Download as ppt, pdf, or txt
Download as ppt, pdf, or txt
You are on page 1of 68

BASOA

AROA ALKORTA
Natur zientzien didaktika
bigarren hezkuntzan 2004-051

SARRERA
Orokorrean: Basoa ekosistema bat da.

ZER DA BASOA?
Zuhaitzez edo zuhaixkaz jantzitako lur eremua, bereziki gizakiak landu
ez duena.

ZER DA EKOSISTEMA?
Sistema ekologikoa da, komunitate natural bateko organismoek eta
beren inguruneak eratzen duten sistema funtzionala.
Ekosistema, faktore biotiko eta abiotikoek osatzen dute, zeinetan
energiaren fluxua, materiaren garraioa eta organismoen arteko
erlazioak gertatzen diren.
Hau dena da guk sekuentzia honen bidez aztertuko duguna.

ZIKLOKAKO
SEKUENTZIAZIOA
1. ZIKLOA (DBH 1-2)
Zer da basoa
Zer dago basoetan
Basoen antolakuntza
Basoetako animalien erreinua
Basoetako landareen erreinua
3

2. ZIKLOA (DBH 3-4)


Zer da basoa
Basoetako faktore biotiko eta abiotikoak
Animalia eta landareen erreinuak
Basoen dinamika
Basoetako jarraiera ekologikoa
Basoaren kutsatzaileak

3. ZIKLOA (Batxillerra 1-2)


Zer da basoa
Basoetako animalia eta landareen funtzioak
Basoetako faktore abiotikoak
Energiaren banaketa basoan
Ekosistema desberdinen arteko
desberdintasunak

2. ZIKLOA. DBH 3-4

2. ZIKLOA (DBH 3- 4)
EDUKI KONTZEPTUALAK
1. Zer dira basoak
1.1. Definizioa
1.2. Ekosistema motak
1.3. Ekosistemen osagaiak
1.4. Baso desberdinak

2. Basoetako faktore biotiko eta abiotikoak


2.1. Faktore abiotikoak aztertu: Geografiko edo
topografikoak, klimatikoak, edafikoak eta
kimikoak.
2.2. Faktore biotikoak aztertu: fauna eta flora

3. Animalia eta landareen erreinua


3.1. Animalien erreinua
Sailkapena: ornogabeak eta ornodunak (arrainak, narrastiak,
anfibioak, ugaztunak eta hegaztiak)
Animalien funtzioak ekosisteman

3.2. Landareen erreinua


Sailkapena: Onddoak, likenak, iratzeak, gimnoespermoak eta
angiospermoak.
Landareen mailakaketa
8

4. Basoen dinamika
4.1. Elikadura harremanak
Ekoizleak
Kontsumitzaileak
Deskonposatzaileak

4.2. Kate trofikoak


4.3. Energiaren banaketa ekosisteman

5. Jarraiera ekologikoa
5.1. Lurzoru berritik klimaxera
5.2. Landaredi potentziala
9

6. Basoaren kutsatzaileak
6.1. Negutegi efektua
6.2. Ongarriak
6.3. Euri azidoa
6.4. Deforestazioa
6.5. Zaborra
6.6. Baliabide naturalak: Energia berriztagarriak,
berziklatzea

10

MAPA KONTZEPTUALA
2. ZIKLOA

11

Deskonposatzailea
k

Energia
fluxua
Klimaxa

Materia
zikloa

1.mailako
kontsumitzaileak

Euri azidoa

Negutegi
efektua
Ongarria
kk

Aldaketa
historikoa

2. mailako
kontsumitzailea

Eragiten dute
-n daude

-n gertatzen
da

Ekoizleak

Energia
berriztagarri
a

Segida
-ren
ondorioz

Onddoak

Zaborra

Kate
trofikoa

Kutsadura
galerazteko

Berziklatzea

-n dago

Mailakaketa
daukate

BASOA

daude

Iratzeak

Flora
dira
Osatzen dute

Gimnoespermo
a

da

Faktore
biotikoak

Fauna
Angiospermo
a

Ekosistema
Osatzen dute

Likenak

Faktore
abiotikoak
Ornodunak

daude

dira

Ornogabea
k
dira

Narrastiak

Intsektuak

Ugaztunak

Anfibioak

Ingurunea

Hegaztiak

Tenperatur
a
Elikagaiak

Argia
Ura

12

HELBURUAK (2.zikloa)
Basoak zer diren eta nola osatuta dauden ikasi eta
aztertu.
Basoetako faktore biotiko eta abiotikoak ezagutu
eta bere faktoreak aztertu.
Basoetako dibertsiatea ezagutu.
Gako dikotomikoen erabileran trebatu.
Basoetako energiaren banaketa nolakoa den ulertu.
Gizakiak basoan duen eraginaz jabetu.
Basoan eragina duten kutsatzaile desberdinak
ezagutu.
Basoak mantentzeko egin beharrekoa ikasi.
13

PROZEDURAZKO EDUKIAK(2.zikloa)
Basoaren definizioa ulertu eta ikastea.
Basoaren osagaiak ezagutzea.
Ekosistema desberdinak ezagutzea.
Basoan gertatzen diren elkarrekintza desberdinak
ezagutzea.
Basoaren deskribapena egiten jakitea.
Basoetako faktore abiotikoak ezagutzea.
Faktore abiotikoen garrantziaz hausnartzea.
Basoetako faktore biotikoak ezagutzea.
Faktore biotikoen garrantziaz hausnartzea.
Faktore biotiko eta abiotikoak erlazionatzea.
14

Basoan egon daitezken animali eta landareak


ezagutu.
Animaliak sailkatzen ikastea.
Sailkapena ulertu eta aztertzea.
Animalien funtzioak ekosisteman aztertzea.
Landareak sailkatzen ikastea.
Landareen mailakaketak aztertzea.
Basoan gertatzen diren elikadura harremanak
aztertu eta ulertzea.
Ekoizleen funtzioak deskribatu eta ulertzea.
Deskonposatzaileen funtzioak deskribatu eta
ulertzea.
15

Kontsumitzaileen funtzioak deskribatu eta


ulertzea.
Basoko kate trofikoa aztertu eta ikastea.
Basoko energiaren banaketaz hasnarketa egitea.
Jarraiera ekologikoaren deskribapena eta
interpretazioa.
Kutsatzaile desberdinak aztertu eta ikastea.
Kutsatzaile desberdinen deskribapena.
Baso eta ekosistemen kutsatzaileei buruz
hausnartzea.
Baso mota desberdinak aztertu eta ezagutzea.

16

BALIO/JARRERA/ARAUAK (2.zikloa)
Basoaren antolakuntza eta osagaietan interesa.
Basoaren azalpen teorikoen aurrean motibazioa.
Teoriaren ulermenean ikasleen motibazioa
baloratzea.
Klaseko basoari buruzko azalpen teorikoetan
ixiltasuna mantentzea.
Aurkitu behar duten informazioaren aurrean
interesa.
Laborategian egin beharreko esperimentuen
aurrean interesa.
Ariketen ebazpenaren aurrean motibazioa eta
saiakera.
17

Problema baten aurrean jarrera aktiboa


mantentzea.
Zerbait ulertzen ez bada, galdera modu egokian
egiteko jarrera.
Erantzunak idatziz ematerakoan, argitasuna eta
txukuntasuna.
Egunero gure ingurunean gertatzen diren
fenomenoen aurrean galderak planteatzeko
gaitasuna.
Eztabaidatzerakoan, irakasle eta ikasleekiko
errespetua.
Eztabaidatzerakoan, norberaren ustea
defendatzeko ausardia.
Aldeko eta kontrako argumentuak baloratzea.
18

Landa irteeran, irakasleak esaten duen moduan


ibiltzeko jarrera.
Ingurumenaren erabilera egokia eta errespetua.
Talde lanean parte hartzea eta besteak entzun eta
informatzea.
Kutsadurak egungo gizartean duen garrantzia
errekonozitzea eta ikasleek hauekiko erakusten
duten jakinmina baloratzea.
Irakaslearen prozeduraren errespetoa.

19

JARDUERAK
2. ZIKLOA

20

1. ZER DIRA BASOAK?Ideia orokorrak


Esplorazio fasea: Hasteko, ikasleek gai honi buruz zer
dakiten jakiteko galdera multzoa egingo diegu. Galderei
binaka edo taldeka erantzun beharko diete.
-

Zer dira basoak?


Zer da ekosistema bat?
Zerk osatzen du basoa?Zer dago basoetan?
Zein baso mota ezagutzen dituzue?
Zertan desberdintzen dira baso desberdinak?
Zein ekosistema mota ezagutzen dituzue?

21

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Ikasleak, gaiari


buruzko informazioa lortzeko liburu eta teknologia berriak
erabiliko dituzte.
Formalizazio fasea: Gaiari buruzko teoriako klasea
izango da. Lehenengo eta bigarren faseko galdera eta
dudetan zentratuko gara.
- Basoaren definizioa
- Ekosistemaren definizioa
- Basoaren osagaiak
- Baso motak
- Ekosistema desberdinak
Ebaluazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu.
Lehenengo banaka erantzun beharko diete galderei, eta
amaitu ondoren denen artean zuzenduko dugu arbelean.
22

Ekosistema desberdinak
Formalizazio fasea: Ekosistema mota desberdinen
ezaugarriak azalduko dira. Guk aztertuko dugun
ekosisteman gehiago sakonduko dugularik.
- Itsas ekosistema
- Lur ekosistema: baso ekosistema aztertuko dugu
gehienbat.
Aplikazio fasea: Ekosistema desberdinen irudiak jarriko
ditugu. Azaldu beharko dute bakoitza zer ekosistema mota
den, zein faktorek duten eragina eta zerk osatzen duen.
Banaka egin beharko dute, ondoren denon artean arbelean
zuzenduko dugu.
23

Ze ekosistema mota dira? Zein faktorek dute eragina


ekosistema bakoitzean? Ze bizidun aurki ditzakegu
ekosistema bakoitzean?

24

Baso desberdinak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu baso
desberdinei buruz zer dakiten ikusteko. Taldeka jarrita
erantzun beharko diete galderei.
- Zer da basoa?
- Baso mota desberdinak daude?
- Zertan desberdintzen dira basoak?
- Zein landare eta animali aurkituko ditugu? Desberdinak
izango dira?
Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Taldeka jarri ikasleak
eta kartulina batean baso desberdinen marrazkiak egin
beharko dituzte. Kontutan hartu beharko dute landaredi eta
animaliak desberdinak izango direla, ondorioz dinamika
eta irudi desberdina edukiko dutela.
25

Formalizazio fasea: Baso desberdinei buruzko informazioa


emango zaie ikasleei, beren jakintza handitzeko.
- Ze baso mota dauden
- Zertan desberdintzen diren basoak
- Ze animali eta landare aurkituko ditugun basoetan
Aplikazio fasea: 2. Fasean ikasleek egin dituzten
marrazkiak hartuko ditugu. Marrazkiak arbelean jarriko
ditugu eta gela osoaren artean zer dagoen ondo edo gaizki,
eta zer falta zaien marrazkiei ikusiko dugu.

26

Esplorazio fasea: Irteeren metodoa erabiliz, bi baso


aztertuko ditugu. Basoetako bat naturala izango da (pagadia,
hariztia...) eta bestea gizakiak landatutakoa (pinudia,
eukaliptadia...). Irteera prestatzen hasteko baso hauei buruz
ikasleek zer dakiten ikusteko, bi baso mota hauen artean
dauden desberdintasunak aipatu beharko dituzte.

Baso naturala

Gizakiak landatutako
basoa

27

Formalizazio fasea: Irteerara joan aurretik gelan azaldu


beharko da zer egingo duten irteeran, zein diren helburuak,
zein material eramango duten, zer den neurtuko dutena, zer
lagin hartu behar dituzten eta taldeka nola banatuko diren.
Aplikazio fasea: Baso bakoitzean azalera zehatz bat hartuko
dugu eta ondoren neurketa eta laginak hartuko dituzte:
Landare desberdinetako laginak hartu poltsetan.
Zuhaitzen altuera eta zabalera neurtu.
Ikusten diren animaliak apuntatu.
Lurzoru lagin desberdinak poltsetan gorde.
Lurzoru gaineko hosto eta makiltxoak beste poltsa batean gorde.

Lagin eta neurketak gelara eramango ditugu.

28

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Hartutako lagin batzuk


orain erabiliko ditugu eta beste batzuk beste gai
batzuetarako utziko ditugu.
Laborategian erabiliko ditugu:
Zuhaitzen altuera eta zabalerak.
Lurzorua poltsetan: tulgren sistema erabiliko dugu lurreko ornogabe
txikiak biltzeko.
Talde desberdinek ikusitako animaliak amankomunean jarri.
Lurzoru gainean dauden hostoen poltsak pixatu, materia organiko
kantitatea ikusteko.
Landareen laginak, egunkari artean jarriko ditugu sikatzeko.

Aplikazio fasea: Aurretik aipatutako teoriaren arabera eta


irteeran lortutako datuekin bi basoak konparatu. Datu
guztiak oraindik ez ditugunez aurerago amaituko dugu lan
honekin.Txostena egiten hasi.
29

2. BASOETAKO FAKTORE BIOTIKO


ETA ABIOTIKOAK
Faktore abiotikoak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu, ikasleek
faktore abiotikoak ezagutzen dituzten ikusteko eta beraien
eraginaren garrantziaz jabetzeko.
- Aipatu ezagutzen dituzuen faktore abiotikoak?
- Zein faktore daude klasean?
- Faktore guztiek eragin berdina al dute?
- Sailkatu faktoreak.
Kimikoak

Fisikoak

Biologikoak

30

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Liburu eta teknologi


berriak erabiliz faktore abiotiko desberdinei buruzko
informazioa bilduko dute. Faktore desberdinek ekosistema
desberdinetan dituzten eraginak ere interesatuko zaizkigu.
Formalizazio fasea: Faktore abiotiko desberdinak aztertu
eta sailkatuko ditugu.
- Geografiko eta topografikoak: latitudea, orientazioa,
malda...
- Klimatikoak: tenperatura, hezetasuna, haizea, presioa...
- Edafikoak: lurzoruaren osagai eta egitura.
- Kimikoak: aire, ur eta lurzoruaren osagaiak.

31

Aplikazio fasea: 2 argazkiak begiratu eta esan bien artean


dauden faktoreek nola eragiten duten ekosisteman.

Konparatu bi argazki hauetako faktore abiotikoak.

32

Faktore biotikoak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz taldeka galdera
labur hauei erantzun beharko diete.
- Zer da biozenosia?
- Zer da bioma?
- Zer da habitata?
- Zerk osatzen du komunitatea?
- Zer da populazio bat?
- Zer da indibiduoa?
- Zenek osatzen dute biozenosia?

33

Formazio fasea: Aurretik aipatutako kontzeptuak definitu


eta azalduko ditugu metodo espositiboa erabiliz.
- Biozenosia: ezugarri fisiko-kimiko uniformeak dituen
habitatean elkarrekin bizi diren landare eta animalien
elkartea.
- Bioma: Landare eta animalien komunitate biotiko
homogeneoa, ezaugarri klimatiko bereko eremuetan
eratzen dena (adibidez, oihan tropikala, sabana, tundra,
etab.).
- Habitata: Espezie edo espezie-multzo bat bizi den lekua,
ingurumen-ezaugarri jakin batzuk (biotikoak zein
abiotikoak) dituena.
- Komunitatea: Ekologi harremanean dauden espezie bi
edo gehiagoren arteko konbinazio bereizgarria duen
organismo-taldea.
34

- Populazioa: Espezie bereko organismo-multzoa, area jakin


batean bizi dena.
- Indibiduo: Banako organismoa, talde osoari kontrajarria.
Beraz, biozenosia landare eta animaliek osatuko dute, hauek
izango dira faktore biotikoak.

35

Aplikazio fasea: argazkiak begiratu eta esan zein izaki


biziko diren ingurune bakoitzean.

36

3. ANIMALIA ETA LANDAREEN


ERREINUA
Animalien erreinua
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, animaliei
buruz ikasleek zer dakiten ikusiko dugu.
- Ze animalia talde desberdin ezagutzen dituzu?
- Zenbat animalia talde daude?
- Ornogabe eta ornodunak desberdintzen dituzu? Zertan?
- Ornodunak diren animalia taldeak aipatu.
- Animalia talde desberdinetako adibideak esan.
Esplorazio fasea: Jokuen metodoa erabiliz, alde batetik
animalia talde desberdinen irudi eta argazkiak edukiko
dituzte eta beste aldetik izenak. Bikoteak egiten saiatu
beharko dute.
37

ARTROPODOAK
ANELIDOAK

EKINODERMATUAK
PORIFEROAK
NARRASTIAK
UGAZTUNAK

ARRAINAK

HEGAZTIAK

KNIDARIOAK
MOLUSKUAK

ANFIBIOAK
38

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Alde batetik, irteeran


egindako animalia zerrenda hartu eta sailkatzen saiatuko gara
animalia talde desberdinetan.
Bestalde, Tulgren-etan jarritako lurretik lortutako ornogabeak
ere hartuko ditugu. Hauek lupa, marrazki eta gako
dikotomikoaren laguntzaz sailkatzen saiatuko gara.
Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabilita, animaliei
buruzko hainbat ezaugarri aipatuko dira.
- Animalia talde desberdinen ezaugarriak aipatu.
- Animalia talde desberdineko adibideak.
- Ornodun eta ornogabeen arteko desberdintasunak.
- Arraiak, narrastiak, anfibioak, ugaztunak eta hegaztiak.
39

Aplikazio fasea:Aurretik 2.fasean sailkatutako animaliak


berriz aztertu.
Aplikazio fasea: Taula bete ornogabe eta ornogabeen
ezaugarri nagusiekin. Bien arteko desberdintasunak aipatu.

ORNOGABEAK

ORNODUNAK

40

Landareen erreinua
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu
landareen erreinuari buruz ikasleek zer dakiten ikusteko.
- Zein talde handi ezagutzen dituzu?
- Aipatu dakizkizun zuhaitzen izenak.
- 4 hostoen argazkiak. Badakizu zein zuhaitzenak diren?

41

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Irteeran jasotako lagin


lehortuak hartu eta gako dikotomikoaren laguntzaz
sailkatzen saiatu.

Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, landare


talde desberdinei buruzko argibideak eman.
Landareen zati desberdinei buruzko azalpenak ere emango
dira.
Gako dikotomiko nola erabili ere azalduko diegu ikasleei,
landareak sailkatzeko erreztasun gehiago eduki dezaten.

42

Gako dikotomikoaren adibidea (gimnospermo eta


angiospermoak)
1. Benetako lorerik gabe....................................................GYMNOESPERMAE
-. Benetako loreekin (estamina, pistilo...)...............................ANGIOSPERMAE
GYMNOESPERMAE
1. Arbustoak, zurtoin artikulatuarekin......................................EPHEDRACEAE
-. Zuhaitz edo arbustoak, zurtoin ez artikulatua..................................................2
2. Hostoak aurrez-aurre.............................................................CUPESSACEAE
-. Txandakako hostoak edo faszikulatuak...........................................................3
3. Haziak banaka, landare dioikoak.................................................TAXACEAE
-. Hainbat hazi, landaraeak monoikoak.............................................PINACEAE
ANGIOSPERMAE
1. Landare igokariak......................................................................IGOKARIAK
-. Landare ez-igokariak......................................................................................2
2. 5m baino <.................................................................................ZUHAITZAK
-. 5m baino >......................................................................................................3
3. 2m baino <...............................................................................ZUHAIXKAK
-. 2m baino >.....................................................................................................4
4. 1m baino <..............................................................................ARBUSTUAK
-. 1m baino >...............................................................................TXAPARRAK
43

Aplikazio fasea: lehenengo, 2. fasean sailkatutako landareak


ondo sailkatu ditugun berbegiratuko dugu.
Jarraian, jokuen metodoa erabiliz, karta joku bat egingo
dugu. Alde batetik gehien aztertu ditugun zuhaitzen hostoen
irudiak edukiko ditugu, eta bestalde zuhaizten izenak.
Helburua bikoteak egitea izango da kartak lapurtuz.
Adb: haritza, pagoa, lizarra, urritza, tiloa, pinua, haltza,
astigarra, urkia, gurbiltza, gaztainondoa, pikondoa, elorri
zuria, elorri beltza, eukaliptua, huntza, gorostia,
intxaurrondoa, erramua, arbustu arrunta, atxaparra,
olibondoa, zurzuria, makala, gereziondoa, ametza,
erkametza, artea, sahatsa, zumea, tamarisa, ezkia, otea,
zumarra.....

44

4. BASOEN DINAMIKA
Elikadura harremanak

Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz esan galdera


hauek egia edo gezurra diren.
- Ekosistemako 1. mailako ekoizleak, organismo fotosintetizatzaileak
dira. E / G
- Bizidun guztiak beste bizidunak janez elikatzen dira. E / G
- Ekosistema batean, bizidun guztiak dira ekoizleak. E / G
- Kate trofikoan bizidunak erlazionatzen dira. E / G
- Kate trofikoan maila desberdinetako kontsumitzaileak daude:
lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoak. E / G
- Animalia belarjalea, 2. Mailako kontsumitzailea da. E / G
- Bizidun bat, 2 kate trofikotan egon daiteke. E / G
45

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Taldeka jarri eta liburu


eta interneten aurkitutako informazioarekin, posterra egin.
Posterrean, bizidun desberdinak jarri eta bakoitza zein maila
trofikokoa den azaldu.

Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, elikadura


maila desberdinak aztertuko ditugu.
Ekoizlea: Organismo autotrofoa, eta oro har, ekosistema bateko
landare berde fotosintetikoa, materia ez-organikotik hasita materia
organikoa sintetizatzen duena.
Kontsumitzailea: Organismo heterotrofoa, sustantzia organikoak
behar dituzte eta horretarako beste bizidunak jan behar dituzte
- 1. mailakoak: landareetaz elikatzen dira, belarjaleak.
- 2. mailakoak: belarjaleetaz elikatzen dira, haragijaleak.
- 3. mailakoak: haragijaleetaz elikatzen dira.

Deskonposatzaile: Elika-katean, hildako landare eta animaliez


elikatzen dena.

46

Aplikazio fasea: Bizidun desberdinen irudiak ikusi eta esan


zein maila trofikokoak diren.

47

Kate trofikoak
Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Bi zerrenda hauek ikusi.
Esan zeinek jaten duen zer.

Sugea
Igela
Azeria
Trikua
Urtxintxa
Karakola
Zozoa

Karakola
Igela
Belarra
Zizarea
Eulia
Piaburua
Arratoia

48

Formazio fasea: Maila trofiko desberdinetako bizidunek


nola osatzen dituzten kate eta sare-trofikoak azalduko dugu
metodo espositiboaren bidez.
Kate trofikoa: Ekosisteman, janari-harremanen arabera antolaturiko
organismo-sekuentzia. Kateko organismo bakoitzak bere hurrengo
kate-mailan dagoena jaten du.
Sare trofikoa: Kate trofiko desberdinek, sarea osatuko dute. Animali
batek kate trofiko bat baino gehiago eduki dezakeelako.

Aplikazio fasea: osatu beharko dute baso ekosisteman aurki


dezakegun kate edo sare trofiko baten adibide bat.
Adb:
Belarra
karakola
zozoa
Eulia
Igela
Sugea
Hontza

49

Energiaren banaketa ekosisteman


Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz,
energiaren banaketari buruzko kontzeptuak azalduko
dizkiegu ikasleei.
Piramide trofikoa: Elika kateko biomasa modu grafiko batean
adierazteari deritzaio.

Piramidearen maila batetik bestera pasatzean, materia organikoa


galtzen da, biomasa gutxitxen da. Horregatik da irudia txikiagoa.
Maila batetik bestera, energia eta beroa lortzeko materia organikoa
behar dute, ondorioz bimasa gutxitxen da.
50

Aplikazio fasea: Jokuen metodoa erabiliz, gai honetan


landutako kontzeptu garrantzitsuenak aurkitu hizki sopan.
Aurkitutako kontzeptuak definitzen saiatu eta ondoren
denen artean arbelean zuzendu.
A

G N

M A

O F

M E

M I

M A

U R

M I

M I

A I

M L

M A

51

5. JARRAIERA EKOLOGIKOA
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, ikusiko
dugu ikasleek gai honi buruz zer dakiten.
- Zer da jarraiera ekologikoa?
- Aipatu zein pauso gertatzen diren.
- Guk aztertu genituen bi basoak zein fasetan zeuden?
- Zenbat jarraiera mota ezagutzen dituzu?
Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Fase desberdinen
irudiak erakutsiko dizkiegu eta saiatu behar dute era
ordenatuan ipintzen. Bakoitzari buruz komentario bat
egitea komeniko da.

52

4 faseak ordenatu eta bakoitzari buruzko komentario


txiki bat egin.

53

Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, jarraiera


ekologikoa azalduko diegu ikasleei.
Jarraiera ekologikoa: denboraren poderioz komunitateak aldatu
egiten dira. 2 jarraiera mota edukiko ditugu:
Jarraiera primarioa:Espezieen aldaketa komunitatean, batzuen
agerpen eta besteen desagerpenarekin.
1. Fasea: lurzorua eskasa, harroka biluzia.
landaredi belarkara, goroldio eta likenak.
2. Fasea: lurzorua pixkat aberastua, materia organiko pixkat.
lehenengo lahardiak.
3. Fasea: lurzoruan humus geruza lodia.
dibertsitatea gero eta handiagoa, landaredi zuhaixkara.
4. Fasea: lurzoruan materia organikoare maximoa.
dibertsitate maximoa, landare eta animalietan. KLIMAXA
Jarraiera sekundarioa: Ekosistema baten susntsipenaren ondoren
gertatzen den lurraren kolonizazioa.
54

Klimaxa: Segida ekologiko bat burutzean azken pauso gisa agertzen


den landare-komunitatea, gehienetan egonkor eta heldua, biomasa
maximoa duena.
Landaredi potentziala: toki batean hazten diren landareen multzoa,
espezie bat besteen gainetik nagusitzen denean.

Aplikazio fasea: 1 eta 2 fasean egindako ariketak, guztien


artean amankomunean jarri. Erantzunak zuzendu edo osatu.
- Galdera laburrak.
- 4 faseak ordenatu eta fase bakoitzean ikusten dena azaldu. 55

6. BASOAREN KUTSATZAILEAK
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, gaiari buruz
hausnartu araziko diegu. Bestalde ikusiko dugu gaiari buruz
zer dakiten.
- Zure eguneroko bizitzarako energia behar duzula uste al
duzu? Nondik lortzen duzu energia hori?
- Noizbait pentsatu duzu zenbat energia behar duzun etxean?
Eta ikastolan? Eta kalean?
- Ura kutsatzen laguntzen duzula uste duzu?
- Pentsa ezazu zure etxetik gutxiago kutsatzeko modu bat.
- Zure zakarrontzia noizbat begiratu duzu? Zenbat gauza
gehiago berzikla ditzakezu? Berziklatzen duzu?
- Kutsatzaileek gure osasunean duten eragina ezagutzen
duzu?
- Etxe ekologiko ideala diseina ezazu.
56

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Ondorengo irudiak ikusi.


Ordenatu itzazu gizakiaren eraginaren arabera.

57

Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, kutsadura


eta kutsatzaile desberdinak aztertuko ditugu.
Atmosfera kutsadura: Kutsatzaile nagusiak: karbono dioxidoa,
nitrogeno oxidoak, azufre oxidoak eta airean dauden partikulak.
Uraren kutsadura: materia organikoa, nitratoak, fosfatoak,
detergenteak, plagizidak, petroleo eta deribatuak, gatz mineralak,
metal astunak.
Lurraren kutsadura: sustantzia kutsatzaileak, hirietako zabor
solidoak, pestizidak, metal astunak, gatz mineralak.

58

Aplikazio fasea: Irudiak ikusi eta esan zein kutsadura mota


ikusten diren. Denen artean eztabaidatu.

59

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Jarraian aipatutako

ezaugarriak esan ekosistema natural (N) edo


landatutakoarenak (L) diren. Liburu eta teknologia berrien
laguntza erabili.
- Uraren infiltrazio ona lurzoruan. N / L
- Lurrazaleko eskorrentia. N / L
- Ur galera lurrunketagatik. N / L
- Lurraren erosioa. N / L
- Gatz galera. N / L
- Jatorri naturaleko materia organiko asko. N / L
- Landare dibertsitate handia. N / L
- Dibertsitate genetiko baxua. N / L
- Elikagaien barne berziklatzea. N / L
- Lurzoruaren tenperatura ingurunearen menpekoa. N /L
- Ekosistema naturaletik kanpoko sustantziak. N / L
60

Formalizazio fasea: Mundu mailan gertatzen diren arazo


globalak eta errekurtso naturalei buruzko teoria emango zaie
ikasleei metodo espositiboa erabiliz.
Arazo globalak: deforestazioa, desertifikazioa eta munduaren
beroketa globala.

Errekurtso naturalak: energia berriztagarriak eta ezberriztagarriak.

61

Aplikazio fasea: Jarraian dagoen energia zerrendatik, esan


zein diren berriztagarria eta zeintzuk ez.
Energia berriztagarria

Energia ez-berriztagarria

Energia eolikoa, petroleoa, biomasa, eguzkia, geotermikoa,


itsasoa, gas naturala, uranioa, ura, ikatza.

62

Aplikazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, erantzun


hurrengo galderei. Amaitu ondoren denen artean
amankomunean jarri erantzunak.
- Zer dira energia berriztagarriak?
- Zein dira berriztagarriak ez diren energiak?
- Zein gasek desegiten dute ozono geruza?
- Nola iristen da atmosferako nitrogenoa biosferara?
- Zertan datza negutegi efektuak?
- Zein konposaturen eraginez gertatzen da euri azidoa?
- Zein aktibitate ez-industrialek kutsatzen du gehiago ura?
- Zenek kutsatzen du gehiago lurzorua?
- Zein efektu dira arazo globala?
- Nola konpondu hirietako zabor solidoen arazoa?
- Nola antzemango zenuke udan joaten zaren hondartzako kutsadura?
- Noren errespontsabilitatea da naturaren mantenua?
63

Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Teknologia berri eta


liburuen laguntzaz, basoak eta ingurune naturalen
mantenurako egin beharko litzatekeenari buruzko informazioa
bildu.
Adb:1. Basoak zaindu eta garbitu izurriak ez gertatzeko.
2. Basoak zaindu eta garbitu suteak ez gertatzeko.
3. Zuhaitzen mozketa eta deforestazioa saihestu.
4. Espezie ez-autoktonoen sarrera galerazi.
5. Leku berezi eta ekosistema bakarren seinale diren
fauna eta flora zaindu.
6. Kortafuegosak egineta urte osoan zaindu.

Formalizazio fasea: Ingurune naturalen mantenuaren


inguruan, jakitun bat ekarri. Gaia ezagutzen duen pertsona
honek ideia berri asko emango dizkie.
64

Aplikazio fasea: Basoen eta ingurune naturalen inguruan lan


bat egin beharko dute. Taldeka jarri eta aurreko faseetan
lortutako informazioarekin eta beharko balute gehiago
bilatuta.
Lana egin ondoren, gelaren aurrean azaldu beharko dute.
Horretarako metodo desberdinak erabiliz, Power point,
posterrak...
Azkenik galderak badaude gaiaren inguruan, hauei
erantzungo diete.

65

7. GAI OSOAREN JARDUERAK


Aplikazio fasea: Debatearen metodoa erabiliz, basoaren
gaian landutako puntu guztiak berriz ikusiko ditugu.
Horretarako, ikasleei papel desberdinak emango dizkiegu:
- Ekologista sutsua.
- Zerrategi batetako nagusia.
- Baserritar bat.
- Papelera bateko langilea.
- Biologo bat.

Taldeka banatuko ditugu, zer defendatuko duten aztertzeko


eta jarraian debatearekin hasiko gara.

66

Aplikazio fasea: Galderen metodoa erabiliz autoebaluazio


modukoa egingo dugu. Galderak egin ondoren denen
artean zuzenduko ditugu. Bertan ikusiko dugu, gaiko zein
atal geratu diren ondo ulertuta eta zeintzuk ez. Dudak
agertzen direnean berain artean konpontzen saitu daitezen
utziko diegu.
- Zerk osatzen du ekosistema?
- Ze eragin du tenperaturak ekosisteman?
- Zer da komunitate bat?
- Ze baso mota ezagutzen dituzue?
- Animalien sailkapena egin ezazu.
- Zein zuhaitz ezagutzen dituzu? Saiatu hostoen irudia
egiten.
- Jarraiera ekologikoko faseak azaldu itzazu.
67

- Kate trofiko baten irudia egin ezazu.


- Izaki autotrofoak zein maila trofiko dute?
- Aipatu ekoizle, kontsumitzaile eta deskonposatzaile bana.
- Nola kutsatu dezakegu gure ingurunea?
- Zer egingo zenuke zabor kopurua txikitzeko?

68

You might also like