Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Mila esker, Latzen

http://www.youtube.com/watch?v=NkBwzkjvFkw

Nire poza motiborik gabe irainekin tristatzeagatik, mila esker! Argumentu faltsuekin nire izena zikintzeagatik, mila esker! Kolpe ugari edozein pertsonak, edonola emanda, edonoiz izanda. Zartadek piztu dute motel nuen sugarra, irakatsi didate ateratzen indarrak. Eskerrik asko! Nire erlazio sentimentala goitik behera birrintzeagatik, mila esker! Ustezko lagunak nire aurka jartzeagatik, mila esker! Kolpe ugari edozein pertsonak, edonola emanda, edonoiz izanda. Zartadek piztu dute motel nuen sugarra, irakatsi didate ateratzen indarrak. Eskerrik asko!

AHOTS EPELAREN BILA, Paddy Rekalde , 2004

Kale zahar horretako lokutorioak itxura dotorerik ez badauka ere, ortzadarra ematen du ordu batzuetan, hara sartzen direnen larruazalen koloreengatik hara doazenen jantzien koloreengatik. Eta pentsatzen dut are koloretsuagoak direla telefonoaren bestaldean dauden parajeak, eta gorriagoak ezpainak, eta urdinagoak zeruak; eta minutu batzuez, behintzat, telefonoz bestaldeko ahotsak epeldu egingo die bihotz hotzitua.

Aurreko hirugarren pisuko gizonak mespretxuz begiratzen dio leihotik kale zahar horretako lokutoriotik sartu eta irten ohi den giza ortzadarrari, baina ez daki, edo ez du gogoratu nahi, bere aitak antzeko beste lokutorio batera jotzen zuela hilean behin edo birritan sorterriko parajeen berri izateko, baina, batez ere, giza ortzadarrak egiten duen bezala, bihotz hotzitua laztanduko zion ahots epelaren bila.

You might also like