1002 Gaua Xabier Mendiguren PDF

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 35

38 berria 2008ko abuztuaren 1a, ostirala

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Estatu-gizonen arteko tratu bat


(I)

enezian nor den oro


etorri zen egun hartan Palazzo Ducalera, hiriko jaun nagusiak antolatu zuen festara. Han
ziren Gran Canale-ko jauregi ederrentako jaun-andere guztiak:
Girassi, Gontarini, Caballi Han
ziren Mediterraneo osoko merkatari handienak, Europako erresuma guztietako enbaxadoreak,
han ziren hiriari ospea eta lustrea
ematen zioten artista handiak:
Tiziano, Marco Basaiti, Jacopo
Palma il Vecchio
Inauterietan ziren: gondolak
bezala egongelak beren dotorezia
osoan apaindurik ageri ziren,
emazteki printzipalak norgehiagoka ziharduten, nork eramango
paparrean harribitxi ederrenak,
soineko finenak, orrazkera landuenak. Denek zeramaten begi
aurrean mozorro ttipi bat, baina
ez nork bere burua maskaratzeko
baizik are gehiago nabarmentzeko.
Musika alaia jotzen zuten lauteak, espinetak eta zanfoniak, baina
doinu horiek ez ziren oraingoz
entzuleak dantzan jartzeko gai,
haien kalakari lagun egiteko
baino. Era guztietakoak baitziren
han-hemen aditzen ziren berriketak:
Portura iritsitako azken oihalak, Ekialdeko zoragarrienak
Urrunagotik heldutako espezia-kargamentuak
Harako edo honako palazioan
egiten ari ziren berrikuntzalanak
Da Vinci florentziarrak egin
omen zituen asmakuntza harrigarriak
Michelangelo Buonarrotik
Erromako Aita Santuaren eskariz pintatu omen zuen kapera
txundigarria
Hizketaldi guztiak ez ziren
horren arinak ordea. Aretoaren
albo batean baina guztien joanetorriak begiz zelatatzen zituela,
Leonardo dogoa zegoen, Dukea
edo Dux handia, Veneziako Errepublikako agintari gorena eta
hiriko gizonik aberatsena. Ondoan zituen bere kontseilari hurbilenak; solaskidea, berriz, Dalmaziako printzea.
Aspaldiko aliatuak zituen dalmaziarrak, baina une hartan
inoiz baino inportanteago bihurturik zegoen haien adiskidetasuna: inperio otomandarra, Konstantinopla bereganatu eta
veneziarren betidaniko kide izan-

MATTIN

dako inperio bizantziarra desegin


zuenetik, Europan barrena ari
zen zabaltzen bere eragina: Grezia menperatu zuten, Serbia eta
Bosnia ere bai, gero eta lurralde
gehiago kontrolatzen zituzten,
eta zalantzan jarria zuten veneziarrek Adriatiko itsasoan eta
Mediterraneoan oro har garai
batean izandako nagusitasuna
Gure herrien arteko adiskidetasuna are gehiago estutu behar
genuke ari zitzaion esaten Leo-

nardo dogoa Dalmaziako printze


Kristoforori.
Gu beti izanen gara Veneziaren adiskide min eta eta lagun
zintzo erantzun zion Kristoforok.
Asko pozten nau horrek. Eta,
pentsatu dut, adiskide ez ezik,
senide ere izan gaitezkeela.
Dalmaziako printzea adi gelditu zen, besteak zer esango.
Seme bat duzu, oker ez banago jarraitu zuen Dogoak, egu-

nen batean, ailedi hemendik urte


askotara, zuk daukazun erantzukizuna bereganatuko duena. Nik,
berriz, badut alaba gaxte bat, nire
begietako ninia baino gehiago
maite dudana
Kristoforori begitartea argitu
zitzaion, Veneziako Errepublika
txit ahaltsuari loturik ikusiz bere
etxea eta bere ondorengoak.
Gazteek elkar ezagutu beharko dute, kontua gauzatu baino
lehen esan zuen hala ere, zuhur.

Bai noski. Baina ongi hezia


dut nik alaba, eta ez dut dudarik
halaxe irakatsia izango duzula
zuk ere semea.
Ez izan dudarik.
Agintari biek elkarri bostekoa
eman eta gero, Dogoaren kontseilariak eta Dalmaziako printzearen laguntzaileak gelditu ziren
berbetan, lotura haren xehetasun guztiak (diruei eta hornimenduei zegozkienak batik bat) elkarrekin adosteko eta zehazteko.

38 berria 2008ko abuztuaren 2a, larunbata

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Neska fin ameslari bat


( II)

estara joateko artean gaztetxoa zela-eta, bere logelan zegoen Chiara, Dogoaren alaba gazteena; ez
ohean lotan, beharko zukeen bezala, ezpada leihoan jaikita, jaiaren zurrumurruari adi, gogoa
ametsetan, sumatu ere gabe une
horretantxe bere etorkizuna ari
zirela erabakitzen.
Neska xarmanta zen Chiara.
Hamasei urte bete berritan, begi
argiak zituen, ilea hori, soin-atal
luze eta finak, gorpuzkera mehe
baina ongi egina. Palazioko pintoreek oso gustuko zuten haren irudiak margotzea, eta hain zuzen
irudi horietako bat eraman zuen
Kristoforo printzeak Dalmaziara,
miniaturan egina eta kamafeo batean sartua, gortean erakusteko.
Bizi-gogoz gainezka zegoen
Chiara: Veneziatik egunero abiatzen ziren ontzi haietan joan nahiko zukeen, Alexandriara, Tripolira, Brindisira, Anberesera baita urrutiago ere, portugaldarrek
Indietan barrena zabaldutako
itsasbide berrietan, edo Kolunbus
itsasturi genovarrak Gaztelako
erreginarentzat deskubritu berri
zituen lurralde ezezagun haietara. Haiek guztiak debeku zitzaizkion ordea.
Chiarari, bidaietarako eta
abenturarako tarte bakarra geratzen zitzaion, Dukerriaren Jauregiko gela, areto eta lorategi dotore
haietan: liburuen bitartez zabaltzen zitzaiona. Gizarte hartan gutxienak ziren letretako instrukzio
apur bat jasotzen zutenak, eta are
gutxiago emakumeen artean; alabaina, Leonardo dogoak pentsatu
zuen Berpizkunde garai aurreratu hartan ez zela soberakoa izango bere alabak irakurketaren hastapenak behinik ikastea.
Hastapenetik hasi, baina gogo
beroz barneratu zen mundu hartan Chiara gaztea. Latinezko klasikoak irakurri zituen, Ovidio eta
Tazito, Katulo eta Zizeron, baina
batez ere hizkuntza erromantzean sortzen zena: Dante Alighieriren Divina Commedia, Petrarkaren poemak, eta baita hau ezkutuan eskuratu bazuen ere Giovanni Bocaccioren Decameronea
ere. Toskana aldeko hizkera arrotza zitzaion hasieran Veneto-ko
neskatxari, baina laster ohitu zen
eta gogo biziz irensten zituen Pico
della Mirandolaren entsegu serioak nahiz eskuz esku zebiltzan artzain-nobela eta eglogak, non neska-mutilak maitasunik zirraraga-

MATTIN

rrienaren sugarretan erretzen ziren.


Amodio idiliko haiek guztiak liburuetan bai, baina non zeuden
egiazko bizitzan? Ez behintzat
Dukearen Palazioan, hainbeste
noble, gortesau, kapilau, gelazain, sukaldari, soldadu, neskame, gondolazain eta morroiren artean. Izan ere, nor ausartuko zen
bere begia Dogo handiaren alabagan jartzen, nagusi ahaltsuaren
zigorraren mehatxua gainean
izanda? Egoera horretan zegoela,

gauez eta isilka jauregitik ateratzeko planak egiten zituen noizbehinka Chiarak, inork ezagutu
gabe herritarren artean ibiltzeko
eta, nork daki, beharbada, ibilaldi
sekretu haietan
Plan lauso horiek gauzatu aurretik, baina, aitak deitu zuen bere aurrera.
Nire alaba kuttuna, munduan
beste ezer baino maiteago zaitudana hasi zitzaion esaten Leonardo dogoa, eta ondoren azaldu
zion bere belaunetan eseri ohi zen

neskatila emakume bihurturik


zegoela ordurako eta horrenbestez jarraitu zuen esaten, zure sexukoei berez dagozkizuen
eginbeharretan sartzeko adinean.
Chiarak, zer esan asmatu ezinik, burua makurtu eta isilik geratu zen.
Gure etxearen ondrarako eta
herriaren mesederako izango den
ezkontidea bilatu dizugu, bera ere
gizon prestu eta printzipala, aitaren esana egiteko gertu baldin bazaude, betiere.

Chiarai barrutik zetorkion


Ez! oihukatzeko gogo bortitza,
handik ihes egitekoa, Palazioa
zen urrezko kaiola hura betiko
atzean uztekoa. Alabaina, urtetako hezieragatik edo kemen faltagatik, burua makurtu zuen berriro, lehen baino are makurtuago,
eta halaxe esan zuen:
Ni beti izango naiz aitaren esaneko, eta zernahirako gertu gure
etxearen eta herriaren onerako.
Eta hala gelditu zen lotuta eta
erabakita Chiararen etorkizuna.

36 berria 2008ko abuztuaren 3a, igandea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Mutil zangar eta zakar bat


( III)

z dugu deus esan beste


ezkontideaz, Dalmaziako printzearen semeaz.
Simeon zeritzan haren
oinordekoari. Mutil zangarra, indartsu eta izukaitza, jauregiko bizimodu arrafina ez baizik eta
mendia eta basoa maite zituena,
egunez bere zakur eta aztoreekin
ehizan ibiltzeko, noiz basurde edo
orkatzak harrapatzen, noiz usapalak eta galeperrak atxematen;
gauez, berriz, mendiko borda galduren batean lagun artean ardoa
edanez eta kantari laketzen zen
Simeon dalmaziarra; edanak burua eta muturra berotzen zizkionean, berriz, sesioa eta liskarra
pizten ziren beti haren inguruan,
eta, hau zela edo bestea zela, ostikoka eta ukaldika ekiten zioten ia
beti elkarren artean, zartakoek
edo mozkorrak berak lurrera eraitsi eta seko lo gelditzen ziren arte.
Basoko piztiak aski ez eta beste
ehiza-mota baten gutizia pizten zitzaionean, aldiz, ostatu ilunen batean sartzen ziren Simeon eta bere lagunak, eta neska-txikiak
ekartzeko eskatzen zuten, neska
bargasta haien konpainia ederrean edan eta gero, arraren harra
ase ahal izateko. Goizaldean, burua sorgortuta esnatzen zenean,
zilarrezko txanpon batzuk bota
eta ospa egiten zuen handik Simeonek, ohelagun izan zuen emakumeari edandako ardoari bezain leku murritza emanez bere oroimen kamutsean.
Horrelakoxea zen Simeon, Dalmaziako printze izatera deitua. Ez
berez gaizto eta zitala, baina bai
besteen sentimenduez den mendreneko axolarik ez zuena, mundua bere zerbitzurako egina zela
uste zuena, bere nahia beste legerik ezagutzen ez zuena.
Simeonen aita Kristoforo printzeak bazekien ondo asko nolakoa
zen bere semea: alaia eta axolagabea esan ohi zuen entzulerik
baldin bazen, barru-barruan eta
bakarka astakirten eta kaikua
pentsatzen zuen arren; bere odolekoa zuen, ordea, eta horrenbestez beste guztien gainetik maite
zuena; horrez gain, luzaro pentsatu izan zuen gaztetako zorakeria
zela semea modu ganoragabe hartan jokatzera zeramana, eta urteen joanean bere onera etorriko zela; alabaina, oraindik gaztea zen
arren, denbora pasa ahala zuhurrago bihurtu ordez lehen bezain
zentzugabe edo are zentzugabeago jarraitzen zuela ikusten zuen

MATTIN

aitak, eta horrek biziki atsekabetzen zuen.


Hori dela-eta, Dogoaren proposamena entzun zuenean, batetik
kezkatxo bat piztu zitzaion arren,
bere seme zoraxka hark Veneziarekiko harreman onak zapuztuko
ote zituen, bestetik zerutik etorritako irtenbidea iruditu zitzaion;
izan ere, Kristoforok itxaropena
izan zuen ezkontzaren ardurak Simeon deslaia arrastoan sartuko
zuela eta Veneziako emakume de-

likadeziaz beteriko batek apur bat


finduko zuela zokormazoa bezain
baldarra zen seme hura.
Uste on horrekin egin zuen
Printzeak etxerako bidea, eta
Split-en porturatu bezain laster
bere aurrera deitu zuen semea.
Ez dago, jauna.
Non da bada?
Bere lagunekin joan da, ehizara.
Barrutik txitxareak jaten egon
arren, zain egon beste erremedio-

rik ez zuen izan Printzeak; eta, semea iritsi bitartean, gorteko ministro eta armadako jeneralei erakutsi zien Chiararen erretratua,
guztiek goretsi eta laudatu zutena. Ez zen hori izan Simeonen jarrera, azkenean iritsi eta aitak
azaldu zionean hitzartu berri zuena.
Zertarako nahi dut andre bat,
nahi ditudan guztiak eskuratu ditzaket eta? esan zuen.
Gizonak ezkondu egin behar

du esan zion aitak lehor, eta


errege-familiakoa denean, agintzen dioten harexekin ezkondu
behar du gainera.
Eta nik nahi ez badut?
Nahi ez baduzu, turkiarren
kontrako gerrara bidaliko zaitut,
oraintxe bertan.
Gogoz kontra bada ere, tuntun
veneziar bat baino okerragoa
izango baitzen turkiarren zimitarra, aitaren esana onartu zuen Simeon dalmaziarrak ere.

38 berria 2008ko abuztuaren 5a, asteartea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Nire merezient egiten ez bada


(IV)

orra, beraz, Chiarari


suertatu zitzaion ezkongaia, neskatxa veneziarrak hartaz ezer
ez bazekien ere. Ezkontza hilabete batzuk barru gauzatuko zela
esan zioten, eta, senarra izango
zuena ezagutuz joateko, egokia
izan zitekeela elkarri gutunak
idaztea, eskutitzen bitartez batak
bestearen gustu, nortasun eta berezitasunen berri izateko.
Ideia ona iritzi zion Chiarak, eta
gogo onez ekin zion gutuna idazteari. Gurasoek seme-alaben patua erabakitzea krudelkeria zentzugabea begitantzen zitzaion, alde batetik; bestetik, baina, onartzen zuen bere etorkiaren ezaugarria zela Veneziako hiriari loturik
ibiltzea, eta berak ezin ziola uko
egin bere zoriari; azkenik, berriz,
esperantza bat gordetzen zuen
bihotzaren barrenean, hosto arteko habian ezkutatzen den txorikume bat bezala, bizitzaren patuak edo diplomaziaren halabeharrak ekarri zioten senargai hura izan zitekeela, zergatik ez?, bere biziko gizona, asturuetan
berarentzat eta berariaz egokitua, bere gogoaren katramilak
ulertzen eta korapiloak askatzen
jakingo zuena, zintzoa eta azkarra, martzala baina otzana, zolia
eta sentibera.
Itxaropen ezkutu hori ezin gorderik hartu zuen antzara-luma,
busti zuen tintontzian, eta gutun
luze bat idatzi zion, Ene Simeon
maitea hitzekin hasi, eta zu ezagutzeko eta biok bat egiteko egunaren irrikaz agurrarekin amaitzen zena. Tartean, etxe oneko
neskatxa bati dagokion neurritasunaz betiere, bere bihotza zabaltzen zion, bere maitasun-ametsak adierazten, Aberlardo eta
Eloisa berri batzuk izango garen
uste osoan, eta eskatzen zion,
arren, Simeonek berak ere jakinaraz ziezaiola zein ziren bere gurariak eta zaletasunak, bion arimen anaitasunik estuena lortzearren.
Eskutitza amaitu, lakre gorriaz
zigilatu, eta Dogoaren mezularien eskuetan ipini zuen, Dalmaziara zihoan lehenengo itsasontzian bidal zezaten. Igorri bezain
laster, baina, halako ezinegon bat
zabaldu zitzaion bere barne osoan: Ez ote naiz jokatzen ari neskato tuntun bat bezala? galdetu
zuen bere artean. Nire bihotza
zabaltzen diot ezezagun bati; arima biki bat topatu beharko banu

MATTIN

bezala, hartaz ezertxo ere ez dakidala!.


Bere jokabideaz gogoeta egin,
eta bere buruarekin haserretu
zen Chiara: Aitak senarra hartzera behartzen nau, neure iritzia ere galdetu gabe; beharbada
bere betebeharra da, Veneziaren
interesak zaindu behar dituenez
gero, eta beharbada nik ez dut
obeditu beste erremediorik, alaba onak aitari errespetua zor dionez gero; baina hala ere, zer delaeta agertu behar dut horren inozo eta xalo Simeon delako horren

aurrean? Erdi-mairu edo erdi-basati ote den ere ez dakidan dalmaziar horren aurrean?.
Zenbat eta gehiago pentsatu bere egoeraz, orduan eta suminduago zegoen: Gainera, nork esan du
ez dudala obeditu beste errmediorik?. Erabaki bat hartu zuen bere
bostean, baina, bere baitan gordeta indarra galduko zuen beldurrez, ahoz eta ozenki adierazi zion
bere adiskide min eta konpainiako dama Ursula dAmaretto-ri:
Ursula esan zion. Aitaren
nahiari men egin eta gutun bat

idatzi diot Simeon Dalmaziakoari


Ondo egina esan zuen Ursulak.
Baina nire onginahi, begirune eta arduraren ordainetan ez
badut beste horrenbeste jasotzen,
Simeon delako hori ez baldin bada
nire maitasunaren dina eta horretarako duina, pikutara bidaliko
dut.
Eta zure aita?
Pikutara aita ere!
Ez esan halakorik! Inork entzunda ere

Berdin zait entzuten badute.


Edo ez. Nire planak zapuztuko lituzkete-eta. Zuri kontatuko dizkizut, badakit konfiantzazkoa zarela-eta: Dalmaziakoa nire merezient egiten ez bada, ihes egingo
dut, etxetik eta Veneziatik.
Baina nora joango da neska
gazte bat, bera bakarrik, mundu
arriskutsu horretan?
Mutilez jantzi eta marinel sartuko naiz, urrutira doan itsasontziren batean.
Jesus, Maria eta Jose! Ez ahal
da inoiz halakorik gertatuko!

30 berria 2008ko abuztuaren 6a, asteazkena

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Andregaiak idatzi dizu


(V)

ritsi zen gutuna Dalmaziara, Spliteko portura,


Printzearen Jauregira,
eta, Kristoforok agindua emana zuenez Veneziako
Dogoaren etxetik etorritako edozein mezu lehenbailehen berari
emateko, bere eskuetan jarri
zuten delako eskutitza, lakre
gorrian Dux-aren zigiluaz gain,
paper osoa ihintzatuz halako
basalore eta izpiliku-lurrin leun
bat zeukana, haren igorlea esku
eme bat zatekeela pentsarazi
ziona.
Bertan irekiko zukeen, haren
edukiaz jabetzeko irrikaz, baina
semearen izenean zetorren eta
itsuskeria zatarra zatekeen
Bere aurrera deitu zuen beraz
Simeon, eta kasualitatea!
harakoan jauregian zen, ehizaldi
batetik etorria edo parranda
batera joatekoa.
Zure andregaiak idatzi dizu
esan zion Printzeak, semea
agertu zitzaionean.
Simeonek tentuz hartu zuen
papera, harekin zer egin ez baleki bezala.
Ireki ezazu ba, behingoz.
Gerritik zintzilik zeraman sastagaia atera eta zazt, mugimendu zorrotz batez ireki zuen paperezko bildukia, baina lehen
bezain zalantzati eusten zion
orain ere esku artekoari.
Bakarka irakurri nahi baduzu, utziko zaitugu esan zion
aitak.
Barre harro bat egin zuen
Simeonek, harroa baina aldi
berean urduria. Izan ere, txikitan letren hasi-masiak irakatsi
zizkiotenetik, derrigor eta gogoz
kontra irakatsi ere, sekula ez
zuen hartu eskuetan ez lumarik
ez libururik, eta ezin ziur esan
izkribu hura entelegatzeko
gauza izango zen ere. Beldurra
ezkutatzeko arma izaten da
batzuetan harrokeria.
Bakarka irakurri? Zer axola
zait, ba, veneziar tuntun batek
dioena? Irakur dezala zure idazkari txindurrijale horrek, besterik ez daki egiten eta.
Txindurrijale hori Otto zen,
aitaren idazkari pertsonala,
egun osoa liburukoteen gainean
makurturik ematen zuena, eta
horregatik deitu zion Simeonek
horrela, Dalmaziako oinordekoarentzat letrak txindurri modukoak baitziren: gauza beltz, txiki
eta nazkagarriak.
Otto Bavariakoak hartu zuen

MATTIN

beraz Simeonek lurrera bota eta


zerbitzarietako batek jasota
luzatu zion gutuna; papera esku
artean, harekin zer egin ez zekiela geratu zen bera ere, ez letrekiko beldurrez, baizik errespetuz,
bera ez baitzen gutun haren igorlea ez hartzailea.
Irakurri, irakurri ozenki eta
beldurrik gabe esan zuen Simeonek ozarki.
Hala, bada, irakurketari ekin

zion Ottok, Ene Simeon maitea


hitzekin hasi eta zu ezagutzeko
eta biok bat egiteko irrikaz agurrarekin amaitu arte.
Ikusten? esan zuen Simeonek barre algaraka. Tuntun
veneziar bat, eta gainera txindurrijalea! eta besterik erantsi
gabe alde egin zuen palazioko
aretotik, oreinaren ehizan edo
lepatxurien peskizan.
Kristoforo burumakur geratu

zen, Simeonen jokabideaz lotsatua eta haserrez sumindua, seme


malapartatu hura nola zuzendu
ez zekiela. Kopeta altxatu zuenean Otto topatu zuen bere aurrean, burua apaldu antxean, ahalketua iduri, atzamarren puntaz
irakurri berri zuen izkribuari heltzen ziola.
Gutuna gordeko dut edo?
galdetu zuen Ottok.
Segundo batean pentsakor

geratu zen printzea, arrapostua


eman aurretik:
Erantzun bat asma ezazu,
Simeonek idatzia balitz bezala.
Baina izan dadila erantzun gozo
eta samurra, maitetsu eta errespetuzkoa.
Nire semea ez bezalakoa
pentsatu zuen Kristoforok, baina
mihia hozkatu zuen, behazun
hori irentsi beste erremediorik ez
zuela jabetuta.

30 berria 2008ko abuztuaren 7a, osteguna

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Bavariako txindurrijalea
(VI)

umanista bavariar
bat zen Otto, bizitza gehientsuena
Europa erdialdeko
hainbat jaun noble eta apezpikuren zerbitzuan emandakoa. Bere
altxor eta harrotasunik handienetakoa zen Erasmo Rotterdamekoarekin izandako gutunketa, argitasun eta zabaltasunaren
eredutzat baitzeukan jakintsu
hura; tamalez, garai ilunak eta
estuak heldu ziren Europara: elizaren egonkeriak astintzeko eta
marasmak garbitzeko hainbat
proposamen eginak zituen Martin Luther, Wittenberg-eko teologoak, eta erreforma horiek pizturiko gatazka giroan iritsi zen
Otto Dalmaziara, ezin jakin inkisidore katolikoen ala protestante
estuen ihesi, Adriatiko ertzeko
bazter hori erlijio-gerretatik
urruti geratuko zelakoan.
Ilunkeriaren kontrako gudua
izan zen beti bere guztizkoa, eta
horregatik lotu zitzaion gaztetatik bere burua janzteari, antzinako klasikoak eta elizako aiten
lanak gogotsu irakurriz, baita
azken urteetan hizkuntza bulgareetan sortzen ari ziren emaitza
ederrak ere, italieraz batik bat,
baina orobat beste hainbat mintzairaz.
Burua ikaste-lan horietan
murgildua izan zuelako-edo,
ahazturik izan zuen ia mundua,
edo gutxienez munduaren erdia;
zehatzago esanda, ez zekien zer
ziren egiazki emakumeak, nola
hitz egiten zuten, zer sentitzen
zuten gizonen artekoak izan
baitziren beti bere elkarrizketak
oro, eguneroko zereginetarako
neskameei emandako agindu
xumeak salbu.
Hizkuntza erromantzeetan
irakurtzen zituen zerbait istoriok, ordea, gizon-emakumeen
arteko amodioa zerbait gozo eta
desiragarri izan zitekeela pentsarazi zioten, liburuetako maitaleek behintzat sugarretan zeukaten bihotza, izerditan azala,
dardaretan eskuak elkarrekin
topo egin behar zutenean, eta
gogoa abaildurik beti maitea
urruntzen zitzaienean. Hainbeste poema eta ipuin irakurtzearen irakurtzez, iritsi zen barruntatzera munduan ez zela
gauzarik hain eder ez plazentik,
nola amorantearen gorputza
biluzgorririk (halakorik imajinatze hutsa bekatu larria izan
zitekeela sumatzen zuen arren,

MATTIN

erromatar katoliko nahiz luteranoentzat).


Alabaina, horiek guztiak pentsatzera iritsi zenerako xaharturik zegoen Otto: beti izan bazen
txiki, erkin, txurixka eta musutrixtea, urteen joanean konkorturik geratu zen, burusoildua,
betaurreko lodi batzuen beharrean, eta, hortaz, bere piurak
hurbilago zuen Herio segadunaren itxura makurra, Adonis edo
Apoloren irudi segaila baino.
Horrenbestez, liburuetako maitasun-istorioak irakurriz kontsolatzen zen Otto, halakoak irakurri ahala bere burua mentura
haietako heroi irudikaturik.
Eta bat-batean, hor non iristen den Chiararen gutuna. Ema-

kume gazte batek idatzia. Emakume gazte eta eder batek, berak
ere ikusia baitzuen Kristoforo
printzeak kamafeoaren barruan
ekarritako erretratua. Gaztea eta
ederra ez ezik emakume jantzia,
liburuak eta letrak maite zituena, Abelardo eta Eloisaren aipamen hark erakusten zuen bezala.
Gaztea, ederra eta jantzia izateaz
gain, emakume maitemindua,
sentibera eta pasionala, haren
gutunak hitzez hitz eta lerroz
lerro iradokitzen zuen legez. Otto
gaixoak pentsatu zuen huraxe
zela berak beti itxaron zuena,
Orfeorentzat Euridize izan zen
modukoa, bizitzaz eta heriotzaz
haraindiko grina betierekoa, eta,
sugar hori gogoan zuelarik,

hartu zuen antzara-luma, busti


zuen haren muturra tintontzian
eta txindurri beltzez hasi zen
betetzen paperaren zuria.
Ene Chiara guztiz argia,
abiatu zuen gutuna. Haren gutuna irakurtzetik eta erretratuari
begiratzetik ezin gelditu zitekeela aitortzen zion; eransten zuen
gero, ordu arte haren berri izan ez
bazuen ere, betidanik elkar ezagutu balute bezala sentitzen zela
orain; zentzugabea iruditzen
zitzaiola hura ezagutu aurreko
aldia, eta pentsaezina, aurrerantzean, bien bizikidetza izango ez
zen edozein bizimodu. Irakurri
duzu Amadis Gaulakoa?, galdetzen zion hurrena. Zutaz oroitzean, hango abenturak berritzeko

eta are biderkatzeko gauza sentitzen naiz. Amadisentzat Oriana


zena izango baita Simeonentzat
Chiara. Eta sinaduraren aurreko agurra: Zure guztizko zerbitzari txipi eta maitale leial.
Ez al da gehitxo, hori dena esatea? sujeritu zuen Kristoforok,
Ottok gutuna erakutsi zionean.
Hori esango luke gazte maitemindu batek, jauna.
Ondo da. Erants dezatela ene
semearen erretratu bat, eta doala
dena lehenbailehen Veneziara.
Eta egiten ari zenaren egokitasunaz zalantza baldin bazuen ere,
bere baitarako gorde zuen zalantza hura: Dalmaziaren eta gure
familiaren onerako izango ahal
da!.

36 berria 2008ko abuztuaren 8a, ostirala

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Sakea eta errefera


(VII)

i sentimendu kontrajarriz espero zuen Chiarak Dalmaziako gutuna: batetik itxaropena


zuen mutil prestu, zintzo eta
bihotz handiko batek erantzungo
ziola, berak nahi eta merezi bezala; bestetik, baina, bazuen kontrakoaren beldurra, eta, hala gertatzekotan, gero eta irmoago
zegoen bere erabakian: fardel
batean lau puska sartu, eta gauez
aldegingo zuen Veneziatik, nora
edo hara.
Ez zen beharrik izan noski. Iritsi zen Simeonen eskutitza, eta
bere eztizko ametsak gauzaturik
ikusi zituen han. Nork esango
zion, itsasoaren beste aldean, horrelako senargai ongi hezi, ikasi
eta amorosa topatuko zuela? Liburuetan bakarrik ezagutu zituen maitasun-istorio gozo-jario
horietako baten protagonista
sentitu zen Chiara bat-batean.
Eta, liburuetako istorioez ari zela,
artean ez zuen ezagutzen gutunak aipaturiko Amadis Gaulakoa, baina laster emango zion
konponbidea, Ursula bere dama
konpainiakoa bidaliz delako liburuaren bila.
Eta zer dio? Zer dio Simeonek?
jakin nahi zuen Ursulak, irrikatsu.
Ai, zer ez ote dio nire Simeonek! esan zuen Chiarak aurpegi
amestiz, eta hitz erdikako erantzun hark dena argitzen zuen,
hain dira jakinak eta ezagunak
maitaleen ibilera eta pausoak.
Harrezkero, mezu-truke sarri
bat eratu zen Venezia eta Dalmazia artean, Dogoaren Palazioaren
eta Spliteko Printzearen etxearen
artean, bataren sakeari bestearen
erreferak jarraitzen ziola, pilotapartida azkengabe bat iduri.
Mezu haien edukia ez zuen kontrolatzen Dogoak, baina bere alabaren begitartean ikusten zuen
ezkontzarako zurkaitzak lur onean landatuak zeudela, Estatuaren komenientziaz ez ezik, baita
ezkontideen aldartearen arabera
ere. Horrenbestez, ezteiak albait
lasterren prestatu behar zirela
pentsatu eta horren xehetasunak
lotzeko agindu zien bere kontseilariei, Dalmaziako Printzearekiko adostasunez, betiere.
Spliteko printzeak, berriz, gutun guztiak ezagutzen zituen, bai
Chiarak idatzitakoak, bai hari bidalitakoak. Ez zen berez aita muturluze horietakoa, nahiago zukeen semea bere kasa arduratu izan

MATTIN

balitz emaztegaiarekiko tratuaz,


baina Simeonek garbi utzi zuen,
ez lehenengo egun hartan bakarrik baizik birritan, berari bost
axola zitzaizkiola gutun txatxu
haiek, eta egin zezatela gura zutena, berari bakea emanda.
Hortaz, Ottok idazten zituen
Simeonek idatzi beharko zituzkeenak, eta aitari irakurtzen ziz-

kion Veneziara bidean abiatu aurretik.


Su hori ez ote da sobera eta lar,
Otto? galdetzen zion printzeak.
Neskaren amodio gartsuari
erantzuteko behar den doia, jauna.
Halaxe erantzuten zuen idazkari xaharrak, burua makur eta
ahotsa apal, baina egiazki dar-dar

batean zeuzkan eskuak eta gorputz osoa, besteren izenean idazten zuen arren bere bihotz barnetik ateratzen baitzuen gutun
haietako hitz bakoitza; era berean, itsasoz haraindi zetozen erantzunek Simeon maitea eta Simeon bihotzekoa bezalako esamoldeak txitean-pitean erabili
arren, eskribau txolinduak Otto

irakurtzen zuen, berekiko, Simeon behar zuen aldi bakoitzean;


eta, horrenbestez, gaztaroa traktatu filosofiko eta summa teologikoen artean xahutu zuen agure
kaskasoil hark gazte galai eta xarmant irudikatzen zuen bere burua, txiribitaz beteriko soropil batean maitearentzako lore bila
egun osoan.

36 berria 2008ko abuztuaren 9a, larunbata

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Iraileko estropada handian


(VIII)

zkontzarako plana Inauterietan adostu baldin bazen, ezkontitza ematea


eta gauzatzea irailean
izan zitekeela pentsatu zuen Veneziako Dogoak, sei hilabeteko ezkongaialdia nahikoa zelakoan.
Irailean, gainera, Veneziako estropada handiak ospatzen ziren, harrandiaz eta kolorez jantzitako
jaiak, herritarrak oro gondoletan
zebiltzala hiriko kanal eta ubide
guztiak betez, eta horien guztien
artean Leonardo dogoa bere ontzi
nagusian, veneziarren txaloak eta
txerak jasoz. Une aproposa, guztiz,
gazte biak uztartzeko.
Ezkonberriak, gisakoa den bezala, senarraren herrialdean biziko direnez gero idatzi zion Veneziako Dogoak Dalmaziako Printzeari bere egitasmoen berri jakinarazten zion gutun batean, utz iezaiozu bere alabaren hurbiltasun
samurra galduko duen aita xahar
honi ezteiak antolatzeko ohorea
izatea.
Erregu itxuraz eta aitaren kutixia gisa aurkeztu arren, Kristoforo
Splitekoak ulertu zuen baldintza
zorrotza zela hura, saihestu ezinezkoa. Horrenbestez, Veneziara joan
beharreko ordezkaritza eta eraman beharreko opari eta hornigaiak prestatzen hasi zen, anfitrioien mailan egongo baziren.
Ez zen berez veneziarren handitasuna beldurtzen zuena, ezpada
bere semearen jokabidea. Inongo
hizkuntzarik ikasteko gauza ez izateaz gainera, inoiz ez zen iaioa izan
palazioko jai eta dantzaldietan,
aristokraziaren manerak sino-mino barregarriak iruditzen zitzaizkion eta jateko orduan nahiago zituen atzamarrak eta bizarrak, koilara eta sardexkak baino. Dogoaren gonbidapenak, gainera, ezteieguna baino astebete lehenago
joateko zioen, bi herrien senidetzea
behar bezala ospatzeko eta ezkongaiek berek aurrez aurre elkar
ikusteko.
Zer egin dezakegu? galdetu
zion printzeak Ottori, afera hartan
bere aitorle eta konfiantzazko lagun bihurturik zuenari.
Simeon gaixotu egin dela esan
eta ezin duela Veneziara joan, adibidez?
Ez, hori iraintzat hartuko lukete veneziarrek, edo data berri bat
ipini ezkontzarako.
Hortaz
Pentsatuz-pentsatuz, plan bat
taxutu zuten printzeak eta idazkariak.

MATTIN

Partitzeko tenorea iritsi zenean, hiru itsasontziko taldea abiatu


zen Spliteko portutik, herritarren
agur eta oihuen artean, hiri osoko
kanpandorreetan ezkilek klinklan jo eta errepikan ziharduten
bitartean.
Hiruko espedizio hartan ontzi
bi laguntza eta defentsazkoak ziren, goleta arinak, soldaduz eta
marinelez beteak. Hirugarrena,

berriz, karabela dotore hiru mastakoa zen, eta bertan zihoan Dalmaziako herriaren ordezkaritza
ofiziala: gorteko aitonseme eta alabak, elizgizon printzipalak, Printzerriko gobernuburu eta kontseilariak, eta Kristofororen familia
osoa, beren senide Simeoni egun
eder hartan laguntzeko gertu.
Adierazitako egunean iristeko
moduan irten ziren, baina bidea-

ren erdian, ontzi nagusiak leman


arazoak zituela-eta, gelditu egin
behar izan zuten Brioniko uhartean, Istriako penintsularen ondoondoan.
Hau zoritxarra! zioen Kristofororen emazte Margarita printzesak. Veneziako golkoa ia-ia bistan, eta gu hemen, matxura baten
erruz
Zaude lasai senarrak. Kapi-

tainak esan dit egun gutxiren buruan konponduta egongo dela gure lema, eta garaiz iritsi ahalko garela Veneziara.
Baldinbait ere! Ez nuke galdu
nahi estropada eder hori.
Printzeak goleta bat bere ondoan gorde zuen, eta besteari agindu zion joateko lehenbailehen
Veneziara, Leonardo dogoari jakinarazteko bere atzerapenaren
berri, eta mezua emandakoan
itzultzeko atzera Brioniko uharte
hartara.
Dogoak atsekabez jaso zuen
berria, baina ezkontzarako garaiz
iritsiko zirela ziurtatu ziotenez,
lasai antxean geratu zen; zailago
zitzaion Chiarari bere nerbioei
eusten: batetik bere Simeon bihotzekoa aurrez aurre ikusteko irrika zuen; bestetik, zerbait ez
zekien zer okertu zitekeelako
beldurra Ezinegon batean
eman zituen ezkontzako unea iritsi arteko egunak, harik eta,
Estropada Handia ospatzen ari
zen unean, ezteietarako finkaturik zeukaten egunean beraz,
Gran Canale-tik sartzen ikusi
zituen arte Dalmaziako ikurrak
zeramatzaten itsasontzi bi: karabela nagusia eta goleta txikiago
bat.
Hor dira! Hor dira! esan zion
bere lagun Ursulari.
Veneziarrek gogo beroz txalotu
zituzten Adriatikoko beren aliatuak. Banderak eta estandarteak
altxatu ziren nonahi; tronpek,
turutek eta danborrek jendetza
gortzeraino zabaldu zuten beren
harrabotsa; Kanal Handian zeuden gondola guztiek ohorezko
korridore moduko bat osatu
zuten gonbidatuei ongietorria
egiteko, handik pixka batera San
Marko basilika handian osatuko
zen korridorearen aurrekari,
ezkontideek ate nagusitik aldarerainoko bidea egin bitartean
Ordu bakan haietan gertatuak
lanbro artean bezala oroituko
zituen gerora Chiarak, batetik
bestera ibili baitzuten: jantzi hau,
hartu hori, joan hara, etorri
hona aldamenean Simeon maitea zuela, ahorik zabaltzera
ausartzen ez zen mutiko lotsatia;
emozioak gainezka egiteko
zorian zegoelako? Hainbeste
jende eta zarata artean kikildurik
zegoelako? Nolanahi ere sumatzen zuen Chiarak, Simeon ere
desiratzen egongo zen, bera bezala, dena amaitu eta biak bakarka
geratzeko.

34 berria 2008ko abuztuaren 10a, igandea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Turkoa ateetan
(IX)

ristofororen plana primeran atera zen ordura arte: Chiara eta


Simeon ezkondu ziren,
eta inor ez zen espantuka hasi
senargaiaren basakeriaz; izatekotan, veneziarrek beste nazioetakoei egozten zieten moztade
hori aurpegiratuko zioten, baina
aldez aurretik ere jakina zen,
haientzat, Italiatik kanpokoak
oro barbaro samarrak zirela.
Veneziako kardinaleak elizkizuna amaitu eta laster etorri zen
printzearen planaren bigarren
partea: Kanalera iritsi zen, bela
guztiak airetan, espedizioko bigarren goleta, Istrian gelditua zena.
Portura arribatu eta zalapartaka
adierazi zuten Dalmaziako printzea ikusi behar zutela lehenbailehen. Halako presa eta ezinegona
ageri zutenez, albait lasterren eraman zituzten Dogoaren Palaziora, non alaitasun ederrean ari baitziren ezteiak ospatzen, mahaiak
oparo zerbitzaturik, Po ibaiaren
ibarretik Alpeetarainoko jaki fin
etaeraguztietakoekin:hanzirenhegazti, txerriki, bildots eta abelgorriak; han ziren ardo zuri, beltz eta
gorriak, apartsu eta gozoak; han ziren baratzeetako ortuari eta arboletako fruitu mota guztiak, mahaiak
bete beharrean, gonbidatuek gainezka egin arte jan eta edan zezaten.
Horretan zeuden, beraz, afaltiarrak, noiz eta dalmaziar mezulariak
iritsi baitziren, kezka aurpegian, beren printzearekin hitz egitera. Dogoaren ondoan zegoen Kristoforo,
biak ere mahai nagusiaren burutzan, eta haraino eraman zituzten
iritsi berriak.
Zerdela-etasartuzaretezalapartan gonbidaturik ez zaudeten festa
honetan? esan zien Dalmaziako
printzeak, haserrea ahotsean.
Mintzatu arin, eta zuribide egokirik
ez baduzue neronek eskatuko diot
Leonardo Dogoari zigor zorrotzen
bat ezartzeko.
Maiestatea, turkiarrak gure lurraldean sartu dira.
Non? Nola? Kristoforok, asaldatuta.
Hegoaldeko mugatik heldu dira, Albaniako lurretatik, eta Dubrovnik aldeari eraso diote.
Eta hiriak, eutsi dio?
Setiaturik daukate, eta handik
iritsi da isil-mandatari bat, laguntza
eske.
Kristofororen betarte iluna are
ilunago eta kezkatuago bihurtu zen
pentsatzenzuenbitartean.Gero,be-

MATTIN

reanfitrioiVeneziakoDogoarimintzatu zitzaion:
Ene Duke eta gaurgero ene
anaia: pena dut bihotzean hau esatean baina, lehenbailehen aldegin
beharra daukat.
Ulertzen dut, nire printze maitea:gurekarguarenardurakhorrelako morrontzak dakartza

Ezkonberrien poza zapuztu beharrak erdibitu egiten dit barrena,


baina semearen ezpata ere beharrezkoa dut, batek turkiarrei aurre
egiten dien bitartean besteak gaztelua gobernatzeko.
Dogoak ontzat jo zituen printzearen azalpenak, eta bere itsas
armadaren zati bat ere eskaini

zion, turkiarrak menderatzeko.


Dalmaziarrak estimatu zion, eta
geroan agian onartu ere egingo
omen zion laguntza, baina oraingoz etxeko indarrekin moldatuko
omen zen.
Baina, badaezpada, lehenbailehen joan nahiko nuke.
Jakina.

Eta, protokoloetan gehiago luzatu gabe, dalmaziarrak mahaitik altxatu eta beren itsasontzietara abiatu ziren, ahalik eta arinen aberrira itzultzeko asmoz.
Eta haiekin batera Chiara, ezkontzaren bidez bera ere dalmaziar bihurtua eta haien patuaren
partaidea.

34 berria 2008ko abuztuaren 12a, asteartea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Halakoak ote dira gizonezkoak oro?


(X)

tsasontziko itzuleran, Chiarak ez zekien zer pentsatu


ere. Simeon ikusteko irrikatan eman zituen azken hilabeteak, lehenengo gutuna jaso
zuenetik; alabaina, ezkondu zirenez geroztik ez zuen ia harekin
mintzatzeko aukerarik izan: lehenengo momentuan, presaka eta
korrika iritsi ziren, ozta-ozta elizkizunerako garaiz; gero, berriz,
zalapartaka aldegin behar izan
zuten denek batera; juxtu izan
zuen bere soineko eta puskak jasotzeko astia, bere lagun eta konpainiako dama Ursula lehorrean
geratu zen, Dalmaziara berarekin
eramateko asmoa bazuen ere; eta
itsasontziko zoramen hartan, Simeonekin ordu batzuk eman bazituen ere, bere itxaropenak ase
ordez zalantzak eta beldurrak piztu zizkion beste ezer baino gehiago topaldi labur hark.
Zer gertatu zen bada? Berak espero zuena, nahi ere nahi zuena,
batetik, bestetik halako izu zehazgabe bat sortzen zion arren: alegia, gizon-emakume ezkonduen
arteko maitasunezko bategitea
gauzatu zela esan zitekeen. Bera
guztiz ezjakina eta aritugabea zen
ur haietan, baina, han-hemen entzundakotik bazekien, gutxi gorabehera, zer eta nola gertatzen zen
halakoetan. Biak gelan bakarka
geratu zirenean, biluzteko agindu
zion Simeonek, egiteko hartan azkarrago ari zedin gizonak berak
ere laguntzen ziola; gero ohatzean
etzanarazi zuen, buruz gora; ondotik Simeon bera erantzi zen,
gainean jarri zitzaion, zirkun-zarkun ibili zitzaion batera eta bestera
Zer esan zezakeen? Mina eman
ziola? Pixka bat bai, baina ez
gehiegi, eta lehenengo aldietan
normala dela ere entzuna zuen.
Gauza higuingarria zela entzuna
zien noizbait emakume batzuei,
eta gizonezkoen ohaide izatea baino hobe zela moja sartzea; berari
ez zitzaion iruditu halako gauza
nazkagarria, baina ezta poema
batzuetan aditzera ematen zen esperientzia zoragarri eta parerik
gabea ere; besterik gabe, ez hotz
eta ez bero geratu zen.
Hori zen gutxienekoa baina.
Andregai birjin askori gertatzen
zaionaren parekoa, pentsatu
zuen; hori baino kezkagarriago zitzaion, bere gainean eta barruan
egon zen Simeon horrengan ez
zuela inondik inora sumatzen berari gutun suhar eta inspiratu

MATTIN

haiek idatzi zizkion arima delikatua edo gizon sentibera.


Zer esan nahi du honek? pentsatu zuen Chiarak, ohatze gainean, zurrungaka ari zen Simeonen
aldamenean: Liburuetako maitasuna engainu handi bat dela?
Gizonezko guztiek maitale debotaren itxurak egiten dituztela baina axola zaien bakarra beren kirtena gure hanka artean sartzea
dela?.
Bestalde pentsatu zuen geroago, egia da baita ere oso hitz gutxi egin duela Simeonek. Lotsagatik zela uste nuen lehen, baina bere jokabidea ez da izan mutil lotsatiarena. Beharbada erdipurdi
moldatzen da italieraz eta horregatik bere zapo-hizkera dardar-

tia? Baina hizketan horren txarto


egiten badu, nondik nora halako
gutun oparo eta pasionatuak?.
Gogoeta horiek gora eta behera
ibili zen gau osoan, itsasontziko
ohe estu hartan begirik bildu
ezinda, ahalik eta gutxiena mugituz, alboko zurrungalaria iratzarriko zen beldurrez. Egunsentiarekin batera, iskanbila eta astrapala zabaldu zen itsasontzi osoan,
baita bere senar berria esnatu ere.
Badaezpada lokartuarena egin
zuen Chiarak, Simeonek izan zitzakeen burutazioek ezer gutxi kilikatzen baitzuten bera. Zorionez,
baina, jaiki eta ontzigainera jo
zuen Printzearen semeak, emaztea bake santuan utziz orain bai
lo pixka bat egiteko.

Itsaso zakarra izan zuten, eta


Chiarari ondoeza egin zitzaion,
itsaso ondoan hazi arren ez baitzegoen itsasontzian ibiltzen ohituta, kanalean gora eta behera zebiltzan gondoletan ez bazen. Beharrik, Printzearen gorteko zenbait
dama izan zituen une larri haietan laguntzaile, berak amesgaizto eta eldarnioen artean Simeon
non zegoen galdetzen zuen arren.
Simeon goian da esaten zioten dama bihotz onekoek, gizonekin, turkiarren kontrako gerra
prestatzen.
Eta esaldi horren oihartzun gisa, kantuan eta edanean zebiltzan
marinelen ahotsa iritsi zen logelara, eta ahots haien artean Simeonen algara nabarmen

Simeon eldarnio arteko


erdi-esna erdi-ametsetako egoeran.
Lasai, laster iritsiko gara eta.
Laster iritsi ziren Spliteko portura, eta hantxe jaitsi zen Chiara,
gorteko dama, ume eta zaharrekin, sasoiko gizonek tartean
printzea eta beronen semea Hegoalderantz jarraitzen zuten bitartean, Dubrovnik turkiarren
atzaparretatik askatzeko eta
etsai otomandarrari eskarmentu
on bat emateko.
Agur, laster itzuli zioten portutik jaitsi zirenek, besteak beste
Chiarak.
Laster itzuliko gara erantzuten zuten barkuan zihoazenek,
besteak beste Simeonek.

28 berria 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Gerokoak geroko
(XI)

almaziako agintari
eta soldaduak Dubrovnikeraino joan ziren, Adriatikoaren
itsasertzean zehar, eta hara iritsi
zirenean beso-zabalik hartu zituen gazteluko gobernadoreak,
aurretik eman baitzioten bisita
haren berri, xehetasunak eta
nondik norakoak ezkutuan gorde
bazizkioten ere. Dubrovniken
zeuden otomandar bakarrak zenbait merkatari xume ziren, asto
eta guzti beren salgaiekin etorriak, herriko plazan tratua egin
nahian: tea eta olibak, lapikoak
eta oihalak; turkiar haiek batere
axolarik gabe ikusi zituzten beren aurretik igarotzen itsasontzitik jaitsitako jaun eta soldaduak,
ia-ia gerra bat piztua zutela jakiteke.
Spliteko gortekoak poz-pozik
zihoazen, Venezian erdizka utzitako festari jarraipena emateko
desiratzen.
Ekar dezatela janaria agindu zuen printzeak.
Ekar dezatela edaria ere
haren semeak.
Datozela musikariak Kristoforok.
Datozela neska gazteak ere
Simeonek.
Printzeak semeari begiratu
zion, bekozko ilunez, bere buruari galdetuz ezkondu eta gero ere
lehen bezain atorrante izaten
segituko ote zuen.
Ez dakit ezkontza honetatik
atarramentu onik aterako dugun
aitortu zion Printzeak Dubrovnikeko gobernadoreari.
Nola ez ba, jauna? Veneziako
Dogoaren senide bihurtuta,
indartsuago aterako da gure
herriaren segurtasuna, eta baita
negozioetarako aukera ere.
Hala ere, engainu hutsa izan
da orain arte ezkontza, eta
hemendik aurrera ezin ibiliko
gara zimarkunkerietan.
Utzi gerokoak geroko. Kezkatzen al gara gu geure emakumeez? Haiek ere aurkituko dute zertan entretenitu.
Hala bedi, baina ez dakit
Zertan zebilen bitartean Chiara, Veneziako Dogoaren alaba?
Spliteko kale eta jauregiak erakutsi zizkioten, zubiak eta gazteluak. Berak, buruz, Veneziakoekin konparatzen zituen ikusten
zituen gauzak oro, eta ohartzen
zen herri txiroago, zatarrago,
atzeratuago batera ekarri zutela.
Alabaina, hori bazekien lehen-

MATTIN

dik ere: non Veneziaren parekorik? Beraz, hobe zuen onez onean
eraman, gauzei beren alderdi
onenetik begiratu.
Gorteko emakumeak zituen
bide-erakusle; batik bat, Kristoforo printzearen emazte Margarita eta alabak; bere amaginarreba
eta koinatak ezin adeitsuago
aritu ziren uneoro, baita apur bat
kikilduta ere, veneziarren nagusitasunak lotsatuko balitu bezala. Beharbada oinarririk gabeko
beldurrak ziren bereak? Bazitekeen Simeon bere gutunetan
ageri zen bezalako mutil sentibera eta bihotz garbikoa izatea?

Laster jakingo zuen, ziurtatu ziotenez turkiarrekiko liskarra ez


baitzen askorik luzatuko. Harritu
egin zen apur bat denek ere halako arinkeriaz hartzen zutelako
Dubrovnik-en setioa, baina,
azken batean, zer zekien berak
gerra kontu horietaz?
Ailegaeraz geroztik, Spliteko
bazterrak ikusi eta gaztelua miatu bitartean, aitari eta bere adiskide Ursulari idatzi nahi izan
zien; orain, berriz, bere geletan
behar bezala egokiturik zegoela,
ez paperik ez idaztekorik ez eskura, eta haien galdea egin zion bere
gelazainari.

Gauza horiek, Maisu Ottok


izaten ditu etxe honetan.
Maisu Ottori eskatuko diozu,
arren, gutunak idazteko beharrezkoak helarazteko?
Ez zuen luzaro itxaron behar
izan. Berehala etorri zitzaion
Otto delako hura, hainbat paper,
tinta eta luma-motarekin, eta
bere bizkar okerra are okerragotzen zioten erreberentzia etengabeekin.
Venezian askoz ere finagoak
izango dituzue, dudarik gabe, baina hemendik Konstantinoplara
bitartean ez duzu hauek bezalako
tresnarik topatuko.

Berdin dio, aitari idazteko besterik ez da.


Veneziako Leonardo dogoari
bere alabak idazteko, ez dio berdin inola ere; ez du balio edozein
paperek, ezta zeinahi lumak ere.
Ottok hitz eta pitz jarraitu
zuen, eta haren jarioan zerbait
ezaguna sumatu uste izan zuen
Chiarak, zer zen ez bazekien ere.
Beharbada txikitan autore greziar eta latinoak irakasten zizkion erretorika-maisu zaharra
gogorarazten ote zion? Berdintsu zion; azken batean, nori axola
zitzaion eskribau xahar berbalapiko hura?

36 berria 2008ko abuztuaren 14a, osteguna

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Larria al da?
(XII)

ilabete batzuk iragan


ziren, eta hilabete
haietan gauza gutxi
agitu baina gauza
asko argitu ziren.
Lehenik eta behin, Chiarari
argi geratu zitzaion zokormazo
huts batekin ezkondu zela, eta
Simeon hura ez zela, ezin zitekeela izan, bera liluratu zuten gutun
haien idazlea. Aldian behin agertzen zitzaion senarra, gehienetan
gauez, bere senar-eskubide omen
zirenen eske; hortik kanpo gutxitan ikusten zuen, eta kasik nahiago, ohartua baitzegoen inongo
jendetasunik gabeko basakristau
bat zela, zibilizazioaren usadioak
hastio zituena, jan-edana eta
ehiza beste kezkarik gabea.
Bere bihotzeko penen eta
minen berri ematen zion Ursulari, aldiro idazten zizkion gutunetan; horretarako erraztasun
handi bat bideratu zioten gainera: gorteko espedizioaren ostean,
Veneziatik iritsi zen lehenengo
itsasontzian, Chiararen arropa
eta gauzak helarazi zizkioten,
ihesaldi zalapartatsu hartan eraman ezin izan zituen guztiak,
hainbat kutxatan sartuak; eta,
horiez gain, uso mezulari saldo
bat bidali zioten: handik aurrera,
etxera gutun bat iritsarazi nahi
zuen bakoitzean, aski zuen
mezua uso haietako baten hankari eranstea eta gero usoa aske
uztea, uso hura zuzen-zuzen
joango baitzen, Adriatikoa
zeharkatuz, Veneziako Palazzo
Ducale-ra.
Uso haiei esker, beraz, sarrisarri kontatzen zizkion bere
bihozminak Ursulari; ez ordea
aitari, sumatzen baitzuen bere
kezkak umekeriak irudituko
zitzaizkiola Leonardo dogoari,
eta emakumeen gauzak bestela,
ez inola ere Venezia eta Dalmaziaren arteko harremanak bezalako gai inportante bat trabatzeko arrazoia.
Isilik egon behar ote dut?
Senarraren axolagabezia jasatea
ote da nire eginbeharra?, galdetzen zion bere buruari. Aitaren
gortean ikusi izan zituen emakumeak hartu zituen gogoan; orain
bertan Spliten ikusten zituenak.
Zenbat holako, bera bezala sufritzen ari zirenak? Eta inork ez
zuen ezer esaten. Emakumearen
patua ote zen hura? Baina zergatik onartu behar zuen berak patu
krudel hura? Jainkoaren aurrean
zin egin zuelako? Behartutako

MATTIN

zina egiazko zintzat jo ote liteke


ordea?
Egia zen, bestalde, ongi zaindua zegoela gazteluan, Printzeak
begirune osoz hartzen zuela, eta
haren familia osoak tratatzen
zuela txeraz eta laztanez. Zereginik gabeko orduak emateko,
berriz, maisu Ottok zaintzen
zuen liburutegia zeukan eskura,
eta han deskubritu zituen bere
hainbat liburu gogoko, baita
ordura arte ezagutzen ez zituen
beste horrenbeste ere.

Irakurri duzu hau? galdetu


zion Ottok bere doinu koipetsu
harekin, esku artean liburu bat
ipintzen ziola.
Orlando furioso, Ludovico
Ariosto-rena irakurri zuen Chiarak azaletik. Aditzea daukat,
baina ez dut ezagutzen.
Eramazu, eta ikusiko duzu.
Chiarak eraman eta irakurri
egingo zuen, baina idazkari
zaharrak agure maitagarri
baten gozotasuna izan behar
zukeen arren halako enpagu

bat sortzen zion, harengandik


ahalik eta urrutien mantentzen
zuena.
Eta gauzak horretan zeudela,
ezkondu zenetik hilabete batzuk
igarota, Chiara ohartu zen gorputza aldatzen hasi zitzaiola; hilekoa ez zitzaion etorri, zerbaitek
kalte egin balio bezalako higuin
sentipen batekin jaiki eta botaka
hasten zen Printzearen medikuak ikuskatu zuen.
Larria al da? galdetu zuen
Kristoforok oheburuan.

Eta larriagoa bihurtuko da:


bularrak puztuko zaizkio, aldakak zabaldu, sabela hazi eta
hazi Baina zazpi bat hilabete
barru dena amaituko da bota
zuen sendagileak irri batekin.
Hau poza! esan zuen Kristoforok. Kanpai guztiek jo dezatela, baita turutek ere. Herriak
jakin dezala Dalmaziak baduela
bere ondorengoa. Datorrela
Simeon Non da Simeon?
Baina Simeon, harritzekoa, ez
zegoen gazteluan.

34 berria 2008ko abuztuaren 15a, ostirala

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Joan-etorri labur bat


(XIII)

erri ona jakin eta biharamunean, gau osoan burua jirabiraka erabili ondoan, Kristoforo printzearekin hitz egin nahi zuela
adierazi zuen Chiarak. Bakarka, erantsi zuen.
Hona nire errain guztiz maitea
hartu zuen printzeak gozo. Zer
egin dezaket zure haurdunaldia
gozoago egiteko?
Zuzen eta artez esango dizut,
ingurumarietan ibili gabe: haurdunaldiaren hasieran nagoenez,
Veneziara egin nahi nuke joanetorri bat, nire hiria, gurasoak eta
neba-arrebak ikustearren.
Zure senarrari eskatu beharko
zenioke hori.
Nire senarraren hitzak, nik bezain ongi dakizu zenbat balio
duen. Dalmaziako printzeari eskatzen diot, eta printzearen oniritzia galdatzen.
Itsasoak dituen arriskuekin,
ordea, eta zu zauden bezala egonda, ez dut uste halako bidaietarako une egokiena denik. Geroago,
agian
Ez dakit nire aitak poz handia
hartuko duen alabaren bisita ukatzen zaiola jakiten duenean
Ziur nago Veneziako Dogoa ere
nirekin bat etorriko dela, zure osasuna beste ezeren aurretik jartzean.
Eta zer uste duzu pentsatuko
duela, ezkontzarekin ziria sartu
diozula jakiten duenean?
Ez dut ulertzen zer esan nahi
duzun.
Ez egin leloarena, ondo asko dakizu-eta zure seme hori ez dela gauza gutunik sinpleena idazteko ere.
Horiek txikikeriak dira, ene
Chiara maitea, gure herrien arteko harreman adiskidetsua zapuztu behar ez luketenak.
Utz iezadazu Veneziara joanetorri bat egiten, eta ezerk ez ditu
zapuztuko gure herrien arteko
harreman adiskidetsuak.
Kristoforo Chiarari begira geratu zen: haren edertasuna goretsi
izan zuen lehen; haren nortasuna
eta argitasuna miresten zituen
orain. Eta bere semearen lerdokeriarekin konparatzen
Ados esan zuen printzeak.
Veneziara joan ahalko zara. Bidezkoa da sorterriaren eta familiaren oroimina sentitzea. Baina
bisita laburra izan beharko du, eta
zin egin behar didazu ez zarela aitatxoren etxean geldituko.
Zin degizut ez naizela Venezian geldituko.

MATTIN

Berehala eman zituen Kristoforok itsasontzia prestatzeko ordenak. Ez zuen erabakitakoaz damutu nahi. Emakume baten aurrean amore eman izanak
harritzen zuen batik bat bere burua, baina Chiara, bere erraina
izateaz gainera, Leonardo dogoaren alaba ere bazen, eta herri txiki
baten biziraupenean agintariak
jakin behar du, ihiaren gisan, hai-

zearen menera makurtzen,


zuhaitz tente-harroak errotik
erauzten eta botatzen baititu
erauntsiak.
Semeari ez zion kontatuko elkarrizketaren berri. Bakarrik
azalduko zion munta handiko aferak zudela veneziarrekin trenkatu beharrekoak, eta Chiara bidali
zuela mezulari, hura zelakoan diplomaziazko misio hartarako or-

dezkari aproposena. Eta ez zen


guztiz gezurra.
Chiararekin batera joateko
bere marinel eta soldadu konfiantzazko batzuk hautatu zituen, eta
baita Otto idazkaria ere, emakumearen itsasaldia entretenitu zezan bere liburuekin eta bere kalaka etengabearekin.
Chiarak, bitartean, joan-etorri
baterako puskarik ezinbestekoe-

nak bildu zituen (pare bat kutxa,


beste dozena bat gazteluan utzita), eta gutun bana idatzi zien
bere adiskide Ursulari eta aita Leonardori, hitzik neurtuenekin,
berehala egingo zien bisitaren berri emanez, zain egon zitezen.
Gero gerokoak, pentsatu
zuen, gutun haiek zeramatzan
usoa askatu eta itsaso gainean hegan ikusi zuenean.

36 berria 2008ko abuztuaren 16a, larunbata

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Atlanteak Adriatikoan
(XIV)

guraldi onarekin atera


zen itsasontzia, printzearen goleta gogokoenetakoa, Spliteko portutik.
Ondo bidean, egun gutxiko ibilia
egingo zuten, Adriatikoan gora,
Veneziara iritsi arte.
Chiara baldin bazen bidaldi
hura gehien itxaron zuena, ez
zeukan irrika txikiagoa maisu
Otto printzearen idazkariak. Izan
ere, gutunketa-garaian halako
intimitatea lortu bazuen neskatxa veneziarrarekin, intimitate
paperezkoa izan arren, beste
baten izenean idatzi eta jasotako
gutunak izan arren, geroztik,
ezkontza gauzatu zenetik, hurbilago bai, hurbilago ikusten zuten
bere begiek Chiararen begitarte
argia, baina aldi berean urrundu
egin zitzaion, ezinbestean urrundu ere: orain emakume ezkondu
bat zen, bere jaunaren semearekin esposatua, eta begirune berezia zor zion, horrenbestez; bestalde, jendez inguraturik egon ohi
zen beti Chiara, gorteko emakumeen artean eskuarki, eta lekuz
kanpokoa izango zen berak gorteko idazkari batek harekin
mintzatu nahi izatea, ez bazen
Chiara bera aldian behin beregana zetorrena, liburu eske edo; eta,
azken batean, zer esango zion
berak, eskribau xahar, konkortu
eta burusoilduak, horrelako
izaki miragarri eta zerutiar bati?
Zer?
Ottok ez zekien zer esango
zion, baina bazekien ez zuela
aukera hura galduko, Chiararengana hurbildu eta, inguruan
traba egingo zien inor gabe, harekin lasai-lasai mintzatzeko, garai
bateko gutunetan bezala.
Gaua zen. Ilargi zuriak bere
edertasun betea ageri zuen itsaso
laoaren gainean, iretargiaren
irira urazal barean islatzen
zela. Ontziaren brankan, maskaroi bizidun bat balitz bezala,
Chiara zegoen, zeru-itsasoei begira, auskalo zer gogoan. Eta haren
atzetik, itsas kulunkaren ondorioz pausaje baldar eta zalantzakorrez, Otto maisua, eztira doan
euliaren gisan hurbilduz.
Ai hau gauaren zoragarria
esan zuen Ottok.
Chiarak ikarazko jauzitxo bat
egin zuen, gau hezeak eragindako
dardara izan zitekeena, ala ustekabearen izua.
Ederra dago bai esan zuen,
bere onera etorrita.
Horrelako edertasunaren bis-

MATTIN

tan, jainkoaren eskua sumatzen


du batek, ez duzu uste?
Bai, izan liteke.
Sortzailearen indarra airean
balego bezala hizketan hasi eta
abaila hartu zuen Ottok. Antzeko zerbait senti daiteke artelan
batzuen aurrean: Fra Angelicoren Anuntziazioaren aurrean,
esate baterako, zaila da horren
atzean zerutikako inspirazioa ez
sumatzea. Ez zaizu iruditzen?
Bai, bai, bai beste zer edo zertan pentsatzen saiatuz, Chiara.
Maitasunaren misterioa bezala da. Ukitzen gaituelarik, iduri
luke goragoko maila batera jaso
gaituztela. Baina latinoek Kupidoren geziaz irudikatzen zuten
hura, ez ote da kristauon Probidentzia bera? Ezagutzen al duzu

Atlanteen istorioa, Platonek kontatzen zuena?


Ez aitortu zuen xaloki Chiarak.
Ba, Plantonek kontatzen du,
Sinposiuma edo Oturuntza izeneko bere lan batean, gure mundua
egin baino lehenago bazirela,
Atlantida deritzan uharte batean,
izaki batzuk, ez gizon ez emakume
ez zirenak, edo gizon eta emakume
batera, bi buru, lau beso eta lau
hanka zituztenak. Hain eder eta
indartsuak omen ziren izaki horiek, non jainkoen jelosia piztu zuten; eta, beraiei aurre egin ez ziezaieten, erdibitu egin omen zituzten izaki haiek, halako moldez non
izaki bakoitzetik bi sortu ziren, buru bat, bi beso eta bi hanka zituztenak, erdiak gizonezkoak eta beste
erdiak emakumeak.

Gu bezalakoak, hortaz.
Horixe bera. Gaurko gizonemakumeak haien ondorengoak
garela esan liteke, eta, oharkabean bada ere, lehengo batasun eder
eta indartsu haren oroitzapen
moduko bat daukagunez, horregatik sortu omen zen maitasuna,
eta horregatik jotzen omen dugu
elkarrengana. Alegia, hau dena
doktrina heretiko samarra izango
da baina, gizonak eta emakumeak, gorputzez eta arimaz bat egiten dutenean, jainkoren pare
bihurtzen direla, edo gutxienez,
bategite horrek irauten duen bitartean, zeruetako erresuman
sentitzen direla.
Hori guztia esatean, Chiarak
ikusi zuen listu-mintz bat osatzen
zitzaiola Ottori ezpainen artean,

betaurrekorik gabeko bi sator-begi txipi eta urtsuak bezala ilargiargitan diz-dizka, eta bat-batean
ohartu zen agure hark irritsez eta
gutiziaz begiratzen ziola; hori bakarrik ez: orduantxe jabetu zen,
pixka batean pentsatuz gero aspaldi jabetu behar zuen arren,
Otto hura zela Simeonen gutun
guztiak idatzi zituena, baita bere
barruko sekretuak irakurri zituena ere; eta halako nazka sentitu
zuen une hartan, non hantxe bertan buruan jo eta itsasora botako
zuen agure lizuna. Alabaina, bere
suminaldiari eutsi, eskribauaren
aurrean tente paratu, eta, goitik
behera begiratzen ziola, bere barruko mespretxurik handienaz
esan zion:
Zoaz zeure kaka garbitzera.

28 berria 2008ko abuztuaren 17a, igandea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Itsasontzi bat popa aldean


(XV)

au osoa esna eman zuten Chiarak eta Ottok,


nork bere gelan, nork
bere
gogoetetan.
Chiarak pentsatu zuen ez zuela
sekula begien aurrean ikusi nahi
eskribau lerdejario hura; bideagabea iruditzen zitzaion jasanarazi zioten engainua, eta duda egiten zuen nork ematen zion nazka
handiagoa: edo senar zarpail kaikuak, bere betiko parranda, mozkorkeria eta ehizaldiekin; edo
idazkari konkortu eta ia horzgabeak, bere maitasun eta edertasun solas platoniko haiekin.
Ez nintzela Venezian geratuko zin egin nion Printzeari, eta
egindako zinari eutsiko diot; baina ez dut neure hitza jango etxetik alde egiten badut, ez Venezia
ez Dalmazia ez den lekuren batera joanda; nora, baina, sabela betea izanda?.
Otto ere buruari jira eta bira zebilen, baina bestelakoak ziren haren hausnarraldiak: bere burua
madarikatzen zuen horren baldar jokatzeagatik, bere sentimenduak agerian utzi eta barregarri
geratzeagatik. Aingeru xarmagarri bati halako lerdokeriak esatea bururatzea ere aurpegiratzen zion bere buruari. Eta hemendik aurrera, zer egin?. Dena
gaizki-ulertu bat izan zelakoan,
biharamunean dena ahazturik
izango zelako esperantzari eutsi
behar ote zion? Ala Dalmaziako
Printzearen etxea utzi behar ote
zuen, Chiararen aurrean berriro
agertzeko lotsaz? Neskak berak
salatzen ez bazuen Kristofororen
aurrean Nora joango zen ordea
bere adinean? Non aurkituko
zuen bere azken urteak emateko
leku bat? Horretarako hobe zuen
bere burua itsasora botatzea eta
bertan amaitzea; hori bekatu larria izango zen ordea, zer esango
zukeen Erasmo Rotterdamekoak
jakinez gero?
Kezka horien artean etorri zen
egun-argia, baina egun berri bakoitzak bere nekeak eta ardurak
ekarri ohi ditu, eta egun hark ere
uste ez bezalako gorabeherak
ekarri zituen. Goizean goiz, beste
itsasontzi bat ikusi zuten beren
popa aldean. Marseillarrak? Valentziarrak? Siziliarrak? Ez: Barberiako itsaslapurren ilargia zeukaten mastaren puntan haizearen menean.
Piratak! oihukatu zuen horretaz ohartu zen marinel dalmaziarrak.

MATTIN

Bela guztiak zabaldu zituzten,


haizearen laguntzaz piratei ihes
egitearren, baina ontzi hura arinagoa zen beren goleta baino, eta
apurka-apurka arrimatzen zihoakien, beren txopatik gero eta hurbilago ikusten zutela barberiarren ikurra.
Portu hurbilen batean babestuko bagina esan zion lemazainak kapitainari.
Ez zeuden lehorretik urruti,
eta asti pixka bat edukiz gero
aurkituko zuten kostako kairen
bat non gorde eta babestu. Tamalez, baina, hurbilegi zituzten
jazarleak eta aukerarik ez ezkutatzeko.

Ai ene! esan zuen Chiarak.


Lasai erantzun zion kapitainak. Hemen gaude gu, zu babesteko.
Esaldi polita zen hura inor lasaitzeko, baina sinetsi egin behar.
Dalmaziarrak marinel trebe eta
ausartak ziren, izatez, baina ez
zuen ematen barberiarrei aurre
egiteko gauza zirenik: haien ontzia beren parera iristen ari zen,
eta begien bistan ikus zitzaketen
itsaslapurren ezpata makurrak
eta begirada okerrak.
Ai ene! esan zuen oraingoan
kapitainak berak.
Zer? Chiarak.
Bizargorriren gizonak dira.

Bizargorri ezizenaz ezagutzen


zen Khair ad-Din, garai hartako
piratarik ospetsuena, eta gaitzizen hura entzun orduko dardarka
hasi ohi ziren Mediterraneo osoko merkatari eta marinelak, dalmaziarrak une hartan bezala.
Printzearen erraina kosta ahala
kosta babestu beharra izan ez
balu, hantxe bertan errendituko
zen kapitaina, borrokarik egin
gabe; alabaina, eta gudaldi hartatik garaile irteteko itxaropenik ez
bazeukan ere, eutsi egin zion tentazioari.
Kanoilaria! oihukatu zuen.
Egin tiro!
Kanoiak tiro egin zuen, baina

espingarda arin bat besterik ez


zeukaten, gutxitxo Bizargorriren
gizonak uxatzeko. Kanoiak bigarren aldiz tiratzerako, gantxo eta
kakoak jaurti zizkieten piratek,
gero haietatik tiraka bi ontzien alboak hurbiltzeko eta karel batetik bestera jauzi egiteko.
Abordajera! zioten piratek
orroka.
Hortik aurrera, borrokaldi
labur bat aski izan zen piratak
zailduago, trebeago eta langintza
hartan arituagoak zirela erakusteko; bere gizon guztiak hilik
ikusi aurretik, ezpatak bertan
behera bota eta errenditzeko
agindua eman zuen kapitainak.

38 berria 2008ko abuztuaren 19a, asteartea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Etxe onekoa ematen du eta


(XVI)

iratak jende gogorra ziren, borrokan ohituak


eta odolaren beldurrik
gabeak, odola berena
nahiz besterena izan; erruki handirik gabe egingo zieten lepoa goletako marinel eta bidaiari guztiei, baina hori negozioaren kalterako izan zitekeen, eta piraten lanbidea, beste ezer baino lehenago,
negozio bat zen, itsasotik ahalik
eta zukurik gehiena ateratzen
zuena.
Ontzi osoa arakatu dugu, sotoko kutxak eta diruak hartu ditugu jakinarazi zion Bizargorriri
bere laguntzaileetako batek, eta
erantsi zuen: Zer egingo dugu
orain eskifaiarekin: itsasora bota
edo?
Itxaron pixka bat, neskatxa
honek etxe onekoa ematen du eta.
Chiarak ez zuen ezer esan, ez
baitzien ezertan lagundu nahi
itsasoko gaizkile haiei; alabaina,
txoko batean dardarka zegoen
agure konkortu hari galdezka
hasi eta, zimitarrarekin mehatxu
handirik egin beharrik gabe, azkar asko jakin zuen Bizargorrik
dama gazte hura ez zela ez edozein, ezpada Veneziako Dogoaren
alaba.
Eta horrez gainera Dalmaziako printzearen erraina, bere seme
bakar Simeonen andrea jarraitu
zuen azaltzen Otto kontakatiluak.
Kontxo, kontxo esan zuen Bizargorrik, begietan bizipozaren
distira zuela.
Izan ere, itsasontzi bat abordatzean, irabazpideetako bat izaten
zen bertako aberastasun eta altxorrak lapurtzea; beste bat izaten zen, ontzian bidaiari ospetsu
eta aberatsen bat joanez gero,
hura bahitzea eta berriz aske uzteko familiari diru-sari bat eskatzea, hau da, erreskatea. Veneziako Dogoaren alaba izanda, ez zegoen dudarik, barku bat, bi edo
hamar lapurtuta ere baino dirutza oparoagoa atera ahalko zutela
neskatxa haren trukean.
Marinelak utzi itzazue bizirik
esan zion Bizargorrik laguntzaileari, txalupa koxkor batean eta
ur pixka batekin, lehorrera iristeko moduan.
Eta ontzia? Egoera onean
dago; geurekin eramango dugu?
Ez: bidali urpera, lasterka aldegin behar baitugu, gure altxor preziatuena babespean gordetzera.
Altxor preziatu hark ez zekien
zer plan zeukaten berarentzat

MATTIN

pentsatua; marinel dalmaziarrengandik bereizi nahi izan zutenean aurre egin zien itsaslapurrei, haien beldur ez balitz bezala,
eta besoetatik heldu ziotenean ostikoka eta hozka eraso zien.
Utzi, nazkagarri alaenak!
Hori da katemea, hori! esan
zuen Bizargorrik.
Utzi bakean! Zer nahi duzue
nitaz?
Zu ondo zaindu, besterik ez
bota zuen barrezka piraten buruak, eta bere gizonei gero: Ea,
jaitsi itzazue marinel horiek, bagoaz eta.

Eta ni? galdetu zuen Ottok,


ixkina batean kuxkurturik.
Eskribau zaharrarekin ahazturik zeuden piratak; bat-batean
ohartu, eta barreari eman zioten.
Zer egingo diogu?
Uretara botako dugu!
Ez, mesedez, ez! Ottok intzirika.
Bai horixe. Arrainentzako
bazka izan dadila.
Algara artean, beso eta hanketatik hartu zuten agurea, kareletik behera botatzeko. Azken unean, ordea, Bizargorrik geldiarazi
zituen.

Geldi! esan zien. Geurekin


eramango dugu. Beharbada zerbaitetarako balioko digu.
Mila esker, jauna! Zure esanetara naukazu, jauna! Agindu besterik ez daukazu, jauna!...
Bizargorrik ez zion jaramonik
egiten, ordurako ontzi-zubira igo
eta abiatzeko maniobretara itzulita. Dalmaziarrak lehorrera bidali zituzten, txalupatxo batean,
Split eta Veneziako jaunei Chiararen bahiketaren berri eman ziezaieten. Eta Chiara, berriz, Ottorekin batean pirata berberiarren
itsasontziko txoko batean.

Nazkagarria halakoa! esan


zion Chiarak Ottori. Pirata zikin
horren oinak milikatzea besterik
ez zitzaizun falta. Eta agindu balizu, gustura egingo zenuen.
Gazteak oso ausartak izaten
zarete, hori da zuen dohainetako
bat, baina urteak bete ahala konturatzen zara bizitzea bera dela
dohain handiena.
Horra elkarren ondoan mespretxua eta mirespena, ederraren harrokeria eta agurearen
umiliazioa, piraten kutixiaz
bidaia hartako bidelagun bihurtuta.

30 berria 2008ko abuztuaren 20a, asteazkena

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Portuko hots, kolore eta usainak


(XVII)

ljerko hiria zuen Bizargorrik bere gordeleku


nagusia, eta Aljerko
portura bideratu zuen
itsasontzia. Haizea aldeko zuela
eta xaxatuko zuen areriorik gabe,
ziztuan egin zuen etxerainoko bidea, Chiarak erreskatatuko zuen
ontziren batekin amets egiten
zuen bitartean, alferrik egin ere.
Lapurzulo zikin eta satsu bat
espero zuen neska veneziarrak,
kristau-herrietatik kanpo ez zibilizaziorik ez gizatasunik ez zegoelakoan, eta ezustean harrapatu
zuen Aljerko portuak: hango
arrantzaleak, merkatariak, kortsarioak eta soldaduak; batel koxkorrak, belaontzi ertainak eta karabela handiak; zamaketari eta
garraiolariak, astoak eta gameluak, oihalak eta barazkiak, okela
eta espeziak, egurrezko altzariak
eta altzairuzko ezpatak, saltzaileen deiadarrak eta muezinen otoitzerako deiak Era guztietako
hots, kolore eta usainak nahasten
ziren barku eta kaien artean, portuari halako bizitasun bat eransten ziotenak.
Bizargorriren ontzia, gainera,
ez zen bat gehiago; hango nagusia
ez zen edozein, denek baitzeukaten harentzako hitz gozo bat, agur
bero bat, eskari bat, esker emate
bat, halakoren goraintziak, bestearen eskumuinak Veneziako
Dogo handia balitz bezala iraileko
Estropada Handiaren egunean
pentsatu zuen Chiarak, baina
Veneziatik urruti, hala ere.
Bizargorrik, berriz, errege baten maiestate eta dotoreziaz agurtzen zituen hango herritarrak, eta
menturazale baten lotsagabekeriaz erantzuten zien haien zirto
eta erronkei. Ikusten eta entzuten
zituen gauzekin aho-zabalik zegoen Chiara, baina ondo gordean
zeukan bere harridura, ez baitzuen inondik ere nahi pirata malapartatu hura beraren bahitzailea eta ondasunen lapurra konturatzea halako txundidura
eragin zionik.
Pirata malapartatua, aldiz, ez
zegoen bere bahituarekin ahazturik.
Ongi etorri Aljerrera, andere
xarmanta. Ez da munduan porturik, Istanbul salbu agian, honen
giroa gaindituko duenik.
Ez zara inoiz Venezian izan,
bistan da Chiarak, harro eta zurrun.
Joan behar dut egun hauetako
batean, edertasun ugari dagoela

MATTIN

esan baitidate. Baina nago, Veneziako perlarik ederrena Aljerrera


ekarri berri dugula.
Chiarak nekez eutsi zion irribarreari, eta behin eta berriz errepikatu behar izan zion bere buruari:
Pirata bat da, mairu zikina, lapurra eta hiltzailea, paganoa eta
bahitzailea. Eta hala ere, ezin

ukatu bazuela erakarpen moduko bat, ozarkeriaren xarma edo


Nire aitak bahiketa honen berri jakindakoan, hona etorri eta
belarrietatik zintzilik edukiko
zaitu, erori arte.
Kontxo! Gogoan hartuko dut
teknika hori, baten bati ezartzeko. Dena dela, zure aita eta bere la-

gunak makina bat aldiz saiatu


dira Aljer hartzen, eta lehen ezin
izan bazuten, orain ere ez dut uste
lortuko dutenik.
Ikusiko dugu.
Bai noski. Bitartean, baina,
utz iezadazu gure abegi ona erakusten. Anfitrioi on bati dagokion moduan hiriko edertasunak

erakutsi behar nizkizuke, baina


oraingoz ezinezkoa egingo zait:
Karlos enperadorea egoskortuta
dabil eta itsasoko parte honetan
nork agintzen duen irakatsi beharko diot. Hala ere, geure etxean
hartuko zaitugu, eta gonbidatu
goren bati dagokion tratua emango.

30 berria 2008ko abuztuaren 21a, osteguna

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Urrezko kaiola
(XVIII)

izargorrik bere etxera


eraman zuen Chiara,
bai: jauregi eder eta
ikusgarri bat zen hura,
hiria menderatzen zuen muino
batean eraikia, Aljer osoa ez ezik
itsasoaren zabala ere begi-bistan
zeukala. Kanpotik, gaztelu gotor
baten defentsarako tramankulu
eta zirrikitu guztiak zituen;
barrutik, berriz, atsedenerako eta
atseginerako finezia guztiez horniturik zegoen: gela zabal eta erosoak, patio eta lorategi abegikorrak, beren iturri-hots etengabe
eta lasaigarriarekin, han-hemen
txoko misteriotsu eta iradokorrak Ametsezko bizitokia izan
zitekeen hura, baina Chiararentzat ez zen hala izango; ezin, bere
borondatearen kontra edukiko
baitzuten bertan itxita.
Aljer osoa presondegi bat zen
europar kristau bahituarentzat,
handik ez baitzeukan inora joaterik; haren barruan, Bizargorriren
gaztelua espetxe gotortu bat zen,
mila sarrailaz eta beste hainbat
giltzarrapoz hornitua, bertako
zaindarien begipean uneoro,
ihesa pentsaezin bihurtzeraino;
gazteluaren barruan, baina, kartzelaren barneko kartzela bat
zegoen, luxu eta edergailu guztiez
jantzia, urrezko kaiola benetakoa: Bizargorriren Harena, hain
zuzen ere.
Hemen biziko zara esan zion
Bizargorrik Chiarari, mila areto
igaro ondotik hara iristean.
Hemen dago nire ziega, beraz.
Zure ziega? Gaztelu osoko
lekurik ederrena da. Bertan bizi
dira nire emazteak eta seme-alabak, eta zure kondizio goitarrari
egiten diodan ohorea da, nire
familiaren gonbidatua izatea.
Behar duzun guztia eskatu, ez
zaizu ezer ukatuko eta.
Askatasuna salbu
Guztion askatasunak ditu
bere mugak. Oroitu Adan eta
Evaren historia, Edengo baratzean.
Hitz horiek esanda, atea ireki
zuen Bizargorrik, Chiara sar
zedin, eta gero bere zereginetara
itzuli zen Aljerko buruzagi pirata,
neska gaztea Harenaren barruan
utzita.
Gaztaroko bere irakurketetan
eta lagunekin izaten zituen solasaldietan behin baino gehiagotan
agertu izan ziren Harenak:
Damaskon Saladinok omen
zuena, Kordobako kalifarena,
Istanbul, Bagdad edo Samarkan-

MATTIN

dako jauntxoenak Zehaztasun


handirik gabeko tokiak ziren
beren irudimenak eraikitakoak,
baina lekua lanbro artean galdu
arren gizonezkoen likiskerien
gertaleku gisa imajinatu ohi
zuten, haragiaren irritsak asetzeko zoko ustel eta lizuna.
Horren ordez, leku lasai eta argitsu bat aurkitu zuen Chiarak.
Bizargorrik emanak izango zituen bere aginduak, neskame bat
etorri baitzitzaion berehala veneziarrari:
Monika nauzu, napolitarra,
eta hemendik aurrera zure zerbitzura naukazu.
Chiarak bat-bateko poza sentitu zuen, leku urrun hartan herri-

tar bat topatuta; penintsulako


beste puntakoa, baina italiarra
azken batean; aldi berean, baina,
atsekabe moduko batek ilundu
zion gogoa, neskatila hura esklaboa izango zela ulertu baitzuen:
Eta neuk ere Hareneko zerbitzari-lanetan bukatu beharko banu,
neure etxetik betiko urrunduta?.
Monikak azaldu zion nolakoak
ziren egoitza hartako bizimodua,
ohiturak eta antolamendua.
Hemen gure jaunaren emazteak bizi dira, lau guztira, beren
seme-alaba txikiekin. Jaunaren
ama ere bertan bizi da, eta horiek
dira hemen agintzen dutenak; legezko emazteez kanpo badira

ohaide batzuk ere, baina horiek,


umerik ez badute behintzat, gutxi
agintzen dute.
Eta zu ohaidea zara ala?
galdetu zion Chiarak, lotsatuta.
Ez. Ni neskame bat naiz. Asko
gaude: sukaldariak, gelazainak
denak emakumezkoak, bertan
ezin baita gizonezkorik sartu, jauna salbu.
Eta sarreran ikusi ditudan horiek?
Eunukoak esan zuen Monikak, eta Chiararen keinua ikusita erantsi zuen: Ez dakizu zer
diren?
Ez.
Bere zerak koskabiloak
moztu zaizkien gizonezkoak.

Chiarak barregura eta beldurra sentitu zituen batera, bere baitan borrokan.
Hortaz, oherako, Bizargorri
hori bakarrik izango dute emakume hauek denek
Bai, baina aspaldian borroka
latzetan dabil, Espainiako itsas
armadarekin batik bat, eta gure
jaunak ez du jolaserako asti askorik izaten.
Dudarik ez, mundu berri eta
desberdina zela hura berarentzat.
Gauza asko ikasi beharko dut
oraindik.
Lasai esan zion Monikak, eskutik goxo helduz. Hemen naukazu ni, laguntzeko.

30 berria 2008ko abuztuaren 22a, ostirala

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Itsu-itsuan
(XIX)

ien bitartean, zertan


zen Otto maisua, Dalmaziako printzearen
idazkaria, Chiararen
miresle sekretua? Itsasora botatzeko zorian izan ziren pirata berberiarrak; bere garrasiei eta
Bizargorriren errrukiari esker
libratu zen arrainen bazka izatetik, baina Aljerren bere egoera ez
zen askoz erosoagoa.
Gazteluak bazituen lorategi
argitsuak, arkitektura finenaz
eraikiak, loreen eta iturrien amodio-solasei markorik egokiena
eskaintzeko, baina bazituen halaber ziegarik ilunenak ere: han ez
zen ez eguzki ez haize-izpirik sartzen, bai ordea lurraren hotza eta
umela; harri gogorrean zulatutako gelaxka haietako batean sartu
zuten Otto, ez azalpenik ez arrazoirik eman gabe, eta hantxe zeukaten agure gaixoa, bizitzea
merezi ez zuen bizimodu hura
gau eta egun madarikatuz, nahiz
eta ilunpe hartan berak jakin ez
noiz zen eguna eta noiz gaua.
Hala ere, goseak eta hotzak
egon arren, harri latzaren gainean atseden hartzeko jarrerarik
topatu ezinda ere, nahiz eta arratoiak hara-hona ibili ogi apurren
bat non atzemango, hala eta guztiz, Ottok bazuen dohain bat
inork ezin kenduko ziona, bazuen
ahalmen bat nekez galaraziko ziotena: bere ahotsa eta erretolika;
izan ere, zulo hartan sartu zutenetik ekin eta ekin jardun zuen
eskribauak, nekatu eta etsi gabe;
noiz aginduka: Aska nazazue
berehala, askatzeko esan dizuet,
noiz erreguka: Mesedez, utzi
hemendik ateratzen; jainkoarren, izan ezazue errukia agure
gaixo honekin.
Kartzelazainak ohiturik zeuden presoen eskari eta kexuekin,
eta ez zieten jaramonik egiten ez
balakuei ez mehatxuei. Alabaina,
pertsona orok ditu bere mugak,
eta zaindari haiei ez zitzaien
egundo egokitu halako gatibu
gogaikarri eta nekagaitza. Nire
andere Chiararekin eraman
nazazue esan eta esan jardungo
zuen egun batean; Bizargorriri
esaiozue hemen nagoela, eta hark
aterako nau errepikatuko zien
hurrengoan.
Potroak aterako dizkik hiri
Bizargorrik!
Adarra jotzen zioten batzuetan, ez entzuna egin gehienetan,
edo isiltzeko oihukatu besteetan;
nolanahi dela, Otto ez zen isil-

MATTIN

tzen. Sistema zorrotzago eta eraginkorragoak probatu zituzten


orduan. Mehatxu egin zioten, isiltzen ez bazen epelak emango zizkiotela; bestea isildu ez, eta ederki berotu zioten bizkarra; eta hala
ere, berehala ekiten zion ostera
ere, negar eta erosta, marmar eta
protesta:
Jipoituta ere ez naiz isilduko:
hemendik atera nahi dut!
Ur hotza bota zioten, ur beroa,
janik gabe utzi, urik gabe ere bai,
baina zahar kaskailua ez zen hargatik isiltzen.

Mihia moztuko al diogu? proposatu zion kartzelazain batek


besteari.
Horretarako, burua moztu eta
bakea!
Hala ere, kapitainari galdetu
beharko genioke, badaezpada.
Kapitainari azaldu zioten
nazka-nazka eginda zeudela
preso harekin, gainerako espetxeratuak ere asaldatzen ari zirela, eta agure gogaikarri hura akabatzeko baimena eskatzen
zutela. Kapitaina joan zen gatibua ikustera, eta galdetu zion:

Zer nahi duzu?


Hemendik atera.
Hori ezin da. Bizargorriren
aginduz zaude hemen preso.
Bizargorrirekin hitz egin nahi
dut. Hark libratu ninduen heriotzatik, eta ez luke onartuko ni
horrela edukitzerik.
Bizargorri kanpoan da, eta
ezin dugu gogaitu horrelako txikikeriekin.
Ba, eraman nazazu nire andere Chiararengana.
Neska veneziarrarengana?
Horixe. Hura da nire nagusi,

eta haren zerbitzura egon behar


dut nik.
Ziur zaude harengana joan
nahi duzula? galdetu zuen kapitainak irri maltzur batez.
Guztiz ziur.
Baina harekin egoteko baldintza zorrotzak bete behar dira.
Berdin zait. Denak onartzen
ditut.
Badakizu ez dagoela atzerabueltarik?
Hala ere: itsu-itsuan.
Zeuk esan duzu. Egin bedi ba
zure nahia. Itsu-itsuan.

36 berria 2008ko abuztuaren 23a, larunbata

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Haren pisua urregorritan


(XX)

eska gatibua ondo


zainduta utzi eta gero,
bere zereginetara
itzuli zen Bizargorri,
ez baitziren gutxi. Karlos enperadorearen kontrakoa zuen borroka gogorrena; aldi berean, otomandarrei laguntzen zien, beren
inperioa mendebalderantz zabaltzeko kanpainan; batera nahiz
bestera, Mediterraneo osoa kontrolatu behar zuen bere barkuekin, armada etsaiaren ontziak
urperatuz eta merkatarienak
aldian behin lapurtuz, Chiararen
ontziarekin egin berri zuen
moduan.
Chiara zela-eta, erreskate on
bat lortzeko asmoa zuen: emakumearen etorkia zen horretarako
berme nagusia, baina baita haren
edertasuna eta argitasuna ere,
guztia saltzen eta erosten den azokan pertsonaren prezioa handitu
egiten baitzuen horrek. Nola
bideratu negoziazioak ordea?
Aitari ala senarrari eskatu behar
zion erreskatea? Biei agian?
Badaezpada, negozioak ikuspegi
irekia eskatzen duela-eta, bai
Split-era bai Veneziara bidali
zituen mezulariak, neskatxa
bahituaren berri emanez; hiri bietan jakinaren gainean egongo
ziren ordurako, bizirik utzi zituzten marinelei esker, baina mezulariok konfirmazio ofiziala eramango zuten, nolabait ere, eta
tratu egokia eginez gero neskatxa
askatzeko prest zeudela jakinarazi.
Neska geuk daukagulako frogak eskatzen dituzte, jakinarazi
zion mezulari batek handik gutxira, eta Bizargorrik Chiararen soineko dotoreenaren zati bana
helarazi zuen Dalmaziara nahiz
Veneziara.
Hau ez omen da nahikoa,
jakinarazi zioten gero, eta orduan
Bizargorrik Chiararen adats
horailaren xerlo pare bat moztuarazi zuen, aitari eta senarrari
igortzeko.
Ileak ere ez omen du frogatzen
neska oraindik bizirik dagoenik,
adierazi zioten hurrena. Bizargorrik, orduan, gutun bana idatzarazi zion Chiarari, aitarentzat
zein senarrarentzat, osasunez
ondo zegoela eta lehenbailehen
itzuli nahiko lukeela esanez.
Zer dela-eta hainbeste eskari
eta hainbeste froga, pentsatu
zuen Bizargorrik bere artean.
Berak ez bazekien ere, egundoko
mesfidantza zegoen Dalmazia eta

MATTIN

Veneziaren artean. Dogoak kosta


ahala kosta nahi zuen bere alaba
askatzea, baina iruditzen
zitzaion, ezkondu zenez gero,
senarraren familiak ere arduratu
beharra zeukala, gutxienez erreskatearen erdia jarriz. Printzeak,
berriz, onartzen zuen gastuak
erdibana egite hori, eta zinez estimatzen zuen bere erraina, baina
beldur zen, gertakari haren ondotik, semearen ezkontza ez ote zen

pikutara joango, eta, hortaz,


bahiketa hartan jarritako dirua
ez ote zen alferrik galduko; horregatik eskatzen zituen froga haiek
guztiak.
Bizargorrik, aldiz, ez zeukan
presarik. Ondo zainduta zeukan
bahitua, eta lehenxeago edo geroxeago ordaindu beharko zioten
berak eskatutakoa. Gainera,
hasieran salneurria zehaztu gabe
bazeukan ere, mezularien joan-

etorri haiek guztiak zirela-eta,


prezio guztiz garesti bat ezartzea
erabaki zuen: neskaren pisua
urregorritan.
Ez al da gehitxo izango? galdetu zion bere aholkularietako
batek.
Horixe da ba prezioa, neskatxa berriro ikusiko badute.
Baina horrek atzeratu egingo
ditu negoziazioak.
Bizargorrik bere baitan pen-

tsatzen zuen hori guztia balio


zuela Chiarak. Eta erreskatea
atzeratzen bazen, hobeto: horrek
aukera emango zion emakumearekin berriro hitz egiteko. Oraindik gogoan zeukan harekin izandako solasaldia, neskaren jenio
bizia, aurpegi sumindua eta
kilika antzeko bat pizten zion
oroitzapen hark. Ez, ez zitzaion
axola kontua pixka bat atzeratzea.

30 berria 2008ko abuztuaren 24a, igandea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Emakume eder pila


izango duzu inguruan
(XXI)

z zuen usteko Otto gizajoak, bere andere Chiararengana joateko eskatu


zuenean, eunuko bihurturik iritsiko zenik Bizargorriren
Harenera. Zauriak artean ondo
sendatu gabe iritsi ere. Ebakuntza ere ez baitzen fineziaz eta
samurtasunez egina izan. Lau
kartzelazainen artean hartuta,
harrizko mahai batean etzan
zuten, eta esku-oinak burdinazko
zirgiloetan lotu. Tortura-mota
guztietarako aproposa zen ohe
hartan etzanarazi ondoren, agurearen oihu eta protestei entzungor, arropa guztiak tiraka zartatu
eta erauzi zizkioten; gero, listari
fin eta gogor batez barrabilak
estu lotu zizkioten, odolusterik
izan ez zedin. Ottoren alarauak
lehen baino ozenagoak bihurtu
ziren, bai soka hark, non eta bere
intimitatearen muinean, ematen
zion minagatik, bai ondoren
gerta zitekeenaren beldurragatik, artean ez baitzekien zer etorriko zen, berarekin jolasean
zebiltzala uste zuen, preso koitadu bat zirikatzen eta izorratzen,
denbora-pasa hoberik ezean.
Horregatik, kapitainaren gerritik
labana makur eta zorrotz hura
ateratzen ikusi zuenean, eta labana gero zuzi baten garretan berotzen eta goritzen, eskribauaren
orroak eta makakorroak durduzagarriak egin ziren; zaindariek
gustura estaliko zituzten belarriak, baina agurearen beso-hankei heldu behar zieten, eskumutur eta orkatilak loturik izan
arren gorputz osoa dardara batean mugitzen baitzuen, garrasi
egiteari utzi gabe.
Tapa iezaiozue ahoa, bestela
erotu egingo gaitu-eta esan zuen
kapitainak.
Ahoa tapatu zioten, lehentxeago berak jantzirik zeramatzan piltzarrekin, eta ondoren kapitainak, labana presoaren gorputz
ikarati baina mutu hartara hurbilduz, listariak korapilo estuan
lotutako potroen zorroa zazt!, ebaki garbi batez bereizi zuen gainerako soin-ataletatik.
Kitto! Orain bai, eramango zaitugu zeure andere horrengana
bota zuen kapitainak, bere kideen barre-algaren artean.
Oinazez dardarka eta amorrazioz astinduka ari zen gorputza

MATTIN

bere hartan utzi zuten, harrizko


mahai gainean estekaturik, zauritik odol gehiegi isur ez zezan
begiratuz aldian behin, harik eta,
nekeak eta umiliazioak menderaturik, apurka-apurka baretu zen
arte. Orduan, lehengo bere arropa zartatuen ordez burutik oinetarainoko txilaba zahar bat
eman zioten, eta besterik gabe
emakumeen Harenera bidali,
hankak zabalduta, ia ibiltzeko
gauza ez zela.
Ezin kexatuko zara: egundoko
emakume eder pila izango duzu

orain inguruan adarra jo zion


zaindarietako batek.
Ottok ez zuen erantzun; entzun
zuenik ere ezin esan, begirada
galdurik eta ahoa erdi zabaldurik, inguratzen zuen errealitatetik isolatua baitzirudien.
Eta, zure zerak erabili ezingo
dituzula-eta, ez zaitez arranguratu: zure adinean, zer zerbitzu
egingo zizuten ba? jarraitu zuen
beste batek.
Bere sorgortasun hartan bildurik zihoan Otto, hanka-txabal eta
pauso baldarrean, bere borreroak

madarikatzeko ere ezindua. Orduan, baina, zaindarietako bat,


harrizko mahaiari loturik eduki
zutenetakoa, hurbildu zitzaion
eta kutxatxo bat paratu zion aurrean.
Hau zurea da esan zion, ordura arteko txantxa-airea albo batera utzita, bat-bateko seriotasunez.
Ottok ez zuen hasieran ulertu.
Gizonak keinua errepikatu zion,
kutxatxoa har zezan, beretzat
zela-eta. Agureak besoak luzatu,
geldi-geldi, eta eskutan hartu

zuen egurrezko ontzioa, zizelez


egindako hainbat apaindura zituena. Oraindik jakin ez arren,
irudi luke barruntatzen zuela barruan zer zegoen. Lehengo izuak
adina oraingo hunkidurak eraginda, hatz dardartiz altxatu
zuen tapa zizelkatua, haragi puska ximurtu, ustel itxurako eta
nardagarri bat ikusteko; eta, bere
gizontasunaren seinaletzat edukitako gorputz-zati erauzi haren
bistan, inongo hitzik gabe, malko
lodi bi irristatu ziren agurearen
masail zimeletan behera.

38 berria 2008ko abuztuaren 26a, asteartea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Emazte guztien lagun kutuna


(XXII)

arenean sartu zenean, hain errukarri


batetik eta hain
barregarri bestetik,
gupidaz eta penaz hartu zuten
batzuek agurea, irriz eta txaloz
bestetzuek. Gainontzeko eunuko
zaindariek hartu zuten berehala
beren babespean, haren zoritxarrean berea ikusten zutelako-edo,
nahiz haiek mutikotan jasan
anputazio murrizgarri hori,
gizontasunaren galera zer ote zen
sumatzen hasi baino lehen, eta
Ottok berriz zahartzaroan, zintzilikario haien funtzio praktikoa
galdu eta gero. Nolanahi ere, beti
da mingarria eta bidegabekoa
inoren apetaz norberaren gorputza horrela zauritzea eta mutilatzea.
Chiarak, hasieran, txantxatzat
hartu zuen, inguruko neska gazte
batzuek ere irri egiten zutelako
eta bere ezkontzako engainuaren
partaide izandako agure lerdejarioa jasangaitza zitzaiolako. Alabaina, handik gutxira, hartarako
gertakari berezirik izan ez zen
arren, aldatu egin zen emakumearen sentimendua, eta erruki onbera batez begiratzen zion halako
gutun eder eta pasioz beteak idatzi zizkion hari.
Otto gaixoa! Zerbait egin dezaket zure alde? esan zion, eskuaz
eskua hartzen ziola.
Honezkero ezer gutxi, baina
estimatzen dizut intentzioa bestearen eskua bereaz estutzen zuela.
Harrezkero, bolada batean, gorabehera handirik gabe joan zen
haien bizitza, Hareneko iturriko
ura bezain gozo eta soraio, itxura
batean. Ez zitzaien falta jan-edanik, hango lorategiak zituzten begien gozagarri, negua ez zen batere zakarra Aljerren, eta itsas haizeak euria zekarrenean beren areto dotoreetan biltzen ziren, kuxin
eta lumatx artean etzanda xakean
edo beste zernahi jokotan aritzeko. Hango emakumeen arazoa,
izatekotan, denbora zer edo zertan ematea izaten zen: neskame
eta sukaldariek bazuten nahikoa
buruhauste besteen beharrak asetzen, baina Bizargorriren emazte
eta ohaideek zer egin zezaketen
beren senar eta gizona ez zetorrenean? Seme-alaba txikiak zituztenak haien hazkuntzaz arduratzen
ziren, baina hortik kanpo, beste
zereginik ezean, marmarrean eta
kontu kontari ematen zuten eguna, bata besteaz gaizki esaka.

MATTIN

Chiara bihurtu zen bat-batean


Hareneko emazte printzipal
haien guztien lagun kutuna.
Bahitua zenez, ez zen Bizargorriren gutizietarako ehizakia, eta
horrenbestez ez zuten areriotzat
jotzen; aldi berean, Venezia bezalako herri urrun eta aberats bateko jauregiko alaba zenez, halako
jakin-min bat pizten zien, kristauherri arrotzetako ohiturei buruz:
nola apaintzen ziren han damak,
nola janzten eta orrazten ziren,
zer zuten hango gizonezkoek gogoko Horrez gainera, Chiarak
ezer esan ez zuen arren, aste haietan nabarmen geratu zen, guztien begi bistan, neskaren egoera
berezia:
Haurdun zaude eta! esan
zion pozarren Bizargorriren
amak, Hareneko biztanleen arteko buruzagiak.

Denak hasi zitzaizkion galdezka: noiztik, nola, norekin eta


Chiarak bere bizitzaren berri
eman zien, apur bat ederturik,
hala ere: Ottok idatzitako gutun
sutsu haiek guztiak benetan Simeonek idatzi balitu bezala; Veneziatik Spliterako itsasaldiko lehen gaua amodiozko mozkorraldi
bat izan balitz bezala, egiazki izan
zen frustrazio etsigarriaren ordez; bere ezkonbizitza esne-mamitan igaro balu bezala, eta ez zaputzaldi iraunkor batean. Azken
batean pentsatu zuen Chiarak,
hauek nire bahitzaileak dira: izan
dezatela beren gaiztakeriaren
kontzientzia.
Emakume haiek guztiek, baina, kontzientzia txarrez ez baizik
adurretan entzuten zioten, begiak diz-diz eta belarriak erne, eta
bat-batean bere iritzia aldatu

egin zuen Chiarak: Bahitzaileak


ez: emakume hauek ere beren senarraren preso eta bahituak dira,
etxe honetatik atera ezin direla,
eta horregatik dute halako gogoa
istorio sentimental eta erromantikoak aditzeko.
Izan ere, lehendik ere halako interes bat zuten arren, harrezkero
egiazko lehia sortu zen emazteen
artean, Bizargorri bera falta zutenez gero, Veneziako neskaren begikotasuna nork erdietsiko. Chiara, berriz, denekin zen adeitsua
eta atsegina, barren onekoa eta
ongi hezia zenez gero, baina ez
zuen inorekin adiskidetasun mamirik lotu, ez zion inori bere bihotzik zabaldu, hala eginez gero
bere asmo ezkutua azaldu beharko baitzion.
Zein zen bada Chiararen asmo
ezkutu hori? Bizargorriren es-

kuetan erori zenez geroztik hasi


zen horretaz pentsatzen, baina
Harenean eman zuen aldi hartan
gero eta garbiago ikusten zuen:
ihes egin nahi zuen gaztelu hartatik, ihes pirata berberiarren atzaparretatik, eta ihes halaber emakumeak nahieran erabiltzen dituzten gizonezkoengandik.
Nora? Ez zekien. Nola? Are gutxiago. Baina garbi zeukan handik ihes egin nahi zuela, aitaren
edo senarraren erreskateari itxaron gabe; izan ere, aitaren edo senarraren eskuetan geratzea ez
baitzitzaion iruditzen, inola ere,
askatasunera itzultzea; bestela
pentsatuko zukeen hilabete batzuk lehenago, amodiozko eskutitz aizun batzuekin barrena urtzen zitzaion garaian, baina ez
orain, ezagutu zituenak ezagutu
eta gero.

38 berria 2008ko abuztuaren 27a, asteazkena

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Zer nahi zenuke, ispilu horren truke?


(XXIII)

onplizeak behar zituen


beste ezer baino lehen
ihesaldi bat antolatzeko. Nor zegoen prest bere bizia arriskatzeko etorkizun
ziurrik gabeko abentura batean?
Otto gaixoa seguru asko, baina
zertan lagunduko zion agure ezindu batek? Monika zuen hurrengo
aukera, eta napolitarrari bere plana azaldu zionean, pozez adinako
beldurrez hartu zuen neskatxak
asmo hura.
Ezinezkoa da baina!
Hemen jarraitzea da niretzat
ezinezkoa.
Hala ere, Harenetik ateratzea
lortuta ere, berehala harrapatuko
gintuzkete.
Hamar aldiz harrapatuta ere,
hamaikagarrenez saiatuko nintzateke ni hanka egiten.
Zu bai, erreskate baterako
bahi zaren aldetik. Baina ni, lehenbiziko saiakeran akabatuko
nindukete, tormentu izugarriak
jasanarazita, gainera.
Chiarak ez zuen ordura arte horretaz pentsatu, eta arrazoia
eman behar Monikari, berak baino gehiago galdu zezakeen ahaleginean. Beste laguntzaile bat bilatu bitartean hura bakean uztea
erabaki zuen, baina, Chiararen
ustekaberako, neskatxa napolitarra bera etorri zitzaion handik gutxira, kontu horrekin:
Beharbada posible izan liteke
ihes egitea.
Baina bizia galdu dezakezula jakinda ere?
Betiko giltzapean bizitzea ez
da bizitzea.
Hortaz, ihesean lagunduko didazu?
Zaila da baina nik ere libre
izan nahiko nuke, egun batzuetan
bada ere.
Ondoren, Hareneko gainerako
biztanleen isilean azaldu zion Monikak, han eta hemen entzun zuenez, Orango hirian kristauak zirela nagusi, Karlos enperadorearen
lagunak, eta hara iritsiz gero aske
izango zirela, noranahi joateko.
Non dago Oran? galdetu zion
Chiarak.
Hemendik mendebaldera,
itsasertzetik jarraituta, astebeteko bidean, gamelu on batzuetan
joanez gero.
Horra ihesleku balizko bat, nora joan; horraino iristeko, ordea,
beste hari anitz lotu behar ziren,
beste korapilo ugari askatu: nola
aterako ziren gaztelutik, nork
edukiko zituen kanpoan zain

MATTIN

haientzako gameluak, nola irtengo ziren Aljergo hiritik, nork gidatuko zituen bide nahiz basamortuetatik Oraneraino galdera
franko, eta haientzako erantzunik ez, ez Monikak, ez Chiarak.
Lasai: erabaki irmoa baldin
badugu, asmatuko dugu modua
esan zion Chiarak lagunari.
Hain erraza balitz Sekula ez
dut entzun inork hemendik ihes
egin duenik.
Orain arte gu giltzapetu ez gaituztelako.
Barreari eman zioten, eta emakume bien barreak besteen arreta
erakarri zuenez, hitz beste egin
zuten, inoren susmorik ez pizte-

ko. Izango zuten aurrerantzean


ere kontu hartaz gehiagotan jarduteko aukera.
Ezustean sumatu zuen Chiarak
nondik etor zitekeen laguntza.
Splitetik Veneziara zihoan itsasontziko diruak eta baliozko gauzak beretzat hartu zituzten piratek, ohi den moduan, baina Bizargorrik agindu zuen bahitu veneziarraren gauzak neskaren eskuetan uzteko Aljerrera iritsitakoan.
Hala, Harenean bere soineko, oinetako eta bitxiak zeuzkan berekin Chiarak, ez denak baina bai bidaia hartarako hartu zituenak, bi
kutxatan sartuak. Pitxi eta janzki
hauek emakume aljeriarren ja-

kin-mina eragiten zuten oro har,


desberdinak zirelako besterik gabe, baina ez zuten pizten egundoko bekaitzik ere, Aljerren lor zitezkeenak (bertan sortuak nahiz
urrutiko herrietatik ekarriak: Samarkanda, Korinto, Basora edo
Medina) haiek bezain politak izaten baitziren, politagoak ez baziren.
Bazen, hala ere, Chiararen kutxetan gauzatxo bat, Hareneko
emakume guztien irrika eta inbidia pizten zituena: ispilutxo biribil bat, zilarrezko marko batean
sartua. Izan ere, urrea nahiz zilarra ezagunak ziren Islamean zein
kristau-herrietan, baina ispilua,

ai!, kristalezko ispilu guztiz gardenaren teknika Veneziako artisauek deskubritu zuten, eta altxor preziatuenaren gisa gordetzen zuten sekretua. Hortaz, gutxi
ziren munduan barrena ikus zitezkeen ispiluak, eta denak Veneziako lantegietan sortuak. Horra,
beraz, zergatik zabaltzen zituzten
denek begiak objektu hura ikustean, zergatik begiratzen zioten
beldurrez bezainbateko mirespenez, eta horra zergatik etorri zitzaion behin Bizargorriren emazteetako bat eta belarrira esan, beste inork ez entzuteko moduan:
Zer nahi zenuke, ispilu horren
truke?

40 berria 2008ko abuztuaren 28a, osteguna

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Arerioak konplize
(XXIV)

atima zen emakume hura, Bizargorriren lau


emazte legezkoetatik gazteena. Hareneko hierarkian Bizargorriren ama eta beste
hiru emazteak zituen aurretik,
baina bazuen abantaila bat haien
aldean: gazteagoa eta ederragoa
zen aldetik, bera zen senarraren
emakume kuttuna ohe-jolasetarako; hobeto esanda, bera izan
zen, zuela hilabete gutxi batzuk
arte: haur bat izan berri zuen, eta
haurdunaldiaren azken hilabeteetan beste ohelagun batzuk bilatu
zituen Bizargorrik; hori ez zen harrigarria berez: Fatimari mingarriagoa egin zitzaion ikustea nola,
haurra izan eta gero, palazioko
kontuetan inportantzia irabazi
zuen arren, senarraren ohean betiko galdu zuen, itxuraz, noizbait
izandako lekua.
Bera baino emazte zaharragoak lehendik ere igaroak ziren esperientzia horretatik, eta halako
sentimendu gazi-gozo batez begiratzen zioten Fatima koitaduari:
penaz eta errukiz, batetik, haiek
ere samintasun hura gogoratzen
zutelako; mendekuz eta burlaz,
bestetik, neska polit haren behialako harrokeria apaldu egingo
zela sumatzen zutelako.
Fatimak, baina, ez zuen etsi
nahi: senarraren oniritzia berreskuratu nahi zuen, ohaide bargasta haiek baztertu eta beregana
itzul zedin, lehen bezala. Horregatik nahi zuen Chiararen ispilua:
bere burua bertan ikusi eta behar
bezala apaintzeko, Haren osoko
emakume ederrena eta desiragarriena izatearren, eta horregatik
egin zion veneziarrari isilkako eskaintza hura: Zer nahi zenuke, ispilu horren truke?.
Zuhurgabekeria larria zatekeen konfiantza osokoa ez zen inori
bere asmoen berri kontatzea,
ondo asko zekien Chiarak hori,
baina arriskatu ezean ez zeukan
inongo aukerarik; beraz, izukaitzaren ausardiaz jokatuz, eta Fatimak bezala isilpean hitz eginez,
halaxe erantzun zion:
Gamelu batzuk gazteluaren
atean, gauez ihes egiteko.
Lehenengo aldiz entzun zuenean, txantxatzat hartu zuen Fatimak eta ez entzunarena egin zion.
Handik gutxira, ispilua eskuratzeko temarekin jarraitzen baitzuen, lehengo eskaintza berritu
zion (zer nahi zenuke), lehengo erantzuna jaso zuen ordainetan (gamelu batzuk), eta or-

MATTIN

duan hasi zen pentsatzen benetan ari zela veneziarra.


Benetan nahiz txantxetan, Fatimak ez zuen hari laguntzeko
inolako asmorik, Bizargorrik jakinez gero beldurgarria izango
baitzen haren zigorra, ez zuen
pentsatu ere ere egin nahi horretan. Egun batzuk igarotakoan, ordea, berriro etorri zitzaion burutapen hori gogora, uste ez zuen alderdi batetik etorri ere:
Bere gudaldi, lapurreta edo
itsas operazioetatik itzulita, Harena bisitatu zuen egun haietako
batean Bizargorrik. Ama eta
emazteak agurtu zituen, bananbanan, denentzat izan zuen hitz
goxo bat, baita laztan bat bere
ume txikientzat ere; familia osoa

agurtu ondoren, Fatimak esperantzatxo bat gordetzen zuen


arren, azken ohaideetako bat hautatu zuen loaldia goxatzeko; gero,
berriz, kuluxkatik jaiki zenean,
bahitutako neskaz galdetu zuen,
eta harekin egon zen puska batean hizketan. Fatima urrunegi zegoen zer zioten entzuteko, baina
ondo asko ikusten zuen Bizargorriren aurpegia, eta haren begien
erlantzean argi ezagutu zuen desiraren dirdira, gizonezkoek oro
har eta Bizargorrik bereziki emakume batenganako irritsa sentitzean begi-ninietan izaten zuten
ir-ir nahastezin hori.
Ikuskizun horren aurrean zerbait egin behar zuela erabaki
zuen Fatimak, eta azkar gainera:

Bizargorri ohiturik zegoen nahi


zuena lortzen eta bere gutiziak
asetzen ohitutako gizona zen, zer
esanik ez emakumezkoei zegokienez; azken aldiko ohaide gaztetxoez aspertuko zen itxaropena
gordetzen zuen Fatimak, baina,
haien ondotik veneziarrarengana joaten baldin bazen, akabo senarra atzera bereganatzeko esperantzak oro; beraz, aukera hori
errotik moztu behar zuen, haziari
ernetzen utzi baino lehen.
Zer nahi zenuke, ispilu horren
truke? galdetu zion berriz ere Fatimak, eta espero zuen erantzuna
jaso zuen ostera:
Gamelu batzuk gazteluaren
atean, gauez ihes egiteko.
Irribarre egin zioten elkarri, ki-

detasunezko begiratu batez, baina arrazoi diferenteengatik egiten zuten irribarre: Chiarak uste
zuen aurkitu zuela azkenean palaziotik ihes egiten lagunduko
zion konplize ahaltsua, ispilu baten truke; Fatimak pentsatzen
zuen gutxi axola zitzaiola horrezkero ispilua: neska arrotz hura
Harenetik urrun nahi zuen, eta
aurki urrun izango zen betiko;
ihes egitea lortzen bazuen, bere
herrira itzuliko zen eta ez zuten
gehiago ikusiko; espero zuen bezala harrapatzen baldin bazuten,
berriz, herio-zigorra ezarriko ziotelakoan zegoen, iheslari guztiei
egiten zieten moduan, eta ez zuen
veneziarraz arduratu beharko, sekula.

38 berria 2008ko abuztuaren 29a, ostirala

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Samurtuko dut neskamotz hau


(XXV)

esiraren irritsa ote zen


benetan Bizargorriren begietan dir-dir
egiten zuena Chiararekin mintzatzean? Sentipen kontrajarrien nahas-mahasa, gehiago. Atsedentxo baten bila jo zuen
egun hartan Harenera, bere eginkizun larrien artean tarte bat horretarako eginda. Behar zuen, gizonezkoen mundu gogorretik
emeen txoko emera igaro, burdinaren kolpe zorrotzetik baratzeko
laztanen leunera; urrearen gosetik larruaren asera; ez zen sexua
bakarrik: hori baino gehiago zen
laxotasun baten nahia, berba gozoak, tearen patxada, palmondoen geriza, iturriaren marmara, bere arduretatik kanpoko solas txoroek itzultzen zioten gizatasun
osoago hura.
Estatu-gizona erne zegoen beti,
ordea, baita andre-aldra haren
berbaroaren erdian ere; haien
berriketen artean entzun baitzuen neska veneziarraren berri
ona: hezurberriturik zegoela, alegia. Bizargorrik ia itxia zuen
ordurako Dalmazia eta Veneziako agintariekiko tratua: onartua
zuten neskaren pisua urregorritan ematea, eta xehetsunak
lotzea falta zitzaien orain: non eta
noiz ordaindu erreskatea, non eta
noiz askatu bahitua. Chiarari
horren guztiaren berri ematera
zetorren, besteak beste, Bizargorri. Alabaina, haurdunaldiaren
berri entzun zuenean jirabiraka
hasi zitzaion gogoa: Haurdun
baldin badago gizendu egingo da,
gizentzen bada pisuarekin batera
igo beharko da urre-kopurua
baina, pixka batean itxaronez
gero, neska erdituko da, eta bahitu baten ordez bi izango ditut,
bigarrena Veneziako Dogoaren
iloba eta Dalmaziako printzearen
ondorengoa, mutila izanez gero
erresumaren aginte-makila har
lezakeena, gainera.
Negozio handi baten aukera
zen hura, eta berriro abiaraziko
zuen negoziazioa, Veneziako eta
Dalmaziako agintariak ernegatu
arren. Horra, Bizargorriren
begietako erluz eta ir-ir haren
zergati nagusia, baina ez bakarra.
Chiararekin mintzatzen zen
bitartean, aspaldian bere emazteetako batzuekin izandako sentipen bat berritu zitzaion, hots,
haurdunaldiaren lehen parteak,
sabela sobera puztu aurrekoak,
are ederrago bilakatzen zituela
emakume batzuk: distiratsuagoa

MATTIN

zuen azala, gozoagoa begirada,


mardulagoa bularra, guriagoa
ukondo eta besoetako haragia
gainerako gorputz-atalak estaliak zeramatzan, eta ezin beraz
iritzirik eman.
Ondo zaintzen al dute nire
gonbidatu berezia? galdetu zion
piratak veneziarrari.
Bahitu bat zaindu daitekeen
bezain ondo, eskerrik asko.
Makina batek hartuko luke,
halako leku batean bahiturik egotea.
Preso dagoenarentzat, bost
axola askatasuna ez den beste
guztia.

Ez al da guztion ametsa, maite


dugunaren bihotzean preso gelditzea?
Hemen ez dago nik maitatzeko
inor.
Hori ere iritsi liteke ordea; ez
duzu uste?
Lehenago ikusiko duzu kristauen gurutzea Aljerko gazteluaren gorenean.
Halaxe segitu zuten, ziria hemendik eta zirtoa handik, inork
amore eman gabe. Neska gogorra da gero, baina halakoxeak gustatzen zaizkit niri pentsatzen
zuen bere artean Bizargorrik.
Lastima ezkonduta egotea, eta

bere senarrari itzuli behar izatea.


Chiarak, berriz, bestelakoak zituen une horretako gogoetak:
Alferrik zabiltza zure harro
plantekin liluratuko nauzula
uste baduzu; zure mihi leunarekin, zure barku, gaztelu eta larderia guztiarekin.
Tira agurtu zuen Bizargorrik, irria galdu gabe. Joan beharra daukat, baina luze gabe elkar
ikusiko dugu berriro. Ea ordurako gure etxe honetan laketzen hasita zauden.
Badakizu zer esan zuen Dante
Alighieri idazle handiak, ezta?

Zer? Bizargorrik galde, neska


jakintsuak ustekabean harrapatuta.
Lasciate ogni speranza. Utzi
alde batera esperantzak oro.
Kontxo, ez da samurra neskamotz hau. Baina samurtuko
dut, samurtuko dudanez, pentsatu zuen Bizargorrik Harena
uztean.
Zu berriz etortzerako hanka
eginda egongo naiz ni. Ospa egingo dizu txoriak zure urrezko kaiola honetatik, esan zuen bere artean Chiarak.
Horra lehia. Horra erronka.
Nork irabaziko zuen apustua?

40 berria 2008ko abuztuaren 30a, larunbata

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Atera luma eta papera


(XXVI)

esafio horien ezjakitun, Fatimak pentsatua zuen nola antolatu


Chiararen ihesa, baita
nork lagunduko zion ere. Harena
zaintzen zuten eunukoen artean
bazen mutil gazte bat, Ahmed zeritzana eta Fatimak betidanik ezagutzen zuena; izan ere, herri berekoak ziren biak, Aljertik hegoaldera zegoen herrixka batekoak,
eta Ahmeden familia Fatimaren
etxean zerbitzari egondakoa zen,
belaunaldiz belaunaldi; horrek
mutikoaren aurrean ematen zion
nagusitasunaz baliatu zen Fatima, hura aparte hartu eta hala
esateko:
Ahmed, mesedetxo bat egin
behar didazu.
Esan, andrea, zure nahiak niretzat aginduak dira eta.
Zuk baduzu hemendik ateratzeko aukera, eta mezu bat eraman behar diozu nire neba Omarri.
Ez esan halakorik, andrea.
Guztiz debekatuta daukagu.
Gure jaun Bizargorrik jakiten
badu
Inork ez du jakingo.
Mutikoa beldurtuta zegoen,
baina Fatimak esan eta esan
jarraitu zuen, Ahmedek amore
eman zuen arte. Aterako zuen
mezua Harenetik eta iritsaraziko
zion Omarri, nola egingo zuen
ongi ez bazekien ere.
Elkarrizketa amaitu eta nor
bere aldetik joan zen, Hareneko
beste inor ohartu ez zelakoan.
Norbait bai ordea. Otto bazter
batean zegoen, beti egoten zen
bezala, beste egitekorik gabe guztiari beha eta adi. Xaharra eta
konkorra zelako barre egiten zioten Bizargorriren seme-alabek,
baina haiek ere aspertu eta bakea
ematen zioten azkenean. Orduan
Otto txokora itzuliko zen, bere
minak murduskatzera, bere ezinak marmarkatzera. Eta horretan zegoela, Fatima eta Ahmed
sumatu zituen, lorategiaren ertz
batean isilgordeka; ez zeukan
entzuterik zertaz ari ziren, baina
ikusi zuen papertxo bat eman
ziola emakumeak morroiari, eta
intereseko zerbait izan zitekeela
sumatu zuen, agian probetxuren
bat atera ahalko zuela, zehazki
zer ez bazekien ere.
Eunukoen ardura zen, Harena
zaintzeaz gain, bertan behar zen
guztia eskuratzea, kanpoko inor
sartu edo barruko beste inork
irten beharrik gabe. Haiek era-

MATTIN

maten zuten sukaldariek prestatu beharreko jan-edana, astean


hainbat egunez, baita emakumeek erabiltzen zituzten oihalak eta
perfumeak ere, aldian behin.
Txandaka egiten zituzten erosketa haiek, orain batek hurrengoan

beste batek. Ahmeden txanda iritsi zen halako batean, eta Otto
hurbildu zitzaion irtetera zihoala.
Zurekin noa esan zion. Mutikoak ustekabean hartu zuen
eskaintza hura, eta hark ezer esaterako agureak erantsi zuen:

Gauzak ekartzen lagunduko


dizut.
Azokara joan behar zuten gurditxo batekin, datil, laranja eta
bestelako fruten bila. Ahmedek
bazekien azokako fruitu-saltzaileen artean bere herriko bat izaten

zela, eta hari eman nahi zion Fatimaren mezua, hark berriz Omarri
eraman ziezaion, beraien herrixkan. Kolkoan gorderik zeraman
paper tolestua, eta galdu ez zuela
ziurtatzeko oharkabean bezala
ukitzen zuen aldika. Horregatik
hartu zuen halako ikaraldi bortitza Ottok zakar agindu zionean:
Utzidazu oraintxe bertan
mezu hori ikusten.
Zer mezu? Zertaz ari zara?
Kolkoan gorderik duzuna, Fatimak eman zizuna.
Nik ez dut inongo mezurik. Zoratuta zaude, agure txatxu hori.
Uzten ez badidazu salatu egingo zaitut, eta badakizu zein izango
den horren ondorioa.
Egia zioela ikusi zuen Ahmedek; ez zeukan ihesbiderik: Fatima traizionatu, ala bizia galdu.
Garbia zen aukera.
Ikusi, hala nahi baduzu, baina
berehala itzuli behar didazu, dagokionari emateko.
Ottok baldintza onartuta, kolkotik kanpora atera zuen Ahmedek paper bildua, eman zion Ottori, eta honek destolestu egin zuen
berehala.
Zer dio? galdetu zuen Ahmedek.
Nik ez dakit arabiera irakurtzen. Zuk esan beharko didazu.
Ni analfabetoa naiz ez ditut letrak ezagutzen.
Ederki gaude orduan.
Zorionez, espezia-merkatari
bat aurkitu zuten, irakurtzen bazekiena, eta, sos batzuen truke,
harexek azaldu zien gutunaren
edukia:
Omar maite hori: halako egunetan halako ordutan, emakume
atzerritar batek ihes egin nahi du
Harenetik. Jakinaren gainean jar
itzazu zaindariak, harresien osteko atetik irten bezain laster atxilo
har dezaten. Berak laguntzaile
bat espero du gamelu pare batekin, Oranera ihes egiteko. Horren
ordez, hobe ezpataren zorrotza
aurkitzen badu bihotzean sartuta. Maitasunez agurtzen zaitu
zure arreba Fatimak.
Hau da hau zakurra esan
zuen Ottok.
Nik ez nekien ezer desenkusatu zen Ahmed.
Badakit. Baina hau konpondu
beharra dago
Pentsatzen jarri zen eskribaua,
eta berehala izan zuen ideia bikain bat:
Atera luma eta papera esan
zion espezia-saltzaileari. Gutun
bat idatzi behar duzu, neuk esango dizut zer jarri.

38 berria 20008ko abuztuaren 31, igandea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Arraina bezain leun labainduz


(XXVII)

arenera itzulita, bere


andere Chiararengana joan zen Otto, eta
dena zekiela esan

zion.
Nola dena? Zertaz ari zara? ez
jakinarena egin zuen neskak.
Dena: ihes egiteko asmoa, Fatimaren mezua, Ahmeden bitartekaritza, gauean gameluz alde
egiteko plana Nahi duzu jarraitzea?
Ados, ados. Eta orain zer nahi
duzu? Salatu egingo nauzu, mesede ziztrinen bat lortzearren? Xantaia egin nahi didazu?
Ez bat eta ez beste. Nik lagundu egin nahi dizut.
Zuk lagundu? Ez dakit ba zertan
Zuk uste baino gauza gehiagotan.
Eta orduan Ottok kontatu zion
nola Ahmeden atzetik ibili zen,
nola harekin batera atera zen kalera, nola lortu zuen Fatimaren
mezua, eta zer zen, egiazki, mezu
hark zioena.
Urdanga halakoa! atera zitzaion Chiarari suak harturik.
Begiak aterako dizkiot lupu horri.
Zaude, ez ezazu egin gero damutuko zaizunik.
Ottok lortu zuen Chiara lasaitzea, eta ondoren azaldu zion
nola, Ahmedek zeraman mezuaren ordez, beste bat idatzarazi
zuen, eta Fatimaren herriko saltzailearen bitartez Omarri helarazi. Emakumearen galderen
aurrean, barruko irria ozta-ozta
ezkutatuz adierazi zion Ottok
mezu berriaren edukia:
Omar maite hori: zure arreba
Fatima nauzu, eta eskari larri bat
egin behar dizut, Mahoma gure
profetaren eta txikitatik lotzen
gaituen amodioaren izenean:
Bizargorriren jauregian bada
emakume europar bat, bertute
guztiez jantzia eta ahizpa bat
bezala maite dudana. Arrisku
larrian dago haren bizia, eta
horregatik lagundu behar diogu
hemendik ihes egiten. Halako
egunetan halako ordutan egon
zaitez harresien osteko atean lau
gamelurekin, eta lagun iezaiezu
Oraneraino iristen Chiarari
halaxe baitu izena neskatxa
kristauak eta haren lagunei.
Allah guztiz gorenak eskertuko
dizu, eta baita ere zure arreba
Fatimak.
Gutun faltsuak idazten artista
beti zu esan zion Chiarak,

MATTIN

gaixtakeria-pittin batez, baina


Ottok lausengu adeitsutzat hartu
zuen ziritxoa, bere lanaz harro bezain pozik.
Egin beharreko lanak ez zeuden amaituta, eta hartara jarri
ziren. Eguna eta ordua, aurretik
ezarritakoak. Nork aldegin, hor
zeuden berrikuntzak: Chiarak
Monikarekin joateko asmoa
zuen, baina Ottok lau gamelu
eskatu zizkion Omarri.
Nola lau?
Zuek biok eta ni, hiru, eta,
Ahmedek ez duenez inora joan
nahi, Omar edo dena delako gidariarekin, lau.
Chiarak Harenean utzi nahiko
zuen eskribau zaharra, baina
emandako laguntzaren ostean
ezin zion ukatu ihesaldian parte
hartzea, nahiz eta bere artean

pentsatu, xaharra zegoen bezala


egonda, inon ez zuela topatuko
Haren hura baino bizitzeko leku
hoberik; alabaina oroitarazi
zion bere bururari, ez al zen hori
bera Bizargorrik esaten ziona?
Inor ohartu gabe nola atera,
zaindarien zelata nola saihestu,
fardeltxo batean zer eraman
gorabehera franko lotu behar zuten, eta horietan guztietan laguntzaile izan zuten Fatima, itxuraz
behintzat adiskide zintzo eta zerbitzala, kolkoan traizioaren aizto
zorrotza gordetzen zuen arren.
Akabatu egingo nuke esaten
zion Chiarak ahopetik Ottori.
Eutsi. Disimulatu. Hori dugu
aukera bakarra.
Eguna hurbildu ahala, Monika
beldurrez dardarka hasi zen: batzuetan presa zuen lehenbaile-

hen aldegiteko, besteetan esaten


zuen bera han geratuko zela, ez
zuela Bizargorriren morroien eskuetan hil nahi.
Eta zer etorkizun duzu hemen
geldituta? zirikatzen zuen Chiarak.
Azkenean iritsi zen hitz emandako eguna; iritsi zen gaua ere,
bere itzalekin. Zaintzaileen txandakatzea nola egiten zen aztertuta, bazekiten lorategiaren izkina
bateko atea zelataririk gabe geratzen zela segundo batzuetan, eta
tartetxo hori baliatu zuten gure
lagunek, arraina labaintzen den
bezain leun ateratzeko. Hainbat
korridore eta pasabide igaro
behar zituzten gero, erdizka baizik ezagutzen ez zituztenak baina
ordu hartan hutsik espero zituztenak; harresietatik jaisteko,

berriz, soka sendo batzuk eskuratuak zituzten, eta haiek almenetan tinkatuta sokan behera irristatu behar zuten, isilka, gaueko
guardiak ezer sumatu gabe, behera iritsi arte.
Oso goian dago hau hasi zen
Otto, bat-batean ikaratuta. Ez
naiz ausartzen jaisten, segi
zuek
Egin dituzun guztiak egin eta
gero, kaka egin behar al duzu
azken unean? Aurrera gizona, ez
izan oilobustia! errieta egin zion
Chiarak, eta errietarekin batera
baita bultza ere, bestela gizajoa
bertan kieto geratuko zen-eta.
Orain zu esan zion Monikari, eta
azkenik Chiara bera jaitsi zen,
ezer ikusten ez zen ilunpearen
erdian, behean zerua edo infernua zain zeukaten jakin ezinik.

38 berria 2008ko irailaren 2a, asteartea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Amets guztiak haragi


(XXVIII)

ehean Omar zeukaten


zain, Fatimaren neba:
arreba bezalako gazte
beltzaran guztiz ederra,
bere herriko saltzaileak mezu hura eraman zionez geroztik une harekin ametsetan egon zena. Izan
ere, ederra ez ezik gazte sentibera
eta ameslaria zen Omar, liburuetan irakurtzen diren bezalako
abenturak bizi nahiko zituzkeena,
poemetan kontatzen diren bezalako amodioak sentitu nahiko zituzkeena, eta, hain zuzen, bi esperientzia haietarako atea (abentura eta amodioa) zabalik ikusi zuen
Fatimaren gutunean. Han aipatzen zen neska europarra bertute
guztiez jantzia omen zen, arrebak zioenez; eskutitzak ezer esan
ez arren, ez zuen dudarik egiten
edertasuna ere bertute haien artean izango zela. Ez al ziren ba guztiz
ederrak Bizargorrien Hareneko
biztanleak? Arrisku larrian dago
haren bizia zioen gutunak, eta
arrisku hura zein ote zitekeen interpretatu nahian eman zituen
Omarrek gauak eta egunak. Azkenean, pentsa eta pentsa, ondorio
batera iritsi zen, huraxe iruditzen
zitzaion aukera zentzuzko bakarra: Chiara delako emakume
kristaua gerra-ekintzaren batean
harrapatu eta, haren edertasunak
kitzikaturik, ohaide bihurtzea
erabaki du Bizargorrik. Neskak,
ordea, bere garbitasunari eutsi
nahiz, aurre egin dio bere gatibatzaileari, eta nahiago du hil, haren
jostailu behartua bihurtu baino.
Horregatik lagundu nahi dio Fatimak ihes egiten eta Oranera iristen.
Pertsona ameslari askori gertatzen zaion legez, bere buruari istorio hori errepikatzearen poderioz,
istorioa ez baizik egia zela sinestera iritsi zen Omar, berak asmatutako ipuina zela ahaztuta; ez hori
bakarrik: Chiarari buruz etengabe pentsatzearen ondorioz, harekin maitemintzera iritsi zen, inoiz
ikusi ez zuen emakume hura, zer
itxura zuen ere ez zekiena, patuak
berarentzat erabakitako emaztea
zela sinetsita; are gehiago: ez zuen
zalantzarik ere, berak Chiara maite zuen bezala, Chiarak ere bera
maiteko zuela, bihotz-bihotzez
maite ere, ikusi orduko. Fede desberdin eta etsaituetako kideak
izatea oztopo bat izan zitekeen,
Omar ohartzen zen horretaz, baina oztopo hori izango zen beren
maitasunaren purua probatuko
eta frogatuko zuen arragoa, urre-

MATTIN

ak bere kalitatea sutan erakusten


duen bezala.
Uste horretan zegoen beraz
Omar, harresi osteko atearen ondoan, gameluak ondoan hartuta,
bere maitea noiz azalduko zain.
Sumatu zuen gorputz astun bat
jaisten eta jausten. Haren ondora
hurbildu eta:
Chiara? galdetu zuen. Espero zuen aingeru ederraren ordez
agure ximurtu eta konkortu bat
ikusi zuen Omarrek ilargitean,
erorikoaren minak hasperendu
ondoren bere hutsa argitu ziona:

Ez, ni Otto naiz, atzetik dator


Chiara.
Hori entzun bezain laster beste
gorputz bat jaitsi zen sokan behera. Ilargi-argitan emakumezko
baten soslaia ezagutu zuen Omarrek, eta harengana egin zuen arineketan.
Chiara? galdetu zuen bigarrengoz. Neska gaztea begitandu
zitzaion, ez agian espero bezalako
auraren jabea, baina izan zitekeen soineko latz eta arruntaren
errua ere. Nolanahi ere, oker zegoela argitu zioten beste behin:

Ez. Monika naiz ni. Nire atzetik dator Chiara.


Eta hitz haiek igarpen bat izan
balira bezala, goiko muturra antzematen ez zitzaion soka harexetatik jaitsi zen beste norbait.
Chiara? galdetu zuen Omarrek, giza soin hura gizon ala emakume, zahar ala gaztearena zen
hauteman aurretik.
Bai, ni naiz iritsi zitzaion
erantzuna.
Eta hitz haien ondotik, iretargitan agertu zitzaion hitzen jabea:
neska gazte guztiz eder bat, uda-

berriko goizak bezalako begi argiak zituena, uzta aurreko galburuak bezalako ile horia, eta istantean jakin zuen Omarrek bere
amets guztiak haragi bihurtu zirela, bere istorioak errealitate eta
bere ipuinak egia.
Ni naiz Omar, zu salbatzera
natorrena esan zion, eskua luzatzearekin batean.
Eta esku-emate horrekin batean zin egin zuen, Jainko bakarraren eta zeruko izar guztien aitzinean, bizia ere emango zuela, emakume haren bizitza zaintzearren.

40 berria 2008ko irailaren 3a, asteazkena

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Belusezko xorroan ezkutaturik


(XXIX)

ien bitartean, zertan


ziren
Harenaren
barruan? Fatimarekin
hitzartua zuen Chiarak,
gau osoan ez emateko susmorako
aitzakiarik, eta goizalban, haien
hutsa denentzat nabarmena izan
aurretixe, joan zedila halako txokora, eta hantxe izango zuela,
lore-hesien artean ezkutaturiko
belusezko xorro batean, ispilu
veneziarra zain. Gero, kristauen
ihesaz jabetzen zirenean, Chiarak hanka egitean fardelean eraman ez zituen soinekoak eta gainerako puskak Hareneko
emakumeen artean banatuko
ziren seguru asko, eta harpilatze
horretan ahal zuenak ahal zuena
eramango zuen, baina ispilua,
banaketa orotatik aparte, beretzat eta ez beste inorentzat izango
zuen Fatimak.
Emazte irrikatsuak ezin egunsentira arte itxaron ordea. Barruko egonezak gauerdian iratzarri
zuen, amets nahasien artean; loa
bahiturik, begiak zabalik zegoen,
hontzaren antzera. Dena zegoen
isil, iturrien ur-negar betikoa izan
ezik, eta dena ilun bere gelan,
leihotik sartzen zen ilargi zuriaren errainua salbu. Atxilotuak
ote zituzten ordurako kristau zakurrak? Heriotza emango ote zieten berehala, ala beren ausarkeria tormentuz ordainarazi eta
gero? Baina galdetu zion hurrena bere buruari, gizonen justizia apetatsuen menpe, dama veneziar hura berriz ere Haren barrura itzularazten bazuten edo
gazteluko beste gela seguruago
batean atxikitzen, bahiketaren
diruak ez galtzearren?
Zer gerta ere, ispilua lehenbailehen eskuratu eta atxiki behar
zuela erabaki zuen Fatimak. Aldamenean zuen bere haur txikia,
zorionez lo lasaian, eta urruti
gabe bere neskame leiala; dena
dela, esku artean zuen egiteko
hartan ez zuen behar inoren laguntzarik; hortaz, isilean jaiki,
goitik beherako atorra luze bat
jantzi, ohe ondoan utzi ohi zuen
kriseilua irazeki, eta, haren argipean, kanpora egin zuen. Zoragarria zen lorategiaren ikusmira
ilargipean, baina Fatima ez zegoen kontenplazio horietarako.
Haur baten negarra iritsi zitzaion, nondik edo handik. Ez zegoen denborarik galtzeko. Hitzartutako lorategiko txokora jo zuen,
arin bezain isilik, eta hantxe topatu zuen, neska kristauak hitz

MATTIN

eman bezala, belusezko poltsa, loreen artean ezkutatua, loreak


hartaz axolarik ez balute bezala.
Bere lotokira itzuli beharko zukeen, poltsa hura inoren begiratu
zelataritik gordetzeko, ispilua
bere gelako bakardadean begiesteko, bere aurpegiaren isla kristal
sorgingarri haren ur gainean gurtzeko. Hala egin beharko zukeen,
baina barruko irrikari eusterik ez
eta hantxe ireki zuen xorroa eta
sartu zuen eskua, ispilua ateratzearren.
Eskua sartu eta istantean atera
zuen, zerbaiten hozka sentituta.
Ozta eutsi zion eztarrian botatzear zuen oihuari, eta gutxi falta
poltsa bera erortzen uzteko Zer
zen hura? Xomorro bat sartu zen
poltsa barrura, ala irudipen hutsa

izan zen? Inoren susmorik ez pizteko itzali berria zuen kriseilua,


eta orain, ilargiaren dirdira ahulean, ezin antzeman xorro barrukoari. Beldurraren eta jakinnahiaren artean, eskua berriz
sartzea erabaki zuen Fatimak.
Halaxe egin zuen, baita lehen bezain bizkor atera ere, bizkorrago
ez bazen, ziztadaren sentsazioari
izu-ikararena gehitzen zitzaiola.
Zer zen hura?, galdetu zuen bigarrengoz, eta orain, ikusminak gainez eginda, belar eta lorezko tapizaren gainean hustu zuen zorroa,
edukia iretargitan atera eta agertzeko.
Zer atera zen argira eta agerira? Chiararen miral veneziarra,
bai, baina baita, haren gainean,
eskorpioi bat ere. Edo bi? Ez: ba-

karra zen, nahiz eta, ispiluen bikoizketarekin, begiak aise tronpatu. Bakarra edo saldoa, Fatimak eskorpioiaren eztena ikusi
zuen, zorrotz eta zut, eta, haren
pozoia gorputz barruan hedatzen
ari zitzaiola ulerturik, lehen eztarrian eutsitako garrasiari jaregin
zion orain, ozen bezain sakon:
Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!
Hareneko biztanleak oro iratzarri zituen orroak, dela supituki
itzarrita, dela loaren amaraunetik askatu ezinda. Batzuk guztiz
bizkorturik eta bestetzuk oraindik sorgorturik, denak jaiki ziren
eta ilunpetan lorategira irten, heriozko oihu haien jatorria argitu
nahian: Zer izan da? Nork egin
du oihu? Non? Zergatik?.

Lorategiko lurrean etzanda


aurkitu zuten galdera haietako
batzuen erantzuna, hantxe baitzetzan Fatima, orroarekin bere
indarrak ahiturik baina oraindik
ere itzarrik, bere kideei ahotshari mehe batez erregutzen ziela:
Eskorpioi batek heldu dit
Deitu medikuari azkar Datorrela sendagilea bere botikekin
Eskorpioi batek
Heriotzaren beldurrarekin batera beste sentipen bat ere taupaka ari zitzaion bularrean ordea,
eta hil-hurren egingo zuen azkena hura balitz ere, ez zuen gelditu
nahi mendekurik gabe:
Chiara izan da esan zuen
ahots are ahulagoz. Ihes egin
du Deitu guardiak Harrapa
dezatela

40 berria 2008ko irailaren 4a, osteguna

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Oranera bidean
(XXX)

oritxarreko istripua
izan ote zen eskorpioia
ispiluaren xorroan sartzea? Gerta zitekeen,
eta gure heroien bihotz onaren
irudi garbia gordetzen lagunduko zigun horrek. Baina gauzak ez
ziren horrela izan. Gizakion
oinak elurtzaren zuria lohitzen
duen moduan, halaxe lardaskatzen dituzte giza pasioek gure
ekintzak. Edo beharbada hobe
litzateke esatea gure arimak ez
direla derrigor xahu eta aratzak,
ezta beti beltz eta zitalak ere, baizik eta arre ta abarrak, zuzenetik bezainbeste dutenak makurretik, ederretik adina zatarretik.
Monikak gorde zuen urte askoan eskorpioi hori kutxatxo batean, ez inori min egiteko asmotan,
ezpada, berari gaitz okerragoren
bat etor zekiokeela sumatuz gero
handikien larderiaren menpean
bizi ziren jopuak ez ziren ez bere
gorputzaren ez gogoaren jabe,
bere biziari amaiera arin eta aski
garbia eman ahal izateko. Zenbait
mesederen truke eskuratu zuen,
aspalditik Hareneko sukaldaria
zen atso zahar batengandik, eta
altxor baten gisan gorde izan
zuen, eskorpioia arretaz zainduz,
aire eta janari faltarik izan ez zezan. Iheserako prestakizunetan
hasi zirenean, baina, kutxatxo
hura eraman ez eraman zalantzan zebilen neskatxa napolitarra, ahalik eta gauza gutxien hartu behar baitzuten biderako, eta
Chiarari azaldu zion bere sekretua.
Utzi nire gain erantzun zion
veneziarrak, pentsatuko dut zer
egin.
Monika estutasunean ikusi eta
hari laguntzearren eman zion
Chiarak erantzun hori, egiazki ez
baitzekien eskorpioi harekin zer
egin; handik gutxira, baina, Fatimak prestatu zien traizioaren berri izan zuen, Ottok eskuratu
zuen eskutitz haren bitartez, eta
orduan erabaki zuen bazekiela
zer egin arrubioarekin: ustezko
lagunaren saldukeriak merezi bezalako ordaina izango zuen.
Ispiluan ikusiko duzun azkena izango da zure aurpegia pozoiaren korromioak bihurrikatua agindu zion bere artean
etsaitzat hartua zuen Fatimari.
Eskorpioia zein zulotan gelditu
zen Chiarak bakarrik zekien; harekin zer gertatu zen, berriz, ez berak ez iheslari-taldeko beste
inork; are eta gutxiago Omarrek,

MATTIN

kezka bakarra baitzuen une hartan Fatimaren nebak: iheslari


haiek, eta batik bat Chiara, nola
salbatu.
Oranera joan behar dugu,
kristauen lagunek agintzen baitute han, eta Chiara salbu egongo
baita bertan zioen Omarrek bere
artean. Baina gaztelukoak ihesaz ohartzen direnean gauza bera
pentsatuko dute eta Oranerantz
joko dute haiek ere, ihesa galarazteko. Nahi adina zaldi eta gamelu
dituzte haiek, eta guk gau bateko
abantaila, gehienez ere: hutsaren
hurrena, egin behar dugun biderako.
Mendebalderantz abiatuak ziren, itsasertzetik, huraxe baitzen
Oranera joateko bidea. Bidean
non gelditu ere pentsatua zuen
aurrez, lagunen etxeetan ostatue-

tan baino babestuago egongo zirelakoan: Hala ere pentsatu zuen


orain, ihesaren berri zabaltzen
denean, dela zigorren beldurrez,
dela sariaren irrikaz, edonork salatu gaitzake Bizargorriren gizonen aurrean. Eta ezkutuan ibili
nahiko bagenu ere, nola disimulatu hauen itxura europarra?.
Bere bidaiakideei begiratu
zien: ilargi-argitan ere, nabarmena zen Chiararen arrotz-airea, haren ile, azal eta abarretan; arrotza
bezain erakargarria, bere begietara; zerbait egin behar zuen, eta
lehenbailehen gainera. Zirt edo
zart. Bere baitarako egin ordez,
ozenki hitz egin zuen orain:
Entzun, lagunok: Oranera bidean goaz, hango nagusiek kristauak babesten dituztelako; baina bidean harrapatu egingo gin-

tuzkete Bizargorriren gizonek, gu


baino arinago ibiliko dira eta. Beraz, bide luzeagoa den arren, hegoaldera jotzea proposatzen dizuet, basamortuan barrena, hara
ez baitira soldaduak iritsiko. Zer
deritzozue?
Chiarak, Ottok eta Monikak asko pentsatu beharrik gabe eman
zioten baiezkoa.
Beste gauza bat: zuen itxura
nabarmenegia da, eta are gehiago
egun-argitan. Inork ikusita ere,
berehala pentsatuko du zuek zaretela Bizargorriren gaztelutik
ihes egin dutenak. Batez ere emakumezkoak. Beraz, tuaregen
arropak janzteko proposatuko nizueke, basamortuan dabiltzan
ahuntzain eta merkatarien artean oharkabean pasatzeko. Ados
zaudete?

Berriz ere baietz esan zioten,


apur batean hitz egin eta gero.
Izan ere, zuzen nahiz oker, Omarrek zekien tokiaren berri, eta
hura gabe inongo aukerarik ez
zeukaten hiru iheslariek.
Horrenbestez, norabidea aldatu
eta hegorantz jo zuten, Djelfa
aldera, eta lehenengo geldialdian
guztien itxurak aldatu zituzten,
basamortuko gizon urdin misteriotsuen jantzia eta irudia hartuz. Ordu onean! Izan ere,
orduantxe abiatuak ziren Aljergo
gaztelutik hainbat soldadu-talde,
beren zaldi eta gameluekin, iheslariak kosta ahala kosta harrapatzeko ordenarekin. Gatibutza
uzteaz gainera, askoz ere krimen
larriagoa egina baitzuten: Bizargorriren emazteetako baten hilketa.

46 berria 2008ko irailaren 5a, ostirala

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Nola hilko zuen ba inor aingeru batek


(XXXI )

rromesaldi luze bat hasi


zen horrela. Abiatu zirenean astebetekoa espero
zuten bidaldia hainbat
astetakoa izango zela ohartu
ziren laster, basamortuan barrena egindako txango geldo haietan; eguneko ordu beroenak
haima baten gerizpean eman
arren, bidaiaren nekea gero eta
eramanezinago
gertatzen
zitzaien: batetik Ottori, bere adin
handia zela-eta, eta bestetik Chiarari, haurdunaldia guztiz nabarmena egin baitzitzaion, bai sabelaren hanturan, bai gorputzaren
ahuldadean, txakalaldiak izaten
baitzituen lantzean behin, dela
ibilaldien luzeagatik, dela eguraldiaren gogorragatik. Berak
aurrera jarraitu nahiko zukeen
aldi oro, baina inguruan zituenek
pausatzera behartzen zuten.
Geldi esango zuen Monikak,
Chiara ez dago ondo!
Zer duzu? galdetuko zion berehala Omarrek, adeitsu.
Ezer ez. Berehala pasako zait.
Jarrai dezagun Chiarak, hasperen artean.
Ez. Hementxe geldituko gara,
zeure onera etorri artean.
Eta horrela zebilen espedizio
hura. Dunaz duna ibili ziren desertuan barrena, oasietan geldialdi laburrak eginez, jatekoa eta
ura hartzearren, baina ahal zela
inorekin hitzik egin gabe, edonork har baitziezaiokeen susmo
txarra tuaregen talde xelebre
hari, eta edonor izan baitzitekeen
Bizargorriren salatari.
Hainbat itzulinguru eman eta
gero Oraneratz hurbiltzen hasi zirenean, berriz, itxura susmagarriko jendea ere ugalduz joan zen,
merkatariz mozorroturiko espioiak izan zitezkeenak, eta haien
errezeloz atzera egin behar izan
zuten ostera ere.
Eta orain, nora? galdetu zioten Omarri.
Ez dakit. Nire herrira beharbada, gauzak apur bat baretu
arte.
Harako bidea hartu zuten beraz, soldaduen presioa lasaituko
zen esperantzan, edo, besterik
ezean, atseden apur bat hartzeko,
hilabetetik gora ihes etengabean
ibili eta gero premia galanta baitzeukaten denek ere, eta batez ere
Chiarak, ernaldi gero eta beteago
hura zela eta.
Chiarari eta haren sabelari begira ematen zuen eguna Omarrek, haren osasunaren kezkaz,

MATTIN

batetik, eta bere sentimenduen


nahasmenaz, bestetik. Arrebarena uste zuen mezu hark maitemin txoro bat eragin bazion, hezur-haragizko iheslaria ezagutzeak sentimendu kontrajarriak
piztu zizkion: haren edertasunak
bihotza inarrosi zion, noski; ezkondua zela eta haurdun zegoela
jakiteak, berriz, epeldu egin zituen hasierako berotasunak; egunak eta asteak igaro ahala, ordea,
berritu eta berretu egin zitzaion
lehengo oniritzi hura, eta, dunen
paisaia amaigabeak bidaiariari
haluzinazioak ikusarazten dizkion gisan, bere pasioen iturri haren hurbiltasun etengabeak etorkizuneko zoriontasun-oasiak irudikarazten zizkion Omarri:
Europako senar zital hura hila
zela, edo Chiarak arbuiatu egiten

zuela, ezkontza deseginez, eta


gero berriz biak lotuko zirela, Koranaren arabera ezin bazen kristauen legera, Chiararen sabeleko
fruitua bere umetzat hartuko
zuela, eta haren ostean beste batzuk ere etorriko zirela, sendi ugari bezain dohatsua osatuz, Oranen edo Aljerren ezin bazen urrunago joanda: Tunisiara nahiz
Tripolira, Fez edo Marrakexera,
Tinbuktu ala Tamanraset urrunera.
Oraingoz, baina, hurbilago zuten hurrengo helmuga. Egunetatik asteetara eta asteetatik hilabeteetara luzatu zen pelegrinazio
hartako Meka txikiak Ksar-elBukhari zuen izena, huraxe baitzen Omarren jaioterria baita
Fatimarena ere.
Izan ere, Omarrek ez zekien

hitz erdirik ere arrebaren heriotzaz. Hortik bere txilioak eta heiagorak haren fin gaiztoa kontatu
ziotenean, oso maitea baitzuen
Fatima, gaztetxo zela Bizargorri
ahaltsuarekin ezkontarazi zutenez gero inoiz ikusi ez zuen arren.
Arreba hil zela ez, arreba hil egin
zutela esan zioten gainera, eta
Harenetik ihes egindako zakur
kristau batzuk zirela hiltzaileak.
Hori entzutean durduzaturik geratu zen Omar, ez zer egin ez zer
pentsatu ez zekiela, bihotza erdibiturik ez baizik eta mila zatitan
txirtxilatuta, denak elkarren
kontrako eztabaidan:
Nola maiteko dut arreba hil didana? Baina nola hilko zuen ba
inor halako aingeru batek? Hala
diote denek ordea. Denek esatea
aski ote da zerbait egia izateko?

Baina ihes egin genuen gauean


gertau omen zen heriotza, edo hilketa. Eta istripua izan balitz? Kalamitate gehitxo. Chiarari berari
galdetu beharko nioke. Zer galdetu baina? Ea berak hil zuen Fatima? Noiztik esaten dute hiltzaileek egia? Orduan zer egin? Epaileei entregatu, justiziaz erabaki
dezaten. Zer justizia egingo dute,
ordea, hildakoa Bizargorriren andrea eta susmagarriak kristauak
izanda? Kristauak halakoxe traidoreak izan dira beti, pentsa Gurutzadetan egindakoak. Baina
Chiara neskatxa errugabe bat da,
aurpegian ageri du. Gehiegi fidatzen zara zu inoren aurpegiaz. Ez
haren aurpegiaz baizik nire bihotzaz. Ez al dakizu aspaldiko esaera hura: bihotzak gezurra diotsu?.

46 berria 2008ko irailaren 6a, larunbata

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Esne asko da hori


(XXXII )

mar halako ezinegon


eta barne-katramiletan erretzen zen
bitartean, iheslariak
haren etxean bizi ziren, Omarren
ama Habibak zaindurik.
Alargundu berria da Chiara
kontatu zion amari, eta senarraren anaiak hartu nahi du
emaztetzat. Berak ordea nahiago
du bakarrik, eta horregatik egin
du ihes, bere bi zerbitzari hauekin, eta ez da komeni inork jakiterik hemen daudenik.
Amak dena sinetsi zion, beti
sinesten zion semeari, nahiz eta
ulertu ez nondik nora iritsi zen
dama arrotz hura beren herrira.
Ikusten zuen ordea neska gazte
bat haur esperoan, eta bere alaba
hila zetorkion gogora, ia alaba
balitz bezala zaintzeraino.
Zer nahi duzu, polit horrek?
Ondo zaude, maitea? Proba ezazu
te pixka bat, laztana.
Chiarak utzi egiten zion zaintzen etea mimatzen, batetik zerbitzariz inguraturik bizitzen ohiturik zegoelako, txikitatik, eta
bestetik, bere haurdunaldiaren
azken garaian, sabel handitu
harekin, atsedenerako beste
ezertarako gogorik ez zeukalako.
Horra beraz Omar eta Omarren ama Habiba, Otto eta Monika, nor bere arrazoiagatik baina
denak veneziarrari begira eta
handik kanpoko munduaz ahaztuta. Mundua ez zegoen beraiekin ahaztuta ordea. Bizargorrik
diru-sari potoloa eskaini zuen,
jauregiko iheslariak harrapatzen
laguntzen zuenarentzat, eta sari
horren berri herriz herri zabaldu
zen, diruzale eta behartsu guztien zilar-gosea piztuz. Hainbat
salaketa faltsu izan ziren, dirutza
hori eskuratzeko esperantzaz
eginak, eta ez zen garai samurra
bidaiari eta ezezagunentzat.
Hiru iheslariak, zorionez, konfiantzazko etxe batean zeuden
aterpeturik, eta ez ziren etxetik
irteten ere, han baitzeukaten
beharrezko guztia: Aljerko gazteluko Hareneko luxu eta ponpeziarik gabe ere, patio koxkor bat
zeukan etxeak, pozadera eta
guzti, bertatik ura ateratzeko eta
etxeko baratzea ureztatzeko. Zer
hoberik, basamortuaren ateetan?
Haiek irten ez, baina zenbait
lagun inguratzen zen etxera.
Esate baterako Salim, auzo hartako ahuntzaina, bere ahuntzen
esnea saltzen ziona egunero

MATTIN

Habibari. Arrotzak iritsi zirenetik, hain zuzen, lehengo kuartillo


erdiaren ordez azunbre osoa
eskatzen zion etxekoandreak.
Esne asko da hori
Badakizu, semea sasoian
dago eta
Salimek men egin zuen, baina
ez amen. Bere baitan hasi zen
hausnarrean eta marmarrean.
Gero, bere susmoen berri eman
gabe, inguruko saltzaileei hasi
zitzaien mihitik tiraka, eta horrela jakin zuen Habibak oihala eta
haria erosi zuela, soinekoak egin
behar balitu bezala, eta olioa ere
eskuratu zuela, eta beste hainbat
gauza, ohi baino kopuru handiagoan.
Egiteko ardurazko bat zeukala

esanda, ahuntz-taldea bere semeari utzi eta isilpean abiatu zen


Salim herritik. Nora? Bizargorriren gaztelura. Gau eta egun ibili
zen, ahalik eta azkarren iristeko,
eta Aljerrera ailegatzean, gazteluaren ateetan, hautsak janda
zegoen, goitik behera.
Zuen nagusia ikusi nahi dut
esan zien ateko zaindariei.
Gure nagusiak ttu egiten die
zu bezalako arloteei erantzun
zioten.
Hala saiatu zen zenbait aldiz,
azkenean esan zien arte bazekiela non zeuden ezkutatuta jauregiko iheslariak, bertako nagusiaren emaztea hil zutenak, baina ez
zuela hitzik esango nagusiaren
aurrera eramaten ez bazuten. Ez

zuten eraman Bizargorrirengana, baina bai gazteluko kapitainarengana, Ottori barrabilak


moztu zizkion harexengana.
Badakizu zenbat txorimalo
etorri zaigun aztarna faltsuak
emanez dirusaria kobratzeko?
esan zion zakar. Hobe duzu zerbait taxuzkoa kontatu, bestela
hankaz behera zintzilikatuko zaitut mukiak lurreraino erori arte.
Salim ez zen ikaratu. Ahots
sendoz azaldu zion zekien guztia,
susmoak ziurtasunez jantzita.
Fatimaren anaiak eta amak
gordetzen dituztela hiltzaileak
beren etxean? Baina, baina
Erokeria iruditzen zitzaion
kapitainari, baina aldi berean,
bitxiaren bitxiz, ikertzea merezi

zuen aukera. Salim bertan atxikitzeko aginduta, Bizargorrirengana joan zen, eta entzun berri
zuena kontatu. Nagusiak aurpegia mudatu gabe entzun zuen
kontakizuna, eta gero, salaketa
harrigarri hari zerbaiten usaina
igarrita, motz eta zorrotz bota
zuen epaia:
Presta ditzatela zaldiak. Berehala abiatuko gara, eta datorrela
ahuntzain hori ere, bidea erakusteko.
Ordu erdi igaro gabe, zaldizko
taldeak hauts-hodei bat harrotu
zuen, gaztelutik urruntzen zela,
zimitarra zorrotzak aldean eta
begi are zorrotzagoak hegoaldera
noratuak, berebiziko misio bat
helburu.

38 berria 2008ko irailaren 7a, igandea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Halabeharraren indarra
(XXXIII)

ertakari batzuk gizakion mende utzi ditu


jainkoak, eta haien
esku dago beraz noiz
eta nola egin: Mekara joan edo ez,
txiroei limosnatxoa eman, egunean hainbat aldiz otoitz egin
Horregatik dira horiek eta horien
antzekoak erlijioaren agindu,
apaizen batek noizbait hala
komeni zela erabaki zuelako.
Beste gertaera batzuk, berriz,
halabeharrez datoz: ez da behar
inork agintzea, eta alferrik litzateke inork debekatzea, izadiaren
indarrak bere pisuaz ezarriko
ditu eta: itsasgoraren ondotik
itsasbehera etorriko da, gauaren
ostean eguna, umeari adina heltzean ile kirruak haziko zaizkio
sabelpean eta ideia nahasiak
buruan, fruitu heldua arbolatik
eroriko da eta pertsona heldua
urteekin abailduko Era berean, Ksar-el-Bukhari-n, Omarren
etxean babesturiko iheslariek
zernahi asmo izanda ere, dela
bertan goxo gelditzea, dela Egipto edo Siriara ihes egitea, beren
nahiak ezerezean utzi zituen
naturaren
halabeharrak,
orduantxe bete baitzen Chiararen sabel betea husteko egun
ezinbestekoa.
Ai, ai, ai, ai! Badatorrela,
badatorrela! hasi zen oihuka.
Etxe osoa aztoratu zen, beldurrez eta emozioz. Alabaina, Habibak bazekien zer egin behar zen
halakoetan, ume bat baino gehiago lagundu baitzuen mundura
jaiotzen, eta Monika ere ez zen
guztiz ezjakina, Palazioko Harenean gauza arrunta baitziren
haurdunaldiak eta jaiotzak.
Zuek alde hemendik! esan
zien Habibak semeari eta Ottori.
Hala behar zuen. Umegintza,
emeen zeregina. Eta haurraren
aita ez baina amaren miresle
ziren gizon biak bat eder eta
galaia, neska hura maitatu ala
gorrotatu behar zuen artean erabaki gabe zegoena, eta bestea
zahar eta konkorra, maitemin
txoro hura ahaztu nahi eta ezinean zebilena patioan gelditu
ziren, itxuraz berriketa ganoragabean tea hartzen zuten bitartean, baina izatez zainak airean,
gela barrutik zetozen hotsei adi,
zer entzungo.
Aaaaaaaaaaaaaa! garrasi
lazgarriak iristen ziren handik,
edonori odola gatzatzeko modukoak.
Ez al dira beldurgarriak oihu

MATTIN

horiek? bota zion Omarrek Ottori, patxada-itxurari eutsi ezinda.


Lasai, ondo joango da dena.
Emagin ohituak ditu laguntzeko.
Ohituak ziren emaginak, baina
emagin ohituenak ere badaki
haurdunaldi bakoitza dela
berria, erditze bakoitza berezia.
Eta harako hark ez zuen falta ez
berezitasunik, ezta zailtasunik
ere.
Bota, tira, eutsi, ekin, gogor
entzuten zuten gizon biek patiotik, aspaldi hoztutako teaz dagoeneko ahaztuta, eta agindu kontraesankor
haiek
nola
interpretatu ez zekitela gelditzen
ziren. Noizean behin, atea ireki
eta Monika irtengo zen korrika
txikian, edo etxean zeukaten

beste neskame zahar bat, eta


haiei galdetuko zieten, urduri eta
artega:
Zer moduz doa? Ondo? Arazorik bai?
Monikak edo neskame zaharrak, baina, pertzekada bat ur
edo zapi zuriak besoetan hartuta,
arinka egingo zuen ostera ere
Chiara zegoen gelara, ezpain
artean marmar bat ozta-ozta:
Bai, bai, ari gara, utzi pasatzen
Gizasemeen ezina: herrialdeak konkistatuko dituzte, inperioak eraiki, gizatalde osoak hil ere
bai, ausaz baina inoiz ezingo
dute bizitza xume bat sortu. Eta,
horra, bat-batean, inoizko orrorik saminenaren ondotik, zer

entzungo eta haur-negarra zirudien zerbait: Aaaaaaaaa!.


Jaio da! Jaio da! hasi ziren bi
gizonak, beren te-kikarak lurrera botata, besoak elkarren lepoan jarrita saltoka eta dantzaka.
Gela barrura egitekotan ziren,
beren jakin-mina asetzeko,
barrukoen pozarekin bat egiteko, noiz eta aldarri ozen bat aditu
baitzuten etxeko ate nagusian.
Ireki atea! Ireki berehala,
Bizargorriren agindua da eta!
Nork irekiko zain egon gabe,
behera bota zuten berehala, eta
han sartu zen, harrabots betean,
zaldizko talde bat, Bizargorri eta
haren kapitaina guztien buru,
Salim traidorea atzeraxeago,
beste soldadu askoren artean.

Non dira iheslariak? Non dira


hiltzaileak? galdetu zuen kapitainak.
Ez zuten erantzunik behar:
gela barrutik entzuten ziren
garrasi eta negarrek (pozezkoak
ote ziren? Ala saminezkoak?)
argi aski erakusten zieten soldadu arrotzei nora zuzendu beren
urratsak. Zalditik jaitsirik eta
ezpata eskuan, hara bideratu
zen Bizargorri, paretik pasatzean Omar harrituari eta Otto izutuari mespretxuzko begiradatxo
bat oparituz.
Hire arrebaren hiltzaileen
laguntzaile? Eta hi, ez al duk
nahikoa potroak galduta? Bizitza barkatzea nahiko duk berriz
ere?

40 berria 2008ko irailaren 9a, asteartea

Plaza

1002. gaua
Xabier Mendiguren Elizegi

Albiste bat ona eta bestea txarra


(XXXIV)

ire nagusi Kristoforo


printze maitea, Veneziako Dogo Leonardo
txit argia:
Bioi idazten dizuet, Aljergo buruzagi eta Istanbuleko Sultanaren armadaburu Bizargorri guztiz bikainaren aginduz, azken aldiko gertakarien berri emateko.
Funtsean, bi albiste eman behar
dizkizuet, ona bata eta txarra bestea, eta halakoetan batek ez du jakiten nondik hasi edo non amaitu,
gozoaren ondotik garratzak dena
mingosten baitu, eta mikatzaren
osteko eztiak gustuaren erdia galtzen baitu. Ez naiz luzamendutan
ibiliko, ordea, berriak jakiteko
irrikaz egongo baitzarete honezkero, bai pozezkoak, bai oinazezkoak.
Berri ona da gure Chiara guztiz
maitearen haurdunaldiak eman
duela bere fruitua, uzta oparoa
gainera, baten partez bi kimu sortu baitira haren sabel emankorretik, mutilak biak.
Txarra, berriz, Chiararen osasunak ezin izan ziola eutsi erditzearen minari. Bizargorri buruzagi
guztiz bihozkoiak zainketa artatsuenak emanak zizkigun arren,
gure burugabekerian ihes egin genuen hark eskuzabalki eskainia
zigun palaziotik; desertuan barrena alderrai ibili eta gero, etxe xixtrin batean nola-hala egin behar
izan genion aurre une giltzarriari,
eta, osagile trebeen faltaz edo patuaren aginduz, adierazi dizuedan ezbeharra gertatu zen: Chiararen indarrak ahitu egin ziren
eta bertan itzali zen, txoria neguan bezala, ezpain artean jainkoari zuzendutako otoitz bat zuela
eta bere sendi osoaz oroitzen zela.
Zoritxarrak zoritxar, bizitzak
aurrera darrai, eta horren erakusgarri dira munduratu berri diren
bi mutikoak, zuen odolaren eramaile eta zuen askaziaren iraunarazle izango direnak: Guido eta
Enzo eman zien izena Chiarak,
bere azken arnasetan, eta izen horiexek izango dituzte, aurrerantzean.
Dalmazia eta Veneziako etxe
nagusietako kideak direnez jaioberriak, haien familien esku behar dutela uste du, bere irizpide
onbera eta argiaz, Bizargorri buruzagiak. Alabaina, zeruan jainkoaren legea bezala lurrean merkataritzaren arauak agintzen
duenez, bidezko hitzarmen bat
egin beharko dela deritzo Aljerko
nagusiak, kontuan harturik

MATTIN

zeuen oinordeko zuzenak direla,


baten faltan bi, eta gizasemeak
gainera; eta ez ditzagun aipatu
gabe utzi gure ihes malapartatuak
Bizargorriri sortu dizkion buruhauste eta nekeak.
Horrenbestez, tratuaren xehetasunak bi aldeen artean lotu bitartean, bere zaintza maitakorrean
edukiko ditu Bizargorrik Guido
eta Enzo, bere seme-alabak balira
bezain ongi gobernaturik; horrez
gain, orain ez bada laster beren

etxeetara itzuli eta dagozkien


aginpide eta erantzukizunak hartu beharko dituztenez, mutiko bien
hezkuntzaz arduratu nau Bizargorrik bere eskuzabaltasun guztiz
oparoaz, orain arte haren abegiari
erakutsi diodan esker txarrak bestelako ordain baten merezient egiten baninduen ere.
Hala, bada, printze guztiz maitea, Dogo txit argia, zaudete lasai,
bai Veneziako bai Dalmaziako
hizkuntza eta kulturen jabe hazi-

ko baitira zuen mutilak, Europako ohitura on eta kristautasunaren legeen arabera, zuen sendiaren baitara itzuliko diren egun dohatsuaren zain. Nik esan gabe ere
ohartuko zineten zuen prestasunaren mende dagoela, neurri handi batean, egun hori lehenago edo
beranduago iristea. Nolanahi
dela, afera honek guztiak denentzako amaiera zoriontsua izango
duelakoan, zuen oinetan muin
eginez agurtzen da zerbitzari guz-

tiz txipi eta umil hau, zeuen erresuma eta familientzako bake, osasun eta oparotasunezko nire desiorik onenak opatuz, eta gauza bera
opa dizue Aljerko buruzagi nagusi eta Istanbuleko Sultanaren armadaburu Khair ad-Din jaun
ahaltsu eta errukitsuak, Bizargorri ezizenaz ezagunago izango zaizuenak.
Amen, hala bedi eta Allah-k
hala nahi beza,
Otto.

You might also like