Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 6

ARRAINAK

Eskema:

GORPUTZA :
• EZKATAK
• HEGATSAK
• IGERI-MASKURIA
• ZAKATZAK
ZENTZUMENA
UGALKETA
BIZILEKUA:
• OZEANOA
• LAKUAK
• IBAIAK
ELIKADURA
ARNASKETA
EBOLUZIOA
ARRAIN MOTAK:
• Kartilaginosoak
• Hezurdunak
GORPUTZA ETA BERE ATALAK

Denbora guztian uretan bizi dira. Gehienek ezin dira


uretatik kanpo bizirik iraun, ez dutelako oxigenoa
hartzeko birikarik, oxigenoa buruan dituzten zakatzen
bidez hartzen dute. Gorputza aerodinamikoa dute,
ilerik gabe eta odol hotzeko animaliak dira. Muskuluak
tolestuz mugitzen dira, hegalak oreka mantendu eta
norabidea aldatzeko dira. Arrainek duten itxura
aerodinamikoari esker arrainak gorputzean duten muki
labainkorrarekin mugitzen dira.
Arrainen gorputz-adarrak hegatsak dira.
Ezkataz estalirik daude gorputza.

Ezkatak:Arrainen ezkatak teilakatuak daude eta


ezkataren parterik handiena, ezkutuan dago. Ezkatoi
urtero eraztunak agertzen zaizkie.

Hegatsak: Egonkortu, frenatu eta gidatzen dute


arrainaren gorputza. Isatsen mugimenduek aurrera
eragiten dute.

Igeri-maskuria:Arrain gehienek, gasez betetako


puxika dute, igerian mantentzeko. Gasaren presioa
arraina aurkitzen den sakoneraren araberakoa da.
Arraina geldi dagoenean puxika handia dago.

Zakatzak: Ahotik sartzen zaion ura lau zakatz


paretara iristean hartzen du arrainak arnasa.
Zakatzetako orritxoetan dabilen odolak oxigenoaren
%80 zurga dezake.
ZENTZUMENAK

Ikusmena: Ikusmen esteoroskopikoak angelu txikia har


dezake.

Ugalketa: Gehienek saio bakar batean arrautza pila


jartzen ditu. Gero utzi egiten dituzte, eta kumeak
bere kasa jaiotzen dira. Arrain jaio berriak beren
gurasoen kopia txikiak dira.

Mota gutxi batzuek, marrazoak adibidez, arrautzak


gorputz barruan eramaten dituzte eta kumeak
barruan erditzen dituzte.Obiparoak dira baina
marrazoak obobibiparoak dira. Gehienek kanpoko
ernalketaz ugaltzen dira. Emeek, arrautzak botatzen
dituzte eta arrek espermak botatzen dituzte,
espermak arrautzetan sartzeko.
BIZILEKUA

Itsasoetan, ibaietan, lakuetan edo urmaeletan bizi


dira.
Ozeanoa: Arrain gehienek goiko geruzak nahiago
dituzte. Arrantzarik gehienak ur berotan egiten da.

Lakuak eta ibaiak: Espezie batzuk mendiko ur hotz


eta garbietan bizi dira eta beste batzuk haranetako
ibai eta laku epeletan bizi dira.

Elikadura: Arrain gehienek haragia jaten dute.

Arnasketa: Brankiak edo zakatzak dituzte. Ura


ahotik sartzen da eta brankietatik irteten da;
brankietan oxigenoa biltzen duten kapilarrak daude.

Eboluzioa: Arrainak eboluzionatu zuten lehenengo


animalia ornodunak izan ziren, orain dela milioika
urte.
Arrain motak: Bi arrain talde nagusi daude: arrain
kartilaginosoak eta arrain hezurdunak.

• Arrain kartilaginosoak: Talde honetan marrazoak,


arrainak eta itsas-katuak ditugu. Gehienak itsaso
eta ozeanoetan bizi dira. Hauen eskeletoa
kartilago bigunez eginak daude. Ezkata zapalak
izan arren, hortzen moduko ezkata txiki eta
zorrotzak dituzte.

• Arrain

hezurdunak: Arrain hezurdunek, hezurrez


osaturiko eskeletoa dute. Ezkataz estalita dute
gorputza. Gasez beteriko puxika berezi bat ere
badute. Batzuk, ur gezetan bizi dira (ibai eta
lakuetan), eta beste batzuk itsaso eta
ozeanoetan. Asko landarez elikatzen dira.
Harrapari handienetako bat barrakuda da. Marlin
urdinak, 4m-tik gora neur dezake.

Arrain hezurdun handienetan harrigarriena, ilargi-


arrain, atalo edo mola-mola izenekoa da. Gorputz
biribila dute. Auto txiki bat bezain handia izan
daiteke. Hegalak mugituz arraunean bezala egiten
du. Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute,
eta koloreak bereiz ditzakete. Begiak buruaren bi
aldetara kokatuak dituzte, eta horri esker
ikusmen-eremu zabala dute. Itsaso-hondoetan bizi
diren zenbait arrainen begiek gorantz begiratzen
dute, gainean egon daitezkeen harrapariak edo
harrapakinak ikusteko. Arrain askoren janaria
direnez, zenbait arrain, izokinak adibidez, talde
handietan biltzen dira babeserako.

You might also like