Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

IDATZIZKO BERTSOAK

Gaia: Inauteriak dira eta ez dakizu mozorroa non utzi duzun.


Doinua: Habanera
Inauteri eguna da
ta elurra mara-mara,
gaurkoan hau gertatzea
oso harrigarria da,
mozorroa hartzera joan
kaxoian ez dago, hara!
gero lasterka joan naiz
bilatzera logelara.
Kendu dut oheko manta
ta baita ere izara,
ez ote nun sukaldeko
mahaiaren gainean laga?
Orain beherantza jarri zait
pozez gorantz neukan malda,
ezin dut inon aurkitu
mozorro non sartu zara?

Itxaropen handiakin
nuen mozorroa jaso,
baina azkenean eman
zizkidan hamaika arazo,
jaso nuenean zeuzkan
oso politak bi lazo,
gogoratu beharra dut
non utzi ote nuen atzo?
Orain egin behar diot
nire buruari kaso,
ez ote da ba egongo
ate ondoan akaso?
Azkenean aurkitu dut
baina egin diot paso
mozorrorik gabe ere
banaiz ni nahiko pailazo.
BAPATEKO AGURREKO
BERTSOA
Oharra: Azkenean aldatu egin behar izan dut ez baitut amaieran
kantatu, gazteek amaitutakoan baizik
Doinua: Habanera
Bertsolaritxo gazteek
sena barrutik dakarte,
eta bertso-irudimen
izugarria daukate,
egia esan behar badut
guztiz liluratu naute,
eta orain datozenak
ibiliko dira aparte.
Norbaitek pentsatuko du
mutiko isildu zaite,
ez baduzue entzun nahi
hori zuentzako kalte,
bukatu beharra daukat
agur bertsozale maite,
eskerrik asko entzule
eta hurrengo bat arte.

You might also like