Konparazioerlatibo

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

1.

Ezberdintasuna adierazteko
Kualitatea 1 + 2 + baino ... ago(a)
Ni zu baino altuagoa naiz
Gaur atzo baino lasaiago nago
Kantitatea 1 + 2 + baino ... gehiago/ gutxiago
Nik zuk baino diru gehiago daukat
Gaur atzo baino jende gutxiago etorri da
2. Berdintasuna adierazteko
Kualitatea 1 + 2 + bezain + (...)
Ni ez naiz zu bezain altua .Hau bestea bezain txarra da
Kantitatea 1 + 2 + beste + (...) (Adina, hainbat, bezainbat)
Nik ez dut zuk beste irabazten
Etxean hemen beste liburu daukat
3. -EGI (a)
Nolakoa : Hori handiegia da
Nola : Beroegi dago
Kantitatea : Liburu gehiegi daukat4.
4. Superlatiboa -(r) ik ...-en
Hauxe da gela(rik) handiena
Hauxe dago ondoen
Ni itsusienarekin geratu nintzen
Kantitatea : gehien
5. Irregularrak

Ona ondo txarra txarto asko gutxi
-ago
-egi
-en
Hobea
Onegia
Onena
Hobeto
Ondoegi
Ondoen
Txarragoa
Txarregia
Txarrena
Txartoago
Txartoegi
Txartoen
Gehiago
Gehiegi
Gehien
Gutxiago
Gutxiegi
Gutxien
6. Hain / hainbeste Kualitatea: hain Kantitatea: hainbeste
Ez zara hain polita
Ez dago hainbeste jende



1. Este es ms barato
HAU MERKEAGOA DA
2. Esa es demasiado grande
HORI HANDIEGIA DA
3. Este es el chico ms alto
HAU DA MUTILIK HANDIENA
4. No est tan mal
EZ DAGO HAIN GAIZKI
5. No ha venido tanta gente
EZ DA HAINBESTE JENDE ETORRI
6. El tuyo es mejor que el mo
ZUREA NIREA BAINO HOBEA DA
7. Hoy no estoy tan cansado como ayer
GAUR EZ NAGO ATZO BEZAIN
NEKATUTA
8. Necesitamos ms libros
LIBURU GEHIAGO BEHAR DUGU
9. Este es ms caro, pero es mucho mejor
HAU GARESTIAGOA DA, BAINA ASKOZ
HOBEA DA
1. Ni zu baino GAZTEAGOA naiz
2. Amantal hau bestea baino ZIKINAGO dago
3. Hori hau baino ESTUAGOA da, baina sakonagoa ere bai
4. Oraingo irakaslea lehenengoa baino ATSEGINAGOA da
5. Aurtengo jaiak iazkoak baino ALAIAGOAK izan dira
6. Lehen baino askoz ere ARGALAGO aurkitzen zaitut
7. Herenegun ikusi genituenak hauek baino ITSUSIAGOAK ziren
8. Nire ustez, zapata hauek beste horiek baino EROSOAGOAK dira
9. Zurezkoa hau baino hobea da; baina ASTUNAGOA ere bai
10. Nire autoa zurea baino askoz ere MOTELAGOA da
11. Nik ZUK BAINO LEHENAGO eskatu dut eta zain nago oraindik
12. Soineko horrekin zuriarekin baino askoz ere DOTOREAGO zaude
13. Nire ustez, HONEK HORREK baino itxura hobea dauka
14. Gaur beste batzuetan baino AHULAGO aurkitu dut
15. Ardo honek besteak BAINO zapore hobea dauka, nire gusturako
16. Ez da harritzekoa, zu ni baino askoz ere OHITUAGO zaude
17. Oso antzekoak dira, baina bata bestea baino ARGALAGOA da
18. Soka hori hau baino MEHEAGOA da, baina ahulagoa ere bai
19. Hori baino SAKONAGOA da, baina ez da hain zabala
20. Nik zuk baino GUTXIAGO daukat; beraz, ez kexatu
21. Amaiak nik baino PUNTU GEHIAGO lortu ditu
22. Honek beste guztiek baino GEHIAGO balio du
23. Pisu honek besteak baino gela bat GUTXIAGO dauka
24. Nik uste dut emakumeek GIZONEK baino gehiago erretzen dutela
25. Atzo herenegun baino jende GUTXIAGO etorri zen
26. Gaur egun bikoteek lehen baino seme-alaba GUTXIAGO daukate
27. Nik zuk baino askoz ere GUTXIAGO daukat eta ez naiz kexatzen
28. Gaur aste osoan baino DIRU GEHIAGO gastatu dut
29. Txikiak handiak baino ehun EURO GUTXIAGO balio du
30. Josuren amamak nireak baino HIRU URTE GEHIAGO dauzka
31. Aurten iaz baino ARAZO GUTXIAGO eduki dituzte
32. ASTE HONETAN joan den astean baino istripu gehiago izan dira
33. Nik zuk baino HIRU ORDU GUTXIAGO lo egin dut
34. Hilabete honetan URTE OSOAN BAINO GEHIAGO ikasi dut
35. Gaur inoiz baino BERANDUAGO etorri da autobusa
36. INOIZ BAINO HOBETO aurkitu dut
37. Badakizu gauza bat? Gaur inoiz baino ERAKARGARRIAGO zaude
38. INOIZ BAINO GUSTURAGO nago
39. Zer moduz? INOIZ BAINO HOBETO sentitzen naiz
40. Aurten INOIZ BAINO KILOMETRO GEHIAGO egin ditugu
41. Gaur INOIZ BAINO GOIZAGO esnatu naiz
42. Zuk ez, baina guk INOIZ BAINO POZAGO ikusi dugu
43. Neska hori ZERA BAINO ARRAROAGOA da
44. Tipo hori ZERA BAINO LELOAGOA da
45. Joan zenean, ZERA BAINO POZAGO jarri ginen
46. Tipo hori ZERA BAINO JATORRAGOA da
47. Ni gauza horietarako ZERA BAINO TRAKETSAGOA naiz
48. Txakur hori ZERA BAINO AZKARRAGOA da
49. Pelikula hori ZERA BAINO ASPERGARRIAGOA izan da
50. ZERA BAINO GELDOAGOAK zarete!

1. Gehien gustatzen zaidan mutilak ez du zuk baino urte gehiago.
2. Bilbon Barakaldon baino kotxe gehiago ibiltzen da.
3. Ipini altuago, mesedez; bestela, ez da entzuten.
4. Horrek kantatzen du ondoen. Zu baino hobea da.
5. Gaur eguerdian ez nau ikusi. Nire amamak baino okerrago ikusten du.
6. Aurten galduago nabil, ez dut ezer ikasten eta.
7. Beste leku batean ikusi dut nik hori, baina uste dut merkeagoa zela.
8. Ondoegi egiten du lehenengoa izateko. Geroago galdetuko diot.
9. Honek horrek baino azkarrago egiten du lan, baina horrek hobeto egiten du.
10. Ez da inon zu baino politagorik. Zoratzen nauzu.
11. Nolakoa nahi duzu? Hau baino luzeagoa? Luzeegia dela uste dut, baina zuk ikusiko duzu, zuretzat da
eta.
12. Nik zuk baino diru gehiago daukat/ Nik diru gehiago daukat zuk baino.
1. Ni zu baino ALTUAGOA naiz
2. NiK zuK baino gehiago dakit
3. Josuk AndoniK baino gehiago irabazten du
4. Gu zuek baino nekatuago gaude
5. Zuk HORREK baino diru gehiago daukazu
6. Gaur atzo baino jende gehiago dagoela uste dut
7. HONEK HORREK baino hobeto daki
8. Nik horrek baino diru gutxiago daukat
9. Nire ustez, hau bestea baino hobeTO dago
10. Zurea nirea baino HOBEA da


ERLATIBOAK
1. Mahai gainean utzi dudan alkandora Jonek zikindu egin du.
2. Atzo ikusi nuen filma asko gustatu zitzaidan.
3. Zuk egin duzun txapuzak ez dauka erremediorik.
4. Telefonoz deitu duen mutila Mikel da.
5. Gaur jan dugun tortilla gozoa Arantzak egin du.
6. Enekok erosi duen autoa Seat bat da.
7. Erosi dudan liburu berriari Planeta saria eman diote.
8. Nire etxera etorri den neska nire lehengusina da.
9. Joni apurtu zaizkion prakak erosi berriak dira.
10. Amak egin duen pastela handia da.
11. Aurkitu dugun kartera zurea da.
12. Jan ditugun gozokiak mentazkoak dira.
13. Bisitan etorri zaizkigun lagunak Galiziakoak dira.
14. Egunkarian irakurri ditudan berriak Ameriketakoak dira.
15. Maitek erosi didan peluka ez zait batere gustatzen.
1. Nor da nekazaria? Azak landatzen DITUENA
2. Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen DUENA
3. Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi DIENA
4. Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen DITUENA
5. Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen DITUENA
6. Nor da apaiza? Aholkuak ematen DITUENA
7. Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi DUENA
8. Nor da gamelua? Txokolatea saltzen DUENA
9. Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen DUENA
1. Gaur goizean ikusi DUDAN autobusa ez zen Algortakoa
2. Zuk niri eman DIDAZUN liburua oso interesgarria da.
3. Guk kalean entzun DITUGUN gauzak ez dira oso atseginak izan.
4. Isabelek zuri esan DIZUNA ez da egia.
5. Pertsona horrek niri ematen DIDAN pena handia da.
6. Zuk erosi DITUZUN zapatak itsusiak dira.
7. Zure aurrean DAGOEN gizon hori nire herrikoa da.
8. Zure lagunek antolatzen DITUZTEN afarietara beti joaten naiz.
9. Amak erosi DITUEN indabak oso onak dira.
10. Nik goizean grabatu DUDAN zinta nahiko ondo geratu da.
11. Guri burura etorri ZAIGUN ideia ez da oso egokia izan.
12. Jonek atzo jan ZITUEN txitxarroak Bermeokoak ziren.
13. Niri galdu ZAIDAN liburua mutil batek aurkitu du.
14. Nik eskuan DUDAN erlojuak hamar urte dauzka.
15. Zuek atzo erosi ZENUTEN bideoa oso ona da.
16. Anek guri utzi ZIZKIGUN diskoak ez zaizkit batere gustatzen.
17. Guk atzo ikusi GENUEN laguna Elorriokoa da.
18. Guk atzo ikusi GENUEN istripua ikaragarria izan zen.
19. Zuk joan den astean egin ZENITUEN argazkiak oso politak dira.
20. Amak niri josi DIDAN alkandora berdea da.
21. Hormetan ipini DITUGUN kartelak oso itsusiak dira.
22. Zuek lehen ikusi DUZUEN filma alemaniar batek egin du.
23. Niri gustatzen ZAIZKIDAN mutilak ez daude hemen
24. Nik ez daukat zuri gustatzen ZAIZUN libururik.
25. Ez dute argitaratu nik idatzi DUDAN artikulua.
26. Nik agurtu DUDANA ez duzu ezagutzen.
1. Oraindik ezkondu ez diren mutil horiekin ibiltzen naiz.
2. Zapaldu dituzuen orriak irakaslearenak dira.
3. Ezer gosaltzen ez duten ikasle hauek eguerdian gaizki ibiltzen dira.
4. Behera egin duten akzioak ez ditu inork erosiko.
5. Idazten ez dakiten ikasleek, nola gaindituko dute?
6. Mugitzen ari diren umeak ez dira ondo irtengo argazkian.
7. Edatean neurririk ez duten gazteak hobe agertzen ez badira.
8. Guztiak zigortu zituen epailea jubilatu egin dute.
9. Irratiak eman dituen albisteek harrituta utzi naute.
10. Mutil hark ikusi zuen argi indartsua errepideko farolarena zen.
11. Goiz jaikitzen ez diren langileek egunean zehar ez dute ezertarako astirik.
12. Zaunka gehiegi egiten duten txakurrek ez dute haginka egiten.
13. Medikuak agindu didan sendagaiak ez dit ezer egiten.
14. Gehiegi jokatzen duten apostuzaleei galtzeko ordua etortzen zaie.
15. Gaurkotzen ez diren lantegiek porrot egingo dute.

1. Maite dudan neskak Amaia du izena.
2. Txapela daraman mutila laguna dut.
3. Beso motza duen gizona ezagutzen duzue.
4. Gona gorria duen neska nire andregaia da.
5. Auto berria duen gizonari eman diote dirua.
6. Mahai gainean utzi dudan gonaren bila nabil.
7. Gora igo den mutilak eman dit.
8. Autoz alde egin duen lapurrari esan diote.
9. Gernikan bizi den gizonaren etxea da hau.
10. Bost urte dituen haurra jo dute.
11. Oinez doan gizonak eman digu.
12. Lanean ari den agureari esan dio.
13. Atzo ikusi nuen neskak kendu digu.
14. Ardoa edaten ari den gizonarekin joan
nintzen.
15. Nire anaiak erosi duen etxean bizi naiz ni.
16. Dantzan ari den mutilarekin ateratzen naiz
ni.
17. Gizon horrek utzi didan etxean bizi gara.
GARAIZ IRISTEN EZ DIRENAK BAZKALDU GABE GERATUKO DIRA
HARTU BETETA DAUDEN KUTXA GUZTIAK
EZ DITUT GOGOKO KREMAILERA ASKO DAUZKATEN PRAKAK
IKUSI DUGUN PELIKULA OSO POLITA DA
IKUSITAKO PELIKULA OSO POLITA DA
LARUNBATEAN IKUSI GENUENA ASPERGARRIAGOA ZEN
LARUNBATEAN IKUSITAKOA ASPERGARRIAGOA ZEN
GERATZEN DIRENEN DATA BEGIRATU BEHAR DUT
SUITZATIK EKARRI DITUZUN ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO
SUITZATIK EKARRITAKO ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO
GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSI DITUDAN SARDINEK EZ DUTE USAIN ONEGIRIK.
GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSITAKO SARDINEK EZ DUTE USAIN ONEGIRIK
HORI DA APURTU EZ DUDAN PLATERA
1. Zuk jan zenuen galeperra zure aitak harrapatu zuen
ZUK JANDAKO GALEPERRA ZURE AITAK HARRAPATU ZUEN
2. Neska ezagutu zenuen. Neskarekin kalera joan nintzen
EZAGUTU ZENUEN NESKAREKIN KALERA JOAN NINTZEN
3. Zuk esan dituzun gauzak ez ditut ulertzen
ZUK ESANDAKO GAUZAK EZ DITUT ULERTZEN
4. Ohe gainean utzi nuen alkandora ez da inon ageri
OHE GAINEAN UTZIRIKO ALKANDORA EZ DA INON AGERI
5. Autobus geltokia non elkar lehenengo aldiz ikusi baikenuen, datorren astean botako dute
ELKAR LEHENENGO ALDIZ IKUSI GENUENEKO AUTOBUS GELTOKIA DATORREN ASTEAN
BOTAKO DUTE
6. Zuk amari erositako belarritakoak ez dira urrezkoak
ZUK AMARI EROSI ZENIZKION BELARRITAKOAK EZ DIRA URREZKOAK
7. Amaiak erosi duen txitxarroa oso freskoa da
AMAIAK EROSITAKO TXITXARROA OSO FRESKOA DA
8. Mendira joan dira mendigoizaleak. Mendigoizaleak oso nekatuta daude
MENDIRA JOAN DIREN MENDIGOIZALEAK OSO NEKATUTA DAUDE
9. Zuk guri agindutako ariketak ez du zentzu handirik
ZUK GURI AGINDU DIGUZUN ARIKETAK EZ DU ZENTZU HANDIRIK

You might also like