Erabaki Dinat

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

ERABAKI DINAT

Hiria esnatzen ari zen. Kale-argiak oraindik piztuta zeuden eta isiltasuna
zen nagusi kale bazterretan.Teilatuak eta antenak estaltzen zituen lainoan
zehar argi izpi meheren bat irazten zen. Laster argituko zuen. Neska leihora
hurbildu, kopeta kristalean jarri eta jenderik gabeko espaloiari begira geratu
zen. Hasperen luzea eginda, egun horretan izango zela erabaki zuen.
Gaua iragana delarik, gaur dun eguna. Askoz lehenago ere izan zitekenan,
baina egun dun eguna. Ez zagon ez atzera egiteko ez deus aldatzeko tarterik.
Amaitua dun itxoiteko denbora. Alea jacta est, dadoek ez dute itzuli-mitzuli
gehiagorik eginen.
Luzaz egona zen egonean, denborari eta zoriari aurrea hartzen ausartu
gabe. Ordua iritsia zen, ordu guztiak, geratzen zitzaion hura salbu, paseak
batziren ezustean, kontatzeko moduko ezer berezirik gertatu gabe inoiz. Dena
zeharo kalkulaturik zuen.
Halabeharrezko kontua izatea erabaki dinat, hitzordu itsuak bezala.
Inkilinoak hartu behar izan ditudanetan izandako esperientziak esaten zidan
alerrik eta kontraproduzentea dela pertsonak aukeratzen denbora xahutzea.
Gerora azaltzen ditun beti gizakumeen argiak eta ilunak.
Etxekikoak bukatuak ziren eta kalean behar zuen zoriune berria. Etxera
bihurtzeko garaiak etorriko zaizkio gero, baldin eta kaleko zoriak bide txarrik
hartzen ez badu bederen.
Abiatu naun azkenik. !aleko haizearen hozkirria sentitu gabe nengonan
aspaldi. Oilo-ipurdia ere egin zaidan. Ezkerretara eta gero aurrera, Herriko
plaza zeukenat aurrean. Hemen paratu dun ene zoria, hemendik pasatuko dun
aurki ene biktima.
Egia esan, ez zeukan oso gustuko biktima hitza, haren zentzu sakratutik
aldendurik higatua eta endekatua iruditzen baitzitzaion. Alternatibak ere,
alabaina, ez ziren gogoa erraz asetzekoak. Denak zitzaizkion materialistegiak
begitantzen. Oraingoan ezin zuen hutsik egin, aukera bat eta bakarra izaki.
"azpigarrena izango dun, nire aurretik pasatzen den zazpigarrena. Horrela
aisago izango dun dena. #ire aurretik pasatu orduko prest egongo naun
damurik gabe oldartzeko. !iriketako atzerako kontua amaitzea bezala izango
dun. "orizko zenbakia da zazpia, halabeharraren esku utzi nahi baitut ene
etorkizun berehalakoa.
Lo aurpegiak ziren nagusi goizeko ordu horretan herriko plazan. $urrunba
hasten gero eta nabariago sentitzen. Dena prest berezia bihurtuko den egun
arrunt batek bizitasun osoa bereganatzeko. Han zegoen bera, egonean, begira,
egin behar zuen ekintzan gogo eta adore guztia %arrita.
Hirugarrena, denak zatozen erdi lo edo ausente bezala behintzat.
Errazagoa izango zaidan horrela tiroa erraraziko lidakeen dardarari eustea. Ezin
dinat hutsik egin, ez zagon hutsik egiteko aukerarik, dena kontrolpean zaukenat.
Hurrengo biak ere pasatu ditun. Hurrenaren hurrena izango dun patuak nire
aurrean paratuko duena.
Ez zitzaion urduritasunik antzematen. Inork ez luke esango berebiziko
akzioa egin behar zuenik. Egia esatera, ez zegoen %ende gehiegi ere ezeri
erreparatzeko ere. $aina eguna zen eta orduan gertatu behar zen. #oizbait
gertatu behar dira gauzak. #oizbait %austen dira meteorioak eta noizbait gerrak
pizten.
$azatorren. Aurrean paratuko natzaion, ordua galdetzeko bezala.
Honelakoetan, inportantea dun patxada eta areago lehendabiziko inpresioa.
$azatorren, aupegikera goxoa zaukan, eta seriokara badator ere, erraz irudika
zezakenat irria haren bisaian.
Elkarren parean suertatu dira. Horratx konlakzioa, horratx hil ala biziko
unea. Ez dut hemendik deusik entzuten, dena dut, ordea, aurrez aurre ikusten.
Aurpegi alaiak sumatzen dira. Ez dakit ordua eskatuko zion edo zuzenean
hasiko zitzaion.
- Aizan, neska& Gauza bat esan behar dinat'
- bai, zer(
- Hirekin maitemintzea erabaki dinat.
Ander )os
$arakaldo, *+,-ko ekaina

You might also like