Professional Documents
Culture Documents
1314 LBD 2 Geosferaren Dinamika Plaken Tektonika
1314 LBD 2 Geosferaren Dinamika Plaken Tektonika
1314 LBD 2 Geosferaren Dinamika Plaken Tektonika
Ertz dibergenteak
Ertz dibergenteak (edo eraikitzaileak) bereizi egiten diren bi plaken ertzak dira. Bereiztearen ondorioz, bi ertzen artean pitzadurak eratzen dira, eta, horietatik, mantuko material urtua irteten da; hori kanpoan solidotzen da, eta litosfera berria eratzen du (plaken tamaina handitu egiten da). Ertzotan, plaken litosfera mota aintzat hartuta, bi egitura mota sortzen dira: kontinente barruko riftak eta dortsalak. Kontinente barruko riftak Kontinente barruko riftak hondo oso apurtua duten lur-hondoratzeak dira; masa kontinental bat apurtu, eta ertz dibergenteko bi plaka sortzen direnean eratzen dira. Bereizte horrek ahuldu egiten du litosfera: lehenengo eta behin, pitzatu, eta, gero, hondoratu egiten da. Horrelaxe dago Afrika ekialdeko zona (Riftaren Haran Handia izenekoa).
Dortsalak ehunka kilometroko zabalera eta 2 km inguruko altuera duten itsas hondoaren altxatzeak dira; erdiko ardatza duen hobia (rifta) dute. Litosfera ozeanikoak eraturiko bi plaken ertz dibergenteetan sortzen dira. Lurreko dortsal nagusietako bat Atlantikoaren erdiko aldea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena da.
PLAKEN TEORIA
Plaken tektonikaren teoria 1970eko hamarkadan sortu zen, eta oinarrizko postulatu hauetan oinarritzen da: Litosfera litosferako plaka edo plaka tektoniko izeneko zati zurrunetan banatuta dago. Litosferako plakak dinamikoak dira: mugitu, tamaina handitu edo txikitu, eta aldatu egiten dute forma. Plakek elkarreragina dute, batik bat ertzetan edo mugetan, horietan jarduera geologiko bizia baitago. Litosferako plakak eta horien ertzak Litosferako plaken mugak zehatzak dira, eta bat datoz litosferako erliebe nagusiekin; esate baterako, dortsal ozeanikoekin, hobi ozeanikoekin edo mendilerro handiekin. Plakak litosfera ozeaniko bakarrez osaturik egon daitezke, edo litosfera kontinentaleko blokeak ere izan ditzakete. Litosferako plaken osaera horrek eragina dauka euren ertzen jokabide geologikoan; ertzok hiru motatakoak izan daitezke, euren arteko kontaktu mota kontuan hartuta: dibergenteak, eraldatzaileak eta konbergenteak.
Ertz eraldatzailak
Ertz eraldatzaileak (edo pasiboak) norabide berean baina aurkako noranzkoan haztean edo mugitzean marruskatzen diren plakenak dira. Horietan, litosfera ez da sortzen ez suntsitzen. Ertz eraldatzaile ia guztiak ertz dibergenteekiko apurtze perpendikularrak dira, eta bi plakek hazteko erritmo desberdina edukitzearen ondorioz sortzen dira. Hori dela eta, dortsaletan egoten dira, nahiz eta batzuk (adibidez, San Andreseko faila, Kalifornian) litosfera kontinentalean egon.
Ertz konbergenteak
Ertz konbergenteak (edo suntsitzaileak) bata besterantz mugitzen diren bi plaken mugak dira. Talkaren ondorioz, plaka horiek murriztu egiten dira (litosfera suntsitu). Hala eta guztiz ere, plaken litosferak talkaren lekuan duen osaerak baldintzatu egiten ditu talka bera eta parte hartzen duten plaken jokabide geologikoa. Horrela, ertzok desberdinak izan daitezke, konbergentzia motaren arabera: plaka kontinental baten eta ozeaniko baten artean, bi plaka ozeanikoen artean edo bi plaka kontinentalen artean. Plaka kontinental baten eta ozeaniko baten arteko konbergentzia Plaka kontinental baten eta plaka ozeaniko baten arteko talka-ertzetan, subdukzio izeneko fenomenoa gertatzen da; hau da, plaka ozeanikoa (trinkoagoa) kontinentalaren azpian sartzen da. Azpian sartzen den plaka mantuan hondoratzen da; horrela, bi plaken arteko kontaktu-zonan, hobia eratzen da.
Subdukzioa ez ezik, plaken arteko bultzadak plakak tolestu, eta altxatu egiten ditu plaka kontinentaleko harriak; horrela, plaka kontinentala gainazalean gelditzen da. Horren ondorioz, mendilerro marjinala eratzen da, eta ertz konbergentearekiko paraleloa. Bi plaka ozeanikoren arteko konbergentzia Litosfera ozeanikoko bi plaken arteko talka-ertzetan, bi plaketatik trinkoena bestearen azpian sartzen da, angelu nabarmenean eta aurreko kasuan baino abiadura handiagoan. Azpian sartzen den plaka hondoratzeak, kasu honetan ere, hobia sortzen du bi plaken arteko kontaktu-zonan. Subdukzio azkarrak mantuko harriak urtu, eta beste plakaraino igotzen diren magmak sortzen ditu; magma horiek gainazalera irteten dira, hango pitzaduretatik. Magmok, gainera, arkuforman bildutako uharte bolkanikoen multzoak (uharte-arkuak) sortzen dituzte; esate baterako, Aleutiar uharteak (Alaskaren ondoan).
Sarritan, gainera, bloke bat bestearen gainean jarri eta altxatu egiten da, mendilerroa eratzeko. Horrelaxe eratu zen Himalaiako mendikatea, Indiako plakak eta Eurasiakoak talka eginda.
Hondoratze hori detektatu egin daiteke, litosfera marruskatu egiten baita mantuko harriekin, bertan hondoratzen denean. Marruskadurak lurrikarak sortzen ditu eta zenbat eta hobitik urrunago joan, orduan eta sakonagoak dira lurrikaren fokuak, Benioff-en planoa izeneko plano makur bat osatuz. Plano honek hondoratzen ari den plakaren inklinazioa adierazten du.
Bi plaka kontinentalen arteko konbergentzia Litosfera kontinentaleko bi plaken arteko talka-ertzetan, ezein plaka ere ez da hondoratzen, harriak ez baitira trinkoak. Horrela, bi blokeek elkar bultzatu, eta euren harriak tolestu eta apurtu egiten dira.
LITOSFERAREN EBOLUZIOA Kontinente eta ozeano aldakorrak Plaken tektonikaren teoriak deskribatzen dituen litosferako plaken arteko elkarreraginak apurka-apurkakoak dira, baina etengabeak: ehunka milioi urtetan zehar gertatu izanaren zantzuak daude. Horren arabera, litosfera etengabe aldatzen ari da, eta kontinenteen eta ozeanoen iraganeko kokalekuak eta oraingoak ez dute zerikusirik (Wegenerrek esan zuena, nahiz eta hori plaken dinamikaren ondoriozkoa izan, eta ez kontinenteen jitoaren ondoriozkoa). Wilsonen zikloa Litosferak denboran izandako eboluzioa azaltzen saiatu zen lehenengo zientzialaria Tuzo Wilson kanadarra izan zen. Plakek, geologo horrek proposaturiko eredu ziklikoaren arabera, masa kontinentalak aldian behin batzeko eta bereizteko eboluzionatzen dute. Eredua honek hiru etapa hauek ditu: 1. Kontinentea apurtzea eta rifta eratzea 2. Hedatzen den ozeanoa eratzea 3. Ozeanoa murriztea eta kontinenteek talka egitea