Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

San Inazio ta Ibarrekolandako

HERRI BILGUNEA
sanitaibarrekoherribilgunea.blogspot.com
sanitaibarrekoherrira@gmail.com
herrira mugimendua
San Inazio ta Ibarrekolandako
HERRI BILGUNEA
KAIXO!
Euskal preso eta iheslari
guztiak etxean nahi ditugun
herritarrak gara eta helburu
horreri jarraituz, San Inazio
eta Ibarrekolandako hainbat
auzokidek, gure burua he-
rri bilguneko asanbladan
antolatu, eta euskal pre-
so politikoek jasaten duten
salbuespeneko egoerarekin
amaitzeaz gainera, amnistia-
ren aldeko lanari ekin diogu.
Haize berriak datoz gainera
gure herrira. Eta modu be-
rrian antolatu eta lan egingo
dugu gu ere. Guztiok batera
bultzatuz, presoak kalera-
tuko baititugu!
BAINA ZER DA HERRI BILGU-
NE BAT?
Amnistiaren aldeko mugi-
mendu herritar eta parte-
hartzailea gara, herriz he-
rri, milaka herritarrok gure
burua asanblada irekietan
antolatuz errepresaliatuak
etxeratzeko auzokide asan-
bladak hain zuzen ere.
NORTZUK OSATZEN DUGU
HERRI BILGUNEA?
Gatazka konpontzearekin
batera preso eta iheslariak
etxeratuak izan behar dute-
la ulertzen duten herritarrok
osatzen dugu gure bilgunea.
Bere baitan, San Inazio eta
Ibarrekolandako auzokideak
biltzen gara. Errepresalia-
tuak bakarrik ez daudela
aldarrikatu nahi dugun au-
zokideok osatzen dugu herri
bilgunea beraz.
ETA ZEINTZUK DIRA HERRI
BILGUNEAREN HELBURUAK?
Aldarrikapen zehatzen ingu-
ruko indar metaketa bult-
zatzea, elkartasunaren anto-
laketa posible egitea, preso
eta iheslarien eskubideen de-
fentsa herritarra gauzatu eta
hauen etxeratzea lortzea.
BAINA ZEHAZKI, ZEINTZUK
IZANGO DIRA GURE HERRI
BILGUNEAREN ALDARRIKA-
PENAK?
Txenteren egoeraren salake-
ta eta gure auzokideen dis-
pertsio eta isolatze egoerekin
bukatzeaz aparte, jasaten
dituzten eskubide urraketa
guztiekin bukatu nahi dugu.
Eta noski, amnistia lortze bi-
dean, Euskal Preso Politiko
guztiak, eskubide guztien
jabe Euskal Herriratuak iza-
tea exijituko dugu.
sanitaibarrekoherribilgunea.blogspot.com
sanitaibarrekoherrira@gmail.com
herrira mugimendua
San Inazio ta Ibarrekolandako
HERRI BILGUNEA
BAINA ZER EGITEN DUGU HERRI BILGUNEAN?
Auzokideen elkartasuna antolatzen dugu, presoen aferaren salaketa eta alda-
rrikapenen gizarteratze lanak burututzeko:
/Auzoko eta nazio mailako aldarrikapen zehatzen inguaruan indar herritarrak aktibatu eta mobilizat-
zen ditugu.
/Dinamika iraunkorrak elikatzen ditugu: Azken astelehena, presoen urtebetetzeak, azken ostirala,
errepresaliatuen etxeratzea eskatzen duten banderen hedapena,...
/Elkarlan bideak zabalduz, mota guztietako eragile, instituzio eta sektoreekin iniziatibak edota
elkarlanezko ekimenak adostuz, hauen inplikazioa eta konpromezua sustatzen ditugu.
/Auzoko presoek pairatzen dituzten egoera eta eskubide urraketei erantzuten diegu.
/Euskal Presoen muturreko egoerak salatzen ditugu (bizi arteko doktrina, gaixorik diren presoak,...).
/Preso eta iheslariei gure babesa eskeintzen diegu. Pairatzen dituzten egoeren inguruko informazioa
bildu, osatu, antolatu, idatzi eta plazaratzen dugu.
/Auzoko euskal presoen senideei gure elkartasuna adierazten diegu, eta hauen bizipen, testigantzak,
... informazio oro jaso, osatu, antolatu, idatzi eta plazaratzen dugu.
/Auzokideen elkartasuna antolatuz, preso, iheslari eta senideek, egoerari aurre egiteko behar duten
sostengu ekonomiko, afektibo eta bestelako asistentzia mota guztiak bermatzen saiatzen gara.
/EPPK-k kartzela politika salatzeko eta bere eskubideak aldarrikatzeko burutzen dituzten ekimenek
kalean isla eta eragina eukitzea bermatzen dugu.
/Presoak espetxetik ateratzen diren guztietan herri harrerak antolatuko ditugu.
ETA NOLA HARTU DEZAKEZU PARTE?
/Asanbladan edota ekimenetan parte hartuz eta zure abileziak gure dinamikan antolatuz.
/Lan taldeei lagunduz. Etxean, atzerrian edota auzoan bertan zaudela, zure laguntza lantaldeei
eskeintzeak gure eraginkortasuna ahalbidetuko baitu.
/Harreman taldean parte hartuz, auzoko eragile ata auzokideengana jotzeko.
/Elkartasun ekimenak zabalduz auzokide guztion elkartasuna ahalbidetzeko.
/Beraz: Dokumentazio lanak burutzen, erredakzio lanak, maketazio lanak, kartelgintza lanak,...
burutzen. Komunikabideetan informazioa zabaltzen, biltzen dugun informazioa eta sareko ba-
liabideak gestionatzen, kartelak jartzen, gutunak bidaltzen, ...
Animatu eta etorri!
sanitaibarrekoherribilgunea.blogspot.com
sanitaibarrekoherrira@gmail.com
herrira mugimendua
San Inazio ta Ibarrekolandako
HERRI BILGUNEA
ASANBLADA
Erabakiak hartzeko eta lana banatzeko gunea.
Kontzentrazioetan eta mobilizazio ezberdinetan par-
te hartuko dugu. Buzoneoak eta portaladak burutuko
ditugu, kartelak jarri edota pankartak eskegiko ditu-
gu. Panfeto banaketetan parte hartu eta material eta
informazio mahaiak jarriko ditugu,... Kotxe karaba-
nak burutuko ditugu eta lan egunak ere antolatuko di-
tugu. Gainera, elkartasun ekimenetan parte hartzeko
aukera ere izango dugu (Idaztera animatuz, urtebe-
tetze egunetan eta ekimen berezietan parte hartuz,
auzoko presoekin posta bidezko komunikazioa elika-
tuz, elkarkomunikazio sarea aberastuz, Gabonetako
otzararen zozketa, zozketa bereziak, urteko lote-
ria,... zabalduz. Gabonetan komertzioetan egin ohi
dugun kanpainetan edota urte osoan zehar burutuko
ditugun portaladetan parte hartuz. Auzoko eta bil-
boko jaietan presoen konpartsan parte hartuz...).
DINAMIZATZAILETZA
Asanblada eta lantaldeen dinamizazio, koordinazio
eta formakuntzarako lan taldea da.
Laguntzailea(k): BOZERAMATZAILETZA.
IDAZKARITZA
Barne komunikazioaz arduratzen dira eta asanblade-
tako aktak jaso eta hauen denborak zainduarazten
dituzte. Gainera, dokumentu eta material guztien ar-
txiboa burutzen dute.
Laguntzailea(k): DIRUZAINTZA. Aurrekontuak egiten, kon-
tuak eramaten eta ordainketak egiten habilezia duten lagu-
nen laguntza jasoko dute.
PROGRAMAZIOA
Aldarrikapen eta salaketarako ekimenak zein elkar-
tasun ekimenak asmatzen dituzte. Gainera, asanbla-
dan edota posta elektronikoz jasotako proposamenei
forma eman eta hauek egokitzen dituzte eraginkorta-
suna helburu.
Laguntzailea(k): KOMUNIKAZIOA. Kartelgintza eta sarerako
euskarrien diseinuaz arduratzen dira. ELKARKOMUNIKAZIOA.
Elkartasunaren komunikazio sarea dugu hau, sarerako zein
kalerako informazio sarea. BALIABIDEAK. Soinu ekipoak,
propaganda errekurtsoak eta eskulanetarako materialen bi-
lketa eta mantenimenduaz arduratzen dira.
HARREMANAK
Gure ekimenen berri ematera eta konpromisoak es-
katzera zuzentzen gara eragile, komertzio eta norba-
nakoengana.
Animatu eta zure habilezia eta jakintza lan taldeen
zerbitzura jarri
Bilbon, 2012ko Martxoan
sanitaibarrekoherribilgunea.blogspot.com
sanitaibarrekoherrira@gmail.com

You might also like