neucan
erruquia! Naiago nuan toqui artara joan ezpanitz... Aizcolarioc cearca
beguiratu cioten alcarri. Aiene! Galceco çorian ceucaten lagunen dirua,
etcheco paquea, erritarren arrera ona, beren icen andia! Baino etzuten etsi
nai, ez etsi beia jo arte. Len baino gogorrago jarrai cioten beren arloari, len
baino çoliago, biciago, nabarmenago jarrai cioten, ezquer escui, or ta emen,
ongui ta gaizqui, çucen ta oquer, guiçon lauso aserratuen guisara çuaitzac
astinduaz, ta iscambilaric andienean, icusle guztien, ia! aurrera! equin! jo!
ausi! bota! ebaqui! ta beste oju estuen erdian... et! ... et! ... et! ... biba! bucatu
çan jocoa.

39
Orduanche erten çuten baserritar guztiac beren marratic, ibai ujolsuac
celai ta soroetara ertetzen duten itchuretan; orduanche urratu ciran alcarren
beguiruneco locarriac eta ler eguin çuten anima doilorren grina çatar ta
arroqueri lotsagabeac.
An esan ciranac! An ençun nituen gauçac! —Biba gu ta gutarrac! Bera
ustelac! Astoac ucuilura! Beste guiçonic Bizcaian bada, eman deçala arpegui!
Eguzquiaren azpian inor baldin bada, aguertu dedila emen! Betic gora pracac
jazten dituanic inon bada, betor inacio Marin ondora! Eztago inon
guipuzcoatarrac becelacoric! Gora guipuzcoa! Gora çabaleta! Gora inacio
Mari!
Nic eztaquit nola ito etzan au adisquidien besoetan. Aimbesterainocoa
çan danen lepotic eldu bearra, besapetic artuta jaso naia, bular gainean
estutzea, bizcarrecoac ematea, guiçonari paquetan utzi ecina Etzegoan ura
becelaco guiçonic lurbira guztian, baserritarrençat.
Jose Domingoc etzuan içan aimbeste lagun. Azpian guelditzen danac
beti du lagun gutchi. Baino bai leialac.
—Eztotzu alde ascogaz irabaci; —esaten cioten jaztetcherunz ceramatela
— aizcoracada bigaitic içan da guztia. Adarbeguia idoro ezpacendu, ceurea
çan jocoa. Adarbegui ainaninua! ... Ozta oztean irabaci ta alango arroqueriac.
Ondino icusi bear doçue ba alcar, bai Jaungoicoac gura badau...
.........................................................
Nic eznuan icusi, baino badaquit arratsalde artan bi jostailu erosi
cituala Ana Josepac: aurchoac miazcatzeco içaten duten uztaitchoa ta burni
me arguizco ume-tchincharria, beiac erreal batean, oso garesti. Ia ba, egun
guztiac etziran berdinac eta. Manuelchori ta Jocheri cerbait erosteco ere egon
çan, baino certaco? Açucre cozcor bana eman ta quito. Mondragoico açucre,
compita caramelo guztiac baino goçoagoa çan emango cien albistea Jas! cein
ederqui jocatu çuan inacio Maric! Joanesec esanac esango cituan, baina
diruac irabazten cequian mutilac.
ilunabarrean, nere eguinquiçunac amaituta erri alderunz nentorrela,
baserritar asco bilatu nituan bideco ostatuetan, oiturazco atsedenac eguiten,
premia gabeco jan edanetan, beste dema batzuetaraco acia botatzen ta ardoac
ematen duan indarraz bersoac eresitzen.
Ara nic çalpurdiraco argui bila sartu ninçan ostatu batean ençun
nituanac:

Berso berri batzuec


Nai ditut paratu,
Pulamentuz esanaz
Gaur cer dan pasatu.
Bizcai guztia emen
Guc degu ondatu
Ezta Ichio Mari
Ain gaizqui portatu.

40
Gaurco apostu orrec
Badu importancia,
Itz bitan esango det
Bere sustancia:
Bizcaitarren diruac
Bete dit polsia,
Ara cergatic detan
Nere alegrancia.

Etziran neri batere alegranciric eman aien aoetan eusquereac ceucan


gorniac.
Eta aien aoetan bacarric balitz!

__________

VI.
ERRI TA ERBESTEAN

Juan Andres, atzerrira joan çan ezquero, bein bacarric etorri çan
çabaletara. Urteac igarota bein bacarric, eta egun gutchiraco.
Lenengoetan, jaiotetchetic urruti, Gaztelerrico lur legor beroen erdian,
erdaldunen artean, erderaz minçatu bearrean, adisquide gutchirequin,
gurasoen maitetasun gabe, sorterrico mendi berdeac icusteco gogo aundia
piztu citzaion, eusqueraz itz eguiteco ta Gogordo azpico errequetan ur garbi
otza edateco leia bicia; baina guero adisquide batzuec gueiago eguin cituan,
Gaztelaco izcunça ta oitura berrietan cearo sartu çan, cereguin batzuec
amaitzean beste batzuec aguertu citzaizquion, ta pitinca edo atalca, macaldu
ta il ciran Juan Andresen biotzean euscal-mendiac icusteco leia, eusqueraz itz
eguiteco gogoa ta Gogordoco ur garbiac edateco egarria.
Baino, esan det, etorri çan bein San Migueletan gurasoen dei bigunari
noizbaiten erançunaz, etchecoai ecer lenago jaquin eraci gabe.
Agorrilaren arratsalde batean jetchi çan, Oinatico udaletchearen
ondoan, çalpurditic.
Etzuan inor itcharoten, etzuan inon olesic eguin azcar ibili bearrez, ta
etzuten eçagutu oinatiarrac çabaletaco arri çulatzaile ospetsua.
Nolatan eçagutu? Etzan errez eçagutzea. Ilcedun oinçorro lodiac
ceuzcan oinetan, panilazco janci berria cecarren soinean, euritaco andi ederra
ezquerreco galçarpean, pardelcho bat escuico escuan ta cilarrezco cate lucea,
aimbeste lerrotan, tchilborretic bera esequita. Trincoa cetorren, lodicotea,
baino belcerana, eguzquiac errea, arrotz itchuracoa.
çalpurditic jetchi ta bereala, pardelchoa euritacoan sartu, sorbalda
gainean ipini, ta oincadaric sendoenaren oiarçuna atari ichil çabalen aurrean
utziaz, izpi baten igaro cituan Oinatico caleariac.

41
Emacumeac, gauça guztiac jaquin nairic bici diran irudimen azcarreco
emacume urduri batzuc, bata besteari galdezca guelditu ciran:
—cein ete çan guiçon ori?
—Eztaquigu ba.
—Goibela beinçat.
—Guztiz.
—Erdalduna gainera.
—Baleiteque.
—Arpegui tcharrecoa.
—Osoro.
—Irançaileren bat.
—Irançailea? Jun! Gançac ateratzen dituana ezpada...
—Ene! Alache içango da. cer ceucan cer joan or barrura olaco guiçon
arrotzac? Baserritar gaichoac! Jesus, Jesus! Ta gure umiac? Nun ete dira gure
umiac?
Jaungoicoac daqui noraino elduco çan emacume bildurtien irudimena
ta cer iscambila sortuco çuten Arançaçutic bera erritar çaldun bat açaldu
ezpalitz.
—Don Bicente —esan cioten icaraz— icusi aldu or guiçaseme apain bat?
—Bai.
—Ta cer deritzo?
—çatartu eguin dala.
—E? çatartu? Baialdaqui cein dan?
—Jaquingo eztot ba?
—cein, cein?
—Joanesen semea.
—çabaletacoa? Trosuetan ebilena?
—Berbera.
—Jas! Ta onec ganz ataratzailea içango dala.
—Nic eta çuec, guztioc; ez emen norbere erruric inori bota.
—Danoc be, utsetic gueçurteguiraino joateco etzara tcharrac çuec.
çabaletaco seme gazteac etzeraman batere Oinaticoen gogamenic.
Etcherago ta azcarrago, alderdi guztietara beguira, nolaco arrera eguingo
cioten amesetan, Uribarrico auçoteguira aurreratu çanean, gurdi bidetic
lenengo, ta guero, iru arri maila igonda, soro erceco bide cigorretic,
ezquerretarunz asi çan baserri aldera çoli çoli.
Ain çucen orduanche cegoan Pedro Anton çarra belarra ebaquitzen
muno baten eguian.
—Jaungoico maitea! —esan çuan, betondoan escua çabalic ipinita,
bidaztiari beguiratuaz—. guiçon orren ibilerea... Eguingo nuque gueure Juan
Andres dala... Bera data! bera data!
Aguratchoac, itai, belar ta otarra utziric, içugarrizco anchitchiquetan
erten cion bidera Juan Andresi, ta estutu batzuc eman ondoren, oiuca ta

42
losinca, eutsica ta bulçaca, lagundu cion mutilari etcheraino, aspaldian icusi
gabeco nagusiari çacur leialac eguin oidioten ancera.
Laster jaquin çan Uribarri guztian mutil orren etorrera. Gau artan ta
urrengo egunetan, andreac eta guiçonac, gazteac eta çarrac, lagunac eta
auçocoac, denac joan bear içan çuten Juan Andres icustera ta berac esaten
cituanac ençutera. Içan çuan norc ençuna ugari.
«Pancorbo ceritzaion erri çacar batean egon çan bera lembici, guero
Santa Olailan. Alderdi artaco erriac baldar ta tchiroac ciran gueienac; ango
lurrac, agor, lau, çabal ta berdinac, çugaitz ta belardi gabeac; baino batere
itchuraric etzutela, ar coscor artean bada ere, garia ematen çuten galanqui.
Lur aietan etzan artoric; dena garia, edo garagarra, edo oloa, edo cecalea,
itchasoa beste luceraco sailetan. guiçadiac ostera tchiquiac, igarrac, belçac eta
nolabaitecoac iruditu citzaizcon Bai, pranceçac, gaztelarrac eta euscaldunac
nastean ibili ciran burnibideac eguiten; baino etzuan bilatu arrobian,
arguinçan edo lurra jasotzen euscalduna becelaco guiçonic. Euscaldunac
eguin cituzten, anitz lecutan, lur azpico bide luceac; euscaldunac çabaldu ta
janci cituzten Atapuerta, carrascal, ta Astorquilascoac. Erri asco icusi cituan
berac, Juan Andresec, batzuc andi ta guiçatsuac, Bribiesca ta, Burgos ta.
Burgos! Ura bai çala uria! Ango eliçac, ango catedrala! ... catedrala cer çan?
Eliz andi eder bat, Oinaticoa baino ere ascoçaz andiagoa ta ederragoa.
catedraleco apaiçac canonigoac ciran, beste apaiçac baino gradu gueiagocoac,
eta eliz artaco buru Arçobispoa cegoan, Aita Santuaren urrengo guiçona. A ce
urrezco tchapela erabili çuan arrec Dagonileco Andre Mariaren egunean!
Urrezcoa, bai, urrezcoa, baita beatzean ceraman eraztun lodia ere...
Urrutietara joan ezquero edocembat gauça icusten ta icasten çan. Ara, berac,
etchetic erten çuanean, tutic etziquian erderaz; baina orain edoceinequin
minçatzeco beste bacequian. Gaztelarrac burnibideari perrocarril esaten
cioten, ta pranceçac ostera tchemendeper Ondo esan bear çan baina:
tchemén-de-perrr!»
Ondamuz ceuden Juan Andresen inguruco lagun ta aditzaileac. Bai ba;
ederqui jancita cetorren, aimbeste gaucen berriac ematen cituan, erderaz ere
bacequian, baçan diru pichca baten jabe, ciotenez: cer gueiago escatu
ceçaquean guiçonac? Bateri baino gueiagori erne citzaion bularbarruan
prancez icastera joateco gogoa, diru apur bat eguinaz ta Arçobispoa icusiaz.
Manuelchoc, orduraco indartua cegoan ta, bere naia ecin gorderic:
—Aita, —esan cion Jose Ramoni— nic ere osabarequin joan bear det.
—Osabarequin? Eure gazteria lur azpian igarotzera? Ez, bertan daucagu
emen cer jana ta non lan eguina, inora joan gabe. Lurpean baino obe dec lur
açalean arlotu, eguzquiaren arguitan auala ta ceruaren edertasuna dacuscala.
Malencho, nesca cizcortu çoragarriac:
—Ama, ni anditzean, Arçobispo eguingo alnau?
—Bai, nere cutuna, nic eguingo çaitut çu Arçobispo ta catedral ta Burgos
guztia baino andiagoa ta ederragoa; eliz barruan, Aita San inacioren ondoan
jarceco euscaldun doneric politena eguingo çaitut.

43
Etorberriaren gurasoac mutilaren esanaquin etziran batere lausotu.
Tchit abegui ona eguin cioten lembici, oso atseguinez artu çuten beren
besoetan; baina semearen erdal soinecoac beguiratu, epeltasuna icusi,
eusquera nastua ençun ta maitetasunic eça igarri ciotenean; ta batez ere,
mutilaren erbestera berriz joateco asmoa jaquin ta guero, poçaren ordez,
naigabe mincaitza jaiqui citzaien erraien erdian.
Ara emen aitac Juan Andresi, bacarric arrapatu çuanean, esan cizcon
itzac:
—Ez aiz mendicoa, eztiduric gutarra, joan çaizquic emengo garo usaiac.
—cergatic? Erderaz daquitelaco?
—Erderaz jaquitea ona dec, eusqueraren caltean ezpada.
—Gaztelerrian adisquideac dauzcatalaco?
—cristauac edonun bear ditu adisquideac, obeto esango det, edonun
dauzca bere anaiac.
—cergatic, bada?
—Eure baserrira, eure gurasoacana, gogoric gabe etorri aiçalaco Igarcen
diat: ez ago i ondo emen; eure etche barruan atzerritarra dirudic, jazquera ta
izqueragatic baino buru ta gogoagatic gueiago, bada ire buru ta gogoa
erdalerrico irabacian dauzcac.
—Norc eztauzca? Baino nic alderdi guztietan goratu det Euscalerria.
—Eure burua goratzeagatic, apica. Ic eta beste ascoc, aoan Euscalerria,
Euscalerria; biotzean norbera, norbera! Ta norbera esatean, dirua esaten diat
iri. Eçagutze aut: gaztelar ta pranceçac beratzeco gaizqui esaten dec, baino
aien diruagatic eure sorterria salduco eucalata nago.
—Aita!
—Bai. Ta i becelaco euscaldunac badira maquina bat.
—Ezbeça orrelacoric esan, Aita.
—Ez adi orrelacoa içan, seme.
Ana Josepac ostera, betondoa cimurtuta, betico aserre itchuran:
—Mutil, gauça batequin natchioc arrituta. cer ecarri dec or, ezpain
gainean?
—Orichen da galdera. Bibotea.
—Bibotea? quendu içac biçar oiec aimbat lasterren, gurean eztec
orrelaco ciquinqueriric beinere içan ta.
—Bai cera quendu! (Beatzez igorciaz). Ondo egoqui dauzcat.
—Egoqui? certaraco egoqui? Sudurreco urençat malatua eguiteco?
quendu bearco dituc laster, edo ta bestela...
Semeac etzituan quendu, baino Ana Josepac eguin cion eguitecoa. Juan
Andres lotan cegoan tcholartean, guraiça çorrotzez, trist, trast, moztu
cizquion goi-ezpaineco biçarrac. ce demontre! Fuera biçarrez! çabaletan etzan
bear biboteric.
guertaera parregarria çan ura, ta parre andiac eguin cizquioten orduan
lagunac gure mutilari, baino berac etzuan batere parreric eguin. çapuztuta,
mimberatuta, muturtuta, igaro cituan egun batzuec etchean; baino laster,

44
amac eguin cionagatic, edo aitac esan ciona eguia çalaco, edo eztaquit
cergatic, benic bein aspertu çan Oinati aldean, gogait eraguin cion bere
baserrriac, eta gurasoen damuzco itz ta eguiazco maitetasunaren escariac
ençun nai ecic, artu çuan berriro erdalerriraco bidea. guertatua da.
Etzuan orratic beste çartara bat eramangabe guipuzcoaco lurra utzi.
çumarragara ia eldu çanean, çaldizco batec, Patchico sendatzaileac, soro
tartetic:
—Jeup! deitu cion.
—Ola, Don Prancisco!
—Astia detanean, prancez minçatu bear diagu.
—Ezta ba onezquero errez içango.
—cer ba?
—campora nua.
—Nora?
—Trosuetara.
—Ez alcioc atchurric çabaletan? Baino beste lecu batean dauzcat nic
nere lanac.
—Papa moscas il aldec?
—Beti unore onian berori.
—Ez, alajaina. cinez galdetu diat. Papa Moscas il badec escatu çac arren
toquia iretzat. Berebicicoa aiz. Ez aserratu eguia esan diatalaco. Agur,
astoquilo, icusi arte.
Bidaztiac etzuan ecer erançun. copeta goibelduric eta ezpainac dardar
cituala, lepoa eman cion sendaquinari.
—Petral, ciquin, urde arraioa! Mooino! ... —esan çuan bere artean.
Ta Patchicoc, çaldia cigorrez joaz:
—Je, je! Iguesi dijoan çacurrari buztanean su eman diot.
Andic aurrera Juan Andresen albiste gutchi içaten çuten çabaletacoac.
Orratic ere, noiz edo noiz etorri oi çan escutitz bat edo beste, etchecoac
eguindacoenaren erançueran, gaur Biladiegotic, biar Palenciatic, orain
Medinatic, guero çamoratic, bein Orensetic eta Bragançatic urrengoan: baino
beti elcor ta laburra, cereguin asco ta gogo gutchico guiçonac eguin oiduten
becela. «Ondo nabil», «Astudilora goaz», «catapaz jarri naiz». «Oguetamar
guiçonen burutzat nago», «Lau ilabeteco lana daucagu emen», «Poliqui
irabazten degu», ta orrela urte ascotan; arau batean ta murrizqui.
—Ez aldu ecer gueiago ipincen? —galdetu oiçuan amac—. Noiz etorri
bear duanic ere ez? Aimbeste ilabetean çai egonda... Orichen bai dala itzac
cembatuta bialcea, onçurreac balira becela. Gaitzerdi poliqui irabazten badu.
Ara, Joanes, poliqui, baserritarren minçoeran, asco esatea beste da, ta asco
irabacico du gure mutilac Icusico deçu, aberastuta etorrico çaigu semea.
—Urruneco elcea urrez, etcherat orduco lurrez.
—Bai beste batena, baino Juan Andresena? Ez sinistu. Arrec eztu
diruric eralguico, lengoa bada. Tchampon bat bacarra etziran eman errira
etorri çanean ere! Non gordetzen ote ditu diruac?

45
—çure saquelean ez beinçat. Orregatic dio: etchera orduco lurrez.
—Non leuzcaque obeto? Ta badauzca nombaiten, bai, nai ta nai ez
iduqui bear.
—cembat daucan baino naiago nuque jaquin nolaco biciquera
darabilen.
—çucena içango alda mutila, gueurea data. Andia da orratic ecer ez
gueiago adieraztea!
Bere gurasoac etzequiten, baino nic badaquit nolaco bicitza ceraman
Gaztelerrian çabaletaco semeac: beste ango adisquidien bicitza berbera,
cequen cicoitz diruçalien bicitza. Alderdi ascotaco guiçonac cebilçan
alcarrequin; baino, cerbaiten aguintea çutenac beinçat, berdin samarrac
ciran, cristau otzac, asmo ta gogamen bacarrecoac: nondic eta nortara lortu
citezquean tchamponac erreçago ta oparoago Aien artean etzegoan ez
Jaungoicoaren aguinduric, ez otoitz, ez oitura onic, ez izcunça garbiric. inorc
etzuan gurutze bat copetan eguiten edo Aita gure bat esaten, cristau oroipenic
etzualaco edo lagunen bildurrez; denac utzitzen çuten jai egunetaco Meça,
elicetatic urruti ceudelaco edo alcarren lotsaz; denac eguiten çuten lanic
gogor ta nequetsuena, igandietan ere, nagusiequicoa iduquitzeagatic edo
besteac baino gutchiago ez irabazteagatic.
Denac esan ezquero esana dago, Juan Andresec ere bai. biciquera orrec,
eguia da, min ematen cion lembici biotzean ta osoro iluncen cion anima;
baino laster ito ta estaldu cituan biotzeco arrac eta animaren quezcac.
Lagunac becela ez içatea etzan itchurazcoa, bere ustez; inorc ez aina indar ta
gaitasun iduqui ta besteac baino gueiago ez irabaztea etzegoan ongui. Parre
ere eguingo cioten. Parre! Naiago çuquean ucabilcada bat artu, bere burua
guiçonen parregarritzat erabili baino. Ez, jaquin ceçatela cembaterainocoa
çan menditarra. Izquetan ta berriquetan eramango cioten, baino ez lanean, ez
oriche.
Iritzi oquer aien ciricadac lainotu cioten adimena Juan Andresi, gogortu
cioten errai-barrua ecin gueiagoan, ta aztu citzaizcon euscal mendiac, euscal
oiturac, aideac, gurasoac, sinisteac, oroipenac eta baita ere Jaungoico Alsu
Donearen aguinduac.
—«Ba! —jardun oicion bere buruari, cerbaitez gogoratzean— cer
dijoaquit Euscalerrira biurceaz edo ez biurceaz? Utsa. Eztit ajola emen edo an
bici, eusqueraz edo gaztelarrez itz eguin, arto liçuna edo ogui legorra jan,
baburrunez edo barbançuz ase, ardo belça edo sagardo gorria edan. Ardoa
obea baino ezta indarra emateco... cer ateratzen det otoitz eguinaz ta
Meçatara joanaz? Ecer ez. Lan orduac eta tchamponac galdu. Ezcaude gaur
orretaraco. guero ere, çarçaroan, içango det bai astia naicoa Meçac ençuteco
ta otoitzac eguiteco. Irabaci, irabaci: ori da guiçonac gazte dagoan bitartean
eguin bear duana. Ta emenche, Gaztelerrian daucat irabazbidea, gueroago ta
ugariago, gueroago ta areago, bada languileai aguincea ta arretaz beguiratzea
da nere cereguinic andiena Irabazbidea ta guiçon andien adisquidetasuna
gainera. Burni bideco nagusi ta aguintariac beti çarabilzquit nere atzetic

46
deiezca: "Juan, etzaite emendic aldendu, ta icusi ezquerraldeco languile oiec
cer eguiten duten". "Juan, ia gurdi auec azcarcho biralcen dituçun". "Juan,
ceuc asi bearco deçu orco edo ango arrobia". "Juan, emengo lanac bucatzean,
gurequin etorri bearco deçu onelaco edo alaco errira". Astoquilo esan ciran
neri Don Prancisco sendatzaileac, baina ez nauca ni emen inorc astoquilotzat.
Bera da ura astoquilo, berritsu, erguel, ciztrina. Irri eguin bear inori, urtean
amar mila erreal doi doi irabazten dituan guiçonac».
Ecin ucatu gueneçaque Juan Andresec arlo andiac ceuzcala cegoan
toquian; berez ta jatorriz trebe, cinço ta languile ona çalaco, nagusiac ongui
beguiratzen ciotela, gogoz aitorcen degu; baino, balarrondora ta erdi lotsaz
bada ere, beste ipuitcho bat aguertu bearrean gaude.
Bacebilen an norbait, burutic ocozperaco çapiduna, gona motz ori lodiz
jazten çana, bularrean gurutzeturico oial cirpilçuz lotua, guerri çabal, mocor
astun, ibilbaldarreco emacumea; bacebilen gau ta egun, goiz ta arratsalde,
euscaldun guiçasemeaz amesetan, morrosco sendoa non icusico, bere barruco
itcharopen ta bildurrac mutilari nolatan esango. Dionisia Gomez Jundeiro
ceritzaion, languilien arteco galicitar erari salçailea çan, Antonio Gomez
Moreno catapaçaren alaba. Arretchec cequizquian ondo Juan Andresen
albisteac, bera çan gueiembat gure menditarrac Gaztelerrian egoteco ceucan
cioa, bera çabaletaco gaztearen lica ta laquio, jabe ta etchecoandre. Bai,
çabaletacoac pocic emango cizcon begui biac Dionisiari, onec escatu ezquero,
bere biotza oso osoric emanda ceucan becela. Alcarrequin ezconceco ceuden
nesca mutilac!
A! Ta galicitar emacumea etzan ez eder, ez garbi, ez aberats. Naiqueriac
edercen ditu gauça itchusiac. gueçurra dirudi, baino gueçur irudico egui asco
guertatzen dira ezconçaco gaucetan. Iracurleac badaqui.
Noizbaiten bada ere, aditzen eman cion cer asmo cerabilen Juan
Andresec aitari. Ai onen samina orduan! Ai Ana Joseparen çotinac! oroi
ceçala anchinacoen esaquera jaquinsua: urrutira dijoana ezconcera, edo da
engainatua edo dijoa engainatzera. Alperric... Esan cioten, Jaungoicoaren
icenean! etor cedila etcherunz aimbat lasterren, bacirala Euscalerrian
nescatcha onac, ezconsaria ero ero emango ciotela. Alperric... Esan cioten
ecin citezquela gurasoac urrutietara joan; etzan itchura, erbestean,
edoceinequin! aide ta guraso gabe, sasico baten irudian senarcea. Alperric...
Esan cioten negarrez ceudela aitamac, anaiac, ilobatchoac. Alper alperric: sua
itzalceco, labe gori garsuan isurcea malco batzuec becela.
Juan Andres emaztegaiaz itchutua cegoan: Dionisiac, paparrean
eçarcen çaigun musquer baten ancera eutsi cion senargaiari, ta etzion utzico
çazpi errietaco campaiac jota ere.
Euscaldun basetchetarra ezcondu çan Gaztelerrian ta gaztelarren
taiuan. cer eguingo çaio! Bacoitza bere çoroac bici du. Utzi daiogun paquean,
ta goacen beste çabaletacoac nola cebilçan jaquitera...
.....................................................................

47
inacio Maric luçaroan jarraitu cion bere colcoraco seta gaiztoari. Egun
batean galdu ta bestean irabaci, orain gaineco ta guerocheago galçaile, Jose
Domingorequin gora bera andiac erabilita, Abadinotarra menderatu çuanetic
aurrera, urtietan iduqui çuan Euscalerrico aizcolarien nagusitza; baina nola
betico ilargui beteric eztagoan, Beiçamatar gazte indarsu batec azpiratu çuan
bein, gueiago ez nagusitzara jaiquitzeco adu tcharrean, ta beste batzuec
baztertu çuten ostera azquenengo aizcolarien cingo ta muguetaraino.
Ala ere, inoc ecin çuan bere jocoetatic atzeratu. Alde batetic, lenagoetan
ençundaco tchalo soinuen oroimenac deitzen cion lagun artera; eta beste
aldetic ondo ceritzon, numbait, jocotic dirua errez irabazteari, erdi lanean edo
alperreri osoan bicitzeari; bada, guipuzcoaco açoca ta dema gueienetan,
etchecoen ichilic edo denac cequitela, salçaile asmoan edo erosle ustean,
jocatu naian edo eracutsi bearrean, auçoco ariarequin edo etcheco
oilarrarequin, bei çarra eramateagatic edo tchal berria ecarceagatic, aizcorac
edo palancac autatzea çala, narrarria icustea edo çuaitz neurqueta çala, ta
besteric ecean atchurrac eta laiac çorroztzeco garaia çala, aitzaqui maitzaqui,
gueçur ta abar, non da nere gogoa an da nere çancoa, inacio Mari açalduco
çan açoca celaian, arro arro, ateraco çan dema çalien ondoan, guiçonic
oituena, auqueracoena, premiazcoena becela.
Ta jaquina; urte oietan Azcarragac etzuan batere aurrerapenic içan.
Aloguerecoen escuetan dabilen lurrac irabaci gutchi ematen du, nagusia
beguira ezpadauca, ta beti cebilen aloguerecoen escuetan Azcarragaco
bazterra, nagusi çar indargueac ecin beguiratu ciotelaco ta nagusi gazte buru-
arinac jolas-demetan çaucalaco aimbat cereguin.
Eçagun çuan baserriac. Euri lambro bat erori orduco, istila cerioqueon
alderdi guztietatic tanga tanga; teilatuaren ichurqui bat abe ustelduen
gainean larregui etzinda ceucan; etche-arpegui çabala, aspaldietan çuritu
etzalaco, narras ta loia aguiri çan; sucalde ta gueletaco ormac puscatuac
ceuden, asabac tolestutaco arrimuturrac care urratuaren tartetic eracutsiaz;
gambaraco aleac eta ucuiluco eleac urtean baino urtean gueiago urritu ciran,
ta soroetan, soro-bidietan, celaietan, munoetan, baserrico lur landuen erz,
egal ta inguru danetan gardo ta belar gaiztoac, iac eta tchilarrac, sasiac eta
elorrac, masustac eta bachacanac elemenian ugaldu. Eçagun çuan etche
artaco nagusi gazteac ere. Etzan guc Mondragoico emparançan eçagutu
guenduan ura: argala ta larraquitua cegoan, ile banaca batzuec tchuritu
citzaizquion, len baino soineco maiztuagoac jazten cituan.
Seme alaba bi ceuzcan, Paula ta Martin; au, ilabete gutchi-gueiago,
Malenchoren idecoa; ura, urte ta erdi gazteagoa. Auetacoren bat escutic çuala
joaten çan noicean bein çabaletara, Joanes etchean içan ecic. Etzuan nai bere
burua aitaren aurrean aguertu, onen jardunac min ta lotsa ematen ciotelaco;
baina arçai çarrarequin inoiz arquitzen baçan, apalquiro ençun oicituan
semeac gurasoaren patchadazco eracuste çucen ta ongarriac Baita itza eman
ere, benetan guero, etzala inongo jocotan berriz sartuco, ta lanari eutsiaz
bicico çala bere baserria jasotzen; baina urrengo beta cetorquionean agur

48
aguindu onac, agur asmo ederrac! beingoa ecer etzala ta, berriz ere berera ta
lenera. Animaren etsaiac, bacoitzean bein baino eztu escatzen. Arrec jaquin
bein ascoc eguiten duala beti.
Amaren esanacgatic, çorrotz ta garratzagoac içanta ere, etzuan aimbeste
ajola içaten inacio Maric.
—Ai, tancarra, tancar naguia —asten citzaion ura— baator i orain ere
cerbaiten bila. Ez alcioc aposturic inun? Ala jocoraco diruric eçaldaucac?
Gurean etzioc ba. Joanari Peru Odolquigana, arrec emango dic cauca. Amaica
bidar jan dic ire umien oguia, escailu, saquel, tchotcholo, arloteac alacoac. Ire
ondoren icusten detanean, ara, barru guztia iraquiten jarcen çait... Machcar
bilatze aut. Gaichoric alago? Ez, ez uste içan; ire cupidaric eztaucat, ire ume
ta emaztearen erruqui nauc. Ezquenduan guc prenda tcharra Azcarragara
bialdu!
—Ama, erre beit lucainca muturcho bat, sermoia baino gochoagoa data.
—Lotsagabe lotsagalducoa, obeto eguingo uque nere itzaldiac ondo
ençun ta eliçacoetara sarriago joango bainz. (Labana escuetan çuala lucainca
ebaquiaz). Martinchorençat erreco diat, ez iretzat... Paulatcho nola ecarri
eztec? Amarequin guelditu alda? Ic ainaco icasbideac emango dizca. Micaila
gaichoa! Esaioc asti aldi batean etorri dedila onunz, urdai çati bat eta lucainca
batzuc eramatera... Bai aldeçute baburrunic aurten? Ez ba, erein ecic... Asto,
baldan, alper, ondatzaile... Buruan jotzeco gogoa ematen diac, orra.
Jose Ramonen ciscotic atera oiçuan inacio Maric diru apurren bat,
estualdietan.
—Ermano, bost duroco bat eman bear diac.
—E? Bost durocoa? cer dalata?
—guiçarteco gauçac. Lengo igandean, Mocholo ta ni asi gaituc, çaraguia
escu bacarrez jaso baietz ta ecetz, ta galdu eguinian. Ecertaco ez nauc ia, Jose
Ramon.
—Baino certan sarce aiz i orrelaco istiluetan?
—Eguia dioc, egui andia; ez nuque nic sartu bear, ta ez nauc gueiago
sartuco. Ondo garbatuta nioc, ondotcho alare. Tira, emaidac oraingoagatic,
gaur eramatecotan guelditu ninçan ta. Aurqui biurtuco diat.
—Bai, aiceric eztan urtean.
—Biar edo etzi...
—Edo etzidamu: Jaungoicoa çartu baino len.
Joanesen mendecoac, bitartean, beren ardurazco bicitzari jarraitzen
cioten ederqui.
Manuelcho etzan Manuelcho, Manuel baicic. Asco indartu çan,
auquerazco baserri-mutil argui, bicain ta osasunsua cegoan, ta soro-
mendietaco arloetan tchit languile ta cençunez betea cebilen. Icasiac ceuzcan
lurrean acia botatzeco aro ta guiroac, bacequizquian artogariac bilceco, baratz
landareac aldatzeco ta sagar-udareac tchertatzeco era ta garaiac; gutchic
eramango cion atchurrean edo laietan; gutchic beiac ongui uztarcen, bide
oquer estu coscatsuetan gurdia çucen eramaten, gaztainac jeisten, aritzac

49
inausitzen, edo Gogordo gaineco garo mardula ebaquitzen: ta, Joanesen
ondorengo bati cegoquion becela, beste edoceinen artean, milaca içanta ere,
banan banan ta ciur ciur eçagutzen cituan etche artaldeco ardi ta arcumeac
edo norbere beorteguian jaiotaco çaldi-mochalac.
Jose umeçurça, Iturraldetic ecarri içanarren, çabaletaco semetzat
ceucaten mutil gaztea, goiztarra, ernai, biozbera ta esquerduna, beti cegoan
parre ancean, aguincen cizquioten gauça danac eguiteco guertu, naiz urian
naiz etchean, nola soroan ala mendian, orobat egunaz ta berdin gabaz.
Arrençat etzegoan ez ordu tcharric, ez lan gogorric, ez gauça astunic, ez
aquiacularic. Berac eguiten cituan besteac nai ezta utzitaco cereguinac; bera
cegoan neque gabea besteac necatuta ceuden orduetan; bera jaiquico çan
gaberdian, truchuaren çaparrada ençun ezquero, euri-osinac arecatic cear
bialcera; bera joango çan sarri Aloinara, aitonaren ordez, pagadietaco bide
itzaletan gora, baso piztien bildurçaque, Jaungoicoaren bildur ta maitetasuna
lagun çaramazquialaco. Euscalerrico gaztiençat eredu andia çan Iturraldeco
Jose.
Pedro Anton ta Joanes, urtez bete beteac, cerbait erori ta ajeatuac
ceuden, morroia nagusia baino indargue ta mecoago Ana Josepa
egundainoric pichcorrena cebilen. Emacume cimelagoric!
Eguiaz: morroi çarra etzan gauça anditaraco. Artoac çuritu, abarcac
josi, artilezco socac eguin, belar pichcabat ecarri, arbastac quimatu, beiai
jaten eman, esnea bitu, ta beste orrelaco araçoren batzuc içaten ciran bereac;
baino Joanesec etzien oraindic betico eguin çunai utzi. guerrico min apur bat
euqui edo ez euqui, etzuan guiçonac lanetic aldendu bear. Alaz guciz ere, len
baino maiztchoago ta apeta gueiagoz etorcen çan Aloinatic etchera, ez
bacartadeac içutzen çualaco, baicic ilobatchoa icusteco poçac cecarrelaco.
ilobatchoa! Malencho! Arretchec irabaci çuala bai galanqui! Urachen
bai cegoala benetan maitagarria. Asi, çabaldu, bete, ta guritu çan, baino ez
gueiegui. Malenchoc etzeucan gueieguizco gauçaric, ez gorputzean, ez
animan. Esaqueran tolesgabea, ibilqueran adjutua, beguirunean samurra;
esnea becin çuria, olioa becin leuna, eztia becin goçoa; garbia, tchucuna
liraina, burutsua, ona ta ederra beste on ta ederric inon baçan, aingueru bat
cirudian ta ainguerutzat ceucaten, etchecoac, eçagunac eta erritarrac.
Gaitz bat çuan Malenchoc, aldi batzuetaco amonaren esanac sinistu nai
badira: escu çabaleguia içatea. Elcecondoa baçan, esne beroa baçan, ogui
pusca edo gueeli çatia, bere atorra edo amaren gonea, berealache jan edo
janci eraguingo cion Malenec atarira cetorren bearsuari. çabaletacoac lortu
alçuten guztia emango çuquean, utzi ezquero. Nescatcha purcil nabarmena!
Bere buruari ecer opa ez, ta escaliençat dana bear: San Blasetan piper-opila ta
Ostegun Donean garapaio ederra amandreac ecarri, ta Abe Mariaca cetorren
landerrac irunsi Malenen piper-opil ta garapaioa! Maitetasuna galceco ere
baçan ilobaren esquergabequeria.
Ana Joseparen esanac eztira sinistu bear gai orretan, bada mingaina ta
biotza etzebilzcon batera. Ez, etzitzaien çabaletacoai Malenchoganaco

50
maitetasuna galcen. Egunean baino egunean gueiago maitatzen çuten;
eroturic egoten ciran catalin ta Jose Ramon alabatchoaren ganora ta
maraztasuna icustean, tchoratzen aiton-amonac ilobatchoaren mendu ta
cerceladac nai ainan ecin jasoaz, ta amona bera içaten çan, beste eraldietaco
esateac aztuta, Malenchoren goramenic atseguinenac antolatzen cituana.
Garapaio. Amabitchic besoetacoai eman oidien arrautzaz apaindutaco opila.
Baino, batez ere, Joanes ta Malencho ciran alcar artuac eta bata
bestearen maitale andiac. Malenec ertetzen cion aitonari larrainera, ura
menditic cetorrenean; Malenec quencen cizquion sorbaldetaco çorro ta esne
onciac, Malenec abarca mantar legorrac atera, Malenec barruco janci çuri
garbiac oe gainean ipini; Malenec, arto me ceetuz, esne çucuric gogozcoenac
egosi; Malenec, arçaia Urbian cebilela soroetan eguindaco lanac esan ta uritic
etchera ecarritaco tresna, oial ta jaquiac eracutsi. Joanes, lorea bilatu duan
erlea becela, edo neguco eguzqui epela arcen dagon aguratchoaren guisa
guelditu oiçan Malenchoren ondoan.
—Jaungoicoac sortu cinduçan —esan oicion bacarric idorotzean—
Jaungoicoac sortu cinduçan nere azquen egunac alaitzeco. çuc aztu erazten
dizquidatzu nere nequeac, nere saminac, nere beaztunac. çuc urcen didaçu
nere animaco içotza, çuc ematen didaçu indar ta osasun berria, çuc gaztetzen
naçu, enetchoa çu becelaco ilobac ames eguin ditut nic nere ondorengotzat,
Euscalerriaren oneraco, Jaungoicoari esqueinceco.

__________

Vi.
LOREAc ETA ARAnçac

Baçan ba beste bat ere ondo biotzetic Malencho maitatzen çuana.


Etcheco umeçurz gaztea: Jose.
Açal çuri, begui urdin, gorputz iaioco mutila, alai ta ascatua, aratz ta
belatsa, jai egunetan, soineco garbiac jancita, eleiçaraco guertatzen çanean,
icustecoa egoten çan Jose. Nescatch batec baino gueiagoc eguiten cion agur
bicia, abegui esancorra, Oinatiraco edo Arançaçuraco bidean, ta bestec baino
ascoçaz obea Azcarragaco Paulatchoc, mutilaren edertasunaz gainera bere
mendu ta cerceladac ondo cequizquialaco. Baino Joseren beguiac etziran
inongo nescatchetan beinere jarri: etchean ceucan nori beguiratu, etchean
ceucan Malencho.
Noizticoa çan baina Malenchoganaco maitetasuna? Beticoa: beti
maitetu çuan Josec Malencho, beti era berdinean içan eçarren Malencho
aurra çanean, aurrari çuriqueriac eguinaz edo ume coscor polit ura eliçaco
ainguerua erabilcen dan beguirunez, lepoan erabiliaz; cizcortu çanean,
icastetchera nescatoari lagunduaz ta icasleric gogozcoenari becela Gurutze
Santuaren eraguin edo Aita gure ta beste arrenac esaten eracutsiaz; anditcho
eguin çanean, lembicico marrubiac, masustaric elduenac, sagarraric

51
cindoenac, gaztainerreric bigunenac emanaz edo celaietan jaiotaco lorez
eguindaco sortatchoac esqueiniaz.
Malenchoc oinez icasi çuanetic aurrera, alcarren adisquide ta lagun
eçagutu guenduçan nescatila ura, Manuel ta Jose. Mai baten jan çuten
aimbeste urtean nabasi, etcheco guztien ondoan; sucalde baten eguin cituzten
goiceco ta gabeco escari bero cinçoac Arançaçuco Amaren irudi aurrean; bata
bestearequin jolastu ciran irurac, catacumien tajuco ume jolas garbi
errugabecoetan; berreun ta gueiago aldiz esan cizquioten Manuelec eta Josec
Peru ta Mariaren ipuia, Amabi lapurrena, Tudelatic cetorren astoarena,
Ambotoco Andrearena, Basojaunarena, gabeco amabietan lichiba jotzen
çuten sorguinena, ta beste onelaco gueçur-ele çar coipatsuac, eliçan
ençundaco eracusgarri eder batzuequin nastean; anai-arreba maitale
maitegarrien ancera bici içandu ciran beti, egundaino apeta gaiztoaren
cutsuac inori ta inola icutu gabe, ta etzitzaien beinere otu bicitza guztian
berdin jarraitu bear etzutenic; baino Malenchoc andre itchurac artu
cituanean, goicetic gabera, nescatoaganaco atzeca ta lotsacor biurtu çan Jose.
cer celata? cer çuan mutilac? Ezta errez ondo esaten.
Icusi aldeçute, nola, eguzquiac jotzen duan lurrari, batez ere lur on ta
emancorra bada, ernetzen çaion ustecabero usai goçodun lili apaina? Orrela
erne citzaion Iturraldeco Joseri Malenchoganaco jas, lera edo çaletasun
berria. Beguiratu aldeçute inoiz, nola, Jorrail aldean, legor itchuraco Maquila
landareari ertetzen dion murguil bigun berdeac, osto, lore ta garaua aurqui
emateco? Era berean erten cion Joseri quezca batec, ames orduetan poça ta
esnatzean larritasuna ematen cion quezca eztiac. Somatu aldeçute inoiz,
içateac bazterren batean ipini duan acitic, nola sorcen dan mamorro
narrastia, laster mitcheleta egalari polita içateco?
Bai, Joserençat, Malenchoganaco maitetasun berria, batzuetan, anima
barruan erne ta narotutaco lilia becela çan, usai goçoz bacarric cordea
quencen cion lilia becela; mamorro bat cirudian bestietan, errai-alocen
erdian atchimur eguiten cion mamorro isil gaiztoa; mitcheletaren itchurac
arcen cituan noicean bein, bada irudimen aurrean cebilquion cilibocatzaile,
adarric adar edo itcharopenic itcharopen; biotzeco murguil samurra çan beti,
osto, lore, garau mizqueac eman bear cituzquean quimua.
Baino ai! etzituan emango. Ecin citequean. Amesac ciran, Joseren ustez,
bere gogamenac, ganoregabeco mutil ausarditsuaren ames tchoroac. O cer
çoriona ames aiec guertaera biurtu al içan ezquero! Nola bicico çan orduan
Malenchorequin! cein apalquiro itz eguingo cion! cein bigunquiro bicitzen
lagundu, nolaco poçac eman, nolatan maitetu! Lurreco cerua içango çuquean
Malenchorequin, Urbiaco tchabolan bici bear içanta ere.
Elicatuco ote cituan Josec, beretzat bacarric, gogamen auec, biotzaren
jaquitzat, animaren jai orduetaraco? O, ez! Indartu eguingo citzaizcon, ta
naicoa indar ceucaten jaiota bereala ere. Lotsagarria ceritzon bera becelaco
umeçurz lander batec etchejaunçaco nescatch aberatsa nai içatea. Ta nolaco

52
nescatcha! Lurbiran emacumeric etzan becelacoa, Eguilearen Jaureguico
donea cirudiana.
«Esquergabea —deitzen cion bere barruac Joseri— Orrela ordaincen
deçu emen jandaco oguia? Soinean dauzcaçun pracac inorenac dituçu, ta
Uribarrico gazteric ondasunsuena nai cenduque? Morroi sartu cinan,
semetzat aci çaituzte, ta etcheco alaba bacarrarequin ames eguiten ausartu
cera? Noiztic ona senarcen dira jaureguico morroiac erreguinarequin,
ipuietan ezpada? Doilorra çu! Esquergabea çu galanta!»
«O, Iturraldeco umeçurça etzan esquergabea. Berac ausi, galdu ta
soilduco cituan animaren liliac edo biotzaren quimuac; berac itoco cituan
bidegabeco ames ta itcharopenac eguiaren itchasoco ur garratzetan Ta ito
ecin baciran, igues eguingo çuan çabaletatic edocein lecutara, gordeco çuan
bere burua numbaiten ta betico».
Josec, bere gogo ta amesac eçagutu ezquero, etzuan bururic jasotzen
Malenchoren ondoan.
Aisa igarri çuan nescatchac cer guertatzen citzaion mutilari, ta onen
aurrean osoro ilundu çan. Aserretzaque ilundu, trumoi gabe goibeldu,
maitero aldendu, bada-ezpadan urrutiratu. Obea ceritzon bacoitza bere
aldetic ibilcea.
Jose, jangar, çurbil, ta indargue, lumea berritzen dagoan tchori baten
guisa, cearo mututuric cebilen. Egonaldi tchiquiac eguiten cituan egunez
etchean, ta gabaz, betico lanac amaitu ondoren, goiçago esnatu çalata,
necatua cegoalata, aguro jaiquitzen çan sucaldetic lotara. Ecin eraman çuan
Malenchoren iluntasuna, itzic ez eguitea, iguesca ibilcea, berac, Josec, içurria
balu becela.
Egun batean, Joanesi bidera ertenda:
—Aitona —galdetu cion— bai aldaqui Juan Andres cein erritan dagoan?
—Ez, aspaldian eztegu escutitzic içan. cergatic galdetzen diac?
—Eztaquit ba. Neu ere beragana joateco edo...
—Juan Andresengana joateco? cençun obecoa itzala uste nian, Jose.
Naicua ogui ez aldaucac?
—Orain artean naicua ta gueiago içan det.
—Bigunagoa bilatu nai aleuque?
—Eztet nic bigun ta gogozcoagoric idoroco.
—A! Orduan... bai, diru bila joango aiz. Asco-naicoa içan i ere.
—guipuzcoa guztico diruacgatic enitzaque Oinatiraino jetchico.
—Ba, cer decan etzequiat; baino, dana dala, esquergabea arquitze aut.
—Esquergabea ni!
—Andienetacoa, Jose, ta eznuan uste, eznuan esango.
—Aitona, ni eznaiz esquergabea! Nere çainetaco odol guztia escatu bedit
esquer onaren aguergarritzat eta dena emango diot, dena çor diot eta.
—Mutil, ecin ulertu diat; len baino oquerrago jarcen nauc. cer darabilc
iragoco il bi auetan? Esaçac garbiro, biotza çabaldu çac.
—Esatecoa balitz, edo esan albanuque...

53
—Oraindaino ez aiz ba motela içan. Tira, asi ari.
—Ara... cerbait cerceco ustietan nagota...
—cerbait cerceco ustietan? To, to, to! Andregueia nai al euque? Ta
urruticoa? Ire baldintasunac urrutietan obeto aldaquizquite?
—Nic eztaquit cer nai detan ere. Orain artean Euscalerrian bici ta ilceco
asmoan içandu naiz.
—Ta orain ez? Mutil, ezcondu naia baino besteric ezpadec, etzioc
Gaztelerrira joan bearric. Ascotan gogoratu çait urtietan aurrera uala, ta
Manuelec etchera emazteren bat dacarreneraco iretzat ere auqueratuta
neucan norbait.
—Esquerric asco, aitona, mila ta mila esquer; baina norberac autatzea
ez alda obe?
—Bai, beti obe, cençunezco gaztien artean gurasoen baimenaz bada;
baina nic eznian uste ic inor beguiz jota eucanic. Gainera, emaztegaia besteac
auqueratu ta esqueincea, ezta nai ta nai ez arceco esatea: ongui badator artu
eguiten da, gogozcoa ezpada utzi Aleguia, ezluteque danac orrela utzico gure
Malencho; eznioque neuc ere edoceini emango.
—Malencho?
—Malencho.
Tchimista quiscalgarri bat aldemenean erori balitzaio becela guelditu
çan Jose, çuri çuri, concortuta, Joanesen aitormena ecin sinisturic.
—cer esan du, aitona?
—Gaizqui aldeitzoc?
—Gaizqui? Nola irudico çaio gaizqui gaichoari sendagaia? O, nere
amesac eguiac baliraque!
—Ori eguin aldec ames?
—Orichen berbera.
—Banengoan ba, banengoan ba. Nola ulertu ez çu ta Malencho?
—Baino, aitona, Malenchoc, cerbait igarri ditan ezqueroan, igues
eguiten du nigandic.
—Ondo eguina: suaren ondotic ardagaia quendu eguin bear da.
—Eztu naico nerequin certu.
—Icusico diagu.
—Amonac ere ez. Diruduna baninz baina...
Manuelec beste ezconsari içango dec, etchecoa aiz ta.
—Jaungoico maite maitea! Au atseguina ematen dit! Au astuntasuna
quencen çait! Neuc bacarric daquit barruan nerabilen arança samina!
—Arançac eta naigabeac beti içango dituc, guiçon guztiac ditugun
ancera. Ara, Jose: nic eztiat nai etchean gaztien arteco quinuric ta tchutchu-
putchuric. Orain daquitana icasi detalaco, gaurtic aurrera, uda onetan beinçat
eta guero ere bai gauçac çucendu arteraino, Aloinan bici bearco dec
gueiembat. Eure gain guelditzen dituc artaldeac, larrabeiac, beorteguiac,
esparruac, escortac eta saletcheac. Mendietaco erregue becela bicico aiz.

54
Bertara eramango diat bear decan guztia, edo euc artuco dec Meçatara jaichte
aicenean.
—Edonun bicico naiz ongui, aitona; edonun içango naiz orain doatsu,
bada nere barruan daramat alaitasunaren iturri goçoa.
çar-gazteac, nagusi-morroiac etcheratzean, Ana Josepac, mutilaren
arpeguico gorritasuna icusita:
—Jesus! —esan çuan— cer du mutil onec? Tcharrampinac erten bear
diola esan leique.
Eta Joanesec:
—Erten dio.
—Erten diola?
—Bai, ta neu içan naiz sendatzaile.
—A ce nolaco Petriquilo! Jolaseraco goguaren biçarra dacarçu ceuc.
çabaletan ecer gueiago aguertu gabe, urrengo goicean, bere poça ecin
gorderic, joan çan mendira Jose, ta mendian egon çan, sei ilabete ta
gueiagotan, Jaungoicoari esquerrac emanaz; Danielen lagunac becela,
Eguileac sortutaco gauça guztiac bedeincatuaz; Jacob arçaia becela, bere
lanarequin emaztegai maitea irabazten; Urbian ibili çan ederqui, epero ta
pecu gabe, aquitica ta bersolari, çoroco ta tchit umeturic, arcumetchoaquin
jolasean; basaunz irudira lasterca, etorquiçunari parrez beguira, itcharopen
goçoz janaritzen, çoriontasunez gainezca.
Baino ala ere, inoiz edo berriz, etcheaz oroitzean, bere copeta leuna
cimurtu oi citzaion Joseri. Ara emen gueiensu min ematen cion quezca:
«Esan ote dio aitonac Malenchori nere amesa... ta berea, aitonarena? O cein
maitagarria dan çabaletaco etchejauna! ilobatchoa arrec maitatzen duan
becela maitatu ta neri eman nai! Neri, umeçurz ecereçari! O Joanes maçala!
Eriotzaraino belaungorrien gainean ibilita ere etzaitut ordainduco.
Jaungoicoac opa daiçula nic opa diçutana. çuc emango diraçu çabaletaco
aberasca goçoa neretzat, neretzat bacarric... Bai ote? Nola iruditu ote çaio
amonari, Manueli, Malenchori? Gaizqui? Jesus Maria ta Jose! ... Ta cergatic
ez gaizqui? cer naiz ni? Tira, Jose, beguiraçac eure burua! i cer aiz? Joanesec
etchetic jaurtigui ezquero, escale bat. Beinipein lan bila joan bearco euque
erriric erri, ateric ate. Erromaraino joango itzaque, oinutsic eta escale,
Malenchoren dina içatearren! Ateric ate ibili bearrac ez au i samincen;
nescatcha orren dina ez içateac samince au. Ta ecin içan! Ezta berriz jaiota
ere, ezta aberats içanta ere, ezta erregueren seme biurtuta ere. O Jaungoico
andia! cergatic eguin deçu Malencho aimbeste doeren jabe?»
«Baino cer dalata beguiratu det alderdi tcharretic nere etorquiçuna?
Joanes nere alde eztaucat? Ez aldeçaque aitonaren iritzia onçat eman,
languilea ta esquersua naicelaco, bestec ez becela maitatzen detalaco? A, nor
legoquean arren buruco gogamenac iracurcen! çai ote daucat çabaletaco
atarian parre pichca baten bitartez baimena emateco? gueldiric ago, nere
biotza! Ez adi lertu!»

55
Orreçaz gainera, garai batzuetan, nequeari sendoro eutsi ta arriscuaren
aurrean ausardiro jarqui bear içaten çuan gure gazteac.
Bai, ezta dana doe ta paque osoa içaten arçaiaren bicitzan. Arçaiac ordu
onac eta ordu nequetsuac oiditu, erazco egunac eta egun larriac, patchadazco
egoerac eta ibil-bear estuac.
Pozgarria da, eguiaz, udaco eguzquiaren jaiquiera mendietaco
arçaiarençat. Berac icusten ditu lembici, bealdeac lainoz estaliric eta lotan
dauden bitartean, eguzquiac edercen dituan gailur ermoac, baso galantac,
urjauste arguitsuac eta incez narotutaco celai eceac; berac ençuten ditu beste
inorc baino len , çugaztietaco tchori aldra iscambilatsuen tchiotcho tchiotchi
pipirrio alaiac; berac bacarric esan deçaque nolacoac diran garo, milu,
menda, tchulufrin, elorri, erinotz ta beste baso belar lore landarien goiceco
usai goço bicigarriac; berac dauca noiznai, begui sudur belarrietan,
gorputzeco cençun ta animaco almenetan, Içateac guiçonari eman
aldeçaquion goçamen guztia; berac, cristau ona bada, beste anaiac baino
Jaunagandic urrerago bici danari dagoquion guisa, esqueincen dio Eguileari
arrenic errez, samur, apal ta eguiazcoena.
Manaz betea da, eguzquia goietan dabilen bitarte guztia, mendietaco
arçaierençat. Bera da, arçaia da benetan bere buruaren jabe; uritar andiquiac
baino ascoçaz lasai ta ascatuago dabil; opa dituan arauac jarcen dizca bere
artaldeari; nai duan toquian bilatzen du lorezco oia, nai duan lecuan belar
bigunezco maia; deitzonean etzin deiteque ta gogoa datorquionean jaiqui;
querizpean çabal çabal dagoala çaincen ditu bere ondasunac; arricada batez
eracusten dio eleari leguea; ta ameslaria bada amesetan, naguia bada erdi
lotan, languilea bada, galcerdiari equinaz, oso epero igarotzen çaizca
berebicico astiune luce luceac.
Eztauzcagu ere arlo astunçat eguneroco esne jeisteac, noicean beingo
gaztai eguiteac, Orril edo Urrico ile-moztutzeac eta era orretaco beste araçoen
batzuec; egoquia, auqueracoa, gogobetecoa dala esan gueinque
bazcatzailearen bicitza alderdi onetatic beguiratzean; baino arreta gabeco
orduren baten bere ardiac gueiegui sacabanatu baldin badira, larrabei ta
mochalac urrutietara igues eguin badute, ecaitza indarrean ta eguinaletan
gainera badatorquio edo abere basatiren bat usteric ecean aguercen baçaio,
lanac eta nequeac içaten ditu bazcatzaileac, bei ardi mochalac saletchera
ecarcen, quemena bear du, bacartadean, tantaiari eransita edo arcaitz çuloan
cuchcurtuta, erasoaren arpegui cematzailea beguira, trumoi gogorraren
burrumbadac ençuten, oinaztarraren suzco lerroac icusten edo abere gaizto
araguiçaleari arpegui emanaz ermo egoteco. Bai, azcortasuna ta ausardia bear
ditu arçaiac çainçaile ona içango bada.
Bear içan cituan Josec, batez ere orain açalcera nuan guertaera
jaçotzean. Udazquena çan: ilunabarra. Orduanche ostendu çan eguzqui
gaicho indarguea Udalaren atzetic, bere ondoren argui motel pitin bat utziaz
Otz cegoan; lur dana goicetic arsalde-berandura eroritaco euriz asea; toqui
lau guztia liquitsez, locatzaz ta osinez loitua; errecastoac, oso puzturic,

56
iraquiten ta aparsu cijoacen ibarretara; ipar belçac içugarrizco odei mataça
lodiac ceramazquian egoaldera bulçaca; çuaitz ostoac, beren sorlecuetatic
igues eguinda, alcargana mordoscaturic ceuden tchabol ondoan, sasi tartean,
erreca inguroan; ta oraindic adarretan guelditu ciran banacac, ori, cimur ta ia
igartuac, dardar cebilçan eriotzaren bildurrez.
Josec, ardiac goiztchoago eilorrera sartuta, tchabol barruan apari
izquibat eguiteco asmoac cerabilzquian. çacurçarra, Tchuri, aldamenean luce
luce, aora beguira cegoquion, cerbait çai. Bat batera, çacurrac, itchumustuan
jaiqui ta equin cion celaian cear estu estu çauncaca; ardiac, artega ta icaraz,
gorde cituzten beren buruac bata bestien ile tartean, ta ençun çan, urruti
chamarrean, mochal nabarmenduen irrinci larria.
—cer ote da emen? —gogoratuaz— Josec alderdi guztiera bota cituan
begui biac.
Arançaçuco Andre Maria! Sartaldeco egui gainean, tchabolatic berreun
cana becela, ceru çuricatuaren aurrean garbiro, abere itzal bat aguiri çan:
otsoa! Aitaren eguiten dan baino arinago, legorpetic orbelac atera, egur pila
baten azpitic ipini, ote molsoz su eman ta escuratu çuan adaqui bat,
ingurocoric sendoena. Orduraco bacetorren çacurra, bacetorren, atzeraca ta
alboraca, macur baino macurrago, ulua ta marrua, cemaica ta arnasestuca,
orçac eta aguinac eracutsiaz, amorruzco pitsa ta lerdea ceriola; baino
basatarrarequin borrocaric asi naiezta.
—To, tchuri, nere albora! —deituaz— beragana eracarri nai çuquean
Josec, baino alperric.
Içugarria çan otsoa. Astiune tchiquian icusiarren, eçurretarainoco icara
sartu citzaion arçaiari. Suagandic oguei bat oin urre guelditu çan aberea,
aurreco anca bat jasota çuala, ao gosea çabalic, lepoco ileac tente, odolezco
beguietatic tchingar gorria boteaz ta guiçonaren gainera erorceco itchuretan.
Impernuco gaizquin madaricatua cirudian.
Gure mutila, Aitzgorrico Jesusi laguntasuna biotzez escatuta, il edo bici,
arnaseac cirautzan artean, esetsaldiric arrigarriena jocatzeco guertatu çan;
baino, edo suac edo guiçasemearen jarquierac içutu çualaco, edo beste
alderdiren baten aragui biguna usai eguin çualaco, aldendu çan otsoa Iasterca
bician, ta otsoari jarraica arçaiaren çacurra, çaunca ta çaunca, basoetaco
oiarçunai jaiqui eraciaz.
—To, tchuri, to; fi, fi —deadar ta tchistu eguiten cion berriz ere Josec.
Eta ooo ooo... i, i— erançuten çuten oiarçunac, arçaiari berari bildur berria
emateco eran. Etzuan nai mutilac bere toquia utzi, badaezpada ere; etsaia
bacarric baçan edo ez etzequian, ta eilora çaintu bear çuan lembici. Mochalac
gaizqui ibilico ciran, ori bai; baino ecin citequean bazcatzailea toqui guztietan
batera egon.
Egundainoco suric andienac berriro eguinaz, esna, susmotsu ta icerdi
patsetan igaro citzaizquion orduac, ordu mincaitzac, bacar bacarric, gabaren
çurrumurruac ernai ençunaz, iluntasunari çoli beguira, cegoana ta etzegoana
icusiaz, arcaitzac otso iruditzen citzaizcola, isatsac eta itsusquiac eztaquit

57
nungo pizti, garraren queriça icaragarrizco mamu, gautchorien oiuac
norbaiten inca, aicearen eretac ilçoricoen adia, orrien dardarra eriotzaren
urrats, eta sapar sasien çabun bacoitzac animarainoco sarraquioa sarcen
ciola.
Ura egoera belça! Etzeucan orduanche nasaitasun ta atseguin andiric
gure gazteac.
Gaberditic laster, oincada batzuec aditu cituan. O ez, etzan irudipena:
cerbait cijoaquion çucen çucen beraganunz! Ainanino arraio pola! Otso
aldraren bat? Pizcor jaiqui çan mutila, aurqui artu çuan adaquia escuetan,
azcar jarri çan edocertaraco prest; baino ecer gueiagoraco astiric etzuan içan.
Adaquia jasotzeraco, sartu citzaizquion izter tartean abere ciquin itchusi bi ta
aien atzetic aguertu citzaion beste gauça belz arrigarri bat... Tchuri ta
Bustamotch ciran abereac, anquetatic belarrietaraino basaz beteric, eta Pilipe
arçaia çan gauça belça, tchartes batean burutic bera estalia.
—Jeup! —oles eguin çuan Pilipec, tchanoa garrondorunz jetsiaz.
—Orichen da bildurra eman diacana.
—Neuc ere naicoa badacart. Otsoric icusi aldec?
—ilunabarrean.
—cembat ituan?
—Bat bacarra.
—Bat? Gure sarobe ondotic Arteaga aldera joan dituc amar bai
gutchienez.
—Jesus Jaungoico andia! Amar aina?
—Bai, amar... edo asco beinçat, ardi, beor, mochal ta otso danac
nastean, batabestearen atzetic leiaz, garo sailetan aurrera itchuturic,
otarietan barruna çarrapaztaca, traba ta esi guztiac ausi ta urratuaz, abailaco
arria baino çumburrunsuago, ego aiceric gogorrena baino çazpi mila bidar
arinago ta çacarrago. Eztute ondamena macala eguin bear otsuoc!
—Agur orduan gure beorteguiac.
—Beorteguiac, artaldeac eta arçaiac.
—Arçaiac ere bai?
—Baita; biar goicean lagunen eçur bitzea içango diagu.
—Eçalda orrembesteraino elduco.
—Icusico dec, bici baaiz.
—Bicico algaituc.
—Etzequiac, moteil, etzequiat. Eta nola ausartu aiz onaino etorcen?
—Içuac ecarri nau. Etsi det, gaur, nere tchabolatic alarauac ençuten
negoala; baino Tchuri ta Bustamotch ate ondoan icusi ditutanean, beraquin
batera ia mutilac! eraguin diet ancari laguntasuna bila. Jas! Nic ecarri det
abiadea!
—Alarauac ençun dituc beraz?
—Ta nolacoac! Aitzari ere mara mara negar eraguitecoac.
—Norenac ote ciran?
—Norc daqui? Adisquideren batenac edo...

58
—Gure Aingueru Jaolac çaintu gaitzala!
Orrelaco autuetan joan citzaizten orduac Jose ta Piliperi goiçalderarte,
batac bestea dendatzen edo bildurcen, beti ere suari egurrac gueituaz, beti ere
alderdi guztietara beguira, beti ere alcarri icho-ichoca, andic edo emendic
çarataren bat ote çalacoan.
Goicean jaquin çuten aimbesteraino triscançaric etzala igaro. Iru edo
lau ardi galdu ciran; mochal bat bilatu çan, errecartean, belaumburuac
ausita; beor bat celaian, mocor ondoan aragui tato batzuc gutchiago cituala,
odolustuta, ia ilean.
Beor ta mochal errucarriac, galbidearen aurrean elcarturic, arpeguiz
arpegui lagun guztiac batera jarrita, etsaiari atzecoaldea eracutsiaz, gogor
eguin cioten nosqui osticoca, bada atzetic cituzten beren çauriac, eta gainera,
otso ta beor-oinatzez, pitsez, corotzez ta odolez naspilatutaco locatz-uztai
çabala cegoan Arteagaco bizcarrean.
Urache çan numbait gau artaco guda-emparança. Anchen içandu çan,
jan bearrac eta bicinaiac ematen duan indar ta adorez abere basatiac eguin
çuten borroca errimea.
Jan bearrac eta bicinaiac ascotan darabilzqui esetsaldietan abereac...
eta guiçonac. Eta noiznai oidira otsoac eta otsotarrac nagusi.
Egun orretan, Urbiaco arçai danac artalde ta beorteguiac aurretic
cituztela, beren etche ta neguco eilorretara jetchi ciran. guertatu çana
guertatu ezquero, ecin citezquean mendian egon.
Etzan bada-ezpadacoa baserrietara eraman çuten poça. Bai ba:
guiçasemea edonun edocerc aspercen du, luçaroco gaucetan badabil, ondo
ibilita ere. guiçasemeac arpegui alaia jarcen dio gauça berriari edo
aspaldicoari, ta baserrietan ceucaten guiçon aiec aspaldietan iduqui etzutena:
baserrietan ceucaten, mendian baino ajola gutchiagoz, aterpe ona, jan beroa,
jatordu jaquina, janci garbia, oe biguna, quezca gabeco lo goçoa A ce
gaztainerre janac eguin bear cituzten! A ce itzaspertuac! A ce nolaco
etzinaldiac!
Jose, beste guztiac baino gogotsuago ta urduriago jetchi çan, janic eta
loric batere oroitu gabe. Baceucan buruan aurreragoco gauçaric! Malencho
bacarric cerabilen gogoan. cer esan ceiqueon Malenchori? Berac, Josec? Ezta
itz bat bacarra ere: biotza ibilico citzaion izquetan, osoro esancor; mingaina,
lotsariac lotuco cion, ecer inola asmatu ecinic utzico cion: bacequian. Aitzen
emango alcion aitonac nescatchari mutilarequin içandaco izquetartea, ta
etzan gueiago bear. Baiezcoa ulerceco, etzuan Josec irritcho baten arguia
baino besteric escatzen. «Jaun cerutarra —otoitz eguin çuan etchera
urreratzean— irribarre bat neretzat Malenchoren ezpainetan!»
Ai ene! Irri-abarric etzuan bilatu: Malencho, lembicico onguietorriac
esanta bereala, lenago baino arduratsuago asi çan Joseren iguesi, lenago
baino muquerrago ta goçacaitzago guelditu çan: Joseren maitetasunarençat
etzeucan erançupenic.

59
O! inorc eztaqui, igaro gabe, cembaterainocoa dan atseguin garaian ta
poçaren toquian arquitzen degun naigabea: eztago naigabe saminagoric. Eta
ori bera guertatu citzaion arçai umeçurçari: çoriona itcharon ta atsecabea
idoro, sair bila joan ta neque berriac arquitu, eztia ames eguin ta
mingoztasunean ito.
Josec, cearo galdu cituan mendico paquea ta patchada ona, ta sarri esan
oicion buruari: gau tcharra igaro uan azquenengoa Urbiaco celaian, baino ala
ere, obeto uque otsoarequin borroca ibili arcume maitearen destainetan bici
baino. Bai mila bidar. Ta cer eguiten çuan aitonac bitartean? Aitona,
mutilaren cupidan edo, ichil ichilic cebilen. Ecezcoa esango cion Malenchoc
eta...

__________

Vi.
GAZTEqueRIAc

Iracurleac eçagutuco ditu erri tchiquietaco çaldunchoac. Gauça gutchi


eçagungarriagoric.
çaldun oietaco gueienac çalditaraco eztaucate; batzuec, ozta ozta irabaci
dute baburrun saldateraco; baina danac dira cereguin gabeac, itchuretan
beinçat.
Jan-edanic inun ezpada, jolasac norabaitera eraman ezpaditu, cafeteri
edo ardanguelaren baten egon oidira jai ta aste, ia egun osoan, nagui nagui,
aulquietan erdi etzinda, ister bata bestearen gainean ipinita, edo sorbaldaz
ate-alboari eutsica, orcoagatic edo emengoagatic marmarrean, urliari edo
sandiari atchimurca, goico ta becoai erruqui gabe larrua quencen.
Gazteac dira gueienac, tchitatchoac, guiçacumeac, adimen laburrecoac;
baina beren burua guiçonic eldu ta andienarena baino obe ta arguiagotzat
daucate.
Esana dago eztirala jaquinsuac, bai cera! cerbait icasiac gueienez ere,
açal açaletic liburutcho bat edo beste icusi dutenac; edo erbestean denda
morroi, pelotari, biçarguin, perratzaile ta abar irabazbide errecen bila
nolabait ibiliac; baina jaquinsu guztien gaineticotzat daucate beren iritzia, ta
berac astindu, orraztu ta erabaqui oidituzte aguintarien arauac eta
jaquinsuen auciac. Eztago gauça on bat, erri tchiquietan, çaldunchoen
baimenic ezpadu.
Arro aina lotsagabe, gauça oquerrari tchalo ta eguinça onari parre,
mendeco gaichoari ciri ta arauguile cinçoai destaina, bertaco lagunagatic ijiji
ta aldemeneco eçagunagatic ajaja, eztiote eceri ta inori paquean utzitzen, ta
ezta inguruetan çaldunchoen isecaz erre ta çauritu gabeco guiçonic içaten.
Necaçari ta languileac baino obecheago jancita oidabilz mutiloc, erdi-
andiqui ancean, ongui naiecean becela, baldan itchura icasian, çapata polit

60
edo abarqueta berri tchuriac oinetan ta euscal tchapel urdin biguna buruan
dituztela.
O burua! Amaica icutu ta igurci eguindaco ames jaureguia! Buruan
dago gazte oien arretaric andiena. ilea coipe leunez betea, usai goçozco urez
bustia, tchito ajolaz tolestatua, erdi aldean lerro tchuria duala ta copeta
gainean tchaplatatcho bat, icustecoa egoten da çaldunchoen burua ta
aleguinac eguin oidituzte beren goialde arin aicetsua eracusten.
Içan ere, auqueracoa da gaurco euscaldunen tchapela orretaraco.
Biguna, aldacor ta erabilcorra, nai dan itchurac arcen ditu ta era guztietara
janci deique. Ta ala, batzuen buruan çoço-abia dirudi edo perretchicoa edo
abatsa, ta bestienean mats-orria, coscordun tremesa edo talo çabala; auec
garrondoan ipinita darabilte, beste aiec ezquerreco edo escubico belarri
gainean, orcoac inguru guztian çuloac eguinda, orcez jositaco gurpil baten
ancera; emengoac, emengoetan daude gure çaldunac, lerro tchuria ta
copetaco ile quizcurra aguerceagatic, aurreco erça oso egoqui jasota.
Buruco apaindurian aisa eçagutu leiteque cembat ames darabilten
guiçonac... eta emacumeac Neri ascotan eracutsi dit nor cein dan tchapelaren
jazquerac eta ilien orraztuerac. Baita parre algara goçoac eraguin ere.
Guacen arira. Esan degun eraco mutilac errez icasi oidute ceinçuc
nescatcha diran aberatsac errian edo auçoan, ta nescatcha oien atzetic
nabaitu gueinquez tchuriquerian ta on irudian dabilçala, beste badaezpadaco
nescatchen bila jarraitzeari utzi gabe.
Orrelaco mutil gazte asco ceuden Oinatin, ta beren artean çarcote,
alper, jolasbilaco ardoçaleren batzuec. Mocholoren ardanguelan bituta,
amaiquetacoa çala edo lauretacoa, ardao çarra edo tchitchardin berria,
biatzac eta ezpainac olioz bustita, nabarbenqueria baino nabarbenago,
arrapatzen çuten jaquia ioranez irunsitzen, belcetic edo çuritic çurrutean, edo
ta bestela berritsuqueriaric tchoroenetan, sudur çuloetatic queia boteaz ta ate
ondotic calean cijoacen nescatcha guztiai tchistadaca igarotzen cituzten
egunaren orduac.
An ceuden beti, Oinatiar citzoac ciotenez, çorrari orçac eracutsi, lotsari
lepoa eman, oar onari gaizqui erançun, bearsuari or compon eguin, ta premia
guztien aurrean neri cer dit? esanaz, beren buruari bacarric beguira, grina
gaiztoac asetzen bici nai çuten guiçonac.
An cegoan egunero, au neuc daquit ciur, Peru Odolqui, tchopin bat
ardogatic edocertaraco erne, ta baita ere guc ancina eçagutu guenduan etche
artaco semea, Mocholo gaztea, Manuelchoren lagun caiscarra. Uf! Orain
beste gauça bat çan. Ameriquetan içana, Bilbon, Barcelonan ta Madrilen
pelotari egona, goicetic gabera eztaquit nola dirutua, papar çabalean urrezco
catea çuala ta catean onçurre borobila, Mocholo Potolo, orrela deitzen cioten,
ascotan oiçan beste jaquinsu guztien nagusi, buru ta albistari.
cer esan ceçaquean baina mutilac? Gauça onic ez. Abanan edo
Montebideon pelotariac bein eguindaco iruçur petrala, Madril edo
Barcelonaco bazterretan icusitaco çatarqueri liçuna, ur-oncietaco ugari jatea

61
edo galanqui edatea, inoiz baten duruaquin eztaquit ceini arrica eman
ciotena, beste batean lagun guztiac tchampainez arpeguia garbitu çutena, ta
era orretaco beste astaqueri batzuec.
Arranietan! Tchampaina edatiarren, belarri bat emango niquec —esan
oiçuan Odolic.
guiçon aiec etzituan inorc errian maite, ardosalçaileac içan ecic: beren
gurasoac ez, ceucatena ta etzeucatena, sortua ta lortua, Mocholonean
ondatzen ciotelaco; erriçainçaileac ez, çaldunchuoc gaberditic aurrera ere,
deadarca ta iscambilaca, etcheratu ecinic ibilcen ciralaco; elizguiçonac ez,
eracuste oquerrac, animaren caltean, nonai ta edonoiz çabalcen cizquiotelaco.
Baino lotsagarria da açaldu bearra! Mocholonean cegoan, len esan degun
becela, irain, irri ta iseca guztien cabia, ta iseca irain irrien bildurrez,
guiçoncho aien mingainetan ez ibilceagatic, gueieguizco beguirunez
beguiratzen cioten erritar guztiac. Garbiroago: oinatiar cinçoen argaltasunac
ematen cien indarra ta oilarqueria Mocholonecoai.
Orratican ere bereac eta bi ençun gabe etziran içaten ereti batzuetan.
Patchico sendaquina çan, Oinatira cijoan guztian, ederqui asco quilimatzen
cituana. Ecin çan erritic erten garrazqueri batzuc çaldunchoai bota gabe.
—Mutilac! —jardun oicioten— au ustel usaia dago çuen artean! cetan
çaudete beti emen sartuta? Norbaiti azpiac jaten? Ichileco guertaerac usaica?
Loiqueri danetan muturra jarcen? Tcherriac becela guicencen? Eguia alda
tchitcharien aldeco sosiedade bat asmatu deçutena? Ori ere bada ba lana,
lurpeco arrac jaqui gueiago içan deçaten, çuen burua guritzen jardutea, beste
eguitecoric gabe... Ala bai aldeçute beste arloren bat? Errico gauçac çucendu
naian alçabilçate? Etzeoc toqui tcharrean çucembidea! A ce nolacoac çuec,
salobre urdailsuac, ciraun macurrac, doilor, galdu, naspilari arraioac; a ce
nolacoac errien diru ta ondasunac çainceco ta ugalceco! Badaquit nic cer
ugalduco cendutequen çuec: çorra ta cimaurra. Ni alcate baninz, gurdi bati
uztartuta erabilico cinuzquet aida, ainaninuoc! anche, coipea quendu ta
guerria bigundu arte.
Ta ederra da ipuia. Patchicori onian arcen cizcaten ozpinqueri guztiac
eta etzioten min emateco gauça bat egundaino esaten, arpeguiz arpegui.
çambroac sorceraino cigorcen cituan, erruqui gabe, ta oso leunqui, içuturic
becela erançuten cioten mutil pardelac çaldunchoen artean, abere gaiztoen
bigunçailea cirudian Patchico sendaquinac. inoren ajol gabeco guiçatchar
trebe ta arguiaren icena ceucan ta... O! Ezta gaizqui, garaietan, ausarta içatea.
Ardanguela orren aurretic igaro bear içaten çuten Paulac eta Malenchoc
eliçara cijoacenean, ta eztago cer esanic, barruan ceuden guiçasemeac, çar ta
gazte, danac ertetzen cirala nescatcha oiei beguiratzera.
Lengusu biac ciran icusgarriac, baino batez ere Malencho. Menditar
gazte ura ederren erreguina çan Oinatin, berez, jaiotzaz, jazqueraren
apainduri gabe; arren ondoan erritar nescatcharic auqueratuenac, urri,
ciztrin ta itchusi aguercen ciran; ura cebilen toquian edertasunaren arguia ta
anima garbiaren usai goçoa becela utzitzen çuan, onela esan badeçaquet.

62
Orregatic guelditzen ciran erguelduta beguiraleac, cer esan asmatu ecinic.
Bacequiten, bai, çabaletacoac ezconsari ona iduquico çuana; baino, aitortu
bear da, guztiac ezcoduco citezquean pocic Malenchorequin, naiz ta onec
tchampon bat içan ez. cer bera baino ezconsari oberic?
Mocholo Potolo cegoan itchutuena ta Mocholo Potolo aguertu oiçan
bero ta urdurien ardanguelaco atari ercean, parrezca, quinuca, gueçur-eztulca
Malenchoc etzuan ainçacotzat arcen mutil arren cinuric: aldemenetara
beguiratu gabe, benaz, itzal ta lerden jarraitu oicion bere bideari; baino ala
ere, bein, norbaitec bidean guelditu çualaco, icusi çuan, cearca, Mocholo
Potolo, ta parreac erten cion gure nescatcha ederrari.
Içan ere parregarria çan Mocholo Potolo. Laburra, çabalotea, beso ta
isterrez oso lodia, buru aundiduna, iletsua, ia beguietaraino biçarrea jancia,
ocotz biren jabea, belceran berde samarra... bere orz ustelac eracutsiaz
belarrondotic belarrondorainoco aoa iriquitzen çuanean, içutu eguiten çan
edonor lembici, ta guero parreac berez ertetzen çuan ezpainetara.
—Jesus! Oriche da mutila! —esan çuan Malenec— Jaungoicoac parcatu
daidalata, ancadun upela dirudi.
—Upela guerri aldean, ta arpeguian? Icusi aldioçu arpeguia, Malen?
—Ondo ez.
—Ba icusi daiqueoçu urrengo baten. Ara, bart euqui nuan pronosticoa
escuetan, ta anchen dagon ilarguia becelacoa da.
—çuc esango dituçunac.
—Egui eguia. Arto çati batez obea eguin leiteque.
—çagoz ichilic, nesca.
Ordutic aurrera ascotan parre eguin çuan Malenec ilargui betearen
arpeguia gogoratuta.
Paula, Malencho aina eçarren, oso çan emacume itchurazcoa ta
maitagarria. Andi ta guri samarra, iaioa, otzana, languilea ta beguiratua,
amaicac artuco çuquean pocic emaztetzat, berac nai içan ezquero.
Baino etzuan nai, icusten çanez; etzion beinçat inori jaramonic eguiten.
Bai, naigaberen bat baceucan Paulac ondo gordeta; arren begui goçoetan beti
aguiri çan iluntasun bat, cerbaiten errainua, arimaco beaztunaren albistea.
cer ote çuan?
Ura ta Jose, ara beste goibela, jai arratsaldietan, amonaren etchean
arquitzen ciranean, beti ceucan mutilac, ain çucen ta ichila içanda ere,
ardanguelacoacgatic cerbait esan bearra, ta beti ençuten cion Paulatchoc
gogoz ta arretaz.
—cer meçatan içan cerate gaur?
—çorciretacoan.
—An egongo ciran, Mocholonean, Oinatico alper guztiac.
—Eztaquit ciur, baietz uste det.
—Bai, egongo ciran. çuc ezpadaquiçu, besteren batec jaquingo du.
—ceinec? Malenec?
—Bai.

63
—Malenec eztu ardanguelara beguiratu andiric eguiten.
—Beguiratu gabe eracutsi leique barruco cera.
—Nola baina?
—Parre tchoroac eguinaz. Badaquit parrez joaten ceratela.
—Bai, inoiz bai. ceinec eguin ez parre Potolo icustean? guiçon
çatarragoric...
—Eta aberatsagoric. Aberastasunac dana edercen du, Paula.
—Ez, ori ezta oso eguia. Nai luque Potoloc beste batzuen ençute ona, nai
luque neuc daquitan baten arpeguia. Ara, Jose, naiz ta diruz josita egon,
Mocholo Potolo ezta egundaino çu aina içango.
—Norbaitençat ez, bear bada; baina...
—inorençat erez. çu, guiçona, espaz beteric çaude; baina Malenec
eztauca Mocholatarraquin cer icusiric.
Paula, eguiçalea çan ta, eguia esan oiçuan minez bada ere; baino
gueçurtatzera becela etorri citzaion Peru Odolqui ilunce batean.
Gazte biac ate aurreco larrainean cebilçan, batera ta bestera, astiro
astiro, ecetz ta baietz, lelo arduratsuagoric etzeucaten ta, aspaldietacoa
berriro aztercen, mutil çar tchatchua jeupadaca aguertu citzaienean.
—caicho Peru. cer dacarçu olaco orduetan gurera?
—çuençat ecer ez.
—ceinençat ba?
—Beste nescatcha gazte polit batençat.
—Malenençat?
—Bai.
—cer bear dioçu ceuc Maleni?
—Nic edo beste batec.
—ceinec bada?
—Orichen da jaquin bearra. Etchean aldago?
—Bai, amonarequin, janari pichca bat jarcen.
—Esaioçue atera dedila onaino. Baina, icho, amonac ezteçala ecer
somatu, e?
—Baino eçaldiguçu cer darabilçun açalduco?
—Ecin deçaquet... Ara, ichil ichilic euquitzen badeçute... Potoloc biraldu
nau tchartelcho batequin. Oso erotua dago mutila Malencho dala ta eztala; ia
cer eguiten duan eztaqui guiçagaichoac; ez omendu inun orrelaco
nescatcharic icusi egundaino; ez omen dio mutilac nai luquean becela
arpeguiric ematen Malenchoc; ez omen daqui arrec, gainera, nescatchari nun
ta nola itz eguin leiquion, ta (colcotic tchartel bat ateriaz) paper onetan jarri
omen dizquio eztiqueriric andienac. Bai, gochoac içango dira emen dauden
itzac, baina gochoagoa içango da gaurco nere aparia. çuec eztaquiçute,
tchampainez gombiratzen nau Mocholo Potoloc! Ori dec guiçon içatea, ori!
Etzioc probinci guztian Potolo becelaco mutilic! Tchampana! Tchampanaren
icenic ençun aldeçute? Ez, e? Urrutietaco edaria da ta. Edari tchuria, edari

64
garbia, edari fina, andiqui andiquien edari garestia. Ba nic nai aina edango
diat gaur. Aufa! Nic arrapatu bear diat mocoiloa!
Jose, Peru izquetan aiçan bitartean, çuritu, gorritu, otzitu, berotu,
edertu ta itchusitu çan iru edo lau aldiz bai.
—Tira —jarraitu çuan Odolquic— esaioçue Maleni ertetzeco.
—Ez alda berdin tchartela gueuc eramatea? —galdetu cion Josec.
—Ez, nescatcharen escuetan bertan utzitzeco aguindu dit.
—Utzico dioçu, guiçona, utzico dioçu; baina neuc icusi nai nuque
lenago, gainetic bada ere. Eman çadaçu apur baten.
—Ez, ez.
—Baino cergatic ez? cer galcen dec nic estalquia beguiratzeaz?
—Eztetala nai, eztetala nai. Potolori itz eman diot Malenchoc bestec
eztuala icusico ta eztiola icutuco.
Onetan cebilçala, erten çuan Malenec çurrumurrura, ta azquenengo
itzac ençun cituanean:
—ceinençat deçu tchartela? —galdetu cion Odolquiri.
—çuretzat.
—Bada neretzat içan ezquero, neuc bacarric artu bear det.
Aurreratu çan gure nescatcha ederra, quendu cion escutitza
mutilçarrari, ta gueiagoco gabe, sartu çan sucaldera patchada osoan.
Larrainecoac aoa bete orcequin guelditu ciran, itz bat atera ecinda.

__________

Ich.
ITchAROMENDI

Jaungoicoac jarri çuan Bizcaian Urquiolaco mendia, Arabaren ondoan,


guipuzcoatic urre samar, ta mendi orren gainean ipini çuten euscaldun
sinistetsuac Antonio Donearen elicetchea, çorion guztien itcharopeneraco.
Mendi orretara joaten dira sarri Bizcaicoac, Arabarrac eta guipuzcoa
eder onetan jaioac; mendi orretara joaten dira, doneric erruquior,
miraguileric andien ta sendatzaileric onenaren jaureguira becela, uri andi
guiçaditsuetatic eta baserri tchiqui padutarretic, aberatsac eta tchiroac,
guiçon cindoac eta osasungabeac, indargue jaiotacoac eta eçurren bat ausi
dutenac; errenac eta itchuac, ancoquerrac eta besomotchac, gorrac eta çauriz
beteac, totelac eta çampatuac; buruco tchorabio, çuldar, leguen, eztul, beraco,
mimbici, anditsudunac: etsita daudenac, bici nai lutequenac, irabazbidea
idorotzen dabilçanac, euri edo eguzquiaren bearrean arquitzen diran
lurjabeac, Ameriquetan semeren bat daucaten gurasoac, gudara joan bear
duanaren aideac, icastolatic etcheratutaco mutilac eta ezconceagatic mototsa
salduco lutequen nescatchac: itz gutchitan amaitzegatic, gogo, estutasun,
samin edo premiaren baten arquitzen diran euscaldun guztiac, osasun bila,
argui esque, laguntasuna itcharoaz, çoriona irriquitzen edo esquerrac

65
ematen; eta bertan, Urquiolan, eguin oidituzte benetaco arrenac eta bertan
utzi, beren oparitzat, egurrezco maculoac, arguiçarizco anca ta besoac,
cilarrezco biotzac, ile tchiricordac, onciac eta soinecoac, icenac eta condairac,
samin, aje ta neque ascorequin batera.
Beti dago norbait Urquiolan meça bat esqueincen, arguitcho bat
ipincen, bederatziurrena eguiten; beti dijoa mendi artatic ceruraino
euscaldun batzuen escaria, Antonio Donearen bitartez.
Baino batez ere Garagarrilaren amairuan içan oida bileraric ospatsuena.
Egun artan Urquiolaco mendiac erriric andienaren itchurac arcen ditu.
Goicean goicetic açalcen da eliça barrua arguiz ta guiçadiz betea, ta eliz-
ataria liburu, bederatziurren, errosario, cutun, gurutze ta Antonio donearen
irudi salçailez ornitua; laster aguercen dira, mendi eguian, maitcho banatan
edanonci garbiac eta mai azpian suila-pedarrac dituztela, ur goçatuaren
emale tchucunac, eta beren aurrean, urez ecin ase diran mutico ta
emacumeren batzuc; celaien erdian, egun bateraco tajutu dituzten sucalde
apalac, elce, tupi, çartagui, plater, pitchar, antosin, quiatiluz inguraturic, eta
suaren urrean, mendi-ostatuac, oialezco tchosnac, ogui, ardo, aragui,
bacailao, arrai, piper, egazti, arrautza ta guiçon jatunez ugariegui becela;
tchosna ostean, opil goçodun mendarotarra, bala-sasquia lurrean çabalduta,
erosle goçoçaleac noiz aguertuco çai patchadaric andienean ichil ichilic;
çuaitz ondoan, era guztietara escale arrotz cirpilsuac, anca ta beso igarrac
eracutsiaz, ingurucoen biotzac bigunceagatic Santa Lucía le guarde! ta San
Antonio le ampare! erdi negarrez oiuca: toquiric tchocoenetan, atso cimurrac
eta agure ad deadarrez, orratz, orraci, aiubet, ispilu, labana , tchilibitu, paper,
luma, jostailu, eraztun, belarritacoac esqueinica. Edonun ta edonoiz icusi
litezque euscaluri danetaco guiçaseme ta andrazcoac, banaca, binaca edo
samaldaca, oni ta besteari, aurreco ta albocoari bulça eguinaz, gailurrean ta
egalean, eliçan ta celaian bear aina lecu idoro ecinic; or daude Durango,
Elorrio ta Ermutar elizcoiac, an dabilz Bilarreal ta Otchandioco languile
irmeac, arutzago Bilbotar apainac eta Bergara, Tolosa, Azpeiti-azcoitiar
atseguinac; emen Bermeo, Lequeitio, Mutricu, Ondarroaco arrançaleac;
aldean ceanuri, Bilaro, Dima ta Larrabetsuco necaçariac... Jaungoicoac daqui
cein ez ta nongoa ez, erritar, eçagun, adisquideac alcarri eutsica, caichioca,
galdezca ta agurca, egundainoco içots, çurrumurru lazca çarataric bicienean.
Ta batzuc eliçatic erten orduco, beste batzuc sarcen dira gogozco arrenetara;
egarbera ceudenac alde eguiten, egarri daudenac inguratzen dituzte urçalien
maiac; ase ta beteac tchostenetatic ertetzean, salobre ta goseztoac jarcen dira
aien toquietan; opil edo jostailu salçaileac erosle bat aurretic quendu baino
len, aurrean dituzte iru edo lau icusle urduri; goiztarrac edo urruticoac,
guiçadizco errequen ancera, etcherunz dijoacenean, urrecoac edo
berandutarrac badatoz mendira tchindurriac tchindurteguira becela, oinez
edo çalpurdietan, manaz edo nequetsu, aberien indarrez edo norbere adorez,
arpeguia aicemalez egurastuaz edo aurren bat lepoan dutela icerdi patsetan;
dana batera esateco, eguzquia jaiquitzen danetic lotara dijoan arteraino

66
alderdi guztietan icusi ta ençun litezque, naspilaturic, nagusi jaunac, maizter
tchiquiac, etcheco andreac, nesca gazteac, mutil eroac, lurbarrucoac,
itchasguiçonac; usaibelarrac eta eliz-candelac, crabelin sortac eta opil
mordoac, esqueac eta esqueinceac, algarac eta tchilioac, otoitzac eta irrinciac,
arrenac eta aurrescoac, tuntuna, panderoa, guitarra ta filarmonica.
Bai, guitarra ere bai, filarmonica ere bai. Egun orretan eztira danac
Urquiolara Doneagatic joaten: gazte asco jan edanaren usaiac eta jolasaren
durundiac jasotzen ditu mendiraino, ta orrelacoac Donearen oroimenic
eztaucate. Jaia da oiençat ere Garagarrilaren amairugarrena, baino urdail-
jaia, janci berriac eta buru arroac eracusteco ereti ona, jaiquica trisquetan
eguiteco aroa, tchoraqueri, nasaiqueri, astaquerietan ibilceco egunic
egoquiena. Orrelacoençat jotzen dituzte guitarra-filarmonicac, tchoraquerien
lagunçaraco, astaquerien indargarritzat.
Lenago esan ditugun guertaeretatic laster, Urquiolan dacusgu, Antonio
Donearen egunean, gure ancinetaco adisquide on batzuec: Joanes, Malencho
ta Jose. Eliz atarian daude: bata, tchapelpean pipea piztu ecinic; bestea,
ampolai çuri-gorria baino ezcoago, eliz-oiala tolestatzen; irugarrena, çurbil
samarra, pardelcho bat escuetan duala, Malenchori maitero beguira.
Aurretiaz eracutsi çuan Joanesec, etchean, Urquiolaraco gogoa,
onenean Jaungoicoac guerrico mina Donearen bitartez quenduco ciolata;
aurretiaz auqueratu cituan juan etorri orretaraco lagunac: Malen, etchetic
inora beinere ertetzen etzualaco; Jose, mutil guiçagaichoari atseguin eman
nai ciolaco.
Goiçaldeco ordubietan erten dute çabaletatic, eta lasterbidean cear
etorri dira, oinez, jaquina ba, Meça nagusitaraco.
Eztaude ain necatuac: elizquiçunac amaitu ondorean, aitonac pipa piztu
ta guero, jo batera ta jo bestera dabilz bazterric bazter, aldraric aldra,
tchosnaric tchosna, gauça guztiai beguira, nun jarrico, cer jango, cer erosico.
guiçon coichcor biçarsu bat icustren dute mai baten gainean garrachica.
çolia du mingaina, azcarrac dauzca beso ta biatzac. Bai arranietan! Berebicico
itz iturri naro ausarta dario etengabe, paper batzuec egan botatzen ditu ta
escura joaten çaizca berriro, mutico bati tchamponac ateratzen dizca musutic,
belarrietatic, nai duan lecutic, edoceinen gogarteac asmatuco omen lituzque.
Pamerialen adisquidea çan inolaz ere! Baserritar caicu pila andia dago
guiçonchoari beguira. Aoa çabalic daude gueienac. Onic onenean, jolasari
utzita.
—«Ni naiz, —esaten du erderaz— ni naiz Rosinac sendatzaile icendatua.
Lagun urcoari on eguiteagatic lurbira guztico erri ta itchasoac igaro ditut,
liburu guztiac aztertu ditut, jaquinsu guztiequin itz eguin det, sendagarri
guztien indarra neurcen gau ta egun ibili naiz eta min oinace danac osatzeco
gauça bat asmatu det. cer da bera? Ara, jaunac, emen daucaçute; arçaren
coipea da, leoien coipez nastua. coipe oneçaz igorchitcho bat min dan toquian
eman ezquero, min guztiac beti betico joaten dira. Eztago gaurtic aurrera ez
buruco minic, ez guerrico minic, ez beso, iztar, belaunetaco minic gueiago.

67
Nic sendatu ditut Paris, Londres, Berlin ta Bienan eri ceuden guiçadiac. Ta
cembatean da coipe ori? esango deçute. cer diru bear da coipe ori erosteco?
Utsa, baterez, tchampon erdoitu batzuec, peseta bat, orra. Peseta batean
ematen det lagun urcoai on eguiteagatic. Oso gutchi dauzcat. Biar, guero,
emendic ordu batera esquean baçatozte, eznauçute ni bilatuco. Ni banua,
laster nua emendic, eta eznator ni onunz gueiago. Norc escatzen du beste
bat?»
Eta baserritar gueldotzarrac, escuac luçatuta, beren biatzetan macur
tchuriac eracusten dizquiote itzonciari.
Baciran orratic onela itz eguiten çutenac:
—certaraco du baina dirua, musutic ateratzen badaqui?
—Dirua musutic atera ta alcondara ciquina janci? Amari esaioc.
—guiçon prestua içateco ipurdia lurretic urrean ceucac orrec.
—Aitona —galdetu cion Josec Joanesi— ez aldu orrelaco coiperic erosi
bear?
—Nic? certaraco? Jaungoicoac nai badu, sendatuco naiz; Arrec nai
ezpadu, guiçonchoaren coipea gora bera, eznaiz sendatuco. Eguin det nere
escabidea, Antonio Donearen bitartez.
Gure eçagunoc, coipedunagandic laster, numbaiteco bibolin jotzaile
itchua idorotzen dute. Lagun arguia dauca itchuac aldemenean, mutil sostor
bat, eta lagun orrec eun-oiala darabil maquila batean jasota, itchuragabe ta
cirriborroan eguindaco guicirudiz betea. Horroroso crimen! jarcen du
oialean, ta noiz itchua, noiz mutil sostorra onela minçatzen dira:
«Tchamponean sarcen degu Toledoco urian guertatu dan oben liquitsaren
albistea Paper onetan adierazten da nola Eujenio Barelac bere
amaguiarrebari arrigarrizco eriotza eman cion, emaztearen amac alperra
deitu ciolata beste gabe. Amaçazpi aldiz sartu cion labana çorrotza lepo, bular
ta erraietatic cear ta, odola ichurcez necatu çanean, guibela ta guilçurrinac jan
cizcon, sutan erreta. Oialaren alderdi batean daucaçute guiçon erailea
emacume cupidagarriari eriotza ematen eta bestean urcamendira igotzen,
bere ornia nai ta naiez arcera. Norc escatzen du beste papercho bat?» Eta
oiturazco eresaldi bat eguin ondorean: «Baita ere badacarzquit candelasen
lapurreta burutsuac eta Jose Maria ta Diego corrientesen eguitada oquerrac.
Baita ere badauzcat Santa Jenobebaren bicitza, Bertoldo ta Bertoldinoren
liburua, Santa Ritaren bederatziurrena, Santa clara, Santa catalina, San Jose,
San Prancizco, San Antoniorenac, Begoina, Iciar, Arançaçu ta carmengo
Amarenac. Norc nai du beste bat?»
Eta baserritar cençugabeac, erailearen irudiari beguira beguira egonda
guero, Toledoco gaiztaqueria goiz artan igaroa balitz becela, Elorrion
guertatua balitz becela ençuten egonda guero, obendunaren berriac
cecarzquian papera escatzen cioten itchuari, eztaquit certaraco.
Itchua baino oincada batzuc aurrerago, eztarri garbico euscaldun alai
bat arquitzen da oiulari: Berso berriac —ots eguiten du noicean bein—

68
Sempelarrec jarriac! Eztauca bibolinic; eztarria du bibolin-guitarra
jardunaren jardunez, equinaren equinez salcen ditu bere paperac.
—Bai aldaucaçu guernicaco Arbola?
—guernicaco Arbola guernican cioc, motel, ta astuneguia dec nic onaino
ecarceco.
—Ta San inacioren marcha?
—Ez, maite; datorren ilean cantatuco degu ederqui, Loiolan.
—çuc eztacarçu ecer, guiçona.
—Nic eztacartala ecer? Sempelarren bersoac, berri berriac, Pranciaco
pelotariai ateriac.

Amalau espainoletan
Mateo pranceça a
Partidu onetanche
Içanda trabesa a.
Lau lautara
ciran asi
Alçuenac
irabasi...

Bersodunaren urre samar nesca-mutil buru arinac alcarren aurrean


dabilz, triscatzen, anchume çoroen ancera, aquitica, bira biraca, irrincica.
çabaletacoac aiei beguiratzeco astiric eztute arcen.
Tchosna baten alboan guiçapila iscambilatsuac ibilpidea galeracitzen
diote. cer ote da? Borrocaren bat? Ezta borroca, ezta aserrea: jan baietz ta
ecezco aucia darabilte cancailu bic.
—Arcume osoa.
—Bai.
—Lau libraco oguia gainera.
—Bai.
—Bi pitchar ardorequin.
—Irurequin naiago.
—Bueno, irurequin.
—Amar duro, ecetz.
—Amar, baietz.
—Jango dic.
—Eztic.
—Bai, jango dic, idiac baino urdail obea ceucac eta.
Gure oinatiarrac, era oietaco icusquiçunez aspertuta, guiçartetic alde
batera eguinda, eçarri dira nombaiten; cerbait jatera dijoaz.
Arçai çarrac arrautzopil pusca bat beatzetan duala:
—Samingarri da! —esaten du—. Amaica bidar eguin det çabaletatic
onaino dagoan ostera! Amaica bidar jan det emen, goçoro, nere baserrian
erretaco taloa, ta orain arrautzopila ta ogui çuria ecin irensi! Dana dago latza,

69
dana badaezpadacoa: janaria, guiçonac eta lurra bera. Bai, lurra ere bai.
cembat aldiz icusi ditut emendic aguiri diran gure mendiac! Ederragoac ciran
len, mila bidar ederragoac. Ezta irudipena: azpietatic çulatu dituzte alderdi
batetic besteraino; beren egaletatic tontorretara bide çabalac eguin dituzte;
beren arrizco ta burnizco erraiac eguzquitara ateratzen aidira, ta gure umeac
mendi çuloetatic cear dijoazquigu, eztaquit nora, bide çabaletatic datorzquigu
eztaquit nongoac gueure gailurretaraino. Benetan, lur guztia eguin du
Jaungoicoac bere semiençat eta denoc guera bere semeac, denoc: gureac ere
badabilz nombaiten ta betoz Euscalerrira etorri nai duten arrotzac, betoz
çorionean; baino ezteçatela gaiztaqueriric onunz ecarri. Len ere naico gaizto
guera gu, on itchuretan.
—Aitona, ez bedi orrela betilundu. Jan beça.
Baino aitonac eztu ia ecer jaten. Malenec urdaiazpico çatia ipincen dio
ogui gainean, baino Joanesec escura cer eman dioten eztaqui. Gogamen
astunac dauzca inolaz ere.
—Eztet ondo itz eguin —jarraitzen du. guiçonac berarequin eraman
oiditu bere oiturac, onac edo tcharrac. gueugan dago inoren oitura tcharric ez
icastea; bai, gueugan. Gugana datorren icazquinac ezcaitu belcituco, gueuc
nai ezpadegu... Badançuçute auspo soinularia, filarmonica? Nic eztaquit
Euscalerrira ceinec ecarri duan, baino badaquit ceinçuc jotzen dute:
euscaldunac, menditarrac...
Bazcaritcho amaitu da. Malenec escale bati ematen dizca emparatuac.
Josec biotzaren jaquia nai luque: maitetasuna. Joanes urrutira beguira dago,
gaztetaco egunetara.
Aguratcho bat jarri çaiote aurrean beguira, maquil buruan escu biac eta
escuen gainean ocotza ipinita.
—Adisquidea —galdetzen du— barcacioz, oinatiarra alcera?
—Bai.
—çabaletacoa?
—Bai.
—Joanes?
—Bai.
—Anceman diçut orratic.
—Eznaiz ba çuçaz oroitzen.
—Orain dala oguetamar urte alcarrequin jan guenduan araco çoco
artan.
—Içan leiteque.
—Ala da. Bergaraco açocan esne-bei eder bat saldu ciaçun, ederra alare,
ta bei diruac arcera etorri cinan.
—A, bai! Aingueru jaola! Austin cera çu, elguetarra!
—Elguetan jaioa, iragoco laroguei urte auetan Arriolan bici naicena.
—Aspaldico Austin! Urteac dira ba alcar icusi eztegula.
—Esan det: oguetamar.
—Ez alguera gueiago inun icusi?

70
—Nic etzaitut gueroztic beguiz jo. Lenago bai, lenago sarritcho icusi
oiguinan, bata besteaz artu-eman asco erabili oiguenduan, alcarri ondo
lagundu oiguinon.
—Bai oriche, bai ambat; çuc eta nic, Açurçaco Militonec eta Irigoiengo
caisparrec alcar bilatzen baguenquian. cer eguin çuten adisquide aiec?
—Il ciran.
—Il ciran?
—Bai, ancinatcho. Baita ceceagaco Turubio ta Eguzquitzaco Tchomin
ere.
—guiçon cinçoac, guiçon maitegarriac.
—Gaurco egunean gutchi becelacoac, Joanes.
—Gaurcoac ere gure ondorengoac dira, Austin.
—Bai, baino gugandic etenac. çuaitzetic ebaquitaco adarrac dirudite,
adar igarrac. Galeran dijoaz euscaldunac eta Urquiola bera galeran dijoala
deritzot. Goicean etorri naiz, Aramaion ezconduta bici dan seme batec ecarri
nau, ta bereala gogait eguin det emengo alderdiac icusten. Eztago emen
adisquide on bat. Eçagun batzuec icusi ditut, baino ezpainetatic
ezpainetaraco izquetarte otza içan degu alcarrençat: biotzetic biotzera itz
eguiteco, eguiazco adisquidea bear da, ancinetaco lagun çarra Nere aita çanac
esan oiçuan: urdaia ta ardoa urtecoa; adisquidea urtetacoa. Orregatic poz
andi bat artu det çu icustean.
—Esquerricasco. çu icusi baino lencheago cerbait gogoratzen ainitzan,
ta çure itzac nere ustien oiarçuna dirudi. Ala ere çalança pichcaren bat
badaucat. Gu çarrac guera, Austin; naigabetuac gaude, ta biotz naigabeac itz
garratzeguiac oiditu. Gure gazterico egun alaiac joan citzaizquigun, ta egun
aiençat gordetzen degu oraindic animetaco maitetasuna. Norc daqui, bada,
gure ustea çucena ta ciurra dan ala ez?
—Neuc daquit, ceuc jaquin bear cenduque. Oraingo Urquiola ta gure
gaztetacoa eztira berdinac, ta orducoa obea çan.
—Oraingo eguzquia ta nere umetacoa berdinac dira, gaurco lorea ta
orducoa berdinac, orduco ta oraingo arrautzac era berecoac; baino gaurco
eguzquiac ecin poztu nau, gaurco liliari eztiot usairic arcen, arrautzopila
tcharra dagola iruditu çait. gueu gaude gu alperric galduac, Austin.
—Joanes, edo eznaiz çure oiarçuna, edo ni tchuricatzeagatic, çure
iritziaren atalen bat barruan gordetzen deçu. Nic badaquit gure cençunac
alperric galduta daudela, baino ez gure animac Aitorcen det lengoac dirala
eguzquia, loreac... eta arrautzac, baino ecin ucatuco deçu au eztala lengo
Urquiola. Len euscal-usaia, garo usaia cegoan emen; gaur, mendico egurats
garbia oso quirastua dago.
—Bai ote?
—Maquila escuetan daucatan becela.
—ceinec quirastu du?
—ceinec? Gaitz da erançuten... Uri andietaco aiceac, baserritarren
grinac, guiçon batzuen siniste otzac, ascoren nasaiqueriac; arrotzac eta

71
euscaldunac, etsaiac eta gueuc, danac et danoc. çu pecataria esaten badaquit,
baino Ni pecataria etzait aztu.
—Ederqui minçatu cera, adisquidea. Jarri çaite nere ondoan gauça oiec
obeto arguitaratu ditzagun, pipacada bana erreaz. çuec, gazteac, etzaudete
ondo gure iletac ençuten; çoazte, bada, orrutz cerbat icustera.
—Ondo gaude, aitona.
—Ez, çoazte; erosi itzatzue goço batzuc etcheraco.
—ilobac aldituçu, Joanes?
—ilobac.
—Landare onac! Garo artean artu deçatela lurra, Aloinatic urrean.
—Amen.
Adisquide çar biac beren erabaquiac ematen dabilçan bitartean, gure
gazteoc, guiçartetic cear dijoaz alcarren lotsaz, batac besteari beguiratu gabe,
ecertan arretaric ipini ecinda. cer eguiten duan eztaquiala, aimbeste opil erosi
ditu Josec, copeta iluna darabil Malenec, biotz gabeco nesca mutilac dirudite
biac, aserratuta daudela esan leiteque.
Bat batera:
—Jesus! —dio nescatchac—. Gauça lotsagarriagoric.
—cer da?
—Osaba inacio Mari dançaurrea eguiten.
Eguia çan. guiça-uztai baten barruan, tambolinaren aldemenean,
çabaletaco aizcolari ospetsua, Azcarragaco Paula ta Martinen aita obeto
esateco, birbiztuta, ardoac berotuta, escu baten tchapela çuala, paparra
aguirian ta guerrico tchistana atzeco aldean dindilizca, besoac çabalic cebilen
goragoraca, alcituan gaitasunac eracusten, baino çabulunac neurtu ecinic eta
oso parregarri.
—Peru Odolqui atzezco!
—Socan dauden guztiac dira oinatiarrac, Mocholo Potolota.
—Jas! Ez lotsatzea osaba, orrelaco guiçonaquin bere burua bat eguinda!
Aldendu gaitecen, gueu inorc icusi baino lenago.
—Arritzen aiz.
—cergatic baina?
—Mocholo emen euquita igues eguiten deçulaco.
—Nic eztaucat Mocholoren bearric.
—Benetan?
—Eznaiz gueçur çalea. Goacen aitonagana.
—Ez apur baten, Malencho; ez, Jaungoicoaren icenean. Izquetan asi
gueran ezquero, gauçatcho bat esan nai neuquiçu.
—çuc?
—Bai. Aspaldian daucat nic çuri aguerceco uste bat, ames bat...
—çaude ichilic.
—Ichili, beti ichilic! Ito eguin bear det beraz nere gogoa.
—Badaquit cer esan nai cenduquean... Badaquit maite naçuna, baino ez
itcharon nigandic ecer.

72
—A! çure itzala içateco eznaiz duin!
—Ezta orregatic!
—Bai, biotzac adierazten cidan: utsa naiz, oimpean darabilçun autsa
becela naiz, çabaletaco morroia!
—Ezta ori. çabaletan morroiric eztago. çu ta ni anai-arrebac guera...
Jaquin çaçu bein, çure barruco arra quenceco. inorequin içatecotan, çurequin
içango naiz; baino ez itcharon, Jose, ez alperric itcharon. Bilatu çaçu beste
bat, çure idecoa. Nescatcha on bat opa diçut, ni baino obea opa diçut.
Eta orrela itz eguitean, tchit bigun beguiratzen dio mutilari, erruquizco
begui ederrac eracusten dizca.
—O Malencho!
—Icho. Naicua esan deçu, gueiegui erançun det. Guacen azcar.
...................................................................................
Aitona biac, oso samurturic, agur eguin diote alcarri.
—Agur Austin.
—Agur, Joanes, lagun çarra.
—Noiz arte?
—Josapateco celaira arte.
çabaletacoac equin diote etcheraco bideari, danac ichilic, barruco ames
ta etsipenai beguira danac.
Urquiolaco alaitasuna ezquer escui asi da çatitzen: algaraca dijoa,
algaraca ta lecaio lucean eguinaz bide, baso ta ibarretan cear; urrutico
baserrietatic tuntun ots berria dator gure bidaztien belarrietara aicetchoaren
egoetan.
Ta ots bigun arrec guiçonac poztu edo saminceco escubidea içan bear
du; tuntun arrec, norbera ichilic dagoanean, bacoitzari barruco amesa
ciricatzen dio, bacoitzari norberac nai duan becela itz eguiten daqui.
Ara Joseri cer esaten dion: «inorequin içatecotan çurequin içango da.
Ta bat edo batequin içan bear. Au egun ederra!»
Ara cer Maleni: «Aguertu bear citzaiona aguertu çaio. Nere biotzetic
astuntasun andia quendu det. Au paquea!»
Ara cer Joanesi: «çureac eguin çuan. Au larria!»
Aiton-ilobac badabilz Oinatirunz, egun arguitan dabilz; baino anima,
guerora beguira, lainotan becela daramate. Usteac uste dirala, norc daqui
etorquiçunac cer gordetzen digun?
...................................................................................
Biaramon goicean Peru Odolqui, trompoiloz apaindua, ezquerreco
beguia estalduric çuala, sendaquinaren galdezca cebilen Oinatin.
—cer dec, Peru? —esan cioten.
—Atzo Urquiolan içan guinan da...
—Moscorra galanta, e?
—inoiz bestecoa ez ba.
—Borroca eguin aldec?
—Ez, Mocholo Potoloc jo ninduan.

73
—cer çalata?
—Malencho içan omen çan Urquiolan, ta nic esan bear omenion
Mocholori. Nic cer daquit ba nor nun dabilen?
—Orregatic aserratu alçan?
—Aserratu? guiçon beroagoric eztet inoiz icusi. Pitsa ceriola, arao ta
birao, equin cion ucabilca, ta ni arceco.
—Beti becela. Tchampaina ere arcen omen dioçuta.
—Bein bacarric tchampaina, gueiagotan osticadea.
—Ez astoacana joan, ta eguin lana gogotic.
—Lana, lana! Lan eguitea ere naicoa astaqueri da ba.

__________

ch.
AULERIA

Urquiolan icusi guenduanetic urrengo neguan guztiz aunatua idorotzen


çan gure Joanes. Orduan bai çarra guiçagaichoa, orduan bai aula!
Burua, Abenduan Aralar gaina becela çuri, cilarrezco ari albainu lucez
jancia icusten citzaion; copet andi çabala, itchas erceco ondarraren ancera,
lerroz ta cimurrez betea aguiri çuan; besoac tchito adoregabeac ceuzcan;
ancac cerbait indargue ta sorrac; belarriac naicua gor ta motelac; soin guztia
maquila baten gainean eroria cerabilen. Nequez ta laburrac ciran Joanesen
oincadac, gutchi ençuten çuan, ia etzuan ecer icusten. Pipiac jotaco abea
cirudian, cedenac jandaco çura. Bai, urtien pipiac eta lanaren cedenac jango
eztuan gauçaric ezta jaio.
Elurte baten galdu çan gueiena. Açaroaren erdi aldera, uste baino
lenago aguertu çan negua, ta çabaleta baserricoac, done cicili goicean, Oinati
alde guztia elurrez tchotilduric arquitu çuten Lurric etzan inon aguiri: bide
lerroac, bete betean ostenduac ceuden; celaiac, cosca ta utsune gabe,
aspaldicoric laban, guri ta bicainenac: soroac, naiz ta beren janci garbia
tchotch, prinça, mailasto buruz or ta emen urratua iduqui, gutchitan becela
lau ta tchucunac; sasidi ta otariac, estalqui lodi azpian cearo gordeac; urqui,
gorosti, tchilar ta isatsac, gueieguizco çamapean nai ta naiez auspezturic, eta
pago, arte, aritz, gaztainac, cein baino cein naroago, adar bacoitzean, quima
bacoitzean, elur cerrenda samur quizcurrez arro arro apainduac. Dana cegoan
çuri, eder, leun ta limuri, bada eder ta leunçailea da beti elurra: etcheaurreco
osinchoa, soro-arteco luebaquia ta errecastoen aria bacarric icusten ciran ilun
ta itchusi, inoiz baino belçago ta itchusiago.
Ta elur erorcea etzan bucatu. Oimbete lodi bacegoan, ta mara mara
cetorren ceru goibeletic bera, aldeca, oquerca ta astiro, mitcheletazco euri
bigun icusgarriaren itchuretan.
Aiçan elurra galanqui, guelditu gabe aiçan, ta mendian ceuden oraindic
ardiac eta mochalac, Joseren aguindupean.

74
—Ene badata! cer eguingo du orain gure Josec? Emen onembesteco
elurra danean, Urbian guerrirainocoa bada —cioten emacume içutuac.
—Manuel, deituioc osabari: Jose Ramon, bituitzac lagun batzuc eta
azcar danoc Urbiara, azcar baina —aguindu çuan Joanesec.
—çazpirac aldean erten çuten guiçonac Urbiarunz. çabaletaco nagusiac
etcheco larrainetic icusi cituan nola cijoacen errencadan, bein bat aurretic eta
guero bestea, besoen indarrez bideac idiquiaz, ta nola ezcutatu ciran basoan
gora, elur malotan barruna.
—Gauça ez ni oien burutzat joateco —esan çuan.
Ta Pedro Antonec:
—Guc ere beste orrembeste baguenquian eguiten lenago. Gaur gaztien
tchandea da.
—Jaungoicoac lagundu daiotela.
Andreac arrenetan abiatu ciran, ta Joanesec etzequian cer esan, cer
eguin ta cer nori aguindu. Luce joan citzaizcon egunaren orduac Orain
ucuiluan sartu, orain sucaldean aurqueztu, beti ere Santa Maria ezpainetan
çuala atarira erten, beti ere alde batetic edo bestetic ceru belça icusi, artega ta
cuperea ibili çan luçaro.
Jo çuten amarrac, jo çuten amabiac, jo çuten ordubiac, eta etzan
mendicoen berriric.
Irurac aldean, arçai çarra, auçora balijoa becela, atera çan mendirunz
inori ecer esan gabe. Bai çori tcharrean. Gogo aina quemen içan balu, laster
elduco çan lagunacana: baino lengo quemenic etzuan errucarriac, eta elur
marduletan drist eta draust, or tchirrist eta emen larrapast, bisutsetan ia
itchuturic, çurrumbiloan arnasaric artu ecinda, laster unatu çuan nequeac,
bereala etsi çuan aitonac eta ezquer-escui, aurrera ta atzera beguiratu larri
bat eguinaz, bide bazterrean eseri çan eriotzearen çai... Lauterdietan idoro
çuten menditic bera cetocenac, otzituta idoro çuten, gogortuta, itzic ere gabe,
ta arratsalde artan etzan il çabaletaco jauna esquerrac bere semien igorciai,
esquerrac oe bigunari, ur goriari, erari on iraquinari, etcheco guztien arreta
cindoari. Baino berotasun andiac igaro cituan, gaichoric iduqui çuten, ta oetic
jaiquita guero ere, aleguin guztiac eguinda ere, Joanes etzan gueiago lengoa
içan Ordutic auleria.
Baino gorputza lotua ta abaildua guelditu bacitzaion, ez orratic bere
anima: anima beinere baino arguiago, biciago ta azcarragoa ceucan. Joanesen
oroimenac inoiz ez becela gogoratzen cituan bere gaztetaco urte alaiac,
Joanesen adimenac egundaino ez becela eçagutzen cituan Jaunaren betico
egui saconac, Joanesen biotzac beinere baino samurrago ta cinçoago
maitatzen çuan Jaungoico Eguile Alsua...
Sutondoco ciçailu çarrean jarrita, arbasten gar biciari edo emporra
miazcatzen çuan urrezco su-mingainari beguira, bacarric guelditzen çanean, o
nolaco samin goçoz oroitzen citzaizcon bere bicitzaco guertaera guztiac, ume
coscorra içan çanetic agure mecoa çan arteraino! Lendabicico guiça-jancia,
lendabicico errira jeistea, lendabicico mendira igotzea, araco mutil-jolasac,

75
urte ascotaco San Miguelac, ezconça aurreco egun eztiac, bere semien
jaiotorduac, ilobatchoen etorrera pozgarria... dena cirudian atzo goicecoa,
dena ceucan bere ondoan, dena cecarquion irudimenac bertara, ecaitz
aurreco egoaiceac urrutico lur ta mendiac guganatzen dituan guisara Içan ere
atzo ta gaur, uda ta negua, gaztetasuna ta çarçaroa eztaude alcarren urruti;
guiçonaren goiz ta iluncea dirala esan gueinque, tchampon baten arpegui biac
becela cerizquion Joanesi.
O cein garbiro eracusten cion adimenac guiçonaren ecereça
Jaungoicoaren beticotasuna gogoratzean! Bera, Joanes, sortu baino len,
ascoçaz lenago, Jaungoicoa baçan, eder, andi, alsu, çorioneco, gauça guztien
eguile ta çainçaile; bera, Joanes, eriotzara urreratu çanean, Jaungoicoa lengo
lengoa guelditzen çan, alsu, andi, eder, çorioneco. Ta era berean bilatuco
çuten Joanesen ondorengoac eta era berean utzico çuten, bada orrela çan ta
içango çan, beti alsu, beti berdin; asieraric gabe asiera guztien iturri; azquenic
etzeucala, azquen guztien bucaera ta goen.
cein maitagarria açalcen citzaion Joanesen biotzari Jesus
Jaungoicoaren irudia! Jesus guiçonen Arçaia çan, ardi galduacgatic bicitza
eman çuan Arçai Ona ta çabaletaco etchejaunaren adisquide andia. Sarri egon
çan au, Aitzgorri gaineco eliçatchoan, Gurutzean josiari escariac eguinaz;
sarritan aguertu cizquion, paduco bacartadean, animaren naigabe ta ipui
ezcutuac; etzan egundaino adisquide bien maitetasuna urratu, etzan beinere
Jesusen irudia Joanesen biotzetic aldendu, ta ascotan, tchist ascotan esan
cion mendian, celaian, eliçan ta etchean: «Urbiaco arçaien Arçaia, gorde
gaitzaçu; çainçu çadaçu nere etchea, çaindu çaçu, arren, gure Euscalerria».
Adisquide andi ura aimbat lasterren arpeguiz arpegui icusteco leia erne
citzaion, ta orretaraco guertatua cegoan, oso guertatua.
Orratic ere gauça bat nai çuquean lenago, Jaunaren oldea baçan: bere
seme ta iloba guztiaquin Gabonac igarotzea. Azcarragacoac nola ceuden
bacequian: ondatuta. inacio Mari etzan eceren jabe, ta bere mutila, Martin,
Somorrostrora biraldu çuan cerbait irabaztera: Somorrostrora mutila ta
bazterrac erabilceco naicoa indarric ez etchean! Gaztelerricoen albisteac ere
bacituan, albiste onac. Aberastuta bici omen ciran, seme bat çuten, aci
samarra, arguia, pizcorra, sendaquinçaraco icasten aiçana. Oso jaquinsua,
gurasoac ciotenez. Baino çabaletaco aiton-amandreac etzuten oraindic iloba
ura eçagutu, etzuten oraindic eçagutu erraina ere, ta orretaraco gogo andia
ceucaten Batez ere ilobatchoa icusteco, berari laztan goço batzuc emateco, ta
bere jaquiturizco itzac ençunaz aspertu artean egoteco.
—Ara —esan oicion Ana Josepac senarrari— ceure ilobac sendatuco
çaitualata nago. Emengo sendaquin guztiac baino gueiago jaquingo du, ta
gainera inorc eztiçu ilobac beste arretaz beguiratuco.
Orra cergatic Joanesec escutitz bat eraguin cion Maleni osabarençat,
Gabonac urrean ciralata, aitonarençat baldin azquenengoac içango ciralata,
bere ondorengo guztiaquin bein bada ere egon nai çuquealata, jaietaraco
danac etorri citeçala, arren bai arren escatuaz.

76
Bitartean, eri guelditu çanetic aurrera oiçuanez, sucaldean bici çan
gueiembat çabaletaco nagusia, sucaldera cijoazquion baserrico seme ta ilobac
cer eguin bear çuten galdetzera, anchen ematen cituan Joanesec bere aguindu
ta erabaquiac, anchen inguratzen çuten etcheco danac gabero gabero, bertan
eguiten cituzten bere otoitzac, bertan iracurri Testamentu çar ta berrico egui
ederrac eta azquenean, oera orduco, beti cerbait esan bear içaten cien
aitonac, bere burutic.
«Aguertuco diçutet ba —cion bein— Urbiaco celaian nic aspalditchoan
eguindaco amesa. Egun auetan gogoratu çait».
«Bazcal ostean, aritz tantai baten çainetan jarrita, piztu nuan nere
pipacadea».
«Erroçabal, guerri lodi, lepoquer, buru orritsu, gorengo abarrac ia
ceruetan cituana çan aritza. Sustraiac, sendo sendoac, inguru danean lurretic
ertenda ceuzcan; açala, çartatuta, lertuta icusi nion, guerrialdeco mamin
errea oso aguirian, agure batzuen paparra becela, ta copet ondoan çulo andi
gorri-belça eracusten çuan, aspaldico çauri sendacaitzaren irudira. —çarra aiz
ba —oartu citzaitan, pipaco que-laino artetic aritzari beguiratuaz.
«Gabean lo gutchitcho eguina nengoan, ta igarri gabe, pipa gordetzeco
astitzaque, itchi citzaizquidan beguiac, loac artu ninduan».
«Ta loac artu becin laster asi ninçan amesetan».
—çarra naiçala? —esaten ciran çuaitzac. Eguia da, bai; neuc ere eztaquit
cembat urte dauzcatan. Nic eztaquit urteac cer ta certaraco diran, baino ezta
guiçon batzuec ere... Noiz içandu naiz ni tchiqui? Noizbaiten bai, noizbaiten
nere adar gain ercean dauzcatan ezcurretaco bat aina içandu naiz. Norc
sinistu? ... Lurpean sartu ninduen edo sartu ninçan, ori eztet ondo icasi,
gauça tchiqui guztiac lurpean egon oidirata; baino nere bicinaian, astiro
astiro, apurca apurca, atera nuan burua lurpetic açalera, icusi nuan ceruco
arguia, lortu nuan indar pitin bat, erro edo ancac aleguinean bera boteaz jaso
nituan gueroago ta gorago nere besoac, eta egunac çabaldu ta egunac itchi,
urteac joan ta urteac etorri, uda berrian osto berdez janciric eta negu belcean
eçur utsetan becela, eguzqui galda beroen azpian ta euri çaparrada galantac
luçaro igaroaz, andi, sendo ta mardul eguin ninçan, inguruco çuaitz lagun
guztiac baino andiago, sendoago ta mardulago».
«Asco icusia naiz, gueroztic, nere bicitza lucean. Ecaitzac neri eguin
dizquitan iraintasunac ecin cembatetu ditezque. Sarri artu bear içan det nere
gainean cascabarraren çartada citala, sarri jo ta çauritu nau odeietatic biciro
jetchi dan arri trinco çoliac, mila ta gueiago aldiz bai aice indarsuaz burruca
gogorrean gau osoac igaro ditut, eta garaietan, guda belçaren erdian adarric
onenac urratu çaizquit Sustrai sendoari esquerrac, eztet nere bicitza osoa
galdu. Sustraia, sustraia bear da mardula içateco ta ecaitzari arpegui
emateco: batetic bestera aldatzen dituzten çuaitzac, lirainac, sustrai gabeac,
or erorcen dira buruz bera ta parregarri ecaitzaren aurrean».
«Aimbat goialdeco ipui eta lurpeco guertaera badaquizquit, urteac
eracutsita. Nere çain lucien bitartez neurtu det mendi onetaco lurrac

77
norainoco loditasuna daucan, jaquin det cembat ezcotasun ta coipe dituan,
arri ta arcaitzac non dauden, beti gordeta egon oidiran samorro tchiqui
ascoren biciera ichila nolacoa dan. Nere copetaz goialdera beguira icasi det
cembat argui goço aguercen diran gabaz ceru urdinean. Anitzez gau
çoragarriac igaro ditut, ilunabarretic goiçalderaino, bacar bacarric, paque
paquean, or goico içar garbi maitagarriai beguira. O cein ederrac diran ceruco
içarrac! O cer atseguina dan gau ichil ichilean, erretchinolaren soinu eztiac
adituaz, ozcarbico edertasunac nabaitzen egotea!»
«Baita ere badaquizquit guiçonen uste ta itcharopen batzuec Maiz
etorcen da nere ondora Urbiaco arçai gaztea ta emen atera oiditu, oiulari,
bere biotzeco maitetasun cinço cinçoac. Mutil orren eresiac poz ematen dute,
inça becela jetchiten dira animaren erdi erdian... inoiz bein jarri oida nere
oinetan, çu orain çauden ancera, uri guiçon igar bat, eta bacarric dagolacoan,
aitorcen ditu, aopean, bere ondamuac, bere doilorqueriac, lagun urcoarençat
gordeta dauzcan gorroto gordinac. Gorrotoac eztute pocic ematen. Ecin
ulertu det cergatic guiçonac gorrotatzen duten alcar: guc eztaucagu bata
bestearen gorrotoric, çuaitzac içanda ere».
«Nic ez beinçat. Ni içandu naiz egazti mota guztien jantoqui, aterpe ta
loguela; nere gainean esan dituzte tchoriac, gau ta egun, beren
tchirripititchioric pozgarrienac; nere beso tartean eguin dituzte beren cabi ta
bicilecuac; ni naiz carnaba, oquil, tchinchort, lepitchuli ta tchirrisquiloen
sorterri; cuco, esquilaso ta pagousuen jarlecu; mica, miru ta çapelaitzen celat-
etche becela. Aldetan aina on eguin diot edoceini: nere orri ta ezcurrac,
urtero, aberien oe ta janaritzat eman ditut; nere adar guztiac aga, querten,
maquila ta esolatzat edo guiçonen berogarritzat quendu dizcate Alneique
gueiago?»
«Emen nago ni azquen orduaren çai. Oraindic iraungo det, çuaitzac beti
irauten degu guiçacumeac baino gueiago, baina etorrico çait nere azquena.
Bai, or sucalde bazterren baten, basoetaco tantaietan ecaitza tchistuca
dabilen orduan, ta basetchetarrac, nere ajolaric gabe, condaira çarren batzuc
aditzen daudela, tchimpartac boteaz, agur eguingo diot nere içateari, suzco
malco goriac ichuriaz... auts biurtuco naiz».
Esnatu ninçan. Aritza bere toquian cegoan, gueldi gueldi. Arrec etzuan
itzic esan.
—Banengoan ba, çuaitzac orrelaco gauçac esatea...
—Ez, etzuan itzic eguin, Ana Josepa. Nere irudimena ibilia çan orduan
languile.
—Ta nondic dacarçu gaur ames ori?
—Nere auleriac eracarri dit burura.
—Nolatan baina? çuaitzac eta çuc, nondic daucaçute alcarren ancic?
—Bioc guera mendicoac, bioc lagun çarrac, bioc asco icusiac, bioc
aldegun aina on eguin degunac, arrec, ori bai, cer eguin duan eztaquiala, nic
jaquinaren gainean. Alcarren itchurac baditugu, çarrac gueralaco; baino,
eguia, ezquera gauça guztietan berdinac, ezta urric eman ere çuaitzac eztu

78
erruric içan ta nic bai, erruac eta utsuneac; çuaitzac, egurrezco anima dauca,
eztu eguiazco malcoric ichuri ta nic bai; çuaitzac sariaren itcharopenic
eztauca ta nic bai; çuaitza betico amaitzen da ta ni beticotasunaren atarian
nago. çorionecoa ni ate onetic sarcen banaiz.
—Praile içan bacina a ce nolaco sermolaria çu!
—Praile, praile... gaur goicean içandu naiz praile.
—cer dioçu guiçona?
—Je je! çuec soroan çabilçatela, Pedro Antonec atera dit meztidura ta
soinean jarri det apur baten.
—Aitaren Semearen...!
—Aitona!
—Bai, jarri det, eta lucetcho daucat. Edo neu laburtu naiz, edo lucetcho
eguin ciaçun, emazte. Malenec laburtuco dit.
—Jesus, Maria ta Jose!
—Bego ichilic, bego ichilic!
—Bai, ichilduco naiz, lotara joan bear deguta. Baino beste itz bat,
Malencho: Gaztelacoac eztute oraindic erançun, ta berriro esan bear çaiete
aurten nere ondoan nai nituzqueala. Aditzen emaien.
—Bai, jauna, biar goicean.
Malencho beguiac igorcitzen ta Ana Josepa ezpainac estu estu eguinda
sartu ciran gueletara, ta catalinec, bacarric guelditu çanean, sutaco autsa
bituaz, iletiac astinduaz, emporrac joaz, onela cion:
—Au gauça guztien amaitu bearra! Badijoaquigu, laster dijoaquigu.
Etchea beteco guiçona! Jeesus!

__________

chI.
EGUBERRI TchARRAc

Aloina ondotic erbestera erten aldi bat eguin bear degu.


Somorrostrora joan guintezque lembici.
Bizcaira esatera ninjoan, baino damutu eguin çait; bada Bilbotic
itchasorunz goacela ezquer aldetic dauden erriac eztiruditen Bizcaicoac.
Toqui aietan Bizcai barrutic aguiri dan ceru garbiric ezta icusten; guernica,
Durango ta Marquinaco ibarretan daucagun paque ta tchucuntasunic ezta
bilatzen; etcheco izcunça maitearen durundi goçoric ezta inon sumatzen.
Nerbion ibai çabala, ibai ospetsua, Euscalerrico ibai guztien ibaia da,
denoc daquigu. Bere gainean daucazqui, Bilbotic asi ta Portugaleteraino,
erridi ascotaco itchasonci sendoac; bere azpian, uretan edo urerceco basatan,
tchalopa saiats, gabarra çati, soca ustel, cate çar ta aingura ordoituac; bere
albo legorretan, erbestera eraman bear diran edo erbestetic ecarri dituzten
mia pila ugariac, neurrian ebaquitaco pinu olac, arri, care, gatz ta burniac;
burni me çapalac, biribil luceac, utsac eta beteac, bidietaraco, çubiac eguiteco,

79
aterpeac jasotzeco, etchien abe içateco, eta batez ere burni oien sorreraco labe
goriac, berebicico lanteguiric andienac, sua ta garra, autsa ta que lodia
borborrean cerua ilunceraino jaurtiguiaz; anchen dacusgu janci loi, icerdi
usai ta beguirune gaiztoco languile ciquin cetacaz beteac eta bertan ençun
litezque uri andi baten indar, almen ta bicitza eracusten duten guiçadi
marmarretac, mailuen dambatecoac, itchasoncien turruntac, tchimist-
gurdien tchinchinac eta sugurdi azcarren tipirri taparra luce adoretsuac.
Nerbion inguruari Euscalerrico alderdia baino Londresco auçoteguia
obeto deritzat.
Gorago daude Galdames, San Salvador, ta Abantoco mendiac, Ortueila
ta Gailartaco lur ta guiçon gorriac.
Mendi aietan eztago çuaitzic, eztago loreric, eztago belarric ere. Mendi
gorri aiec burniz urratu dituzte, icerdiz aina odolez inçatuac dirudite.
guiçon gorriac ostera icen gaiztoaren jabeac dira. Asco, gueienac bear
bada, guraso cinçoen semeac içatea baliteque; baino guiçatchar, lagun oquer
biurrien artean gaiztaqueriac cutsutu ditu. Ausardia dute nagusi, nasaiqueria
adisquide, indarra legue, ainenecoa ciri ta cigor. Birao lurrunean, liquisqueri
çacarren liçundu çaiote anima; baino au negargarria! calte orren ajolaric inor
eztauca. Somorrostroco languilien gurasoac eta toqui artaco arrobien jabeac
gauça bat bacarric nai luteque: dirua irabaci deçatela semeac, mia galanqui
atera deçatela arrobicoac. Otoitz eguinaz irabaci edo çatarqueriac esanaz
atera, ezta batere arretazco gauça.
Enda, oitura ta izquera guztietacoac nastean dabilz: ingueles, prances ta
espainatarrac, euscaldunac eta erdaldunac; Arabar ta Naparrac Galicia ta
Asturiascoen ondoan; Santander, Palencia, Burgos, Bailadolid, Soria,
Logroino ta çaragoçacoac çamudion edo Muchican, Amoroton edo Errigoitin,
Errecilen edo Asteasun, Amezquetan edo Ataunen jaio diranaquin batera;
denac alcarren etsai, denac bata bestearen ecin icusian, denac bacoitzaren
sorterria bestienen gainetic jasotzen dutela garaietan, lagunai min
emateagatic bada ere.
Ecin dute inor maita, baino erreztasun andia daucate edocein
gorrotatzeco. Beti oida norbait gorrotoaren eracusle, beti jardunleren bat
ondamuaren colcotic ertetzen dioten itzac lagun artean erein oidituana.
Ta itz oien acia, aberatsen ganaco gorrotoa, aguintariençaco amorrua ta
Jaungoicoarençat esquergabequeria eracusten duan aci tcharra, errez ta
edonun sortu oida, lenengo ereinaldietan ezpada, bigarrenean edo
laugarrenean. Baita euscaldunen biotzetan ere. Ai cembat euscaldun çabartu
diran Somorrostroco lur gorrietan!
Anchen cegoan ta bertan alperric galdu çuten Azcarragaco Martin,
inacio Marin semea, Joanesen iloba. Lagun arteco iracaspen gaiztoac
aditzean, lembici etzituan ainçacotzat artu nai; guero, seta oquerrac
acuilatuaz, iracaspen aiec onac cirala iruditu citzaion; urrengo, eguiaric
andienac cerizquiola esaten ausartu çan, ta azquenez, adisquidien tchaloac
tchit narotu cioten uste doilor ori erraien erdi erdian.

80
Arrezquero ogui bedeincatua becela iracurri oiçuan, igandietan,
quertenqueriz orniturico paper purcil bat eta baita bere buruari esan ere:
«Oinatin eztute onelaco gauçaric egundaino icasi, oso itchutuac eta atzereac
daude ango guiçonac».
Utzi deçagun orain gure mutil cençugabea, ta çabaletaco guertaerac
jarraitu baino len, jaquin ditzagun gure galicitarren albiste batzuec gueiago.
Juan Andresec, semea iracastoletan erabilceagatic eta emazteac nai çualaco,
Santiagon bota cituan sustraiac. Uri ospetsu artan bici çan, aberats becela,
andiqui ancean, cereguin astunetatic cerbait aldendua, baina, oraindic,
alderdi ascotaco lanetan cer icusi ta cer irabaci politac cerabilzquiala. Ondo
eçagutzen çuten euscaldun guicena urreco ta urrutietaco etche, bide ta
nasaguileac eta bacequiten bere berri Jijon, Abiles, Prabia, Ribadeo, Ferrol,
coruina ta beste aimbat lecutan. Tempraneiro deritzon carrica batean ceucan
etchea, bere berea, ederrenetacoa, ta etche artan, goi-beac maizterrai utziric,
bigarrengo bicitzan arautu çuan bere caiola, tchit erosoa, semeac escatu cion
guisara mai, jarlecu, oe ta oial bereciz egoquitua Goi ta beco maizterrac, oso
aberatsac içan ezta ere, bai onguitcho jaioac, tchuriquerietan ta gueçur
gochoac esaten asqui oituac, arpeguiz arpegui Don Juan deituarren, guero
atzetic, Juan Amots esaten cioten; baino, egunic utzi gabe, toqui jaquineco
cafera cijoanean, qué hai Don choan, ola Don choan, siéntese acá, póngase
ahí, bene benetaco abegui ona eguiten cioten ango adisquideac, au da: bere
artuemaneco languile buruac; çalpurdi jabe ta mandaçainac; ogui, ardo ta
aragui salçaileac; carobi, arrobi ta basoen nagusiac; biçar luceco Sanchez edo
Lopez sarjentoac; eta guipuzcoatarren dirua usai eguin çuten beste ascotchoc.
Adisquide aiençat guztiz bicaina çan Don Juan euscalduna. Ia ba, gorriac eta
belçac, bi aldiz, erriaren ondasunac çainceco iaioena becela, guiçon ura
udaletchean sarceco jo ta ausi çacarrean ibili ciran da... Escua çabaldu içan
balu cerbait... semeari, orduan ere, jaramon eguin balio...
Seme bacarra çuan, Juanito icenecoa, belcerana, erquinchoa, arro
samarra, berecoia, gaizqui acia, andiçalea Anitzez irri eguiten cion aitari
esaldi nastu moldacaitzean jardun oiçualaco aitac, bada Juan Andresec, dirua
irabazten bai, baino gaztelarrez etzuan beinere ondo icasi. Amarequin berriz
etzuan inora erten nai, bada Dionisia Gomez Junqueiro len baino oial obez
janciarren, etzan len baino asco gueiago garbitzen, ta eçagun citzaion bere
iturburu narrasa ta ancinetaco bicibidea izqueran, jazqueran, orrazqueran ta
beguietaco macarretan. Berez bear Bilabonacoa.
Amaçazpi urte dauzca mutilac Santiagon idorotzen degunean, ta
adieraço guenduan becela, sendaquinçaraco icasten asita dago. Aitor deçagun
arguiro: icastoletan dabil... ta baita ere joco-etche, jolastoqui ta cafeterietan,
gurasoac ematen diotena ta berac arrapatzen duana aisa eralguitzen.
Jaquituriraco bide onac baino bide ari erreçac naiago lituzque, ta escu artean,
liburuen ordez, eguneroco paper albistariac darabilzqui. Bere iritzia eguin
bear içaten du etchean, bere ta gurasoen ustetan aitamac baino argui gueiago

81
dualaco, ta jaquina! Juanitoc iracurri du çabaletaco escutitza ta Juanitoc
erabaqui du Gabonetan gurasoaquin batera çabaletara etorcea.
Badatoz... edo etorri ciran; bada nic, noicean bein, gaurcoac becela
aguertuagatic, guertaldi auec igaro cirala urte batzuec badira. Etorri ciran, ta
etorri çan Somorrostrocoa ere. Içugarrizco arrera eguin cioten: baino
Arançaçuco Ama maitia! Ura lana erori citzaien baserri artaco gure
adisquidiai! inondic inora ecin ulertu çuten alcar Ana Josepac eta bere
Galicico errainac.
—Baneucan çuec eçagutzeco gogoa —esaten cion arrec.
—No le entiendo a V. Una palabra —erançun çuan besteac.
—Esne sopac jango alditu mutilac? Urdai azpicoa jarrico aldiçuet?
—Lo mismo que si me hablara V. Gringo. Jesús qué lenguaje!.
—Etzaite aserratu, emacumea.
—Qué dice tu madre, Juan?
Juanitori berriz dana iruditu citzaion badaezpadacoa, itchusia, tchiroa,
çabaletan. Baserria uritic urruti, bideac aldapatsuac, ataria locatzaz betea;
sucaldean que mina cegoan, nunaitic aicea cetorren, jarlecuac tcharrac ciran,
oiac gogorrac, janariac nolabaitecoac, aideac oso ezjaquinac, aitona agure
baldarra, amona atso parregarria Beste erabatecoac nai cituzquean arrec bere
aitonac, jaureguitarrac, andre-çaldunac, bere arrotasunean ames eguinda
ceucan becela. Ecin çuan aserrea gorde, ta arpegui errean igarcen citzaion
naigabea.
Alperric cebilçan etcheco guztiac gazte ura tchuricatu naian. Etzion
arrec aitari paquean utzitzen:
—Vámonos de aquí cuanto antes.
—Ten paciencia, hombre. Espera unos días.
—Sí, unoz días más entre humo, i cuando vuelva a Santiago ni tendré
ojos para estudiar, ni me conocerán los amigos, porque me habré convertido
en cecina. Eso, si antes no muero de pulmonía. Qué tierra ésta!
—cer du çure semeac, Juan Andres? —galdetzen çuan Joanesec.
—Etchera nai omen du.
—Au ez al da ba çuen etchea?
—Bai, baina...
—Baina bestea çuenago. Ala oida. çabaletatic aldendu cinanean urratu
cenduçan emengo locarriac Nere odolecoac cerate oraindic, baino nere
ilobagan, çabaletacoen odola metu eguin dala uste det.
Juanito ain atzera ta gogo tcharrecoa icusi çutenean, Manuelec eta
Josec etzioten ondo beguiratzen.
—A ce Marquechco arroa! Petrala ori galanta —cion batac.
Eta besteac:
—Marquechco! Eztirudi ba, amaren aldetic ere, jatorri goitar
bicainecoa.
Baina Juanito becin petrala ta mila bidar lotsagabeago çan da,
Martinequin içan cituen eztabaidaric andienac.

82
Azcarragaco mutilac, Somorrostrotic etcheratu çan ezquero, bere
buruari gueiegui ceritzon ta goitic bera beguiratzen cien lengusuai. Paper bat
escuetan çuala aguercen citzaien egunero, biboteac igorciaz, ta bereala asten
ciran gazteac alcarri min ematen.
—cer dec paper ori?
—El Rasero.
—Gauça onen bat bai.
—Onenetacoa. Emen egui aundiac esaten ditu.
—Ebanjelioa içango dec.
—Obea.
—Ago ichilic, lucainca.
—çuec ilumpetan çaudete.
—Ta i eguzquitan? Eguzquia iretzat bacarric eguina dala uste aldec?
—Ez, danençat eguina da, ta danoc artu bear guenduque.
—Guc, ertetzen duan guztian arcen diagu ederqui.
—Baina nic ez.
—Eu aiz orduan ilumpecoa.
—Ezta orrela. Lur azpian arguia içan gueinque.
—criseilua?
—Batere criseilu gabe, lur azpian ta lur gainean, eguzquiric eztan
orduetan, gabaren erdian...
—Ipurtarguia.
—Etzaitezte niçaz tchuliatu; adi çadaçute benaz. Eguiaren arguiac
eguiten dio guiçonari argui nunai ta edonoiz.
—Ta norc emango dic iri eguia?
—Paper onetchec.
—Ba, ba... Albistari orren eguia ta astoaren arrança or numbait dituc.
—Astoaren arrança! ceuec cerate çuec astoac, ceuec, ecer
eztaquiçutenoc.
—A Salomon, Salomon caicu! Obeto eguingo uque paper ori iracurcen
baino etcheco soro bazterrac garbitzen saiatuco bainz.
Orrelaco izquetaldiz naicua mimberatuta ceuden gure mutilac, eta Jose
batez ere, ipui oeçaz gainera, Azcarragacoa Malenchori quinuca somatu
çualaco, quinuca ta gueieguizqueriac esaten ere bai. Pocic emango
cizquioquen belarrondoco eder eder bi. Ta samin oiec asco etzirala, Gabon
gabean sortu ciran mingarrienac çabaletaco baserrian. Etzan gau egoquia,
baino usteric gutchien çanean erten çuten aserre naigabeac.
Ez, etzan gau egoquia. Gabona, bersolari ta idazlariac era guztietara
goratu duten gaba, gau alaia, gau goçoa, oroitzaz beteritaco gaba da; paque
bigun, jolas garbi ta eresi samurren gaba, umeac aimbeste aldiz ames eguin
duten gaba, guiçonic çarrenac gaztetzen dituan gaba, iluntasunic eztuan gaba,
egunic ederrena baino ederragoa dan gaba, Jaungoicoaren gaba: itz baten
esateco, lurbiraco alderdi guztietan gauric andiena, ta Euscalerrian,
eztaucagu cer esanic, inun baino ere andiagoa.

83
Eztago euscaldun semeric, euscalduntasuna galdu ezpadu, edocein
toquitic, gau orretaraco maquila bat sorbaldan, pardelchoa maquilan,
bacailaoa pardelean, gurasoen irudia buruan ta pocic neurrigabiena biotzen
duala, bere lur maitea joco eztuanic, eta bere lurrean jaioterria ta jaioterrian
sortetcheco ate cutuna. Eztago euscaldun etchecoandraric, estuen ta larrien
bici dana bada ere, seme senar gurasoençat, ortic edo emetic, janari goço
ugaria lortuco eztuanic gau orretaraco, naiz ta beste gau asco baratchuri salda
utsez igaro.
Errucarria Gabon gabean bere etchetic urruti dagoan euscal semea!
cupida çaçute gau orretan bere maitiençat nai aina janari idoro eztuan
euscaldun etchecoandrea!
Bidezco gauça da, bada, Joanesec, azquenengo egunetan, seme, iloba ta
aide guztiac Gabon gaberaco bere sucaldean bitu nai içatea, ta baita ere
çabaletaco emacumeac gau orretaraco aparia ondo jarcen aleguinac eguitea.
Goicean goicetic ecarri cituzten jaqui ta goçagarriac uritic, eta arratsalde
osoan euqui cituzten su andiaren aurrean, lapicoac gargar, cachuelac pil-pil,
tambolina plist eta plaust eta, azquen orduan, çartagui ta arramparrilac tchir
tchir tchir çazpiretaco dana cegoan guertu: aça çuria ederqui bigunduta,
bacailaoa salsa gorrian, besiguac erreta, tchitchardinac oliotan berotuta,
sagar çatiac açucreaquin egosita, canela ta guzti, ai goçoa percean lagatzetic
dindilizca, gaztainac escu-çapi garbian çapalduric, maia çamau çuriz
estalduta.
Poçac etzuan locarriric çabaletan. Apari onaren ustean alai, denac
ceuden izquetan, berriquetan, jolasquetan, gauça guztiac usaica, elceai
estalquia quencen, escuac igorcitzen, etchecoandre çarraren gaitasunac goren
gorenean jarcen. Juanitoc berac lasai ta ascatuago cirudian.
Alaco baten:
—Bacoitza bere toquira! —aguindu çuan Ana Josepac, elcecada bat aça
içugarrizco platerean itzuliaz.
Jarri ciran danac. Joanes maia bedeincatzen asi çan... ta baita ere
parrez Juanito ta Martin.
—ceri eguiten dioçute parre? —galdetu cioten.
—Otoitzari.
—Otoitzari parre? cergatic?
—Tchoraqueria dalaco.
Beguirune belçac ipini cizquioten mutil biai; arpegui guztiac naigabe-
soinecoa janci çuten. Alde batetic, etzan etche artan era orretaco itzic beinere
ençun, ta bestetic etcheco guztien gogoa Joanesi poz ematea çan.
—Noiztic ona da tchoraqueria? —jarraitu çuan çabaletaco jaunac.
—Aspalditchotic. Orain ezta inun otoitz eguiten.
—Aimbat gaiztoago. Orregatic daude guiçadiac dauden becelacoac...
Bada, jaquin çaçute, umetchoac: nere baserrian beti eguin içan da otoitz, beti
eguingo da, ni bici naicen artean beinepein... ta guero ere bai... uste det.
—Bai, jauna; bai jauna! Ezquenduque besteric bear!

84
(Malenchoc, Manuelec eta Josec batera).
—Aita ta Semea! Judioac baino oquerragoac cerate çuec, icusten danez
(Amonac Martini ta Juanitori).
Juanitoc:
—Bueno, no se enfaden ustedes: cada cual tiene sus ideas.
Juan Andresec:
—Gaztien gauçac.
Paulac:
—Gazte gaiztoenac.
Joanesec:
—Nere ondorengoac orrela içan bear çutenic eznuan uste!
Amonac, guiçonen becoquietan trumoia icusita:
—Tira, tira, naicoa da: aztu ditzagun aztu bear diranac, Gabon gaba
data.
Aztu! Norc aztu biotzaren erdian eman çaion sastadea, çauria barruan
badago?
inorc etzuan ecer gueiago esan, baino alaitasunac çabaletaco sucaldetic
igues eguin çuan. Alperric Ana Josepac eta catalinec eguin cituen eguinalac
maiquideac goçatzen: Martin ta Juanito ezpainetan iguin-parrea çutela
guelditu ciran; baino beste guiçonezcoac ilun ta goibel, galicitar emacumea
tchito çapuztua, Jose ta Manuel ucabilca equiteco amorratzen, Micailla...
Micailari malco lodiac ceriozquion. Alperric Malenchoc, bereac animan
gordeta, aparia cerbait aurreratu çanean, eresi cituan Gabon eresiric bigun
bigunenac, guertaera samina aztu erazteco; alperric ibili çan aingueru-eztarri
garbiz onela esaten:

Içarric ezta
Goietan, baina
Arguitan dago
Lur guztia.
Belenen Jesus
Jaio da eta
Jesus Bera da
Gure arguia.

Gure argui ta
Gure çorion
Paque poçaren
Ecarlea.
Nola içan ez,
Biotz ta anima,
Jesus, ni çure
Maitalea?

85
ileac urre
Beguiac urdin
cerua bera
irudiçu.
Ai, aur ederra!
Ai, aur goçoa!
Ai maitetuco
Baninduçu!

Gauça bat bacarra iritchi çuan Malenchoc: bere lengusu Martinec,


edanez ausardituric, nescatchari belarrira esatea:
—Neuc maitetuco çaitut inorc baino gueiago ta obeto. Icusico deçu.
Autorrera onec etzion Maleni onic eguin.
Ezta ere, inori, Gabon gabeco apariac: denai mindu citzaieten ai goçoa.
—Nerea da errua; —cion aitonac oeracoan— nere biotza quiscalceco
egurrac bilcen ibili naiz; eztia necarrelacoan beaztuna ecarri det. Baino ceini
otuco citzaion orrelacoric, ceini?
........................................................................
Galicicoac, jaiac igarotzeco asti gabe aldendu ciran çabaletatic, baina ez
Martin. Martin Azcarragan guelditu çan, ez sorolaneraco, ez gurasoai lagun
eguiteco, ez bere jaioterria maite çualaco: alperreriz ta Malencho icusteagatic.
Malenchoren irudia animaraino eldu citzaion, ta egunero, goiz ta arratsalde,
aidien artean ecer guertatu ezpalitz becela, çabaletan sartuta cegoan, gueiegui
sartuta. Nescatcharen atzetic cebilen beti alderdi guztietan, etzion inondic
inora paquean utzitzen, ta bein batean lotsagarrizco gauçac esan cizcon
Malenchori. Bai, lotsagarrizcoac; ta Pedro Antonec, itz aiec ençunda, gogor
samar arpegui eman ciolaco, bulçaca bota çuan mutilac morroi çar
maitagarria. Bulçaca bota ta osticopean ibili gaizquile liçunac. Pedro Anton
guiçagajua! Elbarrituta oera ceramatenean, «erori eguin naiz, erori eguin
naiz» —cion— Martini erruric eçarrico cioten bildurrez; ta guero, Malencho
çauriac garbitzen ta sendatzen cegoconean:
—Icho, maite, icho; ez inori ecer esan, ezta ondota, baino, berriz
orrelacoric aitatzen badiçu, jaiquico naiz ta burua puscatuco diot. Lotsagabea
alacoa!
çabaletan Martinen macurqueria etzuten jaquin, baino jaquin içan
balitz ere, baceucan macurqueri guztiac ceinec estaldu. An cegoan amona,
iloba orren esaquera ta eguiquera tcharrac ençutean, beti mutilaren alde; ta
sarri esan oiçuan, aitzaquiren bat bilatu ecinic cebilen garaietan.
—Oquerra da, bai, oquerra da; baino andreguei cindo batec ondu
deçaque. Andreguei cindo bat bear du Martinec.

__________

chi.

86
USTEAc ETA MInçoAc

—ceini lur eman diote?


—çabaletaco Pedro Antoni.
—Pedro Anton il da?
—Bai.
—cer içan du?
—Eztaquit pa nic. Erori eguin çala edo... Gauça andiric bear ez, çarra
çan da.
—cembat urte cituan?
—Larogueitic gora.
—Naicua lan eguin du arrec bere urtietan.
—Bai oriche. Aspalditchoan ez baina, lenago...
—Luçaroan egon alda gaichoric?
—Luçaroan macal, gaichoric amabost egunean.
—ceruan guerta dedila.
—Ta Joanes? cer eguin çuan Joanesec?
—Obeto eidabil.
—Irauten du orratic. Berea çala esango nuan gaurco elizquiçuna. Au
guiçonez dator! Au andrazcoz!
—Jaquina ba, çabaletacoen aide ta artuemaneco guztiac. Pedro Anton
etchecoa becela ceucaten: badaquiçu.
—Ara Micaila ta catalin aurretic.
—Ondo çurbil ta maichcarra dago Micaila gajua.
—Bai, eztauca orrec, gaur, ezcondu çanean aina patchada ta nasaitasun.
Oroitzen naiz: emenchen gueunden oien eztaia or cear igaro çanean. Baçan
orduan ijiji ujuju ta deadar alaia galanqui; baçan orduan jana ta edana, etche-
bicitzea ta onçurre... baina gaur, gueu baino gutchiago.
—inacio Maric urtuco luque, ondatuco luque, baita... Orain ere ura ezta
or aguiri. cereguinen bat içango du Mocholonean.
—Arrec Mocholonean cereguinac eta emazteac etchean estutasunac.
—Martinequez aldiote ecer ecarri?
—cera, jateco gogoa galanta. Ori ere, aitaren ancera, Mocholotarren
adisquidea omen da. Açac berea quirtena, ta aritzac bere aricoa ezpala.
—Aiçan beste gauça bat. —Mocholo esanda oroitu çaidan—. Eguia alden
Peru Oldoqui ire atzetic dabilena?
—Um! Ez... Tira, arrec nai içan du, baino ezquera certu... Len ere, inor
eznualaco eznaiz egon: neuc artaraco ceric ez, orra.
—Obeto den nescaçar, Peru traquetsaren emazte baino.
—Bai, baina ez uste içan mutil ura ain cera danic. Norc çainturic eztu
euqui ta...
—Ja jai! Oriche-re jolasa litzaquete. I baino ardo çarra naiago din arrec.
Onelaco minçoa cerabilden soro-lanetan ceuden emacume bic,
Arançaçuco bidean cear belcez jancita cijoan guiçadiari beguira. Emacume

87
aietatic bata, inacio Marin ezconçaco egunean eçagutu guenduan atchur-
nesca çan, araco Luisa tuntuna.
Peru ta Luisaren arteco ipuien albistea eztaquit jatorri onecoa baçan ala
ez, guero jaquin daiquegu; baino Luisac Azcarragacoacgatic esaten çuana, ori
bai, ori badaquit eguia çala.
Sorocoac maichiatzen aiciran bitartean, Micailac berac aitorcen cion
catalini, era onetan:
—Ai, catalin! Negarrac, bai, negar andiac eguin ditut! Eta eguiteco
dauzcatanac! ... Ondo daquiçu nere senarraren berri: açoca dala ta jocoa dala,
guelditu gabe dabil orrutz ta onunz; asco bear du, oso asco, ta gurean eztago
ecer. Lenago bai. Ni tchiquia ninçanean —ezta arroqueria, catalin— bazter
guztietan gueuncan guc urrea; onçacoac, oncerdicoac, eun errealecoac,
oguetabatecoac, cer ez? Nere amac nic aina ezconsari etzuala auçoteguian
bestec içango esan oiciran. Icusico baluque gaur nola nabilen! Nere aitac
icusico banindu! Nere aizpatchoa Jaunac eraman da laster, naigabez il ciran
aiec bear baino lenago, etchearen ondamena icusita... Gaur eztago Azcarragan
çorra baino besteric: escuan daucatan arguiçaria ere çorretan artu det. Ia cer
janic eztaucagu, itchurac eguin arren. Ameriquetan guenduçan gure
itcharopenac, baino joan ciran betico. Gure osaba orrec lurra jo emen çuan
da. Esquerrac çueri: çuenetic datorquigu artirina, urdaia ta baburruna; çuen
bizcarretic gabilz. Ta samin auec naicoa eztirala, orain semea, nere semea
siniste gabe ta protestanteac baino tcharrago etorri çait! Ai, catalin, çuc
eztaquiçu nolacoa dan nere oinacea!
—Jaungoicoac arautuco gaitu. Berac argui eguingo dio çure semeari,
Berac bigunduco dio biotza.
—Bai, Jaungoicoac dana bere escuetan dauca baino...
—Ara, Micaila, berri on bat eman bear diçut; gure amonaren asmoa.
—cer da bera?
—Ezcondu eguin bear duala Martinec.
—ceinequin baina? Norc artuco du gure mutil çacarra? çucenduco duan
nescatcha batec. Amonaren iritziz Malenec çucenduco du.
—San Miguel Aingueru ederra! Ai olaco bat! Baino catalin, cer esaten
aicera? Malenchoc cer dio?
—Gure nesca orrec eztu ecer aitatu; baina urtietan aurrera dijoa ta...
amonari gogoratu çaio.
—Ta çuec?
—Guc, Jose Ramonec eta nic, minez baina, bein edo bein bear dalata,
denoc ondo içateagatic, bueno, esan degu, joan dedila Malen Azcarragara,
Paula gurera etorri dedila, alcarri lagundu daiogula ta Jaungoicoac guztioi.
—Tchoratu bear çait! Baina Malencho...
—Gure Malencho eztirudian becelacoa da, ona ta çorrotza, eztia ta
ozpina, bear dan orduan bear dan becelacoa. Bai, catalin, amonaren ustea
iritchico da. Malenec nai duan guztia eguingo dio Martini: egun auetan,
confesatzera eraman bear dualata, coipea baino bigunago darabil. inacio Mari

88
ere bildurrez egoten da gure nescatcharen aurrean: icusico deçu nola ecarrico
duan bide onera.
—Ai olaco bat! catalin, cerua dacust.
—Escatu eiqueoçu Jaungoicoari.
—Belaungorrien gainean joango naiz Arançaçura, asmu orrec ondo
ertetzen badu.
Gurasoac baino atzeratchoago aguiri ciran Paula ta malen,
tchutchuputchuca. Ara cer cioten.
Malenec:
—Eguingo nuque, gure amac eta ezconceco ipuiac daramazquitela.
—Bai cera.
—Ic eztaqui: ire anaiac nere escabidea eguin din.
—E? Martinec?
—Bai, ta nere aitamac baiezcoa erançun cione, edo itcharopena eman,
gutchienez.
—Malen, nere anaia gaiztoa den, neuc cequinat ondo: gaiztoa den ta
etzatorquin egoqui, Jose balitz eztinat esaten. Jose bai auqueracoa!
—Ala dio aitonac. Ura becelaco mutilic etzegoalata jardun cinenan atzo.
—Ez, eztago, ta maite au, asco maite au.
—Baita ic ere bera.
—Ecin ucatu ninequen; barcatu bear dian.
—cergatic barcatu? Maitetasun ori nere gogobetecoa den, Paulatcho.
—Ire gogobetecoa?
—Bai.
—Ba orduan... nere barrua itzuli bear, dinat, lertu baino len. Eguia den,
Malencho; maite dinat! nere ama beste dinat maite edo eztaquic nic gueiago
bada ere; Iturraldeco Jose animaren erdian, biotzaren tchocoric ederrenean
ceucanat, bere icena ençuteac atseguin ematen cidan, bera icusteac alaco
sarrastada bat... Baina benetan alabil? Eçalden iretzat bear?
—Ezten neretzaco eguiten dana.
—Ta Martin?
—Gutchiago.
—Mocholo?
—Gutchiago.
—Baina, nolaco emacumea aiz i? Ezten inor maite?
—Bai.
—Andiquiren bat?
—Andiena.
—Aberatsen bat?
—Aberatsena.
—Aitaren, Semearen... Jaquin liteque cein dan?
—Jaquingo da. Orain ago ichilic.
Emacumien urrengo, lagunetatic aldenduta, arretazco esamesac
ceramazquiten Josec ta Manuelec ere.

89
—Albiste berriac, Jose, —cion Manuelec—. Aitac, garaia dalata, cerbait
eguin bearco degula esan dit. Ni Paulaquin senarcea etche bietaraco ongui
omen dator. cer deritzoc?
—Bai, ezta gaizqui.
—Ain çucen lengo baten asi ninçan Etchenausico Isabeli cerbait
esaten... Ic eçagutzen dec Isabel.
—Jose Marin alaba gaztea?
—Bai. Emacume ona dec Isabel, ichila, elizcoia, maratza, lurlanguinçan
oitua; baina gurasoen gogocoa Paula dan ezquero...
—Paulari eztio Isabelec eramaten.
—Emacumez emacume Paula ederragoa baino eztec. Eguzquia baino
garbiagoa, baratchuria baino cindoagoa.
—Alachen dec.
—Lengusua içatea.
—Lengusua, inacio Marin alaba ta Martinen arreba... Noiz biurtu bear
dic Somorrostrora Martinec?
—gueiago biurtuco danic eztiat uste.
—cer ba?
—Eçaldec ecer aitu?
—Nic ez.
—Ba nere belarrietara cerbait ecarri diate.
—cer baina?
—Malenchorençat eguiten dutela edo...
—cer esan dec? Martin Malenchorençat? Otsoa arcumearençat?
Deabruarençat ainguerua? Ori eztec eguia içango. Ecin liteque, Manuel, ecin
liteque!
—Ezluque bear.
—Onac gaude, benetan baldin bada! Ez alcioc ezconça ori galceco
neurriric?
—Naiago niquec. Baino amonaren asmoa omen da ta... Arrec eztio
bereari utzico.
Etzion inorc ere utzi. Norbere animan bein aguercen dan itcharopena,
bicaineguia içaten da alde batera utzitzeco.
Malencho ezcondu nai çuten guztiac ceucaten itcharopeneraco iturria:
iru senargueiac, bi amac eta amona çoli arduratsuac; eta guztiac saiatu ciran
bacoitza bere labeari su ematen.
Josec etzuan su bearric gar bician gori gori egoteco. Aberats aberatsen
ondasuna, guiçonic arguienen jaquituria ta gorengo aguintarien aguintaritza
bear cituzquean Malenchoren oinetan jarceco ta etzeucan ecer! Tchiro, argal
ta umeçurz içateac erretzen çuan gueiembat. Etche obean jaio balitz! Aitamac
dirutsuac içan balira! Bere alde cerbait idoro naian, buru ta biotzean beti
azterca, gogoratzen cituan muticoa çanetic çabaletan ichuritaco icerdiac,
soroetan eguindaco lanac, Urbian eramandaco nequeac, aloguer gabe,
janaren ordainez, etcheco becela, gogoz, adorez, gau ta egun, alçuan aina, ta

90
ortic açalcen citzaion Joseri itcharopenaren arpeguia, doi doi ta urrutitchoan
bada ere. Ain esquergabeac etziran içango... Oroitzen cituan ume umetatic
Malenchoz iduquitaco arretac, bien artean erabilitaco anai-jolasac, onic
onenean errai barruan asitaco maitetasun andi, sacon, neurrigabearen
goraberac, berariz nechcatchac Urquiolan esan cizquion itz çoragarriac:
«inorequin içatecotan, çurequin içango-naiz», ta oroitza oien ondorean, Josec
argui ta garbiro icusten çuan bere itcharopena çabaletaco alaba etzan
gueçurtia... Gainera, tchit ascotan cetorquion umeçurçari, egunean mila bidar
edo gueiagotan cetorquion burura aitona eguiçalearen aguindua: «Manuelec
etchera emazteren bat dacarreneraco, iretzat ere auqueratuta neucan
norbait», eta aguindu orren gogamenac, ez-bai bildurrac quenduaz, osoro
goçatzen cion biotza. Joseren amesa lortuta cegoan.
Martinec, grinaren aicez, Malencho icusiaz ta aidien aurrean apal
itchurac eguinaz ichiotzen çuan bere labea. Urduri cebilen, bai, oraindic etzan
ezconduta; baino escu onetan ceucan bere leia, ta bacequian cer epai emango
cioten aurqui. Bera çan etchecoa, bera bacarric, etchecoa çalaco laguncen
cioten amac, icecoc eta amonac, onec batez ere, ta amonaren gogocoa baçan,
nai ta naiez garaitu bear. Ta garaitzean aufa! Uribarrico nescatcharic
ederrena Martinençat, lengusuen ondasunac beretzat, erdiac gutchienez, ta
viva la Pepa! ibilceco naicua tchampon.
Mocholoc berriz dirua içan ezquero dana eguinda cegoala uste çuan,
dana, por dinero baila perro, ta berac aina diru etzeucan beste mutilec,
Oinatin. Eguia, Malenchoc Odolquiren bitartez bialdutaco escutitzari etzion
erançun; etzion inun ta inola ere arpeguiric eman, baina iruditzen citzaion
Mocholori cergaitic: nescatcha ura oso lotsatia çalaco. Nolanai ere Ana
Josepac iriquico cituan ezconçaraco bideac ederqui. Martinec bear çuala
Malencho? Ba! etzegoan Martinen bildurric: Martin besteric ececo ezcongaia
çan. Atsoac pelotariaren saquel betea icusi ceçanean, guardabajo toro el
mundo!... Ta ecezcoric balitz? Ecezcoric balitz, bide laburrac bilatuco ciran:
etsi ez beinçat. Mosoloc etsi? Ezta, ezta... Ona çan bera animaren çaletasuna
lagatzeco! Astoric ez setatsuagoric.
Micailac eta catalinec ostera, Jaungoicoari lagunça escatuaz ta guiçonen
aurrean amona goratuaz indarcen çuten itcharopena. Etzequiten noraino jaso
etchecoandre çarra. Gutchi amona becelacoric! gutchi alaco arretadunic!
Baceuzcan bere acatsac; esnea gueiegui neurtu, arrautzac azcar gorde, oguia
guilzpean euqui, lucaincac sarritcho icusi, gaztai arcea eragotzi, aleac
cutchetan berac ipini, mailatutaco sagarrac etchecoai jan eraci, edonungo
belar pitin, aça, orri, arbi galdu ta gaztaina ustel banacac tcherriençat bitu, ta
beste orrelaco çurqueri batzuec eguiten bacequian; baino, baita ere,
garaietan, edocer premiari arpegui ematen. Goseric ez ta gueieguiric ez; sartu
aldana ta jarioac itchi ori çan bere esaquera. Ai arrec etcheari eransitaco
çatiac! Ondo cijoacen amonari jarraituaz.
Azquenez, Ana Josepari, bere ustearen etsai inor içango çanic etzitzaion
bururatu ere. cein guero? inor içatecotan, Joanes. Baino Joanesec, besteac

91
becela, belaunecoen onari beguiratzen cion. Aimbat. Emazteac igarrita
ceucan: belarri biac moztuco cituzquean Joanesec, Azcarragaco semeac ondo
icusteagatic. Ala ere, aitona Martinen aserrean cegoan ta eceritzon senarrari
bereala ecer esatea. Ez, itzic ere ez, aserrea joan çaquion arte.
Ta dana erabaquitzat emanaz, aiçan gure andretchoa gauça guztiac
antolatzen ta eten gabeco izquetan:
—catalin, beguiratu çaçu guero nola dauzcan Malenec atorrac eta
barruco gonac. Gaineco janciz ondo dagola uste det. Ecer ere eztu puscatzen
da. Ipini aldu beinere Gorputz eguneraco josi guinon soineco belça? Orichen
du naicua ezconçaraco. Bai, edocetara ere, mutila baino ornituago joango da
nescatcha. Mutil arlotea! Auscalo ce praca ta ce janci dauzcan arrec: galdetu
çaioçu Micailari. Prancizca jostuna etchera ecarcea içango degu onena,
datorren astean. Berac daqui cembat cana bear diran alcondarençat, berac
auqueratuco dizquigu oialic egoquienac. Orainche artu ditu berri berriac
Lucasec: berebicicoac icusi nituan egoicotzeco ostiraleco) açoca egunean...
Martini ta Manueli berdinac eguin bearco, e? Baino nai ta naiezcoac bacarric.
guero ere Malenec eta Paulac utsuneac betetzeco astia içango dute... Gure
Malenec tchucunduco du bai Martin; baita osaba ere. Tchucundu ta etchean
lotu. Badaucate bearra.

__________

chi.
PEDRO MIgueL AZcARRAGA

Urte batzuetatic onunzcoa da toqui guztietan guicirudiac elemenian


icustea. Gaur bai, gaur eztago guicirudi gabeco bazter bat. Edocein etchetan
arquitu gueinzque bertaco jatorrienac, aidienac, adisquidienac, eçagunenac,
maitienac; edocein lecutan daude anceturic gurasoac eta semeac, aurrac eta
agureac, nescameac eta gudamutilac, erritarrac eta erbestecoac, erregueac eta
pelotariac, apaiçac eta cecençaleac, cristauac eta mairuac, jaquinsuac eta
obendunac, banaca ta piloan, jaten ta jostatzen, musuca ta muturca, parrez ta
negarrez, mucutsic eta dituen apainduriac soinean ipinita.
gueieguizcoa da ia. Ecerez baten eguin oidirata. cer diot ecerez baten?
Duan ere bai, norberac eztaquiala, norbere lotsariraco.
Errian, bidean edo itchas ondoan, izquetan, ibilcen edo garbitzen,
usteric gutchien danean, clasc, atchitzen dute nolanai edonor, ta urrengo
domecan edo biaramon goicean, asteco albistariac edo eguneroco paperchoac
badacar orcoa edo emengoa, goienetaco aguintaria bear bada, eroen guisa aoa
çabalic, oilarren ancera anca bat jasota, muticoen irudira uretan edo urercean
etzinda edo cilipurdica.
Norc eztu orain bere arpeguia paperean icusi? Norc eztitu eçagutzen,
sucaldetic jaiqui gabe, arpeguiz beinçat, Donostiaco endorea, çumarragaco

92
tchistularia, Tcholo Potcholo bilbotarra? cein da irudiz betericaco albistarian
opila, udarea, arrautz egosia edo abarquetaren batzuc bildu eztituana?
Ara cergatic gaur guicirudi gueienac ainçacotzat eztiran arcen. Lenago
bai. Ni ume coscorra ninçala doi doi ta beguirunez icusten guenduçan bat edo
beste: Pio Ich, Isabel i, çumalacarregui ta Prin, andiquien jaureguietan içan
ecic.
Ta garai artan, aspalditcho, baçuten Azcarragacoac beren guicirudia,
ascori pocez eracutsitaco erretratoa, maiz ta maitero igorcia, atseguinez ta
itcharopenez sarri beguiratua.
An cegoan, guiçateguico ormatic cincilica, cutcha çar landuaren
gainaldean, errealeco ispiluaren azpian, done urdin-gorri çatar batzuen
erdian; an cegoan guiçona edo guiçança, argal, belceran, çuriz janciric, begui
biac erten bearrean, jarlecu ederrari eutsica, lastozco tchapel andia escuetan
çuala. guiçanz ura Pedro Miguelena çan, Antonen anai gaztearena, ta ura bera
içandatu cion Micailac catalini.
Açalduco det arren condaira.
Mutil sendoa Pedro Miguel, etchejaunçaco semea, baino mendiçale
purrucatua, gaztetchotic ibili çan, bere gogoz, Araozco basoetan, icazquin,
taloguile, goiz jaiquiaz, berandu etzinaz, baba belcez urdaila beteaz. Aizcolari
trebea içatera nai çuquean eldu. Beste gaucetaraco joera ta grinaric etzuan
orduraino eracutsi. cer gauça oberic?
Baino, bein batean, basoco lagunac itchasotic arunzco bicitza erreça
jaquin eraci ta guraria aldatu cioten. Neca neca eguinda, lotara orduco, gazta
pichca bat jaten ceudela, era onetaco jarduna ençun cien:
—çaila dec diru eguitea.
—Ain çaila ere ba...
—Icusten dec.
—Bai emen. Emen dec çaila, mendi tarte auetan.
—Edonun.
—Edonun ez. Eçagutze aldec Joaquin Pelich?
—Albiçuricoa? Eçagutuco eztiat ba?
—Orrec eguin dic galanqui.
—Bai Ameriquetan.
—Numbaiten. Guc ere, ara joango baguina...
—America nun cioc?
—Ara garbi garbi esateco etzequiat.
—Madril baino arutzago?
—Arunçago içan bear dic.
—Pranci alde ortan?
—Pranciatic aurrera, Burdeostic cear, amalu edo amasei egunean
itchasoz joanda.
—Urruti, aisquiria.
—Ta eztec an ere oilo erreric danençat içango.

93
—Oiloa edo cer jana bai, languiliençat. Ameriquetan, guiçona, nai duan
beste aloguer irabazten dic edoceinec, ilean berroguei durota, larogueita...
—Diabru, arrania! certan baina?
—Edocetan. cafe ta açucrea bilcen edo...
—E? cafe ta açucrea? Oiec aldituc alderdi aietaco uztac?
—Tabacoa ere bai; celai lucietan omen cioc, emen artoa baino mila
bidar ugariago. Orra tabacoa merque arceco ta cafe ona edateco auquerea.
—Eztic usai tcharra botatzen Joaquin Pelichen tabacoac! Norc
leucaquean!
—Eta gainera cilarra ta urrea duten mendiac ere baomendituc, guretan
arria becela.
—Alajainena! Orrelaco menditcho bat baguinu, andi andia içan eztare...
—Bilatu ezquero... Adua bear, suertea.
—Batzuc içan die.
Gogoan gorde çuan elequetea Pedro Miguelec. «cer? —esan oicion
gueroztic bere buruari—. Emen egon, sei ilabete osoan mila erreal ecin
aurreraturic egon, beste lurraldean amabost egun barru irabacico
nituzqueala? Emen, beti egurretan, nequepean bici, ta beste lecu baten
aberastzeco apucoa galdu? Etchejaunçacoac gueralata, cerbait badegulata,
gueiago euquitzeco neurriric artu ez? Tchoroa dec Ameriquetara eztijoan
gaztea, al içan ezquero.
Ta emeretzi urte cituanean, Abanaco bidea abituco ez abituco çalançan
egonda, adu onari deiez, suertearen bila, Ameriquetara joan çan, Arjentinaco
lurretara, norbaitec babestua, mendico cereguina baino besteric etzequiala,
iracurcen ondo icasi gabe; baino biozdun, ameslari, aberats içateco uste
ciurretan.
Alai ta lasai, çangar ta adoretsu eguin cituan Ameriquetaraco bideac.
Euscalerrira utzi ta beingoan uri nagusi apainac icusiarren, etzan batere
arritu; bere burua eceçagunen artean idoroarren, etzan ecercho icaratu; onci
andi ederretan itchaso iraquinac igarotzean, len baino ere gueiago birbiztu
çan: içaqueraz, barru barrutic cetorquion bici-gudaraco ausardia; berarequin
batera ceramazquian odol beroa, quemena, indarra, gaztetasuna, biotzaren
erdian isilçaque deadarrez: «Ateraco aiz, ateraco aiz».
Baia Blancan oina jarcea Bilboco nasa baten guelditzea becela iruditu
citzaion.
—cer dacarc? —galdetu cioten.
—Osasuna.
—cer daquic?
—Atchurrean da, laietan da, icazquinçan da, çama jasotzen da...
—Besteric ez?
—Gutchi alda?
—cer nai uque?
—Irabaci, erruz irabaci.
—Eçaiz motela. Igo bear dec.

94
Baita igo ere. cinez, deduz, biciro, gau ta egun, equin cion lanari; tchit
lan asco eguin çuan luçaro, teilaguinçan, atchurlari, ardiçai, guriguile,
esnesalçaile; danera; nolaco nagusia ceucan, cer aguincen cioten.
colorado ibaiaren erçac badaquizquite Pedro Miguelec erabili cituan
otz-bero ta istilu larriac, inoren mendeco egon çan bitartean. Etzuan bereala
oilo erreric bilatu. guiçonacandic urruti, ez etche ta ez eliça, ez adisquide ta ez
anima, mendia erri ta celaia escaratz, padua lagun ta ichila oiarçun, gaizqui
janean ta lo bearrean, piztien bildurrez ta esquergabien oguipeco; inoren itzic
ençun gabe, iletaric nori jo ezta, barruco jancia ceinec garbituric etzuala,
ondoez baten norc beguiraturic etzeucala; osasun bicaina çatica utziaz, almen
çoliac inoren lurrari emanaz; ospel, asper, bearsu ta elbarri; tchiroen astoa
becin lerdecatua, tchacur gosea becin maiscal ta igar... bicitza estu, latz ta
lacarra eraman çuen Pedro Miguelec lendabicico ereti lucean.
Egun itzalac aiec! Amaica bidar damutu citzaion etchetic irtena!
guipuzcoatic beguiratuta, lurralde onac ciran Americacoac: Ameriquetatic
beguiratu ezquero, ascoçaz obeac guipuzcoaco mendi-basoac.
—Baino ecer gabe nola etchera biurtu? Saio bici bat eguin artean ez;
lenago il. Gutchica gutchica urrutira joan diteque, ta Pedro Miguelec,
gutchica gutchica, escucada bat tchampon lortu çuan, arquibide batzuec icasi
cituan, bere gain jarri çan. Ta ordutic aurrera, gaur belardi bat iritchi, diruac
idoro ta soroac urratu; biar lur gueicheago eransi, osinac bete ta barrutiac
jaso, urrengoan idi-beiac ipini edo quendu, urlia eçagunarequin elcartu ta sal-
erosqueta berrietan asi; ondorean çor guztiac quito eguin ta artu-eman
saconagoetan pizcor leiatu; equin beti; atsedenic gabe, cirt edo çart, ortic edo
emetic jo ta ausian ibili; oparo nai, edoceri eldu, gogotic eraso, dana ondo
etorri... gure içazquina, hoguei urte baino len, oso aberats ta jaun ospetsu
içateraino goratu çan.
Igoeraco maila guztiac iragarri cizcaten gurasoai, bada Pedro Migueli,
goraldiric andienean ere, etzitzaion egundaino Oinati burutic eta biotzetic
joan.
cembat eta naroago euqui, aimbat areago cetorquion oroimenera bere
tchoco atseguina. Tchoco artan eracutsi bear ciran ondasunac, certaraco ciran
bestela? anchen tajutu bear çan jaiotetche çarra gurasoençat; anchen jauregui
ederra norberetzat eraguin; anchen bere buruari beguiratuaz patchadan bici;
bertan eçurrac utzi, aldeaurrecoen ondoan. Baina guerocheago, arloac
amaitzean, lan-sare nastuac tchito ebaquitzean.
Diruac eguin ta laster eun oguerleco bialdu cizcon amari, eun oguerleco
ta guc daquigun guicirudia, ura gauçaren polita, Jesus Maria ta Jose! ta
ostera berriz urtero etorri oiçan baserrira mutil emalearen escupecoa,
amarençat edo aitarençat, orratzetaraco, tchocolatea arceco, tabaco orria
erosteco. Ara cergatic Pedro Miguel içandu çan Azcarragaco itcharopen ta
jaungoico tchiquia.
Bai, ebagune artan, Azcarragaco nagusiac, batez ere gazteac, ecin çuten
gorde beren poz ta arroqueritchoa. inun ençuten baçuan Antonec, onelaco

95
necaçari bei batena ecin ordainduric cebilena, naiz ta berari ecer galdetu ez,
aurqui asico çan:
—Guc ba, Jaunari esquerrac, inoren bearric eztegu. nere anaia orrec
lasai egoteco dio ta...
—Len ere naicua lasai ceundeten.
—Lengoa utsa da, utsa Oinatico aundiquien aberastasuna nere
anaiarenaren ondoraco.
—Soinua badu beinçat.
—Soinua ta içana. Legorretaco indianoa etorri citzaigun atzo gueu
icustera, beste gabe, ta badaquiçu cer esan cigun?
—Ez ba, ceuc açaldu bearco.
—Ameriqueta guztian etzeudela euscaldun bi, aitzen? euscaldun bi
etzeudela gureac adina eguin çuanic.
—Obe, obe çuençat.
—guiçonic andienac ere tchapela quencen ciotela
—çorionean içan dedila, ba.
Auço-bileretan inor aberats-ipuiric aitatzen asi ezquero, Mari Batistac
azcar ateraco çuan maira bere aidea:
—Aberatsa gure Pedro Miguel. Arren lurrac eta arren abere taldeac
omen dira alacoac! Bere bazterra icusteco bost ordu bear omen ditu, çaldiz.
Milaca omen dauzca beiac eta idiac. carrica bat osoa berea omen du Buenos
Airesen. Probinci guztia erosteco ta gueiago cilar içango duala aitu degu.
—Eene Jaungoicoa! Erregue beste bada nosqui.
—Erregue beste... Tira, an ez omen da erregueric, baina...
—Bera eguiten ezpadute...
—Norc daqui?
—Jas! ... Aita San Isidro bedeincatua! Guc icusi bear ditugu icustecoac
ura datorrenean. Bai aldator?
—Baietzean dago; berac Oinatin il bear omen du
Baina etzan etorri. Oguei urteco ardura ta lan cindoac nequez baino
nequez gailurtu çuan becela, etengabeco beraldi oquerrac, sei edo çorci
ilabetean, oso aisa tchautu çuan Pedro Miguelen aberastasuna Bata bestearen
atzean ezbearric andienac, guertatu citzaizcon: lembici lur-icarac; guero
legorteac; urrena berriz aguindu naicoen guda citalac, curruca macurrac,
azpiqueriac, lapurretac, erri ta ibar quiscalceac; eta guztia cearo bucatzeco,
ecaitz ujolde leitsu negargarriac. Ondasunez betericaco guiçona ecerecera
itzuli çan, bada.
Oinatin albiste tchar auec jaquin ciranean —au cristau batzuen içaquera
doilorra!— Uribarritarrac etzuten batere naigaberic içan.
Albocoa norbera baino goracheago ez icusteagatic, laroguei eguneco
gariçuma igaroco lutequenac badira, maiztcho, maiztcho. Azcarragara etzan
gueiago Ameriquetaco diruric açaldu, ez diruric ez albisteric. Azquenengoac,
eztaquit ceinen bitartez eracarriac, Pedro Miguel ecin jaiqui çala, cioten,
etsipenean erorita bestien bearrean cegoala.

96
Orduan elorrio. Lotsariac oso ichildu cituan Antonen ta Mari Batistaren
mingainac eta Pedro Miguel çanic etzuten aitatu ere nai.
Ichildu? Eztago gauça egoquiagoric cerbait aztu erazteco. Gure icena
mingainean ezpadabil, aztu guerala dirudi edo aztuta gaude.
Aitamac il ciranean azcar aztu çan icazquin çorigabea. Tchito baina,
aspaldietan baina.
Micailac berac etzuan eçagutu, erretratoan içan ecic. Nescatcha çala
esan oicion amac:
—Icusi çan, Micailatcho; ara emen Ameriquetaco ire osaba, asco
deçaquean guiçona, etche ta lur ugarien jabea. Arrec iri ecarrico dizquian
belarritacoac, eraztunac, pitchiac eta soinecoac! Daneraco ceucan, escuçabala
den, maite gaitun. Andi aicenean cotchean ibilico auanala uste dinat. Baino
arrezquero, luçaroan, urtietan, mutic ere ez, osaba il balitz becela.
Ezconceco aurrean galdetu çuan Micailac:
—Ama, gure osabaren berriric ez alda?
—Ai ume! andic etzion ecer. gueurearequin bearco.
Etzan gueiago Pedro Miguelen icenic ençun Azcarragaco baserrian.
Ala ere an cegoan oraindic bere guicirudia, loi ta eçaina, autsez ta pecaz
betea, amaraunez erdi estalia, beaztunez becela orizcatua, lengo toquian
cegoan, betico agortu dan iturriaren tanquera, arrenic eguiten etzaion
donearen itchuretan, gambara bazterreraco aurqui, garbiquetaren bat eguiten
çanean.
çar guztiai beguirune diet, aztutacoen adisquide naiz, erorita daudenac
erruqui ditut, eta orregatic iracurburutcho au Pedro Miguelen oroitzan eguin
det.
Goacen orain gueure arira.

__________

chIV.
NAI TA EciN

—Eicera, Mocholo?
—Eicera edo... Icerdi pichcat atera bear detalata, ibili.
—Icerdia ateraco dec, baino eperric eztec inun bilatuco. Etzioc ecer
aspaldietan.
—Içango aldec çoçoren bat edo beste.
—Aiçac, ara, or ciatorrec erbi bat, erbinudea.
—cein?
—çabaletaco andre çarra.
—Baitare.
Bacequian Mocholoc cein cetorren. Emparançan icusi çualaco erten
cion bidera.
—Egun on, Andre Josepa.

97
—Egun on, eiztari.
—Itz bat esan nai niquiçu.
—cer dec, Mocholo?
—çure ilobac itchuturic nauca.
—ceinec?
—Malenec.
—Itchuturic? Eztec orduan ecer icusten.
—Gauça andiric ez, baina çoriona non dagoan badaquit eta bere bila
nabil.
—Berandutcho abilela uste diat.
—Nola?
—çoriona beste batençaco dalaco.
—Martinençat?
—Bai.
—Etzaitzu aztuco Martinec diruric eztuala.
—Ic eztaquic ori.
—Badauca ere, nic aina ez beinipein.
—cer daucaquen guc etzequiagu, baina onçurre ori eracusten dec
beinçat, tchilbor gainean.
—Bat eracutsi ta asco gorde, asco; onçurreac eta librac, Ana Josepa.
—Urretan?
—Urretan.
—Joosus! Libraca urrea! Orratic ori icustecoa içango da.
—Ara bat emen.
—Ori aldec libra bat?
—Bai, libra esterlina. Esquerlina, esquerlina... Ori, mutil, eun errealecoa
dec Oinatin.
—Baina libra esaten çaio.
—Ai enetchoa! esatetic içatera bide andia cioc. Orrelaco asco bear dira
libra bat eguiteco.
—Baino au ezta bacarra. Etchean ere baditut eta Bancoan eta
corrituan...
—Danetara, cembat içango dira ba ire diruoc?
—Danetara, laurembat mila oguerleco bai neureac, eta guero aitarenac.
—gueiago eucala uste nian, aimbeste arroqueri jotzeco.
—Gutchi alda ba?
—Ez, gutchi ez; necaçari baten alabarençat...
Ana Joseparen barrua, urre pilaren arguia bere aurrean irudituta,
iraquiten becela jarri çan, ta barruco berotasunac arpeguira erten cioten
andreari. Gauça ona ceritzan odolecoai beguiratzea, baino aimbeste diru ate-
aurrean utzitzea ere ba...
Igarri çuan besteac andrearen ezbaia, ta parre ancean, aoa
belarrietaraino çabalduaz:
—Banequian nic —esan cion— ecetzic etziaçula erançungo.

98
—Eztiat ecer aguindu, mutil. Berandu etorri aiz.
—Lendic daucat escabide eguinda.
—ceini?
—Maleni.
—Noiz?
—çorci ilabete bada.
—Ta çorci ilabete andian eztic ecer aditzen eman?
—Ez, lotsatia da ta.
—Bada orduan...
—Bat batera otu citzaion Ana Josepari escabideac luçapena bear çuala.
Alde batetic diruari beguiratzen cion, ta dirua beti çan atseguingarri; baino
bestetic norbere itza jatea etzan itchurazcoa, ta gutchiago, etchecoen berri
gabe, aidien caltean epaia ematea. Gainera, Malenchoc cer cerabilen ta ce
gogo ceucan jaquitea etzetorren gaizqui. Arrec nai içan ezquero... baino
bestela cer eguingo çan ba!
—Orduan cer?
—Astia badagolata... ez gaitzaçula ito.
—Bien, bien; baina gogoan euqui Martinec eztiçutela ecer eramango.
—Berriz ere? guiçona, ire diruric içan eçarren, baburrunac jateco lain
badiagu.
—Ala da, bai; baino ezta gaizqui Martinec baburrunac bear baditu, ni
eznatorrela baburrun bila oroitzea. Nic Malencho nai nuque, Malencho
bacarric. Neuc emango diot jaten, neuc jancico det, neuc ecarrico dichcat
pitchiric ederrenac, neuc eramango det erri andietara, neuc...
Equin cion Mocholoc maitetasuna esaten, Malencho goratzen, Ana
Josepa tchuricatzen, ta bein abiadea artu çuanean, etzegoan mutila ichilceric.
Esan ta esan, eraguin ta erabili, gueroago ta biciago, aspertu ecinic egon çan
bere leloa çabaletacoari açalcen, inorc uste baino tanquera obean. Ura
etorria!
Etzuan berealacoan amaituco, Ana Josepac itza quendu ezpalio.
—Tira, joari Oinatira, naicua data. Eçari alperric agortu. Ire jarduna,
ezconguei guztien jarduna dec. Jardun ori gora bera, eguin bear dana eguingo
diagu çabaletan...
—Ba, neuc deitzotadana ezpada...
—Ic deitzocana ezpadec, cer?
—cer? Nere burua Urrejolaco arcaitzetic bera botaco detala.
—Botaçac nai badec.
çapuzturic eta mingainean ceuzcaten citalqueriac nequez irensiaz, batac
besteari bizcarri eman cioten.
Bacijoan amonatchoa, bacijoan baserrira, nescatcha gaztea baino
pichcorrago, ardatza baino tenteago, bere artean minçatzen, bacegoan gaiata.
Arranian albistea!
Mocholoc, Oinatirunz ibili aldi bat eguinda guero, andreagana
biurturic, bere grina ta cima tcharra onela esanaz eracutsi çuan:

99
—Atso sorguin madaricatua! Ez sinistu, nere burua botaco detanic ez
sinistu! Ez nere bururic: besteren batena, çurea içatecotan. Bada-ezpadaco
erançuera badacarçu, senteilas!...
Ana Josepac etcheratu çaneco asi çan Maleni erausica:
—Bacenqui cer igaro çaitan! Mocholo Potoloc erten dit bidera, esquean.
—Esquean?
—Bai, nescatcha baten esquean.
—Neure bila.
—Ara. Jaquinan gainean alceunden?
—Aspaldian dabil mutil ori...
—Aspaldian, e? Guc ezguenquigun ba.
—certaco? Ecer eguin bear eztanean...
—Etzinateque, beraz, Mocholorequin ezconduco.
—Ecergatic ere ez.
—Lau mila duro omen dauzca.
—Berdin da oguei badauzca ere.
—Orra ba, orra ba... Ondo da jaquitea. çalança pichcat içan det, baino,
tira, nai ezpadeçu... Martin etorrico çaigu obeto. Mocholoc diruac dauzca, bai,
baino, eguia, ezta baserriraco guiçona ta ezta çu ere ardanguelaraco
emacumea. Ardanguelan çu epincea, erreguina tcherriteguian jarcea becela
da, aquetza lorez apaincea. Eztaquit nola otu etzaitan. Lau mila duroac
ematen dirate min. Martinec baleuzca... Utzia ta baldana bai gure Martin!
orrec onezquero dirua aurreratuta euqui bear çuan ba. ceuc eracutsico dioçu
aurreratzen, languilea ta etchecoia içaten, eliçara joaten...
Malenec etzizquion bucaeraco itz auec ençun, Martinen icena aitatu
orduco, muquer ta mincaitz, aldeguin cion amandreari.
Onen mingaina etzan, ala ere, guelditu. Belarrondoco tchimac çapipera
sartuaz, gaineco gonea quencen edo oinetacoac aldatzen aiçala, berac bacarric
jarraitu çuan:
—Nora joan ote çait umea? Lotsacorra da, bai, lotsacorra da, ta eztu
orrelaco autuetan ibili nai Tamal andia içango çan ori Mocholonean sarcea.
Baina oriche dago ba! tchamponac euqui Mocholoc. Lau mila duro bereac eta
aitarenac gainera. Aitarenac gueiago, ascoçaz gueiago. Auscalo igaroco
urtietan cembat irabaci duan ardo ciquina edo ibaico ura salduaz.
Jaungoicoac badaqui gueure inacioc berac cembat eman dion lapurrari
alacoari... Eztio ajola, gueu ere utsic ezcaude ta jaso daiquegu oraindic
Azcarragaco baserria. Obe da belaunecoari laguncea, obe da paquea.
Ana Josepac onela ciarduan bitartean, aiçan Micaila ere, Azcarragan,
Paula burutu ecinic.
—Gauça bat esan bear dinat, nesca, bacarric gauden ezquero.
—Asmatuco nioque.
—Etzaquinat; ustegabea den.
—Ustegabea, dio?
—Bai, usteric gutchienean Jaunac cerutic biralcen digun doaia.

100
—Aimbestecoa ezteitzot ba.
—Ago ichilic eta aditu çan. Gu gaizqui bici gaitun, oso gaizqui. Nic
eztinat nere estutasunen erdiric aguercen, baino aspalditchoan estu asco bici
naun. Oliotaraco etzeucanau, aora daramagun ogui pusqueta çor ta lorrean
jaten dinagu, nolaco lotsariac igaro ditutan inorc etzequin Erainegun goicean,
Anton Urdaic, ia noiz eman bear nion berea esan cidan, aimbesteren aurrean;
gaur bertan, Pampotec, çorra ordainceco ordua dala adieraci dit.
—Eta neri ecer aitatu ez!
—Ezninan aitatuco ere, orain daquitana ezpanequi. Ez larritu: guztiai
emango ceinenau berena, ta laster. I ta Martin ezconceco era egoquia etorri
çaidan. I çabaletara ezconduco aiz, Manuelequin içateco; Martin etcheraco
gueldituco den, Malencho emaztetzat duala. Au çori ederra, Paula! Bein edo
bein. Malenchorequin batera cetorquinau dirua, baino baita ere diru ta
ondasun guztien gainetic dagoana: ceruco arguia, paquea, osasuna.
—Ez amesic eguin, ama: Malen ezta gurera etorrico.
—Ezten sinisgarria, amesa cirudin, baino eguia den. Amonari berari
gogoratu çaion, ta catalinec eman cidan albistea lengo baten, ichilic euqui
dinat baina.
—catalinec eta amonac nai duenic ezta guertatuco.
—Bai, guertatuco den, Jaungoicoac nai din ta. Etorrico den Malencho,
ta berac alaituco gaitzin, berac jancico din gure etche çarra, bera içango den
Azcarragaco aingueru. Ic berriz çabaletan, aitonen ondoan, çorioneco eguingo
den Manuel cinçoa, ta emengoac an ta angoac emen, nai degun toquian bicico
gaitun, denoc alcar ondo arturic, beti alcar maitatzen, ilarteraino Jaunari
esquerrac ematen.
—Ez sinistu, ama: ni... Manuelençat ez naiz içango.
—cer dion, nesca?
—Barruac eztit aguincen.
—Manuel, gazteric iaioena, etchejaunçaric andienetacoa, oberic eztuan
mutila, inguruetan inor ez becelacoa, nai ez! cergatic baina?
—Neuc daquit.
—Paula, eçaut gaur eçagutzen. I, nere poz bacarra, orain artean ain ona,
ain leiala, ain erruquitsua, ain ama çalea, ain... Ta queichu aldi onetan...
(Negarrez) Paula, ic eznaun maite!
—Itz oieçaz eriotza ematen dit, ama.
—Eriotza neri cetorquinat laster, neri. Ire ama gaichoa, tchiro, bearsu,
iguinduta icusiarren, iri eztin ajola, ez, eztin ajola!
—Ai ama! Biotza lertu bear çait! cupitu bedi niçaz!
—Ni cupitu, ta i?
—Laztan bat, amatcho.
—Bat ez, bi, lau, çorci. Ara, ara, ta ara. Baino... ezconduco aiz, ezta?
Premi andian arquitzen naun ta!
—Ecin neique! Ecin niteque!

101
Izqueta oiec ostiral bateco goicean ciran, epailaren erdi aldera. Bazcal
ondoan, Manuelec eta bere aitac Oinatico açocara jetchi bear içan çuten, ta —
esango aldegu?— baita ere Azcarragaco inacio Maric. Jose guelditu çan
etchaldeari beguira, ta Martin alderdi guztietan usaica, Malencho nun
arquituco, nescatchari nundic cerbait adieracico.
Arratsalde beranduan, Malencho aitonarequin atarian cegoala
jaquinda, beracana joaten ausartu ecinic, Martin, çabaletaco beiteguian sartu
çan ta beiteguian bilatu çuan Iturraldecoa, aberei bazca ematen.
Mutil bioc, aspalditchoan, ecin çuten batac bestea icusi, etcheco
çacurrac auçocoari becela beguiratzen cioten alcarri, ta beren arteco minçoa
aopeco marmarreta içan oiçan gueiembat.
—Arratsaldeon.
—Bai çuri ere.
—Egualdi polita gaur.
—Ederra.
—Onelacoac badira, aurqui joan bearco dec Urbiara.
—Ori nai euque.
—cergatic dioc?
—cerbaitegatic.
—Min aldec? Nic aucia irabaci detalaco min? Iz... ari ba.
—Etzequiat aucia irabaci decan ala ez, baino i eçaiz senarguei ona
Malenchorençat.
—Eu obea, eu. ce uste uan ic? Gurera morroi sartu ta bertaco jaun ta
jabe içatea? Ez jaun ta ez morroi, eçaiz inola emen içango.
—I alaiz nagusi? Ic baino lan gueiago eguin diat nic emen.
—Baita jan ere galanqui, goseac ecarri ituen da.
—Obeto itz eguin çac.
—Nai detan becela itz eguingo diat. c... eguiten diat nic iri.
—cer esan dec?
—c... iri, c... ire aita ordi aquerrari, c... ire ama ustela ciquinari.
—Jose quiscaldu çan. Lipar baten, tchimista becin agudo, Martini
lepotic eldu, simaur lindinga jo eraci, ta bere gainean luce, cinçurretic
estutzen çuala, çapladaca ecin aseaz, buru, musu ta ocotzean ucabilca,
tchautu ta çucutu çuan etsai liquitsa, arçanorac mendean daucan otsoa
çucutzen duan becela. Icaragarrizco biraoac ertetzen cioten azpicoari, ta
gainecoac, birao bacoitzeco, escucada corotza ematen cion aora. Orche,
arraiorrec! Nere gurasoen icen garbia, Jaungoicoaren icen donea loitu nai
badec, ara satsa, ara cirina. Jan çac, liçun orrec, jan çac!
Borrocarien oiuetara beingoan inguratu ciran sucaldeco emacumeac,
eta gailen icusi çuanari eman cizcon Ana Josepac, atchur quirtenaz, iru edo
lau çartateco, galantac baina.
—certan daucaçu çuc cer jo gure mutila? —cion amonac, tchilioca, suac
arturic.
—Orrec esan duana ençunda...

102
—Orrec esan duana? Ta ic eguin decana? Ic, cital, guiçatchar, naspilari
orrec eguin decana?
—Ori ta ni ecin guintezque çorro batean bici.
—Bada, orduan alde, alde, nai decan lecura. Ori etchecoa da, ta i
etzequiat nungoa. Muquiçu bat etorri itzan, cer janic ez uala...
—Aitu det, amona; len ere aitu det, eta gainera neuc ere banequian, bai
ondotcho.
Azcarragacoa tchistuca, arpeguia igorcica, ta norbaiti esteac ateraco
cizcola esaten utziric, Jose aitonagana aurqueztu çan larrainera.
Joanesec, nola gorra baicegoan, cerbaiten çurrumurrua baino besteric
etzuan sumatu.
—cer içanda or? —galdetu çuan.
—Ecer ez; Martin ta ni aserratu guera ta...
—Ta?
—Jaquin nai nuqueala ia certan dagon araco bedorrec esan cirana.
Malencho neretzat içango çala edo...
—A, bai! Ara ba, Jose, nic nai nian, baino ecin diteque... Berac, orainche
bertan...
—Naicua det, gueiegui det. Ondo gueldi bedi.
—Nora ua, mutil? Ator onera.
Ana Josepac, ucuiluco atetic, çar-gaztien izqueta urratuaz:
—Orçac loca loca jarri dizca! Aotic odola dariola ipini du nere ilobea!
Erguel, sepatsu, ciraun, quilimacor, gaizquile...
..........................................................................
Ordu batzuc gueroago, eguna çabaldu baino len, çabaletacoac lotan
dauden bitartean, Josec, jai-soinecoz janciric, sagasteguico estratan bera.
Oinatiraco bidea arcen du. Arpeguia ilun darama, ilunagoa biotza. Nola ez?
Auçoteguiari betico eguiten dio agur, çabaletatic betico ateratzen da. Etche
artan eguin ditu bere umetaco jolas apurrac, anchen jan du icerdiz ondo
irabacitaco taloa, anchen uste içan du çorionaren edaria eran bear çuala. Bai,
etche artacotzat ceucan bere burua, baino angoa eztala esan diote ta beste
aterperic eztauca!
Naigabearen eztenac içugarrizco sastadac ematen dizca. Sastada çoliac
Malenchoz oroitzean. Errucarria Malencho! Escu onetan erori bear du... Ai!
Nescatcha ura ezta itzeco emacumea içan «inorequin içatecotan, çurequin»,
esan cion bein, ondo gogoan dauca. Aingueru batec orrelaco gueçurra esan
bear çuanic etzuan uste. «çu ta ni anai-arrebac guera», açaldu cion, ta Jose
anaia, esaqueraric garratzenez iraindu çutenean, etchetic ertetzeco aguindu
ciotenean, itz goço bat ez, beguirada bigun bat ez anaiarençat. Ez Malenec, ez
beste inorc. Arcaitzezcoa çuten erraia.
Min bici bicia dauca Josec Joanesen oroimena datorquionean. Miate du
aiton çarra: ura içan du bere gurasoa; ura da, çabaletan, biotzic andi ta
samurrenecoa. Eztio mutilac agurric eguin; badaqui etchean guelditzeco
escatuco ciona, badaqui umeçurçagatic arpeguia ateraco çuana; baina ori eztu

103
nai umeçurçac. Ençunac ençunda guero, icasiac icasi ezquero, ecin deçaque
arnasaric çabaletan artu: ito eguingo liçateque, Ta gainera, Martinen aurrez
aurre berriz jarcean ceinec daqui certaratuco çan?
Garbi ezta ecer icusten, baina bide bazterrean norbait dagoala dirudu...
Bai, emacume bat, nescatcha gazte bat... Paula.
—Goiztarra çabilz, Paula.
—çu goiztarrago.
—cerc çacarz?
—çu icusteco gurariac.
—Esquerric asco... Negar eguin deçu.
—Egunoro nic negar. Bart arratsean eguin ditut negarric andienac...
Noraco asmoac dituçu?
—Aldaquit? ceinec jaquin non gueldituco dan ecaitzac aurrean
darabilen osto legorra?
—çuzpertu çaite, guiçona, çuzpertu çaite. çu etzera osto legorraren
ancecoa.
—Or numbait. Ez aitaric, ez amaric, ez aideric, ez diruric, ez ceri elduric,
goian cerua ta beian lurra...
—Eztiçute ecer eman?
—Eznuan artuco ere.
—Baina ceuc ertengo cenduan?
—Eguin çaçu jaurtigui eguin nautela.
—çu jaurtigui!
—Bai. Adu oneco eguin ditzala Jaungoicoac.
—Jose, çure guisa nago ni ere!
—Ez, nere guisa eztago inor.
—Adi çadaçu nere ileta: orretara etorri naçaitzu. Gure baserrian, atzo
jaquin detanez, oso bearrean gaude. Aita, bere bici guztian, ciranac eta
etziranac eralguitzen ibili da, Martinec gaiztaqueria baino besteric eztigu
ecarri, ardita cer dan ia eztaquigu Ta nere amac eta gure amonac, etchea
cerbait jasotzeco, ni çabaletara ezconcea nai luteque.
—Ta Malencho Azcarragara.
—Utzi çaioçu orri. Ni çabaletara, ni, Manuelençat.
—cer gauça oberic?
—cer oquerragoric esan naico deçu. Alde ortatic dator nere inca. burutic
berainoco larrua escatuco balit, eznioque nic amari ucatuco; egundaino eztiot
atsecaberic eman, egundaino eztiot ecetzic esan, ta atzo ecetz erançun nion.
—Ecetz?
—Bai, ecetz. Ni eznaiz Manuelequin ezconduco, ezta çuci çuci, çati çati,
birrin birrin eguiten banaute ere.
—cergatic baina?
—cergatic? Nic ere, çuc Malencho maitatzen deçun becela... edo
gueiago, beste bat maitatzen detalaco.
—Erruqui çaitut.

104
—A ce bi gauden gu!
—A ce bi... bat içan bear guenduqueanac!
—... Agur, Paula, icusi arte.
—Eztiraçu ecer gueiago esaten?
—inori baino esquer obea çuri çor diçutala.
—Besteric ez?
—Ecin!
—Agur ba agur!

__________

chV.
AgueRPENAc

çabaletaco baserria utzi baino len galdetu içan balio Josec, errez jaquin
eracico cion aitonac nondic cetorren lengo usteac aldatzea. Gogoa baçuan.
Ain çucen, gure umeçurça larrainean aurqueztu baino lencheago,
Joanesec eta Malenchoc aguerpen andiac eguin ta esatecoric ezcutuenac esan
cizquioten alcarri.
Arratsaldea çan alacoa, ezti, garbi, eder ta esnagarria, biotzean egoac
ipini ta animari cerurainoco bide çabalac irequi erazteco arratsaldea. Eguzqui
epel indarguetua, lurric gueienac quericean utzuric, azquenengo argui-
orratzac mendi gandorrari sarcen cegoan, çarca-chortaca; egurats emea,
ilunceco aicetchoa, osto berrietan jolas eguinaz, belar luceac çabulunduaz,
aiton-iloben arpeguiac igorcitzen aiçan, bigun bigun, aingueru lumaz becela;
tchori che alaiac, tarin, burubelch, carnaba, tchanchangorriac, egun guztico
ibilera ta tchio jotzez necaturic, sasi-çugazti barruan ceuden, lumapean
mocoa gordeta, tuntun jotzaileac bere tchistua çorroan gordetzen duan
irudira; saguçar itchusi baldarrac, enaiz-banaizco ega tchepeletan, batera ta
bestera cebilçan eiztari, elcho ta samorro bila; lembicico içar goçoac, ozcarbi
urdin saconean, aguertu çuan bere argui atseguina, urre ale biciaren guisa, ta
osinetaco iguelchoac, clin clon, clin clon, asi çuten baserrietaco gau soinu
berdin ta irauncorra.
Joanes ta Malencho, ezpainic çabaldu gabe, içadiari beguira guelditu
ciran.
—Guri ençuten inor balego... —minçatu çan Joanes, bat batera.
—Eztaucaçu cer esanic, Malencho?
—Ez, ba.
—Aspaldietan goibel çabilçala nago.
—Eguia da.
—cer deçu, enetchoa?
—cer? Gauça bat, gogo bat, ioran bat...
—Ecin iritchi diteque?
—Iritchi bai, denoc batera etorrico baguina.

105
—Aitor çadaçu.
—Min emango diot.
—Aitor çadaçu: çu poztutzea da nere poça.
—Nic... mojataraco ustea darabilt.
—Nescato!
—Bai, ancinatic, oso ancinatic. Aldetan guztian Bidaurretaco eliçara
nua; bertan, nere arrenac eguiteco tchoco jaquina daucat; eztitan becela
egoten naiz, barrucoen otoitzac ençuten; cerua deritzat aien artean bici
aliçatea... ta gauça guztien gainetic oriche nai nuque.
—Au albistea!
—Tcharra?
—Tcharra ez, tcharra ez... baino eznequian, eznuan uste, etzait
bururatu... Bai aldaqui bestec?
—Jaungoicoac eta Bidaurretacoac.
—Aditzen eman dieçu beraz.
—Bai, jauna.
—cer diote?
—Toquia badagola.
—Nic Joserençat nai cinuztan.
—Amonac ostera Martinençat.
—O, ez! Martinençat ez: eznion nere baimenic inola emango.
—Baina Jesusi bai, aitona; Jesusi bai, ezta?
—Jesusec berea çaitu... Alabatchoa; nere begui gandotuac, ia ecer icusi
ecin duten begui auec, ordua datorquitanean, laster, ceuc itchico ceunztalata
nengoan... çu cera, ez bacarric nere saminen eztia, baita ere nere luçapena,
çabaletaco çuaitz çarraren quimu berri maitea... Baino neuc ere, nere ancera,
Jaungoicoari esquenita çauzcat eta Jaungoicoac ondo artu bear içan du nere
oparia. Bere oldea eguin bedi! ... Nai deçunean, bada, berbertatic joan
cindezque. Ni ilda guero joango bacina, neuc utzitacoa emango nioque Jesusi,
ta eznuque orrela nai: eztiot neuc utzitacoa eman bear; neuc daucatana, neuc
lurrean gueien gueien maite detan içatea emango diot, naiz ta, çuc etchetic
ertetzean, nere biotza çaurituric odola dariola guelditu... Ta Joserena? Jose
guiçagaichoa! Jaungoicozcoa da mutila ta orri esquerrac. Etsico aldu...
çoazquit, Malen, Martinec alde auetatic igues eguin deçan; çoazquit aimbat
lasterren Jose gurea nolabait artetu dedin. Bera ta Manuel içango dira nere
azquen orduetaco lagunac, çure ordez, çure icenean.
—O cein ona dan nere aitagoia! Ederqui esaten du. Jaungoicoari
guretzat gueien opa deguna esqueini bear çaio, ta gueroraco utzi gabe, biar
edo etziraco luçatu gabe. Berac ordainduco du gaur berorrec eguiten dion
oparia. Nic, besteric ecin deçaquet, baina egunoro otoitz eguingo det berorren
alde.
—Bai, eguin otoitz nigatic, çure aideacgatic, Euscalerri guztiagatic.
—Baino ta norc esango dio amonari nere asmoa?
—Neuc: nere gain utzi çaçu.

106
Onetan ceudela igaro çan mutilen borroca, ta bereala Jose aitonagana
aurqueztutzea. Etzan beta egoquia.
Burua norbere gauçaz betea dagoanean, inoren eztabaidetan sarceco
gogoric ezta içaten.
Malenchoc gau artan lo goço goçoa eguin çuan. Lo goçoa ta amesic
ederrena. Aingueru çuriz inguraturic Bidaurretaco elizgoian cegoala iruditu
citzaion, etche on artaco beste emacume garbien aldamenean, cerutar lore
tartean becela, ta Jesusec onguietorri cinço bat emanaz, Jaungoicoaren
izquera leun çoragarrian, itz auec esan cizquiola: «çai nengoan, Malen, bada
neretzat sortua cera Anima çalea naiz, animen egarria daucat, eta luçaroan
egon naiz çurearen atarian, luçaroan egon naiz çuri deiezca: "Banator,
banator", esaten ciraçun, baino etzinan aguiri. Noizbaiten ere çabaletaco
locarriac urratu dituçu, çure aideac nigatic utzi dituçu, nic çugatic ceruac utzi
nituan tanqueraz. Sarituco çaitut. Gaurtic gueiago çu ta ni alcarrequin içango
guera. Emenchen egongo naiz beti çurequin ta çure aizpatchoaquin;
emenchen aseco cera nere maitasunez; bertan apainduco çaitut ceruco doaiz;
bertatic icusico deçu, Aloinatic baino urrerago nere betico jauregui ederra.
Nerea da, baino çuri eman nai diçut, erregue naiz ta erreguina eguin nai
çaitut, dena deçaquet eta escatzen deçun guztia iritchico deçu». Ta
Malenchoc, belaunico jarrita, jarlecu berecia escatu cion Jesusi aitonarençat,
berarizco laguntasuna etcheco danençat.
Joanesec etzuan orrelaco lo ederric eguin. Gau guztia beguiric itchi gabe
igaro citzaion, gainera cetorquion bacartade itzala neurcen, bere burua oso
mimberatzen, itz batzuc bacarric esaten: «Jauna, Jauna, asco çor diçut, baina
ematen diçutana baino gauça oberic eztaucat; nere oparia, çuc badaquiçu, nic
aldeçaquetanic andien andiena da!»
Jaiqui çanean, etchecoandre çarrarequin naicoa itz eguinda guero,
Joseri deitu cion.
—Datorrela Jose.
—Eztaquigu non dan.
—Bilatu çac, Manuel: arrequin egon bearra ceucat.
catalinec:
—Norabaitera joan ezpaçaigu. Jaiegunetaco janciric eztauca guelan.
Malenec:
—Eguingo nuque, amandrearen atzoco garrazqueriacatic.
Manuelec:
—Etzuan orrelacoric eguingo. Neri aitzen eman gabe?
Malenec:
—Ezquenduan ecercho dendatu. Eguia, ni eznengoan ecertaraco...
Baino Josec badaqui, jaquin bear luque amandrea nola dan ta gu cer gueran.
Ana Josepa:
—Auchen dec auche! Batac moja dijoala, ta besteac, norbere
berotasunean cerbait esan çaiolata, etchetic alde.
catalinec:

107
—ceinec moja?
Malenec:
—Neuc, amatcho.
catalinec:
—Jesus Jaungoico andia!
Manuelec:
—Onelaco istiluric!
Azquenengo itzac, esambearraren esambearrez, bata bestearen gainean,
alcarri eutsica, naspilaturic erten çuten; baina itz-mataça guztia baino
sendoago Joanesen galdera larria ençun çan:
—cer eguin dioçute Joseri?
—Utsa.
—Utsa? Utsagatic ezta ura etchetic aldendu. çabaletaco atean etzaio
inori egundaino bulçaric eguin, ez erricori ez erbestecori, ta gutchiago
bearsua içan bada. Edoceinec euqui du gure maian oporra bete salda eta
etzaio ucatuco ere ni bici naiçan artean. Etche onetaco morroiac etchetic
ezcondu dira edo bertan il dira, beren gogoz erten ezpadute. catilua. Baino
ezta Jose gure morroi, ta neque azpian erabiliarren, eztiogu beinere alogueric
eman. Etzaçute aztu: nere adisquide on baten semea da; neuc esan nion orren
aitari, eriotz aurrean, nere iloben ancera maitetuco nuala Jose, ta maite det,
maitegarria data. Bai maitegarria! neuc daquit cer gurutze daraman ta nola
daraman!
—Guc ere maite degu.
—Ecarri çadaçute, bada, Jesusen icenean! ecarri çadaçute dagoan
toquitic. Aurqui idoro bear det nere adisquide çarra ta eznuque bere aurrean
lotsatu nai. Manuel, joari, Joseren bila.
—Nora banequi.
Malenec:
—Paulagana joan çaite. Arrec jaquin oiditu Joseren ipuiac. Eta ecer
ezpadaqui ere, bera baino oberic ezta inor Jose nun dabilen anz emateco.
Arrituric guelditu ciran gure guiçadiac albiste auec eçagutzean. Batez
ere Malenchoren burubidea.
Ana Josepac aitonari erançuteco gaitasunic etzeucan. Eztedila inor
miraritu: maitetasunac arpegui edo alderdi asco dauzca, ta alderdi guztien
berri jaquiteco, nor dan maitale, noiz dan maitale, ceinen çale dan, noraco
joera daucan eçagutu bear da. Beguira deçagun nola maitatzen duan aurrac
aurchoa: berez, quezca, legue ta eragozqueta gabe, tchepetchac tchepetcha
becela; beguira nola gazteac gaztea: biotzez, bero beroan, itchu itchuan,
irudimenaren lagunçaz indarturic; beguira nola guiçon çarrac: buruz, benaz,
otz samarrean, norbaitec dauzcan cerceladacatic. Ez, gure maitetasuna ezta
danençat era batecoa, ezta ere beti berdina. Sacon ta irauncorra içanarren,
lotan egon oida sarri, aztuta, gordeta, estaliric, auspena dagon suaren ancera.
Maitetasunac, bere aguerraldiraco, egun, ordu ta garaiac dauzca, ta orduric
samurrena maiteari agur eguin bear dioneco garaia içaten du.

108
Ordu ori sumatzean berritu citzaion Ana Josepari Malenchorençat
gordeta ceucan maitetasuna. Berritu, ecetu, esnatu edo orrela cerbait.
Ta catalini? catalini, ama çan da, bere alabaganaco gogo bicia, lera
cinçoa, grina sutsua, beti berri ta ece iduqui çuan grina ona, tchito aci, cearo
anditu, beingoan çolitu, ecin gueiagoan mimberatu Nescatcha ura,
nescatcharic arguiena, maratzena; egundaino oquer bat eguin etzuan
nescatcha, erançuera gaizto bat eman etzion umea, citalqueri bat cer çan
etzequiana; escuric garbienecoa, biotzic biguinenecoa, elurrezco açal ta içar-
beguien jabea; alaba ederra, alaba çoguia, alaba liraina, alaba cutuna,
çarçaroco itcharopen goçoa, orma itzalen ostean sartu bear citzaiola! Jeesus!
Aimbeste tchera ta palaguz seascan ta magalean aurra euqui; aimbeste araço
ta neque norbere umea norberetzat acitzen artu; amaren ondasuna ume ura
içango çalata aimbeste ames eguin; bere beguietan bicitza edateco, etchean
ecin baçan etche inguruan lotu nai, ta onic onenean, goicetic gabera,
bacijoala, burni-sare baten atzean icusi bearco çuala, noicean bein, besteren
batzuc utzitzen ciotenean. A! Ori etzan legue ona! Benetan, orrembeste ta
gueiago opa cion Jaungoicoari, baino, sartu citecela bestien alabac; eguiaz,
ainguerutzat aci çuan Malencho ta Bidaurretan cegoan aingueruteguia, baino
Jesus ba, Jesus!
—Jose Ramon, cer eguin bear degu?
—Jaunaren oldea içan dedila.
—Orichen da guiçonaren baretasun.
—cer nai cenduque ba? Baimena ucatzea?
—Ez, baina.
—Jaungoicoari gogor eguitea?
—Ez, baina...
Etchecoac beren elean utzita, Manuel Azcarragarunz atera çan.
Goibeletic trumoira, euritic erasoaldira.
Paula ta Martin aguiraca cebilçala, ta gogor ala ere, urruti aldetic
eçagutu çuan Manuelec.
Atean sartu baino len equin cion Paulac, oiez becela, beretic ertenda,
deadarrez, estanda eguin bearrean:
—Borreruac cerate çuec, biotzgabeac, guiçagaizquinac. Eguin lana
çabaletan, urcatu arte lan eguin, ondo erançungo diçueta. Bear çaitut eta
gueldi çaite, bear etzaitut eta quen çaite. Orrelacoric ezta inun icusi. Baino
auçoteguiac çuen eguinça jaquiten duanean, erriac jaquiten duanean,
lotsatuta guelditu bearco deçute. Neu içango naiz gaiztoen gaiztoena çuen
nabarmenqueria çabalcen.
Martinec:
—Ago ichilic, tchotchina.
Paulac, ecençun eguinda:
—Ta ez uste içan, çoriobecoac içango ceratenic, ez uste içan.
Jaungoicoac ecingo çaituzte bedeincatu: ez Jaungoicoc, ez guiçonec. Gaurtic

109
aurrera, çuen etchean guiçadi cinçoac ezluteque ancaric ipini bear. Nic
behinçat...
Micailac, aria ebaquiaz:
—Icho, Paula, icho.
Paulac, bereari jarraituaz:
—Ez, ama, eztet ichildu bear: obeto du nere aotic jaquitea. Manuel, ni
eznaiz çurequin ezconduco.
Micailac:
—Etzaioçu jaramonic eguin: gaur onec cer esaten duan eztaqui.
Paulac:
—Bai, amatcho, badaquit; badaquit etchearen caltean dana, badaquit
berorri negar eraguiten diotana. Eznioque minic eman nai, ta ala ere biotzac
biralcen dizquit itz auec aora, biotza darabilt aguintari. Manuel, gu legusuac
guera ta ez senargaiac; amonac eguin gaitu senargai ta ez Jaungoicoac. çu
beste bati cerbait esana cera...
Manuelec:
—Bai aldaquiçu Jose nun dabilen?
Paulac, deadarra beratuaz:
—Bostac baino len, sagasteguico estratan bera, negargarri joan da.
Martinec:
—Lupuac jango aldu, dagoan toquian lurrac irensico aldu.
Manuelec Martini:
—Mingaina lucea ic. (Paulari). Paula, guc eztegu bialdu Jose.
Martinec:
—Neuc ateraco det, maquilca.
Manuelec:
—Ic? Guretic ez beinçat. I eçaiz gurean sartuco.
Martinec:
—Nola esan deçu?
Manuelec:
—Eçaiçala gurean sartuco; ez aldec aitu?
Martinec:
—cergatic? cer dalata?
Manuelec:
—gueuc nai eztiagulaco, ta gainera Malen moja dijoalaco.
Martinec.
—Erre, coondo!
Micailac:
—Aitaren ta semearen!...
Paula, dana goçaturic:
—Jaungoico maite maitea! Manuel, bilatu çaçu Jose... edo bestela neuc
bilatuco det baita lurpean badago ere!

110
Martin, etchean ecin egonda, çabaletara urreratzen ausartu ezta, tresna
batzuc ausi ta biurriqueri oquerrac Paulari esan ondorean, aserrez iraquiten,
erraiac jaten, errira jetchi çan, ta errian Mocholonera sartu. Toquitara!

__________

chVI.
IJIJI AIENE!

Labana da ba iracurburu onen asiera. bidurrez nago norbaiten aserrean


erorico ez ote naicen, azcaçal çorrotzen batzuc sartuco ez ote dizcaten.
Arretaz ibili, lumatchoa.
cer da baina aimbeste arretazco ipuia? Ondo beguiratu ezquero, utsa;
nesca çar igatuen gainean, gueure arloetara goacela, irristadan, itz bi esatea.
Ez, mutchurdinai etzaiete icuturic eguin bear, naiz ta berac, beti
berriqueta çaleac, edocein ordutan edocein orraztu. Orraci gabe, jaquina:
danac ez, baino gueienac mingainez daquite ederqui orraztzen.
Mota guztietacoac daude. Batzuc cearo apalac, bidegabeco
arroquerietan beinere ibili eztiranac, mutiletatic eta tchoraquerietatic igues
eguinda, beren gogoz senarçaque daudenac Oiec, emacumeric onenetacoac
dira, languile ta onguileac, norberaz oso aztuta bearsuai laguncen, gaichoac
icusten, done-irudiac garbitzen, elizmaiac jazten, Jaunaren bideac eracusten
ta beste gauça tchalogarri ascotan dabilçanac. Oiençat nere tchaloa. —Beste
batzuc, andiqui çaleac, beren buruai ascotcho deritzoenac, eder ustean
itchutuac edo azpilduraz josiac, ezconceco asmoetan biciarren, gueiegui nai
çutelaco, batere gabe guelditu diranac. Oinezcoric nai ez, çaldizcoric etorri ez.
Naicua lan daucate auec beren buruac apaincen, ileac belcitzen, arpeguiac
irincen, cimurrac estalcen, urteac gordetzen. Ia etsian bada ere, ezcongai
daude oraindic, baino aberats edo goitarrençat bacarric. Paquean utzi
daiegun, ta goacen aurrera. —Irugarrengo mailan jarcen ditugu egundaina
etsico eztutenac, onec beguiratu diola ta arrec agur esan diola beti amesetan
dabilçanac, mutil guztiai abegui ona eguiten diotenac, edocein arceco guertu
daudenac, datorrena datorren becela, gaztea ezpada çarra, ezconguea ezpada
alarguna, çalduna ezpada tchorrosquilea.
Irugarren auetacoa çan gure Luisa, ona gajoa, baino cençun gabea.
guiçacume gazteac etzioten itz legun bat inoiz esan, çarcoteac ere benetaco
escabideric etzioten eguin; baino etzuan Luisac bicitza guztian ezconceco leia
utzi, ezta tchimac oso çurituta guero ere. Nesca çarraren leia danac cequiten,
ta bere lepotic parrez ibili oiciran. «Luisa, onelacoc çuretzat escumuinac
eman dizquit». «Luisa, beste alacoc çure galdera eguin du». Luisa,
Martoloren biotzecoa çu omen cera, gueçur andiac esan oi cizquioten ta
edocer gauça sinistu eraci.
Ta Lisari lagun artean guertatzen citzaiona bera guertatzen citzaion
Mocholonean Odolquiri.

111
Baçan ura ere bat, beste ascoren eredura. Gaztetan alper, çarçan arlote,
beti berecoi ta buru arina, ascatasunari eder ta naguiqueriari ondo irudituric,
urtean baino urtean oquerrago, pichcaca pichcaca beguiramen danac galdu
cituan, arduragabequerian berengo ondarretaraino erori çan, ta azquen
aldera, naicua edari euqui ezquero, jateac, jazteac eta inoren esanac ajola
gutchi ematen cioten Orregatic ibili oiçan Oinatico alderdietan, bazterric
bazter, çuloric çulo, guztien morroi, danen adisquide, oni egurrac tchiquitu,
ari pardela eraman, urliari çama bat jaso ta besteari aguindu batzuec eguin;
erdi lanean ta erdi janean, orain tchurrut eta guero moscor, ecertaraco
orduric etzuala, nun lo eguinic etzeucala, jai ta asteac berdin cituala, egunero
çarpatsu, ascotan soin-ale gabe, noiznai trasquil, tarratadaz, coipez ta cirpilez
gueiegui osatua.
Bein batean, isterrac aguirian cerabilçala icusiric, Mocholoneco
ardanguelan, batac eta besteac cirica, ezconceco bero bero jarri çuten.
—Gaizqui abil orrela. Ezcondu eguin bear euque.
—Norequin balitcheoc.
—Beti cioc eroren bat.
—Eroa içango litzaque ba nerequin ezconceco.
—Luisa dec ona iretzat.
—Bai ta eztec tcharra. inoiz lenago bururatu çaitac. Atchurrean edo
laietan, jateco aina irabaci eguingo liquec.
—Ta edateco?
—Edateco, ortic edo emetic, neronec ateraco diat.
Eta «joan ari, esaioc, ondo artuco au, ordua dec, noiz arte ago, mingain
gabeco tchincharria sasian usteldu çan», equin ta eraguin, ara non dijoaquion
andic laster senargaia Luisari bere escu mardularen esque.
—Gauça bat, Luisa.
—cer da bera?
—çu ta ni bacarric gaude.
—Eguia.
—Gure buruaren jabe guera.
—Baita.
—Nai deguna eguiteco inoren baimenic eztegu bear.
—Alachen da.
—certu guinaizque, bada, bioc.
—Ta errian esango lutequena?
—Guri cer digu? Nor da emen gure nagusi?
—Len ere poporcioac içan ditut.
—Baina oraingoa becelacoric ez. Tira, nic alcondara garbitzeco ta pracac
arabaquitzeco norbait bear det.
—Josten ondo eztaquit.
—Neuc ere eztiçut gauça andiric escatzen. comprome?
—Baietz esan bearco. Obeac badira —cion guero Luisac bere artean—
baina nic ere senarra içango det beinepein. Ezcongaien berria çabaldu

112
çanean, algara ederrac eguin cituzten Oinatin. Nola ez? Berri politagoric!
Odolqui ezcondu! Luisa ezcondu! Jas! Ibili ta ibili lortu çuan arrec bere
gurutzea, ta ez tchiqui tchiquia. Baina gogozco toquian aldaparic ez... Nesca-
mutil çarren eztai-eguneraco, jolas andi bat asmatu bear çan, tchincharri-
jotze on bat guertatu bear çan, çorrotza, pijoa, içugarria.
Baita guertatu ere, Mocholonecoac oquerren cirala. —Goiceco seirac
baino len, eliz aurrean uritar guiçadiz josia cegoan; inguruetaco leioac
tchimadun andre buruz beteac aguiri ciran; mutico-nescatoac, saguen guisa,
lotsagabetcho, urduriegui, Jaunaren Etchean sartu-ertenga, ateac indarrean
itchi ta irequiaz, «laster da», «badatoz», «orainche» açalduaz, erritar guztien
albistaritza pocic eguiten çuten. Ta ezcomberriac eliçatic ateratzean ia
mutilac! ura çan tupi, olionci, piper poto, perça ta padelai eraguitea. Ura çan
burni çarrezco trumoi ta cascabarra! Ura çan algara ecaitza! Ura irrinci,
garrachi ta jeupaden erasoaldia! Ura ustegabeco jai goçoa!
Peru etzan orregatic batere lotsatu. Aimbeste mutil coscorren erdian,
carrica cear dabilçan comediantien ancera, batari ta besteari agur eguinaz,
oso alai ta lasai cijoan.
—Ederqui eguiten deçute —cion— tabolinteruari emateco eztaucaguta.
Guc ere cerbait bear guenduan.
Oinatico emacumeric gueienac, ezcomberriac igarotzen icusiric, parrez
ito bearrean, esaquera tchotilac bialcen cizcaten alcarri, leiotic leiora:
—Ja ja i! Eztula ta Burucomina uztarrian.
—Baneuca ta Balitz.
—Eroco ta Naguico.
—Garaian oroitu çaiote.
—Jaungoicoac adimena eman daigula.
—inora bai aldijoaz?
—Bai, beren lurrac eta maizterrac eçagutzera.
—Non dute gosari?
—Gaur eztaquit, baino tchiroteguian aurqui.
Non ta cer goçaldu çuten eztet icasi, baino jaquin det Mocholonean
cegoala Peru amaiquetan, andrearen quezca gabe, ardo çuria edaten, lagun
guztien jolas-itzac ençuten.
Orduanche sartu çan Azcarragaco Martin, egundainocoric aserrien.
—cer dec? —galdetu cion Mocholo gazteac.
—Errecondo, errecondo! Escuetan neucan tchoriac igues.
—cer tchoric?
—Malenchoc.
—Malenchoc igues? Je je! Besteren baten caiolara, e?
Mocholori çabaletacoac bere alde jarrico cirala otu citzaion.
—Bacoitzac nai duana eguin bear dic; —jarraitu çuan— caiola batzuec
çotzezcoac dituc, beste batzuec burnizcoac, baino urrezcoac ere badira.
Auqueran, edoceinec naico liquec urrezcoa ta janari onez betea. Tira, ez adi
ozpindu.

113
—Ozpindu ez... carrasco! eu nere toquian baego...
—Berotasunac joango çaizquic; oztuco aiz.
—Ez beingoan.
—Bilatuco dec beste bat, nesca gueiegui ceudec. Ia ba, Odolquic ere
bilatu dic eta... Ji ji ji!
—Paquean utzi dac.
—Mundua orrela dec, mutil: auçoan iletan ta gu opiletan. Ni, gaur, oso
alaia natchioc. Ia, ce artuco dec? Neuc gombiratze aut.
—Edena bear niquec.
—cer dec ori?
—Poçoia.
—Poçoia baino obe dec napar pichca bat, arrautzatcho birequin.
Bacailoa ere bacioc.
—Ecarri naparretic.
—Baino ce guertatu çaic? Malenchoc cer dio?
—Moja dijoala.
—E?
—Bai, Bidaurretara.
Itzetic orcera, asuna baino berdeago jarri çan Mocholo; beaçun guztiac
beguietaraino igo cioten.
—gueçurra dioc! —deadar eguin çuan, ucabilez maia joaz.
—Larrumieta! Obe bai gueçurra balitz. Eztira ordu bi Manuelec esan
ditala.
—gueçurra ic, gueçurra Manuelec! ciria sartu nai diac, baino eznauc ain
motza.
—Nic ciria sartu?
—Bai.
—cerdalata?
—Aucia neuc irabaci diatalaco.
—Aucia? I ere Malenchoren atzean alebilen?
—Bai, ta neurea dec. Malencho ezta çorritsuen çale.
Martin cegoan lecutic jagui çan, ojuca:
—Aiçac i, çorritsuac edo çorri piztuac ceinçuc diran bacequiat eta
edoceini eracusteco guertu natchioc... I ainacoac bagaituc, gutchienez i
ainacoac. Aimbeste igo alaiz? Nic lortu ecin detana jaditchico aldec?
Lajaineta!
Pelotariac borrocaraco astiric içan balu, escuetaco pitcharra buruan
aucico cion Martini; baina Mocholo etzegoan eztabaidetan guelditzeco.
—Laster icusico diagu, —esan çuan— baina ori orrela bada senteilas!
derrefente garbituco det bat edo bat.
Eta derrefente, ardanguelaco gauça guztiac bertan bera utziric, cigorrez
jo duten astoaren guisa, an ciac Mocholo Potolo çabaletara.
Icusten nagola uste det. Bai, an ciac aldapan gora, puzca, arnasestuca,
icerdi patsetan, coipea dariola. Senteilas! Ana Josepac cer erabaqui duan

114
berari, mutillari, esan bearco dio; arpeguiz arpegui icusi bear du Malencho ta
bere aotic jaquin cer asmo darabilen: ez, gueiago ez bitartecoric. Nescatcha
ura ezta Bidaurretara sartuco: onean edo tcharrean, Mocholorençat içango
da.
cembat eta baserritic urrerago, aimbat eta ibilera motelagoa darama
gure gazte baldarrac, necatu dalaco, barruco bulçada gutchitu çaiolaco,
çabaletara baino len cerbait gogamendu nai dualaco... Gogorrean cer eguin
deçaque? ... Atsoa il? ... Ta guero? ... Esi ta maratilac quenceagatic,
Malenchoren escua atchitzearren, atsoa ta agurea, etcheco ta auçoteguico
guztiac ilco cituzquean; baino ta, corapilo danac ascatuta ere, Malenec
ezcondu nai ezpaçuan? Naieça baino eragozqueta oquerragoric bai alda? ...
Ez, eguingo çana onean eguin bear çan. Onean, adisquide becela itz eguingo
cion Manueli, Jose Ramoni cigarro bat esqueinico cion, Ana Josepari urreac
eracutsi, diruac aguindu.
çabaletacoac etzeuden inorequin berriquetan jarduteco Egun belça çan
ura. Josec etchetic alde, Malenchoc erten bear çuala, aitona beinere baino
ilunago, catalin goiz guztian negarrez, amona jaiqui çanetic aguiraca, Manuel
Paularen aotic ecezcoa ençunda, denac biotzeco min bicia gogoratzen...
Eztaquit, Mocholo, eztaquit nolaco arrera içango deçun.
—que ai, Manuel, lagun çarra.
—Emen gabilz.
—Lanean?
—Araçoan. Gogo andiric eztago baina...
—Ezbearren bat aldeçute?
—Naicoa.
—Neuc ere cerbait ençun det. Benetacoa alda Malenchoren asmoa?
—Bai, tchanchetaco gauçaric eztu orrec.
—Bada, debecatu eguin bear diogu.
—Nola? Diogu?
—Debecatu eguin bear çaio. Amonari ta Maleni itz eguitera nator.
—Jum! inoren gaucetan sarce ori... Ni eznaiz joaten errira çaraguiac
nun erosi bear dituçun eracustera.
—çure amonac badaqui nic cer darabilten.
—Amonac badaqui, or dator ta nai deçuna esaioçu: jaquingo du cer
erançun Baina gaur nere arrebaric ezteçu icusico.
—cergatic ez?
—Nai eztetalaco.
Ana Josepac, pelotaria icusita:
—Ara bestea! cer degu, Mocholo?
—Ia certan gueran edo...
—certan gueran? Galduan: galduan i, galduan i baino lenagocoa,
galduan etcheco guztiac. orainche auquera Urrejolaco arcaitzetic eure burua
botatzeco.
—Ala Jaincoa! Ori alda guiçonari emateco erançuera?

115
—Tcharragoac ere badizquiat.
—Arraio pola! Nere diru guztiac Maleni emateco ustean etorri ta...
—Gordeitzac: gueuc ere badizquiago ic aina, aimbeste arroqueri gabe.
—Bera icusi bear det orratic.
—cein da bera?
—Malencho.
—Gaur ez.
—Gaur bai.
—Etzioc orretaraco.
—Buruan sartu çait.
Manuelec, sardea escuan ciala, Mocholoren aurrean jarriaz:
—Baita neuri ere çuri cascarra berotzea.
—çuc neri!
—Azcar guero, emendic mocholoteguira ezpaçuaz.
Mutil biac, ecetz ta baietz, gueroago ta beroago, gueroago ta itchuago,
gorri gorri eguinda, alcarri ederrac emateco daudela, ara nun datorren
Tchuri, catalinen deietara, ara nun datorren artaldetic, begui andiac
Mochologan ipinita, aoa çabalic, bere adorea nagusi gaztearen alde jarceco
asmoetan.
—Guau, guau! —eguiten du eldu baino len—, banua, banua! esanaiaz
becela.
çacurçarraren orçac icusi dituanean, Potoloren berotasunac bereala
otzitu dira, odol guztiac içotz biurtu çaizca. Etzai oquerra da ura.
—Arrano! ... Ee! ... çacur ori! —oju eguiten du, larri ta çatica.
Ta Jose Ramonec, çacurraren atzetic aguertuaz:
—Lepo gainera botaco diat, auetatic ezpaua.
Bi aldiz eztu esan. Abereari eutsi diote, baino cematsu dago, gogorrean
dabil, Mochologana erori nai luque, ta ezta Mocholo batere artetu Asi da
etcherunz, bildurrez, cearca, oquerca, çacurrari beguiric quendu gabe, ta
onela dio:
—Oraindic eguingo det nic eguitecoa.
Ta etchecoandre çarrac:
—Ez aldec eguin? atzeco aldea garbi aldaucac? Ja jai!
Iseca onec mutila oso erotzen du. Arren birao biribilac! Arren gorroto
belça! Arren barruco sua! O, quemena baluque! Alsua balitz!
cerbait aldendu danean, patchada ta arnasa pichcat arcean, Tchuri
etzitzera dijoala sumaturic, çabaletara beguira, beso biac jasoaz, amorruzco
lerdea dariola, idoro aldituan itzic gordin itchusienac jaurtiguiaz, berriren
berri equiten dio:
—Elce, lirdinga, ezjaquin, ustel, urde, basati; arrapatzen baçaituztet,
escopeta baneuca, derrefent...
Baina itz-errencada guztia eztu amaitzen.
—cha, cha! —esan diote çacurrari— elduioc! çatitu çac!

116
Eta Tchuri jaiquitzen icusiric, ainaninoa! bai çancoac erabili gure
çaragui-mutilac. Ura laisterqueta! Ura abiadea! Itchumustuan, iraulca, orpoz
ipurdi, erori ta jaiqui, estu ta queichu, arraio ta moino, ia errirarte ezta
guelditu Mocholo Eztauzca anca macalac!
Baina etchera orduco macaldu çan. Macala, iluna, eroria, açaletic
icerditan bustia ta barrutic su-garretan errea eldu çan etchera.
Ez anca ta ez buru idoro çuan Odolqui ardanguelan, ematez cearo
aztuta, eceren quezca gabe, aimbeste lagunen erdian, batac eta besteac
ematen ciotena gueiegui edaten, larreguizco berritchuquerietan, lagunai
parre eraguinaz, galdera guztiai jolasean erançunaz:
—Andrea nun utzi dec?
—Eztec galduco. Oinez ibilcen icasia cioc. Ecatzac beste bacho erdi.
—Gaitz eguingo dic.
—Gaitz ardoac? Ez, motel; ardoz sendatzen dituc guiçonaren çauri ta
mailatuac; ardoac osasuna, poça ta indarra ematen dizquic. Aitu, aitu:

Edari maitagarria
Tristearen alegria,
Deçu alaitzen beguia,
quencen melanconia,
Mutua ipincen cantari
Eta errena dançari.

—cantari, dançari, ta neurriric ezpada, lau ancan e? gaur ere arrapatu


bear dec ederra.
—Bai, gaur bai; mozcor gabeco jaia eguzquiric eztan eguna becela dec,
eta nic gaur jai diat, jai andi.

Ardo gabe ezta funcioric


Ez meçaric eta ez eztaric,
Bada au faltatu ezquero
Ez da arquitzen guero
Baicic naigabeco tristura
iluntasuna ta malura.

—Beguira guero andreagana nola joango aicen.


—ez alnaçute ba eramango?
—Bapo esan dec.
Berez lotsagabe ta edandacoan tchit ausarta, Odolquic inoren
beguiruneric etzuan, ta Mocholori ere icusi orduco equin cion:
—Igarcen diat, compainero: gaizqui erançun die iri çabaletan. Ire
diruen jabe baninduc ni, erregueren alaba ecarrico niquec Oinatira; baino ic,
diru ta guzti, baserritar bat ecin irabaci dec. Moldacaitza içan, or cioc ba!

117
Ai ene badata! Norc aguindu cion cecen aserreari eup eguitea? cecenac,
edo Mocholoc, bat-bateraco çalaparta bician, inorc uste baino len, maipera
jaurtigui çuan ezcomberria, ta Manuelen gainean erori bear çuten
ucabilcadac, osticadac eta minço nabarmenac Odolquiren buru, arpegui ta
bizcarrera erori ciran. çapi çarraren guisa lurrean erabilita, odoldua,
eçaindua, guiçonaren itchura gabe atera çuten mutila Mocholoren
atzaparretatic. cristina! ceinec eta Odolquic ciricatu bear bera, Mocholo!
Andreagana ceramatela esan cioten Odolquiri:
—Aisquidea, gaur bertan içango dic Luisac ire pracac josteco era ona;
orainche ardo egociz çauriac goçatu bearra.

__________

chVi.
LASAI TA LARRI

—Eçalden ençun?
—Bai, andrea.
—Ta certan ceunden etche barruan?
—Aitonari beguira, ecer sumatuco ete çuan bildurrez.
—inoren etchera etorrita... Potroilo sabel andi! ... Bienque Mocholo.
—Erruquitu eguin çait.
—Eztauca berac gure erruquiric. Onac jarri gaitu! Malen, gauçac bereala
erabaqui bear dira. Eurean alago?
—Ni bai.
—Bada, orduan, aimbat lasterren. Gautchorioc uchatu ditzagun. I baua,
Mocholoric ezten aguertuco. Beguietatic urruti, ezta biotza negarti. çacurra
quendu ezquero, amorruric ez.
Au, gutchi gora bera, esan cion Maleni amonac, celaitic sucaldera sartu
çanean.
Arratsalderaco, cereguin berriac cetorzquiola nabaituric, arlo berrietan
sarceco leiaz, goicean iduqui cituan naigabeac aztu citzaizcon ia.
Oriche çan bere jaquiric onena: artu-emanetan, eutsi ta ecatzu ibilcea;
etcheco joan-etorri goraberetan, burutsu becela, gauça guztiac antolatzen
jardutea.
Ecin çan gueldiric eta ichilic egon, ta egun berean asi çuan arloa.
«Bidaurretara beraz. Ederrac eman dizquigu! Ezquenduan asco uste... Nai
duanean joan dedila, bejondaiola, Jaungoicoac gorde gaitzala... Mojac icusi
bear nic orain. Euscaldunac aldira? Nondic eguiten çaiete itz? Azquenengo
cein sartu çan? Errecatchoco Josepa? cembat eraman ote çuan? ... Oguei mila
gutchitcho, oguelau naicoa, ortic aurrera gueiegui, badago certan çabaldu...
guelaraco gurutzea, sartueraco jancia, bururaco lore-ustaia, escuraco
arguiçaria... Nola ecarri litezque? Onenac non ote daude? Apainac jarri
bearco... Tchit ederqui egongo da, auqueracoa nescatcha, artaracoa umea,

118
errian ez politagoric, cerupean ez oberic... Eliçan norçuc bituco guera?
cembateraino bazcaritan? ceinçuri esango diegu? ... Urlia auçori eztaquit,
onelaco aideri bai, alaco adisquideri ez; ecer eztiogu çor; berac ere, alaba
ezcondu çanean, etzigun inori deitu...». Jaunac eta ura emacumearen itz jario
ta arautu bearra!
Senar, seme ta ilobac beregain utzi cioten: nai çuana esan ta eguin
ceçala. Utzi catalinec, izquetaraco gogoric etzeucalaco; utzi Joanesec, orrelaco
araçoetan ecer etzequilaco; utzi Jose Ramonec, Manuelec, Malenec, amonari
poz ematearren ta bera baino antolatzaile oberic inun etzegoalaco.
Ana Josepa, samin itchura gabe, eztaietan ibili çan, jo ta ausi, arunz ta
onunz, etcheric etche, mojetara ta apaicetara, paperen esque ta soineco bila,
dirua ortic eta oiala emetic, ori nai nuque ta ezta merquea, etorri çaite ta
lagun çadaçu; aistian ozpina baino garratzago edoceini aguiraca; aistian olio
ta eztia baino leunago ta goçoago nescatcha onaren azcartasunac esaten;
beingoan cimur, tchamponic atera nai ezta; beingoan jori, bere ilobarençat
dana gutchi çalata; beti buruco ileac jasotzeco astiric artu ecinda, alderdi
guztietan Malenchoren sarreraco albistea parra parra çabalcen.
Ara nolaco jardunaz.
Eliz-etchera aurquezturic:
—Are mai puichima!
—cein da?
—Neu, jauna.
—cer degu, Ana Josepa?
—Batismoa bear det.
—Bataiatu gabea çaude?
—Ez, jauna, ez; bataio gabecoric ezta gurean. Nere ilobac berorrec
bataiatu cituan, nere semeac ostera guerrico çanac, eta ni guerrico baino
lenagocoac, ancinatcho. Berori ere ezta macala, baina guerrico bicarioa
guiçon arguia çan, otsandico abadea, ta ni bataiatu ninduana berriz...
—Badaquit, badaquit. cer nai cenduque?
—Aguiria ba, mojetaraco aguiria. Nere iloba orrec moja joan bear omen
du ta...
—Malenec?
—Bai, jauna.
—Ori ondo.
—Ondo edo tcharto, arrec berea.
—ceuc ere ceurea eguin cenduan.
—Bai, alachen da. Obeto çan joma sartu banitz. Aimbeste buruco min
eznuan erabilico. Eguia, ni eznaiz beinere barru-çale içan. Barruco itzalac eta
barrucoen bicitzac icara ematen dirate neri Ia ba, orainche arte mojaric eztet
egundaino eçagutu. Gaur icusi ditut, jauna. Bidaurretatic nator. Jas! ta
patchadacoac eta corrientiac dira. Eznuan nic ala uste. Naicua gauça esan
degu. Nic aiec baino gueiago. Aora beguira egon çaizquit, parrez parrez...
—Bueno, bueno, agur; biar ipinico det aguiria.

119
—Azcar eguin beça.
—Biar bertan, agur.
—Ondo gueldi bedi.
Lucasenean:
—Ia oial batzuc.
—çuriac ala, belçac ala...?
—ceinençat dituçu?
—Malenençat.
—Ezconcen alda?
—Bai cera ezcondu. Bidaurretara dijoa.
—Eeene! Alaco nesca ederra!
—Bacoitzac bere usteac.
—Ecercho eznequian.
—gueuc ere ez, atzo arte.
—Ta ain laster?
—certan egon bear du? Bein erabaqui ezquero... Tira, au cembatean?
—Eun biguna auqueratu deçu.
—cembatecoa da?
—Errecatchocoac oriche bera eraman çuan.
—Gu ezquera gutchiago.
—Ez ba, ez ba... ori, lau ta erdian jarri neçaque.
—Lau ta erdi canaco? Nagoan ichilic.
—Asco alda?
—Asco ez, gueiegui. guc baino erreçago irabazten deçue; bai ambat.
—çaude: beste bat ateraco diçut.
—cer beste guero? auche bear det, baino lauan ematen ezpadiraçu, ni
banua. Ain çucen, nun erosia badago.
—Errecatchocoac lau ta erdian eraman çuan ba...
Emparancearen erdian, aideren bati:
—Aiçu, Brijila, Malenchoren eliz-jaira etorrico cera.
—Noiz degu?
—Eztaquit. Ni banabil, baina gurean ancaric jaso ere ez inorc, eta mutic
ere ez, gainera.
—Naigabez daudeta.
—ce naigabe ta naigabe oste. Naigabea denoc daucagu. Ecertaraco içan
ez; guztia neuc eguin bear, orra.
—ceinec obeto?
—Mojetan bi aldiz egon naiz, bicarioari paperac escatu dizcat, arrioa
josten aidira, A. Pilipe sermoia guertatzen dago, bazcaria nola eman erabaqui
det, Bitoriatic jancia badator, guero Meçataraco içango dan janci aberatsa,
urre lore ta guzti... Berebicico jaia tajutuco degu.
—Esango diraçue noiz.
—Bai, onezquero laster içango da; çorci egun barru bai. Aitzen emango
çaitzu.

120
inori aitortu eçarren, bereala anz eman cion Ana Josepac etzala
cereguin çailetacoa Malencho Bidaurretan ipincea: ez, bideac erequita
ceuden, ateac çabalduta idoro cituan. «Nescatcha satorra! Azpitic lana
eguinda euqui arrec, azpitic eta lenagotic. Latinac eta guztiac icasita ceuzcan
ba ta. Umea bai arguia!»
Malenchoren asmoa Joseri ere jaquin eraci cioten. Non cegoan baino
bera? Ecaitzaren indarrac, çorigaitzaren çartadeac noraino baztertu çuan?
Umeçurz errucaria non cebilen? Mondragoitic laster Bergara baino
lencheago, Deba iceneco ibai ercean, Barrena deritzaion arrobian.
Baserritic atera çan egun berean, non sartuco, cer eguingo, ceri eutsico
gogamenduaz, alderdi guztietara beguira ordu larriac igarota guero,
arratsalde beranduan, jaiqui çanetic ur pitin bat edan gabe, baino beaçunez
cearo elicatua, etchi etchian norabaitera bidezco cijoala, arri-çulatzailien
burni-otsa sumaturic, aiecana urreratu çan guiçagaichoa, gau iluneco ibiltari
galdua argui bacarrera joan oidan itchuretan.
—Arratsalde on —esan cien.
—Bai çuri ere.
—cereguinic bai alda edo...
—Aiguera beinipein.
—Beste inorençat ote daucaçuen diot.
—Bai: or, ibaian ur malatuac eguiteco ta, Bergaran lanteguia jasotzeco
ta, arri asco bear degu. Aurtengo lain badago.
—Nic ere ba oguibide apur bat nai nuque.
—Emen?
—Lan gogorra da guero au.
—Oitua nago.
—Nongoa cera?
—Oinatiarra.
—cein etchetacoa?
—Eztaucat etcheric eta gurasoric.
—Sasicoa beraz?
—Or numbait.
—Aimbat oquerrago. Ia ba, ceuc badeitzoçu...
Josec etzuan inola ere çabaletaren aitamenic eguin nai. certaco? cer
deçu ta nola çatoz aztarna bila asi citecen, galdezca? Bere anima barrura
ceinec sartu bear çuan? Joseren naigabeac ceini ajola emango cion? Gainera,
Barrenaco arrobian etzan bera luçaroan egongo. Ez, diru pichca bat escuratu
artean bacarric: guero, Jaungoicoac laguncen bacion, urrutira joango çan, oso
urrutira, Oinatiren ta çabaletacoen icenic ençungo etzan lurretaraino. Baina,
orduan ere, gauça bat ceucan oquer ta içua: ai! biotza ecin jaurtigui,
norberarequin eraman bear, beinere ichilçaque, beti espaz, minez, eri ta
negarti.
—Non gueldituco naiz?
—Orche cerbait aurrerago daucaçu Locatza.

121
—Baserriren bat?
—Ez, ostatua edo...
Etzan baserria ta etzan ostatua. Baserria ez: gure baserriac, etche çabal
patchadacoac, soro celaien erdian, baso itzalen inguruan, bidaztien ardura
gabe, lurrac eta abelgorriac ematen duenetic bici oidira, ta norbaitec inoiz
baserrico escaratzean aterperic bear edo nai badu, necaçarien bazcari edo
aparia etcheraco dagoan elcetic ematen çaio Etzan ostatua: gure ostatuac,
tchucun ta garbiac, tresna erosoz ta guela ederrez janciac, ardo ta edari onez
beteac, arrautz, aragui, arrai ta egaztiz ornituac, beti daucate cer jana ta cer
edana, ta sarri gogoac escatzen duan guztia.
Joseren ostatua (nolabait esan bearco) etche tchiquia, etche medarra,
mendipe ainubean, sailcho elcorrean, ibiltari arlotien tchamponac bildu
nairic, bidearen albora ertenda cegoan. Maquina bat biciquera bada! Ez soro
ta ez celai, ez arto ta ez belar, ez bei ta ez tcherri, arcaitza batetic, oiana
bestetic, larreco aunçac esnea labur, oguei oineco baratzatchoac sei baratzuri
ta lau tipula ciztrin, etche artacoen janaria non lortu citequean etzan inola
icusten.
Baina Locatzaco nagusiac, Joaquin Arraio ta Antoni Tchistu, senar
emazteac, gazte samarrac, bata otarraguilea ta bestea cirt edo çart eguitecoa,
borroca ere bai bear içan ezquero, etziran ain estu bici. Oinezcoa çala edo
çaldizcoa çala, gurdiduna edo madaçaina, cerbaiten irabacia egunero sortu
oiçan.
cer ceucaten baina etche barruan? Laster açaldu gueinque. Mai luce
ciquin bat aulqui biren erdian; piper batzuec apalean, ozpinetaco piper
berdeac gordinic jateco ta gorri-belz cimelduac çucua berotzeco; sardin
çarrac, inchaurrac, açucre iluna, bacailao buztana ta urdai tatoa ilcean bera,
gaztai erdica ori gogorra, ogui çatar andi legorra, amar libraco olio oncia, lau
arroaco çaraguitchoa, ur iracequidun bombila motza... ta euliac, euliac erruz
araça, mai, orma ta janari guztien gainean, batez ere or-emen eroritaco salda
pitin ta goço apurretan mardoquiro pilaturic.
Nori deizquio gauça gutchi? Etzan gueiago bear, astegun buruçurian
beinçat. Jaietaraco Bergaratic eracarri oiçuten ogui ta aragui berria oso ugari,
jaietaraco ta açoca egunetaraco; bada egun oietan etchetcho ura arunz-
onunzcoen gueldi-lecu jaquina içaten çan, edalien iturri egunaz, tchori
ascoren caiola gabaz, jocalari malçurren leice-çulo ta necaçari gueldoen
ondamendi edonoiz. Amaica bidar gau beranduan uritic bota cituen
necaçariac asi oiciran Locatzan, beranduago, embidoca ta ordagoca! cijoala
bere lecura, edonun guelditu cedila, nai çuana eguin ceçala, or compon.
Jose Locatzan sartu çanean, orma gorrian icatzez eguinda oar lacarra
icusi çuan:
Oi NO CE PIA, MANANA ci
Albiste polita arditic gabe cegoanarençat! Eta norc erançunic ez
gainera!

122
Etchecoandrea burutic oinetaraino beguira guelditu citzaion. Andre
ura, andre-guiçona, soa ta itz gogorreco emacumea, bidaztien saquelari usai
eguiten ederqui oitua cegoan. Bere aurrean igaro ciran, mila ta gueiago aldiz,
baserritarrac eta uritarrac, eutsiac eta banatzaileac, apalac eta arrochcoac;
bere mai çacarrean jan çuten gogoz, onetic edo merquetic, aragui cerra edo
ogui çatia, bacailao errea edo tipula gordina, auçoetaco guiçonac eta
urrinetaco nesca-mutilac, alcondare çuridunac eta atorra gabecoac, cerbait
ceucatenac eta guiçadi bearsuac, bearsuac batez ere, ijito, pasiego, barquilero,
escale, perzguile, aulquiguin ta abar Etzituan alperric, copaca basoca,
aimbeste bombila ta çaragui ustu. Edocein bidezcori laster igarrico cion
diruric baçuan ala ez, jancian, esaqueran, ibilqueran, beguietan, edonun.
Ain ichil ta gueça icusiric:
—cer dacarçu? —galdetu cion Joseri.
—Lanera nator.
—Nora guero?
—Alboco arrobira.
—gurean egoteco?
—Bai.
—Aurrez ordaindu bear deçu egoerea ta jana.
—Aurrez?
—Bai.
—Orain eztaucat ba.
—Ala uste nuan. Aguertu ceraneco, pecu tcharrean jarri naiz. Ascotcho
icasia nago ni. Pardel gabe ta, lanera...
—Gaurco beinipein, sapaian bada ere...
—Emen eztago sapairic.
—Soinecoa baituco diçut.
—A! Orretara bada bai, orretara eztet galduco.
Ta copeta belça batere arguitu gabe, mila petralqueri gueiago esanaz,
guertatu citzaion mutilari badaezpadaco aparitchoa, eman cioten nalabaiteco
etzatoquia.
Baino alaco gazte sendoa çurbil, buruz bera ta lotsacor nabaituric,
senar-emazteac inola ecin artetu ciran. «Jaungoicoac badaqui cein dan» —dio
batac. «Alprojaren bat galanta» —besteac. Jose lotara ostendu çanean,
susmuca ta celataca guelditzen dira biac, eta gure umeçurz guiçagaichoa
belaunico, Aitaren eguinaz, negarrez icusten dute. Orduan, «eztirudi
gaiztoetacoa» —açalcen du Joaquinec—. Eta emazteac: «Içan ta irudi
berdinac eztira. Ernai egon. Bear eztanen bat eguin du orrec; bai, damutu
baçaio ere, cerbait eguin du. Ta urrecoa da, urrecoa non edo nongoa...»
Orain badaquigu Jose non guelditu çan: Locatza eçagutzen degu.
çabaletatic erten ezquero, Locatzan jaten çuan gosea quenceco aina baburrun
ta ogui çucu, çorretan dagoan guiçon lotsatiac aldeçaquean becela, neurriz,
arretaz, beguirune andiz. Anchen epeldu oiçuan oe purcil bat gabero gabero,
baino gau belça gogo ilunean igarota, goicean, gorputza ecer goçatzaque ta

123
anima gaichoa oeracoan baino larri ta gaciago çuala jaiqui oiçan. «Ai! Etche
otza dec au, ostatu legorra dec au —cion berequico—. Urdailarençat cerbait
bacioc, baina biotzac ezteçala ecer escatu. Nequetan ago i, Jose, baino ire
nequien ajolaric etzeucac inorc. Ta Euscalerrian ori guertatzen baçaic,
erdalerrietan cer içango da içaz?...». Etorquiçunari beguira jarrita, bere burua
urruti aldean icusten çuala ceritzon, bidazti arrotza gure lurretan oibecela,
jan edo lan bila, oinez, bacar, itzal, mimbera, loi ta cirpilsu, quemengue ta
motel, çama çacarra ecin jasoric, goseac eta egarriac galceco çorian, non
cebilen etzequiala, ezquerrera edo escubira equiteco çalançan, alderdi
guztietan irria ta iraina idoroco çuan bildurrez... «Iturraldeco semetchoa —
cion berriro— naigabe celai andiac igaro bear dituc. Laztasuneco bidearen
asieran abil; gueroago ta garraztasun andiagoac datorzquic. Erbesteco aiz
emen ta erbesteco içango aiz edocein toquitan; arrotz içango aiz edonun,
arrotz iguingarri».
Erbesteco içate au berezcoa da guiçonençat, edonun ezpada, lecuric
gueienetan Erbestecoa da, ez bacarric alemana Espainian edo çamoracoa
Euscalerrian, baita ere donostiarra Bilbon, guetariarra çarautzen, carrica
batecoa bestean, auçocoa gurean ta maicegui —ecin ucatu— etche barrucoa
gure biotzean. Ascoren iritziz, erritar içatea norbere ustea ta gogocoa içatea
baino ezta. O cembat arrotz alcarren ondoan, berac eztaquitela!
Josec bacequian bera etzala inungo, bera etzala inoren biotzeco, ta ortic
animaren samina.
Orratic ere, guiçon ta erri guztien Aitac, tchorien ajola duan
Jaungoicoac, goçamen apur bat biraldu cion.
çabaletacoen aguinduz ta Paularen eracutsiz Joseren bila cebilçan
adisquide onac, gure gaztea idorotzean, osatu ez, baino cerbait çabaldu cioten
bere barrua.
Albiste onac cecarzquiten: «Martin etzala çabaletaraco». Ez ba, ecin ba.
guiçatchar alper andia languile cinçoen artean, nola egoquitu? Euscal oituren
irainçaile gaiztoa nola içan çabaletaco seme on? Jaungoicoaren etsaia ta
Jesusen maitalea, nola ondo alcartu? Esquerrac, ala ere, garaiz oartu
ciranean... «Mocholo çacurrac ia jan çuala». Bai, çacurrac aicha eçagutzen
duten cein nolacoa dan, guiçonac baino aichago nosqui. Sen gueiago dute ta
esquer obea. guiçonac eguin ciotena ecioquean Tchuric eguingo, ez aleguia...
«Malencho moja cijoala». Moja! Nori oroitu? Nori baina? Berari, Joseri,
maitetasunac itchuturic euqui ezpalu. Aingueruac beti dira cerucoi.
Orduanche cecuçan garbiro Malenchoren içaquera, çaletasuna ta gogo eder
beroa. O! Jaungoicoarençat içan ezpalitz, nescatcha çoragarri ura beretzat,
Joserençat içango çan. Siniste alai! Gogamen atseguingarria! Eztiz inçaturico
gogamena! Eztiz ta beaçunez. Ecingo çuan iritchi! cer da guiçon circila,
erreguetzaric andiena iduquita ere, cer da Jaunaren ondoan? Jesus, Jesus!
Malencho naian Jose nabarben ibili bada, ez jaquinean ibila da... «Aitona
deiez cegocola». Bai, samurra çalaco, samur ta çucena, Euscalerrian besteric

124
inor baçan. Damu çuan mutilac aitonari min ematea, agurric eguin eça.
Aurqui joango citzaion parca esque, aloguerac artutacoan, urrengo astean...

__________

chVi.
BERE cABIRA

Norc esan cembat erataco anima gauden? Gorputzic aina bai, ta


gorputza becela edertasun ta itchusiqueri guztietacoac. Alaiac, ilunac,
arguiac, motzac, ausartac eta çaputzac; bigun, çucen, çogui, goçoac; erren,
tchango, ezquel, citalac; aldacor ta irauncorrac, doilor ta maitagarriac,
azpiqueri çaleac eta beren ustea edocein umeri aguercen diotenac;
deabruaren itchuraco animac eta Jaungoicozco anima gurbi atseguinac.
Gaizqui aldiot? Animac ezcutuan daudela? Baita aguirian ere. Batzuec,
naiz ta urtietan gure ondoan bici, eztitugu egundaino eçagutzen, baino ez
aldaquigu beste ascoren berri gure aurrean lau itz esan orduco? Ez alditugu
icusi, aimbat aldiz, norbaiten tolestura eta içurrac? Eçaldegu sumatu urlia
edo sandiaren arguiriqueça, doilorqueria, apaltasuna, esquer beroa, grina ona
edo grina tcharra?
Bai, gauça jaquina da, ta guiçon batzuen eztabaidac ençutean, sarri esan
det: «Ori? Anima ezquela: ezquerretarunz beguiratzen du. Anima becaiztia:
inoren ona ecin du icusi. Ainotsua: dana belz iruditzen çaio. Aldacorra: atzo
beste iritzia ceucan. Errena, citala: beti oquer dabil, beti garratz. Ernai,
samurra, patchadacoa: asco daqui, lagunari biotza emango lioque, ezta
ecergatic aserretzen».
Ta anima berdineco guiçadiac aisa bilatzen dute batac bestea, naiz ta
gorputzez alcarren ancic ez euqui. Norbaiten adisquide içateco etzaio
gorputzari aimbeste beguiratzen, gorputzaren cerceladac cer icusiric
eztaucate. Argala içan edo lodia, sudur lucea edo sudur motza, lerdena edo
corcocha, eztigu batere ajola. Gure uste, gogo ta iritzicoa içan dedila ta
edocein dator ongui, edocein da era eraco adisquide. Eztacusgu, edonun ta
edonoiz, nola inguratzen diran gorriac gorrietara, çuriac çuriacana, tchoroac
tchoraquerira, elizcoiac eliçarunz, mutilac eta nescatchac, çarrac eta gazteac,
goicoac eta becoac, bacoitza bere aldratchoan, bacoitza beretarraquin, baino
andi ta tchiqui, macal ta indarsu, iaio ta itchusi danac pila ta molso batean?
Gorputzaren egoquitasunac ez, animarenac: animac dira alcarren ancecoac,
animac alcarren aide.
Era berean bilcen dira anima ben garbiac, bacartadea nai dutenac,
lurreco aberastasun, andiqueri ta goçamen guztiac alde batera utziric, cerura
beguira dabilçanac, Jesusec beretzat auqueratu dituan anima maitegarriac.
Bidaurretacoac, Malencho cijoaquiotelaco, tchito alaiac ceuden.
Malencho beren gogo betecoa çan, beren bicitza bear çuan nescatcha çogui
aratza, Jesusen maitale andia, oso beretarra. O, nolaco arrera eguingo cioten!

125
cembat aizpatcho idoroco cituan besoac çabalic! Aizpatchoac eta Ama bat ere
bai, andre arguia, biotz bera, Jaungoicozcoa, animai beguiratzen oitua,
çalancetaco laguna, ombide ascoren eracuslea, maitetasun garbien su-emale
beroa, moja berri guztien Ama.
Ta norc esan Malenchoren poça? Senar cinçoac, emazte onac, oroitzen
cerate çuen ezconçaraco mugaldea nolacoa çan? Legueguiçonac, apaiçac,
sendaquinac, etche, bide ta çubi asmatzaileac, edocein erataco jaquituri esque
ibili ceratenac, gogoan daucaçute çuen goçotasuna, icasteac oso amaitzean,
cerbaiteraco aguimpidea eman ciçutenean, legue-guiçonen longaina jaztean,
aurreneco Meça ematera guertatzean? Ameriquetan içandaco guiçon
erricoiac, etzerate aztu, çuen irabaciac saquelean gordeta, «etchera noa,
Euscalerrira noa» esan cenduten orduaz?
Oroitza oietatic atera deçaqueçute, bada, Malenchoren atseguina
Bidaurretara cijoan egunean.
Egun andia ura gure gaztearençat, egun estua bere gurasoençat,
itcharopen gabeco ta incurriozco egun belça nescatcharen escua jaditchi
etzuten guiçonençat.
Goiz jaiqui çan Malencho. Jaiqui ta soro mendi çugaztiai beguira leioan
egon, beren itchura irudimenean gorde nairic becela luçaro egon, ta bat-
batean guero, gambaratic ucuilura, bazterrac eta tresna guztiac icusten abitu,
icusten, aratzen, garbitzen, tajutzen Bere oia, bere seasca, umetaco
tchincharri ta jazquera, aitonaren maquila ta ciçailua, amonaren linari ta
gorutchapela, aitaren edo amaren atchurra edo aulquitchoa... bei çarra, biai
gaztea, oilo nabarra, oilanda çuria... Ura gauça! Danaquin izquetaraco gogoa
etzetorquion ba? Danac cerbait minçatzen ciotela etzuan ba uste? Etzitzaion
ba iruditzen etzituala egundaino ondo icusi, etziela beinere bear aina jaramon
eguin? ... «Purra, purra! Tira, gaichoac, tira, ale batzuec nere escutic,
azquenengo aldiz».
Onelaco araçoetan arquitzen du Paula lengusoac.
—Au poça nerea, Paula, ta orobat au bildurra, au argaltasuna edo
etzequinat nic!
—Baoalaco?
—Bai.
—guelditu.
—Ori esatea! Nere bildurra etchecoacgatic den, Paula, ez nicatic. Nere
maiteac oinacez daudelaco, nere biotza oinacean ceucanat, eta ala ere
poçarren natchion. Norc sinistu?
—Neuc. Maitasunaren indar ta çauriac bacequizquinat çauri goçoac
ditun oiec.
—çabaletaco baserria beste inorgatic ezninan utzico, baina Jesusegatic...
—gueiago maitatzen denalaco.
—Nola ez? Maitetasunic andiena Berari çor çaion, Beretzat o, nere
Jesusençat! dana den utsa... Baino utsa ere argalarençat astun... Gaurco
eguna igarota balitcheon... Orraztu bear naun.

126
—Bai, azquenengo aldiz... ilearen ugaria!
—Ta laster baterez. Aurqui naiz cascamots, Paula. Ja jai! ... Ene! Amac
ez alcidan algarea ençungo... Auchen da çoria ta içua, dana batera!
............................................................................
Malenchoren sarreraco abagune ta jaçoera guztiac beguien aurrean
dauzcat. Bidaurretaco eliz-mai nagusia arguiz ta lorez tchit ederturic dago;
moja campaiac dimbilidambala pichcor alaietan guelditu ecin dira; or dijoaz
eliçara, oso apain, Malenchoren aideac, adisquideac, auçocoac, eçagunac,
erritar elizcoiac; emen datoz Ana Josepa ta catalin, Paula ta Manuel, Micaila
ta Inacio Mari; gurdian dacarte Joanes aitona, gure arçai buruçuria, ta eliz-
mai aurreco aulquietaraino Jose Ramonec darama besotic; celaiaren erdian
daude, gorrotzoco locarriz alcarturic, Mocholo, Martin, Peru Odolqui ta beste
orrelaco naspilari burugogor batzuec, icusnaian, marmarrean, etsi ecinic,
irrituric, ondamuz amorratzen, apaiz, praile, moja ta Malenchogatic
asmatualac asmatzen, gueçurric eta çatarqueriric doilor liçun ta lotsagabienac
aoa betean jaurtiguitzen. Anz orretara itz eguingo luteque gabiraiac, izquetan
balequite, atzaparretatic usoac igues eguitean.
Ana Josepa, bata ta bestearequin minçatzen, azquenetacoa guelditu da,
ta celaicoetara beguira:
—Martin —deitzen dio ilobari— eleiçara i ere.
—Ni? Barruco alperrai su ematera balitz...
—E? Alperrac ceinçuc dituc?
—Or, lanic eguingabe jana daucaten sorguin oiec. Eman oiei, eman dote
ona.
—cergatic ez eman? Gurea eçaldec dirua? Iri escatu aldiagu?
—Escatu ez, baino quendu bai.
—Iri quendu?
—Bai; aguindua ez ematea, quencea becela da. Lapur arraioac!
—Lapurrac gu?
—Bai; dirua daucaten guztiac lapurrac dira, diru danac lapurretan
eguinac.
—Aitaren, Semearen! ... Au ere ençun bear guenduan! Lapurretan
eguinac lanaren lanez aurreratutaco tchamponac? Lapurretan, ire aitari eman
nizcan urreac? Lapurretan, ic; asco edo gutchi, Somorrostron irabaci ta
eztaquit nun ondatu ditucanac? Ireac ez, e? Ba, i baino lan pichcat gueiago
eguinac gaituc. Bai oriche... Nic eztiat iri diruric aguindu, baino aguindu
banian ere eznian emango. Euri! Ardangueletan ardo biurceco, beste
cereguinic eztaucac eta... Ic deitu bear inori alperra, ic, egun guztian besoac
tolestuta Don Bicente baino tenteagoa agoan orrec...
Amonaren oiuetara eliçacoac inguratu etzitecen:
—Alde çagun emetic, —diote Martinen lagunac— goacen errira. Atso
listorra ichilceric etzioc.
—Erri madaricatua! —erasotzen du Martinec—. Atsoac eta apaiçac dira
gaur aguintari, baino egunen batean...

127
Eta Mocholoc:
—Senteilas! Gure tchanda etorrico aldec. Orduan ic ez, Martin, neuc
erreco diat Bidaurreta, neuc, arraioac ezpaituc.
Eliçara sartu diranac, celaicoen arreta lagueaz, gogamen ta beguiac
Malenchogan jarrita dauzcate.
Berariz catalinec. Orduaren çai, mojen bicitzaco atarian çutic, lerden ta
ichil, bero ta icara, larri ta legor, bere alabatchoari beguira, biotzaren
taupadac ecin gueratuaz, cer eguin eztaqui, cer esanic eztauca, erotua dirudi,
cençungabea ematen du. Baina barren aldetic norbaiten ibilera sumatzean,
guilz ta morroiloen burni otsa garbiro ençun duanean, mojateguico ate çabal
astuna incirica irequi danean, bere alçoan limurqui acitaco ume cutuna agur,
amatcho esanda barrura dijoala icustean, ernaitzen da catalin, alaba maitaeri
lepotic elcen dio, il çoricoac bicitzari becela eutsitzen dio, jarcen bere bular
gainean estu oso estu! ta euqui ta igorci, eraguin ta astindu, negar ta musu,
laztan becoquian, laztan beguietan, laztan ezpainetan, erraietara biurtu nai
luque berriz, erraien erdian gorde nai luque beretzat, beretzat bacarric... Ai
ene badata!
Beste aideac, oso biozbera, agur eguiteco gaitasunic eztute içan.
catalin, Meça bitarte guztian, ezta negarrez naicotu; Ana Josepa, mutil
barrabanagatic otoitz eguiten ezta ichildu; Joanes, biotzeco samin andia
ceruco Aitari eracusten inola ezta aspertu; Jose Ramonec eta Manuelec,
beren naigabe ta urduritasuna ecin gorde içan dute; baino denac esan diote
Jaungoicoari tchiquitan icasitaco arrena: «ceru ta lurrean çure oldea eguin
bedi»; denac daude iritzi batean: «çabaletaco alabac artu duan asmoa baino
gauça oberic eztago».
Paula dacust eramanic gutchienecoa, oso artega, eceren adiera gabe,
alderdi guztietara beguira ta beguira. cer ote du Paulatchoc?
Meça bucatu danean, apaiçac, Meça soineco ta guzti, eliçaco burni-
leiora jetchi dira, ta burnien barrutic aguertu da Malencho ,eder, lirain, urre-
loraz janciric, argui bat escubian, beguiac bealdean, irribarrez, çorioneco,
istilu gaiztoac igarota bere cabira eldu dan uso bildurtiaren ancera.
Tcholarte polita ura mojac icusteco. uste orretan, elizquiçun artara
biturico guztiac, pichcor, lerdecari, çalapartaca, leio-burni ondora pilatu dira
cabia usaindu nai.
Itz eguitera dijoan A, Praileac ia non jarriric eztauca.
«Nere arrebatchoa —dio— basetche batean jaioa cera, baino jauregui
aberatseraco; çabaletan aci çaituzte, baino Jaungoicoarençat; çure ama
maitearen besoac utzi dituçu, baino Jesus Erreguearen besoetara çatoz! Ordu
onean, arrebatcho, ordu onean!...
«Gurasoac eracutsi ciçuten çure jatorri andia, gurasoacandic icasi deçu
gauça guztien Eguile Alsuari Aita esaten, ta ceruco Aita ori deiezca daucaçula
jaquitean, Beragana çacarzquite, naiz ta biotzaren erdian atsecabe artu, naiz
ta malco saminac ichuri. Era berean arcen dute min inoren umea norberetzat
aci dutenac, ume ura eguiazco aitamacana dijoaquiotenean...

128
«Ezta negar eguitecoa, atseguingarria da çuretzat eta çure gurasoençat:
çuretzat, ancinetaco ames goçoa gaur betetzen deçulaco; gurasoençat,
emendic aurrera, orain baino gueiago ta obeto, beracgatic Jaunaren aurrean
escariac norc eguina içango dutelaco».
«Bai, Jesusen ondoan çure aide ta gurasoen bitarteco içango cera.
Eguneroco janari ta atsedena guertatzeco etchean bat edo bat bear dan guisa,
Jesusen jaureguian bear da norbait beti betico atseden eztia guertatzeco; ta
çure aitamac, çure aiton-amandreac, çure anai ta aideac soro-lanetan dauden
orduan, çu egongo cera emen aiençat çorion ta paquea gueroraco escatzen».
«Lambide andia çurea; eztago cerua irabaztea baino lambide
andiagoric».
Baino oraindic ezteçu iritchi, o ez! Jesusec sari osoa eztiçu bereala
emango. ceruco bidean ipini çaitu, gudara deitu diçu, equin bear gogorrean
çaude. Asi bada berbertatic; asi berriro animaren etsaia purrucatzen, jarrai
gogotic araguiaren jaiquiera gaiztoac azpiratzen, equin grina oquer guztiac
çugandic quencen. çure mendecoac dira, çure azpian bear dute. Ez icaratu,
eraso bildur gabe, Jauna deçu lagun, çurea da garaitza, çurea da cerua».
«Bai, çurea da Jesusen atzetic baçoaz, aizpa berrien legueac gordetzen
badituçu, gaur dauzcaçun asmoetan irauten badeçu».
«Aurrera, Jesusen maitalea! Aurrera Jesusen gudaria! Ordua eldu da.
Lurtarren soinecoac quendu itzatzu: eztira oiec gudetaraco janci egoquiac,
eztira çure biotza betetzen diçutenac. Eçagutzen çaitut: çu etzera açaleco
apainduri çale; barrutic nai deçu apaina içan, anima nai deçu, done ta
aingueruen ecancera, tchucun, eder, garbi ta aberats. ceruan daucaçu
iraupeneco sari osoa, ceruan çure jarlecu andia, ta bertan nai cenduque jarri;
anchen, Aloina baino gorago, odeiac baino gorago, içarrac baino gorago
dagoan betico maitetasun, eztitasun ta edertasun guztien iturburuan nai
cenduque jarri. çure gogoa bete dedila, denoc icusi deçagula...».
Eliz-jaia bucatuta bereala, barruan barrucoac utziric, besteac celaira
erten ciran, erlaunça becela çumburrunsu, bacoitza bere usteac ematen,
bacoitza bere oarrac aguercen: A, Pilipe iztun iaioa çala, iztunic onenetacoa,
Aitaric jaquinsuenetacoa; arren esaquera ugaria, arren besoai eraguitea,
arren samurtasuna; Malencho arte arte egon çala, parre ancean, pocez
çoratzen; beatzic etzuala erabili, etzuala cirquinic eguin, beguiric etzuala jaso;
baietz, jaso cituala, aitonari beguiratu ciola, Joanesi malco lodiac erori
citzaizquiola: catalinen çotinac, Ana Joseparen Aitagureac, Manuelec ceuzcan
begui gorriac, Jose Ramonen eroritasuna; batari moja içateco asmoa erne
citzaiona; beti barruan bicitzea danençaco etzana, gurasoen ondoan cerua
irabaci ceiqueana... Emacume guztiac ceucaten mingaina erabilceco cio ta
gaia, guztiac cerbait aguertu bearra, denac ceuden alcarrequin jardunean.
Danac ez orratic. Paulac etzuan itzic ateratzen, etzion eceri jaramonic
eguiten. Gogamen bat cerabilen eliçara ezquero, ta ecin çuan bere burutic
quendu: cergatic etzan Jose inon aguiri?
Galdetzera cijoala, Manuelec cecarquion erançuera, erdi negarrez:

129
—Orain ere oquer andia degu, Paula.
—cer?
—Gure Joseri guertatu çaiona!
—E? cer guertatu çaio?
—Garrautsac su artu ta erre.
—Erre! ceinec esan du?
—Or dagoan guiçon ori dator Barrenatic...
Icendaturico guiçona Joanesi albisteac ematen cegoan. Nola içango
çan? —dio. Ara, errez ulertuco deçu. Otarratcho baten dauzcagu arrobiraco
garrautsac. Josec, gaurco eguna beretzat jaia çalata, lan gogorra eguin çuan
atzo, arri çulatzen. iluncean, apaitara baino lenchoago dambada batzuc
eguiteco ustean, artu du garrautsen sasquia, bear dan aina sucarri çuloetan
sartu du, ardagai ari luceac arretaz ipini ditu, ta su ematera dijoanean,
aldemeneco sasquira pospolo buru icequia erori çaio ta plaust! ... Alaco
arrigarriric! Suac, lurrac eta quiac igo çuten, eliça ori baino gorago bai, ta
Jose guiçagaichoa su-lur-quetan ostendu citzaigun. Lenengo, que-lainoac
etzuan ecer icusten utzi; guero, irriquituric, lagunagana eldu guinanean,
arcaitzean erorita bilatu guenduan, icatza baino belçago, cearo quichcalduric,
cearo baina.
—Il da!
—Il ez, oraindic ezta il, baino gaizqui dago, oso gaizqui. Ara, ecin leique
ondo esan: guiçonaren itchuraric eztu, becainic eta betileric eztauca, arpegui
dana puslatu çaio, ura ta çorna dario...
—Eçalda sendatuco?
—Ezteitzot; baino sendatzen bada ere, itchua içango omen da.
—Non dago?
—Bergarara, gaichoteguira eraman dute.
çabaletacoac, cer erabaqui etzequitela, ichil ichilic guelditu ciran.
Joanesen ileta baino besteric etzan ençuten:
—Bai ondo çorigaiztocoa mutila! Bai ondo nequepean içateco sortua!
Araco baten Paulac:
—Banua ni —açaldu çuan— ta inoren esanic adi nai ezta, aidien çai
egoteco astiric gabe, azcar, aicea becin azcar, Bergaraco bideari equin cion.
—çaude, Paula, çaude, ni ere banator —deitzen du Manuelec.
Eta beste batzuc, guiçonic guri sendoenac, onela diote:
—Gu, jandacoan. Ia amabiac dira ta...

__________

chIch.
BI ARPEguiAc

Euscal guiçasemeac, bazcari on baten aurrean, errez laga oiditu alde


batera naigabe ta cereguin guztiac.

130
Batez ere naigabea barru barrura sartu ezpaçaio ta cereguina gueroraco
edo urrengoraco utzi albaleique.
Onac eta jatunac omen guera ta...
Onac, onac... Ori gueuc aitatzea baino beste batzuc aguercea obeco
degu. Jatunac guerana bai, gauça garbi ciurra da, norbere goraric eztacar ta
neronec açaldu deçaquet. Ezta orregatic inor lotsatuco, ez. Bai cera lotsatu!
Oilasco ta ilar berrien oroitzaz cearo poztu, ezpainac miazcatzen jarri. Orain
dala ordubete icusi det guiçon guri potroilo bat. «Ezteçu tchilborra macala!»
—esan diot. Eta badaquiçu cer erançun ditan, iracurle? «costata. Alduanac
dauca».
Al içatea gure atseguin. Al içan ezquero, inondic badegu, apucoric bada,
ecin guindezque eguneroco babarrunac janda egon Ez, auquera danean,
amarretacoa, amaiquetacoa, lauretacoa, azquen orducoa, dena dator ongui, ta
gure urdailac eztu beinere ecetzic esango.
Ta mutilac guera gu apucoac bilatzen. Aurraren jaiotza, auçocoaren
eriotza, eçagunaren Meça berria, lagun baten etorrera, adisquideari agur
eguitea, urlia edo urliciari egun-onac ematea; tcherria il dutelaco, erbia
atchitu degulaco, escailuac ecarri dituztelaco, arcumea merque dabilelaco;
gaztetan indar eguiteagatic eta çarçan indarra ez galceagatic; neguan otzari
gogor eguin daiogun ta udan icerdiac bigundu ez gaitzan; Gabonac dirala,
inauteriac dirala, cecenac edo adarrac dirala; San Juanac, San Pedroac, Andre
Mariac, edocein doneren jaiac, edocer erataco jolasac... beti daucagu
cerbaiten apucoa ta beti jan eguin bear, asco jan, galanqui edan,
cinçurreraino bete, oc eguin, ase, ito ta upeldu.
Jatunac alderdi guztietan dira, baina eguingo nuque eztala inon
Euscalerrian beste oilo-jale ta Tchanton Piperri.
Eçagutzen det bazcari eder bategatic Murciaraino joango litzaquean
çalduna Badaquit, ceinec, apari andi bat eguinda bereala, amar saiesqui jan
cituan; badaquit ceinec, amarretan, cana ta erdi lucainca.
Orrelacoac bat edo beste daudela? Bost edo sei mila gutchienez: itchura
duten guztiac eta itchuraric eztuten asco.
Ta ez atchurle ta necaçariac bacarric; ez, sagardoteguian,
«amalaugarrena» edo «amaseigarrena» escatzen daquitenac bacarric:
urietaco jaun azcar burutsuac ere bai.
Maquina bat bidar nabaitu ditut guiçonic argui ta languilienac, arlo
astunen erdian bertan, Azpeiti ortic eta Durango emetic, Donostin ondo ta
Iruinan merque, oiloa gora ta eperra bera, Urumeaco içoquia ta Berasteguico
amuarraia, albisteric arduratsuenac emango balituzquete becela, non obeto
jaten dan alcarri eracusten ta jaquiric goçoena cer ta nola dan adierazten.
Gaichoagana ecarri degun sendaquinari ençun diot, escuac garbitzen
cegoan bitartean, açatan egositaco oilagorra baino jaqui oberic eztala.
Sendaquin orrec, toqui ascotaco elceac icusi ditu, icen andico lau-orça dauca;
gaisoai beguiratzen bai, baina, ostaturic onenetan, lagun arteco jan-batzar

131
alaiac guertatzen ere badaqui, ta berac dionean, oilagor egosia ezta tcharra
içango.
Baino goacen gueure ipuietara.
Malencho moja sartu çanetic amabost egun gueroagoan gaude. Patchico
ta bere languinçaco adisquide batzuc, Mari-Teresec bacailaoa ederqui jarcen
dualata, Eibarren bitu dira, baino bestetan aina goçamen, auquera ta lecu
eztute idoro. Igandea da, eguzqui gabeco igande belça; ostatua guiçadiz
borborrean dago; etchejabeac, aleguin guztiac eguinarren, danençaco jaquiric
eta astiric eztauca, ta gure Patchico ta lagunai bazcaria bazter baten, otza, urri
ta quiscaldua ematen diote.
Deiezca ta onci joca luçaroan egonda guero, nescameren bat
atarrapuzca aguercen danean:
—Gaurcoagatic barcatu bearco; —esaten du— arpeguiric ecin emanda
gabilça.
—cer da gaur ordea Eibarren?
—Mitina edo...
—Noiz?
—Iruretan.
—cergatic?
—Languileac naibeste nequesari eztauquelata.
—Norc dauca nai beste?... guiçon asco etorri alda?
—Asco ez, baino bai nabarbenac, Bilbo aldetic.
—çaldibarrera joan bear guenduan.
—Ta emen?
—Mitinean eguingo degu parre pichcat.
Nescameac esan becela, iru iruretan, lanteguietaco guiçonac eta
Eliçaren etsaiac jardun-batzarra astera dijoaz, pelota lecuan. Anchen, lainoz
jancitaco cerupe ilunean, suinquiro alcartu dira eibartarric gueienac, onenac
ez baina. Onenac ez: gazte arro, çarcote nagui, erdi-languile, oso-edale,
gueçur-bilari, aiceburu, etchecalte guztiac eta emacume arrotz lasai batzuec.
Ardanguela ta cafeterietatic erten dute, ta denac, piper gorria baino gorriago,
jaquinsuen jarduna ençuteco çai, piloan daude.
Auço errietaco guiçonic ia inor ezta: gure sendaquinez gainera, lau edo
bost ermutar, beste aimbat placencitar, amabi edo amalau Elgoibarco. Beste
urietacoric... Mocholo ta Martin dacustaz maiburuan!
Lembicico berriquetaria, biçar bico guiçon igar tentea, eztaquit nongoa
dan. Biurri andiac eguinaz, beguiac çuri jarriaz, orz ori ciquinac bacan
eracutsiaz, escubico besoa jaso ta luçatuaz, azcaçal lodi oquerrac belz
aguertuaz, cerbait arrapatzera dijoan basacatua dirudi Gaztelarrez itzulcen
du, garrasica, El Rasero, El Motin, ta Rojo i Verde deritzaien paperetan
icasitaco jaquituria...
Bego Eibarren biçar bico guiçonchoaren eracastea: guc eztegu
liçunquerien berriric eman bear. Gutchic ulertu diote, baina tchalo andiac jo
çaizca, batez ere ipuiric gordinenac esan dituanean.

132
Patchicoc bacarric atera du arpeguia egui ta garbitasunaren alde. Ichilic
ecin egonda, non dagoan aztuta, iru edo lau bidar jaurtigui du aora
cecorquion iraina deadarrez, ta aldemenecoac ençuteco eran eztaquit cembat
aldiz: «gueçurti! cacalardo! Labeçamorro! ... Eztet ichildu nai! Arraio
tchimua! Nongoa ote da bera? Ta loiqueri oiec tchalotu! Baino gu certan
gaude? ... Uutic! Bere errira dijoala! ... Lepo eçurra auci gabe!...».
Eztaquit nola berari ausi eztioten. Ermu, Placenci ta Elgoibarcoac
ceuzcan urrean ta orri esquerrac.
«Bejondaigula! —esaten du bigarren iztunlea jaiquitzean—. Au dec
obea, au! Sobresaliente en la facultad de Arançadi! Doctor por la Universidad
de Upelondo! Ençun bear çaio sermoia, ederra içango data».
Patchicoren ingurucoac parrez aidira, ta pelota lecuco guztiac len baino
arreta gueiago daucate, bada bigarren berriquetaria euscalduna da. cein?
Martin, Azcarragaco Martin.
Ara cer dion, Oinatico izqueran, ta ara, tartietan, aditzailien ciri batzuc:
«Languiliac: Euscalerrichan jaicho naiz, baina euscaldun içatiac eznau
batere arrotzen!» (Patchicoc: gueuc ere i emen jaio aiçalaco, ce arrotu andiric
etzeucagu). «Euscaldun içatia baino lurbiratarra içatia gurago dot».
(Placencitar batec, Patchicoren ondoan dendatuta: Edonongoa ta inongoa ez,
ijitoac becela). «Euscalerri guztia, Eibar içan ecic, abadien mendian dago, ta
nic eztot inon mendian egon gura». (Norbaitec: Viva la libertad!). «guiçonac
eztau locarriric biar». (Ermutar batec: guerricoric ezpaneuca ba, nire pracac
laster litzaquez orpuetan). «Danoc gara bardinac». (Elgoibartarrac: andi-
tchiquiric ezta beraz, erren ta elbarriric ez. Badeitzoc, Artola? Siniste aldec,
Julian?) «guiçona lotzeco escubideric inorc eztauca». (Mocholoc, bere artean:
Ta bear luque). «Goialdeac utsic dagoz». (Ermuatarrac: Içarren batzuc
gabetan icusten dira, baina, orrec dinonean... jaquinsua eidata). «Gure
gainean eztago inor, ez erregueric, ez Jaungoicoric...» (Patchicoc: Ondo
guinaque, astoen gainean inor ezpalego!) «gueuc eguin biar ditugu gueure
leguiac, gura dogun modura» (Mocholoc: Neuc eguiten badizquiat, laster
urcatuco diat ire amona). «inorc eztauca inor ilceco escubideric»; (Mocholoc:
Orra orain, orra). «Lurrean ezta batere gudaric biar; guda-guiçonac alper-
guiçonac dira». (Eibartarrac: Ederto jaoc, baina orduan gure armac nun
salduco jituagu?) «Ugaçabac eta lanteguien jabiac gure odolez loditu dira».
(Placencitarrac: Ta çuc ere ori nai, loditu, odolez edo odolquiz). «çorci orduco
lana gura guenduque»; (Mocholoc: Ascotcho dec, baino, tira, nai duanac
eguin deçala). «Orain artean baino aloguer obea biar dogu». (Denac: Ori, ori!
Betor dirua! Venga dinero!). «Diru-etcheac lapur-etcheac dira» (Mocholoc:
Orrembesteraino ez orratic). «Asco gara, guztioc alcartu gaitecen ta çor
doscuena escatu daigun». (Ardosalçaile batec: Neuc ere, çure ondoco batzuei,
edandacoen ordaina escatu bear diet). «Aguintarichacana goacen ta esan
deichogun gueu guerala gueichen, gueu guerala indarsuen». (Ermutarrac: Ori
doc! Ucabila nagusi). «Ecergaitic ez bildurtu; gogor eguin bear da; gogor
andiqui, aguintari, legueguile ta abadien aurrian. gueure indarrez, gueure

133
quemenez, gauça guztiac goicoaz bera jarri biar ditugu: leguiac ausi,
aguintarichac azpiratu, aberatsac ebaqui, praileac larrutu, eliçac erre...»
(Placencitarrac: Bai, mutil; ator Placencira). «Orrela ecarrico degu
aguimpidia pobrien escuetara, orrela içango degu dirua ugari». (Lengoac:
Orrela içango degu... adarra jotzia). «Adisquidiac, lagunac: danoc batera diar
eguin daigun: gora erri languilia! bera leguiac! bera ugaçabac! bera guiçon
alperrac! bera soineco belçac! bera arguiçai jaliac! Biba la repúbica! Abajo
inquisisión!» (gueienac: Gora! Bera! Abajo! Tchaloac, oiuac, marruac,
Trágala, Marseilesa ta Intenacionala...).
Mocholo, Martinen gaitasunez arrituric dago: etzuan uste aimbeste
çanic. Eibartarrac, Azcarragacoari beguira, cinço cinçoro diote: guiçon andia
doc ori! asco jaquic orrec! orrec bai daucala ilustracinoia!
Patchico berriz onela minçatzen da: Ederqui, Ederqui jasotzen ditu
atzeco ancac! Arrane arrania! eztaquite Oinatin nolaco semetchoa
daucaten!...
.........................................................................
Oinatiar guztiac eliçan daude. Uri paquetsu artara Eibarco mitinaren
oiarçunic ezta eldu.
Goienetcheco aldapan gora, cirrin-çarran, guiçon gazte bi dijoaz. Batac
arpeguia çapiz estaldua darama ta oina non ipincen duan eztaqui; besteac,
besotic eutsiaz, çapidunari ezquerrera edo escubira eraguiten dio, coscaric jo
ezteçan, utsunietan erori eztedin.
Beren arteco izqueta ençun deçagun:
—Noiz artu ditu Eliçacoac?
—çorciretan.
—Gaizqui alda?
—Oso gaizqui: ez omen du gaba ecarrico.
—Garaiz elduco alguera.
—Nai nuque
—Non goaz?
—Ia Goienetchen.
—Amaica bidar eguin det azcar emendic etcheracoa, baina...
Egualdia, bidaztien copeta becela, itzal aguiri da. Goibel cerua, odeiac
gueldi, tchoriac ichil, aicearen izpiric ez, soroetan inor ez, errecastoac ur
gabe... içadiaren indarrac bucatu dirala esan leique.
Bada orratic cerbaiten otsa. Tchuri çacurra bere baserrico atarian
uluaca dabil.
çacurraren uluac auçotegui guztia içutzen du.
Arratsaldeco iru terdiac dira, baino Joanesen guelatchoan arguia jarri
dute, il-çoricoen arguia.
Oe çurian luce luce, burco bigunean burua ondatuta, arnasaric artu
ecinda, icerdi larriz bustiric, azquenetan dago Joanes, çabaletaco nagusi
çarra, Urbiaco arçai ospetsua, Aloina mendico jaun ta erreguea.

134
Lenago, Urbian bici içaten çanean, lotara baino len, ardiac non ta nola
guelditzen ciran beguiratu oiçuan becela, orain, betico lotara dijoanean,
etchalde maitea nola guelditzen dan beguiratzen du. Ai! Bere ondoan dauzca
batzuec, baina beste batzuc lurbiraco celai çabaletan sacabanatu çaizca Denac
icusten ditu irudimenez. Juan Andres oso urruti, arrotzen artaldean,
euscalduntasuna galduric, çabaletacoen itchura gabe, seme ciztrin erguelaren
guraso... Martin, ascoçaz urrutiago: iloba oni anima aldatu çaio, ta animac,
aldatzean, tchit urrutira joan oidira, gorputzac lengo toquian egonarren. Bai,
arguitic ilunera, Jaunagandic Etsaiagana, usoac bele ta arcumeac otso
eguiteraino. O cer samina norberac maite duan umea otso biurturic icusi
bearra, sorterri, adisquide ta gurasoen cematzaile! Jaungoicoac icutuco al
cion Martini biotzean, Malenchoren bitartez... Malencho! Ura ere aldendu
çan, baino Jesusen artaldera, ceruetaco atarira, animac escatzen duan
çorionaren esque. «Malencho nere maitea! —dio— eguin otoitz çabaletacoen
alde, nigatic eguin otoitz, orain, nere eriotzaco ordu onetan. çure otoitzac
itcharopen andia dacarquit animara».
Saminetan ere paquetsu dago Joanes cinçoa.
Paque ta itcharopena musuco arguitasunean igarcen çaizca.
Bere patchadeac, bere begui goçoen leinarguitasunac, bere ile ta biçar
çuri luceac, Legue çarreco Gurasoen itchura ematen diote.
Oiaren inguruan daude, negarrez urcen Ana Josepa ta Paula, inacio
Mari ta Jose Ramon, Micaila ta catalin. Gogoz emango luteque bicitzaren çati
bat, aitonarena luçatzeagatic.
Aitonac il bear du; bere ondasuna, Uribarrico etchejaunçaric andiena,
laster utzi bear du; baino çabaletan etche-nagusi jarceco leiaric inola ezta. O,
gaurco aberatsac, oraingo nagusiac, eztira inon orrela bucatzen!
Aloinaco erregueari, aimbeste baserritarrec opatu duan erregue-cigorra
berez erorcen çaio, baino çabaletan ezluque inorc erregue-cigor ura escubian
artu nai. O, erregue ta guiçon aguintariac eztira beinere orrela ilcen!
Mitin çaleac quendu ezquero, denac maitatzen dute Joanes ona:
uritarrac, menditarrac, auçocoac, etchecoac, Arançaçuco Amac, Aitzcorrico
Jesusec.
Escuetan dauca Jesusen irudia, Malenchoc biraldu cion gurutzea, ta
papar gainean Ama Mariaren cutun bustia, arnasestuac ematen dizcan
neurrietan gorunz ta berunz, itchas iraquineco uztai açalcorra edo ceru-
alderaco atoi-oncia becela.
inorc eztu mutic eta cirquinic eguiten; gaisoaren bularreco çurrua baicic
ezta etchean ecer ençuten.
Baino Joanesen oroimena bici ta atseden gabea dabil. cerutic lurrera,
beticotasunetic egunetara, Galiciatic Euscalerrira, Malenchogandic Josegana
dijoaquio.
—Bai aldator, —galdetzen du— mutila bai aldator?
—Bai, aurqui onezquero, urrean bear luque... Badançugu, emen da.

135
Umeçurz errucarria, astiro astiro, lerden lerden, oincadea bada-
ezpadan jaurtiguiaz, ate aldamena escuz idoroaz, Manuelen besotic aurqueztu
da.
—Jose!
—Aitona!
guelaco guztiac berriren berri negarrez asten dira, ta Joseri naigabeac
jaten dio itza.
—Atoz, çai nengoan.
Bata, oiaren ercean belaunico, ta bestea mutilaren burua ta arpeguia
icutzen, Isaac ta Jacob dirudite; baina emen Isaac baino itchuagoa da Jacob,
Joanes baino itchuagoa Jose.
—Ez nauc icusten?
—Ez, jauna.
Ta gaztearen malcoac escu gainean sumaturic:
—Icusteco beguiric ez ta negar eguiteco bai! —dio aitonac—. Asco nai
dic gure Jesusec, orrela çamatze auanean... Ez icaratu: oinace oiec eztituc
betico. Gabaren ondoren eguzqui garbia cioc, nequearen ondoren çoriona.
Elduco çaic iri ere, bai aleguia. Bitartean, nere ordeazco içan bear dec:
sucaldeco ciçailuan jarrico aiz, nere aguimpidien jabe ipincen aut, ni baninz
becela beguiratuco diate... Josec eztu ecer erançuten, baino bere barruco
minçoa badaquit:
«Ni emen bici? Ecertaraco eznaiçala? inoren traban? O, ez! çuaitza
erorcean itzalic ezta. Gaur ondo beguiratua içanarren, biar edo etzi niçaz
aspertuco liraque. Etchecoac aspertu baino len neuc ertetzea obeto da, ta
ertengo det. Aldapa gora etorrico çait, asco lotsatuco naiz, baino esquean
ertengo det ateric ate Jaungoicoaren icenean Ni baino andiagoac ibili dira».
—To —jarraitzen du Joanesec— to, Jose, arçac Malenchoren gurutzea,
mun eguioc. Iretzaco dec guerocheago; orain, pitin batean, neretzat... ceruco
guilça dala uste diat...
Arçai çarrac, gurutzea, umeçurçaren ezpainetatic bere ezpainetara,
darama. Jesus, Joanesen aoan besoac çabalic dago, aspaldico adisquidea
Beragan arceco çai becela, ta Joanesen animac laztan batean ertetzen dio;
laztan bero, goço, lucearen bitartez ematen dio Joanesec Eguile Alsuari
anima, euscaldun animaric ederrenetacoa...
.........................................................................
cerua goibel, odeiac gueldi, tchoriac ichil, aicearen izpiric ez, soroetan
inor ez, errecastoac ur gabe... Uribarri aldean içadiaren indarrac bucatu
dirala esan leique.
Tchuri arçanora saletche barruan gordea dago, ulua ta ulua.
Eliz-campaiac, noicic beingo dumm... dumm! ... lodi sendoan, Joanesen
ilberria çabalcen asi dira, ta baita ere uritarrac, cein il dan jaquin baino
lenago. Lurra utzi duan animagatic arren cinçoetan...

136
campaien ots iluna Bidaurretaraino azcar dijoa Malenchori aitona ilco
çala otu çaio, ta gauça guztien Jaunari beguira, gogoz, biotzez, inoiz baino
sinistetsuago, arrebatchoaquin batera, bere otoitzean onela jarraitzen du:
Desiderium cordis ejus tribuisti ei: et voluntate labiorum ejus non
fraudasti eum. Bere biotzeco leia orain bete dioçu: bere ezpainetaco escaria
ezta içan alperric... Magna est gloria ejus in salutari tuo: gloriam et magnum
decorem impones super eum. Andia da bere atseguina çure jaureguian:
çorion ta edertasun ugarietan jarrico deçu...

__________

chch.
AZqueNENGO ALBISTEAc

Garoa bucatu da.


Nere iracurgaia esan nai det, bada mendietaco garo landarea bici da
oraindic eta mendiac dirauten artean iraungo du.
Eztio ajola egui ta egal guztiac iritariz moztuarren. Sustraia guelditu
ezquero, garoa egon dan toquian berriz ere garoa dator. Ai orrela euscalduna
çan lecuan euscalduna jaioco balitz, sinistetsuaren lurrean sinistetsua erne,
çabaletan becela!
An bai garoa ezco, iori ta usaitsu! çabaletaco baserrian euscalduntasuna
oso lenean daucate, lenean ta berean; arlo, izquera, oitura ta jarraipide
guztietan.
Aitona ilçala bi urte badira, baino Joanesen anima bere alderdi ta
ondorengoetan bici dala deritzot.
Jose Ramonec, açal ta barru, aitaren itchura ta egoquierac dauzca.
Burua çuri ta minçoa garbi, gorputza lerden ta gogoa çucen, bein baino ere
azcarrago, çarrago ta obeago, Joanes bigarrençat artu deçaquegu Bera da
orain etcheco jauna; berac aguincen du non cer lan eguin; berac igotzen du
Urbiara ancinetaco bide ciorretatic cear; berac bedeincatzen du maia,
baserrian badago; berac eracusten du Jaungoicoaren bildurra oinordecoen
artean.
Artalde andien jabe da, mochalac tchito ugaldu çaizco; ucuiluan nai
aina ele gordetzen ditu, gambaran bear aina ta gueiago ala, ate aurrean ta
eilor barruan aimbeste garo ta inaurquin.
Jose Ramonen mendeco guztiac, gure asaben bideari jarraica, Jaunaren
aguinduetan pozquiro dabilz. Paque osoa dago çabaletan: paquea, oguia,
osasun ederra.
Ala ere, baserri artara dijoacenac icusi deçaquete andretcho igar cimur
bat, garo legorra baino igar ta cimurragoa, ezpainac egundo bitu ecinic, itza ta
otoitza dariola, seme ta ilobai aguirica edo aspaldico seasca ondoan ereslari:
Ana Josepa da. Bai, sarri ençuten dira çabaletan amona biciaren cital-
itchuraco esaquerac, batari ta besteari osca, Aita gure-Ave Maria edonundic

137
urratuaz:... ta bedeincatua da çure sabeleco frutua Jesus. Mutil, abar batzuec
bituitzac, alperrerian egon gabe. Non ago baina, beti lanetic iguesi? ...
erregutu eçaçu gu pecatariocatic... Nesca, olioa ecarri çan, lapicoari
beguiratuion... orain eta gure eriotzaco orduan... Esneac erre usaia ceucan...
Gloria Patri Pilio Espirituri Santo... Orea eguiten eztaquiçute. Bai gatz
gutchico emacumeac! Maratzagoac içan guera gure egunetan... Sicut erat in
principio... Anitzez sumatu oida, sucalde bazterrean, amabisabaren
edesiqueta dardarazcoaz, catalinec lenago antolatua bera:

Seasca çarrac aur berria du


ceruetatic jetchia,
Ainguerutchoac ecarri dute
Eçur t'araguiz jancia.
Jaunac eman dit neretzaco ta
Nerea det nic Madalen.
Maite cutuna, eçaidaçala
Jaun cerucoac berriz quen.

ceinen aurra du seascan? Manuelena. Iracurleac eztaqui: Manuel


Etchenausico Isabelequin ezcondu çan, Isabelec nescato guicen sendo bat
eman cion, ta Malencho dasaiote umeari Bidaurretaco icebaren oroimenean
Malencho bigarrena da çabaletaco jostailua. Pitchitcho ta maitetcho, pa neri
ta ma orri, gure pochpolin ta gure crabelin, goacen apapa ta jarri apatch,
gazteacandic çarracana, lurretic musura, seascatic besoetara, aide guztiac jan
bearrean darabilte aurchoa.
çoritsu dira beraz gure eçagunoc? çabaletan bai; obeto ecin.
Galicitic datorzquiote nolabaiteco berriac. Luçaroetan ecer jaquin ez ta
guero, orain orainsu içan cituenac Ana Josepari animaco gandua quendu
cioten, Jose Ramoni negar andiac eraguin. «Nere anai maitea: —esaten çuan
Juan Andresec— aspaldietan eztegu çuen albisteric, baina eroso içango
ceratela deritzot. Gu ez, gu ezcaude ondo. Nere egunetan lan asco eguin det
eta diru asco irabaci ere bai, baino nere semeac gueiago eralgui du. Eznuan
ondo aci, biguneguia içandu naiz, ta ortic nere ondamena. Icasten
cegoalacoan, joco ta naguiquerian igaro ditu egunac eta urteac, eta gaur,
biçarrez oso janci danean, grinac ugari, diruac urri ta irabazteco gaitasunac
auçoan Sendaquin içatera ezta eldu, oguibideric eztauca ecer, inorc eztu icusi
nai: neuc ere ez, gurasoa içanarren. Gutchitan dator nere ondora. uri batetic
bestera dabil mitinetan, berritchuquerietan, naste guztietan, nagusi-morroien
tarteco, guiçonac eta erriac arautu bear dituala. Au ere bada ba! Beretzat aina
içan ez ta besteac baino gueiago dala uste; bere burua oquer erabili ta besteac
çucendu nai. Errucarria! Oraindic eztu bere itchumena eçagutzen, baino
igarrico dio aurqui. Asi çaio jazquerea, atze ta aurre, orpo ta idun, pobre de
levita dala adierazten.

138
Benetan pobre nic emango diotanagatic... Oso erori guera. Juanito ta
bere tajuco alper batzuec ciricatuta, iru edo lau aldiz, estuen nebilen orduan,
bertambera utzi naute languile guztiac, eta nere azquenengo tchamponac
deabruac eraman dizquit. Galera gaiztoac içan ditut, emengo lanac cearo
guelditu dira, etchearen gainera gueiegui atera det, andrea ere gaichoric
daucat eta... larri larri nago.
Ara, lotsatzen naiz, baina... cerbaitean lagundu albaceinquide...
milatcho bat peseta edo...
Escutitz au iracurcean, çabaletaco guztiac, Manuel aurrengo çala,
Juanitogatic egundainocoac esan cituzten: «Orra prestutasunac! Orra
jaquituriac! Banequian nic eçagun çuan arrec, tchotcholo andia, tchitchare
liquitsa, pizti arroa, Junqueirotar burugabea, or compon dedila, ucalondoa
jan deçala, adisquideac eman daiotela...» baino, azquenean, denac cupitsu,
osabari laguncecotan guelditu ciran.
—Bai, Azcarragacoaquin bat eguinda, lagundu eguin bearco.
Azcarragacoaquin? ... Içan ere, cer eguin çuten Azcarragacoac? O!
Azcarraga baserriac, bi urte auetan, içugarrizco aldaquetea içan du. Icustea
baino eztago bide ta soro bazterretan tchucuntasuna, etcheac daucan arpegui
garbia, atari aurreco loreonciac, sucalde barruco urdai-lucaincac, gueletan
jarri dituen oe bigunac, leioetan dauden oial sareac, guiçateguiraco erosi
diran jarlecu berriac, ispiluac, doneac eta pitchiac. Oroitzen da iracurlea nola
eracutsi nion Pedro Miguelen guiçança, ori, pecatsu, pipi çuloz, autsez ta
amaraunez betea? Orain beste gauça bat ematen du. Egoqui ta apaina,
lengotic escuz trebero berriztatua, urre lerroz iguraturic daucate, beste gauça
polit batzuen erdian Eznuan asco uste garai batean! Igarle tcharra ni. Nola
ordea erosoqueri oiec? Nondic orrelaco altasunac? Itcharon gabeco lecutic.
Joanes obiratu çan egunean bertan jaquin çuten Pedro Miguelen ilberria.
Aberats ilçala ta bere ondasun guztiac Oinatico aidiençat utzi cituala!
guiçonaren çoria! Berriz ere jaiqui orratic, berriz ere burua jaso. certaraco
baina? Onic onenean dana utzitzeco, aimbeste icerdiren saria inori
esqueinceco, aideac ondo içan citecen. Norberac lana ta besteac jana,
norberac nequea ta besteac epea, norbera çamari ta ondorengoac çaldun...
esquerricasco esaten eztaquitenac aguian. Orrela oida.
Martini beinçat esquerric ematea etzitzaion bururatu. ceini? Lurpean
cegoanac etzuan esquerric bear, ta etchecoai cer diete çor? cegoquiona
quendu cien, azcar guero quendu ere. Donosti alderunz igues eguin çuan, ta
or emen dacuste nasaiquerietan quirastua, araguiaren era ta nai guztiac
aseaz, osasuna ta dirua banatuaz, animaric ezpalu becela, biotz gaiztoco, ao
tcharreco, ceru ta lurreco aguinduen etsai Baino ez omen da orain lengo
adisquidien adisquide. Dirua etzioten ba escatu! Alperrai dirua! Erançuera
çorrotza bai, erderaz: el Nunsio que os de, lo mio para mí es i...
Micaila ta Paula esquerdunac. Aiec apaindu çuten etchea, aiec osabaren
guiçança egoquitu, aiec, animaren alde, Meçac ateraci, otoitzac eguin,
elizquiçunac eraguin, opariac esqueini...

139
Paula ezcongai aldago? Bai cera! Diruduna ezcongai? Ez gaurco
egunean, senarric nai badu. Euliac eztira ta guiçonac tchamponetara. Aberats
icusi orduco, mutil gazteric bicainenac abitu ciran Paulari jarraica,
tchuriqueri labainac ichuriaz, maitasun cindoen itchurac eracutsiaz, ta baita
ere Paula, gueçur legunai jaramon gabe, asi çan... Joseren biotza aleguinean
irabazten.
—Etorri çaitzu tchandea —esan cion amac.
—Etorri çait. Bein edo bein!
—Oinatico guiçaseme guztiac ceureac dira.
—Ta ni batena içan, batena bacarric.
—Beguia ceini bota dioçu?
—Jose bear det.
—Iturraldecoa? Orain!!
—inoiz baino gueiago. Len, besteric ecean nai niola esan citequean;
gaur, ascoren artetic auqueratzen det, erregue guztien artetic auqueratuco
nuque. cetaraco ditut ondasunac Joserençat ezpada?
—Itchua deçu baina!
—Anima du arguia.
—Itchusia dago!
—Barrutic da eder. Paulatcho! Jaunaren icenean, beguiratu eizquetzu
aimbesteren alderdiac.
—Eçagutzen ditut, çaldunchoen berri badaquit. Onenaren andre nagusi
baino naiago det Joserequin escale.
—casqueta!
—Biozduna.
—Ecertaraco eztan guiçacumea...
—Ezbeça nere biotzean icutu, mimbera daucat, maitetasunez
mimberatua.
—Aimbeste diru daucagunean...
—Diruac edoceinençat, Jose neretzat...
—Eta berac nai ezpadu?
—Baita! Norbaiten bearrean dago, ta neuc çaintuco det: etchean edo
tchiroteguian, neu içango naiz Joseren ama, edo arreba, edo nescamea...
—Jas! Aita Santiagoc adina eman daigula...
Orrelaco maitetasunac irabaci ta beratuco eztuan guiçonic ezta.
Iturraldeco mutila, gailendua, liluratua, esquerrez beteric, Azcarragaco
nescatcha on, çucen, garsu ta quemensuagana osoro auspeztu çan.
Paulac Joseren emaztea içatea iritchi du, Joserençat bici da, ta Jose,
biotz biotzez, Paularençat. Danean batera datoz, alcarren gurariac asmatzen
dabilz; ezcondu ezquero arança batec eztie icutu, abarascaric goçoena, eztiric
eztiena miazcatzen daude. Senar emazte berdinagoric, guiço-emacume
apalagoric!
Aberastuac egonarren, necaçariac dira, tchito necaçari ta baserritarrac.
Ecin ditezque uri barruan ondo bici. Beian becoac, andiquerietan,

140
arrotasunean, inoren ondamuz, janci pitchiz, goronz estuz, oinetaco medarrez
esituric, çaldun-andre itchurac ecin eguinda. Parregarriac! Beste biciquera
bat daucate uri gainean: benetaco ascatasuna, eguiazco nagusitza, aice ta
argui obea, ta batez ere garo ta mendi-lore usaia.
A! ta açaleco errea içango çuan numbait, bada Iturraldecoari beguietaco
arguia etorri çaio, çorna ta çauri guztiac cearo joan çaizca, batere gaicho
aztarnaric eztu eçagun, ta gure umeçurça guiçasemeric trebe, lirain ta
bicainenetacoa dago Paulac esan deçala. Paulac dionez bere senarra becelaco
guiçon ederric ezta inor. Bere Jose! ceinec berdindu? Ezta semeac ere, ederra
çan baina cein ederra!
Semeric aldute? çoragarria, çuri guri ta ernaia, Micailaren ustez
çabaletaco aurra baino çuriagoa, guriagoa, ernaiagoa. Oinez badaqui,
«aitaita» esaten icasi du, aitonari erotu eraguin bear dio.
Au dabil macal, inacio Mari dabil ajeatua. Oinaceric ez, baino ito-bear
estuac oiditu. çancoac andi, burua nagui, mingaina totel, arpeguia erorita,
cocozpeco larrua idi çarraren ancera lasai, ura itchura dauca guiçagaichoac!
Ecertaco ezta gauça, ia ezta aulquitic jaiquitzen, eztu etchetic inora ertetzen.
Nola? certara? Non etchean beste babes? Non auquera gueiago?
sendaquinaren esana jarraituaz, esnea gueiembat, baina bere gogoari
deizquiona ematen diote: oilo saldea, opil goço biguina, tchurrut bicigarria,
escatzen duana, biotzez, maitero, dena maitero ta limurqui.
Tchurruteraco lagun gabe gutchitan içan oida. Goseac edo egarriac
anitzez darama uritic gorunz Odolqui adisquidea, olesca, caichioca.
—caicho lagun çarra! ce berri?
—Emenche, gueroago ta mecoago.
—Sendoa itzan ba i.
—Ondaquinetan natchioc.
—Ondaquinetan, e? Ire ondaquinac eztituc ain tcharrac. carai! Orain ere
jereça ta... comenenci guztien jabe aiz.
—Obe niquec ire osasuna.
—Osasuna? Etzeucat ba nic ere nai ainacoa. Aspaldietan bera natchiac,
Ichio.
—Eztec ondo jaten da...
—Emaidac ba, ondo jateco.
Ta inoren baimenic escatu gabe, lagun çarrac esqueini baino ere len,
opilari eldu ta jereçari equin, gueçurrac esan ta legunqueriac iraci...
escupecoa lortu artean. Bein lortu ezquero...
—Agur, Ichio, baniac.
—Mocholonera.
—Ia ba, gaur goicean Ondarroaco legatza etorri dec eta...
Mocholoc amar arroaco buzcança dirudi. Ain dago baldar, borobil,
lindinga ta coipetsu çabaletaco atsoa urcatzeco ta Bidaurretaco eliça erretzeco
beta onaren çai dijoazquio urteac. Eztago aztuta. Beretarrac aguincean, bai,
arraioac ezpaituc!...

141

You might also like