Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 14

GORPUTZHEZKUNTZAKOIII.

TOPAKETARENKRONIKA

Pasa den ekainaren 25ean Gorputz Hezkuntzako III. Topaketa egin zen eta
Emozioen Gorputz Hezkuntza izan zen gai nagusia. Mintegietan egindako hainbat lan eta
beste zenbait esperientzien berri ere eman zen topaketan. Guztira hezkuntza maila
ezberdinetako 120 irakasle inguru bildu ziren Iurretako Institutuan: Lehen Hezkuntzakoak,
BigarrenHezkuntzakoak,unibertsitatekoirakasleak,...

Topaketa, Jon Lopez (Berritzegune Nagusiko Zuzendaria) eta Begoa


Garamendiren (Berriztatze Pedagogikoko Zuzendaria) sarrera hitzaldiekin hasi zen.
Jonek eguneko egitaraua azaltzeaz gain, topaketek duten garrantzia azpimarratu nahi izan
zuen. Izan ere, bertan, formakuntza jasotzen dute irakasleek, esperientziak konpartitzen
dituzte, materialak elkartrukatu, Ekitaldiko hizlari nagusia izango zen Irene Pellicer
Royoriereongietorrietaeskertzaemannahiizanzion.

Ondoren, Begoa Garamendiren harrera hitzaldia etorri zen. Berriztatze


Pedagogikoko Zuzendariak poztasun handia erakutsi zuen topaketan izateagatik. Iaz ez
bezala (agenda arazoak), aurten beste egiteko batzuk alde batera utzi eta bertan izateko
konpromezua hartua zuela azaldu zuen, merezitako lekua eskeiniz Gorputz Hezkuntzari
(GH). Askotan instrumentalak ez diren beste arloei ez zaiela behar den bezalako
garrantzia ematen ere nabarmendu nahi izan zuen, gaitasunak garatzeko "itzelezko
garrantzia" badute ere, eta bera, musikako arlotik datorrenez, horren kontziente zela. GHk
ikaslea, xedea den ildotik, bere osotasunean kontuan hartzen duela esan zuen, gorputza
fisikoki,emozionalki,sorkuntzaaldetik,

Sohatekin (Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea) Lakuan izandako bilerak


emandakoak aipatu zituen ondoren. Sohatetik eta Gorputz Hezkuntzako Mintegietatik
egiten ari den lan itzela goraipatu zuen. Hezkuntza sailak lan hori (programazio bateratua,
)babestekoetalaguntzekoborondateaplazaratuzuen.

HAU GUZTIA GARRANTZITSUA DA IKASLEEK BEHAR ETA MEREZI


DUTELAKO hitzekin eman zion amaiera bere diskursoari eta IV. Topaketetaraino agurtu
zen.

1.EMOZIOENGORPUTZHEZKUNTZA.IRENEPELLICERROYO

Amaia Sarriegik, Irene Pellicer Royo aurkezteak ikaragarri pozten zuela esan zuen,
baita plaza betea ikusteak ere. Ireneren curriculum luzea aurkeztu zuen ondoren eta
bertatik INEF eta Ongizate eta Emozioen Masterra nabarmendu daiteke. Azken hau
ikasten ari zela konturatu omen zen Irene gorputza sistema integrala zela eta horrela
Emozioen Hezkuntza Mugimenduaren Bidez liburua (INDE) idatzi zuen. Irene gizaki
dizdizaritzatjozuen,bizitzariargiajartzendiotenhorietakoa.

Duela bi urte Lasarten egondako bizipenekin eman zion hasiera Irenek bere
hitzaldiari, Euskal Herrira etortzen den bakoitzean zein gustora egoten den ere aipatu nahi
izanzuen.

Sarrerakoak alde batera utzita, Emozioen gaiari berehala eutsi zion. Horrela,
emozioa hitzak inplizituki mugimendua zeramala nabarmendu nahi izan zuen: emotion in
motion en movimiento, GH arloa emozioekin erabat elkarturik dagoela eta horregatik,
aukera zoragarria daukagula emozioekin lan egiteko. Emozioa es una excitacin o
perturbacin interna, que me pasa dentro (Bisquerra 2003) bezala definitu zuen. Eta gure
barruak, gure jokabideak, gertakizunen aurrean nolako jokabidea duen azaldu zuen
(grafikoki): gertaera jakinaren aurrean, balorazioa egiten dugu (positibo edo
negatiboagoa). Horretaz gain erreakzio batzuk sortzen dira, gorputzak berak izerditzen
edo dardarka erreakzionatu dezake adibidez (neurofisiologikoa), bestetik portaera
aurpegiaren expresioarekin lotzen du autoreak eta azkenik kognitiboki etiketa jartzen
diogu gure erreakzioari: haserretzen ari naiz. Horren guztiaren aurrean ekiteko
aurrejarrera edo disposizioa izango dugu, eta azken honen araberakoa izango da gure
adimen edo inteligentzia gertaera jakinaren aurrean ahalik eta modu egokienean ekiteko
gaitasunaalegia.

Bere hitzaldi osoan zehar esaldi eta definizio gogoangarriak utzi zizkigun Irenek.
Horrela, emozionalki hunkigarriak, garrantzitsuak, harrigarriak egin zaizkigun egoerak
soilik gogoratzen ditugula azaldu zuen, beraz ikasleak hunkitzen ez badira, motibatzen ez
badira,ezinezkoadutegogoratzea,ikastea.

Egoera baten aurrean beti dago emozio bat lehenengo eta hori indartsua izan bada
ez dela arrazionalizatzen esan zuen Irenek, eta horri secuestro amigdalar deitu zion.
Secuentroamigdalarraenondorenetortzendaarrazonalizatzekoprozesua.
Horregatik oso garrantzitsua da emozioak identifikatzen jakitea eta sentitzen dugunaren
kontzientzia izatea. Emozioak modu egokian kudeatzen ikasi eta modu horretan izan
ditzazkegun erreakzio bortitz edo deskontrolatuak ingurukoek ez didatzen bidegabeki
jasan. Hori, adibide bikain batekin azaldu zuen emozioa hasieran identifikatzen bada,
adibidez haserre emozioa 2. mailan dagoenean, aukera gehiago izango dugu egoera
hobetokudeatzekohaserreemozioajada10.mailarairitsibadabaino.

Baina zenbat emozio daude? Irenek auzi hori kultura ezberdinen araberako zela
esan zuen eta adibidez Indian 8.000 gora identifikatzen dituzten bitartean Espainian 300
inguru identifikatzen direla. Bizquerraren sailkapenean oinarrituz, oinarrizko hamahiru
emoziotazhitzeginzuen,etahamahiruhauenbarneanzeudenbesteazpiemozioetazere:
OINARRIZKO13EMOZIOAK

AMORRUA/HASARREA
BELDURRA
ANTSIETATEA
LOTSA
TRISTURA
NAZKA
ESPERANTZA
ERRUKIA
HARRIDURA/SORPRESA
POZTASUNA
ZORIONTASUNA
UMOREA
MAITASUNA

Lehen aipatu bezala, emozioak identifikatzea, izena jartzea oso garrantzitsua dela
berretsi zuen Irenek, horrela sentitzen dena gestionatu ahal izateko. Horrek emozio guztiak
beharrezkoak eta ezinbestekoak bilakatzen dituela gaineratu zuen, emozioak
sahiestezinak baitira. Izan ere, emozioak sentitzean, identifikatzean, hausnarketa bat
egiten dugu eta ondoren zein akzio egin erabaki. Adibide bat jarri zuen: emozioa nagusi
bezala beldurra duen pertsona batek beti tentu handiz ibiltzeko joera izango du. Horrek
alde batetik arriskuen aurrean segurtasuna ekarriko dio baina era berean bizipen berriak
galtzea ere, baldin eta emozio hori identifikatu, horren hausnarketa egin eta aurre egiten
ez badio. Tristeziari eskerrak ere, aldaketak egin ditzazket nire buruan eta era horretan
pertsonabezalahobetu.Emozioekbizitzenlaguntzendigute.

Irakasleok ikasleak behatzea oso garrantzitsua dela eta asko balio duela aipatu
zuen,emozioakidentifikatubaitaitezkeetaikaslearibehardueneanlagunduz.

Emozioak sentitzen eta biziirauten laguntzen dutela azpimarratu zuen eta bera
jada, gimnasiora jarduera fisikoa egitera nagusiki arrazoi emozionalengatik joaten dela
gaineratu zuen. Emozioek gorputzean utzitako arrastoak nolabait askatzera edota
garbitzera joaten dela, ongizate fisikorako ere ona zela ahaztu gabe. Gainera hainbat
ikerketek pertsonaren osasunerako eta ongizaterako jarduera fisikoa egiteak duen
garrantziazerehitzeginzuen.

Emozioek denboran irauten badute, sentimenduak bilakatu daitezke eta gehiago


iraunez gero animo egoeraz hitz egingo genuke eta oraindik gehiago luzatuko balitz
emoziohorrenagerpena,izakerazaritukoginateke.

GAITASUNEMOZIONALAK

Gaitasun Emozionalen inguruan bost gaitasunetaz hitz egiten dugula esan zuen
Irenek: kontzientzia emozionalaz, erregulazio emozionalaz, autonomia emozionalaz,
gaitasunsozialaz,etabizietaongizaterakotrebetasunaz.

Kontzientzi emozionala: emozioa identifikatzea da. Horretarako barne


energia maila sentitzearen beharra aipatu zuen hizlariak. Horrela, energia
maila baxuko ikasleekin motibazioa (beraiek bilatu beharrekoa, gustoko
duten zerbait bilatuz) landu behar litzateke. El monstruo de los colores
liburua gomendatu zuen (youtuben ipuina). Bere ikasleekin nola sentitzen
diren jakiteko koloreak erabiltzen dituela ere. Antzeko irudi batekin grafikoki
azalduzuenhoriguztia
:
ALTUA+5

ENERGIA

BAXUA5

50
DESATSEGINA
EMOZIOA+5
ATSEGINA

Erregulazioaemozionala:emozioaerregulatzakobibideaurreikustenzituen:
1. Liberazio energetiko emozionala: jarduera motriz edo fisikoa eginez.
Estresaz liberatzeko Moran neurofisikan adituak (2011) zioen
antidotoa jarduera fisiko aerobikoa egitea zela, jarduera egitean
hainbat hormona sortarazten baititu gizakiak: zoriontasunarena,
umorearena,motibazioarena(serotoninaetadopaminaendorfinak)
2. Gelditasun edo lasaitasun dinamikak: Arnasketa lasaiean eta
zonaldeka atentzio jarriz, gerrialdekoan, abdominalan eta
sorbaldetan. Erlaxagarria sabelaldekoa omen da soilik, baina ondo
datorbateraetabesteraaireagarraiatzenjakitea.

Erregulazio emozionala, bikoteka eginiko praktika baten bidez


esperimentatu genuen. Praktika honetan, 3 arnasketa motak egin genituen
bakoitzak.

Autonomia emozionala: norberaren egoeraz aritu zen hitzegiten. (Bizquerra


2003)
1. Autoestima.
2. Bizitzarekikojarrerapositiboa.
3. Ardura.
4. Arausozialakkritikokianalizatzekogaitasuna.
5. Autoeraginkortasunemozionala.
6. Laguntzaetabaliabideakbilatzekogaitasuna.
Atal honetan Los seis pilares de la autoestima (Nathaniel Branden) liburua
gomendatuzuenIrenek.

Gaitasunsoziala:
1. Adimen interpertsonala: erlazio onak besteekin, komunikazio
eraginkorra, errespetua, jarrera prosozialak eta asertibitatea aipatu
zituengainetik.

Bizitzaetaongizatetrebetasunak:

EMOZIOENGORPUTZHEZKUNTZAZERGATIK?

Gorputz Hezkuntza emozioz beteta dagoela esan zuen Irenek, nahi gabe agertzen
direla eta beraiek gestionatzearen arduradunak garela: ez gara emozioak sentitzearen
arduradun, baina bai beraiekin egiten dugunarena. Horrela, banandu ezinezko trinomio
batdagoelaaipatuzuen:gorputzaemozioaadimena(burua).

Horregatik, aurretik aipatutako guztiagatik dela Gorputz Hezkuntza hain


garrantzitsua emozioen gaia lantzeko azpimarratu nahi izan zuen. Eta baita aprendizaia
emozioetan oinarritzen dela lehenago azaldu bezala, eta hauek aldi berean bizipenetan,
eta gure arloa dela bereziki bizipenetan oinarritzen dena. Zorte handia daukagu, gure
arloanemozioakhorbaitituguesanzuenerabatkontzientziatua.

Hainbatautorerenzitakjarrizituenondoren:
Elcuerpoindiscreto,nosabecallar(RalphWaldoEmerson18031882).
Unapersonasolopuedesentirensucuerpo(Mowen1972).
Eljuegoeseldisfrazdelaprendizaje(Mora).
Nadaquenopaseporlaemocinseraprendidooretenido
...

Beraz, Irenen ustez, emozioen gestioari heltzen bazaio, bizitzarako tresnak edo
baliabideak eskeintzen dira. Gainera, pentsamendua eta emozioak garuna eraldatzeko
gai direla esan zuen, ondorioz baita irakasleak ikasleen garuna eraldatzeko ere (hori bai,
jarraikortasunarekin, esfortzuarekin, ). Nire buruaz nahi dudan bertsioa izan naiteke
(puedoserlaversindemimismaqueyodesee).

Azkenik, irakaslearen garrantziaz jardun zuen. Irakasleak jokatzen duen papera


oso garrantzitsua zela azpimarratu zuen. Honi lotuta ispiluneuronak deritzonaren
inguruan hitz egin zuen: ikasleak irakasleak egiten duena egiten du, ez esaten duena.
Hau da, ikasleak irakasleen ispilu bihurtzen dira. Beraz, oso garrantzitsua da
irakaslearentzat esaten duenarekin konsekuente eta koherentea izatea. Irakasleak
pertsonekin lan egiteko duten aukera paregabea nabarmendu zuen, eta zalantzarik gabe
GH, bizitzarako irakasten den eduki guztiagatik (hain zabala eta aberatsa), arlo
garrantzitsuenadelaesanezbukatuzuenberehitzaldia.

2.GORPUTZHEZKUNTZAKOPROGRAMAZIOBATERATUARENAURKEZPENA

Pizti Larraagak Jakintza ikastolako Gorputz Hezkuntzako irakaslea eta Sohat


taldeko kidea denak, Gorputz Hezkuntzako programazio bateratuaren inguruan jardun
zuen. Programazioa egitearen sorrera, bilakaera eta etorkizunean eman beharreko
urratseninguruanosohitzaldiinteresgarriaeginzuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkutzaren inguruan euskaraz osatzen ari
den lehenengo programazioak 2007. urtean onartu zen 175/2007 Hezkuntza Curriculum
Dekretuan duela abiapuntua aipatu zuen. Curriculum Berriak zekartzan aldaketak
aztertzerakoan, programazio bateratu baten beharraz ohartu zirela eta errealitate
ezberdinetara egokitu zitekeen programazio bat egitea, ezer ez izatea baino positiboagoa
zelabaloratuzuten.ErahonetanLasartekoMintegitikpausoezberdinakematenhasiziren:
1. Curriculumaren azterketa egin eta 8 helburu orokorrak, irakasle orok ulertzeko
eranberridaztea.
2.Mailaezberdinetanunitatedidaktikoenaukeraketaegitea.
3. Unitate didaktiko bakoitzaren helburu didaktikoak, ebaluazio adierazleak,
ebaluazioirizpideaketaedukiakzehaztea.
4. Ikasturte honetan Unitate didaktiko horiek garatu dira. Lan sakon hau egiteko
Lasarte, Durango eta Leioako Mintegiez gain, hainbat pertsonen laguntza garrantzitsua
izandelaaipatuzuen.
Guztira 36 unitate didaktikoz osatzen da programazioa. Horietatik denak, hiru izan
ezik, garatuak daude eta falta direnak arduraduna izendatuta dutenez irailerako garatuak
egongodirelaaurreikustenda.
Unitate guztiak eredu amankomun bat oinarri hartuta egin dira. Hala ere, aurrera
begira eta argitara emateko helburuaz programazio guztia osotasun batetik zuzendu eta
orraztea derrigorrezkoa dela aipatu zuen (helburuak, edukiak, marrazkiak etab) eta lan
mardul hori nola egin pentsatzen ari zirela. Aukera ezberdinen artean Iraleko R400
deialditikbideratzekoaukeraadministrazioariluzatuzitzaiolaaipatuzuen.

3.MINTEGIEZBERDINETAKOAURKEZPENAK

LASARTEKOLHkoMINTEGIA

Lasarteko mintegiak ikasturte honetan eginiko lana bi taldetan banatua izan dela
aipatu zuten. Batzuk programazio bateratuaren inguruan aritu dira eta beraien esperientzia
kontatzera Bakarne Basurto, Amassorrain eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea eta
Zurie Arsuaga Amezketa eskolakoa etorri ziren. Zuriek 2. mailan aurrera eraman duen
Zirkoa izeneko unitate didaktikoa egiterako orduan izandako esperientzia kontatu zuen.
Esperientzia oso aberatsa izan zen berarentzat, eta bertaratutakoak unitatea egitera
animatu nahi izan zituen bere esperientziaren bideo bat erakusten zuen bitartean.
Bakarnek berriz, 4.mailarako Olinpiadak unitate didaktikoaren nondik norakoak azaldu
zituen. Zerotik abiatuta eta hausnarketa sakon baten ondoren joste lan bat egiten hasi zela
azaldu zuen. Horrela, lehia aldera batera utzi eta jarreretan, baloreetan oinarritutako
unitatea egin zuela esan zuen. Unitatea eskolako jaiean ikasle guztiak inplikaturiko
olinpiada batekin amaitzen zuela ere aipatzen zigun. Izandako zailtasunak, hartutako
erabakiak, hobetzeko aspektuak eta orohar beraien esperientzia pertsonalean
oinarritutakohitzaldiaemankorraetagertukoaizanzen.
Lasartekomintegianbestetaldebatek,metodologiakooperatiboatxertatuasmoz
6 mailarako Jolas kooperatiboen inguruko unitate didaktikoa azaldu zuten, Denok batera
deiturikoa eta lehiakortasuna leuntzeko asmoz diseinatua. Besteak beste Aronsonen
puzzlea deituriko teknika erabili eta azaldu zuten, eta hori aurrera eramateko edukien
aukeraketa (dantzak, body percussion, jaurtiketak, )eta PC eramangarrien erabileraren
beharra (bideoetatik ikasten baitzuten ikasleek) azpimarratu nahi izan zuten. Lana egiteko
orduan Jesus Vicente Ruiz de Omeacaren laguntza ere ezinbestekoa izan zela aipatu
zuten. Horrela, polikipoliki kooperatibismoaren inguruan unitateak sortzen doaz eta
asmoamailaguztietarakounitatedidaktikobategiteadelaazalduzuten:

MAILA EDUKIMOTA UDarenIZENBURUA


1 Ipuinmotorekooperatiboa IzaskunetaAiakoHarriak
2
3 Ipuinmotorekooperatiboa Bostatekoerreinua
4 Ipuinmotorekooperatiboa AzkenDakotak(txanelarekinlotuta)
5
6 Aronsonenpuzzlea Denokbatera

Aronsonenpuzzlea

DURANGOKOLHkoMINTEGIA

Durangoko mintegiak ikasturte honetan Programazio bateratuaren inguruan lan


sakona egin dutela aipatu zuten. Tanit Duabeitiak, Anaitasuna eskolako gorputz
hezkuntzako irakasleak, eta Jabi Gorbeak, Abadioko eskolako irakasleak lanaren
nondik norakoak aipatu zituzten. Erronka handia izan da, hilabetero bilduz, guztira 5 UD
garatu baitituzte. Horretarako 3 partaideko taldeetan antolatu ziren eta aurrez eginda
zegoen Gure Zirkoa unitatea eredu hartuta osatzen joan ziren besteak. Drivearen bidez
elkarlanean aritu dira eta izandako zailtasunak eta gogoetak modu urbil batean kontatu
zituzten.
Programazioaz gain, atletismoa txikiaren eta TAG errugbiaren inguruko hitzaldia
eman zuten Durangoko mintegiko kideak diren, Jose Luis Saliok, Lekeitioko eskolako
gorputzhezkuntzakoirakasleak,etaGorkaSanzekZornotzakoLarreaeskolakoak.

Atletismoari dagokionez, gero eta atleta gutxiago daudela ikusita azken urte
hauetan federazioak atletismoa beste era batean lantzen hasi dela azaldu zuten, eta
atletismoa txikia deitzen diote. Era honetan, atletismoa modu ludikoago batean lantzen da
eta bakarka aritzetik jarduera guztiak taldeka egitera pasatzeak izan dituen onurak aipatu
zituzten. Egun ere saio guztiak teilatupean egiten direla nabarmendu nahi izan zuten. Kirol
materialei dagokienez, federazioak material berria sortu duela aipatu zuten, material
biguna eta erakargarria. Hala ere, atletismoa lantzeko orduan materiala ez dela
derrigorrezko baldintza aldarrikatu zuten, birziklatzeaz gain beste edozein materialekin
landu baitaiteke. Liburu interesgarri baten berri ere eman zuten eta hona hemen
emandakolotura:www.rfea.es/menores/publicaciones.asp

TAG errugbiari dagokionez, zer den eta orain dela hamar bat urte zer helbururekin
sortu zen azaldu zuen. Herrialde ezberdinetan hedapen handiko jarduera izanik, duen
ezaugarri nagusia kontaktu fisiko eza da, ez baitago plakajerik. Era honetan edozein
tokitan ikasleekin errugbia bezalako kirol polita lantzeko aukera dagoela aipatu zuen,
dibertigarria, azkarra, araudi errezakoa, eta bi sexuak batera jolasteko ezaugarriak ere
nabarmenduz. Jolasaren nondik norakoak azaltzeaz gain, jada sortuta duten materiala
aurkeztuzuenetadenoneskurajarrikozelaaipatuzuen.

LEIOAKOMINTEGIA

Leioako mintegitik Edurne Perezek, Arangoiti eskolako irakaslea eta Mari Luz
Carrerok ikasturtean zehar programazioaren inguruan eginiko lana azaldu zuten. Lasartetik
bultzatuta,programazioarenberplanteamendubategiteabeharrezkoazelaikusizuten.
Horrela, Edurnek aurkeztutako Ingurua Ezagutzen II unitatean jolasa hartu duela
testuinguru bezala esan zuen eta metodologia ludikoa baten bitartez lankidetza,
errespetua eta emozioak lantzearen garrantzia azpimarratu zuen. Ebaluatzeko garaian,
egindakotik jarraitu zuela esan zuen, Zirkoko unitatetik hainbat txantiloi eta erregistro taula
berrerabiliz, programazioko unitate ezberdinen artean kohesioa indartu asmoz. Hainbat
zalantza izan zituela ere onartu zuen, jolasak errepikatzean, osasunari eskeinitako
denboran,

Ondoren Mari Luzen txanda iritsi zen eta Bertako Jolas eta Kirolak unitate
didaktikoaren azalpenarekin hasi zen. Oposizioa eta lankidetza inplizituki dituen unitatea
dela esan zuen Mari Luzek, eta hauen kontzientzia hartzea garrantzitsua zela denontzat,
irakasle zein ikasleentzat. Ondorioz, autonomia lantzeko aukera paregabea bihurtzen zela
unitatea gaineratu zuen, txokoka lan eginez. Horrek harriskua ere bazekarrela onartuta,
gatazken ebazpenerako soluzioak edota bideak kontenplatzen eta lantzen zirela esan
zuen, arazoak soluzionatzeko guneak martxan jarriz, Gorka Obesoren material
zoragarria erabili zuela esan ondoren, Leioako mintegiak datorren ikasturterako dituen
nahaiakmahaigaineanjarrizituen:BrainGym,Slackline,Erlajazioa,...

4.ESPERIENTZIAK

LHkoESPERIENTZIA

David Fernandezek, Huheziko Miker ikertaldeko kidea denak, Ekintza ikerketa


esperientzia bat Gorputz Hezkuntzan deritzon lana aurkeztu zuen. Irakasle berria izanik,
eta Antzuolako eskolan eginiko Practicuma oinarri hartuta irakasle moduan hobetzeko
metodologia propio bat sortzeko bidea azaldu zuen eginiko ikerketa baten bidez. Ikerketa
honetan,autoebaluaketaetaelkartrukaketakonpartituarengarrantziaazpimarratuzuen.

Antzuolan proiektu bidezko metodologia jarraitzen da, eta horrela Gorputz


Hezkuntza eta Hizkuntzaren inguruko proiektuak emandako emaitzak aurkeztu zituen
Davidek. Beste gauza askoren artean auto behaketa eta auto behaketa gurutzatua erabili
zituela esan zuen, grabatutako jardunak ikusiz, ondoren hausnartuz, gerora zer egin
erabakitzeko eta egindakoa hobetzeko. Ondoren ikerketarako jarraitutako pausoak
erakutsizituen:
1. Hockeysaioakgrabatu.Gero,zailtasunakikusi.
2. Nolahobetu?Adituenganajoan.
3. Sekuentzia didaktikoa nola prestatu: hasiera fasea, garapen fasea,
ekoizpenfasea,hausnarketafasea.
4. Hizkuntzareninguruan:aurreezagutzak,aurretestua,lanket,ondotestua.

Saioaren antolamenduaren inguruan hiru une bereizten zituen: topaketa unea,


ezagutzareneraikuntzarenuneaetaagurrarenunea.

Antzuolako testuingurua ere , tradizioak, ohiturak, proiektuarekin lotura dutela


esanazamaituzuenberehitzaldiaDavidek.

DBHkoESPERIENTZIA

Zarauzko Lizardi institututik, Haritz Zubiaurrek eskola honek duen jarduera


fisikoaren kulturaren berri eman zigun. Zarautz, kirol kultura handiko herria zela aipatu
zuen Haritzek, eta hori neurri batean eskoletatik egindako lanaren fruitu dela gaineratu
zuen.

Lizardi Institutuan jarduera fisikoa sustatzeko asmoz garrantzia handia duela


ikastetxean. Oso kontuan hartzen dutela esan zuen. Horrela, hainbat kirol jarduera
ikastetxeko curriculumuean txertatu dituztela azaldu zuen eta gainera zeharkako lerro bat
garatua dago osotasunean. Lerro hori osatzeko alderdi ezberdinetan gauzatzen da,
Gorputz Hezkuntza (derrigorrezkoa), Aisia Osasuna eta Kirola (hautazkoa), eta Hauspoa
proiektuak (Eusko Jaurlaritzaren proiektu pilotua 201314 ikasturtean). Hauspoa
proiektuaren bidez astelehenetik ostegunera hainbat jarduera eskaintzen dira eta tartean
Jarduera Fisikoarekin zerikusia dutenak daude. Asteazkenetako saioak Guraso Elkarteak
bultzatutako koordinatzaileak eramaten duela aurrera zehaztu zuen, ikastetxearen
laguntzarekin batera. Horrela eskolaz kanpoko ekintza mordoa antolatzen dira, eta guztiak
curriculumean oso ongi zehaztuak agertzen dira: data, diru kostua, ekintzaren
arduradunak, Guztia ikasturte hasieran argi eta garbi idatzita geratuz eta beste
arloetakoirteerekinbaterakoordinatzaileakkudeatzenditu.

Giza baliabide hau egin ahal izateko, azpimarratu zuen, Gipuzkoan Foru Aldundiak
horretarako diru laguntza lerro bat duela eta baita ikasleek ordaindutako kuota ere. Arazo
ekonomikoak dituzten ikasleak ere badituztela gaineratu zuen, Guraso Elkarteak eta
Udaletxeko zerbitzu sozialek laguntzen dietela eta diskrezio handiz bideratzen dela
laguntzahau..

AurretikaipatukopruduktuenazalpensakonagoaemanzuenondorenHaritzek:
1. GH: hainbat jarduera kurrikulumean txertatuta eta programazio laburretan
zehaztendira.Aniztasunabermatzenda.
2. Aisia, Osasuna eta Kirola hautazko arloa: honen bidez ere jarduera fisikoa
sustatzenda.
3. Hauspoak aniztasunari erantzuteko beste aukera bat da. Ikasleak beharrak
etainteresakkontuanhartzenbaitiraetahoriekasetzensaiatzendira.

Bukatzeko, aurretik azaldutako guztiak gizarte baloreekin duen garrantzia


nabarmendu zuen: bizikidetzarekin, ikasleen beharrakin, gizarteratzearekin, Eta modu
horretan, eskolako dokumentuetan era esplizitoan jartzen diren helburu eta xedeei erantzun
etaIKASLEARENGARAPENINTEGRALAematekoaukeraaberatsarekin.

4.AGURRA

Etahonenbestez,JonLopez,SantiSesma,IakiUrrestietaPiztikGorputz
HezkuntzakoIII.Topaketariamaieraemanzioten.

You might also like