Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

KEPA

Bilbo desberdin batean jaio zen, mende erdi bat atzerago, folklorearen doinuak umetatik entzuten. Bere eskuak hazi eta
indartu egin ziren akordeoi txiki baten hauspoari eragiten, nota bakoitza ferekatuz, melodia desberdinak aurkeztuz eta
asmatuz. Kepa Junkerak eta Trikitixak sortu dute sinbiosi berdingaitza. Biltzaile on legez, ez du alboratu nota bat ere
ez, bere soinu propioa sortzeko lagungarri izan duena. Garaiak nahasten dituen soinua, jatorriz sorturikoak eta Kepak
etorkizunaren besarkadan urtzen dituenak.
Geldiezina, librea, sutsua, bere gorputzak trikitixarekin bat egiten du euskal musika tradizionala iraultzeko, eta
nazioarteko eszenatokian kokatuz, autodidakta honen aurrean goretsia izan da.
Lehen diskoa, Infernuko auspoa 1987koa, Zabaleta eta Motrikurekin osotua, bere ibilbide musikalaren abiapuntua da,
musika tresna herritarrak eta euskal folka berrindartu egiten dituena, eta laster nahasten hasiko du bere irudiak beste
ahots eta herriekin. Ordudanik, Kepa Junkera beste kulturekin eta artistekin sinergiak ezartzen aritu da, porturik
urrutienetan eta desberdinetan lurra hartuz, eta horrela, bere trikitixaren soinu taupakariez bildu ahal izateko. Horrela
egiten du jazzarekin hurrengo albumetan, Triki up eta Trikitixa zoom, eta zenbait berealdiko artistarekin buruturiko
lankidetza anitzetan: Riccardo Tessi, John Kirkpatrick, Julio Pereira, Ibon Koteron, Rolando Luna, edo Melonius
Quartet.
Zintzo jokatuz bere erroekiko, hurrengo hamarkadan Bilbao 00:00h aurkezten du, bere jaioterriari omenaldia da, eta 40
musikari baino gehiagok parte hartzen dutelarik, mundu mailan bere lana aintzakotasuna hartzen hasten da. Maren,
itsasoz blaituta, 2001ean iritsi zen, eta bi urte beranduago, K, zuzenean grabatutako disko bikoitza, Grammy saria
jasoko du.
Xumetasunean murgildurik, maitasun onez eta zintzoez inguratzen da, 2004an beretarrekin bat eginez, bere futbol
taldeaz duen zaletasun handia ospatzeko, estreinatuz bere zelaiko kantua izango dena: Athletic Bihotzez.
Hiri diskoak bi urte beranduago, hiriak birgogoratu, oroitu eta amestu egiten ditu. World Music Charts Europe ospetsuak
diskorik hoberena aukeratu zuen. Irudi urbano hauen aurrean, 2008an, Etxea disko bikoitza iristen da, trilogiaren
abiapuntua dena. Bertan, euskal kulturaren usadiozko abestiak biltzen dira eta artista hauen ahotsak daude: Estrella
Morente, Dulce Pontes, Miguel Bos, Ana Beln, Vctor Manuel, Miguel Ros, Michael Camilo, Andrs Calamaro Eta
horrela, 42 abeslari eta 15 musikarik euren esperientzia eta adorea bat egiten dute Kepa Junkerak sorturiko etxe handi
horretan.
Atarian, Jos Saramago nobel saridunaren hitzak, alajaina, hain ondo oinarrituriko historia horri zentzu literarioa
emateko. Eta bertan amaitu beharrean, bigarren aro baten, munduan zehar kale desberdinetan barneratuko da,
urtebete beranduago Kalea diskoarekin.
Abagune honetan, Kepak Ameriketara bidaiatzen du, eta maila handiko artista sorta zabal batekin topo egin eta
grabatzen du, besteak beste, Juanes, Lila Downs, Pablo Milans, edo Lito Vitale.
Eta azkenik, 2010ean, Herria diskoarekin trilogia hau burutuko du. 23 abesti ondoko hirietan grabatzen ditu: New York,
Oakland, Pars, Casablanca, Estambul, Atenas, Boise-Idaho, San Francisco, Los ngeles, San Antonio-Texas, Hawai
eta Bilbao. Bidai luze honetan mundu osoko 280 musikarik eta abeslarik parte hartzen dute. kultura, identitate eta
historiaren transmisorea da, Kepak bere musikaren bitartez, lortzen du gogoratzea bere lurraldean sorturiko energia
guztia.
Beti Bizi 2010ean, Leioa Kantika Koraleko ahotsekin eta Xabier Amurizaren lankidetzarekin, ahaztuta samar zeuden
Bizkaiko kopla zaharren bilduma plazaratzen du. Urtebete beranduago, lan pertsonalagoa burutuko du, omenaldi
nostalgiko gisa, energia berriaz, baikortasunez eta bizitasunez beterik: Ultramarinos & Coloniales.
Etengabe erronka berrietan murgildurik, hurrengo leia Ipar Haizea izango da 2012an, bere gai bereizgarrienak iragaziak
direlarik Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren galbahe klasikotik.
Galiza, zalantzarik gabe, bere azken amodioa da, eta 2013a, Kepa Junkerak barnean daraman iratxoa auzoko
lurraldean murgilduko duen urtea da, bertan jatorrizko melodia eta erritmoak arakatuz.
Herri guztietako folklorearekin lotua eta kezkatua, baina Galiziakoaz oso gertu, disko liburu bikoitz honek lortzen du
biltzea hango lurraldeko musikarik hoberena. Aldi berean, Nacional de Folclore Martnez Torner delako sari berezia
jasoko du "trikitixaren mundua eta tradiziozko musika iraultzeagatik",.
Musikari nekaezina, diskografia luze honi, lankidetza anitz gehitu behar zaio, artista guztiz desberdinez burutuak,
esaterako, besteak beste, Hedningarna, Phil Cunningham, Alasdair Fraser, Carlos Nez, Voces Blgaras, Caetano
Veloso, Marina Rossell, Andreas Wollenweider, The Chieftains, edota, Pat Metheny.
Bereak dira bestelako single eta gaiak, hala nola, Mari Jaia, Bilboko Aste Nagusiko jaien erreginari eskainitako
ereserkia, eta bere trikitixa, euskararen aldeko hainbat ekitaldi kulturaletan dago (Korrika, Ibilaldia, Herri Urrats...). Eta
aukerarik galdu gabe, kezkatsu, partaidetza zuzena du "Oroimen Bizia" ekitaldian, hau da, espaniar guda zibilaren
biktimen omenaldian, elkarlanean Bernardo Atxaga idazlearekin eta Nestor Basterretxea eskuturegilearekin.
Munduan barrena bere ikuskizunak, pasioz, indarrez eta erritmoz beteak hedatu ditu; New York, Paris edo Hong Kong
hiriak liluratu ditu, hainbat txalo jasoaz; bere musika, Compaia Nacional de Danza delakoak erabili du, edo,
Almodovar-ek bere diskoetarako aukeratu.

Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegian maisu izan da. Bere disko guztien produktorea eta halaber, zerrenda
luzeko lanena ere bai, Oskorri, Oreka TX, Ibon Koteron, edo Garikoitz Mendizabal. Bultzatu eta indartu egin ditu euskal
lurraren doinuak, batetik, urrutiko garaietatik datozenak eta aro berriaren erronka aurrez aurre dutenak, eta bestetik,
bere asabek jotako txalaparta, txistu edo alboka musika-tresna berberen soinu berriak.
Bere buruaz leiala izanik, mende erdi honetan, gu liluratzen jakin izan duen aldi berean, Kepa Junkerak besarkada
amaigabean trikitixa ferekatu du. Biak elkarrekin, sinbiosi paregabean, oraintxe bertan, musikaria eta musika-tresna
murgilduko dira hurbiltasun, gertutasun, lur emankor eta haize berrien soinuak dituen historia txiki honetan.

You might also like