Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

IRAKURLIBURU BATEN IRUZKINA EGITEKO GIDA

1.- SARRERA
1.1 Liburuaren datuak: idazlea eta titulua, argitaletxea eta argitaratutako urtea, saila eta
zenbakia ( eduki badauka)
1.2 Idazlearen biografia laburra: nongoa den, garaia, estiloa, idazlanak...
1.3 Zein azpigenerotako idazlana de. Fantasia, beldurrezkoa, polizia eleberria,
maitasunezkoa, fikziozkoa

2.- NARRATZAILEA
1.1 Narratzaile pertsonaia ( lehenengo pertsonan kontatua)
1.2 Orojakilea (hirugarren pertsonan kontatua)
1.3 Lekukoa (hirugarren pertsonan kontatua)

3.- LABURPENA .

4.- PERTSONAIAK. Deskribatu fisiko eta psikikoki liburutik aipamenak eginez


4.1 Nagusiak.
4.1.1 Protagonista. Historiaren zama daramatenak. Bat baino gehiago izan daitezke
4.1.2 Antagonista. . Goikoaren kontra agertzen direnak
4.2 Bigarren mailakoak
4.3 Laguntzaileak. Garrantzi gabekoak, noizean behin ageri direnak.
4.4 Bestelakoak. Gutxitan ageri direnak giroa sortzearren edo edertzeko

5.- TOKIA. Gertakizunen eskenatokia.


5.1 Errealak / asmatuak
5.2 Barruko giroan/ kalean, kanpoan girotuak
Kontuz eleberrietan agertzen diren toki izen ezagunekin: Bilbo, Donostia edo Arrigorriaga.
Aipatzen diren kale, auzo zein etxeak ez duten zertan benetakoak izan, Bilbon edo Donostia
moduko hiri zein benetako herrietan daudelako. Asmatutako istorioari errealismo kutsua ematen
diote, baina toki eta gertaera asmatuak izateari ez diote uzten.
6.- DENBORA
6.1 Historikoa: gertakizunen garaia: gaurkoa, etorkizuna, antzinako garaia...
6.2 Gertakizunaren denbora:zenbat irauten duen kontakizunak
6.3 Kontaketaren era, denbora: orain aldian edo lehen aldian kontaturik dagoen.

7.- IRITZI PERTSONALA. Ez da nahikoa izango liburua gustatu zaizun edo ez esatea,
arrazoitu behar izango duzu. Narrazioaren hariaz hitz egin dezakezu, jarraia izan den ala saltoka
eman duen kontakizuna garai edo momentu ezberdinak nahastuz. Gaiaren trataera sakona edo
sinplezia hutsa izan diren esan eta zergatik. Idazteko tekniketan fijatu, erabilitako espresioetan,
hizkuntzaren tratamenduan, lexikoan. Beste zerbait deigarri irudituko balitzaizu ere, komentatu
heldutasunez.

You might also like