Gaia Herritartasuna

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 11

1.

GAIA
NORBERAREN
EZAGUTZA: ENPATIA
EZAGUTU EZAZU ZURE BURUA ETA ENPATIZATU


















Zure burua ezagutzen duzula uste duzu? Eta besteek.. ongi ezagutzen zaituzte? Gai
honetan zure burua hobeto ezagutzen eta gehiago baloratzen lagunduko zaitugu.
Besteen azalean jartzea ere ikasiko duzu, horrela, haiek bizi egiten dituzten egoeren
aurrean sentitzen dutena ulertuko duzu.
Bestalde, gurasoen edo irakasleen laguntzarik gabe erabakiak hartu eta arazoak
konpondu beharko dituzu. Horregatik, ikusi ahal izango duzu zein den horretarako
daukazun gaitasuna.
Prest al zaude?

NORBERAREN EZAGUTZA
Autoestimua gure buruaren balorazio-sentimendua da, hau da, gure izaera osatzen
dituzten elementuak nola baloratzen ditugun; nola jokatzen dugun, zer talderen partaide sentitzen
garen, gure gorputzaren ezaugarriak nola ikusten ditugun, etab. Autoestimua, gainera, gure
burua maitatzea eta errespetatzea ere bada; eta hori guk egiten dugu, barrutik egiten den gauza
bat da.
Gure autoestimua familia-giroaren, lagunarteko-giroaren eta eskola-giroaren araberakoa
izango da. Segun eta nola dagoen gure autoestimua, gure arrakasten edota porroten arduraduna
izango da, autoestimu egoki batek, positibitatea ematen diolako geure buruari. Horregatik,
segurtasun handiagoa sentituko dugu zerbait egiterako orduan. Beste alde batetik, autoestimu
baxua badugu, ez gara hain ziur sentituko eta gauzak gaizki egitera eramango gaitu.

Nolakoa zara?
Hauek dira autoestimu altua duen pertsona baten ezaugarriak:

Ardurak hartzen ditu.


Bere arrakasten arro sentitzen da.
Helburu edo xede berriak gogo handiz hartzen ditu.
Bere burua animatu, maite eta errespetatzen du.
Jarrera negatiboak baztertzen ditu.
Besteei maitasuna erakusten dienean, benetan egiten du.
Bere burua den bezala onartzen du.
Ez da jeloskorra.
Ez dio eragiten besteek esaten dutena.

Hauek dira autoestimu baxua duen pertsona baten ezaugarriak:

Bere dohainak mezprezatzen ditu, ez ditu onartzen.


Besteek esaten dutena, eragiten dio.
Ez da atsegina bere buruarekin.
Indargabe sentitzen da batzuetan.
Inork galdetu gabe, autoestimu altua duela esaten du.
Besteei errua botatzen die zerbait gaizki egin dutelako.
Ez du bere gorputza errespetatzen ezta bere burua maite ere.
Batzuetan bere bere buruari mina egiten dio.
Ez zaio bere ingurua axola.
Besteak baino gutxiago sentitzen da eta mezprezatua sentitzen da.
Aitzakiak bilatzen ditu bere akatsengatik.

1. Zure izenaren historia


Kontatu behar diezue zuen izenaren historia. Noizbait kontatu dizuete zuen gurasoek
zergatik jarri zizueten daukazuen izena? Elkarbanatu ezazue besteekin. Ez badizute inoiz
kontatu, galdetzeko momentua iritsi da!

2. Ispiluen dinamika.

Ispilu batean begiratuko zarete. Irudia gogoratu beharko duzue.


Hurrengo orrialdean ispiluan ikusi duzuena margotu beharko duzue.
Besteei azaldu beharko diezue margotu duzuena.

Gure buruari buruz dugun irudia gauza hauen araberako da:


a) Guk geure buruari buruz zer pentsatzen dugun.
b) Zer izatea gustatuko litzaiguken.
c) Zer ikusten duten besteek gutaz. Zer erreakzio duten besteek guk egiten ditugun
gauzen aurrean.
d) Azkenik, zer pentsatzen duten besteek gutaz, talde bateko kideak garelako.

Naizena uste dudana

Zer uste dut


nik, besteek
nitaz
pentsatzen
dutela

Besteek
nitaz
pentsatzen
dutena.

Izatea gustatuko
litzaidakeena

GALDETEGIA
1. Nik, pertsonalki, ________ zenbakia banintz bezala ikusten dut neure burua, arrazoi hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
2. Nire gelakideek ________ zenbakia bezala ikusten nautela uste dut, arrazoi hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
3. Besteek ni ________ zenbakia bezala ikustea gustatuko litzaidake, arrazoi hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
4. Ez litzaidake gustatuko besteek ni ________ zenbakia bezala ikustea, arrazoi hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
5. Nire adineko neska-mutil gehienek ________ zenbakia bezala jokatzen dutela uste dut, arrazoi
hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
6. Pertsona helduek ________ zenbakia izango balira bezala jokatzen dutela uste dut, arrazoi
hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
7. Nire eskubiko gelakideak ________ zenbakia balitz bezala jokatzen duela uste dut, arrazoi
hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________
8. Nire ezkerreko gelakideak ________ zenbakia bezala jokatzen duela uste dut, arrazoi hauengatik:
_____________________________________________________________________________
_____________________________________________________________________________

3. Neure burua ezagutzen dut.


Esnatzen naizenean normalean horrela egoten naiz..
Lotara joan baino lehen, askotan hau pentsatzen
dut..
Batez ere, hau gustatzen zait..
Hau egiten duten pertsonak gustatzen zaizkit..
Horrelako pertsonetan daukat konfidantza..
Pozik sentitzen naiz..
Gustatuko litzaidake nire gurasoek hau jakitea..
Beldurra sentitzen dut..
Triste jartzen naiz..
Nire telebistako programa gogokoena da..
Nire ezaugarririk nagusia da..
Nire akats nagusiena da..
Besteek nola ikusten naute? Triste, alai, haserre,
beldurrez..
Nire ikasgai gogokoena da..
Nire zaletasun gogokoena da..
Heldua izatean hau izatea gustatuko litzaidake..

4. Nire zuhaitz pertsonala


Zuhaitzei buruz hitz egingo dugu. Izaki bizidun bat da. Bere egiturak hazten eta garatzen
laguntzen dio:
SUSTRAIAK ditu. Nahiz eta ez diren ikusten, haiei esker elikatu egiten dira. Gainera,
sustraiek zuhaitza zutik eta tente mantentzen dute.
ENBORRA dute. Sendotasuna ematen diona da. Horrela, zuhaitza zuzen hazi egiten da
eta bere barnetik, elikagaia igarotzen da.
ADARRAK ditu. Hauek hostoez beteta daude, horietatik fruituak ateratzen dira.
Orain imaginatu behar duzue zuek zuhaitz bat zaretela eta gure zuhaitza osatzen duten gauzei
eta pertsonei izena emango diogula. Hurrengo gauza hauek topatu behar duzue:
Zeintzuk dira zure sustraiak? Ez dira ia ikusten baina gaur egun zaren bezala izaten
lagundu zaituzte: alaia, gogorra, hazten jarraitzeko gogoekin, gauza asko egiteko
gaitasunarekin...
Orain zure enborra zein den asmatu behar duzu. Zu bakarra eta berezia izaten
laguntzen dizuten ezaugarriak dira.
Zure sustraiak dira besteek zugandik jasotzen dutena: zure ekintza onak, laguntasuna,
maitasuna...

Adarrak

Enborra

Sustraiak

Sustraiek gure bizitzari oreka ematen diote eta adarretatik egunero besteei ematen dizkiegun
fruituak ateratzen dira. Pentsa nolako itsutsia izango litzatekeen fruiturik ematen ez duen zuhaitz
bat!

AUTONOMIA ETA ARDURA


Askatasun hitzak sentimendu positiboak pizten ditu guregan. Ideia erakargarriekin erlazionatzen
dugu, hala nola, independentzia, gustoko dugun bizimodua aukeratzea, pertsona bezala
zoriontsu izatea... Baina askatasuna modu askotan ulertu daiteke.
Helduek uste dute askatasuna aske sentitzea dela, edota egoki uste dugun bezala jokatzea,
baina inoiz ez besteek esaten diguten bezala. Hala ere, haurrentzat askatasuna da nahi duguna
egitea edozein momentutan. Hau ez dago guztiz ondo, nahiz eta askatasuna izan, betebehar
batzuk ere baditugulako (eskolara joan, dutxatu...). Haurrek, hain zuzen ere, helduei egin behar
diete kasu; txikiak direnez, ezin dutelako bere kabuz aukerarik hoberena aukeratu.
Askatasuna ondo erabiltzen denborarekin ikasten da; eta bai guretzako, bai besteentzako gauza
onak lortzeko balio du. Hau lortzeko bi gauza dira beharrezkoak: autonomia pertsonala lortzea
eta arduraren zentzua ulertzea.
ARDURA gure ekintzak aukeratzea da, beti pentsatuta ere zeintzuk izango diren ondorioak, onak
nahiz txarrak, bai guretzat, bai besteentzat ere.
AUTONOMIA gure kriteorioaren arabera jokatzeko gaitasuna da, hau da, egoera bakoitzean
gure ekintza egokia edo desegokia izango den jakiteko dugun gaitasuna.
Bi printzipio hauek elkarri laguntzen diote; geroz eta autonomia gehiago eduki, geroz eta
arduratsuagoak izango gara. Edota, geroz eta arduratsuagoak izan, autonomia gehiagorekin
jokatuko dugu.
Ondorioz, zure askatasuna ondo erabili nahi baduzu, zure autonomia pertsonala landu beharko
duzu, baina beti zure ardura modu zentzudun batean erabiliz.

Ariketak
Arbelean idatziko ditugu etxean egiten ditugun lanak (erratza pasa, ohea egin).
Guztiok idazten bukatzen dugunean, pentsatu behar duzue nola sentitzen diren
etxean lan gehiago egiten duten pertsonak. Nola sentituko zinateke zu beste batek
egin behar duen lana zuk egin beharko bazenu? Zergatik uste duzu egiten duela?
Nahikoa lan egiten duzula uste duzu? Eta besteek? Zer beste lan egin dezakezu
zuk?

BESTEAK EZAGUTZEN
Enpatia besteen lekuan jartzeko dugun gaitasuna da, bere sentimenduak ulertzeko, jokatzeko
modua ulertzeko etab. Nahiz eta beste pertsona baten iritzia edo sentimendu berdinak ez eduki,
ulertu dezakegu nola pentsatzen duen edo sentitzen den. Horiek ulertzen baditugu, errespetu
handiagoa erakutsiko diegu besteei.
Beste pertsonen lekuan jartzen garenean, ulertu egiten dugu ez dagoela baliozko pentsamendu
bakar bat, eta sentimendu guztiek ez dutela zergatik berdinak izan behar. Enpatiari esker,
marjinazioa bezalako arazo larria konpondu dezakegu.

Marjinazioa pertsona bat edo talde bat besteengandik baztertuta izatea da, azalaren
koloreagatik, erlijioagatik, itxura fisikoagatik edota etniagatik.

Ariketak
Hurrengo lau irudi hauek azter itzazu eta erantzun: Zer adierazi nahi dute?
___________________________________________________
___________________________________________________
___________________________________________________
___________________________________________________
___________________________________________________
___________________________________________________
___________________________________________________
___________________________________________________
Ikusi hurrengo bideo hau eta komentatu.
https://www.youtube.com/watch?v=CMiA19kTh6w
Lauko taldetan marjinazio egoera bat pentsatu eta antzeztu behar duzue. Gero,
guztien artean konponbidea bilatuko diogu.

Irakurri hurrengo egoera hau eta erantzun galderak.


Komunetik itzuli nintzenean ezin nuen sinetsi. Aldagelen erdian nire poltsa irekita
zegoen, baina ez zegoen ezer barruan. Lurrean, nire kamiseta berria botata, zapalduta eta
zimurtuta zegoen. Txandala eserleku baten azpian zegoen eta toalla zakarrontzi barruan. Nire
ogitartekoaren bildukariarekin bola bat egin zuten eta airetik hegaka zebilen, Luisa barre egiten
zuen bitartean eta Patricia, Rebeca eta Berta begiratzen zituen bitartean. Luisak, nire
ogitartekoaren azkeneko zatia irentsi zuen, ezer gertatuko ez balitz bezala.
Nik Mertxe eta Pilar begiratzen nituen laguntza eske, batzuetan nirekin jolasten dutelako;
baina bere poltsak jaso zituzten, txintik esan gabe.
Nik banekien Luisa eta besteak izan zirela. Bazirudien bizitza konplikatu nahi zidatela.
Jadanik ez nekien zer egin, ez zitzaidan ezer bururatzen egoera konpontzeko; ez nekien nori
esan niezaiokeen... negar egiteko gogoak nituen soilik, baita handik alde egiteko ere, inoiz
eskolara itzultzeko gogoak ere banituen. (Sonia, 12 urte)
Zer arazo ageri da testuan? ________________________________________________
Nola sentituko da Sonia? __________________________________________________
Zer uste duzu Luisa eta bere lagunen jarrerari buruz? ____________________________
_______________________________________________________________________
Eta Mertxe eta Pilarren jarrerari buruz? _______________________________________
_______________________________________________________________________
Zergatik aukeratu dute Sonia zirikatzea? ______________________________________
Nola lagunduko zenuke Sonia? _____________________________________________
Horrelakorik ikusi duzu noizbait zure eskolan/gelan? _____________________________
_______________________________________________________________________

You might also like