Unidos Por Un Sueño - Ikasleentzako Koadernoa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

1

PROGRAMAREN EGILEA
Osasuna Eginbidean
Amets batek batuta pelikula
Ikasleentzako koadernoa / Lehen Hezkuntza
2
Zinema eta hezkuntza
E
gungo gizartean dauden arazo ugari prebentzio-
jarduerak abian jarrita bideratu behar dira, eta
hezkuntza oinarrizko elementua da. Eskola-
munduarekin eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia
duen edozein prebentzio-jarduerak elkartu egin behar
ditu dibertsioa eta hezkuntza-elementua, irakaskuntza
erakargarriagoa bihurtzeko eta, horrela, bilatutako helburua
eraginkortasun handiagoz betetzeko.
Zinema prebentzio-tresna eta komunikazio-elementua da,
gazteentzat oso erakargarria.
Hizpide ditugun bi alderdiak, dibertsioa eta hezkuntza,
bikain kokatzen dira euskarri-elementuan; zineman, alegia.
Hainbat jokaera indartzea eta balioak sustatzea oinarrizko
elementuak dira hezkuntzan, gazteek arrakastarako aukera
gehiagorekin aurre egin ahal izateko eguneko gizarteak
dituen arazo askori.
Ikuspuntu generikotik, zinema hezigarria izan daiteke,
pertsonak (ikusleak) gaitasuna badu, argudioaz gain, pelikula
osatzen duten elementu guztiak baloratu eta kritikatzeko:
gidoia, aktoreen zuzendaritza, interpretazioa, argazkigintza,
muntaia, soinu-banda, etab.
Azken fnean, zinema drogen prebentziorako baliabide
pedagogiko ona izango da, ikusleari gaitasuna ematen bazaio
saihestu beharreko arriskuek islatzen dituzten edo ikuspuntu
helduagoen garapena babesten duten argudioen egoerak,
ikurrak eta mezuak aztertzeko eta kritikatzeko. Horrela,
balioak sustatuko dira.
Zinema lan-tresna baliagarria izan daiteke dibertsiorako
elementu huts gisa erabiltzen ez badugu. Hori hala izateko,
tratamendu egokia eman behar da noski, honako alderdi
garrantzitsu hauekin:
1. Hezkuntza- eta entretenimendu-irizpideen arabera behar
bezala hautatutako pelikulak izatea.
2. Pelikularen alderdi nabarmenak azpimarratzen eta
bultzatzen dituzten euskarri teknikoak aztertu eta prestatzea,
pelikula ikusi aurretik eta ondoren lan egin ahal izateko,
ebaluazioa ere barne hartuta.
3. Ikastetxean eta irakasleen artean, programa hezkuntzaren
agente eraginkor gisa aurkeztea, bilatzen den prestakuntza-
helburua bete eta sustatzeko.
Zinema oso erakargarria da helburu dugun publikoarentzat:
haurrak eta gazteak. Baina, kasu honetan, ez da dibertsio
huts gisa ulertu behar, gazteenen arreta lortzeko aukera gisa
baizik, hausnartzeko gaitasuna bultzatzeko eta aurkezten
dituen hezkuntza-edukien azterketa eta kritika sustatzeko.
3
Amets batek batuta
Filma
Zuzendaritza: Asociacin de Prensa Juvenil
elkarteko Komunikazio eta Pedagogia
Zentroko talde tekniko-pedagogikoa
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako koaderno hau titulu bereko flmari buruzko irakasleentzako
Gida Didaktikoren osagai gisa editatu da.
Bi elementuak Salud en Curso programako materialak dira,
Asociacin de Prensa Juvenil elkarteak sortu eta garatukoak Drogei
buruzko Plan Nazionalak fnantzatuta.
Filma gustatu zaizu? Zergatik?
Zure ustez, azaltzen den istorioa zenbat zatitan banatzen da? Zertan bereizten dira?
Zer aldatuko zenuke flm luze honetan? Zergatik?
Zein da flmaren gaia eta mezu nagusia?
Zure ustez, zein da flmaren amaieraren esanahia? Pertsonaien patua zein den argitzen duela uste duzu?
4
Testuinguru historikoa
Badakizu Alemaniar Inperioak zein eremu hartzen zuen? Koka ezazu Europako mapa honetan eta adierazi eremu haren mugak:
Egin ezazu mural bat eta irudika itzazu bertan flmean islatutako garaiko gertaera historiko nagusiak.
XIX. mende amaierako Alemaniar Inperioari eta Erresuma Batuari buruzko informazioa Interneten bilatu eta gero, osa ezazu hu-
rrengo taula labur-labur.

Alemaniar Inperioa Erresuma Batua
Hiriburua
Hizkuntza
Gobernu mota
Txanpona
Leloa
Ereserkia
5
Filma garatzen den garaiko bizimoduari buruzko datuak bilatu. Gaurkotasunarekin konparatu eta paralelismoa ezarri janzkera,
objektuak, berrikuntza teknologikoak eta egitura sozialari dagokienez. Ordutik hona zein elementu aldatu dira gehien?
Nolakoa da flmean erakusten den eskola? Zer iritzi duzu irakasleei buruz? Zein irakasgai irakasten dira?
6
Kirola
Kirola gustatzen zaizu? Zergatik? Egin ezazu hausnarketa eta pentsatu maila pertsonalean kirola egiteak zertan lagundu dizun;
zure ideiak gelakideekin partekatu:
Zein da zure kirolik gogokoena? Zergatik? Zein nahiago dituzu, banaka edo taldeka egiteko kirolak? Zein dira zure alde sendoak
(eta ahulak)?
7
Zure iritziz, Messi edo Cristiano Ronaldo bezalako kirolariak zergatik tratatzen dituzte benetako mito bezala? Zergatik ez da gauza
bera gertatzen idazle edo zientzialari bikainekin? Idatz itzazu miresten dituzun bost pertsonen izenak. Baldintza bakarra jarriko dugu:
ezin dira kirolariak, abeslariak edo aktoreak izan. Arrazoitu ezazu zure erantzuna.
Kirolak balio dezake beste irakasgai batzuk ikasteko? Eta jolasek? Proposatu ezazu jolasen bitartez ikasteko jarduera bat.
8
Taldearen presioa
Defni itzazu taula honetan ageri diren gelakideak; eman adjektibo positibo eta negatibo bana bakoitzari:
Positivo Negativo
Felix Hartung
Joost Bornstedt
Otto Schricker
Emanuel
Claasen
Zeinekin identifkatzen zara gehien? Norekin jolastuko zinateke? Norekin ikasiko zenuke? Justifkatu zure erantzuna.
9
Filmaren hasieran Joost baztertu egin dute pobrea delako; baina, futbolari esker, azkenean taldeko beste kide bat bihurtu da. Jar
zaitez Joosten azalean eta idatz ezazu testu bat zure emozioak azaltzen saiatuz.
Claasen ikasleak ere bere jarrera aldatzen du. Egin ezazu hausnarketa eta pentsatu Claasenen jarrera zergatik aldatu den; idatz
ezazu horri buruzko testu bat. Denbora izanez gero, eztabaidatu ezazue irakasleak errespetatzeak eta ikasgelan diziplina izateak
duten garrantziari buruz.
10
Zure izaeraren kontra doan zerbait egiteko gai izango zinateke, soilik lagunek hala eskatzen dizutelako? Zure ustez, hori eginez
gero zure buruarekin zintzoa izango zinateke? Justifkatu zure erantzuna.
Zer da zuretzat laguntasuna? Idatz ezazu ipuin labur bat, gai honi buruz duzun ikuspuntua islatuz.
11
Familia harremanak
Zer da zuretzat familia? Defni ezazu kontzeptu hori zure hitzekin, parteka ezazu beste ikaskideekin eta sor ezazue ikasgela
guztiarentzako defnizio bakarra.
Azaldu ezazu labur-labur guraso eta seme-alaba hauen arteko harremanak nolakoak diren:
Richard Hartung / Felix Hartung
Klara Bornstedt / Joost Bornstedt
Shricker Senior / Otto Schricker
12
Film osoan, Felix eta Joosten familiek gazteak futbola uztera bultzatzen dituzte. Bi pertsonaia hauen askatasuna baino ez da
mugatzen? Nolako eragina du horrek gainerako pertsonaiengan?
Nola jokatuko zenuke zuretzako ikasketak edo lanbidea zeuk hautatu beharrean zure gurasoek aukeratuko balute, mutikoekin
gertatzen den moduan? Nola konbentzituko zenituzke jaramon gehiago egin ziezazuten?
Azal ezazu zuretzat familia batek izan beharko lituzkeen ezaugarriak zein diren. Deskriba itzazu zure testuan zure ustez familia
batentzako balio, harreman eta jakin-min mota egokiak zein diren. Erabil ezazu horretarako idazlanaren orriaren kopia bat.
13
Jarrerak
Zure ustez, Felixek bere kideen aurrean duen jarrera zuzena al da? Zeren ondorioz aldatzen du iritziz? Eztabaida ezazue ikasgelan.
Zure ustez, beldurrak justifkatzen al ditu flmean ikusten direnen pareko egoera bidegabeak? Nola jokatu behar da horrelakoetan?
14
Zein balio aurkitu dituzu flmean? Deskriba itzazu labur-labur.
Identifka itzazu hurrengo pertsonaiak hobekien irudikatzen dituzten balioak eta justifka ezazu.
Konrad Koch:
Richard Hartung:
Felix Hartung:
Joost Bornstedt:
Gustav Merfeld:
Klara Bornstedt:
Dr. Roman Bosch:
Dr. Jessen:
Zein da zure ustez pertsonaia zintzoena? Eta zein gaitzesgarriena? Zergatik?
Balioak
15
Amets batek batuta
(Idazlana)
Izena:
Ikasturtea:
16
Amets batek batuta
Edukiaren sinopsia
Alemaniako XIX. mende amaierako eskola diziplinatu eta zorrotz batek
Konrad Koch irakasle gaztea aukeratu du bertan ingelesa irakats
dezan. Von Merfeld ikastetxeko zuzendari berrikuntza zaleak Koch
kontratatu du, erakunde zaharkituko lehenengo ingeles irakasleetako
bat izan dadin eta zentroari indar berria eman diezaion. Baina handik
gutxira beste aldaketa asko sartu behar direla ikusi du Kochek, eta,
hortaz, prestakuntza lanabes gisa futbola erabiltzea erabaki du.
Fitxa teknikoa
Zuzendaritza
Sebastian Grobler
Herrialdea
Alemania
Urtea:
2011
Iraupena
113 min.
Ekoizpena
Anatol Nitschke
eta Raoul B. Reinert
Gidoia
Johanna Stuttmann eta
Sebastian Grobler,
Raoul B. Reinert eta
Philipp Rothen istorio
batean oinarrituz.
Musika
Ingo Frenzel
Argazkiak
Martin Langer
Muntaketa
Dirk Grau
Banatzailea
Paramount Home
Entertainment
Fitxa artistikoa
Konrad Koch
Daniel Brhl
Richard Hartung
Justus von Dohnnyi
Felix Hartung
Theo Trebs
Joost Bornstedt
Adrian Moore
Gustav Merfeld
Burghart Klauner
Klara Bornstedt
Kathrin von Steinburg
Dr. Roman Bosch
Thomas Thieme
Dr. Jessen
Jrgen Tonkel
Ikasleentzako koaderno hau Asociacin de Prensa Juvenil elkarteko Komunikazio eta Pedagogia Zentroan (CCP) prestatu da,
Salud en Curso programan baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko; ekimenak Drogei buruzko Plan Nazionalaren laguntza jaso du.
Ikasleentzako koaderno hau osorik zein zatika merkataritza xedeekin kopiatzea berariaz debekatuta dago,
Copyrightaren jabeen baimen idatzirik gabe.
Testuak, diseinua eta obra, osorik: Asociacin de Prensa Juvenil.
Argazki materiala Deutschflm GmbH, Cuckoo Clock Entertainment eta Senator Film Produktion.
Argitaratzailea: Asociacin de Prensa Juvenil, Marina kalea, 210 - Printzipala 2. - 08013 Bartzelona. Tel. (93) 207 50 52.
Lehenengo argitalpena: Bartzelona, maiatza 2011
ISSN 1137-4926. (Zinema Gida Didaktikoak).
PROGRAMAREN
EGILEA LAGUNTZAILEA

You might also like