Adierazpena CP Eus

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

3

Arrasate, 2014ko urriaren 27an



Azken hilabeteotan, MONDRAGON Korporazioko ordezkariek zenbait bilera egin dute
Asociacin de afectados de las cooperativas Fagor-Edesa Ordaindu Elkartea zein
Asociacin de afectados de las cooperativas Edesa-Fagor Eskuratu Elkartea
(Eskuratu) elkarteetako ordezkariekin. Horretaz gain, duela gutxi Eskuratuk
MONDRAGONera eskutitz bat igorri du aurrekoetan transmititutako ideietan berreroriz
eginiko adierazpenekin eta bertan aipatzen da Korporazioari beste bilera eskaera bat
egin diola.
Elkarte horiek eginiko adierazpen eta aldarrikapenen aurrean, MONDRAGONen
Kongresuko Batzorde Iraunkorrak bere jarrera azaldu nahi du, interesatuei,
kooperatibei eta iritzi publikoari horien berri eman.
Ondo jakina da MONDRAGON oinarrizko Printzipio, Balio amankomun eta Misio bat
partekatzen dituzten kooperatiba autonomo eta burujabeak elkartuz eraikitakoa dela,
eta kooperatiba horiek beraien helburuak lortzeko, besteak beste, zenbait elkartasun-
eta lankidetza-mekanismoz hornitu dutela.
MONDRAGONeko kide den kooperatiba bakoitza autonomoa eta burujabea den
heinean, kooperatiba bakoitza da bere kudeaketaren erantzulea eta bakoitzari dagokio
enpresa ahalik eta modurik eragingarrienean garatzea. Erantzukizun hori ezin da beste
inoren esku utzi. Beraz, kooperatiba bakoitza da bete-betean bere erabaki enpresarial
zein instituzionalen erantzulea, eta bere etorkizunaren jabea.
Testuinguru horretan, MONDRAGONi dagokiona da negozio berriak sustatzeko eta
zailtasunean diharduten kooperatibei laguntzeko, bereziki, zuzendutako elkartasun eta
kooperatiben arteko lankidetza mekanismo multzoa kudeatzea. Zailtasunetan
diharduten kooperatibei zuzendutako laguntzari dagokionez, proiektu bat azkenean
bideragarria ez bada, kooperatiba guztiek, berriro ere elkartasunez jokatuz,
erasandako bazkideentzat enpleguaren irtenbidea bilatzen dute.
Kooperatiba bat elkartasun horren onuradun izatea ez da, inondik inora, bere
etorkizunerako bideragarritasun bermea, ezta mugarik gabeko elkartasunerako
eskubidea ere; eta, jakina, ez du eskuz aldatzen hartutako erabakien erantzukizuna,
erabakia bata zein bestea izan, beti baita kooperatiba bakoitzaren organoena.
Azken aldiotan, MONDRAGONen erakundeek eta beste zenbait kooperatibek, batez
ere Fagor Taldekoak, elkartasun garrantzitsua agertu izan diete Edesa eta Fagor
Etxetresna Elektrikoei, eta historiako mailarik gorenean erabili izan dute lankidetzarako
tresnak, baita egin daitekeenaren mugara iritsi ere, plantillako soberakina
birkokapenen bidez lasaituz, emaitzetan elkartasunez jokatuz, edo fondo

4



korporatiboetatik ohiko eta ezohiko ekarpenak eginez. Hori guztia bere egoera
ekonomikoaren ondorio negatiboak murrizteko asmoz. Fondo berriak aplikatzen
jarraitzea ezinezkoa izan zen arte.
Horregatik, ez dauka zentzurik MONDRAGONera jotzea erantzule bila, kooperatiben
jarraitutasunaren gaineko erabakiaren erantzukizuna erabakia hartu zutenei
baitagokie, ezta bazkideak indibidualki bere kooperatibari eginiko ekarpenaren
zenbatekoen itzulera MONDRAGONen erakundeei eskatzea ere, alegia,
MONDRAGONek administratzen dituen fondoen hornitzaileak diren kooperatiba kideei
eta konkurtsoko sozietateen hartzekodun nagusiak direnei.
Tamalez ez dira kasu bakarrak izan, gure historian atea itxi behar izan duten beste
kooperatiba batzuk ere izan baitira. Horietan guztietan ere izan dira elkartasun jokaerak
gainerako kooperatiben aldetik, eta kasu guztietan jarri dute arriskuan bazkideek eta
baita hartzekodunek ere beraien ondare ekarpena. Bazkide guztiok dakigu gure
kooperatibetako jabe izateak dakartzan arriskuak eta abantailak.
Dena dela, enpleguari irtenbidea ematea da MONDRAGONen kooperatiben
borondatea eta lehentasuna. Eta horretan dihardute buru-belarri.
Horregatik guztiagatik, Kongresuko Batzorde Iraunkorretik adierazten dugu
MONDRAGONek, kooperatiben borondatezko elkartea den heinean, ezin duela
inondik inora aipatutako elkarteen aldetik eginiko eskaerak artatu, MONDRAGONen
izaera eta errealitatetik at dauden eskaerak direlako eta horretarako eskuduntzarik ez
dituelako.
Azkenik, erabaki hau irmoa eta behin betikoa dela adierazi nahi dizuegu, eta horrela,
bada, MONDRAGON Korporazioari dagokionez, gai hori amaitutzat jotzen dugu.

MONDRAGONen Kongresuko Batzorde Iraunkorra

You might also like