Gaia: Inauteriak dira eta ez dakizu mozorroa non utzi duzun.
Doinua: Habanera Inauteri eguna da ta elurra mara-mara, gaurkoan hau gertatzea oso harrigarria da, mozorroa hartzera joan kaxoian ez dago, hara! gero lasterka joan naiz bilatzera logelara. Kendu dut oheko manta ta baita ere izara, ez ote nun sukaldeko mahaiaren gainean laga? Orain beherantza jarri zait pozez gorantz neukan malda, ezin dut inon aurkitu mozorro non sartu zara?
Itxaropen handiakin nuen mozorroa jaso, baina azkenean eman zizkidan hamaika arazo, jaso nuenean zeuzkan oso politak bi lazo, gogoratu beharra dut non utzi ote nuen atzo? Orain egin behar diot nire buruari kaso, ez ote da ba egongo ate ondoan akaso? Azkenean aurkitu dut baina egin diot paso mozorrorik gabe ere banaiz ni nahiko pailazo.