Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

Sara Garca Peralta

1 DBH
NUTRIZIOA
Zergatik behar
dugu nutrizioa?
Nutrizioaren
bidez bizitzeko
behar ditugun
eraikuntza-
materiala eta
energia lortzen
dugu.
Nola gertatzen da
nutrizioa?
Elikagaietatik
mantenugaiak lortzen
ditugu. Hauek
energian bihurtzen
dira, erreakzio kimiko
baten bidez. Hau
sortzeko oxigenoa
behar da.
Geroago gorputzaren
atal guztietara
banatzen dira.
Azkenik nutrizio-
prozesuan sortzen
diren hondakin-
substantziak
kanporatzen ditugu.
Nutrizio funtzioari
dagozkion prozesuak eta
aparatuak
Nutrizio funtzioak lau prozesuz osatuta
dago:
- Digestio-prozesua: elikagaietatik
mantenugaiak lortzen dira. Digestio-
aparatuan gertatzen da.
- Arnasketa: bizitzeko behar dugun
oxigenoa hartzen dugu. Arnas
aparatuan gertatzen da.
- Iraizketa: gorputzean sortzen diren
hondakin-substantziak kanporatzean
datza. Iraitz-aparatuan gertatzen da.
- Zirkulazioa: mantenugaiak, oxigenoa
eta hondakin-substantziak garraiatzea
da. Zirkulazio-aparatuan gertatzen da.


ELIKAGAIAK
Jaten ditugun produktuei elikagaiak esaten zaie. Hauek mantenugaiak
dituzte. Mantenugaiek bost motatakoak izan daitezke:
Karbohidratoak edo gluzidoak: energia ematen digute. Azukrea
duten elikagaietan daude (patatetan, )
Gantzak edo lipidoak: energia ematen digute. Gantzak animalia-
jatorrikoak edo landare jatorrikoak izan daitezke. Adibidez, olioa
eta gurina.
Proteinak: beharrezkoak dira hazteko eta gure gorputza
konpontzeko.
Ura: gure gorputzeko osagai ugariena da, eta edarietatik lortzen
dugu.
Bitaminak eta gatz mineralak: osasuntsu egoteko beharrezkoak
dira. Adibidez, haragia, fruituak

Zuntza ez da mantenugaitzat hartzen, energiarik eta eraikuntza
materialik ematen ez dituelako. Baina, beharrezkoa da digestio
aparaturako.
Dieta osoa eta orekatua eraman behar dugu. Hau da, mota
guztietako mantenugaiak hartu behar ditugu eta bakoitzetik behar
dugun adina jan behar dugu.


DIGESTIO-PROZESUA
Digestio-aparatua digestio-hodiaz (ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta
heste lodia) eta hodiari erantzitako guruinez (gibela, listu-guruinak eta pankrea) osatuta
dago.
Ahoa fasea
Janaria
murtxikatzen
dugu eta
listuarekin
nahastuz,
elikadura-boloa
sortzen dugu.
Urdail-fasea
Elikadura-boloa
laringean eta
hestegorrian zehar
urdailera iristen da.
Urdaileko paretak
jariotutako urin
gastrikoek proteinak
eta karbohidratoak
desegiten dituzte,
kimoa sortuz.
Kimoa heste
meharrera
igarotzen da.
Heste-fasea
Kimoa heste meharrean, heste-urinarekin nahasten da. Gainera, pankrean sortutako urina
eta gibelean sortutako behazunarekin nahasten da. Horrela kiloa sortzen da.
Mantenugaiak digestio-hoditik odolera pasatzeari xurgatzea deritzo.
Heste-meharrak hainbat tolestura ditu, eta horietan heste-bilo deitzen diren luzakin
meheak ateratzen dira. Mantenugaiak xurgatu ondoren, elikagai-hondarrak heste
meharrean zehar joaten dira, heste lodiraino. Azkenik, gorozkia sortzen da eta uzkitik
kanporatzen da.

You might also like